Ostirala 2018ko azaroaren 2a IX. urtea 373. zenbakia www ...€¦ · barneko musika, migrazioak,...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA JEAN VELEZ ‘Itsasontziak eta gizonak’ izeneko argazki liburua argitaratu du Daniel Velezek b 1950eko eta 1970eko hamarkaden arteko argazki bilduma bat osatu du argazkilariak Donibane Lohizuneko portuko biziaz b 4-5 Bizi zen portu baten garaiko irudiak Politika Aurrekontuz kanpoko diru laguntzak bozkatu ditu Euskal Elkargoak urri honetan 3 Laborantza Zalgizeko gasna sotoak lehen aldiz laguntzak ukanen ditu berritu eta handitzeko 2 Ostirala 2018ko azaroaren 2a IX. urtea 373. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Transcript of Ostirala 2018ko azaroaren 2a IX. urtea 373. zenbakia www ...€¦ · barneko musika, migrazioak,...

Page 1: Ostirala 2018ko azaroaren 2a IX. urtea 373. zenbakia www ...€¦ · barneko musika, migrazioak, lu-rraldeakdeitu ikerketa baterako. Iker zentroak, bestalde, 10.000 euro gehiago eskuratuko

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

JEAN VELEZ

‘Itsasontziak eta gizonak’ izeneko argazki liburua argitaratu du Daniel Velezekb 1950eko eta 1970ekohamarkaden arteko argazki bilduma bat osatu du argazkilariak Donibane Lohizuneko portuko biziaz b 4-5

Bizi zen portu baten

garaiko irudiak

Politika Aurrekontuz kanpokodiru laguntzak bozkatu ditu

Euskal Elkargoak urri honetan

3Laborantza Zalgizeko gasnasotoak lehen aldiz laguntzak

ukanen ditu berritu eta handitzeko

2Ostirala

2018ko azaroaren 2aIX. urtea373. zenbakia

[email protected]

Page 2: Ostirala 2018ko azaroaren 2a IX. urtea 373. zenbakia www ...€¦ · barneko musika, migrazioak, lu-rraldeakdeitu ikerketa baterako. Iker zentroak, bestalde, 10.000 euro gehiago eskuratuko

Joanes Etxebarria Zalgize

Ezinbestekoa zen Zal-

gize-Doneztebeko

gasna sotoa berri-

tzea. Hala onartzen

dute beren gasnak

han ontzen uzten dituzten ekoiz-

leek, administratzaileek eta koo-

peratibako langile Martine Ben-

goxeak ere: «Lekua eskas da, eta

hozkailu sistema ez da egokia.

Sistema berriarekin hezetasuna

mantenduko da, baldintza hobe-

ak ezarriz gasnak ontzeko».

25 urte ditu Etxeko Gazna koo-

peratibaren gasnak ontzeko soto-

ak Donezteben. Lehenago, lauz-

pabost ekoizle zuberotarrek ho-

rietariko baten etxean biltzen

zituzten gasnak, han ontzen uzte-

ko. Historia luze horretan, 130 bat

laborarik baliatu izan dute sotoa.

Gasnak ontzeko denbora anitz

behar da, eta, kooperatibari es-

ker, lan hori eginaraz dezakete

laurogei kideek.

Praktikan, berrogei bat dira so-

toak dituen bi geletan gasnak di-

tuztenak. Batean autokontsumo-

rako, bestean komertziorako.

Gasna saltzen dutenen artean da

Yann Vaugon, Atharratzen plan-

tatua den laboraria, kooperatiba-

ko kopresidentea: «Nirea bezala-

ko etxalde txikietan esne kantita-

te gutxi egiten dugu, esnetegiek ez

ligukete bilduko ere, eta, gainera,

salneurria ikusirik hil ala bizikoa

da gasna egitea». Kooperatibaren

iraupenerako ere, hil ala bizikoa

bilakatu da obrak egitea, haren

erranetan: «Ekoizleen geroz eta

eskaera gehiago dugu, eta ezin di-

tugu hartu. Jadanik sotoa balia-

tzen dutenek ezin dituzte gasna

guztiak ekarri; batzuk etxean gor-

detzera behartuak dira».

Ekoizle berrientzat lekuaPierre Jaragoihen laborari altzü-

rükütarrak sotoa baliatzen du,

baina beretzat baino gehiago,

gazteentzat iduri zaio ezinbeste-

koa lan tresna berritzea. Ikusten

du gazteak, oharturik gasnetan

eskaera badela, ekoizpen horre-

tara interesatzen direla, baina

Doneztebeko sotoa ez dela egoki-

tua: «Oraingoz, badira, segur, lau

edo bost gazte jinen baitira gas-

nak ekartzera. Ez da aski leku,

hori segur da. Mekanikak oro za-

har dira, panan gelditzen dira, or-

duan ez da aisa lanean aritzea».

Diru bilketa kanpaina abiatu zu-

tenetik, hozkailuekin berriz ere

arrangurak ukan dituzte.

Obren beste parte bat gela berri

baten eraikuntza izanen da, orain

arte ez bezala gasnak luzaz ondu

ahal izan ditzaten. Vaugon: «Ja-

danik egin dezakegu baina bal-

dintza txarretan, eta bidean gasna

anitz galtzen ditugu». Martine

Bengoxea, kooperatibako langi-

lea, gasnak ontzeko prozesua egi-

teaz arduratzen da: «Lehen hila-

betean erregularki garbituak eta

itzuliak dira, bi aldiz astean. Aitzi-

natu arau arten arteko epeak lu-

zatzen dira», dio.

Gasnak luzaz utziz gero, heze-

tasunik ez bada gasnak «harriak

bezala» gogortzen omen dira, Ja-

ragoihenek dioenez. «Nik badi-

tut nire bezeroak, horiek ez dute

halakorik nahi. Baina hirietan

saltzeko esneki saltegiekin aritu

behar da, eta haiek urte batez za-

harturik diren gasnak behar di-

tuzte. Hori eskaintzeko behar da

idorrarazteko maneran izan. Gela

ona izan behar da, behar dute ba-

ratxe idortu».

Yann Vaugonek argumentu

komertziala ere ikusten dio gas-

nak luzaroan atxikitzeko gela ho-

rri: «Urte osoan gasnak atxikiz ez

diegu bezeroei gehiago erranen ez

dugula gehiago gasnarik eta beste

nonbait bilatu behar dutela. Men-

diko eta etxaldeko gasnak urte

osoan saltzen ahalko ditugu».

