ETXE HONETAN MOZORROAK ALDETIK KENTZEN DITUGU€¦ · igerileku handia garbitzen zuen. Hauek...

11
1 Egun onak LH 2019-2020 kanpaina Astelehena, otsailaren 24a ETXE HONETAN MOZORROAK ALDETIK KENTZEN DITUGU Egun on! Gaur mozorroak kentzeaz, ez garenaren itxurak ez egiteaz, hitz egingo dugu. BIBLIAKO IRAKURGAIA: 2 Korintoarrei 5, 12 «Ez gabiltza berriro geure burua zuen aurrean gomendatzen; guregatik harrotzeko aukera eman nahi dizuegu. Horrela jakingo duzue zer erantzun, egiaz barruan dutenaz ez, baina kanpoko itxuraz harrotzen direnei». IRAKURGAIA: Marioren arazoa Mariok 12 urte zituen eta Andaluziako herri txiki batean bizi zen. Goizero, bere etxe apaletik irten eta eskolara joaten zen. Eskola etxetik urruti samar zuen. Atzean, etxearen lau hormen artean, atsekabeak uzten zituen: ama, gaixorik, ohean; aita, langabezian, ama zaintzen. Mariok, eskolara iristen zenean, irudimena askatzen zuen eta ikaskideei bere fantasiak kontatzen zizkien: etxean primeran bizi ziren; amak pastel gozo-gozoak egiten zituen eta aitak lorategi ederrean zeukaten igerileku handia garbitzen zuen. Hauek guztiak ikaskideak ondora ekartzearren esaten zituen. Baina Mario, berez, mutiko zintzoa zen eta bazekien gauza horiek kontatzea ez zegoela ondo, gezurrak baitziren. Horregatik, egun batean, egindakoaz damututa, nahikoa zela erabaki zuen eta irakasleari klaseari hitz egin nahi ziola esan zion. Unea iritsi zenean, zutik jarri zen eta bere bizimoduaz gezur asko esan zizkiela azaldu zien ikaskideei… eta ondoren egia kontatu zien. Amak ez zuen pastelik egiten, ohean larri baitzegoen. Aitak, langabezian, maitekiro zaintzen zuen ama; ez zeukaten igerilekurik, ezta lorategi ederrik ere; etxe apal batean eta beharrezko gauza askoren faltan bizi ziren.

Transcript of ETXE HONETAN MOZORROAK ALDETIK KENTZEN DITUGU€¦ · igerileku handia garbitzen zuen. Hauek...

Page 1: ETXE HONETAN MOZORROAK ALDETIK KENTZEN DITUGU€¦ · igerileku handia garbitzen zuen. Hauek guztiak ikaskideak ondora ekartzearren esaten zituen. Baina Mario, berez, mutiko zintzoa

1 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Astelehena, otsailaren 24a

ETXE HONETAN MOZORROAK ALDETIK KENTZEN DITUGU

Egun on! Gaur mozorroak kentzeaz, ez garenaren itxurak ez egiteaz, hitz egingo dugu. BIBLIAKO IRAKURGAIA: 2 Korintoarrei 5, 12 «Ez gabiltza berriro geure burua zuen aurrean gomendatzen; guregatik harrotzeko aukera eman nahi dizuegu. Horrela jakingo duzue zer erantzun, egiaz barruan dutenaz ez, baina kanpoko itxuraz harrotzen direnei». IRAKURGAIA: Marioren arazoa Mariok 12 urte zituen eta Andaluziako herri txiki batean bizi zen. Goizero, bere etxe apaletik irten eta eskolara joaten zen. Eskola etxetik urruti samar zuen. Atzean, etxearen lau hormen artean, atsekabeak uzten zituen: ama, gaixorik, ohean; aita, langabezian, ama zaintzen. Mariok, eskolara iristen zenean, irudimena askatzen zuen eta ikaskideei bere fantasiak kontatzen zizkien: etxean primeran bizi ziren; amak pastel gozo-gozoak egiten zituen eta aitak lorategi ederrean zeukaten igerileku handia garbitzen zuen. Hauek guztiak ikaskideak ondora ekartzearren esaten zituen. Baina Mario, berez, mutiko zintzoa zen eta bazekien gauza horiek kontatzea ez zegoela ondo, gezurrak baitziren. Horregatik, egun batean, egindakoaz damututa, nahikoa zela erabaki zuen eta irakasleari klaseari hitz egin nahi ziola esan zion. Unea iritsi zenean, zutik jarri zen eta bere bizimoduaz gezur asko esan zizkiela azaldu zien ikaskideei… eta ondoren egia kontatu zien. Amak ez zuen pastelik egiten, ohean larri baitzegoen. Aitak, langabezian, maitekiro zaintzen zuen ama; ez zeukaten igerilekurik, ezta lorategi ederrik ere; etxe apal batean eta beharrezko gauza askoren faltan bizi ziren.

