1997an, Osakidetzak erabaki zuen Datuak Prozesatzeko ... · profilaren konfigurazioa eta diseinua...

18
1 1997an, Osakidetzak erabaki zuen Datuak Prozesatzeko Bizkaiko Zentroa (CPD) Gurutzetako Ospitaleko Informatikako Zerbitzuan instalatzea, erakundeak dituen lau CPD handietako bat, alegia. Horrezkero, zerbitzuak badauka Bizkaiko CPDren zerbitzari korporatibo guztiak gorde, mantendu eta kudeatzeko ardura, Bizkaiko ospitale guztietako jarduera asistentzialari euskarri informatiko korporatibo iraunkorra bermatzeko. Gurutzetako Ospitaleak, EFQM ereduari jarraiki, Informazio-sistemak izeneko prozesua txertatu du haren prozesu-mapan. Prozesu honen xedea da gure erakundearen informazioa eta ezagutza kudeatzea, gure profesionalek beharrezkoak dituzten Informazio-sistemak eskura jarriz, pazienteen premia asistentzialak asebetetzeko. Informatikako Zerbitzuari dagokio Gurutzetako Ospitaleko profesional guztiei informazio eta komunikazio teknologiekin lotutako zerbitzuak eskaintzeko ardura. Horien artean, beraien garrantzia eta bolumenagatik, honako hauek azpimarratu behar dira: Ospitaleko LAN sarea kudeatu, funtzionamendua gainbegiratu, haren topologia hobetu eta etengabeko konektatibitatea bermatzea. Datuak Prozesatzeko Bizkaiko Zentroaren zerbitzari korporatibo guztiak mantendu eta kudeatzea, Bizkaiko ospitaleetako jarduera asistentzialari euskarri informatiko korporatibo iraunkorra bermatzeko. Gurutzetako Ospitalearen berezko zerbitzariak mantendu eta kudeatzea, euskarri korporatiborik ez duten jardueren garapenean euskarri teknologikoa bermatzeko. Aplikazio korporatiboak kudeatzea (ezarpena, mantenimendu zuzentzaile eta ebolutiboa …) Ospitalearen berezko aplikazioak kudeatzea (garapena, ezarpena eta mantenimendua) Ospitaleko informazio-sistemak integratzea, haien ustiapenaren bidez, erabakiak hartzea errazteko. Sistema mikroinformatikoak eta laguntza teknikoa erabiltzaileen eskura jartzea. Gorabeheren kudeaketa (Erabiltzailearen Laguntza Zentroa) Teknologia berrien ebaluazioa eta ezarpena (wikipedia, e-learning, e.a.) Lokalizazioa premiazko gorabeheretan

Transcript of 1997an, Osakidetzak erabaki zuen Datuak Prozesatzeko ... · profilaren konfigurazioa eta diseinua...

1

1997an, Osakidetzak erabaki zuen Datuak Prozesatzeko Bizkaiko Zentroa (CPD)

Gurutzetako Ospitaleko Informatikako Zerbitzuan instalatzea, erakundeak dituen lau CPD handietako bat, alegia.

Horrezkero, zerbitzuak badauka Bizkaiko CPDren zerbitzari korporatibo guztiak gorde,

mantendu eta kudeatzeko ardura, Bizkaiko ospitale guztietako jarduera asistentzialari euskarri informatiko korporatibo iraunkorra bermatzeko.

Gurutzetako Ospitaleak, EFQM ereduari jarraiki, Informazio-sistemak izeneko prozesua

txertatu du haren prozesu-mapan. Prozesu honen xedea da gure erakundearen informazioa eta ezagutza kudeatzea, gure

profesionalek beharrezkoak dituzten Informazio-sistemak eskura jarriz, pazienteen premia asistentzialak asebetetzeko.

Informatikako Zerbitzuari dagokio Gurutzetako Ospitaleko profesional guztiei informazio eta

komunikazio teknologiekin lotutako zerbitzuak eskaintzeko ardura.

Horien artean, beraien garrantzia eta bolumenagatik, honako hauek azpimarratu behar dira:

• Ospitaleko LAN sarea kudeatu, funtzionamendua gainbegiratu, haren topologia hobetu eta etengabeko konektatibitatea bermatzea.

