tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Astebete soilik ... · horren jatorria bikote harrema -...

10
2016 | azaroa | 12 GAUR8 20 / 21 hutsa herritarrak A itormen bat egin nahi dizuet, autobusaren zain nagoenean ondoan daudenen elkarriz- ketak entzutea gustuko dut. Badakit ez da- goela ongi, baina nire burua justifikatzen dut esanez historialari moduan atzo eta gaurko gizartean dudan interesa asetzeko modua dela, edo, gaurko kasuan bezala, astekariko zuta- bearen gaia bilatzeko modua. Nire lanaldiaren amaiera nerabe askoren klaseetako irteera ordua izanik, autobu- sa neskatilez eta mutikoz betetzen da. Nerabezaroaren ezaugarri bat ez da apaltasuna, beraz, lana errazten di- date: ozen eta ia oihuka entzuten ditut astelehenetan la- runbateko azken mozkorraren nondik norakoak, ingele- seko azken azterketaren emaitzak edo kuadrillako baten Instagrameko azken argazkiaren gaineko iritziak. Ezer berezirik ez, egia esateko, baina atzo asko larritu nin- duen elkarrizketa bat entzun nuen. Bi neskatila, hama- sei-hamazazpi urte inguru, eta batak besteari; «astebete soilik Danirekin eta dagoe- neko gaizki?». Eta besteak; «bai, gauza arraroak ikusten dizkiot». Lagunak aurpegi serioarekin begiratu zion, eta, galdetu, «adibidez?». «Ba ateratzen naizen bakoi- tzean abisatu egin behar diot, norekin nagoen azal- du… eta ez badiot abisatzen ‘pikatu’ egiten da». «¡No mo- la tía! » esan zion lagunak. Burua altxatu zuen bigarren neskak eta, «horrela jarrai- tzen badu, akabo!» esan zuenean, azkenik arnasa berres- kuratu nuen. Gutxitan, baina behin baino gehiagotan, entzun izan dut kalean emakume baten aurkako eraso bat eten dute- la bizilagunek, edo bertatik pasatzen zen gizon edo ema- kumeren batek emakumea babestu duela. Beti galdetu izan diot nire buruari kasu horretan zein izanen zen ni- re jokabidea. Egia da ez nintzela eraso zuzen baten testi- gu izan, baina zerbait esateko gogoz gelditu nintzen. Be- re lagunak esan zion «no mola tía!» horri beste hainbat gauza gehitu nahi nizkion; ez du eskubiderik, bera ez da zure jabea, hori ez da maitasuna, ez du merezi, sala eza- zu eta alde egin ezazu lehenbailehen. Baina orduan ohartu nintzen emakumearen kontrako kanpaina gehie- nek erabiltzen dituzten leloak errepikatzen nenbilela eta ardura emakumearen gainean kokatzen ari nintzela. Gure burua zaindu behar dugu, noski, gure nahiak eta mugak errespetarazi. Baina hori ez litzateke horren be- harrezkoa izanen aurrean dugunak muga horiek erres- petatuko balitu. Beraz, benetan eta barrutik ateratzen zaidana eta gustatuko litzaidakeena mutiko horrekin hitz egitea litzateke. Gustura esango nioke bera ez dela neskaren jabe, kontrola ez dela maitasuna erakusteko modua eta hori ere indarkeria dela. Beti entzuten dugu arazoa estrukturala dela, heziketa- rekin eta borondate onarekin gauzak aldatuko direla. Baina dirudienez hori ez da nahikoa. Munduko Foro Ekonomikoaren arabera gizonen eta emakumeon arteko berdintasun erreala lortzeko oraindik 170 urte igaro be- harko dira. Beraz, ez nik, ez nire alabak, ezta autobus geltokiko neskatilen bilobek ere ez dute gizarte berri ho- ri ezagutuko. Astero piztuko dute irratia eta emakume bat bere bikotekideak erail duela entzunen dute. Lana lortzen dutenean ikusiko dute nola beren lankide gizo- nek beraiek baino heren bat baino gehiagoko soldata ja- sotzen duten (EAE eta Nafarroa dira emakume eta gizo- nen arteko soldata ezberdintasun handienak pairatzen dituzten erkidegoak, Nafarroan, soldata ezberdintasuna %30 baino gehiagokoa izanik). Ama direnean jornada beraiek murriztuko dute eta ardura postuetatik alden- duko dituzte. Euren bizitzan zehar gutxienez bortxaketa saiakera bat jasanen dute, eta abar, eta abar, eta abar. Gauzak ez dira denboraren pisu hutsez aldatuko, ez dira borondate onarekin soilik aldatuko. Azaroa indar- keria sexistaren kontrako hilabetea izanik, kanpaina eta mezu asko entzunen ditugu. Esan bezala, gehienak ema- kumeei zuzenduta egonen dira; sala ezazu, deiak ez du arrastorik uzten, ezetz esan, eta abar, eta abar. Lelo eta mezu gutxi jazarleei zuzenduta, Daniri zuzenduta. { koadernoa } Astebete soilik elkarrekin eta dagoeneko gaizki Azaroa indarkeria sexistaren kontrako hilabetea izanik, kanpaina eta mezu asko entzunen ditugu. Gehienak emakumeei zuzenduta egonen dira; lelo eta mezu gutxi egonen dira jazarleei zuzenduta Amaia Nausia Pimoulier hutsa hutsa hutsa

Transcript of tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Astebete soilik ... · horren jatorria bikote harrema -...