Ekoizpen eskolaEtxeko Gazna kooperatibak bere-

zitasun bat ere badu, osasun zer-

bitzuek «salbuespen gisa» onar-

tu zietena: autokontsumorako di-

ren gasnen gela. Sotoaren histo-

rian, Vaugonek oroitzen duenaz,

anitz izan dira beren gasnak gela

horretatik bestera pasatu izan di-

tuztenak: «Gasnak berentzat egi-

ten zituzten, eta horietarik ba-

tzuek eskaera bazela oharturik,

komertzializatzeko egiten hasi zi-

ren». Gazte batzuen kasuan, gas-

nak egiten ikasteko balio izan du

autokontsumorako gelak.

Lehen aldiz eskatu dituzte diru

laguntzak udaberrian abiatzeko-

ak diren obrak egiteko. Duela

zortzi urte iritsi zen kopresidente-

aren harridurarako, «ez zuten se-

kula deus galdetu lehenago». Pri-

batuengana ere jo dute, Internet

bidez, eta ongi joan zaie.

Sotoaren sortzailea gasna in-

dustrial egile bilakatu bazen ere,

Donezteben kalitatea eta kantita-

te apalak mantentzeko hautua

«argia» da, Vaugonek dioenez.

Gainera, gasna biologikoak egite-

ko agiria ere espero dute orain.

Zalgize-Doneztebeko gasna sotoa berrituko du kooperatibak,lehen aldiz galdetu diru laguntza publikoekin eta finantzaketakolektibo bidez ekarpenak egin dizkieten pribatuei esker. 80kideko kooperatibaren egoitza handituko dute, arauei egokituz.

Ekoizleen beharreiegokituko diete sotoa

Martine Bengoxea sotoko langilea arduratzen da gasnak ontzeko eginbeharrez. JOANES ETXEBARRIA

2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 2aGaiak

Page 3: Ostirala 2018ko azaroaren 2a IX. urtea 373. zenbakia www ...€¦ · barneko musika, migrazioak, lu-rraldeakdeitu ikerketa baterako. Iker zentroak, bestalde, 10.000 euro gehiago eskuratuko

Iñaki Etxeleku

Eskumenka, diru laguntza orota-rik bozkatu zuen Euskal HiriguneElkargoko Batzorde Iraunkorrakjoan den urriaren 23an. Aurre-kontu orokorreko erabakiez ha-ratago, laguntza gehigarrientrenkatzeko ahala du batzordeak.Unibertsitate, laborantza, kulturaedo ingurumen sailetako zenbaiterabaki hartu ziren azkenekoan.Hirurogei bat hautetsik partehartzen dute batzorde horretan.

UnibertsitateaLehengo Bokale eta Bidarte arte-ko Euskal Kosta-Aturri hiri elkar-goak bazuen jada goi mailako ira-kaskuntzan parte hartzeko esku-mena. Euskal Elkargoari zuzenkietorri zaio eskumena, ondorioz.Lehen bezala segitzen du tokikounibertsitate egituren diruzta-tzen.Iaz, 100.000 euro eman zizkion

UPPA Paue eta Aturrialdeko Uni-bertsitateak Baionan duen egitu-rari. Aurten berrituko du lagun-tza bera. Halaber Bidarteko Estiaingeniarien formakuntza zentro-ari ematen zion 70.000 eurokolaguntzarekin. Haatik, ez diragehiago ageri Bordeleko Uniber-tsitateari zihoazkion 22.000euroak. Bizkitartean, formakuntza be-

rriei begirako deialdi bat zabaldudu Elkargoak, 220.000 eurokomoltsa jarririk. Finkatu duenUnibertsitate Garapenerako Es-kemari jarraikitzen zaio deialdia.Eskemaren helburuen artean:2022rako 8.000 ikaslera heltzeaIpar Euskal Herrian, eta AkitaniaBerriko ingeniari formatzaileetanbigarren poloa bilakatzea. Horre-tarako, lau ildo finkatu ditu era-kundeak lehentasunetan: «Lan-bide lizentzia berrien sortzea lize-oekin harremanetan», baita

«ibilbide batetik besterako zubiliratekeen formakuntza berriensortzea» ere; «enpresa izpiritua-ren indartzea» ere aipatzen duhelburuen artean. TeknologiaUnibertsitateko sail berrien ireki-tzeko egitasmoan, lurraldeanaurkitzen ez diren formakuntzenirekitzea aipu du, «baxo ondokoeskaintza anizteko». Trebakun-tza ibilbide berriak gogoko lituz-kete eskema horretan, «trantsi-zio numerikoek eta energetikoekofizio eta formakuntzetan dituz-ten ondorioak kontuan hartukodituztenak». Egutegi bat finkatu du Euskal

Elkargoak, ildo horien araberakoproiektuen aurkezteko. Oraindikgoiti, 2019ko martxoaren lehene-ra arte, eta «Ipar Euskal Herrikolurraldean ezagutuak eta planta-tuak diren goi irakaskuntzakoformakuntza ikastetxeek baka-rrik» dute aukera deialdian partehartzeko.

Goi irakaskuntzan, beti, iker-keta hitzarmen berriak bozkatuditu Euskal Elkargoko BatzordeIraunkorrak. UPPAko ikerketalaborategiek, denetarat, 165.000euro eskuratu dituzte. Ttipiena,Iker zentroak (30.000 euro),«Eleaniztasunean berezitua li-tzatekeen Ipar Euskal Herriko or-tofonia eskola bati buruzko iker-keta» batentzat. Estiako bi inge-niaritza tesirentzat, 180.000euroko laguntza, eta, BaionakoArte guneari loturik, EHESS etaCNRS erakundeei 60.000 eurokolaguntza Europako Batasunarenbarneko musika, migrazioak, lu-

rraldeakdeitu ikerketa baterako.

Iker zentroak, bestalde, 10.000euro gehiago eskuratuko dituDauphin itsasontziko euskaraz-ko gutun trukaketaz dokumentalproiektu baten egiteko.

