UGGASA, GARAPEN BIDEANtan jarduten duten enpresen portzen - taia azpimarragarria da, %38a. Azken...

12
2012 MARTXOA / 108. ALEA UGGASA, GARAPEN BIDEAN SAREAK ERAIKIZ Itziar Salaberria 4. orrian zuzendariari elkarrizketa 2. orrian URRETXUKO ETA UROLA GARAIKO LAN MERKATUAREN AZTERKETA ZENBAKITAN Errealitate gordin baten inguruko datu eguneratuak 8. orrian AURREKONTUAK ETA PARTE HARTZEA 2012ko sarrerak 7.482.957,46 eurotakoak izatea espero da 10. orrian KRISIA, NOLA BIZI DUTE URRETXUARREK EGUNGO ERREALITATEA? Kalean egon gara gaiaren in- guruko iritziak biltzen Urretxuko Udal Aldizkaria 11. orrian URRETXUREN AZTER- KETA SOZIOLOGIKOA, BERE BALOREEN BIDEZ Peio Galvezek aurkeztu du bere beka lanaren liburua

Transcript of UGGASA, GARAPEN BIDEANtan jarduten duten enpresen portzen - taia azpimarragarria da, %38a. Azken...

Page 1: UGGASA, GARAPEN BIDEANtan jarduten duten enpresen portzen - taia azpimarragarria da, %38a. Azken langabezi datuek ere industri sek - torearen apustua islatzen dute. 2011 urte bukaeran,

2012 MARTXOA / 108. ALEA

UGGASA,GARAPENBIDEANSAREAKERAIKIZItziar Salaberria

4. orrian

zuzendariari elkarrizketa

2. orrianURRETXUKO ETA UROLAGARAIKO LANMERKATUARENAZTERKETA ZENBAKITANErrealitate gordin bateninguruko datu eguneratuak

8. orrianAURREKONTUAK ETAPARTE HARTZEA2012ko sarrerak 7.482.957,46eurotakoak izatea espero da

10. orrianKRISIA, NOLA BIZI DUTEURRETXUARREKEGUNGO ERREALITATEA?Kalean egon gara gaiaren in-guruko iritziak biltzen

Urretxuko Udal Aldizkaria

11. orrianURRETXUREN AZTER-KETA SOZIOLOGIKOA,BERE BALOREEN BIDEZPeio Galvezek aurkeztu dubere beka lanaren liburua

Page 2: UGGASA, GARAPEN BIDEANtan jarduten duten enpresen portzen - taia azpimarragarria da, %38a. Azken langabezi datuek ere industri sek - torearen apustua islatzen dute. 2011 urte bukaeran,

Lan merkatuaren egoeraUrretxun eta bailaran

2009 geroztik eta krisiaren eraginez,Urretxuko eta Urola Garaiko langabezitasak Gipuzkoako batez bestekoarengainetik jarri ziren. 2011. urtearen bu-kaeran, aldiz, joera aldaketa bat sumat-zen da, eta nahiz eta 2012 urte hasieran,orokorrean langabezi tasak gora eginduen, Urretxun eta Urola Garaian pro-portzioan gorakada txikiagoak gertatudira.

Aipatzekoa da gizonezko eta emaku-mezkoen artean dagoen aldea; Urret-

xuko langabetu pertsonen artean, %41,5gizonezkoak dira eta %58,5 emakumez-koak. Industrian oinarritutako bailararenezaugarria da hau, Gipuzkoa mailan gi-zonezkoen langabezi tasa %47 eta ema-kumezkoena %53koa baita.

2012ko datuen arabera, 400 pertsona langabetu daudeUrretxun eta 1.484 langabetu Urola Garaian. Honek,Urretxuko langabezi tasa %11,9ean kokatzen du

Ale honetako laguntzaileak: Itziar Salaberria, Ana Isabel Iturbe, UG-GASA, Peio Galvez, Irene Calvillo, Oihane Zabaleta.

Argazkiak: Luis Angel Tellez, Asier Larraza, Alex Areizaga, GotzonAranburu eta Kaixoko laguntzaileak.

Lege Gordailua: SS/678/93

Konposaketa eta diseinua: Ur Artola Probanza

Koordinatzailea: Jon Ormazabal

Inprimaketa: ANTZA Tirada: 3.300 Ale

KAIXOk ez du derrigorrez bere gain hartzen aldizkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzunkizunik.

