Download - Unibertsoa · eta gureak, hain zuzen dauka, Esne Bidea izena. Izarrez, gasez, hautsezko lainoz osatuta dagoena espiral horren beso batean dago eguzki sistema. Eguzkia da sistema honen

Transcript
Page 1: Unibertsoa · eta gureak, hain zuzen dauka, Esne Bidea izena. Izarrez, gasez, hautsezko lainoz osatuta dagoena espiral horren beso batean dago eguzki sistema. Eguzkia da sistema honen

34

Izarren azpian zerura begira jarri eta hondar ale sentitzea. Unibertsoaren zabala.Eskolan landu al ditugu planetak?

AnderElortegiGaratea

Doinua:

Zazpiak oihal batetikZortziko handia

Unibertsoa

Espazioa ezagutzea gure txikitako nahia.Jantzi trajea, jarri kaskoaeta bota erregaia.Lau, hiru, bi, bat, zero... heldu daabiatzeko garaiabegiak itxiz egin dezagununibertsora bidaia.

Mila milioika galaxia daudeunibertsoan barrenaeta gureak, hain zuzen dauka,Esne Bidea izena.Izarrez, gasez, hautsezko lainozosatuta dagoenaespiral horren beso bateandago eguzki sistema.

Eguzkia da sistema honenerdiguneko izarra.Hidrogenoak ta helioakpizten dute bere garra.Landare eta animaliekdaukate bere beharrahortik jasotzen da bizitzekoenergia ta indarra.

Zortzi planeta dira guztiragaur sistema honen parte,eguzkiaren bueltan orbitaezberdin bana dakarte.Harriz eginak Merkurio, Lurra,Artizarra eta Marte;gizakiak ez dauka bakerikbertara iritsi arte.

Jupiter eta Saturno, berriz,gasez osatuta daude;Urano eta Neptuno ereegitura horren jabe.Pluton gelditu zen planeta batizateko dohain gabetamainaz txiki zelako eginbehar izan zuen alde.

Beti borrokan ari garenezgrabitatearen aurkaberriz lur hartu edo aldendunorberak behar du hauta.Ziur norbaitek bere buruaorain ilargian daukadenok daukagu gure barruanezkutuko astronauta.