2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe...

31
1/31 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe aurrefabrikatu, modular eta industrializatuen laburpena Gaur arte Eraikalen webgunean jaso diren mota horretako etxeen eta jarduera horretan dabiltzaten enpresen laburpena, bai nazionalak bai nazioartekoak. 2012ko urrian argitaratutako laburpenaren eguneratzea. Jarraian, gaur arte aipatu diren etxeak edo enpresa eraikitzaileak adierazten dira, laburpena gaurkotuz. Laburpena herrialdeen arabera antolatuta dago, batez ere, Espainiako enpresetan arreta jarriz: ALEMANIA Titus Bernhard-en , proiektu bat da Casa 11x11, material homogeneozko itxura trinkoa lortu nahi duena, eta, ahalik eta kanpo- azalerarik txikienarekin, 11 x 11 metroko bizilekua ahalik eta errentagarriena egin nahi duena. Egurrezko ohol aurrefabrikatuz eraikia da, bai hormetan, bai estalduran. Kanpo-azala burutzen duen arrastel- fatxadak etenik gabe biltzen du estaldura ere. Casa Haus 11x11

Transcript of 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe...

Page 1: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    1/31

2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe aurrefabrikatu, modular eta industrializatuen laburpena

Gaur arte Eraikalen webgunean jaso diren mota horretako etxeen eta jarduera

horretan dabiltzaten enpresen laburpena, bai nazionalak bai nazioartekoak.

2012ko urrian argitaratutako laburpenaren eguneratzea. Jarraian, gaur arte

aipatu diren etxeak edo enpresa eraikitzaileak adierazten dira, laburpena

gaurkotuz. Laburpena herrialdeen arabera antolatuta dago, batez ere,

Espainiako enpresetan arreta jarriz:

ALEMANIA

Titus Bernhard-en , proiektu bat da Casa 11x11, material

homogeneozko itxura trinkoa lortu nahi duena, eta, ahalik eta kanpo-

azalerarik txikienarekin, 11 x 11 metroko bizilekua ahalik eta

errentagarriena egin nahi duena. Egurrezko ohol aurrefabrikatuz eraikia

da, bai hormetan, bai estalduran. Kanpo-azala burutzen duen arrastel-

fatxadak etenik gabe biltzen du estaldura ere.

Casa Haus 11x11

Page 2: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    2/31

HUF Haus . Luxuzko etxeak eta eraikinak eraikitzen dituzte.

Huf Haus-en etxebizitzak

SchwörerHaus KG . Gaztelaniaz dago eskuragarri haren webgunea.

Bizkaiko Emes Arquitectura arkitektura-estudioak eraikuntza-

sistema hori erabiltzen du.

SchwörerHaus KG-en zaharen egoitza Alemanian

ARGENTINA

Viviendas Monteverde . Etxebizitza indibidualen eta hotelen

eraikuntza industrializatua, lehorrean.

Monteverde etxebizitza eredua

Page 3: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    3/31

AUSTRIA

KLH Massivholz GmbH . (gaztelaniaz dago webgune hau). Zur

ijetzizko KLH Systems egiturak —azkar muntatzekoak— egiten

dituzte, CNCrekin ebakita. Casa Ex dugu La Colombina etxe-

sistemako lehen adibide eraikia. Ingurumen-balio handiko inguruneetan

bigarren bizitetxeak diseinatzen, kudeatzen eta eraikitzen ditu empresa

horrek. KLH Systems egiturak oinarri dituztela eraikitzen dira, eta

Garcia German Arquitectos SLP. bulegoko diseinu

pertsonalizatuak izaten dituzte.

Casa Ex, La Colombina

KANADA

Meka . Banbuz barneko estadura eta zedroz kanpoko estaldura duten

edukiontziekin egindako etxe modularrak. Edukiontziak metatzeko

ereduak eta familia askoko etxeak dituzte.

Page 4: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    4/31

Meka etxeak

ESPAINIA

A-cero Tech , A-cero arkitektura estudiaren arkitektura modularra.

Hamabi etxebizitza-modelo estandarizatu ditu. Eraikuntza-sistema

modular honekin, modelo pertsonalizatuak egin daitezke. Eraikuntza-

epea: 20 aste. Erabat ekipatuta eta amaituta entregatzen dira,

bainugelak, sukaldea, berotze-sistema eta argiteria barne direla.

