AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo...

31
Carlos García Llorente 1 AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTEN Haur-hezkuntzarako sekuentzia didaktikoa Carlos García Llorente

Transcript of AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo...

Page 1: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 1

AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTEN

Haur-hezkuntzarako sekuentzia

didaktikoa

Carlos García Llorente

Page 2: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 2

AURKIBIDEA

Sarrera 3 Umeen ezaugarriak eta haiekin lotutako ikertze-trebetasunak 4 Lan-plana 8 Oinarrizko konpetentzien trataera 8 Jarduerak: Oinarrizko kontzeptuak eta garatuko diren esperientziak

1. Aireak inguratzen gaitu eta sentitu egin dezakegu 10 2. Aireak tokia betetzen du eta materiaz osatua dago 12 3. Airea mugi daiteke eta haren indarra erabil dezakegu 17 4. Airea materia da, pisua du eta mugimenduari erresistentzia jartzen dio 22 5. Aireak betetzen duen espazioa tenperaturarekin aldatzen da 25

Ebaluazioa 27 Gehigarriak 29

Page 3: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 3

SEKUENTZIA DIDAKTIOA

AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTEN

Sarrera Jaiotzen direnetik, umeek ingurunea ezagutzeko eta manipulatzeko joera dute. Haien

kuriositateaz, imajinazioaz eta sormenaz karakterizatzen dira. Kuriositateak ingurunea

aztertzera bultzatzen ditu, imajinazioak zuzenean sumatzen ez denaren irudia buruan sortzera eta

sormenak gauza berriak egitera.

Era berean, hasieratik, umeak ingurukoekin keinuz edo hitzez komunikatzen dira haien beharrak,

zalantzak eta aurkikuntzak adierazteko. Kuriositatea, imajinazioa, eta sormena bizitzaren edozein

arlotan bezala, zientzia barne, ikasteko eta dagoena berritzeko behar diren motore ezinbestekoak

dira.

Gurasoen eta irakasleen lana, oztoporik jarri gabe eta haien ziurtasuna bermatuz, umeen ezaugarri

horiek estimulatzea izango da. Horretarako, behaketa eta esplorazioa bultzatzen, umeek egindako

galderei erantzunak bilatzen, aukera guztiak aztertzen, lortutakoa eguneroko bizitzan aplikatzen eta

haien beharrak eta lorpenak adierazten lagunduko duten baliabideak eskura jarri beharko zaizkie.

Sekuentzia didaktiko honetan zehar, airearekin lotutako hainbat jarduera proposatuko dira. Umeek,

ikusten dituzten prozesu eta objektuen aurrean, galderak egin, erantzun posibleak eman eta ea

asmatu duten baieztatzeko, esperimentatu egingo dute.

Proposamen honen helburua ez da jarduera guzti-guztiak egitea, baizik eta irakasleak aukeratzen

dituenen artean, batzuk behintzat metodo zientifikoaren faseak jarraituz egitea. Metodoa jarduera

guztietan jarraitzea nekagarria gerta litekeenez, jarduera batzuk sakonago lan daitezke eta beste

batzuk, ordea, era ludiko eta atsegingarriagoan.

Page 4: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 4

Umeen ezaugarriak eta haiekin lotutako ikertze-trebetasunak

Irakatsi nahi ditugun kontzeptuak ulertuak eta barneratuak izan daitezen, umeekin jarduerak modu

metodikoan egitea oso garrantzitsua da. Sekuentzia didaktiko honetan proposatzen diren jarduerak

bideratuak daude umeen kuriositatea, imajinazioa, sormena eta komunikazioa bultzatzera.

Horretarako ezaugarri bakoitzarekin lotutako trebetasunak landu beharko dira.

Kuriositatea

Ezaugarri hau guztiz naturala izan arren, garrantzitsua da harekin lotutako trebetasunak,

behaketa eta galdetzea, hain zuzen ere, era egokian garatzea, ingurunea era ordenatu

eta sakonean ezagutzeko oinarrizkoak baitira.

Behaketa eta Esplorazioa

Behatzea ingurunean dauden objektuak (biziak eta bizigabeak) eta gertaerak erne

ikusi eta haiek buruzko informazioa jasotzea da. Esploratzeak objektuak

manipulatzea suposatzen du eta behaketa zehatzagoa egiten laguntzen du.

Behaketa zuzena edo zeharkakoa izan daiteke. Behaketa zuzena zentzumenak

erabiliz egiten da, hau da, usaimena, dastamena, ikusmena, ukimena eta

entzumena. Zeharkakoa tresnen bidez egiten dena da, beraz, balantza, metroa,

termometroa, lupa, mikroskopio eta abarrez.

Ikusitakoaren deskribatzea, antzak eta ezberdintasunak aurkitzea edota objektuak

sailkatzea behaketari lotuak daude.

Galdetzea behaketen edota pentsamenduen aurrean sortutako zalantzak adieraztea

da. Zientziaren bidez galdera guztiak ezin dira erantzun, munduaren funtzionamendu

errealarekin loturik daudenak bakarrik erantzun daitezke.

Galderak normatiboak (alde etiko/morala: mundua nolakoa izan beharko luke) eta

deskriptiboak edo positiboak (munduak nola funtzionatzen du) izan daitezke.

