logopediaz.files.wordpress.com · Web viewGorputz eskemaren garapena eta erritmo heziketa,...

29
LATERALITAREAREN GARAPENARAKO EKINTZAK: erritmoa eta gorputz eskemaren garapena. SARRERA: ETAPA – ZIKLOA- KURTSOA: Haur hezkuntzako 4 eta 5 urteko geletan landu daitekeen proiektua litzateke hau, hau da, 4 eta 6 urte bitarteko haurrentzat , hala ere kontuan izan beharko dira ikasle bakoitzaren egoerak eta behar izanez gero egokitzapenak egiteko aukera izango dugu. Era berean ere Lehen Hezkuntzako lehenengo urteetan zailtasunak agertzen duten umeekin erabiltzeko aukera ematen digu, hala ere guk H.H –ko geletara bideratuko dugu. JUSTIFIKAZIOA: Haur baten bizitzaren lehenengo urteetan, ondo eraiki behar da bi hemisferioen funtzio integratuak eta elkarren arteko komunikazioa egon dadin estrukturak zehaztu (Cuerpo Calloso). Komunikazio honen ondorioz espazioan eta denboran orientatzeko ahalmena sortuko da, eta hau ezinbestekoa da hizkuntza idatzia dekodifikatzen eta interpretatzen ikasteko (hizkiak eta zenbakiak). Era berean, gorputzaren ikuspegi egokiarekin lot dezakegu ere lateralitatea. Beraz, ekintza ezberdinen bidez lortu behar dugu 1

Transcript of logopediaz.files.wordpress.com · Web viewGorputz eskemaren garapena eta erritmo heziketa,...

LATERALITAREAREN GARAPENARAKO EKINTZAK: erritmoa eta gorputz eskemaren garapena.

SARRERA:

ETAPA – ZIKLOA- KURTSOA:

Haur hezkuntzako 4 eta 5 urteko geletan landu daitekeen proiektua litzateke hau, hau da, 4 eta 6 urte bitarteko haurrentzat, hala ere kontuan izan beharko dira ikasle bakoitzaren egoerak eta behar izanez gero egokitzapenak egiteko aukera izango dugu.

Era berean ere Lehen Hezkuntzako lehenengo urteetan zailtasunak agertzen duten umeekin erabiltzeko aukera ematen digu, hala ere guk H.H –ko geletara bideratuko dugu.

JUSTIFIKAZIOA:

Haur baten bizitzaren lehenengo urteetan, ondo eraiki behar da bi hemisferioen funtzio integratuak eta elkarren arteko komunikazioa egon dadin estrukturak zehaztu (Cuerpo Calloso). Komunikazio honen ondorioz espazioan eta denboran orientatzeko ahalmena sortuko da, eta hau ezinbestekoa da hizkuntza idatzia dekodifikatzen eta interpretatzen ikasteko (hizkiak eta zenbakiak).

Era berean, gorputzaren ikuspegi egokiarekin lot dezakegu ere lateralitatea. Beraz, ekintza ezberdinen bidez lortu behar dugu gorputza eta espazioaren arteko harremana, hau da, gorputzaren kontzientzia espazioan eta honek bertan egin dezakeen gauza ezberdinak.

5 -6 urte inguruan, hau da, Haur Hezkuntzaren amaieran, haurrek ezkertiar edo eskubiko nagusitasuna izan behar du eta era berean hemisferio bakoitzaren funtzioak banandu hauek konplementa ahal daitezen.

- Lateralitatea edo lateralitatearen erabilera 4 urtetik aurrera definitzen dela onartzen da.

- Erabilera eta ezagueraren artean bereizi behar da.

- 5 eta 6 urte bitartean haurra bere eskubi eta ezkerraren arteko kontzientzia har dezake.

1

ZER DA LATERALITATEA:

Lateralitatea soilik gizakiei dagokien ezaugarri bat da. Espezifikoki hizkuntzari eragiten dio eta garunaren hemisferio batek, bestearekiko duen nagusitasunarekin du erlazio zuzena, bereziki edo gutxienez hizkuntza ekintzari dagokionez.

Lateralitatearen definizioa gorputzaren ezaguerarekin oso erlazionatua dago. Gorputzaren alde baten nagusitasuna bestearekikoa da lateralitatearen kontzeptuaz ulertzen duguna. Ez bakarrik esku bat, bestearekiko duen nagusitasuna (hori baita gehien ikusten edo nabaritzen duguna, hankak, ikus entzuteko organoak...-

Poliki-poliki azalduko da zein aldeak duen nagusitasuna, hau ez da bapatekoa izaten. Hemisferioak ez dira kontrakoak izaten konplementarioak baizik,ez dago bestea baino garrantzitsuagoa den hemisferiorik.

Beraz, lateralitatea garunaren bi hemisferioen artean banatzen diren funtzioen arteko ondorioa da. Banaketa honek eragingo duelarik gorputzaren atal baten erabilera preferentea, hau da eskubia edo ezkerra erabiliko dugu egin behar dugunaren arabera.

