Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain,...

25
a a Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Agenda 21 Ikastola 08-09 2 Urrezko Qa M. Olaizola 4 JR. Iturain 5 HH eta LH 6 DBH eta Batxiler 7 Ikasleak 8 IkastolaI Frontoi berria 9 Web Geology 10 HIZPRO 12 Eleanitz English 13 Eskolako Agenda 21 I Batzordea 14 RCP ikastaroa 16 Hernaniko EHER 17 A. Pz. de Amezaga 18 Hernaniko KIUB 19 Ikastola II A. Tolosa 20 P. Etxegia 21 Ikasle-trukeak 22 MI. Illarregi 24 Aurkibidea Urrezkoak gara! Ahaleginak merezi izan du. 2004ean Zilarrezko Qa lortu ondoren, Axular Li- zeoko partaide guztion lanak eta etenga- beko hobekuntza prozesuak bere fruitua eman dute. Orain, urrezkoak gara. El esfuerzo ha merecido la pena. Después de que en el 2004 recibiéra- mos la Q de plata, el trabajo que el colectivo Axular ha hecho y los constantes procesos de mejora han dado su fruto. Ahora, somos de oro. The effort has been worth it. The work and the constant processes of improve- ments that all the participants of Axular have done since we won the silver Q in 2004 have produced results. Now, we are golden. L’effort a valu la peine. Les travaux et le constant processus d’amélioration que les participants d’Axular ont fait depuis qu’on a remporté le Q d’argent en 2004, ont donné leur fruit. Mainte- nant, nous sommes en or.

Transcript of Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain,...

Page 1: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

a a

Agenda 21

Agenda 21

Agenda 21

Agenda 21

Agenda 21

Agenda 21

Agenda 21

Agenda 21

Agenda 21 Agenda 21

Agenda 21

Agenda 21

Agenda 21

Agenda 21 Ikastola 08-09 2 Urrezko Qa M. Olaizola 4 JR. Iturain 5 HH eta LH 6 DBH eta Batxiler 7 Ikasleak 8 IkastolaI Frontoi berria 9 Web Geology 10 HIZPRO 12 Eleanitz English 13 Eskolako Agenda 21 I Batzordea 14 RCP ikastaroa 16 Hernaniko EHER 17 A. Pz. de Amezaga 18 Hernaniko KIUB 19 Ikastola II A. Tolosa 20 P. Etxegia 21 Ikasle-trukeak 22 MI. Illarregi 24

Aurkibidea

Urrezkoak gara!

Ahaleginak merezi izan du. 2004ean Zilarrezko Qa lortu ondoren, Axular Li-zeoko partaide guztion lanak eta etenga-beko hobekuntza prozesuak bere fruitua eman dute. Orain, urrezkoak gara.

El esfuerzo ha merecido la pena. Después de que en el 2004 recibiéra-mos la Q de plata, el trabajo que el colectivo Axular ha hecho y los constantes procesos de mejora han dado su fruto. Ahora, somos de oro.

The effort has been worth it. The work and the constant processes of improve-ments that all the participants of Axular have done since we won the silver Q in 2004 have produced results. Now, we are golden.

L’effort a valu la peine. Les travaux et le constant processus d’amélioration que les participants d’Axular ont fait depuis qu’on a remporté le Q d’argent en 2004, ont donné leur fruit. Mainte-nant, nous sommes en or.

Page 2: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

2 a a JESUS ETXANIZ. A.Lko ZUZENDARIA

Axular News: Zein bide egin dugu ikastetxe bezala urrezko Q-a lortzeko? Jesus Etxaniz: Ikastetxea kudeatzeko, 2001ean kon-promiso bat hartu genuen “ EFQM” kalitate sisteman eta konpromiso horren arabera, lau urte beranduago kanpo-ebaluazio batera presentatu behar ginen. Ebalua-zio horretan 0-1000 puntu artean ateratzen bagenuen zilarrezko Q-a lortu genuen, eta 400 puntu lortu genitu-enez, saria eman ziguten. Gero, handik urte batzuetara, beste ebaluazio bat egiteaplanteatu genuen eta 2008an, bigarren azterketan aurkeztu ginen. Horretan, 500-600 puntu artean atera genituen. Horren ondorioz, Urrezko Q-a eskuratu genuen. A.N: Zer adierazi nahi du sari horrek? J. E: Izendapen honek, beste gauza askoren artean, ikastolako kudeaketan EFQM programaren barruan maila polit bat dugula esan nahi du. A. N: Aldaketarik egin al dituzue maila hori esku-ratzeko? Bai, lau urte horietan, aldaketa ugari egin dugu: li-dergo mailan, irakasleen eta koordinatzaileen artean ebaluatu egin gara; politikan eta estrategian ere hainbat aplikazio ezarri ditugu; pertsonalaren kudeaketan ere, pertsonal berria aukeratzeko orduan, zehatzagoa den beste sistema bat jarri dugu; teknologia berrietan gauza asko aldatu ditugu... Orain, badakigu kudeaketan onak garela, eta gure iri-tziz,

beti hobetu egin daiteke. Beraz, gure sistema hobetzen jarraitzea da gure nahia, baina ez dugu asmorik beste kanpo ebaluazio batera aurkezteko asmorik. AN: Dakigunez, erreformak egin dituzue, obrak eta abar. Gehiago egon al dira? J. E: Hainbat berrikuntza egin dugu. Alde batetik, SMS sistema ipini dugu; zerbait gertatzen bada, elurteren bat adibidez, ordenagailuen bidez mezu bat bidaltzen zaie ikastolako ume guztien gurasoei hiru-lau minutuetan haien mugikorretara. Bestetik, telefono gune berri bat kontratatu dugu idazkaritzarako. Hortaz aparte, seguri-tate kamerak jarri ditugu ikastolan zehar; fibriladore bat erosi dugu eta frontoi handian gradak, 4 aldagela handi, ikasleak egoteko egongela bat, asfaltoko zorua ere bai. A. N: Ikasleen trukaketetan ere eraldaketarik egin al dituzue? J. E: Bai, egia esan, proposamen bat jaso genuen au-rreko urtean biologia eta natur zientzietako Batxilergo 1. mailako ikasleek Bretainia Handiko ikasle batzuekin trukaketa bat egiteko. Nahi duguna da ikasgai baten inguruan trukaketa bat egitea eta bide batez, ingelesa ikastea eta ikasgaia sakontzea. Era berean, ingelesen helburua biologia ikastea eta gaztelera praktikatzea izango da . Orduan, ingelesa, biologia eta gaztelerare-kin nahaste bat egingo dugu eta trukaketa bat antola-tuko dugu. Hala ere, ez dago erabat finkatuta.

Aurtengo kurtsoan, Axular Ikasto-lak urrezko Qa lortu du. Jesus Etxaniz ikastetxeko zuzendariare-kin hizketan aritu gara, eta Qa lortzeko egin diren proiektuak eta berrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean.

“Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen jarraitzea da gure nahia”

Jesus Etxaniz urrezko Qa eskuratzerakoan.

Page 3: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

3 a a JESUS ETXANIZ. A.Lko ZUZENDARIA

A. N: Beraz, trukaketen helburua ikasgaien ezagutza zabaltzea da, ezta? J. E: Ez da soilik hizkuntza edo ikasgaia ikastea. Horietaz aparte, oso garrantzitsuak diren beste hainbat gauza ikas-ten dira: kanpoko kultura bat, ezezaguna den ingurune batean mugitzen jakitea, jendeari irekitzea eta komunika-tzen jakitea, norberaren beldurrak eta segurtasun-gabezia ezagutzea … gauza horiek guztiak ez dira liburu batetik ikasten, esperientziatik ikasten dira, horregatik dira oso baliagarriak trukaketak norberaren bizitzarako. A. N: Zer da “Hizpro proiektua” ? J. E: Eusko Jaurlaritzak lege batzuk ezartzen ditu ikaste-txeen antolaketaren inguruan. Horietako lege bat LOE (Ley Organica de Educación) da eta honen barruan Hiz-pro (hizkuntza proiektua) sartzen da. Orain arte ezarrita zeuden ikastetxe ereduak desagertu egingo dira. Hemendik aurrera, ikastetxe bakoitzak bere hizkuntza proiektu propioa izango du. Bakoitzak idatzita izan beharko du dokumentu batean zein helburu dituen hizkuntzekin, zein hizkuntza landuko diren, noiz, zerga-tik, zein maila arte iritsiko diren ikasleak... eta doku-mentu horiek gurasoei erakutsi egiten zaie haien seme-alabak matrikulatzeko momentuan. Oso garrantzitsua da garbi egotea adierazita zein den ikastetxe bakoitzeko hizkuntza proiektua. A. N: Zer da Euskal Kurrikulumean adierazten dena? J. E: Euskal curriculumean adierazita dago ikasle batek 16 urte egiten dituenean zeintzuk izan behar diren ikasgai bakoitzean ikasita dituen konpetentzia minimoak. Beraz, Axular Lizeoko curriculumean ikasleak 2 urtetik 18 ur-tera arte ikasi behar dituzten gauza guztiak definituta daude. A. N: LOE-ko antolaketa guztiz integratuta al dago ikastolan? J. E: Ikastetxe guztiok behartuak gaude LOE lege hau aplikatzeko. Aurten LOEtik kanpo LH 5-6. mailak eta Batxilergo 2.a daude. Hala ere, hurrengo urtean integra-tuko dira sistema berrian. Horrela bukatuko dugu LOE-ren bateraketa ikastetxean. Aldaketa handirik ez dira egon; frantsesa derrigorrezkoa jarri dugu DBHn, hiritar-tasunaren arloa sartu dugu 5-6. mailetan, batxilergo 1. mailan beste arlo bat gehitu dugu, 5. mailan plastika in-gelesez emango da...

This course, the school Axular Lizeoa has obtained the Glod Q award among other thengs. We have spoken with the director of the centre Jesus Etxaniz and he has explained what projects and innovations they have done to ob-tain the prize, among other lots of things.

Este curso, el Liceo Axular ha recibido la Q de oro. Hemos hablado con el di-rector del centro Jesus Etxaniz y nos ha explicado los proyectos y las nove-dades que han hecho para poder lo-grar dicho premio, entre muchas otras cosas.

Cette année, Axular Lizeoa a ramporté le Q d’or. On a parlé avec le directeur du centre Jesus Etxaniz et il nous a ra-conté, entre outres, les projets, et les changements qu’il a fallu incorporer pour remporter le prix.

Urrezko Q oroigarrien banaketa ikastolan.

Page 4: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

4 a a

“Benetako lorpena talde lanean ondo aritzea da”

Mirari Olaizola Axular Lizeoko Haur Hezkun-tzako koordinatzailea eta kalitate eta zuzendari-tza taldeko partaidea dugu. Honek, beste irakas-leekin batera, gogor egin du lan hainbat proiek-tutan eta formazioa jasotzen ikastolaren hobe-kuntzen alde. Hona hemen berak azaldutako iritzia.

