· Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da...

29
PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE Programazio didaktikoa 2urte © giltza-edebé 1 EUSKADI giltza

Transcript of  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da...

Page 1:  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE

Programazio didaktikoa

2urte

© giltza-edebé 1

EUSKADI

giltza

Page 2:  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE

Aurkibidea

1. Lehenengo zikloko xedeak eta gaitasunak

2. Helburuak 2 urte

3. Ebaluazio-irizpideak

4. Edukiak

5. Zehar-lerroak

6. Ebaluatzeko tresnak eta prozedurak

7. Metodologia

8. Espazioa eta denbora nola antolatu

9. Ikasmaterialak eta baliabide didaktikoak

10. Aniztasunaren trataera

11. IKTak ikasgelan sartzeko estrategiak

12. Etxekoen eta eskolaren arteko harremana

13. Programazio didaktikoa emaitzetan islatzen den baloratzea

© giltza-edebé 2

Page 3:  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE

1. Lehenengo zikloko xedeak eta gaitasunakHaur Hezkuntzaren xedea da haurren garapen fisikoan, sentsorialean, afektiboan, sozialean eta intelektualean parte hartzea, haien eskubideak errespetatuz eta ongizatea kontuan hartuz.

Haur Hezkuntzan pixkanaka arreta eskainiko zaie garapen afektiboari; mugimenduari eta gorputza kontrolatzeko ohiturei; komunikazioaren eta hizkuntzaren adierazpenei; bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako oinarrizko arauei, eta haurrak bizi diren inguruneko ezaugarri fisikoez eta sozialez jabetzeari. Haurrei bidea erraztuko zaie beren buruaren irudi positiboa eta orekatua eraikitzeko, eta autonomia pertsonala hartzeko.

Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan, haurrek honako gaitasun hauek garatuko dituzte:

a. Ekintzaren bidez, nork bere gorputza eta kideena ezagutzea, ekiteko gaitasuna baloratzea eta desberdintasunak errespetatzen ikastea. b. Familia, ingurune naturala, soziala eta kulturala aztertzea eta esploratzea, jolasaren bitartez, eta jakin-mina eta behatzeko jarrera garatzea.c. Pixkanaka autonomiaz jardutea eguneroko bizimoduko jardueretan (elikadura, higienea, osasuna, segurtasuna eta atsedena) eta ingurunea errespetatzeko ohiturak hartzea. d. Nork bere buruaren irudi erreala eraikitzea eta gaitasuna afektiboa garatzea.e. Kideekin eta helduekin harreman positiboak ezartzea; bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako oinarrizko arauez jabetzea; gatazkak modu baketsuan konpontzen trebatzea, eta pixkanaka nork bere jarrera zenbait egoeratan erregulatzea.f. Hainbat hizkuntzatan eta adierazpidetan komunikatzeko trebetasuna garatzea, nork bere beharrizanak adierazteko eta besteen eskaerak ulertzeko.g. Lehenengo urratsak egitea trebetasuna logiko-matematikoetan; irakurketan; idazketan, eta mugimenduan, keinuan eta erritmoan.h. Sormena garatzea.i. Zientziak ezagutzen hastea.j. Atzerriko hizkuntza bat ikasten hastea, esperimentu bidez.

© giltza-edebé 3

Page 4:  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE

2. Helburuak 2 urteHizkuntzaren garapena, ikasprozesuaren gunea Literatura-testu laburrak (ipuinak, kontakizunak) ulertzen eta errezitatzen hastea, gozatuz eta interesa erakutsiz. Hizkuntza komunikatzeko, eta ideiak, sentimenduak eta nahiak adierazteko erabiltzea. Teknologia berriak erabiltzen hastea.

Nork bere gorputza ezagutzea eta pixkanaka kontrolatzea Nork bere gorputza ezagutzea, eta hark zer gaitasun dituen jakitea. Gorputzak mugitzeko, sentitzeko eta adierazteko eskaintzen dituen aukerak ikertzea.

Jolasa eta mugimendua Arte-adierazpeneko jarduerak egitea, askotariko teknika plastikoak erabiliz. Gorputz-hizkuntzaren, musika-hizkuntzaren eta plastika-hizkuntzaren adierazpenak esploratzen gozatzea.

Inguruneaz ohartzea eta ezagutzeaEguneroko bizimoduko espazioetan orientatzea eta gero eta autonomia handiagoz jardutea.Ingurune naturala eta bertako elementuak ezagutzeko, aztertzeko eta esploratzeko interesa erakustea.Objektu eta elementu ezagunak sailkatzea, zentzumenez bidez behatzeko modukoak diren ezaugarriak kontuan hartuz.

Bizikidetza Beren eguneroko bizimodua zer-nolako ingurunetan garatzen den aztertzea eta esploratzea. Gizartean jokatzeko arauez eta moduez pixkanaka jabetzea. Gure erkidegoko jaietan eta ohituretan parte hartzea eta gozatzea.

Afektibitatearen oreka eta garapena Sentimenduak eta emozioak adierazten hastea.

Bizimodu osasungarri baterako ohiturak hartzea, Osasun Hezkuntza egoki baterako oinarria ezartzeko Ohiturak hartzen hastea: norberaren zaintza, elikadura eta higienea.

