Txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 Ekonomia eta...

21
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 1 LABURPENA 2013ko lehen hiruhilekoan, EAEko ekonomiak narriadurako joerari jarraipena eman zion eta BPGaren urte arteko aldakuntza tasa %-1,9ra iritsi zen, aurrekoa baino bi hamarren beherago baitago. Hala ere, hazkundearen osaeran aldaketa bat hauteman da, zeren eta barne eskariaren jaitsiera aurreikusita zegoena baino askoz ere txikiagoa izan baitzen eta, aitzitik, kanpo saldoak oso nabarmen gutxitu baitzuen EAEko ekonomiaren hazkundeari egin zion ekarpena. Tasa horrek Espainiako hazkundetik (%-2,0) hurbil kokatzen du EAEko bilakaera, baina urrun dago Europar Batasuneko batez besteko emaitzatik (%-0,7). Oro har, EAEko barne eskariak %-2,0ko urte arteko jaitsiera jaso zuen, aurreko datua %-2,5 izan zen bitartean. Bilakaera ez horren negatibo hori galga bat da agregatu horrek 2012an zehar bizi zuen narriadurarako. Emaitza hobe horren zati bat kontsumo publikoaren datuaren ondorioa da, urte hasieran %0,5 hazi baita. Dena dela, kontsumo publikoaren suspertze hori gertakari jakin baten ondorio zuzena da eta ez da ekonomia politikaren norabide aldaketa batean oinarritzen. Beraz, nekez gertatuko da berriro datozen hiruhilekoetan. Kapital eraketa gordinak ere nabarmen leundu zuen bere narriadura eta azken bost hiruhilekoan izan duen datu altuena, negatiboa izan arren, lortu zuen (%-4,7). Inbertsioaren hobekuntza hori ekipamendurako ondasunen atalean gauzatu zen, eraikuntzan eginiko inbertsioak hobekuntzarako zantzurik erakutsi gabe jarraitu zuelako, obra zibilak bizitasunik ez duelako eta etxegintzan zailtasun handiak daudelako. Familien kontsumoak, berriz, joera negatiboa galgatu zuen eta %-1,7ko balioa eskuratu zuen, aurrekoa baino hamarren bakar bat okerragoa baita. Aurreko hiruhilekoetan kanpo arloak EAEko ekoizpen ehunari eusteko orduan lehen mailako papera jokatu bazuen ere, 2013ko lehen hiruhilekoan Europako herrialde ia guztietan bizi den ahultasunak atzerriarekin eginiko salerosketen garapena oztopatu du. Horren ondorioz, hala esportazioek nola inportazioek modu esanguratsuan gutxitu ziren (%-6,5 bi aldagaietan). Hori dela eta, kanpo arloaren ekarpena 2012ko amaieran zortzi hamarren izatetik bi hamarren izatera igaro da aurtengo hasieran. Eskaintzaren ikuspegitik, EAEko ekonomiaren bi sektore nagusiek egonkortasuneko joera erakutsi zuten jaitsiera erritmoan eta lortu zituzten balioak hamarren bakar batean aldatu dituzte aurrekoak. Zehazkiago adierazita, industriak %-3,0ko emaitza jaso zuen urte hasieran eta zerbitzuek, berriz, %1,0 murriztu zuten balio erantsia. Arlo horren barruan, merkataritza, ostalaritza eta garraioa biltzen dituen atalak jaso zuen balio erantsiaren galera esanguratsuena (%-2,0), baina administrazio publikoa, hezkuntza eta osasuna batzen dituenak ere oso

Transcript of Txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 Ekonomia eta...

Page 1: Txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza aldakuntza tasa negatiboa (%-1,7) izan zuen. Gainontzeko

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 1

LABURPENA

2013ko lehen hiruhilekoan, EAEko ekonomiak narriadurako joerari jarraipena eman zion eta

BPGaren urte arteko aldakuntza tasa %-1,9ra iritsi zen, aurrekoa baino bi hamarren beherago

baitago. Hala ere, hazkundearen osaeran aldaketa bat hauteman da, zeren eta barne eskariaren

jaitsiera aurreikusita zegoena baino askoz ere txikiagoa izan baitzen eta, aitzitik, kanpo saldoak

oso nabarmen gutxitu baitzuen EAEko ekonomiaren hazkundeari egin zion ekarpena. Tasa

horrek Espainiako hazkundetik (%-2,0) hurbil kokatzen du EAEko bilakaera, baina urrun dago

Europar Batasuneko batez besteko emaitzatik (%-0,7).

Oro har, EAEko barne eskariak %-2,0ko urte arteko jaitsiera jaso zuen, aurreko datua %-2,5

izan zen bitartean. Bilakaera ez horren negatibo hori galga bat da agregatu horrek 2012an

zehar bizi zuen narriadurarako. Emaitza hobe horren zati bat kontsumo publikoaren datuaren

ondorioa da, urte hasieran %0,5 hazi baita. Dena dela, kontsumo publikoaren suspertze hori

gertakari jakin baten ondorio zuzena da eta ez da ekonomia politikaren norabide aldaketa

batean oinarritzen. Beraz, nekez gertatuko da berriro datozen hiruhilekoetan.

Kapital eraketa gordinak ere nabarmen leundu zuen bere narriadura eta azken bost hiruhilekoan

izan duen datu altuena, negatiboa izan arren, lortu zuen (%-4,7). Inbertsioaren hobekuntza hori

ekipamendurako ondasunen atalean gauzatu zen, eraikuntzan eginiko inbertsioak

hobekuntzarako zantzurik erakutsi gabe jarraitu zuelako, obra zibilak bizitasunik ez duelako eta

etxegintzan zailtasun handiak daudelako. Familien kontsumoak, berriz, joera negatiboa galgatu

zuen eta %-1,7ko balioa eskuratu zuen, aurrekoa baino hamarren bakar bat okerragoa baita.

Aurreko hiruhilekoetan kanpo arloak EAEko ekoizpen ehunari eusteko orduan lehen mailako

papera jokatu bazuen ere, 2013ko lehen hiruhilekoan Europako herrialde ia guztietan bizi den

ahultasunak atzerriarekin eginiko salerosketen garapena oztopatu du. Horren ondorioz, hala

esportazioek nola inportazioek modu esanguratsuan gutxitu ziren (%-6,5 bi aldagaietan). Hori

dela eta, kanpo arloaren ekarpena 2012ko amaieran zortzi hamarren izatetik bi hamarren

izatera igaro da aurtengo hasieran.

Eskaintzaren ikuspegitik, EAEko ekonomiaren bi sektore nagusiek egonkortasuneko joera

erakutsi zuten jaitsiera erritmoan eta lortu zituzten balioak hamarren bakar batean aldatu

dituzte aurrekoak. Zehazkiago adierazita, industriak %-3,0ko emaitza jaso zuen urte hasieran

eta zerbitzuek, berriz, %1,0 murriztu zuten balio erantsia. Arlo horren barruan, merkataritza,

ostalaritza eta garraioa biltzen dituen atalak jaso zuen balio erantsiaren galera esanguratsuena

(%-2,0), baina administrazio publikoa, hezkuntza eta osasuna batzen dituenak ere oso

Page 2: Txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza aldakuntza tasa negatiboa (%-1,7) izan zuen. Gainontzeko

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

aldakuntza tasa negatiboa (%-1,7) izan zuen. Gainontzeko zerbitzuek ez zuten inolako

aldaketarik izan balio erantsian (%0,0).

Lehenago aipatu denez, EAEko barne produktu gordina aurreko hiruhilekokoa baino bi hamarren

okerragoa izan bazen ere, enpleguaren gaineko eragina 2012ko amaierakoa baino zertxobait

txikiagoa izan zen eta landunen galera %2,9ra mugatu zen, aurreko %3,1aren aldean. Hala ere,

ia 27.000 lanpostu galdu dira azken hamabi hilekoetan, eta zenbateko hori 107.000ra iristen da

azken bost urteko epealdia hartzen bada kontuan. Horrek %13,8ra igoarazi du langabezia tasa,

2012ko amaieran zegoena baino puntu oso bat gorago dagoen tasa bat delarik.

Barne zein kanpo eskarien ahultasunak prezioetan tentsiorik ez egotea lagundu du eta BPGaren

deflatorea eroso ibili da %2,0aren erreferentziaren azpitik. Era berean, KPI indizeak moteltzeko

joera hartu du, BEZaren igoerak ekarri zuen gorakada biziaren ondoren, eta apirilean %1,5ean

kokatu zuen urte arteko aldakuntza tasa, hots, 2010eko erdialdetik inoiz izan duen daturik

apalenean. Prezioen igoera motel horren azpian, neurri handi batean, argindarraren eta

erregaien merkatzea dago. Hala eta guztiz ere, salneurrien igoera zerga alorreko aldaketek

eragin dute bereziki.