Mirari Olaizola Axular Newseko erreportariekin

Axular News: Noiztik zaude Axularreko Kalitate Taldean? Mirari Olaizola: Nik uste dut gai honen inguruan 1997 inguruan hasi ginela, baina nik handik urte be-tera sartu nintzen. A.N.: Noiz arte zaude Kalitate Taldean? M.O.: Hemen ez dugu epe konkretu batetarako hitza ematen, baina nik garbi nuen urrezko Qarekin bukatu arte mantenduko nintzela. Orain, honen ondorioak eta hobekuntzak martxan jarri arte ere. A.N.: Zilarrezko Qa jaso genuenetik, zein izan da zure lana? M.O.: Zilarrezko Qa jaso izan arren, lana ez da inoiz bukatzen eta hainbat proiektu berri egiten hasi gara. Baita urte guzti hauetan ikasi dugun guztia, irakasleen-gan eta gure lanetan aplikatzen ere. A.N.: Zer onura ekarri diezaioke pertsona bateri Kalitate Taldean egotea? M.O.: Nik uste dut pertsonalki pilo bat ikasten dela eta baita laneko funtzionamenduan ere. Adibidez, niri, koordinatzaile naizen neurrian, asko balio izan zait jakiteko jendearekin nola jokatu, nola lagundu, nola eskertu beraien lana… A.N.: Zuk jasotako formazioa nola zabaldu duzu beste irakasleen artean? M.O.: Batez ere, astero egiten dugun etapetako bileren bitartez. Zenbaitetan (prozesu honen hasieran eta eba-luazioei begira) beste zenbait ordu osagarri zein “extra” hartu behar izaten ditugu ere. A.N.: Lidergoa izan da, urrezko Qari begira zer irizpide landu duzu bereziki? M.O.: Konkretuki lidergoan eginiko bat ezingo nuke esan, dena loturik dagoelako. Hala ere, zilarrezko Qko

azterketatik hainbat atal landugabeagoak genituenez, batez ere horiek landu ditugu, hau da, lidergoaren in-guruan eta pertsonen gestioaren edo kudeaketaren in-guruan. Adibide konkretu bat eman beharko banu, ko-ordinatzaile bakoitzak gure taldeko kideei inkestak pasatzea izango litzateke. Inkesta horien bitartez, ho-betu daiteke norberaren lana eta baita taldekoa ere. A.N.: Zer suposa dakioke ikastolari urrezko Qa lortzea? M.O.: Nire ustez lortu duguna, orain arte bidean egini-koa da, hau da, hobetu egin dugula gauzen kontrol ho-beagoa izaten, besteen iritziak jasotzen, talde lanean hobeto aritzen … nik uste dut horiek direla benetako lorpenak. A.N.: Qaren azterketa, nolakoa izan zen? M.O.: Urrezko eta zilarrezko Qaren azterketak sistema antzekoa dute, hala ere, puntuazioa aldatu egiten da (zilarrezko saria jasotzen duzu 400etik 500 bitarteko puntuazioa lortzen baduzu, urrezkoa, aldiz, 500etik 600era). Urrezko azterketa honetan datza: Kalitate Taldekoek azterketako irizpide bakoitzetik (9 irizpide daude guztira) hainbat pertsona eskatzen dituzte gai bati buruz hitz egin dezaten, lidergoaz, adibidez. Ho-riek, urtean zehar egin dutena erakutsi, azaldu eta fro-gak eman behar dituzte eta, ondoren, puntuazio bat ematen digute. Gainera, non gauden indartsu eta non ahul esaten digute eta, orduan, guk horiek landu ditza-kegu. A.N.: Esparru honetan geroari begira zer dago? M.O.: Garrantzitsuena bidea denez, ez saria, ba gerora begira, gaur egungo proiektuekin eta martxan jarri du-gun guztiarekin jarraitzea dago. Honek gurpil baten moduan funtzionatzen du, ez du amaierarik, beti dago hobetu daitekeen zerbait.

MIRARI LAIZOLA. HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA

Page 5: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

5 a a

Axular News: 2004tik 2008ra zer hobetu da ikastolan urrezko Q-a lortzeko? Jose Ramon Iturain: 2004 bitartean lan egiteko hainbat modu aldatzen joan ziren, eta lau urte hauetan tinkotu eta lasaitu egin da jendea, baita ohitu ere. 2004ko zilarrezko Q-a lortzeko lan asko egin genuen prozesuak martxan jarriz, baina hauek egonkortzea eta neurketak egitea izan dira ekintzarik garrantzitsuenak oraingo honetan, ikastolaren mailari igoera emanez. Beraz, aurretik egindako lanaren jarraipena izan da egindakoa. A.N.: Zein esparrutan? J.R.I.: Lehenengo urtean kudeaketa mailan, gestio mailan eta, hortik, pedagogiara, hau da, irakaskuntzan izan zuen eragina. Gaur egun dena oso antolatuta dago, norbait ordez-katu behar duen ordezkoak badaki zein den bere eginbeha-rra ordenagailuan dugun sistemari esker. A.N.: Zein da kalitate-taldearen lana? J.R.I.: Hasieran 1995. urtean hasi ginen Jesus zuzendaria eta ni herriz herri ikastaroak jasotzen eta, geroago, hori za-baltzen joan ginen kalitate-taldea sortuz, gaur egun 11 per-tsonez osatuta dagoena. Talde honen lana klaustroetara zabaltzea da, hedapen prozesua, alegia. A.N.: Nola ematen da irakasleenganako formazioa? J.R.I.: Kalitate-taldearen eta koordinatzaileen bidez bere-ziki. Kalitate-taldekoak kanpoko formakuntza jaso dugu eta, ondoren, besteak formatu egin ditugu ezin zirelako guztiak bileretara eraman. Batzuk sakonago eta besteak gutxiago formatuta daude baina EKKS eredua, antolakun-tza sistema, irakasle guztiak erabiltzen dute. Astero irakasleak biltzen dira bakoitza bere koordina

tzailearekin kalitatezko gaiez hitz egiteko. Ni LH-ko koor-dinatzailea naiz, adibidez. A.N: Zer suposa dezake Q-aren lorpena? J.R.I.: Alde batetik ospea eta, bestetik, etengabeko hobe-kuntza prozesu batean sartzea. A.N.: Geroari begira, zein da proiektu nagusia? J.R.I.: Ikastolako gaur egungo proiekturik garrantzitsuena adimen emozionalarena da, emozioen munduan murgil-tzea, ez bakarrik arrazionala lantzea baizik eta emozionala ere, emozioak kontrolatzea eta aztertzea da helburua. Orain modan dagoen proiektu bat da, bai irakaskuntzan eta baita beste sektore askotan ere, horregatik hemen sartzea pen-tsatu genuen. Lehengo zuzendaritza moldatzen ari gara, hori ondo suertatzeko aditu batekin kontaktatu dugu; ondo-ren, irakasleak eta, geroago, gurasoak. Azkenik, ikasleek lantzen dute gaia. Gure lana ikasleekin da eta beraiengan izan behar du gehienbat eragina. Erronka oso polita dela pentsatzen dugu, gero eta arazo gehiago sortzen ari dire-lako erlazio munduan. A.N.: Beste proiekturen batean parte hartzen al du ikastolak? J.R.I.: Bai, teknologiako gaian, nahiko aurreratuta gabil-tzala uste dut. Hainbat geletan ordenagailuak erabiltzen dira ikasgai batzuk emateko, baina probetan ari gara. Aurrera doan beste proiektu bat hizkuntzena izan daiteke. DBH 1eko ikasleak dira hau lehenengo aldiz probatzen ari direnak, zeren hemendik aurrera denek derrigorrez fran-tsesa egin beharko dute. Ikastolen sorreran euskararen ira-kaskuntza zen helburua, eta orain 4 hizkuntza irakasten dira.

Jose Ramon Iturain Axular Lizeoko ikaske-ta burua izateaz gain, kalitate-taldeko par-taidea da taldea sortu zenetik, eta ikastola-ren hobekuntzan lan egin du kalitatezko bi Qak irabaziz, 2004an zilarrezkoa eta 2008an urrezkoa. Testu honetan hauek lortzeko egindako lanari eta hobekuntzei buruz hitz egiten digu.

“Gure lanak ikasleengan izan behar du eragina”

Jose Ramon Iturain urrezko Q-arekin

JOSE RAMÓN ITURAIN. ALko IKASKETA BURUA

Page 6: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

6 a a

Axular News: Zilarrezko Q-tik urrezko Q-ra nolakoa izan da formakuntza? Miren Artetxe : Bi talde desberdinetan banatu izan da. Ira-kasleoi dagokiguna eta zuzendaritza eta kalitate-taldeari da-gokiena. Zilarrezko Q-rako iralasleok lan gehiago egin behar izan genuen. Urrezko Q-an.,berriz, zuzendaritzak eta kalitate taldeak eraman dute zati pisutsuena. Oraingo honetan, modu arinago batean jaso dugu formazioa .

A.N: Nolakoa izan zen azterketa? Aitor Uriondo: Espero genuen bezala. Ikastolako antolamen-dua eta funtzionamendua aztertzera etorri ziren. Ebaluatzai-leen jarrera ere oso garrantzitsua izan zen gu ere lasai ego-teko, eta gauzak gaizki ez egiteko. Itziar Redondo: Nire kasuan, Julen eta Josetxorekin (Axular ikastolako beste bi irakaslerekin) batera, bi ebaluatzailerekin bildu ginen ikastolaren “Ildo Estrategiko eta Prozesu Sistema-ren” berri emateko. A.N: Asko prestatu al zenuten azterketa? A.A: . Zilarrezko Q-a lortu genuenetik izan dugu prestakun-tza jarrai bat. Azterketa astiro-astiro prestatuz joan garela esan daiteke. Dena den, jakinda azterketara joan behar genu-ela egokitutako gai zehatzak azkeneko egunetan prestatu di-tugu. A.N: Nola baloratu zenuen lorpena? Arantxa Azpiroz: Irakasle bezala, urte askoren lanaren saria eta guraso bezala, ikastolarako ospea. Horrek ziurtasun bat ematen dizu umeak ikastolara eramatean, badakizulako ber-tako lankideek lana ondo egingo dutela. I.R: Duela urte asko hasitako lanaren saria izan da hau, eta gu bezalako ikastola batentzat meritu handiko lorpena dela uste dut. A.N: Zer uste duzu ekarriko diola lorpen honek zen-troari? A.A: Nire ustez, antolaketa aldetik sendotasuna. Lan egiteko modua asko hobetuko da, antolatuago eta ordenatuago. Kali-tate taldean sartu ginenean helburuak horiek ziren, zilarrezko eta Urrezko Q-a lortzea, baina batez ere, helburuak lortzeko egindako guztia. A.U: Bertakoei eta egiten ari garen lanari bultzada bat ematea izan da. Horrelako lorpenak harro sentitzeko modukoak iza-ten dira A.N: Nola bizi izan zenuen momentu hura? M.A: Azterketa guztietan bezala, urduri, nahiz eta irakasleak izan. Baina gero gustura, emaitzak ikusterakoan. Hala ere, azterketa taldean egin genuen, eta horrek lasaitasuna ematen du. Beti lagun diezaiokegu elkarri. I.R: Gogotsu eta lasai azken unerarte. Urduritasuna sumatu nuen bai ebaluatzaileak ikustean baina berehala ahaztu nuen. Aztertzaileen jarrerak ere lagundu egin zigun.