KAIXO no se identifica necesariamente con las opiniones de sus co-laboradores, ni se hace responsable de las mismas.

Ez bazara Urretxun bizi eta KAIXO aldizkaria zure etxean jaso nahibaduzu, eman zure helbidea 943 03 80 88 telefonoan edota [email protected] helbide elektronikoan.

Si no vives en Urretxu y quieres recibir la revista KAIXO en tu buzon,dejanos tu direccion en el telefono 943 03 80 88 o bien [email protected].

2012 MARTXOA / 108. ALEA

Urretxu %8,0 %11,9 %11,4 %11,1 %11,9

Urola Garaia %8,5 %11,5 %11,5 %11,6 %12,1

Gipuzkoa %9,2 %10,8 %11,0 %11,5 %12,5

E.A.E. %10,5 %11,9 %12,6 %13,5 %14,7

2008 2009 2010 2011 2012 Otsaila

234Urretxu

787Urola Garaia

166Urretxu

697Urola Garaia

EMAKUMEZKOAK GIZONEZKOAK

Page 3: UGGASA, GARAPEN BIDEANtan jarduten duten enpresen portzen - taia azpimarragarria da, %38a. Azken langabezi datuek ere industri sek - torearen apustua islatzen dute. 2011 urte bukaeran,

3

Urretxun, proportzioan, krisiak bi seg-mentuetan izan duen eragina oso pare-koa izan da, 2008.eko datuen arabera,langabetuen %41a bait ziren gizonez-koak eta %59 emakumezkoak. 2008. urtetik 2012ra langabetu kopurua-ren hazkundea 152 pertsonatakoa izanda Urretxun, 248 langabetutik 400 lan-gabetura pasa da.

Adinari erreparatuz, langabetu kopu-rurik handiena 25-44 adin tartean kokat-zen da, 233 hain zuzen ere.

Tarte honetan langabetu kopurua%74an igo den bitartean, aipatzekoa daere 45 urte gorakoen artean jasan dengorakada (55%).

Jarduera Ekonomikoaren arabera lan-gabezia nola banatzen den begiratuzgero, proportzioan azken 3 urteetan al-daketa nabarmenik ez dela eman ikusdaiteke:

Eraikuntzak jasan duen hazkundea azpi-marragarria da, 2008an 15 langabetubazeuden sektore honetan, 2012an 37pertsona daude. Aldiz, Industria sekto-rean 70 pertsona zeuden 2008an eta 92pertsona langabetu 2012ko otsailean.

Eskaeraren bilakaera, sinatutakokontratu kopurua: Aipagarria da Urret-xuk izan duen kontratu kopuruaren haz-kundea 2011 eta 2010 urteetako 4.Hiruhilabetekoak konparatzen baditugu,%10,88ko hazkundea hain zuzen ere.Orokorrean joera kontrakoa izan da baieskualdean eta bai Gipuzkoa mailan ere.Honek, 2011an Urretxuko langabezi ta-saren joera positiboa esplikatzen du.

Hazkunde hau, hein handi batean ema-kumezkoen kontratazioetan eman da.

Jarduera Ekonomikoari erreparatzen ba-diogu, modu honetan banatzen diraazken hiruhilabeteko kontratazioak:

Aipatzekoa da, 2011ko azken hiruhilabe-tekoan Industri sektoreak izan duenpisua, bereziki Gipuzkoako batez beste-koarekin konparatuz.

> 45 urte 25-44 urte < 25 urte

2008 83 134 31

2012 Ots. 129 233 38

58%Zerbitzuak

28%Industria

8%Lehen

lanik gabe

6%Eraikuntza

0%Lehen

sektorea

JARDUERA EKONOMIKOA 2008AN

58%Zerbitzuak

23%Industria

8%Lehen

lanik gabe

9%Eraikuntza

2%Lehen

sektorea

JARDUERA EKONOMIKOA 2011KO OTSAILAN

201Urretxu

593Urola Garaia

125Urretxu

490Urola Garaia

EMAKUMEZKOAK GIZONEZKOAK

2011KO (4 Hiruhil.) KONTRATO KOPURUA

Industria Eraikuntz. Zerbitz.

