ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11....

22
MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA Beren beharrak asetzeko, saltzaileak eta erosleak merka- tuan posizionatzen dira, biak asetzeko moduko akordio bat lortzeko. Denon gogoko ordainketa-modu uniber- tsala dugunez (dirua), ekoizten ditugun eta desio ditu- gun ondasunak eta zerbitzuak trukatu ahal izateko bide eraginkorra dela frogatu du merkatuak. Azken bi men- deetan, teknologia berriei esker, gure bizimodua asko erraztu da, eta askotan, ez da beharrezkoa leku fisiko jakin batera joatea ere produktuak erosteko edo saltzeko. Baina oraindik, merkatu hitza erabiltzen dugu asteko edo hileko egun jakinetan zenbait auzo edo herritako leku jakin batean kokatzen den azokatxoa adierazteko, Erdi Aroan arropa eta elikagaiak trukatzeko egiten ziren ferien antzekoa delako. 05

Transcript of ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11....

Page 1: ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11. 21. · daitezke errentaren fluxu zirkularraren eskemaren bidez (ikus 3.5. atala).

MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA

Beren beharrak asetzeko, saltzaileak eta erosleak merka-tuan posizionatzen dira, biak asetzeko moduko akordio bat lortzeko. Denon gogoko ordainketa-modu uniber-tsala dugunez (dirua), ekoizten ditugun eta desio ditu-gun ondasunak eta zerbitzuak trukatu ahal izateko bide eraginkorra dela frogatu du merkatuak. Azken bi men-deetan, teknologia berriei esker, gure bizimodua asko

erraztu da, eta askotan, ez da beharrezkoa leku fi siko jakin batera joatea ere produktuak erosteko edo saltzeko. Baina oraindik, merkatu hitza erabiltzen dugu asteko edo hileko egun jakinetan zenbait auzo edo herritako leku jakin batean kokatzen den azokatxoa adierazteko, Erdi Aroan arropa eta elikagaiak trukatzeko egiten ziren ferien an tzekoa delako.

05

Page 2: ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11. 21. · daitezke errentaren fluxu zirkularraren eskemaren bidez (ikus 3.5. atala).

88 MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA05

j5.1MerkatuaetadiruaAurreko unitateetan ikasi dugu merkatu batean, ondasunak eta zerbitzuak trukatzeaz gain, ekoizpen-faktoreak ere trukatzen direla. Merkatu-ekonomiako sistemetan eta ekonomia mistoko sistemetan, ekonomia-eragileek (familiak, enpresak eta sektore publikoa) ondasunen eta zerbitzuen merkatuan nahiz ekoizpen-faktoreen merkatuan (natura-baliabideak, lana eta kapitala) izaten dituzten harremanak grafikoki adieraz daitezke errentaren fluxu zirkularraren eskemaren bidez (ikus 3.5. atala).

Aztertutako ekonomia-sistema guztietan, espezializazioa dago: hein batean edo bes-tean, enpresek ekoizten dute, familiek kontsumitzen dute eta sektore publikoak arautu eta kontrolatzen du. Izan ere, gaur egun espezializazio-maila izugarri altua denez, per-tsonok ez dugu ia behar dugun ezer ekoizten; beraz, trukea errazten duten mekanismo batzuk behar ditugu. Mekanismo horiek merkatua eta dirua dira.

A.Merkatua

Berez, merkatua produktuak saltzeko eta erosteko leku fisikoa zen. Gaur egun, zenbait teknologiaren (posta, telegrafoa, telefonoa eta Internet, esaterako) garapenari esker, gure bizimodua asko erraztu da, eta, zenbaitetan, ez dugu leku fisiko jakin batera joan beharrik ere produktuak erosteko edo saltzeko. Horren ondorioz, merkatu hitzak beste adiera batzuk bereganatu ditu; baina leku fisikoa izan edo ez, hiru elementu ditugu, gaur egun, merkatu orotan: trukatzeko produktu bat (ondasuna edo zerbitzua), saltzaile bat (eskuarki, enpresa bat, produktua ekoitzi duena) eta erosle bat, produktua erostean bere beharrak asetzea lortuko duena. Merkatu bakoitzari bertan trukatzen den produk-tuaren izena jartzen zaio; esaterako, etxetresna elektrikoen merkatua, etxebizitzaren merkatua, musikaren merkatua, etab.

B.Dirua

Diruak, ordainketarako edo trukerako tresna den aldetik, funtsezko eginkizuna izan du merkatuen bilakaeran eta espezializazioan, eta beraz, baita gizarteen bilakaeran eta espezializazioan ere. Diruak aukera ematen du jendea ataza jakin batzuetan espeziali-zatzeko, badakigulako ataza horiek egiteagatik jasoko dugun soldatak besteek egiten dituzten ondasun asko eskuratzeko aukera emango digula, eta aldi berean, guk eskaini-takoak eskuratu ahal izango dituzte besteek.

Demagun une batez trukean jardun behar dugula, Antzinaroan bezala; hau da, ondasun ba tzuk beste ondasun batzuez trukatzea zerbait erosi nahi dugun bakoitzean; esate-rako, liburu bat erostean. Zer eskainiko genuke liburu-dendan liburu baten truke? Agian liburu-dendan egun pare batez lan egitea? Zentzuzkoa dirudi, baina zer gertatuko li-tzateke liburu-dendaren jabeak pentsatzen badu ez diola merezi, edo lau egunean egin beharko genukeela, eskaintzen dizkiogun bi egunen ordez? Denok dirua ordainketa-bide moduan onartzen dugunez, eskaintzak eta eskariak egokitzeko arazoa asko errazten da, baldin eta behar adina diru badaukagu.

Merkatu esaten zaio eskaintzaileek (saltzaileek) eta eskatzaileek (erosleek) produktu jakin baten inguruan egindako salerosketa-jar-dueren multzoari.

5.1. irudia. Lore-salmenta Amsterdamen. Merkatu bat izateko, hiru gauza baino ez dira behar: saltzaile bat, produktu bat eta erosle bat. Merkatu tradizionalek bere xarmari eusten diote; izan ere, saltzailearekin tratu pertsonala izateaz gain, aukera dago erosi behar duguna ikusteko eta ukitzeko.

Ondasun eta zerbitzuen merkatuan nahiz ekoizpen-faktoreen merka-tuan, prezioek (dirutan neurtuta) trukea izateko aukera ematen dute.

Gogoan izan

Gure belaunaldietan izan da Interneten gorakada merkatu gisa; hau da, saltzeko eta erosteko leku gisa. Web-orrien bidez, enpresek produktuak eskain-tzen dizkiete kontsumitzaileei (Business to Consumers edo B2C) edo beste enpresa batzuei (Business to Business edo B2B). Kontsumitzaileek ere, beste web-orri batzuetan, produktuak eskaini diezazkiekete beste kontsumitzaile batzuei, zenbait sistema erabiliz; esaterako, enkante-sistema.

Ba al zenekien..?...

Page 3: ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11. 21. · daitezke errentaren fluxu zirkularraren eskemaren bidez (ikus 3.5. atala).

89MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA 05

Hala ere, trukea egoteko, bi aldeek nahi dutenari eta eskaintzen dutenari buruzko posizionamendua egon behar du aldez aurretik. Esate baterako, lanpostu baten bila gabiltzanean, soldata baten truke zenbait ordu lan egitea eskaintzen dugu ekoizpen-faktoreen merkatuan. Era berean, egarri egon eta freskagarri bat hartu nahi dugunean, produktu bat eskatzen ari gara diruaren truke ondasunen eta zerbitzuen merkatuan.

Ekonomiaren ikuspegitik, eskaria dago ondasun edo zerbitzu jakin bat erosi nahi de-nean, eta eskaintza, berriz, saldu nahi denean. Txanpon beraren aurkia eta ifrentzua dira, merkatuaren bi aldeak. Aurrez aurreko ikuspegiak adierazten dituzte: eskariak erosleen ikuspegitik aztertzen du merkatua, eta eskaintzak, berriz, saltzaileen ikus-pegitik. Erosleek nahiz saltzaileek bat egiten dute merkatuan, biak asetzeko moduko akordioa lortzeko prest. Truke hori nola egiten den ikasi aurretik, ondasun edo zerbitzu jakin baten eskarian eta eskaintzan eragiten duten kausak aztertu behar dira. Eskaintza eta eskaria sorrarazten duten faktoreak 5.2. eta 5.3. ataletan aztertuko ditugu, hurre-nez hurren.

j5.2EskariaEskatzaileok edo erosleok merkatura jotzen dugu interesatzen zaigun produktua dirua-ren truke erosteko. Eskuragarri dugun dirua da trukea egiteko faktore funtsezkoetako bat. Beraz, eskariaren lehenbiziko definizioa honako hau izan daiteke:

A.Eskariabaldintzatzendutenfaktoreak

Eskariaren lehenbiziko definizio horretan, prezioa ageri da erosleei eskatutako produktu kantitateak zehazteko faktoretzat, baina prezioa oso faktore garrantzitsua bada ere, ez da faktore bakarra. Ondasunaren prezioaz gain, ondasun baten eskarian beste faktore batzuek ere eragiten dute. Hona hemen guztiak:

Ondasunaren prezioa

Produktu bat zenbat eta garestiagoa izan, orduan eta kantitate txikiagoa erosteko prest egongo da eskatzailea, eta, alderantziz, zenbat eta merkeagoa izan, orduan eta gehiago erosiko du.

Lotutako ondasunen prezioa

Ondasunen eginkizunek elkarrekiko duten erlazioari erreparatuz gero, bi kategoriatan sailka daitezke:

— Ondasun osagarriak. Elkarrekin doazen ondasunak dira; hau da, batera kontsumitzen direnak. Esaterako, autoak eta gasolina, oinetakoak eta lokarriak, lanparak eta bonbi-llak... Ezin da bat kontsumitu bestea kontsumitu gabe. Horren ondorioz, ondasun-bikote horietako osagai baten prezioak gora edo behera egiteak gorakada edo beherakada era-giten du eskatutako kantitatean, bai ondasunarenean, bai ondasun osagarrienarenean.

Eskariak adierazten du eskatzaileak ondasun baten zer kantitate erosteko prest dauden prezio jakin batean.

Eskaintza eta eskaria dira merka-tu ororen mugimenduak eragiten dituzten elementuak.

Gogoan izan

Prezioak ondasunen eta zerbitzuen balioa neurtzen du, dirutan.

Gogoan izan

5.1. irudia. Eskariak erosleek erosi nahi duten produktu kantitatea adierazten du.

