Urban txostena euskaraz

8
1 Bildu Gasteiz Udal Taldea Tlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 161957 [email protected] bildu.info/gasteiz 1 Fondoekin 2012ko uztaila arte gertatutakoaren laburpena eta balorazioa 2007an Udalak iragarri zuen Europar Batasunaren diru laguntza batera, FEDER bezala ezagututakoa, aurkezteko asmoa zuela. Zehazki “Urban Komunitate-Egitasmoa” 2007- 2013rako ateratako deialdira aurkezteko asmoa zeukan. Aurkeztu zuen proiektua, azkenik aukeratua izan zenez, Udalaren web orrian eskuragarri dago (http://www.vitoria- gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/es/8571.pdf ). Fondo hauek lortzerakoan, 15.590.588 euro inbertitu behar dira Alde Zaharrean esandakoan, horretatik udalak erdiak ordainduko duelarik eta beste erdia esandako fondoetatik aterako delarik. Udaletik azaltzen dutenaren arabera, “Urban egitasmoan sartutako programa, 2007-2013ko epealdikoa bada ere, 2009a hasita jarri zen abian eta, hortaz, 2015eko abendura arte egongo da martxan”. Hau da, hasiera eta, ondorioz, amaiera atzeratu ziren. Honen funtzionamendua hurrengo da: udalak programan dauden inbertsioak egiten ditu, osorik ordaintzen ditu eta, gero gastu horiek egiaztatzen dituenean, Europako Batasunak ekintzen erdia ordaintzen du. Hau da, lehenik udal diruarekin ordaintzen dira eta gero, ondo egiaztatuta badaude eta laguntzen kudeaketa zentroak eskatzen dituen betebehar guztiak ondo bete badira esaten badu, gastatu denaren erdia jasoko da. Gaur egun, 2012ko erdian gaudenean, zer egin den, zer utzi zaion egiteari eta, larriena dena, gauzak nola egin diren ikusi daiteke. Horrela jakin daiteke fondo hauekin ordainduko zela esaten ziren hainbat ekimen ez direla hauekin ordainduko eta, ondorioz, lehentasuna zuten beste ekimen batzuk alde batera utzi zirenak guztiz ahaztu direla. Horretarako gaur egun panorama nola dagoen azaldu nahi dugu, planaren garapena ardatzez-ardatz nola dagoen azalduz, ardatzetan antolatuta baitzegoen programa, zer egin den eta zer egiteari utzi zaion. Jarri ez zena Nola kudeatu den azaldu aurretik, arlo sozialaren inguruan hautagaitzak ahazten zituen gauza asko nabarmendu behar dira. Atal honetan, Bilduren atzera begirada eskaini baino gehiago, auzoko herri mugimenduek egindako dokumentu sakon bat dagoela uste dugu eta hemen laburbildu ahalko genuena baino askoz hobeto azaltzen dituela ahaztutako gauzak. Hori dela eta, faltan zituen aldeak nabarmentzeko hurrengo testua aipatzen dugu: “Agindatako Gizarte- Eraberritzea ez da Gasteizko Alde Zaharrera iritsi”, Ramon Bajoko AMPA, El Campillo, Aldapa, Barrenkale, Gasteiz TXiki, Ladera Oeste, Los Arquillos Bizirik eta Egin Aylluk eginda eta bestalde, hurrengo elkarteen atxikimendua jaso zuena: Amanda Plataforma, Bidezko Bidean, Eginaren Eginez, Elkartzen, Gao Lacho Drom, Gasteizko talde antimilitartista, Gazteak, Gaztetxea, Hala Bedi Irradia, Las Trans (…), Lurrra Deialdia, M-ak, Txapa Ahotsa eta Zapateneo.

description

Fondoekin 2012ko uztaila arte gertatutakoaren Urban laburpena eta balorazioa

Transcript of Urban txostena euskaraz

Page 1: Urban txostena euskaraz

1

Bildu Gasteiz Udal Taldea

Tlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 161957 [email protected] bildu.info/gasteiz

1

Fondoekin 2012ko uztaila arte gertatutakoaren

laburpena eta balorazioa

2007an Udalak iragarri zuen Europar Batasunaren diru laguntza batera, FEDER bezala

ezagututakoa, aurkezteko asmoa zuela. Zehazki “Urban Komunitate-Egitasmoa” 2007-

2013rako ateratako deialdira aurkezteko asmoa zeukan. Aurkeztu zuen proiektua, azkenik

aukeratua izan zenez, Udalaren web orrian eskuragarri dago (http://www.vitoria-

gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/es/8571.pdf ). Fondo hauek lortzerakoan,

15.590.588 euro inbertitu behar dira Alde Zaharrean esandakoan, horretatik udalak erdiak

ordainduko duelarik eta beste erdia esandako fondoetatik aterako delarik.

