TRIATLETAREN GIDA 2019 - zarauzkotriatloia.com · itzuli bat egitean datza ibilbidea. Lehenengo bi...

18
TRIATLETAREN GIDA 2019 zarauzkotriatloia.com

Transcript of TRIATLETAREN GIDA 2019 - zarauzkotriatloia.com · itzuli bat egitean datza ibilbidea. Lehenengo bi...

Page 1: TRIATLETAREN GIDA 2019 - zarauzkotriatloia.com · itzuli bat egitean datza ibilbidea. Lehenengo bi itzulietan Meagako gaina igo beharko da. Portuak ez du aldapa oso handirik (batez

TRIATLETARENGIDA 2019

zarauzkotriatloia.com

Page 2: TRIATLETAREN GIDA 2019 - zarauzkotriatloia.com · itzuli bat egitean datza ibilbidea. Lehenengo bi itzulietan Meagako gaina igo beharko da. Portuak ez du aldapa oso handirik (batez

ONGI ETORRI

Page 3: TRIATLETAREN GIDA 2019 - zarauzkotriatloia.com · itzuli bat egitean datza ibilbidea. Lehenengo bi itzulietan Meagako gaina igo beharko da. Portuak ez du aldapa oso handirik (batez

ZARAUZKO TRIATLOIA TRIATLETAREN GIDA 2019

1. ZK.-KO DORTSALIK EZ BITTOR UYARRAREN OMENEZ

Aurreko urte amaieran, Zarauzko Triatloi Elkartearentzat oso garrantzitsua zen pertsona bat joan zitzaigun.

Urte askoan gure babeslea izan zen (CODEAM), baina horretaz guztiaz gainera, Elkartearen eta Zarauzko Triatloiaren bultzatzailea ere bazen.

Bittorren omenez, aurten ez da 1 zenbakiko dortsalik izango. Dortsal hori haren izenean gordeko da.

Ongi etorri ekainaren 8an egingo den XXXIII. ZARAUZKO TRIATLOIRA

ZARAUZKO TRIATLOI ELKARTEKO kideontzat poz handia da berriz ere Estatuko ehunka triatletaren babes eta parte hartzea edukitzea. Jada 33 edizio dira Elkarte honetako kideok, triatletak zuek bezalaxe, urtearen zati handi bat proba arduraz prestatzen daramatzagula.

Gure helburua beti izaten da triatloi ezagun honen oroitzapen on bat eraman dezazuela nola triatleta parte hartzaileok, hala zuen familiek, ikus-entzuleek zein lan ezin hobea egiten duten boluntarioek.

Horretarako, ibilbide ahaztezinak dauzkagu. Ederra baita Urola Kosta, eta ederrak hango txokoak: Aia, Aizarnazabal, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia.

Nabarmentzekoa da Getaria eta Zarautz artean itsas zabalean egiten den ibilbidea, eta baita ere Zumaia eta Zarautz arteko kostaldean bizikletaz egiten dena, eta nabarmentzekoak, halaber, Aiako Harresiko malda beldurgarri bezain miretsiak, Txurrukarako igoera, Zarauzko Kale Nagusian jende artean egiten den pasabidea…

Zarautzentzat zein zarauztarrentzat egutegian gorriz markatu beharreko eguna izaten da. Eskualdeko jendearentzat ere oso garrantzitsua izan ohi da, kanpotik datozenekin batera triatleta guztiei une oro babesa emanez.

ZARAUZKO TRIATLOI ELKARTETIK

zorterik onena opa dizuegu triatloirako, eta egunaz goza dezazuela espero dugu.

Page 4: TRIATLETAREN GIDA 2019 - zarauzkotriatloia.com · itzuli bat egitean datza ibilbidea. Lehenengo bi itzulietan Meagako gaina igo beharko da. Portuak ez du aldapa oso handirik (batez

B A B E S L E A K

B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K

A N T O L A T Z A I L E A

K O L A B O R A T Z A I L E A K

HORARIOS

ORDUA | ASTEARTEA, EKAINAK 4

11:00 ZARAUZKO TRIATLOIA aurkezteko prentsaurrekoa

OSTIRALA, EKAINAK 7

17:00 a 20:00 Dortsalak jasotzea ZINEMA PILOTALEKUAN horretarako prestatutako ERAKUSKETA gunean