Datozen hiruhilekoei begira, Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzaren aurreikuspenak

susperraldi leuna iragartzen du aurtengo hiruhilekoetarako, baina 2014. urtea arte itxaron

beharko da urte arteko hazkunde positiborik lortzeko. Urteko batez bestean, BPGak aurten

%1,2 egingo du behera, aurreko aurreikuspenean kalkulatu zena baino hamarren bat gehiago,

eta %0,8ko gehikuntza espero da 2014. urterako. Barne eskariaren ahultasunak urte osoan

zehar iraun dezake, nahiz eta erritmoa leunduko den. Aitzitik, kanpo saldoak hamarren

batzuetako ekarpen positiboari eutsiko dio, baina azken lau urteko balioetara iritsi gabe. 2014.

urtean, oreka handiagoa hautemango da barne eta kanpo eskarien artean eta biek lagunduko

diote hazkundeari.

Lan merkatuaren aurreikuspenak %2,3an kokatzen du enpleguaren jaitsiera 2013. urtean eta

%0,7ra mugatuko da datorren urtekoa. Horrek esan nahi du aurten 21.000 lanpostu inguru

galduko direla eta 6.000, berriz, datorren urtean. Hori dela eta, langabezia tasak nabarmen

egingo du okerrera, bereziki 2013. urtean, baina zertxobait jaitsi zitekeen hurrengo urtean,

biztanleria aktiboa gutxitzen bada. Partaidetza murriztu daitekeela pentsatzeko bi arrazoi

nagusiak etsipena eta biztanleriaren egituraren bilakaera bera dira.

Page 3: Txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza aldakuntza tasa negatiboa (%-1,7) izan zuen. Gainontzeko

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 3

EKONOMIAREN INGURUNEA

2013ko lehen hiruhilekoan, munduko ekonomiak hazkunde motela izan zuen eta bilakaera

orokorrean abiadura ezberdinak hauteman ziren. Susperraldia ez zen oso bizia izan, garapen

bidean dauden ekonomia batzuk, batez ere Txina, gutxiago hazi zirelako, eta beste eremu

batzuek, bereziki Euroguneak, atzera egin zutelako.

Munduko ekonomia. BPG.

Urte arteko aldakuntza tasak

ELGE Europar Batasuna 27

1,9

1,3

0,8 0,8

1,2

1,71,81,6

1,81,8

2011 2012 II2011

III IV I II2012

III IV I2013

1,6

-0,3-0,6 -0,7

1,7

0,8

1,4

-0,3

0,1

-0,4

2011 2012 II2011

III IV I II2012

III IV I2013

AEB Txina

1,8

2,2

1,7 1,8

2,6

2,12,4

2,0

1,61,9

2011 2012 II2011

III IV I II2012

III IV I2013

9,2

7,8 7,9 7,77,47,6

8,18,99,1

9,5

2011 2012 II2011

III IV I II2012

III IV I2013

Iturria: Eurostat, ELGE eta NDF.

Page 4: Txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza aldakuntza tasa negatiboa (%-1,7) izan zuen. Gainontzeko

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

4 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Izan ere, Txinako ekonomiak bizitasuna galdu zuen 2013ko lehen hiruhilekoan eta %7,7 hazi

zen, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gutxiago. Kanpo arloak sendotasuna areagotu

bazuen ere, enpresen inbertsioak ahultasun esanguratsua erakutsi zuen. Herrialde hartako

finantza sistema kontrolatzeko ezarri ziren neurriak egon daitezke hazkundearen moteltzearen

atzean. Kontsumo pribatuak pisua irabazi zuen berriro ekonomia hartako BPGan, inbertsioaren

kaltetan.

AEBetan, ekonomiaren hazkundea zertxobait bizkortu zen 2013ko lehen hiruhilekoan, %1,8ra

arte. Finantza sistemaren onbideratzeak, diruaren etengabeko hedatzeak eta eragileek

konfiantza berreskuratu izanak ekonomiaren hobekuntza lagundu zuten. Kontsumitzaileen gastu

handiago batek sustatu zuen gorakada eta gastu publikoaren murrizketek utzi zituzten

ondorioak konpentsatu zituen. Enpresek inbertsio gehiagorekin erantzun zioten eskariaren

gehikuntzari, bereziki egoitzetan eginiko inbertsioan, BPGaren hazkundeari ekarpen

garrantzitsua egin ziotelako.

Euroguneko ekonomiak %1,0 egin zuen behera 2013ko lehen hiruhilekoan. Datu hori narriadura

etengabeko ibilbide batean dago kokatuta eta eremu ekonomiko horrek bizi duen atzeraldirik

luzeena da. Gastu pribatuaren eta inbertsioaren uzkurdurak, eta arlo publikoaren murrizketek

Euroguneko jarduera galgatu zuten. Ekonomia eragileen konfiantzarik ezak, defizita gutxitzeko

hautuak eta kreditu bat lortzeko baldintza zorrotzek ez zuten lagundu ekonomiaren susperraldia

gauzatzen. Beste oztopo batzuk ere agertu ziren bidean, hala nola Txipre erreskatatzeko

beharra, Italiako egoera politikoa eta Portugaleko politiken ondorio juridikoak. Halaber, aurreko

epealdietan gertatutakoarekin dagoen aldea hauxe da: 2013ko lehen hilekoetan ekonomiaren

ahultasuna periferiatik Europako erdigunera hedatu da. Hain zuzen ere, Frantzia atzeraldian

sartuta dago eta Alemaniak urte arteko aldakuntza tasa negatiboak jaso zituen. Ekonomiak

erakusten duen bizitasunik ezak eta inflazio maila apalak Europako Banku Zentralak interes

tasak berriki jaitsi izana eragin zuten. Europar Batasunean, ekonomia %0,7 jaitsi zen eta,

herrialde nagusien artean, Erresuma Batua bakarrik hazi zen 2013ko lehen hiru hilekoetan.

Espainiako ekonomiaren barne produktu gordinak %2,0ko beherakada jaso zuen 2013ko lehen

hiruhilekoan. Aurreko hiruhilekoaren aldean, nazio eskariak ekarpen negatiboago bat egin zion

hazkundeari eta, aitzitik, kanpo eskariak ekarpen positibo handiagoa egin zion. Izan ere, hala

kontsumoan eginiko gastuak nola kapital eraketa gordinak bost puntu inguru kendu zioten

BPGaren hazkundeari. Kontsumitzaileek eta enpresariek jarduera maila gutxitu zuten 2013ko

hasieran. Mesfidantzak, langabezia tasa altuek eta krediturik ezak portaera hori baldintzatu

zuten. Bankuek maileguak emateko orduan ezartzen dituzten baldintzak gogorragoak ziren eta

kredituen eskaerak gutxitu zituzten. Azken kontsumoko gastuaren barruan, administrazio

publikoen kontsumoak narriadura handiena pairatu zuen, ondasun eta zerbitzuen erosketek

beherakada bizia jasota.

Page 5: Txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza aldakuntza tasa negatiboa (%-1,7) izan zuen. Gainontzeko

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 5

Eskaintzari dagokionez, jarduera adar gehienek urte arteko aldakuntza tasa negatiboak jaso

zituzten. Salbuespen bakarrak lehen arloko adarrak eta higiezinen jardueren adarra izan ziren.

Hala eta guztiz ere, bi jarduera adar horiek behera egin zuten 2012. urteko azken

hiruhilekoaren aldean.

ESPAINIAKO EKONOMIA. TAULA MAKROEKONOMIKOA

Urte arteko aldakuntza tasa

2012 2013 2011 2012

I II III IV I

Azken kontsumoko gastua -0,8 -2,5 -2,0 -2,3 -2,6 -3,3 -4,0

- Familien gastua -0,8 -2,2 -1,3 -2,2 -2,1 -3,0 -3,9

- Administrazioaren gastua -0,5 -3,7 -3,8 -2,8 -4,0 -4,1 -4,3

Kapital finkoaren eraketa gordina -5,3 -9,1 -7,4 -9,2 -9,7 -10,3 -9,0

- Aktibo finko materialak -5,8 -10,0 -8,1 -10,0 -10,7 -11,0 -9,8

- Eraikuntzan -9,0 -11,5 -9,5 -11,6 -12,4 -12,3 -11,3

- Ekipamendurako ondasunetan 2,3 -6,6 -5,1 -6,4 -7,0 -7,9 -6,5

- Aktibo finko inmaterialak 3,1 2,6 3,4 2,7 4,8 -0,5 0,1

Nazio eskaria (*) -1,9 -3,9 -3,1 -3,8 -4,0 -4,7 -4,9

Esportazioak 7,6 3,1 2,1 2,7 4,2 3,2 4,5

Inportazioak -0,9 -5,0 -5,9 -5,2 -3,4 -5,4 -5,1

BPG (m.p.) 0,4 -1,4 -0,7 -1,4 -1,6 -1,9 -2,0

Nekazaritza eta arrantza 8,2 2,2 2,5 2,2 2,4 1,9 0,6

Industria 2,7 -2,9 -3,2 -3,1 -2,9 -2,4 -3,9

Eraikuntza -5,9 -8,1 -7,5 -7,7 -8,9 -8,5 -6,3

Zerbitzuak 1,4 -0,4 0,7 -0,3 -0,6 -1,2 -1,3

Produktuen gaineko zerga garbiak -5,5 -0,3 -0,4 -0,2 -0,2 -0,5 -0,9

GOGORATZEKOAK

- Kontsumoko prezioen indizea 3,2 2,5 2,0 2,0 2,8 3,1 2,6

- Enplegua (**) -1,7 -4,4 -3,7 -4,7 -4,6 -4,7 -4,5

(*) BPGaren hazkundeari eginiko ekarpena. (**) Lanaldi osoko lanpostu baliokideak. Iturria: Espainiako Estatistika Erakundea (INE).

