Venus-Afrodita jainkosa artean

download Venus-Afrodita jainkosa artean

If you can't read please download the document

Transcript of Venus-Afrodita jainkosa artean

1. AFRODITA-VENUS JAINKOSAARTEAN Olatz Caminos Uribe 2012-04-20 2. AurkibideaKnidoko AfroditaMiloko Venusa Kapitolioko Venusa Venusen jaiotza. Botticelli 5. Venus eta Kupido. Cranach 6. Venus lotan. Giorgione7. Venus Kupido eta Merkuriorekin. Correggio8. Venus Anadyomene. Tiziano 9. Urbinoren Venusa. Tiziano10. Ispiluko Venusa. Tiziano 3. Aurkibidea 11. Venus eta Adonis. Veronese12. Venus, Adonis eta Kupido. Carracci 13. Venus musikaz gozatzen. Tiziano14. Venus eta Adonis. Heintz15. Marte, Venus eta Maitasuna. Tiziano 16. Venus eta Adonis. Tiziano 17. Ispiluko Venus. Rubens 18. Venus Rokeby. Velzquez 19. Venus itsasoko aparretik jaiotzen.Cornelis de Vos20. Venusen jaiotza. Cabanel 21. Trapuen Venusa. Pistoletto 4. Knidoko AfroditaEgilea: PraxiteleUrtea: ca. K.a. 340Museoa: VatikanoaAfrodita greziar eta erromatarmitologiako pertsonaiarikirudikatuena da artean.Eskultura hau Knido-ko biztanleek jasozuten, jatorriz Kos-ekobiztanleentzat bazen ere. Azkenhauek beste bertsio bat eskatu ziotenPraxiteleri, arropa gehiagorekinjantzita eta jarrera egokiagoan. 5. Miloko Venusa Egilea: Ezezaguna Urtea: K.a. II. mendea Museoa: Louvre Venus Edertasunaren eta maitasunarenjainkosa zen eta usoa eta zisnea zirenberari lotuta zeuden animaliak. Estatua hau 1820an aurkitu zuen Milogreziar irlako nekazari batek. Estatuatikhurbil besaurrearen zati bat aurkituzuten eta baita ezkerreko eskua ere sagarbati eusten, Parisen epaiaren sagarra,hain zuzen ere. Marmol zuriz egina dago. 6. Kapitolioko Venusa Egilea: Ezezaguna Urtea: K.a. II. mendea Museoa: MuseiCapitolini, Roma Knidoko Afroditatik eratorrita dagoen estatua da, besoen eta oinaren posizioagatik nabaria den bezala. Jainkosak lotsa keinua du, gorputza bi besoekin estalita. Antzeko lotsa keinuetan dauden Venusek Venus Pudica izena hartzen dute. 7. Venusen jaiotzaEgilea: BotticelliUrtea: 1485Museoa: UffiziGreziar eta erromatar mitologiarenarabera, Afrodita Kronos jainkoakUrano aitari sexu-organoak moztuzizkionean jaio zen, hauek itsasorajausi eta sortu zen aparretik (aphrosgrekeraz). Hortik datorkio jainkosariizena. Beste bertsio batek, Homerakjasotakoak alegia, Zeus eta Dionerenalaba zela jasotzen zuen. 8. Venus eta KupidoEgilea: Lucas CranachUrtea: 1509Galeria: lHermitage, San PetersburgoKoadro honetan, beste hainbatetan bezala, jainkosa Kupidorekin agertzen da, Marterekin izan zuen semearekin. Greziar mitologian Eros zuen izena Venusen semeak eta hegodun ume gisa irudikatzen zuten, arku eta geziekin eta begiak bendatuta, maitasuna itsua dela irudikatuz. 9. Venus lotanEgilea: GiorgioneUrtea: ca. 1510Museoa: DresdeBatzuek arte modernoaren hasieratzatjotzen dute lan hau. Koadroa amaitugabe gelditu zen Giorgionehiltzerakoan eta zerua Tizianokamaitu zuen. 10. Venus Kupido eta MerkuriorekinEgilea: CorreggioUrtea: 1514-1534Museoa: Londres, National GalleryVenusek maitale ugari izan zituen:Dioniso, Ares, Hermes edo Adonisgaztea, esaterako. Koadro honetanMerkurio edo Hermes jainkoarekinagertzen da. Harreman honetatikHermafrodito semea jaio zen. 11. Venus AnadyomeneEgilea: TizianoUrtea: ca. 1520Museoa: Edinburgo, National GalleryVenus hau ere itsasotik irteten agertzenda, oskola uretan, jainkosarenjaiotza irudikatuz. Bere jaiotzairudikatzen denean, Venus edoAfrodita Anadyomene izena hartzendu. 