tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Aitatasun berriak ... · GAUR 8 •20 / 21 h u t s a h e r...

10
2017 | martxoa | 25 GAUR8 20 / 21 hutsa herritarrak X VI. mendeko moralisten arabera, haur bat ongi hezteko –izan mutikoa edo neskatoa– komenigarria zen bere lehen urteak amare- kin eta etxeko emakumeekin –amonarekin, izebekin, arreba zaharragoekin– igarotzea. Izan ere, eta garaiko pentsalarien arabera, ama batek bakarrik izan zezakeen haur baten zaintza fi- sikoarekin zerikusia zuen guztia egiteko gaitasuna; bula- rra ematea, ongi elikatzea, gaixotasunean laguntzea eta, orokorrean, haur txiki hori etxean ongi zainduta egotea. Neskatoen kasuan amaren ardura handiagoa zen, bere betebeharra baitzen emakume kristau on baten identita- tearen balioak alabari transmititzea. Horretarako, behar bezalako etxekoandre batek nolakoa izan behar zuen erakutsi behar zion; kozinatzen, anai-arreba gaztetxoa- goak ongi zaintzen, otoi egiten eta, orokorrean, etxearen kudeaketarekin zerikusia zuen guztia transmititu behar zion ama on batek bere alabatxoari. Bazegoen garaiko esaera bat, talis mater talis filia, hau da, “nolakoa ama halakoa alaba”. Mutikoen kasuan amaren eredua ezkorra bihurtzen zen momentu batetik aurrera, idazle batzuen arabera bost urtetik aurrera, beste batzuen arabera zazpi urtetik aurrera. Hau da, gaitasun intelektualak garrantzia har- tzen zuen momentutik aurrera. Orduan ezinbestekoa zen aitaren papera: amarengatik aldendu behar zuen haurra probetxuzko gizona bihurtzea nahi bazuen behintzat. Kontu fisikoak amarenak ziren, horretarako sortu gintuen Jaungoikoak, baina heziketa intelektualak gizonen kontua izan behar zuen. Aro Modernoko medikuntzaren arabera, emakumea- ren sabela hotzegia zegoenean neska bat sortzen zen, eta, horregatik, por defecto de calor vivo, naturalki emaku- meok tontoagoak ginen. Emakumeak intelektualki ahu- lagoak izanda eta gaitasun fisikoei bakarrik lotuak egon- da, oso baliotsuak ginen zaintzaren inguruko lanak garatzeko, baina gure haurrak hezteko moduak malgue- giak ziren. Komenigarria baino gehiago zen gizontxoak amarengatik aldentzea. Mutikoa lotsagabekoa izanez ge- ro edo mimatua, criado de viuda edo “alargun batek ha- zitakoa” esaerarekin irainduko zuten kalean, ulertzen ze- lako etxean gizon indartsu baten presentzia ezak sortzen zituela horrelako haurrak. Aitak erakutsi behar zizkion haurrari zeintzuk ziren familiaren balioak, bere ogibide- aren nondik norakoak edo sozializazio on baten sekretu guztiak. Amak ematen zuen epeltasuna hozteko, gizonen ardura zen etorkizunera begira baliagarriak eginen zi- tzaizkion tresnak eskaintzea. Martxoaren 19ko Aitaren Egunaren harira, gaur egun- go eredua eta diskurtsoa aurrekoarengatik aldendu den galdetu diot nire buruari. Azken finean mendeetako me- zuengatik aldentzea zaila egiten zaigu guztioi. Telebista eta irratiko iragarkietan, esate baterako, Amaren Egune- an gaixotasunen aurrean hor egon izanagatik amak es- kertzen dituzten mezuak entzuten ditudan bitartean, ai- taren kasuan bizitzaren aurrean izandako zalantzak edo zailtasunak konpontzen lagundu izanagatik aitari zuzen- dutako esker onak entzun ditut. Loteria saltzeko mezuak besterik ez direla esanen dute batzuek, baina datuek dio- te, gure euskal gizartean, kasuen ia %90ean emakumeak direla haurrak zaintzeko eszedentziak, lehen urteetan, eta ordutegi murrizketak, hurrengo urteetan, eskatzen dituztenak. Zer esanik ez etxeko lanaren banaketaren da- tu tristeak aztertzen baditugu. Baina, estatistikak alde batera utziz, parkeetan haurrak zaintzen zeintzuk gau- den begiratzearekin ere aski litzateke. Hala eta guztiz ere, ez naiz ezkor agertuko. Aitaren ere- du tradizionalaren aurrean, etxetik kanpo lana besterik egiten ez duen gizonaren aurrean eta igandetan futbol partida ikustera haurrak eramaten dituen aita ereduaren aurrean, beste aitatasunak sortu direlako: zaintza fisiko- arekin konprometituta daudenak, edoskitzearen garran- tziaz jabetu direnak, emozioen garrantziarekin kezkatu- ta daudenak, amaren paper intelektuala defendatzen dutenak, parekidetasunaren aldeko borrokan gurekin buru-belarri dabiltzanak, guztion mesederako euren pri- bilegioak baztertzeko prest daudenak. Horien aldarrika- pena egin nahiko nuke gaur, ongi etorriak Zaintza Plane- tara. Zuen seme-alabek egindako bidaia eskertzen dizuete. { koadernoa } Aitatasun berriak. Ongi etorriak Zaintza Planetara Aro Modernoko medikuntzaren arabera, emakumearen sabela hotzegia zegoenean neska bat sortzen zen; «por defecto de calor vivo», zioten. Hartara, emakumeok tontoagoak ginen Amaia Nausia Pimoulier hutsa hutsa hutsa

Transcript of tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Aitatasun berriak ... · GAUR 8 •20 / 21 h u t s a h e r...

Page 1: tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Aitatasun berriak ... · GAUR 8 •20 / 21 h u t s a h e r r i ... bost urtetik aurrera, beste batzuen arabera zazpi urte tik aurrera. Hau

2017 | martxoa | 25

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

XVI. mendeko moralisten arabera, haur batongi hezteko –izan mutikoa edo neskatoa–komenigarria zen bere lehen urteak amare-kin eta etxeko emakumeekin –amonarekin,izebekin, arreba zaharragoekin– igarotzea.Izan ere, eta garaiko pentsalarien arabera,

ama batek bakarrik izan zezakeen haur baten zaintza fi-sikoarekin zerikusia zuen guztia egiteko gaitasuna; bula-rra ematea, ongi elikatzea, gaixotasunean laguntzea eta,orokorrean, haur txiki hori etxean ongi zainduta egotea.Neskatoen kasuan amaren ardura handiagoa zen, berebetebeharra baitzen emakume kristau on baten identita-tearen balioak alabari transmititzea. Horretarako, beharbezalako etxekoandre batek nolakoa izan behar zuenerakutsi behar zion; kozinatzen, anai-arreba gaztetxoa-goak ongi zaintzen, otoi egiten eta, orokorrean, etxearenkudeaketarekin zerikusia zuen guztia transmititu beharzion ama on batek bere alabatxoari. Bazegoen garaikoesaera bat, talis mater talis filia, hau da, “nolakoa amahalakoa alaba”.

Mutikoen kasuan amaren eredua ezkorra bihurtzenzen momentu batetik aurrera, idazle batzuen araberabost urtetik aurrera, beste batzuen arabera zazpi urtetikaurrera. Hau da, gaitasun intelektualak garrantzia har-tzen zuen momentutik aurrera. Orduan ezinbestekoazen aitaren papera: amarengatik aldendu behar zuenhaurra probetxuzko gizona bihurtzea nahi bazuenbehintzat. Kontu fisikoak amarenak ziren, horretarakosortu gintuen Jaungoikoak, baina heziketa intelektualakgizonen kontua izan behar zuen.