Espainiako ekonomiaren arazo nagusia, Euroguneko gainontzeko herrialdeekin alderatuta, lan

merkatuaren egoera txarra izan zen berriro. Enpleguaren alorreko zenbateko guztiek jaitsiera

moteldu zuten 2013ko lehen hiruhilekoan, baina oraindik lanpostuen galera oso handia izan zela

erakutsi zuten. Langabezia tasari dagokionez, hazkunde erritmoa zertxobait leundu zen

biztanleria aktiboa jaitsi zelako, hala partaidetza tasa txikiagoa izan zelako nola lan egiteko

adinean dagoen biztanleria urriagoa zelako. Beste aldetik, inflazioa apaldu zen 2013ko lehen

hilekoetan, batez ere energiako ekoizkinen salneurria merkatu zelako.

Page 6: Txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza aldakuntza tasa negatiboa (%-1,7) izan zuen. Gainontzeko

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

6 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Ekonomia eta Ogasun Ministerioak argitaratu dituen datuek zehazten dute apirilaren amaiera

arte Estatuaren finantzazio beharra 25.007 milioi eurora iritsia zela. Kalkulatu den BPGaren

terminoetan, defizita kopuru horren %2,38aren baliokidea zen.

EAE-KO EKONOMIA

Ekoizpena eta enplegua

Ekoizpenari dagokionez, eta lehen arlotik abiatuta, sektore horrek %5,0ko beherakada nozitu

zuen urte arteko tasan 2013ko lehen hiruhilekoan. Datu horren ondorioz, nekazaritza eta

arrantza arloak 2012. urtean zehar erakutsi zuen bilakaera positiboarekin amaitu zuen. Zeinu

aldaketa horren oinarrian, aurtengo lehen hilekoetan bizi den eguraldi txarraren ondorioak egon

daitezke.

ESKAINTZAREN ALDAGAIAK

Urte arteko aldakuntza tasak

2012 2013 2011 2012

I II III IV I

BPG erreala 0,5 -1,2 -0,4 -1,0 -1,5 -1,7 -1,9

Lehen arloa -1,9 5,9 12,8 3,9 -2,1 8,4 -5,0

Industria 2,0 -2,4 -1,4 -2,4 -2,8 -3,1 -3,0

- Manufaktura industria 3,6 -2,1 -0,2 -2,3 -2,6 -3,2 -3,2

Eraikuntza -5,9 -6,3 -6,3 -6,4 -6,1 -6,3 -6,8

Zerbitzuak 0,8 -0,3 0,4 0,0 -0,6 -0,9 -1,0

- Merkataritza, ostalaritza, garraioa 0,0 -1,1 0,0 -1,0 -1,3 -2,0 -2,0

- AA. PP., hezkuntza eta osasuna 3,9 0,0 2,5 1,1 -1,5 -1,9 -1,7

- Gainontzeko zerbitzuak -0,4 0,1 -0,4 0,0 0,4 0,3 0,0

Balio erantsi gordina 0,5 -1,2 -0,5 -1,1 -1,6 -1,8 -2,0

Ekoizkinen gaineko zerga garbiak 0,2 -0,3 0,7 -0,2 -0,5 -1,3 -0,9

Iturria: Eustat.

Industriak %3,0 gutxitu zuen bere balio erantsia 2013ko lehen hiru hilekoetan, jaitsieraren

erritmoa galgatzeko joera batean, aldagai horren ibilbidean inflexio gunea gauzatzen ari dela

adierazi dezakeena. Eskura dauden koiunturako adierazleek ere narriadura hori leuntzen ari dela

Page 7: Txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza aldakuntza tasa negatiboa (%-1,7) izan zuen. Gainontzeko

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 7

erakutsi zuten. Izan ere, Eustatek argitaratzen duen industria produkzioaren indizeak nabarmen

gutxitu zuen bere beherakada 2013ko lehen hiruhilekoan, baina oraindik oso jaitsiera

garrantzitsuak jaso zituen ondasun talde guztietan, salbuespen bakarra energiaren ekoizpena

delarik. Hain zuzen ere, azken jarduera horrek, urte arteko tasan, %6,4ko gehikuntza lortu

zuen urte hasieran, 2012ko azken zatian eskuratu zuenari jarraipena emanez. Aitzitik, hala

kontsumoko ondasunak nola ekipamendukoak edo bitartekoak tasa negatibotan kokatu ziren

berriro, baina aurreko hiruhilekokoak baino txikiagoak.

Industria, Energia eta Turismo Ministerioak enpresarien iritziez argitaratzen dituen datuek ere

hobekuntza txiki bat iradokitzen dute, 2013ko urtarriletik martxora bitarteko epealdian aldaketa

bat markatu dutelako joeraren norabidean. Ekoizpenaren etorkizunaz eta eskari zorroaz

dituzten igurikimenek portaera hobea erakutsi dute eta bukatutako produktuen stocka gutxitu

da. Horrek guztiak iradokitzen du industria alorreko enpresarien iritziak ez direla aurreko

epealdietakoak bezain ezkorrak.

Eraikuntzak, berriz, egokitzeko prozesuari jarraipena eman zion eta 2013ko lehen hiruhilekoan

zehar bere balio erantsi gordina %6,8 jaitsi zen, hots, duela bi urtetik aurrera inoiz jaso duen

tasarik txarrena bildu zuen. Aurtengo hasieran, eraikuntzako jardueraren narriadura areagotu

zen, eta oraindik ez da doikuntzaren amaiera hautematen. Langabezia tasa altua, lan

merkatuaren ziurgabetasuna, kreditu eskaria txikiegia eta obra publikoaren bizitasunik eza dira

sektore honen susperraldiaren hasierak aurrean dituen oztopo nagusiak.

Eraikuntzak beherantz erakusten duen etengabeko joera hori beste adierazle batzuek ere

baieztatu zuten, hala nola etxebizitzen salerosketak eta eraikuntzaren koiuntura indizeak.

Lehenengoari dagokionez, Estatuan ez bezala, zerga alorreko pizgarri batzuk ez dira desagertu

eta etxebizitza erosteagatik zegoen kenketari eutsi zaio. Hala ere, beste aldaketa batzuk

kontrako norabidean daude, BEZaren interes tasa %4tik %10era igo izana da garrantzitsuena,

eta bizitegien salmentan nabaritu ziren. Orobat, koiunturako indizeak aurreko epealdietako tasa

negatibo altuak errepikatu zituen, bai eraikinen atalean bai obra zibilarenean.

Azkenik, zerbitzuek, gainontzeko jarduera adarrek bezala, aldakuntza tasa negatibo bat (%-1,0)

aurkeztu zuen bere balio erantsian 2013ko lehen hiruhilekoan, serie historiko osoan inoiz jaso

duen zenbatekorik txikiena baita. Beste behin ere, merkataritza, ostalaritza eta garraioa biltzen

dituen atalak izan zuen aldakuntza tasa negatiboena (%-2,0) jaso zuena, ondoren administrazio

publikoen zerbitzuak, hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuak batzen dituen taldea datorrela

(%-1,7), beherakada horren erantzule nagusiak direla. Bilakaera horri gehitu behar zaio lanbide

jarduerak, finantza arlokoak eta aseguruak barnean hartzen dituen multzoaren narriadura,

Page 8: Txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza aldakuntza tasa negatiboa (%-1,7) izan zuen. Gainontzeko

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

8 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

%0,3tik %0,0ra apaldu baitzen, 2012ko bigarren hiruhilekotik suspertzeko zantzuak erakutsi

eta gero.