LaborantzaEkonomia, laborantza, arrantzaeta hazkurri industria sailean,ohiko aurrekontutik aparteko la-guntza multzo bat bozkatu zeniragan urriaren 23an.ELB laborari sindikatuaren in-

guruko egitura zenbaitek uztaederra izan dute olde horretan.Izen bereko feira eta besta antola-tzen duen Lurrama elkarteak20.000 euroko diru laguntza es-kuratu du Elkargotik. Horiekgehitzen zaizkie Akitania Berritikbildu 20.000 euroei, PirinioAtlantikoetako Departamendu-tik jin beste horrenbesteri (20.000euro), eta udalerrietarik jin14.000 euroei. Lurzaindia elkarteak, berriz,

10.000 euro erdietsi ditu «2018.urterako, laborantza lurren zain-tzan eramaten dituen egintzen-tzat». Herriko Haragia elkarteaere lagundua izanen da, 5.210 eu-roko «ezohiko laguntza» bat delamedio, «behi haragi markarengarapenerako». Manex ardi burubeltzaren begiratzeko eta hobe-

tzeko lanetan ari den Buru Beltzaelkarteak ere 5.970 euroko lagun-tza bildu du. Azkenik, EHKolekti-boak 5.000 euro izanen ditu«Euskal Herrian agroekologiarengaratzeko eramaten duen lana-ren» sustatzeko. Laborantza sailean beti, beste

egitura bat saritu du Euskal El-kargoak: Paueko Pirinio Atlanti-koetako Laborantza Ganbera.39.404 euro eskuratuko ditu«Ipar Euskal Herriko lurraldeanlaborantzaren garatzeko 2018aneraman egintzen alde».

UrakIrail bukaeran, uraren kalitateariburuzko udako bilana egin zutenEuskal Elkargoko itsasaldeko hi-rietako auzapezek. Halabeharrezgertatzen diren euri erauntsi al-diez kanpo, itsas uren kalitategero eta hobea aipatu zuten, bai-na aitortu zuten euria delarik be-rehala gaizkontzen dela.Elkargoak 100 milioi euro

xahutuak ditu jadanik ur garbi-tzeko muntaduretan. Azken Ba-tzorde Iraunkorrak gaiari lotuprograma baten luzapena bozka-tu zuen: «Gorotz kutsadurarenjatorriaren atzemateko Bac Trac 1ikerketa hitzarmena». Hiru urte-ko programa, denetarat 1.275.980

euro gostako dena. Zenbait diruz-tatzaile sartzen dira hitzarmene-an. Euskal Elkargoa, ArcachongoHaraneko Sindikatua, Aturri-Ga-rona Ur Agentzia eta ikerketakegiten dituzten Bordeleko Uni-bertsitatea eta Bresteko Ifremer,besteak beste. 2016ko iraileanhasi zen hitzarmena, eta, «lortuemaitzak hobetu behar direnez,erabili metodoaren optimizatueta hobetzeko», hitzarmena bes-te hamalau hilabetez luzatzeaerabaki da.

KulturaKultura sailean diru laguntzabatzuk bozkatu ditu, azkenik,Batzorde Iraunkorrak. Nahas-mahas zerrendaturik: XarneguEgunari, 6.000 euro; BidacheCulture elkarteari, 2.000 euro,Bidaxune aldeko lau gertakarirenantolatzeko; Pinpulka elkarteari,3.000 euro, izen bereko karrika-antzerki jaialdirako; Errobi ere-muko musika eskola den Musi-kas elkarteari, 8.000 euro,Mugak gertakariaren antolatze-ko; Hiriburuko Pastorala elkarte-ari, 10.000 euro, pastoralarendiruztatzeko. Oro har, 38.200 euroko moltsa

erabili da kultura alorreko lagun-tza horietarako.

Ez dute deneklarrazkena hainurria Elkargokolaguntzen aldetikUrriaren 23ko Euskal Elkargoko BatzordeIraunkorrak udazkeneko diru laguntzabatzuk bozkatu zituen b Zenbait sailetanhartu dira erabakiak

Kotte Ezenarro kontseilari delegatua, Jean-Rene Etxegarai Elkargoko buruaren ondoan. NAHIA GARAT

Elkargoak bidean du220.000 eurokoaurrekontu bat goi irakaskuntzako sail berrien irekitzeko

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 2a Gaiak

Page 4: Ostirala 2018ko azaroaren 2a IX. urtea 373. zenbakia www ...€¦ · barneko musika, migrazioak, lu-rraldeakdeitu ikerketa baterako. Iker zentroak, bestalde, 10.000 euro gehiago eskuratuko

4IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko azaroaren 2aAstekoa

Iñaki Etxeleku Baiona

Christian seme-ak Urruñakosupermerkatubateko kulturaespazioan an-tolatu erakus-

keta bat izan zen Itsasontziak etagizonak (Zortziko argitaletxea) li-buruaren abiapuntua. Zortzikoargitaletxearen sortzaile eta era-mailea da Christian Velez, eta ai-taren lanaz liburu bat plazaratuzuen duela urte bat pasa: Argazkibat, istorio bat. Horren aurkezpe-nari loturik zintzilikatu zituztenDaniel aitaren argazkiak. Horienartean, Donibane Lohizunekoportuko lehengo argazki pare batbazen; eta jendeari gustatu.Gehiago ezarri, eta erakusketaportuari buruzkoa bilakatu zenosoki. Arrakasta ikusirik delibe-ratu zuten liburua argitaratzea.Horretarako, babesle bat bilatueta diru bilketa abiatu zuten.Aski, argitaratzeko gisan. Arrantzaz bizi zen Donibane

Ziburuko portuaz oroitzapenakdituzten adineko jendeak badiraoraino, eta portuko lanetan ibililehengoen ondokoak. Urruñakoerakusketa denboran, emazte batetorri zen ikustera. Liburuan sar-tu argazkia bada La Sirene deituitsasontziarena. Porturatzen arida ontzia, zortzi arrantzalerekin.Bizpahiruk irria atera diote argaz-kilariari, eta ontziak itsaslaminabat du marrazturik zurean. Era-kusketara etorri emazteak Velezisalatu zion hark zuela margotu. Halakoa da Sud Ouestkazetako

argazkilari ohia, argazki batekinmila istorio dauzkana. Itsason-tziak eta gizonak ere dena istorioda, iruditan. Istorioak eta Histo-ria. Lehengo arrantza eta portuko

‘Des bateaux & des hommes’ (Itsasontziak eta gizonak) argazki bilduma argitaratuberri du Daniel Velez argazkilari-kazetariak, Christian Velez bere semearekin, Zortzikoargitaletxean. 1950eko eta 1970eko hamarkaden arteko Donibane Lohizunekoportuaren argazkiak dira, arrantzaren inguruko biziaren lekukotasun azkarrak.