ESKARIA BALDINTZATZEN DUTEN FAKTOREAK

Ondasunaren prezioa

Lotutako ondasunen prezioa

Errenta erabilgarria

Zaletasunak eta lehentasunak

Page 4: ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11. 21. · daitezke errentaren fluxu zirkularraren eskemaren bidez (ikus 3.5. atala).

90 MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA05

— Ordezko ondasunak. Erabiltzean edo kontsumitzean, beraiek asetzen duten behar berbe-ra asetzeko produktuak bazterrarazten dituzten produktuak dira. Esaterako, udareak eta sagarrak, tea eta kafea, sakarina eta azukrea, etab. Ordezko ondasun baten prezioak gora egiten badu, haren eskariak behera egingo du, beste ordezko ondasun baten mesedetan. Adibidez, azukrea eta sakarina ordezko ondasunak dira, elkar baztertzen dutelako; hau da, bat kontsumitzen badugu, bestea ez dugu kontsumitzen. Azukrearen prezioak gora eginez gero, sakarinaren eskariak gora egingo luke (prezio berean jarraitzen badu), eta sakarina-ren prezioak gora eginez gero, azukrearen kontsumoa bultzatuko luke.

Errenta erabilgarria

Erosteko ahalmenak erosteko bideratzen den diru kantitatea baldintzatzen du, eta horren ondorioz, kontsumitzaile batek eskatzen duen produktu kantitatea. Hala ere, errenta-ge-hikuntza orok ez du zertan eragin eskatutako ondasun eta zerbitzu guztien kantitatea ge-hitzea, hori ondasun motaren araberakoa izango baita. Ondasun jakin baten eskariaren eta errenta-gehikuntzaren arteko erlazioari erreparatuz, ondasunak hiru taldetan sailkatzen dira:

— Behe-mailako ondasunak. Eskatzailearen errentak gora egitean gutxiago eskatzen diren ondasunak. Esaterako, errenta handitzean, mahaiko ardoaren edo garraio pu-blikoaren ordez, kalitate handiagoko beste ondasun eta zerbitzu batzuk baliatzen dira; adibidez, jatorrizko deitura duen ardoa eta taxia, hurrenez hurren.

— Ondasun arruntak. Ondasun mota horretan, eskatutako kantitateak eskatzaileen errentaren proportzio berean egiten du gora. Ondasun eta zerbitzu gehienak kategoria horretakoak dira; esaterako, etxebizitza, etxetresna elektrikoak eta automobila.

— Luxuzko ondasunak. Errenta txikia denean, kantitate txikian kon tsumitzen dire-nak, edo batere kontsumitzen ez direnak. Errentak gora egitean haien erabilera edo kontsumoa nabarmen igotzen da. Proportzioan, eskatutako kantitatearen gehikun-tza handiagoa da eska tzaileen errentarena baino. Oro har, kontsumitzaileari gizarte-ospea ematen dioten ondasunak dira; esaterako, bitxiak eta kirol-autoak.

Kontsumitzailearen lehentasunak

Prezioak edo errenta alde batera utzita, zaletasunek, lehentasunek eta modak ere eragi-na dute eskatzaileen portaeran. Askotan, moda baten jatorria enpresa handien publizitate-kanpainak dira, gure zaletasunak moldatu nahi baitituzte, beren produktuak eska ditzagun.

Eskarian eragiten duten faktore guztiak aztertu ondoren, eskariaren beste definizio bat egin dezakegu, aurrekoa baino osatuagoa:

Eskariak adierazten du eskatzaileak ondasun baten zer kantitate eros-teko prest dauden, prezio jakin batean, lotutako ondasunen prezioa, errenta erabilgarria (dirua) eta zaletasunak edo lehentasunak kontuan hartuta.

5.3. irudia. Merkealdietan, prezioa da dendariek produktuak saltzeko erabiltzen duten amu nagusia, baina ez dugu ahaztu behar enpresek urtean zehar saldu ez dutena saltzen saiatzen direla aldi horretan.

5.2. irudia. Papa Noel informatizatua teilatu batean. Suediako tradizioan, Santa Clausen jantziak guztiz urdinak ziren, baina Coca Cola enpresako publizistek, 1930eko hamarkadan egindako kanpaina batean, enpresaren koloreak (hau da, gorria eta zuria) zituen Santa Claus diseinatu eta sustatu zuten. Jatorri hori du gaur egun fikziozko pertsonaia horren ezagutzen dugun irudi ezagunenak.

TIRA, NONDIK ATERA DUZU JANTZI HORI?

GUSTATZEN AL ZAIZU? ERDI PREZIOAN EROSI DUT, MODAN EZ DAGOELAKO.

BADA, DAUKAZUN ITXURAK EZ DU PREZIORIK.

Page 5: ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11. 21. · daitezke errentaren fluxu zirkularraren eskemaren bidez (ikus 3.5. atala).

91MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA 05

B.Eskariarenkurba

Eskariaren funtzioak adierazten du zer-nolako aldaketak izaten diren eskatzen den kan-titatean aurreko atalean ikasi ditugun lau faktoreen arabera. Matematikoki, eskuinean dagoen formularen bidez adieraz daiteke, hain zuzen, eskariaren funtzioa.

Prezioa izan ezik faktore guztiek konstante eusten badiete, eskariaren funtzioari eskaria-prezioa funtzioa esaten zaio, eta formula errazago baten bidez adieraz dai-teke. Eskaria-prezioa funtzioa esaten zaio formula horri, eta hori ere eskuinean duzu, aurrekoaren azpian.

Eskaria-prezioa da ekonomiaren alorreko analisietan gehien erabiltzen den fun-tzioa. Oso konplexua izango litzateke funtzio hori ikastea, aintzat hartutako fakto-re guztiak aldi berean aldatuko balira. Horregatik, praktikan, beste ekonomia-eredu ba tzuetan egiten den bezala, faktoreetako bat soilik aldatzen dela hartzen da aintzat, eta gainerako guztiek konstante dirautela, aldatu gabe (ceteris paribus irizpidea).

Eskariaren funtzioa aztertzean erabili ohi den aldagaia ondasunaren prezioa izaten da (P); aurrerantzean, eskariaren funtzioa edo haren adierazpen grafikoa (eskariaren kurba) aipatzean, eskaria-prezioa funtzioaz ari garela ulertu behar da.

Eskaria-prezioa funtzioa honela adierazten da grafikoki:

a) Ardatz-diagrama bat marraztuko dugu. Bertan, ardatz bertikalean, ondasunaren prezioak adieraziko ditugu (P), eta ardatz horizontalean, berriz, eskatutako kanti-tateak (Qd ).

b) Kontsumitzaileek eskatzen dituzten kantitateak (Q1, Q2, Q3...) lotuko ditugu aintzat hartutako prezioekin (P1, P2, P3...), eta zenbait puntu lortuko ditugu ebakiduretan (A, B, C...). Kontuan izan behar dugu ondasun baten eskaria alderantziz propor-tzionala dela haren prezioarekiko; hau da, kontsumitzaileak portaera arrazionala du, eta produktua zenbat eta merkeagoa izan, orduan eta gehiago kontsumituko du, eta alderantziz.

c) Horrela lortutako puntuak elkartuta, eskariaren kurba marraztuko dugu.

1. kasu praktikoa

Oihanak 20 € ditu eta bi CD erosi nahi ditu, bere talde gogokoenenak: Takoi Amorratuak eta Bertigo taldeen CDak. Disko-dendara joan da eta, zoritxarrez, hurrenez hurren 15 eta 10 € balio dutela konturatu da; beraz, ezin ditu biak erosi. Erabakitzen ari den bitartean, Eguzkipetan talde ospetsuaren kasetea ikusi du, 5 €-ko prezioan. Azkenik, Oihanak Takoien CDa eta Eguzkipetanen kasetea erostea erabaki du. Kutxa erregistratzailera doanean, 10 €-ko billete bat ikusi du lurrean, eta bitan pentsatu gabe, hartu eta Bertigoren CDa hartzera joan da. Oso pozik, Oihana etxerantz joan da, bi CDak eta kasetea motxilan daramatzala, 30 € ordaindu eta gero. Jada etxean, aurrerantzean zer CD erosiko dituen pentsatzen jardun du, eta taula bat egin du, erosi nahiko lituzkeen kantitateak eta prezioak erlazionatzeko.

Ondasun baten eskariaren kurba eskariaren funtzioaren adierazpen grafikoa da, eroslea prezio bakoitzean erosteko prest dagoen kantita-tea erakusten duena.

P1

Q3

P2

P3A

B

C

Q2 Q1

5.4. irudia. Eskariaren funtzioaren adierazpen grafikoa.

ESKARIAREN FUNTZIO OSOA

Qd = f [P, (p1, … pn), Er, L]

Qd = Eskatutako kantitatea.

P = Eskatzen den ondasunaren salmenta-prezioa.

(p1, ... pn) = Lotutako ondasunen prezioa.

Er = Errenta erabilgarria (dirua).

L = Zaletasunak edo lehentasunak.

ESKARIA-PREZIOAREN FUNTZIOA

Qd = f [P, (p1, … pn), Er, L]

Qd = f (P)

konstanteak

Ondasun baten eska-riaren kurba (D)

P(prezioa)

Qd(eskatutako kantitatea)

Ceteris paribus latinezko esamol-dea da, eta «gainerako guztia ber-dina da» esan nahi du. Ekonomian, faktore bat bakarra aldatu eta besteek aldagaitz dirautela adie-razteko erabiltzen da.

Gogoan izan

Page 6: ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11. 21. · daitezke errentaren fluxu zirkularraren eskemaren bidez (ikus 3.5. atala).

92 MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA05

1. Eraman nahi zituen CDei dagokionez, zer faktoreren mende zegoen Oihanaren erabakia, Eguzkipetanen kaseteak beherapena zuela ohartu baino lehen? Eta ohartu eta gero?

2. Diskoen ondasun osagarririk bururatzen al zaizu? Zer faktoreri esker izan zuen Oihanak bi CDak eta kasetea eramateko aukera?

3. Adierazi CDen eskariaren kurba, Oihanak egindako taula kontuan hartuta.

Erantzunak

1. Eguzkipetan taldearen kaseteak beherapena zuela ohartu aurretik, Oihana-ren erabakia bere ekonomia-baliabideen (20 €), aintzat hartutako ondasunen prezioaren eta zaletasunen (Takoiak eta Bertigo) mende zegoen. Gero, beste faktore bat sartu zen jokoan: kasetea edo, ekonomia-terminoetan adierazita, ordezko ondasun bat.

2. Musika-erreproduzigailua, esaterako, ondasun osagarri bat da. Errenta-mailan izandako gehikuntza izan zen Oihanari hiru ondasunak erosteko aukera eman zion faktorea.

