UNAI BEROIZ IGERILEKU NATRALAK...afrikar musika elementuak bar-neratuta berezko generoa da egun,...

8
2018ko irailaren 21a, Ostirala Zenbakia: 489 Nazioarteko inprobisazio bira Urriaren 9an hasiko da, Iruñeko Zentral aretoan, punto kuba- noa, Argentinako payada eta bertsoa uztartuko dituen jaial- dia. Ez galdu inprobisazioan murgiltzeko aukera! 2. ORRIA UDARARI AGUR ESATEKO Varios jóvenes lanzándose al río Arga desde el puente en la zona de Irotz, en el puente del Camino de Santiago. UNAI BEROIZ IGERILEKU NATURALAK Uretan Nafarroako Gobernuak gomendatzen dituen lekuez aparte, edozein herri edo erreka bazterretan topatu ditzakegu freskatzeko leku egokiak. 4-5. ORRIAK HISTORIAREN TXOKOA ROBERT REDFORD, BIZITZA OSO BAT ZINEARI LOTUTA 8. ORRIA NAFARROAN BARRENA UREDERRAREN ITURBURUA, BISITATU BEHARREKO LEKUA 6. ORRIA

Transcript of UNAI BEROIZ IGERILEKU NATRALAK...afrikar musika elementuak bar-neratuta berezko generoa da egun,...

Page 1: UNAI BEROIZ IGERILEKU NATRALAK...afrikar musika elementuak bar-neratuta berezko generoa da egun, Kuban oso bizirik dagoe-na. Inprobisatzaileak bakarka edo binaka aritzen dira, eta

2018ko irailaren 21a, OstiralaZenbakia: 489

Nazioarteko inprobisazio biraUrriaren 9an hasiko da, Iruñeko Zentral aretoan, punto kuba-noa, Argentinako payada eta bertsoa uztartuko dituen jaial-dia. Ez galdu inprobisazioan murgiltzeko aukera! 2. ORRIA

UDARARI AGUR ESATEKO

Varios jóvenes lanzándose al río Arga desde el puente en la zona de Irotz, en el puente del Camino de Santiago. UNAI BEROIZ

IGERILEKU

NATURALAKUretan Nafarroako Gobernuak gomendatzen dituen lekuez aparte, edozein herri edo erreka bazterretan topatu ditzakegu freskatzeko leku egokiak. 4-5. ORRIAK

HISTORIAREN TXOKOA

ROBERT REDFORD, BIZITZA OSO BAT ZINEARI LOTUTA

8. ORRIA

NAFARROAN BARRENA

UREDERRAREN ITURBURUA, BISITATU BEHARREKO LEKUA

6. ORRIA

Page 2: UNAI BEROIZ IGERILEKU NATRALAK...afrikar musika elementuak bar-neratuta berezko generoa da egun, Kuban oso bizirik dagoe-na. Inprobisatzaileak bakarka edo binaka aritzen dira, eta

22018ko irailaren 21a, Ostirala

KULTURA Bertsolaritza

NAHASTE-BORRASTE

JAIALDIAK

NAK musika garaikidearen jaialdia gaur hasiko da

Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiaren (NAK 2018) hirugarren edizioa egingo da Iru-ñean gaurtik irailaren 29ra. Jaialdi hau Nafa-rroan musika garaikideko lanak estreinatu eta hedatzea ahalbidetzen duten ekimenak sustat-ze aldera, eta konpositore eta interpreteei lant-ze aldera sortu zen. Baluarte, Kondestable Civi-voxa, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontser-batorioan, Civican eta CTL Zentroa egingo dira diziplina anitzeko programaren barruan egin-go diren hitzaldiak, lantegiak eta kontzertuak. 100 musikari baino gehiagok parte hartuko dute, besteak beste, CMC Garaikideak, Coro Funda-

ción Atena, Ensemble Kuraia, Nafarroako Goi Mailako Musika kontserbatorioa eta “Pablo Sara-sate” Musika kontserbatorioa profesionalaSer-gio Blardony, Prado Pinilla, Marta Azparren, Oskar Alegria Suescun eta Alberto Cañada, Garaikideak Musika Garaikidearen Zentroak sustatu du NAK 2018, eta Iruñeko Udalaren Civi-vox Sarearekin batera antolatu da.

IKUSKIZUNAK

MTV sariak Bizkaian ospatuko dira aurten

Urriaren 29tik azaroaren 4an BECen Europe Music Awards sariak banatzen diren arte, hain-bat kontzertu egongo dira; besteak beste, “kon-tzertu erraldoi” bat azaroaren 3an San Mamesen.