Aro Modernoko medikuntzaren arabera, emakumea-ren sabela hotzegia zegoenean neska bat sortzen zen, eta,horregatik, por defecto de calor vivo, naturalki emaku-meok tontoagoak ginen. Emakumeak intelektualki ahu-lagoak izanda eta gaitasun fisikoei bakarrik lotuak egon-da, oso baliotsuak ginen zaintzaren inguruko lanakgaratzeko, baina gure haurrak hezteko moduak malgue-giak ziren. Komenigarria baino gehiago zen gizontxoakamarengatik aldentzea. Mutikoa lotsagabekoa izanez ge-ro edo mimatua, criado de viuda edo “alargun batek ha-

zitakoa” esaerarekin irainduko zuten kalean, ulertzen ze-lako etxean gizon indartsu baten presentzia ezak sortzenzituela horrelako haurrak. Aitak erakutsi behar zizkionhaurrari zeintzuk ziren familiaren balioak, bere ogibide-aren nondik norakoak edo sozializazio on baten sekretuguztiak. Amak ematen zuen epeltasuna hozteko, gizonenardura zen etorkizunera begira baliagarriak eginen zi-tzaizkion tresnak eskaintzea.

Martxoaren 19ko Aitaren Egunaren harira, gaur egun-go eredua eta diskurtsoa aurrekoarengatik aldendu dengaldetu diot nire buruari. Azken finean mendeetako me-zuengatik aldentzea zaila egiten zaigu guztioi. Telebistaeta irratiko iragarkietan, esate baterako, Amaren Egune-an gaixotasunen aurrean hor egon izanagatik amak es-kertzen dituzten mezuak entzuten ditudan bitartean, ai-taren kasuan bizitzaren aurrean izandako zalantzak edozailtasunak konpontzen lagundu izanagatik aitari zuzen-dutako esker onak entzun ditut. Loteria saltzeko mezuakbesterik ez direla esanen dute batzuek, baina datuek dio-te, gure euskal gizartean, kasuen ia %90ean emakumeakdirela haurrak zaintzeko eszedentziak, lehen urteetan,eta ordutegi murrizketak, hurrengo urteetan, eskatzendituztenak. Zer esanik ez etxeko lanaren banaketaren da-tu tristeak aztertzen baditugu. Baina, estatistikak aldebatera utziz, parkeetan haurrak zaintzen zeintzuk gau-den begiratzearekin ere aski litzateke.

Hala eta guztiz ere, ez naiz ezkor agertuko. Aitaren ere-du tradizionalaren aurrean, etxetik kanpo lana besterikegiten ez duen gizonaren aurrean eta igandetan futbolpartida ikustera haurrak eramaten dituen aita ereduarenaurrean, beste aitatasunak sortu direlako: zaintza fisiko-arekin konprometituta daudenak, edoskitzearen garran-tziaz jabetu direnak, emozioen garrantziarekin kezkatu-ta daudenak, amaren paper intelektuala defendatzendutenak, parekidetasunaren aldeko borrokan gurekinburu-belarri dabiltzanak, guztion mesederako euren pri-bilegioak baztertzeko prest daudenak. Horien aldarrika-pena egin nahiko nuke gaur, ongi etorriak Zaintza Plane-tara. Zuen seme-alabek egindako bidaia eskertzendizuete. •

{ koadernoa }

Aitatasun berriak. Ongi etorriak Zaintza Planetara

Aro Modernoko medikuntzaren arabera, emakumearen sabelahotzegia zegoenean neska bat sortzen zen; «por defecto decalor vivo», zioten. Hartara, emakumeok tontoagoak ginen

Amaia Nausia Pimoulier

hutsa

hutsahutsa

Page 2: tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Aitatasun berriak ... · GAUR 8 •20 / 21 h u t s a h e r r i ... bost urtetik aurrera, beste batzuen arabera zazpi urte tik aurrera. Hau

herritarrak

“Egin”-ek eta GARAk egindakoibilbidearen «lehenaz» arduratuzen Salutregi, 1977ko irailaren29an “Egin”-en lehen alea kiosko-etan agertu zenetik hasita, «orduarte ikusi gabeko ekimen bat ga-ratu ostean, nahiz aurrerantzeanEuskal Herriak tamaina bertsukozenbait erronkari helduko zienbere nazio nortasuna zutik irau-narazteko, eta Korrika horren era-kusgarria da». Eta «pintzelada ba-tzuk» eman zituen proiektuarensorreraz..

Hedabide bat egiteko lehenideia euskal kooperatibismotikhartu zuten. Baina proiektuaeuskal nazio mailako kooperati-

bismo gisa ulertzen zuten, EuskalHerria nazio gisa onartua izatea,euskararen defentsa eta eragilesozial guztien konbergentzia lor-tzea helburu. Hartarako, herriekarpen txiki asko batu zituzten.40.000 euskal herritarren artean100 milioi pezeta batzea lortu zu-ten; kopuru hura «txori kaka» ezzenean. Berehala konturatu ziren egun-

kari bat egitea ez dela batere erra-za. Arlo teknikoan egin zen inber-tsioa garrantzitsua izan zen,produkzio metodoa ona zen, bai-na langile kopurua gaindimen-tsionatzera eraman zituen, eta,azken buruan, hondamen ekono-mikora, «500 milioiko zulo bate-

«EGIN»-ETIK «GARA»-RA ETA...Jabier Salutregi eta Iñaki Soto, kazetaritzaz

Berrogei urte beteko dira aurten «Egin» egunkariasortu zenetik. Urteurren hori dela eta, Laudioko GureAukera kultur elkarteak solasaldi bat antolatu zuenjoan den astean bertako Lanbide Eskolako zentroan.Parte hartzaileak ondo ezagunak dira: «Egin»-ekozuzendari Jabier Salutregi eta Iñaki Soto, GARAkozuzendaria. Gaia, jakina, kazetaritza. Euskal kazetaritza.

KAZETARITZA / b Xabier Izaga Gonzalez

Isidro Murgak aurkez-tu zituen Iñaki SotoGARAko zuzendariaeta Jabier Salutregi“Egin”-ekoa, «orai-naldian esanda, hala

baita oraindik», bera ereoraindik egunkari horren Ad-ministrazio Kontseiluko kideden bezala. Duela 40 urte“Egin” kioskoetan agertzeaksortu zuen ilusioa gogorarazizuen. Ahotsik gabekoei aho-tsa emateko sortutakoproiektua zen, abentura zora-garria, Aznarren eta MayorOrejaren Gobernuak trenka-tutako abentura, Garzonenmorrontzarekin. “Egin” ixte-ak, baina, bi «mirari» eraginomen zituen. Lehena, 24 ordubaino gutxiagoan “EuskadiInformación” agertzea, eta,bigarrena, itxieratik sei hila-betera, GARA.

Ordutik politika arloanzein gizarte ohituretan izan-dako aldaketa garrantzitsuakaipatu zituen gero Murgak.Prentsari dagokionez, egunziurgabetasunen artean dabi-lela esan zuen. Alde batetik,krisi ekonomikoak kioskoakixtea eta hedapena eta publi-zitatea jaistea eragin du. Bes-tetik, hedabide digitalakagertu dira, eta, «atze-ohialgisa», adierazpen askatasu-naren hondatze larriak ekarridituzten auzipetze, salaketaeta epai zigortzaileak, iritziaemate hutsagatik.«Esandako guztiaren ingu-

ruan, hala nola testuinguruhonetan euskal prentsak betebehar duen lekuaz gogoetaegiteko, bi lekuko eta prota-gonista aparta ditugu gaurhemen: Jabier Salutregi etaIñaki Soto».