Urretxu 41,1% 7,7% 51,2%

Urola Gar. 23,3% 5,7% 71,0%

2011KO (4 Hiruhil.) KONTRATO KOPURUA

Gipuzkoa 9,4% 4,0% 86,6%

Page 4: UGGASA, GARAPEN BIDEANtan jarduten duten enpresen portzen - taia azpimarragarria da, %38a. Azken langabezi datuek ere industri sek - torearen apustua islatzen dute. 2011 urte bukaeran,

«Sareek eta elkarlanakgarapena eragingo dute»

Zer helburuarekin sortu zen UGGASA(Urola Garaiko Garapenerako Agen -tzia)?

90eko hamarkada hasieran lan-mer-katuaren egoera oso zaila zen, orduanlangabezi tasak oraingoak baino altua-goak ziren. Enplegu sustapenaren hel-buruarekin, eta tokian tokiko PlanEstrategikoei erantzuna emateko, Gara-pen Agentziak sendotzen joan ziren Gi-puzkoa mailan, bailara bakoitzekoudalerrien parte-hartzearekin.

UGGASA 1.994an sortu zen, Urola GaraiaMankomunitateak sustatua, Ezkio-It-saso, Legazpi, Urretxu eta ZumarragakoUdalen eskutik. Esan daiteke Uggasa,gure herrietako garapen ekonomiko-rako, udalen baliabide eta tresna dela.

Zertan zehazten dira Sustapen Ekono-mikorako lan arloak?

Gure funtsezko lan arloak lau dira:* Ekintzailetasuna, barne-ekintzaileta-suna eta berrikuntza prozesuen susta-pena.

* Enpresa ekimen berriei eta bailarako

Ikasketak:Enpresa Zientzietan lizentziatua (EHU, Sarriko), Nazioarteko Marketinean Graduondokoa (Stta-fordshire University)

Ibilbide profesionala: Urte erdiz, bekadun bezAla, Estatu Batuetan(Atlantan) hasi zen lanean, multinazional batekomarketing departamentuan. Ondoren Donos-tian, enpresa gestio aholkularitzan lan egin zuen4-5 urtez. 2002an UGGASAn hasi zen eta bertanhainbat arloetan aritu da; Ekintzailetza teknikarigisa, Enpresa garapen teknikari bezala eta azkenurteetan Zuzendari gisa.

Zuzentzen duen erakun-deaz eta Urretxuko egoeraekonomikoaz luze aritugara Itziar Salaberria, UG-GASAko zuzendariarekin.

ELKARRIZKETA

4

“Itziar Salaberria San VicenteUggasako zuendariaUrretxu, 1972.

Enpresa txiki eta ertainei laguntzea: in-formazioa, bitartekaritza, laguntza tekni-koa, formakuntza, lankidetza proiektuendinamizazioa, etab.

* Enplegu politika aktiboak eskualdeanbideratzeko dinamizazio lanak egitea.

* Lehiakortasunerako Behatokia; Mer-katu joeren eta “praktika onen” zaintza,

Page 5: UGGASA, GARAPEN BIDEANtan jarduten duten enpresen portzen - taia azpimarragarria da, %38a. Azken langabezi datuek ere industri sek - torearen apustua islatzen dute. 2011 urte bukaeran,

eskualde mailako diagnostikoak etaadierazleen jarraipena.

Hauetaz gain, tokiko Agenda 21ko jar-duera komun batzuk bideratzen ditugu,Urola Garaiko Berdintasun planaren in-plementazioan parte hartzen dugu eta,azken urtean, Turismoaren promozioaeta merkaturatzearen ardura hartu duUggasak. Guztira, 8 pertsonek osatzendugu Uggasako lan-taldea.

Eta nola koordinatzen zarete Udaletakogarapen ekonomikorako ekimenekin?

Uggasako Administrazio kontseilua-Mankomunitatea osatzen duten lau he-rrietako, udal-hauteskudeek emandakoemaitzen arabera, udal ordezkari eta al-derdien ordezkaritza politikoaz osatutadago. Guztira hamabi kontseilukide. Le-gealdi honetan Urretxuri dagokio Ugga-sako lehendakaritza eta beraz, OihaneZabaletak, Urretxuko alkateak, du kar-gua momentuan.

