78181 06.Religion 4 ESO EUSK - Edebe€¦ · ezaugarri nagusiak XVIII.mendean. a) Horietatik zein...

13

Transcript of 78181 06.Religion 4 ESO EUSK - Edebe€¦ · ezaugarri nagusiak XVIII.mendean. a) Horietatik zein...

66

6 Pertsona umilen Eliza

78181_06.Religion 4 ESO_EUSK.qxp 14/7/11 13:35 Página 66

Edu

kiak

Joan Bosco naiz

Pres T

Eliza, gaur egunKristau konprometituen erakundeak

67

Eliza berritzaileaXVIII. eta XIX.mendeak gizadiaren historiako pasarte naha-siak izan ziren. Frantziako Iraultzaren oinarriak ezarrizituzten Ilustrazioko filosofoek eta pentsalariek,eta arra-zoia kontsakratu zuten egiara iristeko bide bakartzat.

Sasoi hartan bertan sortu zen lurrun-makina ere,Industria Iraultza garatzeari bide eman ziona; prozesuhark,makina bat objektu onuragarri fabrikatzeko aukeraeman arren, aberastasuna banatzean oso injustizia-egoera larriak eragin zituen.

Transzendentzia handiko gertakari haiei aurre egin beharizan zien Elizak,eta Espiritu Santuak txiroenei eta behar-tsuenei laguntzeko beren bizitza eskaini zuten hainbatgizon eta emakume sustatu zituen haren barruan.

Nola erantzuten diezu zuk zeure inguruan gertatzendiren aldaketei? Defentsiban ipintzen zara ala molda-tzen eta aurre egiten saiatzen zara?

Iraultza-garaia

1. Fedea eta arrazoia XVIII. mendean1.1. Pentsaera ilustratua

1.2. Eliza eta Ilustrazioa

2. Kristau-bizimodua XIX. mendean2.1. Elizaren barne-berrikuntza

2.2. Arazo sozialekiko kezka

2.3. Elizaren Irakasbide Soziala

s. XVIII s. XIX1700 1800 1900

• 170

0:Es

pai

nia

koO

nd

ore

ng

otz

a g

erra

• 172

5:Es

kola

Kri

stau

en A

nai

en (L

aSa

lle) o

nes

pen

a

• 173

8:A

ita

San

tuak

mas

on

eria

gai

tzet

sizu

en

• 177

3:Je

suse

nK

on

pai

nia

eza

bat

uze

n

• 181

7:Sa

n M

artz

elin

oC

ham

pag

nat

ek A

nai

aM

aris

ten

kon

gre

gaz

ioa

sort

uzu

en

• 185

4:M

aria

ren

Sort

ze G

arb

iare

nD

og

ma

ald

arri

katu

zen

• 185

9:Sa

n J

oan

Bo

sco

k Sa

lest

arre

nko

ng

reg

azio

a so

rtu

zuen

• 186

9-18

70:

Vati

kan

oko

I.K

on

tzili

oa

• 189

1:Le

on

XIII

.a a

ita

san

tuar

en R

eru

mN

ovar

um

en

tzik

lika

• 171

7:M

aso

ner

iare

nh

asta

pen

a Lo

nd

rese

n

• 175

1-17

72:

Fran

tzia

nEn

tzik

lope

dia

arg

itar

atu

zen

• 176

9:Lu

rru

n-

mak

inar

enas

mak

un

tza

• 178

9:Fr

antz

iako

Irau

ltza

• 184

8:Eu

rop

ako

irau

ltza

lib

eral

ak

• 186

4:Le

hen

Inte

rnaz

ion

ala

• 187

0:It

alia

ren

eta

Ale

man

iare

nb

ater

atze

-p

roze

suen

am

aier

a

78181_06.Religion 4 ESO_EUSK.qxp 14/7/11 13:35 Página 67

68

Joan Bosco naiz

Pres T

HA

SIE

RA

KO

ES

PER

IEN

TZIA

u guztion Aitak emana dit Jesu Kristorengansamurki maite ditudan gazte hauek zaintzearenardura. Orain munduan, eta aurrerantzean betikobizitzan, zoriontsuak izatea da nire nahi handiena.Baina, nola lortuko ote dut?

Hirurogeita hamar urte bete nituen. Eta egia handi batikasteko aukera izan dut nire bizitzan zehar: errazagoada haserretzea pazientzia izatea baino, errazagoada gazte bat mehatxatzea zerbait oker egiten dueneaneztiki zuzentzea baino, eta erosoagoa da zigortzeajarrera alda dezala iradokitzea baino.

San Paulo irakurrita aurkitua dut kristautasunera bihurtuberriak nolako karitatez tratatzen zituen. Haien aldeerregu ere egin zion Jainkoari, malkoak begietan, Eban-jelioaren aurka jarduten zutela ohartzen bazen!

Ikusi dut seme moduan begiratu behar diedala auto-ritaterik izango badut haiengan. Ezin dut ahaztu aitarenpapera egiten ari naizela.

Zein ereduri jarraitu behar diot orduan? Jesu Kristori,zalantzarik gabe. Obeditzeko etorri zen hura, ezagintzeko; mende egoteko eta ez gainetik.

Honela jokatzen zuen Jesusek apostoluekin: pazientziazuen haiekin, haien ezjakintasuna, zakarkeria eta desleial-tasuna gorabehera. Petrik hirutan ukatu zuen; JudasekSanedrinari saldu zion hogeita hamar txanponen trukeeta, Joan izan ezik, denek egin zuten alde, beldurrakairean, gurutziltzatu zutenean.

