Trafikoa, zirkulazioa eta bide segurtasun ordenantza · Animaliak, solte direnak zein taldekakoak....

52
Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL 1 TRAFIKOA, ZIRKULAZIOA ETA BIDE SEGURTASUNEKO ERABILERAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZA XEDAPEN OROKORRAK 1. artikulua Ordenantza hau Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak 25. art. b) eta II. ataletan udalei ematen zaien eskumenaz baliaturik ematen da, bai eta indarrean diren legezko xedapenak kontuan izanik, herri barruko bideetako trafikoa eta erabilerak gaur egungo egoerara egokitu beharrari erantzunez ere. Aplikagarri diren legezko xedapenak: uztailaren 25eko 18/1989 Legea, Trafikoa, Motorezko ibilgailuen Zirkulazioa eta Bide segurtasuneko Oinarriei buruzkoa, martxoaren 2ko 339/1990 Legezko Errege Dekretuak onetsia, Zirkulazio Araudi Orokorra aldatzen duen azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuaren bidez garatzen dena, 17/2005 Legea, uztailaren 19koa, puntukako gidabaimena eta lizentzia arautzen duena, Gidarien Araudi Orokorra onartzen duen maiatzaren 8ko 818/2009 ED, eta trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua aldatzen duen azaroaren 23ko 18/2009 Legea, maiatzaren 30eko 772/1997 ED, abenduaren 23ko 2822/1998 ED, apirilaren 27ko 443/2001 ED eta urtarrilaren 12ko 7/2001 ED. 2. artikulua Ordenantza honek trafikoari begira herri barruko bide publikoen eta erabilera publikoko bide pribatuen erabilera arautzen du; trafikoaren antolamendua, zaintza eta kontrola, arau hausteen salaketak, zigorrak, ibilgailuak gerarazita uzteko hartu behar diren neurriak, ibilgailuak herri barruko bideetatik kentzeko eta gordetzeko neurriak. 3. artikulua Ordenantza honek biltzen dituen arauak Amorebieta-Etxano udalerri osoan aplikatuko dira: edozeinek erabiltzeko bide publiko nahiz pribatuetan, era guztietako ibilgailuen geraleku eta aparkalekuetan, zeharkale, plaza, kale zein herri barruko bideetan eta jabari publikoko bideetan, eta honako hauek ukituko ditu: 1. Lehen lerroaldean aipatutako bideen erabiltzaileak, ibilgailuen gidari, titular, jabe zein bidaide izan eta baita oinezkoak ere, bakarka nahiz taldeka zirkulatuta. 2. Aurreko lerroaldean sartu ez arren, agindu horiek ukitu ditzaketen pertsona fisiko zein juridiko guztiak. 3. Obra-kontratistak eta lanak egiten dituzten erakundeak eta partikularrak, bide publikoan libre zirkulatzea eragotzi, murriztu edo ezeztatu dezatenean. 4. Edozein motatako ibilgailuak, lehen lerroaldean aipatutako bideetako trafikoan sartuta daudenak, aparkatuta daudela zein ibili dabiltzala. 5. Animaliak, solte direnak zein taldekakoak. Arauak ez dira aplikagarri, ordea, inongo bide, lursail, garaje, kotxetegi edo beste antzeko tokitan erabilera publikokoak ez direnean, eta jabeek zein euren menpekoek ez beste inork erabiltzekoak direnean.

Transcript of Trafikoa, zirkulazioa eta bide segurtasun ordenantza · Animaliak, solte direnak zein taldekakoak....

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

1

TRAFIKOA, ZIRKULAZIOA ETA BIDE SEGURTASUNEKO ERABIL ERAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua Ordenantza hau Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak

25. art. b) eta II. ataletan udalei ematen zaien eskumenaz baliaturik ematen da, bai eta indarrean diren legezko xedapenak kontuan izanik, herri barruko bideetako trafikoa eta erabilerak gaur egungo egoerara egokitu beharrari erantzunez ere. Aplikagarri diren legezko xedapenak: uztailaren 25eko 18/1989 Legea, Trafikoa, Motorezko ibilgailuen Zirkulazioa eta Bide segurtasuneko Oinarriei buruzkoa, martxoaren 2ko 339/1990 Legezko Errege Dekretuak onetsia, Zirkulazio Araudi Orokorra aldatzen duen azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuaren bidez garatzen dena, 17/2005 Legea, uztailaren 19koa, puntukako gidabaimena eta lizentzia arautzen duena, Gidarien Araudi Orokorra onartzen duen maiatzaren 8ko 818/2009 ED, eta trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua aldatzen duen azaroaren 23ko 18/2009 Legea, maiatzaren 30eko 772/1997 ED, abenduaren 23ko 2822/1998 ED, apirilaren 27ko 443/2001 ED eta urtarrilaren 12ko 7/2001 ED.

2. artikulua Ordenantza honek trafikoari begira herri barruko bide publikoen eta erabilera publikoko bide

pribatuen erabilera arautzen du; trafikoaren antolamendua, zaintza eta kontrola, arau hausteen salaketak, zigorrak, ibilgailuak gerarazita uzteko hartu behar diren neurriak, ibilgailuak herri barruko bideetatik kentzeko eta gordetzeko neurriak.

3. artikulua Ordenantza honek biltzen dituen arauak Amorebieta-Etxano udalerri osoan aplikatuko dira:

edozeinek erabiltzeko bide publiko nahiz pribatuetan, era guztietako ibilgailuen geraleku eta aparkalekuetan, zeharkale, plaza, kale zein herri barruko bideetan eta jabari publikoko bideetan, eta honako hauek ukituko ditu:

1. Lehen lerroaldean aipatutako bideen erabiltzaileak, ibilgailuen gidari, titular, jabe zein bidaide izan eta baita oinezkoak ere, bakarka nahiz taldeka zirkulatuta.

2. Aurreko lerroaldean sartu ez arren, agindu horiek ukitu ditzaketen pertsona fisiko zein juridiko guztiak.

3. Obra-kontratistak eta lanak egiten dituzten erakundeak eta partikularrak, bide publikoan libre zirkulatzea eragotzi, murriztu edo ezeztatu dezatenean.

4. Edozein motatako ibilgailuak, lehen lerroaldean aipatutako bideetako trafikoan sartuta daudenak, aparkatuta daudela zein ibili dabiltzala.

5. Animaliak, solte direnak zein taldekakoak.

Arauak ez dira aplikagarri, ordea, inongo bide, lursail, garaje, kotxetegi edo beste antzeko tokitan erabilera publikokoak ez direnean, eta jabeek zein euren menpekoek ez beste inork erabiltzekoak direnean.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

2

I. IDAZPURUA TRAFIKOAREN ETA ZIRKULAZIOAREN ANTOLAKETA

I. KAPITULUA

UDAL ESKUMENA

4. artikulua Trafikoa, Motorezko Ibilgailuen Zirkulazioa eta Bide-Segurtasunari buruzko Legeak

hurrengo eskumenak eman dizkio udalerriari:

1. Trafikoa antolatzea eta kontrolatzea udal jabegoko herri barruko bideetan; bide

horietako zaintza lana bere ardurapeko udaltzainez egitea bai eta bide horietan izan daitezkeen arau-hausteak salatzea eta zigorra jartzea, eskumen hori berariaz beste administraziori ez dagokionean.

2. Xedapen orokorren bidez herri barruko bideen erabilerak arautzea, bateragarri eginez erabiltzaileen artean aparkalekuak era egokian banatzea ibilgailuen trafikoak beharrezko duen arintasunarekin eta oinezkoen kale erabilerarekin, bai eta geldialdi mugatuak egin ahal izateko neurriak ezartzea ere, horrela bermatuko baita aparkalekuak txandaka erabil daitezkeela.

3. Ibilgailuak ibilgetzea herri barruko bideetan, denboraz mugatutako guneetan aparkatzea ahalbidetzen duen agiririk ez dutenean edo emandako baimena baino luzaroago dagoenean, gidaria nor den jakitea lortu arte. bilgailuak herri barruko bideetatik erretiratu eta gordetzea zirkulazioa oztopatzen edo eragozten dutenean, zirkulazioari arrisku eragiten diotenean, edo aparkaldi mugatuko eremuetan arauz kanpo aparkatuta daudenean, artikulu honetan bertan ibilgailuak geldiarazteko aurreikusitako baldintzei jarraituz. Era berean, herriarteko bideetan ibilgailuak eramatea eta gero gordetzea, Ordenantza honetan zehazten diren kasuetan eta baldintzetan.

4. Kirol probak baimentzea, hirigunean baino ez direnean, zeharkaldiak izan ezik. 5. Bide zirkulazioaren segurtasuna zaindu eta kontrolatu behar dituen bideetan arauz

ezarritako probak egitea bide publikoetan zirkulatzen duten gidariei, alkoholak edo sorgorgarri psikotropikoek eta estimulatzaileek eragindako toxikazio maila neurtzeko.

6. Herri barruko bideak ixtea, hala behar denean.

II. KAPITULUA IRIZPIDE NAGUSIAK

5. artikulua Amorebieta-Etxanoko udalak egoki iritzitako trafikoaren antolamendurako neurriak har

ditzake, ibilgailu zein oinezko guztien edo batzuen zirkulazio baldintzak aldi baterako zein behin betirako aldatuz, murriztuz edo debekatuz eta aparkamenduak, zama-lanak eta pertsonen edo merkantzien garraioa arautuz.

6. artikulua Konponketa, seinaleztapen, mantentze edo garbiketa lanak egin bihar izanez gero, bide

publikoetako zonaldeak behar bezala mugatuko dira eta, presakako obretan izan ezik, gutxienez 24

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

3

ordu lehenago jakinaraziko zaie erabiltzaileei informazio seinaleak jarrita; lanei hasiera noiz emango zaien adierazi beharko du argitara emandako informazioak.

7. artikulua Bide publikoei eragiten dietenak tamaina handiko lanak izanez gero, eta 15 egunetik gorako

iraupena aurreikusten denean edo, iraupen laburragoa izanda ere, erabiltzaileei enbarazu larria eragin ahal badie, udaleko Zerbitzu Teknikoek Udaltzaingoarekin koordinazio estua izango dute bidezko diren argibideak emateko eta erabakiak hartzeko.

8. artikulua Udaltzaingoak udalerriko zonalderen batean zirkulazioa aldi baterako alda egin dezake leku

jakin batzuetara pertsonak zein ibilgailuak sartzea debekatuz, horretarako behar diren seinaleak jarri edo kendu ahal izango ditu eta beharrezko diren neurriak hartu, zirkulazioaren segurtasun eta arintasunerako.

9. artikulua Estazionamendu, ibilgailu, oinezkoen trafiko eta pertsona edo ondasunen garraioari

dagokionez udaltzainen zein trafiko zaindarien aginduek lehentasuna izango dute beste edozein seinale edo araudiren gainetik; eta kasu egin beharko zaie, ezinbestez. Artikulu honetan ezarritakoa ez betetzea arau-hauste larritzat joko da.

10. artikulua Amorebieta-Etxanoko Udalak bide jakin batzuk lehentasunezko edo trafiko dentsitate

handikotzat jo ditzake, aplikagarri den araudi orokorra horrelako errepideen berezitasunei egokitzeko. Aipatu bide horiek argibide-seinale bertikalak jarrita identifikatu beharko dira. Seinaleztapen horizontala egiteko kolore gorriko pintura erabiliko da.

11. artikulua

Bideetako erreietatik batzuk gorde ahal izango dira mota jakin bateko ibilgailuen zirkulaziorako eta dagokiona erabiltzea derrigorrezkoa izan daiteke.

III. KAPITULUA ZIRKULAZIOKO PORTAERA ARAUAK

I. ATALA

IBILGAILUEN ZIRKULAZIOA, TITULARREN ETA GIDARIEN BE TEBEHARRAK 12. artikulua- Ibilgailuen erabiltzaileak, gidariak eta titularrak

1. Bidea erabiltzen dutenek zirkulazioa behar ez bezala ez oztopatzeko eta pertsonei beharrezkoak ez diren arriskurik, galerarik edo trabarik, edo ondasunei kalterik ez eragiteko jokaera izan behar dute.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

4

2.

a) Gidariek edozein kalte, norberari edo inori egindakoa, saihesteko behar diren arretaz, arduraz eta oharkabetasun ezaz erabili behar dute ibilgailua, norbere burua zein ibilgailuan dauden besteak eta bidea erabiltzen duten gainerakoak arriskuan ez dela jartzen zainduz. Halaber, gorputzaren mugikortasuna, beharrezko ikus-eremua edo arreta mantendu beharko ditu.

b) Gidariak bidaiariak posizio egokian daudela zaindu beharko du, edo gidatzean oztopo egiten duten gauzak edo animaliak ondo jartzea.

c) Gidariak egiaztatu beharko du ibilgailuaren matrikulako plakek ez dutela hauek irakurtzea eta identifikatzea eragotzi edo zailtzen duten oztoporik.

3. Ibilgailuen titularrek eta, hala denean, errentariek arretarik handienaz jardun behar dute ibilgailua erabiltzeak ekar ditzakeen arriskuak saihesteko, ibilgailua legez eta arauz ezarritako baldintzetan mantenduz, kasuan kasuko azterketak eta ikuskapenak eginez eta gidatzeko baimen edo lizentzia egokia inoiz izan ez dutenek gidatzea saihestuz.

13 artikulua. Ibilgailuaren titularraren eta ohiko gidariaren betebeharrak.

1. Ibilgailu baten titularrak honako betebehar hauek ditu:

a) Administrazioari ibilgailuaren gidaria nor den esatea arau-hausteren bat egiten denean. Ematen diren datuen artean gidatzeko baimenaren edo lizentziaren zenbakia eman behar da, Gidarien eta Arau Hausleen Erregistro Nagusian identifikatzea ahalbidetzeko.

Gidaria Gidarien eta Arau Hausleen Erregistroan azaltzen ez bada, titularrak Espainian gidatzea gaitzen dion administrazio baimenaren kopia izan beharko du eta administrazioari erakutsi beharko dio eskatzen zaionean. Titularra gidaririk gabeko ibilgailuak alokatzeko enpresa bat izanez gero, administrazio baimenaren kopiaren ordez errentamendu kontratuaren kopia erakutsi ahal izango da.

b) Gidatzeko baimen edo lizentzia egokirik inoiz izan ez duen batek ibilgailua gidatzea saihestea.

2. Titularrak Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko Ibilgailuen Erregistroan ibilgailuaren ohiko gidaria jakinarazi ahal izango du Barne Ministerioaren Aginduz zehaztutako baldintzetan eta I. eranskineko 1. bis artikuluan ezarritakoaren arabera (martxoaren 2ko 339/1990 LED): Ohiko gidaria. Ordenantza honetan aurreikusitako ondorio berezietarako, Gidarien eta Arau Hausleen Erregistroan izena emanda egon eta gidatzeko baimen edo lizentzia egokia izanik, ibilgailu baten titularrak izendatutako pertsona da, haren baimenarekin eta 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, normalean edo sarriagotan ibilgailua gidatzen duena delako. Hala denean titularra aurreko betebeharretatik salbuetsita geratuko da eta ohiko gidariari besterenduko zaizkio.

3. 1. atalean ezarritako betebeharrak eta aurreko atalean azaldutako jakinarazpena ibilgailuaren epe luzeko errentariari egokituko zaizkio Ibilgailuen Erregistroan errentaria nor den jasota egonez gero.

4. Epe luzeko errentan hartutako ibilgailuen titularrek Ibilgailuen Erregistroari errentaria nor den jakinarazi beharko diote kasuan kasuko Ministerioaren Aginduaren bidez zehazten diren baldintzetan.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

5

14. artikulua Arau orokorra denez eta bereziki bihurguneetan eta ikuspen urriko sestra-aldaketetan,

ibilgailuek eskuinaldetik zirkulatuko dute, galtzadaren ertzera ahal den hurrena, ordenantza hau aplikagarri den bide guztietan, alboko tartea gordeta bata bestearekin segurtasunez gurutzatzeko beste.

15. artikulua Hirigunean motordun ibilgailuak zirkulatzeko baimendutako abiadura handiena eta txikiena

kasu bakoitzean seinaleen bidez adieraziko da. Seinale berezirik ezean oro har ezarrita dagoen abiadura handiena beteko da, 40 km orduko hirigunean. Agindu hori bete ezean I. eranskineko taularekin bat etorriz zigortuko da.

16. artikulua Ordenantza honek barne hartzen dituen bide guztietan, ibilgailuek abiadura gutxitu egingo

dute inguruabarren hala eskatzen dutenean, batez ere, oinezkoen kopurua handi samarra dagoen bideetan eta ikastegiak kokatuta daudenetan oinezkoen ibilerara egokitu beharko dute abiadura; behar izanez gero gelditu egingo dira eta behar den arretaz ibili.

Agindu hori haustea arau-hauste larritzat joko da.

17. artikulua Ibilgailuek ezingo dute zaratarik atera hots-seinaleak modu desegokian erabiliz edo bat-

batean azeleratuz, ez eta ibilgailuaren egitura edo elementu mekanikoak aldatuak edo narriatuak dituztela ere. Ez da baimenduko obretatik datozen ibilgailuen zirkulazioa, gurpiletan edo/eta zamatik basa edo hauts ugari botatzen badute.

18. artikulua Ibilgailuek ezin izango dute zirkulatu ihes-hodia aldatua edo narriatua dutela,

homologatutako sonometroaz ke-hodiaren zulotik 10 metrora eta aurrez aurre egindako neurria 80 dezibeliotik gorakoa denetan.