“Gu bezalako ikastola batentzat meritu handiko lorpena da“ Itziar Redondo eta Aitor Uriondo Lehen Hezkuntzako irakasleek eta Miren Artetxe eta Arantxa Azpiroz, Haur Hezkuntzakoek, urrezko Q-rako egindako azterketan parte hartu dute. Elkarriz-keta honetan beraien iritziak, izandako formakuntza eta azterketari buruzko informazioa jaso dugu.

Miren eta Arantxa goian. Itziar eta Aitor behean

MIREN, ARANTXA, ITZIAR eta AITOR. HH eta LHko IRAKASLEAK

Page 7: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

7 a a JULEN, IGOR eta INMA. DBH I, II eta BATXILERGOko IRAKASLEAK

A.N: Kalitate arloan zertan aritu zarete 2005.urtetik 2008.urtera? Julen.Otegi: Azken urteotan, aurreko ebaluazioan egin genituen akatsak edo puntu ahulak hobetzen aritu gara. A.N: Zer suposatzen du Q-a lortzeak? J.O: Ondo egindako lanaren emaitza da, ilusio mo-duko zerbait, Qa ikastolarako puntu sendoa delako. A.N: Ba al dituzue aurrerako erronkarik? J.O: Bai. Adimen emozionala lantzen hasi gara. Ho-nen helburua, lehenengo tutoretza lantzea da. Ondo-ren irakasleak eta azkenik, ikasleak. A.N.: Zilarrezko Qtik Urrezko Qra, zein presta-kuntza izan duzue kalitate arloan? Inma Berasategi: Prestakuntza astero egiten dugu gure klaustro bileretan, asteazkenero, baina aldaketa nabariena erabileran sumatu dugu. Zilarrezko Qa atera genuenean guztiok erabiltzen genuen prozesu sistema hau, baina urrezko prestakuntzarako ardura handiagoarekin hartu genuen. A.N: Egin al zenuten azterketaren bat? Zeri bu-ruzkoa izan zen? Igor.Etxabe: Bai, azterketa beste irakasle berri bate-kin batera egin nuen. Axular Lizeoan dagoen ira-kasle berrien harrera-protokoloa betea izan den kon-

trastatu nahi zuten. I.B: Niri ere azterketa egitea tokatu zitzaidan. Ira-kasle bakoitzak, hau da, Axularreko langile bakoi-tzak, prozesu bat daukagu gutxienez guk kudeatzeko eta egin zizkiguten galderak horri buruzkoak izan ziren. A.N: Nola baloratzen duzue Qaren lorpena? I.B: Oso lorpen garrantzitsua da desio mailan Qa lortzea eta oso gustura gaude orokorrean guztiok egin dugun esfortzu eta lanagatik. I.E: Nik ere oso ondo baloratzen dut. 2004an Zila-rrezko Qa lortu zenetik, Axular Lizeoaren ikuspun-tuan egonda, Urrezko Qa lortzea lorpen handia izan da, 4 urtez egon baitira saiatzen. A.N: Zer ekarpen ekar diezaioke sari honek ikastolari? I.B: Alde batetik prestigioa ekarriko dio, eta bestetik, irakasleon lana kudeatzeko era oso sistematizatua eta guztiz antolatua izatea. I.E: Nik uste dut urrezko Qa lortzea ez dela ikastola-rentzat helburu zehatz bat, baizik eta, bitarteko bat, hau da, ikastolaren hezkuntza proiektua hobetzeko, egunetik egunera gure ikasleei geroz eta zerbitzu hobeagoak eskaintzeko... Helburu bat izan beha-rrean, gure hezkuntza-proiektu hori hobetzeko la-gunduko digun tresna bat gehiago da.

“Ikastola etengabe ari da hobetzen”

Julen Otegi Axular newseko bi erreportarirekin. Igor Etxabe eta Inma Berasategi

Julen Otegi, Inma Berasategi eta Igor Etxaberekin elkarrizketa bat izan dugu Q-aren lorpenari buruz. Gehienbat, haiek, irakasle bezala, egin dutenari buruzko informazioa eman digute.

Page 8: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

8 a a

“Qko azterketara oso lasai joan ginen”

Axular News:Koordinatzaileek esan zizuetenean Q-rako azterketan parte hartu behar zenutela zer pentsatu zenuten? Qko Ikasleak: Oso gauza garrantzitsua zela. Baita prestakuntza berezia behar genuela ere eta bagenekien edonori ez geniola hitz egiten. Gauza asko zeuden jo-koan. Guri azterketa egiteko esan zigutenean oso ha-rro jarri ginen ikastolari laguntzea genuelako helburu. A.N:Mementu hartan kalitatearen kudeaketaz zer-bait ba al zenekiten? Eta orain zerbait gehiago al dakizue? Q.i: Lehendik bagenekien zilarrezko Q-a irabazita genuela. Orain askoz gehiago dakigu, irakasleek kali-tate eredua zer den azaldu digutelako eta urrezko Q-aren banaketan, Bilboko BEC-en egon ginelako. A.N: Prestakuntza bereziren bat jaso al zenuten? Q.i: Ez, gehien bat koordinatzailearekin gogoratze-lana egin genuen, hau da, gure iritzia jasotzeko egiten diren inkestak, berarekin egiten ditugun bilerak, zein proiektutan gauden sartuta adibidez: Matia, aitona-amonekin egoten, Agenda 21, Kulturtaldea eta Hau-rralde... Aztertzaileen aurrean garbi izateko. A.N:Azterketara nola joan zineten lasai edo ur-duri?

Q.i: Gu oso lasai joan ginen azterketa egitera. Ira kasleak gu baino urduriago joan ziren, gu oraindik ez ginelako konturatzen hainbesteko gauza zenik.

A.N: Zenbat azterketa egin zenituzten, zein-tzuk? Q.i: Azterketa bakar bat egin genuen. Arazorik gabe. Taldean egin genuen eta egoera horrek ere lagundu egin zigun. A.N:Balora ezazue zuen esperientzia… Q.i:Oso ona izan zen, gainera aztertzaileak lagun moduan tratatu gintuzten. Oso jatorrak izan ziren eta esperientzia ahaztezina izan zen guretzat. Ira-kasle eta beste ikasleen aurrean gu protagonistak sentitu ginen. Esperientzia ez dugu inoiz ahaztuko . A.N:Ikasle bezala Q saria jasotzeak zer suposa dakioke Axular Lizeoari? Q.i: Gure ustez Axularri izena eta ospea emango dio. Prestakuntza handi baten ondorioz lortutako sariak baitira. Guztiok harro gaude lortutako emaitzarekin. Saria oso garrantzitsua da eta gizar-tean ezezik, beste ikastetxeen aurrean ere, Axular Lizeoa gehiago ezagutzen lagunduko duen zerbait izango da.

“Urrezko Qa lortu dugu!” Axular Lizeoak urrezko Qa lortu du. Axular News aldizkariko erreporta-riaok Qa lortzen lagundu ziguten lau ikasleri , Jon Garcia, Xabier de Diego, Ihintza Iturrioz eta Laura Narbaezi elkarrizketa bat egin diegu. Hauexek izan dira beren iritziak.

Jon, Xabier , Ihintza eta Laura Batxilergoko ikasleak.

JON, XABIER, IHINTZA eta LAURA. BATXILERGOko IKASLEAK

Page 9: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

9 a a

1990. urtetik hona, Axular Lizeoan, kiroletako proiektu bat lantzen ibili dira: frontoi berri ba-ten eraikuntza. Jon Kepa Egurnek, kiroletako irakasleak, orain arte eginik ibilbidea azaltzen digu.

“Ikastolen artean ez dugu aurkituko gureak baino instalazio hobeagoak dauzkatenik”

Axular News: Noren ideia izan zen proiektu hau-u? Jon Kepa Eguren: Aspaldiko amets bat da, betida-

nik egin izan nahi dena. Ez da norbaitek puntualki

proposatutako ideia bat.

A.N.: Zenbat denbora pasa da proiektua aurrera atera arte? J.K.E.: Lehen zelai zaharra genuen. Leku eskasa

zen eta Belodromora jaitsi behar izaten ginen kla-

seak ematera. 1990. urte inguruan hasi zen frontoia

eraikitzen eta poliki-poliki gauza berriak gehitu

joan gara.

A.N.: Noiz hasi ziren lanak? Zenbat denbora iraun du obrak? J.K.E.: Lur zatia lortu genuenean hasi zen obra. Le-

hen aipatu dudan bezala 1990. urte inguruan eta

aurten amaitu dugu, 2009. urtean.

A.N.: Arazorik izan al duzue obrarekin? J.K.E.: Hasteko, proiektua faseka planteatu behar

izan genuen oso garestia zelako. Ondoren, aldapa

behera handi bat zen eta oso lur txarrekoa eraikun-

tzak egiteko. Bestela, ez dugu arazo handirik izan.

A.N.: Zer onura uste duzu ekar ditzaketela alda-keta hauek ? J.K.E.: Orain, kirolarekin zer ikusi handia duen gai

bat landu dezakegu: higienea. Gure ikasleek orain

kirola egin ondoren dutxatzeko aukera dute. Ikasto-

len artean ez ditugu asko aurkituko gureak baino

hobeak.

A.N.: Aldagelez aparte, zein aldaketa egon dira frontoi berrian? Zergatik? J.K.E.: Lehenik, alboetatik euria sartzen zenez, pix-

kanaka-pixkanaka, haiek estaltzen hasi ginen. Biga-

rrenik, sabaia ere bikoiztu egin genuen leku batzue-

tan itoginekin bukatzeko. Eta horrela, pausoz

pauso, harmailak eta aldagelak egin arte.

A.N.: Zer ezberdintasun dago lehengo eta oraingo aldaketen artean? J.K.E.: Espazio aldetik, askoz ere handiagoak dira,

talde oso bat lasai egoteko eta entrenatzailearen

esanak entzuteko modukoak. Lehen, ezinezkoa zen.

A.N.: Proiektua amaiturik al dago? J.K.E.: Oraingoz proiektua amaiturik dago. Orain,

instalakuntzei mantenu egokia ematea da denon

lana. Egoera garbi eta onean instalakuntzak aprobe-

txatu nahi baditugu, beharrezkoa da denok mentali-

zatzea. Hau ere proiektuaren jarraipena da. Ez da

ezer bukatutzat eman behar.

A.N.: Urrezko Qan eragina izan al duela uste duzu? J.K.E.: Kiroletako proiektu bat edukitzeak bai, era-

gina izan du baina, instalakuntzak ez.