Lateralitatea gizakiaren garapenean etapa edo une garrantzitsu bat da. Sistema eragilearen goi estadio bat delarik

Orokorrean onartzen da ezkerreko hemisferioa izango dela nagusia hizkuntzarekiko eskuineko aldea nagusitzen zaienentzat eta hemisferio eskubia ezkertiarrentzat.

Ezkerreko Hemisferioa ---- hizkuntzaren hemisferioa da.Eskuineko Hemisferioa ----- espazioaren hemisferioa da (Hemisferio no verbal)

Lateralitatearekiko eboluzioan zailtasunak edo arazoak izaten duten haurrek, era berean ere, pertzeptiboak, ikus-espazialak (visoespaciales), motrizeak eta hizkuntzarekiko arazo edo zailtasunak izaten dituzte. Bereziki lateralitatea zehaztua ez duten haurrek.

Haurrak izan ohi duten zailtasun asko eta asko lateralitatearen perturbazioekin lotura izaten dute:

- Espazioarekiko.- Idazterakoan eta irakurtzerakoan.

Eta hau guztia lotura zuzena du:

- Eskola porrota, joan nahi ez izatea, fobia.- Auto-estima baxua, intseguritatea, sozial mailan ezintasunak....

Lateralitate egoki bat antolatzeko eragina duten faktore ezberdinak daude, aipagarrienak:

- Informazio genetikoa.- Ingurugiro fisikoaren eragina.- Afektibitatea, hau da, haurrak beregan eta bere helduengan ikusten dituen berdintasun eta

ezberdintasunen arteko eragin afektiboak (guraso eta hezitzaileak).- Hezkuntza eragile zuzenak. Instrumentu ezberdinak nola erabiltzen diren ikasteko gaitasuna

dugun bezalaxe ikas dezakegu hauek zein eskuekin erabili.

2

ZERGATIK LANDU NAHI DUGU LATERALITATEA:

Orain arte esan dugun guztia kontuan izanda, ez da zaila egiten zein garrantzitsua den lateralitatearen garapena Lehen Hezkuntzan, sinuen kodifikazio eta dekodifikazioaren sistema guztia eta hauen esanahia orden batean oinarritzen baita eta lateralitatea da hau guztia plano batean, paperean, lan egiteko koardenadak emango dizkigunak, hau da, lateralitateari ezker ikasiko dugu nola mugitu paperean, gure begiak edo eskura norantz mugitu beharko duen.

Haurrek ongi eraiki behar dute lateralitatea espazio eta denboraren unitateak mendera ahal izateko, hau da , denbora eta espazio erreferentzi puntua sortuz. Hau gabe ezin izango zaio haurrari oinarrizko ikasgaiak menderatu, neurria, irakurketa.....

Haur batek (eskubi edo ezkertiarra izatea alde batera utziz) behar bezala lateralitatearekiko heldutasun bat lortzen ez badu, ikasketarekiko eta hauen egokitzapena lortzeko zailtasun handiak izango ditu, porrot egiteko aukera handiak izango dituelarik; ikasketa eta arrazonamendu logikoan, lateralitateak duen eragina oso handia baita.

Eta honetan datza bereziki LATERALITATEA HAUR HEZKUNTZAN landu nahi izatearen arrazoia. Orain arte Laguntza Geletan lan egin dugu bereziki gu biok eta askoetan ikusi izan dugu gai honen garrantzia eta lateralitatea ez menderatzeak erakarri dezakeen eraginak (L.H –ko lehenengo eta bigarren mailan irakurketa eta idazketa hasten diren unetik eta urteak aurrera doan heinean). Zenbatetan lateralitatea laguntza geletan landu izan dugun ahaztuz joku, dantza.... moduan gela arruntean landu daitekeela eta bereziki (hau da bereziki hemen erreflexatuta geratzea gustatuko litzaigukeena) nola prebentzio moduan landu daitekeen H.H , argi geratu den bezala, adin honetan zehazten baita.

.Beraz, ezin bestekoa gertatzen zaigu Haur Hezkuntzan LATERALITATEA ongi eta asko

lantzea (era berean ere, zailtasunak dituzten haurrekin _-LH- ), ez dugu ahaztu behar gai hau jokuaren, dantzaren ... bidez lantzea oso erreza dela, beraz adin hau da egokiena honetarako, hemen lantzen baitira bereziki hauek.

Honekin bat H.H. landu behar diren gaien artean, ezin bestekoak direnak haurraren garapen egokia lortzeko, hala nola musika, plastika, sentimenduarekin bat datozen bizipenak, integrazioa eta orokorrean expresibitatearekin bat datozen guztiekin lotzea, izango dira gure helburu nagusiena. Kasu honetan MUSIKAREN gaiarekin lotuko dugularik.

