Alaitz · Web viewHorrela, Portugal Frantzia eta Espainiaren artean banaturik geldituko zen eta...

12
2. ANTZINAKO ERREGIMENAREN KRISIA: LIBERALISMOA ETA ABSOLUTISMOA BURUZ BURU (1788-1833) 1. 1808ko krisia eta Independentzia gerra 2. Iraultza liberala: Cadizeko Gorteak. Deialdia eta legegintza lana 3. Fernando VII.aren erregealdia:absolutismoa eta liberalismoaren arteko talka Goyaren Los fusilamientos del 3 mayo margolana 1 1

Transcript of Alaitz · Web viewHorrela, Portugal Frantzia eta Espainiaren artean banaturik geldituko zen eta...

Page 1: Alaitz · Web viewHorrela, Portugal Frantzia eta Espainiaren artean banaturik geldituko zen eta Godoyk printzerri bat ere eskuratuko zuen han. Frantsesak 1808an hasi ziren beren ejertzitoa

2. ANTZINAKO ERREGIMENAREN KRISIA: LIBERALISMOA ETA ABSOLUTISMOA BURUZ BURU (1788-1833)

1. 1808ko krisia eta Independentzia gerra

2. Iraultza liberala: Cadizeko Gorteak. Deialdia eta legegintza lana 3. Fernando VII.aren erregealdia:absolutismoa eta liberalismoaren arteko talka

Goyaren Los fusilamientos del 3 mayo margolana

1. 1808KO KRISIA ETA INDEPENDENTZIA GERRA.

CARLOS IV.AREN ERREGEALDIA: MONARKIA ABSOLUTUAREN KRISIA

11

Page 2: Alaitz · Web viewHorrela, Portugal Frantzia eta Espainiaren artean banaturik geldituko zen eta Godoyk printzerri bat ere eskuratuko zuen han. Frantsesak 1808an hasi ziren beren ejertzitoa

1788.urtean Carlos IV.a errege bihurtu zen, Antzinako Erregimenaren erakundeak bizi bizirik zeudela: Inkisizioa, maiorazgoa, foruak zenbait lurraldeetan (Nafarroan, kasu), gizartearen pribilegioak edota gremioak. Baino zenbait arazo piztu ziren bere erregealdian.

Alde batetik, krisi ekonomikoa, izan ere uzten eskasia gertatu zen zenbait urtetan, prezioen gorakada (hilkortasun handia eraginez), Amerikarekiko merkataritzaren gainbeheradaka eta krisi finantzieroa.

Bestetik, 1789an Frantziako Iraultza piztu izanak beldurra handia eragin zuen Espainiako monarkian: Frantziako liburuak debekatu ziren1, atzerritarrak zentsatu ziren kontrolatuak izateko eta ikasleen irteera debekatu zen; hasitako erreformak bertan behera gelditu ziren eta idazkari ilustratuak beren postutik kendu ziren. Hortik aurrera Frantziako iraultzak erabat baldintzatuko zuen Espainiako bizitza politikoa.

1792tik aurrera, erregeak idazkari berria izendatu zuen, Godoy, praktikan bere balidoa. Botere handiko gizona izanda etsaiak irabazi zituen nobleziaren, Elizaren eta erregearen semearen artean ere, Fernandorengan.

Testuinguru horretan, 1793an Frantziako erregea exekutatu zuten eta Godoyk Europako bertze potentziekin batera Espainia Konbentzio Gerran sartzea erabaki zuen (1793-1795). Baino Espainiak porrot militarra izan eta bakea sinatu behar izan zuen, Frantziaren politikaren menpe geldituz. Horrela, Frantziaren aliatua izanda, Ingalaterraren kontrako gerretan sartzera behartuta gelditu zen.