Page 1: tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Astebete soilik ... · horren jatorria bikote harrema - nean bertan dago elarik . Psikopata integratu batek erre - habilitatzeko aukera rik

2016 | azaroa | 12

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Aitormen bat egin nahi dizuet, autobusarenzain nagoenean ondoan daudenen elkarriz-ketak entzutea gustuko dut. Badakit ez da-goela ongi, baina nire burua justifikatzendut esanez historialari moduan atzo etagaurko gizartean dudan interesa asetzeko

modua dela, edo, gaurko kasuan bezala, astekariko zuta-bearen gaia bilatzeko modua. Nire lanaldiaren amaieranerabe askoren klaseetako irteera ordua izanik, autobu-sa neskatilez eta mutikoz betetzen da. Nerabezaroarenezaugarri bat ez da apaltasuna, beraz, lana errazten di-date: ozen eta ia oihuka entzuten ditut astelehenetan la-runbateko azken mozkorraren nondik norakoak, ingele-seko azken azterketaren emaitzak edo kuadrillako batenInstagrameko azken argazkiaren gaineko iritziak. Ezerberezirik ez, egia esateko, baina atzo asko larritu nin-duen elkarrizketa bat entzun nuen. Bi neskatila, hama-sei-hamazazpi urte inguru,eta batak besteari; «astebetesoilik Danirekin eta dagoe-neko gaizki?». Eta besteak;«bai, gauza arraroak ikustendizkiot». Lagunak aurpegiserioarekin begiratu zion,eta, galdetu, «adibidez?».«Ba ateratzen naizen bakoi-tzean abisatu egin behardiot, norekin nagoen azal-du… eta ez badiot abisatzen‘pikatu’ egiten da». «¡No mo-la tía!» esan zion lagunak.Burua altxatu zuen bigarrenneskak eta, «horrela jarrai-tzen badu, akabo!» esan zuenean, azkenik arnasa berres-kuratu nuen.

Gutxitan, baina behin baino gehiagotan, entzun izandut kalean emakume baten aurkako eraso bat eten dute-la bizilagunek, edo bertatik pasatzen zen gizon edo ema-kumeren batek emakumea babestu duela. Beti galdetuizan diot nire buruari kasu horretan zein izanen zen ni-re jokabidea. Egia da ez nintzela eraso zuzen baten testi-gu izan, baina zerbait esateko gogoz gelditu nintzen. Be-re lagunak esan zion «no mola tía!» horri beste hainbatgauza gehitu nahi nizkion; ez du eskubiderik, bera ez dazure jabea, hori ez da maitasuna, ez du merezi, sala eza-zu eta alde egin ezazu lehenbailehen. Baina orduanohartu nintzen emakumearen kontrako kanpaina gehie-nek erabiltzen dituzten leloak errepikatzen nenbilelaeta ardura emakumearen gainean kokatzen ari nintzela.

Gure burua zaindu behar dugu, noski, gure nahiak etamugak errespetarazi. Baina hori ez litzateke horren be-harrezkoa izanen aurrean dugunak muga horiek erres-petatuko balitu. Beraz, benetan eta barrutik ateratzenzaidana eta gustatuko litzaidakeena mutiko horrekinhitz egitea litzateke. Gustura esango nioke bera ez delaneskaren jabe, kontrola ez dela maitasuna erakustekomodua eta hori ere indarkeria dela.

Beti entzuten dugu arazoa estrukturala dela, heziketa-rekin eta borondate onarekin gauzak aldatuko direla.Baina dirudienez hori ez da nahikoa. Munduko ForoEkonomikoaren arabera gizonen eta emakumeon artekoberdintasun erreala lortzeko oraindik 170 urte igaro be-harko dira. Beraz, ez nik, ez nire alabak, ezta autobusgeltokiko neskatilen bilobek ere ez dute gizarte berri ho-ri ezagutuko. Astero piztuko dute irratia eta emakumebat bere bikotekideak erail duela entzunen dute. Lana

lortzen dutenean ikusiko dute nola beren lankide gizo-nek beraiek baino heren bat baino gehiagoko soldata ja-sotzen duten (EAE eta Nafarroa dira emakume eta gizo-nen arteko soldata ezberdintasun handienak pairatzendituzten erkidegoak, Nafarroan, soldata ezberdintasuna%30 baino gehiagokoa izanik). Ama direnean jornadaberaiek murriztuko dute eta ardura postuetatik alden-duko dituzte. Euren bizitzan zehar gutxienez bortxaketasaiakera bat jasanen dute, eta abar, eta abar, eta abar.

Gauzak ez dira denboraren pisu hutsez aldatuko, ez dira borondate onarekin soilik aldatuko. Azaroa indar-keria sexistaren kontrako hilabetea izanik, kanpaina etamezu asko entzunen ditugu. Esan bezala, gehienak ema-kumeei zuzenduta egonen dira; sala ezazu, deiak ez duarrastorik uzten, ezetz esan, eta abar, eta abar. Lelo etamezu gutxi jazarleei zuzenduta, Daniri zuzenduta. •

{ koadernoa }

Astebete soilik elkarrekineta dagoeneko gaizki

Azaroa indarkeria sexistaren kontrakohilabetea izanik, kanpaina eta mezu askoentzunen ditugu. Gehienak emakumeeizuzenduta egonen dira; lelo eta mezugutxi egonen dira jazarleei zuzenduta

Amaia Nausia Pimoulier

hutsa

hutsahutsa

Page 2: tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Astebete soilik ... · horren jatorria bikote harrema - nean bertan dago elarik . Psikopata integratu batek erre - habilitatzeko aukera rik

herritarrak

Iñaki Piñuel y Zabala (Ma-dril, 1965) Psikologiandoktorea, psikoterapeu-ta, idazlea eta ikertzaileada, mobbing eta bull-ying-ean aditua. Euskal

Herrian egon da, “Amor Zero.Cómo sobrevivir a los amorescon psicópatas” liburua aurkez-ten, eta errealitate bat jarri digubegi aurrean: gure artean per-tsona normalak diruditen psi-kopata integratu asko dago, bi-kote harreman batean pertsonabat suntsitzera hel daitezkee-nak. Alde onean, psikopatok identifikatzeko eta harremanhoriei aurre egiteko bideak dau-dela.