Eskola, formakuntza eta heldutasun pertsonal lortzeko lekua da, ez bakarrik edukiak ikasteko leku, beraz ezin bestekoa izango da ikaslearen esperientzia zabaltzea, hau da, kontzeptu eta eduki zehatzei murriztu gabe bizitzak eskaintzen digun esperientziei zabaltzea. Hezkuntzaren helburua gure garunak dituen gaitasunak zabaltzea eta honek jasotzen duen informazioa erabiltzen ikastea izango da, ondorioz, eskeintzen diogun informazio berria, aldez aurretik zituen esperientzi, bizipenekin... bat egitreko gaitasuna izatea. Beraz, garrantzitsuena ikasleak egiten duena ulertzea izango da eta era berean ere zergatik egiten duen.

Laburbilduz, garuna da irakurri, idatzi, ulertu, integratu.... egiten duena, beraz, organizazio maila egoki bat beharko du eta lateralitate egoki bat izateak lagunduko dio lan hau ongi egiten.

3

HELBURUAK:

Orokorrak (testuinguruan) ETAPAREN HELBURU OROKORRAK: Guk garatu nahi ditugunak

0. Norberaren gorputza aurkitzen, ezagutzen eta kontrolatzen, ikastea.

1. Gero eta era autonomoago batean iharduten beren eguneroko ihardueretan, segurtasun afektibo nahiz

emozionala lortzen, eta ekimenerako gaitasuna nahiz norberarekiko konfidantza garatzen.

2. Gero eta eremu zabalago batean eraikitzen harreman sozialak, entzuteko jarrera bereganatuz, eta beren

interes, ikuspuntu eta ekarpenak besteekin lotzen ikasi.

3. Helduekin eta beren lagunekin harremanak izan, afektuzko adierazpenak elkarbanatuz, aniztasuna

errespetatuz, eta laguntza nahiz elkarlanezko jarrerak garatuz.

4. Hitzezko lengoaia ohizko komunikazio egoeretara egokituz erabili, besteek diotena ulertzeko eta

ulertua izateko, beren ideia, sentimendu, esperientzia eta desioak adierazteko, esanguren eraikuntzan

aurrera egiteko, norberaren jokabidea arautzeko eta besteenean eraginik izateko.

5. Beren adierazpenezko ahalmenak aberasten eta zabaltzen, eskura dituzten baliabideen bitartez; beren

adinari dagozkion adierazpen artistiko ezberdinak ezagutzen eta haietaz jabetzen.

Haur Hezkuntzako Esperientzi Eremuak

Esperientzi eremuen helburu, eduki eta ebaluazio-irizpideen ziklokako banaketa.

Nortasuna eta autonomi pertsonala

Komunikazioa eta errepresentazioa

Zehatzak - Didaktikoak

Gorputzaren posibilitate motrizen ariketak eta adimena (bai emozionala eta bai intelektuala)

garatzea.

Haurren parte hartzea lortu, elementu musikalen bitartez eta entzumen aktiboaren bitartez,

honela, ulermen eta apreziazio gaitasunak garatu.

4

Gorputz eskemaren garapena:

Gorputzaren anatomia ongi ezagutu, atal nagusiak identifikatu zeta hauek

orientatzen ikasi.

Garbi ulertu hurrengo kontzeptuak: Gora –Behera eta Aurrera- Atzera.

Eskubi – Ezkerra kontzeptuak ikasten hasi, nahi zeta batzuetan akatsak izan..

Hurrengo hitz zerrendaren esanahiak ezagutu behar ditu:

Barruan – Kanpoan

Inguruan

Aurrean – Atzean

Goian – Behean

Eskuan –Ezkerrean

Erritmoa eta auto-kontrola

Dantza eran, erritmo bat jarraitzeko gai izan..

Mugimenduaren bidez, sekuentzi erritmiko bat jarraitzeko gai izan.

Erritmo bat jaso eta abesteko gai izan.

Gorputz eskemaren garapena eta erritmo heziketa, mugimenduaren bidez garatuko dugu

Erritmoaren lana entzumenari eta gorputzari dagokie aldi berean, beraz, musika-kontzientziaren garapen

orokorra eskatzen du.

Ikastetxearen ezaugarriak

Gure ustez ekintza hauek ikastetxe guztietan egin daitezke. Ikastetxe bakoitzak dituen egoerak eta ikasleak kontuan izanik egokituko dituelarik. Beraz erabaki dugu ikastetxearen ezaugarria kez zehaztea.

Denboralizazio datak.

Printzipioz ekintza hauek urtean zehar egiteko pentsatuta daude, lantzen diren helburuak urte osorako pentsatuta baitaude.Lantzeko modu egokiena ebaluaketa bakoitzean bi ekintza aukeratzea izango dela pentsatzen dugu, hala ere irakasle bakoitzak bere gelaren programaketaren antolaketaren arabera antolatu, planifikatu eta denboralizatu ditzake ekintza hauek..