Duo eredua, A-Cero Tech

Aplihorsa Modular . Etxebizitza, bulego eta merkataritza-

lokalentzako hormigoian oinarritutako eraikuntza-sistema modularra.

Aplihorsa

Page 5: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    5/31

Arquima, casas modulares de madera , Zurezko etxe

industrializatuak egiten dituen Kataluniako enpresa. Haren sistemak

mota guztietako eraikin eta erabilerei zaizkio aplikagarriak. Bi solairura

arteko etxe txikietarako erabiltzen da SEA sistema. Goranzko

eraikinetan, berriz, CA2D sistema erabiltzen da. Sistema hori ezin hobea

da etxebizitzetarako, eskoletarako, erietxeetarako...

arquima 208

B-house , zurezko eraikuntza modularrak egiten dituen enpresa

kataluniarra da. Lau etxebizitza-mota eta bi sistema garatu ditu.

B-house-n B-compact

Blochouse, mediterraneoko etxeak . Kataluniako enpresa honek

ohiko eraikuntza-prozesuak eta aurrez fabrikatutako etxeenak

konbinatzen ditu.

Page 6: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    6/31

Blochouse, 1.1 eredua

BSCP (Building System with Concrete Panel) , Madrilgo

enpresa da, eta BSCP Sistema sortu du, hormigoi armatuzko piezez

industrialki eraikitzeko sistema integrala, edozein eraikin eraikitzeko

balio duena, osorik zein partzialki, haren erabilera, forma eta tamaina

gorabehera. BSCP Eraikuntza Sistemak, arkitektura-proiektutik

abiatuta, eraikin eta erabilera bakoitzerako berariaz egiten du

industrializazio-proiektua; esperientziarik gabeko eraikitzaile orori

proiektua munduko edozein bazterretan industrialki gauzatzeko aukera

ematen dion “instrukzio-liburua” da hori. BSCP Sistemarako 398. DITa

dauka BSCPk, Eduardo Torroja Institutuak jaulkia, eta Sistema BSCP

para la construcción industrializada de edificios con

elementos de hormigón armado izeneko patentearen jabea da.

Page 7: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    7/31

BSCP-k eraikitako “Mataró” eraikina

Built To Live, S.L , enpresa andaluziarra. Garapen-bidean dauden

herrietan interes sozialeko etxebizitzak eraikitzen ditu, hormigoi armatu

sismoerresistentezko zimenduak eta hargi-lan zeramiko trinkozko

hormez egindako itxiturak jarriz. Lau bat egunetan, batez beste,

muntatzen da etxe estandar bat, eta 40 oineko edukiontzi batean

garraiatzen da etxe oso baterako kita.

Built to live-n Mota 4 kanpoko eredua

Casa Garoza 10.1 , Herreros Arquitectos-ek diseinatutako etxebizitza

industrializatua.

Page 8: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    8/31

Garoza 10.1 etxea

Iratiko etxeak P200601608 patente zenbakia duen Errioxan eta

Nafarroan etxe aurrefabrikatuen egilea.

Cimpra (Construcción Industrializada Modular Prefabricada S.L.).

Sevillan 2009an sortutako enpresa da eta etxe aurrefabrikatu edo

industrializatuak esportatzen aditua. Etxebizitzak egin ditu eta baita

ikastetxeak, osasun-zentroak, kampamentu militarrak, etabarreko

moduzko komunitate-zerbitzuak ere.

Compact Habit . Katalunian kokatua dago eta lantegian guztiz

amaitutako eta hornitutako hormigoi armatuzko modulu bolumetrikoak

eraikitzearen aldeko apustua egin du: eMii sistema berritzailea

(eraikuntza modular integral industrializatua).

Page 9: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    9/31

Sant Cugat del Valles-eko UPC campusean dauden 57 etxebizitza. Compact

Habit

Contenhouse , Itsas edukiontziekin etxeak eraikitzen dituen enpresa

bizkaitarra. Eraikin partekatuak ere eraikitzen ditu.

Bideo honetan, Contenhouseri buruzko informazio gehiago duzue.