Pertsonaia literario eta zine-matografikoekin lotzen ditugupsikopatak, baina zer da psiko-pata integratu bat?Bizitza normala egiten dutenpertsonak dira, irudi publiko bi-kaina dutenak, liluragarriak, se-duktoreak, kristoren hitz jarioadutenak, baina itxurazko nor-maltasun horren atzean alhadu-ra eza eta parasito-jokaera ezku-tatzen dituzte. Kanpoko irudibikaina dute, baina bikote ha-rremanetan mozorroa eramate-az aspertzen dira. Harremana-ren lehen fasean bikotekidealiluratzeko harri-kartoizko mas-kara jartzen duen pertsona ba-ten erretratua da. Mozorroaametsez, zauriz, traumez eta li-luratuta egongo den pertsona-ren desirez egina dago. Psikopa-tak elementuok kopiatzen ditu,mozorroan eransten ditu eta,horrela, biktimak arima bikiaaurkitu duela uste du, bera be-zalako pertsona bat. Sedukziohasierako fase hori amodiozkobonbardaketarekin lagundutadoa, mezu, whatsapp bidalketamasiboa, opariak, loreak, zitaerromantikoak... Biktimarentzatzoragarria da eta adikzio modu-ko bat sortarazten du. Geroraoso garesti ordainduko du, ezinizango duelako hain errez harre-man horretatik aldendu.Fase horren ostean, laidozta-

tze fasea dago, tratu txar etamespretxukoa. Psikopatok as-pertzen direnean, mozorroa gal-tzen dute eta biktimak lazturazkonprobatzen du atzean dagoen

benetako pertsona zelakoa den,hotza, arima gabea... Sedukziofaseak eta ondorengo tratu txareta laidoztatzekoak biktima na-hasten dute, etengabeko diso-nantzia kognitiboan kokatuz, ezdakielako zeri jaramon egin, ezdakielako benetako pertsona se-dukzio fasekoa den edo ondoren azaleratu den pertsona aztora-garria den.

Azaltzen duzunez, psikopatok biktimak aukeratu egiten di-tuzte eta gogoko dituzten lan-bideak ere identifikatu dira. Bai, badute lanbide batzuekiko joera eta biktimak aukeratu egi-ten dituzte. Norbait parasitatunahi badute maila ekonomiko-an, pasionalean edo energetiko-an, beren bizkar bizi ahal izate-ko pertsona bat bilatu behardute. Benetako zulo psikiko bel-tzak dira; sartzen den guztia ezda berriz irteten ez direlako gaiezer emateko. Jasotzen dutenguztia gordetzen dute, ez diraelkarrekikotasunerako gauza.Zulo psikiko horrek biktimarenenergia agortzen du.

Seme-alabak ere biktima izandaitezke?Bai, seme-alabak ere liluratu etamanipulatzen baitituzte, baitaezabatu ere oztopo badira. Se-me-alabak hil dituzten psikopa-ten zenbait kasu ikusi ditugu,Breton kasua horietako bat da,eta beste bat Galiziako Asuntaneskatoarena. Traba badira, as-pertu badira edo eurez paso egi-ten badute, ez daukate arazorikseme-alabak hiltzeko. Errealita-te hori bikotekidearen kontraproiektatzen dute, batzuetanumeak euren kontra egitekomanipulatzen dituztelako. Gai-nera, psikopatok euren bikti-men biktima bailiran agertzendira. Psikopaten ohiko manipu-lazio metodoa da “pietatearenjokoa” deritzoguna; biktimarenbiktima gisa aurkezten du bereburua eta horrek biktima eta be-re ingurukoak nahasten ditu.

Psikopata integratua garaizdeskubritzeko kontuan hartze-ko alarma seinale batzuk aipa-tzen ditu liburuak. Zeintzuk di-ra seinale horiek?

«Guztiok izandezakegu

portaera gaiztobat, baina

psikopatengaiztakeria

kalkulatua da»

IÑAKIPIÑUEL

Bikote harreman toxiko asko dago, eta,

batzuetan, psikopata integratu bat,

liluragarria kalean eta suntsitzailea

etxean. Psikopatok identifikatzeko pistak

eta irteerak ematen ditu Iñaki Piñuelek.

Nerea Goti

PSIKOLOGOA

hutsa

Page 3: tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Astebete soilik ... · horren jatorria bikote harrema - nean bertan dago elarik . Psikopata integratu batek erre - habilitatzeko aukera rik

2016 | azaroa | 12

GAUR8• 22 / 23

Psikopatekin, esaten duteneanbaino egiten dutenean jarri be-har da arreta. Arreta handia jarribehar da egiten duten horretan,hitzekin nahasteko izugarrizkogaitasuna dutelako eta horrekbiktima despistatzen baitu. Ho-rregatik, portaerekin adi egonbehar da, adibidez, jokabide pa-rasitarioak badaude, gauzez ar-duratzeko zailtasuna, gezur kon-pultsiboak, jokabide immoralak,desleialtasuna... Errealitateaukatu eta biktimari edozeingauza sinestarazteko duten gai-tasun handia eta beldur eza psi-kopaten ezaugarri dira. Ez duteinoiz beldurrik, eta horregatikoso hotzak dira, suntsitzen era-ginkorrak, ez daukatelako ezbeldurrak sortzen duen larrita-sunik ezta alhadurarik ere.

Zeintzuk dira harreman toxikobatetik irteteko eman behar di-ren pausuak?Psikopatekin, zero kontaktuazhitz egiten dugu. Psikopata ba-tekin guztiz suntsituta ez buka-tzeko modu bakarra berarekinharreman oro etetea da. Hori daoinarrizko gomendioa. Batzue-tan zaila da seme-alabak daude-lako, baina lehen gomendioa ze-ro kontaktuarena da, kontaktuoro apurtzearena: mezurik ez,harremanik ez, sare sozialetatikdesagerraraztea, ezabatzea, blo-keatzea... Hau da, biktimarenga-na heltzeko biderik izan ez dadi-la , kontaktua ematen denbakoitzean erreformatizazioprozesua hasierara itzultzen de-lako, eta terapeutika osoa zero-tik hasi behar delako berriz ere. Zero maitasunaren biktimek,

bikote harremanetan psikopataintegratuekin harremana izandutenek, trauma osteko estreskoadroak izaten dituzte eta be-raiekin trauma osteko teknike-kin lan egin behar da. EMDR ize-neko teknikak erabiltzen ditugukasuotan, bortxaketa baten bik-timekin bezala, hilketa saiakere-tan bezala... Bizitzarako meha-txu larriak jaso dituztenek,mobbing edota bullying kasuakjasan dituztenek, maitasun ze-roko biktimek trauma osteko es-tresa sufritzen dute. Aztertzenari garen kasuetan, bikote harre-manak trauma bat eragiten du,

horren jatorria bikote harrema-nean bertan dagoelarik.