Kontseiluan, Uggasan garatzen ditugunproiektu, ekimen eta jarduera guztien ja-rraipena eta aurrekontuen onarpenaegiten da. Eskualdeko Plan Estrategiko-aren ardatzekin lerrokatuta, normaleanagentziak proposatzen ditu lan-egitas-moak edo proiektuak, baina batzuetanudalak dira hauek mahaiganeratzen di-tuztenak, Uggasaren bitartez amanko-munean lantzeko helburuarekin.Bestetik, agentziak harreman zuzena dualkateekin eta, egokia ikusten denean,udal batzordeetan parte hartzen dugu,gure jardueraren berri emateko.

Beraz, garapen ekonomikoari dagokio-nez, eskualdeko plangintza amanko-muna dagoela esan daiteke?

5

Garapena, ez da soilik hazkunde eko-nomikoa, hazkunde hori nola banatzenden eta zer jardueretan oinarritzen denkontutan hartu behar da baita ere. Es-kualdeko Plan Estrategikoak minimobatzuk ezartzen ditu zentzu honetan,baina gehiago sakondu beharko litza-teke bailarako Garapen Ekonomikoak li-dergo sendo bat izatea nahi badugu.Lidergo hau ezinbestekoa da krisiarenaurrean martxan jartzen diren lan-ildoestrategikoen ibilbidea eraginkorra iza-tea nahi badugu.

Gainera, Uggasatik bultzatu daitekeenedozein estrategiaren oinarrian, Udalekedota beste eragile batzuen eskuetandauden bestelako alderdiak daude, be-reziki garapen ekonomikorako azpiegitu-ren egoera: lurzoru industriala,inkubategiak, komunikazio eta teknolo-gia berrien azpiegiturak, hezkuntza etaformakuntza zentroak, etab.

Bailara honetan, tradizioz, industri sek-toreak pisu handia izan du, nola dagogaur egun egoera?

Enpresa handi gutxi batzuk izan ezik,gehienak enpresa txiki eta ertain azpi-kontratazaileak dira. Gehiengoa, meta-lurgia, metal produktuen fabrikazio etaekipamendu mekaniko eta makineriandaude oinarrituak. Krisia eta azken ha-markadetan izan dugun globalizazioa-ren eraginaren ondorioz, batzukdesagertu dira eta deslokalizazioak ereeman dira. Beste hainbat zonaldetangertatu den bezala, industria, enplegusorreraren ikuspuntutik, pisua galduzjoan da poliki-poliki. Dena den, azkendatuen arabera (2006), oraindik ereUrola Garaian industriak lanpostuen%42a suposatzen du, eta beraz, gure

Page 6: UGGASA, GARAPEN BIDEANtan jarduten duten enpresen portzen - taia azpimarragarria da, %38a. Azken langabezi datuek ere industri sek - torearen apustua islatzen dute. 2011 urte bukaeran,

ekonomiari tira egiten dion sektorea iza-ten jarraitzen du.

Urteetan, bailarako enpresa industrialenerrendimendu bilakaera, inbertsiomaila, kalitate kudeaketa maila eta zer-bitzuan eskaini duten balio erantsia osoona izan da. Bestetik, kanpo merkatue-tan jarduten duten enpresen portzen-taia azpimarragarria da, %38a.

Azken langabezi datuek ere industri sek-torearen apustua islatzen dute. 2011urte bukaeran, 2010 urtearekin konpa-ratuz gero, nahiz eta langabezi tasa %1ahazi (Gipuzkoan %4ko hazkundea), in-dustri sektorean enpleguak %8,5ko sus-pertzea izan du (Gipuzkoan 6%).

Aurtengo urte hasiera ez da batere onaizan. 2012ko Otsaileko datuen arabera,lehenengo bi hilabeteetan langabeziakgora egin du Urola Garaian %4,4an, (Gi-puzkoan ia %8,9ko igoera eman da, etaEuskadi mailan 9,6%koa). Hau horrelaizanda, berriz ere bi hilabete hauetan in-dustria sektorean enpleguaren suspe-rraldi txiki bat eman da Urola Garaian,%3koa hain zuzen ere.

Nolakoak dira ondoko bailarekin ditu-gun harremanak?