Ikerkuntzak galdera positiboak erantzutea ahalbidetzen du, normatiboak ez ordea.

Azkenekoen erantzunak herri bakoitzeko kulturari, erlijioari eta ohiturei lotuak daude.

Page 5: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 5

Ikertzera bultzatzen duten galderak materialekin eta fenomenoekin esperimentatzera

bultzatzen dutenak dira, hau da, ekintzara bultzatzen dutenak: zer gertatuko da

zerbait egiten badiogu…? Zer gertatuko da zerbait egitean? Pisua aldatzean… zer

gertatzen da denboran zehar? Nola demostra daiteke zerbait…?

Beste galdera batzuk, ordea, ez dute esperimentatzera bultzatzen: Zergatik? Egin

dezakezu…? ez dute ikertzera bultzatzen “bai” edo “ez” erantzutera edota

interneten, liburuetan… bilatzera bultzatzen baitute eta ez ikertzera.

Imajinazioa

Gauza eta gertaera ezagunen eta ezezagunen irudia buruan sortzea da. Aldez aurretik

egindako galderei azalpen posible eta esperimentagarriak ematea trebetasun bat da. Honi

ere hipotesiak ematea da esango diogu.

Hipotesiak ematea

Galderen aurrean emandako azalpenak izan daitezke logikoak, dagoeneko ezagutzen

dugunarekin ados datozenak ala ez-logikoak, ezagutzen dugunarekin inolako

zerikusirik ez dutenak. Umeek ikasi beharko dute bereizten fantasiazkoak (igelari

musua emanez printze batean bihurtzea edota ume bat erratza baten gainean hegan

egitea), zientzia fikziozkoak (astronautak Martitz planetara joatea) eta eguneroko

errealitatean oinarritzen direnak. Honek ez du esan nahi fantasiazkoak edota zientzia

fikziozkoak ezinezkoak direnik, baizik eta gaur egun ezagutzen denarekin eta ditugun

baliabideekin bat ez datozela. Jules Vernek (1825-1908) bere liburuetan urpekoa,

igogailua eta espaziuntziak aipatu zituen, garai hartan fantasia ziren ibilgailuak gaur

egun guztiz arruntak dira.

Galderen aurreko erantzun posibleak aztertzeko orduan, garrantzi handia du gertaera

batean eragin dezaketen aldagai guztietaz (tamaina, kolorea, pisua…) pentsatzeak,

ondoren, errealitatearekin bat etor daitezkeenak aztertzeko.

Azalpen posibleak ematean, “Nire ustez, gertatu dena izan da…” “Nik uste dut…”

bezalako adierazpenak erabiliko ditugu.

Page 6: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 6

Sormena

Imajinazioan aldez aurretik irudikatutako zerbait errealitatera pasatzea da, hau da, sortzea.

Normalean, prozesu zail, luze eta hutsegitez betea izaten da. Frogak gaizki ateratzea ez da

porrota moduan hartu behar, ezagupenaren parte garrantzitsutzat baizik. Aldagai guztiak

kontuan hartzen dituzten frogak egin beharko dira imajinatutako emaitza lortzeko

itxaropenez. Sormenarekin bi trebetasun lotu dezakegu, hain zuzen ere, planifikatzea eta

esperimentatzea.

Planifikazioa

Sortze-prozesuan hasi baino lehen, lana ondo antolatu behar da, hau da, lana

planifikatu egin behar da. Erabiliko ditugun baliabideak, aztertuko ditugun

aldagaiak eta jasoko dugun informazioa zehaztu behar dira.

Esperimentazioa

Esperimentatzea, proposatu dugun hipotesia baieztatzeko egiten dugun froga

praktikoa da. Hau egitean, aldagairik (tamaina, pisua, tenperatura…)

garrantzitsuenak aukeratu eta kontrolatu beharko ditugu.

Esperimentatzean lortutako emaitzak umeek jaso, aztertu eta interpretatu beharko

dituzte ondorio egokiak ateratzeko. Hau da, umeei lagunduko diegu “zer adierazten

dizute zure aurkikuntzek?” galdera erantzuten.

Prozesuan zehar egindako aurkikuntzek umea animatuko dute ingurunearen

osagaiak eta aldaketak aztertzen eta ezagutzen jarraitzeko.

Page 7: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 7

Komunikazioa

Objektu eta gertaeren aurrean egindako behaketak, sortutako zalantzak, burura etorritako

ideiak, esperimentatzearen beharrak edota prozesuan zehar ateratako ondorioak adieraztea

da. Are gehiago umeen kasuan, burura etortzen zaien guztia adierazteko beharra sentitzen

dutelako.

Komunikazioa ikaste-prozesuaren fase guztietan behar den trebetasuna bada ere, are

garrantzitsuagoa egiten da esperimentatzean lortutako emaitzak besteen aurrean

azaltzerakoan.

Ondorioen komunikazioa

Esperimentazioaren ondorioak irakaslearen eta gelakideen aurrean adieraztea oso

garrantzitsua da, umeek gertatutakoa ea ondo ulertu den aukera handia ematen

baitu. Hau umeek hitz eginez, idatziz edo marrazkien bidez egin dezakete.