19. artikulua Motozikletek eta motorrek ezingo dute zirkulatu, inondik inora, espaloietan, nasetan edo

pasealekuetan zehar, ordenantza honek oinezkoen esparruetarako agindutakoa baztertu gabe; zerbitzuan dauden udaltzainenak salbuetsita daude, horretarako baimena izango dute.

20. artikulua Bizikleten eta ziklomotorren gidariek, gainontzeko ibilgailuen gidariek bezalaxe, indarrean

dauden zirkulazio arauak eta seinaleak bete beharko dituzte, oso-osorik bete ere eta agintaritzako agenteek egindako oharrei kasu eginez.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

6

21. artikulua Txirrindulariak galtzadatik doazenean, eskuinaldera ahalik eta gehien hurbilduz joango dira

Motordun edozein ibilgailuk txirrindulari bat edo hauen talde bat aurreratu behar duenean, txirrindularien osotasun fisikoa arriskuan jarri gabe edo martxa modu ezegokian oztopatu gabe egin beharko du.

Artikulu hau urratzea arau-hauste larritzat joko da eta 4 puntu kentzea eragingo du.

22. artikulua Txirrindulariek zein motoristek taldean doazenean ilaran zirkulatu behar dute, elkarrengandik

segurtasun-tartea mantenduz eta ez dira elkarren arteko abiadura ez trebetasun lehian arituko. Dena dela, debekatuta dago bata bestearen parean zirkulatzea. Hala ere, txirrindulariak biko ilaratan ibili ahal izango dira, ikuspen murriztua dagoenean eta trafikoa eragozten dutenean izan ezik, eta beti bidearen eskuinaldetik albait hurbilen.

23. artikulua Debekatuta dago bizikletetan zein ziklomotorretan bidaiariak eta animaliak garraiatzea, bi

plazarako homologazioa izan ezean, bai eta gidariaren eta ibilgailuaren managailuaren artean bidaiaririk jartzea ere. Era berean, debekatuta dago ikuspena murriztu, makina maneiatzea oztopatu edo oreka galtzea eragin dezakeen zamarik garraiatzea eta telefonia mugikorra eskuekin erabiltzea. Halaber, debekatuta dago ibilgailuetan pertsonentzako erabiltzen diren eta horretara egokituta daudenak ez diren tokietan pertsonak garraiatzea edo zama garraiatzeko erabiltzen den tokian pertsonak garraiatzea, salgaiak garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuetan.

24. artikulua Eskuko orgatxoak eta aulki gurpildunak oinezkoen esparruetatik ibil daitezke baldin eta

horien neurriek oinezkoei trabarik egiten ez badiete. Handiak badira galtzadatik ibiliko dira, eskuineko ertzera ahalik eta gehien hurreratuz eta gainontzeko ibilgailuetatik ikusteko moduan.

25. artikulua 1. Bizikletek eurentzat bereziki gordetako erreietatik (bidegorrietatik) zirkulatuko dute,

gehienbat; udaleko zerbitzu teknikoei dagokie bidegorriak markatzea eta seinaleztatzea.

2. Bizikleten erabiltzaileek elementu eta jantzi islatzaileak ez erabili beharko dituzte, martxoaren 2ko339/1990 Legean ezarritakoarekin bat etorriz. Agindu hori urratzea arau-hauste arintzat joko da.

II ATALA ZIKLOMOTORRAK

26. artikulua Ziklomotor deituko ditugu ondoren zehaztuko diren ibilgailuak: a. Bi gurpil eta 50 cm3tik beherako zilindradako barne-errekuntzako motorra izanda, gehienez

50 km/h abiadura duen ibilgailua.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

7

b. Hiru gurpil eta 50 cm3tik beherako zilindradako barne-errekuntzako motorra izanda, gehienez 50 km/h abiadura duen ibilgailua.

c. Lau gurpileko ibilgailuak, hutsik daudenean 350 kg baino gutxiagoko masa dutenak, baterien masa kenduta ibilgailu elektrikoen kasuan; abiadura 45 km/h baino gutxiagoko eta 50 cm3tik beherako zilindradako eztandako motorra izanda; eta 4 KW-tik beherako indarra duten gainontzeko motorrak

27. artikulua Jabearen, erosketa egiteko aukera duen errentariaren edo epe luzerako errentariaren legezko

helbideari dagokion Trafiko Buruzagitzan egingo da ziklomotorren matrikulazioa eta bertan emango da gidabaimena. Eskabidea eredu ofizialean egingo da eta trafiko buruzagitzari igorriko zaio. Eskabidearekin batera, Ibilgailuen Araudi Orokorraren XIII. eranskinak dakartzan agiriak aurkeztuko dira (urriaren 23ko 2822/1998 ED).

Gidatzeko baimena edo lizentzia berritu egin beharko da ibilgailuaren erregistroko titularra aldatzen den bakoitzean.

Halaber, Espainian matrikulaturiko ibilgailu baten jabe den eta ibilgailuaren titulartasuna beste bati eskualdatzen dion edozein pertsona naturalek edo juridikok horren berri eman beharko dio hamar eguneko epean legezko helbidea duen probintziako Trafiko Buruzagitzari edo ibilgailua matrikulatu den buruzagitzari, eskualdaketa egiten den egunetik kontatzen hasita. Horretarako, adierazpen bat egingo da, eta bertan agerraraziko dira eskualdatzailearen eta eroslearen identifikazioa eta helbidea, baita eskualdaketaren data eta titulua ere.

Baldin eta eskualdatzaileak ez badu jakinarazpena egiteko beharra betetzen, eskualdaturiko ibilgailuaren titulartzat hartuko da aurrerantzean ere harik eta ibilgailuaren titular gisa beste pertsona bat inskribatu arte, trafikoari motordun ibilgailuen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko legeriaren ondorio guztietarako, betiere zehapen-prozedura izapidetzeari kalterik egin barik

28. artikulua Gidatzeko baimena edo lizentzia hondatzen, galtzen edo lapurtzen bada, zirkulatzeko baimen

edo lizentzia bikoiztuak eman ahal izango dira, eta jatorrizkoaren datu berak agerraraziko dira bertan. Bikoiztua emateak berez ekarriko du jatorrizkoa balio barik uztea.

Gidatzeko baimenaren edo lizentziaren bikoiztua eskatzen bada hondatu, galdu edo lapurtu delako, eta azterketa teknikoko txartela edo ibilgailuaren ezaugarriei buruzko egiaztagiria galtzen edo lapurtzen bada, industriaren arloan eskumena duen organoak aztertu beharko du ibilgailua. Agiri hori gidatzeko baimenaren edo lizentziaren bikoiztua emateko oinarria izango da, salbu eta ibilgailuari aldizkako azterketak egin zaizkiola egiaztatzen bada; hala denean, ez da agiria aurkeztu beharrik izango.

Baldin eta gidatzeko baimenaren edo lizentziaren bikoiztua eman zaion ibilgailuaren titularrak originala aurkitzen badu, itzuli egin beharko du Trafiko Buruzagitzan artxibatzeko.

Gidatzeko baimenaren edo lizentziaren izen-deiturak edo helbidea aldatzen badira eta horrek ez badakar ibilgailuaren erregistroko titularra aldatzea, horren berri eman beharko zaio gidabaimena eman duen Trafiko Buruzagitzari edo titularraren helbide berria dagoen probintziako buruzagitzari, aldaketa gertatzen den egunetik hamabost eguneko epearen barruan. Azken buruzagitza horrek helbidearen aldaketaren berri eman beharko die udalei.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

8

Halaber, gidatzeko baimena edo lizentzia berritu beharko da destinoa aldatzen denean, baita agiri horretan agertzen den ezaugarrietako bat edo hainbat aldatzen denean ere.

Gidatzeko baimenaren edo lizentziaren bikoiztua eta berriztapenak egiteko eskabideekin batera, Ibilgailuen Araudi Orokorreko XIII. eranskinak dakarren dokumentazioa aurkeztu behar da (urriaren 23ko 2822 ED).

29. artikulua Ezin izango dute zirkulatu hodi burrunbaritik gasak kanporatu edo gainerako gidariei

ikuspena zailagotu diezaioketen kea botatzen duten ibilgailurik. Ibilgailu ziklomotor batek, ustez, legez onartutako zarata edo gas-isurketako mugak gainditzen dituela edo duen abiadura, potentzia eta abar direla-eta jatorrizko ezaugarri teknikoak aldatuak izan ditzakeela sumatzen denetan, Udaltzaingoak errekerimendu-orria eskuratuko dio gidariari atzemandako gora-behera horiek zehaztuz eta, ibilgailua ikuskatu ahal izateko, 10 eguneko epean Udal Zerbitzu Teknikoen aurrean aurkezteko eskatuz.

Emandako epe horretan aurkeztu ezean, beste eskabide bat luzatuko zaio beste hamar eguneko epean aurkezten ez bada zigorra jasoko duela jakinaraziz. Hala eta guztiz ere aurkeztuko ez balitz, administrazioak zigor espedientea bideratzeko proposamena egin eta ibilgailua ibilgetzeko agindua emango luke.

Ibilgailua ikuskatu eta zarata eta gasei buruzko araudia hautsi egiten duela egiaztatuz gero, 10 eguneko epea emango zaio akats horiek konponduta berriro aurkezteko. Aurkeztuko ez balitz akats tekniko horiek administrazioaren zigor espedientea bideratzea eragingo lukete, eta ibilgailua ibilgetuta geratuko litzateke. Era berean, Zirkulazio Erregelamendu Orokorrak 7. artikuluan aurreikusitako akats teknikoak direnean, udalak ibilgailua prezintatzeko baimena eskatuko dio Trafikoko Lurralde Buruzagitzari.

Ibilgailuaren jatorrizko ezaugarri teknikoak aldatu egin dituztela atzemanez gero, Trafikoko Lurralde Buruzagitzari jakinaraziko zaio, egoki diren ondorioak izan ditzan.

30. artikulua Matrikulako bi plaka eraman behar dituzte ibilgailu guztiek identifikazioa egiteko,

motozikletek eta ziklomotorrek izan ezik. Plaka lauak eta angeluzuzenak izango dira, eta bata aurreko aldean jarriko da eta bestea atzeko partean. Motozikletek eta ziklomotorrek plaka bakarra eramango dute atzeko aldean, bertikalean edo ia bertikalean jarrita, ibilgailuaren oinplano longitudinalean eta erdian eta atzeko lohi-babesen gainetik sidekarrik ez duten motozikleten kasuan, eta bi gurpilen artean eta ahalik eta tokirik altuenean sidekarra duten motozikletetan.

Amorebieta-Etxano udalerriko bideetatik matrikula barik dabilen ziklomotor ororen kontrako salaketa jarriko da eta isun arina ezarriko da, urriaren 23ko 2822/1998 ED) Ibilgailuen Araudi Orokorreko 28. artikuluan eta honako ordenantza honetan ezarritakoa dela bide. Halaber, ziklomotorra ibilgetzea ebatziko da harik eta akatsa konpondu arte.

31. artikulua 1. Behar bezalako argiak eraman behar dituzte ziklomotorrek udalerrian ibili ahal izateko:

argi zuriak (aurrekoak) eta argi gorriak (atzekoak); indartsuak izan behar dute eta ondo erregulatuta eta garbi egon behar dute betiere.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

9

Honako hauek izan behar dituzte ziklomotor guztiek:

1) Argi laburra.

2) Atzeko posizioko argia.

3) Balazta-argia.

4) Triangeluarra ez den atzeko katadioptrikoa.

5) Pedaletako katadioptrikoak, pedalak daudenean eta erretraktilak ez direnean.

6) Triangeluarrak ez diren alboko katadioptrikoak.

2. Ziklomotorrek argiak piztuta ibili behar dute eguneko 24 orduetan.

32. artikulua Motorrek edo ziklomotorrek honako hauek debekatuta izango dituzte:

a) Ibilgailu batean pertsona bat baino gehiagorekin zirkulatzea batentzat bakarrik denean. b) 7 urte arteko adingabe bat ibilgailuan garraiatzea homologaziorik ez duen eserleku

osagarri batean. c) Gidari adingabe batek 7 urte arteko adingabe bat garraiatzea. d) Zirkulatzeko baimenean azaltzen diren bidaiarien kopuruak baino gehiagok zirkulatzea. e) 12 urtetik beherako adingabe bat bidaiari bezala eramatea motorrean edo ziklomotorrean. f) 12 urte baino gehiagoko bidaiaria eramatea motor edo ziklomotor batean, ez hankalatraba

ezta alboetan oinak eutsita ere. g) Bidaiaria gidatzen duen pertsonaren eta motorraren edo ziklomotorraren norabiderako

eskulekuaren arteko tokian. h) Baimendutako adin nagusiko gidariak 7 urte eta 12 urte arteko bidaiari bat eramatea

motorrean edo ziklomotorrean homologatutako kaskorik gabe. i) Baimendutako adin nagusiko gidariak 7 urte eta 12 urte arteko bidaiaria eramatea motor

edo ziklomotor batean, ez hankalatraba ezta alboetan oinak eutsita ere. j) Baimendutako adin nagusiko gidariak 7 urte eta 12 urte arteko bidaiari bat eramatea

motorrean edo ziklomotorrean gidariaren atzeko eserleku egokia erabili gabe. k) Hutsik daudenean duten masa % 50 baino gehiagoan gainditzen duen atoia edo erdi-atoia

daramaten motorrak, hiru gurpileko ibilgailuak, ziklomotorrak, zikloak edo bizikletak. l) Gauez edo ikuspena murrizten duten baldintzetan atoia edo erdi-atoia daramaten

motorrak, hiru gurpileko ibilgailuak, ziklomotorrak, zikloak edo bizikletak. m) Baimendutakoa baino abiadura handiagoan (ibilgailu horietarako abiadura generikoa ken

% 10) atoia edo erdi-atoia daramaten motorrak, hiru gurpileko ibilgailuak, ziklomotorrak, zikloak edo bizikletak. *Ikus abiaduraren baremoa.

n) Motorrek, hiru gurpileko ibilgailuek, ziklomotorrek, zikloek edo bizikletek atoian eraman dezaketen ibilgailuan pertsonak garraiatzea.

E, h, i, j eta m epigrafeetan aipatutako arau-hausteak larritzat joko dira.

33. artikulua

Sidekarra duten motozikletetako, hiru eta lau gurpileko ibilgailuetako eta ziklomotorretako bidaiariek eta gidariek behar bezala erabili beharko dituzte indarreko legeriaren arabera homologaturiko edo egiaztaturiko babes-kaskoak herri barruko nahiz herriz kanpoko bideetan

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

10

doazenean Soilik kasu batean ez dira horiek guztiak erabili behar izango: aipaturiko ibilgailuek autobabeserako egiturak eta segurtasun-uhalak dituztenean eta hala agerrarazi bada azterketa teknikoko txartelean edo ziklomotorraren ezaugarriei buruzko egiaztagirian. Hala eta guztiz ere, segurtasun-uhala erabili beharko da herri barruko nahiz herriarteko bideetan doazenean.

34. artikulua

Debekatuta dago ordenantza honen xede diren bide publikoetatik motor txikiekin zirkulatzea, izen komertziala edozein dela ere. Artikulu honetan ezarritakoa ez betetzea arau-hauste larritzat joko da.

III ATALA

OINEZKOAK 35. artikulua

Oinezkoek berentzat bereiziak dauzkaten espaloietan, pasealeku eta nasetan zehar zirkulatu behar dute. Galtzadatik ere zirkulatu ahal izango dute, kontuz eta beharrezko neurriak hartuta, hurrengo kasuetan:

1. Tamaina handiko gauzak eramatekotan, espaloietatik ibilita beste oinezkoei oztopo eragin ahal badie.

2. Oinezkoen taldeak baimendutako manifestazioan, edo segizioan joatekotan. 3. Gurpil-aulkietan doazen elbarriak. 4. Espaloirik edo oinezkoak zirkulatzeko erreserbatutako lekurik ez izatekotan,

galtzadaren erditik ahalik eta urrunen ibilita.

36. artikulua Galtzada zeharkatu behar dutenean ahalik eta bizkorren egingo dute, ondorengo hauek

kontuan hartuta:

1. Semaforoz erregulatutako pasaguneetan zehar, haientzat den argizko seinaleak bidea ematen dienean baino ez.

2. Udaltzainek kontrolatutako pasaguneetan haien oharrei kasu eginez eta zeharkatzeko baimena eman arte galtzada barrura sartu gabe.

3. 50 metroko inguru batean oinezkoentzat seinaleztatutako pasagunerik ez badago, oinezkoek kale kantoietatik gurutzatuko dute galtzada alde batetik bestera, bidearen ardatz gainean norabide perpendikularrean. Horrela egitekotan, galtzada zeharkatzen hasi aurretik begiratu egin beharko dute ea ibilgailurik datorren haien zirkulazioari enbarazurik ez sorrarazteko, eta etortzekotan, pasatzen utziko zaie eta, behar balitz, bidean bertan gelditu, nahiz eta galtzada zeharkatzen ari.

4. Ez galtzadetan ez espaloietan ezin da patinak, monopatinak edo antzeko tramankuluak erabiliz zirkulatu. Udalak horretarako seinaleztatutako lekuetan baino ezingo da ibili. Eskutan eramango dira batetik bestera, zoru gainean behin ere errodatu barik.

IV ATALA

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

11

ANIMALIAK

37. artikulua Ordenantza honek hartzen dituen bideetan debekatuta dago gurtabererik zein abere zamaririk

ibiltzea baita abelburuak ere, taldean zein artaldean joanda ere. Debekatuta dago, baita, animaliek tiratutako ibilgailurik zirkulatzea ere. Udal-agintaritzak baimena eman ahal izango du abereak zenbait lekutan mugitzeko, beste erabiltzaileentzat arriskurik ekarri gabe eta baita abereak parte hartzen duten zenbait ekintza eta ospakizun egiteko ere.

