URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA - … buruzko bertso barregarriak kantatuz. Auziaz gain, dantzek...

16
LITERATURA 79 LITERATURA URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA Betidanik ezagutu dut urruñarren artean tobera bat egiteko gogoa. Ainitzen ahotik entzuna nuen tobera bat egin beharra zegoela, iraganean egiten ziren bezalaxe. Haatik, nehork ez zuen nahi izatetik egitera beharrezkoa den urratsa ematen. 2012ko uztailaren 8an, Nafarroa Behereko Irisarri herrian se- kulako kabalkada-tobera eman zuten eta ainitz izan ginen Urruñatik aipaturiko herrira toberaz gozatzera joan ginenok. Huraxe izan zen, ene idurikoz, eskas genuen pizgailua. 1.- Antolatze lehen urratsak Uztailaren erdi aldean hizketan hasi ginen, bero-bero egin- da, eta Berttoli eta Hazia elkarteetako hainbat jendek hori ai- tzina eraman behar zela deliberatu zuten. Uztailaren bukaera alderako lehen batzarrak izan ziren eta batzar horietatik talde eragile bat sortu zen. Hastapenetatik koordinatzaile edo ardu- radun nagusiak Xerar Urrutia Berttoli elkartekoa eta Zelin Du- perou Hazia elkartekoa izan ziren. Agorrilaren lehen astean proiektua aurkeztu zen Urruñako elkarte guztien aitzinean, eta ondoren prentsaurreko bat anto- latu zen euskal hedabideek urruñarren proiektuaren berri ukan zezaten. Berehala Urruñako herritarrak proiektura hur- biltzen hasi ziren eta horrela zenbait komisio edo batzorde sortu zituzten: tobera idaztekoa, aktoreak xerkatzekoa, mu-

Transcript of URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA - … buruzko bertso barregarriak kantatuz. Auziaz gain, dantzek...

Page 1: URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA - … buruzko bertso barregarriak kantatuz. Auziaz gain, dantzek eta kantek ere sekulako garrantzia zu-ten horrelako ekitalditan. Ibilaldi modukoak

LITERATURA 79

LITERATURA

URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA

Betidanik ezagutu dut urruñarren artean tobera bat egiteko gogoa. Ainitzen ahotik entzuna nuen tobera bat egin beharra zegoela, iraganean egiten ziren bezalaxe. Haatik, nehork ez zuen nahi izatetik egitera beharrezkoa den urratsa ematen. 2012ko uztailaren 8an, Nafarroa Behereko Irisarri herrian se-kulako kabalkada-tobera eman zuten eta ainitz izan ginen Urruñatik aipaturiko herrira toberaz gozatzera joan ginenok. Huraxe izan zen, ene idurikoz, eskas genuen pizgailua.

1.- Antolatze lehen urratsakUztailaren erdi aldean hizketan hasi ginen, bero-bero egin-

da, eta Berttoli eta Hazia elkarteetako hainbat jendek hori ai-tzina eraman behar zela deliberatu zuten. Uztailaren bukaera alderako lehen batzarrak izan ziren eta batzar horietatik talde eragile bat sortu zen. Hastapenetatik koordinatzaile edo ardu-radun nagusiak Xerar Urrutia Berttoli elkartekoa eta Zelin Du-perou Hazia elkartekoa izan ziren.

Agorrilaren lehen astean proiektua aurkeztu zen Urruñako elkarte guztien aitzinean, eta ondoren prentsaurreko bat anto-latu zen euskal hedabideek urruñarren proiektuaren berri ukan zezaten. Berehala Urruñako herritarrak proiektura hur-biltzen hasi ziren eta horrela zenbait komisio edo batzorde sortu zituzten: tobera idaztekoa, aktoreak xerkatzekoa, mu-

Page 2: URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA - … buruzko bertso barregarriak kantatuz. Auziaz gain, dantzek eta kantek ere sekulako garrantzia zu-ten horrelako ekitalditan. Ibilaldi modukoak

LITERATURA80

sikariak, dantzariak, jostunak, propagandaz eta zabalkundeaz aritu behar zirenak, sosak bilatu behar zituztenak,… eta abar.