MTVk azaroaren 4an BEC Barakaldoko erakusta-zokan MTV EMA Europe Music Awards sariak banatu aurretik, telebista kateak hainbat kontzer-tu antolatuko ditu urriaren 29tik azaroaren 3ra Barakaldon, Durangon, Getxon eta Bilbon. Aste-lehenean, urriak 29, Barakaldoko Herriko Plazan doako kontzertua emango dute talde hauek: La Pegatina, Muchachito, Iseo & Dodosound eta Revolta Permanent. Biharamunean, asteartea-rekin, Durangora, Landako Gunera, iritsiko da musika, Mala Rodriguezen, Nathy Pelusoren, Brisa Fenoyren eta Aneguriaren eskutik. Asteazkenean, Getxoko Portu Zaharrean, Wolf Alice, Belako, La Casa Azul eta WAS taldeak ikusteko parada izan-go da, eta ostegunean hitzordu bikoitza egongo da Bilbon: Los Planetas taldearen emanaldi akus-tikoa Arriaga antzokian eta Lori Meyersen kon-tzertua Kafe Antzokian. EITB.EUS

INPROBISAZIOA, KUBA ETA ARGENTINATIK ETXERA‘Nazioarteko Inprobisatzaileen bira’ Urriaren 9an abiatuko da, Iruñean, punto kubanoa, payada argentinarra eta bertsoa uztartuko dituen bira.

Iñaki Azkona (Iruñeko Udaleko euskara teknikaria), Maider Beloki (Iruñeko Udaleko kultura zinegotzia) eta Julio Soto (bertsolaria). PATXI CASCANTE

Diario de Noticias

Punto kubanoa, Argentinako payada eta bertsolaritza; bakoitza beretik, baina soka

berari helduta: inprobisazioa. Hala arituko dira datorren urriaren 9an Iruñeko Zentral aretoan abiatuko den Nazioarteko Inprobisatzaileen Birako parte hartzaileak, Tomasi-ta Quiala kubatarra, Araceli Argüe-llo payadorea eta Julio Soto eta Maialen Lujanbio bertsolariak. Mintzola Ahozko Lantegiak eta Lanku Kultur Zerbitzuak elkarla-nean sortutako ekimenak, Iruñeko Udalaren laguntzarekin, nafar hiri-burua izango du abiapuntu, urria-ren 14ra arte luzatuko den eta Euskal Herriko hainbat eszenato-kitara eramango dituen birari ekin

aitzinetik. Maider Beloki Iruñeko Udaleko

kultura zinegotziak ekitaldiaren aurkezpenean azaldu bezala, Iru-ñeko saioa doakoa izango da eta Iker Iriarte izango du gai-jartzaile.

Eszenatokiko lau sortzaileek elkar ulertu dezaten, bestalde, Madda-len Arzallus eta Irati Majuelok bertsolari-itzultzaileen papera egingo dute. Sotok berak erran bezala, bertsolari bezala “erronka

polita izango da ikuskizunean par-te hartzea”.

“Luxua, opari bat da bertan kan-tatzeko aukera izatea”, azpimarra-tu zuen egun Nafarroako txapeldu-na den Gorritiko bertsolariak.

AZPIMARRATZEKO

3 Punto kubanoa: Espainieraz

egiten den Kubako kantu inrpo-

bisatua. Andaluzia eta Kanariar

Uharteetako jatorria izanik ere,

afrikar musika elementuak bar-

neratuta berezko generoa da

egun, Kuban oso bizirik dagoe-

na. Inprobisatzaileak bakarka

edo binaka aritzen dira, eta

inprobisatzen ari diren heinean,

estrofen arteko tarteak musika-

riek betetzen dituzte, lautea,

gitarra espainola, tres kubatarra

eta tinplea bezalako tresnekin.

3 Payada:Argüelloren eskutik era-

kutsiko den payada, aldiz,

Argentina, Uruguai, Paraguai,

Brasil eta Txilen (paya) ematen

den kantu inprobisatua da, gita-

rraren laguntza izan ohi duena

eta bakarka edo lehian inprobi-

satzen dena, kopla neurri des-

berdinak erabiliz.

“Inprobisazioa mundu mailan pra-ktikatzen den zerbait da. Horrek kulturalki aberasten gaitu, gure herria aberasten du eta sortzaile bezala ere aberastuko gaitu”.

