Xabier aresti landareen nutrizioa

7
Landareen nutrizioa Xabier Aresti

Transcript of Xabier aresti landareen nutrizioa

Page 1: Xabier aresti   landareen nutrizioa

Landareen nutrizioa

Xabier Aresti

Page 2: Xabier aresti   landareen nutrizioa

Sarrera

Landareak, organismo autotrofoak dira; hau da, gai dira beren materia organikoa sortzeko.

Goi-mailako landareek, nutriziorako zenbait organo dituzte: sustraiak (ura eta mantenugaiak xurgatzeko), zurtoina (landareari eusteko) eta hostoak (fotosintesia egiteko).

Page 3: Xabier aresti   landareen nutrizioa

Ura eta gatz mineralak lurzorutik hartzeari deritzo xurgatzea. Prozesu hau, ile xurgatzaileetan gertatzen da (Sustraietan dauden adarkadura mehe-meheak).

Mantenugaien xurgatzea

Page 4: Xabier aresti   landareen nutrizioa

Izerdi landugabea, sustraietan sartu ondoren, xilema izeneko garraio-hodietan sartzen da. Hodi horiek, zelula hilen hainbat ilara luzanga eta zilindrikoz osatuta daude.

Garraio-hodiak, zurtoinaren barnealdean daude, eta izerdi landugabea, haietan zehar gora eta gora doa, eta landarearen alde berdeetara iristen da.

Izerdi landugabearen garraioa

Page 5: Xabier aresti   landareen nutrizioa

Karbono dioxidoa, ezinbestekoa da fotosintesia egiteko, eta prozesu honetan, oxigenoa askatzen da. Hostoen estometan zehar, karbono dioxidoa sartzen da, eta sortutako oxigenoa askatzen da.

Izerdi landugabea hostoetara iristen denean, ur ugari lurrundu egiten da.

Gas-trukea

Page 6: Xabier aresti   landareen nutrizioa

Izerdi landugabea hostoetara iristen da, eta hor, kloroplastoetan, fotosintedia gertatzen da, Eguzkiaren argi-energia xurgatzeko gai den pigmentu bat baitago han: klorofila.

Fotosintesi-prozesuan, oxigenoa eta materia organikoa sortzen dira: izerdi landua.

Fotosintesia

Page 7: Xabier aresti   landareen nutrizioa

Izerdi landua, landarearen alde guztietara iritsi behar da eta eginkizun hori, floema izeneko zelula biziz osatutako zenbait garraio-hodik egiten dute.

Izerdi landuaren garraioa