Bekatariekin ere maitekor eta errukior agertzen zen.Haiekin jan eta edaten zuen, eta batzuek hori mirestenbazuten ere, beste batzuk zapuztu egiten ziren. Harenjarrerak eragin zuen hainbeste lagun bihurtzea,Jainkoaren barkamenaren itxaropena berreskuratuzutelarik, Jesus otzana eta bihotzez apala baitzen.

Zeinen ona den gazteentzat guk geure espiritua lasaiatxikitzea, begiradaz ez mespretxatzea, hitz mingarririkez erabiltzea! Horrela, kristau onak eta herritar zintzoakizateko itxaropena piztuko dugu beren bihotzean, berenfedearen berri emateko, eta munduan haren araberabizitzeko gauza izanik eta beren sinesmenagatik ezlotsarik ez eskandalurik sentitu gabe.

Hezkuntzako zeregin horretan, aurkitu dut funtsezkogarrantzia duela Maria Laguntzailearenganako debo-zioak. Hark egina da guztia: gazte hauen ardura eman

digu munduko arriskuetatik libratzeko, senide bezalamaitatzeko elkar eta beren jokaera zintzoaren bidezJainkoa glorifika dezaten; eta ogiz eta ikasteko beharduten guztiaz hornitzen ditu ezin konta ahala graziazeta mirariz.

Eraitsiko ahal du Zeruko Amarenganako maitasunakmesfidantzaren oztopoa, haien eta hezitzaileon arteanhain maiz agertzen dena eta hainbeste arimari halakokalte eragiten diona!

Agian ez dute jakingo, baina salestarren etxe baterasartu orduko, Ama Birjina guztiz santuak bere babes-pean hartzen ditu. Halaxe egin du niregan gaztebehartsu eta zapuztuak zerbitzatzeko grina piztu zuenezgeroztik, eta bizitzako egun batean ere ez diot utzihaiek maitatzeari.

Eskerrak ematen dizkiot Jainkoari hainbeste ondasunjasotzeagatik, munduko arriskuetatik hainbeste gazteerreskatatzeagatik, eta gure eskola eta otoiztegietanEliza zerbitzatzeko sortu diren bokazioengatik. Guztiakbabes ditzala Maria Laguntzaileak, eta lagun diezagulaguri, salestarroi, guraso-maitasunez, aholku-espirituzeta laguntzeko desiraz zerbitzatzen!

Joan BoscoTurin, 1887

G

78181_06.Religion 4 ESO_EUSK.qxp 14/7/11 13:36 Página 68

ZURE USTEZ…

69

«Gazteak zaretelako maite zaituztet.» (San Joan Bosco)

1. Zein izan zen San Joan Boscoren nahirik handiena?

— Zer ikasi zuen urteen poderioz gazteak tratatzeariburuz?

2. Ekarri gogora zu hezten parte hartu duten pertsonahelduak: gurasoak, irakasleak, aisialdiko begiraleak,eskolaz kanpoko jardueretakoak, katekistak…

a) Egin zugan eragin positibo handiena izan dutenenzerrenda.

b) Aukeratu hezitzaile horietako bat,eta definitu harenmetodoa hitz gutxitan.

c) Aztertu San Joan Boscoren testua,eta bilatu hezkuntzaikusteko haren moduaren eta zuk deskribatu duzunesperientzia positiboaren arteko antzekotasuna.

3. Saiatu zeure buruari egiati erantzuten orrialde hone-tako aipamenean jasotzen den eta Benedikto XVI.akgazteei egiten dien galdera.

«Bizitzaren benetako zentzuri buruz galde egiteko eta haugaldetzeko unea da “Ase al nago nire bizitzaz? Ezer falta alzait?”Ez zaitezte galdera horiek egiteko beldur izan!» (Bene-dikto XVI.a, Gazteentzako mezua)

78181_06.Religion 4 ESO_EUSK.qxp 14/7/11 13:36 Página 69

70

1

DescartesRené Descartes (1596-1650)filosofia arrazionalistarenaitatzat jo ohi da; hain zuzen,filosofia hori izan zen pentsaerailustratuaren jatorria. Besteakbeste honen aldekoa da:• Erabateko konfiantza giza

arrazoian, egia jakitekogaitasun bakarra denez.

• Berezko ideiak hala nolaJainkoaren ideia existitzendirela, eta horietatik abiatutaeraikitzen dela gauzengaineko jakintza.

• Inspirazioa matematikakoereduetan duen metodozientifikoa erabiltzekobeharra, jakintza egituratukobada.

• Berez existitzen diren hirukategoria handi existitzendirela onartzea: Jainkoa, gizapentsamendua eta materia.

• Munduaren jarduna goberna-tzen duten lege mekani-koak existitzen direla,munduak makina perfektumoduan jokatzea eragitendutenak.

Fedea eta arrazoia XVIII. mendeanXVIII. mendeari honela esaten zaio maiz: Argien Mendea nahiz Ilustrazioarena. Garaikoeragile nagusien jarrerari zor dizkio izen horiek: filosofo eta pentsalari arraziona-listek arrazoiaren argitara begiratzen zieten fenomenoei.

1.1. Pentsaera ilustratuaXVIII. mendean zehar, ideia arrazionalisten ondorioz, mugimendu filosofiko, literarioeta zientifiko berria hedatu zen Europan, Ilustrazioa izenez ezaguna, zeina saiatubaitzen kultura modernizatzen eta gizartea eraldatzen.

Hauek ziren, besteak beste, Korronte honek aldarrikatzen zituen ideiak:

• Arrazoia. XVIII.mendeko filosofoek uste osoa zuten edozein arazori arrazoiaren bidezsoilik hel ziezaioketela, jainkozko kategoriaraino jasotzeraino eta arrazoia jain-kosa aipatzeraino, izan ere.