Umeek oraindik idazten ez badakite, irakasleak edota umeek marrazkien bidez islatuko

dituzte arbelean aukera guztiak. Ondoren, ume bakoitzak koka dezake bere argazkia

gustukoen duen aukeran. Umeek idazten badakite, bakoitzak idatziko du bere izena aukera

batean. Era berean, jarduerak egiteko instrukzioak marrazkien bidez adieraz daitezke.

Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Beraz, Ingurunearen Ezagupena lantzean erabiltzeaz gain, eskolaren eta bizitzaren beste jarduera

askotan ere erabil daiteke, hala nola, umeekin jolasten ari garenean (Nola jakin dezakegu kutxa ba

ireki gabe, barnean zer dagoen?) edota plastika lantzen ari garenean (Zer gertatuko da bi kolore

nahasten baditut?).

Sekuentzia honetan proposatzen diren jarduerak arrisku-gabeak izan arren, umeei azpimarratu

behar zaie, edozein jarduera egiten hasi baino lehen, helduei kontsultatu behar dietela. Eta

hainbatetan, jarduerak heldu baten begiradapean egin beharko dituzte.

Page 8: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 8

Lan-plana 1. saioa A.1, A.2, A.3 2. saioa: A.4, A.5, A.6 3. saioa: A.7 (psikomotrizate jarduera)

Zabaltzeko: A.8 4. saioa: A.9, A.10, A.11 Zabaltzeko: A.12 5.saioa: A.13, A.14 6. saioa: A.15, A.16

7. saioa: A.18, A.19, A.20

Zabaltzeko: A.17 8. saioa: A.21, A.22

Oinarrizko konpetentzien trataera Haur Hezkuntzan oinarrizko konpetentzia esaten diogu ikasleak testuingurura egokituta bereganatzen duen jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen konbinazio integratuari. Sekuentzia didaktiko honetan umeek ondoko konpetentziak garatzeko aukera izango dute. (EHAA/BOPV 2009/1/9 21 zb.) 1. Arduraz bizitzen ikastea

• Jardueratan erabilitako baliabideak zaintzea 2. Ikasten eta pentsatzen ikastea.

• Eragile (ekintzak) eta efektuen (lortutako emaitzak) arteko harremanak ezartzea. • Ekintzak aurreratu eta emaitzak aurreikusi. • Gure ekintzen eta naturan gertatzen direnen arteko antzak ezagutzea (putz egitea eta

haizea). 3. Komunikatzen ikastea.

• Hiztegi egokia erabiltzea. • Ekintzak eta lortutako efektuak izendatzea. • Behaketak, egindako esperientzia keta lortutako emaitzak azaltzea. • Sentsazioak deskribatzea. • Galderak egitea. • Prozesu bat adierazten duten marrazkiak identifikatzea, konparatzea eta antolatzea.

Page 9: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 9

4. Elkarrekin bizitzen ikastea.

• Taldeko jardueratan parte hartzea. • Behatutakoari buruzko azalpen posibleak elkartrukatzea. • Parte hartzean txandak errespetatzea. • Besteek esaten dutena erne entzutea.

5. Pertsona gisa garatzen ikastea.

• Arnasketan parte hartzen duten gorputz-atalak izendatzea. • Arnasketa kontrolatzea: erritmoa, intentsitatea, noranzkoa…

6. Egiten eta ekiten ikastea.

• Tolestea, moztea eta itsatsi edo elkartzea. • Objektuak eraikitzea. • Bizipenak marrazkien bidez adieraztea. • Objektuak sailkatzea ezaugarri eta irizpideen arabera. • Airea mugiarazten duten objektuak esploratzea.

Page 10: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 10

Jarduerak: Oinarrizko kontzeptuak eta garatuko diren esperientziak 1. Aireak inguratzen gaitu eta sentitu egin dezakegu

Helburua: inguratzen gaituen airea gure ukimenaz esperimentatzea, hainbat modutan mugiarazten eta harekin elkar eragiten. Oinarri teorikoa: airea mugitzen denean edota gu geu azkar mugitzean, gure azalean senti dezakegu. Aireak ez du kolorerik, beraz, ez da ikusten. Aireak, ahoan sartu eta mastekatzen dugunean, ez du zaporerik. Berez ez du usain berezirik, baina usaina izan dezake hainbat sustantzietatik (loreak, janaria, perfumean, izerdia, gasak…) askatzen diren partikula ñimiñoak gehitzen bazaizkio. Hiztegia: arnasa hartu, arnasa bota, putz egin, puztu, esperimentatu, behatu, airea, haizea, sentitu, zentzumenak, ukimena, usaimena, zaporea, begi-bista, entzumena. Baliabideak: paper-orriak, kartoia, lastotxoak, puxikak.

A1. Zer dago inguratzen gaituen espazioan?

Jarduerarekin hasteko, umeei gelan inguratzen gaituen espazioari begiratzeko

eskatuko diegu. Eta, galdetu egingo diegu:

o Zer dago gelan inguratzen gaituen espazioan?

Ume batzuk airea dagoela eta beste batzuk ezer ez dagoela erantzungo dute.

Edozein kasutan, zerbait dagoela erantzuten dutenei nola demostratu daitekeen

galdetuko diegu.

Airearen presentzia demostratzeko erarik argiena eta umeentzako gertuena

eguneroko arnasarena eta haren eraginarena izango da. Eta, arnasari erreparatzeko

eskatuko diegu.

o Arnasa hartu eta birikak bete. Zer sartu da ahotik?

o Arnasa bota eta birikak hustu. Zer atera da ahotik?