Harreman estua dugu Gipuzkoako es-kualde desberdinetako Garapen Agen -tzien artean. Sarritan elkartzen garagure proiektuen berri jakiteko eta komu-nean dauzkagun ekimenen inguruan ja-rraipena egiteko. Dena den, gure erlazionaturala Goierri da. Goieki GarapenAgentziarekin izan dugun eta daukagunerlazioa oso ona da eta, aukera sortzendenean, beti gaude prest haiekin lanki-detzan aritzeko. Enpresetan elkarlana

6

sustatzen ari garen modu berdinean,agentzien arteko elkarlana ere sustatubeharko genuke.

Gauden egoeran, mezu positiborikeman al daiteke?

Denok gara kontziente hain gogor ja-saten ari garen krisi ekonomiko eta haz-kunde ereduaren krisi honenkonponbideak ez daudela tokiko era-kundeen eskuetan. Baina bailara honekpotentzialidade ugari dituelakoan gaude

* Geografikoki modu estrategikoan ko-katua eta komunikatua dagoen bailarahonetan, ezagutza eta esperientzia han-diko enpresa txiki eta ertain ugaridaude. Balio erantsia gehitzen jakinduten enpresak eta oraindik ere garape-nerako potentzial handia dutenak.

* Sektore Soziosanitarioan ere, dina-mismo handiko agenteak dauzkagu,etorkizuneko sektore eta enplegu sor -tzaile izango dena, dudarik gabe.

* “Sortzen” bezalako proiektuek erakutsidigute, lanerako prest dauden pertsonadinamiko eta prestatu asko dagoelagure herrietan.

* Lanbide heziketan, eskualdeko planestrategikoaren lerroan, perfil berriei etaetorkizuneko sektoreei begira, gogor la-nean ari den erreferentziako forma-kuntza zentroa dugu, UGLE.

Guzti honekin, landu ditzagun sareak etaelkarlana maila guztietan (enpresak,ekintzaileak, berritzaileak, enplegu etaformakuntza eragileak...), eta honek,modu naturalean berrikuntza eta gara-pena eragingo du.

ELKARRIZKETA

Page 7: UGGASA, GARAPEN BIDEANtan jarduten duten enpresen portzen - taia azpimarragarria da, %38a. Azken langabezi datuek ere industri sek - torearen apustua islatzen dute. 2011 urte bukaeran,

Gure erronka nagusia, aktibitate eko-nomiko iraunkorra sustatzea eta ondo-rioz enplegua sortzea. Honen inguruan,Plan Estrategikoak jasotzen dituenerronka nagusi hauek azpimarratuko ni-tuzke:

Ekintzailetzaren sustapenerako tresnaeta guneak modu aktiboago batean ga-ratu. Berrikuntzarako joera duen bailarasustatu: Tokiko talentuarentzat guneegokiak garatu, beraien bizi eta profesio-nal proiektuak bailaran garatzeko au-kera izan dezaten. Proiektu berritzaileeieta ekonomia sozialean/lokalean oina-rritutako proiektuei babes intentsiboaeskaini bailarako garapenean izan deza-keten proiekzioarengatik.

“SORTZEN Inkubategia”, egun 4 proiektuberritzaileekin, eta “SORTZEN Sarean”antolatzen ditugun topaguneak ditugulan ildo honen adierazgarri nagusiak.Bestalde, aipatzekoa da ekonomia so-ziala sustatzeko helburuarekin manko-munitate mailan martxan dagoen udalzerbi tzuen analisia.

Industri sektorearekiko apustua in-dartu, berrikuntza eta elkarlana sus-tatu bailarako ehun produktiboan;2009an, 10-12 enpresa industrialekinERAGINTZA Sarea martxan jarri zenetik,hainbat eta hainbat dira dinamizatudiren lan-taldeak. Esaterako, 2011. ur-tean, 30-35 enpresek hartu dute parteUggasatik bultzatu ditugun lan-taldee-tan: Ingurumen formakuntzan lan-tal-deak, nazioartekotze lan-taldea,Lidergoa eta estrategia industrialean

7

formakuntza, enpresa-lankidetzan lan-dutako zerbitzu katalogo berriak, merka-tuen dibertsifikaziorako foroak (energiaberriztagarriak eta sektore sanitarioa),etab.