• Aurrerabidea. Irakaskuntza-programak teknologia eta zientzia esperimentalakezagutzeko giza gaitasuna garatzera bideratu behar ziren. Izan ere,gizadiaren gara-penerako eta aurrerabiderako baliagarri jotzen ziren.

• Natura. Ilustratuen ustean,ontasun naturalez beteta zegoen natura,eta,hura azter-tuta, Jainkoaren existentzia froga zitekeen. Teoria horrek ez zuen Jainkoaren Erre-belazioaren beharrik, eta deismo izena eman zitzaion.

• Ilustratuek zioten giza harremanek norberarenak ez ziren ideia eta sinesmene-kiko tolerantzia izan behar zutela oinarri. Erlijio-askatasunaren aldekoak ziren.

• Ilustratuen azken helburua zen Lurrean zoriona lortzea. Ez zuten ukatzen bestemundu bat zegoenik, baina haien ardura zen honetan eroso finkatzea eta eralda-tzea, eta gizakiak zoriona erdiets zezakeen leku atsegina bilakatzea.

Ilustrazioaren ideiak bizkor hedatu ziren biztanleriaren sektore guztietan, berezikiburgesen artean, ordurako aristokraziari itzal egiten hasiak zirenak. Hedapen huraEntziklopediaren eta masoneriaren eskutik gauzatu zen.

• Entziklopedia, edo Zientzia,arte eta lanbideen hiztegi arrazoitua,mendeetan meta-tutako jakintza zientifiko, tekniko, artistiko, profesional eta filosofiko guztienlaburpena zen, baina arrazionalki esperimenta edo froga daitezkeenak baino ezzituen onartu.

Obra hau oso kritikoa izan zen Jainkoaren existentziarekiko eta kristautasuna-rekiko; hori dela eta, Klemente XII.a aita santuak erabaki zuen debekatutako libu-ruen Zerrendan sartzea.

• Masoneria, berriz, adiskidetasun-elkarte gisa sortu zen 1717an Londresen. Bazki-deak logiatan antolatzen ziren,eta Erdi Aroko katedralak eraikitzen zituzten elkarteedo korporazioen oinordekotzat jotzen zuten beren burua.Masoien logiak izan zirenIlustrazioko ideia politiko eta sozialen hedabide nagusia.Alegia: erlijio-askatasuna,prentsa-askatasuna, Elizaren eta Estatuaren bereizketa, irakaskuntza hedatzea,eta abar.

Bizkor hedatu ziren Europan zehar logiak, eta zenbait pribilegio lortu zituzten.Funtsezko zerbaitek lotzen zituen guztiak: Izaki Goren batengan,unibertsoaren Arki-tekto handiarengan sinesteak. Hori dela eta, doktrina deista zabaltzen lagunduzuten.

Hala,1738an,Klemente VII.a aita santuak debekatu egin zuen,eskumikuaren meha-txupean, erakunde horretako kide izatea.

� René Descartes sinestuna zen, baina harkproposatutako metodoak, zalantza meto-diko unibertsalak hain zuzen, zenbaitilustratuk Jainkoaren existentzia bera auzitanjartzeko bidea ireki zuen.

78181_06.Religion 4 ESO_EUSK.qxp 14/7/11 13:36 Página 70

71

Laburtu taula honetan,Descartesen arrazionalismoaren etapentsaera ilustratuaren ideia nagusiak.

Bilatu termino hauen definizioa,eta zeure hitzez berrantolatu.

deismoa – ateismoa – agnostizismoa

a) Idatzi termino bakoitza hari dagokion arrazoibidearenondoan.

• «Astronautek zeruan Jainkoa aurkitu ez dutenez etasendagileek ez dutenez aurkitu arimaren existentziarenfrogarik,konbentzituta nago Jainkoa ez dela existitzen»:......................

• «Ez dago zalantzarik Jainkoak sortu zuela mundua;bainabegi-bistakoa da ordutik hona bere kasa laga dituelamundua eta gizadia»: .....................

• «Jainkoaren existentziaren auziak gainditu egiten nau.Ez diot neure buruari planteatu ere egiten, uste baitutgiza arrazoia ez dela hori argitzeko gai»: ....................

b) Azal ezazu jarrera horien aurrean duzun iritzia.

Aipatu zein izan ziren Eliza berriztatzearen aldeko jarrerarenezaugarri nagusiak XVIII. mendean.

a) Horietatik zein uste duzu direla gaur egun ere kezka eragi-teko modukoak?

b) Helburu horietatik zein lortu dira dagoeneko, partzialkiizanagatik ere? Aipatu adibide konkreturen bat.

Irakurri Jesusen Konpainia leheneratzeko Aita Santuak egin-dako dokumentuaren pasarte hau, eta aipatu zer argudioerabiltzen diren erabaki hori hartzeko.

4

3

2

1

Jarduerak

1.2. Eliza eta IlustrazioaEgoera berrian Jainkoak errebelatutako egien inguruko espiritu kritikoa, indife-rentzia eta zalantza planteatzen ziren,eta horrek erronka eta kezka eragin zituenElizaren baitan.

Izan ere, Frantzian, Ilustrazioa Elizaren eta kristautasunaren kontrako mugi-mendu moduan agertu zen.

Haatik, beste herrialde batzuetan, hala nola Espainian, ilustrazioaren ideiek Elizabarrutik berritzeko nahia eragin zuten, eta zenbait erlijio-sektore gogor ipini zirenhorren aurka. Eliza berritzea nahi zutenek:

— Elizaren egiturak eta herriaren debozioaren ohiko moduak kritikatzen zituzten,Ebanjelioarekin eta lehen kristauen bizimoduarekin alderatuz.