Jon Kepa Eguren eta Axular Newseko erreportariak

JON KEPA EGUREN. ALko KIROL ARDURADUNA

Page 10: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

10 a a

Axular News: Zertan datza proiektu hau? Xabier Larretxea: Gaur egun sarean ikasketarako ikas material asko dago eta gu, beste irakasle asko bezala ibil-tzen gara ikas materiala bilatzen. Orain hiruzpalau urte Norvegiako web orrialde batean geologiako materiala aur-kitu genuen. Webgunak zeukan informazioa flash modu-koa zen eta euskaratzeko aukera ematen zuen . Orduan, hori itzultzeko proiektuan parte hartzeko eskaini ginen. Flash moduko material hau hizkuntz askotara dago itzu-lita A.N: Nori bururatu zitzaion proiektu honetan parte hartzea? X.L: Interneten begiratzen ari nintzela, Ordiziako irakasle batek web orri honetaz hitz egin zidan eta nolabait esa-teko, niri bururatu zitzaidan proiektu honetan parte har-tzea. A.N: Zergatik? X.L: Oso material ona delako. Printzipioz, material horrek daukan abantaila, interneten ikasle eta irakasle euskaldu-nentzat eskuragarri gelditzen dela da. Ez dela guretzat ba-karrik geratzen. A.N: Norekin jarri zineten harremanetan proiektua burutzeko? X.L: Proiektu hau burutzeko, Tromsøko Unibertsitateko Kåre Kulleru geologiako irakaslearekin jarri ginen harre-manetan. A.N: Zer lortu nahi duzue proiektu honekin? X.L: Guk uste dugunez, material oso ona eta erabilgarria da, horregatik, euskarara itzuli nahi genuen. Adibidez, Axularren, DBH4 eta Batxilergo 1eko Geologiako klasee-tan erabiltzen da . A.N: Lan asko suposatzen al du hau itzultzeak? X.L: Material hori modulutan banatuta dago, hau da, li-

buru birtual batean. Alde batetik testuko informazioa dago eta bestetik, animaziozko informazioa. Guztira 25 modulu daude. Hiru urte daramatzagu proiektu honetan eta urte bete falta zaigu guztiak itzultzeko. A.N: Euskal ikasleei, beren ikasketetan, lagungarria izango al zaie? X.L: Bai, badakit hainbat ikastoletako irakasleek erabil-tzen dutela eta oso lagungarriak direla beraien ikasketetan. A.N: Beste arlo bateko materia itzultzeko asmorik ba al duzue? X.L: Printzipioz lan honekin amaitu nahi dugu, zeren mo-dulu bat itzultzeak lan asko suposatzen du. A.N: Nortzuk parte hartu duzue proiektuan? X.L: Proiektu honetan Josetxo Sanchez, Mari Jose Alonso, nik eta lehengo urtera arte Jesus Mari Larrañagak parte hartu dugu. A.N: Zein prozesu jarraitzen du modulo baten itzulpe-nak? X.L: Lehenengo, ingelesez hartzen da eta Mari Josek itzuli eta zuzentzen du. Behin zuzendu eta gero, nik mo-duluan lan egiten dut aldaketak sartuz. Azkenik, Josetxori pasatzen zaio borradorea eta zuzendu ondoren azkeneko begirada ematen zaio. Bukatzeko, Kåre Kulleruri bidali egiten zaio. A.N:Diru laguntzarik jaso al duzue? X.L: Dohainik egiten ari gara. Ordu asko pasatzen ditugu, baina material ona denez satisfazio handia ematen digu . Interneten horrelako gauza oso onak daude irakasteko, baina normalean ingelesez eta oso gutxi euskaraz . Eus-kara horrelako web orrialdeetan agertzea pozgarria da. Hizkuntza minoritarioa izanik, material onak erabiltzeko aukera du.

Xabier Larretxea, Axular Lizeoko DBHko koordinatzailea izateaz gain, geologiako zenbait flash animazio euskarara itzul-tzeko proiektuan parte hartzen du beste irakasle batzuekin. Axular Newseko kaze-tariak Xabier Larretxearekin solasean egon dira proiektu horri buruz.

“ Horrelako web orrialdeak euskaraz agertzea pozgarria da”

Xabier Larretxea proiektoko arduraduna MªJose eta Josetxorekin

Page 11: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

11 a a

Xabier Larretxea, coordinator of secondary in Axular Lizeoa, is in charge of translating into Basque some material created by Kåre Kulleru, geologist of the University of Tromsø (Norway). This project that began three years ago will be over quite soon, wit-hout any financial help, but with the assistance of other teachers. The material that can be used in secondary school is highly educational.

Xabier Larretxea, coordinador de ESO en el Liceo Axular, es el encargado de la traduc-ción al euskara del material elaborado por Kåre Kulleru, geólogo de la Universidad de Tromsø (Noruega). Para ello cuenta con la ayuda de varios profesores de la ikastola. El trabajo empezado hace tres años y sin ningún tipo de ayuda económica, está próximo a concluir y permite disponer en euskara de un material que destaca por sus cualidades didácticas, utilizable tanto en ESO como en Bachiller.

Xabier Larretxea, coordinateur de secondaire de notre école, est le responsable de tra-duire en euskara le matériel créé par Kåre Kulleru, géologe de lúniversité de Tromsø (Norvège). Pour celà il compte sur l’aide de plusieurs professeurs. Ils ont commencé le project il y a trois ans sans aucune aide économique, et en ce moment ils sont sur le point de le finir.

Euskaratutako lanen itxura

Page 12: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

12 a a

Axular News: Zer da Hizkuntza Proiektua? Hizkuntza Proiektua: Ikastolan lantzen ditugun hiz-kuntzen erabilera eta trataerarekin zerikusia duten alderdi guztiak biltzen dituen markoa da. Marko ho-nek Hizkuntza Proiektuaren xedeei erantzun nahi die eta xedeak honako hauek dira: Euskal hiztunak hez-tea, euskal hiztun eleaniztunak prestatzea, ikasleen komunikazio gaitasunak garatzea eta gure hezkuntza komunitatearen barne bizitza euskaraz gauzatzea. Az-kenik, txertatuta gauden komunitatean euskararen normalizazio prozesuan eragile izan nahi dugu. A.N.:Zein izan da Hizkuntza Proiektuaren bilaka-era Axular Lizeoan? Hizpro: 2005-06 ikasturtean hasi ginen lanean urrats desberdin jorratzen. Lehenengoa klaustro osoarekin Hizkuntza Proiektuaren beharra konpartitzea iza zen. Bigarren urratsa, ikastolako eremuetan hizkuntza era-bilera eta trataeraren azterketa egin zen. Horretarako datuak bildu genituen ikastolako irakasle, ikasle, (eta bestelako hezitzaileekin) galdetegiak pasatuz. Diag-nosi horretatik Axularreko indarguneak, ahuleziak eta beharrak atera genituen. Ondoren, beharrak lehenetsi genituen eta horiei erantzuteko urtebeterako plana idatzi genuen. Ikasturte berean ere, Axularreko Hizkuntz Proiektua dokumentua idatzi genuen eta bertan jaso genituen hizkuntzekiko helburuak, erabiltzen ditugun ikasma-terialak, hizkuntzen ordu banaketa, metodologia eta ikuspegia… Dokumentua dinamikoa da eta urteroko lanekin osa-tzen goaz. Ondorengo ikasturteetan azterketan antze-mandako beharrei erantzuteko planak aurrera eraman ditugu eta orain ere horretan ari gara. A.N.:Nortzuk aritzen zarete lan horretan? Hizpro: Arantxa Mokoroa eta Amaia Urruzmendi di-

Axular Newsek Axular ikastetxean Hizkuntza Proiektuan parte hartzen dutenei galdetegi bat pasa diete proiektuari buruz gehiago jakiteko. Partaideak Amaia Urruzmendi, Arantxa Moko-roa eta Larraitz Artetxe dira eta hau da eran-tzun dutena.

“Euskal hiztunak hezi nahi ditugu”

namizatzaile orokorrak eta gela barruko eremuaren dinamizatzaileak gara. Larraitz Euskaraz Bizi Tal-deko dinamizatzailea da. Gure ardura Hizkuntza Proi-ektua ikastola barruan kudeatzea da. Euskaraz Bizi taldea, ziklo desberdinetako arduradunekin osatuta dago: Jaione Mendarte, Agurtzane Olazogoitia, Txaro Orozko, Patxi Ormazabal, Bittor Arrondo eta Esteban Mitxelena. Beraien ardura euskararen normalkuntza ikastola barruan sustatzea da. Horretaz arduratzen dira ere DBHko Kultur Taldeko ikasleak. Zuzendaritzaren onespenarekin egiten dira lan guzti hauek eta ditugun egin behar guzti hauek egiteko ezinbestekoa da irakasle guztien partehartze aktiboa. A.N.:Kanpoko laguntzarik baduzue lan ho-rretan? Hizpro:Ikastolen Elkarteak ikastolen zerbitzura dituen egitasmo desberdinetaz baliatzen gara. Hizpro egi-tasmo pilotuan parte hartzen dugu eta bertan hizkun-tza proiektua garatu eta kudeatzeko orientabideak ja-sotzen ditugu, Euskaraz Bizi egitasmoan euskararen normalkuntzarako orientabideak jasotzen ditugu. Az-kenik, ikasmaterialgintza eta prestakuntza zerbitzue-taz baliatzen gara hizkuntzen curriculum bateratua osatzeko. A.N.:Zer eragin izan du proiektua Axularren? Hizpro: Lehen aipatutako azterketan detektatutako beharrei erantzuten ari gatzaizkie etapa desberdine-tan. Haur Hezkuntzan ahozkotasunaren inguruko lan-ketan ari dira, Lehen Hezkuntzan eta DBHn hizkun-tza arloan metodo komunikatiboan oinarrituta dauden ikasmaterialen ezarketa egiten ari gara. Konpetentzie-tan oinarritutako curriculum berriaren azterketa egin da DBHn, euskararen normalkuntza sustatzeko Eus-karaz Bizi Taldea sendotu dugu… Pixkanaka-pixkanaka gure beharrei erantzuten joatea da gure helburua.

ARANTXA MOKOROA, AMAIA URRUZMENDI eta LARRAITZ ARTE TXE. HIZPROko TEKNIKARIAK

Arantxa, Amaia eta Larraitz

Page 13: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

13 a a IDOIA BARRENETXEA. ELEANITZ ENGLISHeko PARTAIDEA

Axular News: Idoia, proiektu hau noiz hasi zen? Eta nork zuzendu zuen? I.B.: Berez, Batxilergoan proiektu hau 2004tik mar-txan jarri zen zuzendaritzaren gidaritzapean. A.N.: Zenbat ordu ematen dira astean zehar? I.B.: Lehendabizi zera aipatu nahiko nuke: ematen ditugun klaseak, ez dira beti ingelesez ematen. Gaia oso pisutsua bada eta zailtasunak sortzen badira, gaia ingelesez emateaz gain euskaraz egiten dugu. Gero, gaia lantzeko lan gehigarriak edota aurkezpenak in-gelesez eskatzen dizkiegu ikasleei . A.N.: Gaiak berez Batxilergoan ez dira guztiz ingelesez ematen? I.B.: Gai osorik ez, baina datorren urtetik aurrera Ba-txilergo 1ean Zientziak Mundu Garaikidean ikasgaia ingelesez soilik irakatsiko da . A.N.: Orain zer ikasgaitan erabiltzen da ingelesa? I.B.: Adibidez, DBH 3. eta 4. mailetan Gizarteko gai guztia ingelesez ematen da. Baina Batxilergoan, Fi-losofian, Ekonomian, Kimikan, Zientziak Mundu Garaikidean eta Biologian lan batzuk ingelesez egi-ten dituzte. A.N.: Zure ustez, ikasleei gaiak ingelesez zaila-goak ala errazagoak egiten al zaizkie? I.B.: Bada betikoa, hasieran urduri daude baina bere-hala ohitzen dira. Dena den, ikasle batzuei berez kla-seak zailak egiten bazaizkie, ezin zaie zailtasunik gehitu, bestela ezingo lukete klaseko erritmoa ja-rraitu. A.N.: Ikasleak ikasketak bukatzean eta unibertsi-tatera joaterakoan, gai hauek erabilgarriak egi-ten ahal zaizkie?

