KLIMATOLOGIA ENERGIA › site_media › pdf › 001_113.pdf · 2013-02-06 · ‘loaldi’ horrek...

12
DUELA BOST URTE, KLIMA-ALDAKETAREN ERAGINA IKUSTEKO egitasmo bat jarri zuen martxan ESAk. Egitasmoak GLOBCARBON izena du, eta asmoa da satelitez Lurreko landaretzari jarraipena egitea hamar urtez. Hainbat alderdiri erreparatzen diote: suteak, fotosintesiak xurgatzen duen argia, landaretzaren hazkunde-zikloa... Halaber, karbonoaren zikloa aztertu nahi dute, jakiteko zer eragin duen industria- -jardueran sortzen den karbono dioxidoak. Orain, egitasmoaren erdian daude, eta ESAko zientzialariak ziur daude oso baliagarria izango dela klimari buruzko ezagutzan sakontzeko. GLOBCARBON, hamar urteko jarraipena KLIMATOLOGIA TELEBISTA ERABAT ITZALI ORDEZ, aukera izaten da ‘loaldian’ uzteko; kontsumo gutxiko argitxo batek adierazten du gailua prest dagoela urrutiko agintea sakatu hutsez edozein unetan pizteko. Baina ‘loaldi’ horrek energia kontsumitzen du, eta Erresuma Batuko datuek alarma piztu dute ingurumenaz arduratzen diren hainbat erakundetan, besteak beste, hango Ingurumen Ministerioan. Erresuma Batuan, tresna elektrikoen ‘loaldiak’ 7.000 milioi kilowatt ordu energia gastatu eta 800.000 tona karbono dioxido isurtzen du atmosferara urteko. Alegia, Glasgowko biztanle guztiek New Yorkerako bidaia egingo balute, joan eta etorri, karbono dioxido gutxiago isuriko lukete. Gainera, 2020. urterako 74 milioi telebista izango dituzte Erresuma Batuan, hau da, ikusleak baino telebista gehiago. Beraz, hurrengo urteetan tresnen ‘loaldiaren’ kontsumoa izugarri handitzea espero dute. Etxeko tresnen ‘loaldiak’ energia asko behar du ENERGIA 2 E LHUYAR . 2006 KO MARTXOA berriak labur Berriak labur Meritu guztia ez da ardoarena DANIMARKAN EGINDAKO IKERKETA BATEAN ikusi dute ardoa edaten dutenek janari osasungarriagoak erosten dituztela garagardoa eta likoreak edaten dituztenek baino. Ikerketa asko egin dira ardoak, eta bereiziki ardo beltzak, osasunean duen eragin onuragarria frogatzeko. Azterketa estatistikoen bidez, ikusi dute ardoa edateko ohitura dutenek bihotzekoak eta zenbait minbizi izateko arrisku txikiagoa dutela bestelako edari alkoholdunak edaten dituztenek baino. Bestetik, frogatu dute ardoak badituela gaitz horien aurrean eragin babeslea duten substantziak, polifenolak, esaterako. Baina, Danimarkako ikerketaren arabera, litekeena da ardoa edaten dutenek jaten dituzten elikagaiek ere zerikusi handia izatea horretan. Hain zuzen ere, jendeak erositako 3,5 milioi produktu aztertu zituzten, eta ikusi zuten ardoa erosten zutenek garagardoa erosten zutenek baino oliba, fruta eta barazki, oilasko, olio, gantz gutxiko gazta, esne eta haragi gehiago erosten zutela. Aldiz, garagardozaleek prestatutako janari, saltxitxa, azukre, txerri-haragi, gurin edo margarina, arkume eta edari freskagarri gehiago erosten zuten besteak baino. ELIKADURA ARTXIBOKOA G. ROA ESA

Transcript of KLIMATOLOGIA ENERGIA › site_media › pdf › 001_113.pdf · 2013-02-06 · ‘loaldi’ horrek...

Page 1: KLIMATOLOGIA ENERGIA › site_media › pdf › 001_113.pdf · 2013-02-06 · ‘loaldi’ horrek energia kontsumitzen du, eta Erresuma Batuko datuek alarma piztu dute ingurumenaz

DUELA BOST URTE, KLIMA-ALDAKETAREN ERAGINA

IKUSTEKO egitasmo bat jarri zuen martxanESAk. Egitasmoak GLOBCARBON izena du,eta asmoa da satelitez Lurrekolandaretzari jarraipena egitea hamar urtez.Hainbat alderdiri erreparatzen diote:suteak, fotosintesiak xurgatzen duenargia, landaretzaren hazkunde-zikloa...

Halaber, karbonoaren zikloa aztertu nahidute, jakiteko zer eragin duen industria--jardueran sortzen den karbono dioxidoak.Orain, egitasmoaren erdian daude, eta ESAko zientzialariak ziur daude oso baliagarria izango dela klimari buruzko ezagutzan sakontzeko.

GLOBCARBON, hamarurteko jarraipena

KL

IMA

TO

LO

GIA

TELEBISTA ERABAT ITZALI ORDEZ, aukera izaten da ‘loaldian’ uzteko;kontsumo gutxiko argitxo batek adierazten du gailua prest dagoelaurrutiko agintea sakatu hutsez edozein unetan pizteko. Baina‘loaldi’ horrek energia kontsumitzen du, eta Erresuma Batukodatuek alarma piztu dute ingurumenaz arduratzen diren hainbaterakundetan, besteak beste, hango Ingurumen Ministerioan.

Erresuma Batuan, tresna elektrikoen ‘loaldiak’ 7.000 milioi kilowatt ordu energia gastatu eta 800.000 tona karbono dioxidoisurtzen du atmosferara urteko. Alegia, Glasgowko biztanle guztiek New Yorkerako bidaia egingo balute, joan eta etorri,karbono dioxido gutxiago isuriko lukete. Gainera, 2020. urterako 74 milioi telebistaizango dituzteErresuma Batuan,hau da, ikusleakbaino telebistagehiago. Beraz,hurrengo urteetantresnen ‘loaldiaren’kontsumoa izugarrihanditzea esperodute.

