urtxintxa eskolaJolasa gozamena eta plazera helburu duen jarduera da, modu askean zein arautuan sor...

8
urtxintxa eskola

Transcript of urtxintxa eskolaJolasa gozamena eta plazera helburu duen jarduera da, modu askean zein arautuan sor...

Page 1: urtxintxa eskolaJolasa gozamena eta plazera helburu duen jarduera da, modu askean zein arautuan sor daitekeena. Ekintza atsegingarria eta motibagarria da, eta harremanak sorrarazi

urtxintxaeskola

Page 2: urtxintxa eskolaJolasa gozamena eta plazera helburu duen jarduera da, modu askean zein arautuan sor daitekeena. Ekintza atsegingarria eta motibagarria da, eta harremanak sorrarazi

Orokorrean gurasoen eta gainerako helduen esku dago hau-rrentzako jolas eta jostailu egokiak hautatzea. Ongi pentsatu beharra dago jolas eta jostailuen aukeraketa, horien bitartez haurren heziketa bideratzen baita. Jolasa gozamena eta plazera helburu duen jarduera da, modu askean zein arautuan sor daitekeena. Ekintza atsegingarria eta motibagarria da, eta harremanak sorrarazi ditzake. Zenbaitetan bere euskarria jostailua da, eta edozein tresna fisiko jostailu bihur daiteke.Oro har, jolas eta jostailu mota ezberdinak aurki ditzakegu, lau talde nagusitan sailkatu ditugunak;

• Ariketa jolasak, jolas sentsorialak eta mugimenduzkoak dira. Mugimenduen koordinazioa zein zentzumenak ga-ratzen laguntzen dutenak.

• Jolas sinbolikoak: irudimenaren eta sormenaren bitar-tez beste esanahi batzuk ematen diete hainbat ekintza-ri, pertsonari zein gauzari. Rol mota horiek imitatzean, tentuz ibili beharra dago, sexismoa edota lehiakortasuna bezalako balioen barneratzea saihesteko.

• Eraikuntza jolasak: piezak dituzten jolasez ari gara, erai-kitzeko helburua dutenak, hain zuzen. Eraikuntza hori era koordinatuan egiten da, zenbait mugimendu eta ekintzen bitartez.

• Arau jolasak: arauak dituzten jolasak dira. Parte hartzai-leek horiek ezagutu eta jarraitu beharko dituzte, horre-gatik, lagun bat baino gehiago jarduteko izan ahal dira,

baina bakarrean aritzeko ere badaude.

2

Page 3: urtxintxa eskolaJolasa gozamena eta plazera helburu duen jarduera da, modu askean zein arautuan sor daitekeena. Ekintza atsegingarria eta motibagarria da, eta harremanak sorrarazi

ZER DIRA GENERO SISTEMAK?

Genero sistemak dira gizon eta emakumeen arteko hierarkiak ahalbidetzen dituen jendarte antolaketa, baina, era berean, sexualitate eredu batzuk gailentzen dituena. Horrela, identitate batzuk eta harreman mota batzuk botere kokapen pribilegiatua dute, beste batzuekin alderatuta.Generoa dinamikoa da, garai eta kulturaren arabera aldatzen da: ezberdina da Keniako emakumea izatea edo Euskal He-rrikoa, ala, ezberdina da gure aitona-amonen garaiko emaku-me-gizonak edota gaur egungoak. Horrela, generoak tes-tuinguru soziokulturalaren baitan gizon eta emakume izateko baldintzak eta arauak ezartzen ditu, nolabait, esan daiteke jen-darteak ezarritako Generoaren araberako sozializazio prozesuen ondorio dira emakume eta gizonen jokatzeko moduen aldaerak. Haurtzaroa garai oparoa da ideia horiek guztiak barneratzen hasteko, bai-na gainerako adinetan ere genero ikasketa horrek jarraitzen du.

GENERORIK AL DUTE JOSTAILUEK?

