Kursaal Kongresu Jauregia Donostia /San Sebastiánibilbidea, trebakuntza-praktikak eta aurretiko...

12
Urriaren 21- 22a Kursaal Kongresu Jauregia Donostia /San Sebastián

Transcript of Kursaal Kongresu Jauregia Donostia /San Sebastiánibilbidea, trebakuntza-praktikak eta aurretiko...

Page 1: Kursaal Kongresu Jauregia Donostia /San Sebastiánibilbidea, trebakuntza-praktikak eta aurretiko izen-emateak. Publiko helburua: enplegu-eskatzaileak, enplegua hobetzen ari diren pertsonak,

Urriaren 21 - 22aKursaal Kongresu Jauregia

Donostia /San Sebastián

Page 2: Kursaal Kongresu Jauregia Donostia /San Sebastiánibilbidea, trebakuntza-praktikak eta aurretiko izen-emateak. Publiko helburua: enplegu-eskatzaileak, enplegua hobetzen ari diren pertsonak,

2943 430 312 [email protected] www.merkalan.eus

Merkalan Lanbideren I. Enplegu eta Formakuntza azoka da. Azoka horretan, Euskadiko enpresen zein gure lurraldeko enplegu-eskatzaileen premiak jasotzen eta biltzen dira.

Merkalan, alde batetik, aukera berri bat da hautaketa-prozesuak batzeko, enpresei langileak kontratatzea errazteko eta beste enpresa batzuekin lankidetza-bideak, sinergiak eta sareak sortzeko. Eta, bestetik, laguntza handi bat da enplegua bilatzen eta/edo hobetzen ari diren pertsonentzat.

Azken finean, kontaktu-puntu berri bat da sektore publiko eta pribatuko enpresen, nazioarteko enplegu-erakundeen eta aukerak eskuratzeko eta/edo enplegua hobetzeko interesa duten enplegu-eskatzaileen artean.

Nork: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzaren enplegu-politika aktiboak kudeatzeko ardura duenak.

Azoka hau antolatzean, gure helburua da denek beren burua ordeztuta ikus dezatela, bai enpresa mailan zein enplegua eskatzen dutenen mailan ere.

Noiz: 2019ko urriaren 21ean eta 22an egingo da azoka, 09:00etatik 17:30era, etengabeko ordutegian.

Non: Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egingo da, erreferentziazko kokalekua dena kudeaketa mailan duen bikaintasunarengatik eta izaera berritzailearengatik, eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak antolatzen duen honako kongresu honekin batera egingo da: Nazioarteko Enpleguaren II. Kongresua: kalitatezko enpleguarekin konprometituta.

Zer da Merkalan

Nork antolatzen du, noiz eta non

Page 3: Kursaal Kongresu Jauregia Donostia /San Sebastiánibilbidea, trebakuntza-praktikak eta aurretiko izen-emateak. Publiko helburua: enplegu-eskatzaileak, enplegua hobetzen ari diren pertsonak,

3943 430 312 [email protected] www.merkalan.eus

Eta, bereziki,

— Enpresentzako lan-bitartekaritza egitea: beren premietara ondoen egokitzen diren hautagaiak bilatzea curriculumak egiaztatu ondoren.

— Enpresei laguntza ekonomikoko lerroen berri ematea, Lanbidek haien eskura jartzen dituen laguntzen bidez.

— Enpresei Lanbidek haien eskura jartzen dituen beste laguntza batzuen berri ematea, hala nola aholkularitza-laguntza teknikoak, prospekzio-laguntzak, etab.

— Formakuntza zabaltzea, lan-merkatuan sartzeko tresna moduan.

— Herritarrei, eta bereziki enplegu-eskatzaileei, enpleguarekin lotutako jardueren, programen eta zerbitzuen berri ematea.

— Enplegu-ibilbideak eskaintzea bertaratu direnei.

— Ekintzailetza ekimenak ezagutzea eta sustatzea.

— Enplegu gaztearen eta inklusiboaren jarduera-lerroak zabaltzea eta ahalbidetzea.