© giltza-edebé 4

Page 5:  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE

3. Ebaluazio-irizpideak

Hizkuntzaren garapena, ikasprozesuaren gunea Pixkanaka ahozko hizkuntza adierazteko eta komunikatzeko erabiltzea, adinari dagokion lexikoa erabiliz. Askotariko ahozko mezuak ulertzea: kontakizunak, azalpenak, ipuinak, abestiak, etab. Komunikazio-egoeretan arretaz eta errespetuz entzutea.

Nork bere gorputza ezagutzea eta pixkanaka kontrolatzea Pixkanaka gorputzeko atal nagusiak ezagutzea eta non dauden jakitea. Oreka eta koordinazioa garatzea. Gorputzak mugitzeko, sentitzeko eta adierazteko eskaintzen dituen aukerak ikertzea.

Jolasa eta mugimendua Arte-hizkuntzetako eta ikus-entzunezko hizkuntzetako teknika errazak eta materialak erabiliz adieraztea, eta zer aukera ematen dituzten esploratzeko interesa izatea. Musika-jardueretan (abestiak, entzunaldiak) gozatzea eta gogotsu parte hartzea.

Inguruneaz ohartzea eta ezagutzea Inguruneko objektuak eta elementuak identifikatzea, eta haien ezaugarri eta erabileretako batzuen berri izatea. Ingurune naturala ezagutzeko eta errespetatzeko jakin-mina eta interesa erakustea, eta urtaroetan izaten diren aldaketak identifikatzea. Ingurune hurbileko animalia eta landare batzuk identifikatzea eta izendatzea. Elementuak eta bildumak multzokatzea eta alderatzea, berdintasunei eta desberdintasunei erreparatuta (tamaina, forma eta kolorea).

Bizikidetza Gure erkidegoko ohiturak et jaiak ezagutzea, eta kultura-adierazpenak balioestea eta errespetatzea.

Afektibitatearen oreka eta garapena Gero eta gaitasun handiagoa izatea emozioak adierazteko.

Bizimodu osasungarri baterako ohiturak hartzea, Osasun Hezkuntza egoki baterako oinarria ezartzeko Gero eta autonomia handiagoa izatea norberaren ongizatearekin, elikadurarekin, higienearekin, atsedenarekin eta osasunarekin zerikusia duten

© giltza-edebé 5

Page 6:  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE

jardueretan.

4. Edukiak 2 urteLehenengo zikloan, arreta berezia eskainiko zaio oinarrizko osasun- eta ongizate-ohiturak hartzeari, motrizitate-trebetasunak eta manipulatzeko trebetasunak hobetzeari, hizkuntza garatzeari, kideekin lotura afektiboak egiteari, eta pixkanaka sentimenduen eta emozioen adierazpena erregulatzeari.

Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan, esperientzia-eremu hauek garatuko dira nagusiki:

Hizkuntzaren garapena, ikasprozesuaren gunea- Ipuineko elementu nagusiak ulertzea eta pertsonaiak identifikatzea. P

- Ahozko tradizioko testuak ulertzea: poemak, abestiak eta ipuinak. P

- Adinari eta bizipenei dagokien lexikoa berez erabiltzea. P- Tresna teknologikoak (ordenagailua) komunikaziorako elementu gisa erabiltzen hastea. P- Bitarteko teknologikoen bidez proiektatutako istorioak, ipuinak eta kontakizunak entzutea eta ulertzea. P

- Teknika plastikoak aplikatzea: pinturaz estanpatzea; papera urratzea eta itsastea; zenbait tresna erabiliz pintatzea. P

- Abestiak ulertzea eta interpretatzea. P

- Maskotaren abestia. K

- Entzunaldietan musika-jarduerekin gozatzea. B

- Musika-jardueretan (adibidez, abestietan) parte hartzeko interesa izatea. B- Gorputzarekin soinuak eta erritmoak sortzea (abestea, txalokatzea, zapatatzea). P

Nork bere gorputza ezagutzea eta pixkanaka kontrolatzea- Gorputzeko atal batzuk identifikatzea: eskuak, begiak, sudurra, ahoa… P

- Nork bere gorputza identifikatzea. P

- Pentsamen logikoa, ikusizko arreta eta erlazionatzeko gaitasuna garatzea. P

Jolasa eta mugimendua- Gorputzaren motrizitate-trebetasunak identifikatzea eta esploratzea. P

- Sentipenak ukimenaren bidez esploratzea. P

- Motrizitate xehea garatzea. P

© giltza-edebé 6

Page 7:  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE

Inguruneaz ohartzea eta ezagutzea- Kolore gorria, urdina eta horia identifikatzea eta bereiztea. P

- Objektuak bereiztea eta alderatzea, forma, tamaina eta kolorea kontuan hartuz. P

- Ingurune hurbila esploratzea: ikasgela. P

- Ikasgelako guneak eta objektuak identifikatzea. P

- Kontsumo Hezkuntza: jostailuak zaintzea. B

- Paisaiako elementuak identifikatzea udazkenean (hosto iharrak), neguan (hotza eta elurra), udaberrian (loreak, tximeletak) eta udan. P