Madrilgo CS&A Diseño y Construcción de Arquitectura Bioclimática enpresa familia-etxe txikiak egiten espezialista da. Zenbait etxe-modelotako aurreproiektuak ere saltzen ditu, eta “autoeraikuntza” sustatzen du. Oinarrizko muntaketa bat (instalaziorik eta akaberarik gabe) eskaintzen du, 600 bat euroan metro karratua. Eskaintzen du, halaber “dena barne” muntaketa bat ere, 1.100 bat euroan metroa karratua, gutxi gorabehera (dena sartzen da: zimendatzea, BEZa, tasak, proiektua...).

247 m2-ko CS&A-ren BIO 06 eredua

Page 10: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    10/31

Ecodomus arquitectos , estudioa arkitektura jasangarrian dago

espezializatuta, eta bioklimatismoan eta industrializazioan aditu diren

zenbait arkitektok osatzen dute. Helburu nagusia: kalitateko diseinua

eskaintzea, preziorik onenean, betiere energia-eraginkortasuna eta

jasangarritasuna direla irizpide. Prezioa: etxe bioklimatikoa, bost

hilabetean, 995 €/m2.

Ecodomus-en eraikuntzen adibideak

EcoEstandar . Edukiontziekin etxe aurrefabrikatuak egiten dituen

Valentziar empresa.

EcoEstandar-en Box4H3.0 eredua (103,22 m2 - 4 gela)

Egoin Zurez eraikitzen duen enpresa bizkaitarra.

Egoin-en VITA etxea

Page 11: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    11/31

EQO desing houses . Zurez eraikitako etxe ekologikoak. Lerro zuzen

eta volumen garbiko arkitektura. HT+C arkitektoen taldekoa (Hörter,

Trautman eta Catania) ;

EQO design houses-en etxea

Ekoetxe , talde euskaldunak etxe ekologikoak diseinatzen ditu eta

eraikuntza-sistema berriak garatzen ditu, etxe pasiboaren irizpideak

jarraituz, hormigoizko eta beste osagarrizko egitura modularretan

oinarrituz, eraikuntza eredu ekoeraginkor berri baterako, ekonomikoki

iresgarriak eta denbora gutxienean eginak direnak.

Ekoetxeren plentzia eredua

Estudio Dream , Espainiako Valentzian eta Argentinako Buenos

Airesen dago. Hainbat negozio-eremu desberdin ditu, hasi egitura

modularretatik eta moduluen salmenta, sustapenak, aurrez fabrikatutako

etxebizitzak, zurezko gaiak eta abar;

Estudio Dream-en aurrefabrikatutako etxea

Page 12: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    12/31

Fábricadecasas.es . Kataluniako empresak, etxeak “eraiki”

beharrean, “fabrikatu” egiten ditu.

Fábricadecasas.es-en etxe amerikarra

Fabriq-21 , NCM Sistemas Modulares-ek eta Q-21 Arquitecturak

garatu dute eta diseinu malgua, bioklimatikoa eta ekologikoa ditu

ezaugarri.

Fabriq21-en etxebizitza familiarraren ereduaModelo de vivienda familiar de

Futuria Home , Eraikuntza modularrak diseinatu, egin eta

merkataratzen duen Valentziako empresa.

Page 13: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    13/31

Futuria Home-n Futuria Luxe eredua

Garnica Plywood-ek , Errioxako Faber 1900 Arkitekto eta

Ingeniarien estudioarekin lankidetzan, etxebizitza sozialetarako,

kanpinerako eta lanabesetarako etxe modularrak garatzen ditu.

ply home, campingerako etxebizitza

Grupocid , Zurezko etxe modularrak egiten dituen Alacanteko

empresa.

Page 14: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    14/31

Grupo Cid-en 146 m2 –ko Cubik eredua

Hormiempresa , enpresa kataluniarrak, hormigoi

aurrefabrikatuzko familia bakarreko etxeak eta hormigoizko

elementu aurrefabrikatuzko sistema industrialak eraikitzen

ditu.

Hormiempresa-ren High Design Space eredua

I.C.S., Intelligent Concrete System sistemak, familia bakarreko

nahiz askotarako etxebizitza-eraikinen, industria-pabilioien, kirol-

instalakuntzen, eskolen eta abarren eraikuntzarekin zerikusia dauka, eta

hura aplikatzeak aukera ematen du eraikitze-prozesua arintzeko, ohikoak

ez bezalako egitura- eta formazio-kontzeptuetan oinarrituta. I.C.S.

eraikuntza-sistema hormigoi autotrinkogarria erabiliz gauzatzen da.