38. artikulua Txakurren bat ikusten bada bide publikoan solte dabilela eta haren zaintzaileari bertan ez

dagoelako ezin bazaio txakurra lotua eraman beharra daukala jakinarazi, bide publikoetatik animaliak erretiratzeko ardura duen udal-sailari edo udalak hitzartuta duen enpresari deia egingo zaio txakurra bide publikotik erretiratzeko eta gordailura eramateko, txakurrak iduneko identifikatzailea izan zein ez izan. Zerbitzu horren kostua animaliaren jabea dela erakusten duen pertsonari egotziko zaio. Egintza horri loturiko zigorra Amorebieta-Etxanoko Udalaren animaliak edukitzeari buruzko Ordenantzan ezarritakoaren arabera emango da.

V. ATALA OINEZKOENTZAKO AREAK

39. artikulua

Oinezkoentzako zonaldeak dira herri-erabilmeneko honako kale, herri barruko bide edo bide pribatuak: Udal administrazioak, guztiz edo zati batean, ibilgailu guztiak edo batzuk zirkulatzeko edo aparkatzeko debekua ezarria dutenak.

40. artikulua Oinezkoen zonaldeak behar bezala seinaleztaturik egon behar dute sarrera edo irteeretan,

ibilgailuak eraginpeko zonalde barrutik zehar sartu eta zirkulatzea galarazten dituzten elementu mugikorren erabilera baztertu barik; diseinu, egitura, apaindura edo zoladuragatik zer-nolakoa den begi bistakoa denean izan ezik.

41. artikulua Bai oinezkoentzako zonaldeetan, bai espaloi gabeko galtzadetan eta oinezko ugari biltzeko

joera handia dagoen lekuetan, ibilgailuak sartzea baimenduta dagoenean, ibilgailuek abiadura murriztu egin beharko dute oinezkoen ibilerari egokituz eta premiazkoa balitz, gelditu ere egingo dira beharrezko den arreta jarrita inor azpian ez harrapatzeko. Oinezkoen zonaldeetan ibilgailuek ezingo dute 10 km/h abiadura gainditu.

42. artikulua Oinezkoen zonaldeetan zirkulatzea eta aparkatzea debekatua dago:

1. Zonaldeak berak bere mugapean hartutako bide guztietan edo haietako batzuetan.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

12

2. Debekua behin betiko denean edo asteko zenbait egunei dagokienean. 3. Etengabe edo ordu batzuetan bakarrik, aurretik seinaleztatu eta erregulatuta.

43. artikulua Esandako zonaldeetan ez zaio inolako mugarik jarriko ondoren adieraziko diren ibilgailuak

zirkulatzeari eta aparkatzeari:

1. Poliziarenak, anbulantziak eta estualdi medikokoak, suhiltzaileenak, salbamendukoak eta zerbitzu publikoak egiteko baimendutakoak.

2. Gaixoak edo pertsona ezinduak garraiatzen dituztenak. 3. Bertan baimendutako aparkaleku publikora edo pribatura joan edo etorri egiten

direnak. 4. Horretarako baimendutako leku-orduetan zama-lanak egiten dituztenak bai eta

bolumen edo pisu handiko ekipaia edota paketeak inguruko etxeetara zein hoteletara ekarri edo eraman egiten dituztenak, aurrez udaltzainek eskatuta.

5. Berariaz baimendutakoak, bertakoak izateagatik, merkataritza dela-eta, edo antzeko beste zerbaitengatik.

IV. ATALA OZTOPOAK BIDE PUBLIKOAN

44. artikulua Ordenantza honek barne hartzen dituen bideetako erabiltzaile guztiek besteei arriskua edo

kaltea saiheste aldera bidetik edozein oztopo kentzeko edo seinaleztatzeko eginbeharra dute.

45. artikulua

Bide publikoetan edukiontziak, mahaiak, kioskoak, saltokiak zein beste edozein oztopo jartzekotan, interesatuek aurrez udal-baimena eskuratu behar dute eta babesa dela, seinaleak direla zein argitasuna dela-eta ematen zaizkien ohar guztiei kasu egin behar diete, gainontzeko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.

46. artikulua Udal agintaritzak bere kabuz diharduela oztopoak kenduko ditu bide publikotik, gastuak

interesatuen kontura izanik, hurrengo kasuetakoren bat gertatuz gero:

1. Funtzionario arduradunak eskatuta, baimena ez erakustea. 2. Baimenean ezarritako baldintzak ez betetzea. 3. Baimena emateko ziren arrazoiak desagertu izana. 4. Baimenak zuen iraupen-aldia amaitu izana.

47. artikulua Udal agintaritzak oztopoak kenduko ditu, baita, baina udalaren kontura, segurtasunagatik,

higieneagatik edo osasun arrazoiengatik horren premia dagoenetan, bidezko izanda eta arrazoiak

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

13

daudelarik. Era beran, oztopoak kenduko ditu obrak egikaritzeko, ikuskariak gauzatzeko, baimendutako segizioak bideratzeko eta antzeko beste egoera batzuetan.

48. artikulua Galtzadan egonez gero, aparkamendua erreserbatzeko direla ulertuko dira edukiontziak,

mahaiak, saltokiak, kioskoak eta antzeko hiriko elementuak jartzeko gordetako lekuak. Aparkamendua erreserbatzeagatiko tasa Amorebieta-Etxanoko Udaleko 24. zenbakiko ordenantza fiskal egokian ezarritakoa izango da.

VII. ATALA SEINALEAK

49. artikulua Ezin da inolako zirkulazio seinalerik jarri aurretik udal baimenik izan barik. Debekatuta dago

bideko trafiko-seinaleak hondatzea, kentzea edo aldatzea, finkoa zein egoeraren araberakoa izan.

50. artikulua Seinaleen interpretazioa errazteko, azpian jarriko den panel osagarri batean inskripzioa erants

daiteke. Debekatuta dago hor publizitatea jartzea.

51. artikulua Seinaleari eusteko mastari lotutako panel osagarrian doazen inskripzioak euskaraz eta

gaztelaniaz idatzi ahal izango dira.

52. artikulua Udal-agintaritzak interes publikokoak deritzenetan, soilik, emango du informazio-seinaleak

jartzeko baimena.

53. artikulua Debekatuta dago arbolarik, landarerik, markesinarik, instalaziorik ez publizitaterik jartzea

semaforoen zein trafiko seinale bertikalen ondoan ez gainean, bidearen erabiltzaileei behar bezalako ikuspena ez eragozteko nahiz atentzioa ez galarazteko.

54. artikulua Izan beharreko baimenik ez duten nahiz indarreko arauak betetzen ez dituzten seinaleak

udalak berehala erretiratuko ditu ofizioz diharduela; egiteko horretatik sortutako gastuak seinalea jarri duenaren edo haren onuradunen kontura izango dira.

IV. KAPITULUA I. ATALA

LANAK - ARAU OROKORRAK

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

14

55. artikulua

Ordenantza honek hartzen dituen bideetako zirkulazioan eragina izan dezaketen lanak edo obrak egiten dituzten kontratistek zein partikularrek premiazko seinaleak eta zutolak jarri beharko dituzte lanak egikaritzen ari diren bitartean, ordenantzan bertan Seinaleak deritzan atalean azalduko diren arauekin bat datozela.

56. artikulua Bide publikoan lanak egin behar dituztenek, beharrezko udal baimena hartarako jasota, Udal

Bulego teknikora agiria ekarriko dute obretan jarri beharreko seinaleen ezaugarriak eta nondik norakoak azalduz, Udaltzaingoak horri onespena ematea aginduzkoa baita, lanak hasi aurretik.

57. artikulua Obrak leku finkotan egiten ez badira, bidean bertan luzetara baino, obren zuzendariak hasiera

bateko proiektuari egoki deritzen aldaketak eta gehitzeak erantsi ahal dizkio, arlo bakoitzari dagozkionak; Udaltzaingoari berehala eman beharko lioke aldaera horien berri ikuska ditzan.

58. artikulua Ezin izango zaio hasierarik eman inongo obrari, udal ordenantza honek arautzen dituen

bideetan libre zirkulatzeari eragin ahal izango dionik, aldez aurretik beharrezko seinaleak eta balizak jarri izan ez badira, eta behar balira, babesgarriak.

59. artikulua Seinale, baliza eta babesgarri horiek jarri dituenak berak aldatu zein kendu beharko ditu

jartzeko arrazoiak aldatu edo desagertu egingo diren une berean, beharrezko ez diren unea edozein izanda ere, bereziki gauak eta jaiegunak.

60. artikulua Obretako seinaleak, balizajeak zein babesgarriak eskuratu, jarri, zaindu eta kendu obrak

egikaritzeko dituen kontratistak, partikularrak edo erakundeak egingo ditu bere kontu. Amorebieta-Etxanoko udaltzainek seinaleak jarri behar izanez gero, seinalerik ez dagoelako zein ezegokiak edo akastunak direlako eta obran bi ordu baino gehiagoz jarrita egon behar delako, eraikuntzako enpresak seinaleak mantendu egingo ditu astebeteko epean erabilitakoen kopuru eta mota bereko seinale berri batzuk itzuliz.

61. artikulua Behin obrak amaituta eta gauzatutzat eman aurretik, garbitu bat emango zaio guztiari

material soberakinak eta hondakinak, erremintak, zaborrak, obra osagarriak, instalazioak, biltegiak eta eraikinak bertatik erretiratuz, berme-aldia bete arte kontserbatu beharrekoak ez direnak hain zuzen ere. Garbiketa hori bidearen jabari, zortasun eta afektazio eremuetaraino zabalduko da, hala nola behin-behinean okupatutako lursailetara ere. Bai batzuk eta bai besteak obrak egiten hasi aurretik zeuden bezala edo ingurukoak artean dauden bezalatsu geratu beharko dute.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

15

62. artikulua Indarrean dagoen Zirkulazio Erregelamendu Orokorrak erakusten dituen seinaleak baino ezin

izango dira erabili (azaroaren 21eko 1428/2003 ED). Galtzadatik kanpora jarrita dauden seinaleak, irakurgaia daukatenak, ZEO horrek agindutakoez bestelakoak izan daitezke, kokalekuaren benetako egoerari egokitzearren.

63. artikulua Jarriko den seinale kopurua gutxiena izango da, kondizio normaletan, gidari zentzudunak beharrezko dituen neurriak har ditzan edo beharrezko maniobrak erosotasunez egin ditzan, gidariari begien bistako mezuak dituzten seinaleekin atentzioa galarazi gabe, baina irizpide argia gauzatzeko adinakoa. Egokiagoa da, orokorrean, trafikoa arautzeko seinale osagarriak jartzea eta horrela informazioa zabaltzea arrisku seinale bera errepikatzea baino.

64. artikulua Seinale edo balizen arteko tartea arau orokorretik kanpo dago, eta segituko den irizpidea

izango da seinaleek, kasuan kasu, adierazitako eta egin beharreko maniobrak pixkanaka interpretatu ahal izatea.

II ATALA SEINALEZTAPENEKO ELEMENTUAK

65. artikulua Behintzat galtzadaren zati bat okupatu behar duten lanak seinaleztatzekotan, gutxienez, hurrengo

elementuak erabiliko dira:

a) Arrisku-seinalea: «Lanak» (P-18). b) Hesia, erabilgarri ez den errepide zatia aurrez aurre mugatuko duena. c) Argi-seinaleak, argi horiko balizak hain zuzen; eguzkia sartu eta sortu bitartean piztuta egon

beharko dira, eta lanen gunearen hasiera eta amaiera mugatu beharko dute.

66. artikulua «Lanak» seinale-plakatik hesira 10 metro gutxienez eta 25 metro gehienez egongo da, beti

ere bideguneko ikuspenaren eta trafikoaren benetako abiaduraren arabera eta aintzat harturik zenbat seinale osagarri jarri behar den seinalearen eta hesiaren artean.

67. artikulua Lanen hasierako lekua elkargune ondoan izango bada, seinaleztapeneko tartea galtzadaren

egoerari moldatuko zaio, harantz doazenek bertan obrak direla eta informazio argia izan dezaten.

68. artikulua Gutxieneko seinaleztapena argitu, osatu edo areagotu nahi izatekotan hurrengo elementu hauek

erantsi daitezke, egoeraren arabera:

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

16

a) Abiaduraren mugapen mailakatua, 30naka km/h gehienez, errepide horretarako xedatutakotik guztiz gelditzeraino, behar balitz (R-301).

b) Mugapenaren lehenengo seinalea «Lanak» adierazten dituen arrisku-seinalearen aurretik jarri daiteke.

c) Zirkulazioak mugatutako eremuan daukan araubidearen oharra (P-25, R-6, R-5, R-305). d) Izan daitezkeen desbideraketak direla eta ibilgailuen norabidea (R-400c). e) Okupatutako eremuaren luzetarako mugapena.

69. artikulua Abiaduraren muga ez da bidearen egoerek eskatutakoa baino handiagoa izango, segurtasun-

baldintza normaletan.

70. artikulua Okupatutako norabide bakarreko bidegune txandakatuak ikuspen eskasa daukanean edo

trafikoaren dentsitate handiko bideetan badago, nahiz eta dentsitate hori behin behinekoa den, langileek erregulatuko dute trafikoa, aldian eta lekuan bertan ikusteko moduko esku-seinaleak erabilita, edo bestela, enpresak ezarritako semaforo alternatiboek.

71. artikulua Bideko errei bat okupatuta dagoenean, norabide berean behintzat beste errei bi daudela, R-

400 plaka jarriko da 45 graduko angelu batean desbideratzea seinaleztatzeko.

72. artikulua Bidearen aldeetako arriskuak edo oztopoak mugatu beharra badago, konoak, konozutoinak,

hesiak edo seinaleztapen zinta txandakatuak erabiliko dira; debekatua dago, bada, obretako gaiak erabiltzea hau da, zintarriak, hondar-metak, bidoiak eta beste.

73. artikulua Seinale guztiek gauaz ikusten errazak eta argiak izan behar dute, distiratsuak, beraz. Hesiek muturretan argi gorriak edukiko dituzte, martxa-norabidearen arabera jarriak. Galtzadaren erdian egotekotan, zirkulazio-norabide bikoitzarekin gainera, argi horiak edukiko dituzte muturretan.

74. artikulua 1. Debekatuta dago bideko trafiko-seinaleak hondatzea, kentzea edo aldatzea, finkoa zein

egoeraren araberakoa izan. 2. Halaber, enpresa eraikitzaileak edo udaltzainek bidea mugatzeko edo seinaleztatzeko

jarritako balizaje-elementuak aldatu, kendu edo manipulatzen dituena zigortu egingo da.

Artikulu honetan ezarritakoa haustea larritzat joko da.

V. KAPITULUA GELDIALDIAK ETA APARKALDIAK

I. ATALA

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

17

GELDIALDIAREN ARAUBIDEA

75. artikulua Geldialdi izaera izango du bi minutu baino gehiago irauten ez duen ibilgailu baten

ibilgetzeak, gidariak bertatik alde egin barik; pertsonak hartzeko edo uzteko, zama-lanak egiteko zein beste edozein egintza dela-eta egindakoa denean. Ez da geldialditzat hartuko zirkulazioaren beharrengatik egiten den ustekabeko edo une bateko geldialdia.

76. artikulua Geldialdietan gidariak ezin dezake ibilgailutik alde egin eta inoiz inon egingo balu, begien

bistan eduki beharko du eta bertatik kentzeko eskatu diotelako edo zirkulazioen beharrengatik kendu behar izanez gero, berehala bertatik alde egiteko moduan izango da.

77. artikulua 1. Espaloi gabeko kaleetan gelditzekotan, metro bateko tartea utziko da ibilgailua eta

gertueneko fatxadaren artean, bestelako seinalerik ez denean.

2. Zirkulazioaren bi noranzkodun kaleetan geldialdia galtzadan bertan egitekotan, martxaren noranzkoaren arabera beraren eskuineko ertzetik albait hurbilen utziko da ibilgailua.

3. Zirkulazioaren noranzko bakarreko kaleetan geldialdia galtzadaren albo bietan egin ahal izango da, betiere espaloitik albait hurren jartzen bada eta trafikoa oztopatzen ez badu.

78. artikulua Debekatuta dago galtzadaren erdian gelditzea edo aparkatzea. Beharrezkoa denean, geldialdia

ez da 2 minutu baino gehiagokoa izango eta gidaria ibilgailu barruan egongo da.

79. artikulua Ez da geraldirik egingo geratu nahi den lekuaren ondoan, 40 metroko inguralde batean,

hartarako prestatu eta seinaleztatua den eremuren bat dagoenean. Estualdiak edo ezinbesteak behartuta bigarren ilaran gelditu behar izanez gero, zirkulazioari enbarazu egin gabe eta gidaria ibilgailu barruan egonda egingo da.

80. artikulua Autotaxiak behar den moduan eta hartarako erreserbatutako lekuetan aparkatuko dira. Leku

horiek Amorebieta-Etxanoko udalak berak xedatuko ditu zerbitzua gauzatzeko emandako lizentzietan. Gainerakoan, ordenantza honetako geldialdiari buruzko araubidea aplikatuko da.

81. artikulua Autobusak, bai herri barrukoak edo herriartekoak, eta bai zerbitzu diskrezionalekoak, ezingo

dira gelditu udal agintaritzak berariaz seinaleztatu edo xedatutako geralekuetan baizik, bidaiariak hartzeko eta uzteko.