Etxeko tresnen ‘loaldiak’ energia asko behar du

EN

ER

GIA

2 EL H U YA R. 2006KO M A RT X OA

berri

ak la

bur

Berriaklabur

Meritu guztia ez da ardoarenaDANIMARKAN EGINDAKO IKERKETA BATEAN

ikusi dute ardoa edaten dutenekjanari osasungarriagoak erostendituztela garagardoa eta likoreakedaten dituztenek baino.

Ikerketa asko egin dira ardoak,eta bereiziki ardo beltzak,osasunean duen eraginonuragarria frogatzeko. Azterketa estatistikoen bidez,ikusi dute ardoa edateko ohituradutenek bihotzekoak eta zenbaitminbizi izateko arrisku txikiagoadutela bestelako edarialkoholdunak edaten dituztenekbaino. Bestetik, frogatu dute

ardoak badituela gaitz horien aurreaneragin babeslea duten substantziak,polifenolak, esaterako.

Baina, Danimarkako ikerketarenarabera, litekeena da ardoa edaten

dutenek jaten dituzten elikagaiek ere zerikusi handia izatea horretan.Hain zuzen ere, jendeak erositako 3,5 milioi produktu aztertu zituzten,eta ikusi zuten ardoa erosten zutenek

garagardoa erosten zutenekbaino oliba, fruta eta barazki,oilasko, olio, gantz gutxiko gazta, esne eta haragi gehiago erosten zutela. Aldiz, garagardozaleekprestatutako janari, saltxitxa,azukre, txerri-haragi, gurin edomargarina, arkume eta edarifreskagarri gehiago erostenzuten besteak baino.

E L I K A D U R A

ART

XIBO

KOA

G.

ROA

ESA

Page 2: KLIMATOLOGIA ENERGIA › site_media › pdf › 001_113.pdf · 2013-02-06 · ‘loaldi’ horrek energia kontsumitzen du, eta Erresuma Batuko datuek alarma piztu dute ingurumenaz

AS

TRO

FIS

IKA

3

IZARRAK NOLA SORTZEN DIREN

azaltzeko, bi teoria eman dira ontzatorain arte. Baina Estatu Batuetakoastronomo-talde batek bi teorietakobat —akrezio-eredua— baztertzekofrogak aurkitu ditu, bai eta bestea —kolapso grabitatorioa— indartzenduten beste hainbat datu bildu ere.

Aspalditik, aipatutako bi teorienartean egon dira zalantzanastronomoak. Kolapsograbitatorioaren ereduak dio Eguzkia baino ehunka aldizastunagoak diren molekula-hodeiakgasezko nukleotan zatitzen direnean sortzen direla izarrak;nukleo horien trinkotzeak direlaizarren sorburua. Akrezio-ereduarenarabera, berriz, molekula-hodeietanmolekulak bildu eta bildu egiten dira, geroz eta gorputzhandiagoak sortzeko, izarra eratuarte.

Ordenagailu bidezko simulazioekargitu dutenez, akrezio-ereduamotelegia da izarrensorkuntza azaltzeko. Alegia,molekula-hodeiek gutxiegiirauten dute izar bat moduhorretara sortzeko. Gainera,ez da inon topatu akrezio--ereduaren arabera sortzenari den izarrik.

Kolapso grabitatorioareneredua ere simulazio bidezaztertu dute. Simulaziohorien ondorioetako bat daizar-mota ezberdineksorburu bera dutela. Horrek argiazaltzen du izar sortu berrien masa--banaketa zergatik den konstanteagure galaxian eta beste galaxietan.

Beste behin ere, ordenagailubidezko simulazio geroz etafinagoak laguntza ezinbestekoa izandira zientzialarientzat.

ASCENSION UHARTEAN (HEGO ATLANTIKOAN) EGINDAKO IKERKETA BATEN ARABERA, dortokaberdearen populazioa bere onera etortzen ari da han, eta dagoeneko ez dagoarriskuan. Horrek eztabaida piztu du, ez ote den hobea arriskuan daudenpopulazioak katalogatzea, eta ez espeziea bera.

Dortoka berdea (Chelonia mydas), gainerako itsas dortokak bezala,desagertzeko arriskuan dauden espezieen zerrendan dago, Munduko

Kontserbazio Batzordearen zerrendan,hain zuzen ere. Horrek ez omen dubenetako egoera islatzen, Ascensionuhartean populazioak asko egin baitugora azken hamarkadetan, eta,dirudienez, antzeko zerbait gertatu daBrasil eta Karibe aldeko bestepopulazio askorekin ere.

Zenbaiten ustean, laguntza hobeto bideratuko litzateke zerrendanarriskuan dauden populazioak baino ez balira agertuko.

Berriaklabur

Nazioarteko III. Intercampus lehiaketaAngel Andueza Unanua NafarroakoUnibertsitate Publikoko telekomunikazio--ingeniariak Nazioarteko III. Intercampuslehiaketako lehenengo saria irabazi du sarekoikerketaren eta doktore-tesien alorrean.Telefonica Fundazioak ematen du saria,ikerketara bideratutako informazio- etakomunikazio-teknologien erabilera etaustiapena aintzatesteko asmoz. Ingeniaritza elektrikoaren eta elektronikoarensailean garatutako ikerketa-proiektu batiburuzko web orrian oinarritu da Anduezarenlana (http://ocdma.unavarra.es).

Presioarekin fokatzenduen lenteaLente likido berri bat da hau: fokua aldatzekopresioan eragin besterik ez dago. Lenteaairearen eta likido baten arteko interfasekurbatua da, irekidura txiki batean kokatua. Singapurren egin dute, Ingeniaritzarako etaMaterialen Ikerketarako Institutuko (IMRE)fisikariek, hain zuzen ere. Eta, azaldu dutenez,lente horrek ez du pieza mekanikorik behar,eta, hain txikia izanik, oso egokia da kameratxikiren bat daramaten tresnetarako; hala nola,webcam-ak, telefono mugikorrak edo medikuentresna eramangarriak.

Dortoka berdea arriskutikkanpo

F I S I K A

I N G E N I A R I T Z A

Izarrak nola sortzen diren

EL H U YA R. 218. Z K .

NA

SA

O.