Psikopata integratu batek erre-habilitatzeko aukerarik badu?Berez, psikopata batek ez daukaez sendatzerik ezta errehabilita-tzerik ere. Arazoa da haiekin zeregiten dugun. Badakigu eurekinterapiak aldrebes funtzionatzenduela: ez dira sendatzen baiziketa euren biktimak hobeto ma-nipulatzen ikasten dute, edotamanipulatzeko forma berriakikasten dituzte. Beraz, eurekinterapia egitea ez da gomendaga-rria. Batzuetan, identifikatuakizan ez direnean, terapeuta berabiktimaren kontra manipulatze-ko gai dira.

Emakumezko eta gizonezkoenartean, psikopata kopurua an-tzekoa al da?Bai, gertatzen dena da biktimaemakumea denean lehenagokonturatzen dela. Gizonen ka-suan, gehiago kostatzen zaiepsikopatia errekonozitzea, arra-zoi desberdinengatik. Errazagoada emakumeek laguntza eska-tzea. Gizonek arazoa irenstekojoera izaten dute, bakartasune-an bizitzekoa, inori komentatugabe, lotsatu egiten direlako.

Ez dago loturarik sexismoare-kin, patriarkatuarekin?Nire ustez, ez. Zerikusi handia-goa du emozioen absentziare-kin, enpatia eta errukitasun de-fizitekin. Horrek pertsona hotzeta suntsitzaile bilakatzen ditu.Horretan ez dago ezberdintasu-nik, norbaiten bizkar bizitzeaerabakitzen dutenean, ez dagoezberdintasunik hartzailean. Ezdago ideologiarik, enpatia ezizugarria baizik. Batzuetan fa-brikatik dator gaitza, horrelajaio dira. Baina, beste batzuetan,haurtzaroaren lehen etapanbihurtzen dira neopsikopata, hau da, bizitzen dituzten zen-bait esperientzien eraginez bila-katzen dira psikopata.

Planeta mailako epidemia ba-tez hitz egiten duzu. Zein daarazoaren dimentsioa?Baldin badakigu espainiar Esta-tuan psikopaten kopurua %2 in-gurukoa dela, milioi bat lagunezArgazkiak: Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS

Page 4: tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Astebete soilik ... · horren jatorria bikote harrema - nean bertan dago elarik . Psikopata integratu batek erre - habilitatzeko aukera rik

herritarrak

hitz egiten ari gara. Ehun lagu-netik bi. Psikopatia subklinikoa-ri dagokionez, psikopata inte-gratuak biztanleriaren %10-12inguru dira, milioi batzuk. Hauda, probabilitateen legearen ara-bera, oso normala da psikopatabatekin bikote harreman batizatea. Gertatzen dena da giza-banakook ez direla delitugilekriminalak, kontrakoa baizik,pertsona xarmagarri gisa ager-tzen dira, trebe, erakargarri... etaoso manipulatzaile.

Neurri honetako epidemia ba-ten aurrean, zer egin daiteke?Informazioa zabaldu, jendarte-ratu, biktima errugabea dela go-gorarazi eta bizitzaren edozeinmomentutan edonor psikopataintegratu baten biktima izandaitekeela azaldu. Ez dago psi-kopatengandik libre dagoenik.Horregatik, informatzea, bikti-mari jasaten ari den arazoaikustaraztea oso garrantzitsuada sufritzen duen manipulazio

eta erruztatze itzaletik garaiz ir-ten ahal izateko. Beharrezkoa daere zero kontaktua, EMDR tekni-kekin emandako laguntza, hu-rrengo harremanetan arreta lanbat egitea egoera errepikatzea ekiditeko... Kontuan izan beharda batzuetan egoera hurrengoharremanetan ere ematen dela,biktimon ahultasuna gero etahandiagoa baita eta psikopatekerresistentzia txikiko pertsonakerasotzen baitituzte, hau da, zaurgarrienak.

Ez da gaizki-ulerturik sortukopsikopatenak ez diren beste jo-kabide batzuekin?Harreman toxiko guztiek ez du-te psikopata bat atzean, dibor-tzio eta banaketa guztiek ez du-te zero maitasuneko egoera batatzean. Aipatzen ditugun kasue-tan, psikopata integratuen nar-tzisimoa zitala eta muturrekoada. Ez dago inolako enpatiarik,ez errukirik. Horregatik dirahain arriskutsuak, ez dute alha-

durarik. Desberdintzea ez daerraza, horregatik gero eta in-formazio gehiago eta zuzenagoaizatea garrantzitsua da positibofaltsu eta negatibo faltsuak eki-diteko, biktimak harremanetikgaraiz irteteko aukera gehiagoizan dezan. Informatzearen al-dekoa naiz, okertzeko beldurra-gatik jendea ezjakintasuneanuztea akatsik larriena da. Esperientzia bost indarrekourakan baten igarotzearekinkonparatu ohi dut. Badaude bi-zia galdu duten pertsonak, eu-ren buruak erditik kentzea era-baki dutenak, somatizatze osolarriengatik hildakoak, kontzen-trazio gaitasuna galdu dutenak,ilusioa galdu dutenak, bizitzazgozatzeko gaitasuna galdu dute-nak, zonbi bilakatu direnak, bi-zirik dauden hildakoak... Horiguztia hemen, gurekin, daudenharrapari batzuen emaitza da,identifikatuta ez daudenak etabehin eta berriro kolpatzen du-tenak, ondo doakielako.