Zinezko portu bizia zuenDonibane hartaz oroitzeko

Antxoaren lehorreratzea, 1970eko harmarkadan. DANIEL VELEZ

Ezker: Donibane Lohizuneko portuan, atun lehorreratu berriak, 1960ko hamarkadan. Eskuin: zenbait emazte sare arrimatzen, 1970eko harmarkadan. JEAN ETA DANIEL VELEZ

Page 5: Ostirala 2018ko azaroaren 2a IX. urtea 373. zenbakia www ...€¦ · barneko musika, migrazioak, lu-rraldeakdeitu ikerketa baterako. Iker zentroak, bestalde, 10.000 euro gehiago eskuratuko

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 2a Astekoa

rrizketatzen zituen jendeak, ha-ren ondoan egoten nintzen, en-tzuten eta argazkia ateratzen. Jen-dearekin mintzatzen egoten gi-nen. Gaur egun ere egiten duzue,artetan, kazetaria eta argazkilariaelkarrekin joatea, baina kazetahartzean berehala ikusten da halaizan denez. Egia da irudi jarioetengabearekin, egun, istanteanbidali beharrarekin, kalitate ezhain handiko irudiak ikusten di-rela, bereziki telebistan. Horiekhola, ez zen baitezpada hobeki le-hen. Menturaz interesgarriago.Gutiago egiten genituen. Doniba-ne Garazirat joaten zinenean gas-naz idazteko, eguna iragaten ze-nuen han; arras goxo zen. Gauregun, goizean badoaz Behorlegi-ko usategietara, eta arrastirian pi-lota partidara Biarritzera. Jende-engandik doi bat hurbilago ginen.Zuek toki onean zarete [BERRIArenegoitza Baionan], erdigunean. Aurpegiak, ontziak, arrain sal-

menta. Hain zaharrak izan gabe,

euskal arrantzaz dugun irudime-

nera garamatzate argazkiek.

Mikel Epaltzak egin Altxa Muti-

llak lanaren osagarri dira. AltxaMutillakdokumentu zoragarriada, zinezko bizi bat baitzen or-duan. Gaur egun ez da deus! Ez daporturik gehiago Donibane Lohi-zunen. Batek galdegiten didala-rik: «Nora hoa, portura?».«Ezetz, aparkalekura!» erratendiet. Zer geldituko da portu horre-tan? Itsas belarrak baizik ez diraorain. Eta ongi da, mugimenduzerbait sortzen baitu; ontziakikusten dira kai hegian. Ez da atu-na, baina irudika dezakegu. Doni-baneko portuan ez da bizirikgehiago. Nik uste dut bizia berrizsortu daitekeela. Duelazenbait urte aulki batzukezarri zituzten; zaharrakjoaten ziren jartzera. Bai-na hara —eta adierazga-rria da—, ez dira itzuliakporturat buruz, baiziketa tren ttipiari begira.Hiruzpalau ontzi diraarraina zuzenki saltzendutenak, baina Ziburunsaltzen dute; zergatik ez dituztebederen bi mahai jartzen Doniba-neko portuan, bizi zerbaitenekartzeko? Altxa Mutillak-en bilketaren

osagarri, beraz?

Ez da liburu osoa. Horretarakobada Altxa Mutillak. Hau, sinple-ki, argazki bilduma bat da. Jendeaoroit dadin; hori ezagutu dute-nek, argazkiak erakutsiz, errandezaten: «Ikusten duzu, hori ba-zegoen!». Halakorik ezagutu ezduten arra-haurrei amatxik era-kuts diezaien. Oroit daitezenamatxik arrain fabrikan lan eginzuela. Bi argazki bildumaren hesteko:

ezker, txuri-beltzean, portuko

langile grebalariak, CRSek pu-

saturik. Eskuin: arrain fabrikako

gela hutsa, utzia, koloretan.

Fabrika hetsian erakusketa bategin nuen, 2000. urtean, gela ho-rretan. Zortzi egun berantago,hautsi zuten eraikina. Lehen egu-nean, emazte xahar bat etorri zen,eta luzaz egon zen argazkiei so.Biharamunean, berriz hor zen.Ondoko astean, berriz. Laugarrenaldian galdegin nion: ‘Barkamen-durekin, gaiak interesatzen zai-tu?’. Banuen argazki bat non por-tuko gizon bat ageri den, hari sopolizia bat eta gibelean 40 bat ur-teko euskal emazte bat, ile kixku-rrekin; eta erraten dit: «Ni naizhor!». Harrigarria! Luzaz egongara solasean; denetaz oroit zen.[Jakes] Esnalen ama ere bazegoenmugimenduaren buruetan; CGT-ko sindikalista zen. Pentsa, 22kontserbategi baziren orduan.Bakarra gelditzen da egun. 80 urtetan beti ibilki zara tresna

sorbaldatik dilindan, balekibale.

Beti irudi baten barrandan.

Euskal Herrian gertatzen denakinteresatzen bainau. Ene ibilbideahemen egin dut, eta zernahi gauzagertatzen da. Adibidez, hasieran,lasterka joaten nintzen euskaldantza balleten ikustera. Sortzai-lea zen, eta bazen argazkirakobazka. Alabaina, egun, jendeakbere sakelako telefonoan ikustenahal du ikuskizun batera joan la-gun batek bidali irudia. Duela bi egun Irundik heldu

nintzela entzun dut irratian ka-mioi bat su lotu zela autobidean,Donibane Lohizune Iparreko jalgi

bidean. Jaldaiko lan eremuan nin-tzen, autobide gaineko zubira jo-an naiz, eta ez dut deus ikusi; kexunintzen irratikoengatik. Izan ba-litz, zer eginen nuen? Argazkitanhartu. Zertarako? Deusetarako ez. Informazioaren bila beti.