20:15 a 20:30 Briefinga, ANTONIANO IKASTETXEAN

20:30 Profesionalen arteko solasaldia, ANTONIANO IKASTETXEAN

LARUNBATA, EKAINAK 8

10:00 a 11:30 Dortsalak jasotzea ZINEMA PILOTALEKUAN horretarako prestatutako ERAKUSKETA gunean

12:00 a 14:20 Boxak irekiko dira, Zarauzko malekoian

12:00 a 14:20 Kontsignak irekiko dira, Zarauzko malekoian (Boxetatik 150 m ingurura)

13:30Parte hartzaileentzako autobusen lehen irteera, Getariarantz. Irteera tokia: Nafarroa kalea, 8. Lehentasuna izango dute emakume triatletek, eta gizonezkoek toki hutsak bete beharko dituzte.

14:00 Parte hartzaileentzako autobusen bigarren irteera, Getariarantz. Irteera tokia: Nafarroa kalea, 8.

14:15 Boxak itxiko dira.

14:15 Kontsignak itxiko dira.

14:30 Parte hartzaileentzako autobusen hirugarren irteera, Getariarantz. Irteera tokia: Nafarroa kalea, 8.

15:00 Emakumeen irteera.

15:10 Gizonen irteera.

19:00 Lehenengo triatletak helmugara iritsiko dira, LEGE ZAHARREN ENPARANTZAN.

20:30 Sari banaketa, LEGE ZAHARREN ENPARANTZAN.

21:30 ZARAUZKO TRIATLOIA 2019ko afaria, ZINEMA PILOTALEKUAN.

IGANDEA, EKAINAK 9

11:00 TRIATLOI TXIKIA, 8-14 urte artekoentzat, ZARAUZKO DAMAN.

Page 5: TRIATLETAREN GIDA 2019 - zarauzkotriatloia.com · itzuli bat egitean datza ibilbidea. Lehenengo bi itzulietan Meagako gaina igo beharko da. Portuak ez du aldapa oso handirik (batez

B A B E S L E A K

B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K

A N T O L A T Z A I L E A

K O L A B O R A T Z A I L E A K

ZARAUZKO TRIATLOIA TRIATLETAREN GIDA 2019

PLANO OROKORRA

1 Lege Zaharren Enparantza: 1.Helmuga, helmuga ostea eta masajeak (43°17’5.71”N, 2°10’30.34”O)

2 Zinema Pilotalekua: 1.Dortsalak jasotzea, erakusketa eta afaria (43°17’5.68”N, 2°10’23.15”O)

3 Antoniano Ikastetxea: 1.Briefinga eta profesionalen arteko solasaldia (43°17’9.15”N, 2°10’26.33”O)

4 Boxak eta zerbitzu mekanikoa (43°17’13.99”N, 2°10’27.79”O)

5 Autobus geltokia (43°17’12.57”N, 2°10’30.15”O)

6 Kontsigna (43°17’13.75”N, 2°10’17.75”O)

7 Dutxak (43°17’8.76”N, 2°10’21.02”O)

* Lerro zuriak toki guztietara joateko ibilbide egokiena adierazten du.

Gomendatutako aparkalekua (43°16’57.16”N, 2°10’16.97”O):

Oharra: Egun horretan Zarautzen TAO egongo da

Page 6: TRIATLETAREN GIDA 2019 - zarauzkotriatloia.com · itzuli bat egitean datza ibilbidea. Lehenengo bi itzulietan Meagako gaina igo beharko da. Portuak ez du aldapa oso handirik (batez

B A B E S L E A K

B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K

A N T O L A T Z A I L E A

K O L A B O R A T Z A I L E A K

DORTSAL BANAKETA

TRIATLETAREN POLTSA

Aurten, dortsal banaketa eta erakusketa (ostiralean) ZINEMA PILOTALEKU ENBLEMATIKOAN egingo dira.

Dortsalak jaso beharreko tokian zerrenda bat jarriko da. Dortsala jasotzeko, ezinbestekoa izango da NANa erakustea.

Beste pertsona baten dortsala ere jaso ahal izango da, baina horretarako haren NANa edo telefonoan NANari ateratako argazkia erakutsi beharko da.