Gaiztakeriaren mamia dagopertsonaion atzean?Gaiztakeria maltzur bat da, ez gaiztakeria soila. Guztiok izandezakegu portaera gaizto bat,baina psikopaten gaiztakeriamin egiteko kalkulatuta dago;beste maila bat da, beste dibisiobatean jokatzen dute. Alhadura-rik gabeko joko batean daude,erabateko harrapariak dira, ma-nipulatzen trebeak dira, baita mehatxatzen ere. Aurrean du-gun arazoa honakoa da: pertso-na normal batek aurrean duena bera bezalako beste gizaki batdela uste du eta ez da horrela.Enpatizatzeko, maitatzeko, ba-besteko, zaintzeko... gizakion oi-narrizko gaitasunik gabeko iza-kiez ari gara. Hori ez da egoerakultural baten ondorioa, baiziketa psikopaton oinarrizko izae-ra. Horrek izugarrizko abantailaematen die biktimen aurrean,biktimek ezin dutelako pentsatuaurrean dutena beraiek bezala-ko izaki bat ez denik.

«Harreman toxiko

guztietan ez dago

psikopata bat.

Psikopata

integratuen kasuan

nartzisimoa zitala

eta muturrekoa da.

Ez dute ez

enpatiarik ezta

errukirik ere»

«Informatzearen

aldekoa naiz,

okertzeko

beldurragatik

jendea

ezjakintasunean

uztea akatsik

larriena da»

Page 5: tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Astebete soilik ... · horren jatorria bikote harrema - nean bertan dago elarik . Psikopata integratu batek erre - habilitatzeko aukera rik

hutsa

iRRITZIA:

{

}

Ainara AzpiazuAXPI

Page 6: tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Astebete soilik ... · horren jatorria bikote harrema - nean bertan dago elarik . Psikopata integratu batek erre - habilitatzeko aukera rik

herritarrak

Borrokalaria. Emakume eta kirolari borrokalaria.

Gizonentzat pentsatutako mundu batean lehia-

tzera ausartu zen Maider Unda, emakumeena ez

omen zen kirol batean. Borroka librean. Entrena-

menduetan gizonezkoekin borrokatzen zuen, ez

baitzegoen neskarik. Borroka librean. Emakume

librea behar zuen izan borroka egiteko. Duela 30

urte hasi eta laster erakutsi zuen bere balioa. Ur-

te horietatik asko munduko elitean eman ditu,

euskal kirola maila gorenera eramanda. 30 urte-

an aldaketarik nabarituko zuen kirolean, gizartean? Seguruenik, bai. Baita aldaketa gehiagoren

beharra ere. Lehia uztea erabaki duela iragarri du asteon, hunkituta eta lagundu dioten guztiei

esker onez. Gizonentzat pentsatu eta prestatutako mundu batean lehiatu eta elitean izan da ur-

te askoan. Baina ez da gizona. Izan balitz, minutu gehiago, orrialde gehiago, solas gehiago «me-

reziko» zituen telebista, egunkari, kale-tabernetan. Eta, hunkituta, esker onez esan du adio, ezer

eskatu gabe, bere garaipenak are handiago eginez. Eskerrik asko! Xabier Izaga Gonzalez

EMAKUME ETAKIROLARIBORROKALARIA

juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

C IKUSMIRA

Page 7: tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Astebete soilik ... · horren jatorria bikote harrema - nean bertan dago elarik . Psikopata integratu batek erre - habilitatzeko aukera rik

2016 | azaroa | 12

GAUR8• 26 / 27hutsa

Gaur ere bidean agertu zait, usteka-bean, egunero legez osasun zentro-ko sarreran, peto berdea soinean,eta kateorrazdun lazoa paparrera

luzatuz: «Diru-laguntzatxo bat minbiziarenaurka?». Saihestu nahi izan dut, segapotoa-ren pantailari begiratuz, baina gaur ez naizfin ibili eta parez pare topo egin dut sos-bil-tzailearekin. Berehalako erantzuna emanbehar, eskaerari duintasunez iskin egiteko.«Barkatu, baina ni ez nago minbiziarenkontra». Donald Trump berbera ikusi izanbalu bezala begiratu dit gajoak, eta nik aldeegiteko baliatu dut konfusioa.Argudiatu nahiko niokeen nire ezetza.

Esan nahiko niokeen ez nagoela minbizia-

ren kontra, eta alde ere ez; minbiziak ezdaukalako kontzientziarik, ezta gu izorra-tzeko borondaterik ere; eta biziduna ezden kontzeptu baten kontra izatea alferri-kakoa dela. Ihardetsi nahiko niokeen kon-tra izatekotan, minbiziaren gaineko iker-kuntzan murrizketak egiten dituztenenkontra nagoela, eta minbizidun gaixoakartatzeko osasun zerbitzuetako baliabide-ak gutxitzen dituztenen kontra. Horiexekbai, horiexek hezur-haragizkoak direla, etaizen-abizenak dituztela, eta alderdi politi-ko zehatz batekoak direla, eta erabaki poli-tikoak hartzen dituztela erantzun nahikoniokeen; eta erabaki horien ondorioa delaikerlariek erbesteratu behar izatea; eta,

besteak beste, minbiziak jotakoek beharbezalako zainketa ezin jasotzea; eta halaere, jendeak oraindik ere bozkatzen ditue-la. Arrazoitu nahiko niokeen limosna ba-tez nekez lagunduko diodala minbiziariaurre egiteko ikerkuntzari, horretarakoerabaki politikoak behar direla. Hori guz-tia esan nahiko niokeen, baina isildu eginnaiz, errukitu naiz gajoaz, zer kulpa izangodu berak! Azken batean, langile prekarioabaino ez da; gupidarik gabeko gobernuzkanpoko erakunde erraldoi baten abango-ardia; ogibide duinago batean aritu nahibaina, besterik ezean, kale gorrian diru-es-kean lan egin behar duena. Nahikoa daukaberearekin, nire erretorika entzuteko. •

