utopia

download utopia

If you can't read please download the document

description

zer da utopia???ze ikuspuntu????

Transcript of utopia

ESKOLA INKLUSIBOAREN OINARRIAK

Maider Aizpurua Cuesta

Lehen hezkuntzaErdibertaratze taldea

UTOPIA

Zer ulertzen duzu utopia kontzeptuarekin?

Utopia, nire ustez, idealizatzen den zerbait da. Hau da, bizi den egoerari kritika eta kontra eginez, gizabanako bakoitzak bere nahi, behar eta desioen arabera gogoko lukeen mundu ideala eraikitzean datza utopia.Gehienetan, bizi garen gizartea gustokoa ez dugunean, gogoko genukeen gizarte edo mundu bat sortu edo imajinatzen dugu, eta hau testuinguru eta egoera desberdinei aplika diezaiokegu.

Esaten den bezala, amets egitea debalde da, eta gauzak aldatzeko inolako aukerarik ez dagoela ikusten dugunean, inpotentziaren aurrean geratzen zaigun bakarra amets egitea da.

Gizartearen kritikari lotuta dagoen kontzeptua da utopia; gizartean dauden akatsak eraldatu eta pentsatu daitezkeen perfekzio guztiak batzen dituen irudizko errealitate zoriontsu bat sortzen da utopia batean , bakea eta justizia nagusitzen direlarik.

Zure iritziz Benedettik bertso honetan utopia hitza adieraztean zer esan nahi ote du?

Gazteei geratzen zaie, gauza guztiei amen ez esatea,maitasuna erail diezaieten ez uztea,mintzamena eta utopia berreskuratzea,gaztea izatea oroitzapenez eta inolako presarik gabe,bere burua errealitateko munduan kokatzea,sasoiaurreko zahartzea ez bihurtuz.

Utopiaren esanahia testuinguru honetan berezko irizpidea esan nahi du.

Gaztetasunak berezkoa dituen energia eta subjektibotasuna ez direla galdu behar igorri nahi du olerki honetan Benedettik; amets egiteari ez zaiola utzi behar, alegia eta bizitzaren egoera desberdinen aurrean kritikoak izaten jakin behar dugula.Horrexagatik dio, gazteek sasoiaurreko zahartzea ez luketela bizitu behar eta beraien burua munduan kokatu behar dutela. Gazteek, egoera desberdinen aurrean iritzi propioa izan beharko lukete eta etorkizunari ilusioz beteta begiratu beharko liokete. Hau da, gaztetasunari dagozkion bizipen eta sentimenduak bizitu ahal izateko aukera eta askatasuna izan behar da bizitza honetan, hori baita bizitzaren gakoa eta xarma.

Gaur egun, izan diren hainbat aurrerapen teknologikoen eta sozialen ondorioz, gure gizartea komunikazio eta informazio aro batean murgilduta dago. Ez dago zalantzarik, alde batetik, abantaila eta alderdi positibo asko ekarri dituztela aurrerapen hauek guztiak eta gizartearen hobekuntzarako izan direla; teknologiak eta internet sareak, maila mundial batean informazioa konpartitzeko aukera ematen baitute besteak beste. Baina beste alde batetik, entretenimendu hauek etengabeko distrazio batean murgilduta daukate gizakia eta munduan gertatzen diren gora-beherei at bizi da askotan inongo enpatia eta inplikaziorik eduki gabe.

Belaunaldi hontako gazteak, komunikazio eta informazio aro honen alderdi positibo eta negatiboak bizi dituzte beraien azaletan; distrakzio hauek direla eta, etorkizunari gehiegi begiratu gabe, munduko arazoez ohartu barik eta Benedittiren bertsoan aipatutako mintzamena eta utopia galtzeko zorian izanik ondorio moduan.