Fluidotasun handiko hormigoia da hormigoi autotrinkogarria,

garraiatzean ez banantzeko joera handikoa, enkofratu estu eta armazio

ugarikoetan dardararik egin gabe hustu daitekeena. Dardara-fasea

ezabatuta, bere pisu hutsez sendotzen da hormigoia. Iruñekoa da

empresa.

Page 15: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    15/31

ICS, Eraikuntzako sistema automatikoaren eraikin oinarrizko baten

fatxada

Infiniski , eraikuntza-enpresak (Madril) Espainian eta Txilen ditu

bulegoak, eta fabrikan egindako moduluen bidezko eraikuntza-sistema

du. Era guztietako eraikinak egiten ditu: etxebizitzak, ikastetxeak,

bulegoak, hotelak... Etxebizitza modularrei dagokienez, bi serie ditu: Loft

seriea eta Huis seriea. James&Mau arkitektura-estudioarekin egin

ohi du lan.

Mentahouse. Infiniski eta James&Mau

Medgon . Palentziako enpresa honek etxebizitza pasiboak eta

zurezko ECO etxebizitza modularrak egiten ditu. Diseinu itxiko

etxebizitzak dira ECO etxeak.

Page 16: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    16/31

ECO 140 eredua, ECO 130. Medgon

Meltec , Eraikuntza modularrak, eraikin eta txalet aurrefabrikatuak

egiten dituen Asturiaseko empresa.

Meltec-en eraikuntza

Modulab , Madrilgo enpresa da eta arkitektura modular

ekoeraginkorrak ikertu, diseinatu eta eraikitzen ditu, etxebizitzetarako,

nekazaritza-garapen jasangarrirako, ostalaritzarako eta bulegoetarako.

Modulab-en ikasgelak

Page 17: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    17/31

Caseresko Modular Home enpresak, etxe aurrefabrikatuen sistema

bat dauka, elkarrekin puzzle bat eratuz mihiztatzen diren hormigoizko

horma handiz osatua. Modular Home sistemak gerora handitzeko

aukera ematen du. Hasiera batean azalera txikiko etxebizitza hauta

daiteke, eta aurrerago handitu sistema bera erabiliz.

Gama Pollok. Modular home

Modultec , Egoitza Gijonen (Asturias) duen enpresa da eta eraikuntza

modular industrializatuan dihardu.

Modultec proiektua: Estremerako bizitegi-gunea, Madril

Modus-Vivendi , Bizitegi-arkitektura modularra eskaintzen du,

neurrira egin daitezkeen bost etxebizitza familiabakarretik hasiz. Modus-

Vivendik Modultec Asturiaseko enpresarekin merkaturatzen dituzten

etxebizitzen eraikuntza eta muntaketarako hitzarmena du.

Noem , Zurezko eraikin ezberdinak (gehienez 5 altueratakoak).

Page 18: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    18/31

Noem

Eraikuntza modular industrialak egiten ditu Normetal enpresak,

Madrilen eta Porton lantegi bana du. Produktu hauek eskaintzen ditu:

o Nabe aurrefabrikatuak: nabe industrialak, zazpi eta 30 metro

bitarteko argiekin, 4 eta 9 m arteko altuerarekin, eta hondo-

mugarik gabe.

o Portiko modularreko egitura gogor batean oinarritutako sistema

modularra (SM), zutabez eta habez osatua, 5 metroko oinarri-

modulazioarekin eta haren multiplo eta azpimultiploekin.

o Eraikuntza modular finkoa (EMF), edukiontziz edo trailerrez erraz

garraiatzeko moduko instalazioak egiteko.

o Eraikuntza modular finkoa plus (EMF+).

Normetal-en nave industrial aurrefabrikatuak

Panel noroeste . Arkitektura modularra Galizain. Hormigoi

isolatzailez egindako egitura aurrefabrikatua. Ereduak eta akaberak,

bezeroaren diseinuen eta beharren arabera eginak.

Page 19: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    19/31

Panel noroeste-ren Arousa eredua

Pmp Casas Prêt-à-Porter . 4 hilabetetan hormigoi prefabrikatuz

egindako etxebizitza industrializatu, neurrira egindako eta jasangarriak

eraikitzen ditu, finantzaketarekin eta Grupo Pujol-en bermeaz.