Page 2: ETXE HONETAN MOZORROAK ALDETIK KENTZEN DITUGU€¦ · igerileku handia garbitzen zuen. Hauek guztiak ikaskideak ondora ekartzearren esaten zituen. Baina Mario, berez, mutiko zintzoa

2 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Ikaskideak harrituta geratu ziren, Mariok azaldutakoa sinetsi ezinik, baina, denak batera, beren jesarlekuetatik altxatu ziren eta txaloka hasi zitzaizkion. Gero, banan-banan, denak joan ziren Mariorengana, mutikoa estu besarkatzera. Ikasgelako ordezkariak ikaskideen izenean hitz egin zuen; esan zion Mariori ez zuela bere egoeraz edo bizimoduaz gezurrik esan behar, ez zuela zertan mozorrorik jarri, eskola edo ikastetxea denon etxea baita eta bertan etxean bezala sentitu eta konfiantza eduki behar baitugu. GOGOETARAKO Zer irizten diozue istorio honi? Batzuetan… maskarak jartzen ditugu, ez garenaren itxurak egiteko? Zer irizten diozue Marioren ikaskideen jokabideari? IRUDIA

OTOITZA Agur Maria Andre Maria, Kristauen Laguntzailea, egin otoitz gure alde. Egun on pasa!

Page 3: ETXE HONETAN MOZORROAK ALDETIK KENTZEN DITUGU€¦ · igerileku handia garbitzen zuen. Hauek guztiak ikaskideak ondora ekartzearren esaten zituen. Baina Mario, berez, mutiko zintzoa

3 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Asteartea, otsailaren 25a

ETXE HONETAN GAREN BEZALAKO AGERTZEN GARA BIBLIAKO IRAKURGAIA: 1 Pedro 3, 3-4 «Ez arduratu kanpoko edertasunaz: orrazkera, urrezko bitxi eta luxuzko soinekoen apainduraz; baizik eta arduratu ezkutuko bihotz-barruaz, espiritu gozo eta baketsuaren edertasun ustelezinaz, honek balio baitu Jainkoaren aurrean».

IRAKURGAIA: Paka igela Paka igelak bizimodua aldatu zuen telebista lehenengoz ikusi zuen egunean. Rock-kontzertu bat ematen zuten eta Paka igela liluratuta geratu zen… baina ez zuen musikak liluratu, abeslarien ile luzeak baizik.

- O! Zer ile luze eta ederra! Nik halakoa nahi dut, berezia naizela igar dadin.

Baina Paka igel bat baino ez zen. Eskolara joan gabea zenez, ez zekien igelek ez daukatela ilerik. Uste zuen kontzertuak ematen bazituen, berez haziko zitzaiola ilea. Baina igel-korroka ez zetorren ondo rockarekin, ezta operarekin eta poparekin ere… Hala ere, gure igelak kontzertuak ematen jarraitu zuen. Ibili zen herri eta hirietatik, mendi eta itsasoetatik, kale eta lorategietatik,… eta, egun batean, ile-apaindegi batean eman zuen kontzertua. Abesten zuen bitartean (ile-apaindegian igelik zegoenik inork ez zekien arren), ile-apaintzaileak ilea ebakitzen zion bezero bati. Halako batean, ile-sorta bat Pakaren buru gainera erori zen… Eta honek, ispiluan bere burua ikusi zuenean, aspaldiko ametsa egia bihurtu zitzaiola pentsatu zuen. Pozarren, ozenago eta indartsuago kantatzen hasi zen… eta Fredo, ile-apaintzailearen katua, iratzartu zuen. Honek, ile-sorta mugitzen ikusi zuenean, gainera salto egin zion eta, sagua zelakoan, ahokada batean irentsi zuen. Adatsak ez zuen salbatu gure Paka, ezta bere musika-estiloak ere. Igel izateak salbatu zuen; Fredok ez zuen gustukoa izan igelaren azal hotz eta labaina… eta berehala bota zuen ahotik. Baina katuaren erasoaren markak betiko geratu ziren Pakaren azal finean… baita oroimenean ere. Eta ikasi zuen igel izateak bere alde ona zeukala.

