BEGO A LASAGABASTERemakunde.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2015/06/...Argi dagoena da ezin...

3
Nola ikusten duzu Beijingeko Emaku- mearen Munduko Biltzarraren hogei- garren urteurrena? Beijingeko plataforma oso esparru ga- rrantzitsua izan zen, eta eraldaketa- ren arlorik oinarrizkoenetan izan zuen eragina. Herrialdeek hitzemate horiek guztiak bete izan balituzte, gaur egun aurrerapen handia ikusiko genuke ber- dintasunaren arloan. Eremu guztietan emakumeentzako berdintasunaz hitz egiten egongo ginateke, eta mundu orekatuagoan, zorionekoagoan eta baketsuagoan egongo ginateke. Eta, hala ere, aurrerapenak egon badira ere, ez dira izan duela hogei urte nahi zirenak. Alegia, ez da gertatu orduan pentsatu genuen funtsezko eraldake- ta. Beharbada, zenbait arrazoirengatik. Alde batetik, legegintzako aurrerapena egon da, baina ez da lege horien espi- ritua bete, ez dira legeak ezarri. Beste batzuetan, ez da finantzaketarik egon: legeak egin dira, baina ez da baliabi- derik eman horiek gauzatu ahal izate- ko. Legeen esparrua gainditzen duen beste arazo bat da egiturazko oztopoak aldatzeko beharra, belaunaldi askok dakartzaten estereotipoak. Eta prakti- kak aldatzea legeak aldatzea baino as- koz ere zailagoa da. Hori dela eta, orain argi ikusten da lehenik eta behin, kultur aldaketak abiarazi behar direla. Nola hel gaitezke aldaketa horretara? Ez da erraza, baina nazioarteko akor- dioek ez dute balio tokiko praktikekin kontraesanean badaude. Lege arloan, umeak ezkontza goiztiarraren aurka babestuta daude, umearen eskubideen bidez. Hala ere, mundu guztian, lau emakumetatik bat, gutxi gorabehera, 18 urte bete aurretik ezkondu behar da, batez ere Asiako hegoaldean. Ezkontza goiztiarrak neskato baten garapena oz- topatzen du, bai osasunari dagokionez, bai isolamendu sozialari dagokionez, eta etxeko indarkeriarako arriskuan jartzen du, neurri handiagoan. Neska- to horiek ezkontzen direnean, ikasteari uzten diote, eta horrek beren bizitzako aukerak mugatzen ditu, eta pobreziara kondenatzen ditu. Argi dagoena da ezin dugula jarraitu Beijingen egindako Emakumearen Munduko Laugarren Biltzarrean, mun- duko 189 liderrek beren herrialdeetan gizon eta emakumeen arteko es- kubideen berdintasunaren aldeko ekintzarako plataforma abian jartzeko konpromisoa hartu zuten. Biltzar historiko horretatik hogei urtetara, egoe- ra aztertzeko sasoia da. NBE Emakumeen Politiken Atalean egun zuzenda- ri den Begoña Lasagabasterrek bi hamarkadotan gertatutakoaz hitz egin zuen, Emakundek Bilbon antolatu zuen 2015eko Berdintasunerako Foroa prestatzeko mintegian parte hartu zuenean. Zuzenbide komunitarioan, zuzenbide zibilean eta nazioarteko zuzenbi- de pribatuan espezializatutako abokatua da Lasagabaster (Irun, 1962), eta, hamabi urtez, Diputatuen Kongresuko diputatua izan zen eta Talde Mistoko bozeramailea, ganbera horretan. Nazio Batuetan lanean hasi zen, 2008. urtean; lehenengo UNIFEMen (Emakumearentzako Nazio Batuen Garapen Funtsa) eta, gero, NBE Emakumeen barruko postuetan, Politiken atalean; gaur egun, atal horri 2015 osteko garapenerako agenda Beijing +20 oinarri hartuta egitea eskatzen dio. EMAKUNDE 01 BEGOÑA LASAGABASTER NBE Emakumeen Politiken Atalean egun zuzendaria Testua Karolina Almagia Argazkiak Jon Hernáez “Kultur praktikak aldatzea legeak aldatzea baino askoz ere zailagoa da”

Transcript of BEGO A LASAGABASTERemakunde.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2015/06/...Argi dagoena da ezin...