HO

EGH

-GU

LDBE

RGIN

GU

RU

ME

NA

Page 3: KLIMATOLOGIA ENERGIA › site_media › pdf › 001_113.pdf · 2013-02-06 · ‘loaldi’ horrek energia kontsumitzen du, eta Erresuma Batuko datuek alarma piztu dute ingurumenaz

Sojak ez ditu konpontzen bihotzeko arazoak

Gantz guztiek ez dute gizentzen

Jaten dugun gantz-mota erabakigarria dagizentasunaren garapenean eta

prebentzioan. Horixe ondorioztatu du PatriciaPérez Matute Nafarroako Unibertsitateko

ikertzaileak doktore-tesian.Gantz guztiek ez dute berdin eragiten

organismoan: opilek nahiz hestebeteekdituzten gantz aseek gizendu egiten dute;

omega-3 familiako gantz-azidopoliasegabeek, ordea, (izokinarenak eta

atunarenak, esaterako) gizentasuna nahizintsulinarekiko erresistentzia prebenitu eta

hobetu egiten dituztela, uste du ikertzaileak.

D I E T E T I K A

Hiesaren jatorria argitzenTeoria nagusiaren arabera, GIB-1a,

gizon-emakumeetan hiesa eragiten duen GIB-mota hedatuena, txinpantzeen SIVcpzbirusetik dator. Orain, teoria hori berrestenduten datuak plazaratu dituzte Alabamako

Unibertsitateko (AEB) eta MontpellierkoIkerketa Zentroko (Frantzia) ikertzaileek.

Kamerungo txinpantzeen gorotzetan zeudenbirusen azterketa genetikoa eginda besteak

beste, frogatu dute bakartuta bizi direntxinpantze-taldeen SIVcpz birusek

GIB-1aren antz handia dutela. Horretaz gain,GIB-1 birusa hastapenetan nola hedatu

zen ere ikertu dute.

M I K R O B I O L O G I A

SOJA-PRODUKTU ASKOTAN

AIPATZEN DA sojak eraginonuragarria duelazirkulazio-aparatuan.Alabaina, zirkulazioaparatuaren etanutrizioaren artekoerlazioa ikertzen duenAHA AEBetakoerakundearen arabera,azken ikerketetan ezdute lortu hori

frogatzerik.Egia da sojaz egindako hainbat

produktu (hanburgesak, saltxitxak,tofu...) animalia-jatorrikoak bainoosasungarriagoak direla; eta,beraz, zirkulazio-aparatukoarazoak dituztenei mesede egitendie sojazkoak hartzeak besteen

ordez. Halaber, badirudi eguneanhartzen den proteinaren erdiabaino gehiago soja-proteina bada, LDL-kolesterolaren kontzentrazioajaitsi egiten dela odolean, eta horiere onuragarria da osasunerako.Baina normalean ez da hainbestesoja-proteina jaten.

Bestalde, sojaren isoflaboneieragin mesedegarri asko egoztenzaizkie, bai zirkulazio-aparatuan, bai minbizia prebenitzean ere.Ikerketa klinikoetan, ordea, ikusidute isoflabonek ez dutela ustezuten eragina bularreko,endometrioko eta prostatakominbizietan. Nolanahi ere,zientzialariek gaia ikertzen jarraituko dute.

DIE

TE

TIK

A

4 EL H U YA R. 2006KO M A RT X OA

berri

ak la

bur

Berriaklabur

DO

EHLE

R

Vesubioari begira, eta arriskuabizkarreanNAPOLITARRAK VESUBIOAREN

ORROEI ADI EGOTEN DIRA NOIZ

LEHERTUKO, baina sumendihura ez da inguruan dutenarrisku geologiko bakarra;izan ere, geoarkeologobatzuk beste aldera begirajarri dira, Campi Flegrei-kogaldarara, hain zuzen ere,eta aurkitu dute inguru harkhiru aldiz egin duela goraeta behera V. mendetik.

Itsasoko bizidunen fosilakdatatuta iritsi dira ondorio horretara. Dirudienez, lur azpiko magma--etorrialdiak hainbat aldiz altxatu izan du gorantz Campi Flegrei ingurua;magmak atzera egindakoan, berriz, lurra hondoratu eta itsas azpian —Pozzuoli badian— geratzen omen zen. Gainera, gorabehera gehienakerupziorik gabe gertatu ziren, idatzietan erupzio bakarra jaso baita,1538koa.

GE

OL

OG

IA

NA

SA/G

SFC/

MIT

I/ER

SDA

C/JA

ROS

Page 4: KLIMATOLOGIA ENERGIA › site_media › pdf › 001_113.pdf · 2013-02-06 · ‘loaldi’ horrek energia kontsumitzen du, eta Erresuma Batuko datuek alarma piztu dute ingurumenaz

AS

TR

ON

OM

IA

NON JARRIKO DUTE LSSTTELESKOPIOA, TXILEN EDO MEXIKON?Hori da galdera, eta biek erenahiko lukete eurak izateaaukeratuak. Izan ere, LSST teleskopioa ez da edonolakoa. Teleskopioa gai dazeru ikusgaiosoaren

irudiak jasotzeko hiru gautan, argi ultramoretik hasi etainfragorri hurbilera doan uhin--luzerako tartean.

Txilen bi behatoki ezagundaude, eta han badituzte hainbatteleskopio garrantzitsu, adibidez,Gemini eta SOAR izenekoak

batean, eta Magellanbestean. Mexikokoa ez da

hain ezaguna, baina besteakbaino bakartiagoa da etahirietako argiak ez dioeragiten. Astroak aztertzeaneragiten duten klima-

-faktoreei dagokienez, biakdira aproposak. Beraz,erabakian bestelakoeragileek ere izango dutezerikusia. Laster jakingo

dugu non jarriko duten.

LSST teleskopioa etxeratzeko lehian

ZO

OL

OG

IA

URTARRILAREN BUKAERAN BIOLOGOEK

IRAGARRI ZUTEN munduko arrain txikienaaurkitu zutela Sumatran, Indonesian.Paedocyprisgeneroansailkatu zuten.Haien arabera,heldua denean7,9 mm luzeizatera iristenda gehienez.Arraina aurkitueta berehalakonturatu ziren espeziea desagertzekoarriskuan dagoela, aintzira jakinbatzuetan bizi baita, eta ekosistema hori bera desagertzeko bidean baitago.Handik egun batzuetara, ordea,zalantzan jarri zuten marka hura:Paedocypris baino arrain txikiagoakegon litezke. Hala ere, ez da erraza hori baieztatzen.

