· Web viewGehiegitan ikusi dugu gure arrazoiak eta iritziak besteei inposatu edo ezarri nahia...

16
Astelehena, azaroaren 6a EZ DUT DENEAN ARRAZOIRIK EDUKI BEHAR AGURRA Egun on. Sukaldean gauzak egiteko modu asko plantea daitezke… Zein da modu zuzena? Onena? Kontua ez dago argi… zenbat buru, hainbat aburu. Baina honek pentsarazi diezaguke formula zuzena gurea dela eta besteak oker daudela. Ideia hori oso zabaldua dago… eta okerrekoa da. Astearen hasieran, galdera bat egiten dizuet: Arrazoia dugulakoan, zenbatetan huts egiten dugu? Beharbada, erantzunak harritu egingo gintuzke. EBANJELIOA: Mateo 23, 1-12 «Honela mintzatu zitzaien Jesus jendetzari eta ikasleei: «Lege-maisuek eta fariseuek Moisesen betetzen; baina ez egin egiten dutena; esan, esaten baitute, baina egiten ez. Zama astunak lotu eta besteei leporatzen dizkiete, baina beraiek ez dute atzamar bat ere mugitu nahi. Egiten duten guztia, jendeak ikusteagatik egiten dute; larrutxa zabalak eraman ohi dituzte bekokian eta borlatxo luzeak jantzietan; gogoko dituzte jai- otorduetan mahaiburuak eta sinagogetan lehen aulkiak; gogoko dute plazetan jendeak agur egitea eta guztiek “maisu” deitzea. Zuek, ordea, ez utzi inori zuei “maisu” deitzen, bat bakarra baita zuen maisua, eta zuek denak senideak baitzarete. Eta ez deitu lurrean inori “aita”, bat bakarra baita zuen aita, zerukoa. Eta ez utzi “gidari” deitzen ere, bat bakarra baita zuen gidaria, Mesias. Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari. Bere burua goratzen duena, beheratu egingo du Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena, goratu. #Egunonak #DBH

Transcript of  · Web viewGehiegitan ikusi dugu gure arrazoiak eta iritziak besteei inposatu edo ezarri nahia...

Page 1:  · Web viewGehiegitan ikusi dugu gure arrazoiak eta iritziak besteei inposatu edo ezarri nahia larrutik ordaintzen dugula. Beharbada, lortuko dugu inoren ideiak ezeztatzea, baina

Astelehena, azaroaren 6a

EZ DUT DENEAN ARRAZOIRIK EDUKI BEHAR

AGURRA

Egun on. Sukaldean gauzak egiteko modu asko plantea daitezke… Zein da modu zuzena? Onena? Kontua ez dago argi… zenbat buru, hainbat aburu. Baina honek pentsarazi diezaguke formula zuzena gurea dela eta besteak oker daudela. Ideia hori oso zabaldua dago… eta okerrekoa da.

Astearen hasieran, galdera bat egiten dizuet: Arrazoia dugulakoan, zenbatetan huts egiten dugu? Beharbada, erantzunak harritu egingo gintuzke.

EBANJELIOA: Mateo 23, 1-12 «Honela mintzatu zitzaien Jesus jendetzari eta ikasleei: «Lege-maisuek eta fariseuek Moisesen betetzen; baina ez egin egiten dutena; esan, esaten baitute, baina egiten ez. Zama astunak lotu eta besteei leporatzen dizkiete, baina beraiek ez dute atzamar bat ere mugitu nahi. Egiten duten guztia, jendeak ikusteagatik egiten dute; larrutxa zabalak eraman ohi dituzte bekokian eta borlatxo luzeak jantzietan; gogoko dituzte jai-otorduetan mahaiburuak eta sinagogetan lehen aulkiak; gogoko dute plazetan jendeak agur egitea eta guztiek “maisu” deitzea. Zuek, ordea, ez utzi inori zuei “maisu” deitzen, bat bakarra baita zuen maisua, eta zuek denak senideak baitzarete. Eta ez deitu lurrean inori “aita”, bat bakarra baita zuen aita, zerukoa. Eta ez utzi “gidari” deitzen ere, bat bakarra baita zuen gidaria, Mesias. Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari. Bere burua goratzen duena, beheratu egingo du Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena, goratu.