Page 11: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 11

Era berean, inguratzen gaituena harrapatzeko, plastikozko poltsa bat erabil

dezakegu.

o Gure inguruan poltsa bat mugitzen badugu esku batez, Zer

gertatuko da? Zer dago poltsa barnean?

A2. Zentzumenez airea sumatu al daiteke?

o Ikusi egin dezakegu?

o Usaindu egin dezakegu? Noiz usaintzen dugu airea?

o Dastatu egin daiteke?

o Ukitu egin dezakegu?

A3. Zer egin dezakegu airea azalean sentitzeko?

o Kalean, noiz sentitzen dugu airea aurpegian?

AZALPENA: Airearen presentzia egoera askotan senti dezakegu: eguraldi

txarreko egunetan, haizea dagoenean edota ondotik autobus bat azkar

pasatzean.

o Zer egin dezakegu airea aurpegian sentitzeko?

Haizegailua edota putz egitea aipa dezakete. Airea mugitzeko erak

proposatzea eskatuko diegu. Umeei esperimentatzeko hainbat aukera emango

diegu: paper-orriak, liburuak, kartoiak edota txaketa. Eskura duten edozein

objektu erabiltzen utziko diegu.

o Zein izen ematen diogu aireari mugimenduan dagoenean?

AZALPENA: Haizea izena ematen diogu.

Page 12: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 12

2. Aireak tokia betetzen du eta materiaz osatua dago

Helburua: Airea, ura eta harea bezala materiaz osaturik dagoela eta tokia betetzen duela baieztatzea, hainbat objekturekin eta arnasarekin esperimentatzen. Oinarri teorikoa: Inguratzen gaituen guztia materiaz osaturik dago eta hiru egoeratan aurki daiteke: solidoa, likidoa eta gasa. Solidoek forma propioa dute, ez dira konprimatzen eta ez dira fluidoak. Likidoak ontziaren itxurari egokitzen zaizkio, konprimatzen dira eta fluidoak dira. Gasek ez dute forma propiorik, edukiontzi osoan zehar zabaltzen dira eta paretetan indarra eragiten dute, errez konprimatzen dira eta fluidoak dira. Hiztegia: arnasa hartu, arnasa bota, putz egin, puztu, esperimentatu, behatu, airea, haizea, zurgatu, eragin, lehertu, birikak, burbuila, xaboi-ponpa. Baliabideak: plastikozko botila gardenak, ura, lastotxoak, urez betetako ontzi gardena, plastikozko poltsak, puxikak, ponpak egiteko baliabideak (xaboi likido kontzentratua, ura, azukrea eta glizerina).

A4.Zer dago botilen barnean?

Plastikozko bi botila erakutsiko diegu: urez betetakoa, eta “hutsa”.

o Zer dago botilen barnean?

Ume batzuk, agian, gai izango dira “hutsik” dagoen botilan airea dagoela

adierazteko. Beste batzuk, ordea, ez. Hala ere, barnean zerbait dagoen nola adieraz

daitekeen galdetu beharko zaie.

o Nola baiezta daiteke “hutsik” dagoen botilaren barnean ea zerbait

dagoen?

Page 13: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 13

o “Hutsik” dagoen botila hori ahoz behera ur-ontzi batean jarri eta

estutzen badugu, zer gertatuko da?

o Kokatu botilaren muturra aurpegiaren edota eskuaren aurrean.

Botila estutzen badugu, zerbait sumatuko al dugu? Zer atera da

botilatik?

A5. Nola baiezta daiteke arnasa hartzean ea ahotik

zerbait sartu eta ateratzen den?

Lastotxo bat emango diogu ume bakoitzari.

o Etxean, zertarako erabiltzen dituzue lastotxoak?

Mahai baten gainean ontzi bat ur jarriko dugu.

o Ur barnean putz egiten baduzue, zer gertatuko

da? Sortzen dituzuen burbuilen barnean, zer

dago?

AZALPENA: putz egitean ahotik airea ateratzen da eta uretan zehar burbuila moduan

ikusten dugu.

Page 14: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 14

A6: Nola sar dezakegu paperezko muki-zapia duen

edalontzi bat ur-azpian eta papera lehorra atera?

Umeei edalontzia bat erakutsiko diegu hondoan parezko muki-zapi duela, eta

ondoko galdera egingo diegu:

o Zer gertatuko zaio muki-zapiari edalontzia urpean sartzen badugu?

Eta, edalontzia ahoz behera sartzen badugu?

Umeei plastikozko edalontzia eta paperezko muki-zapiak emango dizkiegu. Mahai

baten gainean urez betetako ontzia (ur-mailak edalontzien altueraren antzekoa izan

behar du) jarriko dugu.

o Edalontzia uretan ahoz behera arin sartu. Zer gertatzen da?

Zergatik?

AZALPENA: edalontzian harrapaturik geratzen denez, aireak ura kanporantz

bultzatzen du. Horregatik edalontzia uretatik ateratzen dugunean, papera lehorra

dago.

Airea harrapatzeko beste modu bat ondokoa izan daiteke: uretan edalontzi bat

aho-behera sartu eta urez betetzen utzi; ondoren, lastotxo bat erabiliz putz egin da

edalontziaren barnean.

o ¿Zer gertatuko da aho-behera dagoen edalontziaren barnean putz

egiten baduzu?