- Ingurumen Hezkuntza: ingurune naturala errespetatzea. B

- Jantzi beroekin zerikusia duen lexikoa: txanoa, bufanda, eskularruak. K

- Ingurune hurbileko animaliak: behia, oilarra eta ahatea. K

- Udako jardueretan parte hartzeko gogoa izatea: baldearekin, palarekin eta eskuarearekin hondartzan jolastea. B

Bizikidetza- Ikasgelako maskota: Max. K

- Hezitzailearen eta ikaskideen eta eskolakideen izenak zein diren jakitea. K

- Irakaslea eta ikaskideak identifikatzea, eta haiekin harremanak izatea. P

- Gabonetako elementuak: apaingarriak, zuhaitzeko bolak eta izarra. K

- Etxeko eta senideekin egiten diren jardueretan parte hartzeko interesa. B

- Ohiturak eta tradizioak identifikatzea: Gabonak, inauterietako mozorroak. P

Afektibitatearen oreka eta garapena- Emozio Hezkuntza: sorpresa- eta alaitasun-sentimenduak jolasean, alaitasun- eta goibeltasun-sentimenduak, maitasuna eta arreta emozionala. B

Bizimodu osasungarri baterako ohiturak hartzea, Osasun Hezkuntza egoki baterako oinarria ezartzeko- Ohiturak (elikadura): koilara, solidoak jatea eta mastekatzea. B

- Ohiturak (osasuna eta higienea): eskuak garbitzea, jardueraren ondoren atseden hartzea, esfinterrak pixkanaka kontrolatzea. B

- Ohiturak (janztea): helduei laguntzea janztean eta pixoihala aldatzean. B

- Ohiturak (helduekin eta beste haur batzuekin erlazionatzea): agurtzea. B

- Ohiturak (erantzukizuna eta lana): ikasgela txukuntzen laguntzea, esekitokia eta paperontzia erabiltzea, agindu errazak betetzea eta behar bezala esertzea. B

- Osasun Hezkuntza: hotzetik babestea. B

© giltza-edebé 7

Page 8:  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE

- Ohiturak (aisia eta jolasa): jostailuak partekatzea, ordenan mugitzea. B

© giltza-edebé 8

Page 9:  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE

5. Zehar-lerroak

Zehar-lerroak esperientzia-eremu guztietan hartzen dira kontuan eta haurra gizartean gara dadin garrantzitsuak diren balioak jorratzen dituzte: balio demokratikoak, gizalegezkoak eta etikoak.

Giza Eskubide eta Bake HezkuntzaGiza Eskubide eta Bake Hezkuntzak gogoetaren bidez honako hauek lortzen lagun dezake:- Inguru hurbileko bizikidetza-arauak ezagutzen eta onartzen.- Ezarritako printzipioekin eta arauekin koherenteak diren jokabide-ohiturak hartzen.- Bizikidetza erraztera zuzendutako arau sozialak nork bere gain hartzen.- Bizikidetza: besteekiko errespetua, jostailuak eta gauzak partekatzea, talde-jolasetan parte hartzen.- Aniztasuna errespetatzea: banako bakoitza desberdina dela ohartzea.- Gatazkak bide baketsuen bidez konpontzea: elkarrizketa erabiltzea gatazkak konpontzeko.

Sexu Berdintasunerako hezkuntzaLanaren helburua eta edukia bi sexuen erabateko errespetua garatzea da, inolako bereizketarik egin gabe.

- Ikasgelan eremuak sortzea, bizipena errazteko bi rolen sinbolizazioaren bidez.- Eguneroko bizitzako jarduerak sexu batek zein besteak bete ahal izatea gauza normaltzat hartzea.

Osasun HezkuntzaOsasun Hezkuntzak honako esparru hauek hartzen ditu, besteak beste:

- Elikadura eta nutrizioa: dieta orekatua sustatzea.- Jarduera fisikoa: nork bere gorputza ezagutzea, eta pixkanaka gorputz osoaren eta atalen koordinazioa eta kontrola garatzea.- Istripuei aurrea hartzea: eguneroko bizimoduko arrisku batzuez ohartuz joatea.- Norberaren zainketa: higiene- eta osasun-ohiturak garatzea.- Oreka psikikoa eta emozionala: harreman afektiboak ezartzea, interesak eta motibazioak erakustea…

Bide HezkuntzaHelburua herritar kontzientzia garatzea izanik, espazio publikoan ibiltzeko oinarrizko arauak ezagutarazten dira; esate baterako:

- Kalea nondik zeharkatu behar den jakitea.- Norberaren etxea eta kalea kokatzea.- Semaforoaren koloreak interpretatzea.

© giltza-edebé 9

Page 10:  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE

- Udaltzainak identifikatzea.

Ingurumen HezkuntzaHelburua haur bakoitza bere ingurunearekin harremanetan jartzea eta harreman hori errespetuzkoa izatea da. Horretarako lortu nahi da haurra kritikoa izatea, gizarte-arazoekiko elkartasuna erakustea eta gizartean duen zereginaz jabetzea.

Ingurumen-kontzientzia garatzea. Ingurumen-arazoekin sentibera bihurtzea. Ingurumenarekin zerikusia duten zenbait bizipen izatea.