12. Urbinoren VenusaEgilea: TizianoUrtea: 1538Museoa: Uffizi, FlorentziaKoadroan txakurra azaltzea gazteajainkosa ez denaren seinale deladiote alegorian adituek, neskaarrunta baizik, nor den jakin ezdakigun arren. Gainera, txakurra,fideltasunaren sinboloa, lo ageri da. 13. Venus musikaz gozatzen Egilea: Tiziano Urtea: ca. 1550 Museoa: Prado Venus ageri da organo baten musikaz gozatzen, txakur batek laztantzen duen bitartean. Bost bat urte beranduago koadro honen bertsio bat margotu zuen Tizianok, baina oraingoan Venus Kupido semearekin ageri da txakurrarekin beharrean. 14. Ispiluko VenusaEgilea: TizianoUrtea: ca 1555Museoa: Boston, Arte Ederren MuseoaVenus ispiluan errepresentatzen duentradizio artistiko luze batenadierazpen goiztiarrenetako bat dahau. Venus bainuan ageri daKudpidoren laguntzarekin. 15. Venus eta AdonisEgilea: VeroneseUrtea: ca. 1580Museoa: PradoVenus bere seme Kupidoren gezi batekzeharkatu eta horren erruz Adonisgazteaz maitemindu zela dioskumitologiak. Pintura honek maitaleenazken zoriontasun unea irudikatzendu, basurde baten letaginek Adonishil baino lehen. 16. Venus, Adonis eta KupidoEgilea: A. CarracciUrtea: ca. 1590Museoa: PradoAdonis jaio zenean, hain zen ederra,ezen bai Afrodita eta bai Persefone eremutikoaz maitemindu baitziren.Gazteak, ordea, Afrodita nahiagozuen bietatik. Afrodita eta Adonisenarteko maitasuna oso sarriirudikatua izan da artean. Gauregun adonis hitza gazte oso eder batizendatzeko erabiltzen da. 17. Venus eta AdonisEgilea: Joseph HeintzUrtea: XVI. mendeaMuseoa: VienaVenus eta Adonis maitaleak ageri diraKudipoz lagunduta, Adonisenheriotza gertatu baino lehen. 18. Marte, Venus eta MaitasunaEgilea: Tizianofile:///home/pptfactory/temp/20120328130411/Venus%20de%20Milo.%20K.a.%20II.%20mendea%20-Louvre-.jpgUrtea: XVI. mendeaGaleria: PradoEzaguna da Venusek Marte jainkoarekin izandako amodioa. Hau ere oso irudikatua izan zen XVI eta XVII. mendeetako artean. Bere senar Hefesto edo Vulkanorekin, ordea, apenas aurkitzen dugu artearen historian maitasun eszenaren bat jasotzen duen koadrorik. Gehienetan, senarraren lantokira, sutegira, bisita egiten agertzen da. 19. Venus eta AdonisEgilea: TizianoUrtea: XVI. mendeaMuseoa: PradoTizianoren obra askorekin gertatzen den moduan, koadro honen hiru erreplika existitzen dira gutxienez, eta hori koadroak izandako arrakastaren adierazgarri da. 20. Ispiluko Venus Egilea: Rubens Urtea: 1614-1615 Museoa: Vaduz,Liechtenstein Hona hemen Venus ispiluan irudikatzen duen beste koadro bat. Jainkosak bere edertasuna begiratzen du ispiluan. Velzquez-ek mende erdi beranduago margotutako koadroarekin alderatuta, jainkosaren forma borobilak nabarmentzen dira. 21. Venus RokebyEgilea: VelzquezUrtea: ca. 1647Museoa: National Gallery, LondresJatorriz Venusen apaingela izenburuarekin, Venus Rokeby izena erakusgarri dagoen National Galleryko aretotik datorkio. Berarekin Kupido agertzen da, beste hainbat koadro eta egiletan bezala. 22. Venus itsasoko aparretikjaiotzenEgilea: Cornelis de VosUrtea: XVII. mendeaMuseoa: PradoAfrodita Anadyomene hau ere itsasotikirteten irudikatu zuen flandestarmargolari handiak. 23. Venusen jaiotzaEgilea: CabanelUrtea: 1863Museoa: Paris, Museo dOrsayVenus jainkosaren jaiotza irudikatzenduen koadro hau Napoleon III.akhartu zuen bere kolekziorako. 24. Trapuen Venusa Egilea: M. Pistoletto Urtea: 1967 Museoa: Torino, Museo dArte Contemporanea Knidoko Venusa eredutzat hartuta egindako eskultura da. Trapuek kobazulo bat irudikatzen dute, Venus kobazuloan sartu nahian balego bezala.