Udal agintaritzak berak errekerituko du eskola-umeen garraio-zerbitzua kontratatua duten ikastetxeetako zuzendaritzetatik proposatutako ibilbideen berri bidal diezaioten eta ibilbideak

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

18

ikuskatu eta onartu ondoren, udal agintaritzak finkatuko ditu ibilbide bakoitzerako egokiak iritzitako geralekuak; ez da egongo, beraz, ikaslerik jasotzerik ezta uzterik ere, geraleku horietan baizik.

82. artikulua Udal esparruko irakaskuntzaren zerbitzuan diharduten gidari-eskoletako arduradunei ere udal

agintaritzak galdegin ahal die, ordu, egun eta eremu jakin batzuetara mugatzea.

83. artikulua 1. Ibilgailua gelditzen eta aparkatzen denean, ez du zirkulazioa eragotzi behar eta ez da

izango bidea erabiltzen dutenentzako arriskurik. Arreta berezia jarriko da ibilgailua non eta nola geratzen den eta gidaria ibilgailuaren barruan ez dagoela ibilgailua martxan jartzeko arriskurik ez izatea (Trafikoa, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioa eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onartzen duen martxoaren 2ko 339/1990 LEDeko 38. artikulua, 3. zk.).

Toki arriskutsuetan edo zirkulazioa larriki eragozten duten tokietan gelditzea edo aparkatzea da zirkulaziorako arriskua, edo eragozpena gertatzen denean, honako kasu hauetan:

1. Ibilgailutik galtzadaren beste aldeko bazterrera arteko tartea, edo galtzada zeharkatzea debekatzen duen luzetarako marrara arteko tartea hiru metrokoa baino txikiagoa denean; eta beste ibilgailuei pasatzen uzten ez zaienean.

2. Behar den moduan geldituta edo aparkatuta dagoen beste ibilgailuren bati zirkulazioan sartzea eragozten zaionean.

3. Eraikin batera sartu edo bertatik irteteko seinaleztatutako pasagunea erabiltzeko oztopoa bada, pertsona edo animalientzat edo ibilgailuetarako.

4. Ezindu fisikoentzako egokitutako pasaguneak erabiltzea eragozten denean. 5. Erdibitzaileetan, bereizgarrietan, irlatxoetan edo trafikoa bideratzeko bestelako elementuetan

gelditu edo aparkatzen denean. 6. Seinale bidez jiratzea baimenduta egonda, jiratzeko aukera eragozten denean. 7. Zama-lanetarako gunean aparkatzen denean, lan horiek egiteko dituzten orduetan. 8. Bigarren ilaran aparkatzen denean, gidariak ibilgailutik alde eginda. 9. Garraio publikorako seinaleztatutako geralekuan aparkatzen denean. 10. Larrialdi- eta segurtasun-zerbitzuetarako guneetan aparkatzen denean. 11. Lehentasunekotzat jotako eta berariaz seinaleztatutako bide publikoko gune debekatuetan

aparkatzen denean. 12. Galtzada erdian aparkatzen denean. 13. Aurreko ataletan ezarri ez bada ere ibilgailua gelditzean edo aparkatzean oinezkoen,

ibilgailuen edo animalien trafikoari eragozpen larria jartzen zaionean edo arriskua gertatzen denean.

Zirkulaziorako eragozpen larria dagoenean edo arriskua sortzen den tokian gelditzea edo

aparkatzea arau-hauste larria izango da, Trafikoa, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioa eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onartzen duen martxoaren 2ko 339/1990 LEDeko 65.4 d) artikuluan ezarri denarekin bat etorriz.

2. Kasu hauetan gelditzea debekatuta dago: 1. Ikuspen gutxiko bihurgune eta malda-gainaldeetan, horien inguruetan, tuneletan, lupeko

pasaguneetan eta «tunel» seinalea duten bideguneetan.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

19

2. Trenbide-pasaguneetan, txirrindulari eta oinezkoentzako pasaguneetan. 3. Zirkulaziorako edo erabiltzaile jakin batzuen zerbitzurako erreietan edo bideguneetan. 4. Elkarguneetan edo elkargune-inguruetan, beste ibilgailu batzuei biratzea zailtzen bazaie, edo

herriarteko bideetan ikuspen eza dela-eta arriskua sortzen bada. 5. Tranbien errailetan, edo haren zirkulazioa oztopa daitekeen inguru hurbilean. 6. Seinaleak ukitutako edo maniobrak egitera behartutako erabiltzaileentzako seinaleak ikustea

galarazten denean. 7. Autobide eta autobietan, aparkatzeko jarritako guneetan izan ezik. 8. Herriko garraio publikoa soil-soilik erabiltzeko diren erreietan eta bidegorrietan. 9. Herriko garraio publikoak soil-soilik aparkatzeko eta gelditzeko lekuetan. 10. Soilik ezinduentzat jarritako lekuetan eta oinezkoentzako pasabideetan. 11. Udaltzainek ezarritakoa ez bezalakoa den lekuan. 12. Zirkulatzeko erraian, horrekin trafikoaren garapena normala oztopatzen denean.

II ATALA

APARKALDIEN ARAUBIDEA

84. artikulua Aparkaldiaz hartzen da ibilgailu batek bi minututik gora geldituta ematen dituenean, betiere

zirkulazioaren aginduz edo arauzko beste edozein betebeharrengatik eragindakoa ez denean.

85. artikulua Ibilgailuak bata bestearen atzean jarrita daudenean, ilaran edo errenkadan aparkatuta daude.

86. artikulua Ibilgailuak bata bestearen alboan jarrita daudenean, aldiz, baterian daude aparkatuta.

87. artikulua Ibilgailuak errenkadan aparkatu beharko dira, bestelako seinalerik ez bada, zoruko marren

artean bide erretena estali gabe. Espaloirik gabeko kaleetan, berriz, 77. artikuluan agindutakoa bete beharko da.

88. artikulua Bestelako seinalerik ezean, zirkulazioaren bi norabideko bideetan, martxaren norabideari

jarraituz, galtzadaren eskuinaldean eta espaloitik albait hurbilen ilaran aparkatzea zilegi da. Zirkulazioaren norabide bakarreko bideetan modu berean aparkatzea dago, eta bidearen zabalera enbarazurik gabe aparkatzeko bestekoa bada, galtzadaren ezkerraldean ere aparka daiteke, bestela ez.

89. artikulua Ilaran zein baterian aparkatuta ere, ibilgailu batetik besterako bitartea pertsona bat normalean

pasatzeko bestekoa izango da.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

20

90. artikulua Edozelan ere, ibilgailua berez ez mugitzeko moduan aparkatuko du gidariak, horretarako

beharrezko diren neurriak hartuta.

a) Motorra itzali edo abiatzeko sistema deskonektatu beharko du.

b) Esku-frenoa eraginda utzi beharko du.

c) Ibilgailua maldan utziz gero martxa egokia jarrita utzi beharko du.

d) 3.500 Hg baino gehiagoko BGMko (Baimendutako Gehieneko Masako) ibilgailuek, autobusek edo ibilgailu-multzoek ezin izango dituzte altxagarriak jarri ezta aurreko gurpilak espaloian ere, malda edo aldapa denaren arabera.

e) 3.500 Kg baino gehiagoko BGMko ibilgailuek, autobusek edo ibilgailu-multzoek ezin izango dituzte erabili beren beregi ibilgailuak altxatzeko ez diren elementuak.

f) 3.500 Kg baino gehiagoko BGMko ibilgailuek, autobusek edo ibilgailu-multzoek berriz martxan jartzean altxagarriak kendu beharko ditu.

91. artikulua Herri barruko bideetan geldialdiak eta aparkaldiak Udal Ordenantza bidez arautuko dira,

trafikoaren eragozpenak ekiditeko beharrezko neurriak har daitezkeelarik, hala nola, aparkaldien iraupena mugatzekoak, bai eta beharrezko neurri zuzentzaileak hartzea ere, besteak beste, ibilgailua erretiratzea edo geldiaraztea denboraldi mugatuko aparkaleku-eremuetan aparkatzeko txartelik gabe dauden ibilgailuak zein aparkatzeko baimena gaindituta dutenak harik eta gidaria identifikatu arte.

92. artikulua 1. Toki arriskutsuetan edo zirkulazioa larriki eragozten duten tokietan gelditzea edo

aparkatzea da zirkulaziorako arriskua, hortaz, debekatuta dago honako kasu hauetan aparkatzea:

a) Ibilgailutik galtzadaren beste aldeko bazterrera arteko tartea, edo galtzada zeharkatzea debekatzen duen luzetarako marrara arteko tartea hiru metrokoa baino txikiagoa denean; eta beste ibilgailuei pasatzen uzten ez zaienean.

b) Behar den moduan geldituta edo aparkatuta dagoen beste ibilgailuren bati zirkulazioan sartzea eragozten zaionean.

c) Eraikin batera sartu edo bertatik irteteko seinaleztatutako pasagunea erabiltzeko oztopoa bada, pertsona edo animalientzat edo ibilgailuetarako.

d) Pertsona ezinduentzat beren beregi gordetako espazioen erabilera normala edo urritu fisikoentzat egokitutako pasaguneen erabilera normala eragozten duenean.

e) Erdibitzaileetan, bereizgarrietan, irlatxoetan edo trafikoa bideratzeko bestelako elementuetan gelditu edo aparkatzen denean.

f) Seinale bidez jiratzea baimenduta egonda, jiratzeko aukera eragozten denean. g) Zama-lanetarako gunean aparkatzen denean, lan horiek egiteko dituzten orduetan. h) Bigarren ilaran aparkatzen denean, gidariak ibilgailutik alde eginda. i) Garraio publikorako seinaleztatutako geralekuan aparkatzen denean. j) Larrialdi- eta segurtasun-zerbitzuetarako guneetan aparkatzen denean. k) Lehentasunekotzat jotako eta berariaz seinaleztatutako bide publikoko gune debekatuetan

aparkatzen denean. l) Galtzadako zirkulazio-erreiaren erdian aparkatzen denean.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

21

m) Aurreko ataletan ezarri ez bada ere ibilgailua gelditzean edo aparkatzean oinezkoen, ibilgailuen edo animalien trafikoari eragozpen larria jartzen zaionean edo arriskua gertatzen denean.

2. Halaber, debekatuta dago ibilgailua ondorengo kasuetan aparkatzea:

a) Ikuspen gutxiko bihurgune eta malda-gainaldeetan, horien inguruetan, tuneletan, lupeko pasaguneetan eta «tunel» seinalea duten bideguneetan.

b) Arauen edo seinaleen bidez debekaturiko lekuetan. c) Gelditzea debekatuta dagoen lekuetan. d) Udal-agintariek denbora mugatuko aparkaleku moduan gaitutako lekuetan, baimenduta

dagoela adierazten duen bereizgarririk izan ezean, edo bereizgarria izan arren udal-ordenantzan baimendutako gehieneko denboran baino denbora luzeagoan aparkatzen bada ibilgailua.

e) Bigarren ilaran edo lehen ilaran oztopo edo babes-elementuren bat dagoenean. f) Kontrako norabidean. g) Behar bezalako seinalea duten garraio publikoko geralekuetan. h) Behar bezalako seinalea duten zama-lanetarako aldeetan. i) Espaloietan, pasealekuetan eta oinezkoak pasatzeko diren gainerako guneetan. Hala ere,

udalerriek, udal-ordenantzaren bidez, bi gurpildun ibilgailuek eta motorrek espaloietan eta pasealekuetan gelditu eta aparkatu ahal izatea arautu ahal izango dute, baldin eta horietatik pasatzen diren oinezkoen joan-etorria kaltetu edo oztopatzen ez bada, tamaina handiko objekturen bat daramaten eta, batez ere, ezintasunen bat izan dezaketen pertsonen beharrizanei erantzunez.

j) Behar bezalako seinalea duten pasabideen aurrean. k) Udaltzainek ezarritakoa ez bezalakoa den lekuan. l) Ezintasunen bat duten pertsonek aparkatzeko bakr-bakarrik gaitutako guneetan.

Lehenengo paragrafoan adierazitako aparkalekuez gain, artikulu honetako 2. paragrafoko a), c),

g), h), i), j), k) eta l) lerroaldeetan ezarritako lekuetan, trenbide-pasaguneetan eta herriko garraio publikorako erreietan aparkatzea arau-hauste larritzat joko da.

93. artikulua Ordenantza honek hartzen dituen bideetan ezin izango dute aparkatu motordun ibilgailutik

aparte dagoen edozein motatako atoirik.

94. artikulua Debekatuta dago ondoko kasuetan aparkatzea:

- Automobilei dagokienez, jarraian hilabete baino gehiago leku berean. - Auto-karabanei dagokienez, jarraian bi egun baino gehiago leku berean.

95. artikulua Bizikletak eta ziklomotorrak ez dira aparkatuko ez oinezkoentzako guneetan, espaloietan,

irlatxoetan, lorategietan, pasealeku edo plazetan, eta ibilgailuen trafikoari itxita dagoen beste edozein lekutan ere, ordenantza honen 92.2 i) artikuluan ezarritakoa salbu.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

22

96. artikulua Egoeren arabera baimendu ahal izango da bizikletak eta ziklomotorrak oinezkoen esparruetan

aparkatzea, hartarako seinaleztatutako lekuetan. Aparkaleku horietara sartzea oinez egin beharra dago, jarlekuan jarri gabe eta motorra itzalita, nahiz eta espaloi gainera igo ahal izateko motorraren indarraz baliatu.

97. artikulua Ziklomotoreak baterian edo zeharka aparkatuko dira galtzada gainean, okupatutako zabalera

1,5 metro gehien izanda.

II. TITULUA BIDE PUBLIKOEN ERABILERAK

I. KAPITULUA

ZAMA-LANAK, EDUKIONTZIAK

98. artikulua Udal agintaritzak berak xedatu eta seinaleztatuko ditu zamalanetako lekuak. Zama-lanak

adierazten duten seinale-plaketan hasiera-amaierako ordu-egunak eta aparkamenduaren mugapena noiz den adieraziko da. Hala ere, ezarritako leku-orduetatik kanpo ere egiteko horiek baimendu ahal izango dira bertakoei zein gainontzeko erabiltzaileei enbarazu ez egitekotan.

99. artikulua 1. Bide publikoetan merkantzien zama-lanak seinaleetan adierazitako ordutegien barruan eta

horretarako jarritako guneetan gauzatuko dira, lekuaren ezaugarri eta berezitasunak kontuan izanik.

2. Debekatuta dago gaueko hamarretatik goizeko zortzietara zamalanetan aritzea bai eta kutxa, edukiontzi, material eta lanabesak erabiltzea ere, horretarako beren-beregi baimenduta egon ezean.

3. Zama-lanak ordenantza honetako geldialdiei eta aparkaldiei buruzko xedapenak errespetatuz burutuko dira.

100. artikulua Debekatuta dago bide publikoan galtzadatik zama daramaten ibilgailuek zirkulatzea.

101. artikulua Ibilgailuek zama-lanetako aparkalekuetan egingo duten egonaldia egiteko horiek burutzeko

behar bestekoa izango da eta zamalanak egingo dituen ibilgailua ezin izango da bertan 20 minutu baino gehiago ezeri ekin gabe egon, inondik inora ere.

102. artikulua

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

23

Zama-lanetarako erreserbatutako lekuetan eta ordu-mugen barruan, merkantzien garraiorako prestatuak dauden ibilgailuek, soilik, aparkatu ahal izango dute. Ibilgailu horiek aurrealdeko haizetakoan eskumena duen agintaritzak luzatutako garraio-txartela erakutsi beharko dute.

103. artikulua Eta berariazko lizentzia, udal agintaritzak behar bezala luzatutakoa agerian daukaten

ibilgailuak ere baimenduak daude leku horietan aparkatzeko garraioan ez badihardute ere, hala nola asistentzia medikokoak, elbarrienak, epaitegietakoak, zaintzakoak eta segurtasunekoak. Halako ibilgailuak zama-lanetako eremuan aparka daitezke, gaineko erabiltzaileei ahal den eta enbarazurik gutxiena eraginda.

104. artikulua 1. Merkantziak espaloitik hurbilen dagoen ibilgailuaren aldetik zamatuko dira, jarduera hori

albait azkarren egiteko bitartekoak erabiliz, eta oinezkoen nahiz ibilgailuen zirkulazioa ez oztopatzeko ahaleginak eginez.

2. Zama-lanen arrazoi diren merkantziak eta gainerako materialak eta gauzak ez dira lurrean utziko; zuzen-zuzenean higiezinetik ibilgailuri edo alderantziz eramango dira, zaratak eta alferreko eragozpenak ekiditeko arreta izanik.

105. artikulua Materialak gordetzeko edo hondakinak batzeko diren edukiontziak, udal baimena izanez

gero, aparkatzea debekatua edo orduetan mugatua ez duten bideetan baizik ezingo dira jarri, ibilgailuek behar bezala aparkatuta markatzen duten lerrotik kanpora irten gabe. Arrazoizko zioak direla medio horrela ezin izango balitz, nahitaezko litzateke udaleko bulego teknikoaren baimenarekin batera Udaltzaingoaren aldeko txostena izatea.

106. artikulua Edukiontzi hauek lanorduetatik kanpo olanaz estalita egon beharko dute, bai inon ezarrita

daudela eta baita lekuz aldatuak direnean ere, inork bertan ezertxo ere sar ez dezan; horrela ere bertan utzitako materialak ez dira inoren begi-bistan egongo, gizalegerik gabekoren batek edo haizearen poderioz bide publikoan barreiatuak izan ez daitezen.