— Fedea predikazioaren bidez,Jainkoaren Hitza irakurriz,erlijio-abestien bidez etaeliztarrek ulertzeko moduko errituak ospatuz irakastea aldarrikatzen zuten.

— Parrokietatik kanpo pizten ziren elkarteen aldean,parrokia-erkidegoko bizitzabalioztatzen zuten.

— Kontu zibiletan Estatuaren zeregina Elizarenari gailentzea ontzat ematen zuten.

— Erromako kuriarekiko autonomia handiagoa eskatzen zuten gotzainentzat, etaaita santuen parte-hartzea mugatzea ere bai.

Gaur egungo Alemaniako lurraldeetan, jatorrietara itzultzea proposatu zuen Elizakatolikoak, debozioak araztea, teologia berritzea, erlijio-tolerantzia areagotzea etaprotestanteengana hurbiltzea.

Jesusen Konpainia leheneratzeko eskeak aho batez iristenzaizkigu kristau-unibertso osotik; gure anaia beneragarrien-gandik, gotzainengandik, alegia, eskaera bizi eta premiazkoakiristen zaizkigu egunero, bai eta klase guztietako pertsonaitzaltsuengandik ere, bereziki Konpainiak okupatzen zitueneskualdeen joritasunaren berri eta Jainkoaren soroak zabaldueta apainduko dituzten kimu ugarien berri jakin denez geroztik.

Pio VII.a, Sollicitudo omnium ecclesiarum

Jesuiten ezabaketa

1750ez geroztik, Elizaren aurkako

erasoak jesuitengan gauzatu ziren maiz,

nonbait haiek irakasten zuten etika

kristaua malguegia zela-eta.

Horregatik, XVIII. mendean zehar

haienganako herra piztu eta hazi egin

zen.

Horrekin batera, zenbait agintarik haien

ondasunez jabetzeko gogo handia zuten,

eta hori lortzeko hainbat herrialdetatik

kanporatu zituzten: Portugaldik 1759an;

Frantziatik 1764an eta Espainiatik 1767.

urtean.

Haien aurkako salaketek eta presio

politikoek eraginda, Klemente XIV.a aita

santuak Jesusen Konpainia ezabatzea

erabaki zuen 1773. urtean. Gerora, Pio

VII.a aita santuak berriro leheneratu

zuen 1814an.

Descartesen arrazionalismoa Pentsaera Ilustratua

...... ......

78181_06.Religion 4 ESO_EUSK.qxp 14/7/11 13:36 Página 71

Kristau-bizimodua XIX. mendeanXIX.mendea Elizan eta haren kide guztiengan eragina izan zuten eraldaketa politiko,sozial, ekonomiko eta kultural sakon ugariko garaia izan zen.

Aldaketa horietan, garrantzitsuenetako bat Industria iraultzaren hedapena izanzen,produkzio-egiturak eraldatu eta behartsuenen bizimodua oso larri urratu baitzuen;hain zuzen, horren ondorioz agertu zen langileen mugimendua.

2.1. Elizaren barne-berrikuntzaGertakari haien guztien ondorioz,Elizak hausnarketa egin zuen eta aintzat hartu zuenbere ebanjelizatzeko eginkizuna, eta kleroak eta fededunek benetako katolikoizatea zer zen galdetu zioten beren buruari.

Horrexegatik esan liteke Eliza Katolikoarentzat garai hura garbikuntza-, bihurtze-eta berrikuntza-sasoia izan zela. Berrikuntza hura Puntu hauetan gauzatu zen:

• Federa itzultzea. Ilustrazioko arrazionalismoaren aldean, erlijiotasunera itzulizen, hots, kristau-fedea praktikatzera.

Itzulera hura pertsonaia itzaltsuen artean gertatu zen (polikariak, idazleak,zientzia-lariak…) baina herritar xumeen artean ere bai. Historialari batzuek Elizarenmendea esan zioten XIX. mendeari.

• Apaizen irudi berria. Garai hartako apaizak,oro har,aurreko garaietan baino pertsonakulturadunagoak eta ikasiagoak ziren, eta oso serio jardun zuten beren eginkizunpastoralean.

• Herri-debozioa. Herri-erlijiotasuna berpiztu egin zen:herri-misioak,santuekiko debo-zioa, herrialde batzuk Jesusen Bihotzari eskaintzea, aitortza eta jaunartzea maizpraktikatzea…

1854. urtean definitu zen Mariaren Sortze Garbiaren dogma, eta 1858an, berriz,Ama Birjina Lourdesen (Frantzia) agertu zen. Horren guztiaren ondorioz, areagotuegin zen Ama Birjinarenganako debozioa.

• Hainbat erlijio-kongregazio berri sortu ziren, 400dik gora mendean zehar, batezere hezkuntzako eta laguntzako zereginetan jarduteko. Horrez gain, GregorioXV.a aita santuak misio-lurraldeak esleitu zizkien haietako askori.

2.2. Arazo sozialekiko kezkaXIX.mendea,halaber,aztoramendu politiko eta sozial handiko sasoia izan zen.Iraultzaliberalak orduan gertatu ziren, eta, batez ere, Industria Iraultza, langileen mugi-mendua eragin zuena; hots, langileek beren eskubideak babesteko egin zutenborrokan…

Hiri handietako bizi-baldintza ezegonkorrek eta fabrika eta lantegietako lan-esplota-zioak hainbat pentsaera-korronte eragin zituzten, hala nola marxismoa eta anar-kismoa, arazoari iraultzaren bidetik heltzeko hautua egin zutenak.