Gainera, Konbentzio Gerrak hazienda arazoak areagotu zituen, horregatik, Godoyk Elizaren lurren desamortizazioak2

eta nekazarien zergen igoera agindu zuen. Godoyren kontrako oposizioa areagotu zuen honek (noblezia, eliza, nekazariak, Carlos IV.aren semea…) eta erregearen gero eta desprestigio gehiago. 1799an, Napoleonek boterea eskuratzerakoan, Frantziarekiko harremanak berretsi ziren, berriro ere Ingalaterraren kontrako gerretan sartuz. Espainiak jasandako porrot militarrek (1805ean Trafalgarren3, kasu) Godoyren kontrako oposizioa areagotzea bertzerik ez zuten egin.

Politika berbera jarraituz, 1807an Godoyk eta Napoleonek FONTAINEBLEAU-ko ITUNA sinatu zuten: Frantziako ejertzitoari baimena ematen zion Espainiatik pasatzeko Portugal inbaditu ahal izateko (Ingalaterraren aliatua zen eta). Horrela, Portugal Frantzia eta Espainiaren artean banaturik geldituko zen eta Godoyk printzerri bat ere eskuratuko zuen han.

Frantsesak 1808an hasi ziren beren ejertzitoa Espainian sartzen, hainbat hiri okupatuz. Herritarren egoneza eragin zuen horrek, eta Godoyren kontrako haserrea ere.1 Nahiz eta Gizakiaren Eskubideen Deklarazioaren edota 1791eko Konstituzioaren kopiak Espainiara heldu.2 Elizaren lurren salmenta3 Cadizen dagoen Trafalgar lurmutur aldean

22

Page 3: Alaitz · Web viewHorrela, Portugal Frantzia eta Espainiaren artean banaturik geldituko zen eta Godoyk printzerri bat ere eskuratuko zuen han. Frantsesak 1808an hasi ziren beren ejertzitoa

Testuinguru horretan, 1808an bertan ARANJUEZEKO MOTINA gertatu zen: Godoy eta Carlos IV.aren kontrako herri altxamendua, nobleziak eta elizak bultzaturik (fernandinoek). Ondorioz, Carlos IV.ak bere seme Fernandorengan abdikatu behar izan zuen eta Godoy kargutik kendu zuten. Monarkiaren krisi sakona eragin zuen horrek, ahulezia agerian geldituz.

Aranjuezeko motina

Horretaz baliaturik, 1808an Napoleonek Baionara deitu zituen Carlos eta Fernando, beren ABDIKAZIOAK lortzeko asmoarekin. Behin abdikazioak lorturik (Baionako abdikazioak), Napoleonek bere anaia José Bonaparte Espainiako errege izendatu zuen, José I.a bihurtuz, Borbondarrak Frantzian bahiturik gelditzen ziren bitartean.

INDEPENDENTZIA GERRA (1808-1814)

Gerra piztea:1808an, José I.aren izendapena eta ejertzito frantziarraren inbasioaren

aurrean herri altxamendua hasi zen, Independentzia gerra deitzen denari hasiera emanez.

Lehenbiziko ALTXAMENDUA MADRILEN gertatu zen maiatzaren 2an4

Frantziako ejertzitoak gogor erreprimitu zuena (Murat generala buru). Handik, ordea, altxamendua bertze hirietara zabaltzen joan zen.

Carga de los mamelucos(Goya)

4 Errepresio gogorra gertatu zen, eta hortaz Goyaren La carga de los mamelucos eta Los fusilamientos del 3 de mayo margolanak

33

Page 4: Alaitz · Web viewHorrela, Portugal Frantzia eta Espainiaren artean banaturik geldituko zen eta Godoyk printzerri bat ere eskuratuko zuen han. Frantsesak 1808an hasi ziren beren ejertzitoa

Napoleonen ejertzitoaren zein errege berriaren aurrean, jarrera desberdinak sortu ziren gizartean. Frantsesen aldekoak, frantsestuak, Napoleonen erreformen aldekoak ziren edota administrazioan lanean jarraitu nahi izan zutenak. Bestaldetik, erresistentzia edo abertzaleak: herritar gehienak, noblezia eta eliza, joera politiko desberdinak zituzten arren (absolutistak, ilustratuak eta liberalak), baino bat egin zuten frantsesak kanporatzeko. Guzti hauek gerran sortutako Batzar Gorenari babesa emango zioten.