107. artikulua Debekatuta dago asteburuetan ostiraleko 19,00etatik asteleheneko 08,00ak arte materialak

pilatzeko edo obra-hondakinak biltzeko bide publikoetan edukiontziak egotea edo luzaroan uztea. Astrabuduako eta Altzagako auzoetako jaiak ospatzen diren egunean ere bidean ezin izango dira utzi obrako edukiontziak lanaldia amaitzen denean, hau da, 19,00etatik hurrengo eguneko 08,00ak arte.

108. artikulua Baimendutako gehiengo pisua 8 tonatik gorakoa daukaten ibilgailu guztiak, zamaturik zein

zamarik gabe, ezingo dute herri barruan zehar zirkulatu ez halako maniobrarik egin; horretarako

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

24

Amorebieta-Etxanoko Udal Zerbitzu Teknikoaren baimena beharko dute edo, hori izan ezean, Tokiko Udaltzaingoaren Buruzagitzarena.

109. artikulua Oin berriko eraikuntza egiterakoan, obra-baimenaren eskatzaileek egiaztatu beharra daukate

obra barruan lekuren bat badutela zama-lanetako aparkamendurako. Posible izanez gero, obretarako erreserbatutako aparkalekuak interesatuaren eskari arrazoituari jarraituz emango dira, baina obra barruan ez daukala inongo espaziorik erreserbatzerik erakutsi beharko du.

110. artikulua Edozein arrazoigatik aparkamendua erreserbatzeak edo bide publikoa okupatzeak, udal

baimen egokia izatea eskatzen du, eta Amorebieta-Etxanoko Udaleko ordenantza fiskalean horretarako ezarrita dagoen tasa ordaintzea eragingo du.

II. KAPITULUA UMEEN GARRAIOA ETA ESKOLA GARRAIOA

111. artikulua Administrazio emakida edo baimena duten enpresek egin dezakete soilik eskolako umeen

edo adingabeen garraioa, hain zuzen ere lurreko garraioen antolamenduko arauetan xedatu denarekin bat etorriz, kasuan kasuko garraio erregularra edo pribatua egiteko ahalmena ematen duen baimena edo emakida. Amorebieta-Etxanoko Udalak ere egin dezake garraio hori herri barrukoa denean, Umeen garraioen eta eskolako garraioen segurtasun baldintzei buruzko apirilaren 27ko 443/2001 Errege Dekretuan zehazten denaren arabera.

112. artikulua Erabilera bereziko garraio erregularrerako baimenean zehaztutakoak izango dira eskolako

umeen edo adingabeen garraioko ibilbideak eta geralekuak. Aldez aurretik, geraleku horien kokapena jakinaraziko dio Amorebieta-Etxanoko Udalari

baimena eman behar duen organoak, herri barruko trafikoaren erregulazioan eskumena duen organoak; gainera, egokitzat jotzen dituen zuzenketak proposa ditzake. Hala ere, baimena eman ondoren Amorebieta-Etxanoko Udalak egoki irizten badio herri barruko ibilbide edo geralekuren bat aldatzeari, horren berri emango dio baimena emateko organo eskudunari, aurretik emanda zuen baimena alda dezan.

Umeen garraioan zein diskrezionalean geldialdiak galtzadaren eskuineko ertzetik albait hurren egingo dira, geratzeko eta abiatzeko maniobrak ahalik eta leunen eta bidaiarien osotasuna arriskuan jarri gabe. Debekatuta dago horretarako jarritako lekuez kanpo geldialdiak egitea.

113. artikulua Adingabeen eta eskolako umeen garraioan diharduten ibilgailuen betebeharrak apirilaren

27ko 443/2001 Errege Dekretuan jasota daude, hala nola, ibilgailuen antzinatasuna, jarlekuen neurriak, jarleku bakoitzeko bidaiari kopurua, ateak irekitzea, takografoa, autobusen azterketa teknikoa, plaka adierazlea, eta abar.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

25

114. artikulua Nahitaezkoa izango da garraioa egitean gutxienez adin nagusiko pertsona egoki bat izatea

ibilgailuan, gidaria ez dena eta zerbitzua antolatzen duen erakundeak egiaztaturik dagoena, salbu eta pertsona hori garraiolariek egiaztatzea hitzartzen bada beren beregi. Pertsona horrek ibilgailuaren segurtasun-mekanismoen funtzionamendua ezagutu behar du, garraioak iraun bitartean adingabeak zaintzeko arduratuko da eta ibilgailuan sartzeko eta irteteko modua zainduko du, baita hala denean ikasleak eskolatik eta eskolara laguntzeko ere honako kasu hauetan:

a) Eskolako umeen errepideko erabilera bereziko garraio publiko erregularrak, noiz-eta ibilgailuetako ikasleen heren bat gutxienez -edo gehiago- hamasei urtetik beherakoa denean eskola ikasturtea hasten den unean.

b) Erabilera bereziko garraio erregularreko garraioaren baimenean hala zehaztuta badago, a) lerroaldeko garraioetan, eta nolanahi ere, hezkuntza bereziko ikastetxeetako ikasleak eramaten direnean. Hala denean, hezkuntzako behar bereziak dituzten ikasle horiei behar bezala laguntzeko lanerako beharrezko gaitasuna duen laguna izan behar da. Baldin eta aurreko lerroaldean ezarritakoarekin bat etorriz nahitaezkoa bada lagun bat izatea, ezin izango da garraiorik egin lagun hori ibilgailuaren barruan ez badago, salbu eta garraioa ez egiteak adingabeentzako arrisku handia eragingo balu. Hala ere, egoera hori errepikatzen bada, kontratua bete ez dela uler daiteke. Garraiolaria izango da betebehar hori betetzeko arduraduna, kontratuan zehazturikoarekin bat etorriz ibilgailuko laguna jarri behar duena zein den aintzat hartu barik.

115. artikulua Eskoletako garraio zerbitzuen gehienezko abiadura orduko 60 km-ra mugatuko da

Amorebieta-Etxanoko udalerrian.

Ezarritako abiadura muga horrez gain, jarritako seinaleen bidez ibilgailu guztientzat aplikagarri diren abiadura-muga txikiagoak ere bete beharko dituzte, derrigorrez.

116. artikulua Indarreko legediak agindutakoaren arabera derrigorrezko diren aseguruez gain, eskolako

umeen edo adingabeen garraioan aritzeko ezinbestekoa da aseguru osagarria izatea, garraiorako erabilitako ibilgailuaren zirkulazio eta erabileraren ondorioz garraiatutako pertsonek jasan ditzaketen kalteei aurre egiteko erantzukizun zibil mugagabea jasotzen duena. Aseguru hori kontratatzea garraiolariari dagokio.

117. artikulua Eskolako umeen garraio eta adingabeen garraioan aritzeko ibilgailuak dituzten garraiolariek,

ondorengo agiri hauek aurkeztu behar dituzte:

a) IAT txartela (Ibilgailuaren Azterketa Teknikoa), indarrean dagoena eta behar bezala eginbidetua, azterketa teknikoari dagokionez, Eskolako umeen garraio eta adingabeen garraioen segurtasun neurriei buruzko apirilaren 27ko 443/2001 Errege Dekretuan xedatua ibilgailuak bete egiten duela egiaztatzen duena.

b) Eskola garraiorako edo adingabeak eramaten diren ibilgailuetako gidariek, kasuan kasuko gidabaimen-mota izan beharko dute.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

26

III. KAPITULUA

GARRAIO DISKREZIONALA

118. artikulua Gidariarena ere kontatuta bederatzi jarleku baino gehiagoko ibilgailuen garraio

diskrezionaleko zerbitzuak, jatorria edota helmuga udalerrian bertan duenak, udal baimena beharko du.

119. artikulua Zerbitzuaren titularra den edozein pertsonak edo erakundek egin dezake udal baimenaren

eskaera; beharrezko dokumentuak aurkeztu beharko ditu, indarrean dauden legeek agindu bezala eta proposatutako ibilbidea eta geralekuak adierazi.

120. artikulua Jatorrizko baimenaren alderako aldaketarik batere egitekotan, baimen berria eskatu eta luzatu

beharra dago.

121. artikulua Udalbarrutian egiteko diren geraldien eta aparkamenduen araubidea atxikiko zaie bidaiari-

garraioko zerbitzuaren baldintza berberei.

IV. KAPITULUA BIDE PUBLIKOETAN DEBEKATUTAKO JARDUERAK

122. artikulua Bide publikoetan ezin izango da jolasean aritu, bertatik dabiltzanei zein horretan ari direnei

arriskurik edo eragozpenik eragin ahal bazaie.

123. artikulua Udal baimena beharrezkoa izango da oinezkoen nahiz ibilgailuen pasabidea oztopatu

dezaketen ospakizun, ekintza edo jende-samalda handiko deialdiak egiteko. Hala eta guztiz ere, lekuan bertan dauden agintaritzaren agenteek irizten badiote egindako kalteak edo eragin litezkeenak baimena ematean aurreikusitakoak baino askoz handiagoak izan daitezkeela, pertsonen zein ondasunen osotasuna arriskutan jarriz, bertan ezeztatu ahal izango dute baimena eta ospakizuna geldiarazi.

124. artikulua Debekatuta dago salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuak herri barruan zirkulatzea,

hau da, salgai arriskutsuak errepidez garraiatzea erregulatzen duen estatuko arautegiak hartzen

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

27

dituen 1-A, 1-B, 1-C eta 2 motetako ibilgailuak, arautegi horretan agindutakoaren arabera 1 edo 2-A zenbakidun arrisku-txartelak eraman beharra daukatenak.

125. artikulua Era horretako ibilgailuei herri barruan sartzen utziko zaie ordenantza honek baldintza

teknikoei buruz xedatutako neurriak betez gero, baldin eta horniketarako edo ezinbesteko arrazoizko kasuan bada.

126. artikulua Debekatuta dago bide publikoetan eta inguruetan, zirkulazioa, geldialdiak edo aparkaldiak

oztopa ditzaketen, horien arriskua eragin dezaketen edo zirkulatzeko, gelditzeko edo aparkatzeko baldintza egokiak aldatzea eragiten duten edozein motatako objektuak edo hondakinak botatzea eta bertan uztea, hala nola, paperak, plastikoak, bilgarriak eta abar ibilgailuetatik botatzea.

127. artikulua Debekatuta dago ibilgailuak bide publikoetan garbitzea eta txukuntzea.

128. artikulua

Debekatuta dago ibilgailuak bide publikoetan zuzenean saltzea, horrek EAEko Merkataritza Jarduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legea hausten duelako.

129. artikulua

Udalak ibilgailuaren titularra salatuko du, bide publikoan ibilgailua saltzen ari dela antzemanez gero. Salaketa egin ondoren berdin jarraitzen badu, ibilgailua ibilgailuen udal gordetegira eramango da.

Horrelako jarduera antzemateko, ondoko egoerak hartuko dira kontuan:

1. Leku berean etengabe aparkatuta dauden ibilgailuak, salgai daudela adierazteko kartel edo iragarkiarekin.

2. Saltzailearekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia, edo antzekoa, ikusgai egonez gero.

V. KAPITULUA

MINUSBALIATUENTZAT GORDETAKO APARKALEKUAK

130. artikulua

1. Amorebieta-Etxanoko udalak udalerriko hainbat gunetan ezintasunen bat duten pertsonentzako beharrezko aparkalekuak jarriko ditu; hala, urritasun fisiko edo psikikoren bat duten eta aldi berean minusbaliotasun hori onartuta izan eta baimen-txartela duten pertsonak izango dira eskubide horren titularrak. Txartel horrek urriaren 17ko 256/1989 Dekretuaren I. eranskinean xedatzen dena beteko du.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

28

2. Aparkatzeko txartela pertsonala da eta ezin da besterendu eta titularra ibilgailuan garraiatzean edo titularra pertsona minusbaliatuak eramaten duenean bakarrik erabili ahal izango da.

3. Txartelaren titularrak udaltzainen edo arlo horretan eskuduna den agintariaren jarraibideak bete beharko ditu.

4. Udaltzainek edo eskuduna den agintariak egiaztatuta erabilera-baldintzak bete ezean, txartela baliogabetu ahal izango da kontraesanezko prozedura egokiaren bidez, egokitu daitezkeen udalaren zigorrak ezarri behar baldin badira ere.

5. Txartela emateko baldintzak eten edo aldatzen direnean, interesdunak edo ondorengoek txartela itzuli beharko dute Udaltzaingoaren bulegoan edo bakoitzak bere udaleko Gizarte Ongizaterako bulegoan. Hala egin ezean, udaltzainek kenduko dizkiete txartelak titularrei.

131 artikulua

Aparkatzeko txartelaren ezaugarriak eta erabilera-baldintzak:

1.– Aparkatzeko txartelaren ezaugarriak abenduaren 5eko 256/2000 Dekretuaren I. Eranskinean zehaztutakoak dira.

2.– Aparkatzeko txartela erabiltzeko ondorengo baldintzak bete beharko dira:

- Aparkatzeko txartela titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo titularra ibilgailuan eramaten dutenean bakarrik erabili ahal izango da.

– Aurreko leihatilako kristalaren ezkerraldean jarri beharko da, txartelaren aurrealdea edo atzealdea ikusi ahal izateko moduan eta eskuduna den agintariei aztertzen utzi beharko zaie hala eskatzen dutenean.

– Aparkatzeko seinalaturiko lekuetan aparkatzeko balioko du, baita behar den denboran aparkatzea debekatuta dagoen lekuetan ere, ondorengo kasuetan salbu:

• Oinezkoentzako guneetan, nasetan edo espaloietan eta oinezkoen pasabideetan.

• Gelditzea debekatuta dagoen lekuetan.

• Pasabideak edo larrialdietako irteerak oztopatzen dituzten lekuetan.

• Zirkulazio-erreiak murrizten dituzten tokietan (“bigarren ilarak”).

132. artikulua

Aparkatzeko txartelak baliotasuna izango duen lurralde-eremua:

Autonomia Erkidegoko udalek emandako txartelak, abenduaren 5eko 256/2000 Dekretuko 6. artikuluan ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoan balioko du, eta Europar Batasuneko estatu kide guztietan ere erabili ahal izango da, erkidegoko udal bakoitzak ibilgailuen zirkulazioaren eta antolamenduaren arloan ezarrita dituzten baldintzetan.

133. artikulua

Aparkatzeko txartela emateko prozedura:

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

29

Interesa duen pertsona bizi den udalerriko udalari dagokio txartela ematea, ondorengo prozedurarekin bat etorriz:

1.– Espedientea interesa duen pertsonak edo honen legezko ordezkariak eskatuta hasiko da abenduaren 5eko 256/2000 Dekretuaren II. eranskin bezala atxikitako inprimaki normalizatuaren bidez; inprimaki hori, eskatzailea bizi den udalerriko udaletxean hartu ahal izango da eta, bete ondoren, bertan aurkeztuko da.

2.– Espedientea hasteko eskaerak eskatutako baldintzak bete ezean, eskatzaileari 10 eguneko epean akatsak zuzendu edo beharrezko agiriak aurkezteko eskatuko zaio, hala egin ezean eskaera albo batera utziko dela adieraziz. Udalak eskaeraren inguruko berariazko ebazpena eman beharko du, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 71.1 eta 42.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

3.– Udalak eskaeraren kopia kasuan kasuko Lurralde Historikoko Foru Aldundiko Gizarte Ongizatean eskuduna den sailean izapidetuko du, Balorazio eta Orientazio Unitatearen bidez 45 egun naturaleko epean txartela emateko nahitaezko ebazpen loteslea eman dezan, minusbaliotasun-maila onartu, deklaratu eta kalifikatzeari buruzkoa den 1971/1999 Errege Dekretuaren III. eranskinean ezarritako balorazio-irizpideen arabera. Ebazpen hori Foru Aldundietako Balorazio eta Orientazio Unitateen bidez eman ahal izango da, abenduaren 5eko 256/2000 Dekretuaren III. eranskinari atxikitako orientazio-eredua jarraituz.

4.– Balorazio eta Orientazio Unitatearen ebazpena espedienteari gehituko zaio eta udalak, harekin bat etorriz, eskaeraren inguruan ebatziko du. Interesdunari jakinaraziko dio gehienez ere hiru hilabeteko epean, aparkatzeko txartelaren eskabidea kasuan kasuko udalaren sarrera-erregistroan jaso den egunetik zenbatzen hasita. Epe horren barruan berariazko ebazpenik jaso ezean, eskaera onartu egin dela ulertuko da; hala ere, onarpena edonola ere baieztatu beharko duen berariazko ebazpena eman beharko da.

5.– Eskubideari uko egin edo eskaera albo batera utziz gero, udalak ebazpena eman beharko du. Ebazpena kasu bakoitzean ematen den egoeraren aitorpena izango da, sortutako egitateak eta arau aplikagarriak adieraziz.

6.– Aparkatzeko txartela onartu ondoren, titularrari emango zaio sinatu dezan eta, sinatu ondoren, udalak plastifikatu eta interesa duen pertsonari entregatuko dio.

7.– Udalak, txartelarekin batera eta interesdunak eskatuta, Europar Batasuneko estatu kideetan txartela erabiltzeko baldintzen laburpena emango dio.

134. artikulua

Txartela berritzea:

1.– Txartela 5 urtean behin berritu beharko da titularra bizi den udalerriko udaletxean, baita txartelaren indarraldia galarazten duten titularraren ezintasun mailaren aldaketak ematean ere. Txartela berritzeko abenduaren 5eko 256/2000 Dekretuko 6. artikuluan aurreikusitako prozesua jarraituko da.