DOM etxe aurrefabrikatua, PMP

Etxebizitza Jasangarrietarako Sistema Modular Irekia (SAVMS) Madrilgo CSO Arquitectura , arkitektura-estudiokoa. Bezero bakoitzaren premietara egokitzen diren eraikuntza-modulu industrialak ditu oinarri. Oso epe laburrean eraiki daiteke etxea, prezio finkoan eta era askotako elementu ekologikoak eta jasangarriak erabilita. Prezioa: 700 euro/m2, proiektua barne dela.

Page 20: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    20/31

CSO Arquitecturak SAVMS sistema erabiliz egindako etxea (Madril)

Taver Instackack panelak erabiltzen ditu Madrilgo Opinm .

enpresak. herritarren etxe-premiak asetzearren munduko zenbait

herrialdetan mikrohiriak egiteko eraikuntza-sistema, zeinak kultura-,

osasun-, erlijio-eta administrazio-zerbitzuak ere (ikastetxeak,

haurtzaindegiak, osasun-zentroak, elizak, bulegoak, aisiaguneak...) ere

eskaintzen dituen. Sandwich-erako sistemari esker (mikrogelaxka-

formako poliuretanozko apar zurruna duten altzairuzko bi xafla),

isolamendu termiko erabatekoa du, baita itxitura sendoa,

autosostengagarria eta estetikoa ere.

Nabe industrialak, Taver Instackack panelak erabiliz

TECCON®, eraikuntza-sistema industrial modularra,

Kataluniako TECCON Evolution , konpainiarena. Espainian,

Brasilen eta Angolan dihardu enpresa honek. Konponbide egokia

etxebizitza familiabakarrak zein familia askorentzakoak eta zerbitzu-

eraikinak egiteko. Altzairu galvanizatuko (Light Steel Framing) xafla

fin profilatuko egitura bat du oinarri TECCON® sistemak, eta obrara

aurrez muntatuta iristen diren zenbait fatxadak, barne-paretak eta

solairuk osatzen dute. Lehorrean instalatzeko prest iristen dira elementu

horiek, eta zorrotz betetzen dute Europako araudia eta Espainiako Kode

Page 21: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    21/31

Teknikoa. TECCON® izan da, altzairu arinean oinarritutako eraikuntza-

sistemetatik, CE marka eta DITE zigilua (Europako Egokitasun

Teknikoaren Agiria) lehenbizi eskuratu dituena. EOTA erakundeak

(European Organisation for Technical Approval) ematen du agiria..

Produktu industriala izaki, nazioarteko edozein merkatutan sal daiteke

TECCON®. Kataluniako Croxley Construcciones enpresak,

adibidez, erabili ohi du eraikuntza-sistema hori.

36 etxebizitzen proiektuaren zatiak, TECCON® sistema erabiliz

TecnoHomes . Etxebizitza familiabakarrak (hiru solairurainokoak) egiten ditu Burgoseko enpresa honek, baita aurrefabrikatutako etxe modularrak ere (20 modelotik gora), altzairu galvanizatuko profilak erabiliz solairuetan, paretetan eta estalkian.

Tecno Home, altzairuzko etxea

Page 22: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    22/31

Unique Houses . Hormigoizko eraikuntza industriala. Oraingoz, zazpi modeloko (A-tik G-ra) katalogo bat du, edonolako etxebizitzak egin baditzake ere.

4 gelako F eredua, Unique Houses

Zbb , Arabako etxeak, ekologikoak, energia-kontsumo baxukoak.

ESTATU BATUAK

Blu Homes , San Franciscoko enpresa honek badu egitura tolestua

erabiltzen duen metodoa, zeinari esker espazioa aurrezten baita

garraiatzean, eta denbora mihiztatzean. Aurrefabrikatutako etxolak, 10

eta 27 m2 bitartekoak, lorategiaren edo etxe atzeko patioaren puska bat

aprobetxatuz etxearen azalera zabaldu nahi duten bezeroentzat. Zenbait

etxe-modelo ditu: breezehouse, sidebreeze, glidehouse, lofthouse,

balance, evolution eta element. Garajeak ere egiten ditu.