JABIER SALUTREGI

«‘Egin’ agertzeak euskalkazetaritzaren panoramaaldatu zuen»

Isidro Murga. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

Page 3: tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Aitatasun berriak ... · GAUR 8 •20 / 21 h u t s a h e r r i ... bost urtetik aurrera, beste batzuen arabera zazpi urte tik aurrera. Hau

2017 | martxoa | 25

GAUR8• 22 / 23

ra», alegia. Jaiotzetik urtebetera,“Egin” porrot eginda zegoen. On-do idazten zekien jendea bazutenere, ez zekiten horrelako enpresabat zuzentzen. Nahiz eta Madri-len egindako ikerketa espezializa-tuek ziotenez, “Egin” irakurlerikgazte eta intelektualenak zitueneta aleko irakurle gehien zituenhedabidea izan. Hura gutxi balitzbezala, Madrilek kriminalizaziokanpaina bat abiatu zuen, publi-zitate enpresa handiak, “Egin”-enpublizitaterik jar ez zezaten, pre-sionatuz, eta Gobernuak “Egin”-iez zion ematen beste egunkarieigastatutako paperagatik ordain-tzen zien dirua. Kanpotik etorri-tako eraso horiek, barruko oke-rrekin batuta, “Egin”-en lehenkrisi handia eragin zuten. Irtenbi-dea dirua lortzea zen eta, «ia-iamirariz», Euskal-Nafar AurrezkiKutxen Federakuntzak 150 milioipezetako kreditua eman zien. Fi-nantza-zuzendaritza berregitura-tu zuten eta proiektuak indarrahartu zuen berriro. Krisi huraegunkariaren «lehen urratua»izan zen.Aurrerago, egunkariak bere

egin zuen «irudimena boterera»

eslogana eta «asmatzen hasizen». Tokiko egunkaria egitea bu-ruratu zitzaien eta eskualde-edi-zioak sortu zituzten, arrakastahandia izan zutenak. Horrek, gai-nera, jaietako koadernoak egitekoaukera ekarri zuen. Koadernohaiek, jakina, tokiko publizitatealortzen zuten. Horretan “Egin” ai-tzindaria izan zen euskal prentsa-ren munduan, eta bide horri eu-tsiko zioten ondoren gainerakohedabideek.

Finantza-krisiarekin batera,«krisi politiko eta identitarioa»ere jasan zuen egunkariak, fi-nantzarioa baino sakonagoaizango zena. Sorreran ezkerrekoeta ideologia liberaleko mugi-menduari zegokion ildoaren aldeegin zuen egunkariak Salutregikgogorarazi zuenez. Lehen asmoanazio egunkari bakarra izateaizan zen –egun Salutregik faltansumatzen duena–, baina EAJk,ideia hari muzin eginda, bere ka-buz eta presaka, bere pentsamol-de organoa sortu zuen: “Deia”. “Egin” ezkerreko herri ildo ba-

ten adierazpidea zen orokorki.Baina luze gabe, 1978 eta 1979 bi-

tartean, esandako lehen barnekrisia iritsiko zen, bi sektorerenarteko talkaren ondorioz. Arteanez zen Herri Batasuna existitzen,baina ezker abertzalea esaten zi-tzaionaren ordezkariek egunka-riaren administrazio kontseiluahartu zuten; Euskadiko Ezkerra-koak, berriz, gehiengoa ziren erre-dakzioan. Horiek horrela, ten-tsioa handituz joan zen, Argalahil zutenean bere unerik gorene-ra iritsi zena. Egun hartan egun-karia ez zen argitaratu, erredakto-reek grebari eutsi ziotelako; sesioartean batzuek egunkaritik aldeegin zuten, kaleratzeak izan zireneta berregituraketa etorri zen.

Ordura arteko prentsak dikta-duran jasotako automatismoa-ren arabera hitz egiten zuenEuskal Herriaz, espainiar nazio-nalismoari atxikia. Jendeak eginbehar zuena adierazten zuen.“Egin”-en proiektuan zeudenekparadigmaz aldatzeko aukerarenaurrean zeudela uste zuten, Ma-riano Ferrer egunkariaren lehenzuzendariak zioenez. Salutregiorain konbentzituta dago EAJkegunkari bakar bat egiteari ukoegitea oker handia izan zela,egunkari dibertsifikazioak euskalkomunikazio eremu libre batsortzea eragotzi baitzuen. Nola-nahi ere, “Egin” kioskoetara ager-tzeak euskal kazetaritzaren pa-norama aldatu zuen. «Herrihonetako sektore handi bat ko-hesionatzea lortu zuen, eta bereinformazio eta iritzi lanarekingure nazioa irudikatzen lagunduzuen». “Egin”-en papera EuskalHerriaren bizitza, arlo guztietan,monitorizatzea omen zen. Bigarren barne krisi handia

oso positiboa izan zen gerora, bo-rondatez eragina izan baitzen.1992an ekin zioten eraberritzeaz–«iraulaldiaz»– aritu zen Salutre-gi. Hobekuntza nabarmena eka-rri zien errotatiba berria erosiondoren, egunkariko zuzendari-tzak uste zuen egunkariari bul-tzada bat eman beharra zegoela.Gogorra izan zen birmoldaketahura gauzatzea, baina ondorioaknabarmenak izan ziren, bai arloekonomikoari bai edukiei dago-kienez. Aldaketak ildo editoriala

indartzeaz gainera, edukiak eregehitu zituen. Baina batik bat«erredakzio nekatu baten indar-tze psikologikoa bultzatzea, pro-fesional haiek indarberritzea»izan zen helburua. «Egunkari ba-ten tresna garrantzitsuena giza-kiak dira, erraz higatzen diren etaberehalako ordezkorik ez dutenpiezak dira. Kazetari on bat egi-tea asko kostatzen da». Eraberri-tzearekin batera eguneroko edi-toriala sartu zuten “Egin”-en, etairitzi orrialdeak erabat zabalduzituzten, askotan eztabaida bidegisa boikotatuak izan baziren ere.Ikerketa kazetaritzari dagokio-nez, esfortzua areagotu egin zen.Salmentek gora egin zuten etabeti gainean egon zen honda-mendi ekonomikoaren meha-txua atzean geratu zen.

«Baina datu positibo horiek Ma-drilgo Barne Ministerioko etaEAEko Gobernuko mahaien gai-nean ere bazeuden». “Egin”-ek,Mayor Orejaren, Atutxaren etaArdanzaren bulegoetan antolatu-tako kanpaina guztiei eusteazgain, gero eta min handiagoaematen zien. Haien arabera,«egunero sudurrean lehertzen zi-tzaien egunkaria ginen, higienedemokratikoagatik itxi beharre-koa». Salutregiren iritziz, ezkerabertzalea suntsitzeko egitasmozabal baten barruan sartzen zenegunkariaren itxiera. AuzitegiGorenak itxiera hura ez zela zu-zenbidearen araberakoa izanebatziko zuen, baina Garzonek ezzuen horregatik inolako arazorikizan, Gürtel auzian ez bezala.«Ondorioa argia da: Gobernua-ren etsaien aurkako prebarika-zioa onargarria da, baina Gober-nuaren aurkakoa delitua». Itxieraren ostean, egun bakar

batean “Euskadi Información”sortu izanak erakutsi zuen mutu-rreko egoeretan zer egin daiteke-en ideia argi daudenean. Eta bes-te egunkari bat egiteko asmoaere sortu zen. Salutregik “EuskadiInformación” egunkariaren zazpizenbaki baino ez zituen kaleanirakurri, baina elkartasun mugi-mendua abian zen, baita egunka-ri berri bat eraikitzeko 1.000 mi-lioi biltzeko kanpaina ere.