3. Eskariaren kurba ikus dezakezu 5.5. irudian.

j5.3EskaintzaAtal honetan, eskaintzaileen portaera aztertuko dugu; hau da, merkatuaren funtziona-mendua saltzaileen ikuspegitik. Oro har, saltzaileak enpresak izaten dira.

Enpresek produktuak eskaintzen dituzte merkatuan, diruaren truke. Ahalik etekin han-diena lortzea da enpresen helburu nagusietako bat, eta produktuen truke kobratu ahal izango duten prezioa faktore erabakigarria izango da zer kantitate ekoitziko duten era-bakitzeko; beraz, hau izan daiteke eskaintzaren lehenbiziko definizioa:

P(prezioa)

20

10

5

1 2 40

0

Diskoen eskariaren kurba

5.5. irudia. Oihanaren CD eskariaren kurba.

1> Zer hiru elementu behar ditu merkatuak berezko funtzionamendua izateko?

2> Adierazi ondasun hauen ondasun osagarri bat eta ordezko ondasun bat: bideo-jokoen kontsola bat,

DVD erreproduzigailu bat, lentillak, bizar-xaflak eta lanpara bat.

3> Eman ondasun-kategoria bakoitzeko hiru adibide: behe-mailakoak, arruntak eta luxuzkoak.

JARDUERAK

Eskaintzak adierazten du enpresak ondasun baten zer kantitate ekoizteko prest dauden prezio jakin batean.5.2. taula. Eskaintzak adierazten du enpresek

produktu baten zer kantitate saldu nahi duten.

ESKAINTZA BALDINTZATZEN DUTEN FAKTOREAK

Ondasunaren prezioa

Ekoizpenaren kostua

Enpresa-helburuak

Prezioa, eurotan (P) Eskatutako kantitatea (Qd )

5 4

10 2

20 1

Page 7: ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11. 21. · daitezke errentaren fluxu zirkularraren eskemaren bidez (ikus 3.5. atala).

93MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA 05

A.Eskaintzaneragitendutenfaktoreak

Eskariaren lehenbiziko definizioan bezala, enpresek eskaini nahi duten kantitatea zehaz-teko faktore erabakigarria prezioa bada ere, ez da faktore bakarra. Prezioaz gain, eskaintza beste faktore batzuen mende ere badago. Hona hemen:

Ondasunaren prezioa

Merkatuan beren produktuen truke kobratu dezaketen prezioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta kantitate handiagoa ekoizteko prest egongo dira enpresak (baldin eta kostuek konstante jarraitzen badute), etekinak lortzeko espektatibak areagotuko direlako. Produktuen prezioek gora eginda, enpresen kostuek ere gora egiten badute, enpresaburuak etekin bera lortuko luke, edo txikiagoa; beraz, ez lioke mereziko merka-tuan kantitate handiagoa eskaintzerik.

Ekoizpen-faktoreen kostuak

Herrialde edo enpresa baten ekoizpen-aukerak ekoizpen-baliabideen kantitatearen eta kalitatearen araberakoak dira. Enpresa-etekina zenbatekoa den jakiteko, sarreren eta gas-tuen arteko aldea kalkulatzen da. Baliabideen kostuak gora egiten badu, etekinak txikitu egiten dira, eta horren ondorioz, baliteke enpresak eskaintza murriztu behar izatea, gu-txiago gastatzeko. Ekoizpen-kostuetan eragiten duten aldagaietako batzuk hauek dira: langileen soldatak, zergak eta makinak. Noski, erabilitako teknologiak edo faktore-konbi-nazioak eragina du kostuetan, teknologia batzuetan eskulanaren erabilera intentsiboagoa egiten baita, eta beste batzuetan, berriz, makinena. Enpresek ekoizpen-faktoreen igoera-ren kostu hori bezeroei jasanaraz diezaiekete, ondasunen eta zerbitzuen prezioa igoz, baina aukera hori ez da beti posible izaten, eta gainera, bezeroak galtzeko arriskua dago.

Enpresa-helburuak

Enpresa batek merkatuan eskaintzen dituen unitateen kopurua espektatiben araberakoa ere izan daiteke, eta horrek eragina du enpresa-helburuetan. Ez da gauza bera gora egiten ari den merkatu hasiberri baterako ekoiztea (esaterako, telekomunikazioak) edo merkatu tradizional baterako ekoiztea (esaterako, larrua eta oinetakoak). Lehenbizikoan, enpresa-espektatibak oso handiak dira, eta bigarrenean, berriz, mugatuak. Gora egiten ari diren merkatuetan, lehenbiziko helburua ekoizpena eta salmenten kopurua maximitzatzea izaten da, denbora egongo baita gero etekinak maximizatzeko, enpresa merkatuan finkatu eta sen-dotzen denean. Hori ari da gertatzen gaur egun Espainian sakelako telefonoen merkatuan: merkatu horretako irabazi-espektatibak oso-oso handiak dira, eta askotan, sektore horretako enpresek telefonoa oparitu egiten dute, bezeroak bereganatzeko eta lehiakideei kentzeko. Etorkizunean, behin lehiakideetako batzuk «jokoz kanpo» utzi eta gero, lehian garaile gera-tu diren enpresek, ziur asko, salmenta-prezioak eta ekoizpen-bolumenak aztertuko dituzte. Eskaintzan eragiten duten faktore guztiak aztertu ondoren, eskaintzaren beste definizio bat egin dezakegu, aurrekoa baino osatuagoa:

Gastuak esaten zaie enpresek etekinak lortzeko egin behar dituzten ordainketei, baldin eta ordainketon truke enpresaren ondarean geratuko den zerbait eskuratzen ez bada. Ekoizpen-prozesuarekin lotutako gastuei kostuak esaten zaie. Ordainketa horien truke enpresan geratzen den zerbait ukigarria eskuratzen bada (esaterako, kapital-onda-sunak; hau da, makinak, ordena-gailuak, etab.) ordainketa horiei inbertsio esaten zaie.

Gogoan izan

Herrialde edo enpresa baten ekoizpen-aukerei buruz jardun dugu 2. eta 4. unitateetan.

Gogoan izan

Eskaintzak adierazten du enpresak ondasun baten zer kantitate ekoiz-teko prest dauden, prezio jakin batean, ekoizpen-kostuak —ekoizpen-faktoreen kostuaren eta erabilitako teknologiaren araberakoak dira kostu horiek— eta enpresa-helburuak kontuan hartuta.

Page 8: ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11. 21. · daitezke errentaren fluxu zirkularraren eskemaren bidez (ikus 3.5. atala).

94 MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA05

Enpresa-helburuak: Harley-Davidson motorren kalitatea

Gehiegi ekoiztea ez da beti ona izaten. 1970eko hamarka-dan, AEBko Harley-Davidson enpresak kantitatearen alde-ko apustua egin zuen, kalitatearen alde egin ordez. Ho-rren ondorioz, Harley motorrek lehen zuten ospea galdu zuten, eta salmentek behera egin zuten urtetik urtera. 1985ean, enpresa desagertzeko zorian egon zen, Japo-niako motorrek AEBko merkatua «inbaditzean» sortutako lehiaren ondorioz. Une hartan, zuzendari batzuek, AEBko administrazioaren lagun tzaz, enpresaren kontrola hartu zuten. Hamalau urteko epean, japoniarren ekoizpen-me-todoak kopiatu eta gero, Harley-Davidsonek lider izatea lortu zuen motor handien salmentan, Japoniako marken aurretik, lehen aldiz hogeita hamar urtean.

Gaur egun, enpresa estatubatuar horren erronkarik han-diena ez da bezeroak lortzea, baizik eta beren pro duktuen eskari gero eta handiagoa asetzea. Motorrek 17.000 € in-guru balio dute, batez beste, eta hori ordaintzeko prest daudenek sei hilabete inguru itxaron behar dute gutxie-nez motorra eskuratzeko. Bigarren eskuko merkatuan ere eros dezakete; hori bai, lantegitik atera berrian balio duena baino % 20-30 garestiago ordaindu beharko lukete.

Urtero, Harley-Davidson enpresak 243.000 motor saltzen ditu, eta nahiz eta gehiago saltzea nahiko lukeen, sal-menten kopurua apurka-apurka handitu behar du; izan ere, errepideetan gutxi ikusten direlako dute motor ho-riek eskari handia, bai eta motorzaleen artean ospe han-dia ere.

1.behatokia

ESKAINTZAREN FUNTZIO OSOA

Qs = f [P, (w1, ... wn), H ]

Qs= Eskainitako kantitatea.

P = Eskaintzen den ondasunaren prezioa.

(w1, ... wn) = Ekoizpen-faktoreen kostua.

H = Enpresa-helburuak.

ESKAINTZA-PREZIOA FUNTZIOA

Qs = f [P, (w1, … wn), H ]

Qs = f (P)

konstanteak

B.Eskaintzarenkurba

Eskaintzaren funtzioak adierazten du nola aldatzen den ondasun baten eskainitako kan-titatea, eskaintzan eragiten duten faktoreen arabera.

Matematikoki, eskaintzaren funtzioa ezke-rrean dagoen formularen bidez adieraz daite-ke. Prezioa izan ezik faktore guztiek kons-tante badiraute, eskaintzaren funtzioari eskaintza-prezioa funtzioa esaten zaio, eta formula errazago baten bidez adieraz daite-ke. Formula hori ere ezkerrean duzue. Eskain-tza-prezioa funtzioa da ekonomia-analisietan gehien erabiltzen den funtzioa.

Eskariaren funtzioan bezala, eskaintza-prezioa funtzioa ere ekonomia-eredu bat denez, es-kaintzaren funtzioan, ondasun baten eskaini-tako kantitatearen eta faktore bakarraren ar-teko erlazioa aztertzen da, eta beste faktoreak konstante geratzen direla hartzen da aintzat (ceteris paribus irizpidea).

Eskaintzaren funtzioa aztertzean aldagaitzat erabili ohi den faktorea prezioa izaten da (P). Beraz, aurrerantzean, eskariaren funtzioa edo haren adierazpen grafikoa (es-kaintzaren kurba) aipatzean, eskaintza-prezioa funtzioaz ari garela ulertu behar da, eta gainerako faktoreak —ekoizpen-faktoreen kostua (w1, ... wn) eta enpresa-espektatibak (E)— konstanteak direla.

Eskaintzaren funtzioa grafikoki adierazteko prozedura aurreko atalean eskariaren kurba adierazteko erabilitako prozeduraren antzekoa da.

Eskaintzaren funtzioak sortzen duen adierazpen grafikoari eskaintzaren kurba esaten zaio.