Agorrilaren 19an, Itsasuk bere kabalkada-tobera eman zuen, eta bertara Urruñako proiektuan zebiltzan hainbat lagun hurbildu ziren. Xerar Urrutiak harremanak finkatu zituen itsa-suiarrekin eta hortik aurrera informazioa bilatzeari ekin ge-nion. Irailean eta urrian hainbat bilkura egin genuen toberen munduan dabilen zenbait jenderekin. Horrela, idazle, ikerlari eta aditu handia den Xabier Itzainak era guztietako informa-zioa eman zigun, baita Itsasuk jokatu dituen azken toberak maisukiro idatzi dituen Beñat Lazkanok ere.

Informazio nahikoa jaso ondoren, egiteari ekin genion. Ur-te bukaera aldera, Xabier Urrutia eta biok tobera idazten hasi ginen. Handik bizpahiru hilabetetara Pantzo Hirigarai tobera-idazle baigorriarri gure zintzarrotsarren lehen zirriborroa eman genion ikustera, zuzendu eta aberastu zezan. Komisio guztiak ere ordurako lanean hasita ziren, bakoitza bere arloan, eta horrela hasi ginen lehen antzerki errepikak, musikarien bile-rak, dantzari saioak,… eta abar burutzen. Jadanik proiektua abian zen.

2.- Baina zer dira kabalkada eta tobera?Erdi Arotik datorren usaia da, Europa osoan zabaldurik izan

dena. Garai zaharretan senar-emazteen gatazkak, alargunen arraezkontzak eta gisa horretako gaiak ziren plazan horrelako ekitaldiren bidez salatzen zituztenak. Euskal Herrian, gainerako herrietan bezalaxe, ohitura hau biziki sustraiturik zegoen. Euro-pan gehien erabili zen izena Charivari da. Euskaldunok tokia-ren araberako izenaz bataiatu genuen. Xaribari hitza ohikoa izan dugu zazpi euskal herrietan, baina horretaz gain izen ainitz erabili ditugu: Tobera-munstra, astolasterra, galarrotsa, zintza-rrotsa, karrusa… Gizarte giristinoaren autozentsura modukoa

JOSEBA AURKENERENA

Page 3: URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA - … buruzko bertso barregarriak kantatuz. Auziaz gain, dantzek eta kantek ere sekulako garrantzia zu-ten horrelako ekitalditan. Ibilaldi modukoak

LITERATURA 81

zela aipa genezake, hau da, moral giristinoaren aurkako gerta-kizunak edota ekintzak salatzeko eta herritarren aitzinean zi-gortzeko balio zuten besta kutsuko sasiauziak. Barregarriak zi-renez gero herri xeheak biziki maite zituen, eta gehienetan gaz-teak izaten ziren horrelakoak antolatzen zituztenak.

Herriaren arau moralak hausten zituztenak zorretan zeude-la uste zuten gainerako herritarrek, eta horregatik horrelakoak antolatzeari ekiten zioten, ainitzetan inolako gupidarik gabe. Tobera edo horrelakoetarako hautatuak zirenek jende aitzine-ko sasiauzi haiek saihestu zitzaketen gazteei sosak emanez edota antolatzaileak arno trago batera gonbidatuz. Fitsik ez bazuten ordaintzen egoerak okerrera jotzen zuen eta gaueko toberak antolatzen zituzten pertsona horien leiho azpian. Ga-rrasiak, tutu edota zintzarri soinua eta horrelakoak egiten zi-tuzten herriko guztiek horren berri ukan zezaten. Hilabete oso bat iraun zezakeen. Amaitzeko herriko plazan alegiazko epaiketa bat egiten zuten, jujea, abokatak, lekukoak eta guzi. Bertsolariek ere giroa berotzen zuten sujetari edo protagonis-tari buruzko bertso barregarriak kantatuz.