hutsa

Kuestazioa

Koldo Sagasti

hutsa

Frankistek 1936ko udazkenean Her-naniko hilerrian fusilatutakoeiomenaldia egin zieten joan den la-runbatean. Albistea irakurri aurre-

tik amonak esan zizkidan omenaldiarennondik norakoak. Inaxik, bere ahizpak,eguerdiko eguneroko telefono deiarekinegin zion kronika. Hernaniko hilerrian,gure familiaren panteoitik aurrerago jo-anda omen dago fusilatu zituzten horma.Bertan fusilatu eta lurperatu zituzten 200pertsona. «Pertsonaren miseria, horrelahil beharra…», eta isilik geratu zen.Ezin tentazioari eutsi eta galdezka hasi

nintzen: ea umetako ze oroitzapen dituen,ea berak inguruan ba ote zuen fusilatuta-korik, ea mendira ardiekin joandakoan

beldurrik sentitzen zuen… 79 urte egitekodagoela, bera gerra ondorengo umea delaeta ez, ez duela gauza askorik gogoratzen.Onddi mendian, edozein zuhaitz bazterre-tan egurrezko gurutzeak izaten omen zi-ren, hildakoen seinale. Batzuetan bertanlurperatutakoak, bestetan auskalo noraeramanak. Bere gurasoek zalantza izanomen zuten berari zein izen jarri: Mari Pazala Pilar. «Mari Paz? Zuri?». «Bai, gerra bu-katu berria zen, eta, bakea zegoenez, horipentsatu omen zuten. Baina nire amandre-ak Pilar izenarekin bataiatzea erabaki zuen,eta, azkenean, Pilar».Bizi ditugun garaiek markatzen dituzte

askotan gure umeen izenak. Hor ere mo-dak eta boladak izaten dira. Nik dakidala,

30 urtez azpiko hiru gara Oiartzunen Mi-rari izena dugunak. Ez da ohiko izena edoez behintzat moda-modakoa. Gero eta mi-rari gutxiago gertatzen dira nonbait.Oraingo umeen artean sumatzen dituda-nak dira: Lur, Maddi, Aimar, Malen, Jare…Baina “Bakea” izenekorik ez. Gure amonari Pilar izena jartzeko eraba-

kia hartu zuen emakumearen tokian jarrinaiz: balantzaren alde batean “Mari Paz”,eta, bestean, “Pilar”. Gerra bukatu berriaizan arren, frankismoaren urte gogorre-nak eta gordinenak ziren. Gosea eta sufri-mendua sukaldeetan. Emakume hark iga-rri zuen gerra bukatu arren benetakobakerik ez zela eta ume bati Mari Paz ize-na jartzea karga gehiegi jartzea zela. •

hutsa

Mari Paz

Mirari Martiarena

Page 8: tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Astebete soilik ... · horren jatorria bikote harrema - nean bertan dago elarik . Psikopata integratu batek erre - habilitatzeko aukera rik

herritarrak

Arabako Errioxanbukatu dutemahatsa bitzen.Orain, upelte-gietan dute lana.Upeltegi batean

lan egiten du Juan Carlos Gome-zek, eta larunbat goiza aprobe-txatu du Gasteizera txangoa egi-teko. Bertako Alde ZaharreanJuantxu anaia du zain, GasteizkoMusika Etxean irakasle aritzendela-eta egunak Eltziego eta Gas-teiz artean banatzen dituena. Etabiek ere zain dute GAUR8 goizeuritsu honetan. «Euri hau onada, bota dezala», dio Juan Carlo-sek, baina berehala tabernarasartu dira. Jose Luis Gallego dan-

bor jotzailearekin batera, Eltzie-goko Gaiteroak taldea osatzendute. Erreferentzia omen dira gaita-

ren munduan. Hori entzunda,Juan Carlos eta Juantxuk bizka-rra jaso eta eurak ez direla norhalakorik esateko diote. «Oso gai-ta jotzaile onak daude gaur egunleku guztietan: Nafarroan, Biz-kaian, hemen...». Edonola ere,gaita jotzaile oso on horietako as-kok diote erreferentzia direla.Juan Carlos eta Juantxu, ordea, ezdira horregatik harrotzen, etaegin duten guztiaren atzean lanhandia dagoela diote. Tradiziotikedanda, berritzeko gogoa eta eki-na. Ia 40 urteko ibilbidea egin

dute dagoeneko. Ikusten ez denlan handia batetik, eta ikus daite-keen eta ikustea merezi duena,bestetik. «Eta lagun asko», solasosoan oso presente dituztenak.Arabako Errioxan tradizio han-

dia du gaitak, hango musika tres-narik garrantzitsuena izateraino.Gaitero ugari eta ezagunak izandira Arabako Errioxan, adibidezGuardian eta Villabuenan. «Le-zan ere izan dira, baina ez dagodokumentazio handirik», dioJuantxuk. Eltziegon izandako az-ken gaiteroak Guardiakoak ziren:Jesus Martinez eta Jose IgnacioBezares. Martinez hildakoan,Gasteizkoak joan ziren bi urtez,eta ondoren, bizpahiru urtez, El-tziegon ez zen gaiterorik izan.1977an, berriro izan zituzten gai-teroak, herrikoak gainera: JuanCarlos Gomez eta Jesus Fernan-dez, Juantxu Gomezen danborra-rekin. «Ideologoa», Juan Carlosekdioenez, Jesus Fernandez izanzen, sasoi hartan Euskal Dantza-rien Biltzarraren “Dantzariak” al-dizkariaren zuzendaria zena. Hasiera gogorra izan zen. Juan