Page 1: BEGO A LASAGABASTERemakunde.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2015/06/...Argi dagoena da ezin dugula jarraitu Beijingen egindako Emakumearen Munduko Laugarren Biltzarrean, mun -

Nola ikusten duzu Beijingeko Emaku-mearen Munduko Biltzarraren hogei-garren urteurrena?Beijingeko plataforma oso esparru ga-rrantzitsua izan zen, eta eraldaketa-ren arlorik oinarrizkoenetan izan zuen eragina. Herrialdeek hitzemate horiek guztiak bete izan balituzte, gaur egun aurrerapen handia ikusiko genuke ber-dintasunaren arloan. Eremu guztietan emakumeentzako berdintasunaz hitz egiten egongo ginateke, eta mundu orekatuagoan, zorionekoagoan eta baketsuagoan egongo ginateke. Eta, hala ere, aurrerapenak egon badira ere, ez dira izan duela hogei urte nahi zirenak. Alegia, ez da gertatu orduan pentsatu genuen funtsezko eraldake-

ta. Beharbada, zenbait arrazoirengatik. Alde batetik, legegintzako aurrerapena egon da, baina ez da lege horien espi-ritua bete, ez dira legeak ezarri. Beste batzuetan, ez da finantzaketarik egon: legeak egin dira, baina ez da baliabi-derik eman horiek gauzatu ahal izate-ko. Legeen esparrua gainditzen duen beste arazo bat da egiturazko oztopoak aldatzeko beharra, belaunaldi askok dakartzaten estereotipoak. Eta prakti-kak aldatzea legeak aldatzea baino as-koz ere zailagoa da. Hori dela eta, orain argi ikusten da lehenik eta behin, kultur aldaketak abiarazi behar direla.

Nola hel gaitezke aldaketa horretara?Ez da erraza, baina nazioarteko akor-

dioek ez dute balio tokiko praktikekin kontraesanean badaude. Lege arloan, umeak ezkontza goiztiarraren aurka babestuta daude, umearen eskubideen bidez. Hala ere, mundu guztian, lau emakumetatik bat, gutxi gorabehera, 18 urte bete aurretik ezkondu behar da, batez ere Asiako hegoaldean. Ezkontza goiztiarrak neskato baten garapena oz-topatzen du, bai osasunari dagokionez, bai isolamendu sozialari dagokionez, eta etxeko indarkeriarako arriskuan jartzen du, neurri handiagoan. Neska-to horiek ezkontzen direnean, ikasteari uzten diote, eta horrek beren bizitzako aukerak mugatzen ditu, eta pobreziara kondenatzen ditu. Argi dagoena da ezin dugula jarraitu

Beijingen egindako Emakumearen Munduko Laugarren Biltzarrean, mun-duko 189 liderrek beren herrialdeetan gizon eta emakumeen arteko es-kubideen berdintasunaren aldeko ekintzarako plataforma abian jartzeko konpromisoa hartu zuten. Biltzar historiko horretatik hogei urtetara, egoe-ra aztertzeko sasoia da. NBE Emakumeen Politiken Atalean egun zuzenda-ri den Begoña Lasagabasterrek bi hamarkadotan gertatutakoaz hitz egin zuen, Emakundek Bilbon antolatu zuen 2015eko Berdintasunerako Foroa prestatzeko mintegian parte hartu zuenean. Zuzenbide komunitarioan, zuzenbide zibilean eta nazioarteko zuzenbi-de pribatuan espezializatutako abokatua da Lasagabaster (Irun, 1962), eta, hamabi urtez, Diputatuen Kongresuko diputatua izan zen eta Talde Mistoko bozeramailea, ganbera horretan. Nazio Batuetan lanean hasi zen, 2008. urtean; lehenengo UNIFEMen (Emakumearentzako Nazio Batuen Garapen Funtsa) eta, gero, NBE Emakumeen barruko postuetan, Politiken atalean; gaur egun, atal horri 2015 osteko garapenerako agenda Beijing +20 oinarri hartuta egitea eskatzen dio.