TRIATLETAK HONAKO HAU JASOKO DU BERE DORTSALA HARTZEAN:

ZTRI19 elastikoa

Triatleta dortsala

Igeri egiteko txanoa

Pegatinen txantiloia

Kalkomaniak

Egiaztapen eskumuturrekoa

Afariko txartela (soilik inskripzioa egitean erreserba egin zutenentzat)

Page 7: TRIATLETAREN GIDA 2019 - zarauzkotriatloia.com · itzuli bat egitean datza ibilbidea. Lehenengo bi itzulietan Meagako gaina igo beharko da. Portuak ez du aldapa oso handirik (batez

B A B E S L E A K

B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K

A N T O L A T Z A I L E A

K O L A B O R A T Z A I L E A K

ZARAUZKO TRIATLOIA TRIATLETAREN GIDA 2019

PEGATINEN TXANTILOIA

Bizikletako zela-tuturako pegatina 1.

Motxila-arropa gordetzeko kontsignako pegatina 1.

Bizikletako kaskorako 3 pegatina.

Zk. pertsonalizatua duten 4 kalkomania.

KALKOMANIA NOLA JARRI

1 / Azalak erabat garbi, lehor eta ilerik gabe egon behar du. Azken hori oso garrantzitsua da, bete ezean ezin baita ziurtatu erabat erantsiko denik.

2 / 30 segundo itxoin, eta papera suabe-suabe kendu.

3 / Egoki erantsi eta ahalik eta gehien iraun dezan,

komenigarria da probaren bezperako gauean aplikatzea.

4 / Kentzeko, nahikoa da gorputzeko olioarekin edo alkoholarekin bustitzea. 20 segundo itxaron, eta kotoiarekin igurtzi.

EGIAZTAPEN ESKUMUTURREKOA

Bizikleta uztea-jasotzea, trantsizio eremuan:

Gutun-azalarekin batera eskumuturreko bat dago, triatletak baimena izan dezan mugatutako eremuetan sartzeko (boxak, helmuga osteko karpa...). Eskumuturrekoak zenbaki bat du, eta derrigorrezkoa da jartzea materiala ikuskatzean trantsizio eremuan sartzeko.

Behin proba amaituta, bizikleta trantsizio eremutik ateratzeko hau aurkeztu beharko da: aipatu eskumuturrekoa + bizikletako zela-tuturako pegatina + gerrirako dortsala. Hiru neurri horiek gabe ez zaie triatletei bizikleta poltsa ateratzen utziko.

IGERI EGITEKO TXANOAK

TXIPA

Alokatutako txipa boxen sarreran emango da.

*Txipa orkatilan eraman behar da lasterketak iraun bitartean.

Page 8: TRIATLETAREN GIDA 2019 - zarauzkotriatloia.com · itzuli bat egitean datza ibilbidea. Lehenengo bi itzulietan Meagako gaina igo beharko da. Portuak ez du aldapa oso handirik (batez

B A B E S L E A K

B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K

A N T O L A T Z A I L E A

K O L A B O R A T Z A I L E A K

BOXAK / TRANTSIZIO EREMUA

ZERBITZU MEKANIKOA

Boxak Zarauzko malekoian egongo dira.

Boxetara sartu eta irteteko, triatloia baino lehen eta ondoren, derrigorrezkoa izango da triatletaren poltsan emango den egiaztapen eskumuturrekoa eta dortsala erakustea.

Trantsizio eremuan soilik lehiatzeko beharrezkoa den eta erabili erabiliko den materiala utz daiteke. Ezin izango da ezer gehiago utzi; gainerakoa motxila batean kontsignan utziko da. Bizikleta muntatu eta desmuntatzeko eremu bat dago, oso ondo seinaleztatuta egongo dena.

Boxetarako sarreran, zerbitzu mekanikoa eskainiko duen postu bat egongo da. AZKARBIDE dendak emango du zerbitzu mekanikoa.

