OIER GUILLAN «Sekulako ikasgaia da idazlearen egoari gaina … · 2013. 6. 27. · OIER GUILLAN...

4
24 2013KO EKAINAREN 30A ERDIKO KAIERA “Poesiaren eta antzerkiaren arteko muga lausotu egin zait eta onartu egin dut, onartu eta agertu”. Literaturako eta kultur munduko jendeen artean zubi lana egiteko sortu zen, duela hiru urte, Hitzen Uberan. Zure lantokia duzu. Zer nolako panorama duzue? Krisia dela eta, inoiz ez dakigu zer gertatuko den. EIEri estrategikoa iruditu zitzaiolako abiatu zen ekimen hau, kazetari gisa hasi gine- nontzat ere berria zen, eta oraindik erronka izaten jarraitzen duela esango nuke, sarean dagoen mugimendua etengabe aldatzen bai- toa. Oraindik bide luzea dago egiteko. Kon- tzeptu asko dugu geureganatzeko, kultura librearen inguruko gogoetari dagokionez. Hel- buruen artean bazen euskaraz sortzen den kulturari, eta zehazki literaturari, zabalkunde- rako zirrikituak ematea. Horretan dihardugu. Bestalde, arreta berezia jartzen diegu komunikabideetan leku faltaz baztertzen diren ekitaldiei. Ahalik eta gehien erregistratzen saiatzen gara, etorki- zunerako eta transmisiorako gorde- ta daudela bermatzen, kultur memoria sustatzen. Zerk eraman zintuen poesiara? Ordu- ko helburuek horretan al diraute? Betidanik izan naiz irakurle amorra- tua. Gaztetxoa nintzela, mugimen- du handia zegoen fanzineen ingu- ruan eta horretan murgildu nintzen neu ere, Oreretan. Horri esker jende asko ezagutu nuen, eta gauza- txoak egiten hasi ginen geu ere. Mikelazulo kultur elkartea ere orduan zabaldu zuten eta haiek ani- matuta hasi ginen fanzinea bertan saltzen, lehen errezitaldiak eskain- tzen. Irakurketan sakonago jotzen hasi nintzen, beste jende batekin kolabora- zioak egiten eta antzerkira gerturatzen. Tes- tuinguru horretan esperimentatzen hasi ginen, eta egia esan, ordutik ez da amaitu. Poesiatik antzerkira, beraz. Alderantziz zelakoan. Garai hartan ez nuen nire burua imajinatu ere egiten antzerkian. Oreretak lotura estua izan du beti antzerkiarekin. Ur taldearekin genuen harreman handiena. Gero, Oreretatik kanpo egindako lehen emanaldiak heldu ziren, seku- lako abentura ziren guretzat. Gauza asko egin genituen, zenbaitetan ausarkeriaz, baina hura izan genuen eskola. Urteak iragan ahala, egi- ten genuenaren kontzientzia hartu genuen, beste forma batzuk bilatzeari eta sakontzeari ekin genion. Lehen urte haiek eztanda izan ziren eta Orereta ere borborka ari zen. | GARBINE UBEDA GOIKOETXEA | Argazkiak: J.A. Areta Goñi Juxe OIER GUILLAN Kulturgintzaren lehen lerroan ikusten dugu aspaldi honetan, arrazoi ugari medio. Tartean, Zertarako Hegoak, Berriaren ekimenez sortutako antzezlana, haren aurretik estreinatutako Poza, Elkartasun basatia (Susa) poema liburua, honen inguruko errezitaldiak... «Sekulako ikasgaia da idazlearen egoari gaina hartzea»

Transcript of OIER GUILLAN «Sekulako ikasgaia da idazlearen egoari gaina … · 2013. 6. 27. · OIER GUILLAN...

  • 24 � 2013KO EKAINAREN 30A

    ERDIKO KAIERA

    “Poesiaren etaantzerkiaren artekomuga lausotu eginzait eta onartu egindut, onartu etaagertu”.