Auziaz gain, dantzek eta kantek ere sekulako garrantzia zu-ten horrelako ekitalditan. Ibilaldi modukoak antolatzen zituz-ten sujetaren etxetik epaiketa egin behar zuten plazaraino eta bukatzean, gauza bera baina alderantziz. Sarritan zaldiak, as-toak edota zalgurdiak erabiltzen zituzten. Hauek dira kabalka-dak. Kabalkadetan parte hartzaileak ibiltzen ziren talde zenbaitetan banaturik: bolantak, kaskarotak, andere xuriak, zapurrak, banderariak… Tokian tokiko pertsonaiak ziren.

Erdi Arotik zetorren usai edo ohitura honek Ipar Euskal Herrian Bigarren Gerla Handira arte iraun zuen. Orduko gizar-tea aldatua zen eta ez zuen begi onez ikusten horrelako sa-laketa publikoak egitea, hori dela eta, agintari zibilek debeka-tu egin zituzten. Azken tobera klasikoa Irisarrin 1937. urtean egin zutena jotzen bada ere, jakin badakigu, geroxeago ere

URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA

Page 4: URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA - … buruzko bertso barregarriak kantatuz. Auziaz gain, dantzek eta kantek ere sekulako garrantzia zu-ten horrelako ekitalditan. Ibilaldi modukoak

LITERATURA82

zenbait tokitan gaueko toberak egin zituztela, Itsasun adibi-dez, Bigarren Gerla Handiaren garaian egin zuten, eta jakin dugunez aski bortitza gainera. Garazi aldean, berriz, gairik gabeko kabalkadak antolatzeari ekin zioten, eta gaur egun, oraindik ere, horrelakoak antolatzen jarraitzen dute Arnegin, Uharte-Garazin, Izpuran Luzaiden, Baigorrin…

1950. urtetik aitzina tobera berrien tenorea etorri zen, Luhu-son, Makean… gaia ez zen garai bateko salaketa moral hura, alegiazko gaien inguruko epaiketa baizik. Gaia aldatua zen, bai-na egitura guztiak bere hartan jarraitu zuen: dantzak, kantak, bertsoak, kabalkadak, pertsonaiak… 1970. urtetik aitzina bote-rearen aurkako toberak antolatu zituzten. Adibidez, 1974. urtean Iholdin zegoen aintzira proiektu baten kontrako tobera antola-tu zuten. Joera berri honek tobera arrapiztu eta indartu zuen. Hortik aitzina horrelako kabalkada-tobera ainitz antolatu ziren, Baigorrin 1976an, Eiheralarren 1988an, Amikuzen 1991n …

Lapurdiko barnekaldean eta Baxenafarroan toberak izuga-rri indartu ziren, eta herri ainitzek antolatu zituzten, Itsasun (1992, 1994, 1997, 2001, 2007 eta 2012) , Lekornen (1995, 1996), Luhuson (2002)… baita auzoa den Heleta baxenafa-rrean ere (2003). Itsasu izan da tobera-munstra gehien egin duena, bost urtetan behin-edo egin izan duelako. 2012ko uztailean Irisarrik sekulako kabalkada eskaini zuen, bi saiotan, eta Itsasuk ere, besta kari, biziki tobera ederra eskainiko zuen urte bereko agorrilaren 18an. Toberaren arrapizte hau barne-kaldean gertatzen ari zen, kostaldetik urrun.

3.- Urruñarren proiektuaUrruñan, lehen aipatu dudan bezala, aspaldian zegoen ho-

rrelako ikusgarri bat egiteko gogoa, eta azkenean, Hazia eta Berttoli elkarteek junta edo biltzar bat egiteko deia egin zuten. Proiektua herriko kultur elkarteei azaldu zitzaien, eta jarrera ona jasotzerakoan, komisioak eta errepikak egiteari ekin genion.