Page 4: ETXE HONETAN MOZORROAK ALDETIK KENTZEN DITUGU€¦ · igerileku handia garbitzen zuen. Hauek guztiak ikaskideak ondora ekartzearren esaten zituen. Baina Mario, berez, mutiko zintzoa

4 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Aurrerantzean gure Pakak igel izateak zeuzkan abantaila guztiak aztertu eta horiek aprobetxatzeko modurik onenak ikertu zituen eta, hala, igel-eskola bat fundatu zuen. Eskola hartatik igel trebeak eta zoriontsuagoak atera ziren. Eta hau hala ez bazan, sar dadila kalabazan eta irten dadila gure eskolako patioan. IRUDIA

OTOITZA Aita, hementxe gaude, zure aurrean, garen bezalako, itxurarik egin gabe. Lagun iezaguzu bide onetik joaten, gure ondoko jendea etxean bezala senti dadin laguntzen, denei konfiantza eta poza eragiten. Lagun iezaguzu maite gaituen jendeari hutsik ez egiten. Amen.

Agur Maria Andre Maria, Kristauen Laguntzailea, egin otoitz gure alde. Egun on pasa!

Page 5: ETXE HONETAN MOZORROAK ALDETIK KENTZEN DITUGU€¦ · igerileku handia garbitzen zuen. Hauek guztiak ikaskideak ondora ekartzearren esaten zituen. Baina Mario, berez, mutiko zintzoa

5 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Asteazkena, otsailaren 26a

ERRAUTSA: GURE BIZIMODUAN ALDAKETA Egun on! Gaur asteazkena da, baina ez edonolako asteazkena, berezia baizik. Badaki inork zergatik? Bai! Horrexegatik! Hautsen eguna delako. Ziur nago gaur aldatzen hasiko garela, apurtxo bat baino ez bada ere. EBANJELIOA: Lukas 15, 11-32 «Gainera, esan zien: «Gizon batek bi seme zituen. Gazteenak esan zion aitari: “Aita, emadazu dagokidan senipartea”. Eta aitak ondasunak banatu zizkien. «Handik egun gutxira, seme gazteenak, zituen guztiak bildurik, urrutiko herrialde batera alde egin zuen eta han, galdukerian biziz, ondasun guztiak jan. Dena xahutu zuenean, gosete ikaragarria gertatu zen inguru hartan eta estu aurkitzen hasi zen. Orduan, herrialde hartako gizon batengana joan zen morroi, eta hark bere sailetara bidali zuen txerrizain. Txerriek jaten zuten ezkurrez asetzeko gogoa ematen zion, ez baitzion inork jaten ematen. Orduan, pentsatzen jarririk, bere baitan esan zuen: “Zenbat langile gure aitarenean nahi adina ogi eta gehiago dutela, eta ni hemen goseak hiltzen! Jaiki, aitarengana joan eta esango diot: Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra. Ez dut gehiago seme-izenik merezi. Har nazazu zeure langileetako bat bezala”. «Jaiki eta aitaren etxera abiatu zen. Oraindik urruti zegoela, ikusi zuen aitak eta errukitu egin zen; eta, lasterka joanik, besarkatu eta musuka hasi zitzaion. Semeak esan zion: “Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra. Ez dut gehiago zure seme-izenik merezi… ”. Aitak, ordea, esan zien morroiei: “Ekarri bizkor jantzirik onena eta jantziozue, ipiniozue eraztuna eta jantzi oinetakoak; ekarri zekor gizendua eta hil; egin dezagun festa-otordua; zeren seme hau hilda bainuen eta piztu egin zait, galdua nuen eta aurkitu egin dut”. Eta festa hasi zuten. «Seme zaharrena soroan zen. Etxerakoan, hurbildu ahala, soinua eta dantzak sumatu zituen. Eta, morroi bati deiturik, zer gertatzen zen galdetu zion. Hark erantzun: “Zure anaia etorri da eta zekor gizendua hiltzeko agindu du zuen aitak, semea onik bereganatu duelako”. Biziki haserretu zen anaia eta ez zuen sartu nahi. Atera zen aita eta erreguka hasi zitzaion. Baina hark erantzun zion aitari: “Hainbeste urte da zure agindu bat ere sekula huts egin gabe zerbitzatzen zaitudala, eta ez didazu egundaino antxume bat ere eman, lagunekin festa egiteko; eta, horko zure seme hori, zure ondasunak emagalduekin jan dituen hori, etorri dela eta, zekor gizendua hil duzu”. Aitak erantzun zion: “Seme, zu beti nirekin zaude, eta nire guztia zeurea duzu! Baina egoki zen poztu eta festa egitea, zure anaia hau hilda baikenuen eta piztu egin zaigu, galdua genuen eta aurkitu egin dugu!”».