Elizak Industria Iraultzaren ondorio izan ziren arazo larriei hainbat alderditatik eran-tzun zien.Alde batetik,hainbat zuzentarau biltzen zituen Elizaren Irakasbide Soziala;bestetik,berriz,beren bizitza behartsuenei eta txiroenei laguntzeko eman zuten hainbateta hainbat kristauren ekintza.

72

2Kongregazio

berriakXIX. mendea, seguru asko,Elizaren aro emankorrenaizango zen, kongregazioaksortzeari dagokionez, behin-tzat.

Gizartearen sektore bazter-tuenei beharrezko arretaemateko sortu ziren: gaixoei,behartsuei, adinduei, emaku-mezkoei, gazteei, umezurtzeieta abarri.

• Gehienek hezkuntza dutehelburu: familia marianista,anaia maristak, salestarrakeskolapioak, frantziskotarmisiolariak, teresarrak…

• Beste batzuk, berriz, erabatmisiolariak dira: klaretarrak,konboniarrak eta aita zuriak.

• Sorospeneko hainbatkongregazio ere sortu ziren:karitateko karmeldarrak, SantaAnaren ahizpak, Mariarenzerbitzariak, Kontsolaziokoahizpak, adindu babesgabeenhaurridetxoak, Nekaldikozerbitzariak…

� Industria Iraultzarekin batera ezarritako lan-

baldintzek langileen eta patroien arteko

liskar ugari eragin zuten.

78181_06.Religion 4 ESO_EUSK.qxp 14/7/11 13:36 Página 72

2.3. Elizaren Irakasbide SozialaElizak,pertsonen bizimoduari buruz beti egiten duen gogoeta,betiere fedearen argi-tara, garai hartan, Elizak berak arazo soziala izenekoari eman beharreko erantzunbilakatu zen. Ordutik hona, erantzun hura egungo Elizaren Irakasbide Sozialeangauzatu da, dokumentu garrantzitsuek osatzen dutena;, besteak beste:

• Leon XIII.aren ondorengo aita santuen entziklika sozialak.

• Vatikanoko II. Kontzilioko zenbait dokumentu, hala nola Gaudium et Speskonstituzioa.

• Gotzainen eta gotzain-konferentziaren idatziak eta adierazpenak.

Arazo sozialari buruz Elizak jaulki zuen lehen dokumentua Rerum Novarum entzi-klika izan zen, Leon XIII.a aita santuak 1891. urtean emana.

Rerum Novarum entziklika

Gizarteko arazoek eta injustiziek Elizari eragiten zizkioten kezkak,bereziki lan-mundua-rekin lotutakoek,utzi zituen agerian dokumentu txit garrantzitsu honek.Langileriarenegoera aztertzeaz gain, funtsezko printzipio hauek aurkeztu ziren:

• Lan ez dago salgai huts moduko gauzatzat hartzerik,zuzenean pertsonarengandikbaitator. Ordaindu egin behar da, baina ez merkatuaren legeen arabera; aitzitik,langilearen eta bere familiaren mantenu zuzen eta duina ahalbidetu behar du.

• Kontsumo- eta produkzio-ondasunen jabetzaren gaineko eskubide naturaladu pertsonak.Norberaren onurarako erabili behar da eskubide hori,besteentzakobaliagarritasuna aintza hartuta. Uko egiten dio, beraz, aberastasunen ikuspegimarxistari, hark jabetza pribatua deuseztatzea proposatzen baitu.

• Estatua ezin da jarduera ekonomikoetatik at geratu.Esku hartu behar du herritarguztion eskubideak babesteko, batez ere ahulenen eskubideak: langileenak,emakumeenak,haurrenak…Eta lan-itunak justiziarekin eta zuzentasunarekin bate-ragarriak direla zaindu behar du.

• Langileek elkarteak beren kasa eta libreki sortzeko eskubidea dute.

• Klase-borroka, marxismoak proposatua, giza izaeraren eta bizitzaren kristau-kontzeptuaren kontrakotzat jotzen da, eta, beraz, gaitzetsi egiten da.

Rerum Novarum entziklikak entzute handia izan zuen orduko Elizan eta gizartean,eta balio izan zuen fededunak,kristauak zirenez,gizarte-arazoen aurrean zuten kristau-konpromisoaz jabetzeko.

73

Adierazi zer ezaugarrik taxutu zuten Elizaren berrikuntza XIX.mendean zehar.

— Aukeratu bi ezaugarri,zure ustez gaur egunera arte iraundutenak, eta idatzi gaur egungo adibideren bat.

Binaka jarrita,Rerum Novarum entziklikak defendatzen dituenlan-baldintza hauetako bakoitzaren adibide errealak eman,bata,betetzen direnekoa,eta,bestea,betetzen ez direnekoa.

a) Soldata zuzena eta duina. b) Adinerako lan egokia.

c) Langileak nahierara elkartzeko eskubidea.

Aukeratu XIX.mendean agertutako erlijio-kongregazioetakobat,bilatu hari buruzko informazioa eta jakin nork sortu zueneta zertarako. Ikertu halaber zer egiten duen gaur eguneta non aurki daitekeen.

Antolatu jabetza pribatuari buruzko eztabaida bat ikasgelan.Abiaburu gisa hartu galdera hauei ematen dizkiezuen eran-tzunak:

• Zer muga izan behar du jabetza pribatuak?

• Zer gaik geratu behar dute kontrol publikoaren pean?

• Nork bere gauzekin nahi duena egin al dezake?

• Zertan gauzatzen da «jabetzaren funtzio soziala»?