EMAKUNDE 01

BEGOÑALASAGABASTER

NBE Emakumeen Politiken Atalean egun zuzendaria

Testua Karolina AlmagiaArgazkiak Jon Hernáez

“Kultur praktikak aldatzea legeak aldatzea baino askoz

ere zailagoa da”

Page 2: BEGO A LASAGABASTERemakunde.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2015/06/...Argi dagoena da ezin dugula jarraitu Beijingen egindako Emakumearen Munduko Laugarren Biltzarrean, mun -

emakumeez hitz egiten desberdinta-sunera garamatzaten gainerako kon-tu guztiak kontuan izan gabe: arraza, pobrezia etab.; izan ere, nahiz eta, orokorrean, aurrerapen bat egon dai-tekeen, aurrerapen horretatik at zein geratu den aztertzen denean, ikusten da, emakumeak izateaz gainera, po-break ere badirela, edo indigenak, edo landatarrak edo minusbaliotasunen bat dutenak... Plan nagusia behar da, eko-nomia garapen jasangarrirantz eral-datzeko. Horrek baino ez du ekarriko genero-berdintasuna, eskubideak eta emakumeen ahalduntzea.

Zergatik da hain zaila berdintasunaren aldeko legeen ezarpena?Lehenengo eta behin, baliabideek egi-ten dute huts. Neskatoen hezkuntza-rako eskubidea aldarrikatzen baduzu, egitura oso bat indartu behar duzu eta, horretarako, inbertsioa egin behar da. Neskato horiek 13 urterekin ikasteari uzten badiote, ur bila joan behar du-telako, beren etxeetan saneamendua eta txorrotako ura jarri beharko duzu... Aztertu behar da zergatik neskato ho-riek ez duten ikasten, eta orain arte be-ren ardurapean izan diren oinarrizko behar horiek bete beharko dira. Alegia, hezkuntzarako sarbidea izatea nahi ba-dugu, osasunerako, lanerako eta, az-ken batean, bizitza duinerako ere izan beharko dute. Bigarrenik, sarritan, legeak gauzatu behar dituztenak izaten dira legearen izaeraz bestelako pentsamoldea du-ten pertsonak, eta hori ere arazo dugu. Gainera, oraindik ere lege diskrimina-tzaile ugari dago. Herrialde askotan, emakumeak, oraindik ere, ezin dituzte oinordeko izendatu... Orain guri ikara-garria gertatzen zaigu hori, pentsaezi-na, baina nik 52 urte ditut eta gogora-tzen dut, 1982. urte inguruan, Espainian legea aldatu zen sasoi hura, emaku-meek negozioa ireki ahal izateko edo senarrak esku hartu gabe pasaportea eskuratu ahal izateko. Ez da hainbeste denbora igaro. Hori bizi izan dugu; ezin gaitu harritu planetako beste leku ba-tzuetan gertatzen ari izatea. Orain arte ikusi dugu kontua ez dela bakarrik legeak aldatzea, dirua ere behar da horiek ezartzeko eta, batez ere, hori hala izateko bultzada eman-go duen gizartea ere behar da. Kon-

tua da emakumeek ez daukatela ahots nahikorik gehien behar dan lekuetan, alegia, legeak bozkatzen eta aplika-tzen diren lekuetan. 1990ean estatuko edo gobernuko 12 emakumezko buru zeuden, eta, 2015ean, 19 baino ez. Ho-rrela jarraitzen badugu, beste 50 urte beharko ditugu parekotasuna lortzeko. Hamar parlamentaritik zortzi, mundu osoan, gizonezkoak dira. Emakumeek ordezkaritza gutxi dugu lidergo politi-koan; ez dugu ordezkatzen guztizkoa-ren ehuneko 22 baino gehiago.