IRAKURGAIA

Gutariko gehienok besteek pentsatzen dutena alda dezakegula uste dugu; bestela, ez genuke hainbeste denbora emango “besteek gutaz zer iritzi duten” pentsatzen eta iritzi hori hobetzen saiatzen.

Eleanor Rooseveltek zera esan zuen: “Inork ezin du lortu zu inoren mendeko sentitzerik, zuk onartzen ez baduzu”. Honek geure buruagan jartzen du atentzioa, ez besteengan; horregatik, beharbada, aldatu behar den pentsamendu bakarra “besteek bestela pentsatu beharko lukete” uste izatea da.

#Egunonak #DBH

Page 2:  · Web viewGehiegitan ikusi dugu gure arrazoiak eta iritziak besteei inposatu edo ezarri nahia larrutik ordaintzen dugula. Beharbada, lortuko dugu inoren ideiak ezeztatzea, baina

Arrazoia eduki nahi izatea gizadiaren gaixotasun kronikoa da, ziur asko planetako pertsonak, herrialdeak eta erlijio arautuak bata bestearen aurka bortitzen jarri dituzten kausetako bat. Ideiek pertsonak menderatzea edo ideiak pertsonen jabe izatea beti izan da sufrimenduaren eragile. Arazoa izan da, uste osoak/ideiak “menderatze mental” ikusezinak direnez, gure arteko desadostasunen irtenbidea besteak aldatzen saiatuz bilatu dugula, gatazken benetako kausa (arrazoia derrigor eduki behar) aztertu ordez.

Gehiegitan ikusi dugu gure arrazoiak eta iritziak besteei inposatu edo ezarri nahia larrutik ordaintzen dugula. Beharbada, lortuko dugu inoren ideiak ezeztatzea, baina azkenean zer daukagu? Arrazoi bat gehiago, lagun bat gutxiago. Merezi du? Ez dut uste. Emaitza: beti egiaren jabe izan nahi izateak energia eta denbora gehiegi kontsumitzen du, besteez gozatzea eragozten eta, funtsean, denok geure logika dugula jakiteak eragiten duen bake mentala edukitzea galarazten digu. [Raimón Samsó: “Yo tengo razón, tú estás equivocado” (Moldatua) El País - 19/01/2014]

GOGOETARAKO

Bizitzan antzeko egoerak suertatzen dira. Zenbat aldiz huts egiten dugu, gauza baten itxura duten eta egiaz bestelakoak diren uneetan? Zenbat aldiz huts egiten dugu, arrazoia dugula pentsatzeagatik eta besteei ez entzuteagatik? Zenbat aldiz egiten dugu ez garenaren itxura, aintzat hartu gaitzaten?

BIDEOA: El indomable Will Hunting - ¿Qué sabes de la vida?

IRUDIA (artikuluan datorrena)

OTOITZA

Jauna, egizu gure hutsak eta okerrak ikustea eta besteak onartzea. Horregatik esango dugu: Gure Aita,…

#Egunonak #DBH

Page 3:  · Web viewGehiegitan ikusi dugu gure arrazoiak eta iritziak besteei inposatu edo ezarri nahia larrutik ordaintzen dugula. Beharbada, lortuko dugu inoren ideiak ezeztatzea, baina

Asteartea, azaroaren 7a

EZ DUGU DENEAN ADOS EGON BEHAR

AGURRA

Pertsonak errespetuz tratatzea funtsezkoa da bizitzan. Baita sukaldean ere. Lankide batek jaki bat modu batera aurkezteak ez dio balioa kentzen beste batek jaki berbera beste modu batera aurkezteari. Jakia aurkezteko moduaz ados ez egoteak ez dio balioa kentzen sukaldean egin dezakegunari, atseginez egiten badugu.

