TXINA, TRADIZIOKO PERTSONAIAKHirugarren arketipoan Jing pertsonaiak aurkitu ditzakegu, Txinako...

7
TXINA, TRADIZIOKO PERTSONAIAK TOPIC, TOLOSAKO NAZIOARTEKO TXOTXONGILO ZENTROA (www.topictolosa.com/eu)

Transcript of TXINA, TRADIZIOKO PERTSONAIAKHirugarren arketipoan Jing pertsonaiak aurkitu ditzakegu, Txinako...

Page 1: TXINA, TRADIZIOKO PERTSONAIAKHirugarren arketipoan Jing pertsonaiak aurkitu ditzakegu, Txinako txotxongiloen antzerkian soilik ikus daitezkeenak. Jantzietan eta aurpegian nabari zaie,

TXINA, TRADIZIOKO PERTSONAIAK

TOPIC, TOLOSAKO NAZIOARTEKO TXOTXONGILO ZENTROA

(www.topictolosa.com/eu)

Page 2: TXINA, TRADIZIOKO PERTSONAIAKHirugarren arketipoan Jing pertsonaiak aurkitu ditzakegu, Txinako txotxongiloen antzerkian soilik ikus daitezkeenak. Jantzietan eta aurpegian nabari zaie,

Argi dago Txina bai ekonomian bai politikan posizio nagusia izan nahi duen kontrastez beteriko

herrialdea dela, bere tradizioak mantentzearen alde borrokatzen ari den arren. Ezta Kultura Iraultzak

ere ez zuen lortu herrialde hau bere adierazpen kulturalei uko egitea, edo bere biztanleen buruetatik

belaunez belaun transmititzen diren formak eta ohiturak ezabatzea.

Hainbeste arretaz mantentzen diren tradizio hauetan, txotxongiloen milurteko artean batez ere,

txinatar antzerki tradizionaleko pertsonaia kategoriak aurkitu ditzakegu.

Txotxongiloak sei kategoria nagusietan banatzen dira istorioan jokatzen duten paperaren arabera

(xindan). Dena den, antzezlaneko istorioa kontuan hartu gabe ere, begiratze hutsarekin erraz

bereizten dituzte pertsonaia hauek txinatarrek, bakoitzak berezko ezaugarriak baititu.

Jakina, sortzaile bakoitzak bere osagai originala badu, ukitu pertsonala, nahiz eta pertsonaiaren

izaera oinarrizko ezaugarri hauen ingurutik ateratzen ez den.

Erakusketa honek sei pertsonai estereotipiko mota hauen arteko ezberditasunak azaltzea eta begi

bistakoak bihurtzea du helburu, eta horretarako Simon Wong, Hong Kong-eko Ming Ri Institutuko

zuzendariaren laguntza izan du. Berak Tolosa eta bere txotxongilo jaialdia, Titirijai, oso ondo

ezagutzen ditu, eta erakusketa honetan dauden txinatar txotxongilo bilduma garrantzitsu honen

erosketan aholkatu gaitu, jada Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroaren, TOPIC-aren,

museoko fondoetan daudenak.

Txinatar txotxongiloen istorioa luzea da: “Han” deituriko garai aberats batetik datoz, duela 2000

urte dirudun eta boteretsuen hileten erritoak ospatzeko erabiltzen zituztela. Jendeak uste zuen

zurezko txotxongilo hauek difuntuekin beste mundura bidaiatuko zutela beraien lagun edo zerbitzari

bihurtzeko.

Aldi berean hasi ziren animalien larruaz eta kartoiaz itzal txotxongiloak egiten, aztikeriak eta magia

egin nahirik. Sorginak eta aztiak hildakoen senideentzako irudikatzen zituzten haiek, eta senideei

hildakoak ikusteko aukera ematen zieten itzalen bidez. Azken batean, bizirik gelditzen zirenei

arindu egiten zieten heriotzak sortutako tristura.

Zurezko txotxongiloek edo itzal bidezkoek ipuin kontalariekin bat egin zutenean, Txinako

tradizioaren ikuskizun arrakastatsuenetakoa bilakatu zen hau. Txotxongiloen eta itzalen keinuak

antzeratzen zituzten arte eszeniko formak sortu ziren baita ere, Pekin-eko opera ospetsua eta Kunqu,

esate baterako.

Txinatar itzalak Gizateriaren Ahozko Ondare Ukiezineko Maisulan izendatu zuen UNESCO-k

2009. urtean.

Page 3: TXINA, TRADIZIOKO PERTSONAIAKHirugarren arketipoan Jing pertsonaiak aurkitu ditzakegu, Txinako txotxongiloen antzerkian soilik ikus daitezkeenak. Jantzietan eta aurpegian nabari zaie,

TXINA, TRADIZIOKO PERTSONIAK ERAKUSKETA

Erakusketa honek 110 txotxongilo eta Txinako itzalak biltzen ditu, guztiak

Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroaren, TOPIC-en, jabetzan.

Erakusketa honetan txotxongiloak maneiatzeko lau era nagusiak apreziatu

daitezke: itzal (gainerakoengandik eszenografia bereizia behar duenak),

hari, esku eta hagaxka bidezkoak. Erakusketa hau TOPIC-en zabaldu zen

2010eko martxoaren 20an, eta urte horretako ekainera arte egon zen

bisitarientzako irekita.