• Datuak Prozesatzeko Bizkaiko Zentroaren zerbitzari korporatibo guztiak mantendu eta

kudeatzea, Bizkaiko ospitaleetako jarduera asistentzialari euskarri informatiko korporatibo iraunkorra bermatzeko.

• Gurutzetako Ospitalearen berezko zerbitzariak mantendu eta kudeatzea, euskarri

korporatiborik ez duten jardueren garapenean euskarri teknologikoa bermatzeko.

• Aplikazio korporatiboak kudeatzea (ezarpena, mantenimendu zuzentzaile eta ebolutiboa …)

• Ospitalearen berezko aplikazioak kudeatzea (garapena, ezarpena eta mantenimendua)

• Ospitaleko informazio-sistemak integratzea, haien ustiapenaren bidez, erabakiak hartzea errazteko.

• Sistema mikroinformatikoak eta laguntza teknikoa erabiltzaileen eskura jartzea.

• Gorabeheren kudeaketa (Erabiltzailearen Laguntza Zentroa)

• Teknologia berrien ebaluazioa eta ezarpena (wikipedia, e-learning, e.a.)

• Lokalizazioa premiazko gorabeheretan

2

Informazio-sistemen prozesuak ondoko azpi-prozesuak hartzen ditu bere baitan:

PROCESOS

SOLICITUDES

PROCESOS / SALIDAS

INCIDENCIAS

DE USUARIOS

(CAU)

DESARROLLO

E IMPLANTACIÓN

SISTEMAS

MICROINFORMÁTICA

MANTENIMIENTO Y

DESARROLLO

PÁGINA WEB

3

Haren xedea da Ospitaleko profesionalen zalantzak, deiak zein beste edozein eskaera atenditzea eta lan sanitarioa aurrera eramateko beharrezkoak diren tresna informatikoak beraien esku jartzea, etengabeko arreta eskainiz. .

CAUk arreta ematen die 5000tik gorako bezero potentziali, eta 2010ean 36.900 dei jaso du. Horietatik %95,84 CAUk berak konpondu zuen, eta gainerako %4,16 desbideratu zen, gainerako azpi-prozesuen bidez konpontzeko.

Gorabeheren arretako ordutegia

� Astelehenetik

ostiralera, 8:00etatik 21:00etara.

� Larunbatetan, 8:00etatik 15:00etara.

Ordu horietatik kanpo, hutsegite informatiko orokorra dakarten premiazko gorabeherei erantzuten zaie, bai eta mediku adjuntuek edo guardiako gainbegiraleek beharrezkotzat jotzen dituztenak ere.

2008az geroztik, ospitaleko langile guztiek posta elektronikoko kontu pertsonal bat izateko aukera dute.

2010ean posta elektronikoko 440 kontu berri sortu ziren, eta dagoeneko 484 dira Interneten

bidez haien postara sartzen diren erabiltzaileak.

Urtea

Posta-kontuen kopurua

2010 3.897 2009 3.457 2008 2.253

Incidencias atendidas por subproceso

1941434

82973

24893

0 200 400 600 800 1000 1200 1400

Coordinación CAU

Desarrollo Externo

Desarrollo Interno

Microinformática

Sistemas

Página web

Erabiltzaileen Arretako Zentroa azpi-prozesua (CAU)

Incidencias atendidas por aplicación

33283

56996

44108

44

0 100 200 300 400 500 600 700 800

PCH

e-osabide

Zaineri

Omega

4

Azpi-prozesu honek ondoko hauek ditu helburu:

• Ekipo informatikoen kudeaketa: horniketa, ezarpena, instalazioa eta mantenimendua.

• Ospitaleko LAN sarerako konexioen kudeaketa.

500

700

900

1100

1300

1500

1700

1900

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010

Nº Dispositivos

2010ean, LAN sareko 188 sarbide berri sortu, 69 lekuz aldatu, eta 31 konprobatu ziren.

Oracle 10g-rako migrazioak Ospitaleko ordenagailuak egokitzera behartu gaitu. Preskripzio elektronikoaren egitasmoak honako hauek konfiguratu eta abiaraztea ekarri du:

64 orga , fakultatiboen erabilgarri, medikamenduak agintzeko, historia klinikoa kontsultatzeko, e.a.