Udaletik azaltzen dutenaren arabera, “Urban egitasmoan sartutako programa, 2007-2013ko

epealdikoa bada ere, 2009a hasita jarri zen abian eta, hortaz, 2015eko abendura arte egongo

da martxan”. Hau da, hasiera eta, ondorioz, amaiera atzeratu ziren.

Honen funtzionamendua hurrengo da: udalak programan dauden inbertsioak egiten ditu,

osorik ordaintzen ditu eta, gero gastu horiek egiaztatzen dituenean, Europako Batasunak

ekintzen erdia ordaintzen du. Hau da, lehenik udal diruarekin ordaintzen dira eta gero, ondo

egiaztatuta badaude eta laguntzen kudeaketa zentroak eskatzen dituen betebehar guztiak

ondo bete badira esaten badu, gastatu denaren erdia jasoko da.

Gaur egun, 2012ko erdian gaudenean, zer egin den, zer utzi zaion egiteari eta, larriena dena,

gauzak nola egin diren ikusi daiteke. Horrela jakin daiteke fondo hauekin ordainduko zela

esaten ziren hainbat ekimen ez direla hauekin ordainduko eta, ondorioz, lehentasuna zuten

beste ekimen batzuk alde batera utzi zirenak guztiz ahaztu direla. Horretarako gaur egun

panorama nola dagoen azaldu nahi dugu, planaren garapena ardatzez-ardatz nola dagoen

azalduz, ardatzetan antolatuta baitzegoen programa, zer egin den eta zer egiteari utzi zaion.

Jarri ez zena

Nola kudeatu den azaldu aurretik, arlo sozialaren inguruan hautagaitzak ahazten zituen gauza

asko nabarmendu behar dira. Atal honetan, Bilduren atzera begirada eskaini baino gehiago,

auzoko herri mugimenduek egindako dokumentu sakon bat dagoela uste dugu eta hemen

laburbildu ahalko genuena baino askoz hobeto azaltzen dituela ahaztutako gauzak. Hori dela

eta, faltan zituen aldeak nabarmentzeko hurrengo testua aipatzen dugu: “Agindatako Gizarte-

Eraberritzea ez da Gasteizko Alde Zaharrera iritsi”, Ramon Bajoko AMPA, El Campillo, Aldapa,

Barrenkale, Gasteiz TXiki, Ladera Oeste, Los Arquillos Bizirik eta Egin Aylluk eginda eta

bestalde, hurrengo elkarteen atxikimendua jaso zuena: Amanda Plataforma, Bidezko Bidean,

Eginaren Eginez, Elkartzen, Gao Lacho Drom, Gasteizko talde antimilitartista, Gazteak,

Gaztetxea, Hala Bedi Irradia, Las Trans (…), Lurrra Deialdia, M-ak, Txapa Ahotsa eta Zapateneo.

Page 2: Urban txostena euskaraz

2

Bildu Gasteiz Udal Taldea

Tlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 161957 [email protected] bildu.info/gasteiz

2

Aurreikusita zegoena eta egin dena

Egun, esan behar da udalak Urbanetik jaso duen dirua soilik 584.645 euro direla, aurreratutako

gastu bezala jasotakoak. Egia da bi ziurtapen egin dituela, lehena 1.590.908 eurokoa eta

bigarrena 1.571.021 eurokoa. Hau da, gastu hauek ziurtatu dira eta ondoren antolatzen duten

organoek ondo ikusiz gero, diruaren erdia emango diote udalari.

Gizartegintza eta komunitate ardatza

Urbanek lau ardatz zituen eta bakoitzean ekintza zehatzak. Lehena, gizartegintza eta

komunitate ardatza zen, interes handikoa izan zitekeena. Zehazterakoan, ordea, ekintza batzuk

jarri dituzte: eraikin publikoen irisgarritasuna hobetu eta arrapala batzuk jarri, ogibide zentroa

(udalak dirutza gastatu zuen lonjak erosten hutsik zituen beste batzuk erabili ez zituelako),

Landatxo polikiroldegia, hezkuntza eta elkarbizitza plana eta enplegu plan bat.