Kontsumo HezkuntzaKontsumo Hezkuntzaren bidez haurra ohartuko da zein diren funtsezko beharrizanak eta zein ez.

Jostailuak eta bestelako materialak behar bezala zaintzea.

© giltza-edebé 10

Page 11:  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE

6. Ebaluatzeko tresnak eta prozedurak

Haur Hezkuntzan, ebaluazioa hezkuntza-prozesuaren parte da, ohikoa eta iraunkorra. Halakoa izanik, datu garrantzitsuak eskuratzeko bide ematen du, eta ondorioz, erabakiak hartzen laguntzen du, ikasteko eta irakasteko prozesuak hobetzeko.

Ebaluazioaren xedea barneratutako ezaguerak identifikatzea da; halaber, esperientzia-eremu bakoitzeko ebaluazio-irizpideen arabera jakitea haur bakoitzak zenbateraino lortu dituen helburuak, eta zer erritmo eta zer-nolako bilakaera izan dituen.

Ebaluazioak hezigarria, etengabea eta globala izan behar du. Globala izanik, nortasunaren alderdi guztien garapena aztertzea ahalbidetzen du, baita etapako helburu orokorretan nahiz esperientzia-eremu bakoitzean jasotako gaitasunak baloratzea ere. Etengabea da, ezin baita hezkuntza-prozesutik banandu. Hezigarria da, hezkuntza-prozesua arautzen eta orientatzen laguntzen baitu, prozedurak eta emaitzak hobetuz, eskura jartzen duen informazio guztiari esker.

Haur Hezkuntzako ebaluazioa eta ikasteko eta irakasteko prozesua estuki loturik daude. Etapa honetan bereziki erreparatuko zaie ikasle bakoitzaren ezaugarriei, ebaluazioak benetan balio dezan, haurraren garapenean eta ikasprozesuan zer gertatzen den detektatzeko, aztertzeko eta baloratzeko. Hala, aukera sortzen da hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren beharrizanetara moldatzeko.

Ebaluazioa hiru modutara egitea proposatzen da:

Hasierako ebaluazioa: ikaslea ikasturte-hasieran nola dagoen erakusten digu. Hasierako ebaluaziorako proposatzen ditugun tresnak banakako behaketa eta gurasoekiko elkarrizketa dira. Etengabeko ebaluazioa: ikasleak ikaskuntza-prozesuan egiten dituen aurrerapenak eta aurkitzen dituen zailtasunak erakusten dizkigu. Amaierako ebaluazioa: haurrak eskuratu dituen gaitasunen berri ematen digu.

Proiektuan hainbat tresna eskaintzen dira behaketa eta ebaluazioa errazte aldera:

Hasierako ebaluazioa:— Jarrerak, autonomia eta trebetasunak aztertzeko galdera sorta.

Etengabeko ebaluazioa:— Egokitze-aldia baloratzeko irizpideak.— Ohiturak aztertzeko irizpideak.— Curriculum-edukiak baloratzeko irizpideak.

Amaierako ebaluazioa:— Ohiturak aztertzeko irizpideak.— Curriculum-edukiak baloratzeko irizpideak.

7. Metodologia

© giltza-edebé 11

Page 12:  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE

Metodologian islatzen da hezkuntza-jardunaren berri ematen duen eta jardun hori zehazten duen erabaki multzoa. Etapa honetako proposamen pedagogikoak esperientzietan, jardueretan eta jolasean oinarrituko dira, eta haurrengan pixkanaka sustatuko dute lan-ohiturak hartzea. Gainera, bakoitzaren berezitasunak errespetatuko dituzte, ikasteko erritmo guztiak eta autonomiaren garapena kontuan hartuz, eta talde-lana ere bultzatuko dute.

Proposamen pedagogiko guztiak maitasunezko eta konfiantzazko giro batean aplikatuko dira, haurren autoestimua eta gizarteratzea sustatzeko.

Metodologiaren oinarriak

Haur Hezkuntzako hezkuntza-jarduna zehazterakoan, hainbat ildo metodologikotatik abiatzeko aukera izanagatik ere, komeni da ekintza didaktikoaren funtsezko ideia batzuk aintzat hartzea. Honako hauek dira Haur Hezkuntzako jardunaren erreferentziak:

Ikusmolde globala. Halako ikuspegiak haurrei lagundu egiten die ikasprozesuko esperientziei modu globalean ekiten, afektibitatearekin, adimenarekin eta adierazpenarekin zerikusia duten mekanismoak erlazionatzen baitituzte.

Ikaskuntza esanguratsua. Ikasteko modua esanguratsua eta zentzuduna izan dadin, askotariko erlazioak ezarri behar dira haurrek badakitenaren eta ikasi behar dutenaren artean. Horri esker ezaguerak uztartuko dira, eta posible izango da egoera batean ikasitakoa beste egoera eta inguru batzuetan aplikatzea.

Aniztasunaren trataera. Aniztasunari erantzutea haur bakoitza bakarra dela onartzea da; bakoitzak bere historia duela; bere afektu, motibazio, beharrizan eta interesak dituela; bere estilo kognitiboa duela, etab. Horregatik, hezkuntza-jardunak irekia eta malgu izan behar du, eta askotariko aukerak eskaini behar ditu, haur guztientzat egokia izateko eta desberdintasunak errespetatzeko.

