Unibertsoa · eta gureak, hain zuzen dauka, Esne Bidea izena. Izarrez, gasez, hautsezko lainoz...

1
34 Izarren azpian zerura begira jarri eta hondar ale sentitzea. Unibertsoaren zabala. Eskolan landu al ditugu planetak? Ander Elortegi Garatea Doinua: Zazpiak oihal batetik Zortziko handia Unibertsoa Espazioa ezagutzea gure txikitako nahia. Jantzi trajea, jarri kaskoa eta bota erregaia. Lau, hiru, bi, bat, zero... heldu da abiatzeko garaia begiak itxiz egin dezagun unibertsora bidaia. Mila milioika galaxia daude unibertsoan barrena eta gureak, hain zuzen dauka, Esne Bidea izena. Izarrez, gasez, hautsezko lainoz osatuta dagoena espiral horren beso batean dago eguzki sistema. Eguzkia da sistema honen erdiguneko izarra. Hidrogenoak ta helioak pizten dute bere garra. Landare eta animaliek daukate bere beharra hortik jasotzen da bizitzeko energia ta indarra. Zortzi planeta dira guztira gaur sistema honen parte, eguzkiaren bueltan orbita ezberdin bana dakarte. Harriz eginak Merkurio, Lurra, Artizarra eta Marte; gizakiak ez dauka bakerik bertara iritsi arte. Jupiter eta Saturno, berriz, gasez osatuta daude; Urano eta Neptuno ere egitura horren jabe. Pluton gelditu zen planeta bat izateko dohain gabe tamainaz txiki zelako egin behar izan zuen alde. Beti borrokan ari garenez grabitatearen aurka berriz lur hartu edo aldendu norberak behar du hauta. Ziur norbaitek bere burua orain ilargian dauka denok daukagu gure barruan ezkutuko astronauta.

Transcript of Unibertsoa · eta gureak, hain zuzen dauka, Esne Bidea izena. Izarrez, gasez, hautsezko lainoz...

Page 1: Unibertsoa · eta gureak, hain zuzen dauka, Esne Bidea izena. Izarrez, gasez, hautsezko lainoz osatuta dagoena espiral horren beso batean dago eguzki sistema. Eguzkia da sistema honen

34

Izarren azpian zerura begira jarri eta hondar ale sentitzea. Unibertsoaren zabala.Eskolan landu al ditugu planetak?

AnderElortegiGaratea

Doinua:

Zazpiak oihal batetikZortziko handia

Unibertsoa

Espazioa ezagutzea gure txikitako nahia.Jantzi trajea, jarri kaskoaeta bota erregaia.Lau, hiru, bi, bat, zero... heldu daabiatzeko garaiabegiak itxiz egin dezagununibertsora bidaia.

Mila milioika galaxia daudeunibertsoan barrenaeta gureak, hain zuzen dauka,Esne Bidea izena.Izarrez, gasez, hautsezko lainozosatuta dagoenaespiral horren beso bateandago eguzki sistema.

Eguzkia da sistema honenerdiguneko izarra.Hidrogenoak ta helioakpizten dute bere garra.Landare eta animaliekdaukate bere beharrahortik jasotzen da bizitzekoenergia ta indarra.

Zortzi planeta dira guztiragaur sistema honen parte,eguzkiaren bueltan orbitaezberdin bana dakarte.Harriz eginak Merkurio, Lurra,Artizarra eta Marte;gizakiak ez dauka bakerikbertara iritsi arte.

Jupiter eta Saturno, berriz,gasez osatuta daude;Urano eta Neptuno ereegitura horren jabe.Pluton gelditu zen planeta batizateko dohain gabetamainaz txiki zelako eginbehar izan zuen alde.

Beti borrokan ari garenezgrabitatearen aurkaberriz lur hartu edo aldendunorberak behar du hauta.Ziur norbaitek bere buruaorain ilargian daukadenok daukagu gure barruanezkutuko astronauta.