Kazetaritza hil dute erredakzioe-tan jarri diren kafe mekanikek.Lehen, kafea nahi bazenuen, kan-pora joan behar zenuen, eta ezbaitezpada beti ber ostatura. Hirukafe egunean, bi trago, bost osta-tu. Bortxaz, zerbaiten berri jakitenduzu. Hurbileko kazetaritza bategiten genuen. Gaur egun, zuekbeste ahal batzuk dituzue. Ez ge-nuen sakelakorik. Hitzorduakematen genizkion elkarri, goizekoseietan. Deitzeko, kabina bat bila-tu behar genuen, edo ostatuetansartu. Reduit plaza ondoan [Baio-nan], bazen ostatu bat, eta egune-ro joaten ginen. Ondoan, Polizia-ren informazio zerbitzuen egoitzabazen. Gizon bat jausten zen auto-busetik egunero, eta ostatura sar-tzen. Nagusiek igorria, hain segur.Bai baikenekien informazio zerbi-tzuetakoa zela, zernahi galderaegiten genizkion, eta egun batezlekutu zen. Irrigarria zen. G7 izanen baita. Eleketa ari gi-

nen joan den egunean kazetaribatekin, eta erraten dit ezinbiziaizanen zela, Biarritz guzia hetsiaizanen zela. Erraten diot: «A ba,apartamentua atzemana dut. Ho-tel du Palais parean, hiru egunezegoteko han berean. 300eko ar-gazki makinarekin, gehi biderka-tzailea, 600ekoa; apartamentu ja-bearekin adosturik, bi eguneznahi dituzun argazkiak oro egitendituzu».

I. E. Baiona

Joseba Elosegi sutan Atanon, GALeko atentatu ondokoak... Ka-zetaritza odolean duen 80 urtekoargazkilaria da Daniel Velez (Do-nibane Lohizune, 1938), begi-be-larriak beti erne, argazki tresnabeti besapean dabilena. Itsasontziak eta gizonak libu-

ruan, buruak, gorputzak, egoe-

rak, lekuak ageri dira. Portuko

biziaren lekukotasunak.

1965-70 arte, ikuspegi orokor ba-tzuk dira. 1965etik, Sud Ouestegunkariko berriemaile nintzenDonibane Lohizunen, baina IparEuskal Herrirako ere bai; orduanez baitzuen argazkilari finkorik.Nire tailerra banuen, argazki ga-rapenak egiten nituen, eta erre-portaje egiten hasi nintzen. Gau-zak zehaztuz joan nintzen. Nahibaduzu, kazetaria heldu zelarikDonibaneko portura erreportajebaten egitera arrantzaz, erranahi-rik gabeko ikuspegi bat egitekoordez, hasi nintzen tinkatzen,hurbilenerat. Kazetariak elka-

«Hau argazkibilduma bat da,sinpleki, jendeaoroit dadin»

Daniel Velez b Argazkilari-kazetaria

Francoren garaiak, GALen aferak, kirolak,arrantza. Orotarik segitu du Daniel Velezek bere argazkilari ibilbidean. Beti erne dabilenkazetariaren sena atxiki du egunerokoan.

CHRISTIAN VELEZ«Ez da porturik gehiago. Batek galdegiten didalarik:‘Nora hoa, portura?’. ‘Ezetz,aparkalekura!’ erraten diet»

«Erredakzioetan jarri kafemekanikek hil dute kazetaritza.Lehen, kafea nahi bazenuen,kanpora joan behar zenuen»

biziaren Historia bat, argazkitanbildurik. Bigarren mundu gerlaondoko argazkietarik 1970ekohamarkadaren hondarrera artedoan garai bat kontatzen dute.Lehenbizikoak Jean Velez aitare-nak dira; ondokoak, Danielenak.Orduko ontziak porturatzen,atun gotorrak eskuz lehorrera-tzen, desagertu diren zurezko

sardina kutxak, arrain salmentaportuan berean zernahi jendere-kin, irudimenean errotuak direnarrantzale zainartak, boneta bu-ruan, ontzitik argazkilariari so.Gizonak bai, baita emazteak ere.Eta, galdera egiterakoan, akatsaaitortu du argazkien egileak be-rak. Izenburuak ahantzi ditu ar-gazkietan agertzen diren emazte-ak: arrain kontserbategi garaikomobilizazioetan; fabrika geletandozenaka emazte langile lerroka-turik, lanean; portuan, sare jostenari. Iratyontziaren argazkiak beste

kontakizun bat dakar berekin.Urruneko arrantzarena. Iratyon-tzia alimaleko ontzi izozkailudu-na zen, arrantzontziek ez zezatengehiago portura sartzerik izan,arraina freskoan atxikitzeko. JoseBasurko orduko portuko ardura-dunak erosi zuen. Donibanekoportuko kai muturrean sartzenari ikusten da. Iduri eta doi-doiapasatuko dela, hain da handia.Kaitik, jendea so. Ontsalaz ez zenDonibane Lohizunen lehorrera-tzen, baizik eta Baionan. Haraekartzen zituen metatu arrain gu-ziak. Baina ontziaren nagusiaknahi izan zuen frogatu Donibane-ko portura sar zitekeela. Parioabururaino eramateko, behar izanzituzten portuko beste itsasontziguziak kendu; hots, portua hustu,Iraty oha zedin. 1960ko hamar-kada zen. Arrantzarekin portuan mugi-

mendu anitz zen aroko irudiakdira. Kuriosak kutxak arrainezihaurri zetozen itsasontzien ikus-tera heldu ziren garaia; haurrakarrain artean josteta ari zirena,arrantzaleengana hurbildurikahurtara bat antxoa poltsarekinetxera itzuliko baitziren gero.Oroitzapen horiek zituzten finka-tu argazkitan Veleztarrek, eta al-buma bizi horren transmititzekotresna osagarri gisa ikusten duDaniel Velezek berak. Itsas Begiaelkarteak eta Mikel Epaltzak eginoroimen lan «ikaragarriaren»osagarri.

Orduko lurrunontziak,arrantzaleak, sare etakontserbategietakoemazteak, grebak ageridira argazki bilduman

Page 6: Ostirala 2018ko azaroaren 2a IX. urtea 373. zenbakia www ...€¦ · barneko musika, migrazioak, lu-rraldeakdeitu ikerketa baterako. Iker zentroak, bestalde, 10.000 euro gehiago eskuratuko

20ESKOLAN BIOLOGIKOA IZATEKO JARRI XEDEA, EHUNEKOTAN

Iragan urriaren 2an bozkatu Laborantzaren eta Hazkurrien Legeak

%20era heltzeko helburua finkatu du janari biologikoaren aldetik, esko-

letako jantegietan, 2022rako. Biozkaria, Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko

hazle ekologikoen elkartea, prest agertu da bere aldetik elkarlanaren ga-

ratzeko. Zazpi urte hauetan, 35 jantegirekin lan egin dute elkarteko be-

deratzi behi hazleek.