2.– Balorazio eta orientazio Unitateek emandako ebazpena behin betikoa izanez gero, txartela berritzeko administrazio-prozedura interesdunak eskatuta hasiko da unitate horien ebazpen berri baten beharrik izan gabe, udalek berariaz eskatzen duten kasuetan izan ezik.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

30

135 artikulua

V. kapituluko artikuluetan ezarritakoa ez betetzea arau-hauste larritzat joko da.

III. TITULUA ARAU HAUSTEAK TIPIFIKATZEA, MAILAKATZEA ETA APLIKA DAITEZKEEN

ZIGORRAK KAPITULU BAKARRA

ARAU HAUSTEAK

136. artikulua Ordenantza honen aurkakoak diren ekintzak edo hutsegiteak administrazioko arau-hausteak

izango dira eta alkatetzak ezarritako irizpideen arabera zigortuko dira hari egokituz gero. Zigor legeetan tipifikatutako delituak edo faltak direnean, honako hauen arabera jardungo da:

1. Administrazioaren arloko zehapen-prozeduraren batean ofizioz jazar daitekeen delitu edo falta itxura ematen duen egitateren bat agirian jartzen denean, Fiskaltzari eman beharko zaio horren berri, zigor ekintzak bideratu behar izatekotan; horrenbestez, jarduerak etetea erabakiko du Fiskaltzak.

2. Errua egotzi zaien pertsonak zigortzeko epaia eman duen zigor arloko prozesua amaitzen denean administrazio-prozedura erantzukizun-adierazpenik gabe artxibatu egingo da.

Absoluzio-epaia ematen bada edo zigor arloko prozedura erantzukizun-adierazpenik gabe bukarazten duen beste ebazpen baten bidez amaitzen bada, betiere ebazpen hori egitatea ez egotean oinarrituta ez badago, zehatzeko administrazio prozedura bide penaletik zigortu ez denaren aurka hasi edo jarraitu ahal izango da.

3. Ematen den ebazpenak zigor arloko prozedura horretan egiaztatutako egitateen adierazpena errespetatu beharko du kasu guztietan.

137. artikulua Aurreko atalak aipatu dituen arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.

1. Arau-hauste arinak ordenantza honetan jasotako arauen aurka egindakoak dira, baita ondorengo ataletan larri edo oso larri bezala berariaz kalifikatzen ez direnak ere. Bereziki falta arina da bizikleten erabiltzaileek elementu eta jantzi islatzaileak ez erabiltzea, azaroaren 23ko 339/1990 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

2. Arau-hauste larriak dira, delituak ez direnean, ordenantza honetan ondoren datozenei buruz tipifikatutako jokabideak:

a) Arauz ezarritako abiadura-mugak ez errespetatzea, azaroaren 23ko 18/2009 Legearen IV. eranskinean ezarritakoarekin bat etorriz.

b) Tarte batean arauz ezarritako abiadura-muga baino gehiagoko batez besteko abiaduran joatea, azaroaren 23ko 18/2009 Legearen IV. eranskinean ezarritakoarekin bat etorriz.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

31

c) Ordenantza honetako xedapenak ez betetzea pasatzeko lehentasunari,, aurreratzeei, norabide aldaketei edo itzulbideei eta atzeraka ibiltzeari, zirkulazioaren noranzkoari, erreien eta bazterbideen erabilerari dagokionez eta, oro har, zirkulazioaren segurtasun edo arintasun arrazoiak direla eta trafikoaren ordenantza bereziak urratzea.

d) Autobus-erreian, bihurguneetan, maldaren gainaldeetan, ezinduek bakarrik erabil ditzaketen aparkatzeko guneetan, tuneletan, azpiko pasaguneetan, gurutzaguneetan edo beste edozein toki arriskutsutan edo zirkulazioa larri oztopatu eta bereziki oinezkoentzako arriskua eragiten duen toki batean gelditzea edo aparkatzea.

e) Arauz ezarritako argiak erabili gabe ibiltzea, ibilgailua bizikleta denean izan ezik; hala denean arau-hauste arina izango da.

f) Entzungailuak, aurikularrak edo gidatzean beharrezkoa den etengabeko arreta gutxitzen duten bestelako gailuak erabiliz gidatzea.

g) Eskuetan telefonia mugikorraren gailuak, nabigatzaileak edo komunikatzeko beste edozein sistema erabiliz gidatzea.

h) Segurtasun-uhala, haurrak eusteko sistemak, kaskoa eta babeserako bestelako elementuak ez erabiltzea.

i) Ziklomotorreko edo motorreko bidaiari gisa hamabi urtetik beherakoekin gidatzea.

j) Zirkulazioa erregulatzen duten agenteen seinaleak ez errespetatzea.

k) Semaforoetako argi gorria ez errespetatzea.

l) Stop edo utzi pasatzen seinaleak ez errespetatzea.

ll) Espainian arauz eskatzen diren administrazio-betekizunak ez betetzeagatik baliorik ez duen baimenaren titularra izanik ibilgailu bat gidatzea.

m) Zabarkeriaz gidatzea.

n) Bidera edo honen inguruetara suteak edo istripuak sor ditzaketen edo zirkulazio askea oztopatzen duten objektuak botatzea.

ñ) Aurreko ibilgailuarekin segurtasun-tartea ez zaintzea.

o) Arauz ezarritako baldintza teknikoak betetzen ez dituen ibilgailu bat gidatzea, ondorengo 3 - ll) atalean gehituta daudela jo daitezkeenak izan ezik, baita ibilgailuen azterketa teknikoa erregulatzen duten arauei buruzko arau-hausteak ere.

p) Ibilgailuaren matrikulako plakek hauek irakurtzea eta identifikatzea eragotzi edo zailtzen duten oztoporik ez dutela egiaztatzeko betebeharra ez betetzea.

q) Agintaritzako agenteari, zirkulazio-istripu batean kaltetutakoek eskatuta, norbera nor den ez esatea eta ibilgailuaren datuak ez ematea, istripuan inplikatuta egonik.

r) Ondo egokitu gabeko edo erortzeko arriskua duen zamadun ibilgailuak gidatzea.

s) Ibilgailu bat gidatzea gidatzeko administrazio-baimena etenda edo gidariak ibilgailua erabiltzea debekatuta izanik.

t) Zirkulatzeko baimena etenda duen ibilgailu bat gidatzea.

u) Gidaria kontuan hartu gabe, baimendutako plaza-kopurua ehuneko 50ean edo ehuneko handiagoan handitzea.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

32

v) Ibilgailua gidatzeko baimen edo lizentzia egokirik inoiz izan ez duen batek gidatzea saihesteko betebeharra ez betetzea.

w) Ikasteko eta trebatzeko zentroen eta Barne Ministerioak edo Autonomia Erkidegoetako organo eskudunek baimendutako gidariak aztertzeko zentroen baimen-araubideari eta funtzionamenduari buruz ezarritako arauak ez betetzea, azaroaren 23ko 339/1990 Legeko 65.6.e) artikuluan gehituta daudela jo daitezkeenak izan ezik.

x) Autobideetatik edo autobietatik ibiltzea debekatuta duten ibilgailuekin haietatik ibiltzea.

y) Garaje edo aparkalekuetan gidariarentzako alerta-gailua ez jartzea legez eta arauz ezarritako baldintzetan.

z) Paraleloan ibiltzea hala zirkulatzea debekatuta duten ibilgailuekin.

3. Ondorengo jokabideak arau-hauste larriak dira, delituak ez direnean:

a) Arauz ezarritako abiadura-mugak ez errespetatzea, azaroaren 23ko 18/2009 Legearen IV. eranskinean ezarritakoarekin bat etorriz.

b) Tarte batean arauz ezarritako abiadura-muga baino gehiagoko batez besteko abiaduran joatea, azaroaren 23ko 18/2009 Legearen IV. eranskinean ezarritakoarekin bat etorriz.

c) Ordenantza honen xede diren bideetatik arauetan ezarritakoa baino alkohol-tasa handiagoarekin gidatzea, eta edonola ere, sorgorgarrien, psikotropikoen, estimulatzaileen eta antzeko eraginak dituzten beste edozein substantziaren eraginpean gidatzea.

d) Ibilgailuetako gidari guztiek nahitaez egin beharreko probak ez betetzea, alkohola, sorgorgarriak, psikotropikoak, estimulatzaileak eta antzeko bestelako substantzien toxikazioa detektatzeko ezarritako probak. Bideko gainerako erabiltzaileek ere halaxe egin behar dute nahitaez zirkulazio istripu batean inplikatuta daudenean.

e) Ausarkeriaz gidatzea.

f) Ezarritako norabidearen kontrako zirkulazioa.

g) Baimenduta ez dauden ibilgailuen lehiaketetan eta lasterketetan parte hartzea.

h) Radarra inhibitzeko gailuak edo trafikoa zaintzeko sistemen funtzionamendu egokia eragoztera bideraturiko beste edozein mekanismo jarrita dituzten ibilgailuak gidatzea.

i) Lurreko garraioari buruzko legerian ezarritako gidatzeko baimendutako gehieneko denbora ehuneko 50ean edo denbora luzeagoan gainditzea edo atsedenaldiak ehuneko 50ean edo denbora luzeagoan gutxitzea.

j) Arau-haustea egitean erabili den ibilgailuko titularrak edo errentariak arau-haustea egin duen gidaria egiaz identifikatzeko betebeharra ez betetzea, ezarritako epean hala egiteko behar bezala eskatzen denean. Gidaririk gabeko ibilgailuak alokatzeko enpresen kasuan identifikatzeko betebeharra azaroaren 23ko 339/1990 Legearen 9. bis artikuluak horren inguruan ezarritakora egokituko da.

k) Administrazio-baimen egokia izan gabe ibilgailu bat gidatzea.

l) Administrazio-baimen egokia ez duen ibilgailu bat gidatzea, edo baimen horrek balio ez izatea arauetan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

33

ll) Baldintza teknikoak betetzen ez dituen eta bideko segurtasunari larri eragiten dion ibilgailu batekin ibiltzea.

m) Takografoaren edo abiadura mugatzen duen gailuaren erabileraren funtzionamendu normala aldatzen duten elementuak jartzean edo abian jartzean parte hartzea edo laguntzea.

4. Halaber, honako hauek arau-hauste oso larriak dira:

a) Baimen egokirik izan gabe bideak obrak egitea, baita seinale iraunkorrak edo aldizkakoak kentzea, ezkutatzea, aldatzea edo hondatzea.

b) Obren seinaleak ez jartzea edo modu ezegokian egitea, bideko segurtasuna arrisku larrian jarriz.

c) Arauetan ezarrita dauden eta bideko segurtasuna zuzenean kaltetzen duten jarduera industrialak erregulatzen dituzten arauak ez betetzea.

d) Radarra inhibitzeko gailuak edo trafikoa zaintzeko sistemen funtzionamendu egokia eragoztera bideraturiko beste edozein mekanismo jartzea. Ez dira arau-haustetzat joko trafikoa zaintzeko sistemen kokapenaz jakinarazten duten abisu-sistemak.

e) Ikasteko eta trebatzeko zentroen eta Barne Ministerioak edo Autonomia Erkidegoetako organo eskudunek baimendutako gidariak aztertzeko zentroen baimen-araubideari eta funtzionamenduari buruz ezarritako arauak ez betetzea, irakasleen edo fakultatiboen kualifikazioa, irakaskuntzan erabiltzen diren ibilgailuen egoera edo bideko segurtasunean zuzenean eragiten duten oinarrizko elementuak kaltetzen dituztenak.

5. Motordun ibilgailuak aseguratzeko betebeharra ez betetzetik eratorritako arau-hausteak beren berariazko legeriaren arabera erregulatu eta zigortuko dira.

138. artikulua 1. Arau-hauste arinak 80,00 euroko isunekin zigortuko dira, larriak 200,00 euroko isunekin

eta oso larriak direnak 500,00 euroko isunekin. Hala ere, abiadura-mugak ez errespetatzearekin loturiko arau-hausteak azaroaren 23ko 18/2009 Legearen IV. eranskinean ezarritako zenbatekoarekin zigortuko dira.

2. Lehenago ezarritakoaren kaltetan izan gabe, zigorrak ezartzean honako hauek izan beharko dira kontuan:

a) 137.3.j) artikuluan - (65.5 j), azaroaren 23ko 18/2009 Legea) ezarritako arau-hausteagatiko zigorra aurreikusitakoaren bikoitza izango da isuna eragin zuen jatorrizko arau-hauste arinarentzat. Arau-haustea larria edo oso larria izanez gero, isuna hirukoitza izango da.

b) 137.3.h) artikuluan - (65.5 h ), azaroaren 23ko 18/2009 Legea) (65.5 h), azaroaren 23ko 18/2009 Legea) jasotako arau-haustea 6.000,00 euroko isunarekin zigortuko da.

c) 137.4) artikuluan - (65.6j), azaroaren 23ko 18/2009 Legea) jasotako arau-hausteak 3.000,00 eta 20.000,00 euro arteko isunarekin zigortuko dira.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

34

Halaber, 137.4.e) artikuluan - (65.6 e), azaroaren 23ko 18/2009 Legea) jasotako arau-haustea eraginez gero, urtebetez kasuan kasuko baimena kentzeko zigorra ezarri ahal izango da. Baimena denbora batez kenduta dagoen bitartean, titularrak ezin izango du beste baimenik eskuratu jarduera bera burutzeko.

Baimena kenduta dagoen bitartean jarduerak burutzeak lehenengo urraketa egitean beste sei hilabetez kentzea eragingo du; bigarren edo urraketa gehiago gertatuz gero, urtebetekoa izango da.

3. Puntuak kentzea eragiten duten arau-hausteen kasuan agente salatzaileak gidatzeko baimenaren datuak hartu eta eskuduna den organo zigortzaileari igorriko dizkio. Honek, zigorra irmoa denean, datuak, zigorra eta kendutako puntuak kasuan kasuko Gidarien eta Arau Hausleen Erregistroari jakinaraziko dizkio.

4. Arau-hausleak Espainian bizi dela egiaztatu ezean, agente salatzaileak isunaren zenbatekoa ezarriko du behin-behinean eta, zenbatekoa ordaindu ezean, gidariak ibilgailua lekuz aldatu eta agente salatzaileak adierazitako lekuan gerarazi beharko du. Isuna kreditu-txartelaren bidez edo diruz, eurotan, ordaindu ahal izango da; edonola ere, azaroaren 23ko 18/2009 Legearen 80. artikuluan ezarritakoa izango da kontuan, hasiera batean ezarritako isunaren ehuneko 50 murrizteko aukerari dagokiona.

139. artikulua - Isunen mailaketa 138.1 artikuluan eta azaroaren 23ko 18/2009 Legearen IV. eranskinean ezarritako isunen

zenbateko ekonomikoa ehuneko 30ean gehitu ahal izango da, egitatearen larritasuna eta garrantzia, arau-hauslearen aurrekariak eta arau-haustean berriro erortzeko duen aukera, bere buruarentzat eta bideko gainerako erabiltzaileentzat sortu ahal izan duen arriskua eta proportzionaltasun-irizpidea kontuan hartuz.

Lehenago ezarritako mailakatze-irizpideak, halaber, 137.4 artikuluan ezarritako arau-hausteengatiko zigorrei ere aplikatu ahal izango zaizkie.

140. artikulua - Erantzuleak 1. Ordenantza honen aurkako arau-hausteen erantzule zuzena egitatearen egilea bera izango

da. Hala ere:

a) Ziklomotorreko, karrozeriarik gabeko hiru edo lau gurpileko ibilgailu bateko edo gidariak eta bidaiarik kaskoa erabiltzea eskatzen duen beste edozein ibilgailuko gidaria bidaiariak kaskoa ez erabiltzearen erantzule izango da, baita gutxieneko adina ez duten bidaiariak garraiatzearen erantzule ere.

Halaber, ibilgailuko gidaria haurrak eusteko sistemak ez erabiltzearen erantzule izango da, 339/1990 legearen 11.4 artikuluan ezarritakoa salbu, gidari profesionalak direnean.

b) Eragindako egitateen egilea hamazortzi urte baino gazteagoa denean, honen gurasoak, tutoreak, hartzaileak eta legezko edo egitezko zaintzaileak izango dira erantzule solidario, ordena horretan, haiei ezarritako betebeharrak ez betetzeagatik, izan ere, betebehar horien

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

35

barruan, adingabeei egozten zaien administrazioko arau-haustea saihesteko beharra sartzen da.

Erantzukizun solidarioa ezarritako isunaren diru-erantzukizunari bakarrik egokituko jako.

c) Ibilgailua geldiarazten ez den kasuetan eta ibilgailuak ohiko gidari bat izendatuta duenean, arau-haustearen erantzulea ohiko gidaria izango da, gidaria beste pertsona bat zela edo ibilgailuaren lapurtu izana ziurtatzen duenean.

d) Ibilgailua geldiarazten ez den kasuetan eta ibilgailuak ohiko gidaririk izendatuta ez duenean, titularrak edo epe luzeko errentariak identifikatutako gidaria izango da erantzulea, 339/1990 Legearen 9. bis artikuluan ezarritako betebeharrekin bat etorriz.

e) Ibilgailuak epe laburrez alokatzeko enpresetan ibilgailuaren errentaria izango da erantzulea. Errentariak bera gidaria ez dela adieraziz, edo pertsona juridikoa izanez gero, 339/1990 Legearen 9. bis artikuluak titularrarentzat ezartzen dituen betebeharrak egokituko zaizkio. Erantzukizun bera izango dute tailer mekanikoetako edo ibilgailuen salerosketarako establezimenduen titularrek horietan gordeta dauden ibilgailuekin eragindako arau-hausteengatik.

f) Titularra, edo epe luzeko errentaria, Ibilgailuen Erregistroan agertuz gero, ibilgailuaren agiriei, aldizkako ikuskapenei eta zaintze-egoerari loturiko arau-hausteen erantzulea izango da edozein kasutan, akatsek ibilgailuaren segurtasun-baldintzei eragiten dietenean.

g) Titularra edo errentaria, Ibilgailuen Erregistroan agertuz gero, aparkatzeagatiko arau-hausteen erantzulea izango da, ibilgailuak ohiko gidari bat izendatuta duenean edo egitatearen erantzulea den gidari bat adierazten denean izan ezik.