— Topaketa-espazio bat sortzea enplegu- eta trebakuntza-erakundeen, lankidetza-zentroen sarearen eta enplegua bilatzen ari diren pertsonen artean.

HelburuakMERKALANen helburu nagusiak honako hauek dira:

— Kontaktua sustatzea gure solaskideekin, enplegu-eskatzaileekin, azkeneko ikasturteetako ikasleekin, enplegua hobetzen ari diren pertsonekin, enplegua eta trebakuntza arloan lan egiten duten enpresekin eta erakunde nagusiekin.

— Pertsonen eta enpresen bitartekotza erraztea, enpleguari eta trebakuntzari dagokionez.

Page 4: Kursaal Kongresu Jauregia Donostia /San Sebastiánibilbidea, trebakuntza-praktikak eta aurretiko izen-emateak. Publiko helburua: enplegu-eskatzaileak, enplegua hobetzen ari diren pertsonak,

4943 430 312 [email protected] www.merkalan.eus

Espazioaren diseinuaMERKALAN diseinatzeko eredu moduan edozer pertsonak bere lanerako bidean egiten duen ibilbidea hartuko da; espazio bakarra izango du, 1.100 m2 baino gehiagokoa, arlo tematikoetan azpibanatuko dena, Lanbidek lan-jardueraren eremuan ematen dituen zerbitzuekin bat. Honako hauek dira arlo tematikoak:

— Eskaera.— Orientazioa.— Formakuntza.— Ekintzailetza.

Enplegua bilatzeko edo hobetzeko ibilbide pertsonal moduan jarritako gai tematiko horiez gain, Lanbidek beste bi espazio izango ditu enpresa parte-hartzaileentzat berariaz zuzendutakoak:

— Enpresen eta erakundeen stand propioak.— Enpresentzako zerbitzuak. Honako hauei zuzendutako espazioekin osatuko da Azoka:

— Informazio-puntu teknikoa.— Erabilera anitzeko eremua (workshop).

Page 5: Kursaal Kongresu Jauregia Donostia /San Sebastiánibilbidea, trebakuntza-praktikak eta aurretiko izen-emateak. Publiko helburua: enplegu-eskatzaileak, enplegua hobetzen ari diren pertsonak,

5943 430 312 [email protected] www.merkalan.eus

Eskaera Enplegu bat bilatu nahi dut

Helburua: Lanbide eta bere hainbat zerbitzu erabiltzaileei ezagutaraztea.

Edukiak: Lanbideren berri ematea eta erabiltzaile bategatik zer egin dezakeen azaltzea, eta enplegu-eskaera, izen-ematea, informazio

orokorra eskuratzea eta sareko autogestioa Lanbiden nola egin jakinaraztea: Nire Lanbidenet

Publiko helburua: enplegu-eskatzaileak, azkeneko ikasturteetako ikasleak, enplegua hobetzen ari diren pertsonak…

Orientazioa Jakin behar dut zer nolako bilaketa egin behar dudan

eta nola prestatu behar naizen sartu ahal izateko

Helburua: ezagutaraztea eta lan-orientazioko ekintzak egitea.

Edukiak: informazio-lantegiak, CV mota ezberdinak egin ahal izateko espazioak, elkarrizketa profesionalaren simulazioa, sare sozialak, enplegua bilatzea Interneten, etab. Ekintza pertsonalizatuak eta orientazioko talde-saioak egitea profilen, lanbideen eta abarren

arabera, aurretiaz antolatu ondoren.

Publiko helburua: enplegu-eskatzaileak, enplegua hobetzen ari diren pertsonak.

Formakuntza Prestatu egin nahi dut

Helburua: informazioa, trebakuntza-ekintzetan izena ematea, trebakuntza-ibilbideak eta profesionaltasun-ziurtagiriak.

Edukiak: Honako hauen gaineko informazioa ematea: trebakuntza-ikastaroak, profesionaltasun-ziurtagiria, enpleguarekin lotutako

ibilbidea, trebakuntza-praktikak eta aurretiko izen-emateak.