56 tablets , erizainen erabilgarri, medikamenduak emateko.

Mikroinformatika azpi-prozesua

5

Dispositibo mugikor horiek erabili ahal izatea posible izan da haririk gabeko sarea (WIFI) Ospitaleko erizaintzako unitate guztietara hedatzeari esker Gaur egun, WIFI sarearen “mapa” hauxe da:

* Larrialdi Orokorrak � Azterketa eta Eboluzioa Pediatriako Larrialdiak

12ª

11ª

10ª

6ª D

6ª E

5ª D

4ª A 4ª E

4ª B

3ª E 3ª B 3ª A

2ª E

1ª E

2ª D

1ª D

2ª B

1ª B

2ª A

1ª A

Baja E

SOT -1 C *

6

Sistemen azpi-prozesuak laguntza eta zerbitzu teknikoa eman dizkie ondoko proiektuei:

• Farmazia: Pazientearentzako medikamenduei buruzko informazioa (INFOWIN).

• Ospitalea:

Kontrol-guneen ondoko Segurtasun Kamaren irudien biltegiratzea Aplikazioen barne-garapena Agindu Medikoen Kontigentzia Plana

• Biltegia: Stock-aren kontrol-sistema (STOCKEY).

• Laborategia:

Gurutzetako laborategian gauzatzen ez diren analisi berezien kudeaketa (REFERENCE LABORATORY). Kalitate-kontrola laborategian (UNITY REAL TIME). OMEGA 3000ra gaurkotzea

• Kanpo-kontsultak: Itxaron-ilarak kudeatzeko sistema

Proiektu gehienek zerbitzari birtualak sortu eta konfiguratzea ekarri dute. Gaur egun,

badaude 36 zerbitzari birtualizatuta.

Sistemak azpi-prozesua

7

Helburua da Ospitaleko profesionalen esku jartzea beren jardunean beharrezko

dituzten aplikazio guztiak, zentroaren xedea betetzen laguntzeko.

Azpi-prozesu honen barruan, bi lan-ildo bereizi ahal dira:

• Barne-garapena : Informatikako Zerbitzuak garatu, ezarri, eta mantendutako aplikazioak, Ospitalearen berezko beharrak asetzeko.

• Kanpo-garapena: Osakidetzak kanpo-enpresei kontratatutako aplikazio korporatiboak. Kanpo-enpresak aplikazio garatzeko ardura dauka, eta Informatikako Zerbitzuari, aldiz, aplikazio horiek ezarri, mantendu eta zabaltzeko ardura dagokio, asistentzia zein kudeaketako jarduerak aurrera eramateko lagungarri.

Garapen azpi-prozesua

8

A_ Barne-garapena Hauek dira Informatikako Zerbitzuak 2010ean garatu dituen aplikazioak:

Egoiliarren Ataria Ospitaleko egoiliarrei zuzendutako aplikazio honek, erabiltzaile egiaztatu ondoren, aukera ematen du beheko funtzionalitatetara sartzeko Osakidetzako sareko edozein ordenagailutik:

a) Medikuntzako Irakaskuntzako Unitateak erregistratuta dituen datu pertsonaletarako sarbidea, akatsik egonez gero, berau zuzentzea errazteko.

b) Sakabanatuta egon eta egoiliarren interesekoak izan daitezkeen hainbat informazio eta url-etarako sarbide zentralizatua

c) On-line erantzutea, prestakuntzako adituaren txandakako zerbitzuei buruzko urteko inkestei.

On-Line inkesten plataforma Inkestak sortu eta zabaltzeko beharra duten Ospitaleko profesionalentzako aplikazioa.