Jolasa. Jolasa da etapa honetako baliabide didaktikoetan garrantzitsuenetako bat. Haurrek jolasa (mugimendu-jolasa, imitazio-jolasa, jolas sinbolikoa…) baliatzen dute ingurunea ezagutzeko, pentsatzeko eta beren nahiz ingurukoen emozioetara iristeko.

Ikasleen jokabide aktiboa. Haurrentzat jarduna ezinbestekoa da garatzeko eta ikasteko. Eginez ikasi behar dute, prozesuetan azterketa, manipulazioa, esperimentazioa eta gogoeta baliatuz.

Ingurua edo giroa. Hezkuntza-jarduna planifikatzerakoan, argi izan behar da inguru eta giro guztiek ez dituztela ezaugarri berberak, ezta hezigarri izateko aukera berberak ere. Elementu fisikoak (materialak, espazioa, denbora), kultura arlokoak (ohiturak, arauak, balioak) eta afektuzkoak (haurren arteko harremanak, familiak, beste heldu batzuk…) erabakigarriak izan daitezke, haurren gaitasunak sustatzeko edo eragozteko.

Espazioak. Eskolako eremu guztiak dira hezkuntza-jardunerako toki egokiak, denetan gertatzen baita ekintza-elkarrekintza-komunikazioa. Antolatzeko orduan leku horietan izan ohi direnen interesak eta beharrizanak asetzera jo behar da. Aproposak izan behar dute honako hauetarako: mugimenduak, afektua, jolasak, esplorazioa, komunikazioa, harremanak, atsedena, ikaskuntza, etab.

© giltza-edebé 12

Page 13:  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE

Materialak. Aukeratutako materialek erraztu eta sustatu egin behar dituzte, besteak beste, aurkikuntzak egitea, behatzea, sinbolizatzea eta adieraztea. Hezkuntzarako material egokiak izango dira edozein motatako elementu eta objektuak, baldin eta neska-mutikoek eta materialek elkarri eragiten badiote, eta elkarrekintza hartatik zerbait ikasten bada.

Denbora. Denbora eskolako bizimodua antolatzeko tresnatzat hartuko da; baina horrez gain, kontuan izango da neska-mutikoen nortasuna eraikitzen laguntzeko elementu garrantzitsua dela. Denbora antolatzeko modua beti izango da malgua eta naturala, aukera izateko, jarduerak ez ezik harremanak, parte-hartzea, gogoeta eta eztabaida ere sortzeko.

TIK-TAK proiektuaren orientabide metodologikoak

TIK-TAK proiektuko materialek neska-mutikoei garapen-bidean laguntzen diete, lortutakoa edo ikasitakoa finkatuz eta zabalduz; komunikatzeko, adierazteko eta ingurune soziala eta naturala ezagutzeko bideak erakusten dizkiete; beren buruaren irudi orekatua sortzen laguntzen diete, baita bizikidetzarako behar diren ohitura eta jokabideak barneratzen ere.

Proposamen pedagogikoak eta jarduerak haurren garapen- eta ikaskuntza-prozesuak errespetatuz eginak dira.

Unitate didaktikoak

Unitate didaktikoetan curriculumak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko mailetako bakoitzerako ezarritako edukiak garatzen dira. Unitate didaktiko bakoitzeko edukiak hurrenkera jakin baten arabera antolatu dira, esperientzia-eremu bakoitzeko logika eta inplikatutako prozesu psikologikoak errespetatuz. Ikaskuntza-segida bakoitza ikasgelan egindako lanaren zati bat biltzen duen fitxa baten inguruan antolatuta dago.

Maskotak presentzia handia du ikaskuntza-sekuentzietan; horregatik, motibazio bat ageri da, irakasleari iradokitzeko zer egin daitekeen ikasgelan maskotaren peluxe edo txotxongiloarekin jarduerei ekin baino lehen.

Motibazioaz gain, sekuentzia bakoitzak honako hauez osatuta: Aldez aurreko jarduerak: haurraren inguruko elementuak manipulatzea, elkarri eragitea, eta esperimentatzea. Fitxako jarduera: bi aukera daude, ikasleen heldutasunaren eta bilakaeraren arabera erabakitzekoak. Ondorengo jarduerak: sendotzeko, zabaltzeko eta finkatzekoak.

Ikasi eta ikasi

Ikasturtean zehar irudiak bilduz (argazkiak, marrazkiak, etab.), ikasle bakoitzaren historia jasoko da: lorpenak, harreman afektiboak, garapena, bere buruaz duen irudia, etab.

© giltza-edebé 13

Page 14:  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE

Plastika-lantegia eta zientzia-lantegia

TIK-TAK proiektuko unitate bakoitzean, plastika-lantegi bat eta zientzia-lantegi bat egiteko proposatzen da.

Plastika-lantegia proposamen esperimentala da, askotariko teknika plastikoen bidez haurrari sormena erakusteko aukera ematen diona.

Zientzia-lantegia zentzumenen bidez esperimentatzeko proposamen bat da, haurrari ingurune fisikoa eta haren elementuak ezagutzeko aukera ematen diona.