Publiko helburua: enplegu-eskatzaileak, enplegua hobetzen ari diren pertsonak, enpresak.

Ekintzailetza Nire enpresa propioa sortu nahi dut

Helburua: ekintzailetza-programen berri ematea eta horiek sustatzea, sustatzaile txikien ekintzailetza-ekimenak ezagutaraztea.

Edukiak: informazioa, hainbat ekintzailetza-esperientzien adierazpena,

nola sortu enpresa bat, enpresa bat sortzeko existitzen diren laguntzak…

Publiko helburua: enplegu-eskatzaileak, enpresa-ekimenak dituzten pertsonak, enpresaburuak…

Page 6: Kursaal Kongresu Jauregia Donostia /San Sebastiánibilbidea, trebakuntza-praktikak eta aurretiko izen-emateak. Publiko helburua: enplegu-eskatzaileak, enplegua hobetzen ari diren pertsonak,

6943 430 312 [email protected] www.merkalan.eus

Enpresen eta erakundeen stand propioak

Enpresak: nire proiektua ezagutarazi eta langile egokiak bilatu nahi ditut.

Pertsona eskatzaileak: enpresek eskaintzen dituzten lanpostuetan aurkeztu nahi dut.

Helburua: lan-bitartekaritza.

Edukiak: aurrez argitaratutako lan-eskaintzetan edo enpresa parte-hartzaileek ezartzen dutenaren arabera izena eman duten

pertsonei lan-elkarrizketak egitea.

Publiko helburua: enplegu-eskatzaileak, enplegua hobetzen ari diren pertsonak.

Informazio teknikorako puntua Informazio teknikorako espazio nagusia, Lanbideko langileen eskutik, informazio puntuala behar duten edo beren premien

arabera arlo batera edo bestera zuzendu nahi duten pertsona guztientzat.

Erabilera anitzeko arloa (workshop)

Mini solasaldiak, enpresa-proiektuen erakustaldiak, konferentziak, esperientzien aurkezpenak, ekintzailetza-lantegiak,

orientazio-lantegiak, etab.

Enpresentzako zerbitzuak Zer nolako zerbitzuak ematen dizkio Lanbidek

nire enpresari, eta nola lagundu ahal dit enpresaburu moduan.

Helburua: Lanbideren bitartekaritza-lana ezagutaraztea, enpresentzako hainbat laguntza-lerroren berri ematea:

Gazteen Itzulera, Lehen Aukera, Kontrataziorako Laguntzak... Langileentzako trebakuntza-programak zabaltzea. Berariazko trebakuntza sustatzea enpesaren proposamenaren arabera.

Edukiak: trebakuntzaren, programen eta zerbitzuen gaineko informazioa.

Publiko helburua: enpresak, ekintzaileak…

Page 7: Kursaal Kongresu Jauregia Donostia /San Sebastiánibilbidea, trebakuntza-praktikak eta aurretiko izen-emateak. Publiko helburua: enplegu-eskatzaileak, enplegua hobetzen ari diren pertsonak,

7943 430 312 [email protected] www.merkalan.eus

Lehenengo baldintza moduan, parte-hartze eskaera bat aurkeztu behar da, ekitaldiaren web-orri honetan dagoena: www.merkalan.eus.

Parte hartzeko bi modu ezberdin existitzen dira:

01. Norbere STANDAREKIN, horretarako, enpresek, parte-hartze eskaerarekin batera, enplegu-eskaintza zehatzen zerrenda aurkeztu beharko dute, baita horietako bakoitzean jasotzen diren lanpostu bakoitzaren xehetasunak ere. Gainera, enpresak parte hartzea eska dezake, Azokan erakusketa bat eginez: Zer egiten dugu?, zer nolako proiektuak egiten ditugu?, zer behar dugu?, zer eskaintzen dugu?, etab. Parte hartzeko eskaera horren helburua da interesdunen eta enplegu-bilatzaileen balizko hautagaitzak biltzea.