Page 6: ETXE HONETAN MOZORROAK ALDETIK KENTZEN DITUGU€¦ · igerileku handia garbitzen zuen. Hauek guztiak ikaskideak ondora ekartzearren esaten zituen. Baina Mario, berez, mutiko zintzoa

6 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

IRAKURGAIA Gaur Hautsen Egunari buruzko lau galderari erantzuna ematen saiatuko gara. Zer da Hautsen Eguna? Garizumari hasiera ematen zaion eguna. Zergatik ezartzen da Hautsa? Gure hauskortasuna eta hilkortasuna onartzen/aitortzen ditugun ezaugarria da; Jainkoaren errukiaren bitartez askatzen gara horietatik. Non erosten da hautsa? Inon ez. Aurreko urteko Erramu-igandeko erramuak erre ondoren lortzen da. Nori ezartzen zaio? “Ateak zabalik” daude denentzat, bataiatu guztientzat: ume, gazte, heldu eta zaharrentzat. GOGOETARAKO Entzun/irakurri dugun parabolatik, zer da garrantzitsuena? Gaurko eguna oso garrantzitsua da kristauontzat. Seguru asko, gaur, noizbait, errautsa jasoko dugu. Pentsa dezagun Garizumako 40 egunetan zer hobetu behar dugun gure bizitzan, zer jokabide edo jarrera “erre” behar ditugun gure bizitzatik desagerrarazteko. OTOITZA Jesus, eman iezazkidazu gaitasuna eta borondatea, hitz mingarririk ez esateko eta maitasunezko hitzak adierazteko, ez nahigabetzeko eta esker onez janzteko, ez haserretzeko eta pazientziaz jokatzeko, pesimismoa baztertzeko eta itxaropenez betetzeko, kezkak ahazteko eta Jainkoagan konfiantza jartzeko, ez kexatzeko eta bizitzako gauza apalez harritzeko, presioaz ez larritzeko eta otoitz egiteko.

Agur Maria Andre Maria, Kristauen Laguntzailea, egin otoitz gure alde. Egun on pasa!

Page 7: ETXE HONETAN MOZORROAK ALDETIK KENTZEN DITUGU€¦ · igerileku handia garbitzen zuen. Hauek guztiak ikaskideak ondora ekartzearren esaten zituen. Baina Mario, berez, mutiko zintzoa

7 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Osteguna, otsailaren 27a

ERRAUTSA: ALDAKETAK GAUZA ONAK DAKARTZA Egun on! Ez duzue gauza arrarorik igartzen gorputzean? Ni nire buruarekin hobeto sentitzen hasi naiz…. Aaa! Badakit zergatik. Atzo Hautsen eguna izan zen, hautsa jaso nuen… eta beste egun batzuetan baino askoz hobeto nago. Atzo hainbat erronka ezarri nizkion nire buruari, eta badakit egunen batean beteko ditudala. Aldatu nahi dut, hobe izan nahi dut. EBANJELIOA: Lukas 19, 1-10

«Jesus Jerikon sartu eta herrian barrena zihoan. Bazen han Zakeo izeneko gizon bat, zergalari-burua, oso aberatsa. Jesus zein zen ikusi nahirik zebilen, baina ezin zuen jendearengatik, txikia baitzen. Lasterka aurrerago joan eta pikondo batera igo zen, Jesus ikusteko, handik igaro behar baitzuen. Jesusek, hara iristean, gora begiratu eta esan zion: «Zakeo, jaitsi berehala, gaur zure etxean gelditu behar dut eta». Jaitsi zen, bada, berehala eta pozik hartu zuen etxean. Hori ikusirik, denak marmarka hasi ziren: «Bekatari baten etxera joan duk ostatuz». Zakeok, berriz, zutiturik, Jaunari esan zion: “Jauna, neure ondasunen erdiak behartsuei ematen dizkiet eta, inori ezer ostu badiot, lau halako bihurtuko diot. Jesusek esan zion: “Gaur iritsi da salbamena etxe honetara, gizon hau ere Abrahamen ondorengoa baita. Izan ere, Gizonaren Semea galdua zegoena bilatzera eta salbatzera etorri da». IRAKURGAIA Bazen behin untxi beldurti bat. Beldurrez bizi zen gaixoa. Beti beldurturik. Edozerk ikaratzen zuen. Egunez, argiak; gauez, iluntasunak. Egun batean, gutxigatik ez zuen azeriak harrapatu; beste batean, hontz bat atzetik joan zitzaion,… Orain ia ez zen bere gordelekutik irtetera ausartzen. Baina gau batean, gosez, basoaren ertzeraino menturatu eta belardi batean sartu zen. Bat-batean, susto ikaragarria hartu zuen… Zuhaitz-adar batean hontz handi bat zegoen eta ez zion begirik kentzen. —Pozten nau zu ikusteak, untxitxoa –esan zion hontzak adeitsuki—. Gozo-gozotan jango zaitut! Untxi gaixoa kikildu egin zen. Ez zen zirkinik egitera ausartzen. Eta beldurrak lau hankatxoak zurrundu zizkion.