«Proiektua euskal

nazio mailako

kooperatibismo gisa

ulertzen genuen,

Euskal Herria nazio

gisa onartua izatea,

euskararen defentsa

eta eragile

sozial guztien

konbergentzia

lortzea helburu»

«Konbentzituta

nago EAJk egunkari

bakar bat egiteari

uko egitea oker

handia izan zela,

egunkari

dibertsifikazioak

euskal komunikazio

eremu libre bat

sortzea

eragotzi baitzuen»

Hizlariak Isidro Murgarekin, Laudion. Monika DEL VALLE | ARGAZKI PRESS

Page 4: tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Aitatasun berriak ... · GAUR 8 •20 / 21 h u t s a h e r r i ... bost urtetik aurrera, beste batzuen arabera zazpi urte tik aurrera. Hau

herritarrak

Jabier Salutregi kartzelatu bainolehenago ezagutzen zuen IñakiSotok. Isidro Murga eta harenanaia Patxo, ordea, biok kartzela-tik atera ondoren ezagutu zituen.Bada, bi anaiok ezagutzeak zirra-ra handia eragin ziola esanez hasizuen solasa Sotok. Zirrara horrekikusarazi omen zion eurek utzita-ko ondarea, eta, hala, hitzaldiarenzentzua ondare hori mahai gaine-an jartzea izan zen. Bere asmoaazaldu zuen: GARArentzat legatuhori bizirik iraunaraztea zer denazaltzea, eta zergatik batzuetan ezden erraza continuum horri ja-rraitu eta nondik gatozen ikustea.

GARA trauma batetik jaio zen.«Horixe izan baitzen ‘Egin’-enitxiera, trauma nazional eta so-ziala, eta gure komunitatean,trauma partikularra». Traumahartan, birgaitzeko saioa zen GA-RA, jarraibide haiekin segitukozuen zerbait egiteko. Trauma ha-rekin batera, egunkaria sortuzuen bultzada soziala azpimarra-tu zuen Sotok, «gizarte honetanbehin eta berriz sortzen den bul-tzada». Dirutza hura bildu zene-an, denen asmotan zegoen esfor-tzu hartatik egunkari bat bainozerbait gehiago sortu behar zela,komunikazio talde gisa garatze-ko asmoa, ahalik ondoena egiteneta gizartean gertatzen diren al-daketak laguntzen saiatu.

Lizarra-Garaziren testuingu-ruan jaio zen GARA, orduko ilu-sioarekin, eta hura apurtu izanakeragindako etsipena jasan zuen.«Herri honek hedabideak ez ezik,enpresak ere sortu behar dituenideiarekin jaio ginen; enpresakzentzu ekonomiko tradizionale-an eta zentzu humanoan, gizaenpresak, ez sektore bat, alderdibat edo talde baten sentsibilita-tea ordezkatzeko, baizik eta orohar partekatutako kontu horiek

ordezkatzeko nahiarekin». Baina“Egin”-en eta GARAren sorrerenartean alde handia dagoela esanzuen Sotok. GARA sortu zenerakonork bere alderdia zuen, bere pa-rrokia. Lizarra-Garazin nabarme-na zen kooperazio borondatea;desberdinen artean, baina, osozaila zen proiektu desberdinakbatuz garatzea.

Salutregik “Deia”-z esandakoagogorarazita, gauzak aldatu zi-tuen beste kontu bat aipatu zuen.Vocentori bi aldiz konpetentziaezabatu ziotela, eta horrela, mo-du artifizialean, hegemonikobihurtu zela sektorean. “Egin”-enitxiera erabakigarria izan zen. So-toren ustez, horretan elementunagusia zatiketaren kontua da;esate baterako, futbol taldeen ar-teko lehia eta liskarrak garatzea.Eta horretaz hausnartu beharradagoela esan zuen. GARAko kirolsaila aipatu zuen “Egin”-en lega-tuaren parte gisa. «Batzuek GA-RAren parodia egiten dute, egun-kari politikoa dela esanez, beraiekbirjinak balira bezala, objektibo-ak. Bai, kazetaritzaren beste dog-ma handi bat. Guk diogu kazeta-ritza guztia politikoa dela, etakirol kazetetan, hain zuzen, osoargi ikusten da kazetaritzarenosagarri politiko hori».

GARAk nabarmen jasan dueraikuntza nazionalari dagokionekarpena egiteko borondateareneta erasoen aurrean erresistitubeharraren arteko tentsioa.“Egin”-en itxiera Ajuria Eneko Hi-tzarmenari lotuta gogoratzen du,eta bera GARAra iritsi zenean es-trategia aldaketaren gaineko ezta-baida zegoen. «GARA gogoratze-ko arrazoi bat eztabaida hartanbete zuen papera dela uste dut».

Horrekin batera, aldaketa oro-korra izan da nabarmenena, jo-era globalak eta horiek nola is-

latu diren gure errealitate sozia-lean, eta hori oso gogorra, borti-tza izan da hedabideen kasuan.GARAren apustu handia azkenurteetan trantsizio digitala izanda. Trantsizio horrek aldaketa,teknologikoarekin baino zerikusihandiagoa du aldaketa kulturala-rekin, «eta erronka itzela omenda, ez baitago guk har ditzake-gun erabakien menpe, ez guztizbehinik behin, baina bai komuni-tate gisa hartzen ditugun eraba-kien menpe; alegia, aldaketa kul-tural horiek komunitate gisakudeatzeko moduarekin zeriku-sia du».

«Gure krisia bikoitza da –ja-rraitu zuen–, Krisi ekonomikorahedabideen krisia gainean ge-nuela iritsi baikinen». Sotoreniritziz, hedabideen krisiaren ara-zorik handienetako bat da berenburuaren gainean gezurra esatendutela. Madrilgo egunkari batekduela oso gutxi arte 400.000 alesaltzen zituela esaten zuen. Az-ken hileko datuen arabera, 1.000saltzen ditu, dioenez, eta hori ereez omen da sinesgarria. «Hedabi-de horiek gezurra esaten zuten,baina oso goian zeuden, eta GA-RAk ez zuen gezurra esaten, bai-na bere buruaz gezurra esatenzuen sektore batean lehiatu be-har izan du. Bada diferentzia bat

hedabide ofizialei edo boterea-ren hedabideei eragiten dien kri-siaren eta guri eragiten diguna-ren artean». Ez da sektoreikusmolderik izan. «Garai bateankioskora joan eta egunkari bateskatuta Athleticen jantzia, Rea-laren zapatilak eta beste hamaikaopari ematen zizkizuten, eta 80orrialde koloretan, dena euro ba-tean, eta horrela gure zereginak,gertatu dena eta gertatzea nahiduguna kontatzeak, balioa galduzuen». Kazetaritzan diru sarre-ren ohiko hurrenkera honakoaizan da: publizitatea, promozio-ak eta egunkarien salmenta. Pro-mozioek merkatua agortu zuten,eta errentagarriak izateko tamai-narik ez zutenez, azken lekurapasatu ziren; salmentek, berriz,behera egin dute azken hamarka-dotan eta publizitatea amilduegin da. «Egun idatzizko prentsaez dira masa hedabideak, elitehedabideak baizik». Eta azalduegin zuen: «Gure tradizio politi-koan ‘elite’ kontzeptua ez da osopreziatuta. Testuinguru honetan‘elite’ diodanean, esan nahi dutgure egunkaria erosten duen jen-dea dela bere inguruan eraginikhandiena duena, ez dira ‘elitea’boteretsuak edo aberatsak izatea-gatik, baina sindikalistak, irakas-leak, gizarte mugimenduei lotu-

IÑAKI SOTO

«GARA trauma batetiksortu zuen gizartebultzada batek»

«GARA sortu zuen

bultzada soziala

azpimarratu

beharra dago,

gizarte honetan

behin eta berriz

sortzen den

bultzada»

«GARAren apustu

handia azken

urteetan trantsizio

digitala izan da.