Jolasek eta jostailuek berez ez dute generorik; baina genero eredu erreferenteak bultzatzen dituzte. Gustuak direla esanez naturalizatu egiten da haurren jolas ezberdinduen hautaketa;, haurrak etengabe jasotzen dituz-te mezuak “mutilen jostailuak” edo “nesken jostailuak” auke-ratzeko. Horretarako, hainbat estrategia dituzte, esate ba-terako, umeen jolasak kolore biren arabera banatzea: arrosa eta urdina. Banaketa horrek genero rolak indartu egiten ditu: zaintza eta etxeko lanei loturiko jolasak kolore arrosaren

3

Page 4: urtxintxa eskolaJolasa gozamena eta plazera helburu duen jarduera da, modu askean zein arautuan sor daitekeena. Ekintza atsegingarria eta motibagarria da, eta harremanak sorrarazi

bitartez irudikatzen diren bitartean, lehia eta kutsu oldarkorra duten jolasak urdinarekin agertzen dira. Bizi-gida bezala funtzionatzen dute, jostailu eta jolasen bidez etorkizunerako prestatzen dira: gizon eta emakume izaten ikas-ten dute, emakume edo gizon izateagatik itxarobide ezberdinak izanik. Genero ezberdintasunak markaturik, gure jendartean ezarrita dauden botere harremanak errepikatzen dituzte jola-sek. Izan ere, jolas horiek genero ezberdintasunaren inguruko ideia, sinesmen eta mito barnerarazten ditu haurrak. Neskei zuzendutakoetan, hainbat mezu daude: edertasunaren mitoa (printzesen irudiak, makillajeak, orraztekoak…), maita-sun erromantikoaren mitoa (printze urdinarekin ezkontzea, be-tiereko maitasuna lortzea…), harreman heterosexualak izatera bultzatzen dituzte, bestelako harreman motak alboratuz, nahi-taezko amatasun batetara bideratzen ditu neskak…Mutilei zuzendutakoak, aldiz, beste balio eta funtzioak dituzte: ekimenarekin eta indarkeriarekin lotuta (gerra jolasak, autoak..), boterea erakusten dute maila ezberdinetan (ekonomikoan, ha-

rremanetan…) alor afektibotik urrundu, lehiakortasuna eta erresistentzia fisikoa,

heroi identitatea arriskuaren ideia-ren aurrean…

Esan dezakegu jolas eta jostailuek genero ro-lak indartzen dituztela. Baina, tentuz ibiliz, ho-rien bitartez ere gure

jendartean dauden ge-nero harremanak za-

lantzan jarri eta horiek eralda-tu ditzakegu.

4

Page 5: urtxintxa eskolaJolasa gozamena eta plazera helburu duen jarduera da, modu askean zein arautuan sor daitekeena. Ekintza atsegingarria eta motibagarria da, eta harremanak sorrarazi

1. Neskek zein mutilek jolastu ahal izatea.Genero zehatzekin identifikatzen diren jolasak alboratu. Neskek zein mutilek jolasean erosoki aritzeko aukera izatea garrantzitsua da, bazterketa saihesteko. Horrela, neska eta mutilen arteko harremanak sendotuko dira, genero soziali-zazio ezberdindua maila batean baztertuz.

2. Estereotipo sexisten transmisioa saihestu. Gure jendarteko eredu sexistak jolasaren bitartez erre-pikatzea ekidin behar da, haurrek rol horiek barneratzen dituztelako. Gainera, etorkizunera begira ikasketa horiek funtsezkoak dira, horren arabera joka dezaketelako. Esate baterako, jolas sinbolikoan aritzean, rol horiek errepikatzen aukera ugari daude.

3. Gainerako haurrekin jolasteko aukera ematea, berdinen arteko harremanak indartuz.Jolasa partekatzeak ikasketa prozesua erraztu eta osa de-zake, taldean aritzeak dakartzan aberastasun guztiekin.

4. Haurren arteko komunikazioa ahalbidetzea.Taldean aritzearekin batera, haurren arteko komunikazioa indartzen da, eta adierazteko zein negoziatzeko gaitasunak garatzen lagunduko die, etorkizunean ondorioak izango di-tuenak.

5. Harreman parekideak bultzatzea, ez etsaitasunezkoa zein lehiakortasuna.Jolasean harremanak berdinen artekoak izan behar dute: jolasean hartzen dituzten rolak parekideak izan eta lidergo jarrerak saihestu. Gehiegizko lehiakortasuna eta etsaita-suna oztopa ditzakete haurren arteko erlazioak.