Page 9: TRIATLETAREN GIDA 2019 - zarauzkotriatloia.com · itzuli bat egitean datza ibilbidea. Lehenengo bi itzulietan Meagako gaina igo beharko da. Portuak ez du aldapa oso handirik (batez

B A B E S L E A K

B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K

A N T O L A T Z A I L E A

K O L A B O R A T Z A I L E A K

ZARAUZKO TRIATLOIA TRIATLETAREN GIDA 2019

IGERIKETA2,9kmGetariatik Zarautzerako itsasaldi hau ITSASO ZABALEAN egiten da, eta oso garrantzitsua da horrek dakartzan zailtasunei aurre egiteko prestatzea (korronteak, olatuak, orientazioa…).

geri egiteko bide horretan 3 buia egongo dira, eta horiek eskuinetara utziz egin beharko da igeri.

JAN-EDANAK

Irteera baino lehen, ur botilatxoak egongo dira anoa likido gisa.

Triatleta eta lagun guztiei eskatzen diegu eremua garbi uzteko.

* Hondakinak horretarako prestatutako eremuetatik kanpo botatzeak zehapena izango du.

MOZKETA DENBORA

Ordu 1 eta 5 minutu gizonentzat.Ordu 1 eta 15 minutu emakumeentzat.

Zarautz

Getaria

Page 10: TRIATLETAREN GIDA 2019 - zarauzkotriatloia.com · itzuli bat egitean datza ibilbidea. Lehenengo bi itzulietan Meagako gaina igo beharko da. Portuak ez du aldapa oso handirik (batez

B A B E S L E A K

B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K

A N T O L A T Z A I L E A

K O L A B O R A T Z A I L E A K

TXIRRINDULARITZA79kmEdizio honetan, betiko zirkuitura itzuliko gara, nahiz eta aldaketatxo batzuk izan. 27 km-ko zirkuitu batean bi itzuli eta 25 km-ko beste batean itzuli bat egitean datza ibilbidea.

Lehenengo bi itzulietan Meagako gaina igo beharko da. Portuak ez du aldapa oso handirik (batez beste %3,5), baina, ordea, nahiko luzea da (3,9 km).

ADI!

Meagako gaina jaitsi ondoren, Muniosoro eta Aizarnabal arteko joan-etorria zirkulazioaren aurkako norabidean egingo da.

Zumaia

Getaria

ZarautzOrio

Aia

Page 11: TRIATLETAREN GIDA 2019 - zarauzkotriatloia.com · itzuli bat egitean datza ibilbidea. Lehenengo bi itzulietan Meagako gaina igo beharko da. Portuak ez du aldapa oso handirik (batez

B A B E S L E A K

B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K

A N T O L A T Z A I L E A

K O L A B O R A T Z A I L E A K

ZARAUZKO TRIATLOIA TRIATLETAREN GIDA 2019

AIAKO HARRESIA

Zarauzko Triatloian egiten den igoerari esker ezaguna den Aiako Harresiak triatletentzako eta zaleentzako duen erakargarritasuna ukaezina da. Epikaren eta ikusgarritasunaren sinonimoa, hizki larriz.

Oriotik Zarautzerantz Txurrukako gainetik (Zarauzko kanpina) egiten den azken igoera leku ona da zuen lagunek txirrindularitza zatiaren gogortasunaz goza dezaten.

Gomendioak:

- Gehienezko aldapa: %18.- Erdi mailako txirrindularientzako gomendatutako garapena: 34 hortzeko platera eta 25 hortzeko piñoia.

JAN-EDANAK

Meaga (Loinaz baserria), 1,8. km-an eta 27,9. km-an: ura + powerade + ETIXX gelak eta barratxoak + bananak.

Orioko gaina (nekazaritzako makineria), 56. km-an: ura + ETIXX isotonikoa + ETIXX gelak eta barratxoak.

Aia (Lokale), 63. km-an: ura + powerade + ETIXX gelak eta barratxoak + bananak.

* Hondakinak horretarako prestatutako eremuetatik kanpo botatzeak zehapena izango du.

DENBORA MOZKETAK

3 mozketa egingo dira tartean:

54,4 km-an (Zarautzen, Eguzki tabernaren parean), 18:30ean.

65,4 km-an, Lokale baserriaren bidegurutzean, 19:00etan.

79. km-an, Boxetara sartu aurretik, 19:30ean.

Mozketa ordu hauek gizon zein emakumeei aplikatuko zaizkie. Adierazitako orduetan mozketa gunera iritsi ez diren triatletak kanporatuko egingo dituzte epaileek, zirkulazioan lehenbailehen normaltasuna izateko berriz ere, eta une horretatik aurrera, probaren estalduratik kanpo egongo dira.