Gogoan izan

P1

Q3

P2

P3

C

B

A

Q2Q1

Ondasun baten eskaintzaren kurba (S)

P

Qs

5.6. irudia. Eskaintzaren funtzioaren adierazpen grafikoa.

Page 9: ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11. 21. · daitezke errentaren fluxu zirkularraren eskemaren bidez (ikus 3.5. atala).

95MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA 05

2. adibide praktikoa

Uztailean, Arrizabalaga gozogileak 16 €-ko publikorako salmenta-prezioan egin zituen tartak. Abuztuan, prezioa 14 €-ra jaitsi zuen, eta ekoizpena, berriz, 80 tartara, udako oporraldiko berezko eskari-jaitsieraren ondorioz. Irailean, bere tartak modan jarri ziren, eta horrenbestez, prezioa 20 €-ra igo zuen, eta ekoiz-pena 120 tartara.

1. Adierazi grafikoki gozogilearen eskaintzaren kurba, kontuan hartutako aldieta-rako.

Erantzuna

1. Kurbaren adierazpen grafikoa ikus dezakezu 5.7. irudian.

j5.4MerkatuarenorekaMerkatuan bat egiten dute erosleek eta saltzaileek, bakoitzak bere kontsumo-planak eta ekoizpen-planak dituela, dagozkien eskariaren eta eskaintzaren kurba eta guzti. Onda-sunen eta zerbitzuen trukea gertatzeko, bi ekonomia-eragileek (aurrerantzean, kontsu-mitzaileak eta enpresak esango diegu) prezioa adostu behar dute.

Merkatuaren oreka bi modutan lor daiteke:

— Gehiegizko eskaria (ikus 5.8. irudia). Prezio jakin batean (P1), kontsumitzaileek es-katzen duten produktu kantitatea (Q2) handiagoa da enpresek eskaintzen dutena bai-no (Q1). Horren ondorioz, kontsumitzaile asko geratuko dira ase gabe, eta horietako batzuk prest egongo dira ondasun jakin horrengatik prezio handiagoa ordaintzeko.

Egoera horri gehiegizko eskaria esaten zaio. Eskasia dagoenez, enpresek, etekin-espek-tatibek erakarrita, produktu kantitate handiagoa eskaintzen dute (Q1 kantitatea baino gehiago), eta prezioa igotzen (P1 baino garestiago), asegabeko kontsumitzaileak prezio garestiagoan erosteko prest daudelako (P1 prezioan baino garestiago egonda ere eskatzen dute). Asegabeko kontsumitzaile guztiek prezio-igoera onartuko ez dutenez, eskatutako kantitateak behera egiten du (eskatutako kantitatea Q2 baino txikiagoa izango da).

Une jakin batean, bi kurbek elkar gurutzatuko dute puntu batean. Puntu horri ore-ka-puntua esaten zaio (PE, QE): eskatzaileak nahiz eskaintzaileak gustura izango dira prezioarekin eta trukatutako kantitatearekin.

Ondasun baten eskaintzaren kurba eskaintzaren funtzioaren adieraz-pen grafikoa da, enpresek, prezio bakoitzean, zer kantitate ekoitziko luketen adierazten duena.

JARDUERAK

4> �Zergatik esaten da eskariaren kurban prezioa eta eskatutako kantitatea alderantziz proportzionalak direla?

5> �Azaldu zer-nolako eragina izaten duten enpresa-helburuek produktu bat merkatuari eskaintzera-koan.

14

12010080

16

20

P

iraila

uztaila

abuztua

Qs

5.7. irudia. Gozogilearen tarten eskaintzaren funtzioaren adierazpen grafikoa.

P1

Q2Q

PE

QEQ1

(PE, QE)

(P1, Q1) (P1, Q2)

5.8. irudia. Eskasia edo gehiegizko eskaria.

Eskaria

Eskaintza

Eskasiaren edo gehiegizko

eskariaren eremua

Page 10: ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11. 21. · daitezke errentaren fluxu zirkularraren eskemaren bidez (ikus 3.5. atala).

96 MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA05

— Gehiegizko eskaintza (ikus 5.9. irudia). Prezio jakin batean (P2), kontsumitzaileek eskatzen duten produktu kantitatea (Q1) txikiagoa da enpresek eskaintzen dutena baino (Q2), eta kontsumitzaile askok ez dute erosten.

Egoera horri gehiegizko eskaintza esaten zaio: produktu ugari dago; beraz, enpresek, ekoizpen osoa saltzen ez dutenez, prezioa jaisten dute (P2 prezioa baino merkeago eskain tzen dute). Baina enpresa guztiek ezin dute edo ez dute nahi aplikatu jaitsie-ra hori, eta batzuek merkatua uzten dute (eskainitako kantitatea Q2 baino txikiagoa da). Prezioa jaistean, kontsumitzaileek kantitate handiagoa eskatuko dute (eskatu-tako kantitatea Q1 baino handiagoa da). Une jakin batean, bi kurbek elkar gurutza-tuko dute puntu batean. Puntu horri oreka-puntua esaten zaio (PE, QE): eskatzaileak nahiz eskaintzaileak ados egongo dira prezioarekin eta trukatutako kantitatearekin.

Eskaintzaileen eta eskatzaileen planek bat egiten duten prezioari eta kantitateari ore-ka-prezioa (PE) eta oreka-kantitatea (QE) esaten zaie, hurrenez hurren. Puntu horretan, ez dago eskaintza oparoa, ezta asegabeko eskaririk ere; beraz, merkatuan, dena truka-tuko da.

3. kasu praktikoa

Aztarnetxeko sandia-merkatuan, kontsumitzaileek eta nekazaritza-enpresek taulan adierazitako planak dituzte:

5.3. irudia. Erosleek eta saltzaileek merkatuan trukatu nahi dituzten kantitateak.

Merkatuaren oreka izeneko puntuan egiten dute bat kontsumitzai-leen eta enpresen planek; beraz, trukea biak asetzeko modukoa izaten da.

P2

Q2Q

PE

QEQ1

(P2, Q1)(P2, Q2)

(PE, QE)

P Eskaintza

Eskaria

Oparotasuna edo gehiegizko

eskaintzaren eremua

5.9. irudia. Oparotasuna edo gehiegizko eskaintza.

Sandiaren prezioa (€) Eskatutako kantita-tea (sandiak/egun)

Eskainitako kantita-tea (sandiak/egun)

5 80 200

4 100 150

3 130 130

2 180 80

1 250 0Q

PE

QE

(PE, QE)

P (prezioa)

Eskaintza

Eskaria

5.10. irudia. Merkatuaren oreka.

Eskasia edo gehiegizko eskaria: Van Goghen Ekiloreak

Normalean, ondasun bat zenbat eta urriagoa izan, orduan eta balio handiagoa izaten du. Artelanen merkatua da ho-rren adibide ona. Artista bat hiltzean (esaterako, pinto-re bat), haren koadroen balioa handitu egiten da, eta ez,

ezinbestean, artistaren kalitateagatik, hori jada frogatuta baitago. Artista hiltzean, haren koadroak baliotsuagoak dira bakarrak eta errepikaezinak direlako. Artearen merka-tua eskasiaren, eta beraz, gehiegizko eskariaren adibide aparta da: ekoizleak (hildako pintoreak) ezingo du eskain-tza handitu erosleak hornitzeko eta oreka-prezioa lortzeko.

2.behatokia

Page 11: ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11. 21. · daitezke errentaren fluxu zirkularraren eskemaren bidez (ikus 3.5. atala).

97MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA 05

1. Adierazi, prezio bakoitzerako, merkatuaren egoera eta prezioen erreakzioa.

2. Adierazi grafikoki sandien merkatua, taulako datuak kontuan hartuta.

Erantzuna

1.

5.4. taula. Aztarnetxeko sandia-merkatuaren egoera eta prezioen erreakzioa.

2. Sandien merkatuaren adierazpen grafikoa eskuinean duzu ikusgai (5.11. iru-dia).

5 €-ko prezioan, eskainitako kantitatea (200) handiagoa da eskatutakoa baino (80); hortaz, saltzaileek prezioa 3 €-ra jaisten dute, erosle gehiago erakartzeko. 2 €-ko prezioan, eskatutako kantitatea (180) handiagoa da eskainitakoa baino (80); orduan, saltzaileek prezioa igo eta kantitate handiagoa eskaintzen dute. Oreka-prezioan (3) erosleen eta saltzaileen planak bat datoz, trukatu behar den kantitateari dagokionez: 130 sandia. Saltzaileak sandiak kopuru horretatik gora saltzen saiatzen badira, gehiegizko eskaintzako egoera gertatuko litzateke berriz, eta soberakinak saldu nahi izanez gero, prezioak berriro jaitsi beharko lituzkete.

Sandiaren prezioa (€)

Eskatutako kantitatea (sandiak/egun)

Eskainitako kantitatea (sandiak/egun)

Merkatuaren egoera

Prezioen erreakzioa

5 80 200 Jaitsiera

4 100 150

3 130 130 Oreka Neutroa

2 180 80 Igoera

1 250 0

Gehiegizko eskaintza

Gehiegizko eskaria

QE

130

3

2

5

20018080

P (sandien prezioa, eurotan)

(5,200)

(2,180)

Sandia- oparotasuna

Sandia-eskasia

5.11. irudia. Aztarnetxeko sandia-merkatuaren oreka-egoera.

(5,80)

(2,80)

Q (sandiak)

3.behatokia

Eskaintza: banaketako saltoki handietako beherapenak

Banaketako saltoki handiek produktuak lote handitan erosten dituzte. Horrela erosita, hornitzaileek deskon-tu handiak egiten dizkiete. Askotan, ordea, produktuak ez dira saltzen saltzaileek nahi duten prezioan. Egoera horretan, enpresak produktuak biltegiratzeko aukera du, etorkizunean nahi duen prezio horretan saltzeko itxaro-pena baldin badu. Hori egitea ezinezkoa balitz, prezioa jaistea izango litzateke erabaki egokiena, produktua saltzeko. Behin prezioa jaitsiko duela erabaki eta gero, enpresak zenbait aukera ditu:

— Beherapenetara arte itxarotea eta bezeroen eroste-ko grina baliatzea, egoera normalean behar bezala funtzionatu ez duen produktua saltzeko. Baina, ba-tzuetan, ezinezkoa da produktua denbora luzez bil-tegiratzea, kantitate handiak izaten direlako eta leku asko behar delako, eta horren ondorioz, beste gauza batzuk biltegiratzeko ahalmena murrizten delako.