«Hirigintzan ohartu gara ez genuela hola segitzen ahal,bereziki ikusiz gure herrikobiztanle kopuruaren etaegoitzen emendaketa»

Filipe AramendiElgarrekin Urruña Berpiztu taldeko kidea

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak

mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

Bortizkeria sexisten kontrako taldeakbat egin du azaroaren 24ko deialdiarekin

BAIONA bNous Toutes mugimenduak elkarretaratzera deitu du helduden azaroaren 24ko #metooeta #balancetonporcduela urte batekosalaketa oldearen ez erortzera uzteko gisan. Ipar Euskal Herriko Bor-tizkeria Sexisten Kontrako taldeak, «emazteek pairatzen dituztenbortizkeriak salatzeko asmoz, Gu Emazte Oro/Nous Toutes mugimen-duan sartzea erabaki du». Taldeak honela dio: «Azaroaren 24ko ibi-laldiak oste handiko kontzientzia pizte baten abiapuntua izan nahi du,baita norbera eta denen inplikazioa erakusteko une azkarra ere».

RIRITZIADiakite

Euskaldunen plazako etorkinen laguntza kolektiboa

Ezin itzalizkojendetasuna

Diakite kolektiboanbilduak gara norba-nako eta militante el-kartasun taldekook,

gure leihopeetan gertatzen ariden drama humanitarioak okaz-taturik; Euskaldunen plazakoak,besteak beste.

Etorkinekin kolektiboaren ildoberetik goaz, jada bi urte hauetanlanean ari dena errefuxiatuak el-kartasunez errezibitzeko. Zeren,bai, errefuxiatuak baitira, mugi-tzera behartuak, beren herriarenuztera behartuak direnak. Bai,Euskaldunen plazan, eguneroberrogeita hamarnaka ezagutzen

ditugun iheslariak dira. Emazte-ak, bost eta hamasei urte artekohaurrak, eri diren jende batzuk,pertsegituak eta gerlak makatujendeak, mendebaldeko «demo-krazia handien» politika kolo-nialen biktimak.

«Demokrazia handi» horiekardura bat bestearen gain ezar-tzen dute, jende biziekin jokoanari balira bezala, «munduko mi-seria guztia errezibitzen ahal ezdugula» aitzakiatzat erabiliz.Baina, zein da aipatzen duten mi-seria, ez bada berek sortu dutena.Ikusiz estatuek ez dutela deusegin nahi, herritarrok erabaki

dugu egitea, gure heinean. Ho-rrek gaitu egunero, arratsero,gauero elkartzera sustatzen erre-fuxiatuen laguntzeko, fermukisinisten dugun printzipio bat du-gula akuilu: haurridetasuna.

Haurridetasuna da, bai, he-men jokoan. Konstituzioko oina-rri handi hori, Herou jurispru-dentziak ezaguturik dagoena2018ko uztailaz geroztik.

Hamarnaka gara —zenbaitaldiz guti batzuk— talde inguru-karian gabiltzanak; jantziak,janaria bildu eta banatzeko,Paris, Bordele ala Naonederakoautobus baten peskizan, Euskal-dunen plazatik iragaten baizikez diren pertsonentzat. Bainabatzuetan, badira txartelik gabegelditu direnak, mugalari sareenjukutriaz zakuan sarturik. Afri-ka, Mediterraneoa zeharkatuondoan, poliziaren bortizkeriajasanik Maroko eta Espainiaarteko mugan, bizpahiru gauegon behar dute maiz beha,hozturik, jantzi berorik gabe etasabela hutsik. Hauen artean,ñiñiak eta haurrak badirelarik.Suerte gehien izan dutenekHego Euskal Herriko gure lagu-

nak aurkitu dituzte; baina ezdenek.

Laguntza materiala eta juridi-koa ekartzen diegu, ordainik es-katu gabe. Baina zinezko parte-katze eta haurridetasun momen-tuak bizi ditugu. Anitz elkartudira berehalako aterpetze eta la-guntza sare horretan, ahulenengerizatzeko; gau bat beroki iraga-teko doia izan dezaten, ohe bate-an, eta ez lurrean Euskaldunenplazan. Egunero, arratsero, gaue-ro biltzen gara harrera egitekojantzi bero eta janariarekin.Aholkuak ematen dizkiegu asiloeta haur geriza eskubideen ber-matzeari buruz; haien autobusa-ren zain egoten gara haiekin. So-lasean egoten gara haiekin etamigrazio ibilbidearen izugarrike-ria ikusten dugu bidenabar. Bor-tizkeria, prostituzio behartu isto-rioek, torturek sumindurik uztengaituzte etengabe.

Halakoen parean, haurrideta-suna dugu arma bakarra. Bainaez da aski. Munta handikoa etapremiatsua izanagatik, haurride-tasun horrek agerian uzten ditubotere publikoen gabeziak etahutsegiteak. «Auzapez jaunak

Herriko Etxeko banku txartelaez baldin badu ere», [MarcAmeztoi] bere kabinete buruakerran digun moduan, berehalazerbaiten obratzeko ahalmenabadu. Ez dezagun ahantz, hainpreziatzen duen euskal jendarte-an berean, anitz jende erbestera-tuak, errefuxiatuak direla, edoizan direla.

Ondorioz, botere publikoei etaherritarrek bozkatu hautetsieiden mendreneko kuraia eska-tzen diegu, urgentziazko aterpe-ak ireki ditzaten iragaten ari di-ren jende horientzat, moldeiraunkorrean eta funtsezko esku-bideen errespetuan. Laguntzamateriala horni dezaten errefu-xiatuen oinarrizko beharrei buruegiteko. Iheslarien zinezko ha-rrera duin bat plantan eman de-zaten. Sumindura kolektibo horihelaraz dezaten botereko ardura-gabeenganaino. Arte horretan,ezin itzalizko jendetasunaren al-deko borroka jarraituko dugu. Ezduda, zatozte guregana!

(Urriaren 18ko elkartasunezkoelkarretaratze-kanpamentuanirakurri testua).