Aipatu bezala, Iruñeko saioan Maialen Lujanbio egungo Euskal Herriko txapelduna izango du bertsokide Sotok, Inprobisatzaileen Nazioarteko Bira osatuko duten hurrengo saioetan Amets Arzallus (Hendaia), Xabi Igoa (Aramaio) eta Jone Uria (Getxo) bertsolariak ere tartekatuz joanen diren bitartean. Hurrengo saioei dagokienez, urria-ren 10ean Erandion, 11n Hernanin, 12an Gasteizen, 13an Baionan eta 14ean Donostian izango dira. Tokian-tokiko erakundeen lagun-tza izateaz gain, Donostia 2016 du babesletzat ekimenak.

Page 3: UNAI BEROIZ IGERILEKU NATRALAK...afrikar musika elementuak bar-neratuta berezko generoa da egun, Kuban oso bizirik dagoe-na. Inprobisatzaileak bakarka edo binaka aritzen dira, eta

2018ko irailaren 21a, Ostirala 3

IKASTETXEAK IPARRALDE BHI

SAN JORGEK ATEAK IREKI

DIZKIO D EREDUARISei lerro berri Iparralde ikastetxeak Bigarren Hezkuntzako D ereduko 1 eta 2 mailak zabaldu ditu, 160 ikasle eta 22 irakasle berri gehituz

San Jorgeko atari berria. ARGAZKIA: IÑAKI PORTO

Diario de Noticias

Ikasleetako batzuk, ikasturte berria bakarrik ez eta eraikin berria estra-ineko aldiz erabiltzeko aukera izan

dute. Hala izan da San Jorgeko Ipa-rralde ikastetxekoen kasua. Izan ere, D ereduko ikastetxean bilakatu da aurten, eta guztira DBH-ko 6 lerro ditu (ez du batxilergoa eskainiko). Halaber, bestelako ekintzetara zuzen-duriko 10 ikasgela ditu (musika, zien-tzietako laborategia, plastika, tekno-logia, informatika…) eta gainera libu-rutegia, soinketa-lekua, administra-ziorako gunea eta bestelako espazioak ditu. Den-dena eraikinak dituen barruko 5.300 metro koadrotan eta

AZPIMARRATZEKO

3 Ingurugiroa: Kontutan izan da

eguzkiaren kontrola. Metalezko

hegalak jarri zaizkie hegoaldera

ematen duten leihoei, eta aldiz

hormigoikoak jarri dira aurrealde

bietan. Modu horretan, urteko

garai desegokienetan ere eguzki-

izpien eraginik ez dute izanen.

Luzera prismatikoko bolumenaz

osatua dago zentroa eta hortik

irteten dira bigarren mailako bolu-

menak. Hegalak eta eman

zaizkion koloreak kontutan hartu-

ta arkitektura atsegina, dibertiga-

rria eta iradokitzailea lortu delarik.

inguruak hartzen duena kontutan izanda, 8.745 m koadroko lur-zatia da, helburu horretarako Iruñeko Uda-lak emandakoa.

3.ardatz hezigarri Helburu pedagogikoen zerbitzura jarri da arkitektura-diseinua, eta ez alderantziz. Loris Malaguzzi hezitzai-le aski ezagunak esana da hezkunt-zak hiru ardatz-hezigarri dituela: hau-rraren ikaskideak dira lehena, hel-duak (gurasoak, irakasleak, tuto-reak…barne) bigarren ardatza dira eta hirugarrena ingurua bera da. Iparral-de zentroa, horregatik, Hezkuntza Departamentuak proposaturiko metodologia pedagogikoak ahalbide-

ratzeko espazioa da: ikasgela bikoi-tzekin, maila baxuko leihoak ditu, panel mugikorrak, ikasgelen arteko barne-komunikazio kanala, kanpoal-de hezigarria, antzoki txikia...

Eraikinak gainera, Nafarroako Gobernuak duen zuntz optikora du konexioa. Azken belaunaldiko WIFI sarea du, Internet konexioa berma-tzeko. Horretarako jakina, informati-ka ekipamendua jarri da, irakasleen jardunaren garapenean laguntzeko edota kudeaketan erabiltzeko. Moni-tore interaktiboak ditu, gainontzeko DBH zentroetan bezala.

Eraikinak aisialdirako kanpoalde handia du. Kiroldegi babestua du 44x22 pistarekin. Belardi zabalak eza-

rri dira, kanpo higiezin egokiekin. Kanpo diseinuak kaleko jolas ekime-nak eta ikasgaietan erabiltzeko pentsatuak izan dira.