— Salgaia eskaintza berezien bidez sustatzea (esaterako, «Eraman 2, ordaindu 1»). Eskaintza horien bidez, salto-ki handiek jende asko erakartzen dute beren dendetara, eta jendeak, han egonda, beherapenik gabeko beste produktu batzuk ere erosten ditu. Horrenbestez, sus-tapenean ez dauden produktuen salmentek saltzen ez ziren produktuen prezio-jaitsiera konpentsa dezakete.

Page 12: ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11. 21. · daitezke errentaren fluxu zirkularraren eskemaren bidez (ikus 3.5. atala).

98 MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA05

P2

Q1

P1

P3

QdQ2 Q3

j5.5Aldaketakmerkatu-baldintzetanIkasi dugu nola doitzen diren ondasun jakin baten eskaria eta eskaintza, oreka lortzeko. Kasu guztietan, ondasunaren prezioa zen aldatzen zen faktore bakarra, eta gainerakoek konstante zirauten (ceteris paribus irizpidea). Horrela, zenbait mugimendu gertatzen ziren eskariaren edo eskaintzaren kurban, aldaketa zer-nolakoa zen.

— Mugimenduak eskariaren kurban. Prezioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa izango da eskatutako kantitatea; eta prezioa zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da eskatutako kantitatea (ikus 5.12. irudia).

— Mugimenduak eskaintzaren kurban. Prezioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da ekoizleek eskaini nahiko duten kantitatea; eta prezioa zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta produktu kantitate txikiagoa eskainiko dute ekoizleek (ikus 5.13. irudia).

Bi kasuetan, eta ondasunaren prezio-aldaketen ondorioz, aukerak adierazten dituzten mugimenduak kurban bertan gertatzen dira, kurba aldatu gabe geratzen dela. Jarraian ikasiko dugu nola aldatzen diren eskariaren edo eskaintzaren kurbak, kurbaren portaeran eragiten duen faktoreetakoren bat aldatzean.

A.Eskarianeraginadutenbestefaktorebatzuenaldaketak

Eskarian eragiten duten gainerako faktoreetan (ondasunari lotutako ondasunen prezioa, errenta erabilgarria eta zaletasunak) aldaketarik badago, eta prezioa aldatu gabe gera-tzen bada, bi gauza gerta daitezke:

Eskatutako kantitateak gora egitea

Eskatutako kantitateak gora egiten badu, eskariaren kurba eskuinerantz mugitzen da, D-tik D´-ra (ikus 5.14. irudia). Hauen ondorio izan daiteke lekualdaketa:

— Ordezko ondasunen prezioak gora egitea. Azter dezagun, adibidez, azukrearen eskaria. Sakarinaren prezioak gora egingo balu, azukrearena aldatu gabe, jendeak azukre gehiago kontsumitzea hautatuko luke, azukrea eta sakarina ordezko onda-sunak direlako.

— Ondasun osagarrien prezioak behera egitea. Azukrearen prezioa aldatzen ez bada, baina ondasun osagarri baten prezioak behera egiten badu (esaterako, kafearen prezio-ak), ondasun osagarri horren eskariak gora egingo luke, eta horren ondorioz, azukrearen eskariak ere gora egingo luke.

— Errenta erabilgarriak gora egitea. Erabiltzaileen erosteko ahalmena handitzen bada, produktu kantitate handiagoa kontsumituko dute prezio berean.

— Aldaketa zaletasunetan (aldeko aldaketa). Produktu jakin bat modan jartzen bada, jendeak kantitate handiagoak kontsumituko ditu prezio berean. Moden behin-behinekotasunarekiko mendekotasun handiena duten produktuak jantziak, saritu-tako filmak eta udako abestiak dira.

Eskatutako kantitateak behera egitea

Eskatutako kantitateak behera egiten badu, eskariaren kurba ezkerrerantz mugitzen da, D-tik D´´-ra (ikus 5.14. irudia). Hauen ondorio izan daiteke lekualdaketa:

5.12. irudia. Ondasunaren prezioaren aldaketaren ondorioz eskariaren kurban izaten diren mugimenduak.

P2

Q1

P1

P3

QsQ2 Q3

5.13. irudia. Ondasunaren prezioaren aldaketaren ondorioz eskaintzaren kurban izaten diren mugimenduak.

Eskaintzaren kurba

Prezioa zenbat eta handiagoa, eskainitako kanti-tatea orduan eta handiagoa.

Prezioa zenbat eta txikiagoa, eskainitako kantitatea orduan eta txikiagoa.

P

5.14. irudia. Eskariaren kurba eskuinerantz lekualdatzen da, eskatutako kantitateak gora egitearen ondorioz.

QdQ3 Q2

DDD

P1

’’ ’

Q1

P

Eskariaren kurba

Prezioa zenbat eta handiagoa, eska-tutako kantitatea orduan eta txikiagoa

Prezioa zenbat eta txikiagoa, eska-tutako kantitatea or-duan eta handiagoa

Page 13: ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11. 21. · daitezke errentaren fluxu zirkularraren eskemaren bidez (ikus 3.5. atala).

99MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA 05

— Ordezko ondasunen prezioak behera egitea. Errepara diezaiogun gasolinazko au-toen eskariari. Diesel autoen prezioak behera egingo balu, gasolinazkoen prezioa aldatu gabe, jendeak diesel auto gehiago erosiko lituzke, bi automobil mota horiek ordezkoak direlako.

— Ondasun osagarrien prezioak gora egitea. Adibidean, demagun autoen prezioa ez dela aldatzen. Baina gasolinaren prezioak gora egingo balu, gasolinazko au-toen eskariak behera egingo luke, eta zeharka, diesel autoen eskariak gora egin-go luke.

— Errenta erabilgarriak behera egitea. Erosteko ahalmenak behera egitean, eska-tzaileen kontsumo-aukerak murrizten dira, eta jakina, ondasunek prezio bera izanda ere, kantitate txikiagoak erosteko aukera izango du jendeak: «gerrikoa estutzea» esamoldeak oso era adierazgarrian islatzen du kontsumoa baliabideetara egokitzeko beharra.

— Aldaketa zaletasunetan (kontrako aldaketa). Kontsumitzaileek produkturen bati bizkar ematean, kantitate txikiagoan eskatuko dute, prezioak berdin jarraituta ere. Beraz, ekoizleek, ziur asko, merkatu egingo dute, salmentak sustatzeko eta bil-tegiratutako stocka mugiarazteko. Hori gertatzen zaie, adibidez, beste denboraldi batzuetako arropei eta modaz pasatako CDei: sarritan ikusten dira erdi-prezioan jantziak edo diskoak, merkaturatu zirenetik hilabete gutxi batzuk pasa eta gero.

B.Eskaintzaneragitendutenbestefaktorebatzuenaldaketak

Eskaintzan eragiten duten gainerako faktoreetan (ekoizpen-kostuak eta enpresa-hel-buruak) aldaketarik badago, eta prezioa aldatu gabe geratzen bada, enpresek produktu kantitate handiagoa edo txikiagoa ekoitzi ahal izango dute prezio berean.

Eskainitako kantitateak gora egitea

Eskainitako kantitateak gora egiten badu, eskaintzaren kurba eskuinerantz mugitzen da O-tik O´-ra (ikus 5.15. irudia). Aldaketa horren arrazoia izan daiteke ekoizpen-faktoreen prezioak behera egin duela, erabilitako teknologian hobekuntzak egon dire-la (ekoizpena merkatzen dute) edo enpresak merkatu-kuota eskuratzeko espektatibak dituela.

P1

QsQ1 Q2

O´´

Q3

O O´

5.15. irudia. Eskaintzaren kurbaren lekualdaketak, eskainitako kantitateak gora edo behera egiten badu.

P

ESKARIA

Eragiten duten faktoreak

Eskatutako kantitateak gora egitea

Eskatutako kantitateak behera egitea

Ondasunaren prezioa Prezio-jaitsierak Prezio-igoerak Mugimendua kurban

Lotutako ondasunen prezioa

Ordezko ondasunen prezioak gora egitea

Ondasun osagarrien prezioak behera egitea

Ordezko ondasunen prezioak behera egitea

Ondasun osagarrien prezioak gora egitea

Kurbaren lekualdaketa

Errenta erabilgarria Errentak gora egitea Errentak behera egitea

Zaletasunak/lehentasunak Modan jartzea Moda pasatzea

5.5 taula. Eskarian eragiten duten faktoreak.Aldaketak merkatu-baldintzetan

Page 14: ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11. 21. · daitezke errentaren fluxu zirkularraren eskemaren bidez (ikus 3.5. atala).

100 MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA05

Eskainitako kantitateak behera egitea

Eskainitako kantitateak behera egiten badu, eskaintzaren kurba ezkerrerantz mugitzen da, O-tik O´´-ra (ikus 5.15. irudia). Hauek dira arrazoiak: ekoizpen-faktoreen prezioak gora egitea, erabilitako teknologiaren kostuak handiagoak izatea, eta epe ertaineko eta luzeko estrategiarekin lotutako enpresa-helburuak, merkatu batean sartzea edo etorki-zunerako negozio-itxaropenak izatea, esaterako.

ESKAINTZA

Eragiten duten faktoreak

Eskainitako kantitateak gora egitea

Eskainitako kantitateak behera egitea

Mugimendua kurban Ondasunaren prezioa Prezio-igoerak Prezio-jaitsierak

Kurbaren lekualdaketa Ekoizpen-kostuak Ekoizpen-faktoreen kostuak behera egitea

Ekoizpen-faktoreen kostuak gora egitea

Fabrikazio-kostuak

Enpresa-helburuak Merkatu-kuota eskuratzea Etekinak maximizatzea

Merkatu-baldintzen aldaketak

5.6. taula. Eskaintzan eragiten duten faktoreak.

6> Noiz esaten da merkatua orekan dagoela?

7> Zergatik desagertzen dira sobera dauden artikuluak eskaintza-eskarien legeak aske funtzionatzen duen merkatuan?

8> Nolako erreakzioa izaten dute ekoizleek produktu jakin batek gehiegizko eskaria izaten badu?

9 > Eskariaren eta eskaintzaren kurbetan, zer alde dago kurbaren baitako mugimenduen eta kurbaren es-kuineranzko edo ezkerreranzko lekualdaketen ar-tean?