I.B.: Bai, oso gainera. Gaur egungo ia unibertsi-tate guztietan gai desberdinak ingelesez ikas-teko aukera dute. Horretaz gain, kanpora atera-tzen direnean, esaterako Erasmus erako progra-mekin, ingelesa ikasteko ezezik erlazionatzeko ere erabiltzen dute. A.N.: Zuek, irakasleok, nolabaiteko hezike-taren bat jaso al duzue klase hauek eman ahal izateko? I.B.: Bai, klaseak hartu berziklatu behar izan dugu. Egia esan, oraindik ere klaseak ematen ditugu. Klase hauek ez dira bakarrik ingeleseko maila hobetzeko, klaseak emateko modua alda-tzeko ikasi behar izan dugu, adibidez, ikasleei debateak edo lanak guztion aurrean aurkezten erakusteko.

“Klaseak emateko modua aldatu behar izan dugu”

2001etik Axular Lizeoak DBHn zenbait gai ingele-sez emateko proiektua martxan jarri zuen. Gaur egun ideia hark jarraipena dauka Batxilergoan 2004tik. Horren guztiaren zergatia eta helburua ezagutzeko elkarrizketa bat egin diogu Idoia Barre-netxeari proiektuaren partehartzaileetako bat.

A partir de 2001 la dirección pedagógica del Liceo decidió que el alumnado cursara a partir de ESO algunas asignaturas en inglés. Aquel proyecto tiene su continuación desde 2004 en Bachiller. Idoia Ba-rrenetxea, una de las responsables, nos ha explicado los porqués y objetivos del mismo.

La direction pédagogique du Lycée a decide qu’à partir de 2001 depuis Secondaire les élèves devaient étudier certaines matières en anglais. Dès 2004 ce project a eu sa suite au Baccalauréat. Idoia Barre-netxea, l’un des responsables du project, nous a ex-pliqué les raisons et les objectifs du même.

Since 2001 the headship of the school decided that some subjects in Secondary School would be taught in English. That project nowadays continues in Higher Secondary School. Idoia Barrenetxea, one of teachers in charge, has talked about it.

Idoia Barrenetxea Axular Lizeoko bi erreportarirekin

Page 14: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

14 a a

Axular News: Zer ekarri dio EA21ek ikastolari? Xabier Insausti: Belaunaldiz belaunaldi ingurumen-rari begira gero eta okerrago dagoen mundu bat ja-raunspen bezala jasotzen ari gara. Gure ikastolak beti-danik ingurumenarekiko jarrera ona izan du baina hori ez da nahikoa. Horregatik, beharrezkoa da ikasleak ingurumenari buruzko heziketa bat jasotzea, H.Htik Batxilergora. Hori dela eta, Eskola Agenda 21 progra-man sartu guinen, ideiak hartu eta aurkezteko, proiek-to simpleak gauzatuz gure ingurumenaren egoera hobetu nahian. A.N:Badakigu eguzki plaken kopurua haunditu egin dela. Nolakoa izan da instalazioa? Gehiago ekoitzten da orain? X.I: Energia alternatiboak erabiltzea beharrezkoa da eta ikastolan eguzki-plakak jartzea bururatu zitzaigun eredu bezela. Hasieran 6 plaka baina orain dexente gehiago. Halere,. Energia ekoizpena oso txikia izan arren gure gastua murrizten dugu. Dena den, guk ez dugu diruarengatik egiten, baizik eta jendea kontzient-zia dadin. A.N: Konpostagailuari dagozkion helburuak betet-zen dituzte Haur Hezkuntzako umeek? X.I: Haur Hezkuntzan ondo lideratuta dute ekologiari

buruzko arloa, bere zailtasunekin noski, baina ipuinen eta jokoen...bidez trenza horren erabilpena azaltzen saiatu gara eta poliki–poliki haurrak ere kontzientziat-zen ari dira ingurumena zaindu egin behar dela eta zein eratan egin behar den. Oraingoz, ingurumen bat-zordeak proposatu dituen helburu guztiak bete dituzte, dagokien mailan, baina bete dituzte. A.N:Zeintzuk dira aurtengo Agenda 21eko helbu-ruak?Eta urte guztietako helburu nagusiak? X.I: Helburu nagusia, ikastolan, ingurumenari erantzu-na ematea da. Horretarako, hainbat ekintza antolatuz, birziklatuz, plaken instalazioen bidez… baita etxean fitxak eginez kanpoko jendea ere kontzientzia dadin. Bestetik, aurtengo helburua energiarekin lotutako mu-gikortasuna da eta hainbat ikerketa eta ideiaren bidez, aurrera eramatea lortuko dugu. A.N: Irteera izan al dute aurreko urteetan ikasleak proposatutako hobekuntzak? X.I: Bai.Urtero, ikastetxe guztietako bozeramaileak udaletxean biltzen dira. Bertan, helburuak nola lortu dituzten azaldu eta beraien proposamenak ematen di-tuzte. Beranduago, udaletxeak proposamen horietatik martxan jarriko dituenak aurkezten ditu, zer modutan burutuko dituen eta zergatik aukeratu dituen horiek. A.N: Agenda 21ek pisu handia izan du urrezko Q-aren azterketa egiterakoan, hau da, asko baloratu da programa honetan parte hartzeak? X.I: Bai. Urrezko Q-a ikastolaren kudeaketa jarduera-ren arabera ematen da. Ikastolak bere arlo guztietan, balorazio ona izatea nahi du eta ingurumen sailean guztiz lortu du. Balorazio ikaragarria izan du Agenda 21-ek Q-aren azterketa egiterakoan, egiten den lanari esker, eguzki-plakei esker... Azken hiru urteetan, in-gurumenarekiko egin izan dugun lana bikaina izan da, lehen esan dudan bezala.

Xabier Insausti, Agenda 21eko koordinatzailea bere bulegoan

Xabier Insausti Axular Lizeoko Batxilergoko eta Agenda 21eko koordinatzailea da. Elkarrizketa honetan Agenda 21 buruz eta programa honen ezaugarri eta aurtengo helburuez hitz egiten aritu gara .

XABIER INSAUSTI. EA 21eko ARDURADUNA

Page 15: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

15 a a

A.N: Q-aren lorpenak motibatzen zaituzte in-gurumenarekiko lana gero eta hobeago egiten? X.I: EFQM ereduaren bidez ikasi duguna zera izan da: etengabeko hobekuntza prozesu batean sartuta gaudela. Lehen esan dudan bezala Qaren lorpenean EA 21 atalari eman zioten puntuazioa altua izan zen. Baina horrek ez du esan nahi horrexegatik lasai geratu behar dugunik alderant-ziz, horrek behartuko gaita bide berri batzuk jo-rratzera. Zoritxarrez gai honetan gauza asko egite-ke daude.

Aurreko Urtarrilak 26an, Axular Lizeoko ikasle bat-zuk Udaletxean izan ziren, Agenda 21ekin lotutako hitzaldi batean parte hartuz. Bertan, aurreko urtean erabakitako proposamenei buruzko erantzuna entzute-ra joan ziren.Gainera, Axularreko ikasle batek, ikasto-lan kotxeekin sartzeko dugun arazoari buruzko galde-ra bat egin zuen, energiarekin lotutako mugikortasuna gaia landuko baita aurten Agenda 21 ingurumen ekint-zetan.

Axularreko ingurumen-batzordeko zenbait ikasle udaletxean izan zen hitzaldian.

Ingurumen batzordea 2009an Udalak antolatutako ekintzetan

DBH3koen Aztarna Ekologikoa

Gure aztarna ekologikoa aztertzen egon gara eta sekulako ezustekoa hartu dugu gure kontsumo mailarekin. DBH3koen aztarna ekologikoa oso handia da , behean ikusten duzuen bezala, 4 mundu kontsumitzen baitugu.Lehengo urtean aztarna ekologikoa ere kalkulatu genuen eta aurtengoarekin konparatuz gure kontsumoa berdina da, baina bide txarrean gabiltza.

00,5

11,5

22,5

33,5

4

Elektrizitatea Paperak Janaria Garraioa Ura Munduak

Page 16: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

16 a a

“Edonori suerta dakioke bizitza bat salbatu beharra” Oraingoan, Axular Newseko partaideok R.C.Pz (Recuperacion Cardio Pulmonar) arduratzen diren Osasun taldekideekin elkartu gara. Praktika honen helburua zera izan da: pertsona bati bihotz-geldiketa bat grrtatzen zaionean zer egin . Ekintza aurrera era-mateko DBH 4ko ikasleek panpin berezi bat erabili behar izan dute. Praktika osatzeko ikasle bakoitzak DVD bana eraman du.

Axular News: Noiz sortu zen talde hau? R.C.P.: Orain urtebete inguru hasi ginen pentsatzen talde ho-nen osaketaz. . Hala ere, beharrezko materiala (panpinak, DV-Dak eta antzekoak) eta baimenak lortzeak eraman digun den-bora, luzexeagoa izan da.. A.N.: Zergatik edo nolatan sortu zen? R.C.P.: Kalean, etxean... bihotz-geldiketa bat gertatzen de-nean, behar den laguntza iritsi arte, anbulantzia dela, sendagi-leak direla, ingurukoen erreakzioa oso garrantzitsua da Guk minutu kritiko horietan zer egin behar den irakatsi nahi dugu gaixoak bizia gal ez dezan.. A.N.: Beti ikastoletan irakasten al duzue edo beste zenbait lekutan ere bai? R.C.P: Bueno bada, lehen esan dudan bezala, gure asmoa ikas-leei bihotz-geldiketen aurrean zer egin irakastea da. Beraz, oraingoz, ikastoletan irakasten dugu. Ondoren ikasle bakoitzak bere etxera eramaten du panpina,eta bere gurasoei hemen ika-sitakoa erakutsi behar die. Horregatik, nolabait, ikastolan eta etxean praktikatzen da hau. A.N.: Zein izaten da ikasleen erreakzioa? R.C.P.: Normalean ondo hartzen dute, interesa azaltzen dute. Nahiz eta askok horrelako kasuetako lekuko izan daitezkeenik ez jakin. badakite hau kalean dagoela eta egun batean, beraiei suerta dakiekeela hau praktikan jartzea. Gainera, modu didak-tikoan eta ordu erdiko saio batean, atsegina egiten zaie. A.N: Proiektu honek jarraipena izango al du? R.C.P: Jakina, guztiz itxia egon ez arren ikastolan gure asmoa DBH 3tik Batxilergo 2a amaitu arte ikasle orok ikasturte ba-koitzean bi bat aldiz egitea da, hasieran eta bukaeran. Meka-nika erraza da oso baina eguneratuta mantendu behar da. Ikas-learen formaziorako interesgarritzat jotzen dugu eta edozein momentutan edonori suerta dakioke bizitza salbatu beharra. Zer egin jakinez gero...