Debekatuta dago gurpilean joatea (draftinga).

3 penalizazio eremu egongo dira: Meagako igoeraren hasieran:

2 igarobide (1,5. km-an eta 27,6. km-an).

Jan-edanen alboan, Orioko gainera igotzean (56. km-an).

Boxetarako sarreran (79. km-an).

DRAFTINGIK EZ

Page 12: TRIATLETAREN GIDA 2019 - zarauzkotriatloia.com · itzuli bat egitean datza ibilbidea. Lehenengo bi itzulietan Meagako gaina igo beharko da. Portuak ez du aldapa oso handirik (batez

B A B E S L E A K

B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K

A N T O L A T Z A I L E A

K O L A B O R A T Z A I L E A K

OINEZKO LASTERKETA21kmZarauzko Triatloiko oinezko lasterketako ibilbidea txoko zoragarrietatik igarotzen da: dunen gaineko pasabidetik, malekoitik eta Kale Nagusitik, besteak beste, non zale ugari biltzen diren.

Zirkuituan, 6,2 km-ko zirkuitu bati 3 itzuli emango zaizkio, boxetatik hasi eta Udaletxe Plazan amaituz, orotara 21 km egin arte. Itzuliak zenbatzeko eskumuturrekoak malekoian banatuko dira.

JAN-EDANAK

Higer kalea, 0,4, 6,6, 12, 8 eta 19. km-ak: ura + Coca Cola + ETIXX isotonikoa + ETIXX gelak eta barratxoak + bananak.

Ikastolako parkea, 3, 9,2 eta 15,4. km-ak: ura + Coca Cola + ETIXX isotonikoa + ETIXX gelak eta barratxoak + laranjak.

* Hondakinak horretarako prestatutako eremuetatik kanpo botatzeak zehapena izango du.

TIEMPO DE CORTE

14. km-an (azken itzulia), 21:15ean.

Page 13: TRIATLETAREN GIDA 2019 - zarauzkotriatloia.com · itzuli bat egitean datza ibilbidea. Lehenengo bi itzulietan Meagako gaina igo beharko da. Portuak ez du aldapa oso handirik (batez

B A B E S L E A K

B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K

A N T O L A T Z A I L E A

K O L A B O R A T Z A I L E A K

ZARAUZKO TRIATLOIA TRIATLETAREN GIDA 2019

HELMUGAHELMUGA OSTEKO KARPA

Helmugara iristen direnean, triatleta guztiek izango dute helmuga osteko karpara sartzeko aukera. Helmugaren alboan egongo da. Karpa horretan, egindako ahaleginean galdutako indarra berreskuratu ahal izango dute triatletek.

Karpa hori triatletentzat eta akreditazioa dutenentzat baino ez da izango.

MASAJEA HARTZEKO KARPA

Giharrak lasaitzeko aukera ere izango dute triatletek, masajea hartzeko karpa batean.

PREMIOS

2019ko Zarauzko Triatloiaren antolakuntzak 17.600 euro banatuko ditu saritan aurreneko bost postuetan sailkatzen direnen artean (ikus azpiko taula).

Lehendabiziko hamar triatletek, gizonak zein emakumeak izan, doan izango dute hurrengo edizioko izen ematea.

Eta lehendabiziko hogei triatletek ziurtatuta izango dute plaza datozen 3 edizioetan. Nahiz eta ordaindu egin beharko duten.

OHARRA: Sari ekonomiko guztiak banku bidezko transferentzia bidez emango dira lasterketa ondoko astean, eta dagokien zerga atxikipena izango dute.

Dopingaren aurkako kontrola izaten bada, emaitzak jakin arte ez da ordainketarik egingo, Eusko Jaurlaritzak emaitzak jakinarazi arte.

POSTUA GIZONAK (€) EMAKUMEAK (€)

1 5.000 5.000

2 2.000 2.000

3 1.000 1.000

4 500 500

5 300 300

Fot

o: A

rkai

tz L

azk

ano

Page 14: TRIATLETAREN GIDA 2019 - zarauzkotriatloia.com · itzuli bat egitean datza ibilbidea. Lehenengo bi itzulietan Meagako gaina igo beharko da. Portuak ez du aldapa oso handirik (batez

ERAKUSKETA

Zarauzko Triatloiaren erakusketa lasterketaren bezperan irekiko da, ekainak 7, ostirala, 16:00etatik 20:00etara, eta baita hurrengo egunean ere: ekainak 8, larunbata, 10:00etatik 22:00etara.