8

7

6

5

Jarduerak

Intelektualkatolikoak

Bai Ilustrazioa, bai masoneria,erronkatzat hartu zituen kristau-fedeak.

Haiei emandako erantzunakristau-eliztarren eskutik ez ezik,Unibertsitatean nahiz zientzia-arloan zebiltzan garaikointelektual katolikoen eskutik ereetorri zen.

Besteak beste, han ziren FrançoisChateaubriand, Joseph deMaistre, Félicité Robert deLamennais eta Henri DominiqueLacordaire Frantzian, AntonioRosmini Italian, Karl AdamAlemanian, eta Jaime Balmes etaDonoso Cortés Espainian.

� Leon XIII.a aita santua (1878-1903).

78181_06.Religion 4 ESO_EUSK.qxp 14/7/11 13:36 Página 73

Kristau konprometituen erakundeak1924an Joseph Cardijn izeneko apaiz katoliko belgikarrak Kristau Gaztedi Langilea (JOC) sortu zuen, langile gazteei Jesu Kristoren

berri ona helarazteko asmoz. Harrezkero, Europako milioika gaztek hartu dute parte kristau-mugimendu horretan, eta pertsona heldu

bihurtu dira bizitzaaztertzekometodoaren bidez; alegia, inguruko errealitate konkretuari erreparatu, hura Ebanjelioaren argitara juzgatu,eta esplotaziorik eta gizarte injustiziarik gabeko gizartea eraikitzeko ekin. JOCaren funtsezko aukerak hauek dira: Jesu Kristo, gazteria

eta langileria.

Eliza, gaur egun

74

Behartsuenen aldeko aukera

Benketxe bateko enplegatua de Jose Maria. KGLko kidea da,eta astean pare bat arratsaldez ikasteko zailtasuna duten ikas-leei ematen die bere denbora, aldirietako auzo bateko sales-tarren zentro batean.

Bitarteko sindikal aukeratu zuten joan den hilean, eta enpresa-batzordera bildu berria da. Ilusioz beteta dago, baina ikara-tuta ere bai: «Errazena da denagatik kexatzea eta gusta-tzen ez zaiguna aldatzeko ezer ez egitea. Nik sindikatuarenbitartez egiten saiatu nahi dut. Askok esan didate idealistahutsa naizela, eta egia da: kristaua naiz.»

Emakume konprometitua

Farmazialaria da Genoveva, eta boluntario dabil Nosotrasizeneko elkartean, lan-mundura biltzeko zailtasunak dituztenemakumeei laguntzen dien kooperatiban. HOACeko taldebateko kide bat da.

Gainera, alaben eskolako IGEaren jangela-batzordean dagoeta udal Eskola Kontseiluan sartzeko proposatu diote. «Gauzazehatzetan laguntzea gustatzen zait, jendeari baliagarriakzaizkion gauzak egitea, baina ez dut uste prest nagoenikproposatu didatena egiteko. Batzordean badira sindikatuak,alderdi politikoak…, HOACen ekipoan onartzeko esaten didate,uste baitute ikuspegi berria eraman dezakedala, behartsuenbeharrak kontuan hartuta. Barne-barnean badakit egin beharnukeela. Gainera ez naiz bakarrik izango: badut fedea etabadut lagunduko didan kristau-komunitate bat.»

1946an, Guillermo Rovirosa behartsuenekin konprometitutako kristau batek, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC).Milaka dira orduz geroztik kristau-mugimendu horretako kide izan diren gizon-emakumeak, eta Ebanjelioaren mezua langileengana iritsa-

raza eta behartsuen bizimodua eta lan-baldintzak hobetzea da haien eginkizuna.

Ezinbestekoa da, zeregin horretarako, prestakuntza sozial eta kristau ona izatea, errealitatea aztertzeko eta hiru mailatan eraldatzeko.

Hauek dira hiru maila horiek: pertsonala (aurrena pertsonak aldatu behar dira, norberagatik hasita), ingurukoa (bizi eta lan egiten

den tokian eragin behar da) eta instituzionala (egitura sozial eta politikoak aldatu behar dira, zuzenago eta gizatiarrago bilakatuko

badira).

78181_06.Religion 4 ESO_EUSK.qxp 14/7/11 13:36 Página 74

Hainbat kristau-erakundek erabiltzen dute metodo hori, halanola HOACek,— errealitatea analizatzeko eta harekin konpro-metitzeko. Orain ikusiko duzu zertan den.

Ikusi

Seguru asko, egunero gurutzatuko zara dena delakoagatiklaguntza beharrean dauden pertsonekin.

— Egoera batzuetan,laguntzaren beharrean dagoen pertsonabati ez dio inork laguntzen.Eman ezagutzen duzun edo biziizan duzun horrelako egoera baten berri.

Epaitu

Irakurri arretaz Ebanjelioaren pasarte hau:

— Ebanjeliko testuak dioenaren arabera,nola jokatu behar dutekristauek beharrean dauden pertsonekin?

— Zer behar aipatzen dira? Zer-nolako balioa dute gaur egunhoriek?

Ekin

Hausnartu:

• Zer egin dezaket laguntza beharrean dagoen ezagun batilaguntzeko?

• Zer behar dut laguntza hori gauzatzeko, trebakuntza, bestepertsonekiko lankidetza…?

C

B

A

Bizitza aztertzeko metodoa

75

Irakurri testua eta erantzun galderei:

a) Testuak dioenaren arabera, Jainkoa ezagutzeko, bate-raezinak al dira fedea eta arrazoia? Arrazoitu zergatik.

b) Zer lor dezake gizakiak Jainkoa ezagutzera eta maita-tzera iritsiz gero? Zer izan behar du «erabateko egia»delako horrek?