Honen harira, utopiaz ikertzen nengoela sarean aurkitu dudan Benedettiren utopiaren inguruko ondorengo olerki politta eta sentikorra gaineratzen dut erantzuna osatzeko intentzioz:

UTOPIA. Mario Benedetti

Hezkuntzarentzat orohar eta irakasleentzat zehazki garrantzitsua ala lagungarria- al da utopia?Hezkuntza arloan utopia existitzea oso positiboa eta lagungarria dela uste dut, hori bai, obsesionatu gabe.Hezkuntza eta irakaskuntzarekin erlazionatuta dauden utopiak, azken finean, hezkuntzaren munduarekin erlazionatuta dagoen edonor (irakasle-ikasle-guraso-edozein hezkuntza profesional) bere baitan daukan hausnarketarekin erlazionatuta dago. Hau da, kasu honetan, utopiaz hitz egiten dugunean, gizabanako jakin batek bizi duen hezkuntzaren egoera jakin bat hobetzeko nahiarekin erlazionatuta dagoen gogoeta adierazten du hain zuzen ere; beti hobekuntzarantz zuzenduta dagoena. Horregatik diot, kasu hauetan utopia zerbait positiboa eta lagungarria dela, eskola edota hezkuntzaren alderdi baten utopia existitzen denean, leku horren ezaugarriak eta baldintzak hobetzen dituen egoera ideal batean pentsatzen delako. Eta hau guztia oso lagungarria da gauzak ondo joan daitezen erne egoteko eta hezkuntza sistema funtzionatzeko exijentzia maila aproposa eta egokia mantentzeko. Konformismo eta etsipen batean geratu gabe. Hala ere, obsesionatu egin behar ez dela diot, primeran dagoelako utopia batekin hausnartzea eta amets egitea, baina eguneroko lanari kalterik eta trabarik egin gabe. Hau da, ikasleak ikasteko baldintza hobeagoak desiratzeko eskubidea dute, baina ikasten jarraitu behar dute; irakasleak irakaskuntza egoera hobeago baten aldeko apustua egin dezakete, baina beraien eguneroko lana egiten jarraitu behar dute zentrua eta ikasleak kaltetu gabe...Utopia gauzak hobetzeko borroka egiten laguntzen duen inspirazio eta motibazioa izanen litzateke.

Zuretzat; hots, etorkizuneko andereo ala maisua izango den horrentzat, zein ote da hezkuntzaren utopia?Nire ustez ez dago hezkuntzaren utopia bakarra, gutako bakoitzak bere hezkuntzaren utopia propioa izan dezake.Eskola batean lan egiten dugunean, bertako antolakuntza eta funtzionamendua nolakoa den behatu ostean, gure iritzi eta lehentasunen arabera gauzak nola hobetu hausnartzen dugu. Hortik aurrera, eskola horren utopiairudikatzen dugularik.Nire irakasle esperientzia oso laburra da, hau da, egin berri dudan Praktikum Iean neure burua irakasle rola betetzen ikusi dut soiliketa hezkuntzaren utopia propio batekin hausnartu nuen: gauzak nola hobetu, erantsiko nituzkeen aktibitateak, erabiliko nuen pedagogia, programazioaren inplementazioa...Orain arte Lehen hezkuntzako ikasketetan egin ditugun hainbat ikasgaietan, eskola ideal baten inguruan hausnartzea eskatu zaigu, eta azken finean, hezkuntzaren utopia. Ariketa hau nire ohiko lan taldearekin egin dut eta gure utopia eraikitzen ari gara poliki-poliki. Gure eskola ideala, eskola ireki, publiko, euskaldun, naturarekin errespetoa duena eta kulturanitza izanen da. Gure utopia eskolak jarraituko dituen antolakuntza, pedagogia eta filosofia oinarriak ondorengo ereduak ditu inspirazio iturri:Paulo Freire eta Ramon Flecha-ren teorietan oinarritutako IKAS KOMUNITATEAIkas komunitate azalpen bideoa

WALDORF PEDAGOGIA WEB: Waldorf pedagogia formakuntza zentruak

A.S Neillen SUMERHILL SCHOOL Sumerhillen web orria

Gure eskola, filosofia desberdin hauen arteko nahasketa bat izanen litzateke, gure aproposak iruditzen zaizkigun beste hainbat oinarriekin osatuz.