Iparralde Hezkuntzaren eraikin berri denen modura, energia-eragin-kortasuna lehenetsi da eta ikastetxea unitate bateratu moduan egin da, ale-gia, proiektua eraikin burujabea iza-nen zelakoan diseinatu zen. Energia kontsumoa zeharo gutxitu da eta A mailako energia-ziurtagiria izanen du. Eraikitze materialetan horrega-tik lodiera handiko isolamendu sis-temak erabili dira, beirate hirukoi-tzak, estalki metalikoa, eguzki babe-sak jarri dira eta errendimendu altuko instalazioak. ■

Page 4: UNAI BEROIZ IGERILEKU NATRALAK...afrikar musika elementuak bar-neratuta berezko generoa da egun, Kuban oso bizirik dagoe-na. Inprobisatzaileak bakarka edo binaka aritzen dira, eta

42018ko irailaren 21a, Ostirala

GAUR EGUN Bainu-leku naturalak

PUTZU ETA IGERILEKU

ALTERNATIBO HOBERENAFreskatzeko lekuak Nafarroako geografian barrena, batez ere gazteenen gozamenerako izan ohi diren bainu-leku andana topatu ditzakegu. Hemen doa gure proposamena.

Arga ibaiaren presa, Iruñean. J. BERGASA

J.I.C./A.M.

Kontrolatutako 12 bainu-lekuen zerrendaz aparte, asko dira herri eta mendietan aurkitu ditzake-

gun igeri egiteko lekuak, izan erreka bazterrak edo putzuak. Erreka duen herri bakoitzean aurkitu dezakegu txokoren bat, izan ere. Erraten den bezala, aurkezten dizuegun zerrenda honetan ez daude diren guztiak, bai-na daudenak badira. Urtez-urte, hala ere, beti badago nobedaderen bat. Udako azken printzetaz gozatu deza-kegu oraindik! 11- Lamiarrita, Arizkunen: Baztango herri honetan, sakontasun nahikoa

Todos los que se señalan

se usan para refrescarse

pero habrá muchos más

desconocidos

duen putzu hau topatu dezakegu, pla-zatik hurbil. 2- Beartzun: Agozpeko presa leku ezin hobea da, Elizondotik 4 kilometrota-ra. 3- Xorroxin: Baztan errekaren sorbu-rua, Erratzun. Edertasun handiko txo-koa da. 4- Bergara: Arizkunen. Errepide nagu-sitik jota, oinezko bidexka bat jarrai-tuz iristen gara lehen presa bat zeukan erreka bazter honetara. 5- Laurentx: Arizkunera sartzeko bidegurutzearen alboan dauka sarbi-dea. 6- Leurtzako urtegia: Urroz eta Bein-tza-Labaienen, babestutako lekua da.

7- Eroaren putzua: Elbeten, Errotabe-rriko bidetik jota. Bisitariak gehiegi maite ez zituen emakume batengatik deitzen zaio horrela. 8- Apaizen putzua: Elbeten, aurrekoa-ren alboan dago. 9- Barberenea putzua: Elbeten aurki-tu dezakegu hau ere. Bere izena, ondoan duen etxetik datorkio, eta honen baratza gurutzatuta iristen da. Zerrenda honetako sakonenetako bat dugu. 10- Makala: Giltxaurdin, Elizondon aurkitzen da. 11- Elizondo: Errota zaharraren eta Minuartearen artean kokatzen da. 12- Aranea: Baztan ibaiaren ibaiada-

rra, Erratzutik Izpegira bidean. 13- Askanburu putzua: Amaiurren, herrira sartzeko zubiaren ondoan. 14- Lekaroz-Irurita: Egungo Loizu hil-tegiko zubiaren ondoan. 15- Igantzi: Berrizaunen, zentral elektrikoaren ondoan. 16- Lesaka: Herriaren erditik igarot-zen den Onin errekan. 17- Doneztebe: Intzakardiko parajean, herriaren erdian. 18- Iturriederra: Elizondon. Merende-roa duen putzu bat da. Elizondotik kilometro batera, Beartzunera bidean dagoen Berro auzoan. 19- Sunbilla: Bidasoaren bidea jarrai-tuz, presa zaharra zegoen lekuan.