JOSTAILU EZ-SEXISTAK AUKERATZEKO IRIZPIDEAK

5

Page 6: urtxintxa eskolaJolasa gozamena eta plazera helburu duen jarduera da, modu askean zein arautuan sor daitekeena. Ekintza atsegingarria eta motibagarria da, eta harremanak sorrarazi

6. Gehiegizko lehia eta indarkeria ekidin. Jarrera bortitzak sustatzen dituzten jolasak ezeztatu behar dira, horiek indarkeriazko jokabideak bultzatzen dituztelako. Adibidez: pistolak, tankeak, armak…

7. Harreman kooperatiboak indartzea, hau da, helburua partekatua lortzea haurren artean.Haurren arteko lankidetza sendotzea komeni da harrema-netarako abileziak garatzeko, baita botere harremanak eki-diteko (lidergo jarrerak) eta taldean aritzeko gaitasunak lant-zeko ere.

8. Baztertzailea ez izatea: edozein haur jolas ahal izatea, ez soilik gaitasun bereziak dituztenak.Jolasa baztertzailea izatea saihestu behar da, taldekidetza indartzea nahi badugu, ahalik eta intrusiboena izan behar du; beraz, gertuko haurren gaitasunei ere erreparatu be-harko diegu.

9. Dibertigarria eta motibagarria izatea: jolasteko gogoak piztea.Gozamena eta dibertsioa badira jolasaren xede nagusie-tako bat, jolasa erakargarria izan beharko da, haurrak behin baino gehiagotan eta gogotsu jolasean aritzeko.

10. Irudimena eta sormena garatzen laguntzea.Irudimena giltzarria da jolasteko, eta jolasak irudimena zein sormena garatzen laguntzen badu, haurrak hainbat arlo haziko ditu bere eguneroko bizitzarako (jolasteko, besteak beste) eta etorkizunerako.

6

Page 7: urtxintxa eskolaJolasa gozamena eta plazera helburu duen jarduera da, modu askean zein arautuan sor daitekeena. Ekintza atsegingarria eta motibagarria da, eta harremanak sorrarazi

11. Jakin-mina piztea, jostailuari beste aukera batzuk bilatzeko.Sormena garatzearekin batera, jolasak jakin-mina piztu behar du, ekimenezko jarrerak bultzatzeko. Jakin mina piztea eta motibagarria izatea elkarrekin doazen fakto-reak dira.

12. Hausnartzeko gaitasuna bultzatzea, hala nola, gatazkak konpontzeko gaitasuna lantzea.Jolasak hainbat egoera irudikatzeko eta horiek, maila batean bizitzeko abagunea ematen die. Egoera horiek pentsatzeko eta sentitzeko aukera ematen die, beste rol batzuetan jarriz, eta suerta daitezkeen gatazken aurrean erabakiak hartzera bidera ditzake, gatazkak konpontzeko gaitasuna landuz.

13. Bizitzarako eredu anitzak bilatu.Estereotipoetan oinarritutako ereduak erre-pikatzen dituzten jolasak ekidin, eredu horiek gainditzeko. Horien aurrean bestelakoak harremanak irudikatzen dituztenetara bideratu behar dira, aniztasuna ezagutu aldera: familia eredu anitzak, feminitate zein maskulinitate eredu anitzak, guraso eredu ezberdinak, kultur aniztasuna…

7

Page 8: urtxintxa eskolaJolasa gozamena eta plazera helburu duen jarduera da, modu askean zein arautuan sor daitekeena. Ekintza atsegingarria eta motibagarria da, eta harremanak sorrarazi

JOSTAILU BAT AUKERATZERAKOAN HONAKO HAU GALDETU BEHAR DIOGU GURE BURUARI:

1. Zein gaitasun landuko ditu jolasaren bitartez?Bere adinerako aproposa da?

2. Zergatik eskatu du jostailu hori? Modagatik, iragarkiagatik…

3. Norekin jolas daiteke jostailu horrekin? Neskekin? Mutilekin? Biekin?Aniztasuna errespetatzen du?

4. Erabilera anitzeko jostailua da?

5. Zein rol garatzen dira jostailu horren bitartez? Positiboak edo negatiboak?

6. Lagunduko dio haurrari estereotipo sexistak ez errepikatzen?

7. Ze motatako eredu maskulinoa eta femeninoa erreproduzitzen ditu?

8. Zein nolako harreman ereduak bultzatzen ditu? Parekideak? Botere harremanik al da?

9. Zein nolako harreman ereduak bultzatzen ditu? Parekideak? Botere harremanik al da?

10. Bestelako harreman eredurik eta familia eredurik bultzatzen ditu?

8