Trantsizio horrek

aldaketa

teknologikoarekin

baino zerikusi

handiagoa du

aldaketa

kulturalarekin»

Iñaki Soto eta Jabier Salutregi. Monika DEL VALLE | ARGAZKI PRESS

Page 5: tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Aitatasun berriak ... · GAUR 8 •20 / 21 h u t s a h e r r i ... bost urtetik aurrera, beste batzuen arabera zazpi urte tik aurrera. Hau

2017 | martxoa | 25

GAUR8• 24 / 25

tako lagunak, alderdietako mili-tanteak, laguntza taldeetakoakdira. Eta gure negozio eredua betiizan da orain denek hori izan be-har duela uste dutena: leheniksalmentak, gero publizitatea etaazkenik promozioak, egiten du-gunarekin lotutakoak betiere».

Zuzentzen duen egunkariarenbertuterik handiena, indarrikhandiena, «Egin»-en herentziadena, bere komunitatea da.Gaur egun marka indartsuenek,multinazionalek esfortzu itzelaegiten dute komunitateak asma-tzeko. Bada, esate baterako, zo-rroko zopa edaten dutenen ko-munitate bat, edo halako jantzimota daraman jendearena, etaGARAren bertuterik handiena daegunkaria bera sortu zuen komu-nitate hori izatea atzean; beraz,sektore honetan komunitate ba-ten fruitu izatea egunkari honenabantaila handia da. «Ez dugukomunitate hori asmatu ez irudi-katu behar, harekin leial izan be-har baizik».

GARAk aurrean dituen arris-kuez jardun zuen ondoren, zori-txarrez “Egin”-en legatuarekinzerikusia dutenak. Isidro Murgaketa Jabier Salutregik gogorarazizuten bezala, “Egin”-en ardura-dunak zigortu egin zituzten, bai-na epaiak esan zuen egunkaria

ixtea legez kontrakoa izan zela;hala ere, Baltasar Garzon epaile-ak beste bide bat zabaldu zuen,finantzarioa, hain zuzen. “Egin”itxi zutenean, bere zorra nego-ziatzen ari zen Gizarte Seguran-tzarekin, eta haren administra-tzaileek beren ondarea xahutuzuten; GARA sortzean, enpresa-jarraitutasuna zela esan zuteneta, hartara, GARAk “Egin”-en tra-dizioaren legatua ez ezik, GizarteSegurantzako zorra ere jaso zuen,lau milioi eta erdikoa. Egoera hu-ra saihesteko, GARA ordainketa-etenduran sartu zen. Eskuarki seibat hilabeteko egoera izan ohi da,enpresa ondoratu edo aurreraegiteko aukera ikusi bitartekoa.Hamahiru urte joan dira eta sal-buespenezko egoera horretan ja-rraitzen du GARAk, seguruenikEuropako eta are munduko kasubakarra izanik. Horrek eraginhandia du egunkariaren egune-roko funtzionamenduan, egun-kariak erosten duen guztia, egi-ten dituen inbertsio guztiak,epaile-administratzaile batenkontrolpean baitaude. «“Egin”itxi zutenen erruz GARAk duenzama bidegabe eta zentzugabehorrek, etengabe aipatzen ez ba-dugu ere, hor segitzen du».

Beste arrisku batek aipatutakoaldaketa kulturalarekin eta tran-tsizio digitalarekin zerikusia du.

GARAk harpidetzen aldeko apus-tu sendoa egin zuen. Hau da,«gure komunitatearekin kontra-tu berria egitearen aldekoa, gezu-rra esaten zuten horiek ezarrita-ko dogmak apurtu eta proiektuhau zentzu guztietan bideraga-rria izan dadin, eta zerbitzu so-zial hori betetzen jarraitu ahalizateko argi hitz egin behar dugu.Guk kazetaritza politikoa egitendugula esaten dugu, indepen-dentea, profesionala eta boterea-rekin kritikoa izan behar duena,bezero izan gabe».

Ondoren, egiteko gai garen ho-rren kontzientziarik ez dugulaesan zuen. Fagorren erorialdiaekarri zuen gogora, emozioen ar-loan kolpe latza izan zena herrihonentzat, GARAk askotan herrihonetako balioen eredu agertudituen gauza askoren nolabaitekosinboloa zelako. Eta kooperatibe-kin kritiko izanda ere, esan zuenbeharbada ez dugula ikusi, edo ezdugula balioetsi, kapitalismoarenhistorian hain enpresa handiakporrot egin ostean haren langile-ak bere enpresa taldean jasoakizan diren kasu bakarra dela, «ko-munitate bat hori egiteko gai izanden kasu bakarra da kapitalismo-aren historian». GARAk hedabidegisa duen funtzioetako bat horre-lakoen balioa nabarmentzea daSotoren ustez. «Ez dugu transmi-

titzen jakin ‘Egin’-en eta GARAndefenditu izan ditugun ideietakoasko gaur egun gizartean guztizhegemonikoak direla». Hori errazikus daitekeela esan zuen, alderdipolitikoen adierazpenetan. Intsu-misioa ere gogorarazi zuen, etaharrigarria dela ikustea EAJreneta PSEren –zer esanik ez PPren–diskurtsoak, intsumisioari dago-kionez, noraino ziren kontserba-dore eta atzerakoiak. Horrenbes-tez, uste osoa du egunkarionekarpena handia izan dela ardatzsoziopolitikoa egunkarion ildoeditorialaren posizioetarantz mu-giarazteko. «Horrek ez du esannahi gure jarrerak erdigunekoakdirenik, nagusiak direnik botoaemateko orduan, baina orain delagutxi inork ez zuen imajinatu ereegingo uneotan Iruñeko alkateaEH Bildukoa izango zenik», jarrizuen adibide gisa Sotok.

Gizarte honek zer egiteko gaiden ikusten laguntzeko «ekuali-zadore bat» omen da GARA,emozio-tonua altxatzeko fun-tzioa duena eta, horrekin batera,kultur maila eta eztabaida politi-koaren maila jasotzekoa. Idatziz-ko prentsa gizarte baten kulturmailari eusteko baliabiderik era-ginkorrena da Sotoren ustez, or-dezkari politiko asko maila horijaisten saiatzen diren arren.

«Gure egunkaria

erosten duen jendea

da bere inguruan

eraginik handiena

duena, eta ez

boteretsuak edo

aberatsak

izateagatik;

sindikalistak,

irakasleak, gizarte

mugimenduei

lotutako lagunak,

alderdietako

militanteak,

laguntza taldeetako

kideak dira»

«Ez dugu egiteko

gai garen gauza

positiboen

kontzientziarik.

GARAk

hedabide gisa duen

funtzioetako bat

horrelakoen balioa

nabarmentzea da»

PAPEREZKO PRENTSAK IRAUNGO DU, MODU DESBERDINEAN

Ordu eta erdiz luzatuzen bi zuzendarien so-lasa; hala ere, entzule-ek ez zuten alde egite-ko gogorik erakutsi etazenbait iritzi eta galde-

ra plazaratu zituzten. Gogoeta jakinga-rriak sortu ziren haietatik, instituzioenpublizitatearen inguruko trikimailueta-tik prentsaren etorkizuneraino.