Paedocypris, arrain ñimiñoa

berri

ak la

bur

Berriaklabur

RAFF

LES

MU

SEU

M

LSST CORPORATIO N

Page 5: KLIMATOLOGIA ENERGIA › site_media › pdf › 001_113.pdf · 2013-02-06 · ‘loaldi’ horrek energia kontsumitzen du, eta Erresuma Batuko datuek alarma piztu dute ingurumenaz

FIS

IOL

OG

IA

GARUNAK AGINTZEN DU. Hanka batjasotzeko, hatzez seinalatzeko edobegiak biltzeko, berdin dio, aginduagarunetik dator. Baina agintze hutsa ezda nahikoa; garunak jakin egin behar duagindua bete dela, eta egin beharrekomugimendua egin dela. Azken batean,gorputz-zati bakoitzaren posizioaezagutu behar du garunak. Sydneykozientzialari batzuek, Australian, ulertudute nola egiten duen hori.

Garunak ez du baieztatzen non dagoen mugitu berri duen gorputz-zatia. Mugimendurik gertatu den ez du baieztatzen; mugimendurikizan edo ez izan, garunak onartu egiten du gorputz-zati hori mugitu dela.Ia inoiz ez da arazorik izaten, garunaren aginduak bete egiten direlako. Baina, ez mugituta ere, garunak agindua ematen du posizio-aldaketa gertatzen delakoirudipena sortzeko.

Honela jakin dute Sydneykozientzialariek, hain zuzen, garunakagindua bidaltzen duela: pazienteenmugimenduak anestesiaren bitartezeragotzi, eta eskatzen zieten eskuamugitzeko; pazienteek ez zuten eskua mugitzen, eta, hala ere, mugitu izanaren irudipena izaten zuten.Argi dago, beraz, garunak agintzenduela.

Garunaren agindua, zerbait mugitu duzun seinale

ART

XIBO

KOA

Page 6: KLIMATOLOGIA ENERGIA › site_media › pdf › 001_113.pdf · 2013-02-06 · ‘loaldi’ horrek energia kontsumitzen du, eta Erresuma Batuko datuek alarma piztu dute ingurumenaz

HAWAII-HO KECK TELESKOPIOAREN BIDEZ egindako behaketek indartu egiten dutegasezko erraldoien migrazioaren teoria.

Teoriaren arabera, Esne-bidea gazte-gaztea zenean, gasezko erraldoien orbitakorain baino askoz ere gertuago zeuden Eguzkitik. Denborarekin, grabitate--indarren eraginez, planeta horiek (Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno) urrutiratuegin ziren. Nonbait, migrazio horrek aldaketak eragin zituen Kuiper-en gerrikoandauden objektuetan; besteak beste, batzuk planeten orbitan harrapatuta geratuzirela uste dute.

Keck teleskopioari esker, teoria horibaieztatzen duten zantzuak ikusidituzte. Izan ere, badirudi Jupiterrenorbitan dauden bi asteroidek,Patroclus bikoteak, kometen antzekodentsitatea dutela. Hortik ondorioztatudute Kuiper-en gerrikoan sortu zirela,han ugariak baitira dentsitate horiduten objektuak.

Alabaina, astronomo guztiak ezdatoz bat ondorioarekin. Izan ere,

Jupiter Eguzkitik Lurra baino bost aldiz urrutirago dago, eta han posible daPatroclus bikotearen modukoak sortzea. Ez omen da nahitaezkoa Kuiper-engerrikoan sortua izatea halako dentsitatea izateko.

berri

ak la

bur

Berriaklabur

N A N O T E K N O L O G I A

Garbitasunean dagogakoaZirkuitu eta sentsore elektroniko berriakegiteko bidea ireki dezake SOI teknologiak.Teknologia horretan, silizio-geruza bat(eroalea) isolatzaile baten gainean doa.Geruza hori ahalik eta finena izatea bilatzendute, baina silizioaren jokamoldea aldatuegiten da lodiera txikitu ahala (erresistibitateaasko handitzen da). Bada, jatorrizko joerarieusteko bi gainazalak garbi-garbi izateakomeni dela ikusi dute Wisconsin-MadisonUnibertsitateko eta Soitec-eko ikertzaileek.

G E O L O G I A

Asteroideen arteko talkaren zipriztinakEredu astronomikoen arabera, Veritasasteroide-taldea asteroideen arteko talkaikaragarri baten ondorioz sortu zen, duela 8 milioi urte. Orain, geologoek talkaharen arrastoak aurkitu dituzte itsas jalkinetan.Hain zuzen ere, ikusi dute helio-3 isotopoarenkontzentrazioa ohikoa baino hiru aldizhandiagoa dela duela 8,2 milioi urtekojalkinetan. Horrek adierazten du asteroideenarteko talka izugarri bat izan zela. Orduan askatutako hautsa Lurrera iritsi zen, eta horregatik dago hainbeste helio-3jalkinetan.

ROCHESTERGO UNIBERTSITATEKO IKERTZAILEEK

bi metodo berriren bidez kalkulatu dute mendien hazkundea, eta bietanondorio bera atera dute: Andeak duela10 eta 7 milioi urte artean altxatu ziren.Horren arabera, ordura arte uste zutenbaino askoz ere azkarrago hazten diramendiak.

Zaila da mendien hazkundeaneurtzea. Batetik, mendiak hazi ahala,klimaren eraginez higatu egiten dira;baina klima aldakorra da, ez da faktorekonstantea. Bestetik, garaierarekin etadenborarekin, ingurunea aldatzen doa,eta horrek ere zaildu egiten dugeologoen lana.

Ikertzaileek bi metodo probatu dituzteBoliviako goi-lautadan, duela 12-5 milioiurteko jalkinetan. Batean, karbonatoandauden oxigeno-isotopoak aztertu

dituzte, eta hortik ondorioztatudute nolako prezipitazioak izanziren denboran zehar. Besteteknikan, berriz, karbonato--arrokak zer tenperaturatan sortu ziren aztertu dute.