02. Norbere STANDIK GABE, baina enpresa-proiektuaren aurkezpen bat egiteko aukerarekin; horren helburua izango da interesdunen eta enplegu-bilatzaileen balizko hautagaitzak biltzea.

Stand propioarekin parte hartu nahi duten enpresek ez dute kosturik izango. Hala ere, ekitaldiaren zuzendaritzak erakusketariak parte hartzeko eskaera onartu ondoren, enpresak 250 €-ko gordailua jarri beharko du, egun batean parte hartu nahi izanez gero, edo 400 €-koa, bi egunetan parte hartu nahi izanez gero, izena emateko eskubideen kontzeptu moduan.

Kopuru horiek erakusketariari bueltatuko zaizkio gehienez ere 10 eguneko epean, ekitaldia amaitu ondoren, eta Antolakuntzak egiaztatu ondoren Kursaalen parte hartzeko araudi orokorrean ezarritako obligazioak eta ekitaldiaren berariazko araudia bete direla.

Izena emateko epea: 2019/09/25 arte.

Nola parte hartzen dute enpresek

Page 8: Kursaal Kongresu Jauregia Donostia /San Sebastiánibilbidea, trebakuntza-praktikak eta aurretiko izen-emateak. Publiko helburua: enplegu-eskatzaileak, enplegua hobetzen ari diren pertsonak,

8943 430 312 [email protected] www.merkalan.eus

Enpresa parte-hartzaileek, izena eman ondoren, azokaren esparruan antolatutako lantegietan eta jardueretan parte hartu ahalko dute, baita Nazioarteko Enpleguaren II Kongresua: kalitatezko enpleguarekin konprometituta ekitaldian ere, Kursaalen eraikinean bertan landuko dena.

Enpresak honako baliabide hauek izango ditu azokan, ekitaldiaren Antolakuntzak ahalbidetuko dituenak erabat, eta ondorioz doakoak izango direnak:

— Moketa.

— Mahai biribil 1 eta 3 aulki.

— Konexio elektrikoa.

— Sareko sarbidea.

— Taula bat, antolakuntzak jarriko duena, enpresaren izena eta logoa jartzeko.

— Erakustoki bat, enpresaren enplegu-aukerak txertatu ahal izateko.

— Esekileku bat.

Enpresa parte hartzaileentzako zerbitzuak

Erakusketariak erreserbatutako gune bat izango du azokan ENPLEGUA izeneko eremuan, ekitaldiak irauten duen egun batean edo bietan. Gutxieneko parte-hartzea ezingo da izan lanegun oso bat baino txikiagoa, eta ordutegia honako hau izango da: 09:00etatik 17:30era.

Erakustoki bakoitzari esleitutako espazioa lan-elkarrizketak egiteko izango da, baita aurretiazko hitzordurik gabe eskainitako lanpostuez interesa azaltzen dutenei arreta emateko ere; eskainitako lanpostu horiek aurretiaz argitaratuko dira honako webgune honen bidez: www.merkalan.eus.

Page 9: Kursaal Kongresu Jauregia Donostia /San Sebastiánibilbidea, trebakuntza-praktikak eta aurretiko izen-emateak. Publiko helburua: enplegu-eskatzaileak, enplegua hobetzen ari diren pertsonak,

9943 430 312 [email protected] www.merkalan.eus

LANBIDEREN 2019ko ENPLEGU ETA TREBAKUNTZA AZOKA-MERKALANen ERAKUSKETARI MODUAN PARTE HARTZEKO BERARIAZKO ARAUDIA 1. Donostiako Kursaal Jauregian 2019ko urriaren 21ean eta 22an egingo den

Lanbideren enplegu eta formakuntza azoka-Merkalanen erakustokia izan ahal izateko, lehenik eta behin, parte-hartze eskaera bat aurkeztu beharko da; horretarako, eredu ofiziala bete eta ekitaldiaren Zuzendaritzari aurkeztu beharko zaio, eta horrek eskaera hori onartu egin beharko du. Parte-hartze eskaera www.merkalan.eus web-orrian dago; eskaera hori aurkezteak Kursaalen parte hartzeko araudi orokorra eta ekitaldi honen berariazko araudia erabat onartzea dakar.