EBANJELIOA: Lukas 6, 31-36

«Eta besteek zuei egitea nahi duzuena, egin zuek ere besteei. «Maite zaituztetenak bakarrik maite badituzue, zer esker on zor zaizue? Bekatariek ere maite dituzte beren maitaleak. Eta ongi egiten dizuetenei bakarrik egiten badiezue ongi, zer esker on zor zaizue? Bekatariek ere egiten dute beste horrenbeste. Eta ordaina hartzekotan bakarrik ematen baduzue maileguz, zer esker on zor zaizue? Bekatariek ere aurreratu ohi diote elkarri, beste hainbeste hartzekotan. Ez! Zuek maitatu etsaiak, egin ongi eta eman maileguz ordainari begiratu gabe: handia izango da zuen saria eta Goi-goikoaren seme-alaba izango zarete, ona baita bera esker txarreko eta gaiztoentzat. Izan zaitezte errukitsuak, zuen Aita errukitsua den bezala»

IRAKURGAIA

Errazagoa da ados egotea ados ez egotea baino. Hala ere, asko ikas dezakegu gure ikuspuntuak bat ez datozenean, beti zentzuz hitz egiteko eta adi entzuteko gai baldin bagara.

Zoritxarrez, gehienok ez gara ados ez gaudela esatera ausartzen, edo gure onetik ateratzen gara, gauzak nahi dugun moduan ez doazenean.

Ondorengo bost aholkuok ados ez zaudenean jarrera egokia izaten lagunduko dizute, bai gurasoekin, bai lagunekin edo beste edozeinekin ari zarenean.

1.- Desadostasuna ez ezazu, inola, gauza pertsonala bilakatu. Haserretzen bazara, izan gogoan haserretzen zaituena ideia edo kontzeptua dela, ez pertsona.

2.- Saia zaitez beste pertsonaren ideiak edo usteak ez gaitzesten. Inoiz inoren erasorik edo erdeinurik jaso baduzu, badakizu errespetuzko hizkerari eta jokaerari eustea garrantzitsua dela. Hortaz, buruan daukazuna (lelokeria galanta!) bota ordez, esan ondorengoaren

#Egunonak #DBH

Page 4:  · Web viewGehiegitan ikusi dugu gure arrazoiak eta iritziak besteei inposatu edo ezarri nahia larrutik ordaintzen dugula. Beharbada, lortuko dugu inoren ideiak ezeztatzea, baina

antzekoa: “Ez nago horrekin ados, zeren…”. Eta ez ezazu oihurik egin, ez sarkasmorik erabili, ez mespretxuzko gauzarik esan. Hala, seguru asko, esan behar duzuna errazago ulertuko da.

3.- Erabili ezazu lehenengo pertsona (ni) nola sentitzen zaren, zer pentsatzen duzun eta zer behar edo nahi duzun azaltzeko. Besteaz (zu) hitz egiteak liskarrean ari zarela eman dezake. Esaterako, amarekin edo aitarekin ari bazara, “beti gogorarazten dizkidazu asteazkenetan nire etxeko zereginak, eskolatik lan asko ekarri dudala dakizunean” batetik eta “gaur estu samar nabil, eskolako lan asko daukadalako. Egin ditzaket bihar esan dizkidazun horiek?” bestetik… oso desberdinak dira entzuten ari denarentzat.

4.- Entzun ezazu bestearen ikuspuntua. Adi-adi entzutea bestearen ikuspuntua errespetatu eta ulertzen duzun seinale da. Honek besteak zurekin gauza berbera egitea eragingo luke. Beste pertsona hitz egiten ari denean, ez pentsatu zergatik ez zauden ados edo zer erantzungo diozun. Entzun adi-adi zer esaten dizun. Hitz egiteko txanda iristen zaizunean, esan besteak aipatu duen puntu garrantzitsuren bat, entzun diozula erakusteko. Gero, lasai-lasai, zure argudioak azaldu eta berarekin bat zergatik ez zatozen esan.

5.- Egon zaitez lasai. Hau oso garrantzitsua da. Jakina, haserre edo asaldaturik bazaude, lasai egotea eta zentzuz jokatzea gauza zaila da, erronka handia, batez ere, beste pertsona berotu bada. Baina beharrezkoa da lasai hitz egitea eta heldutasunez jokatzea, elkarrizketa bide onetik zuzentzeko.