JOSEBA AURKENERENA

Page 5: URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA - … buruzko bertso barregarriak kantatuz. Auziaz gain, dantzek eta kantek ere sekulako garrantzia zu-ten horrelako ekitalditan. Ibilaldi modukoak

LITERATURA 83

Kabalkadako lagunak hasi aurretik

Andere Xuriak eta Zaldizkoak pilota-plazara sartzean

URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA

Page 6: URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA - … buruzko bertso barregarriak kantatuz. Auziaz gain, dantzek eta kantek ere sekulako garrantzia zu-ten horrelako ekitalditan. Ibilaldi modukoak

LITERATURA84

Urruñarren asmoa horrelako kabalkada eta epaiketa ba-rregarri moderno bat egitea zen, Lapurdiko itsas-hegiko he-rrietako tradizioan oinarriturikoa. Izen bat hartzeko orduan gure zalantzak izan genituen, tobera hitza oso atxikirik ikus-ten baikenuen Lapurdiko barnekaldearekin eta Baxenafa-rroarekin, hori dela eta Lapurdiko kostaldean garai zaharre-tan erabili izan zen zintzarrotsa hitza hautatu genuen. Ze-hazki ez dakigu noiz izan zen gure herriak egin zuen azkena, baina badirudi kostaldean azkenak XIX. mendean egin zirela. Haatik, aipatu behar dugu 1949. urtean Lekorne-ko herritarrek jokatutako tobera ikusi ahal izan zela Urruñan, eta gaur egun oraindik bizirik ditugun lekukoek baieztatu di-gutenez, badirudi garai hartan biziki ikusgarri entzutetsua izan zela urruñarren artean.

Urruñako kabalkada-zintzarrotsa hastapenetatik proiektu aberatsa eta anitza izan zen. Oso helburu argiak zituen:

1.- Kabalkada-zintzarrotsa zaharrak berpiztea Urruñako euskal kultura indartzeko.

2.- Proiektua euskararen inguruan gauzatu, garbi ikusten baikenuen euskara dela gure kulturaren eta nortasunaren ar-datz nagusia.

3.- Urruñarren arteko lagunartea eta herri giroa suspertzea.

4.- Euskal kulturaren eta euskararen transmisioan parte hartzea, gure arbasoengandik jasoz eta belaunaldi berriei pa-saraziz.

5.- Bai kabalkada eta bai zintzarrotsa Lapurdiko tradizioan finkatzea, bai auziaren hizkeran, bai jantzietan, bai pertsonaie-tan eta baita kantu, dantza eta bertsoetan ere.

6.- Libertimendua eta besta giroa herrian zabaltzea.

JOSEBA AURKENERENA

Page 7: URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA - … buruzko bertso barregarriak kantatuz. Auziaz gain, dantzek eta kantek ere sekulako garrantzia zu-ten horrelako ekitalditan. Ibilaldi modukoak

LITERATURA 85

4.- Proiektuaren garatze eta burutzea2014ko maiatzaren hondarrean eta ekainaren hasieran eus-

kal hedabideetan zabalkunde handia izan zuten errepika na-gusiak burutu genituen. Dena prest zegoen, urruñarrak aiduru eta Iparraldeko euskaldunen artean ikusmin handia zegoen. Tobera bat Lapurdiko kostaldean egitea aspalditik ezagutzen ez zen kontua baitzen.