Page 8: ETXE HONETAN MOZORROAK ALDETIK KENTZEN DITUGU€¦ · igerileku handia garbitzen zuen. Hauek guztiak ikaskideak ondora ekartzearren esaten zituen. Baina Mario, berez, mutiko zintzoa

8 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Baina azken batean hontza zegoen lekurantz begiratu zuenean, zeruan, baso gainetik, izarrak dir-dir ikusi zituen. —Hara, hontza... —esan zuen dardarti—. Oso argal nago… Ez zenituzke pozago afalduko zenbait uso? Burua altxatzen baduzu, zazpi uso ikusiko dituzu gure gainetik hegaz. —Non? —galdetu zuen hontzak, lepoa luzatu bitartean. Untxiak multzoan zeuden zazpi izar eder erakutsi zizkion. Hontz ergela, uso haiekin afari ederra egingo zuelakoan, ziztu bizian abiatu zen hegaz zazpiak harrapatzeko asmoz. Bitartean, untxia, arineketan basora itzuli eta bere ezkutalekuan sartu zen. Han seguru zegoen. GOGOETARAKO Gure bizimodua aldatu eta lortu nahi ditugun gauzak lortzeko, oso garrantzitsua da sendoa izatea eta borondatea edukitzea. Izan nahiko zenuke ipuineko untxiaren antzekoa? Zergatik bai/ez? IRUDIA

OTOITZA Jesus, eman iezazkidazu gaitasuna eta borondatea: besteak ez epaitzeko eta horiengan Jesus ikusteko, tristezia eta samintasuna kendu eta bihotza pozteko, egoismoa baztertu eta besteez errukitzeko, besteekiko gorrotoak utzi eta adiskidetzeko, beharrezko ez diren hitzak isildu eta besteei entzuteko.

Andre Maria, Kristauen Laguntzailea, egin otoitz gure alde. Aitaren,…

Page 9: ETXE HONETAN MOZORROAK ALDETIK KENTZEN DITUGU€¦ · igerileku handia garbitzen zuen. Hauek guztiak ikaskideak ondora ekartzearren esaten zituen. Baina Mario, berez, mutiko zintzoa

9 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Ostirala, otsailaren 28a

GURE BIHOTZ ZINTZOA PIZTEN DA

Egun on! Gaur sendo eta borondatetsu gaude, atzo amorerik ez ematea garrantzitsua dela ikusi baikenuen. Gogoan duzue atzoko ipuineko untxia? Izan gaitezen untxia bezalakoak eta gaindi ditzagun gure beldurrak gure bihotz zintzoaz. EBANJELIOA «Esan zioten ikasleek Jesusi: “Nor zara zu?” Jesusek erantzun: “Neu naiz bidea, egia eta bizia. Niri jarraitzen didanak bizia izango du, bizia ugari. Ni naiz mahatsondoa eta zuek aihenak. Norbait niri itsatsia badago, ni berari bezala, horrek fruitu asko emango du; ni gabe ezin baituzue ezer egin. Zuei adiskide deitzen dizuet. Neuk zintuztedan zuek aukeratu. Eta eginkizun hau eman dizuet: edonon fruitu ugaria eta iraunkorra eman dezazuela. Eta ni zeuekin izango nauzue egunero munduaren azkena arte». IRAKURGAIA Egun batean, iratxo zahar batek etxe txiki abandonatu bat aurkitu zuen basoan. Hainbat koloretako pintura zeukan eta etxea pintatzea erabaki zuen. Kolore guztiak erabili zituen eta, zenbait egunean lanean aritu ondoren, etxea alai eta dotore geratu zen. Iratxoa agurea zen. Bizar luze zuria zeukan eta adabakiz jositako kapelu bat zeraman buruan. Ez zeukan dirurik eta basoko fruituak eta baiak jaten zituen. Egun batean zuhaitz-adarrak biltzen hasi zen eta pazientzia handiz ohe bat egin zuen. - Hauxe poza! Badaukat etxea… eta badaukat ohea! –esan zuen zoriontsu. Gau ekaiztsu batean haizeak gogor jotzen zuen, zaparradak etengabekoak eta trumoi-astrapalak ikaragarriak ziren eta oinaztuek baso iluna erabat argitzen zuten. Gure iratxoa, hala ere, lotan zegoen… Baina, halako batean, atean kolpetxo batzuk entzun zituen.