Paperezko prentsaren etorkizunaz,Iñaki Sotok esan zuen borrokatu beharizan diren ideietako bat papera hildadagoela ziurtatzen zuena dela. Harenustez, pantailan irakurtzean papereanirakurtzearen antzeko sentsazioa lortu-

ko du garapen teknologikoak. Bainagaur egun ez dago horrelakorik eta pa-perean irakurtzea hausnarketa pausa-tuarekin eta asmo intelektual sakona-goarekin lotu zuen. «Uste dut kantitatetxikiagoa izango bada ere, papera ezdela gurekin hilko». Isidro Murgak go-gorarazi zuen telebistan paperezkoprentsaren lehen orriak agertzen di-tuztela –gehienei GARArena ahaztenbazaie ere–. Jabier Salutregik –«papera-ri atxikitako belaunaldi batekoa»– ustedu paperaren etorkizuna kazetaritzasakonagoa, analitikoagoa, iritziari tartehandiagoa ematen diona egitea dela,askotan pentsatzea galarazten duen in-

formazio masa erraldoitik harago. Sotobat etorri zen Salutregirekin, eta GA-RAko “Eguneko Gaiak” jarri zituen adi-bide. Erronka bat agertu zuen: adosegotetik harago interesatzen zaienakontatzeko gauza diren eliteak erre-produzitzea. Sotoren ustez, irakurleekhezten joango diren sistema bat gara-tuko dute hedabideek, eskatutako in-

formazioari eta informazio horretara-ko nahi dituzten euskarriei dagokie-nez. «Gaur egun albisteek bulego-or-dutegia dute», esan zuen GARAkozuzendariak. Azken orduko labur ba-terako tartea besterik ez omen dago.Gainontzekoa NAIZen dago. «Horibertan dago, eta erredakzioek molda-tu egin behar dugu, alde batetik, eta, bestetik, gure irakurleekin negoziatu.Horregatik dira hain garrantzitsuakharpidetzak, eta horregatik du GARAkbere irakurleek nahi dutena hobetoezagutzeko abantaila, bere oinarriare-kin, komunitate horrekin, harremanzuzena izateko abantaila».

GARA egunkariak berekomunitatearekinharreman zuzenaizateko abantaila du

Page 6: tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Aitatasun berriak ... · GAUR 8 •20 / 21 h u t s a h e r r i ... bost urtetik aurrera, beste batzuen arabera zazpi urte tik aurrera. Hau

herritarrak

Aingeru Mayor sexologoaren hitzaldi batean

gertatu zen. Chrysallis Euskal Herria elkarteko

kidea da eta sekulako lana egiten ari da, beste

askorekin batera, transexualitate egoera bizi du-

ten pertsonen errealitatea jendarteratzen. Hi-

tzaldi bikain haren amaieran 60 urte inguruko

gizon batek eskerrak eman zizkion, «egungo

haurrek ez dutelako jasango nik sufritu behar

izan dudan infernua». Tamalez, batzuek bai. Bai-

na beste asko beren familiek lagundutako tran-

sexualen lehen belaunaldiko kideak izango dira.

Lehen belaunaldikoak, beraz, oraindik ezin jakin

noraino ez ote diren iritsiko.

Garbi geratu da, baina, bidean ez dituztela be-

ren familiakoek eta lagunek bakarrik lagunduko,

jendartearen parte batek ere salto egin du bide-

ra, zaharmindu usaineko sufrimendua besterik

ez dakarren autobusari planto egitera. Chrysallis

elkarteak zeozertan asmatu du, ez dakit zehatz

zertan, baina jendarteak ezezagutzatik eta mes-

fidati begiratzen zuen errealitate bat lehen le-

rrora ekarri eta normaldu egin du neurri batean.

Sekulako lezioa. Gehiagotan dastatu beharko

genuke jendarte honen parte izatearen harrota-

suna. Plazer bat.

[email protected]

BIDERA SALTOEGIN DUENJENDARTEA

C IKUSMIRA

Iñigo URIZ | ARGAZKI PRESS

Page 7: tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Aitatasun berriak ... · GAUR 8 •20 / 21 h u t s a h e r r i ... bost urtetik aurrera, beste batzuen arabera zazpi urte tik aurrera. Hau

2017 | martxoa | 25

GAUR8• 26 / 27hutsa

Gutxi behar izaten dugu torturagure azalean pairatu dugunokegun haietan bizi izandako mo-mentu bat, irudi bat, usain bat,

ahots bat edo oroitzapen bat berriro eregogora ekarri eta berriro ere urteak pasaizan ez balira bezala bizitzeko. Horrekerakusten digu gure bizitzek aurrera eginduten arren, ondo edo gaizki eramanarren, jasandako guztiak, egun haietaneragin zizkiguten zauriek, irekita jarrai-tzen dutela. Eta nire kasuan behintzat, ar-gi dut soilik aitortzarekin itxiko zaizkida-la betiko zauri horiek. Zer esanik ez martxoaren 14an, 15ean

eta 16an izandako epaiketa entzun etaikusi ondoren… Nola azaldu zer sentitunuen? Nola idatzi zer suposatu duen ni-retzat epaiketa horrek?

Egun horietan sentimendu eta emozioguztiak iragan ditut. Poza sentitu dut lauguardia zibil akusatuen aulkian eseritaikusteagatik; urduritasuna, Sandra Barre-netxearen azalean jarri nintzelako testi-gantza torturatzaileen, epailearen etajende ezezagunaren aurrean eman zue-nean; haserrea, kanpoan guardia zibilkuadrilla bat akusatuei babesa emateragerturatu zirelako edo fiskalak Sandrabera akusatua izango balitz bezala trata-tzeagatik; tristura, itolarria eta antsieta-tea, bere torturatzaileak ezagutu zituenmomentu lazgarri hartan; inpotentzia,identifikatze momentuan eta bere testi-gantza ematen ari zen momentuan ezinnuelako lagundu, eta, azkenik, ezinegona,badakidalako (eta tronpatzen banaiz poz-tuko naiz) ez zaiela ezer gertatuko.

Dagoeneko eztabaidaren muina ez de-lako egia edo gezurra ote den torturarenexistentzia (gezurra balitz Euskal Herriaksekulako aktore pila galdu ditu bidean,milaka!). Jakina da alde guztietan Sandra-ren kasua eta beste milaka lagunena ger-tatu egin direla. Jakintza horretatik abia-tuta, torturatzaileak lasai eta txuloazaltzearen arrazoi bakarra da badakitelaez zaiela ezer gertatuko, hau da, hitz ba-tean: inpunitatea. Gutxitan bizi izan dugu eta biziko du-

gu berriro hilabete honetan ikusi dugunbezalako epaiketa bat. Horregatik, heinbatean, nire eta beste askoren tortura-tzaileak epaitu izan balituzte bezala sen-titzen naiz, gutariko gehienek ezingo di-tugulako gure torturatzaileak akusatuenaulkian eseri. •

0hutsa

Epaiketa bat baino gehiago

Miren AzkarateBadiola

hutsa

Ez dira oharkabean pasa Tolosal-dea, Hernani, Oiartzun...eta bestezenbait herritan Gure Esku Dagoelkartearen eskutik egin berri di-

ren galdeketak eta herritarren parte har-tzeari buruzko emaitzak eta erantzunak.Gehienek kopuruen esangura aintzathartzearen alde egin badute ere, ez dirafalta izan erdi hutsik dagoen botilaren al-dea erreparatu eta azpimarratu dutenak. Egia da orain arte lortutako parte har-

tze kopuruak ez direla nahikoa balizkoEuskal Estatu burujabearen aldeko edoaurkako galdeketa loteslea bermatzekoeskatu beharko liratekeenen aldean, bai-na, antolatzaileen hitzetan erreparatuzgero, balioa onartu behar diegu gizarteaahalduntzeko ariketa modura oso eragin-korrak eta esanguratsuak izan direlako.