Xabier Intxausti RCP ikastaroko arduradunekin

Axularreko ikasleak ikastaroa egiten

Axularreko ikasleak RCPko ikastaroan

Ikasleak berpiztea nola egiten den ikasten

RCP IKASTAROA ALn

Page 17: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

17 a a IRENE CASTELLANO. HERNANIko EHEReko ZUZENDARI TEKNIKOA

Axular News: Zer produktu fabrikatzen duzue? Irene Castellano: Produktu kimikoak fabrikatzen ditugu; sosa kaustikoa, kloro likidoa, hidrogenoa, klorato sodikoa, hiploklorito sodikoa eta azido kloridrikoa. Hauek ekoizteko, energia elektrikoa eta gasa erabiltzen ditugu. A.N: Ekoiztu ahal izateko, zer prozedura jarraitzen du-zue? I.C: Alde batetik, kloroaren elektrolisia, eta prozesu hone-tan fabrikatzen diren produktuak hauek dira: kloroa, sosa kaustikoa eta hidrogenoa. Bestetik, klorato sodikoaren elek-trolisia egiten da eta prozesu honetan hidrogenoa eta klorato sodikoa sortzen dira. Hidrogenoa eta kloroaren konbina-zioarekin azido klohidrikoa fabrikatzen da eta sosa kausti-koa eta kloroaren nahasketarekin, hiploklorito sodikoa. A.N: Lan egiten duzuneko enpresak, inguruko auzoeta-ko bizilagunei edo herriari kalterik sortzen al dizkio? I.C: Ez. Zerbait gaizki baldin badago produktibitatearen prozesua gelditzen dugu arazoa konpontzeko. A.N: Zer hondakin gelditzen dira fabrikazioaren on-doren? I.C: Gelditzen diren hondakinak gatz hori purifikatzeko erabiltzen dugun tratamentuarenak dira, sulfato eta karbona-to kaltzikoa. Hondakin horiek ez ditugu berrerabiltzen. A.N: Inguruko ibai eta errekak kutsatzen al dituzue? I.N: Ez. 1980.urtean, sortzen ziren hondakinak kolektoree-tara botatzen hasi ziren eta gaur egun ere hori egiten dugu, hori iruditzen zaigulako egokiena. A.N: Noizbait istripu bat gertatuko balitz, zer ondorio ekarriko luke? Zer egin beharko litzake? I.C: Gure lana istripuak sahiestea da eta gure produktuen ezaugarriengatik oso araudi zorrotza jarraitzen dugu, Se-beso izena duena eta segurtasun neurri asko jartzea be-hartzen gaituena..

Istripu bat gertatuko balitz, kloro isurketa bat izango litzate-ke eta botatze horretan kloro usaina egotea gertatuko litza-ke. Etxean geratu beharko ginateke, kanpoko kloro usaina joan arte kloroak ez baitu ondoriorik sortzen. Hala ere, gure enpresako perimetroan zehar kloro detektagailu batzuk jarrita dauzkagu, noizbait, guk sortutako produkturen baten isurketa gertatuko balitz, detektagailu horiek alarma piztuko lukete eta horrela jakingo genuke puntu horretan zerbait gaizki dagoela eta arazoa konponduko genuke. A.N: Zer gomendatzen duzu kutsadura sahiesteko? I.C: Jendeak egin beharko luke, ingurugiroan eduki deza-keen kutsadura kontuan hartu eta bere esku dagoen guztia egin. Buruan eduki behar dugu kutsadurarik gabe egotea ezinezkoa dela, nahiz eta birziklatu eta neurriak hartu. Bir-ziklatuz kutsadura murriztea lortzen dugu baina ez kentzea.

Irene Castellano Axular Newseko bi erreportairekin

Irene Castellano Hernaniko EHER fabri-kako (Elektrokimika S.A.ko) zuzendari teknikoa da. Elkarrizketa honetan Axular News eta bera, fabrikaz honek kutsaduran duen eraginaz eta istripuak sahiesteko era-biltzen duten sistemaz hitz egin dute.

“Orain, kutsadurari garrantzi handiagoa

ematen zaio”

Hernaniko EHER planta kimikoa

Page 18: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

18 a a ALVARO PZ DE AMEZAGA. ARKITEKTOA

“ Gaur egungo eraikuntzetako leihoak

beraiek bakarrik iluntzen dira!”

Orain denbora gutxi eraikuntza berrietan energia berriz-

tagarrien iturrien erabilpen beharrezkoa bultzatzen zuen

legeria indarrean jarri zen. Alvaro Pz. de Amezaga arki-

tektoarekin lege honetaz ez ezik eraikuntza materialen

azkeneko berrikuntzez ere hitz egin dugu. Energia aurrez-

tea eta ingurumenari ahalik eta kalte gutxien eragitea

dira helburu.

Axular News: Argi iezaiguzu zer dioen legeri honek.

Alvaro Perez de Amezaga: Legea 2006-ko martxoaren 17an ezarri zen, urtebete igaro arte ez zen eraginkorra izan Bere ezarpena beharrezkoa da eta CTEn (Código Técnico de Edi-ficación) jasota dago. Helburu nagusia energia aurrerapena da, hau da, eraikuntzeka erabiltzen den energia kontsumoa musu arrazioanal batean egitea erregai fosilen erabilpena murriztuz. Gaur egun derrigorrezkoa da eraikuntzetan ener-giaren %30 berriztagarria izatea. A.N: Energia mota hauetatik zein da erabiliena? Zergatik? A.Pz.A: Eguzki energia da gehien erabiltzen dena, na-hiz eta energia eolikoa elektrizitatea ekoizteko egokiagoa izan. Eguzki energiaren abantailen artean bere zabalkuntza eta instalatzeko ematen dituen erraztasunak aipa daitezke, eta tamaina aldetik ere askoz ere egokiagoak dira. A.N: Zein izan da eraikuntza materialek izan duten garapena azken aldiotan? A.Pz.A:Material asko asmatu dira eta bi taldetan bana-tzen dira, “jakintsuak” eta “normalak”. Lehenengoen arazoe-tako bat oso garestiak direla da. Esaterako leihoetan erabil-tzen direnak. Egun eguzkitsuetan leihoak ilun daitezke ar-giaren sartzea galarazten. Gauza bere gerta daiteke eta ho-tza, beroa eta naturan gertatzen diren beste hainbat fenome-norekin. Honek energiaren kontsumoari begira hainbat gauza hobetzen du, batez ere berokuntza arloan baina, lehen aipatutako arazoa dela eta bere erabilpena eremu publikoe-tara murrizten da. Bigarrenak naturatik hartutako materia-lekin eraldatutako materialak dira. Hauen erabilera asko za-baldu da eraikuntza munduan, merkeak izatetik aparte ener-gia aurrezteko ere oso erabilgarriak dira.

Hauek ez dute lortzen inguru hotza bero bilakatzen lehen aipatutako material jakintsuek bezala, baina behintzat tenpe-ratura igotzea bai. Material hauen adibide bat orain atera berria den termobuztinezko adreiluak dira. A.N: Eraikuntzak egiteko ur gehiegizko kontsumoaren aurkako neurriak ere hartu omen dituzue...

A.Pz.A: Nahiz eta eraikuntzak egiterako garaian ur kanti-tate bat erabili behar den, beste esparru batzuetan erabiltzen den ur kantitatearekin alderatuz gero ez da esanguratsua. Dena den arlo horretan ere neurriak hartu dira, batez ere materialetan. Esaterako adreilua eta zementua erabili ordez “kartoi-igeltsoa” izeneko materiala batzuk asmatu da eta ho-rrekin ur gutxiago erabiltzen da A.N: Legeri honek eragina izan al du eraikitzeko mo-duan? A.Pz.A: Orain dela urte gutxi batzuk egiten ziren eraiki-nek ez dute zerikusirik gaur egungokoekin.. Oso desberdina da. Eta bai esan dezakedala legeri honek eragin zati bat izan duela. Adibidez leiho kopurua eta m2 azalera legeak aldatu ditu beroa eta hotza gehiago irauteko eraikuntzaren barnean. A.N: Zertan oinarritzen zara eraiki behar duzun erai-kina kokatzeko? A.Pz.A: Batez ere bi parametrotan oinarritzen naiz. Alde batetik orientazioan, bere eraginez energi gutxiago erabiltzea lortzen dugulako, hau da, eraikuntzaren zatirik garrantzitsuena hegoaldean kokatzen badugu eguzki gehiago jasoko genuke eta horrek berogailuaren murrizpena ekarriko zuen. Bestetik latitudean eta altitudean , hauen eraginez eu-riaren eta haizearen eraginetik babestu dezakegulako erai-kuntza.

Alvaro Perez de Amezaga arkitektoa

Page 19: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

19 a a

Axular News:Zertarako balio du KIUBak? Marian Ormazabal: Kontsumitzaile eta erabiltzaileei infor-mazioa eman, prestakuntza eskaini, aholkularitza eman eta be-ren defentsa gauzatzeko ahalegintzen da. A.N.:Kontsumo gaietan zeri buruz informatzen du zerbitzu honek? M.O.: Janaria, etxeko konponketak, automobila, banketxeak, Internet bidezko merkataritza, aseguruak, elektrizitatea, gasa, ura, telefonia, tindategiak, aireko eta lurreko bidaiarien ga-rraioak, bidaiak, etxebizitza...gai desberdinez ikusten duzun bezala. A.N.:Zein tramite ematen zaie bertan aurkeztutako erre-klamazioei? M.O.:Bi modutan egin ohi da: era formalean, erreklamazio orrien bidez eta KIUBetik bertatik zuzenean. A.N.:Onartzen al dira salaketak? M.O.:Bai kontsumoaren alorrean Administrazio Publikoek duten zereginetako bat, merkatua behatzea da eta kontsumitzai-leak antzematen badu ez-betetze edo irregulartasunik dagoela merkatuan eskaintzen diren produktu edo zerbitzuen artean, hiritarrak irregulartasun horiek Administrazioaren aurrean sala-tu egin behar du eta kontsumo bulegoan adierazi. A.N.:Zer dira bitartekaritza lanak? M.O.: Enprensariaren eta kontsumitzailearen artean sortu den arazoa alkarren artean konponbidea bilatzea. A.N.:Zer dira erreklamazio orriak? M.O.: Administrazio bidetik aurkezteko erreklamazioak jartze-ko metodorik sinple eta gomendagarriena da. Hiru kopia auto-kalkagarri dituen imprimakia da, bata zuria, KIUBan aurkezten dena, arrosa enprensarentzat eta berdea erreklamazioa jarri duenarentzat A.N.:Zer da arbitraje sistema? M.O.:Kontsumo Arbitrajea bide judizialera jo gabe kontsumit-zaileen nahiak lortzeko sistema bat da. Sistema honek abantai-lak ditu: doakoa da, azkarra (6 hilabate baino lehen erabakia) laudoa deitzen zaio, eraginkorra , epaiketa baten sententziaren balioa du.