AZALPENA: Gertatu dena izan da edalontziaren barnealdean bota dugun aireak ura

aterarazi egin duela eta, beraz, edalontzia urik gabe geratuko da.

Page 15: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 15

A7: Airearekin eta arnasarekin jolasten

Lastotxoak erabiliko ditugu tamaina txikiko objektuak sailkatzeko. Baina lehendabizi

haien arnas botatzearen indarraz galdetuko diegu.

o Gelako zein objektu uste duzue mugi ditzakegula putz eginez?

o Nolakoak dira mugitu dituzuen objektuak?

o Lastotxo batetik xurgatzen baduzue, nolako objektu mugi

ditzakegu gelako toki batetik beste batera?

Ondoren, tamaina eta itxura ezberdineko papertxoak moztuko ditugu eta umeek

ezaugarri berdineko multzoetan bildu beharko dituzte. Horretarako lastotxoa besterik

ez dute erabiliko.

Beste joko bat: papertxoak gelako alde batetik (mahai bat) hainbat metrotara

dagoen pote batera eramaten jolas dezakegu. Poliki-poliki egin beharreko distantzia

handitzen joan gaitezke. Hau, psikomotrizitate ariketa polita da umeek arnasa

kontrolatzen ikasten dutelako.

Page 16: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 16

A8: Xaboi-ponpa tailerra

Orain, xaboi-ponpak eginez esperimentatuko dugu.

Horretarako, umeekin likidoa prestatu beharko dugu.

Ura eta baxera garbitzeko xaboi likidoa nahastuko

ditugu (ahal izan ezkero, glizerina eta azukrea ere

erabil daitezke). Ikasle talde bakoitzak kantitate

ezberdinak nahastuz presta dezake likidoa, ondoren

bakoitzaren emaitza konparatzeko (ponpen tamaina

eta iraunkortasuna). Esperientzia hau gelatik kanpo egitea gomendatzen da, gela

barnean egin ezkero, lurra irristakor geratu eta arriskutsua gerta baitaiteke.

o Prestatu duzuen likidoan eraztuna sartu eta putz egiten badugu,

zer gertatuko da? Ponparen barnean, zer dago?

o Nola egin daitezke tamaina ezberdinetako ponpak?

o Eta, nola egin daitezke tamaina oso handikoak?

Page 17: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 17

3. Airea mugi daiteke eta haren indarra erabil dezakegu

Helburua: haizeak indarra duela eta hau objektuak toki batetik bestera eramateko erabil daitekeela baieztatzea, hainbat tresnekin esperimentatuz. Oinarri teorikoa: objektu lau bat etengabe mugituz, guk geuk haizea sor dezakegula ikusi dugu. Horri esker, bero handiko egun batean aurpegia freskatu dezakegu. Haizea errotak, belauntziak edota elektrizitatea sortzen duten aerogeneradoreak mugitzeko erabil daiteke. Era berean, puxika baten barnean sartu eta konprimatu dugun airea objektuak mugitzeko erabil dezakegu. Hiztegia: airea, haizea, xurgatu, esperimentatu, behatu, errotatxoa, abanikoa, ping-pong pilota, aire konprimitua. Baliabideak: lastotxoak, ping-pong pilotak, ile-lehorgailua, orriak, guraizeak, zeloa, txintxetak, soka fina, intxaur-azalak, poliespan, plastilina, txotxak, plastiko-poltsak, plastikozko autotxoak.

A9. Nola mugitu objektuak ukitu gabe?

Hasteko, umeei ondoko galdera egingo diegu:

o Nola mugi ditzakegu gelako hainbat gauza

ezerekin ukitu gabe?

Hau esperimentatzeko edozein objektu lau erabil dezakete:

orriak. liburuak, arropa,zapiak…

o Airea mugitzen duten zein tresna ezagutzen duzue? Eta, airea

zurgatzen dutenak?

AZALPENA: tresna asko daude airea mugiarazten dutenak. hala nola haizegailuak,

aire egokitua sortzekoak, ilearen lehorgailuak eta aspiradorak.

A10: Talde-jokoa: ping-pong pilota lasterketa

Umeei ping-pong pilotekin jolastea proposatuko diegu.

Lastotxoak erabili behako dituzte pilotak gelako lurrean

zehar toki batetik bestera mugitu ahal izateko. Ikasle

bakoitzari lastotxo bat emango diogu.

Page 18: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 18

A11: Jokoa: airean flotatzen duen ping-pong pilota

Hurrengo jokoaren helburua, lastotxo bat erabiliz,

umeak ping-pong pilota bat airean erori gabe

mantentzea da. Hasieran zaila denez, plastikozko

edalontzi garden bat erabiliko dugu. Azpian zulotxo bat

egin eta lastotxoa sartuko dugu. Ondoren, edalontzian

pilota sartuko dugu. Hala ere, hainbat saiakera eginda

umeek edalontzirik gabe egitea lor dezakete.

o Zer egin beharko dugu pilota airean flotatzen mantentzeko?

o Pilota, noiz eroriko da lurrera? Zergatik?

A12: Lehorgailua eta ping-pong pilota.