5

EDUKINAK

Kantuak eta dantzak ahozko adierazpena eta mugimendua:

Landuko ditugun bestiak hauek izango dira:

“ Baketue tuepapa” “ Txunpi – Txunpi” “ Eskubidubidu” “ Eskuak Txaloka” “ Eskutik Helduta” “ Manila” “ Herriko Plazan”

METODOLOGIA

Gutxi gora behera ekintza guztiek metodologia berberarekin landuko ditugu:1.- abestia aurkeztu entzunaldi bat edo gehiago eginez (beharren arabera)2.- abestiak ikasi3.- ondoren dantzak, mugimenduak… burutu abestiarekin batera.4.- abestia mugimenduarekin finkatu.5.- ondo pasatu, abestiez gozatuz.

6

Ekintzak:

1.- ABESTIA

ESKUBIDUBIDU

HANKAREN SOINUA PLOF-PLOF

HANKAREN SOINUA PLOF-PLOF

HANKAREN SOINUA PLOF-PLOF

ETA ESKUBIDUREKIN

PLOF-PLOF

ESKUAREN SOINUA PLAS-PLAS

ESKUAREN SOINUA PLAS-PLAS

ESKUAREN SOINUA PLAS-PLAS

ETA ESKUBIDUREKIN

PLOF-PLOF-PLAS-PLAS

BELARRIAREN SOINUA TILIN-TALAN

BELARRIAREN SOINUA TILIN-TALAN

BELARRIAREN SOINUA TILIN-TALAN

ETA ESKUBIDUBIDUREKIN

PLOF-PLOF-PLAS-PLAS-TILIN-TALAN

SUDURRAREN SOINUA MOK-MOK

SUDURRAREN SOINUA MOK-MOK

SUDURRAREN SOINUA MOK-MOK

ETA ESKUBIDUBIDUREKIN

PLOF-PLOF-PLAS-PLAS-TILIN-TALAN-

MOK-MOK

BEGIEN SOINUA TIK-TAK

BEGIEN SOINUA TIK-TAK

BEGIEN SOINUA TIK-TAK

PLOF-PLOF-PLAS-PLAS-TILIN-TALAN-

TIK-TAK

AHORAREN SOINUA AAAH

AHORAREN SOINUA AAAH

AHORAREN SOINUA AAAH

ETA ESKUBIDUBIDUREKIN

PLOF-PLOF-PLAS-PLAS-TILIN-TALAN-

TIK-TAK-AAAH

ILEAREN SOINUA ZZZIII

ILEAREN SOINUA ZZZIII

ILEAREN SOINUA ZZZIII

ETA ESKUBIDUBIDUREKIN

PLOF-PLOF-PLAS-PLAS-TILIN-TALAN-

TIK-TAK-AAAH-ZZZIII

IPURDIAREN SOINUA BOIN-BOIN

IPURDIAREN SOINUA BOIN-BOIN

IPURDIAREN SOINUA BOIN-BOIN

ETA ESKUBIDUBIDUREKIN

PLOF-PLOF-PLAS-PLAS-TILIN-TALAN-

TIK-TAK-AAAH-ZZZIII-BOIN-BOIN

ESKELETOAREN SOINUA KROK-KROK

ESKELETOAREN SOINUA KROK-KROK

ESKELETOAREN SOINUA KROK-KROK

ETA ESKUBIDUREKIN

7

PLOF-PLOF-PLAS-PLAS-TILIN-TALAN-

TIK-TAK-AAAH-ZZZIII-BOIN-BOIN-KROK-

KROK

8

DESKRIBAPENA:

Abesti honi dagokion jolasa esku jolas bat da. 4 urtetik gorako haurrentzako da egokia, izan ere,

txikiagoentzat zailegia da.

Gutxienez 3 haurrek jolastuko dute,hala ere, egokiagoa da talde handia lan egiteko.

HELBURUAK:

- Gorputzaren kokapena espazioarekiko.

- Mugimendua, erritmoa jarraitu:

o Bere gorputzarekin abestiaren erritmoa jarraitzen ikasi, dantza moduan.

o Sekuentzi erritmikoa jarraitzeko gai izan behar da, mugimenduarekin, ahotsarekin.

o Koordinazioa

- Abestia ikasi:

o Memoria landu.

o Fonetika egokia erabili, ahoskera egokia bilatu.

o Erritmoa jarraituz abestu.

- Gorputzaren anatomia ezagutu:

o Abestian agertzen diren gorputz atalak identifikatu

o Atal hauek espazioarekiko lokalizatu eta orientatzen ikasi.

- Abestiak eskatzen dituen arauak ikasi.

o Taldean jolasteko, dantzatzeko .. gaitasuna izan.

MATERIALA:

Material aldetik, kanta honen jolasean ez da inolako material berezirik behar.

- Musika jartzeko kaseta, ordenadorea....

- Zinta, CD-a.... (abestia bera)

ESPAZIOA:

Edozein espazioetan jolastu gaitezke, bai gela barruan edo bai kanpoan (patioan,...). Beraz, ez dugu

oztoporik aurkituko abesti honekin jolastu nahi dugunean.