Bi metodoak bat datoz, etaemaitza harrigarria da, orain arteinork ez baitzuen uste hain azkarhazi zirenik Andeak. Alabaina,horren azalpena ere eman duteikertzaileek. Nonbait, mantuarengoialdeko zati solidoan gertatzen diren fenomenoek gorantz bultzatzendiete mendiei, eta horregatik haztendira hain azkar.

Bi ikerketak zientzia-aldizkari banatanargitaratu dituzte, Science eta Earth andPlanetary Science Letters aldizkarietan,hain zuzen.

Mendiak uste baino azkarrago hazten dira

GE

OL

OG

IA

Dentsitatea erabakigarria da?

7EL H U YA R. 218. Z K .

SCIE

NCE

AS

TR

ON

OM

IAN

ASA

/JPL

-CA

LTRE

CH/T

. PY

LE

Page 7: KLIMATOLOGIA ENERGIA › site_media › pdf › 001_113.pdf · 2013-02-06 · ‘loaldi’ horrek energia kontsumitzen du, eta Erresuma Batuko datuek alarma piztu dute ingurumenaz

berri

ak la

bur

Berriaklabur

Eguzkiarengatik etorrida bere onera ozonoa

Ozono-geruza berreskuratzen ari daCFCak debekatu zirenetik; baina

berreskuratze horren eragile nagusiaez da debekua, Eguzkia baizik. Eredu

informatiko bat erabiliz iritsi diraondorio horretara Alemaniako

Aeroespazioaren Zentroko ikertzaileak.Dirudienez, ozonoaren azkeneko

neurketak Eguzkiaren intentsitatehandiko aldian egin dira (11 urtekozikloak ditu Eguzkiak intentsitateari

dagokionean), eta intentsitate handiakozono-molekulen sorrera bultzatzen du.

Ikusteko, ertzak bereizibehar dira lehenik

ROBOT BATEK IRUDI BATEKO OBJEKTUAK

BEREIZI NAHI BADITU, objektuenertzak detektatu behar ditulehenik. Hain zuzen ere, horregatikerabiltzen dira ertzendetektagailuak ikusmenartifizialean. NafarroakoUnibertsitate Publikoko EdurneBarrenetxeak ertzen detektagailuberri bat diseinatu du.

Ertzen detektagailuarenfuntzionamendua erraza da. Irudibat hartzen da, grisen eskalarapasatzen da eta detektagailuansartzen da. Detektagailuak irudiaaztertu ondoren, beste irudi batitzultzen du, atzeko plano iluna etaertzak zuriz markatuta dituena.

Normalean, grisen eskalan aldaketahandiak dauden puntuenidentifikazioan oinarritzen dira ertzen

detektagailuak. Edurne Barrenetxeakerabilitako teknikan, ordea,aldameneko pixelekiko balioetsitakoaldaketa baino handiagoa duen pixel--multzoa da ertza.

Sistema hori erabilgarria izan daitekeindustriarako nahiz medikuntzarako.Adibidez, detektagailua egokitu daitekerobot batek eraikin bateko ateakdetekta ditzan. Medikuntzan, berriz,melanomak detektatzeko balio dezake.Orezta edo orban baten irudi batetikabiatuta, haren ertza marraz daitekeeta ertz horrek hainbat hilabeterenburuan duen bilakaera aztertu.Denbora-tarte horretan oreztaren ertza3 milimetro mugitu bada, balitekemelanoma bat izatea. Bilakaera horibegiz ikustea oso zaila damedikuarentzat, baina ez, ordea,sistema informatikoentzat.

8 EL H U YA R. 2006KO M A RT X OA

Neutroi-izar mota ezezaguna

Izar batzuen heriotzak pulsarrak sortzenditu, hau da, oso azkar biratzen diren eta

erradiazioa norabide batean igortzen dutenneutroi-izarrak. Errotazioaren ondorioz,

erradiazioa erregularki iristen da, itsasargibateko argia balitz bezala. Orain, erradiazioirregularra igortzen duten hamaika neutroi-

-izar detektatu dituzte lehen aldiz irrati--astronomoek.

A S T R O N O M I A

I N G U R U M E N A

Belaunaldi berriko modulu fotovoltaikoak ROBOTIKER-TECNALIA ZENTRO TEKNOLOGIKOAK bobeda-egitura duten modulufotovoltaiko berrien azterketa egingo du. Modulu horiek Kyosemi CorporationJaponiako enpresak ekoizten ditu eta pasa den abenduan sinatutakoakordioari esker lortu du horiek aztertzeko hitzarmena Robotiker-Tecnaliak.

Modulu berritzaile horiek hiru dimentsio dituzte, eta, ondorioz, orain artekosistemek baino eguzki-argi gehiago jasotzen dute; beraz, energia sortzekogaitasun handiagoa dute. Hala ere, produktua ikerketa-fasean dago.

Robotiker-Tecnaliak moduluberri horien tentsioaren etaintentsitatearen kurbak aztertukoditu Eguzkiaren hainbaterradiazio-mailetarako, bai etainklinazioek eta itzalek sortzendituzten arazoak ere. Ikerketahorien bidez, modulu horiekhobetzeko ondorioak aterako dira,betiere ehunka moduluz osatutakosistemen eraginkortasunahobetzeko.

EN

ER

GIA

BE

RR

IZTA

GA

RR

IAK

E. B

ARR

ENET

XEA

AD

IME

N A

RT

IFIZ

IAL

A

ROBO

TIKE

R-TE

CNA

LIA

Page 8: KLIMATOLOGIA ENERGIA › site_media › pdf › 001_113.pdf · 2013-02-06 · ‘loaldi’ horrek energia kontsumitzen du, eta Erresuma Batuko datuek alarma piztu dute ingurumenaz

KL

IMA

TO

LO

GIA

KLIMAREN BILAKAERA

AZTERTZEKO, oso baliotsuakdira Antartikan ateratzendituzten izotz-zutabeak.Hainbat zientzialari-talde aridira izotz-zutabeaksakonenetik ateratzen, ahaliketa lagin zaharrenak lortunahian, eta, azkenaldian,errekorrak egiten ari dirabata bestearen atzetik.