LimeSurvey software erabiltzen da, on line inkesten aplikaziorako open source Tresna honek aukera ematen die erabiltzaileei inkesten erantzunak bildu, garatu eta argitaratzeko, eta hainbat sistematara esportatzeko (Excel, SPSS, PDF,

e.a.). Aplikazioa egokitu egin da, Direktorio Aktiboko erabiltzaileen egiaztatze-sistemarekin integratzeko. Laborategietako makina analizagailuen kalitate-kont rola Ospitaleko laborategietako (hormonak, serologia eta biokimika orokorra) analizagailuen kalitate-kontrola gauzatzeko prozesu hau garatu da.. Horren bidez, analizagailu bakoitzak PSMan erregistratzen dituen emaitzak jasotzen dira,eta beharrezko transformazioak egin ondoren, analizagailuen mantentzeaz arduratzen diren kanpoko enpresen esku jartzen dira. Era horretan, funtzionamendu zuzenaren eguneroko kontrola bermatzen da.

9

Interakzioak (Farmazia) Farmaziako Zerbitzurako garatutako, prozesu hau funtsezkoa da Ospitaleko pazienteen tratamenduetako eragile aktiboen artean interakziorik ote dagoen jarraipena egiteko. Prozesu honek eguneroko jarraipena bermatzen du, Farmaziako Zerbitzuaren datu eguneratuak (eragile aktiboak) informazio-sistema korporatiboen datuekin (pazienteen tratamenduak) gurutzatuz. Ondorioz, Farmaziako Zerbitzuak egunero lortzen du, haien tratamenduak eragile aktiboren interakzioa dakarren pazienteen zerrenda bat. Giltzurruneko gutxiegitasuna (Farmazia) Farmaziako Zerbitzurako garatutako prozesu garrantzitsu honek ahalbidetzen du giltzurruneko gutxiegitasuneko tratamendua behar lezaketen ospitaleratutako pazienteei egunez eguneko jarraipena egitea. Horretarako, informazio-sistema korporatibotik eskuratutako datuak eta aipatutako jarraipenerako esanguratsuak izan daitezkeen laborategietako hainbat probetako emaitzekin gurutzatzen ditu. Prozesu automatizatu horren bitartez, Farmaziako Zerbitzuak paziente horien eguneroko kontrol sistematizatua gauza dezake. Prozesuak daukan garrantzia dela-eta, beste hainbat zentrok ere eskatu dute, besteak beste, San Eloy Ospitalea, Santiago Ospitalea eta Basurtuko Ospitalea. Erizaintzako lekualdaketak Erizaintzako lekualdaketen sistema automatizatua erizaintzako langile kualifikatuei zuzenduta dago. Kudeaketa-sistema honek, modu erraz eta arin batean, ondoko eginkizunak ahalbidetzen ditu: • Erizainen lekualdaketak • Erizaintzako laguntzaileen lekualdaketak • Erabilera korporatiboko aplikazioen esleipena • Lan-profilen esleipena • Lekualdaketen kontroleko ziurtagiriak inprimatzea • Langile berriei behin-behineko erabiltzaileak gaitzea, gerora informatikoki

erregistratzeko. • Erabiltzaileen bikoizketak saihestea, gure zentroan aurretik jardun duten

profesionalak berreskuratuz.

10

Sistema honek gure erabiltzaileen gogobetetzea bermatzen, zehaztutako helburuak betetzeko prestazioa hobeak eskainiz. • Erabiltzaileen kudeaketa automatizatu azkarragoa; horrek profesionalaren

profilaren konfigurazioa eta diseinua sinplifikatzen du, tresna integratu bakar baten bidez.

• Segurtasun eta kontrol handiagoa sarbideetako mantentzearen kudeaketan, noiz eta nork baimentzen duen uneoro dakigula.

• Azken erabiltzailearentzako erabilera errazagoa interfazeen bidez, bisualak eta intuitiboak

Kontingentzia Plana eOsabide –Agindu medikoak Sistemak irispidea ematen du preskripzioaren kudeaketako sistemak aldian-aldian bidaltzen digun azken babeskopiarako. Honek erizaintzako unitateetako unean uneko paziente bakoitzeko preskripzioaren irudia jasotzen du. Horrela, sistemaren erorketa gertatuz gero, medikamenduak agindu eta emateko beharrezkoa den gutxieneko informazioa bermatzen du. Txosten Ekonomikoen mekanizazioa Ospitaleko kostu-zentroei dagozkien material sanitarioko gastuei buruzko txosten ekonomiko berriak mekanizatu dira, eta, era horretan, aginte-taulako (CMI) adierazleak osatu dira:

a) Kontabilitate-kontuen laburpen-txostena (hilekoa):