Negu luze, hits eta euritsua pasatu ondoren, ekaineko le-hen astean eguzkia agertu zen Lapurdin eta Euskal Herri osoan. Bazirudien eguraldi ederra ukan behar genuela, baina lehen emanaldiaren bezperan, hau da, ekainaren 6an, bero sapa egin zuen, eguna pittaka-pittaka usteltzen joan zen, arratsaldeko 5ak aldera lehen hodei beltzak azaldu ziren, ge-roxeago zerua arras ilundu zen eta arratseko 8ak aldera, ali-maleko ekaitza bota zuen, kazkabarra eta guzti. Hori ikusirik, izugarri izutu ginen, euria eginez gero ez baikenuen leku es-talirik gure ikusgarria burutu ahal izateko. Herriko Etxeak Itur-bidea kiroldegi estalia utzia zuen kirol arloko ekitaldi bate-rako. Beraz, hurrengo egunean, horrelako ekaitza botako balu dena bertan behera uzteko beharrean egonen ginateke. Gau hura ez zen goxoa izan guretzat.

Azkenean, ekainaren 7a iritsi zen eta harekin batera, eguz-ki eder-ederra. Horixe zen behar genuena. Lehen emanaldia arratseko 8,30etan hastekoa bazen ere, bertan parte hartzen genuenok, 160 bat inguru, eguerdiko ordu biak eta erditan bildu ginen errepika oso-oso bat egiteko. Errepika 5ak aldera bukatu genuen, eta atsedenaldi ttikia hartu ondoren, 6,30eta-rako denok dutxatuta, indarberrituta eta ikusgarrirako jantzi-ta ginen. 7,30etan kiroldegitik abiatu eta hilerri gibeletik Soko-rrirako bidean den aparkalekura joan ginen ilara luzea eginez. Gero, aparkaleku horretan egon ginen zain 8,15 arte. Une ze-hatz horretan Zelinek eta Xerarrek abiatzeko agindua eman ziguten. Gure kabalkada hasia zen.

URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA

Page 8: URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA - … buruzko bertso barregarriak kantatuz. Auziaz gain, dantzek eta kantek ere sekulako garrantzia zu-ten horrelako ekitalditan. Ibilaldi modukoak

LITERATURA86

Aitzinetik zaldizkoak zihoazen, andere xuriak eta gizo-nezkoak, sei osora. Gero makilaria, Urruñako bandera eta Urruñako Zintzarrotsarena zeramatzaten banderariak, ezpataz armaturiko zaindariak, kaskarotak, herritarrak, musikariak, jendarmak txirringaz, zirtzilak… eta bukaeran jaun jujea, jaun abokata jaun usiera eta jaun apeza zeramatzan zalgurdi handi ederra. Jantziak ederrak eta koloretsuak ziren, Arantxa Dupe-rouk zuzenduriko jostun taldeak bi urte hauetan egindako ali-maleko lanaren erakusgarri.

Herriko Etxetik pilota-plazaraino kaskarot martxaren aireaz dantzatuz joan ginen. Pilota-plazara iristean, harmailak jendez mukuru ikusi genituen eta poz horrek indar berriak eman ziz-kigun aitzina egiteko. Pilota-plazan itzuli bat egin genuen kas-karot martxaren doinuaz dantzatuz.

Epai-mahaia frontisaren azpian jarririk zegoen, eta haren gibelean zegoen oholtzan musikariak, hogei bat osora, kokatu ziren. Frontisa euskal ikurrin erraldoi batez estalirik zegoen

Zaldizkoak, banderariak eta makilaria pilota-plazan

JOSEBA AURKENERENA

Page 9: URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA - … buruzko bertso barregarriak kantatuz. Auziaz gain, dantzek eta kantek ere sekulako garrantzia zu-ten horrelako ekitalditan. Ibilaldi modukoak

LITERATURA 87

eta epai-mahaiaren aurrealdea Euskal Herriko zazpi lurraldeen ikurrez apainduta. Publikoa zutik eta txaloka. Zintzarrotsari hasiera emateko momentua zen.