3. Artikulu honetan ezarritakoa administrazio-eremuan ordenantza honetan tipifikatutako arau-hausteen erantzukizuna zehazteko bakarrik izango da.

IV. TITULUA BEHIN BEHINEKO NEURRIAK ETA BESTELAKO NEURRIAK

I. KAPITULUA

141. artikulua - Behin-behineko neurriak

1. Zehapen-prozedura hastea agindu duen organo eskudunak arrazoitutako erabaki bidez zehapen-prozeduran egokitu daitekeen azken ebazpenaren eraginkortasuna ziurtatuko duten behin-behineko neurriak hartu ahal izango ditu zehapen-prozedura bideratzen den edozein unetan.

2. Trafikoa zaintzeko ardura duten agintaritzako agenteek, ordenantza honetan ezarritakoaren aurkako ustezko arau-hausteen ondorioz, 142. artikuluan aurreikusitako kasuetan bakarrik ibilgetu ahal izango dute ibilgailua.

142. artikulua - Ibilgailua ibilgetzea

1. Ibilgailua ondorengo kasu hauetan ibilgetuko da:

a) Ibilgailuak zirkulatzeko administrazio-baimenik ez duenean, eskuratu ez duelako edo, indarraldia amaitutzat eman ondoren, baliogabetu egin delako.

b) Ibilgailuak bideko segurtasunerako arrisku bereziki larria eragiten duten akatsak dituenean.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

36

c) Gidariak edo bidaiariak babes-kaskoa erabiltzen ez dutenean, nahitaezkoa den kasuetan.

d) 339/1990 Legearen 12.2 eta 3. artikuluek (ZEO) aipatzen duten probak burutzeari ezezkoa ematean den edo proba horiek emaitza positiboa dutenean.

e) Ibilgailuak derrigorrezko asegururik ez duenean.

f) Arauetan ezarritako gidatzeko gehieneko denbora ehuneko 50ean edo denbora luzeagoan gainditu edo atsedenaldia ehuneko 50ean baino denbora luzeagoan gutxitzen denean, gidaria beste batez ordezkatzen denean izan ezik.

g) Gidaria kontuan hartu gabe, ibilgailuan baimendutako plaza-kopurua ehuneko 50ean edo ehuneko handiagoan handitzea.

h) Ibilgailuak ibilgailu-motaren arabera arauetan baimendutako gas-, ke- eta zarata-mailak gainditzen dituenean.

i) Kontrol-tresnak manipulatu izana agerian jartzen duten arrazoizko zantzuak daudenean.

j) Ibilgailua irudiak hartzearen bidez trafikoko agenteen eta kontrolatzeko baliabideen zaintza saihestera bideraturiko mekanismoz eta sistemez hornituta dagoela antzematen denean.

Ibilgetzea eragin zuen arrazoia eteten denean utziko da bertan behera ibilgetzea.

1. ataleko h), i) eta j) paragrafoetan aurreikusitako kasuetan, ibilgetzea honako kasu hauetan bakarrik utziko da bertan behera: ibilgailua agintaritzako agenteak adierazitako tailer batera lekuz aldatu ondoren, agenteak antzemandako sistema edo manipulazioa desagertu egin dela ziurtatzen duenean edo jadanik baimendutako mailak gainditzen ez direnean.

2. 1. ataleko e) paragrafoan jasotako kasuan, urriaren 29ko Legegintzako 8/2004 Errege Dekretuak onetsitako Erantzukizun Zibilari eta Bideko Zirkulazio Aseguruari buruzko Legearen testu bateginean ezarritakoa beteko da.

3. Ibilgailua agintaritza agenteek adierazitako tokian ibilgetuko da. Horretarako, agenteak ibilgailuko gidariari adierazitako lekuraino jarraitzeko esango dio.

4. Ibilgetzearen ondorioz sortzen diren gastuak arau-haustea egin duen gidariaren kontura izango dira. Hala izan ezean, ohiko gidariaren edo errentariaren kontura izango dira; horiek egon ezean, titularrak ordainduko ditu. Gastuak ibilgetzea bertan behera uzteko neurriaren aurreko betekizun bezala ordaindu beharko dira, kasuan kasuko defentsarako eskubidearen eta administrazioak neurri hori hartzea eragin duen erantzuleari jasanarazteko aukeraren kaltetan izan gabe.

1. ataleko h), i) eta j) paragrafoetan aurreikusitako kasuetan, ikuskapenaren gastuak salatutakoaren kontura izango dira arau-haustea egiaztatzen bada.

5. Ibilgetutako ibilgailua alokairuan erabili bada, ibilgailuaren ibilgetzea arau-hausleak ibilgailua erabiltzeko debekuaz ordezkatuko da.

143. artikulua - Ibilgailua erretiratzea eta gordetzea.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

37

1. Trafikoa kudeatzeaz arduratzen den agintariak, horretara behartuta dagoenak egin ezean, ibilgailua bidetik erretiratu eta ondorengo kasuetan ezartzen den lekuan gordeko du:

a) Arriskua denean, ibilgailuen edo oinezkoen zirkulazioari nahasmendu larriak eragiten dizkionean edo zerbitzu edo ondare publikoren bat narriatzen duenean.

b) Zirkulazio oztopatzen duen istripua gertatzen denean.

c) Ibilgailua legez ibilgetzean, ibilgailuen edo pertsonen zirkulazioa oztopatu gabe ibilgetzeko leku egokirik ez dagoenean.

d) Ordenantza honen 142. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz ibilgailu bat ibilgetuta egonik, ibilgetzea eragin duten arrazoiak eteten ez direnean.

e) Ibilgailu bat udal-agintariek ezintasunen bat duten pertsonek erabiltzeko gordetako aparkatzeko gune bezala jarritako tokietan aparkatuta dagoenean, hori egitea baimentzen duen bereizgarria jarri gabe.

f) Ibilgailu bat erabiltzaile jakin batzuek bakarrik zirkulatzeko edo haien zerbitzurako gordetako erreietan edo bideguneetan eta zama-lanetarako gordetako guneetan aparkatuta dagoenean.

g) Ibilgailu bat udal-agintariek denbora mugatuko aparkaleku bezala gaitutako lekuetan aparkatuta egotea, baimenduta dagoela adierazten duen bereizgarririk gabe, edo Udal Ordenantzan ezarritakoaren arabera ordaindutako denboraren hirukoitza gainditzen denean.

2. Behar bezala justifikatuz gero, lapurreta kasuetan edo ibilgailua titularraren borondatearen aurka erabiltzen den beste egoera batzuetan izan ezik, aurreko atalean aipatzen den ibilgailua erretiratzearen ondoriozko gastuak titularraren, errentariaren edo ohiko gidariaren kontura izango dira, kasu bakoitzaren arabera, eta ibilgailua itzuli aurreko betekizun bezala ordaindu egin beharko ditu, duen errekurtsorako eskubidearen eta istripuaren, ibilgailua bertan behera uztearen edo ibilgailua kentzea eragin duen arau-haustearen erantzuleari jasanarazteko aukeraren kaltetan izan gabe.

3. Administrazioak titularrari ibilgailua erretiratu eta gorde izana jakinarazi beharko dio 24 orduko epean. Jakinarazpena Bideetako Helbide Elektronikoaren bidez burutuko da titularrak halakorik izanez gero.

144. artikulua

Ibilgailua bide publikotik udal gordailura eramatea ez da bidezkoa izango, baldin gidariak, bertan dagoela, neurriak egokiak hartzen baditu ibilgailuaren arauz kontrako egoera aldarazteko garabiarekin krokatu baino lehen. Horretarako, agintaritzako agenteak ibilgailuaren ondoan dagoen gidariari, jabeari edo ibilgailuaren arduradunari galde egingo dio, haren arauz kontrako egoera aldarazteko; inguruan inor egon ezean edo errekerimenduari kasurik egiten ez badio, ibilgailua lekuz aldatuko da. Egiteko hori, trafikoko arauak hausteagatik agenteak gidariari egingo dion identifikazioa eta salaketa kontuan hartu gabe burutuko da.

145. artikulua

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

38

Ibilgailua ezin izango da gordailura eraman barruan inor duelarik. Ibilgailua erretiratzeko ardura duen agenteak gidariari nahiz bidaiariei ibilgailutik irteteko agindu ostean agindua beteko ez balitz, ordena publikoari kalte handiagorik ez eragitearren, ibilgailua beharrezko segurtasun-neurriak hartuta erretiratuko litzateke, ibilgailua erabat geldi dagoela bermatuz.

146. artikulua Honako hauek dira trafikoa eragozteko kausa larriak, eta horrexegatik dago justifikatuta ibilgailua

bide publikotik garabiarekin kentzea:

a) Ibilgailua leku berean gutxienez hilabetez jarraian aparkatuta dagoenean eta denbora hori lehendabizi jarritako salaketatik egiazta daitekeenean.

b) Ibilgailua gidaririk gabe bigarren ilaran aparkatuta dagoenean. c) Amorebieta-Etxanoko udalak baimenduriko pasabidearen zenbakidun plakaren seinalea duen

higiezinean sartzea edo bertatik irtetea eragozten denean. d) Ibilgailua ordenantzan zirkulazio handikotzat hartzen den bidean debekaturiko leku batean

aparkatuta dagoenean. e) Ibilgailua zama-lanetarako beren beregi gordetako lekuetan aparkatuta dagoenean horretarako

ezarritako orduetan eta aparkaldia mugatzeko seinalean adierazita dagoenean. f) Ibilgailua garraio publikoetarako gordetako lekuetan aparkatuta dagoenean, betiere leku

horietan behar bezalako seinaleak eta mugak jarri badira. g) Larrialdi- eta segurtasun-zerbitzuetarako beren beregi gordetako lekuetan aparkatzen bada,

hala nola anbulantzia, suhiltzaileak eta polizia. h) Ikuskizun publikoetarako gordetako lekuetako larrialdi-irteeren aurrean aparkatzen denean eta

ikuskizunok egiteko orduetan. i) Aparkaturiko ibilgailuak seinaleak baimendutako biraketa oztopatzen duenean. j) Ibilgailu osoa edo zati bat aparkatzea galarazita dagoen pasealeku batean edo espaloiaren

gainean aparkatzen denean. k) Oinezkoen pasabidean aparkatzen denean. l) Alboko kaleko zintarriaren lerroa gainditzen duen lerroan edo alakan aparkatzen denean eta

ibilgailuen ilara baten pasabidea edo oinezkoen zirkulazio librea oztopatzen duenean. m) Trafiko seinaleak ikustea galarazteko moduko lekuan aparkatzea, seinaleok ez betetzeak

gainerako erabiltzaileentzako arrisku larria badakar. n) Behar bezalako seinalea duten eraikin ofizialetako segurtasun-perimetroetan aparkatzen

denean. o) Beren beregi gordetako lekuetan aparkatzen denean, hala nola lanetarako, ezinduentzat, udal-

zerbitzuetarako edo udalak baimendutako beste edozein zerbitzutarako. p) Ibilgailuaren egoera txarra dela-eta haren ondotik pasatzen diren oinezkoentzako arrisku

nabarmena dagoenean. q) Auzokideentzako arrisku larria dakarrenean, ibilgailua aparkatuta dagoela (justifikaturiko

kausa barik matxura ez bada), ibilgailuaren alarma piztuta dagoenean eta arduraduna aurkitzerik ez dagoenean.

r) Zirkulazio oztopatzen duen istripua gertatzen denean. s) Ibilgailuaren akatsak direla-eta ibilgetzen denean.

147. artikulua

Ibilgailua bide publikotik erretiratu edo beste leku batera eraman ahal izango da, baina jabeari kosturik eragin gabe:

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

39

a) Ibilbide batean edo eremu batean zuzen den bezala aparkatua egonda, agintaritzak baimendutako segizioa, martxa, kabalgata, kirol-saioren bat edo munta handiko jardueraren bat dela-eta eremu hori okupatu beharra izanik, ibilgailua bertatik kendu beharra jakinaraztea ezinezkoa denean.

b) Bide publikoa konpondu edo garbitu beharra dagoenean eta aparkatuta dagoen ibilgailuak bertako segurtasunari edo osasungarritasunari nabarmen eragiten badio.

c) Behar bezala justifikatutako larrialdiak hala eskatzen duenean. d) Ibilgailua lapurtzen den kasuetan, Amorebieta-Etxanoko udaltzainek hura aurkitu eta

ibilgailuaren kargu egingo den titularra aurkitzerik ez dagoenean. 148. artikulua

Bide publikoetako ibilgailuak ibilgetu, krokatu eta erretiratzeko zerbitzua emateak, hala nola horretarako izendatutako lekuan ibilgailu horiek gordeta uzteak, sortzen dituzten tasak Zerbitzu Publikoak Emateagatiko eta Jarduerak Burutzeagatiko Tasak arautzen dituen Udal Ordenantzak ezartzen dituenak izango dira.

Ibilgailuaren ibilgetzea kendu eta haren titularrari edo baimendutako pertsonari itzultzeko, aurretik dagozkion tasak ordaindu beharko ditu, 143.2 artikuluan aurreikusitako kasuetan izan ezik.

Ibilgailuak bide publikotik erretiratu eta horretarako ezarritako gordailuan utzita daudenean, gorderik uzteko zerbitzua emateak ordenantza egokiak horretarako ezartzen dituen tasak sortuko ditu. Aipatutako tasak ematen den zerbitzua amaitzen den unean ordaindu beharreko autokitapen araubidea bete beharko dute; Toki Ogasunen Legean xedatutakoaren arabera, zerbitzu hori eragin duten eta subjektu pasibo izaera duten pertsona, erakunde edo instituzioek ordaindu beharko dituzte.

II. KAPITULUA BERTAN BEHERA UTZITAKO IBILGAILUEN HONDAKIN TRATAME NDUA

149. artikulua - Ibilgailuen hondakin-tratamendua

1. Trafikoaren kudeaketan eskuduna den administrazioak ibilgailua ibilgailuak tratatzeko baimendutako zentro batera eramatea agindu ahal izango du desegin eta deskontaminatu ditzaten; honako kasu hauetan:

a) Ibilgailua ibilgetu edo bide publikotik erretiratu eta administrazioak gordailura eraman zuenetik bi hilabete baino gehiago pasa badira eta titularrak alegaziorik aurkeztu ez badu.

b) Hilabete baino gehiagoko epean leku berean aparkatuta egon denean eta akatsak dituenean, bere bitartekoen bidez lekuz aldatu ezin izatea eraginez, edo matrikularen plakak falta zaizkionean.

c) Ibilgailu bat barruti pribatu bateko istripu baten edo matxuraren ondorioz jasotzean titularrak bi hilabeteko epean erretiratzen ez duenean.

Ibilgailua lekuz aldatzeko agindua eman baino lehen, administrazioak titularrari lekuz aldatzeko eskatuko dio, hilabeteko epean erretiratu ezean, ibilgailuak tratatzeko baimendutako zentrora lekuz aldatuko dela ohartaraziz.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

40

2. 1. ataleko c) paragrafoan aurreikusitako kasuan, lekuaren edo barrutiaren jabeak edo arduradunak Probintziako Trafikoko Buruzagitzari ibilgailuaren hondakin-tratamendurako baimena eskatu beharko dio. Horretarako, ibilgailuaren titularrari bere barrutitik erretiratzeko eskatu izana ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.

3. Bidezkotzat jotzen den kasuetan, Probintziako Trafikoko Buruzagitzak, zirkulazio-arloan eskumenak dituzten Autonomia Erkidegoetako organo eskudunek eta alkateak edo ordezkaritzaz egokitzen den agintariak, ibilgailua desegitea ordezkatzea adostu ahal izango dute trafikoaren zaintza- eta kontrol-zerbitzuetara adjudikatzeagatik, arlo bakoitzean hurrenez hurren.

III. KAPITULUA ADMINISTRAZIOAREN BAIMENETAKO GAITASUNEN MURRIZKETA K

150. artikulua - Administrazioaren baimenetako gaitasunen murrizketak

Gidatzeko baimen edo lizentzia baten titularrak ezin izango du Ibilgailuen Erregistroan dituen ibilgailuei loturiko izapiderik egin gidariaren historialean arau-hauste larriak edo oso larriak egiteagatik administrazio-bidetik jarritako lau zigor irmo ordaindu gabe dituenean.

Ibilgailu baten titularrak ezin izango du ibilgailuari loturiko izapiderik egin gidariaren historialean arau-hauste larriak edo oso larriak egiteagatik administrazio-bidetik jarritako lau zigor irmo ordaindu gabe dituenean.

Aurreko paragrafoetan ezarritakoaren salbuespena ibilgailuen aldi bateko edo behin betiko bajaren izapidea izango da.

Artikulu honetan ezarritakoa 339/1990 Legearen 87. artikuluan ezarritakoaren arabera arautzen da.

151 artikulua - Administrazioaren baimen baten titularren helbidea eta Bideetako Helbide Elektronikoa

1. Gidatzeko edo ibilgailuen zirkulaziorako administrazioaren baimena duen titularrak Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko Erregistroei bere helbidea jakinaraziko die. Helbidea hark dituen baimen guztiei buruzko jakinarazpena egiteko erabiliko da. Horretarako, udalek eta Zergen Administraziorako Estatuko Agentziak Trafikoko Zuzendaritza Nagusiari ziurtatuta dituzten helbide berriak jakinarazi ahal izango dizkiote.