Lehorgailua martxan jarri baino lehen, pilota aire-korrontearen

gainean jartzean gertatuko zaionaz galdetuko diegu.

o Zer gertatuko da ping-pong pilota aire-korrontearen

gainean jartzen badugu?

Proposatu dituzten aukerak baieztatzeko, umeei esperimentatzen

utziko diegu. Ping-pong pilota bat lehorgailu baten aire-

korrontearen gainean jarriko dugu.

Ondoren airearen intentsitatearekin ere esperimentatuko dugu.

o Zer gertatuko da airea intentsitate handiagoarekin ateratzen bada?

AZALPENA: lehorgailutik datorren aire-korronteak pilotaren kontra egitean, erdibitu

egiten da eta pilotari presioa eragiten dio bi aldeetatik. Horrela, airean mantentzen

da erori gabe.

Kontuz: tresna elektrikoa erabiltzen dugunez, jarduera hau umeek beti heldu baten

begiradapean egin beharko dute.

Page 19: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 19

A13: Errotatxo-tailerra

Hainbat tamainatako paper-

errotatxoak egitea proposatuko

diegu. Horretarako azalpen-papera

eta baliabideak (orri bat, guraizeak,

txintxeta bat eta makila bat) emango

dizkiegu. Ondoren, errotatxoa

birarazteko erak proposatu eta

probatuko dituzte.

o Nola bira araz dezakegu errotatxoa eskuz ukitu gabe?

o Noiz biratuko da azkarrago? Eta, polikiago?

A14: Belauntzi-tailerra

Intxaur-azalak edo poliespan erabiliz, belauntziak egitea

proposatuko diegu. Horretarako, baliabideak (intxaur-azala eta

plastilina edo poliespan, txotxak eta papera) emango dizkiegu.

Ondoren, ur-ontzi batean flotatzen jarriko dituzte eta putz

eginez alde batetik bestera eraman beharko dituzte.

o Suabe putz egiten badugu, zer gertatuko da? Eta, indar handiz

egiten badugu?

o Zer egin beharko zenuke zure belauntzia norabidez

aldatu arazteko?

Page 20: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 20

A15: Puzten dugunean, zer dago puxika barnean?

Jarduera honetan, askotan egin duten zerbait egitea

proposatuko diegu ikasleei, puxika baten muturrean putz

egitea, hain zuzen.

o Zer gertatuko da puxikaren muturrean putz

egiten badugu? Zerez betetzen dugu?

Umeek puxikekin jolas dezakete eta behatu haien jokaera. Indarrez jotzean, igo

egiten dira baina gero poliki-poliki jaisten dira. Baten bat puska daiteke eta zarata

egin. Zarata ozenagoa edo suabeagoa izango da puxikaren tamainaren arabera.

o Puskatzen denean, puxikak zergatik egiten du zara?

AZALPENA: puxikaren goma puskatzen da soinuaren abiadura baino azkarrago eta

horregatik zarata handia sortzen da.

A16: Jokoa: aire konprimituaz mugitutako kotxe

lasterketa

Jarduera honetan puztu dituzten puxikak berriro erabiliko dituzte, puskatu ez badira,

behintzat. Puztu eta muturra lotu gabe, norabide askotan askatzea proposatuko

diegu: gora, behera, ezkerrera eta eskuinera

o Muturraren kokapenaren arabera, puxika askatzen badugu norantz

joango da?

AZALPENA: Atzeraka doan aireak puxikaren aurreranzko bultzada eragiten du.

Page 21: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 21

Aurreko jardueraren behaketetan oinarrituz, puxikaz bultzatutako auto-lasterketa

proposatuko diegu. Horretarako kotxe arinak, puxikak, lastotxoak eta zeloa erabiliko

dituzte.

o Nola jarri beharko dugu lastotxoa eta puxika autoa aurrerantz joan

dadin? Zergatik gertatzen da horrela?

Page 22: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 22

4. Airea materia da, pisua du eta mugimenduari erresistentzia jartzen dio Helburua: Aireak pisua duela eta objektuen mugimenduari erresistentzia eragiten diola baieztatzea, airearekin esperimentatuz eta paraxutak eraikiz. Oinarri teorikoa: Gasek pisua dute eta horregatik inguratzen gaituen airea osatzen dutenak beherantz joateko joera dute. Aireak, materiaz osatua dagoenez, edozein objekturen mugimendua eragozten du, hala nola, korrika egitean, zerbait erortzen uztean edota txoriek eta hegazkinek hegan egitean. Hiztegia: pisatu, puztu, hustu, lehertu, hutsa, kometa, paraxuta, erregela, neurtu, balantza eta materia. Baliabideak: puxikak, erregelak, plastikozko poltsak, soka, panpinatxo bat, orriak eta egunkari-papera

A17. Zein izango da pisutsuagoa, puxika puztua edo

puxika hutsa?

Airearen pisuari buruz galdetzen hasiko gara.

o Aireak pisurik ba al du?

o Nola baiezta daiteke?

Makila baten bi muturretan bi puxika berdinak zintzilikatuko

ditugu eta dena orekan jarriko dugu behatz batean.

o Zer gertatuko da puxika bat puztu eta berriro

zintzilikatzen badugu?

o Eta, ondoren bestea ere puzten badugu?

o Zein da horren azalpena?