Baina haratago joaz, gai izango ote garaariketa hutsa izatetik, galdeketak etorki-zunean izan beharko luketen karga etaeduki politikoaz janzteko? Nola bilakatufesta giroan ondoriorik gabeko hautatzeariketa izan dena, aldarri kolektibo era-bakitzaile?Ziur naiz seriotasun osoz lan egin duen

gizarte zibilaren zati handi hori bermeizango dela egindako ahalegina etorkizu-nean ezerezean gera ez dadin. Baina mes-fidati naiz orain artean lagundu edo egi-ten utzi duen zenbait talde politikok ezote duen irekitako bidean sakondu etaerabakigarri izateko orduan muzin egin-go. Hortaz, nire uste apalean, herri mugi-menduak egingo duen bidea babestu etaoztopoak ez jartzetik harantzago jo be-harko litzateke.

Batzuek, ekimen politikoa instituzioe-tara mugatu nahiko dute; herri boronda-tearen bermea eta ordezkaritza zilegi ba-karra han dagoela argudiatuz. Okerrekobidea litzateke, ordea, egiteko guztia he-rri mugimenduaren bizkar uztea edotaegungo esku hartze instituzionalera mu-gatzea. Etorkizunean behar-beharrezkoa izan-

go da Euskal Estatuaren aldeko alderdipolitiko, sindikatu eta eragile guztiak egi-turatzea eta herri ekimenarekin osagarri-tasunean jardutea. Beharrezkoa, noski,etorkizun hobe eta oparoagoa eraikitze-ko zer eredu politiko, ekonomiko, sozial...burujabe nahi eta behar dugun eztabai-datu, adostu eta jardun instituzionaletikeratorritako traba eta blokeoei aurre egi-teko. •

hutsa

Etorkizuna amets

Antton Izagirre

Page 8: tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Aitatasun berriak ... · GAUR 8 •20 / 21 h u t s a h e r r i ... bost urtetik aurrera, beste batzuen arabera zazpi urte tik aurrera. Hau

herritarrak

Rosi Lazkano La-rrañaga Aiako El-kano auzoko Ago-te Haundibaserrian jaio zenduela 58 urte.

«Bizitza gehienbat Zarautzenegiten genuen eta gero Orioraezkondu nintzen». Bederatzi se-nideetan gazteena, etxean beti-danik jaso du bertso giroa.«Umetan bertso asko kantatzengenituen, senide denok. Baserridenetan hala egiten zen, gaine-ra. Garai batean jai giroa bertso-

ak eta trikitiak jartzen zuten.Baina batik bat etxean eta egu-nerokoan kantatzen genituenbertso zaharrak. Gure etxeanbeti ginen kuadrilla ederra etatarteka puntuka ere aritzen gi-nen, bata besteari erantzuten.Etxeko giroan bertsoa jolasa zeneta asko gustatzen zitzaigun se-nide guztioi. Inori ez zitzaion,baina, burutik pasatu ere egitenbertsolari izatea, eta are gutxia-go emakumeei. Bertsolariak ezzeukan fama onik, beti parran-dan eta desorduetan ibiltzen

zen, alferraren fama zuen...», ha-si da kontatzen Lazkano. «Senideetan inor ez da bertso-

tan bat-batean aritzen, bertso ja-rriak egiten dituzte batzuek,bertso zaharrak kantatu beste-ek... Baina nik beti esaten dut, ja-rriz gero, ia denak izango zirelagai bertsotan bat-batean egite-ko». Izan ere, umetan etxeanegiten zituzten bertso jolas ho-riek entrenamendu bikaina izanziren, konturatu gabeko entre-namendua. Ez omen zuten seku-la pentsatu, ordea, plazan bat-batean aritzeko aukerareninguruan. «Neronek ere ez nueninoiz pentsatu halakorik egingonuenik». Baina egin du. Oso lotsatia izan omen da,

baina dagoeneko horiek denakgainditu ditu eta gero eta bueltagutxiago ematen dio «besteekzer esango ote duten» kezka ho-rri. «Igual berandu, baina kontu-ratu naiz besteek zer pentsatukoote duten begira bizitzea gogo-rra dela», dio umoretsu. 50 urtebete zituen egun berean gertu-ratu zen lehenengoz Orioko ber-tso eskolara, Errikotxiara. «Ira-kurri genuen helduentzakobertso eskola jarri behar zutela

martxan eta alabak animatuninduen. Egia da nik bertso askoidatzi izan ditudala; seme-ala-bek ikastolako lan bat egin be-har zutenean, ospakizunen batizan dugunean, lagunen urtebe-tetzeetan... jendeari sekulakoilusioa egiten dio. Baina alabakanimatuta joan nintzen bertsoeskolara. Ez zait sekula ahaztukoegun hura, juxtu 50 urte betenituen eguna zen eta pasta kaxabat hartuta joan nintzen. Gogo-ratzen naiz atearen aurreanegon nintzela, zalantzan, sartuedo ez sartu. Lotsa pixka batematen zidan. Azkenean, baina,sartu nintzen eta geroztik askozor diet Errikotxiakoei. Pastakbueltan etxera ekarri nituen,baina mundu berri bat zabalduzitzaidan begien aurrean». Bertso eskolako atea zabaldu

zuen lehen egun hartan gauzaasko deskubritu omen zituen.«Oraindik ere ez dakit oso ondonik bertsoa nola egiten dudan.Baina bertso eskolara joan nin-tzen egun hartan lehenengozpentsatu nuen bertsoaren egitu-ran, azken puntuan... gauza ho-rien inguruan ez nuen sekulapentsatu ere egiten. Guk bertsoaegiten genuen, ahal bezala, etakito. Harrigarria iruditu zitzai-dan bertsoaren inguruko zehaz-tapen horien berri jakitea. Hel-duentzako bertso eskola zen,baina helduena ni nintzen, gai-nontzekoak nire semearen adi-nekoak. Sekulako harrera eginzidaten hasieratik eta oso gustu-ra sentitu nintzen».

ASKO PENTSATU GABE, BAT-BATEAN

Urrian hasi zen Rosi LazkanoErrikotxian eta segidan etorrizen Korrikaren inguruko saioaOriora, hurrengo udaberrian.«Asko pentsatu gabe, bat-bateanSatxetan bertsotan ari nintzen.Sekula ez nuen egin bat-bateaneta jendaurrean, eta hantxenengoen», gogoratzen du irriz.Sekulako harrera izan zuen, jen-deak asko animatu zuen etagustura sentitu zen. Rosi Lazkano ez da patxada-

tsu igotzen oholtzara, estutasu-nak pasatzen omen ditu, bainaez zaizkio igartzen. «Azken urte-otan sekulako aukerak emandizkidate bertsotan egiteko han

infraganti

Aiako Elkano auzoko Agote Haundi baserrian bertsoaeguneroko jolasa zen; berdin bertso zaharrak, berdin senidearteko puntu erantzun zorrotzak. Giro horretan hazi zenRosi Lazkano Larrañaga. Berak ez omen zekien barruanbertsolari bat zuenik, harik eta 50 urte bete zituen eguneanOrioko Errikotxia bertso eskolako atea ireki zuen arte.

ROSI LAZKANO

Rosi Lazkano Larrañaga, Orioko Anabitarte auzoan. Izatez Aiako Elkano auzokoa da, baina Orion bizi da. Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

Page 9: tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Aitatasun berriak ... · GAUR 8 •20 / 21 h u t s a h e r r i ... bost urtetik aurrera, beste batzuen arabera zazpi urte tik aurrera. Hau

2017 | martxoa | 25

GAUR8• 28 / 29

eta hemen. Bertigoa sentitzendut askotan, baina ez dakit ezetzesaten hain ederrak iruditzenzaizkidan aukera horiei. Nire ja-rrera hori da, nola esan ezetz? Nijakitun naiz daukadan adinaga-tik eta emakumea naizelakobeste batzuek izan ez dituztenaukerak izan ditudala. Horrega-tik ezin diet ezetz esan aukerahoriei».