2. Parte hartzeko bi modu ezberdin existitzen dira:

a) Norbere STANDAREKIN: horretarako, enpresek, parte-hartze eskaerarekin batera, enplegu-eskaintza zehatzen zerrenda aurkeztu beharko dute, baita horietako bakoitzean jasotzen diren lanpostu bakoitzaren xehetasunak ere. Lanpostu horiek Lanbidek edo Lanbidek izendatutako erakundeak kudeatuko ditu, eta horiek lan-elkarrizketak hitzartuko dituzte, eskatutako lanpostu bakoitzera egokitutako hautagaiekin. Gainera, enpresak eska dezake erakusketa bat eginez parte hartzea Azokan –6 minutu inguruko ikus-entzunezko euskarri baten bidez–,enpresa-proiektua eta behar dituen langileen profilak aurkezteko (Zer egiten dugu, zer proiektu egiten ditugu?, zer behar dugu?, zer eskaintzen dugu?). Parte hartzeko eskaera horren helburua da interesdunen eta enplegu-bilatzaileen balizko hautagaitzak biltzea.

b) Norbere STANDIK GABE, baina enpresa-proiektuaren aurkezpen bat egiteko aukerarekin; horren helburua izango da interesdunen eta enplegu-bilatzaileen balizko hautagaitzak biltzea.

3. Norbere standarekin parte hartzeak ez du inolako kosturik sortuko. Hala ere, ekitaldiaren zuzendaritzak onartu ondoren erakusketariaren parte hartzeko eskaera, enpresak 250 euroko (250 €) gordailua jarri beharko du, egun batean parte hartu nahi izanez gero, edo 400 eurokoa (400 €), bi egunetan parte hartu nahi izanez gero, izena emateko eskubideen kontzeptu moduan. Diru-sarrera hori:

— Uztailaren, abuztuaren, irailaren edo urriaren 01etik 10 era arte formalizatuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren honako kontu-zenbaki honetan ES90 3035 0012 77 0120900367 (LABORAL KUTXA), “MERKALAN 2019 Enplegu Azokan Parte hartzea” kontzeptua adieraziz.

— Ordainketa horren egiaztagiria honako posta-helbidera bidaliko da

[email protected], eta horrela, parte-hartzea baieztatuko da.

— Erakusketariari itzuliko zaio, gehienez ere 10 eguneko epean, ekitaldia amaitzen denetik zenbatzen hasita, parte-hartze eskaerarekin batera bete behar den Hirugarrenaren Altan identifikatutako banku-kontura transferentzia eginez; horretarako, Antolakuntzak egiaztatu beharko du Kursaalen parte hartzeko araudi orokorrean eta ekitaldiaren berariazko araudian ezarritako obligazioak bete direla. Standik gabe parte-hartuz gero, ez da fidantzarik jarri beharko.

4. Aurreko paragrafoetan ezarritakoari kalterik egin gabe, ekitaldiaren Zuzendaritzak aukera izango du izaera publikoko edo pribatuko beste erakunde batzuei gonbidapena luzatzeko, baldin eta horiek Lanbideren enplegu- eta trebakuntza-azoka Merkalanen izatea egokia baderitze, ekitaldi honetarako ezarritako gaien eta helburuen arabera.

Page 10: Kursaal Kongresu Jauregia Donostia /San Sebastiánibilbidea, trebakuntza-praktikak eta aurretiko izen-emateak. Publiko helburua: enplegu-eskatzaileak, enplegua hobetzen ari diren pertsonak,

10943 430 312 [email protected] www.merkalan.eus

5. Erakusketariak erreserbatutako gune bat izango du azokan ENPLEGUA izeneko eremuan, ekitaldiak irauten duen egun batean edo bietan. Gutxieneko parte-hartzea ezingo da lanegun oso bat baino txikiagoa izan, eta ordutegia honako hau izango da: 09:00etatik 17:30era.