Kontabilitate-kontuei eta haien balorazio-kategoriei dagozkien hileko kontsumoak erakusten ditu, aurtengo ekitaldia iazkoarekin alderatuz.

b) Kontabilitate-kontuen laburpen-txostena (urtekoa):

Kontabilitate-kontuei eta haien balorazio-kategoriei dagozkien kontsumoen eboluzioa erakusten ditu hilez hil.

c) Materialen txostena, balorazio-kategorien araber a: Balorazio-kategoriei dagozkien material-kontsumoen eboluzioa erakusten du hilez hil.

Rii (Gorabehera informatikoen erregistroa) Aplikazio honek, azpi-prozesuetan banandutako eginkizunei egokituta, Informatikako Zerbitzuari aukera eman dio informatikako gertakizunak direla-eta, gero eta handiago den Ospitaleko profesionalen eskaerari erantzuteko, bai eta horiek konpontze aldera kanpoko enpresekin koordinatzeko ere, eta, aldi berean, azpi-prozesuak aztertzeko eta horien jarraipena egin ahal izateko,

11

estatistika baliagarriak eskuratzea ahalbidetzen du. 2010ean,gora-behera informatikoetako erregistroari ondoko funtzionalitateak erantsi zaizkio:

a) “Estatistikak” modulu berria. Gorabeherei buruzko txosten estatistikoak sortzea errazten du, eta excel-era zein access-era esporta daitezke.

b) Iragazketa-aukera berriak gorabeheren zerrendetan, lokalizazioa errazteko. c) Gorabeheren egoera berriak, haien benetako egoera zehatzago islatzeko. d) Azpi-prozesuen arduradunen autonomia, beraien gorabeherak sailkatzeko

beharrezkoak dituzten gorabehera-tipoak zehazteko e) Gorabeherak erlazionatzeko aukera, nabigazioa erraztuz. f) Erregistratzaileak gorabeherari buruzko informazioa alda dezake berau zabalik

dagoen bitartean. g) Iruzkin baten egileak, sortu ondoren, editatu ahal du. h) Goiburu estekadun, gorabeherak beste sistema batzuetara

kudeatu/monitorizatu/jakinarazteko hainbat tresnetara sarbidea ematen duena. i) E-posta bidezko jakinarazpenak gorabeheraren erregistratzaileari, horrexen

gaineko berrien emateko (egoera-aldaketak, beste erabiltzaile batzuek gehitutako iruzkinak).

j) Ospitaleko Informatikako Zerbitzuz kanpoko erabiltzaileek gorabeherak erregistratzeko aukera.

k) Ospitaleko Informatikako Zerbitzuz kanpoko erabiltzaile batek erregistratutako gorabeheraren kopia (erabiltzailea sortzeko eskabidea) dagokion Zuzendaritzara bidaltzeko aukera

l) Gorabehera partekatuak edo "kolektiboak": gorabeherak partekatu ahal dira, eta era horretan, edozein erabiltzailek, egilea izan ez arren, iruzkinak editatu ditzake.

Sukaldeko tiketen kudeaketa Kafetegiko jantokian bazkaltzeko banatzen diren sukaldeko tiketak kudeatzeko aplikazio baten garapena. Horrela, sukaldeak tiketen banaketa kudeatu ahal du,Ospitaleko langileek kafetegian bazkal dezaten ordaindu barik. Aplikazio hau garatu egin da AS400-ko aplikazioen migrazio-prozesuaren parte bezala. Horretarako, Web Cruces Aplikazioak -en egituran txertatzea erabaki da. Gaur egun ez dago erabilgarri, Lanbide Txartel Elektronikoan(TPE) oinarritutako kontrol-sistema baten aldeko hautua egin baita. Memoria zientifikoa Memoria zientifikoa biltzarrak, hitzaldiak, mintegiak, artikuluak/aldizkariak, e.a. erregistratzeko erabiltzen da. Liburutegiko Zerbitzuak hala eskatuta, 2010ean ondoko funtzionalitateak garatu dira:

a) Txosten berriak eta bisualizatzeko hobekuntzak b) Aplikazioko erabiltzaileek erregistroak aldatzeko

aukera, Liburutegiaren mende izan gabe. c) Ohar osagarrien erregistroa, Liburutegiaren erabilerako.