A.N.:KIUBan edozein gai onartzen da, pertsona guztiek dute eskubidea? M.O.: -Ez, merkatari edo profesional batek jarritako errekla-mazioak ez dira onartzen. -Produktuak edo zerbitzuak partikularretik partikularrera erosi ondoko erreklamazioak. -Erreklamazioa egiterakoan kontratu-harremana egiaztatzen duen dokumenturen bat aurkezten ez denean: fakdtura, ticke-ta, albarana, aurrekontua, eta abar. -Administrazio Publikoaren aurkako erreklamazioak: zergak; gizarte segurantza; isunak; laneko kontuak, eta abar.

A.N.:Zein ezparrutan jasotzen dira erreklamazio gehien? M.O.: Momentu honetan telefoniako erreklamazioak dute proportzio gehien, interneta, sakelako telefonoak, Internet bidezko merkataritza, aseguruak, elektrizitatea, gasa, ura, aireko eta lurreko bidaiariengarraioak, bidaiak, etxebizitza...

A.N.:Ikuskaritza lanak egiten dira? M.O.: Bai, hiru herrietan egiten dira ikuskaritza lanak, pre-zioak jarrita dauden produktuetan bai establezimendu barruan eta baita eskaparateetan ere, erreklamazio orriak dituzten, produktuen etiketa beharbezala jarrita dauden konprobatu...

“Kontsumoan gero eta arazo

gehiago ikus dezakegu”

Marian Ormazabal Hernani, Urnieta eta Astiga-rragako KIUB-aren (Kontsultzailearen Informa-ziorako Bulegoaren) arduraduna da. Marianekin aritu gara kontsumoari, KIUBari eta erreklamazio orriei buruz hitz egiten.

Marian Ormazabal Axular Newseko kazetari batekin

MARIAN ORMAZABAL. HERNANIKO KIUBeko ARDURADUNA

Page 20: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

20 a a

Axular News: Zer ikasketa dituzu? Aintzane Tolosa: Goi Mailako Idazkaritza Institutuan ikasi nuen, Nafarroako Unibertsitatean, bertan lan irtee-rak, kontabilitatea, hizkuntzak… eskaintzen zituzte-lako. Ikasketak amaitu ondoren Kanpo Merkataritzari buruzko master bat egin nuen Iruñeko Negozio Eskola batean lanean nenbilen bitartean. A.N.: Zertan ibili zinen lanean masterra atera bitar-tean? A.T.: Administrazio lanetan aritu nintzen, Donostian, eta ingeniaritza bulego batean, delegaritza-bulego bat behar baitzuten. A.N.: Nola aukeratu zenuen lan hau? A.T.: Betidanik oso txukuna izan naiz eta beti izan dut kudeaketa oso gustuko. Gainera, lan mundura atera-tzean, zertan lan egin ez nekienez, edozein tokitan lana aurkitzeko aukera ematen zidalako. A.N.: Zein hizkuntza dakizkizu? Hauetako zeintzuk behar dituzu lan honetarako? A.T.: Ingelesa, frantsesa eta alemana pixka bat ikasi nituen, eta gaztelera eta euskarako EGA titulua ere ba-dut. Hemen lan egiteko ezinbestekoak dira azken biak eta gainerakoak kasu batzuetan. A.N: Zenbat froga pasa behar izan dituzu lanpostua lortzeko? Zenbat denboran? A.T.: Asko, zuzendariarekin elkarrizketa bat, beste el-karrizketa pertsonal bat, lankideekin hirugarren elka-rrizketa bat eta, azkenik, test psikotekniko bat. Frogak otsailean egin nituen eta emaitzak ekaina ingu-ruan iritsi zitzaizkidan.

A.N.: Froga horietatik zein izan da zailena? Eta errazena? Zergatik? A.T.: Agian zailena elkarrizketa pertsonala izan dai-teke, momentuko urduritasunagatik eta bertan nolakoa zaren islatzen delako. Baina, bestetik, errazena ere, moldatu egin dezakezulako. Test psikoteknikoan ere, ez beldurra baina beti daukazu kezka zer aterako ote den jakin arte. A.N.: Zenbat pertsonen artean aukeratu zintuzten? A.T.: Ez nago oso ziur. Uste dut 6 pertsona ginela. Da-kidana da azkenean bi pertsona geundela eta ni auke-ratu nindutela. A.N.: Somatu al duzu krisia lana aurkitzerako or-duan? A.T.: Ez, nire kasuan krisialdiak ez du eraginik izan. A.N.: Noren bidez iritsi zinen hona? A.T.: Unibertsitatetik deitu ninduten. Lan burtsa bat dago bertan eta nire profila bilatzen zutenarekin bat zegoenez, nire curriculuma bidali zuten. A.N.: Norbaiten ordez zatozela esan digute. Noren ordez? Zergatik? Zein zen bere lana eta, beraz, orain zurea? A.T.: Marixabel Illarregiren ordez nator, aurre-erretiratu egin delako. Hau administrazio burua zen eta kontabilitatea, prebentzioa, erlazioak, fakturak, zergak, kudeaketa … hau da, gestioarekin erlazioa duten gau-zak gehien bat. A.N.: Nolakoa da lankideen arteko erlazioa? A.T.: Oraingoz oso ona. Oso jende jatorra aurkitu dut hemen, Axularren. Denak laguntzeko prest.

Aintzane Tolosa Axular Newseko bi erreportariekin.

Aintzane Tolosa, 27 urteko idazkari pasaitar hau, Goi Mailako Idazkaritza Nafarroako Unibertsitatean ikasi eta Kanpo Merkatarit-zako masterra egin ondoren, Axular Lizeoko idazkaritzan ari da lanean. Orain arte idaz-kari buru izan den Marixabel Illarreguiren ordez dator.

“ Betidanik izan dut kudeaketa oso gustuko”

AINTZANE TOLOSA. IDAZKARI BERRIA

Page 21: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

21 a a

Iñaki Etxegia, “Patxo” Axular Lizeoko atezaina

Iñaki Etxegia Axular ikastetxeko atezaina da. Goi-zuetan jaio zen eta Axularrea etorri baino lehen ba-kailau enpresa batean lan egindakoa da. Elkarriz-keta honetan ikastolako bere eguneroko lanari bu-ruz hitz egin dugu.

“Mundu bakarra dagoenez, zaindu egin behar dugu”

Axular News.: Ikastolara etorri baino lehen, non egin zenuen lan? Iñaki Etxegia: Bakailao enpresa batean bakailaoa moz-ten egon nintzen lan egiten aurreko urteetan. A.N.: Nola suertatu zitzaizun Axular Lizeoan ate-zain lanetan aritzeko aukera? I.E .: Alde batetik, lan bila nenbilelako eta bestetik, au-kera oso polita zegoelako. Axularren, aurreko atezaina, Joxe Antonio, jubilatu behar baitzen. A:N: Probaren bat pasa behar izan al zenuen? Zein? I.E: Bai. Azterketa psikotekniko bat egin zidaten eta gero, mantenurako ikastaro bat ere egin behar izan nuen. A.N.: Zer da zure lanean gehien gustatzen zaizuna? I.E .: Atezain bezala gehien gustatzen zaidana jendeare-kin harremanak izatea da, batez ere, lagunak egiten di-tudalako eta lana modu erosoago batean egiten lagun-tzen didalako. A.N.: Zertan datza zure lanak? I.E.: Lehenik, ateak irekitzea jendea ikastolara sar da-din. Ondoren, trafikoa bideratzea izango da, autoak modu egokian sartzeko. Hortaz aparte, ikastola garbitu, zaborra bildu, ikasle eta irakasleen segurtasunaz ardu-ratu eta atezaintza dira nire ardura nagusiak. A.N: Axularreko lana gogorra egiten zaizu? I.E.: Alde batetik gogorra eta bestetik atsegina. Gogo-rra, ordu asko direlako. Azken finean, hemen bizi nai-zenez, beti dagoelako zereginen bat, eta atsegina, jen-dearekin harremanetan egotea gustuko dudalako. A.N: Bildutako zakarrarekin zer egiten da? I.E.: Birziklatu egiten da. Plastikoak, ontzi horietan bo-

tatzen ditugu, paperaren bila ikastolara etortzen dira eta hondakin organikoak ontzi berdeetara botatzen ditut. A.N:Ikasleok zakarrontziak errespetatzen al di-tugu? I.E.: Ez. gehienetan, kanpoko zakarrontziak ez dira errespetatzen. Paperaren eta plastikoen birziklatzea pixka bat errespetatzen da, baina organikoarena ez. A.N: Zure ustez, ikastolako zein adinetako ikasleek errespetatzen dute gehiago birziklatzea, hau da, lu-rrera gauzak ez botatzea? I.E.: Haur hezkuntza eta lehenengo ziklokoek. Nire us-tez lan bikaina egiten dute ikasleei birziklatzen erakus-tean, lurrera zikinkeriarik bota ez dezaten. . A.N: Energia asko kontsumitzen al dugu ikaste-txean? Zein energia mota? I.E.: Beti har daitezke neurriak gutxiago kontsumitzeko baina tira, egongo dira beste ikastetxe asko guk baino gehiago kontsumitzen dutenak. A.N: Zer gomendio emango zenuke jendea hondaki-nak birziklatzen bultzatzeko? I.E.: Kontzientzia behar da besterik ez. Mundu bakarra dago, txikia da, eta zaborrez betetzen ari gara. Horrela jarraituz gero, zaila egingo zaigu bizitzea.

IÑAKI ETXEGIA “PATXO”. ALko ATEZAIN BERRIA

Page 22: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

22 a a

Axular News: Deskriba ezazu izandako esperientzia. Vefa Herjean: Motzegia izan arren oso ondo egon da. Beste toki bateko gu bezalako ikas-leak ezagutzeko aukera izan dut eta hori beti aberasgarria da. A.X.:Egindako ekintza guztietatik zein izan da zuretzat gustukoena? V.H.: Orokorrean guztiak, ibilaldiak izan ezik. Lekuak ezagutzen nituen eta aspertu egin nintzen. Dena den, korrepontsalarekin egotea da gehien baloratzen dudana. A.X.Gogoa al duzue hona etortzeko? V.H.: Bai, zuen etxeetara joateko irrikitan gaude, zuen kultura eta ohiturak ezagutu… Gainera nire kasuan familia daukat Euskal Herrian eta senideak bisitatzeko eta gaztela-niaz hitz egiteko aukera izango dut. A.X.:Esan diguzunez egonaldi motza iru-ditu zitzaizun. Zer sentitu zenuen agu-rrean? V.H.: Pena pixka bat normala den bezala. Korrespontsalarekin primeran pasa baitnuen.