Azken berria japoniarrekeman dute: Antartikan laneanari diren Japoniakozientzialariek izotz-zutabe batatera dute hiru kilometrobaino sakonagotik. Haienkalkuluen arabera, azkenekozatiak milioi bat urte ditu.

Albistea eman baino egungutxi batzuk lehenago, EPICA egitasmoandiharduten zientzialarieuroparrek antzeko zutabebat atera zutela zabalduzuten. 2004an ere atera zutenbeste bat, eta, oraingoa hura

baino laburragoa bada ere,harekin bezainbeste egindute atzera denboran: duela900.000 urteraino, gutxigorabehera.

Beharbada, antzinatasun--errekorra japoniarrek izangodute orain, baina horrek ezdio meritua kentzenEuropako taldeari. Izan ere,atera berri duten zutabeaOzeano Atlantikoko uraridagokio. Orain artekoek,berriz, Indiako Ozeanoko etaOzeano Bareko ura zuten.Beraz, biak alderatzeko etaerregistro osatua izatekoaukera emango die laginberriak.

Laginak laborategietarabidali orduko hasiko diraaztertzen eta ondorioakateratzen. Klimaren bilakaeraaztertzea eta etorkizunerakoirakaspenak ateratzea dahelburua.

berri

ak la

bur

Berriaklabur

Klimaren ikertzaileak errekorrak egiten Antartikan

OS

AS

UN

A

M.

CURR

AN

/ A

NTA

RTIK

AKO

AU

STRA

LIA

R TA

LDEA

NOTTINGHAMGO UNIBERTSITATEAN IKERKETA BAT

EGIN DUTE ikusteko zer erlazio dagoengaruneko tumoreen eta telefonomugikorrak erabiltzearen artean. Lau urteiraun du ikerketak, eta, dirudienez,mugikorrak erabiltzeak ez du areagotzengaruneko tumorea izateko arriskua.

Nahiz eta beste azterketa batzuetanondorioztatu duten mugikorrek eraginkaltegarria dutela, ikerketa honen arabera, ez dago erlaziorik tumorea izatearen etamugikorraren erabileraren artean (noiztikerabiltzen den mugikorra, zenbat aldizerabili den eta guztira zenbat denboranerabili den kontuan hartuta).

Batez ere, mugikorra aspalditikerabiltzen dutenetan jarri dute arretaikertzaileek, hasierako mugikor haiekseinale analogoak erabiltzen baitzituzten,eta energia handiagoa igortzen baitzuten.Alabaina, mugikor analogoak erabiltzenzituztenek ez dute besteek baino arriskuhandiagoa tumoreak garatzeko garunean.

Dena dela, azterketa gehiago eginbehar direla uste dute ikerketaren egileek.

Telefono mugikorrenkasuan, usteak erdia ustel

SIEM

ENS

Page 9: KLIMATOLOGIA ENERGIA › site_media › pdf › 001_113.pdf · 2013-02-06 · ‘loaldi’ horrek energia kontsumitzen du, eta Erresuma Batuko datuek alarma piztu dute ingurumenaz

berri

ak la

bur

Berriaklabur

O Z E A N O G R A F I A

Itsaslasterrak aztergai klima-aldaketa ikertzekoITSASO SAKONEKO LASTERRETAN GERTATU

DIREN ALDAKETAK ikertu dituzteKaliforniako Unibertsitatean Nunes eta Norris ozeanografoek.Eraldaketa horiek klima--aldaketarekin zerikusi hertsiadutela uste da, eta, horregatik, hura hobeto ulertzen lagundezaketela.

Lasterrei buruzko informazioalortzeko, Foraminifera izenekofosil baten oskola ikertu duteikertzaileek, karbonoaren biisotoporen bila —karbono-12aeta karbono-13a—. Izan ere, urak zenbat etadenbora gehiago emansakonera handiko lasterretan,orduan eta karbono-12

gehiago ageri da harenkonposizioan. Hori horrela da izakigehienek karbono-12a erabiltzendutelako zelulen hazkuntzan, eta,hil ondoren, gai organiko horiekhondora egin ahala, korrontesakonak aberastu egiten direlako.

Ozeano Bareko eta Atlantikokohainbat puntutan bi isotopo horienarteko proportzioak neurtu dituzte,informazio horrekin gradientea egindute, eta, hura erabiliz, itsasosakoneko korronteen bilakaeraikusi dute.

Ikerketatik ateratakoondorioak garbiak dira. Duela55 milioi urte itsaslasterrekberebiziko eraldaketa jasanzuten, Lurra berotze-ziklobatean zegoen bitartean.Ozeanoetako batez bestekotenperatura 7 edo 8 Celsiusgradu igo zen orduan.Ikerketak, beraz, gaur egungoberotze globala aztertzenlagunduko du.

ART

XIBO

KOA

Page 10: KLIMATOLOGIA ENERGIA › site_media › pdf › 001_113.pdf · 2013-02-06 · ‘loaldi’ horrek energia kontsumitzen du, eta Erresuma Batuko datuek alarma piztu dute ingurumenaz

ZIENTZIALARIAK OSO KEZKATUTA DAUDE Tasmaniako deabruari eragiten dion minbiziinfekziosoa dela eta. Gaixotasun horren erruz, lehendik ere urria den animaliahorren populazioa izugarri ari da gutxitzen. Alabaina, ikertzaileek ikusi dute alegutxi batzuek nolabaiteko erresistentzia dutela gaitzarekiko, eta horrekitxaropena eman die.

Minbizia hozkaden bidez transmititzen da, eta aurpegiari eragiten dio.Konkorrak eta irtenguneak ateratzen zaizkie, baita begietan eta ahoan ere, eta jatea galarazten die. Azkenean, lehen sintomak agertu eta sei hilabeteigaro baino lehen, hil egiten dira.

Baina orain ikusi dute gaitza duten hiru emek urtebete baino gehiagoiraun dutela bizirik. Horrek esan nahi du erresistente direla neurri batean.