Zerbitzuen balio erantsia gutxitu zela adierazle ia guztietan hauteman zen, salbuespen bakarra

Eustatek hotelen betetze mailaz argitaratzen duen estatistika da, adierazle hori azken

hilekoetako moteltzearen ondoren suspertu baitzen. Hala ere, hoteletan igarotako gaualdien

kopuruak oso balio txikiak aurkeztu zituen berriro. Orobat, gainontzeko adierazleek ere, hala

turismo alorrekoek nola orokorragoak direnek, emaitza txarrak izan zituzten.

JARDUERA ADIERAZLEAK

Urte arteko aldakuntza tasak

2012 2013 2011 2012

III IV I Apirila Maiatza

Industria

Industria produkzioaren indizea (*) 3,6 -5,5 -5,7 -5,8 -3,3 --- ---

Industria giroaren indizea -12,3 -23,0 -22,6 -27,2 -25,7 -20,9 -23,7

Ekoizteko ahalmen. erabilera (%) 75,1 74,2 71,1 77,2 67,9 --- 70,5

Gizarte Segurantzako afiliazioa -2,2 -4,5 -4,9 -5,4 -5,6 -5,2 -5,1

Eraikuntza

Koiunturako indizea -10,1 -20,1 -15,3 -19,9 -20,2 --- ---

Obrak zuzentzeko bisatuak -8,3 -33,8 -54,4 -10,3 -19,9 --- ---

Etxebizitzen salerosketak -20,0 -21,1 -14,8 -26,0 -17,3 --- ---

Gizarte Segurantzako afiliazioa -8,6 -12,0 -12,1 -12,8 -13,8 -13,5 -13,4

Zerbitzuak

Hegazkinen bidezko trafikoa 2,4 2,8 5,9 -1,3 -6,5 -8,0 ---

Hoteletan igarotako gaualdiak 5,1 -0,3 0,9 0,0 -1,1 -18,5 ---

Hoteletako okupazioa 46,4 46,4 61,9 39,9 32,6 38,4 ---

Negozio zifren indizea -0,9 -7,1 -7,7 -6,5 -7,8 --- ---

Zerbitzuen koiuntura indizea -3,8 -6,3 -4,7 -7,5 -6,5 --- ---

Gizarte Segurantzako afiliazioa 1,0 -0,8 -0,7 -1,6 -2,3 -2,2 -2,1

(*) Ziklo-joera seriea. Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak egina, Industria, Energia eta Turismo Ministerio, Eustat, INE, Sustapen Ministerio, Gizarte Segurantza eta Hegazkineria Zibilerako Zuzendaritza Nagusiaren datuetan oinarrituta.

Eustatek hiru hilean behin osatzen dituen kontu ekonomikoek enplegua galtzeko erritmoa

moteldu zela iradokitzen du, 2012ko azken hiruhilekoan %-3,1 izatetik aurtengo lehen

epealdian %-2,9ra igaro baitzen. Horrek esan nahi du ia 27.000 lanpostu galdu zirela aurreko

Page 9: Txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza aldakuntza tasa negatiboa (%-1,7) izan zuen. Gainontzeko

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 9

urteko hiruhileko beraren aldean eta 107.000, berriz, alderaketa 2008ko bigarren

hiruhilekoarekin egiten bada, huraxe izan baitzen inoizko mailarik gorena. Kontu ekonomikoek

erakusten duten enplegu galera leunagoa Gizarte Segurantzako afiliazioaren azken datuek ere

seinalatzen dute. Hala ere, profesionalak ez diren zaintzaileen hitzarmen bereziak bertan behera

geratu izanak eta Gizarte Segurantzaren beraien kotizazioa boluntarioa izateak

administrazioaren erregistro horren erritmoa puztu du.

Enpleguaren bilakaera

Urte arteko aldakuntza tasak

Kontu ekonomikoak Afiliazioa

-0,9

-2,5-2,9

-1,5-1,8

-2,3-2,7

-3,1

2011 2012 IV

2011

I II

2012

III IV I

2013

-0,6

-2,5

-1,0

-1,7

-2,4 -2,4

-3,5 -3,6-4,0

2011 2012 IV2011

I II 2012

III IV I 2013

Maiatza

Iturria: Eustat eta Gizarte Segurantza

Kontu ekonomikoen analisi zehatzago batek iradokitzen du zerbitzuek bakarrik erakutsi zituztela

suspertzeko zantzu arinak, beren enplegu galera %1,0 izan baitzen, aurreko epealdian %1,4ra

iritsi zen bitartean. Neurri batean, hobekuntza hori hezkuntza alorreko enpleguaren bilakaerak

ekarri zuen, afiliazioaren datuen arabera maiatzean %0,4 hazi zelako. Beste jarduera adar

garrantzitsu batzuek, ordea, urte arteko jaitsiera handiak izan zituzten, hala nola osasuna eta

gizarte zerbitzuak, langileen kopurua %10 inguru baitzuten, lehenago aipatu den profesionalak

ez diren zaintzaileen eraginagatik. Ostalaritzak ere enplegua galdu zuen (%-0,7 maiatzean) urte

hasieran, turismo jarduerek bizitasuna galdu zutelako eta hoteletan igarotako gaualdiak gutxitu

zirelako.

Industriak, berriz, laugarren hiruhilekoko emaitza (%-5,3) berdindu zuen eta 2011ko hirugarren

hiruhilekoan hasi zuen beheranzko joera galgatu zuen. Hala ere, beherakada oso bizia da

Page 10: Txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza aldakuntza tasa negatiboa (%-1,7) izan zuen. Gainontzeko

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

10 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

oraindik eta kanpo arloaren bilakaerak zein kontsumo pribatuaren portaera ahulak baldintzatzen

dute. Industria ekoizpenaren susperraldi hasi berriak pentsarazten du datozen hiruhilekoetan

enplegu galera txikiagoa izango dela.

Azkenik, eraikuntzari dagokionez, berriro ere lanpostu gehien (%-12,7) galdu zuen sektorea

izateaz gain, aurreko emaitzak okerragotu zituen, laugarren hiruhilekoan itxuraz lortu zuen

hobekuntzari amaiera emanez. Jaitsiera hori etxegintzaren doikuntza sakonak eragin zuen,

oraindik Estatuko gainontzeko lurraldeetakoa baino apalagoa den arren. Etxegintzaren egokitze

horri defizita gutxitzeko neurriek obra zibilean izan zuten ondorio kaltegarriak erantsi behar

zaizkie.

Enpleguaren datuek eta BPGak erakutsi zuen bilakaerak lan faktorearen itxurazko

produktibitatea %1,0ra jaitsi zela adierazten dute, 2011ko hasieratik jaso den baliorik txikiena

baita. Produktibitatearen irabaziak izan duen murrizketa zerbitzuen eremuan gauzatu zen,

hiruhileko horretan ez baitzuen inolako irabazirik lortu. Aitzitik, eraikuntzak (%6,8) eta

industriak (%2,5) balio garrantzitsuak lortu zituzten, bi sektore horietan gertatu ziren enplegu

galera handietatik eratorriak.

Barne eta kanpo eskaria

Eskariaren ikuspegitik 2013ko lehen hiruhilekoan nabarmendu behar den ezaugarria barne

eskariak erakutsi zuen bilakaera positiboa da, aurreko balioen aldean nabarmen gutxitu

baitzuen urte arteko beherakada. Zehazkiago adierazita, 2012ko amaieran %-2,5eko tasa jaso

bazuen, aurtengo hasieran %-2,0ra mugatu zuen jaitsiera. Barne eskariaren bi osagai nagusiek

parte hartu zuten hobetzeko pausu horretan. Alde batetik, barneko azken kontsumoak lau

hamarrenetan gutxitu zuen bere beherakada eta kapital eraketa gordinak, oraindik oso

bilakaera negatiboa erakusten baitu, zortzi hamarrenetan leundu zuen aurreko datua.

Kontsumoaren atalean, administrazio publikoen gastuaren bilakaera nabarmendu zen, hiru urte

eta erdiz etengabeko jaitsierak jaso ondoren, zertxobait (%0,5) egin zuelako gora. Hala ere,

doikuntza politikei eusteko asmoak pentsarazten du igoera horrek, une jakin batean gertatu

baitzen, ez duela segidarik izango datozen hiruhilekoetan. Kontsumo pribatua, berriz, hamarren

bat okerragoa izan zen, %-1,7an kokatu arte. Enpleguaren narriadura bizia, zertxobait leundu

zen arren, kreditu bat lortzeko dauden zailtasunak eta kontsumitzaileen igurikimen negatiboak

dira bilakaera horren atzean ezkutatzen diren arrazoi nagusiak.