12

Eguneko Ospitaleko tiketak Aplikazio honek pazienteen datuekin (historia, izena eta abizenak) pegatinak ateratzeko aukera ematen die Eguneko Ospitaleko langileei. Aplikazioak pazienteen datuak medikamenduetan itsasteko eginkizuna errazten du, eta ez dago eskuz egin beharrik. Ekipoak eskuratzea Aplikazio honen helburua da Ospitaleko ekipoak eskuratzeko prozesua sistematizatzea: eskabidea, eskaeraren azterketa, erosketaren kudeaketa, instalazioa, balizko obrak… 2010ean, Gurutzetako Ospitaleko ekipoak eskuratu eta kudeatzeko zirkuituan hainbat hobekuntza jarri dira indarrean.

13

B_ Kanpo-garapena

2010eko proiekturik nabarmenenak:

• e-osabide :

� Dokumentazioa eta Artxiboa � Etxeko Ospitalizazioa � Umetxoen kudeaketa � Bloke Kirurgikoa

• PCH Ospitalizazioa :

Farmaziako preskripzioa eOsabiden txertatzea

• PCH Larrialdiak :

Hobekuntzak: � Farmaziako preskripzioa eOsabiden txertatzea � Triajean kontsulta bakoitzari dagokiona esleitzea larritasunaren

arabera. � Larrialdietara datozen Etxeko Ospitalizazioko pazienteekiko

irispidea, gorabeheretan jasotzeko. � Pediatriako Larrialdiak Tratu txarrei buruzko patea Epaitegirako

Minaren sailkapena Guardiako partea

Zainketa Intentsiboetan sartzen diren pazienteentzako jakinarazpenak

• OSABIDE GLOBAL Etxeko Ospitalizazioan: (2010eko mai atza)

Estazio Klinikoa izango denaren pilotajea Etxeko Ospitalizazioko Zerbitzuaren partez.

• Erregistro Kirurgikoa Traumatologiako Zerbitzuan

• Omega 3000 eta PSM

Omega eta PSM 3.3 (Build 5) bertsioa instalatu da. Bertsio berri honek, beste hobekuntza batzuen artean, interfaze grafiko bat eta administrazioko tresna berriak dakartza. Bestalde, Windows 7-rekin bateragarritasuna bermatzen du eta funtzio zein teknologia berriekin gora egiteko aukera ahalbidetzen du, aurreko bertsioarekin mugatuta zegoena.

14

WEB ORRIA www.hospitalcruces.com Gure web orria komunikazio-tresna garrantzitsua da hala barruan, Ospitaleko 5000tik gorako langileentzat, nola kanpoan, paziente, profesional eta komunikabideentzat. Horrela izanik, etengabe ari gara eboluzionatzen, aldaketei egokitzeko eta gure profesionalen beharrizanei erantzuteko. Tokia munduko ospitaleen sailkapenean CSICen Zibermetriako Laborategiaren Munduko Ospitaleen Web Sailkapenaren arabera. 2010ean, Ospitaleko web orriak aurreko hiletako goranzko joerari eutsi dio, eta estatu zein nazioarteko mailan gainerako ospitaleekiko bere posizioak hobera egin du

Data

Tokia mundu mailan

Tokia Europa mailan

Estatuko ospitaleen arteko tokia

2009 urtarrila 2513 >32 2009 uztaila 879 326 13 2010 urtarrila 930 258 7 2010 uztaila 497 133 7 2011 urtarrila 289 83 6

WEB azpi-prozesua

15

Era berean, web orriko bisiten kopuruak ere gora egin du aurten: OSPITALEKO WEB ORRIAREN BISITEN EBOLUZIOA ( www.hospitalcruces.com ) urt ots mar api mai eka uzt abu ira urr aza abe 2009 62.972 77.605 81.803 78.666 73.172 72.918 90.094 87.528 91.001 77.200 2010 83.508 90.963 98.013 91.792 103.097 100.946 87.216 79.174 96.301 92.419 98.331 82.062

0

20000

40000

60000

80000

100000

120000

ene feb mar abr may jun jul ago sep oct nov dic

2009

2010

Oharra: 2009ko martxoan sarreren gaineko estatistikak biltzeko sistema aldatu zen. Goiko datuek web orrirako zein fororako sarrera guztiak zenbatzen ditu, 2009 martxoaren 7tik abenduaren 31ra bitartean. Data horien aurretik, ez dugu informaziorik.