Herritarrak pilota-plazara sartzean

6.- Zintzarrotsaren egitura eta beste kontu zenbaitUrruñak eskaini zuen zintzarrotsa edo toberak lau gertaldi

zituen, horrelakoetan ohikoa izaten den bezala. Lehen gertal-dian Lapurdi osoa, Baionatik Biriaturaino, harrotu eta hondatu behar duen Abiadura Haundiko Treinaren afera aipatu zen. Bigarrenean euskarak Urruñan jasan duen bazterketa ofiziala eta ondorioz izan duen gibelatzea. Honekin batera, Iparral-deak behar duen egitura berezia edo autonomia ere aipatu zelarik. Hirugarren gertaldian Urruñan izan diren zenbait kon-tu aipatu ziren: Santa Flor edo Florenia izeneko lili-parkea ku-deatzeko garatu zuten udal proiektuaren porrota, barazki kontserbak egin behar zituen Conserveur 21 enpresaren es-

URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA

Page 10: URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA - … buruzko bertso barregarriak kantatuz. Auziaz gain, dantzek eta kantek ere sekulako garrantzia zu-ten horrelako ekitalditan. Ibilaldi modukoak

LITERATURA88

krokeria edo iruzurra, herriko plazaren etengabeko eraberri-tzea, Berttoli elkartea sortu zelarik ipini zizkioten trabak eta eragozpenak, eta bukatzeko herrian gaztetxe bat atzemateko bertako gazteek egin saiakerak eta abenturak.

Laugarren gertaldian jaun jujeak hartutako deliberoen berri eman zuen:

1.- AHT-rik ez, alternatiba treinbide zaharraren zabaltzea delarik, Lapurdiko gizarte zabalak, behin eta berriz, galdatu duen bezala.

2.- Proiektu salbatzaile eta iruzurgilerik ez.

3.- Euskara ofiziala izan dadila Urruñan eta Iparralde osoan. Iparralderako egitura administratibo berezia.

4.- Berttoli elkarteak bere kultur ekintzak antolatzen jarrai dezala.

5.- Gaztetxea egin dadila.

Aktoreek ahal izan zuten guztia eman zuten, batzuetan ongi, besteetan ez horren ongi, baina beti umore handiaz eta bihotz-bihotzez zintzarrotsari eta publikoari emanak. Hor ibili ziren Jaun Jujea bere soineko gorriaz, beltzez jantziriko Jaun Aboka-ta, bandera frantsesaren koloreez apainduriko xingola handia zeraman Jaun Usier gaiztotxo eta kokina, euskal kapeluaz jan-tziriko Ttotte Mendigaine jaun laboraria, biletak ezker-eskuin banatzen zebilen Sakelbero jaun bankiera, Fifin herritar andere zuhurra eta euskaltzalea, takoin handiak oinetan eta frantses ederra ezpainetan zerabilzkien Ukatzaile Anderea, Jaun Frantxi-manta, Larregorri jauna, begitartea mantelina bel tzaz estaltzen zuen Marikutzu amatxi zahar eta kontakatilua, begilagun beltz handiez aurpegia estaltzen zuen Lekuko Anonimoa, gaztetxea eskatzen zuen minigonaz jantziriko Andere Gazte pinpirina… eta baita etengabeko kalapitetan aritzen ziren jendarmak eta zirtzil basa eta bihurriak ere. Azken horien arteko kalapitek ba-rre handiak sortarazi zituzten publikoaren artean.

JOSEBA AURKENERENA

Page 11: URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA - … buruzko bertso barregarriak kantatuz. Auziaz gain, dantzek eta kantek ere sekulako garrantzia zu-ten horrelako ekitalditan. Ibilaldi modukoak

LITERATURA 89

Kaskarotak fandangoa dantzatzen

URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA

Page 12: URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA - … buruzko bertso barregarriak kantatuz. Auziaz gain, dantzek eta kantek ere sekulako garrantzia zu-ten horrelako ekitalditan. Ibilaldi modukoak

LITERATURA90

Jaun Usiearen eta Jaun Jujearen arteko iskanbilak eta liska-rrak etengabe errepikatu ziren lau gertaldietan zehar, eta bukaera aldean, azken delibero gisa, Jaun Jujeak usiera kali-tzea agindu zuen, eta zaindariek ezpataz hil zuten, tobera guztietan, modu batean edo bestean, egiten den bezalaxe.