JARDUERAK

Eskaintzaren kurbaren lekualdaketak: esperientzia-kurba

Eskaintzaren oinarrizko teoriaren arabera, enpresaburuek zenbat eta etekin handiagoak lortzeko aukera izan, or-duan eta kantitate handiagoa eskainiko dute merka-tuan. Beraz, etekin handiagoak lortzeko formuletako bat prezioak jaistea dela esateak kontraesankorra dirudike. Baina oso logikoa da hori, enpresa batek kostuetan li-derra izan nahi duela erabaki badu; hau da, sektorean merkeen ekoizten duen enpresa izan nahi badu. Enpresa batek produktu edo zerbitzu baten ekoizpenean esperien-tzia metatu ahala, kostuak txikitzeko aukera izango du; izan ere, enpresak zenbat eta gehiago ekoitzi, orduan eta efizientzia handiagoz ekoizten ikasiko du. Enpresa-

helburua oso argia da: ikastaldia arrakastaz gainditzeko, enpresak esperientzia metatu behar du bere produktuen ekoizpenean, eta gutxienez, sektoreko gainerako enpre-sek bezain bizkor egin behar du hori. Hori lortu ezean, ez du iraungo: kostuak handiagoak izango dira sektore-ko prezioak baino, eta ezingo die lehiakideei aurre egin. Lehen aipatutakoaren antzeko zerbait egin zuen Casio enpresak sakelako kalkulagailuen merkatuan, merkatua asko hazten ari zen etapan. Casiok milioiak eta milioiak inbertitu zituen kostuak murrizteko, merkatua inbertsioa berreskuratzeko aukera emateko adina haziko zelakoan. Denborak arrazoia eman zion Japoniako markari: hasieran etekin txikiagoak izan arren, epe luzera, esperientzia-kurbari esker, kostu-abantaila handiagoak izan zituen, eta sakelako kalkulagailuen merkatua bereganatu zuen.

4.behatokia

Page 15: ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11. 21. · daitezke errentaren fluxu zirkularraren eskemaren bidez (ikus 3.5. atala).

101MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA 05

4. kasu praktikoa

Astero, dendari batek 300 pastel saltzen ditu, unitateko 2 €-ko prezioan, eta 100 litro olio, litroko 3 €-ko prezioan.

1. Kalkulatu prezioen eta eskatutako kantitateen aldaketa (ehunekotan), bai eta prezio-elastikotasuna eta dendariak eskuratzen dituen sarrerak, aukera hauek hautatuz gero:

a) Pastelen prezioa unitateko 1,8 €-ra jaistean, 360 pastel saltzen dira. Olioaren prezioa litroko 2,7 €-ra jaitsiz gero, 105 litro saltzen dira.

b) Pastelen prezioa unitateko 2,2 €-ko preziora igotzean, 260 pastel sal-tzen dira. Olioaren prezioa litroko 3,3 €-ra igoz gero, 95 litro saltzen dira.

2. Taulatik eskuratutako datuak aztertuta, zer-nolako interpretazioak egin dai-tezke pastelen salmentari buruz? Eta olioaren salmentari buruz?

Erantzuna

1.

2. Pastelak eskari elastikoko produktuak dira, eskatutako kantitatearen aldake-ta (% 13,33) handiagoa izan baita prezioak izandako aldaketa baino (% 10). Horregatik, dendariari pastelen unitateko prezioa jaistea interesatzen zaio, diru-sarrerak handitzeko. Olioa premia biziko ondasuna da, eta sentikortasun txikia du prezio-aldaketekiko. Beraz, eskari ez-elastikoko gaia da, eskatutako kantitatean izandako aldaketaren proportzioa (% 5) txikiagoa baita prezioak izandako aldaketarena baino (% 10). Diru-sarrerak handitzeko, dendariari olio-litroaren prezioa igotzea interesatzen zaio, hori egiteko aukera baldin badu behintzat.

Jatorrizko kantitatea

Kantitate berria

Aldaketa % EP Jatorrizko kantitatea

Kantitate berria

Aldaketa % EP

Qd 300 360 + 60 +% 20* 2** 300 260 – 40 –% 13,33 1,33

P 2,00 1,80 – 0,20 –% 10 2,00 2,20 + 0,20 +% 10

Sarrerak 600,00 648,00 600,00 572,00

Qd 100 105 + 5 +% 5 0,5 100 95 – 5 –% 5 0,5

P 3,00 2,70 – 0,30 –% 10 3,00 3,30 + 0,30 +% 10

Sarrerak 300,00 283,50 300,00 313,50

JARDUERAK

10> Zergatik da garrantzitsua enpresaburu batentzat es-kariaren prezio-elastikotasuna aztertzea?

11> Nola lotuko zenituzke luxuzko ondasunak eta onda-sun elastikoak? Eman adibide bat.

Pastelak

Olioa

5.7. taula. Pastelen eta olioaren elastikotasunaren azterketa.(*): portzentajezko aldaketa kalkulatzeko, formula hau erabiltzen da: ([360 – 300] / 300) · 100) = % 20.(**): elastikotasunak kantitatearen eta prezioaren portzentajezko aldaketak lotzen ditu, eta honela kalkulatzen da: (0,20 / 0,10) = 2.

Page 16: ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11. 21. · daitezke errentaren fluxu zirkularraren eskemaren bidez (ikus 3.5. atala).

102 MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA05

Eskariaren elastikotasuna

Enpresa batek produktuen prezioak jaistea erabakiz gero, produktu horien eskariak gora egingo du, eta horren on-dorioz, salmentek ere bai; baina diru-sarrera handiagoak izango al ditu? Etekin handiagoa lortuko al du gehiago saltzean? Mereziko al dio prezio-jaitsierak? Eta etekin handiagoa lortuko al du produktuen prezioa igoz gero? Edo, alderantziz, salmentak asko jaitsiko dira?

Gai horiei eta beste batzuei erantzuteko, elastikotasuna-ren kontzeptua erabiltzen da ekonomian. Elastikotasunak neurtzen du zenbat aldatzen den eskatutako kantitatea eskarian eragiten duten faktoreen aldaketen arabera. Elastikotasuna faktore horietako edozeinekiko azter ba-daiteke ere (ondasunaren prezioa, lotutako ondasunen prezioa, errenta erabilgarria eta zaletasunak), lehenbi-zikoa hartuko dugu aintzat. Horrenbestez, aurrerantzean, elastikotasuna aipatzean, prezioarekiko elastikotasunaz ari garela ulertu behar da (Ep).

Prezio-elastikotasuna kalkulatzeko (Ep), formula hau era-biltzen da:

Prezioa eta eskatutako kantitatea alderantziz proportzio-nalak direnez (prezioa jaisten bada, eskatutako kantita-teak gora egiten du, eta alderantziz), elastikotasuna (Ep ) negatiboa da, beti. Beraz, termino absolututan aztertzen da elastikotasuna, matematika-ikurra kontuan hartu gabe. Hiru emaitza mota egon daitezke:

a) 1eko prezio-elastikotasuna (Ep = 1). Eskatutako kantitatea eta prezioak proportzio berean aldatzen dira; beraz, enpresaren guztizko diru-sarrerak ez dira aldatzen. Bizitza errealean, ia ezinezkoa da horrelako elastikotasuna duten ondasunak aurkitzea.

5.8. taula. Eskariaren prezio-elastikotasuna.

b) 1etik gorako prezio-elastikotasuna (Ep > 1). Eska-tutako kantitatearen portzentajezko aldaketa handia-goa da prezioen portzentajezko aldaketa baino; beraz, eskaria prezioak baino proportzioa handiagoan alda-tzen bada, diru-sarrerak handitu egingo dira prezioak jaistean, eta txikitu egingo dira prezioak igotzean. Elastikotasun mota horretako produktuak oso sen-tikorrak dira prezio-aldaketekiko: eskari elastikoko produktuak dira. Produktu-kategoria horretakoak dira luxuzko ondasunak. Produktu horiek gabe erraz mol-datu gintezke kontsumitzaileok prezioek gora eginez gero.

c) 1etik beherako prezio-elastikotasuna (Ep < 1). Es-katutako kantitatearen portzentajezko aldaketa txikia-goa da prezioen portzentajezko aldaketa baino. Hortaz, eskaria prezioak baino proportzio txikiagoan aldatzen bada, diru-sarrerek behera egingo dute prezioa jaistean, eta gora egingo dute prezioak igotzean. Adibidez, de-magun, normala dela egunean 200 g ogi kon tsumitzea; prezioa asko jaitsita ere, kontsumoak ez luke izugarri gora egingo. Era berean, prezioa igota ere, jendeak ogia erosten jarraituko luke. Azken finean, ogiaren prezioak gora ala behera egin, eskatutako kantitatea oso antze-koa izango litzateke. Elastikotasun mota horretako pro-duktuek eskari ez-elastikoa dutela esaten da.

Laguntza-testuak

Eskariaren prezio-elastikotasunak on-dasun baten prezioa aldatzean eskatutako ondasun kantitatea zenbat aldatzen den neur tzen du.

Eskatutako kantitatearen portzentajezko aldaketaPrezioaren portzentajezko aldaketaEp = ;

EP < 1 EP = 1 EP > 1

Ez-elastikoak Elastikoak

Qd-ren aldaketa < Prezioaren alda-keta

Qd-ren alda keta = Prezioaren alda-keta

Qd-ren aldaketa > Prezioaren alda-keta

P

Qd

P

Qdb

Eskariaren kurba

ez-elastikoa

P

Qd

P

Qda

Eskariaren kurba

elastikoa

5.16. irudia. Ondasun guztiz elastikoen (a) eta ez-elastikoen (b) adierazpen grafikoa. Lehenbiziko kasuan, prezio jakin batzuetan soilik dago eskaria, eta bigarrenean, berriz, eskatutako kantitatea beti berdina da, baita prezioa asko aldatzen bada ere.

100Ep =

∆ QdQd

∆ PP

100

Page 17: ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11. 21. · daitezke errentaren fluxu zirkularraren eskemaren bidez (ikus 3.5. atala).

103MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA 05

Kontzeptu-mapa

Elementuak

Ondasunak eta zerbitzuak Ekoizpen-faktoreak Produktua Saltzaileak

(enpresak)Erosleak

(kontsumitzaileak)

Motak

MERKATUA

ELASTIKOTASUNA

EP < 1(ond. ez-elastikoak)

EP > 1(ondasun elastikoak)

EP = 1

P

Qd

P

Qd

P

Qd

P

Qd

Eskariaren kurba-ren aldaketak ESKARIA

Eskatutako ondasunaren

prezioa

Errenta erabilgarria (ondasun arruntak, behe-mailakoak eta

luxuzkoak)

ESKAINTZA Eskaintzaren kurbaren aldaketak

Eskainitako ondasunaren

prezioa

Ekoizpen- kostuak

Ekoizpen-faktoreen kostuak

Enpresa-helburuak

P2

Q1

P1

P3

QdQ2 Q3

Q

PE

QE

(PE, QE)

P2

Q1

P1

P3

QsQ2 Q3

P1

QsQ1 Q2

O´´

Q3

O O´

Lotutako ondasunen prezioa

(osagarriak eta ordezkoak)

Zaletasunak edo lehentasunakQdQ3 Q2

DDD

P1

’’ ’

Q1

Page 18: ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11. 21. · daitezke errentaren fluxu zirkularraren eskemaren bidez (ikus 3.5. atala).