Baina beno, ekaina laster etorriko zela pen-tsatuz ez nuen hain gaizki hartu.ç A.X.: Nolakoa iruditu zaizu hemengo jen-dea? V.H.: Oso atseginak izan dira guztiekin. Oso oroimen ona gordeko dut.

“Zuengana joateko gogo handia dugu ” 2008-09 ikasturte honetan, DBH 3.mailako frantsesa aukeratu duten ikasleek ikasle-trukaketa egin dute. Aurten Bretainiara joan dira eta Vefa Herjean, hango ikasle bate-kin aritu gara solasean.

Trukaketan parte hartu zuten ikasleak Bretainiako hondartza batean.

Bretaña ha sido el destino de los alumnos y alumnas de 3 de ESO que han realizado el intercambio. Durante la sema-na de estancia en esta región han podido practicar francés y conocer de cerca la vida y costumbres de aquellos que les han acogido en casa. Tanto los alumnos de Axular como los del Liceo Diwan Brodeger han juzgado la experiencia como muy positiva.

The students of DBH3 have been to Brittany for an exchan-ge. During that week in this region they could improve their French and knew the habits of Breton people. The stu-dents of Axular Lizeoa and Liceum Diwan Brodeger said that the experience has been very positive.

Les élèves de DBH3 ont fait un exchange. Pendant la se-maine qu’ils sont été à Bretagne, ils ont pu practiquer non seulement la langue française mais en plus connaître les habitudes des bretons. Autant les élèves d’Axular Lizeoa que ceux du Lycée Diwan Brodeger ont dit que l’experience à été positive.

Page 23: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

23 a a

“Zuengana joateko Bigarren aldiz, Axularreko Batxilergo 1eko zenbait ikasle Alemanian izan di-ra. Solasaldi honetan Ane Rezola, Lei-re Gainza eta Ander Lópezekin bertan izandako esperentziaz hitz egin dugu.

Axular News: Alemaniara joateko aukera ematerakoan, zerk erakarri zintuzteten hara joateko? Leire Gainza: Nere ustez, haien kultura ezagutzeko aukera genuela, baita ingelesa hobetzeko aukera ere. Ane Rezola: Bidaia bat zen, ikastolako lagunekin….klasea galduko genuen!!(barre artean) Ander López: Lagunetkin egoteko aukera bat zen eta atze-rriko herri batera dela eta horrek nolabaiteko xarma emar-ten zion.

AX: Espero zenutena jaso duzute, hau da, bidaiari bu-ruzko zenituzten espektatibak bete dira? L.G, A.N, A.L: Genituen espektatibak soberan bete ditugu . Oso ondo pasa dugu. Pentsatzen genuena baino gehiago jaso dugu.

AX: Hasieratik moldatu sienten eguneroko bizitzara ala kostatu zitzaizuen ohitzea? L.G: Neri kostatu zitzaidan, batez ere janariarekiko zuten jarrerara moldatzea.Gehiegi jaten zuten eta ez ordu zehatz batzuetan. A.R:Ez zitzaidan kostatu, baina esan beharra dago jateko dituzten ohiturak ez ziren hemengoak bezalakoak.Hala ere, ni ondo elikatuta negoen. A.L: Ni ere ondo ohitu nintzen baina jateko,esan duten bezala, harraroak ziren. Ez dute ezbazkaria, ez afaria fami-lia biltzeko tarte bat hartzen

AN: Bidaia hau egin ondoren, zerbait gehiago lor-tu duzuela sentitzen al duzue? L.G, A.R, A.L: Lagunak. Talde txikitan banatuta geunden eta hobeto ezagutzeko aukera genuen. Era berean, gure gelakideekin harremanak estutu ditugu.

AN: Gure gizartearen eta Alemaniakoaren arteko ezberdintasuna handia da? L.G: Ez, antzekoak dira. Desberdintasun handiena eguneko bizitza kalean edo besteen etxeetan egiten zutela izan daiteke. A.R, A.L: Arreta deitu ziguna da, bertan, auto izuga-rrien jabe zirela!!Baina bestela ez dago aldaketa han-dirik.

AN: Egindako bidaiaren balorazioa,bidaia, ekint-zak,ikusitakoa,ikasitakoa...kontuan hartuta, ahol-katzeko modukoa? L.G, A.R, A.L: Ezinhobea.Bi aldiz pentsatu gabe joango ginateke berriro. Guztiz aholkatzen dugu. Al-diz, motza iruditu zaigu, denbora gehiago disfrutatu nahi genuen.

Trukaketako partehartzaileak

Los alumnos de primero de bachillerato de la ikastola Axular Lizeoa tomaron parte en un intercambio con alumnos de Essen (Alemania) en las fechas entre el 7 y 14 de Marzo. 24 alumnos con 2 profesores Julen y Mari Jose hicieron el viaje hasta esta ciudad Alemana. Por lo que nos cuentan parece que estarían dispuestos a repetir.

Les élèves de 1er baccalauréat du Lycée Axular ont fair un échange avec les élèves de Essen (l’Allemangne) depuis le 7 jusqu’au 14 mars. 24 élèves et 2 profs, Ju-len et Mari Jose, ont fait le voyage à cette ville alleman-de. D’après ce qu’ils racontent on dirait qu’ils seraient prêtes à vivre l’expérience à une autre reprise

Last March, between the 7th and 14th, students of Batx-iler 1 in Axular took part in a week’s exchange whit students from Essen (Germany). 24 students and 2 teachers, Mari Jose and Julen, went to this german city. As they told us they wouldn’t mind repeating the experi-ence.

Page 24: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

24 a a MARIXABEL ILLAREGI. AXULAR LIZEOKO IDAZKARIA

Maixabel Illaregi idazkaria bere lankideen artean

“Axularrek nire bizitzako zati

handi bat suposatu du” Maixabel Illarregi ikastolan 34 urtez lan egin duen pertsona da eta guztiok ezagutzen dugu, edonoiz idazkaritzan ikusi baitugu. Denbora gutxi barru ikastola utziko du eta guk, Axular Newseko taldekideok, berarekin elkartu nahi izan dugu, Axularren zer bizi izan duen jakiteko, gure aldizkarian orrialde bat merezi duela uste baitugu.

Axular News: Noiz hasi zinen Axularren lan egiten? Maixabel Illarregi: Orain dela 34 urte, 1975eko Irailean. Garai hartan, euskaldun andereño oso gutxi zeudelako deitu zidaten eta horrela sartu nintzen ikastola mundura. Hasie-ran, parrokian zegoen haur talde txiki batekin, haurrak ere txikitxoak zirela. A.N.: Axular Lizeoaren historian zehar, zer une edo momentu azpimarratuko zenituzke? M.I.: Asko…: eraikuntza hau estreinatu genuenean, baita handitzen joan denean ere; 25 urte bete genituenean; urtero ikasle gehiago matrikulatzen zirela ikusiz... Neurri berdi-nean, langile-irakasle gehiago zetozela lanera, eta konturatu gabe, familia dexente handitzen eta sendotzen joan garela ikusterakoan ere; nire alabak ikastolara etorri ziren aurre-neko egunean, baita egin zuten azkeneko eguna ere… A.N.: Zenbat aldatu da ikastola hasieratik hona? M.I.: Asko aldatu da… Hasieran, gela gutxi genituen eta dedikazioa, gurasoen aldetik ere handia behar zuen izan, dena ordaindu behar zuten. Ikastolara sartzerakoan ere diru asko ordaintzen zuten, “esfuertzu” ekonomiko oso handia... Gurasoek ekintza guztietan parte hartzen zuten ikastolaren-tzat dirua eskuratzeko eta beste hainbat gauzetarako ere. A.N.: Zeintzuk izango ziren Axular deskribatzeko era-biliko zenituzkeen hitzak? M.I.: Hitz gutxitan Axular deskribatzea oso zaila da, baina, adibidez bururatzen zait, Axular traineru bat balitz, San Juandarra, noski, ez Oriotarra… ja ja, arraunlari onak ditu-ela eta patroia ere oso ona. A.N.: Nola laburtuko zenuke Axularren edukitako espe-rientzia? M.I.: Esperientzi guztiak norberarengan dago onak edo txa-rrak izatea eta niretzako, behintzat, oso ona izan da. Ez dut esaten momentu txarrak ere pasa ez ditugunik, baina ni ez naiz atzera begiratu eta gauza edo momentu txarrak gogo-

ratzen dituen pertsona; beti onak edo onera jotzen dut eta, ahal badut, txarrei ere buelta eman eta begi onekin ikusi. A.N.: Zer suposatu du Axularrek zuretzako? M.I.: Axular nire bizitzako zati handi bat izan da, nahiz eta hasieran irakaslea izan, administrari lana betidanik asko gustatu izan zait. Honek suposatu du 34 urtez goizez jaiki-tzea eta irribarre batekin hona etortzea lan egitera, gehiene-tan lasai, baina arazoak direnean hauek nola zuzendu pen-tsatzen etortzea, batzuetan, gurasoei erantzun bat eman be-har zaielako, besteetan ikasleak direlako, askotan autobusa delako, gutxitan jangela delako etab. Hau da, “la txispa de la vida laboral”. A.N.: Zer da Axularrek eman dizun gauzarik hobe-rena? M.I.: Axular Lizeoak satisfazio handia eman dit, irribarre, broma eta antzeko beste gauza batzuez gain, eta nik nire idazkaritzatik ahal izan dudana lagundu dut. Bestalde, beste guztiak nirekin primeran portatu dira asko apreziatzen nau-tela egunero erakutsiz. A.N.: Geroari begira, zeintzuk dira zure asmoak? M.I.: Disfrutatu. Nire denboraren jabe izan eta horrek ema-ten duen askatasunari ongi etorria eman, bidaiatu, nire ilo-batxoak zaindu etab. A.N.: Hemendik joaterakoan, zer da faltan gehien bo-tako duzuna? M.I.: Gaztez inguratuta gaude eta hori asko botako dut fal-tan. Idazkaritzako giroa ere. Oso gustura gaude gure idaz-karitza maitean sartuta, goizeko 8etako kafetxoa hartzen Iñaki, Arantxa (psikologa), Maite eta etorri berria den Ain-tzanerekin solasean. Baita irakasleak mostradorearen beste aldean daudenean nire laguntzaren zain ere. Eta, noski, “Autocares Alza”n bidaiatzea, 3 izar Michelin kategoriko Auzo Lagun jatetxea… ja ja ja.

Azken ordukoa... Jon Otegi Redondo jaio berria da. ZORIONAK ITZIAR eta JULENi

Page 25: Urrezkoak gara! News09.pdfberrikuntzak azaldu dizkigu, beste hainbat gauzen artean. “Orain, ikastetxeko sistema eta antolaketa hobetzen ... HAUR HEZKUNTZAko ARDURADUNA . a a 5 Axular

25 a a