Baionako abdikazioek eragindako botere hutsunea zela eta, PROBINTZIETAKO DEFENTSARAKO BATZARRAK sortu ziren (nobleek, kleroak eta militarrek osaturik), Fernando VII.aren izenean, gerra deklaratu zioten Frantziari eta Ingalaterraren babesa lortu zuten. 1808an bertan BATZAR GORENA sortu zen, erresistentzia eta gerra koordinatzeko (Floridablanca edota Jovellanos, bertzeak bertze, izan ziren kideak). Batzar Gorenak Fernando VII.aren ordezkari gisa agertu zen, benetako botere paralelo bihurtuz José Bonapartearen aurrean , babes gehiagorekin. Frantsesak aurrera egiten ari zirela eta, 1810ean Cadizen kokatu zen batzarra, britainiarren laguntzaren bila5.

GERRAREN GARAPENA:

1808an zenbait hirien erresistentzia gertatu bazen ere (Zaragoza edota Gironako setioak6) eta 1809an Bailengo Batailan7 frantsesek porrota izan bazuten ere, hauen nagusitasuna nabarmena izan zen (Napoleón bera sartu zen Espainian). Ejertzito erregularraren eraginkortasun falta zela eta, GERRILLAK sortu ziren frantsesei aurre egiteko: herriak osaturik, nahiz eta buruzagiak elitea izan (militarrak, elizgizonak,..)8. Bat-bateko erasoak egiten zituzten frantsesen desgastea eraginez. Gainera, Ingalaterra gerran sartu zen, ezinbertzeko laguntza bihurtuz (Wellington generalaren zuzendaritzapean).

1812tik aurrera, berriz, Errusiako kanpaina hasita zuelarik, Napoleonek milaka soldadu erretiratu zuen Espainiatik hara joateko, eta gerra bertze norabidea hartzen hasi zen: 1813an Gasteizen eta Irunen gertatutako San Martzialeko batailetan frantsesak galtzaile izan ziren, harik eta 1814an kanporatuak izan ziren arte. Gerra bukaturik, Fernando VII.ak boterea eskuratu zuen.

GERRAREN ONDORIOAK

5 Ondorengotza Gerraz geroztik, Gibraltar esku zutela.6 Hiri horiek asedioa sufritu zuten denbora luzean...7 Jaen probintzian8 Bakoitzak bere interesak defendatzen zituen, ezin da pentsatu benetako batasuna zegoenik. Iparraldean izan omen

zuen indar gehiegn.44

Page 5: Alaitz · Web viewHorrela, Portugal Frantzia eta Espainiaren artean banaturik geldituko zen eta Godoyk printzerri bat ere eskuratuko zuen han. Frantsesak 1808an hasi ziren beren ejertzitoa

Gerrak, ordea, ondorio latzak utzi zituen. Alde batetik, galera demografiko eta ekonomiko handiak gertatu ziren (udalak zorpetu ziren gerrari aurre egiteko eta lurrak saldu behar izan zituzten, nekazaritzarako lurren eta bideen galera gertatu zen, herrien suntsipena..). Psikologikoki ere kolpe handia izan zen gizarterako (Goyak ezin hobe islatu zuen pesimismo hori “Desastres de la guerra” grabatu sortan). Bestalde, Amerikako kolonien independentziaren prozesuaren hasiera gertatu zen eta, gerran zehar, iraultza liberalaren lehenbiziko saiakera gertatu zen Espainian, nahiz eta gutxi iraungo zuen

2. IRAULTZA LIBERALA: CADIZEKO GORTEAK. DEIALDIA ETA LEGEGINTZA LANA.

CADIZEKO GORTEEN DEIALDIA.