Hobekuntza berriak

� Ospitale-barneko eta ospitalez kanpoko Protokoloak Berezko atalak sortu dira barne zein kanpo-protokoloetarako. Lehenengoak dira Ospitaleko zerbitzuek beraien Exrtranetetan argitaratzen dituztenak; bigarrenak, herritarren interesekoak izan daitezkeen protokoloak, beste web gune batzuetan argitaratuak, eta atal beri honek horiekiko esteka zuzena eskaintzen du..

16

� Umeentzako ataria

Umeentzako gune berri honek osasuna, elikadura edo kirolari buruzko hainbat jolas hezitzaile eskaintzen ditu, adinaren arabera sailkatuta.

Gurutzetako Ospitaleko Umeentzako Atariaren ekimena helburu bikoitz batekin jaio da: batetik, gazteenen artean bizimodu osasuntsua zabaltzea eta, bestetik, herritarrak, gazte-gaztetik, osasunaren garrantziaz jabetzea.

� Bilatzailea Bilaketak egiteko, hala Ospitaleko web orriko edukietan nola Zerbitzuen Extranetetako eduki publikoetan.

� Tokiaren mapa Web mapa erabilgarri bat sortu da, gero eta ugariagoak diren web arlo zein atalak erraz aurkitzeko.

� Bideoen edizioa Bi bideo editatu dira, bata Ospitalearen 55. urteurrena ren haritik, Pediatriako Zerbitzua ri eskainia; bestea, emakume-arloa ri buruzkoa, IASIST TOP 20 programa barruan Ospitaleari emandako saria dela eta.

Herritarren Foroa Eboluzioa: 2010ean, Foroaren mezuak 201.476 aldiz irakurri dira, eta bisitariek 384 mezu sortu dute (184 gai berri eta 200 erantzun aurretik zabaldutako gaiei).

17

ZENBAKIAK / CIFRAS

Durante el año 2010 se han alcanzado los 559 suscriptores registrados. Se han enviado por correo electrónico 27 boletines a los suscriptores (hasta el Nº 100)

Buletin Digitala

Extraneta 2010ean sartu berriekin, dagoeneko Ospitaleko 21 Zerbitzuk beraien web orria eduki eta kudeatzen dute.

Proyectos web 2011 • Desarrollo de una intranet para dar mayor y mejor

difusión a la información relativa a Formación Continuada e Investigación (BIOCRUCES)

• Creación de boletines electrónicos temáticos • Web para el Instituto de Investigación BIOCRUCES

18

Prestakuntzako hainbat beharrizan CAUren bidez detektatu dira. Hain zuzen ere, horietako bati erantzunez, Informatikako Zerbitzuaren Extranetean Erabiltzaileentzako Gidak argitaratzen hasi dira. Aplikazio edo funtzionalitate berriak ezartzeak erabiltzaileei prestakuntza emateko beharra dakar beti.

2010ean, ospitaleko fakultatibo guztiei emandako Global .Net eta bezero Impax (irudi erradiologikoaren erabilera) aplikazioei buruzko ikastaroetan parte hartu dugu.

Halaber, 2010ean Lanbide Heziketako ikasleen prestakuntza praktikoan laguntzen jarraitu dugu. Ildo horretan, Euskal Enpresarien Konfederazioak (ConfeBask ), eskutitz baten bidez, Informatikako Zerbitzuaren jarduna aitortu eta haien esker ona adierazi zigun, bai eta parte hartu duten gazte zein zentro guztiek adierazitako satisfazioa ere.

Irakaskuntza eta Prestakuntza azpi-prozesua