Page 11: Txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza aldakuntza tasa negatiboa (%-1,7) izan zuen. Gainontzeko

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 11

ESKARIAREN ALDAGAIAK

Urte arteko aldakuntza tasak

2012 2013 2011 2012

I II III IV I

BPG erreala 0,5 -1,2 -0,4 -1,0 -1,5 -1,7 -1,9

Barneko azken kontsumoa 0,2 -1,2 0,0 -1,7 -1,5 -1,6 -1,2

Familien gastua kontsumoan 0,3 -1,0 0,0 -1,4 -0,9 -1,6 -1,7

Administr. gastua kontsumoan -0,1 -2,1 -0,2 -2,9 -3,4 -1,6 0,5

Kapital eraketa gordina -1,8 -5,4 -5,5 -5,8 -4,9 -5,5 -4,7

- Ekipamendu ondasunak 7,1 -4,0 -1,3 -4,0 -4,8 -5,8 -2,8

- Gainontzeko inbertsioa -5,4 -6,0 -7,1 -6,5 -5,0 -5,4 -5,5

Barne eskaria -0,3 -2,2 -1,4 -2,7 -2,3 -2,5 -2,0

Esportazioak 5,5 -5,2 -2,6 -0,1 -8,1 -9,6 -6,5

Inportazioak 4,0 -6,4 -3,8 -2,7 -8,8 -10,2 -6,5

Iturria: Eustat.

Kapital eraketa gordinak aurreko lau hiruhilekoetakoa baino askoz ere jaitsiera txikiagoa

ezagutu zuen eta %-4,7an kokatu zuen urte arteko tasa. Hobekuntza erlatibo hori

ekipamendurako ondasunen atalean bakarrik gauzatu zen, 2012ko azken laurdenean %-5,8ko

tasa bat markatzetik 2013ko hasierako %-2,8ra igaro baitzen. Aldagai horiei lotuta dauden

koiunturako adierazle batzuek bilakaera ez hain negatibo hori iradokitzen zuten. Izan ere,

ekipamendurako ondasunen ekoizpenak seinalatzen du iazko azarotik jaitsiera erritmoa leuntzen

ari dela. Orobat, ondasun horien inportazioak ere urte arteko beherakada moteldu zuen. Bide

beretik doa Industria Ministerioak egiten duen inkestan enpresek aitortzen duten ekoizteko

ahalmenaren erabilera ere, azken datuan hiru puntu igo baitzen. Hala eta guztiz ere, eskari

zorroa baxu samarra da oraindik eta, beraz, inbertsioaren susperraldia ez da epe laburrean

gauzatuko.

Aitzitik, eraikuntzan eginiko inbertsioak oraingoz ez du suspertzeko inolako zantzurik erakutsi

eta %-5,5eko urte arteko aldakuntza jaso zuen 2013ko lehen hiruhilekoan, aurreko baliotik oso

hurbil dagoen zenbatekoa baita. Lizitazio ofizialeko datuek ez dute iradokitzen aldagai horretan

joera aldaketarik laster gertatuko denik, beste jaitsiera batzuk izan dituelako, obra zibilean

aurrekoak baino are biziagoak direnak.

Inguruneko ekonomia nagusien ahultasunak kanpo arloa EAEko ekonomiaren bultzagile

behinena izaten jarraitzea eragotzi zuen eta haren ekarpena BPGari nabarmen murriztu zen bi

hamarrenetara iritsi arte, azken bost urtean izan den txikienetako bat. Barne eskariaren

Page 12: Txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza aldakuntza tasa negatiboa (%-1,7) izan zuen. Gainontzeko

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

12 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

narriadura leunagoa izan zenez eta, aitzitik, kanpo saldoak bizitasuna galdu duenez,

pentsatzekoa da EAEko BPGaren osaera aldatu dela eta orain ez dagoela hain menpe kanpo

merkatuekiko. Dena dela, Ekonomia Zuzendaritzaren aurreikuspenak puntu erditik goraxeago

kokatzen du kanpo saldoaren ekarpena 2013an eta 2014an.

Eustatek hiru hilean behin argitaratzen dituen kontu ekonomikoen arabera, esportazioek eta

inportazioek %6,5 egin zuten behera aurtengo lehen hiruhilekoan, termino errealetan, eta tasa

hori %-4,2ra eta %-3,9ra mugatzen da, hurrenez hurren, aldagai horiek termino nominaletan

aztertzen badira. Bi balio horiek, negatiboak izan arren, kanpo merkatuekin eginiko

merkataritzak suspertze arina izan duela adierazten dute, aurreko bi hiruhilekoetako tasak

nabarmen leundu zirelako.

Aduanen informazioak adierazten du atzerrian saldutako ondasunek esportazio guztien antzeko

joera erakutsi zutela eta %4,4 gutxitu zutela beren balio nominala urte arteko tasan. Beste

hiruhileko batez, ekonomia eremu dinamikoenek EAEko produktu gehiago erosi zuten, herrialde

garatu gehienek geldotasuna erakutsi zuten bitartean. Zehazkiago adierazita, ELGE erakundeko

herrialdeetan saldutakoaren balioa %5,8 jaitsi zen, neurri handi batean Europako ekonomien

erritmorik ezaren ondorioz. Europako lau herrialde nagusietatik batek ere ez zuen gehiago erosi

EAEn. Aitzitik, AEBek oso nabarmen (%67,3) areagotu zituen EAEko ekoizkinen erosketa –ia

erdia energiako produktuak ziren- eta Erresuma Batua eta Italia bezalako merkatuak gainditu

ditu dagoeneko.

ESPORTAZIOEN HELBURUA

Urte arteko aldakuntza tasak eta mila euro

2012 2013 2013 2011 2012

II III IV I I

GUZTIRA 20,1 -3,7 2,2 -9,7 -6,6 -4,4 4.779.013

ELGE 27,3 -5,5 1,9 -11,8 -14,6 -5,8 3.706.643

Europar Batasuna 27 26,3 -9,1 1,9 -18,6 -22,2 -9,8 2.975.730

Frantzia 36,6 -15,9 -6,7 -9,4 -37,5 -8,5 833.489

Alemania 25,4 -5,0 4,7 -16,4 -10,7 -4,7 695.670

Erresuma Batua 21,6 12,0 40,1 1,8 -8,5 -19,2 274.262

Italia 9,5 -20,6 -25,1 -34,7 -12,4 -8,0 241.345

AEB 20,1 0,7 -19,4 24,0 43,9 67,3 323.567

ELGEtik kanpokoak 0,3 2,9 3,1 -1,9 24,9 1,1 1.072.370

Iturria: Eustatek egina, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren datuetan oinarrituta.

Page 13: Txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza aldakuntza tasa negatiboa (%-1,7) izan zuen. Gainontzeko

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 13

Garapen bidean dauden herrialdeen artean, Brasilen lortutako salmenten gehikuntza bizia

(%18,2) nabarmendu behar da, makineriari eta aeronautikari oso lotuta baitaude. Herrialde hori

merkatu garrantzitsuenetariko bat da EAEko enpresentzat. Brasileko zenbatekoetatik oso hurbil

dago Txina, EAEn eginiko erosketak %1,9 bakarrik igo zituena, baina aurreko jaitsierak atzean

uzteko balio duena. Bi herrialde horien zenbakietatik urrun, Indiak %9,8 areagotu zuen EAEko

produktuen inportazioa, aurreko hiruhilekoko tasaren antzekoa baita.

Lehen hiruhilekoko jaitsiera orokorra izan zen eta hiru salbuespen bakarrik agertu ziren, hirurak

batuta esportazioen %15 pilatzen dutena: nekazaritzako ekoizkinak, produktu mineralak eta

energetikoak, eta produktu kimikoak. Gainontzeko taldeek urte arteko beherakadak izan

zituzten. Nabarmentzekoak dira, esportazioen guztizkoan pisu handia dutelako, metal arruntak

eta manufakturak taldeko emaitza (%-5,8) eta ekipamendurako ondasunena (%-7,3), hala

makinak eta tresnak atalean (%-6,6) nola garraio materialean (%-7,8).

Atzerritik ekarritako ondasunen inportazioak bizitasun handiagoa erakutsi zuen eta %3,1eko

gehikuntza nominal txikia lortu zuen. Esportazioek bezala, garapen bidean dauden herrialdeekin

egin diren merkataritza harremanetan antzeman da dinamismo handiena, eta ondasunen

hornitzaile gisa protagonismo handiagoa lortzen ari dira. Izan ere, EAEko enpresek inportatu

zuten guztiaren %42,4 ELGEtik kanpoko herrialdeetatik iritsi zen, Europar Batasunak

bereganatzen duen %43,2tik dagoeneko oso hurbil.