Are gehiago, Tasmaniaren ekialdeko eta mendebaldeko populazioak ez diraberdinak genetikoki, eta gaitzaekialdekoen artean bakarrik zabaldu da.

Hortaz, orain bi populazioen geneakaztertzen ari dira, jakiteko ba otedagoen erresistentzia ematen dienaldaera genetikorik. Agian, hortiketorriko dira txerto edo tratamendu batlortzeko lehen pausoak.

B I O K I M I K A

berri

ak la

bur

Berriaklabur

Prioia zelula amen zatiketako partaideOraindik ere ez dago garbi zer funtzio dutenprioiek animalia osasuntsuetan, baina arrastotxiki bat aurkitu dute, behinik behin: zelula amen zatiketan laguntzen omen dute.Zelula amak etengabe zatitzea zuten helburuCambridge-ko Biomedikuntzarako WhiteheadIkerketa Institutuan. Horren atzetik zebiltzala, ikusi zuten zelula ama hematopoietikoetan(odol-zelulen aitzindariak) prioi askoespresatzen zirela, eta, gehiago irauten dutela prioiak espresatzen dituzten zelula amek.

B O TA N I K A

Intzestua saihesteko, entzimak1980ko hamarkadan, botanikariek frogatuzuten lorea gai dela bere polenadeuseztatzeko, bai eta hurbileko ahaideenaere. Hain zuzen, entzimen bidez suntsitzen dukomeni ez zion polena. Orain, MissourikoUnibertsitateko ikertzaileek argitu dute nolabereizten duen komeni zaion polenabesteetatik. Nonbait, polenaren konpartimentubatean gordetzen da entzima. Denborarekin,ordea, konpartimentua desegin egiten da etaentzima libre geratzen da. Antza denez, polenaez denean komenigarria, errazago desegitenda konpartimentua, proteina bati esker.

Ustez Lurraren antza duen planeta bataurkitu dute

11EL H U YA R. 218. Z K .

BESTE EXOPLANETA BAT AURKITU DUTE; eta, astronomoenesanean, orain arte aurkitu izan direnen arteanhonek du Lurraren antz handiena. Aurkikuntzaegiteko grabitate-lente bat erabili dute, eta, metodohorrekin, exoplaneta gehiago aurkituko dituztenitxaropena agertu dute.

Izena OGLE-2005-BLG-390Lb du planeta honek,masa Lurrarena baino bost bat aldiz handiagoa da,eta orbitatzen duen izarretik 390 milioi kilometroradago. Gainazaleko tenperatura oso hotza da: -220 ºC.

Esan bezala, grabitate-lentea izeneko efektuariesker aurkitu dute planeta; izan ere, planeta txikiaketa orbitatzen duten izarretik urrun samar daudenakhautemateko berebiziko efektua da hau: izarrarenmasa itzelak espazioa kurbatu egiten du, eta lentebaten efektua eragiten du —argia kurbatu eta handitu egiten du apur bat—; planetaren grabitateak ere efektu horretan parte hartzen du,neurri txikiagoan bada ere. Eta planetaren eragina ezagututa neurtzendituzte exoplaneta horren masa eta orbita.

ZO

OL

OG

IAA

STR

ON

OM

IA

Itxaropen-izpi bat Tasmaniakodeabruarentzat

WES

TFIE

LD F

AKU

LTAT

EA

NA

SA/J

PL-C

ALT

ECH

Page 11: KLIMATOLOGIA ENERGIA › site_media › pdf › 001_113.pdf · 2013-02-06 · ‘loaldi’ horrek energia kontsumitzen du, eta Erresuma Batuko datuek alarma piztu dute ingurumenaz

Leku berean egon eta bereizi

Berilioaren nukleoa ez da gune bakarrekoa

Txerri-zelulak diabeteasendatzetik gertu

Tximinoei diabetea sendatu diete txerrienLangerhans-en uharte-zelulak erabiliz

Minnesotako Unibertsitatean. Txerri-zelulahoriek tximinoan iraun dezaten,

immunoeskasia-protokolo berri bat erabili dute.Gizakietan lortu da 1 motako diabeteak atzera

egitea giza uharte-zelulak txertatuta. Bainaeskaria ezin da ase, eta uharte-zelulen besteiturri bat izatea (txerria, adibidez) berebizikoa

da. Hurrengo pausoa izango da tximinoekinprobatu duten protokoloa egokitu eta gizakiekin

probatzea.

M E D I K U N T Z A

Musika eta estasiaItaliako ikertzaileek frogatu dute musika

ozenak areagotu egiten duela MDMAreneragina (estasia). Ikerketa arratoietan

egin dute. Dosi desberdinak eman zizkieten, eta garunaren jarduera neurtu zuten.

Gero, musika jarrita zer alde zegoen aztertuzuten. Emaitza nabarmena izan zen: musikak ikaragarri areagotzen zuen

eragina. Gainera, musikarik gabe bainoaskoz ere gehiago irauten zuen eraginak

musikarekin. Ikertzaileen iritziz, oso litekeena da gizakietan ere

antzekoa gertatzea.

B I O K I M I K A

EBOLUZIOAREN IKERTZAILEEK EZ ZIOTEN

BEHIN BETIKO ERANTZUNIK AURKITZEN

espezie batetik beste bat sortzeariinguru naturalean, leku bereanegonda. Orain, fenomeno horren biadibide ikusi dituzte ikertzaileek;ondorioz, galderaren erantzunagertu egon daiteke.

Izan ere, espezieak bereiztekoeratako bat da leku berriakhartzea. Beste leku bateanegonda, litekeena da jatorrizkoespezie batek beste espezie bateraeboluzionatzea, hautespennaturalaren bidez. Alabaina,

kontrako adibide gutxi ezagutzen dira;horregatik, eboluzioaren ikertzaileekitxaropenez jaso dituzte Naturealdizkarian argitaratu diren biikerketaren emaitzak.

Horietako batean, aztertu dute nolaeboluzionatu duen Hego Pazifikokouharte batean bizi den palmondo

kizkurrak Kentia palmondotik. Duela milioi bat edo bi bereizi ziren,eta, uhartearen % 20an biak batera bizi diren arren, sei asteko aldea dago baten eta bestearenloraldien artean.