NOLA JOLASTU eta DANTZATU?Korroan egiteko esku jolasa dugu hau. Jolaskide guztiak biribilean kokatuko dira besoak alboetara luzatuta

dituztela. Abestiaren erritmoari jarraiki eta eskuekin mugimendu batzuk eginez gorputzeko atal bakoitzaren

soinuak egin beharko dira:

Adibidez: Hankaren soinua...

Mugimendu hauek bi aldiz egingo dira esaldi zati honetan.

1. Eskuineko eskua behera begira eta ezkerrekoa gora begira daudelarik ondoko jolaskideen eskuak jo.

Koordinazioa kontutan hartu beharko dute haurrek.

2. Eskuak kanpo aldera jarri ondoren ondoko jolaskideen eskuak jo, biak batera.

3. Norberaren eskuekin txalo egin

...PLOF-PLOF.

4. Oinekin bi aldiz lurra jo.

...ETA ESKUBIDUBIDU.

5. Buelta osoa eman eta eskuak buru gainean mugitu.

Abesti guztian zehar mugimendu berak errepikatzen dira horrela errepikapena landuz, baina aipatzen den

gorputzaren atalaren arabera soinuak eta soinuei dagokien keinua aldatzen dira:

Eskuen soinua, PLAS-PLAS=bi txalo.

Hemen ESKUBIDUBIDU esan ondoren PLOF-PLOF eta PLAS-PLAS egin behar da, hau da, lehenengo

hankaren soinua egin eta ondoren eskuarena.

Belarriaren soinua, TILIN-TALAN= belarriak ukitu.

Hemen ESKUBIDUBIDU esan ondoren PLOF-PLOF, PLAS-PLAS, TILIN-TALAN egin behar da, hau da,

lehenengo hankaren soinua, ondoren eskuarena eta azkenik belarriena.

Gauza bera egin behar da gainerako gorputza atalekin:

Begiaren soinua, TIK-TAK= begiak ukitu.

Sudurraren soinua, MOK-MOK= sudurra heldu.

Ahoaren soinua, AAAAH= ahoa ireki eta ezoainak ukitu.

Ilearen soinua, ZZZIII= ilea eskuarekin ukitu.

Ipurdiaren soinua, BOIN-BOIN= ipurdia alde batera eta bestera mugitu.

Eskeletoaren soinua, KROK-KROK= gorputz guztia mugitu, besoak aurrera luzatuta.

Bukaeran, soinu guztiak jarraian egin beharko dira, baina pixkanaka erritmoa mantsotuko dugu,

eskeletoaren soinua eginez gelditu arte.

EKINTZA OSAGARRIA

Soinuak asmatzea

Eskuen mugimenduak eginez gorputzeko atalak aldatu daitezke eta baita hauei dagokien soinua

ere. Oso interegarria da banan- banan jolaskide bakoitzak gorputz atal bat aipatzea eta atal honen soinua

asmatzea. Modu honetan, haurrak dituen aurrezagupenak zeintzuk diren jakin ahal izango dugu abestiak

ikasi aurretik, eta ondoren, barneratu dituen ala ez ebaluatuko dugu.

EGOKITZAPENAK: Hemen proposatzen dugun dantza ez da oso erreza, baina hasiera batean pausoak asko murriztu

daitezke poli-poliki guztiak ikastea lortu arte.

ADB. Lehenengo aldian bakarri soinuak mugimenduaz adierazi:

Hankaren soinua – lurrean hanka batekin bi kolpe (PLOF-PLOF)

Eskuaren soinua – bi txalo (PLAS - PLAS)....

HIZKUNTZA LANTZEN:- Gorputzeko atalak:

o Hankak

o Eskuak

o Belarriak

o Sudurra

o Begiak

o Ahoa

o Ilea

o Ipurdia

o Eskeletoa (hezurrak)

2.- ABESTIA

ESKUAK TXALOKA

ESKUAK TXALOKA

OINAK LURRA JOKA.

BELAUN GAINAK PUNBA-PUNBA.

HATZAK KLISKLISKA.

DESKRIBAPENA:

3 urtetik gorako haurrentzako da egokia, gorputz atal ezberdinak lantzeko dantza bat da.

Gelakide guztiak batera parte har dezakete, ez du haur kopuru mugarik.

HELBURUAK:

- Gorputzaren kokapena espazioarekiko.

- Mugimendua, erritmoa jarraitu:

o Bere gorpùtzarekin abestiaren erritmoa jarraitzen ikasi, dantza moduan.

o Sekuentzi erritmikoa jarraitzeko gai izan behar da, mugimenduarekin, ahotsarekin.

- Abestia ikasi:

o Memoria landu.

o Fonetika egokia erabili, ahoskera egokia bilatu.

o Erritmoa jarraituz abestu

- Gorputzaren anatomia ezagutu:

o Abestian agertzen diren gorputz atalak identifikatu

o Atal hauek espazioarekiko lokalizatu eta orientatzen ikasi.