En cada pueblo y en cada

río hay un pequeño rincón

donde los vecinos se

bañan desde hace siglos

Page 5: UNAI BEROIZ IGERILEKU NATRALAK...afrikar musika elementuak bar-neratuta berezko generoa da egun, Kuban oso bizirik dagoe-na. Inprobisatzaileak bakarka edo binaka aritzen dira, eta

2018ko irailaren 21a, Ostirala5

220- Ubagua erreka: Riezuko putzua Lezaundik lau kilometrotara dago. 21- Urdalurreko urtegia: Alsasun. 22- Elgorriaga: Ezkurra errekako pre-san. 23- Auritz: Kale nagusiaren atzeko aldean, errekara sartzeko bidea dago. Berdegune bat daukan putzu bat da. 24- Oiarburu. Auritzen bertan, izen bereko errekak igerileku naturalak dauzka. 25- Ezkaroze: Salazar errekako igeri-leku naturalak. 26- Oroz-Betelu: Igerileku naturala badago, eta barbakoa egiteko lekua ere. 27- Usun: Salaraz errekan bertan, San Pedro zubiaren alboan. Arbaiungo arroilatik hurbil dago. 28- Irunberriko arroila: Irati errekan ura oso hotza dator, errekan gora dagoen Itoiz efektuagatik. 29- Esako zingira: Leireko bailararen oinetan. Bainuetxe zaharraren parte zen iturburua dago bertan, eta zingi-rak sakontasun handia ez daukan arren, esperientziaz gozatzeko leku ezin hobea da. 30- Urrobi erreka: Auritz eta Aurizbe-rri herrien artean, Urrobi kanpinaren eremutik igarotzen denean. 31- Zunzarren: Putzu naturala. 32- Nagore: Itoitzeko zingiran. 33- Areta erreka: Ripodasen, makaldi ederra eta haurrentzako lekua dauka. 34- Mendigorria: Arga errekak Sala-do errekarekin bat egiten duen pun-tuak kokatzen da, Andelos bidean. Zubia gurutzatu eta eskuineko bide-tik jarraitu behar da. 35- El Soto: Melidan kokatzen den ere-mua. Herriaren mendebalderantz zuzentzen den bidea jarraituz iristen da. Sarbide ona dauka, behin herritik atera eta Caparroso aldera jotzen duen bidetik. 36- Berbintzana: Udaletxearen ondoan, honen atzetik, errekara iris-ten gara. Arga ibaia zabal jaisten da leku honetatik, eta sakontasun nahi-koa dauka. Piraguismoa egiteko ere aprobetxatzen duenik badago. 37- Miranda Arga: Herriaren ondoan. 38- Zuñiga: Ega ibaian. 39- Murieta: Herri honetatik ere Ega ibaia igarotzen da. 40- Putzu borobila: Tafallatik igaro-tzen den Cidacos errekan. 41- Puiuko putzua. 42- Lorreko zingira: Cascantetik 3 kilo-metrotara dagoen paradisu naturala da. Artifizialki betetako urtegi natu-rala da. 43- Fiteroko urtegia. 44- El Bocal: XVIII mendeko Aragoi kanal inperiala hasten den lekuan, Fontellas herrian. Bertara iristeko, Tuteratik Zaragoza aldera doan erre-pidea hartu behar da, eta 5 kilometro-tara kokatzen den Fontellasera iritsi. 45- La estanquilla: Corellan, herria-ren kanpoaldean kokatzen da. Arran-tza egiteko ere erabili ohi da. 46- Tutera: Ebro ibaian, izen bereko zubiaren alboan. Tuterako erdialde-ra jo behar dugu iristeko, Prao pasea-lekura.

Gazteak Ega ibaian, Lizarrako bestetan. U. BEROIZ

Iruñea eta Iruñerrian ez daude kontrolatutako igerilekurik, baina herritarrek euren aisialdirako era-biltzen dituzten hainbat putzu eta erreka bazter aurkiu ditzakegu. Hala ere, uraren kalitatea ez dela nahikoa ohartarazi dute gobernu-tik, eta leku hauetan egiten diren

Iruñerrian aurkitu ditzakegun bainu-leku naturalakjauzi akrobatikoei dagokienez ere arduratsu agertu dira administra-zioan. Hauek dira lekuak:

448- Pasagunea: Igerileku Klubaren alboan.

49- Aranzadi:Arrotxapean. 50- Landabeneko presa: San Jor-

ge.

51. Zabaldikako zubia: Argan. 52- Soraureneko zubia: Arga

ibaian. 53- Uharteko presa: Zokorena. 54- Irotzeko zubia: Santiago

bidean. 55- Ardanazeko putzua. 56- Arre.