Badakigu aurrerapenak izan direla az-ken hogei urteotan. Baina, egon al dira atzerapausoak ere?Bai. Kasu batzuetan, krisiagatik; beste batzuetan, ideologia batzuen estremis-moagatik. Baina, herrialde batzuetan, atzerapausoak ikusten ari gara. Da-goena babestu eta aurre egitea lortu behar dugu, baina atzerapausoak ere

badaudela argi izan behar dugu. Eta ez nabil bakarrik garapen bidean dau-den herrialdeez hitz egiten. Erresuma Batuko aurrekontuak aztertuz gero, argi ikusten da nola egin duten behera emakumeentzako enpleguek, eta hori zuzenean dago gizarte-zerbitzuetako murrizketekin lotuta. Ekonomia- eta finantza-krisiak orain arte ustez lor-tuta geneuzkan eskubide batzuetan atzerapausoa ekarri du. Munduko eko-nomia ez dabil emakumeentzat. Mun-du-mailan, lan beragatik, gizonezkoek baino % 24 gutxiago kobratzen dute, batez beste. Turkian, arraila % 75ekoa da, eta Alemanian % 49koa, etxeko ordaindu gabeko lana zenbatuz gero. Hori emakumeek bizitzan zehar bizi duten pobreziaren funtsezko kausa da. “Amatasunaren oinazea” da, eta ema-kumeengan baino ez du eragina. Argi dago emakumeek seme-alabak dituz-

tenean, soldataren arraila zabaldu egi-ten dela. AEB da ELGAn nazio-mailan amatasunagatiko lizentzia ordaindua ematen ez duen herrialde bakarra, nahiz eta estatu batzuek beren xeda-penak dituzten. Umeak zaintzeko eta laguntzeko zerbitzuak garestiak diren kasuetan eta laguntza publikoa gu-txienekoa denean, lan ordaindua eta ez ordaindua konbinatzea ia ezinezkoa da, batez ere errenta baxuak dituzte-nentzat.

NBEren datuen arabera, 2014. urtea bereziki iluna izan zen...Bai, emakume eta neskatoen artean, biktima-kopuru handia erregistratu zuelako. Emakumeen eskubideei zu-zenean bideratutako indarkeriazko es-tremismoak nabarmen gora egin duela ikusi dugu; hezkuntzara eta osasunera jotzeko eskubideak mugatu dira, bizi-tza ekonomikoan eta politikoan duten parte-hartzea murriztu da, beren gor-putzak eta bizitzak kontrolatzen saiatu dira, eta indarkeria izugarria jazarrarazi diete. Mendebaldeko Afrikan, ebola-ren krisiak hildako asko eragin zituen komunitateetan, eta eragina izugarria izan zen emakumeengan. Iaz, alde positiboa ere izan zuen: ebazpen berriak sortu ziren, gatazke-tan sexu-indarkeriari aurre egiteko konpromiso politikoak, bakea lortzeko emakumeen ahalduntze ekonomikoari buruzko adierazpenak eta Armen Mer-kataritza Tratatuan genero-indarkeriari buruzko irizpidea hartu ziren. Baina, azken batean, prozesu gutxiago eta emaitza gehiago behar dugu. Emaku-meen, bakearen eta segurtasunaren gaiak, oraindik ere, bigarren mailako ardura gisa tratatzen dira, eta gizonez-ko armatuek jarraitzen dute gai “errea-lak” izenekoak betetzen. Eta gai honi esleitutako baliabideak, oraindik ere, ez dira nahikoak.