    Literaturako eta kultur munduko jendeenartean zubi lana egiteko sortu zen, duela hiruurte, Hitzen Uberan. Zure lantokia duzu. Zernolako panorama duzue? Krisia dela eta, inoiz ez dakigu zer gertatukoden. EIEri estrategikoa iruditu zitzaiolakoabiatu zen ekimen hau, kazetari gisa hasi gine-nontzat ere berria zen, eta oraindik erronkaizaten jarraitzen duela esango nuke, sareandagoen mugimendua etengabe aldatzen bai-toa. Oraindik bide luzea dago egiteko. Kon-tzeptu asko dugu geureganatzeko, kulturalibrearen inguruko gogoetari dagokionez. Hel-buruen artean bazen euskaraz sortzen denkulturari, eta zehazki literaturari, zabalkunde-rako zirrikituak ematea. Horretan dihardugu.

    Bestalde, arreta berezia jartzen diegukomunikabideetan leku faltaz baztertzen

    diren ekitaldiei. Ahalik eta gehienerregistratzen saiatzen gara, etorki-zunerako eta transmisiorako gorde-ta daudela bermatzen, kulturmemoria sustatzen.

    Zerk eraman zintuen poesiara? Ordu-ko helburuek horretan al diraute?Betidanik izan naiz irakurle amorra-tua. Gaztetxoa nintzela, mugimen-du handia zegoen fanzineen ingu-ruan eta horretan murgildu nintzenneu ere, Oreretan. Horri eskerjende asko ezagutu nuen, eta gauza-txoak egiten hasi ginen geu ere.Mikelazulo kultur elkartea ereorduan zabaldu zuten eta haiek ani-matuta hasi ginen fanzinea bertansaltzen, lehen errezitaldiak eskain-tzen. Irakurketan sakonago jotzen

    hasi nintzen, beste jende batekin kolabora-zioak egiten eta antzerkira gerturatzen. Tes-tuinguru horretan esperimentatzen hasiginen, eta egia esan, ordutik ez da amaitu.

    Poesiatik antzerkira, beraz. Alderantziz zelakoan.Garai hartan ez nuen nire burua imajinatu ereegiten antzerkian. Oreretak lotura estua izandu beti antzerkiarekin. Ur taldearekin genuenharreman handiena. Gero, Oreretatik kanpoegindako lehen emanaldiak heldu ziren, seku-lako abentura ziren guretzat. Gauza asko egingenituen, zenbaitetan ausarkeriaz, baina huraizan genuen eskola. Urteak iragan ahala, egi-ten genuenaren kontzientzia hartu genuen,beste forma batzuk bilatzeari eta sakontzeariekin genion. Lehen urte haiek eztanda izanziren eta Orereta ere borborka ari zen.

    | GARBINE UBEDA GOIKOETXEA |Argazkiak: J.A. Areta Goñi Juxe

    OIER GUILLAN

    Kulturgintzaren lehen lerroan ikusten dugu aspaldi honetan, arrazoi ugari medio. Tartean,Zertarako Hegoak, Berriaren ekimenez sortutako antzezlana, haren aurretik estreinatutako

    Poza, Elkartasun basatia (Susa) poema liburua, honen inguruko errezitaldiak...

    «Sekulako ikasgaia da idazlearen egoari gaina hartzea»

  • 2013KO EKAINAREN 30A 25�

    Orduko eztanda horrek segitzen al du zuengan?Bai, baina beste modu batera. Etapa askoegon dira, gauza asko probatu ditugu, etaorain beste momentu batean gaude, antzer-kiari lotuago gaude, baina egitekomoduak, eta urteotan sortzen joanden estetika hor daude, ez agianhain modu inprobisatuan, hainmodu eroan, baina orduan hartu-tako eskolak hor jarraitzen du.Urteotan josi dugun harremansareak ere hor jarraitzen du, taldedezente sortu da harreman haue-tatik, eta bakoitzak bere estetikabilatu duen arren, etengabe kola-boratzen dugu. Sareak babesa ematen diguproiektu asko gauzatzerakoan. Bestela lortu-ko ez genukeena lortzen laguntzen digu.Elkar ezagutza humano eta artistikoa dugu,badakigu zer zeini eskatu.