Aipatzekoak dira, nola ez, gertaldien artean izan ziren kan-tu, bertso eta dantza gogoangarriak. Oholtzara igo zen beltzez jantzitako abeslari multzo handi batek honako kantuak abestu zituen: Xalbardiren fandango kantatua, Eltzegor taldeak Herri Urratserako egin zuen abesti ederra eta F. San Josek eta Joxe-mari Ostolazak egin Ai Santa Flor alai eta salatzailea. Dantzak izugarri ederrak izan ziren eta dantzariak gogotik aritu ziren sekulako besta koloretsua sortuz. Lehen gertaldian Patrick La-rraldek egin Urruñarrak dantza-jauzia, Ahurtiko makil-dantza eta Xalbardinen fandango kantatua. Hirugarren gertaldiaren amaieran Freed Iturrik egin Jone kadrila dantzatu genuen eta ondoren egile urruñar beraren Jone mazurka dotorea. Bertso-lariak Sustrai Colina eta Hodei Barroso urruñar ospetsuak izan ziren, hiru alditan saio bikainak eskainiz aritu zirenak. Pu-blikoaren arreta, miresmena eta ongi merezitako txaloaldi be-roak jaso zituzten.

Jaun Usiera kalitu zutelarik, zaldizkoak, berriz ere, pilota-plazara sartu ziren eta parte hartutako guztiok pilota-plazari itzulia eman genion kabalkada eginez eta kaskarot martxaren aireaz dantzatuz. Jaun Usiera orgatila batean zeramaten eta us-tekabean berpizten hasi zen bi eskuez txalotzen zuen pu-blikoa agurtuz. Usieraren arrapiztea tobera guztietako kontua da, eta hurrengo tobera bati zabaltzen omen dio bidea. Itzulia egin ondoren, denok oholtzaren aitzinean bildu ginen. Mo-mentu horretan musikariak Jakes Etxeberriaren himno solem-ne eta ederra jotzen hasi ziren. Zelin Duperou arduradunak, kaskarotaz jantzirik, zintzarrotsaren bandera eman zion neska-txa gazte bati, denon gogoan dagoen transmisioaren itxarope-na azaldu nahian. Hori bukatutakoan, Xerar Urrutiak eskerrak

JOSEBA AURKENERENA

Page 13: URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA - … buruzko bertso barregarriak kantatuz. Auziaz gain, dantzek eta kantek ere sekulako garrantzia zu-ten horrelako ekitalditan. Ibilaldi modukoak

LITERATURA 91

eman zituen eta publikoak txaloaldi luze batez eskertu zuen. Gero, denok, publikoak barne, Ttipi urruñarrak XIX. mendean egin bertsoak (Dama gazte xarmant bat) abestu genituen. Huraxe izan zen amaiera.

Ekainaren 7ko gau hura magikoa izan zen urruñarrentzat. Gero pilota-plazako gibeleko izkinan ezarritako kantinan aritu ginen denok afaltzen, edaten eta kantatzen oso berandu arte.

Jaun Jujea, Jaun Usiera, Jaun Abokata eta Jaun Apeza zalgurdian

URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA

Page 14: URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA - … buruzko bertso barregarriak kantatuz. Auziaz gain, dantzek eta kantek ere sekulako garrantzia zu-ten horrelako ekitalditan. Ibilaldi modukoak