2012an, tamainako enpresen eta en-presa txikien arteko loturak eta erlazioakareagotu nahi ditugu.

Enplegu politika aktiboak bailarako be-harretara egokitu, ahalik eta modueraginkorrenean: Enplegu transferen -tziak eta Lanbide erakunde berrituak ga-rapen agentzion funtzioak aldatu ditu.Honen harira, 2012an, Urola Garaikosustapen ekonomikorako eta enplegusustapenerako plan integrala garatzeada egitasmoa. Lanbideren lankidetzare-kin, eskualdeetan “Enplegu mahaiak”abian jarri eta bailarako eragile politiko,ekonomiko eta sozialak inplikatzen di-tuen planak koordinatu eta dinamizat-zea proposatzen da.

Bailarako Sektore Soziosanitarioak, en-plegu eta aktibitate sorreran duen po-tenziala balioan jarri; Arlosoziosanitarioan oso bailara dinamikoadugu, bai ekipamenduen aldetik, Zuma-rragako Ospitalea erreferente delarik,eta baita ekimen eta zerbitzu maila alde-tik ere.

Etorkizuneko sektore izango den neu-rrian, formakuntza, enplegua eta ekin -tzailetza bultzatzea daMankomunitatearentzat erronka. Edo-zein sektore-garapen estrategiaren oina-rrian Formakuntza eta Ikerketa baitago,azken urtean UGLEtik formakuntzaproiektu integrala garatu da, epe ertai-nera emaitza oso positiboak emango di-tuelarik.

UGGASAren erronkak

Page 8: UGGASA, GARAPEN BIDEANtan jarduten duten enpresen portzen - taia azpimarragarria da, %38a. Azken langabezi datuek ere industri sek - torearen apustua islatzen dute. 2011 urte bukaeran,

8

Aurrekontua etaparte hartzea

Udaleko egoera ekonomiko finantzarioaeta 2012. urtteko aurrekontuari eragitendioten beste hainbat faktore aztertzenaritu ondoren, lehen aurrekontu propo-samena aurkeztu du Udal Gobernuak.Lehenik, oposizioko alderdiei aurkeztuzien, eta ondoren, herritarrentzat Uda-leko Atari nagusian antolatu zen bileranazaldu zuen. Hemendik aurrera, ohikoprozeduraren bidez onartuko da 2012.urteko aurrekontua.

Udal Gobernuaren nahia da, Udalarengestioan herritarrek zuzeneko parte-hartzea izatea; baita urtero onartubehar diren aurrekontuetan ere. Aurten,dena dela, denbora falta medio, parte-hartze prozedura sendo eta errealaplanteatzeko aukerarik ez dela izan ar-gitu nahi izan du. Hala ere, herritarreiabenduaren 27an egindako bileran au-rrekontuen nondik norakoak azaldu zi -tzaizkien, eta edonork bere iritzia edoekarpenak egin ditzan ere jarri ditu uda-lak bitartekoak bere webgunearenbidez.

Aurten hori eginda, ordea, 2013an beharbezalako prozesu partehartzailea disei-natu eta abian jartzeko konpromisoahartu du Udal Gobernuak.

2012an ere beheranzko joera

Aurtengo aurrekontuan ere azken urte-etako beherako tendentzia mantenduda, eta 2011ko aurrekontutik 1.080.022euroko jaitsiera izan du. Hala ere, eta au-rrekontuetan sarrerak eta gastuak pare-koak izaten badira ere, aurtengoaurrekontuan sarrerak handiagoak izanbeharko dute gastuek baino. Horrenarrazoia 2011. urteko aurrekontua sobe-rakin negatiboarekin amaitzeko aurrei-kuspena dagoela da.

Soberakin negatiboarekin amaitzekofaktore nagusia Udalak 2011n Foru Al-dunditik jasotako Foru Funtsaren ko-puru bat (383.517 euro) itzuli beharizatea da. Urtero Udalak GipuzkoakoForu Aldunditik hark egindako bilketarenportzentaia bat jasotzen du, eta horriForu Funtsa deitzen zaio. Kopuru horiekitaldiaren hasieran jasotzen da, bainaekitaldiko likidazioa egiten denean, hauda, Foru Aldundiak bilketa zenbatekoaden konfirmatzen duenean, berrestenda. 2011n Aldundiak egindako aurrei-kuspen okerraren eraginez, UrretxukoUdalak jaso zuenetik bueltatu beharre-koaren %50 itzuli behar izan du otsailabaino lehen.