Zer egin den ikusi aurretik, salagarria da lehentasuna zuen interbentzio honek Urbanen

aurrekontuan zegoenaren %19,02a baino ez zela.

Hurrengo laukian jasota zeuden ekintzak ikusten dira, aurreikusita zegoen diru kopuruarekin,

zenbat gastatu den eta gastatu den hau gastatu behar zenaren ehuneko zenbat da.

Gizarte eta komunitate ardatza

Aurreikusitako

dirua Gastatutakoa

Gastatu behar

zenaren %

Irisgarritasuna hobetu

(arrapalak eta eraikinak) 750.000,00 € 0,00 € 0,00 %

Ogibide zentroa 750.000,00 € 327.201,00 € 43,63 %

Enplegu plana 380.000,00 € 0,00 € 0,00 %

Landatxo polikiroldegia 800.000,00 € 15.517,00 € 1,94 %

Hezkuntza eta elkarbizitza

espazioa 285.000,00 € 0,00 € 0,00 %

ARDATZA GUZTIRA 2.965.000,00 € 342.718,00 € 11,56 %

Ikusi daitekeenez, gizartegintza eta komunitate ardatza, lehentasuna izan beharko lukeenak,

bakarrik %11,56an bete da.

Egin diren gauzetatik, Ogibide Zentroa baino ez da egin eta Landatxoko polikiroldegiaren

planoetan diru gutxi gastatu da, eraikin hau inoiz egingo ez delako ARICHren eraginkortasun

eza dela eta.

Beste alde batetik, nabarmendu behar da osasun zentrora igotzeko arrapalak egingo direla

dirudiela. Hala ere, hezkuntza eta elkarbizitza espazioa, interesgarria izan zitekeen proiektu

bat, ez da ezer egin ez dela baizik eta ez dela zehaztu ez zer ez nola egingo den. Aipatu behar

da, noski, ahaztutako interbentzio nagusiena ardatz honetan Ramon Bajo dela.

Hortaz, ardatz honetan 2.622.282 € falta dira gastatzeko. Gainera, Ekonomiaren Sustapenaren

Sailak dio Ogibide Zentroa ez dela ardatz honekin ordainduko, eta hortaz, 2.949.483 € faltako

Page 3: Urban txostena euskaraz

3

Bildu Gasteiz Udal Taldea

Tlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 161957 [email protected] bildu.info/gasteiz

3

ziren. Guzti honetatik, aurten arrapalak egitea aurreikusten da, kanpoko finantziazioa duen

proiektu bat, Euskadi + 2011 planaren laguntza duelako.

Suspertze ekonomikoaren ardatza

Hau zen, aurkeztu zen hautagaitza ikusita, URBAN proiektuaren ardatz nagusia,

aurrekontuaren %64,38 honetara bideratzen baitzen. Helburu honen barruan, ekintza zehatzak

hurrengoak ziren: asko iragarri zen “Erabili gabeko lekuen mobilizazio plana eta lokalen eta

eraikin eraberritzea”, zuntz optikoa eta WIFI teknologia ezarri, Hazitegia, Ostalaritzaren

berprestakuntza eta merkantzien logistika, hau da, karga eta hustuketa.

Hurrengo taulak ekintza bakoitzean zenbat gastatu den laburtzen du eta hori ehunekoetan zer

esan nahi duen.

Suspertze ekonomikoaren ardatza Aurreikusitako

dirua

Gastatu dena Gastatu behar

zenaren % zenbat

Erabiliko gabeko lekuak mugitu 503.598,00 € 16.768,00 € 3,33 %

Lokalak eraberritu eta konpondu 6.624.000,00 € 745.402,00 € 11,25 %

Fibra optikoa eta WIFI teknologia 690.000,00 € 0,00 € 0,00 %

Hazitegia 1.300.000,00 € 1.346.421,00 € 103,57 %

Enplegu sustapena 120.000 0, 00€ 0,00 %

Ostalaritzaren berprestakuntza 500.000,00 € 0,00 € 0,00 %

Merkantzien logistika

(karga/hustuketa)

300.000,00 € 0,00 € 0,00 %

ARDATZA GUZTIRA 10.037.598,00 € 2.108.591,00 € 21,01 %

Orokorrean, ardatz honetan, hau da, gehien bultzatu nahi zena ez da erantzun minimo bat ere

heldu, %21,01 bakarrik gastatu delarik. Baina larriena ez dago soilik ez betetzean, baizik eta

herritarrei Alde Zaharreko kudeaketan egindako iruzurrik handiena dagoela tartean.