Erredakzioan itzulia

Irudiab Baiona

Etorkinen aterpea zabalik Lesseps kaianJoan den astelehenean ireki zuten Baionako Herriko Etxeak, Diakite kolektiboak eta laguntzaile guziek Euskal-

dunen plazara egunero heltzen ziren etorkinen aterpea. Aturriren eskuin hegiko Lesseps kaian da, lehengo hiri-

ko Gizarte Ekintzarako Zentro hutsean. Apairuen eskaintzeko jateko txokoaz gain, lo egiteko gelak ere apailatu

dituzte, eta dozenaka herritarrek eman jantzi eta pusken biltegiak. Halaber, autobus geltokia hara mugitzea era-

baki du Baionako auzapezak. ISABELLE MIQUELESTORENA

6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 2aIritzia

Page 7: Ostirala 2018ko azaroaren 2a IX. urtea 373. zenbakia www ...€¦ · barneko musika, migrazioak, lu-rraldeakdeitu ikerketa baterako. Iker zentroak, bestalde, 10.000 euro gehiago eskuratuko

BERTSOA

DONIBANE GARAZITaldekako

Xilabaren kanporaketa: Otsoaren

7 Umeak eta Kontrabanda.

bBihar, 19:00etan, Luisenean.

HENDAIAXilabako kanporaketa:

Sasi Bertsolariak eta Tirrit.

bBihar, iluntzean, Bakarxoko

ostatuan.

MUSIKA

AIHERRAFoisis Jaunak.

bBihar, 22:00etan, Gozategia

ostatuan.

AIZIRITZEWillis Drummond,

Kuartz eta Herrit’mo taldeak.

bBihar, arratsean.

BAIONADomes Session #2:

Duologue With Sila, 22H22,

Bryton Beats, Osir Yuki eta Fat Pac.

bGaur, 21:30ean, Magneto

casematean.

BIARRITZMetal gaualdia:

Aborted, Cryptopsy, Benighted

eta Cytotoxin.

bOstegunean, 20:00etan,

Atabalen.

HENDAIAXabi San Sebastian.

bGaur, 22:30ean, Xaia ostatuan.

DANTZA

BIARRITZMutxikoen gaua

Kiki Bordatxorekin.

bBihar eta etzi, 20:00etan,

Kasinoko Enbaxadoreen gelan.

Gaur

21:00. Blaigazteen saioa.

Bihar

11:00. Hurbiletik.

23:00. Hertzetanmusika saioa.

Etzi

14:00.Hitzaldia.

20:00. Herenegun.

Gaur

19:05. Aitzur eta Jorra.

Bihar

11:05. Ondaiziela.

18:00. Kirol magazina.

Etzi

12:00.Berrisaila.

19:00. Adiemanaldia.

Irudiab Armendaritze

Azken ‘Distortsioenmunduan’ emanaldiaBBAX taldearen inguruan bildu kantari-musikarien Distortsioen munduan

proiektuaren azken emanaldia antolatu du Ortzaizeko ikastolak. Gaur

iraganen da kontzertua, Armendaritzeko gelan, 19:30ean. Mirentxu

Agerre, Marie Hirigoien, Pantxix Bidart, Jurgi Ekiza, Allande Etxeberri,

Xendarineko Ahizpak, Paxkal Irigoien, Xebaxtien Desgrans eta Paxkal

Indok osatzen dute taldea. Sartzea, 10 euro. BBAX

BIARRITZHirugarren Euskal Hi-

tzorduak: Kukai dantzaren Erritu;

Bilakaren Saio Zero; Aukeran tal-

dearen Aukeran 20 urte.

bAzaroaren 5, 7 eta 8an, 20:30ean,

Kasinoko antzokian.

KANTUA

BAIONANazioarteko lehen koru

jaialdia: Kinokai Youth (Japonia);

Ateneo Chamber, Singers de

Manila (Filipinak); Salt Lake,

Vocal Artists (AEB); Euskal Herriko

400 koru kantari.

bGaur, bihar eta igandean,

antzokian eta katedralean.

GETARIABihotzez eta

Les Contretemps abesbatzak.

bBihar, 21:00etan, elizan.

KANBOArraga abesbatza.

bGaur, 20:30ean, elizan.

BESTELAKOAK

ZIBURUMigratzaileei elkartasuna

hitzaldia, Irungo SOS Arrazakeria,

Etorkinekin eta Baionako CIMADE

elkarteetako ordezkarien parte

hartzearekin.

bHeldu den ostegunean,

19:00etan, Baltsanen,

Gabriel Delaunay karrikako 8.ean.

7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 2a Agenda

Page 8: Ostirala 2018ko azaroaren 2a IX. urtea 373. zenbakia www ...€¦ · barneko musika, migrazioak, lu-rraldeakdeitu ikerketa baterako. Iker zentroak, bestalde, 10.000 euro gehiago eskuratuko

Joanes Etxebarria Pagola

Pagola berriz prestatzen hasia dapastoral bat plantan ezartzeko2019ko udan. Fantxoa Casetentestuaren inguruan juntatukodira herritarrak.Erdi probokazioz galdetu ohi

zaizue: Pagola Zuberoan da?

Ez da gaitz, errekak bi parte egitendu Pagola: erdia Baxenabarren,erdia Zuberoan. Hemen [bereetxean] Zuberoan gaude. Pastoralaren tradizioa azkarra

da hemen?

1982an eman genuen Pette Basa-bürüpastorala, eta, geroztik, pas-toralen amodioa bada hemen.Kasik etxe orotan pastoralari ja-rraikitzen zaio, zuberotar kulturamaite dute. Baina manexekoaerebai, ibiltzen dira Donapaleu alde-an, eta Donibane Garazi aldeanere bai. Zuberoari ere atxikiakdira, zinez.Nolaz joan da hainbeste denbo-

ra pastoral batetik bestera?

Erran behar da amiñi bat galdugenituela Zuberoako usaiak. Ezdut nahi hori iratzarrarazi, bainaeztabaida izan zen orduan. Emandu denbora jendeak berriz berenartean mintza daitezen; herria bialdetara jarria zen, eta hori arra-partiarazteko denbora eman da.Zatiketa hori hauteskundeei

lotua zen. Pastoral bat egiteko

herriak bat egin behar du?

Hobe da. Uste dut pastoral batekbehar duela herria elkartu, ez daegina herri bat bi parte ezartzeko.Maluruski, momentu hartan horigertatu zen. Pastorala, halere, bu-rura heldu zen, eta arrakastatsuizan zen, baina zenbaitzuk azkar-ki hunkiak izan ziren. Zu izan zinen, zure testuarekin,

proposamen berriaren ekarle?

Amikuzen nintzen lanean, etausu ikusten nuen aita Junes Case-nave; hark proposamen bat eginzidan pastoral bat emateko. Har-tarik partitu ginen, eta baginentalde bat emeia genuena pastoralbat zutik ezarri. Pastoral bat plantan ezartzeko,

dantzariak behar dira. Hemengo

gazteak zein aldera lotuak dira

kultur aldetik?