Carlosek belarriz jotzen zuen,eta, erabiltzen zuten materiala,gaitaren mihia alegia, oso kaska-rra: «lan handia eta etekin eska-sa». Hona iritsita, komeni da ar-gitzea gaita ez dela orkestrakoedo bandako ohiko tresnak beza-lako instrumentua, oso ezaugarribereziak ditu-eta. Kanabera bi-koitzeko mihia du eta soinua ate-ratzeak esfortzu handia eskatzendu, baita afinazio teknika bere-ziak ere. Juantxuren hitzetan,«kontuz ibiltzeko moduko» tres-na da. Jesus Fernandez Bilbora jo-an zen lanera eta, taldea utzi be-har izan zuenez, Juantxu gaitajotzen hasi zen; bien aitak, JuanJose Gomezek, berriz, danborra-rekin lagundu zien, bi urtez. Ai-tak Guardia eta Villabuenako gai-teroekin ere jo izan zuen. Behin,1956an, Madrilgo feria batera jo-an zen, Villabuenako danbor jo-tzaileak upeltegian lanean hankaapurtu zuenean. Horrek pasadi-zo bat gogorarazi die anaia gaite-roei. 1985ean, Gasteizko jaietanjotzen ari zirela, makila batez la-gunduta zebilen agure bat suma-tu zuten atzetik segika. Halakobatean, esan omen zien: «A zepotroak Lizarrako gaiteroonak!».

Ez zirela Lizarrakoak erantzunzioten, Eltziegokoak baizik, etaagureak: «Eltziegon ez dago gai-terorik eta!». Haien izen-deiturakentzunda, gizon villabuenar hurakonturatu zen nor ziren: beraklanean hanka apurtu zueneanbere ordez Madrilera joan zendanbor jotzailearen semeak. JuanJose Gomezek gaita taldea uzte-an, Jose Luis Gallego hasi zen,gaur arte.Ez zebiltzan sobera adoretuta,

baina, 1980an, Jabier Lakuntzaeta Jose Luis Fraile Iruñeko gaite-roekin harremanetan sartu zireneta errotik aldatu zitzaien jardu-na. Esker onez hitz egiten duteIruñeko gaiteroez. Material be-rria eskuratzeak eskaintzen ziz-kien aukerak zirela-eta, aurreanzuten bidea bestela ikusten hasiziren. Gustura jotzen zuten, gaitamaite zuten eta gero eta «saltsa»gehiagotan sartzen joan ziren.Bien bitartean solfeoa ere ikasizuten, belarriz jotzeak dituenmugak gainditzeko, eta antzina-ko egileen lanak ezagutu zituz-ten. Julian Romano XIX. mende-ko Lizarrako gaitero etakonpositore handiaren musikabelarriz jotzen zuten, eta partitu-rak irakurtzen hasi zirenean,konturatu ziren ahotsak nahastuegiten zituztela. Euren ustez, Ro-mano lizarratarrak sekulako di-mentsioa eman zion tresnari. EtaRomanoren eta beste batzuenmusika ikertzen hasi ziren, halanola Nicolas Garcia guardiarrare-na. Halaber, Arabako gaitarakodantzak biltzeari ekin zioten.«Dagoenari eutsi eta berritu»

beharra dagoela uste dute, etaerakutsi ere, ondo asko erakutsidute. Bestetik, beti izan dute argigaita «beste musika tresnak be-zalakotzat jo» beharko litzateke-ela, eta ez funtzio jakin batzueta-ra mugatutako tresna bezala.Izan ere, Gomez anaiak gaitero-ak dira, baina baita, edo batezere, musikariak. «Banda bateanbatzuetan bakarlari jotzen duzu,baina, beste batzuetan, besteguztien artean, eta orduan batgehiago zara». Horregatik, gaita-ren soinu bolumen handia kon-tuan izanda, gaita berezi batzukegin zituzten, tutu estuagokoak,Iruñeko gaiteroekin batera. Ju-lian Romanoren musika banda-

infraganti

Juan Carlos eta Juantxu Gomez anaiak, Jose Luis Gallegorekinbatera, Eltziegoko Gaiteroak taldeko kideak dira, musikariak,gaita musika tresna gisa dagokion lekuan jartzen tematutadaudenak. Beti lagunez inguratuta egon direla diote, etahorri esker heldu omen diete hainbat erronkari. Duela bi urteEuskadiko Orkestra Sinfonikoarekin disko bat grabatu zuten.

ELTZIEGOKOGAITEROAK

Juan Carlos eta Juantxu Gomez, Eltziegoko Gaiteroak taldeko kideak. Jaizki FONTANEDA | ARGAZKI PRESS

Page 9: tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Astebete soilik ... · horren jatorria bikote harrema - nean bertan dago elarik . Psikopata integratu batek erre - habilitatzeko aukera rik

2016 | azaroa | 12

GAUR8• 28 / 29

rekin jotzeko ere egina zela kon-turatu ziren, eta tradizio hori,gaita bandarekin jotzea, JabierLakuntza eta Jose Luis Frailek be-rreskuratu zutela diote. Beren lehen lan diskografikoa

gaitarekin jotzen diren Arabakodantzak biltzea izan zen. 1987an“Arabako Dantzak I” grabatu zu-ten, eta 1997an, “Arabako DantzakII”, Errioxako eta Kuartangokodantzak, egun jotzen dituzten be-zalaxe. Kuartango Añanako kua-drillako eskualdea da, baina, JuanCarlos eta Juantxuk diotenez, dis-koan bildutako musika gaitarakoidatzia da, eta, beraz, eskualdehartan ere seguruenera gaiteroakizango ziren garai batean. 1997an,berriz, Nicolas Garcia eta JesusMartinez Guardiako gaiteroenpartituretatik hautatutako hain-bat obra biltzen dituen diskoagrabatu zuten. Ordurako ohitutazeuden gaita musika bandetantxertatzen, eta piezetako bat ban-darako moldatuta grabatu zuten.Beste bat, lagun batzuek osatuta-ko bandarekin, The Latin GasteizBand taldearekin, hain zuzen.Haiekin grabatuko zuten bi urtegeroago Julian Romanoren ome-nezko diskoa. Euskal Herri osoanzehar gero eta gehiago jotzen zu-ten, jaietan, kontzertuetan, antzi-nako musikatik erritmo berrie-netara. Ekitaldi askotara doanjoaten ziren; esate baterako, Ara-ba Euskaraz eta gisako jaietara.Eltziegoko Bandarekin zuzenekodiskoa ere grabatu zuten; Naiara-ko antzinako musikako jaialdianparte hartu zuten, baita Peralada-ko (Girona) jaialdian ere DanielBarenboin orkestra zuzendaria-ren eta Monserrat Caballe sopra-noaren ondoan. Bestetik, bestemusikari batzuekin zenbait kola-borazio egin zituzten, hala nolaMaixa eta Ixiarrekin. Euskal He-rriko hainbat musika bandarekinere jo zuten... The Latin Gasteiz Band taldea-