104 MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA05 Tribuna de economía

1> Zergatik daude behartuta nekazariak patataren prezioa jaistera?

2> Zergatik deskribatzen da patataren laborantza gur-pil zoro gisa? Arrazoitu zure erantzuna xehetasun handiz.

3> Zure ustez, testuan aipatutakoaz gain, zer beste neurri har ditzakete nekazariek prezio-jaitsierak eragozteko?

4> Elastikotasunaren ikuspegitik, zertan dira berdinak nekazaritza-ondasunak eta petrolioa?

JARDUERAK

Patataren gurpil zoroa

104

Patataren prezioak ekoizpen-kostuak baino txikia-goak dira berriro ere. Azken kanpaina oso txarra izan da: uztaren % 60 ekoizpen-kostutik beherako prezioan saldu da, eta ia % 20 ez da bildu ere egin. Nekazari-elkarteek 20 milioi euro inguruko galerak izango dituztela jakinarazi dute, eta batzuk uzta-

ren zati bat oparitzen hasi dira, gainerakoa prezio altuagoan salduko dutelakoan. Era horretan, etekin handiagoak lortzen dituzte, ekoizpen guztia saltzen saiatuta lortuko luketena baino, azken hori eginez gero patata prezio merkeagoan saldu beharko luke-te eta.

JAVIER SáNCHEZNîmes. Patataren ekoizpenaren eta banaketaren gurpil zoroa abiatu da berriz ere, nekazariek ondotxo ezagutzen duten zikloa: jatorrian, prezioak ekoizpen-kostuak baino txikiagoak dira, eta xede-merkatue-takoak baino askoz ere txikiagoak.

Nekazaritza-ondasun gehienen mer-katuen ezaugarriak paradoxikoak dira: nekazariek lana ondo egin eta uzta ona izanda ere, dirua galtzeko arriskua dute.

Ondasun horiek galkorrak dira, pe-trolioa ez bezala; beraz, ekoizten den kantitatea ekoizten dela, denbo-ra-epe jakin batean saldu behar da ezinbestean, uzta osoa galdu nahi ez bada.

Batzuetan, nekazariek patata ez bil-tzea erabakitzen dute, errentagarria ez delako, edo baldintza kaskarretan biltegiratzen dute.

Bizimodua ateratzeko, uzta mer-keegi saltzen dute, eta gehiegizko eskaintzari aurre egiteko, beste al-daera batzuk ereiten dituzte; baina,

horrelakoetan, onarpen txikiagoko produktu ezezaguna merkaturatu be-har dute. Faktore horiek guztiak di-rela eta, nekazari gutxik erabaki tzen dute patata landatzea, eta horren ondorioz, hurrengo urteko uzta urria izaten da; beraz, prezio onak lortze-ko modukoa. Mozkinek erakarrita, de-nek landatzen dute patata hurrengo

urteari begira, eskaintzak asetasun-al-dia eragiten du merkatuan, eta pata-taren gurpil-zoroa berriro abiatzen da.

Hala ere, ekoizpen-arazo horiek guz-tiek ez dute ia eraginik izaten pro-duktuaren merkataritza-banaketan.

Sektorearen antolaketa kaskarra da eta eskaintzaren distortsioa eragiten du arazo txiki-txikienak gertatzean (esaterako, klimatologia-arazoak), baina hala eta guztiz ere, merkatuak patataz ondo hornituta daude.

Patata goiztiarraren ekoizpena atzera-tu eta patata berantiarraren ekoizpe-narekin bat eginez gero, merkatua ase egiten da eta gehiegizko eskaintza dago. Gehiegizko eskaria gertatzean, berriz, merkatuek ez dute arazorik izaten horri aurre egiteko: zenbait ehunka mila tona inporta tzen dira Frantziatik, Herbeheretatik edo beste herrialderen batetik, eta kito arazoa. Nolanahi ere, patataren prezioa ez da inoiz izaten nekazariei patata ekoiz-tera bultzarazteko bezain altua.

Cinco Días egunkaria (moldatua)2003ko maiatzak 12.

Patataren ekoizpenaren % 20 ez da bildu ere egin urte honetan.

Ekonomia-informazioko egunkari independentea 1,00 €5. zk.

Page 19: ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11. 21. · daitezke errentaren fluxu zirkularraren eskemaren bidez (ikus 3.5. atala).

105MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA 05

Egunkarien prezioak gora egin du

Tribuna de economía

Madril. Ekoizpen-faktoreen prezioak gora egitean, enpresek, mozkinak ez galtzeko, eskainitako kantitatea txiki-tu dezakete, edo igoera hori bezeroei jasanarazi. Bi aukera horiek merkatu-kuota galtzea eragin dezakete; baina bezeroek igoera onartuz gero, hori da aukerarik onena, ez baita merka-tu-kuotarik galtzen beste lehiaki-de ba tzuen mesederako. Demagun 100.000 aleko tirada duen egunkari bat. Lehengai baten prezioa (esate-

rako, tintarena) igotzean, zer uste duzu egingo duela, tirada txikitu eta 20.000 irakurle, adibidez, egunkaririk gabe utzi? Beste egunkariek prezioa bere horretan utzita, norberak soilik igotzeak zer-nolako eragina izango lukeen aztertu behar du, baina kon-tua da idatzizko prentsaren sektorean denei neurri berean eragiten dizkie-tela ekoizpen-faktoreen igoerek, eta horrenbestez, igoera horiek bezeroei jasanarazten dizkiete.

LaburrakAuto eta turismo gehiagoPertsonek lanbidea hautatzen duten bezalaxe, herrialdeek zenbait ekono-mia-jardueratan espezializatu behar dute. Tradizioa edo ekoizpen-faktore batzuk edukitzea, besteak beste, herrialde baten eskaintza baldintza-tzen duten faktoreetako batzuk dira, dela herrialdekoei, dela gainerako herrialdeei egiten zaien eskaintzare-na. Espainian, turismoak oso garran-tzi handia du zerbitzuen sektorean (Europako bigarren turismo-xede da Espainia, Frantziaren atzetik), eta automobilgintzak, berriz, industrian (Europako ekoizle nagusia da). Hori dela eta, ekonomia-albisteetan, sarri-tan jarduten dute bi enpresa-jarduera horiei buruz.

Yoigok prezioei eusten dieYoigo telefonia-enpresak jakinarazi du prezio baxuen politikari eutsiko diola merkatu-kuota bereganatze-ko estrategiaren baitan. Etekinak maximiza tzea ez da enpresa-estrate-gia bakarra. Espainiako gobernuak te-lekomunikazioen sektorea liberalizatu zuenean, telefonia-operadore berriek aurkitu zuten merkatua Telefónica-ren kontrolpean egona zen 50 urtez. Enpresa gutxiko merkatuetan, prezio baxuen merkataritza-estrategia lo-gikoa da enpresa berri batek bezeroak bereganatzeko eta merkatuan bere txokoa lortzeko.

105

AnalisiaLPEEk petrolio gordinaren ekoizpena murriztu duKuwait. Petrolioa ezinbestekoa da ekonomiarentzat, elikagaiak per-tsonentzat bezala. Ondasun ez-elas-tikoa da, eskatzen den kantitatea aldatzen ez delako, prezioak gora nahiz behera egin. Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea (LPEE) zenbait herrialde ekoizleren intere-sen ordezkaria da. Herrialde horien

ekonomiak gehiegizko mendeko-tasuna izaten du lehengai horrek herrialde industrializatuei saltzean lortzen duen prezioarekiko. Ekoiz-pena murrizten bada, eskaintza era artifizialean txikitzen da, eta gehie-gizko eskariko egoera sortzen da, eta printzipioz, prezioek gora egin beharko lukete.

Horrela jokatzean, LPEEk ulertzen du hobe duela upel gutxiago saltzea prezio altuagoan, kantitate handia-goa prezio txikiagoan saltzea baino.

LPEEko herrialdeek nazioarteko merkatuak hornitzen dituzte beren ekoizpen-ahalmenaren arabera. Herrialde ekoizle nagusiak arabiar herrialdeak dira, eta horregatik, munduak adi erreparatzen dio munduko eskualde horri, bertan politika-tentsioak azaleratzen direnean. Izan ere, herrialde horien kuotan eraginik izanez gero, munduko ekonomian arazo larriak sor daitezke. Irakek bere ekarpena etenda du (2.200 milioi upel/egun inguru) bertako politika-egoera normalizatu arte.

Saudi Arabia8.451

Qatar0,674

Arabiar Emirerri Batuak2.269

Venezuela2.992

Aljeria0,8

Libia1.392

Nigeria2.142

Kuwait2.087

Irak0

Iran3.817

Indonesia1.348

LPEEren ESKAINTZA 2004ko URRIAN(milioi upel/egun)

Ekonomia-informazioko egunkari independentea

Page 20: ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11. 21. · daitezke errentaren fluxu zirkularraren eskemaren bidez (ikus 3.5. atala).

106 MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA05

1> Zer merkatu mota aztertu genituen 3. unitatean? Nolako elkarreraginak dituzte?

2> Egin bi zutabeko eskema bat, eskaintzan eta eska-rian eragiten duten faktoreak azaltzeko.

3> Zergatik esaten da eskariaren funtzioan magnitu-deak alderantziz proportzionalak direla?

4> Kontsultatu 5.9. taula eta adierazi zer motatako mugimendua edo lekualdaketa duen kafearen eska-riaren kurbak, aldaketa hauetakoren bat gertatuz gero.

5.9. taula. Mugimenduak eta lekualdaketak kafearen eskariaren kurban.

5> Zer-nolako lotura du eskaintzaren kurbak enpresaren ekoizpen-aukerekin?

6> Kontsultatu 5.5. taula, egin beste bat, 4. ariketako taularen antzekoa, eta adierazi zer motatako mugi-mendua edo lekualdaketa izango duen boligrafo-ekoizleen eskaintzaren kurbak, aldaketa hauek ger-tatuz gero: tintaren prezioak behera egitea, soldatek gora egitea, ekoizpen-teknologia hobetzea, boligra-foen prezioak behera egitea, ahalik merkatu-kuota handiena eskuratzeko estrategia martxan jartzea, plastikoaren prezioak behera egitea.