Erakusketa hau aipatutako sei pertsonaia moten arabera egituratu da. Lehenengo taldeak Sheng edo

pertsonaia heldua eta gizonezkoa bereizten du, eta haien barnean aurkitu ditzakegu Wu-Sheng-ak (gerlariak)

eta Xiao-Sheng delakoak (zaldunak).

Dan pertsonaia, bestalde, emakumezkoa da. Ondorengoak dira Dan ohikoenak: Qingyi (dama tragikoak),

Huan-Dan (neska alaiak, azkarrak eta xargamangarriak), Lao Dan (emakume zaharrak) eta Wu Dan

(heroiak).

Page 4: TXINA, TRADIZIOKO PERTSONAIAKHirugarren arketipoan Jing pertsonaiak aurkitu ditzakegu, Txinako txotxongiloen antzerkian soilik ikus daitezkeenak. Jantzietan eta aurpegian nabari zaie,

Hirugarren arketipoan Jing pertsonaiak aurkitu

ditzakegu, Txinako txotxongiloen antzerkian

soilik ikus daitezkeenak. Jantzietan eta

aurpegian nabari zaie, zintzoak ala gaiztoak

izan, izaera gogorrekoak direla.

Hurrengoak Chou-ak dira, pailazoak edo pertsonaia dibertigarriak eta alaiak, ikusleei barrea eragiten diena.

Gizonezkoak zein emakumezkoak izan daiteke, zintzoak edo gaiztoak, azkarrak edo ergelak, etab. Beste

pertsonaia garrantzitsua da Txinako txotxongilo antzerkian.

Page 5: TXINA, TRADIZIOKO PERTSONAIAKHirugarren arketipoan Jing pertsonaiak aurkitu ditzakegu, Txinako txotxongiloen antzerkian soilik ikus daitezkeenak. Jantzietan eta aurpegian nabari zaie,

Lao-Sheng izenak 'kokotsean bizarra duen gizon zaharra' esan

nahi du; ahots sakonez abestu eta hitz egiten dute sabelaldetik.

Sozietateak istorioan dituen balioak islatzen dituzte, belaunez belaun

haien transmisioan zeregin garrantzitsua du.

Sheng Guai pertsonaiak, berriz, hegan egiten du, igerian ere

bai, eta hainbat trebezia ditu, arrisku-saltoak emateko

ahalmena, esaterako. Txotxongiloen eta itzal bidezko

txotxongiloen antzezlanetan agertzen da, eta Ikusleen

gogokoena izan ohi da.

Page 6: TXINA, TRADIZIOKO PERTSONAIAKHirugarren arketipoan Jing pertsonaiak aurkitu ditzakegu, Txinako txotxongiloen antzerkian soilik ikus daitezkeenak. Jantzietan eta aurpegian nabari zaie,

FITXA TEKNIKOA

- Aretoa: erakusketa hau balioaniztun, modakor eta bananduta ez dagoen 200 m2-ko gela

batentzako pentsatuta dago. Hala eta guztiz ere, txotxongilo selekzioa eta erakusketa bera

eremu txikiagoetara egokitu daitezke. Adibidez, hiru itzal pantailak alde batera utzi

genezake, bere tamaina eta argi beharrak muntaia konplikatu dezaketelako. Aretoaren

garaiera 3 m baino txikiagoa ezin da izan.

- Ezinbesteko materiala:

Elektrizitatea: gutxienez, hiru korronte-hargune (220 V, 25000 W).

Argiak: 130 foku. Dena den, argia ere areto ezberdinen ahalbide eta edukierei moldatu

daiteke.

Langileak: bi pertsona behar dira, gutxienez, piezen karga eta hustuketan aritzeko, eta

argi teknikari bat fokuen argiak ondo zuzentzeko piezak behin kokatuta daudenean.

Bestalde, muntaia burutzen den bitartean aretoa ezagutzen duen mantentze-lanetarako

teknikaria inguruan egotea beharrezkoa izango litzateke, sortu daitezkeen zalantzak

argitzeko. Azkenik, aretoan norbait egotea erakusketa irauten duen bitartean nahitaezkoa

da.

Denbora: erakusketa prestatzeko zazpi egun behar dira (bost egun itzal pantailik gabe)

eta beste hiru desmuntatzeko. Beharbada, egun hauetan zehar aretoaren ordutegia

zabaltzea beharrezkoa izango da prosezua behar den bezala burutzeko.

Erakusketa ez ezik, TOPIC beste motatako aktibitate paraleloak eskaini ditzake, Txinako

txotxongiloen antzezlan bat adibidez, edo txinatar itzalei burutzko tailerren bat. Aktibitate hauen

aurrekontua bereizirik egin beharko litzateke.

Page 7: TXINA, TRADIZIOKO PERTSONAIAKHirugarren arketipoan Jing pertsonaiak aurkitu ditzakegu, Txinako txotxongiloen antzerkian soilik ikus daitezkeenak. Jantzietan eta aurpegian nabari zaie,

Zalantzarik izanez gero, jarri zaitez harremanetan:

IDOYA OTEGUI MARTÍNEZ-ekin

Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroaren, TOPIC-en, zuzendaria

Euskal Herria Plaza, 1

20400 Tolosa

(+34) 943 65 04 14

[email protected]