57- Ezkorizeko putzua:Zolinan. 58- Orikaineko hondartza: Azoze-

tik sartuta.. 59- Martiket: Atarrabia eta Uhar-

te artean. 60- Cuatrovientos: Bainu-leku bai-

no, aisialdi gune bezala prestatuta dago.

Arga ibaia, Uhartetik igarotzen denean. J. BERGASA

Page 6: UNAI BEROIZ IGERILEKU NATRALAK...afrikar musika elementuak bar-neratuta berezko generoa da egun, Kuban oso bizirik dagoe-na. Inprobisatzaileak bakarka edo binaka aritzen dira, eta

62018ko irailaren 21a, Ostirala

NAFARROAN BARRENA Urederraren iturburua

Urbasako putzuak fenomeno kars-tikoaren ondorioz sortzen dira, ura arroketako pitzaduretatik irazten baita lurraren erraietatik behin eta berriro sortuz. Ur horien tonalitate berezi hori izango zen segur aski ibaiari Urederra izena jarri zion pertsona inspiratu zuena. Baina uraz gain, espazio natural hau osatzen duten flora eta fauna aniztasuna ere aipatzekoak dira: pagoak, haritzak, zumarrak, astigarrak, haginak eta hurritzak, beste landare-espezie ba-tzuen artean, eta putreak, sai zuriak, miruak, mirotzak eta erroiak, ani-

Urbasako lur karstikoaren ondorioz sortzen diren putzuakmalia erreinuaren protagonisten artean.

Zailtasun gutxiko bidexka honek 5,3 kilometroko luzera du (joan-eto-rria), ibaiaren ondotik doa, haren kontrako noranzkoan, eta iturburu ederrean amaitzen da. Ibilbidea bali-zaz markatuta dago eta Bakedao herriaren sarreran dagoen aparka-lekuan abiatzen da. Baso-pista har-tu eta langa bat igaro ondoren, bidea bitan adarkatzen da. Joaterakoan, ezkerreko bidea hartzea gomendat-zen da, ibaitik hurbilago doana; eta bueltatzerakoan, ekialdeko bidea,

gorago doana. Paraje hau egun Urbasa-Andia par-

ke naturalaren barruan dago. Ameskoa ibarrean dago, trantsizio bioklimatikoa duen eskualde batean, eta Urbasako goi ordokiak eta Lokizko mendikate malkartsuak ditu aldeetan. Ameskoak hainbat erakargarritasun eskaintzen dizki-gu, besteak beste, aukera ematen digu hainbat ibilbide natural egiteko, megalitikoko aztarna ugari ikusteko eta antzinako zaporeak atxikitzen jakin duten herriak ezagutzeko. Eta akabera bikaina emateko, bertako produktuetan oinarritutako gastro-nomia aberatsa dastatu ahal izango duzu: babarrunak, arkumea, mamia, Idiazabal JD gazta eta patxarana.

UREDERRAREN

ITURBURUA:

URDIN BIZIANaturaren edertasuna Paraje natural honetako espezieen aniztasunak eta edertasun zirraraga-rriak, 1987an natur erre-serba izendatzea ekarri zuen.

Iturburutik ateratzen den ura urdin kolore bizikoa da. D.N.

Diario de Noticias

Ur gardenaren zurrumurruak, zuhaitzen hostoen artean irris-tatzen diren eguzkiaren izpiek,

paisaia berde biziz margotzen duen argiak eta naturaren urrinak lagunt-zen dute leku hau Nafarroako ingu-rune ikusgarrienetariko bat izaten. Hori dela eta, natur erreserba izen-datu zuten 1987an.

Urederraren iturburua, Lizarrako iparraldean kokatua, Urbasako gune karstikoan sortzen den akuifero baten irteera naturala da. Lur sako-netik azaleratzen den lehenengo irteera amildegi batean dago, 700 metroko altueran, mendigunearen hegoaldeko mugan. 100 metroko jauzi ikaragarria dago bertan, milioi-ka urtean landutako harrizko anfitea-tro ederra osatuz.

Aurrerago, beste ur-jauzi batzuk ikusten ahal ditugu, elkarren segidan. Aipatzekoak ere turkesa koloreko ur putzuak, fenomeno karstikoak era-

tuak. Lur berezi hauetan, ura haitzen zirrikituetatik behin sarturik, behin eta berriz ateratzen da lur barrene-tik. Ur hauen tonalitate berezia isla-tu nahi izan omen zuen ibaia “Ure-derra” izenez bataiatu zuen gizakiak, hitzak “ur ederra” esan nahi baitu. Uraz bestalde, aipatzekoa da natur gune honetako landaredia eta fauna-ren dibertsitatea: pagoak, haritzak, zumarrak, astigarrak eta hurritzak landaredian; eta putreak, sai zuriak, miruak, mirotzak eta beleak faunan.