Ohituren horma-irudiak

Hartutako portaera mota bat da ohitura, haurrak une egokian aplikatzen duena, modu seguruan eta egokiro, helduen kontrolik gabe. Bi urteko umeen kasuan estuki loturik dago eguneroko eginkizunetan norberaren autonomia garatzeari.

Ohiturak hartzeko prozesua: Prestakuntza. Ikaslearen heldutasun-maila kontuan hartuta, helburu argi batzuk ezarri (zer nahi dugun ohitura bihurtu), jokaerak identifikatu, eta hurrenez hurreneko ekintza txikiagotan bereizi, eta haiek gauzatzeko jarduerak prestatu behar dira. Ikaskuntza. Aurreikusitako jarduerak praktikan jartzen dira egoera adierazgarrietan. Hasieran, okerrak onartu, baina gero eta zehaztasun handiagoa bilatzen joan beharra dago, etengabeko errepikapenen bidez (errutina bihurtuz). Jokaeraren automatizazioa. Egoera berrietan jarduera berriak egin ahala, sustatu nahi den jokaera berezko jokaera bihurtuko zaio haurrari. Sendotzea. Jokaera modu sistematikoan erabiltzea hala behar den egoeretan.

© giltza-edebé 14

Page 15:  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE

8. Espazioa eta denbora nola antolatu

EspazioaLehenago esan bezala, eskolako eremu guztiak dira hezkuntza-jardunerako toki egokiak, eta antolatzeko orduan, leku horietan izan ohi direnen (ikasleen, familien eta profesionalen) interesak eta beharrizanak asetzera jo behar da.

Ikasgelaren antolaera

Ikasgela irizpide malgu bati jarraituz antolatu behar da, espazioa eguneroko jardueretara egokitzeko eta beharrizanen arabera aldatzeko aukera izateko.

Hona hemen aintzat izan beharreko zenbait puntu:• Ikasleak erraztasunez mugitzeko aukera izan behar du, eta eskumenean izan behar ditu material guztiak.• Espazio komunek harreman sozialak erraztu behar dituzte, eta talde-kontzientzia hartzen lagundu.• Banaketak funtzionala izan behar du, eta estetikoa aldi berean.• Espazioaren antolaerak haurrei behatzea erraztu behar du, irakasleak haien jarrerak baloratu ahal izan ditzan, arauak nola betetzen dituzten ikusi, eta abar.• Espazioen banaketak lana talde handian, talde txikian edo banaka egitea ahalbidetu behar du.

• Motrizitate xehearen txokoa: harea, zerrautsa, irina, plastilina, klarionak, argizariak, paperak…• Urtaroen txokoa: urtaro bakoitzaren elementu bereizgarriak, eguraldiaren erregistroa…

Denbora

Haur-eskolako denbora hezkuntza-jarduneko elementu garrantzitsua da, haurren nortasuna eraikitzen laguntzen baitu. Eguneroko denborak ezartzerakoan, marko iraunkor batetik abiatzea komeni da, haurrek aukera izan dezaten erritmoak barneratzeko (oreka eta segurtasuna sentituz), beren beharrizanetarako (elikadura, higienea, atsedenaldia eta jarduera) astia izateko eta beren jarduerak nahierara antolatzeko (jolasak hasi, garatu eta amaitu).

Gomendagarri deritzogu ordutegi bat izateari, jardueren erregulartasunaren kontzientzia hartzeko. Denboraren planifikazioak ere malgua izan behar du, ezustekoetara edota haur bakoitzaren banakako lan-erritmora egokitzeko.

2 urteko haurren ikasgelarako proposatzen dugun lan-eskeman honako hau sartzen da: ipuinak (unitateko ipuinak eta betiko ipuina), unitateko fitxak (lau asterako), Gidaliburuetako jarduera osagarriak, Irakurketa eta idazketa koadernoetako fitxak, grafomotrizitate-fitxak eta bestelako jarduera batzuk, hala nola psikomotrizitatea, musika eta plastika.

ASTELEHE ASTEARTEA ASTEAZKEN OSTEGUN OSTIRALA

© giltza-edebé 15

Page 16:  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE

NA A A1. Goizez Ipuina Ipuina

ulertzea1 fitxa Psikomotri

zitateaPlastika

Arratsaldez

Txokoak Musika Txokoak Jolasak Txokoak

2. Goizez Hizkuntza Jarduera osagarriak

1 fitxa Psikomotrizitatea

Musika

Arratsaldez

Txokoak Plastika Txokoak Jolasak Txokoak

3. Goizez Jarduera osagarriak

Esperimentazioa

1 fitxa Psikomotrizitatea

Plastika

Arratsaldez

Txokoak Musika Txokoak Jolasak Txokoak

4. Goizez Hizkuntza Jarduera osagarriak

1 fitxa Psikomotrizitatea

Musika

Arratsaldez

Txokoak Plastika Txokoak Jolasak Txokoak

5. Goizez Jarduera osagarriak

Eskulanak 1 fitxa Psikomotrizitatea

Plastika

Arratsaldez

Txokoak Musika Txokoak Jolasak Txokoak

6. Goizez Betiko ipuina

Betiko ipuinaulertzea

1 fitxa Psikomotrizitatea

Musika

Arratsaldez

Txokoak Plastika Txokoak Jolasak Txokoak

© giltza-edebé 16

Page 17:  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE

9. Ikasmaterialak eta baliabide didaktikoak

Ikasprozesua esanguratsua izan dadin, garrantzitsua da baliabide didaktikoak eta materialak ondo aukeratzea. Materialak eta ekipamendua aukeratzerakoan, irizpide batzuk hartu behar dira kontuan; esate baterako:

Haurren ekimenen eta jardueren berme izan behar dute eta ikertzeko, bilatzeko, esploratzeko, eta abarretarako balio behar dute. Balioaniztunak izan behar dute, hainbat ekintza, erabilera eta esperientzia ahalbidetzekoak. Askotarikoak izan behar dute, eta arlo guztien garapena sustatu: motorra, sentsoriala, kognitiboa, linguistikoa, afektiboa eta soziala.

2 urteko haurren ikasgelako hezkuntza-jarduna bideratzeko, honako material hauek eskaintzen dira TIK-TAK proiektuan:

Ikaslearen materialak: «Elkarrekin hezi» aldizkaria.

«Ikasi eta ikasi» koadernoa.

Maxen ipuinak (bi unitate didaktiko bakoitzeko).

Audio-CDa: Unitateetako ipuinen lokuzioak; abestiak eta playbackak, eta entzunaldiak.

6 unitate didaktiko, hiru koadernotan: 0. eta 1. unitateak lehenengo hiruhilekorako, 2.a eta 3.a bigarren hiruhilekorako, eta 4.a eta 5.a hirugarrenerako.

Plastika-lantegia: teknika plastikoak esperimentatzeko eta eskulanak egiteko.

Eranskailuak eta trokelatuak, unitateetako fitxak osatzeko.

Hiruhilekoko txostenak.

Irakaslearen materiala eta ikasgelarako materiala: Audio-CDa: unitateetako ipuinen lokuzioak, abestiak eta playbackak, entzunaldiak, errutinak eta abestien kutxa.

Ikus-entzunezko DVDa: marrazki bizidunak; guraso batzuek seme-alabekin hitz egiten dute inguru hurbilean gertatzen diren gauzez: otorduak, jaioko den senide bat…

Kudeaketa-CDa, irakaslearentzako eta ikasgelarako baliabide digitalak dituena.

Unitateetako horma-irudiak (bat unitateko).

Urtebetetzeetarako horma-irudia.

Maxen ipuinetako laminak.

Betiko ipuinen laminak eta trokelatuak.

© giltza-edebé 17

Page 18:  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE

Fototxartelak.

Ohituren horma-irudiak.

Maxen peluxea.

© giltza-edebé 18

Page 19:  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE

10. Aniztasunaren trataera

Aniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara moldatzeko, adin hauetan berebiziko garrantzia baitute bakoitzaren erritmoak eta heltze-prozesuak.

Haur bakoitzaren beharrizanei erantzuteko eta haur guztiek etapako helburuak diskriminaziorik gabe erdiesteko, ezinbestekoa da ikastetxe guztietan aniztasuna kudeatzeko neurriak hartzea, besteak beste:

Sendotzeko eta sakontzeko jarduerak

TIK-TAK proiektuan hainbat jarduera diseinatu eta planifikatu dira, aniztasunari aurre egiteko: sendotzeko jarduerak (oinarrizkoak) eta sakontzeko jarduerak (zabaltzekoak).

Sendotzeko jarduerak aproposak dira gutxieneko edukiak barneratzeko ere arazoak dituzten ikasleentzat. Sakontzeko jarduerak, berriz, egokiak dira oinarrizko edukiak aise gainditzen dituzten ikasleentzat.

Maila askotarako jarduerak

Maila askotarako balio duten jarduerak diseinatzea da aniztasuna kudeatzeko beste modu bat, halako jardueren bitartez ikasle bakoitzak, eduki jakin bat jorratzean, bere curriculum-gaitasunen mailako jarduera aukeratuko baitu.

Halako jardueretan ikasle guztiek parte hartzen eta laguntzen dute, nork bere trebetasunetatik.

Banakako planak

Banakako planak ikaskideekin partekatu ezin daitezkeen moldaketak behar dituzten ikasleentzat egiten dira. Ikasle horien beharrizanak asetzea da halako planen helburua.

Moldaketak eta egokitzapenak askotarikoak izan daitezke, eta edozer molda daiteke: denborak, jarduerak, metodologia, ebaluatzeko teknikak eta tresnak, nahiz helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak.

Banakako planak Curriculuma Egokitzeko Banakako Agirian zehazten dira. Bertan honako hauek jasotzen dira:

- Ikaslearen datuak.- Agiriaren datuak: hasiera-data, iraupena, parte-hartzaileak eta haien eginkizunak…- Ikaslearen bizitzari eta hezkuntza-prozesuari buruzko informazioa.