1808an Baionako abdikazioek eragindako botere hutsuneari zein frantsesen okupazioari aurre egiteko, José I.a onartzen ez zuten herritarrek probintzietako defentsarako BATZARRAK9 antolatu zituzten. 1808an bertan BATZAR GORENA sortu zen, gerra deklaratzeaz eta koordinatzeaz arduratuko zena (Inglaterraren laguntza ere eskatuz). 1810an, alabaina, gerran izandako porrotek Cadizen babesa bilatzera behartu zuten ( Ingalaterraren laguntza ondoan)

Batzar Gorenak gorteen deialdia egitea erabaki zuen egoerari aurre egiteko eta egin beharreko erreformei ekiteko. Horretarako Batzar Gorena desegin zen eta Erregeordetza aukeratu zuten (Fernando VII.aren ordezkaria izango zuena), Erregetzak GORTEAK deituko zituen.9 Juntak

55

Page 6: Alaitz · Web viewHorrela, Portugal Frantzia eta Espainiaren artean banaturik geldituko zen eta Godoyk printzerri bat ere eskuratuko zuen han. Frantsesak 1808an hasi ziren beren ejertzitoa

Gorteen deialdia egiteko prozeduraren aurrean, ordea, bi jarrera sortu ziren Batzar Gorenean: gorte estamentalak defendatzen zituztenak, alde batean, eta liberalek zein zenbait ilustratuek babestu zutena bestaldean: hauteskundeen bidez aukeratutako ganbara bakarreko gorteak, non bakoitzak boto indibiduala izango zuen. Azkenengo aukera hau onarturik, Gorteen kideak aukeratzeko prozesua hasi zen. Hauteskundeak probintziaka antolatu ziren eta klandestinitatean egin behar izan ziren. Parte hartzea ez zen oso handia izan, gainera goi nobleziak eta goi kleroak uko egin zioten parte hartzeari, sistema onartzen ez zutelakoz. Gerrak eragindako zailtasunak medio, Cadizera heltzea zaila izan zen eta, ondorioz, Cadizeko kideekin osatu behar izan ziren. Cadiz giro liberaleko hiria izanda, liberalismoaren aldeko diputatuak nagusitu ziren 1810an bildu ziren Gorteetan (nahiz absolutistak ere egon): abokatuak, funtzionarioak, intelektualak, militarrak, idazleak, merkatariak,....hirietako klase ertaina edo burgesia. Goi mailako kleroak zein nobleziak ez zuten ordezkaritzarik izan, ez nekazariek edota artisauek ere.

CADIZEKO GORTEEN LEGEGINTZA LANA.

Hiriko burgesiaren kideak izanda, beren interesak defendatzen zituzten erabakiak hartu ziren. Horrela, zenbait dekretuen bidez, -feudalismoaren deuseztapena gertatu zen: jabetza askatasuna onartzen zen (lurra nobleziaren jabetza bihurtuz), baino jaurerri juridiszionalak desagertuz. -Inkisizioa, barneko aduanak eta gremioak ere deuseztatu ziren-eta lur komunalen eta elizaren lurren desamortizazioa onartu zen.-Bestalde, Milizia Nazionala sortu zen, hirietako talde armatua, ideia liberalak babestuko zituena.

Gainera, Cadizeko Gorteek 1812KO KONSTITUZIOA onartu zuten, Espainiako lehenbiziko konstituzioa askorentzat, honako printzipioak jasotzen zituena.

-Lehenbizikoz nazio-subiranotasuna onartzen zen, Gorteek ordezkatuko zuten nazioari botere gorena onartzen baitzitzaion.

-Estatua monarkia konstituzionala bihurtzen zen, botere banaketarekin: legegilea Gorteen esku; exekutiboa erregearen esku; eta judiziala epaitegien esku. Gainera, Gorteek botere handia izango zuten eta ganbara bakarrekoak izango ziren.

-Bestalde, oinarrizko eskubideak onartu ziren: legearen aurreko 66

Page 7: Alaitz · Web viewHorrela, Portugal Frantzia eta Espainiaren artean banaturik geldituko zen eta Godoyk printzerri bat ere eskuratuko zuen han. Frantsesak 1808an hasi ziren beren ejertzitoa

berdintasuna (kolonietako pertsonak ere), inprenta eta iritzi askatasuna, hezkuntza eskubidea, jabetza eskubidea,...Eskubideen artean, lehenbizikoz sufragio eskubidea onartzen zen, gizonezkoen sufragio unibertsala ez zuzena, hain zuzen ere (25 urtetik gorakoentzako).10

-Elizarekiko harremanei dagokienez, Espainia estatu konfesionala zela onartzen zen, erlijio ofiziala eta bakarra katolikoa onartuz11.