2012. urteko diru sarrerak 7.482.957,46 eurokoak izateaaurreikusi da. Iazko aurrekontuen likidazioa soberakinnegatiboarekin ixtea espero du Udal Gobernuak

Page 9: UGGASA, GARAPEN BIDEANtan jarduten duten enpresen portzen - taia azpimarragarria da, %38a. Azken langabezi datuek ere industri sek - torearen apustua islatzen dute. 2011 urte bukaeran,

9

Gastuen arrazionalizazioa

2012ko aurrekontuaren %6.8 Udalak di-tuen zorrak ordaintzeko erabiliko da.Baina horrez gain, Udalak baditu bestegastu batzuk, finkoak edo jaisteko osozailak direnak: eraikinen mantenua, ura,argindarra, aseguruak, aurrez egindakokontratazioak e.a. Hala ere, eta Udalakduen egoera ekonomikoa kontua har-tuta, Udal Gobernuak saiakera bereziaegin du, batik bat zenbait kontratazio etamankomunitateari ordaintzen zaizkionkopuruetan diru apur bat aurrezteko.Horretan aritu da azken hilabetean UdalGobernua, eta horren ondorioz, gastuarruntaren %23ko batez bestekoa au-rreztuko da.

Udal gobernuaren irizpideak

Gastu horiek guztiak ordainduta, gera -tzen den diru kopurua bestelako gastueta inbertsioetan banatzeko irizpide bat-zuk jarri ditu Udal Gobernuak:

- Gastu soziala mantentzea.

- Gure kultura suspertzeko partidakmantentzea.

- Kanpotik gurera datozenen eta gure ar-teko elkarbizitza orekatzeko dauden egi-tasmoak indartzea.

- Gure hizkuntzaren aldeko politikakmantentzea, Udala bera normalizazioaneredu izanda: Goierriko hedabideekineta Kontseiluarekin hitzarmena, euskal-duntzeko diru-laguntzak gehitzea...

- Nekazaritzako partida igotzea, turis-moa eta merkataritzarako zeuden parti-dak orekatzea.

- Gizon eta emakumeen berdintasuna-ren alde oinarriak sendotzea.

- Nazioarteko elkartasunarekin konpro-metitzea. Datozen 4 urteetan aurrekon-tuaren %0,7a ematera iristekokonpromisoa hartuz.

- Lanpostu publikoak sortzea. TAG lan-postu bat, Administrari bat, Kontuhar -tzaile bat eta Ingurumen eta nekazaritzalanpostua.

- Lan jardun erdiz, arkitektoa kontrata -tzea.

Onarpen metodologia

Horiek horrela, otsailean aurkeztu zienUdal Gobernuak 2012. urteko aurrekon-tuaren zirriborroa gainerako alderdiei,eta otsailaren 16ean egin zen batzar ire-kian eman zitzaien horren inguruko in-formazioa herritarrei. Martxoa etaapirilean zehar beste alderdi zein herri-tarren ekarpenak jasotzeko tartea za-baldu da eta aurrekontua arloz arloeztabaidatu da Udal batzorde informat-zaileetan eta baita Udalaren erakundeautonomoetan ere. Behin hori eginda,aurrekontuari emendakinak egiteko tar-tea irekiko da, eta apirileko plenoanonartzea aurreikusten da.

Edozein eragile zein herritarrek berenekarpenak egin nahi baditu, UrretxukoUdalaren webgunean aurrekontu osoazintzilikatuko da, eta bertan, iritziak etaekarpenak egiteko aukera ere izango da.

Zure proposamen, iradokizun eta iritziakUdal Gobernuari jakinarazi nahi badiz-kiozu bidali hona: [email protected]

Page 10: UGGASA, GARAPEN BIDEANtan jarduten duten enpresen portzen - taia azpimarragarria da, %38a. Azken langabezi datuek ere industri sek - torearen apustua islatzen dute. 2011 urte bukaeran,

Krisia, zer dio kaleak?

Personalmente no noto la influencia de lacrisis,será que estoy jubilado. A nivel del pue-blo tampoco he notado mucho cambio.