rekin izandako esperientziak Zie-koko Gaiteroak & Friends taldeaosatzera eraman zituen. Honako-ak dira taldeko musikariak: Jon-ko Sanchez (tuba), Jon Elosegi(perkusioa), Juanma Saez (tron-boi irristailuduna), Joseba KoldoPerez de Heredia (bonbardinoa) eta Gomez anaiak (gaita). 2000ndisko bat grabatu zuten, “¿Y por

qué no?”, inpaktu eta arrakastahandikoa. Bertan boleroak, paso-dobleak eta ezohiko erritmoakentzuten dira. Gaitarekin «zer-bait desberdina egitearren» gra-batu zuten. Ondoren, CristinaGrelaren kolaborazioarekin, “Ra-dio Vitoriaren 75. urteurrena” la-na grabatu zuten. Eta 2014an erronka handiari

aurre egin zioten: Euskadiko Or-kestra Sinfonikoarekin diskoagrabatzea. Gaita orkestra sinfo-niko batean. Proiektuak diru as-ko eta lan gehiago eskatzen zi-tuen, baina ausartu ziren etapozik eta harro daude. Egotekomodukoa da eta. Esfortzu fisikoeta ekonomiko handia izan zen,baina, hala ere, suerte handia

izan omen zuten, behin eta be-rriz aipatzen dituzten lagunakdirela-eta. Besteak beste, Euska-diko Orkestra Sinfonikoko mol-datzaileak, Eduardo eta DiegoMorena Eltziegoko eta Guardia-ko musika banden zuzendariak, Juanma Saez Ziekoko Gaiteroak& Friends taldeko tronboi jotzai-lea eta Bastidako Bandako zu-zendaria, Iñaki Urkizu BilbokoUdal Bandaren zuzendariordea…Diskoa askotarikoa da, boleroklasikoetatik Arabako dantzenpot-pourri bateraino, Iparragi-rreren “Trapu zaharrak” edo Xa-bier Leteren “Xalbadorren herio-tzean” doinu ezagunetatik JulianRomanoren eta Nicolas Garcia-ren konposizioetara.Aurrera begira, Eltziegon Eus-

kadiko Orkestra Sinfonikoarekin kontzertu bat eskaintzea esperodute, baina ez da kontu erraza.Lehenik leku egoki bat aurkitubehar dute, 80 musikari ingurubaitira guztira, eta, haiekin, nos-

ki, instrumentu guztiak. Bestetik,umeentzako gaita metodo batprestatzen ari dira, epe ertaineanargitaratzeko. Horretarako, JabierLakuntzak eta Jose Luis Frailekmarkatutako ildoa jarraitzen aridira, eta euren ekarpena haurreigaita ikasketak erakargarriagobihurtzea da. Azkenik, beste argi-talpen bat ere badute gogoan,Juan Carlosek idatzitako 80tikgora pieza bilduko lituzkeena. Kalean eta kontzertuetan ikus-

ten denaren atzean ordu askokoahalegina dago, lanetik irten os-teko hiru orduko entsegu ugari.Eta, batez ere, musika eta gaitare-kiko maitasuna. •

Euskal Herriko jaietan ezinbestekoak dira gaiteroak. Juan Carlos eta Juantxu, Jose Luis Gallegorekin, Iruñean. GAUR8

«Euri hau ona da, bota dezala!». Jaizki FONTANEDA | ARGAZKI PRESS Xabier Izaga Gonzalez

Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin egindakodiskoan denetik dago: boleroak, Arabakodantzen pot-pourri bat, Iparragirreren “Trapuzaharrak”, Leteren “Xalbadorren heriotzean”...

«Dagoenari eutsi eta berritu» beharra dagoelauste dute, eta erakutsi ere, ondo asko erakutsidute. Bestetik, beti izan dute argi gaita «bestemusika tresnak bezalakotzat jo» behar dela

Page 10: tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Astebete soilik ... · horren jatorria bikote harrema - nean bertan dago elarik . Psikopata integratu batek erre - habilitatzeko aukera rik

2016 | azaroa | 12

GAUR8• 30 / 31

OFIZIAL KARLISTAK, ARTEAKO KANOI GALDATEGIAN

Juantxo EGAÑA

KATALUNIAKO LIBURUTEGI NAZIONALA

Bizkaiko karlistek hamar batailoi antolatu zituzten 1873an, Enkarterrin zebiltzan partidez gainera. 1874an foru tertzioak sortu ziren.

Alarma kasuetan mobilizatzen zen milizia horretan, Armadan ez ziren 18 eta 40 urte bitarteko bizkaitar guztiak zeuden parte hartze-

ra behartuta. Egile ezezagun batek 1874. urtearen hasieran egindako argazkian, Bizkaiko Bateriako ofizial talde bat ageri da Ugarte-

ko (Artea) San Antonio burdinolako kanoi galdategian. Bertan egin zuten karlistek beren lehenengo kanoia. Besteak beste, Guillermo

Guillen Garcia injinerua, Julian Garcia galdategiko zuzendaria eta Ramon Garcia kapilaua ageri dira argazkian. Kataluniako Liburutegi

Nazionalean Guillermo Guillenen korrespondentzia ugari dago, Bizkaiko artilleria karlistaren berri ematen duena.