7> Irakurri testua arretaz eta erantzun ondoren ageri diren galderei:

«Pedro Canal Eto betidanik txunditu izan zuten maisu handien lanek arte-merkatuan izaten zituzten prezio izugarriek; esaterako, Van Goghen eta Pica-ssoren lanek. Horrenbestez, egun batean, pintore arrunta izan ordez, artista izango zela erabaki zuen. Lehenbiziko bi urteetan bizpahiru margolan baino ez zituen saldu, anaiari gainera, baina zortea aldatzen hasi zitzaion margolan abstraktuak igogailuak apain-tzeko erabiltzen hasi zirenean. Moda harrigarri horren ondorioz, bizi-maila hobetu zitzaion eta 20 dobloi ere jaso zituen lan bakoitzeko (hasieran, bost dobloi edo gutxiago kobratzen zituen). Hola aldizkariaren azalean ere atera zuten, arte-korronte berri baten aitzindaritzat aurkeztuta: abstraktigogailismoa. Egun zoriontsuak ziren Pedro Canal Etorentzat pintzelen artean pasatakoak, eta bere ekonomia-egoera berriari esker lasai-lasai bizi zitekeen: taxiz joaten zen bate-tik bestera, metroan joan beharrean, eta astero joa-ten zen zinemara, hilean behin joan ordez.

Bere arte-ekoizpena handitzeko, Pedrok zenbait hilabete eman zituen hiriko goi-aldean zuen ganba-ratik irten gabe. Bezeroek eta arte-merkatariek sarritan bisitatzen zuten, eta bere lan abstraktuak erraz saltzen zituen. Jateko eta pintzelak, olio-pin-turak eta mihiseak eskuratzeko baino ez zuen lana eteten. Hala ere, abstraktigogailismoa nagusitu ahala, gero eta pintore gehiagok imitatzen zuten Pedroren lanen estiloa, eta urtebete igaro eta gero, lanen prezioa jaitsi egin behar izan zuen, saldu ahal izateko. Sasoi txarrak zetozelakoan, Pedrok aste batzuetako atsedena har tzea erabaki zuen, etorkizunari buruz hausnartzeko.

Kontuan hartu behar zuen merkatua aseta zego-ela pin tzelez egindako abstraktigogailismo esti-loko obrez, eta horrez gain, estilo horren barruan, beste teknika bat sortu zela, pintzelak erabili ordez, ikatz-ziriak erabiltzen zituena. Joera berri horretako

Ariketak

Aldaketak

Gora Behera Ezk. Esk.

Kafearen prezioak gora egitea

√Tearen prezioak behera egitea

Esnearen prezioak gora egitea

Kafearen aldeko publizitate-kanpaina

Tearen aldeko publizitate-kanpaina

Errenta erabilgarriak behera egitea

Kafearen prezioak behera egitea

Mugimendua Lekualdaketa

Page 21: ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11. 21. · daitezke errentaren fluxu zirkularraren eskemaren bidez (ikus 3.5. atala).

107MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA 05

Ariketak

lehenbiziko obrak oso-oso garesti saltzen ari ziren, eta, zalantzarik gabe, hor zegoen etorkizuna».

a) Zer faktorek azaltzen du zenbait jenioren (Van Gogh, Picasso, etab.) lanen balio ekonomiko izu-garria?

b) Zergatik igo zen Pedro Canal Etoren koadroen prezioa?

c) Errenta-hazkundearen ikuspegitik, zer ondasun mota da metroa? Eta zinema? Arrazoitu zure eran-tzuna.

d) Zergatik egin dute behera Pedro Canal Etoren lanen prezioek?

e) Zer ondasun mota da ikatz-ziria pintzelekiko?

f) Eskaintzan eragiten duten faktoreetatik zein ari da Pedro Canal Eto kontuan hartzen, ikatz-ziriaren teknika erabiltzea hausnartzen ari baldin bada?

8> Adierazi grafiko batean produktu jakin baten eskaintzaren kurba, taulako datuak kontuan har-tuta:

9> Musikaren merkatuan, taula honetan adierazitakoak ziren kontsumitzaileen eta diskoetxeen planak:

a) Egin taula bat, 3. kasu praktikoko taularen an tzekoa. Prezio bakoitzerako, adierazi merka-tuaren egoera eta prezioen erreakzioa.

b) Adierazi grafiko batean CDen merkatua, taulako datuak erabiliz.

10> Astero, dendari batek 15 bonboi-kaxa saltzen ditu unitateko 2 €-ko prezioan, eta 100 litro ur, litroko 0,30 €-ko prezioan.

a) Egin taula bat, 4. kasu praktikoko taularen an tzekoa. Kalkulatu prezioen eta eskatutako kantitateen portzentajezko aldaketa, prezio-elastikotasuna eta aukera hauen bidez dendariak lortuko lituzkeen diru-sarrerak:

— Bonboien prezioa unitateko 1,8 €-ra jaistean, 18 kaxa saltzen dira. Ur litroaren prezioa litroko 0,27 €-ko preziora jaitsita, 104 litro sal tzen dira.

— Bonboien prezioa unitateko 2,40 €-ra igo-tzean, 11 kaxa saltzen dira. Ur litroaren prezioa litroko 0,33 €-ko preziora igoz gero, 96 litro saltzen dira.

b) Taulatik lortutako datuak erabiliz, zer interpreta-zio egin daitezke bonboi-kaxen eta ur litroen elas-tikotasunari buruz?

11> Esan esaldi hauek zuzenak ala okerrak diren. Arra-zoitu erantzuna:

a) Errenta-aldaketek eragina dute eskaintzaren kur-ban.

b) Lotutako ondasunen prezioak gora egiten badu, eskariaren kurba eskuinerantz lekualdatzen da.

c) Etorkizunerako espektatibek eskaintza baldintza dezakete.

d) Ekoizpen-kostuek behera egiten badute, eskain-tzaren kurba eskuinerantz lekualdatzen da.

e) Errenta erabilgarriak gora egitean, mota guztie-tako ondasunen eskariak gora egiten du.

f) Petrolioa ondasun elastikoa da.

g) Merkatua oreka-egoeran dagoenean, ez dago pro-duktuaren eskasiarik, ezta oparotasunik ere.

12> Lotu ekonomia-prentsatik ateratako titular hauek unitate honetan ikasitako ekonomia-kontzeptuekin.

a) «Gari-uzta txarra dela eta, prezioek gora egingo omen dute».

b) «Jertse marraduna modan jarri du politikari batek».

c) «Tomateen prezioaren beherakadaren ondorioz, ekoizpenak behera egin dezake».

Urtarrila Otsaila Martxoa

Eskainitako kantitatea

300 210 400

Prezioa 10 8 12

Prezio-aldaketak, eurotan

20 15 10 5 3

Eskatutako CD kopurua

100 200 300 400 550

Eskainitako CD kopurua

500 400 300 100 0

Page 22: ECONOMÍA Unidad 05-eusspain-s3-mhe-prod.s3-website-eu-west-1.amazonaws.com/bcv/... · 2017. 11. 21. · daitezke errentaren fluxu zirkularraren eskemaren bidez (ikus 3.5. atala).

108 MERKATUAREN FUNTZIONAMENDUA05

Oinarrizkokontzeptuak

Espezializazioaren ondorioz, per tsonok ez dugu ia be-har dugun ezer ekoizten; beraz, trukea errazten duten mekanismo batzuk behar ditugu. Mekanismo horiek merkatua eta dirua dira. Merkatuan, erosleek eta sal-tzaileek trukeak erraz egiteko aukera dute, kobrantza-rako eta ordainketarako bitarteko unibertsal bat dago-elako: dirua.

Trukea izateko, beharrezkoa da lehenik eta behin es-kaintza eta eskaria egotea. Eskaria eta eskaintza txanpon beraren bi aldeak dira, merkatuaren bi aldeak. Eskariak kon tsumitzaileen ikuspegitik aztertzen du merkatua, eta eskaintzak, berriz, enpresen ikuspegitik. Eskariak adierazten du kontsumi tzaileak ondasun baten zer kantitate erosteko prest dauden, prezio jakin ba-tean, lotutako ondasunen prezioa, errenta erabilgarria (dirua) eta zaletasunak edo lehentasunak kontuan har-tuta. Eskaintzak, berriz, adierazten du enpresak onda-sun baten zer kantitate ekoizteko prest dauden, prezio jakin batean, ekoizpen-faktoreen kostuak eta enpresa-helburuak kontuan hartuta.

Eskatzaileen kontsumo-planek eta eskaintzaileen ekoiz-pen-planek dagozkien eskariaren eta eskaintzaren kurbe-kin bat egiten dutenean, merkatua oreka-egoeran dago, eta ondasunen eta zerbitzuen kantitate jakin bat truka-tzen da prezio jakin batean.

Ondasunaren prezioaren aldaketak mugimenduak eragiten ditu eskariaren kurban. Gainerako faktoreetan (lotutako ondasunen prezioa, errenta erabilgarria eta zaletasunak/lehentasunak) aldaketarik egonez gero, eskariaren kurbak

lekualdaketa horizontala izaten du, ezkerrerantz edo es-kuinerantz.

Ondasunaren prezio-aldaketak mugimenduak eragiten ditu eskaintzaren kurban. Gainerako faktoreetan (ekoiz-pen-kostuak eta enpresa-helburuak) aldaketarik egonez gero, eskaintzaren kurbak lekualdaketa horizontala izaten du, ezkerrerantz edo eskuinerantz.

Eskariak prezioarekiko duen elastikotasuna oso tres-na baliagarria da enpresentzat, aukera ematen duelako prezio-aldaketek sarreretan zer-nolako eragina izango du-ten aurreikusteko. Ondasun baten eskaria zenbat eta elas-tikoagoa izan, orduan eta eragin handiagoa izango dute prezio-aldaketek eskatutako kantitatean, eta alderantziz.

Eskarian eragina dute ondasunaren prezioak, lotutako ondasunen prezioak (ondasun osagarriak eta ordezko ondasunak), errenta erabilgarria (ondasun baten eska-tutako kantitateak errenta-igoerarekin duen lotura kon-tuan hartuta, ondasunak hiru multzotan sailka daitezke: behe-mailako ondasunak, ondasun arruntak eta luxuzko ondasunak) eta kontsumitzailearen lehentasunak/zaleta-sunak.

Ondasun baten eskariaren kurba eskariaren funtzioaren adierazpen grafikoa da, eroslea prezio bakoitzean eroste-ko prest dagoen kantitatea erakusten duena.

Eskaintzan faktore hauek dute eragina: ondasunaren prezioak, ekoizpen-kostuek eta enpresa-helburuek.

Ondasun baten eskaintzaren kurba eskaintzaren fun-tzioaren adierazpen grafikoa da, enpresek, prezio bakoitzean, zer kantitate ekoitziko luketen adierazten duena.