Errespetua beti da beharrezkoa, beti garrantzitsua. Eguneroko gauzetan eta jardueretan denak (etxekoak, irakasleak, lagunak,…) modu atseginean eta adeitasunez tratatzeak ados ez gaudenean jokatzeko/jarduteko oinarriak jartzen lagunduko digu.

GOGOETARAKO

Ados ez egoteak ez du gure alde iluna zertan esnatu, ez du gurekin ados ez daudenen edo gauzak beste modu batera egin nahi dituztenen aurka egiteko gogoa zertan piztu. Zenbat aldiz eragin du ados ez egoten ez jakiteak betiko adiskideak elkarrengandik aldentzea?

Bestalde, desadostasunean garrantzitsuena errespetuzko jarrerari eustea da, besteari entzun ahal izateko. Zenbat aldiz egiten dugu ez entzun, arrazoia eman nahi ez digutelako?

BIDEOA: Hombres G eta Dani Martín - Por Qué No Ser Amigos (Official Music Video)

https://www.youtube.com/watch?v=rhgjEwe9Puw

#Egunonak #DBH

Page 5:  · Web viewGehiegitan ikusi dugu gure arrazoiak eta iritziak besteei inposatu edo ezarri nahia larrutik ordaintzen dugula. Beharbada, lortuko dugu inoren ideiak ezeztatzea, baina

IRUDIA

OTOITZA

Jauna, eman iezaguzu argia guk bezala pentsatzen ez dutenekin batera bizitzen jakiteko eta gureak ez bezalako iritziak errespetuz baloratzen ikasteko. Horregatik esaten dugu: Gure Aita,…

#Egunonak #DBH

Page 6:  · Web viewGehiegitan ikusi dugu gure arrazoiak eta iritziak besteei inposatu edo ezarri nahia larrutik ordaintzen dugula. Beharbada, lortuko dugu inoren ideiak ezeztatzea, baina

Asteazkena, azaroaren 8a

DESBERDINTASUNAK ABERASGARRIAK DIRA

AGURRA

Egun on. Gaur atsegin handiz gogoratzen dut gure gazte-zentroko umeek euren herrialdeetako postre tipikoak ekarri zituzten arratsaldea.

Pozarren etorri ziren denak, bakoitza bere postrea hartuta; atseginez probatzen zituzten besteak. Postre gehienak arraroak ziren denontzat, baina oso gozoak! Desberdintasunak aberasgarriak baitira.

EBANJELIOA: Mateo 2, 2-10

«Non da juduen errege jaioberria? Haren izarra ikusi dugu sortaldean eta gurtzera gatoz... Bidean, sortaldean ikusitako izarra agertu zitzaien eta biziki poztu ziren»

IRAKURGAIA

Bai elkartasuna bai desberdintasuna elkarrekin hazteko espazioa dira. «Zu” esaten denean, aldi berean “Ni” esaten da…» (Benjamín González Buelta)

Muga kulturalik eta erlijiozkorik ez dagoen herri globalean bizi gara. Elkarrekin bizitzen, proiektuak eraikitzen, elkarrekin lan egiten, jolasteko eta ikasteko espazio beretan egoten eta mugitzen ikasten ari gara. Desberdinak gara kanpoko aldetik, bizieran, jakeran, Jainkoari errezatzeko eran. Berdinak gara barrutik, amets berberak eta etorkizun berbera ditugulako. Gure errealitatea ez bezalakoa bizi duen pertsona oro errespetatzen ikasten dugu; gizartean biziera, kontsumitzeko era,… desberdinak ikusten ikasten dugu; beste pertsonen duintasunaren eta eskubideen aurka ez doan edozein bizimodu balioduna dela ikasten dugu. Paradoxa da biztanleriaren estratu batek, aurreiritzien arabera jokatuta, besteen bizimodua eta kultura juzgatu eta baloratzea, diskriminatzea eta pertsonen duintasunari eraso egitea, horientzat bazterketak zein ondorio dituen jakin gabe.