- Konstituzio honetan foruak ez ziren errekonozitzen, diputatuen zentralizaziorako nahia agerian geldituz.

Horrela, Espainian Antzinako Erregimena deuseztatu eta iraultza liberala martxan jartzen zen, liberalismoaren printzipioak onartzen zirelakoz eta konstituzionalismoaren hasiera suposatzen zuelakoz. Hala ere, gutxi iraungo zuen horrek, Fernando VII.ak laster deuseztatu zuen eta.

3. FERNANDO VII.AREN ERREGEALDIA. LIBERALISMOA ETA ABSOLUTISMOAREN ARTEKO TALKA (1814-1833):

SEIURTEKO ABSOLUTISTA (1814-1820) 1814tik aurrera, Napoleon garaitu ondoren,

absolutismoa berrezarri zen Europan. Espainian gauza bera egin zuen Fernando VII.ak 1814an boterera bueltatu zenean, sektore absolutisten babesarekin (Pertsiarren Manifestuan argitu zuen moduan). Horren ondorioz bertan behera utzi zituen Cadizeko Gorteak eta hauek hartutako erabakiak, liberalen kontrako errepresioa eta erbestea aginduz (zer erranik ez frantsestuenak). Berriro ere Inkisizioa, gremioak, jauntxoen pribilegioak ezarri ziren eta desamortizazioak bertan behera gelditzen ziren. Antzinako Erregimenaren berrezarpena gertatu zen.

Baino urte hauetan ezegonkortasuna nagusia izan zen: haziendaren krisia, gerrak utzitako hondamendia ezin konpondu, nekazarien protestak zenbait tokitan (jaunei zergak pagatu beharragatik), errepresioa, Amerikako kolonien independentziaren hasiera (1810an

hasi zen gerra) eta liberalen oposizioa. Giro horretan, militar liberalak PRONUNTZIAMENDUAK12 egiten hasi

ziren, besteak bertze, 1814an Espoz y Mina general nafarrarena, burgesiak eta masoneriaren13 babesarekin. 1820an, Europan piztu zen absolutismoaren 10 Ez ziren ordezkariak zuzen aukeratzen: zenbait pertsona aukeratzen ziren eta horiek, aldi berean, bertzeak.11 Gorteetan zegoen kleroa kontentatzeko eta Espainian zegoen tradizioa jarraituz, (erlijioaren pisua gizartean eta

politikan) 12 XIX. mendean militarrek egindako altxamendua, askotan biolentoa, zibilen babesa lortu

nahi zuena gobernua aldatzekotan.13 XVII.mendean sortu zen elkartea edo erakundea, pentsamendu librea, askatasun erlijiosoa,…defendatzen zuena.

Logia izeneko elkarteetan antolatzen ziren.77

Page 8: Alaitz · Web viewHorrela, Portugal Frantzia eta Espainiaren artean banaturik geldituko zen eta Godoyk printzerri bat ere eskuratuko zuen han. Frantsesak 1808an hasi ziren beren ejertzitoa

kontrako bolada iraultzailearen testuinguruan, Riego generalak bertze pronuntziamendua egin zuen. Absolutismoaren ahuleziaren aurrean, Fernando VII.ak Cadizeko Gorteek egindako legedia onartu behar izan zuen, hiru urteko liberalari hasiera emanez.

HIRURTEKO LIBERALA (1820-1823)

1820tik aurrera, beraz, 1812ko Konstituzioa berrezarri zuen; Inkisizioa eta gremioak deuseztatu ziren (industrian eta merkataritzan liberalizazioa gertatuz); feudalismoa ere bertan behera gelditu zen, maiorazgoa eta jaurerri juridiszionalak deuseztatuz. Bestalde, monasterioen zein erlijio ordenen kopuru murriztu zen, desamortizazioak aginduz. Gainera Estatua 52 probintzietan banatu zen eta berriro ere Milizia Nazionala berrezarri zen.