    Eskuen sustraiak poema liburuarekin alderatu-ta, Elkartasun basatia gordinagoa, kontraesanhandiagokoa dela esan zuen Igor EstankonakARGIAn. Zer aldatu da handik hona?Eskuen sustraiak idatzi nuenean trantsiziomomentuan nengoen, nire inguruan gauzaasko ari ziren aldatzen, Metrokoadroka esate-rako, orduan sortu zen. Etapa baten nolabai-teko balantzea izan zen eta jendeari eginikoerreferentziaz josita dago. Urte luzez ezagu-tutako jende asko ageri da, haiek eman dida-ten guztia plazaratzeko beharra sentitzen bai-

    nuen. Zentzu horretan, barrutik begiratzennuen, baina ingurura ere bai. Lehen liburubatek izan ditzakeen ajeak zituen beharbada,gai aldetik oso zabala, gauza asko sartu nahia.

    Elkartasun basatian libreago senti-tzen nintzen, ez dago oso bestelaidatzita, halere. Eskuen sustraiaketa gero sortuz joan dira testuok,banaka, momentuka atera dira.Antolatze lanetan hasi nintzeneankonturatu nintzen bazirela ideiabatzuk zeintzuekin oso erraz iden-tifikatzen nintzen, eta zentzuhorretan hariak argiagoak dira nirebaitan. Ez dakit irakurleak zer

    jasoko duen, baina kontraste hauek edo kon-traesan horiek bideratuagoak daudela esangonuke.

    Zure poesia antzerkiaz bustita dator, eta zureantzerkia poesiaz, bata eta bestea elkarrekindoaz zurekin. Letrez ari garela, zer du antzer-kiak poesia hutsak ematen ez dizunik?Lotura estuak ikusi ditut, eta gustatu egitenzait lotura horiek bilatzea eta ikertzea. Garaibatean bereizten saiatzen nintzen. ElkartasunBasatian, finean, zera egin dut, erlaxatu etagauza horiek niregan oso lotuta doazela onar-tu. Hala ere, poesia liburu bat egiten saiatunaiz, ez antzerki liburu bat.

    Normalean teatroan interesatzen zaizki-dan egileek ere loturak dituzte poesiarekin.Sorkuntza modu garaikideetan, lotura han-

    “Urteotan josi dugunharreman sareak babesaematen digu proiektu askogauzatzerakoan. Bestelalortuko ez genukeenalortzen laguntzen digu”

  • 26 � 2013KO EKAINAREN 30A

    ERDIKO KAIERA - OIER GUILLAN

    diagoa dute poesiarekin narratibarekin baino.Eta bide hori interesatzen zait, muga lauso-tzen joan zait eta onartu egin dut, onartu etaagertu.

    Zure poemak partiturak direla diozu. Jendeakinterpreta ditzan daudela horrela sortuta. Zero-rrek ere ez dituzu berdin eskainiko. Zer bilatzenduzu, nondik nora hasten zara interpretatzenpublikoaren aurrean?Garai batean antzerkirako istorioakidazten hasi nintzen neu ere. Kon-turatu nintzen hartzen ari ginenbidean pertsonaiek eta egoerekbidea ixten ziotela antzezleari.Gure lan moldean aktoreak eresortu behar du. Hitza garrantzitsuada baina elementu bat besterik ezda. Pisu handia du, jakina, bainairekia izan behar du, sormenerakoaukera eman behar dio interpretea-ri. Zentzu honetan, poesiak bideaerrazten du, ez duzulako ixten per-tsonaia horrelakoa da edo egoerahonetan hau gertatzen da esanez.Aktorearen esku uzten da. Hortiketorri zitzaidan partituraren ideia.