INPORTAZIOEN JATORRIA

Urte arteko aldakuntza tasak eta mila euro

2012 2013 2013 2011 2012

II III IV I I

GUZTIRA 12,1 -9,4 -17,4 -3,9 1,2 3,1 3.894.625

ELGE 9,8 2,6 1,4 8,3 -3,7 -9,8 2.244.112

Europar Batasuna 27 7,7 -6,8 -5,9 -2,5 -5,1 -7,2 1.684.184

Frantzia 12,2 -9,4 -7,8 -12,7 -13,0 -7,9 382.515

Alemania 18,3 -2,1 2,0 -7,4 -10,5 -5,7 463.192

Erresuma Batua -2,8 -28,8 -51,2 38,1 -12,5 -7,2 119.524

Italia 1,9 -0,8 3,8 3,5 -6,3 -11,9 183.090

AEB 67,4 -13,0 -25,4 -29,2 -51,4 -58,9 80.522

ELGEtik kanpokoak 15,3 -24,9 -41,6 -17,9 9,8 28,2 1.650.513

Iturria: Eustatek egina, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren datuetan oinarrituta.

Page 14: Txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza aldakuntza tasa negatiboa (%-1,7) izan zuen. Gainontzeko

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

14 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Inportazioen gehikuntza txiki horren jatorria, ia bere osotasunean, energiako produktuen

erosketa handiago batean dago. Hain zuzen ere, produktu mota horien inportazioa %25,8 igo

zen, aurreko hiruhilekoan gertatu zen bezalatsu, energiakoak ez diren erosketen bolumena, urte

arteko tasan, %7,4 gutxitu zen bitartean. Erregai mineralen hornitzaile nagusiak Errusia,

energiako inportazio guztien erdia handik ekartzen baitira, eta Mexiko dira, baina Aljeriak ere

bere tokia egin du hornitzaileen artean eta dagoeneko EAEko inportazio energetiko guztietatik

%10 baino zertxobait gehiago bereganatzen du. Gainontzeko ekoizkinetatik, bakarrik metal

arruntek (%0,4) eta nekazaritzako produktuek (%0,9) lortu zuten inportazioak zerbait

areagotzea.

Urte arteko tasan murrizten ari ziren esportazioek eta zertxobait areagotu ziren inportazioek

884 milioi euroko merkataritza saldoa utzi zuten, oraindik euskal autonomia erkidegoaren

aldekoa. Saldo hori aurreko hiruhilekoan lortutakoa (1.424 milioi euro) baino nabarmen

txikiagoa da. Hala ere, energiako salerosketak albo batera utzita, EAEko mendekotasunaren

ondorioz beti negatiboak direlako, energiaz bestelako merkataritza saldoak 2.000 milioi euroko

langa gainditu zuen, hots, aurreko hiruhilekoetan lortu zen diru kopuruaren antzeko emaitza

jaso zen.

Prezioak

Prezioen bilakaera 2013ko lehen hiruhilekoan ahultasuneko egoera baten ondorioa zen eta, hori

dela eta, ez da tentsiorik antzematen, zergen igoerek eragin dituztenaz gain. Izan ere, BPGaren

deflatorea %1,5 hazi zen, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gehiago, eta bederatzi

hiruhilekoz jarraian kokatu da Europako Banku Zentralak prezioen egonkortasunerako ezarri

zuen %2ko erreferentziaren azpian. Adierazle horren barruan, kontsumo publikoaren

deflatoreak erakutsi zuen bilakaera nabarmendu behar da, aurreko hiruhilekoko beherakada

biziaren ondoren (%-5,4), funtzionarioei aparteko ordainketa kendu izanak eraginda, balio

positiboak (%1,7) berreskuratu dituelako.

Kontsumoko prezioen indizeak, irailetik aurrera erakutsi zuen goranzko joeraren ondoren,

moteltzeko joera aurkeztu zuen eta apirilean %1,5eko urte arteko tasa jaso zuen, 2010eko

erdialdetik inoiz izan duen tasarik txikiena baita. Moteltze horren zati handi bat energiaren

salneurriaren portaeraren ondorioa da, hala argindarrarena nola erregaiena, biak nabarmen

merkatu zirelako, aurreko garestitze bizien ondoren. Energiaren salneurriaren bilakaera

horretan, zerikusi handia izan zuen petrolioaren prezioak, azken hilekoetan upelaren balioa 102

dolarren inguruan egonkortasun handia erakutsi zuelako, iazko lehen hiruhilekoan 125 dolar

baino gehiago ordaintzera iritsi zen bitartean.

Page 15: Txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza aldakuntza tasa negatiboa (%-1,7) izan zuen. Gainontzeko

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 15

Hala ere, eta EAEko inflazioaren moteltzea Eurogunekoa baino zertxobait biziagoa izan bazen

ere, eremu horrekiko dagoen aldea oraindik balio positibotan kokatu zen, apirilean hiru

hamarrenera mugatu zen arren. Inflazio tartearen estutze hori aurreikusteko modukoa zen,

zeren eta energiaren salneurriek bai EAEko inflazioa bai Espainiakoa neurri handian

baldintzatzen baititu, eta energia garestitzen den aldietan inflazio tartea zabaltzen den bezala,

merkatzen denetan murriztu egiten da.

KONTSUMOKO PREZIOEN INDIZEAREN BANAKETA

Tasas de variación interanual y aportaciones

2012 2013 2011 2012

IV I Apirila Ekarpena

Inflazio osoa (%100) 3,1 2,3 2,8 2,5 1,5 1,5

Azpiko inflazioa (%82,0) 1,8 1,5 2,1 2,1 2,0 1,6

- Elikagai landuak (%13,7) 3,8 3,3 3,7 4,2 4,0 0,5

- Industria ondasunak (%26,9) 0,7 0,3 0,9 0,5 0,8 0,2

- Zerbitzuak (%41,4) 2,0 1,7 2,5 2,5 2,1 0,9

Hondar inflazioa (%18,0) 9,5 6,1 6,3 4,0 -0,7 -0,1

- Landu gabeko elikagaiak (%6,8) 1,5 2,7 3,4 3,0 2,3 0,2

- Energia (%11,2) 15,3 8,3 8,2 4,6 -2,4 -0,3

Iturria: INE.

Indize orokorrak aurtengo lehen hilekoetan erakutsi zuen moteltzea askoz txikiagoa izan zen

azpiko inflazioaren kasuan, %2aren inguruko balioetan jarraitu baitzuen, BEZaren iraileko

igoerak baldintzatuta. Aitzitik, hondar inflazioa, hots, elikagai freskoak eta energiako ekoizkinak

biltzen dituen atala, moteltzeko joera horren erantzulea izan zen eta urte arteko tasa

negatibotan kokatzera iritsi zen. Gainontzeko talde bereziek ere hazkunde erritmoa apaldu

zuten, salbuespen bakarra energiaz bestelako industria ondasunak izan zirelarik, gora egin

zutelako, nahiz eta balio txikitan dauden.

Ekoizkin talde ia guztiek igoera moteltzeko joera erakutsi zuten. Salbuespena medikuntza izan

zen (%5,1), botiken garestitzea nabaritzen ari delako. Hala ere, talde horren gehikuntza EAEn

Espainian izan zuena baino askoz ere txikiagoa da. Prezioak nabarmen igo dituen beste talde

bat edari alkoholdunak eta tabakoa biltzen dituena da, baina oraingo emaitzak aurreko

epealdietakoak baino txikiagoak izan dira, ordukoetan zergen igoerak garrantzitsuagoak izan

zirelako. Aitzitik, erregaien salneurriekin zerikusi handiagoa duten taldeek garestitze erritmoa

apaltzen jarraitu zuten. Izan ere, etxebizitzaren taldeak oso tasa motelak erakutsi zituen,

Page 16: Txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza aldakuntza tasa negatiboa (%-1,7) izan zuen. Gainontzeko

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

16 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

argindarraren merkatzearen ondorioz, eta garraioen urte arteko tasa balio negatibotan kokatu

zen.

EAE-KO KONTSUMOKO PREZIOEN INDIZEA

Urte arteko aldakuntza tasak

2012 2013 2011 2012

II III IV I Apirila

Indize orokorra 3,1 2,3 1,9 2,5 2,8 2,5 1,5

Janariak eta alkoholik gabeko edariak 2,2 2,7 2,5 2,5 3,3 3,2 3,1

Edari alkoholdunak eta tabakoa 9,8 5,8 7,3 8,5 5,6 8,4 5,6

Jantziak eta oinetakoak 0,3 0,2 0,5 0,1 0,5 0,1 0,2

Etxebizitza 7,8 5,7 5,5 6,6 6,3 4,7 0,9

Etxeko hornidura 1,5 1,1 0,4 1,3 2,5 2,9 3,3

Medikuntza -0,6 -0,7 -2,5 -0,7 3,2 4,6 5,1

Garraioa 7,7 4,3 3,6 4,8 3,5 1,3 -0,8

Komunikazioak -0,8 -3,4 -3,8 -3,8 -2,4 -1,9 -4,1

Aisia eta kultura 0,3 1,0 0,3 1,3 1,8 2,4 1,4

Irakaskuntza 1,3 2,8 2,8 2,9 3,3 3,2 3,2

Hotelak, kafetegiak eta jatetxeak 1,7 1,0 1,0 0,9 1,3 1,2 1,1

Besteak 2,7 2,4 1,5 2,2 3,6 3,0 2,8

Iturria: INE.