GOGOETARAKO

Pentsatu duzue inoiz baztertuta bizitzea zer den? Baztertuak nola bizi diren? Nola sentituko da egunean-egunean munduan zehar inork “ikusi gabe” eta inork jaramonik egin gabe dabilena? Nola sentituko zenuke zuk zure burua inork begiratuko ez balizu, ezertan parte

#Egunonak #DBH

Page 7:  · Web viewGehiegitan ikusi dugu gure arrazoiak eta iritziak besteei inposatu edo ezarri nahia larrutik ordaintzen dugula. Beharbada, lortuko dugu inoren ideiak ezeztatzea, baina

hartzen utziko ez balizute, inork agurtuko ez bazintu? Eta berez dagozkizun zerbitzuak eta aukerak kenduko balizkizute? Eta inoiz entzungo ez balizute?

BIDEOA: Gianluca Grignani - Iguales y Distintos

https://www.youtube.com/watch?time_continue=50&v=mNd8Qco9kkE

IRUDIA

OTOITZA: Gure Aita

#Egunonak #DBH

Page 8:  · Web viewGehiegitan ikusi dugu gure arrazoiak eta iritziak besteei inposatu edo ezarri nahia larrutik ordaintzen dugula. Beharbada, lortuko dugu inoren ideiak ezeztatzea, baina

Osteguna, azaroaren 9a

ESKERRAK EMAN

AGURRA

Egun on guztioi!

Pentsatu duzue inoiz egunean zenbatetan ematen dituzuen eskerrak? Beharbada, ez nahi duzuen guztietan. Norbaitek zerbitzu bat egin ondoren guk eskerrak ematea arnasa hartzea bezain naturala da, edo izan beharko luke. Biblian ere, “eskerrak” eta “esker” hitzak asko erabiltzen dira, 120 bat aldiz, batez ere errezatzen eta Jainkoarekin hitz egiten laguntzen diguten salmoetan.

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Kolosarrei 3, 17

«Eta esan nahiz egin dezazuen guztia, egizue Jesus Jaunaren izenean, honen bidez Jainko Aitari eskerrak emanez».

IRAKURGAIA

TXIKIgunea hasteko eguna zen. Gurasoen esanetan, umeak, hasi baino lehen, aurreko egunetan, urduri samar zeuden. Hasiko ziren, berriz, jolasez, pozez, ilusioz eta irribarrez beteriko arratsaldeak. Animatzaileen artean, jende berria zegoen, boluntario- edo katekista-bidea hasiko zuen jendea.

Iritsi zen atea irekitzeko unea, aingeru-itxurako umetxo bizkor eta bihurriei hurbiltzeko tertzioa. Jolasak, jokoak, poz-oihuak, barreak, lasterketak eta lasaialditxoak. Eskuak bizkor, baloia hartzeko, begiak zurt eta bizi, lagunak bilatzeko,…

Arrastirian, umeak pozik itzuli ziren gurasoengana. Animatzaile-taldea garatutakoaren azterketa egiten hasi zenean, neska berri batek bere poza erakutsi zuen, ume batek eskumuturreko bat eman ziolako. Eskumuturreko soil hark intentzio handia erakusten zuen. Animatzailearen lehenengo eguneko urduritasuna sumatu zuen umearena.

Zure ondokoaren adeitasuna, gauza txiki batez asko adierazi nahi duenarena, eskertzen jakin behar da. Horixe da erronka.

#Egunonak #DBH

Page 9:  · Web viewGehiegitan ikusi dugu gure arrazoiak eta iritziak besteei inposatu edo ezarri nahia larrutik ordaintzen dugula. Beharbada, lortuko dugu inoren ideiak ezeztatzea, baina

GOGOETARAKO

Zenbat aldiz ematen dituzu eskerrak egunean? Zer egiten duzu besteen alde, zer arrazoi ematen diezu, zure presentzia eskertzeko?

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=q_qRZwiUzGA

IRUDIA

OTOITZA

Ikasleei zerbaitengatik eskerrak emateko esaten zaie. Ozenki edo isilean egin dezakete, otoitz-giroan.