© giltza-edebé 19

Page 20:  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE

- Curriculum-gaitasuna.- Ikasestiloa eta motibazioa.- Eskola-, gizarte-, eta familia-ingurua.- Egokitutako curriculum-proposamena.- Jarraipena eta ebaluazioa. Curriculumari buruzko erabakietan eta laguntzeko moduetan egindako aldaketak, etxekoekiko lankidetza, aurreratzeko aukerak…

© giltza-edebé 20

Page 21:  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE

11. IKTak ikasgelan sartzeko estrategiak

Ikus-entzunezko hizkuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta ohikoagoak dira Haur hezkuntzako neska-mutikoen bizimoduan. Hori horrela, garrantzitsua da baliabide didaktikoen multzoan edukitzea. IKTak erabiltzeko eta aplikatzeko modua haurren adinera egokitu behar da, eta lanketa egin behar da, ikus-entzunezko mezuak uler ditzaten.

Haur Hezkuntzan IKTak erabiltzeak erraztu egiten du:◦ Sormena sustatzea.◦ Esperimentazioa eta manipulazioa.◦ Ikasleen ikaskuntza-erritmoak errespetatzea.◦ Talde-lana eta sozializazioa.◦ Jakin-mina eta ikertzeko gogoa.

Honako neurri hauek proposatzen dira, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak sustatzeko:

Ordenagailu, periferiko eta programetara ohituz joatea.

Informazioetara iristeko, irakurtzeko eta aztertzeko aukeren berri izatea.

Marrazketa-programa errazak erabiltzea.

IKTak behar diren jardueretarako leku egokiak prestatzea ikasgelan nahiz ikastetxean.

Tresna teknologikoak erabiltzen hastea: ordenagailua, kamera…

IKTak hezkuntza-jarduneko prozesu guztietara ekartzea.

© giltza-edebé 21

Page 22:  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE

12. Etxekoen eta eskolaren arteko harremana

Oso garrantzitsua da eskolaren eta familiaren arteko lankidetzak ikasturte osoan zehar irautea. Horretarako, eskolak eta familiak informazioa partekatu behar dute, eta haurraren garapenean modu koherentean lagundu.

Lankidetza horri eusteko, eskolaren eta familiaren arteko jarduera hauek proposatzen dira:

Hasierako elkarrizketa. Ikasturtea hasi baino lehen egin behar da. Familiak eta eskolak harremanetan egon behar dute beti: alde batetik, informazioa trukatzeko; bestetik, lankidetza-harremanak sortzeko eta harreman horiei ikasturte osoan zehar eusteko.

Gurasoen bilera. Ikasturtea hasi eta egun batzuetara egin da. Ikastetxearen antolakuntzari eta funtzionamenduari buruzko informazioa eskaintzen zaie etxekoei. Gainera gurasoek jakin nahi duten guztia galdetu eta iritzia eman dezakete.

Unean uneko elkarrizketak. Irakasleak haur bakoitzaren aurrerapenen eta zailtasunen berri eman dezake beharrezko deritzon guztietan, etengabeko ebaluazioan oinarrituz horretarako. Elkarrizketa topagune bat da, haurrari buruzko informazioa trukatzeko, familia-esparruaren eta eskola-esparruaren artean dauden desberdintasunak neurtzeko.

Unean uneko oharrak. Gurasoek ezagutu beharreko kontu pedagogiko, didaktiko, administratibo edo ludikoak jakinarazteko, informazio-oharrak idaztea komeni da.

Guraso-eskola. Guraso-eskolak ikastetxeko familien eta hezkuntza-munduko profesionalen (irakasle, psikologo, pedagogo, psikopedagogoen…) arteko elkargunea dira. Ordu bateko edo biko saioak antolatu ohi dira astero. Eskola horietan gurasoek seme-alaben hazkuntzari eta hezkuntzari buruzko zalantzak eta kezkak partekatzen dituzte, eta profesionalen laguntza eta aholkua jasotzen.

Etxerako gutuna. Unitate bakoitzaren hasieran irakasleak gutun bat emango die etxekoei, unitatean jorratuko diren edukiak, abestiak eta ahozko baliabideak zein izango diren jakinarazteko, eta nahi dituen oharrak egiteko.

Etxerako txostena. Hiruhileko bakoitzaren amaieran, eskuratutako edukien ebaluazioa jasotzen duen diptikoa emango die irakasleak etxekoei.

© giltza-edebé 22

Page 23:  · Web viewAniztasunaren trataera hezkuntza arloko edozein esku-hartzeren oinarrian izan behar da beti, hezkuntza-jarduna ikasle bakoitzaren ezaugarri, beharrizan, interes eta ikasestiloetara

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA – HAUR HEZKUNTZA 2 URTE

13. Programazio didaktikoa emaitzetan islatzen den baloratzea

Ikasturteko programazioaren egokitasuna Emaitzak Hobetzeko proposamena

Eskola-orduen prestakuntza

Pogramazioa/eskola-orduakkoherentziaDenboraren antolaketaJardueren garapena/ikastaldea egokitzapena

Metodologiaren egokitasuna

Interesguneak

Trataera orohartzailea

Motibazioa

EbaluazioaInformazioa

Tresnen baliozkotasuna

Etengabeko ebaluazioa

Informazioa

Aniztasunaren trataerarako neurriak

© giltza-edebé 23