Lofthouse eredua, Blu Homes

Page 23: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    23/31

Haven Custom Homes , Pennsylvanian eraikitzen du eta Estatu

Batuetako ipar-ekialdeko eskualdeez arduratzen da;

Hive Modular ;

Hom Escape in Style ;

Aktiv eredua IdeaBox  etxe aurrefabrikatuen enpresaren eta

IKEAren arteko lankidetzaren ondorioa da. Erabiltzaileak berak

muntatu beharreko familia bakarreko etxebizitzak dira;

Livinghomes Moduluetan aurrefabrikatutako etxeak dira, lantegian

eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak

LEED ziurtatuta daude eta eguzki-panelak, birziklatutako zurezko eta

banbuzko estaldurak eta aireztatzeko sistema automatikoak dituzte, beste

ezaugarrien artean. Enpresa amerikarra;

LivingHomes eraikuntzaren adibidea

Ma Modular . Texasko enpresa da, KRDB diseinu eta eraikuntzako

enpresak sortua.

Marmol Radziner Prefab . Los Angelesekoa da enpresa hau

Marmol Radziner.  diseinu- eta eraikuntza-konpainiaren mendekoa.

Neurrira egiten dituenez gain, baditu hiru serie ere: Skyline, Rincón eta

Locomo;

Page 24: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    24/31

Dwell homes collection, skyline saila, Marmol Radziner Prefab

MEDCottage : jende helduarentzako etxe aurrefabrikatu mugikorrak.

N2Care enpresak egiten ditu. Berrikuntzaren sektorean aritzen da

enpresa hori, jende helduaren zaintzan batik bat. Adineko jendeari

eta/edo desgaituei arreta medikoa ematea du xede. Guraso zaharrak

dituzten seme-alaba helduek beren jabetzapeko eremu batean eurentzako

toki bat izateko modu bat da. Hartara, hurbilago izan ditzakete gurasoak,

eta ez dute zertan eraman haiek zahar-etxeren batera. Laburbilduz, etxe

ondoan ospitaleko gela bat edukitzearen antzekoa da, erosotasun eta luxu

handiarekin. Horrez gain, eraikin horiek urrutiko kontrol-sistema bat ere

badute, osasun-sektoreko langileentzat. Hiru modelo daude: 27, 28 eta

56 m2-koak.

Med Cottage

Page 25: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    25/31

Method Homes . Egitura aurrefabrikatuak egiten ditu. Zenbait

produktu-serie eskaintzen ditu: M, Cabin, SML, Paradigm, Homb,

Elemental, Cottage.

Etxe aurrefabrikatua, Method Homes

Piece Homes . Etxebizitza modularrak Davis Studio Architecture

+ Design ‐ek diseinatuak. Zenbait modelo ditu: Standard, Premium

(estandarrak baino konplexuagoak), eraikin osagarriak

(gonbidatuentzako etxea, estudioa...) eta familia anitzentzako modeloak.

Townhouse eredua, Piece Homes

Proto Homes enpresak (Los Angeles) aurrefabrikatutako sistema

hibrido berri bat (patentatzeko dago) asmatu du: ProtoCore. Sistema

horrek % 70 murrizten du eraikuntza-denbora, eta % 60tik gora kostua,

arkitekturaren kalitateari kalterik egin gabe.

Page 26: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    26/31

Sunlight Residence, Proto Houses

Simple Modern Homes ;

Stillwater , etxe aurrefabrikatuak. Washingtoneko konpainia.

FINLANDIA

•Kuusamo Log Houses , Polkky talde finladiarreko kidea da eta

zurezko etxeak eraikitzen ditu. Bere web orria erderaz ere dago. En

Espainian Ecotec , 100X100 Madera eta Zurki enpresek

banatzen dituzte.

KU 161 zurezko eredua, Kuusamo

Page 27: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    27/31

Polar LifeHaus -ek zurezko etxeak egiten ditu. Suitzan, Frantzian,

Erresuma Batuan eta Alemanian ditu ordezkaritzak enpresak. Hainbat

etxe-mota egiten ditu: garaikideak, modernoak eta abar.

+villa eredua, Polar Life Haus

FRANTZIA

“Drop House” aurrefabrikatutako etxebizitza-proiektu bat da D3

Architectes -ek sortua. Etxe horretan, bolumen zentral baten

inguruan banatzen dira aretoak. Mugikorrak dira eremuetako batzuk,

tiraderen antzera, eta, erabiltzen ez badira, trinkotu egin daiteke etxea,

eta seguruagoa bihurtu.