Baino erreforma hauen aurrean ere jarrera desberdinak sortu ziren. Alde batetik, liberalen arteko banaketa gertatzen hasi zen: moderatuak, noblezia eta elizari kalteak ez egitearen aldekoak ziren bitartean, exaltatuak erreforma sakonak egitearen alde agertu ziren. Bestalde, absolutisten oposizioa ere gero eta handiagoa zen: erregea bera (potentzia absolutisten laguntza bila aritu zen), kleroa, noblezia, nekazariak. Matxinadak bultzatu zituzten liberalismoarekin bukatzeko (Nafarroan, Galizian, Maestrazgoan,..)

1823an, potentzia absolutistek bat eginez, Frantziak S.Luisen 100 mila semeak izeneko ejertzitoa Espainiara bidali zuen, absolutismoa berrezarriz.

HAMARKADA ABSOLUTISTA (1823-1833)

1823tik aurrera berriro ere liberal exaltatuen kontrako errepresioa agindu zuen erregeak, zenbait liberalen exekuzioak gertatuz (Mariana Pineda, kasu) eta bertzen batzuen erbestea.

Fernando VII.ak, baina, aldaketa batzuk egitea onartu behar izan zuen, liberal moderatuek hala aholkaturik: hazienda erreforma onartu behar izan zuen arazo ekonomikoei aurre egiteko edota Ministroen Kontseilua sortzea, erregearen aholkularitza organoa izango zena.

Erreforma hauek sektore absolutista amorratuen oposizioa eragin zuten (nobleak eta elizgizonak) eta Fernandoren anaia zen Carlosen ondoan lerrokatzen hasi ziren (Fernandoren ondorengoa izango zelakoan).

Hamarkada honetan, gainera, Amerikako kolonietan gertatzen ari zen independentziaren lortzeko gerrari ere aurre egin behar izan zion, independentzia prozesua hamarkada honetan gauzatu zen eta. 1824rako kolonia guztiek independentzia eskuratu zuten, Kubak eta Puerto Ricok izan ezik.

Testuinguru honetan, ondorengotza arazoa piztu zen: hainbat aldiz ezkondu ondoren eta erregeak ondorengorik ez zuelarik, Carlos anaiaren aukerak gero eta handiagoak ziren erregea izateko. Baino 1830ean erregearen emaztea Maria Cristina haurdun gelditu ondoren, Fernando VII.ak Lege

88

Page 9: Alaitz · Web viewHorrela, Portugal Frantzia eta Espainiaren artean banaturik geldituko zen eta Godoyk printzerri bat ere eskuratuko zuen han. Frantsesak 1808an hasi ziren beren ejertzitoa

Salikoa14 bertan behera uztea erabaki zuen eta Berrespen Pragmatikoa indarrean jarri zuen, emakumeei erregina izateko aukera emango ziena15. Honek Carlos anaiaren eta bere inguruko sektorearen haserrea eragin zuen. Urte horretan bertan Fernando VII.aren Isabel alaba jaio zen.

1833an Fernando VII.ak hil eta bere alaba Isabel erregina bihurtu zen. Carlosek eta bere jarraitzaileek ez zuten hori onartu eta gerra karlista piztu zen

.

14 Emakumeak erregina izatea eragozten zuena15 Pragmática Sanción gazteleraz, Carlos IV.aren erregealdian onartu zen, Lege Salikoa bertan behera uzten zuena (Horrela, Gaztelan zegoen ohiturari eusten zion, emakumeak erreginak izatea onetsiz). Fernando VIIak, beraz, aitak onarturiko legea berretsi zuen.

99

Page 10: Alaitz · Web viewHorrela, Portugal Frantzia eta Espainiaren artean banaturik geldituko zen eta Godoyk printzerri bat ere eskuratuko zuen han. Frantsesak 1808an hasi ziren beren ejertzitoa

1010