6. Espazioen esleipena ekitaldiaren Zuzendaritzaren berariazko eskumenekoa izango da. Espazioak esleitzean, honako hauek izango dira kontuan, ahal den neurrian: enpresa parte-hartzaileen sektore ekonomikoak, eskaera-data, espazioen arteko harmonia eta ekitaldiari mesede egingo dion beste edozer baldintza. Baldintza horiekin batera, parte-hartze eskaeran eskatzaileak bidalitako datuak oinarri harturik esleituko da eskaera. Ekitaldiaren zuzendaritzak enpresaren kokapena eta baliabide eskuragarriak aldatzeko aukera gordeko du, baldin eta ohiz kanpoko egoerek hala eskatzen badute, erakusketariak kalte-ordainak jasotzeko eskubiderik izan gabe. Kasu horretan, hasieran esleitutako espazioaren antzeko ezaugarriak dituen beste espazio bat ematen saiatuko da Antolakuntza.

7. Erakusketari bakoitzari esleitutako espazioa erabiliko da, batez ere, Antolakuntzak hautagai moduan identifikatutakoei lan-elkarrizketak egiteko, baita aurretiazko hitzordurik gabe eskainitako lanpostuez interesa azaltzen dutenei arreta emateko ere; eskainitako lanpostu horiek aurretiaz argitaratuko dira Antolakuntzaren webgunearen bidez.

8. Enpresak honako baliabide hauek izango ditu azokan, ekitaldiaren Antolakuntzak ahalbidetuko dituenak erabat, eta ondorioz doakoak izango direnak:

— Moketa. — Mahai biribil 1 eta 3 aulki. — Konexio elektrikoa. — Sareko sarbidea. — Taula bat, antolakuntzak jarriko duena, enpresaren izena eta logoa jartzeko.— Erakustoki bat, enpresaren enplegu-aukerak txertatu ahal izateko.— Esekileku bat.

9. Erakusketariaren logoa ekitaldiak horretarako berariaz jarritako webean txertatuko da erakunde parte-hartzaile moduan eta panelaren araberako neurrien eta tamainaren arabera.

10. Era berean, erakusketariek akreditazioa izango dute Lanbideren enplegu eta trebakuntza azoka-Merkalanen esparruan antolatutako lantegietan eta jardueretan parte hartzeko, baita Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak antolatzen duen Nazioarteko Enpleguaren II Kongresua: kalitatezko enpleguarekin konprometituta programako konferentzietan parte hartzeko ere, Kursaalen eraikinean bertan landuko dena ekitaldi honek irauten dituen 2 egunetan zehar.

11. Ekitaldiko Zuzendaritzak parte hartzeko eskaera onartuz gero, erakusketariak honako obligazio hauek onartu beharko ditu erabat eta ezeztatu ezin gabe:

a. Esleitutako espazioa erabat okupatu beharko da eta esleipenak irauten duen denbora osoan standean izan beharko da.

b. Ekitaldiaren helburu diren gaien barruan jasotako jarduerak egin beharko dira.

d. Hirugarrenei eskubideak partzialki edo erabat uztea debekatzen da, ekitaldiko Zuzendaritzak idatzizko baimena ematen duenean salbu.

12. Erakusketariak aurreko artikuluan jasotako obligazioak betetzen ez badu, edo emandako informazioan gezurren edo akats nabarmenen bat badago, esleitutako edo okupatu gabeko espazioaren gaineko eskubideak galduko dira; ondorioz, espazio hori ekitaldiko Zuzendaritzaren esku geratuko da, eta horrek beste eskatzaile batzuei eskaini ahalko die, eta erakusketariak ez du inolako indemnizaziorik edo izen-ematearen eskubideari dagokion kopuru ezein jasotzeko eskubiderik izango.

13. Era berean, standaren mugetatik kanpo gauzatzen den edozer publizitate- eta sustapen-ekintza debekatuko da, Antolakuntzak berariazko baimena ematen duenean salbu.