Drop House, D3 Architectes

Page 28: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    28/31

Eraikuntza modularretan oinarritutako beste proiektu batzuk ere garatu

ditu D3 Arquitectes arkitektura-estudioak (argazkian ikusten duzuena,

adibidez, modulu triangeluarrekoa).

104 proiektua, D3 Arquitectes

GALES

Plastiko birziklatuz egindako aurrefabrikatutako etxe modularrak,

Thermo Poly Rock (TPR) , Affresol enpresarena.

GUATEMALA

IPS Sistema , Banako etxebizitza industrializatua. Espainian

bulegoak dituzte.

INGALATERRA

Portakabin . Altzairuzko eraikin modularrak: eskolak, hospitaleak,

bulegoak, haurtzaindegiak, biltegiak, etab.

Page 29: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    29/31

ISLANDIA

Islandiako Glama Kim arkitektura-estudioak udarako etxe-modelo

aurrefabrikatu bat du. Eraikin bakoitzak bi eremu ditu, elkarrekin

konektatuta. Handienean, sarrera, sukaldea, jangela eta egongela daude,

eta zedro-zur gorriz dago estalita kanpotik. Beste eremuan, berriz, areto

pribatuak daude (logelak eta bainugela), eta aluminio korrugatuz dago

estalia. Goiko solairu bat ere badu etxeak, egongelari atxikia. Leku

gehiago ematen dio solairu horrek etxeari. Material hautatuz egiten da

egitura, are gehiago murrizteko fabrikazio-kostuak, baina kalitateari

kalterik egin gabe. Urki-zurezkoa eta igeltsu-plaka margotuzkoa da

barrualdea; zorua, berriz, haritz-zurezkoa.

Udarako etxea, Glama Kim

MULTINAZIONALAK

Algeco / Williams Scotsman 20 herrialdetan daude: Frantzian,

Erresuma Batuan, Espainian, Portugalen, Italian, Alemanian, Belgikan,

Polonian, Txekiar Errepublikan, Errumanian, Finlandian, Eslovakian,

Estonian, Lituanian, Luxenburgon, Holandan, Errusian, Mexikon,

Kanadan eta Ameriketako Estatu Batuetan. Bere web orrian erikuntza

modularreko industrian munduko lehenak direla diote.

Page 30: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    30/31

PORTUGAL

Modiko Eraikuntza Modular Sistema Téketo Modular

enpresarena, Grupo Metalusan dagoena. Altzairu galvanizatuzko

egiturak eraikitzen ditu. Hainbat modelo ditu (t0, t1, t2, t3 eta t4), behar

den etxe-azaleraren arabera. Modelo bakoitza, berriz, zenbait arkitektok

egiten dute. Hainbat etxebizitza modular ditu diseinatuak arkitekto

bakoitzak.

Olga Pimentaren Green T4 Dúplex, Téketo Modular

Jular enpresak garatzen du Sistema Tree House Zurez egiten da

ia erabat, eta zenbait modulu industrial ditu, mihiztatuak eta fabrikan

bertan erabat ekipatuak. Goiko aldetik edo albotik mihiztatzen dira gero

moduluak. Beraz, handitu egin daiteke etxea, leku-premiak areagotu

ahala. Bi unitate nagusi ditu katalogoak: TreeHouse T —22 metro

karratuko azalerako moduluz osatua— eta TreeHouse Riga, trinkoagoa

eta azalera txikiagokoa. Zenbait modulu estandar oinarri hartuta, era

askotako bana daitezke etxeko eremuak, moduluen arteko konbinazio

bertikalak eta horizontalak eginez. Sei modulukoa da oinarriko multzoa

(130 bat metro karratu), eta 12koak edo gehiagokoak ere egin daitezke,

patioetan edo terrazetan elementuak banatuz.

Page 31: 2012ko abendua bitarte, Eraikalen jasotako etxe ...eraikal.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/01/rese...eraikitzen direnak eta egun batean lekuan munta daitezkeenak. Etxeak LEED

  

    31/31

Tree House

SUEDIA

Zip House . Gaur egungo tankeraz diseinatuta dauden etxeak dira,

eskandinaviar itxura mantenduz; bere eraikuntzarako ZIPFRAME

sistemapean dauden gaur egungo materialak eta teknikak erabili dira,

SIPs paneletan oinarrituta daudenak (egiturazko panelak, isolamendu

barne).