Zein da NBE Emakumeen rola eta nola funtzionatzen du?Erakunderik gazteena da Nazio Batuen sistema osoaren barruan. Oso bitxia da; izan ere, Europar Batasuneko kide diren herrialdeek koherentziaren zer-bitzura dagoen erakundea izatea nahi zuten, pixka bat denetarik egingo zue-na. Hori oso egokia da, horrela NBEren funtzioen barruan rola ezar daitekee-

EMAKUNDE 02

“Kontua ez da bakarrik legeak

aldatzea, dirua ere behar da horiek

ezartzeko”

Page 3: BEGO A LASAGABASTERemakunde.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2015/06/...Argi dagoena da ezin dugula jarraitu Beijingen egindako Emakumearen Munduko Laugarren Biltzarrean, mun -

lako. Arauzko funtzioa dugu, arau be-rriak egiten lagun dezakegu, eta horiek monitoreatu, baina sistemaren barruan koordinatzeko egitekoa ere badugu. Saiatzen gara gainerako agentziek ge-nero-berdintasunaren inguruan egiten dutena ikusten eta herrialdeek arauak bete ditzaten.

Zein dira rol hori betetzeko dituen zail-tasun nagusiak?Genero berdintasunak edozein gizar-tetako egitura-nukleoan du eragina, eta edozer aldatu nahi duzula ere, beti egoten dira oztopoak. NBE Emakumeak anbizio handiarekin sortu zen, baina krisi ekonomikoan harrapatu gintuen, bete-betean. Eta emaitza kualitatiboa izateko behar zen inbertsioa ez da gertatu. Estatu kideek ezarri zuten, gu-txienez, 500 milioi dolar esleituta edu-ki behar zituen erakundea izan behar zela, eta, gaur egun, erdia daukagu. Baina ardatz bat eta aginte argia dugu, eta, oraingoz, pozik gaude.

Zer helburu ezarri dira aurtengo urte-rako?

Hau urte erabakigarria da. Erronka handiak ditugu: mundu-mailan, da-tozen hamabost urteotarako agenda egitea; Beijingekoa aztertzea; egin behar dena eta egin behar ez dena ezartzea; emakumeak gatazketan eta gatazka ondokoetan duen rola azter-tzen jarraitzea... Azken batean, Nazio Batuen hiru ardatzetan eragiten ari gara: garapena, bakea eta giza es-kubideak. Hiru ardatz horiek, erabat lotuta daude; izan ere, munduko po-pulazioaren erdia emakumezkoa da. Gatazkak saihestu behar dira, gataz-ken ondoren zer gizarte eraikitzen den ikusi behar da... Kasu oso interes-garriak daude, besteak beste, Ruanda-koa. Haren eraikuntzan, uste izan zen emakumeak bakea ezartzeko ezinbes-tekoak izan zirela, eta hauteskunde-sistema ezarri zen, eta, horretan, ema-kumeentzako aulkien % 34 gorde zen, eta, horrela, Ruandako parlamentuan % 64, gaur egun, emakumezkoak dira. Emakumeen zeregina funtsezkoa da, halaber, ekonomiaren garapenean, eguzki-energiaren gaian... Guztia dago elkarri lotuta, eta guk gobernue-

kin, NBEko gainerako agentziekin eta gizon eta emakumeekin lan egin nahi dugu.

Ia hamarkada bat daramazu Ameri-ketako Estatu Batuetan bizitzen. Nola ikusten duzu, urrunetik, Euskadiren egoera, berdintasunaren arloan? Zer erronka ezarri beharko genioke geure buruari?Nire ustez, Euskadik nahiko aurrera egin du gauza askotan. Oso gai garran-tzitsua da emakumeek erabakitzeko eremuetan duten parte-hartzea. Lehe-nengo Eusko Legebiltzarrari eta orain-goari begiratzen badiegu, argazkia zu-ri-beltza izatetik, koloretakoa izatera igaro da, 25 urtetan. Eta hori funtsez-koa da; erabakiak hartzen diren lekuan egon behar dugulako, dela eremu pu-blikoan, dela enpresa pribatuan, dela etxean. Horrek garrantzi handia du. Baina horrek ez du esan nahi arazorik ez dagoenik: arazoak daude lana eta familia uztartzeko orduan, indarkeria dago... Euskal gizarteak ere arazo ho-riek baditu eta, arazo horiek konpon-tzeko, erronkak ezarri behar dira.

EMAKUNDE 03