Behin eta berriro, bai prentsan bai Administrazio Kontseilua, zuzendaritza eta gerentziak erabili

gabeko lekuen mugiaraztea Urban Fondoekin ordaintzen zela esan zuten. Horretarako erabili

zen prozedura udalak hutsik zeuden lokalak erosi gero oso baldintza honetan alokatu edota

eraberritzeko laguntzak ematen zituen. Orain eta hemen prozedura honen balioa baloratu

gabe, beti baieztatu da inbertsio hori Urban Fondorekin finantzatzen zela. Adibide bezala,

prentsa titular batzuk daude hemen, Gerenteak, Gonzalo Arroitak, eskaintzen zituenak.

Page 4: Urban txostena euskaraz

4

Bildu Gasteiz Udal Taldea

Tlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 161957 [email protected] bildu.info/gasteiz

4

Edo Urban Fondoak nola azaltzen zirenaren beste adibide bat (2010-11-15):

Page 5: Urban txostena euskaraz

5

Bildu Gasteiz Udal Taldea

Tlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 161957 [email protected] bildu.info/gasteiz

5

Oso datu larria da, lokalak erosteko erabili den dirua kontutan izanda. Alde Zaharrari buruzko

aurreko txostenean esaten genuen bezala, guztira 6.394.085€ gastatu dira, edo horien

konstantzia dugu, lokalak erosten. Ez hori bakarrik, txostenean esaten zen bezala, aurreko

gerenteak bere lana utzi zuen 2012rako beste 2.000.000 euro beharko zirela esanez, zer eta

lokal gehiago erosteko. Horrez gain, 2009, 2010 eta 2011ko aurrekontuetan “lokalen laguntza”

diru partida zegoen urtero 600.000 eurokoa, hau da, guztira gutxienez 1.800.000 euro gastatu

ziren.

BI kantitateak batuta 8.194.085€ egiten dute. Diru egiaztapenak ikusita bakarrik 762.170 euro

gastatu dela ikusten da partida hauetan. Hau guztiagatik esan daiteke, ez lokalen erosketa ez

eta eraberritzea ere ez, ezin izan direla Urban fondoekin finantzatu eta, hortaz, administrazio

kontseiluari eta prentsari gezurrezko informazioa eman zaiola. Kirtenkeri honen ondorioak ez

dira bakarrik Europak ez duela honen erdia ordainduko, baizik eta honetan gastatu den dirutza,

udal aurrekontutik zuzenean aterata; beste egitasmo batzuk egiteko jarri den aitzakia diru falta

izan denean.

Baina astakeri hau ez da honetara mugatzen; etxebizitzen diru laguntzak ere Urban Planarekin

ordaintzen zirela saldu nahi izan dira. Adibide batzuk (2010-04-10)

Page 6: Urban txostena euskaraz

6

Bildu Gasteiz Udal Taldea

Tlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 161957 [email protected] bildu.info/gasteiz

6

Argia da, etxebizitzei eskainitako diru kopuruengatik (urtero milio bat euro) eta Urban egungo

emaitzengatik prentsara saldu nahi izan zen idei hau guztiz gezurrezkoa zela.

Beste ekintzetatik, egin den gauza bakarra Hazitegia izan da. Ezin da dokumentu hau jarraitu

salatu gabe Hazitegia bezalako proiektu bat, Alde Zaharreko edozein lekutan jarri ahal zena,

antzinako Ogibide Zentroan jartzea erabaki izana, Ramon Bajo eskola alboan dagoen eraikina

eta bertako arazoari konponbide estruktural eta behin betikoa eskaini ahalko ziona. Egun ere,

proiektu oso bat planteatzen bada eraikinean bertan lagungarri izan daitekeen leku bat da,

jakinda zoritzarrez bukatutako obra batzuk daudela hazitegi bezala diseinatu zirenak. Alde

Zaharrean zer eraberritze mota lehenetsi denaren eredu argia.

Beste ekintzak hutsean daude. Horrela, jarri nahi zen zuntz optikoa edo WIFI teknologian ez da

aurreratu. Ostalaritza berprestakuntza plana ez da egin, eta merkantzien logistikan, non

intermodala izango zen plataforma logistiko bat egin nahi zen, ez da egin. Arrakasta bera izan

du, momentuz, enplegu plana, hasten daudenei beka batzuk emateko helburua zuena, esate

baterako, emakumeen enpleguari.