Bertako zidor errazak (5,3 kilome-trokoak) ibaiaren ibilguari jarraitzen dio, kontrako noranzkoan, harik eta iturburu ederrean bukatu arte. Ibil-bidea, balizez seinaleztatua, Bakeda-noko sarrerako aparkalekuan hasten da. Oihan pista behin harturik, eta hesi bat iraganik, bitan banatzen da bidea. Ezkerreko bidexkaren ezkerre-tara -ibaitik hurbilen dagoen horre-tara- jotzea gomendatzen da, eta ekialdeko bidetik -gorenekotik- itzultzea.

Errekaren iturburuan dagoen urjauzia. D.N.

Iturbururako sarbidea naturaz inguraturik dago. D.N.

LIZARRA

Page 7: UNAI BEROIZ IGERILEKU NATRALAK...afrikar musika elementuak bar-neratuta berezko generoa da egun, Kuban oso bizirik dagoe-na. Inprobisatzaileak bakarka edo binaka aritzen dira, eta

2018ko irailaren 21a, Ostirala 7

KLASK!

KONPARTSA TXIKIA ARGUEDASEN. Argue-

daseko Haurraren Egunean, Lehen Hezkuntzako seigarren

maila egin duten haurrek San Esteban “txiki”-ren irudi bat

eraman zuten, herriko haurrek gidatu zuten Erraldoi eta

Buruhandien Konpartsak lagunduta. Ospakizunez beteta-

ko egun honetan, Lacturale enpresa eta Ana Vicente

omendu zituzten urteko kide bezala, herriarekin izan duten

kolaborazioagatik. LEYRE ESTÉVEZ

APARRAREN BESTA. Agoitzeko Haurren Egunari, 35 haur berrien ongi-

etorriarekin eman zitzaion hasiera. Halaber, Ilazki Elizari lehendakari bezala duen

haur korporazioaren parte hartzea ere izan zuten. Bestalde, txikienentzako akti-

bitate ugari eskaini ziren, nabarmentzekoa abuztuaren erdian ospatu zuten apa-

rraren besta. MARIAN ZOZAYA.

ONGI ETORRI EKITALDIA UKRAINATIK ETORRI ZIREN HAURREI. Iruñeko Udalak, udara

igarotzera gurera etorri ziren Ukrainako 33 adinez

gabeko haurrei ongi etorria eman zien. Horiekin batera,

hauek hartu zituzten 17 familiak egon ziren, horietako 15

nafarren, baita Chérnobil Elkarteko kideak ere. Udarako

egonaldiaren jarraipena egin duten irakasleak ere egon

ziren. Uztailaren 2an iritsi ziren haurrak eta auztuaren

28an itzuli ziren beren etxeetara. Aisialdiaz gozatzeko

parada izan zuten, tartean. IÑAKI PORTO.

ESTALITAKO JOLAS-PARKEA, BURLATAN. Burlatan euren

lehenengo haur parke estalia estreinatu zuten abuztuan. 2017ko aurrekontu

parte hartzaileen bitartez egin ahal izan da proiektua, 75.000 euroko hasie-

rako aurrekontuarekin. Jolas-tokiak, 200 metro karratuko eremua dauka.

Jolasteko toki bikaina, dudarik gabe! JAVIER BERGASA.

UDAL HAUR ESKOLAK. 0 eta 3 urte bitarteko 879 haurrek izena eman

dute Iruñeko ikastetxe publikoetan, eta lehenengo eskola egunaz gozatu ahal

izan dute jada, egokitzapen tartearen ondoren, bai haurrak bai gurasoak egoera

berrira ohitzeko baliatu dena. Nafarroako hiriburuan, 220 irakasle daude dene-

tara ikasturte honetan. UNAI BEROIZ.

Page 8: UNAI BEROIZ IGERILEKU NATRALAK...afrikar musika elementuak bar-neratuta berezko generoa da egun, Kuban oso bizirik dagoe-na. Inprobisatzaileak bakarka edo binaka aritzen dira, eta

82018ko irailaren 21a, Ostirala

IDATZI GAITZAZU...

HARREMANETARAKO

Albiste, argazki, iradokizun edota bestelako infor-mazioa helbide honetara bidali:

AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tutera

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA:

3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-Nie-

vas, Juan Antonio Martínez, Miren Mindegia.