- Abestiak eskatzen dituen arauak ikasi.

o Taldean jolasteko, dantzatzeko .. gaitasuna izan.

MATERIALA:

Material aldetik, kanta honen jolasean ez da inolako material berezirik behar.

- Musika jartzeko kaseta, ordenadorea....

- Zinta, CD-a.... (abestia bera)

ESPAZIOA:

Edozein espazioetan jolastu gaitezke, bai gela barruan edo bai kanpoan (patioan,...). Beraz, ez dugu

oztoporik aurkituko abesti honekin jolastu nahi dugunean.

NOLA JOLASTU eta DANTZATU?

Ikasle guztiak gelan borobil batean jartzen dira. Abestia abesten duten bitartean mezuak dionaren arabera,

gorputzaren keinuzko erantzuna emango dute ikasleek. Esaterako, eskuak txaloka esaten duenean txaloak

joko dituzte, oinak lurra joka esandakoan oinekin lurra joko dute, belaun gainak punba-punba esandakoan

belaun gainak eskuz astinduko dituzte eta amaitzeko, hatzak kliskliska esandakoan kraskiñolaka hasiko dira.

Abesti hau eta dantza behin egindakoan, berriro errepikatu gero eta abiadura azkarragoan.

EKINTZA OSAGARRIA

Irakasleak haurrak abesten ari diren bitartean, jarraian ze keinu egin behar duten adieraziko die, bai berak

altuan esanez eta bai berak keinua eginez.

Irakaslearen papera aldatuz joan daiteke, ikasleren bat animatuz.

HIZKUNTZA LANTZEN:- Gorputzeko atalak:

o Eskuak

o Oinak

o Belaunak

o Hatzak

3.- ABESTIA

ESKUATIK HELDUTA

ESKUTIK HELDUTA GAUDE

BOROBIL BAT EGINEZ,

ARRAS POZIK GABILTZA,

ITZUL ANITZ EMANEZ.

ESKUINA, EZKERRA, URRATS BAT AINTZINKA;

ESKUINA, EZKERRA, URRATS BAT GIBELKA;

ESKUINA, EZKERRA, URRATS BAT AINTZINKA;

ESKUINA, EZKERRA, IPURDIZ LURRERA

DESKRIBAPENA:

3 urtetik gorako haurrentzako da egokia, gorputz atal ezberdinak lantzeko dantza bat da.

Gelakide guztiak batera parte har dezakete, gutxienez 4 haur dantzatzen dutelarik .

HELBURUAK:

- Gorputzaren kokapena espazioarekiko.

- Mugimendua, erritmoa jarraitu:

o Bere gorpùtzarekin abestiaren erritmoa jarraitzen ikasi, dantza moduan.

o Sekuentzi erritmikoa jarraitzeko gai izan behar da, mugimenduarekin,

ahotsarekin.

- Abestia ikasi:

o Memoria landu.

o Fonetika egokia erabili, ahoskera egokia bilatu.

o Erritmoa jarraituz abestu

- Abestiak eskatzen dituen arauak ikasi.

o Taldean jolasteko, dantzatzeko .. gaitasuna izan.

- Eskubi – Ezkerra kontzeptuak ikasten hasi.

- Aurrera –Atzera kontzeptuak ikasi.

MATERIALA:

Material aldetik, kanta honen jolasean ez da inolako material berezirik behar.

- Musika jartzeko kaseta, ordenadorea....

- Zinta, CD-a.... (abestia bera)

ESPAZIOA:

Edozein espazioetan jolastu gaitezke, bai gela barruan edo bai kanpoan (patioan,...). Beraz, ez

dugu oztoporik aurkituko abesti honekin jolastu nahi dugunean.

NOLA JOLASTU eta DANTZATU?

Borobilean jarri eta abestiak ematen dituen aginduak beteko ditugu. Lehendabizi, borobilean eta

eskutik helduta gaudela, bueltak ematen hasiko gara (eskuinera edota ezkerrera). Ondoren,

“eskuina, ezkerra” esaten den bakoitzean, lehenengo pauso bat eskuinetara emango dugu, eta

jarraian beste bat ezkerretara. Dantzarekin jarraitzeko, “urrats bat aintzinka” esaten dugunean,

pausu bat aurrera emango dugu, eta aldiz “urrats bat gibelka” abesten dugunean, pausu bat

atzeraka emango dugu. Amaitzeko, abestiak esaten duen bezala, “ipurdiz lurrera”, lurrean

amaituko dugu eserita.