Beste adibidea Nikaraguako lakubatean topatu dute. Lakua bostkilometro zabal da, eta han osoantzekoak diren bi arrain-espeziedaude. Azterketa genetikoen arabera,bat bestetik bereizi da, eta duela osogutxi gertatu zen bereizketa, duela10.000 urte besterik ez. Hala ere, bi espezie direla ikusi dute, ezin baitiraelkar gurutzatu, eta bat lakuarenhondoan bizi baita eta bestea ez.

Adituen ustez, litekeena da halakokasuak uste baino ugariagoak izatea.Behintzat, fenomenoa hobeto ulertzeko aukera eman diete bi adibide horiek.

EB

OL

UZ

IOA

12 EL H U YA R. 2006KO M A RT X OA

BERILIOAREKIN EGINDAKO ESPERIMENTUEK

erakutsi dute atomoen nukleoak ez direla beti gune bakarreanantolatzen. Berilio-10 isotopoarennukleoak, hain zuzen, bi alfapartikulaz osatuta daudela konturatudira, eta bi partikula horiek bi neutroidituztela inguruan orbitatzen,elektroiak balira bezala, lotura eginez.

Alfa partikulak helio-4 atomoarennukleoak dira, bina protoi eta neutroiz osatuta daude eta izugarri egonkorrakdira. Berilio-10 atomoen nukleoak lortzeko, ikerlariek helio-6 atomoen nukleoakjaurti dituzte alfa partikulen hodei baten kontra. Helio-6 atomoaren nukleoa biprotoiz eta lau neutroiz osatuta dago, eta, alfa partikula batekin talka egitean,berilio-10 atomoaren nukleoa bilakatzen da.

Izarretan elementu astunak nola sortzen diren aztertzeko balioko duikerketak, susmoa baitago haien nukleoak sortzen direla nukleo txikiagoek alfapartikulen kontra talka egitean.

FIS

IKA

berri

ak la

bur

Berriaklabur

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

Page 12: KLIMATOLOGIA ENERGIA › site_media › pdf › 001_113.pdf · 2013-02-06 · ‘loaldi’ horrek energia kontsumitzen du, eta Erresuma Batuko datuek alarma piztu dute ingurumenaz

LABA-KANAL BEREZI BATZUK AURKITU

DITUZTE Etna sumendian. Kanal horiekez omen dira erosio termikoaksortuak; Cataniako Unibertsitatekoadituek emandako azalpenarenarabera, erosio mekanikoak sortuakdira.

Duela gutxi arte uste izan da labakberoaren bidez irekitzen zituela bideberriak; hau da, inguruko arrokakurtuta sortzen zituela laba-kanalak.Azkenaldian, ordea, konturatzen hasidira beroak ez beste eragile batzuekere zabal ditzaketela kanalak.

Bada, hipotesi horri jarraitzen arizaizkio Cataniako Unibertsitatekoadituak 2001eko erupzioan sortu zenLaghetto kanala ikertzeko. Izan ere,kanala sortu zenean irudiak hartuzituzten —unibertsitatea Etnasumenditik bertan dago—, etaberotuta ez baizik eta frikziozirekitako kanal bat dela uste dute.

Posible da Etna sumendiaren bestelaba-kanal batzuk ere erosiomekanikoz sortu izana; eta, hori delaeta, kanal zaharragoei ereerreparatzeko asmoa dute.

Etna sumendiko laba-kanalakaztergai

Erradikal askeek badute lan bat belarrian

AS

TR

ON

OM

IA

Izar txikiek ez dutelagunik

BEGI HUTSEZ IKUSTEN DIREN IZAR

GEHIENEK KIDEA DUTE; hau da,bikoteka ageri dira. Batzuetan, biizar baino gehiago ere egoten dirataldean, eta denek elkarreninguruan biratzen dute. Zehazki,izar handien % 80k bikotekidea du;

horregatik, astronomoek uste zutenhorixe zela arruntena. Orain, ordea,izar txikiei erreparatu diete, etaikusi dute gutxiengoak duelabikotekidea. Hain zuzen ere, Esne-bideko nano gorrien hirulaurdenek ez dute lagunik, bakar-bakarrik ageri dira.

berri

ak la

bur

Berriaklabur

13EL H U YA R. 218. Z K .

GE

OL

OG

IA

NA

SA/J

PL

OXIGENOAREN ERRADIKAL ASKEEK

zelularen ‘hondatzearekin’ eta,azken finean, zahartzaroarekindute zerikusia. Erradikaleksekulako jarduera kimikoaizaten dute; azkarerreakzionatzen dute ingurukomolekulekin, eta, ondorioz,suntsitu behar ez dena eresuntsitu egiten dute. Bainaoxigenoaren erradikalak ezdira suntsitzaile hutsak:ikerketa baten arabera, barne-belarrian badutezeregin bat, gutxienez.

Zeregin hori orekarieusteko sistemaren parte da.

Orekari eusteko, otokoniaizeneko kristal txiki batzukdituzte belarrianugaztunek.Kristaltxo horieklaguntzen dioteanimaliarigoialdea etabehealdeabereizten. Eta kristaltxoakfalta dituztenarratoiak, adibidez, ez dira behar bezalaibiltzen, etahankaz goradaudenean

ez dira saiatu ere egitenbuelta ematen.

Estatu Batuetakoikertzaile batzuekefektu horiekikusi dituztearratoietan

hainbat genekenduta, eta hortikdator erradikalekiko

lotura: gene horienlana daoxigenoarenerradikalaksortzen dituztenmolekulaksintetizatzea.

Azken batean, zientzialariekerradikalen eta otokoniarensorreraren arteko lotura bataurkitu dute. Oraindik ezdakite zehatz-mehatz zein den prozesuaren kimika,baina lortu dute jakiteaanimalia jaio baino lehenagoegoten direla aktibatutaotokoniaren sorreran partehartzen duten geneak.Jaiotzearekin batera, genehoriek ‘isildu’ egiten dira.Azkenean, zahartzaroarekin ez ezik, jaiotzearekin erebadute zerikusia oxigenoarenerradikalek.

FIS

IOL

OG

IA

ARTXI

BOKO

A

UTA

HSK

IES