HISTORIAREN TXOKOA Robert Redford

PELIKULAZKO

BIZITZA BATBost hamarkada baino gehiago pantailan Hollywoodeko aktoreak 1962an ekin zion bere ibilbide profesional oparoari, eta 82 urterekin erretiroa hartu du.

Robert Redford zine jaialdi bateko photocall-ean. D.N.

Diario de Noticias

Ate nagusitik. Hala erabaki zuen aktore mitikoak ia 60 urteko ibilbide profesionala-

ren ondoren erretiroa hartzea, 2016an.

The old man and the gun bere azken ekoizpena bukatu eta bi urte-tara, aktoreak bere ibilbidea amai-tutzan ematen zuela adierazi zuen urte hartako abuztuaren 6an, “nahikoa” zela argudiatuz, Enter-tainment Weekly astekarian egin-dako elkarrizketa batean. Hala ere, etorkizunean pelikularen bat zuzentzeko aukera ez du guztiz baztertu Redfordek. Atzera begira jarriz gero, Redforden ibilbidea hasieratik bikaina izan dela ez dago dudarik, izan ere, 50 filmetan par-te hartu du, aktore edo zuzendari moduan. Mike Nicholsek zuzendu zuen Broadwayko antzezlan batean parte hartu zuen lehenengoz, eta hortik Hollywooderako jauzia eman zuen 1964ean. Ordutik, ez da gelditu. Arrakastak bata bestearen atzetik lotzen joan zen, bete aitak egin zion galdera horri –“Zergatik ez duzu benetako lan bat bilatzen?– erantzun borobila emanez.

Mundu zabaleko ikusleen onirit-zia bakarrik ez, eta Oscar Sarietan bost izendapen eta bi sari jasota-koa da Redford, baita Urrezko Glo-boetan ere sei izendapen eta bi sari jaso izan ditu.

Ate bat zabalik Bizitza guztia zazpigarren arteari eman ondoren, Sundace jaialdia-ren zuzendaritza eta ekoizpenean mantendu da aktorea. Nazioarteko zine jaialdi hau berak sortu zuen eta bere medioekin finantzatu zuen

SARIAK

OSKAR SARIAK

3 Zuzendari onena: (1980) Ordi-

nary People.

3 Óscar Honorífico: (2001) Ibilbi-

de profesionalari saria.

URREZKO GLOBOAK

3 Zuzendari onena: (1980) Ordi-

nary People.

3 Cecil B. DeMille saria: (1993) Ibilbide profesionalari saria.

BAFTA SARIAK

3 Mejor actor: (1970) Butch Cas-

sidy and the Sundance Kid.

BESTELAKO SARIAK

3 Theatre Worl Award: (1962) 3 Audubon Medal: (1989). 3 Premio Kennedy: (2005). 3 Medalla Presidencial de la

Libertad: (2016).

lehenengo edizioa, 1978koa. Ordu-tik, urtero ospatzen da Ameriketa-ko Estatu Batuetako Salt Lake (Utah) hirian, urtarrila bukaeran. Bertan estatubatuar nahiz nazioar-teko zinemagintza independientea-ri bultzada eman nahi zaio. Zine-maldi honetatik gaur egun oso ospetsuak diren hainbat zinemagi-le atera izan dira, adibide gisa: Quentin Tarantino edota Coen anaiak.

Halaber, Sundance Insitutua ere sortu zuen, gidoilari eta zuzendari gazteak zine proiektuak garatzen laguntzen dituena, baita soinu ban-dak eta antzerki ekoizpenak ere.

Sundance, pertsonaia eta jaialdia Sundace zinemaldia hasiera batean 1978an Utah/US Film Festival ize-nez sortu zen. Geroago, 1980an Robert Redford aktorea eta estatuko gobernadorea zen Scott Mathesonek bultzaturik Hollywoodeko indus-tria erraldoitik at zueden zinemagile gazteei aukera eskaintzeko ideia garatu zen. Hasiera batean Sundance zinemagintza institutu bat izan zen, baina lasterrera gazteen zinema-lanak erakusteko beharra ikusi zen, hortaz 1983an Redfordek Sundanceko Zinemaldia sortu zuen, gaurko egunez mundu mailako zinema independentearen zinemaldi garrantzit-suena dena. Zinemaldiaren izenal (”Sundance”) 1969an Robert Redford aktoreak berak Butch Cassidy and the Sundance Kid filman antzeztu zuen pertsonaian oinarritzen da (aldiz, Butchen pertsonaia Paul Newma-nek antzeztu zuen).