Gaur egun bizi dugun krisiak herri mailan eraginik izan duela usteal dezu? Pertsonalki ta zure inguruan zertan nabaritu dezu?

¿La situación de crisis en la que estamos te ha afectado en algúnsentido? ¿Crees que se nota a nivel de pueblo?

Ana Isabel IturbeHezkuntz laguntza espezialista

URRETXUARRAK

10

Jose Antonio, Jubilado

Bai,eragina izan du,inguruan lagun askoditut langabezian. Gauzak garestitu diraere.Pertsonalki ezin kexa naiteke. Eskerraklana dudan!!

David, Irakaslea

Krisia egon badago baina nire ustez jen-deari ez zaio gehiegi antzematen;tabernetan,kalean jende mugimendua somatzen da...Lanean adibidez izan dut eragina,lan gutxi-kin gabiltzala nabaritzen dugu.

Unai, Imprenta teknikaria

Si se nota a nivel de pueblo. Se nota en elconsumo , también en la preocupación e in-seguridad de la gente. En el bar, por ejemplo,los fines de semana ha bajado el rendi-miento. Además, alrededor tengo muchagente que está en paro.

Javi, Tabernaria

“ “

“ “

Page 11: UGGASA, GARAPEN BIDEANtan jarduten duten enpresen portzen - taia azpimarragarria da, %38a. Azken langabezi datuek ere industri sek - torearen apustua islatzen dute. 2011 urte bukaeran,

11

«Urretxuar erara»sukaldatutako azterketasoziologikoa

Urretxuren balioak ardatz bezala har-tuta, gure herriaren azterketa soziolo-giko zabal bat osatu du Peio Galvezek“Urretxuar balioen ikerketarako eta de-finiziorako beka” egitasmoaren hariraargitaratutako liburuan. Identitatea etadefinitzen horren zaila den urretxuarta-sunaren inguruan egindako lan mardulhonekin «herritarrak gaiaren inguruangogoeta egitera bultzatu nahi nituzke.Aurreiritziak albo batera utzi eta bakoit-zak bere ikuspegia izan dezala. Bidebatez, taldeei elkar ezagutzeko eta elkar-lanean lagunduko dien tresna bat es-kaini nahi izan dugu».

Antzeko lanik ia inon argitaratu ezdenez, aurrekaririk gabe, Peio Galvezekhartu beharreko lehen erabakia meto-dologiaren ingurukoa izan zen, batezere, balore hauek transmititzen dituztensubjektuak definitzea. «Hasieratik nahi-koa garbi izan genuen subjektu horiekherriko talde eta elkarte desberdinak

izan behar zutela. Dokumentazioareneta beraiekin izandako elkarrizketa bideztalde mota desberdin asko aztertu di-tugu».

Azterketa diakronikoa da lan honek aur-kezten diguna, hau da, urteetan emanden baloreen garapena azaltzen du etaegileak trantsizio garai batean gaudelaondorioztatu du. «70. hamarkadara arteUrretxun zegoen balio sistema kristau-tasunean oinarrituta zegoen. Datuakhor daude, esaterako 100 prozesio egi-ten ziren urtean, hiru eguneko bat, etaorain kristautasunak pisu hori galdu du.Noski balore kristauek hor jarraitzen du-tela, baina gero eta gutxiago».

Liburuaren beste ardatzetako bat EuskalJaiaren ingurukoa da, nekez egongobaita inon herri baten baloreak islatzendituen karrozen desfilea bezalako era-kusleiho erraldoirik. Euskaltzaletasuna,elkartasuna, berdintasuna, kirolzaleta-suna... Hauek eta beste asko dira mimozprestatu diren «urretxuar erarako» erre-zeta honen osagaiak. Nahi duenak esku-ragarri du, dohan, kultur etxean.

On egin!!!

Peio Galvezek, «herritarrek gogoetarako tresna bat ge-hiago izan dezatela» bilatu du Urretxuar balioen ikerke-tarako eta definiziorako bekarekin egindako liburuan

Page 12: UGGASA, GARAPEN BIDEANtan jarduten duten enpresen portzen - taia azpimarragarria da, %38a. Azken langabezi datuek ere industri sek - torearen apustua islatzen dute. 2011 urte bukaeran,