Taula honetan, deismoaren puntu nagusiak bildu dira,doktrina filosofiko bat den aldetik.

— Adierazi nola bereizten den kristautasunetik ilustratu batzukjarraitzaile izan zituen doktrina hori.

Osatu lan-talde bat,analizatu Entziklopediatik atera ditugunproposamen hauek, eta ebaluatu zeuen ikuspuntutik.

a) Erregearen autoritateak ez du Jainkoa jatorri,eta aitorenseme-alabek ez dute zertan herriak baino eskubidegehiago izan.

b) Zientziaren aurrerakada onuragarria da gizarterako.

c) Jainkoak ez du zertan existitu, gizakia zoriontsu izandadin.

Zoaz helbide elektroniko honetara: www.hoac.com.es

— Egin klik «Quiénes somos» estekan, eta adierazi laburageri den testuaren edukia.

Laburtu testu hau eskema baten bidez:13

12

11

10

9

Jarduerak

Orduan, erregeak eskuinekoei esango die: «Zatozte, nireAitaren bedeinkatuok; har ezazue munduaren sortzetikzuentzat prestatuta dagoen erreinua. Gose bainintzeneta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz,eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoen, eta jantzi eginninduzuen; gaixo, eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri».Orduan, zintzoek esango diote: «Jauna, baina noiz aurkituzintugun goseak eta jaten eman genizun, edo egarriaketa edaten eman? Noiz aurkitu zintugun arrotz eta etxeanhartu, edo larrugorri aurkitu eta jantzi? Noiz aurkitu zintugungaixo edo kartzelan eta ikustera joan?». Eta erregeak eran-tzungo die: «Benetan diotsuet: nire senide txikienetakoedozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten».

Mt 25, 34-45

Fedea eta arrazoia dira giza espirituak egiari behatuasmoz hegaldatzeko erabiltzen dituen bi hegoak. Jain-koak egia jakiteko nahia, eta, finean, Bera ezagutzekoa,ipini zuen giza bihotzean izan ere, ezagututa eta maita-tuta, gizakia berari buruzko egiara ere iritsiko da.

Juan Pablo II.a, Fides et ratio

• Jainkoa existitzen da, eta heriotzaren ondorengobizitza ere bai. Horregatik jende orok gurtu etaohoratu behar du, bere debozioaz eta bekaturikgabeko bizitzaz.

• Jesus aparteko gizona izan zen, baina ez zenJainkoa.

• Ezjakintasunaren ondorio dira gizakia zigortzenduten gaitzak, ez bekatuarenak. Beraz, naturaezagutu eta menderatu ahala ikasten du pertsonakontasunari eta ongiari antza hartzen.

Konkistatu ala maitatu. Jesu Kristo gure Jaunak ezzuen esan «Elkar konkistatu», «Elkar maitatu» baizik.Izan ere, bide bakarra dago konkistatzeko: maitatzea.Ondo dago dena maitasunak gainezka egiten badu,baina ezin okerrago egongo da maitasunaren sasi-ordezkoa bada. Laizismoari maitasunaren bidez egitenzaio aurre.

Guillermo Rovirosa

78181_06.Religion 4 ESO_EUSK.qxp 14/7/11 13:36 Página 75

Pertsona umilen Eliza• XVIII. mendean, pentsaera ilustratua kultura moderni-

zatzen eta gizartea eraldatzen saiatu zen, oinarritzat arra-zoia,aurrerabidea,tolerantzia eta natura hartuz eta Lurreanzorionaren bila jardundez.Haren ideiak Entziklopediak etamasoneriak hedatu zituzten.

• Eliza berritzeko grina piztu zuten ideia ilustratuek, harenbarrutik,iturrietara itzuliz,debozioak araztuz,teologia berriz-tatuz eta beste erlijioenganako tolerantzia handiagoa izanez.

• XIX. mendean, berriz, areagotu egin zen Elizaren barne-berrikuntza, kristau-fedearen praktikara itzuli izanari,apaizen trebakuntzari,herri-debozioari,Ama Birjinarenga-nako debozioari eta erlijio-kongregazio berriak sortu izanariesker.

• Industria Iraultzak eragindako arazo sozialak piztutakokezkak, halaber, Rerum Novarum entziklika agertzeaekarri zuen, zeinak beste zenbait dokumenturekin bateraosatzen baitu Elizaren Irakasbide Soziala.

76

Filmografia• Victor Hugoren eleberrian oinarrituta dago. Frantzian kokatzen

da kontakizuna,XIX.mendean.Jean Valjean giltzapetu dute ogi batlapurtzeagatik.Askatu eta gero,gotzain batengan barkamena etaulermena aurkitu ditu, eta bizitza berri bat hastea erabaki du:Vigauko alkate errespetatua izatera ere iritsi da. Baina Javertizeneko polizia-buruberria iritsi da hirira,haren lehengo preso-zaina, hain zuzen, etabizitza berriz korapila-tuko zaio.

Irakurgaiak• Literaturaren historiako eleberri sozialen artean lehenengoe-

takoa da. Erruki-etxean hazitako Oliver txikiaren istorioa da.Umezurztegi batean hazi ondoren, ehorztetxe batean lan egitenzuela tratu txarrak jaso zituen, eta azkenik lapur talde batekbereganatu zuen.

Londresko XIX.mendekogizartearen erretratuada,eta haren elementudesatseginenetako batislatzen du: haurrenesplotazioa,hain zuzen.