Bada orotarik. Haboroak Zubero-ara joaten dira dantzak ikastera,baina badira Amikuzen eta Doni-

bane Garazin ibiltzen direnak ere.Egun, Pette Jaragoienekin elka-rretaratu dira; aste oroz irakastendie. Gogo onez oro ari dira Zube-roako dantzei buruz.

Azken urteetan, pastorala nork

emanen duen urteak lehenago

jakinarazten da.

Talde batekin eginahala goizemanen genuen urtea. Ontsalazaurten zen, baina Maule gu bainoazkarrago eta gu baino zaluagoprest baitzen, utzi genuen, eta gu2019an ariko gara. Baina ontsa da,zeren dantzen aldetik bagenuenanitz egiteko, errateko maneranhutsetik hasi ginen. Orain badirahogei bat gazte geroz eta hobekiari direnak.

Zerbait aldatzen du pastorala

prestatzen hasteak?

Entzuten eta ikusten dut jendeakemeia duela eginahala fite hasi,eginahala fite sartu istorio horre-tan. Zuk idatzi duzu heldu den udan

emanen den pastorala. Zergatik

hautatu duzu Domingo Garat

abokatua?

Egia errateko, ni ez nintzen pasto-ral horrekin partitu. Banuen bestebat idatzia Pagolako mera ohi ba-ten historiarekin, Pagola gerradenboran aipatzen zuena. Elka-

rretaratu ginelarik, elkarte bat zu-tik ezarri genuen, eta, prefosta,orok beren ikusteko moldeaeman zuten. Gehientsuenekerran zuten pastoral hori ez zelaaski azkar, eta bazekiten bestehau banuela lehenago izkiriatu-rik, eta argitara ematea galdetu zi-daten. Hautu horiek zer irizpideren ara-

bera egiten dira?

Ikusten delarik egungo EuskalElkargoa... Domingo Garat etabere anaia Josep abokatuak ziren,euskal gaietan azkarrak, eta atze-man genuen harreman bat bazelaFrantziako Iraultzako istoriohorren eta aktualitatearen arte-an.Garat anaiak aipatu ohi dira, ez

bakarra.

Biak aipatuak dira hor ere, bainahautu bat egin dut. Famarik han-diena zuena Josep zen, Frantzia-ko Iraultzan eta historian gehienaipatua zena. Nahiago nuenanaia, zeren abokatu egon zenBordelen, bere anaiarekin lapur-tarren ordezkari FrantziakoIraultzan, baina gero berriz Eus-kal Herrira arra-jin zen, eta azkenmomentuak hemen iragan zi-tuen, mera izan baitzen Uztari-tzen. Hori dela medio, ahal duteuskal historia haboro kontatzen.Hargatik dut hori aitzinean eza-rri.Pastoralaren ikusleak zer ikasi-

ko du?

Laguntza ukan dut: Jean LouisDavantek kontseilu interesga-rriak eman dizkit, ene arrebaSolangek lagundu nau, FabienLexardoirekin —hautatua baike-nuen errejent izateko— lan egin

dut... Saiatu naiz pastoral biziaegiten hatsarretik. Ez da kritika,baina beti hiru, lau edo bost jel-kaldi [eszena] badoaz beti ezti-ezti, eta prestatzen dute gero ira-ganen den pastoraleko historia.Saiatu naiz hatsarretik bizi ema-tea. Historiak lagundu nau:

Domingo Garat abokatu zen Bor-delen, eta hango portuan beltzenmerkatua bazen. Arrazakeriabazela erakutsi nahi nuen, etabeltzak esklaboak zirela. Horinahi izan dut kontatu. Gero kon-

tatzen da FrantziakoIraultza, mugaz gaindikobetiko harremanak,Frantziak Euskal Herri-tik Landetara kanporatuzituen 4.000 euskaldu-nak —horietarik mila hilziren—; MaddalenLarralde saratarra ereaipatzen dut. Espainiaeta Frantzia arteko gerra

ere aipatzen dut, euskaldunakartean. Bukatzen da DomingoGarat Uztaritzeko mera zelarik,nahi zuena ikasleek bi hizkuntzaikas zitzaten eskola laikoan. Lanhori ere egin zuen: nahi zuen ira-kasleak euskaldun eta frantsesakizatea, biak.Historia den bezala kontatzen

duzu pastoralean, edo zuregan-

dik gehiturik?

Hautua egin dut historiarekin bategitea, baina euskaldunen arran-gurak beti aitzinean ezarriz. Fa-bien Lexardoik erran zidan pasto-rala ez dela historia bera, beharnuela nirea ezarri. Emazte guda-riak ezarri ditut; Frantziako Iraul-tzari so egiten bazaio, ez diraemazteak biziki ageri. Ez zutenbozkatzeko zuzenik, eskolan ezziren ibiltzen...Gai hori hautatzean intentzio

bat bazenuen?

Uste dut herri batek pastoral bategiten duelarik helburu bat ba-duela. Ene lehen-lehen helburuaherria elkarretaratzea eta elka-rrekin lan egitea zen. Baina euskalkultura eta, oroz gainetik, euskalmintzaira galtzen baita nahi alaez, hori arra-indartzea da helbu-rua.Zure testuak zer emanen die

parte hartzaileei?

Nahi nuke pastoral hori azkarkibizi dadin. Ez zara bortxatuadenen ideiekin ados izatera; ezdut hori galdegiten. Pastoralaantzerki bat da, eta antzerkihorretan sartzen denak behar du,ene ustez, gogo onez eta bihotzezeman hor idatzirik dena. Uste dutposible dela bakoitzak bere ideiakukatu gabe.

«Pastoral batekbehar du herria elkartu»

Fantxoa Caset b Pastoral idazlea

1982an eman zuen Pagolak azken pastorala, eta heldu den urtean berriz taularatuko diraherritarrak. Fantxoa Caseten testuak Domingo Garat abokatuaren bizitza du oinarri.

JOANES ETXEBARRIA

«Euskal kultura eta, orozgainetik, euskal mintzairagaltzen baita nahi ala ez, horiarra-indartzea da helburua»

«Saiatu naiz pastoral biziaegiten hatsarretik. Ez dakritika, baina beti hiru, lau edobost jelkaldi badoaz ezti-ezti»

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2018ko azaroaren 2a b 0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]