Energiaren osagaiak marraztu zuen beheranzko joera horrek oso nabarmen moteldu zuen

industria prezioen bilakaera erritmoa 2013ko lehen hilekoetan. Hain zuzen ere, martxoan eta

apirilean adierazle horren urte arteko aldakuntza tasa %-0,9ko balio negatibora jaitsi zen,

2010eko urtarriletik jaso den lehen balio negatiboa delarik. Gainontzeko taldeek ere lagundu

zuten indize orokorraren igoera apaltzen.

Azkenik, soldaten hazkunde neurritsua islatuta geratu da berriro negoziazio kolektiboan.

Zehazkiago adierazita, 2013ko lehen lau hilekoetako negoziazio kolektiboaren soldaten

informazio gaurkotuenak erakusten du indarrean dauden eta urtean zehar sinatu diren lan

hitzarmenetako soldata igoera 2012koa baino txikiagoa dela. Hala ere, informazio hori

zuhurtziaz hartu behar da, aurtengo negoziazio kolektiboa oso atzeratuta dagoelako eta,

oraingoz, oso langile gutxirengan duelako eragina. Beraz, emaitza horiek ez dira oso

adierazgarriak.

Page 17: Txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza aldakuntza tasa negatiboa (%-1,7) izan zuen. Gainontzeko

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 17

HITZARMENETAN ADOSTUTAKO SOLDATA IGOERAK

Urte arteko aldakuntza tasak

2009 2010 2011 2012 2013 (*)

Indarrean dauden hitzarmenak: 2,7 1,9 3,6 2,7 1,9

- Urtean zehar sinatutakoak 2,8 1,7 3,4 2,0 1,5

Negoziazio esparruaren arabera:

- Sektoreko hitzarmenak 2,8 1,7 3,8 2,7 1,8

- Enpresako hitzarmenak 2,6 2,4 3,1 2,6 2,1

(*) 2013ko apirila arte sinatutako lan hitzarmenak. Iturria: Lan Harremanen Kontseilua.

Aurreikuspenak

Consensus Forecastek, munduko ekonomiarako aurreikuspenak aurkeztu dituenean, BPGaren

gehikuntza tasa %2,5ean kokatu du 2013an eta %3,2an, berriz, 2014an. Hala ere, ekonomia

eremuen artean abiadura ezberdinak hautematen dira, hainbat arrisku dakartzatenak. Arrisku

nagusia Eurogunearen zor subiranoarekin du lotura eta baita eremu horretako hazkunde

igurikimenetan dagoen ezkortasuna ere. Halaber, AEBei dagokienez, ziurgabetasun handia dago

2013an zehar gauzatuko diren murrizketa automatikoek gastu publikoan izango duten eraginaz.

Hala eta guztiz ere, ekonomiaren ingurune globala ziurgabetasunez beterik egon arren, badirudi

aurreikuspen honetarako erabili diren baldintzak ez direla aurreko aurreikuspenetan zeudenak

bezain gorabeheratsuak.

AEBetako ekonomiak hazkunde neurritsua lortuko du 2013. urtean, %2,0aren ingurukoa, eta

gehikuntza tasa areagotuko da 2013an, %2,7 arte, lanpostu gehiago sortuz eta langabezia tasa

jaitsiz. Interes tasak baxuak izango direla espero da. Horrekin batera, kreditua lortzeko

baldintzak malguagoak izango dira. Bi arrazoi horiengatik, kontsumo pribatua eta enpresen

inbertsioa suspertuko dira. Etxebizitzen prezioa igotzeak ekarriko duen aberastasun efektuak

familien gastua lagunduko du. Beste aldetik, gastu publikoan egingo diren murrizketek

hazkundea lastatuko dute 2013an zehar eta zuhurtzia areagotu dezakete kontsumitzaileen eta

enpresen artean. Halaber, denboraldi batez administrazio publikoan lan egiten duten pertsonen

kopurua gutxituko da eta obra publikoko egitasmoetarako ekarpenak murriztuko dira.

Eurogunean, atzeraldia 2013. urtean zehar luzatuko da eta 2014. urtea izango da ekonomiaren

susperraldiaz hitz egiteko unea. Izan ere, analisten kontsensuak %0,5aren inguruan kokatzen

du 2013ko jaitsiera eta 2014an urte arteko hazkunde tasa positiboa izango da, %1,0aren

ingurukoa. Ekonomia eragileen konfiantza neurtzen duten inkesten datuek erakusten dutenez,

Page 18: Txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza aldakuntza tasa negatiboa (%-1,7) izan zuen. Gainontzeko

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

18 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

susperraldia sendotzetik urrun dago Eurogunean oraindik. Egoera horren aurrean, moneta

batasunaren testuinguruan defizit publikoaren helburuez eta horrek ekonomia jardueran sortzen

duen narriaduraz eztabaida areagotu da. Arrisku asko daude eta beherantz zuzenduta daude,

baina gobernuek ezarri dituzten erreformek eraginkortasuna biziagotu dezakete eta

finantzaziorako baldintzak eta konfiantza hobetu ditzakete. Horrek guztiak ekonomia

susperraldiaren bizitasuna oraingo eszenategi makroekonomikoetan uste dena baino handiagoa

izatea ahalbidetu dezake.

EKONOMIA AURREIKUSPENAK

Urte arteko aldakuntza tasak

PIB Kontsumoko prezioak

2012 2013 2014 2012 2013 2014

Munduko ekonomia 2,4 2,5 3,2 3,0 2,7 3,0

AEB 2,2 1,9 2,7 2,1 1,6 2,0

Kanada 1,8 1,7 2,5 1,5 1,4 1,9

Japonia 2,0 1,4 1,5 0,0 0,0 1,9

Eurogunea -0,5 -0,5 0,9 2,5 1,6 1,6

Europar Batasuna -0,3 -0,1 1,1 2,4 1,7 1,9

Alemania 0,7 0,6 1,6 2,0 1,6 1,9

Espainia -1,4 -1,6 0,2 2,4 1,8 1,5

Frantzia 0,0 -0,2 0,7 2,0 1,2 1,6

Herbehereak -1,0 -0,8 0,7 2,5 2,6 1,9

Italia -2,4 -1,4 0,4 3,0 1,7 1,6

Erresuma Batua 0,3 0,8 1,6 2,8 2,9 2,5

Asia eta Ozeano Barea 4,7 4,7 4,9 2,6 2,6 3,3

Ekialdeko Europa 2,3 2,6 3,6 6,3 5,2 4,9

Amerika Latinoa 2,7 3,3 3,8 5,9 6,7 6,5

Iturria: Consensus Forecast (2013ko maiatza).

Espainiarentzat, 2013an espero den hazkunde tasa %-1,5aren inguruan kokatzen da.

Hiruhilekoka marraztuko duen ibilbideak jaitsiera erritmoa motelduko dela iragartzen du eta

aurtengo amaieran aldakuntza negatiboak jasoko ditu oraindik, baina zerotik hurbil egongo dira.

Atzeraldiaren atzean dauden faktoreak, 2013an, pilatutako desoreken doikuntza prozesua,

hazkunde gutxiagoko testuingurua eta defizita gutxitzeko helburua dira. 2014an, ekonomia

suspertuko dela aurreikusten da, nahiz eta lortuko den gehikuntza tasa txikia izango den.

Analisigileen ustez, 2014rako batez besteko hazkunde tasa %0,2aren eta %0,9aren artean

kokatuko da. Hiruhilekako bilakaerak tasa positiboak aurkeztuko ditu urtean zehar eta

bizitasuna irabaziko dute hilekoak aurrera joango diren ahala.

Page 19: Txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza aldakuntza tasa negatiboa (%-1,7) izan zuen. Gainontzeko

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 19

2013an zehar, barne eskariak ahultasun garrantzitsua erakusten jarraituko du eta kanpo

eskaria izango da bultzagile nagusia, hazkundeari ekarpen positiboa egingo diona. Izan ere,

barne eskariaren osagai guztiek behera egingo dute 2013an, nahiz eta jaitsiera erritmoa

leunduz joango den eta hazkunde positiboak izatera iritsiko diren 2014. urtean zehar. Kanpo

eskariari dagokionez, Espainiaren merkataritza bazkideen hazkunde biziagoak eragingo du

kanpo arloaren ekarpen positiboa.