LITERATURA92

Sustrai Colina eta Hodei Barroso bertsolari urruñarren saio bikaina

7.- Amaiera gisaEkainaren 15an, eguzkia Urruñara itzuli zen eta berarekin

batera, gure kabalkada-zintzarrotsaren bigarren emanaldia ere. Publikoak harmailak bete zituen eta txalo handiz eskertu zuen gure lana. Beste herrietatik etorritakoak joatean, bertan urru-ñarrak gelditu ginen, pozik, alegerak, denok euskal kantuaren inguruan goxo bildurik. Urruñak bere zintzarrotsa emana zuen eta urruñarren artean lagunarte eta herri giro ezin hobea sortu da. Zer gehiago eska daiteke? Eta ikusgarri hau elkarre-kin egin dugun azken ekitaldia izanen ez delakoan gaude. Za-harrak eta gazteak, emazteak eta gizonak…. ber abenturan, elkarrekin, lan egiteko gauza garela erakutsi dugu. Horixe da Urruñan sentitzen duguna, eta jakin badakigu, horrela jarrai-tzekotan, fruitu berriak etorriko direla.

Bai, urruñarrok kabalkada-zintzarrotsaren kari, lan eta jolas egin dugu elkarrekin; tripulazio edo eskifai baten antzera fun-tzionatu dugu abentura kolektibo luze eta emankor honetan.

JOSEBA AURKENERENA

Page 15: URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA - … buruzko bertso barregarriak kantatuz. Auziaz gain, dantzek eta kantek ere sekulako garrantzia zu-ten horrelako ekitalditan. Ibilaldi modukoak

LITERATURA 93

Bihoazkie, modu batean edo bestean, ikusgarri eder hone-tan parte hartu duten guzti-guztiei, nire adiskidetasun eta agur beroa. Ez ditut ahantzi nahi abentura horretan kapitain ibili di-ren Zelin Duperou eta Xerar Urrutia, beraiei esker, urruñarrez osatutako tripulazioak eraman ahal izan baitu kabalkada-zin-tzarrotsa izeneko itsasontzia portu onera. Nire esker eta senti-mendu onena bientzat.

Eta kronika moduko artikulu hau bukatzeko, zer egokiago kabalkada-zintzarrotsari amaiera emateko kantatu genituen Urruñako Ttipiren bertsoak baino. Horra hor:

Dama gazte xarmant bat jiten zaut bixtara, iduritzen baitzeraut zeruko izarra.Ama batek hazteko, hori zerbait bada, gure salbatzaileak kontserba dezala!Trala tralara tralara, kontserba dezala!

Gau on gizon gaztea, konpañiarekin,gostu du egoitiak ixtant bat zurekin. Badakizu mintzatzen errespetuarekin, Jainkoak har zitzala hil-ondoan berekin!Trala tralara tralara, hil-ondoan berekin!

Ene maite pollita non ote den bizi, bazinakikeia zuk haren zerbait berri? Aspaldi ikustera joan nahia beti... errozu ene partez, milaka goraintzi.Trala tralara tralara, milaka goraintzi.

Ez zinukeia hobe zuhaurrek joaitea, nitaz igorri gabe komisionea? Samurturen ote den ez zaitela fida;

URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA

Page 16: URRUÑAKO KABALKADA-ZINTZARROTSA - … buruzko bertso barregarriak kantatuz. Auziaz gain, dantzek eta kantek ere sekulako garrantzia zu-ten horrelako ekitalditan. Ibilaldi modukoak

LITERATURA94

zato enekin eta, biak joanen gira.Trala tralara tralara, biak joanen gira.

Jin ere banindaite zurekin gogotik,ez banu bihotzian deus arrangurarik,kanbiatu dela norbaitek erranik,hortako ez naiz joaiten, deus ez dut bertzerik.Trala tralara tralara, deus ez dut bertzerik.

Zato enekin eta errozu berari,leheneko hitzetan dagoenez beti?Disimulatzen badu, utzazu laburzki,ni hemen izanen naiz zure zerbitzari.Trala tralara trala, zure zerbitzari.

Joseba Aurkenerena BarandiaranUrruñan, 2014ko ekainaren 21ean.

Jendarmak edo Hedexuriak pilota-plazara sartzean

JOSEBA AURKENERENA