Ostiralean eta larunbat goizean erakusketa ZINEMA PILOTALEKUAN egongo da. Larunbat arratsaldean, berriz, LEGE ZAHARREN ENPARANTZAN egongo da, helmugaren alboan.

Fot

o: A

rkai

tz L

azk

ano

Page 15: TRIATLETAREN GIDA 2019 - zarauzkotriatloia.com · itzuli bat egitean datza ibilbidea. Lehenengo bi itzulietan Meagako gaina igo beharko da. Portuak ez du aldapa oso handirik (batez

B A B E S L E A K

B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K

A N T O L A T Z A I L E A

K O L A B O R A T Z A I L E A K

ZARAUZKO TRIATLOIA TRIATLETAREN GIDA 2019

EUSKADI IRRATIA ZONE

Euskadi Irratiko lan taldea Zarauzko malekoian izango da ekainaren 8an, Hiru Erregeen Mahaia irratsaioa han bertatik egiteko.

Haien gunea Galtxagorri elkartearen parean kokatuko dute, eta arratsaldean zehar, jarduera ezberdinak eta elkarrizketak egingo dituzte zuzenean, hainbat kirolarirekin: Axi Muniain (skate), Arria eta Atutxa (Aizkora), Izeta eskolako ikasleak (harrijasotzaileak), Ane Zabaleta, Ixa Rodriguez eta Violeta González (Boxeoa)...

Page 16: TRIATLETAREN GIDA 2019 - zarauzkotriatloia.com · itzuli bat egitean datza ibilbidea. Lehenengo bi itzulietan Meagako gaina igo beharko da. Portuak ez du aldapa oso handirik (batez

B A B E S L E A K

B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K

A N T O L A T Z A I L E A

K O L A B O R A T Z A I L E A K

TRIATLETENTZAKO AFARIALasterketaren ondoren, indarberritzera. Horretarako, triatletentzako afaria antolatuko dugu aurten ere. Egun bereziari amaiera ezin hobea emateko. Afaria ZINEMA PILOTALEKUAN izango da, 21:30ean.

Triatletaren poltsan afarirako txartel bat jasoko dute inskripzioa egiteko unean erreserba egin zuten triatleta guztiek (harentzat eta haren lagunentzat). Txartela aurkezten ez duten triatletak eta lagunak ezin izango dira afarira sartu.

Intolerantziak dituztenek adi ibili beharko dute, kutsadura gurutzatua egon baitaiteke.

1. MENUA

Errusiar entsalada

Piper beteak

Txerri masailak saltsan

Flan tarta izozkiarekin

2. MENUA (beganoa)

Entsalada mistoa

Piper beteak

Tofu bolak

Flan tarta izozkiarekin

Page 17: TRIATLETAREN GIDA 2019 - zarauzkotriatloia.com · itzuli bat egitean datza ibilbidea. Lehenengo bi itzulietan Meagako gaina igo beharko da. Portuak ez du aldapa oso handirik (batez

B A B E S L E A K

B A B E S L E I N S T I T U Z I O N A L A K

A N T O L A T Z A I L E A

K O L A B O R A T Z A I L E A K

ZARAUZKO TRIATLOIA TRIATLETAREN GIDA 2019

TRIATLOI TXIKIA

DISTANTZIAK

Benjaminak:Igeriketa 100 mBizikleta 800 m (itzuli 1)Korrika 300 m

Alebinak:Igeriketa 150 mBizikleta 1.600 m (2 itzuli)Korrika 500 m

Infantilak - kadeteak:Igeriketa 250 mBizikleta 2.400 m (3 itzuli)Korrika 700 mF

oto:

Zar

auzk

o H

itza

Page 18: TRIATLETAREN GIDA 2019 - zarauzkotriatloia.com · itzuli bat egitean datza ibilbidea. Lehenengo bi itzulietan Meagako gaina igo beharko da. Portuak ez du aldapa oso handirik (batez

TRIATLETAREN GIDA 2019

zarauzkotriatloia.com