HIRUHILEKAKO AURREIKUSPENAK ESPAINIARENTZAT (2013ko maiatza)

Urte arteko aldakuntza tasak

2013

II III IV 2013 2014

BPG -1,8 -1,3 -0,3 -1,5 0,9

Kontsumo pribatua -2,8 -2,5 -0,7 -2,5 0,1

Kontsumo publikoa -4,7 -3,2 -3,0 -3,8 -0,6

Kapital finkoaren eraketa godina -7,9 -7,6 -6,5 -7,9 -1,3

- Inbertsioa ekipamenduan -6,5 -7,0 -5,6 -6,7 -1,0

- Inbertsioa landutako aktibotan -6,1 -5,2 -2,0 -5,3 3,5

- Inbertsioa eraikuntzan -9,5 -9,0 -8,0 -9,5 -2,0

Barne eskaria -4,7 -4,3 -2,7 -4,3 -0,6

Esportazioak 3,0 2,8 3,6 3,2 4,9

Inportazioak -4,7 -4,5 -2,3 -4,2 1,7

Iturria: CEPREDE

Enpleguari buruzko aurreikuspenak okerragoak dira orain, hala 2013rako nola 2014rako. Izan

ere, Funcasen arabera, lanpostuen galera, hurrenez hurren, %-3,4ra eta %-0,3ra iritsiko da

2013an eta 2014an. Urte osoko langabezia tasa, ordea, gorantz zuzendu da eta %26,9 izango

da 2013an eta %26,7, berriz, 2014an.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak EAEko ekonomiaren 2013ko eta

2014ko zati baterako hazkunde aurreikuspenak gaurkotu ditu. Datu horien arabera, EAEko

ekonomiak 2013an zehar ukituko du hondoa eta hazkunde neurritsuko bilakaera bati ekingo dio

2014an. Zehazkiago adierazita, 2013an ekonomia %1,2 gutxituko da, hots, aurreko

hiruhilekoan espero zena baino hamarren bat gehiago. 2014an, susperraldi leuna hasiko da,

hazkunde positibo txikiekin, gero eta biziagoak izango direnak. Finantzaziorako baldintzak

hobeagoak dira. Halaber, politika fiskala ez da hasieran aurreikusi zena bezain murriztailea

izango eta nazioarteko inguruneak hobera egingo du urratsez urrats. Aurreko guztiak lagunduko

du aldakuntza tasa positiboak berreskuratzen.

Page 20: Txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza aldakuntza tasa negatiboa (%-1,7) izan zuen. Gainontzeko

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

20 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

EAE-KO EKONOMIARAKO AURREIKUSPENAK HIRUHILEKOKA (2013ko maiatza)

Urte arteko aldakuntza tasak

2013 2014

II III IV 2013

I II III IV 2014

BPG -1,7 -1,1 -0,4 -1,2 0,3 0,8 1,0 1,1 0,8

Azken kontsumoa -1,6 -1,2 -0,7 -1,2 -0,2 0,3 0,5 0,7 0,3

Kontsumo pribatua -1,1 -0,7 -0,1 -0,9 0,4 0,9 1,1 1,3 0,9

Kontsumo publikoa -3,3 -3,1 -2,8 -2,2 -2,4 -2,0 -1,9 -1,7 -2,0

Kapital eraketa gordina -4,2 -3,5 -2,2 -3,7 -1,2 -0,4 0,6 1,0 0,0

Barne eskariaren ekarpena -2,2 -1,8 -1,0 -1,8 -0,5 0,1 0,5 0,6 0,2

Kanpo saldoaren ekarpena 0,6 0,7 0,7 0,6 0,7 0,7 0,5 0,4 0,6

Lehen arloa -9,1 17,0 25,3 7,0 31,1 26,1 -5,3 -4,2 11,9

Industria -2,7 -1,9 -0,7 -2,0 0,8 1,3 1,7 2,2 1,5

Eraikuntza -6,1 -5,5 -4,0 -5,6 -3,7 -3,2 -2,0 -1,3 -2,6

Zerbitzuak -0,8 -0,6 -0,2 -0,6 0,2 0,7 1,0 1,2 0,8

Balio erantsi gordina -1,7 -1,2 -0,5 -1,3 0,2 0,6 0,9 1,1 0,7

Ekoizkinen gaineko zergak -1,0 -0,5 0,1 -0,6 0,6 1,3 1,2 1,0 1,0

BPGaren deflatorea 1,4 1,9 1,7 1,6 1,6 1,4 1,8 1,8 1,6

Enplegua -2,6 -2,2 -1,6 -2,3 -1,2 -0,8 -0,4 -0,2 -0,7

Langabezia tasa 13,9 13,7 13,2 13,7 13,0 12,6 12,6 12,5 12,7

Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza.

Barne eskaria izango da oraindik EAEko ekonomiaren puntu ahulena 2013. urtean zehar eta

2014ko erdialdeko hilabeteetan bakarrik hasiko da ekonomiaren hazkundeari ekarpen positiboak

egiten. Kontsumo pribatuari dagokionez, 2013an %0,9 gutxituko dela espero da eta 2014ko

lehen hilabeteetara itxaron beharko da agregatu horretan gehikuntza tasa positiboak ikusi arte.

Enpleguaren egoera txarrak familien errenta gordin erabilgarriaren soldata osagaiaren

beherakada eragingo du, familien kontsumo erabakiak geroratuko dituena. Halaber, 2012ko

irailean indarrean sartu zen BEZaren igoerak eta higiezinen alorreko aberastasunaren

murrizketak kalte egingo diote gastu pribatuaren bilakaerari datozen hiruhilekoetan.

Txanponaren aurkian, egon badaude kontsumoaren gaineko eragin negatibo horiek leundu

dezaketen faktoreak. Haien artean, finantza aberastasun garbiaren hobekuntza, inflazioan

presiorik ez egotea, interes tasa ofizialak apalak izatea eta familien aurrezki tasa jaitsi izana

nabarmendu behar dira.

Kontsumo publiko erreala %2,2 murriztuko da 2013an eta behera egingo du aurreikuspen

honetan kontuan hartu den epealdi osoan zehar. Defizit publikoa gutxitzeko helburuak puntuak

kenduko dizkio hazkundeari, baina eragin negatibo hori motelduko da 2014an zehar. Kapital

eraketa gordinari dagokionez, 2013ko batez besteko tasa %-3,7 izango da eta jaitsiera erritmoa

Page 21: Txostena 1 euskaraz - ogasun.ejgv.euskadi.eus · EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria 2 Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza aldakuntza tasa negatiboa (%-1,7) izan zuen. Gainontzeko

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 21

apalduko du 2014an zehar. Azpiatalka, ekipamendurako ondasunetan eginiko inbertsioak ez du

barne eskariaren laguntza izango eszenategi makroekonomikoaren lehen hiruhilekoetan eta

esportazioak izango dira oinarri nagusia. Desoreka hori 2014an zuzenduko da eta barne

eskariaren suspertzeak adar horretako inbertsioa lagunduko du. Eraikuntzan eginiko

inbertsioak, berriz, doikuntza prozesuari jarraipena emango dio.

Kanpo eskariak ekarpen positiboa, sei hamarrenen ingurukoa, egingo dio EAEko barne produktu

gordinaren hazkundeari kontuan hartu den epealdi osoan zehar. Munduko ekonomiaren

susperraldiak eta lehiakortasunaren bilakaera hobeak esportazioen garapena ahalbidetuko dute.

Kanpoan eginiko salmenten bilakaera nazioarteko merkatuetan eginiko erosketena baino

biziagoa izango da. Inportazioak sendotzen hasiko dira barne eskaria suspertuko denean.

Eskaintzaren ikuspegitik, jarduera adar guztiek, salbuespen bakarra lehen arloa delarik, ekarpen

negatiboa egingo diote EAEko balio erantsi gordinaren hazkundeari 2013. urtean. Industrian eta

zerbitzuetan hobekuntzako joera marraztuko da kontuan hartu den epealdian. Izan ere, urte

arteko hazkunde tasa 2013an %-2,0 izango da industrian eta %-0,6, berriz, zerbitzuetan. Bi

sektore horiek tasa positiboak lortuko dituzte 2014. urtean. Portaera hori ez da eraikuntzara

hedatuko eta arlo horrek desorekak zuzentzeko berariazko prozesuari jarraipena emango dio.

Enpleguari dagokionez, lanpostuen galera leunduko da ekonomia jarduerarako narriadura

txikiagoa aurreikusten delako. 2014. urtean, ekonomiarako espero den suspertzeari esker eta

lan merkatuaren eraginkortasunaren hobekuntzari esker enplegu galera leunduko da eta agian

langabezia tasa jaitsi daiteke. Zehazkiago adierazita, enplegua %2,3 murriztuko da 2013.

urtean eta jaitsiera erritmoa apalduko den arren, aldakuntza tasa positiboak ez dira agertuko

aztertu den epealdi osoan zehar. Beste aldetik, langabezia tasa %13,7ra iritsiko dela 2013an

espero da eta 2014. urtean hasiko da moteltzen.