IZENBURUA: Oliver TwistEGILEA: Charles DickensARGITALETXEA: DeBolsillo(2006)

IZENBURUA: MiserablesZUZENDARIA: Bille AugustDATUAK: Alemania-AEB-Erresuma Batua (1998)

Musika• Beethovenen Bederatzigarren Sinfoniaren laugarren mugimenduko musikaz, abestiaren

hitzek anaitasun unibertsalerako eta betiko poza «izarretatik harantz» bilatzeko gonbitaegiten digute.

Bere aberastasun kromatikoa dela eta,gomendagarria da,halaber,Beethovenen obra hauosorik entzutea.

IZENBURUA: Himno a la alegríaEGILEA: Miguel RíosDATUAK: Hispavox (1969)

Elizak

XVIII. mendean

IlustrazioaEntziklopedia

Masoneria

Berritzeko grina

• Federa itzultzea

• Herri-debozioa

• Kongregazio berriak

honi egin zionaurre:

hauen bitartezhedatu zena:

hau sustatzenzuen:

Barne-berrikuntzahau areagotuzuen:

XIX. mendean

honi egin zionaurre: Arazo soziala Irakaspen Soziala

Rerum Novarum

honen bidez:

entziklika honetan abiatua:

Baliabideak

Laburpena

Eskema

78181_06.Religion 4 ESO_EUSK.qxp 14/7/11 13:36 Página 76

77

1. Erantzun Ilustrazioari buruzko galdera hauei.

a) Zer garrantzi ematen zion pentsaera ilustratuak arra-zoiari?

b) Zergatik jotzen zituzten hain garrantzitsutzat aurre-rabide zientifikoa eta teknologiaren aurrerakadak?

c) Zer balio esleitzen zioten naturari? Zer lotura zuenhorrek deismoarekin?

d) Zertan urruntzen zen pentsaera hura kristautasu-netik? Arrazoitu zure erantzuna.

2. 1746. urtean, Dénis Diderot frantziar filosofoak Pentsa-mendu filosofikoak liburua argitaratu zuen; hau irakurzitekeen bertan:

a) Zer ezaugarri izan behar zituen Diderotek entzunazuen Jainkoak, haren beldur bazen?

b) Nolakoa da Jesu Kristorengan ageri den Jainkoa? Zureustez, haren beldur izan behar da? Zergatik?

c) Zure ustez, Jainkorik ez deneko ideiak lasaitu egitenditu pertsonak, ala bestela da? Arrazoitu zure eran-tzuna.

3. Frantziako Iraultzaren leloa hau zen:askatasuna,berdin-tasuna eta anaitasuna.

a) Zer da, zurekiko, askatasuna? Eta berdintasuna? Etaanaitasuna? Eman adibideak,erantzunei laguntzeko.

b) Irakurri Bibliako testu hauek,eta lotu leloaren hitzekin.

a) Zein dira, testuak dioenaren arabera, langileriarenegoeraren kausak?

b) Horietatik zein uste duzu oraindik ere indarreandaudela?

c) Elizaren Irakasbide Sozialak zer irtenbide proposa-tzen dizkio arazo sozialari?

5. Osatu esaldi hauek, hitz egokiak hautatuz:

a) XVIII. mendean zehar, ................................ ideien ondo-rioz,Europan mugimendu filosofiko,literario eta zien-tifiko bat piztu zen: ................................

b) Pentsaera ilustratuaren hedapena ..............................reneta ...............................ren bidez gauzatu zen.

c) XIX. mendeko Elizaren berrikuntzaren alderdi nabar-menenak: kristau-...............ren praktikara itzultzea,..............................en irudi berria, ...............................-erlijio-tasuna, Ama Birjinarenganako ............................... etaerlijio- ............................... berriak sortzea.

d) ..............................entziklika, Leon XIII.a aita santuakemana,Elizaren ..............................Sozialaren hasierakozedarria izan zen.

Nahikoa lasaitasun izango genuke munduan, baldin etaerabat seguru egongo bagina besteengan ez dagoelazeren beldurrik izan; Jainkoa existitzen ez deneko ideiakez du inoiz inor izutu, bai, ordea, deskribatu didatena beza-lako bat existitzen denekoak.

Dénis Diderot

Premia larria du pertsona behartsuak haien onerako beharbezala hornitzeak, gehienak egoera tamalgarri etamiserabletik irten ezinean baitaude; izan ere, joan denmendean garai bateko artisau-gremioak deuseztatuzirenetik, […] denboraren poderioz, langileek, bakartutaeta babesgabe, pixkanaka enpresaburuen gizatasunikezaren eta lehiakideen diru-gose mugarik gabeareneskuetan amaitu zuten. […] Gehi bekio horri lanarenkontratazioa ez ezik, era guztietako merkataritza-harremanak ere gutxi batzuen boterearen mende daudela;oso handi-mandi eta aberats gutxik ezin konta ahalakolangile saldoei ezarri diete esklabutzaren uztarria izanlitekeena.

Leon XIII.a Rerum Novarum

«Ez da jadanik bereizketarik juduaren eta grekoarenartean, esklaboaren eta librearen artean, gizonezkoareneta emakumezkoaren artean, zuek guztiok bat baitza-rete Kristo Jesusengan.» (Gal 3, 28)

«Nire mezuan tinko irauten baduzue, zinez nire ikasleizango zarete horrela, egia ezagutuko duzue, eta egiakaske egingo zaituzte.» (Jn 8, 31-32)

«Agindu berri bat ematen dizuet: elkar maita dezazuela.Nik maitatu zaituztedan bezala, maitatu zuek ere elkar.»(Jn 13, 34)

4. Irakurri testu hau eta erantzun galderei:

Ebaluazioa

78181_06.Religion 4 ESO_EUSK.qxp 14/7/11 13:37 Página 77