Ardatz sozio-kulturala

Hirugarren ardatza kudeaketa sozio kulturalekoa da. Honen barruan, aurrekontu gehiena ZAIN

proiektua finantzatzeko zen.

Beste ekintza batzuk oinezkoentzako ibilbide tematikoak, gazteentzako egoitza edo ibilbide

artistiko kulturalak ziren.

Ardatz sozio-kulturala Aurreikusitako

dirua

Gastatu dena Gastatu behar zenaren %

zenbat

Ibilbide tematikoak 100.000,00 € 64.980,00 € 64,98 %

ZAIN 1.300.000,00 € 41.680,00 € 3,21 %

Gazteentzako egoitza 300.000,00 € 0,00 € 0,00 %

Ibilbide artistiko kulturala 420.000,00 € 461.030,00 € 109,77 %

ARDATZA GUZTIRA 2.120.000,00 € 567.690,00 € 26,78 %

Ikusi daitekeenaren arabera, oso osorik bakarrik Ibilbide artistiko kulturalen ekintza egin da.

Bertan, hirian egiten diren ekitaldi kulturalak Alde Zaharrean egiteko dirua, edota inguruko

kultura eragileekin egindako ekintzak daude, hots, jai ezberdinak.

Oinezkoentzako ibilbide tematikoen helburua Alde Zaharra hiriko beste ibilbide batzuekin

konektatzea zen, horretarako behar ziren seinaleak jarriz eta sustatzeko ekintzak eginez.

%65an, bete egin da.

Gazteentzako egoitza bat egiteko obrak 2011ko uztailaren 27an onartu ziren, ARICHeko

kontseilu batean, 10 hilabetetan egin behar zirenak. Kontratua onartu zen data zehatza izan

gabe, atzerapena egon dela begi bistakoa da.

Page 7: Urban txostena euskaraz

7

Bildu Gasteiz Udal Taldea

Tlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 161957 [email protected] bildu.info/gasteiz

7

Azkenik, ZAIN proiektuaren egoera nabarmendu daiteke. Urban Fondoetan aurreikusita

zegoenaren %3,21a baino ez da bideratu, Udala, Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren arteko

akordio batetatik abiatzen den proiektu bat den arren, ez dirudi hasiera hartuko duenik. Hala

ere, ez dakigu inoiz abian jarriko den, proiektuaren zuzendariak berak esan baitu azkenaldian

aurreikusita zegoen inguru fisiko handi baten falta (Maturana Verastegui jauregia) ere ez

dagoela aurrera eramateko.

Komunikazio ardatza

Laugarren eta azken ardatza komunikazioarena da. Bertan ARICH birdefinitu eta Komunikazio

Plan bat garatu nahi zen.

Komunikazio ardatza

Aurreikusitako

dirua Gastatu dena

Gastatu behar zenaren %

zenbat

ARICH birdiseinatu 157.990,00 € 115.656,00 € 73,20

Komunikazio plana 310.000,00 € 350.522,00 € 113,07

ARDATZA GUZTIRA 467.990,00 € 466.178,00 € 99,61

Ardatz honek kontrako norabidea erakusten du, bete den bakarra baita. Marketing politika

izan da Urban Fondoekin lehenetsi den bakarra, Alde Zaharreko biziberritzea nola egin den

erakusten duen eredua. Marketingean erabilitako gastu handia Bilduren aurreko txostenean

jada salatu zen, hala ere, Urban fondoekin ordaindu den Casco Bizia auto promozio aldizkaria

salatu behar da hemen. Komunikazio Planak 350.522 euroko diru kopurua izan du eta 2009an

eta 2010ean bakarrik 312.285 gastatu ziren aldizkarian, gainera jakin badakigu hurrengo

urteetan argitaratzen jarraitu zela eta hiriko eta kanpoko tabernetan, bai eta hainbat

egunkarietan ere banatu zela. Horrelako gastuetan ez da inongo mugarik egon.