    Partitura kutsu hori errezita-tzean errazago ikusten da, moduaskotara egin litekeelako. Oholtzaneman litezkeen elementu asko ezindira paperean jaso, hainbat ahotsezemateko aukera, erritmoekin jolas-tea, publikoaren aldartea detektatzea eta horrierantzutea... Azken antzezlan guztiak moduhorretan idatzi ditut, pertsonaiarik gabe,argumentu argirik gabe, gaiak eta testuakplanteatuz.

    Poesiak askatasuna eman dio, beraz, interpre-teari, oholtzan, antzerkian.Testua berdin presente dago, baina aktoreekoso beraiena sentitzen dute era berean, hortiksortzen den dramaturgia paperean ez zegoenarren, testua hor dago. Oso interesgarria iru-ditzen zait hori.

    Metrokoadroka kolektiboa dela diozue, eta sor-men laborategia ere badela. Zein da hitz horienbidez nabarmendu nahi duzuen gakoa?Geurea definitu nahian denbora eman dugu-lako heldu dira hitz horiek, eta lehenagotikbaita beste batzuk ere. Modu zehatzik ezgenuen aurkitzen zer eta nola egin nahidugun azaltzeko. Beti esan ohi dugunez, geu-rea nolabaiteko kaos antolatua da. Funtziona-tzeko ohiko moduak ez dira guretzat baliaga-rriak, taldearen kontzeptua, konpainia,enpresarena, eta eredu bila aritu izan garabeti. Bilaketa horretan, azkenean proiektuek

    eman digute bidea. Jende multzo handia gara,zenbait diziplinatakoak, eta lehenik eta behin,sare bat osatzen dugu elkarrekin, eta batabestea gabe ez litzateke existituko, sareakematen baitugu babesa proiektu bakoitzeko.Ez dugu idatzizko kontraturik, inplizitoa dadena, baina era berean oso agerikoa, osoerreala.

    Gutako batek pintura erakusketa egin nahibadu, badaki nahi izanez gero idazten duen

    norbaiten laguntza izan dezakee-la, edo eszenografian ari denaren-gana jo dezakeela konfiantzaosoz. Harreman hori onartua denheinean sekulako babesa eta lasai-tasuna da proiektuari aurre egite-ko eta zabaltzeko orduan. Fun-tzionatzeko modu hori itzela da,bai Metrokoadrokaren barruan,15-20 lagunen artean, bai etainguruko taldeetan ere, azkeneankontzeptu hori zabaldu egitenbaita.

    Bestalde, gure sorkuntza proze-suak kolektiboak izan ohi dira,gutxitan gertatu da norbaitekzuzentzea edo markatzea. Proze-suak beti negoziatuak izaten dira.Bidean kodeak eta moduak aurki-tu ditugu apurka talde lanerako,eta hori sekulako altxorra da, nor-berak imajinatu duena bainoaskoz urrunago heltzen direlako

    proiektuak horrela. Sakontasun handiagoahartzen dute. Gainera, proiektua plazaratzendenean denok sentitzen dugu proiektua osogurea, denon ahotsa dagoelako hor, bakoi-tzak bere eremuan egin duelako ekarpena.Errespetua dago bestearen lanarekiko bainaera berean talkak bilatu behar dira etengabe.Talka horietatik sortzen dira lanak. Ezustekoformak hartzen dituzte.

    Negoziatzeak galera ere badakar.Galtzen da, jakina, baina oso argi geratzen dataldearen onerako dela. Beti badira bakarkakolanak bestelako beharrak asetzeko. Idazlearenkasuan, idaztea bakarkako lana da, talderakoaritzen naizenean ere bakarka ari naiz, pinto-rea bezala. Gauzak asko aldatzen dira kodeeta negoziazio hori onartzen duzunean, idaz-keta beste modu batean bizi duzu, eraginaonartzen duzu, eta berridatzi behar izatea erebai, elkarren zerbitzurako ari garelako hor.Sekulako ikasgaia da idazlearen egoari gainahartzea lortzen baduzu. Autorearen figurare-kin egiten du talka horrek. Hitzari oholtzankalitatea eman nahi bazaio, beste elementubatzuk aintzat hartu behar dira.