2014KO BERTSO EGUNEAN KANTARI

Bertsozale askok 2014ko BertsoEgunean jakin zuen Rosi Lazka-noren berri, juxtu generoa gainagusi izan zuen Bertso Egune-an. Gertaera batzuk eta besteaktarteko, eta asko aurreikusi ga-be, Rosi Lazkano plazan bertso-tan egiteko aukerarik izan ezzuen emakume belaunaldi ba-ten ahotsa bihurtu zen. «Nireaurretik ni baino emakume ber-tsolariagoak eta garrantzitsua-goak izan ziren, baina inork ezzien aukerarik eman. Nik sekulaez dut pentsatu bertsolari izannahi dudan edo ez. Orain ere ezdaukat nire burua bertsolari-tzat. Bertsozalea naiz eta tartekabertsotan egiten dut, bainaerrespetua sortzen dit bertsola-ria naizela pentsatze hutsak».

Lazkanoren ustez, baina, be-rak ez dauka aparteko gaitasu-nik. «Urtean behin elkartzen ga-ra Elkano auzoko emakumeakafari batean. Garai bateko ohitu-ra da eta azken urteotan berres-kuratu egin dugu. Bertso jarribatzuk eramaten ditugu etakantuan aritzen gara, gustura.Seguru nago mahai horrenbueltan elkartzen diren emaku-me gehienak direla bertsotanegiteko gai, eta ni izaten naizhan gazteena».

Bertsolaritzak leiho asko za-baldu dizkio Rosi Lazkanori. Pa-re-parean eta zabal-zabal, femi-nismoarena. «Emakumebertsolarien talde oso interesga-rriak daude eta horiekin gauzaasko deskubritu ditut. Bertsola-ritzari esker deskubritu dut fe-minismoa. Igual barruan neu-kan, baina kanpora ateratzenlagundu didate. Garai batean la-sai ederrean kantatzen genituenemakumearen irudia hankazgora jartzen zuten bertsoak, Txi-rritarenak eta beste batzuenak,

eta orain askoz kontzienteagonaiz gauza horiekin. Bertsotanere –beti ez da erraza– ez nukegero tripak jaten utziko nauengauzarik kantatu nahi. Gauzahoriek presenteago dauzkatorain».

Bertsotan hasi zen, besterikgabe, gustatzen zaiolako. Eta ka-sik konturatu gabe punta-pun-tako bertsolariekin partekatu duoholtza. «Errespetu pixka batematen dit. Ni,normalean, isi-l ik geratzennaiz, ea haiekzer dioten. De-nak hurbilduzaizkit gozo-gozo, denek la-gundu didate,denek erraztudidate bidea...Oso eroso sen-titu naiz pun-tako bertsolarihoriekin ere.Bertsolari bi-kainak dira, baina pertsona ho-beak. Gainera bertsolarien arte-an oso barneratuta dago elkarrilagundu beharra eta desberdi-nen artean ederki moldatzeko

gaitasun handia daukate. Lanhandia egiten ari dira gauzakahal den zintzoen eta zuzenenegiteko».

Zortzi urte daramatza bat-ba-tean bertsotan, datozkion pla-zak neurrian eta gustura hartuz.«Urte batzuetan bizpahiru plazaegin ditut, eta, besteetan, gehi-xeago. Hala ere, nahiago dutplaza handirik ez egitea, ez naizeroso sentitzen-eta».

Bereziki go-goan du2010eko Za-rauzko gazte-txeko KoplaTxapelketa .«Han partehartzeko dei-tu zidaten etabaietz esannuen, zer zenoso ondo ja-kin gabe, saiotxiki bat izan-go zelakoan.Eguna gertu-

ratu ahala konturatu nintzennon sartu nintzen, ilobak hasizitzaizkidanean kontua aipa-tzen. Hara iritsi eta sekulako ila-ra zegoen sartzeko, auzoko jen-

dea ikusi nuen, nire adin buelta-koa, sekulako jende mordoa...Oso-oso urduri jarri nintzen, eznaiz akordatu ere egiten zer etanola kantatu nuen. Oholtzatikjaitsi nintzenean denek esan zi-daten oso ondo aritu nintzela,baina ni ez nintzen konturatuerrimatu nuen edo ez. Igualnahiago ditut herri bueltakosaio txikiak, erosoago sentitzennaiz. Ez daukat saio handiak egi-teko pretentsio handirik».

“Testurak” izeneko proiek-tuan parte hartu du, emakume-en testu literarioak oinarri di-tuzten bertso saio berezietan;Gipuzkoako Herriartekoan arida Orioko taldearekin; herribueltan sortzen diren saioetangustura parte hartzen du eta in-gurukoekin bertso jarriekin go-zatzen segitzen du.

«Ez dakit bizitza aldatu otezaidan 50 urte bete nituen egunhartatik. Akaso ni aldatu naiz.Uste dut nire bizitzan inflexiopuntu garrantzitsu bat gertatuzela orduan. Betikoa naiz, bainabarruan neuzkan gauza batzukazaleratu zaizkit». •

2014ko Bertso Eguneko irudia, ezkerretik eskuinera, Iraia Elias, Onintza Enbeita, Rosi Lazkano eta Saioa Alkaiza. Gari GARAIALDE | XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA

hutsa

«Jakitun naiz daukadan adinagatik etaemakumea naizelako beste batzuek izan ezdituzten aukera batzuk izan ditudala.Horregatik ezin diet ezetz esan aukera horiei»

[email protected]

«Juxtu 50 urte bete nituen egunean joannintzen lehenengoz bertso eskolara, pasta kaxabat hartuta. Atearen aurrean egon nintzen,zalantzan, sartu edo ez. Lotsa ematen zidan»

Page 10: tsa { koadernoa } Amaia Nausia Pimoulier Aitatasun berriak ... · GAUR 8 •20 / 21 h u t s a h e r r i ... bost urtetik aurrera, beste batzuen arabera zazpi urte tik aurrera. Hau

2017 | martxoa | 25

GAUR8• 30 / 31

ARTURO DELGADO, EUROPATIK EUSKAL HERRIRA HELDUTAKOFOTOKAZETARITZAREN HAIZE BERRIETAN AITZINDARIA

Juantxo EGAÑA

Arturo DELGADO | BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA

Arturo DELGADO

Francoren heriotzaren ondorengo urteak oso mugi-tuak izan ziren; manifestazioak, aldarrikapenak, am-nistia eskaerak, langileen eskubideen aldeko pro-testak. . . Ondoko argazkiek Donostiakomanifestazio batean gertatutako Poliziaren kargajasotzen dute eta Arturo Delgadorenak dira, Madri-len jaio eta Donostian bizi zen argazkilaria. ArturoDelgado autodidakta zen eta 50eko hamarkadarenhasieran hasi zen “La Voz de España” egunkarianironia handiko zutabeak idazten “Arturo el del puro”izenburupean. Garai paretsuan hasi zen bineta sati-rikoak argitaratzen eta argazkilaritzara gerturatzen.Herri kirolen oso zalea zen, bereziki idi-demak etatraineruak maite zituen eta ondo jasota geratu dirabere milaka negatiboetan. 60ko hamarkadan eus-kal kulturarekin lotura sendoa izan zuen eta Remi-gio Mendiburu, Jorge Oteiza eta Chillidari argazkiakegin zizkien. Urtain boxeolariaren argazkilari ofizialaizan zen eta haren atzetik ibili zen munduan barna.Urtainek Europako Txapelketa irabazi zuenean So-berano brandyaren iragarki bat egin zuen, hain jux-tu, Arturoren argazki batekin. 1974. urtetik aurrera“Zeruko Argia” aldizkarian kolaborazioak egiten hasizen. Europatik Euskal Herrira heldutako fotokazeta-ritzaren haize berrietan aitzindaria izan zen ArturoDelgado, bereziki 68ko maiatza eta gero.