ESAMOLDEAK (HIZKUNTZA ETA MATEMATIKA LANTZEN)

Itzul: buelta

Anitz: asko

Arras: oso

Urrats: pauso

Aintzinka: aurrera

Gibelka: atzera

Borobila: matematikako kontzeptua

EKINTZA OSAGARRIAK:

- “Eskuina, ezkerra” egin beharrean, aurrera eta atzera egin dezakegu

- “Urrats bat aintzinka”: salto bat goraka

- “Urrats bat gibelka”: salto bat beheraka (makurtu)

EGOKITZAPENAK:

Eskuin – Ezker , (aurrera –atzera ere baina errazagoa) kontzeptuak ikastea da gure

helburu nagusia baina askoetan zaila , beraz, ikasleren bat zailtasunak izango balitu eskuineko

eskuan hari bat lotuz errazago ikus dezake noranzkoa.

HEZIKETA GAITASUNAK

Entzumenezkoa, mugimenduzko eta trebetasunezko dantza

Sentipen-mugimenezko jokaera erritmikoa

Hanken arteko koordinazioa eta konzentrazioa

Taldekako harremana

4.- ABESTIA

MANILA

ATZO JOAN NINTZEN

MANILAREN ETXERA

ETA ERAKUTSI ZIDAN

TXIPI-TXIPI DANTZA,

TXIPI-TXIPI DANTZA,

ETA ONGI DANTZATZEN.

DESKRIBAPENA:

4 urtetik gorako haurrentzako egokia da, taldekidetasuna lantzeko egokia. Honekin bat gure

helburu nagusia landuko dugu, Eskuin- Eskerra , Gora- behera..

Gelakide guztiak batera parte har dezakete, gutxienez 10 haur dantzatzea komenigarria delarik.

HELBURUAK:

- Gorputzaren kokapena espazioarekiko.

- Mugimendua, erritmoa jarraitu:

o Bere gorpùtzarekin abestiaren erritmoa jarraitzen ikasi, dantza moduan.

o Sekuentzi erritmikoa jarraitzeko gai izan behar da, mugimenduarekin,

ahotsarekin.

- Abestia ikasi:

o Memoria landu.

o Fonetika egokia erabili, ahoskera egokia bilatu.

o Erritmoa jarraituz abestu

- Abestiak eskatzen dituen arauak ikasi.

o Taldean jolasteko, dantzatzeko .. gaitasuna izan.

o Parte hartzeko txanda tokatu harte itxaroten ikasi.

- Eskubi – Ezkerra kontzeptuak ikasten hasi.

- Gora – Behera kontzeptuak ikasi.

MATERIALA:

Material aldetik, kanta honen jolasean ez da inolako material berezirik behar.

- Musika jartzeko kaseta, ordenadorea....

- Zinta, CD-a.... (abestia bera)

ESPAZIOA:

Edozein espazioetan jolastu gaitezke, bai gela barruan edo bai kanpoan (patioan,...). Beraz, ez

dugu oztoporik aurkituko abesti honekin jolastu nahi dugunean.

NOLA JOLASTU eta DANTZATU?

Borobil bat egingo dugu, baina oraingo honetan ez diogu elkarri ebatuko. Haur bat

erdira irtengo da eta dantzan hasiko da abestiarekin batera. “Txipi-txipi dantza” datorrenean,

borobileko haur baten aurrean jarriko da eta esku joko bat egingo dute:

Lehenengoko “txipi-txipi dantza”: eskuinezko eskuaz treneko soinua jotzera joango

bagina bezalako gestoa egingo dugu.

Bigarren “txipi-txipi dantza”: aurrekoaren berdina baina oraingo honetan ezkerreko

eskuaz

Azken pausoa, “eta ongi dantzatzen”: bi haurrek besoak gurutzatuko dituzte beraien

artean eta bira bat emango dute

Abestia amaitzerakoan, berriz ere hasiko gara abesten eta oraingo honetan lehenengoko bi

haurrak izango dira erdian egongo direnak. Horrela jarraituko dugu haur guztiak dantzan egon

arte. Aurreko baten bezala, hemen ere, borobilean dauden haurrak txaloka aritu daitezke

besteek dantza egiten duten bitartean.

HIZKUNTZA ETA MATEMATIKA LANTZEN: Atzo: denbora kontzeptua

Manila: gorila batekin identifika dezakegu (pirritx-porrotx-en bideoan manila

gorila bat baita)

Borobila: matematikako kontzeptua

EKINTZA OSAGARRIAK:

- Txipi –txipi dantza guk proposatu dezakegu kasu honetan bezala edo beraiei utzi erabakitzen

zeintzuk izan daitezkeen egingo ditugun mugimenduak.

HEZIKETA GAITASUNAK

Entzumenezkoa, mugimenduzko eta trebetasunezko dantza

Sentipen-mugimenezko jokaera erritmikoa

Hanken arteko koordinazioa eta konzentrazioa

Taldekako harremana

5.- ABESTIA

HERRIKO PLAZAN

ARRATSALDEKO SEIRETAN

GURE HERRIKO PLAZAN

MUTIL ETA NESKAK

ARI DIRA DANTZAN

AURRERA ATZERA GORA

AURRERA ATZERA GORA

AURRERA ATZERA GORA

SALTO ETA BUELTA

DESKRIBAPENA:

4 – 5 urtetik gorako haurrentzako egokia da, taldekidetasuna lantzeko egokia. Honekin bat gure

helburu nagusia landuko dugu, Eskuin- Eskerra , Gora- behera , Aurrera -Atzera.