AZALPENA: Aireka pisu du eta horrek lur-azalaren eta gure gainean presioa eragiten

du. Horregatik, puxika puztua pisutsuagoa da puxika hutsa baino.

Page 23: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 23

A18. Airearen pisua baieztatzen

Mahaiaren ertzean erregela bat kokatuko dugu, erdia

kanporantz eta erdia barnerantz duela, eta haren

gainean orri bat pilota bat eginda jarriko dugu.

Erregelaren mahai kanpoko aldean kolpe bat

beherantz ematen badugu, zer gertatuko da?

Ondoren, gauza bera egingo dugu orria zabaldurik dagoela.

o Erregelaren gainean kolpe bat ematean, zer gertatuko da?

o Nola azalduko dugu gertatukoa?

AZALPENA: paper irekiaren gainean pilotaren gainean baino aire masa handiago

dagoenez, kolpea jotzen dugunean paperak mugimendua eragozten du. Pilota,

ordea, goraka joango da.

A19. Airearen aurkako lasterketa

Lasterketa bat proposatuko diegu ikasleei batzuk aurrean kartoi handi bat helduta

dutela eta beste batzuk ez. Korrika egin ondoren galdetuko diegu:

o Zeintzuk egin dute korrika errazago?

Ondoren, kartoia dutenek besteei pasako diete eta lasterketa berri bat egingo dute.

Modu horretan denek esperimentatuko dute kartoiarekin korrika egitearen

sentsazioa.

o Zer sentitzen duzue kartoiarekin korrika egitean?

o Kartoiaren tamaina aldatzen badugu, nolakoa izango da

lasterketa?

Page 24: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 24

A20. Paraxut-tailerra

Tailer honetan umeek hainbat tamainatako paraxutak egingo dituzte eta

“paraxutista” bat lotuta dutela airera botako dituzte, patioan ahal izan ezkero.

Umeei paraxuten inguruan galdetuko diegu: itxura, zertarako balio duten, zeintzuk

erabiltzen dituzten, zerez eginda dauden…

o Zer dakizue paraxutei buruz?

o Orain, paraxutak egingo dituzue eta airera botatzean ikusiko duzue

nola funtzionatzen duten. Plastiko-poltsak, haria eta zeloa erabiliz,

paraxut bat egingo duzue eta ondoren, panpinatxo bat lotuta,

airera botako duzue.

o Zer egin beharko genuke altuera berdinetik botatako paraxutistak

airean denbora luzeago iraun dezaten?

o Eta paraxuta aldatu beharrean, paraxutistaren tamaina aldatuko

bagenu, zer gertatuko litzateke?

Page 25: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 25

5. Aireak betetzen duen espazioa tenperaturarekin aldatzen da

Helburua: Tenperatura-aldatzeak aireari eragiten dion efektua behatzea, inguru hotz eta beroetan esperimentatuz. Oinarri teorikoa: Aire beroak zabaltzeko joera du eta, beraz, toki gehiago betetzen du. Aire hotzak, ordea, uzkurtzeko joera du eta, beraz, toki gutxiago betetzen du. Horren eraginez, aire beroa igo eta aire hotza jaitsi egiten da. Hiztegia: berotu, hoztu, zabaldu, uzkurtu, tenperatura. Baliabideak: plastiko-botilak, papera, guraizeak, haria, jostorratza, zeloa, ur beroa eta ur hotza.

A21. Nola eragiten dio tenperaturak airearen

bolumenari?

Ontzi batean ur oso hotza eta beste batean beroa jarriko dugu. Umeei bi ontzien

tenperatura eskuz konprobatzen utziko diegu. Plastiko-botila ireki bat ur-beroan aho-

gora sartuko dugu plastikoa bero dadin eta, ondo itxi ondoren, ur hotzean sartu

baino lehen umeei galdera egingo diegu.

o Ur hotzean sartzean, zer gertatuko zaio botilari?

o Zer gertatu da? Zure ustez, zergatik gertatu da hori?

o Eta orain, botila bera ur berotan sartzen badugu, zer gertatuko

zaio? Zergatik gertatu da hori?

AZALPENA: aire beroak zabaltzeko eta hotzak konprimitzeko joera du, horren

eraginez aire beroak botila zabaldu eta hotzak botila uzkurtu egiten du.

Page 26: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 26

A22. Gela barnean denak geldirik gaudela, airea

mugitzen al da?

Neguan berogailuak piztuta daudenean, gu konturatu gabe, airea mugitzen ari da.

o Paretan dagoen berogailuak gela osoa berotu dezake. Nola

demostratu daiteke aire beroa mugitu egiten dela?

Paper-orriak itxura askotako zatietan moztuko ditugu, adibidez, suge-

itxurakoa. Ondoren, hari batetik zintzilik daudela, berogailu baten

gainean jarriko ditugu.

o Berogailuaren gainean jartzen baditugu, zer gertatuko

zaie paperei?

o Eta sabaian zintzilikatzen baditugu, zer gertatzen da? Nola azaldu

daiteke gertatutakoa?

AZALPENA: Aire beroa hotza baino arinagoa eta, beraz, goraka joaten da eta goian

hoztean berriro behera joaten da.