14. Kursaalari edo ekitaldiaren Zuzendaritzari egotzi ezin dakiokeen arrazoi bategatik ekitaldi hori bertan behera geratu behar bada edo erakusketarako azalera murriztu behar baldin bada edo azokaren jarduera –aldi baterako edo behin betiko, partzialki edo erabat– etengo balitz, edo azoka egiteko data aldatuko balitz, erakusketariek izen-emateko eskubidearen kontzeptuan emandako kopuruak jasotzeko eskubidea izango dute soilik, eta ez dute inolako indemnizaziorik jasotzeko eskubiderik izango.

10

Page 11: Kursaal Kongresu Jauregia Donostia /San Sebastiánibilbidea, trebakuntza-praktikak eta aurretiko izen-emateak. Publiko helburua: enplegu-eskatzaileak, enplegua hobetzen ari diren pertsonak,

11943 430 312 [email protected] www.merkalan.eus

16. Ekitaldian izena emanez, erakustokiaren bidez eta maiatzaren 5eko 1/1982 Legean ezarritakoaren arabera, LANBIDE-Enpleguaren Euskal Zerbitzuari berariazko BAIMENA ematen diozu urriaren 21ean eta 22an ekitaldiaren esparruan egindako argazkietan eta/edo bideoetan ager zaitezkeen irudiak hautemateko eta erabiltzeko. Egindako grabazioaren edo argazkiaren erabileraren helburua da, esklusiboki, ekitaldia zabaltzea eta sustatzea. Era berean, LANBIDE-Enpleguaren Euskal Zerbitzuari baimena ematen diozu, lehen deskribatutako helburuarekin, irudi horiek zabaltzeko, erreproduzitzeko eta banatzeko, edozer komunikabideren bidez, beti ere Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan –datu pertsonalen tratamenduaren eta datu horien zirkulazio librearen aurrean pertsona fisikoak babestearen araberakoan– ezarritakoaren arabera, baita Ohorea, Intimitatea eta Irudi Propioa izateko Eskubidearen 1/1982 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera ere. Baimen honek, doakoa denak, ez du aldi baterako eperik izango, eta ez da eremu geografiko batera murriztuko ere, legez hala ezarri ezean. Datu pertsonalak babesteko araudiaren arabera, LANBIDE-Enpleguaren Euskal Zerbitzuak jakinarazten du irudi horiek inola ere ez zaizkiela bidaliko hirugarrenei aipatutako helburuaren aldean ezberdina den beste helburu baterako; izan ere, helburu honetarako, honako baimen hau emango da, legezko obligaziorik izan ezean. Emandako baimena ken dezakezu idatzizko jakinarazpena honako helbide honetara bidaliz: Lanbide, José Atxotegi kalea, 1, PK 01009, Vitoria-Gasteiz.

15. Jakinarazten dizugu Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (EB Erregelamendua, 2016/679) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, Lanbidek Enplegu Azokan bildutako datu pertsonalen tratamendua egingo duela esleitu zaizkion botere publikoak gauzatuz. LANBIDEk bere helbururako egokiak deritzon, premiazkoak diren eta bildu ziren helburuak betetzeko gehiegizkoak ez diren datuak jasoko ditu, beti ere, LANBIDEri legez esleitu zaizkion eskumenak betez. Era berean, jakinarazten dizugu eman dizkiguzun datu pertsonalen segurtasuna eta konfidentzialtasuna mantentzeko, LANBIDEk segurtasun-neurriak ezarriko dituela, Administrazio Elektronikoaren arloko Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. Eranskinean jasotakoaren arabera. Datuak babestearen gaineko informazio gehigarri eta xehatua kontsulta dezakezu honako gure webgune honetan: http://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/informazioa/erabiltzeko-baldintzak-eta-segurtasun-politika/

2019ko uztaila

Page 12: Kursaal Kongresu Jauregia Donostia /San Sebastiánibilbidea, trebakuntza-praktikak eta aurretiko izen-emateak. Publiko helburua: enplegu-eskatzaileak, enplegua hobetzen ari diren pertsonak,

Kontaktua

943 430 312

[email protected]

www.merkalan.eus

www.merkalan.eus

Enpresa arloa