Bilduren balorazioa

Eskainitako datuetan ikusi izan daitekeen bezala, ez da Urban Fondoetan aurreikusten zena

inondik inora bete, eta honen arrazoietako bat ARICHen kudeaketa ereduaren gaitasun eza

izan da. Dirua gastatu da mugarik gabe, zer partidei zegokien eta baldintza eta Federren

kontrol organismoek ezartzen zituen betebehar guztiak ondo baloratu gabe. Honek oso

ondorio latzak izan ahal ditu Alde Zaharrarentzat. Alde batetik, ekintza hauetan jada diru asko

gastatu delako, gehien bat lokalen erosketan, zeintzuk gero Europak ez ditu finantzatuko, eta

alde batera utzi dira lehentasuna zuten beste ekintza batzuk. Bestalde, eta komunikazioan

gastatutako kopuru handiak erakusten duen bezala, errealitate bat “saltzea” lehenetsi da,

gezurrezkoa bazen ere, ostean denborak erantzukizunak eta akatsak ezabatu zituelakoren

esperoan.

Egun, ARICH deseginda dagoenean, panorama zaila dago aurretik, baina aukerak badituena.

Egungo egoeraren aurrean bi aukera daude, egoera berbideratzeko azkar eta korrika gastatu

ez den partidetan dirua gastatzea gero Europak ordaintzeko, edota egungo egoera erabiltzen

Page 8: Urban txostena euskaraz

8

Bildu Gasteiz Udal Taldea

Tlfnoa: 945 16 13 21. Fax: 945 161957 [email protected] bildu.info/gasteiz

8

Urban Fondoen norabidea birbideratzeko. Bilduren ustez hasieratik laguntza hau ez zen ondo

diseinatu. Hori dela eta, Bilduk uste du egungo unean beharrezkoa dela ez soilik

birprogramatzea urtez urte eginbeharreko ekintzak, baizik eta ekintzak birdiseinatu kudeaketa

ondo bideratzeko.

Hau da, Bilduren ustez arazoan sakontzea ikuspegi zabalago bat hartu gabe ez du lagunduko.

Azkar eta korrika gastatu ez dena gastatzeko proposamenak ez du Alde Zaharreko birgaitze

sozialean lagunduko. Alde batetik, Urban fondoek ahazten zituzten ekintzak alde batera utziko

zituelako eta, larriena Bilduren ustez horretan lanean aritu baikara, Urbanek ezartzen zuen

parte hartze gabezian sakontzen du. Bilduk defendatzen duena irudikatzeko, birprogramazioan

garatu gabeko edo onartu ez diren politiketan sakondu baino ez bada egingo, ez da arazoa

konponduko. Esate baterako, “lokalen eraberritzean” falta diren 5.878.598 euroak gastatu

behar badira, jakinda ekintza honek duen arrakasta gutxia -2008tik alde zaharren 4 lokal huts

baino ez dira desagertu gastatu den kopuru handiarekin- ez du ezer eskainiko. Aldiz, ekintza

hau berriro definitu badaiteke errenta gutxien dutenen etxebizitzen eraberritzera zuzentzen,

interesgarria ikusiko genuke.

Bilduk uste du, hortaz, Urban fondoak berriro definitzeko unea dela, ahaztutako ekintzak

sartuz, Ramon Bajo eskolaren behin betiko konponbide osoa eskaintzeko lehentasunarekin.

Horretarako, Bilduk zuzenketak sartu ditu aurkeztu diren bi mozioei teknikoek landutako

birdefinizioa Alde Zaharreko bizilagunen adostasunarekin jorratzeko. Erronka zaila dela

badakigu, bai eta estruktura parte hartzaile batek denbora behar duela martxan jartzeko eta

hau bezalako erabakiak hartzeko. Hala ere, momentu zailenetan da idei onak aurrera atera

daitezkeenean eta, hori dela eta, Urban fondoen birdefinizioa eragile eta norbanakoak

animatu ahal dituen erronka izan daitekeela uste dugu, zeintzuk arrazoi osoz udalarenganako

konfiantza galdu duten azkeneko urteetan. Azkenik nabarmendu daiteke Bilduk gai hau landu

den foro guztietan defendatu duen bezala, bizilagunak animatu ditu Urban Fondoen

birdefinizioan auzoko eragile batzuk “Agindutako Gizarte-Eraberritzea ez da Gasteizko Alde

Zaharrera iritsi” dokumentua idazteko egindako ahalegin handitik abiatuta.

Hori dela eta, eta lehen pausu gisa, Bilduk dokumentu honetan laburtu nahi izan du Urban

Fondoen garapena azken urteetan parte hartze prozesuan oinarrizkoa den informazio pausu

honetan laguntzeko. Edozein zalantza edo informazio zabalagoa lortu nahi bada, Bildu

Gasteizek ateak irekita ditu edozein eragile eta norbanakoentzat eta, bere gaitasunen

neurrian, sortutako zalantzak erantzuteko ahalegina egingo du.