Page 27: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 27

Gaia sakontzeko aukera gehiago:

� Gure herri inguruko haize errotak

� Haize musika-instrumentuak

� Animalia hegalariak

� Belauntziak eta windsurf taulak

� Altuerako kirolak: paraxutismoa, delta hegala

� Globo aerostatikoak

� Airearekin lotutako fenomeno meteorologikoak: urakanak, tifoiak…

� Arnasarekin lotutako gaixotasunak

� Airearen kutsadura

Ebaluazio irizpideak Haur Hezkuntzako etaparako ebaluazio-irizpideak, oro har, behatu eta neur daitezkeen jokabideei buruzko adierazleetan zehazten dira.

1.- Ingurunea ezagutzeko jakin-mina erakustea, bertako elementuen behaketaren, manipulazioaren eta miaketaren bitartez.

� Ea identifikatzen eta bereizten dituen ingurunean dauden objektu fisikoen zenbait ezaugarri eta berezitasun.

� Ea loturarik ezartzen duen objektuen ezaugarrien (itxura, kolorea, tamaina, pisua...) eta haien jokabide fisikoaren (erori, piritan joan, ur gainean egon, irristatu...) artean.

� Ea elementu edo material jakin batzuen jokabideari buruzko hipotesiak egin eta egiaztatzen dituen (ur gainean geratuko da, hondoratu egingo da...).

� Ea inguruan dauden elementuekin sailkapenak eta serieak egiten dituen eta erabilitako irizpidea hitzez adierazten duen.

� Ea erabiltzen duen materia jarraituei dagokien zenbatzailerik (asko, nahiko...).

Page 28: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 28

2.- Normalean ibiltzen den eremuetan orientatzea eta kokatzea, oinarrizko espazio-nozioak behar bezala erabiliz.

� Ohiko eremuetan, ea, nolabaiteko autonomiarekin, ibilbiderik eta jarduerarik egiten duen.

� Ea erabiltzen dituen espazio-nozioak bere burua eta objektuak kokatzeko.

3.- Eguneroko jarduerek eta gizarteko gertakizun garrantzitsuek denboran duten segida identifikatzea eta aurrez adieraztea, eta, horretarako, oinarrizko denbora-nozioak behar bezala erabiltzea.

� Ea aurrez adierazten dituen eskola-jarduera antolatzen duten ohiturak. � Ea erabiltzen dituen oinarrizko denbora-nozioak bere jarduera antolatzeko eta

gertakarien segida aipatzeko.

4.- Ingurune naturala ezagutzeko jakin-mina adieraztea, eta ingurune naturaleko elementuen arteko elkarmenpekotasun-harremanak ezartzen hastea.

� Ea identifikatzen dituen ohiko fenomeno naturalak eta atmosferikoak, eta ea harremanik ezartzen duen fenomeno horien eta pertsonen bizitzaren artean.

� Ea identifikatzen dituen izaki bizidunek beren bizi-zikloan izaten dituzten zenbait aldaketa.

� Ea hitzez adierazten duen ingurumena errespetatzea eta zaintzea beharrezkoa dela adierazten duten arrazoi batzuk (aire garbia eta kutsatua, arnasa-arazoak…).

5.- Gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina erakustea, eta, horretarako, erreferentziazko gizarte-taldeetan modu aktiboan parte hartzea.

� Ea kortesia-arauetariko batzuk errespetatuz parte hartzen duen gizarte-harremanetan (agurtu, hizketan ari denari begiratu, txandari itxaron...).

� Ea onartzen duen bizikidetzako zenbait arau ezartzea beharrezkoa dela. � Ea parte hartzen duen era bateko eta besteko kultura-tradizioko jardueretan, eta

ea identifikatzen dituen jarduera horien bereizgarri diren zenbait ezaugarri. * Haur hezkuntzarako, lehen eta bigarren hezkuntzarako eta batxilergorako dekretu currikularrak Euskal Autonomia Erkidegoan. * Haur Hezkuntza gelarako proposamenak (3-6 urte). – 1. argit. – Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, 2003 p. ; cm. – (Bilduma “Curriculum-materialak”. Haur eta lehen hezkuntza = Colección “Materiales curriculares”. Educación infantil y primaria ; 9) ISBN 84-457-1859-2

Page 29: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 29

1.gehigarria:

ESPERIENTZIAK BURUTZEKO OINARRIZKO BALIABIDEAK

Plastikozko poltsak

Plastikozko botilak (tamaina askotakoak)

Lastotxoak

Ping-pong pilotak

Ura

Puxikak

Erregelak

Kartoia

Guraizeak

Paper-orriak

Haria

Jostorratza

Ile-lehorgailua

Ponpak egiteko ontziak

Sukaldeko xaboi likidoa

Paper-orriak

Poliespan

Intxaurrak

Plastilina

Txotxak

Soka fina

Ur hotza

Ur beroa

Page 30: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 30

2.gehigarria:

NOLA EGIN PAPEREZKO ERROTATXO BAT

3.gehigarria:

NOLA EGIN BELAUNTZI BAT INTXAUR AZALA ERABILIZ

Page 31: AIREAREKIN JOLASEAN ZIENTZIA IKASTENg05.berritzeguneak.net/es/descargar_fichero.php... · Metodo zientifikoa lan egiteko modu bat da, ezagupenaren edozein arlotan aplika daitekeena.

Carlos García Llorente 31

4.gehigarria:

NOLA EGIN PARAXUT BAT