    “Gure lan moldeanaktoreak ere sortu behardu. Hitza garrantzitsua da,pisu handia du, baina irekiaizan behar du, sormenerakoaukera eman behar diointerpreteari”

  • 2013KO EKAINAREN 30A 27�

    OIER GUILLAN - ERDIKO KAIERA

    Nondik abiatzen zarete sortzerakoan? Zein daprozesua?Lan bakoitza bakana da. Nahiz eta filosofiaberetik abiatu, proiektu bakoitzak bere proze-sua du, bakoitzak bere ezaugarriak dituelako.Jendea ere aldatzen da batetik bestera. Zertara-ko Hegoak-en eta Pozan, esaterako, kontzeptubat planteatu nuen, eta testu solteak. Horiek

    hartu eta inprobisazioaren bidez, talde osoasartzen da, material bat sortzen da, testuaknork bere egiten ditu, zenbait baztertu egitendira, edo berridatzi, eta gero dramaturgia aur-kitzen zaio. Kasu bakoitzak bere bidea du jen-dea ere ez delako bera batean eta bestean.

    Pozan diziplinen arteko dialogoa bilatugenuen, eta autofikzioa, dramaturgia horixeikusi genion, nire testuetan hasieran ez zego-ena. Zertarako Hegoak-en absurdotik jo dugugehiago, eta teatro fisikotik. Hor bada istorionarratiboagoa, baina inprobisazioaren bitar-tez heldu zen.

    Idealena, leku aproposean modu intentsi-boan lan egiteko aukera izatea da, talde osoamurgiltzen garelako sorkuntzan, eta errazagodelako material berriak sortzea. Hori da gureerronka gaur egun: lan prozesu duinak eduki-tzeko baldintzak lortzea. Pozan izan genuenaukera hori, beka bati esker, Bilbao Escenanizan baiginen 15 egunez. Azalan ere astebe-tez izan ginen Oreretako Niessenen. Zertara-ko Hegoak-en ez zitzaigun hasieran aukerasuertatu, baina gero bai. Beste zenbaitherrialdetan bada erresidentzia artistikoetara-ko ohitura. Hemen ez dugu hainbestekoa,gero eta gehiago entzuten den arren. Prozesubakoitza abentura bat da.

    Nola ikusten duzu antzerkigintza?Oso panorama interesgarria dugu, aukerazbeteriko momentua bizi dugu, jende asko aridelako beste lan dinamika batzuk probatzen,eta horietarik zenbait, euskara hutsean. Gai-nera, harreman sareak sendotzen ari dira,kolaborazioak ere badira, eta erreferentziak,Eztena bezala, edo zenbait leku Harri Xuri,Pabiloi 6, La Mostrenka edo Azala bezala.Hor badira egituratu gabeko sareak edo sasi-sareak, Lipusen hitzak erabilita. Horiengarrantzia itzela da. Arlo guztietan bezala,kontraesanak eta ezikusiak egon daitezke,baina bada elkartasunerako joera bat antzer-kian, hain zuzen horrexegatik, ohituta gaude-lako taldean lan egiten eta negoziatzen.Azken urteetan oso gauza interesgarriak ger-tatzen ari dira maila horretan, zenbait kasu-tan, baita programatzaileen aldetik ere. Esze-nan planteatu izan ditugu sortzaileen etaprogramatzaileen arteko eztabaida foroak.Gainera, badira Zubi bezalako ekimenak.Krisi egoeraren aitzakiaren gainetik jendeaelkartuta, eragileen arteko komunikazioa bal-din badago, gauza asko egin daitezke. Horre-lako ekimenek erakusten dute harremanhoriek ez direla zertan sortzai-leen artean bakarrik eman behar,gerta daitezkeela erakundeekinere. Udaletxe eta programatzailedezente dago hor inplikatuta. n

    “Idealena, leku aproposean modu intentsiboan lan egiteko aukera izateada, talde osoa murgiltzen garelako sorkuntzan, eta errazago delakomaterial berriak sortzea. Hori da gure erronka gaur egun: lan prozesuduinak edukitzeko baldintzak lortzea”.