Gelakide guztiak batera parte har dezakete, gutxienez 2 haur beharko dira baina gehiago parte

hartzea komenigarria da.

HELBURUAK:

- Gorputzaren kokapena espazioarekiko.

- Mugimendua, erritmoa jarraitu:

o Bere gorpùtzarekin abestiaren erritmoa jarraitzen ikasi, dantza moduan.

o Sekuentzi erritmikoa jarraitzeko gai izan behar da, mugimenduarekin,

ahotsarekin.

- Abestia ikasi:

o Memoria landu.

o Fonetika egokia erabili, ahoskera egokia bilatu.

o Erritmoa jarraituz abestu

- Abestiak eskatzen dituen arauak ikasi.

o Taldean jolasteko, dantzatzeko .. gaitasuna izan.

o Parte hartzeko txanda tokatu harte itxaroten ikasi.

- Eskubi – Ezkerra kontzeptuak ikasten hasi.

- Gora – Behera kontzeptuak ikasi.

- Aurrera –Atzera kontzeptuak ikasi.

MATERIALA:

Material aldetik, kanta honen jolasean ez da inolako material berezirik behar.

- Musika jartzeko kaseta, ordenadorea....

- Zinta, CD-a.... (abestia bera)

ESPAZIOA:

Edozein espazioetan jolastu gaitezke, bai gela barruan edo bai kanpoan (patioan,...). Beraz, ez

dugu oztoporik aurkituko abesti honekin jolastu nahi dugunean.

NOLA JOLASTU eta DANTZATU?

Lehen zatian, gerrian jarri eskuak eta eskuinera eta ezkerrera mugitu gerria. Ondoren

aurrera pauso bat, beste bat atzera eta gora esaten duenean salto. Eta azkeneko zatian salto

eta ezkerrera buelta.

HIZKUNTZA ETA MATEMATIKA LANTZEN:

Arratsaldean: denbora kontzeptua

Herria

Mutil- Neska

Aurrera

Atzera

Gora (Behera)

Salto

Buelta

Borobila: matematikako kontzeptua

EKINTZA OSAGARRIAK:

- Abesti tradizional bat da hau eta dantzatzeko era ezberdin asko aurkitu ditzakegu. Guk hau

aukeratu dugu erreza iruditu zaigulako baina zailtasunak gehitu ditzakegu mugimenduak eta

koordinazio proposamenak aldatu ahala.

HEZIKETA GAITASUNAK

Entzumenezko, mugimenduzko eta trebetasunezko jokoa.

Sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa.

Errepikapena:

Hanken koordinazioa (pausoak emateko orduan)

Kontzentrazioa.

Bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa.

3. EBALUAKETA

Ebaluatzerakoan kontuan izango dugu, beti, eguneroko ekintzak ez egun zehatz batetan lortu dutena, baizik eta, egunero-egunero bizitzen dituzten egoerak eta bertan ematen diren aurre-pausuak, beraz ebaluaketa jarraia izango da..

Abesti bakoitzean planteatu ditugun helburuak lortu diren ebaluatuko dugu, hau da, gorputzaren atalak ezagutzen dituen, hizkuntza aberastu duen, abestia ikastea lortu duen, fonetika egokia erabiltzen duen (ongi ahoskatu...) .....

Haurraren jarrera musikarekiko ebaluatzea ezinbestekoa iruditzen zaigu, hau baita gure gaia, eta bere parte hartzea. Hala nola besteekiko duen jarrera dantzatzerakoan.... erritmoa jarraitu duen (sekuentzi erritmikoak, koordinazioa...)

Era berean eta noski ahaztu gabe, gure helburu nagusia lortzen hari garen aztertu beharko dugu, lateralitatea menderatzea (gorputzaren kokapena espazioarekin, aurrera- atzera, gora- behera, esku-ezkerra bereizten hasi den....

Eta askenik haurraren jarrera positiboa ekintzetan parte hartuz, bere ikaskideekiko, arauak jarraitzeko gai den aztertu.....

Hasieran esan bezala, hau ezin izango dugu egin egun batean, eguneroko lana izango da , hau da, lehenengo egunetan aurre-ezagutzak aztertu eta apuntatu beharko ditugu eta hauek abiapuntua izanik egiten dituen aurre-pausuak ikustea erraza izango zaigu.

Nola ez gure eguneroko lana ebaluatzeko baliagarria izango zaigu, zerbait egokia ikusten ez badugu aldatzeko aukera izango dugularik azkeneko egunera itxaron behar izan gabe.

4. ERANSKINAKPower pointLan hau egiteko oinarritutako teoria.

5. BIBLIOGAFRIA