Andre Maria, Kristauen Laguntzailea, egin otoitz gure alde

#Egunonak #DBH

Page 10:  · Web viewGehiegitan ikusi dugu gure arrazoiak eta iritziak besteei inposatu edo ezarri nahia larrutik ordaintzen dugula. Beharbada, lortuko dugu inoren ideiak ezeztatzea, baina

Ostirala, azaroaren 10a

BARKAMENA ESKATZEA EZ DA KOLDARREN KONTUA

AGURRA

Egun on! Nork ez du inoiz platerik apurtu? Nork ez du inoiz hutsik egin? Nik, zuetako askok bezala, plater bat baino gehiago apurtu dut. Huts asko egin ditut. Gure bizitzan hainbat “plater” apurtu edo hautsi ditugu, hainbat huts egin ditugu,… eta horiek konpontzen saiatu gara. Jesus Nazaretekoak barkatzen eta barkamena eskatzen/jasotzen ikasteko esaten digu.

EBANJELIOA: Mateo 18, 21-35

«Orduan, hurbildu zitzaion Pedro Jesusi eta galdetu zion: “Jauna, senide batek bidegabekeriaren bat egiten badit, zenbat aldiz barkatu behar diot? Zazpi aldiz?” Jesusek erantzun zion: “Zazpi aldiz ez, zazpi milatan zazpi aldiz. Hain zuzen, zerbitzariekin kontuak garbitu nahi izan zituen erregearekin bezala gertatzen da Jainkoaren erregetzarekin. Kontuak garbitzen hasi orduko, milioi asko zor zizkion zerbitzari bat eraman zioten. Honek ez zuen zerez ordaindu, eta nagusiak bera, emaztea, seme-alabak eta ondasun guztiak saltzeko agindu zuen, zorra ordainarazteko. Zerbitzariak, orduan, nagusiaren oinetan ahuspezturik, eskatu zion: “Emadazu astia, eta dena ordainduko dizut”. Nagusiak, errukiturik, dena barkatu eta libre utzi zuen zerbitzaria. Baina zerbitzari hark, irten orduko, diru pixka bat zor zion zerbitzu-lagun batekin egin zuen topo eta, lepotik heldurik eta ito beharrean, esaten zion: “Emadak zor duana”. Laguna oinetara erori zitzaion, erreguka: “Emadak astia, eta dena ordainduko diat”. Baina hark ezetz. Eta joan eta kartzelan sartu zuen, zorra ordaindu arte. Gertatua ikusirik, beste zerbitzariak biziki nahigabetu ziren, eta guztiaren berri nagusiari ematera joan ziren. Orduan, nagusiak zerbitzari hari berriro dei egin eta esan zion: “Zerbitzari gaizto hori! Horrenbesteko zorra barkatu diat nik, erregutu didaalako. Ez al huen hik ere heure lagunaz errukitu behar, ni hitaz errukitu nintzen bezala?” Eta, haserre bizitan, zigorpean utzi zuen nagusiak, zor guztia ordaindu arte. Berdin-berdin egingo dizue zeruko nire Aitak, senideok elkarri bihotzez barkatzen ez badiozue».

GOGOETARAKO

Berdin jokatzen duzu barkatzen duzunean eta barkatzen dizutenean? Zure bizitzan, bada oraindik zure barkamenaren zain dagoenikk? Barkatuko diozu inoiz?

#Egunonak #DBH

Page 11:  · Web viewGehiegitan ikusi dugu gure arrazoiak eta iritziak besteei inposatu edo ezarri nahia larrutik ordaintzen dugula. Beharbada, lortuko dugu inoren ideiak ezeztatzea, baina

BIDEOA: El dolor del perdón – Tomás Martínez: https://vimeo.com/222328756

IRUDIA

OTOITZA

Aita ona eta errukiorra,gorespen zuri; gaur eskerrak ematen dizkizut zure maitasun samur eta errukitsuagatik,nire hutsak barkatu eta baztertzeagatik,horiek zure niganako maitasuna ez gutxitzeagatik.Gaur grazia berezia eskatu nahi dizut:emaiozu nire bihotzari nire anaien ahultasuna ulertu ahal izatea,mindu nautenak agian minduta egon direla ulertzea.Emadazu, ene Jainkoa, bihotz zabala,adeitsua eta errukiorra,zurea bezalakoa.Jauna, emadazu zure bihotzazmaitatzearen grazia. Amen.

#Egunonak #DBH