- Igaro dezakegu gaua berton? –galdetu zioten kanpotik.

Page 10: ETXE HONETAN MOZORROAK ALDETIK KENTZEN DITUGU€¦ · igerileku handia garbitzen zuen. Hauek guztiak ikaskideak ondora ekartzearren esaten zituen. Baina Mario, berez, mutiko zintzoa

10 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Atea ireki zuenean, hiru iratxo txiki ikusi zituen. Busti-busti eginda, lokaztuta eta hotzez dar-dar zeuden. - Sartu barrura! Euria gogotik ari du! –esan zien iratxo zaharrak. - Etxe ederra daukazu! –esan zuen iratxo batek. - Ederki margotua, gainera –beste batek. - Gaur gauean bakarrik geratuko gara. Bihar gure bideari ekingo diogu berriz –esan zuen hirugarrenak. - Gera zaitezte nahi duzuen bestean, bakarrik bizi naiz eta –esan zien aguretxoak, tea prestatzen zien bitartean. Biharamunean, hiru iratxoek aldean zeramaten egurrezko kutxa bat ireki zuten. Kutxa urre gorrizko txanponez beteta zegoen. Aguretxoari nolabait lagundu nahi zioten. - Aaaaahhhhhtxissss… Aaaaahhhhhtxissss –egin zuen doministiku aguretxoak-. Ohera noa. Buruko min handia dut –esan zuen. Hau entzun zutenean, hiru iratxoek aguretxoa zaintzen geratzea erabaki zuten. Sendabelar batzuen bila atera zirenean, Elena sorgina aurkitu zuten bidean. Sorginak belarrik onenak erakutsi zizkien. Etxetxora itzuli zirenean edabe magikoa prestatu zuten. Edan ondoren, aguretxoa hobeto sentitu zen eta biharamunerako erabat sendatua zegoen. Pozarren, iratxo gazteek gaztelu bat eraikitzea erabaki zuten, handik igarotzen ziren iratxo guztiek gaua non igaro eduki zezaten … Beren ahalmena eta magia erabiliz, etxe txiki polita gaztelu eder bihurtu zuten. Gaztelua, etxetxoa bezala, koloreaniztuna zen. Harrezkero hantxe bizi ziren laurak. Handik igarotzen ziren iratxo guztiei ostatu ematen zieten, aguretxoa eta hiru iratxoak bihotz onekoak baitziren. GOGOETARAKO Askotan ahaztu egiten zaigu gure bihotz handi eta zabala martxan jartzea. Emaiozu giltza zure bihotz onari, utziozu handitzen, zabaltzen, … Hala, denon artean, mundu hobea lortuko dugu.

Page 11: ETXE HONETAN MOZORROAK ALDETIK KENTZEN DITUGU€¦ · igerileku handia garbitzen zuen. Hauek guztiak ikaskideak ondora ekartzearren esaten zituen. Baina Mario, berez, mutiko zintzoa

11 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

IRUDIA

OTOITZA

Jesus Jauna, nire artzain ona, nire bihotza eskaintzen dizut. Zain ezazu, Jauna. Eta Zuk, zure Bihotz Sakratuaz, besarkatu nire bizia. Lagun iezadazu bihotz apala izaten, Zugan indarra aurkitzen. Zurea bezalako bihotza nahi dut, gurago duena maitatu maitatua izan baino. Izan dadila zure pozaren isla eta jakin dezala Aitaren maitasuna amaigabea dela. Andre Maria, Kristauen Laguntzailea, egin otoitz gure alde. Aitaren,…