2. Ibilgailu bakoitzaren historialean, gainera, ibilgailuarekin loturiko zergak kudeatzeko bakarrik erabiliko den helbidea jaso ahal izango da.

3. Lehenengo atalean ezarritakoaren kaltetan izan gabe, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak, gainera, gidatzeko edo ibilgailuen zirkulaziorako administrazioaren baimenaren titular guztiei, baimena eskuratu aurretik, Bideko Helbide Elektroniko bat emango die. Helbidea titularrek Ibilgailuen eta Gidarien Erregistroetan dituzten baimen guztiei emango zaie automatikoki.

4. Bideetako Helbide Elektronikoa Ibilgailuen Erregistroan jasota dagoen epe luzeko errentariari ere emango zaio, erregistroan sartu aurretik.

5. Hala ere, baimenaren titularra pertsona fisikoa bada Bideko Helbide Elektroniko bat bakarrik emango zaio borondatez eskatzen duenean. Hala denean, jakinarazpen guztiak Bideko

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

41

Helbide Elektroniko horretan egingo dira azaroaren 23ko 18/2009 Legearen 77. artikuluan ezartzen denaren arabera, herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 28.4 artikuluak interesdunari aitortzen dion eskubidearen kaltetan izan gabe.

6. Bideetako Helbide Elektronikoan azaroaren 23ko 18/2009 Legean jasotako administrazioaren baimenekin loturiko abisuak eta gertaerak jakinaraziko dira.

V. TITULUA ZEHAPEN PROZEDURA

I. KAPITULUA 152. artikulua

Ordenantza honetan araututa dauden eta arau-hausteengatik hasitako espedienteen izapideak eskumena duten udal organoek burutuko dituzte eta behin amaituta, alkateak, edo haren eskuordetzea duen organoak, egoki iritzitako ebazpena emango du.

153. artikulua - Prozeduraren bermea 1. Ordenantza honetan tipifikatu diren urraketen kariaz ezin izango da inolako zigorrik ezarri

kapitulu honetan eta hau garatzen duten arauetako xedapenetan eta, osagarri bezala, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedaturik dagoenaren arabera bideratzen den prozeduratik kanpo.

2. Trafikoko arauak hausteagatiko salaketak egiteko erabiltzen diren tresnei, aparatuei edo bitartekoei eta neurtzeko sistemei kontrol metrologikoa egingo zaie Metrologiari buruzko martxoaren 18ko 3/1985 Legeak eta hau garatzen duten arauek ezarritako baldintzetan. 154. artikulua - Eskumenak

1. Ordenantza honetan ezarritakoa urratzen duten eta herri barruko bideetan egindako arau-hausteak zigortzeko eskumena Amorebieta-Etxanoko udaleko alkateari edo haren eskuordetzea duen pertsonari egokitzen zaio. Herriarteko bideetan egindako arau-hausteak direnean, horiek zigortzeko eskumena, hala denean, Bizkaiko Probintziako Trafikoko Buruari egokituko zaio.

2. Probintzietako Buruek eskumen hori eskuordetu ahal izango dute egoki iruditzen zaien neurrian eta hedaduran. Bereziki Salaketa Automatizatuak Tratatzeko Zentroko zuzendariari eskuordetu ahal izango diote ibilgailua identifikatzea ahalbidetzen duten irudiak hartzeko eta erreproduzitzeko bitartekoen bidez antzemandako arau-hausteen eskumena. Halaber, Herri Administrazioetako organoek zigortzeko dituzten eskumenak eskuordetu ahal izango dituzte hitzarmenen edo kudeaketa-aginduen bidez edo administrazio-prozedura erkidearen legean aurreikusitako bestelako lankidetza-tresna batzuen bitartez.

3. Motordun ibilgailuen trafikoaren eta zirkulazioaren arloan funtzioak eta zerbitzuak besterenduta dituzten Autonomia Erkidegoetan arau autonomikoetan aurreikusitako organoek izango dute zigortzeko eskumena. 4. Herri barruko bideetan egindako arau-hausteen zigorra kasuan kasuko alkateari egokituko zaio; hark eskumen hori eskuordetu ahal izango du aplika daitekeen legeriaren arabera.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

42

5. Probintziako Trafikoko Buruek eta kasuan kasuko organo eskudunek, motordun ibilgailuen trafikoaren eta zirkulazioaren arloan funtzioak eta zerbitzuak eskuordetuta dituzten Autonomia Erkidegoak izanez gero, alkateen eskumena beregain hartuko dute, justifikatutako arrazoiak direla-eta edo udal-zerbitzuak nahikoak ez direlako alkateek halakorik egin ezin dezaketenean.

6. Udal-eskumenek ez dituzte barne hartzen 339/1990 Legearen IV. Tituluko aginduen arau-hausteak, ez eta zeharbideetan egindakoak ere herri barruko bideak ez direnean.

7. Gidatzeko edo zirkulatzeko baimen edo lizentzia egokia denbora batez kentzeko eskumena Probintziako Trafikoko Buruari dagokio kasu guztietan.

8. 339/1990 Legearen 52. artikuluak aipatzen dituen arau-hausteak zigortzeko eskumena Trafikoko Zuzendari Nagusiari edo motordun ibilgailuen trafikoaren eta zirkulazioaren arloko funtzioak eta zerbitzuak besterenduta dituzten Autonomia Erkidegoetan eskumena duen organoari egokituko zaio kasu guztietan, Autonomia Erkidegoko eremura mugatuta.

155. artikulua - Zigor arloko administrazio eta jur isdikzio-jardunak 1. Administrazioaren arloko zehapen-prozeduraren batean ofizioz jazar daitekeen delitu edo

falta itxura ematen duen egitateren bat agirian jartzen denean, Fiskaltzari eman beharko zaio horren berri, zigor ekintzak bideratu behar izatekotan; horrenbestez, jarduerak etetea erabakiko du Fiskaltzak.

2. Errua egotzi zaien pertsonak zigortzeko epaia eman duen zigor prozesua amaitzen denean administrazio-prozedura erantzukizun-adierazpenik gabe artxibatu egingo da.

Absoluzio-epaia ematen bada edo zigor arloko prozedura erantzukizun-adierazpenik gabe bukarazten duen beste ebazpen baten bidez amaitzen bada, betiere ebazpen hori egitatea ez egotean oinarrituta ez badago, administrazioaren arloko zehapen-prozedura bide penaletik zigortu ez denaren aurka hasi edo jarraitu ahal izango da.

3. Ematen den ebazpenak zigor arloko prozedura horretan egiaztatutako egitateen adierazpena errespetatu beharko du edozein kasutan.

156. artikulua - Abiarazpena 1. Zehapen-espedientea ordenantza honetan tipifikatutako arau-hausteak izan daitezkeen

egitateen berri duen agintaritza eskudunak hasiko du ofizioz, bere ekimenez edo trafikoa zaintzeko eta bideko segurtasuna kontrolatzeko zerbitzuaren ardura duten agenteek edota egitateen berri badakien edozein pertsonak egindako salaketaren bidez.

2. Hala ere, trafikoa zaintzeko zerbitzuaren ardura duten agintaritzako agenteek egindako salaketa, pertsona salatuari berehala jakinarazten diotena, zehapen-espedientea hasteko egintza da, ondore guztietarako.

157. artikulua - Salaketak 1. Trafikoa zaintzeko ardura duten agintaritzako agenteek bideko segurtasuna zaintzeko eta

kontrolatzeko funtzioak burutzen dituztenean antzematen dituzten arau-hausteak salatu beharko dituzte.

2. Zirkulazioko egitateen salaketetan honako hauek agertu beharko dira edozein kasutan:

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

43

a) Ustezko arau-haustea egitean erabilitako ibilgailuaren identifikazioa. b) Pertsona salatuaren identitatea, jakinez gero. c) Egitatearen azalpen laburra, lekua edo zatia, eguna eta ordua adieraziz. d) Salatzailearen izena eta helbidea edo, agintaritzako agente bat izanez gero, haren lanbideko

identifikazio-zenbakia. 3. Horrez gain, azaroaren 23ko 18/2009 Legearen 73.2 artikuluan ezarritakoaren

ondoreetarako, agintaritzako agenteek pertsona salatuari berehala jakinarazten dioten salaketan honako hauek jaso beharko dira:

a) Ustez egindako arau-haustea, egoki dakiokeen zigorra eta arau-haustea egitearen ondorioz kendutako puntu-kopurua, 339/1990 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

b) Zigorra ezartzeko eskumena duen organoa eta organoari eskumen hori ematen dion araua. c) Pertsona salatuak zigorra berehala ordaintzen badu, ordaindutako zenbatekoa eta 80.

artikuluan aurreikusitako zigorra ordaintzearen ondorioak ere adierazi beharko dira. d) Zigorra berehala ordaintzen ez bada, salaketak zehapen-prozedura hasten duela eta

ordainketa egiteko, azaroaren 23ko 18/2009 Legearen 80. artikuluan ezarritako murrizketarekin eta ondorioekin, edo alegazioak aurkezteko eta egoki iruditzen zaizkion frogak proposatzeko hogei egun naturaleko epea duela adierazi beharko zaio. Hala denean, horiek aurkez daitezkeen lekuak, bulegoak edo egoitzak adieraziko zaizkio pertsona salatuari.

e) Aurreko paragrafoan adierazitako epean alegaziorik aurkeztu edo isuna ordaindu ezean, adierazitako epea amaitzen den egunaren biharamunean prozedura bukatutzat emango dela adieraziko da, azaroaren 23ko 18/2009 Legearen 81.5 artikuluak ezartzen duenaren arabera.

f) Interesdunak, hala denean, jakinarazpenetarako adierazten duen helbidea. Helbide hori ez da kontuan hartuko pertsona salatuak Bideetako Helbide Elektronikoa izanez gero; hori guztia, ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 28.4 artikuluak aurreikusitakoaren kaltetan izan gabe.

4. Zirkulazioari loturikoak ez diren egitateak salatzean azalpena emateko beharrezko datu guztiak zehaztuko dira.

158. artikulua - Agintaritzako agenteen salaketen froga-balioa Trafikoa zaintzeaz arduratzen diren agintaritzako agenteek jarritako salaketek, aurkakoa

frogatu ezean, salatutako egitateen eta arau-haustea egin dutenen identitatearen fede emango dute, baita, hala denean, salaketaren jakinarazpenarena ere; hori guztia salatutako egitatea frogatzeko elementu guztiak emateko betebeharraren kaltetan izan gabe.

159. artikulua - Salaketaren jakinarazpena 1. Salaketak berehala jakinaraziko zaizkio pertsona salatuari. 2. Hala ere, ondorengo egoeretako bat ematen denean, beranduago jakinarazi ahal izango da:

a) Salaketa ibilgailua gelditzea zirkulazioarentzat arriskutsua izan daitekeen egoeretan jartzen denean. Hala denean, agenteak jakinarazpena eragozten duten arrazoi zehatzak aipatu beharko ditu.

b) Salaketa ibilgailua aparkatuta dagoenean jartzen denean, gidaria bertan ez dagoenean. c) Zigorra ezartzen duen agintaritzak egitateen berri ibilgailuak identifikatzea ahalbidetzen

duten irudiak hartzeko eta erreproduzitzeko bitartekoen bidez izaten duenean.

160. artikulua Salaketen jakinarazpenaren jardunak 1. Zirkulazio-arloan zigortzeko eskumena duten administrazioek berehala entregatzen ez

diren salaketen eta Bideetako Helbide Elektronikoan zehapen-prozedurak sortzen dituen gainerako jakinarazpenen berri emango du.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

44

Pertsona salatuak Bideetako Helbide Elektronikoa izan ezean, jakinarazpena prozedurarako beren beregi adierazitako helbidean egingo da, eta hala izan ezean, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroetan azaltzen den helbidean.

2. Bideko Helbide Elektronikoko jakinarazteko sistemak jakinarazi beharrekoa pertsona salatuari zein egunetan eta ordutan jakinarazi zaion ziurtatzea ahalbidetuko du, baita jakinarazpenaren edukia eskuratzea ere; une horretatik aurrera jakinarazpena legezko ondore guztietarako burutu dela ulertuko da.

Bideetako Helbide Elektronikoan jakinarazpena jaso dela ziurtatu eta edukia eskuratu gabe hamar egun natural igarotzen badira, jakinarazpena baztertu egin dela ulertuko da, ofizioz edo hartzaileak eskatuta hura eskuratzeko ezintasun tekniko edo materiala frogatzen denean izan ezik. Bazterketa zehapen-espedientean adieraziko da, jakinarazteko egindako ahaleginaren inguruabarrak zehaztuz; izapideak burututzat joko dira eta prozedurari ekingo zaio.

3. Interesdunaren helbidean jakinarazten denean eta jakinarazteko unean interesduna bertan egon ezean, helbidean dagoen eta nor den ziurtatzen duen edozein pertsona arduratu ahal izango da jakinarazteaz.

Jakinarazteko ardura inork hartzen ez badu, inguruabar hori zehapen-espedientean jasoko da, jakinarazteko ahalegina egin zeneko egunarekin eta orduarekin batera, eta ondorengo hiru egunetan berriz ere jakinarazteko ahalegina egingo da. Hala ere entregatzea ezinezkoa denean, izapidea burututzat joko da eta trafiko-isunak argitaratzen diren taulan (TESTRA) argitaratuko da.

Interesduna helbidean egonik jakinarazpena baztertuz gero, bazterketa zehapen-espedientean adieraziko da, jakinarazteko egindako ahaleginaren inguruabarrak zehaztuz; izapideak burututzat joko dira eta prozedurari ekingo zaio.

Jakinarazpena zuzendu zen helbidea interesdunarena izan ezean, administrazioak trafiko-isunak argitaratzen diren taulan (TESTRA) argitaratuko du.

161. artikulua – Trafiko isunak argitaratzen diren taulako (TESTRA) jakinarazpenak 1. Bideko Helbideko Elektronikoan edo adierazitako helbidean egin ezin daitezkeen

jakinarazpenak trafiko-isunak argitaratzen diren taulan (TESTRA) jakinaraziko dira. Jakinarazpena TESTRAn argitaratu denetik hogei egun naturaleko epea pasatu ondoren, jakinarazpena egin dela ulertuko da; izapidea burututzat joko da eta prozedurari ekingo zaio.

2. Trafiko-isunak argitaratzen diren taula Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak kudeatuko du. Barne Ministerioaren Aginduaren bidez zehazten diren baldintzetan egingo dira jakinarazpenak taula horretan.

162. artikulua - Zehatzeko prozedura-motak 1. Salaketa jakinarazi ondoren, pertsona salatuak hamabost egun naturaleko epea izango du

isuna murriztea eragiten duen borondatezko ordainketa egiteko, edo egokitzat jotzen dituen frogak proposatu edo aurkezteko eta alegazioak egiteko.

Isuna aurreko paragrafoan adierazitako baldintzetan ordaintzen badu, laburtutako zehapen-prozedurari ekingo zaio eta, hala gertatzen ez denean, zehapen-prozedura arruntari.

2. Laburtutako zehapen-prozedura ez zaie aplikatuko azaroaren 23ko 18/2009 Legearen 6. eta 5. h), j) ataleko 65. artikuluan aurreikusitako arau-hausteei.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

45

3. Ibilgailua aseguratzeko betebeharra ez betetzea, Erantzukizun Zibilari eta Bideko Zirkulazioaren Aseguruari buruzko Legearen testu bateginean ezartzen dena, urriaren 29ko Legegintzako 8/2004 Errege Dekretuak onetsitakoa, lege honetan ezartzen diren bi zehapen-prozeduretako baten arabera zigortu ahal izango da.

4. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluaren laugarren atalean aurreikusitako erregistro, bulego eta egoitzez gain, zirkulazio-arloko zehapen-prozeduretatik eratorritako alegazioak, idazkiak eta errekurtsoak kasuan kasuko salaketan edo zehatzeko ebazpenean beren beregi izendatutako erregistro, bulego eta egoitzetan aurkeztu ahal izango dira.

Beren beregi izendatu ez diren erregistro, bulego edo egoitzetan aurkezten direnean, horiek zirkulazio-arloan eskudunak diren organoei bidaliko dizkiete ahalik azkarren.

163. artikulua - Zehapen-prozedura laburra Isunaren borondatezko ordainketa egin ondoren, salaketa entregatzen den unean zein

jakinarazten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita hamabost egun naturaleko epean egin, zehapen-prozedura amaitutzat emango da ondorengo ondorioekin:

a) Isunaren zenbatekoaren ehuneko 50eko murrizketa. b) Alegazioa egiteari uko egitea. Alegaziorik eginez gero, aurkeztu ez balira bezala izango da. c) Ordainketa egiten den egunean bertan prozedura amaitzea, beren beregi ebazpenik eman

behar izateke. d) Administrazio bidea agortzea; administrazioarekiko auzien jurisdikzioan baino ezin izango

zaio errekurtsoa jarri. e) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzeko epea ordainketa burutzen den egunaren

biharamunean hasiko da. f) Ordainketa egiten den unetik aurrera, zigorra irmoa izango da administrazio bidean, eta

biharamunetik aurrera erabateko ondoreak izango ditu. g) Zigorra ez da aurrekari bezala kontuan hartuko Gidarien eta Arau Hausleen Erregistroan,

arau-hauste larriak izan baina puntuak galtzea eragiten ez dutenak direnean.

164. artikulua - Zehapen-prozedura arrunta 1. Salaketa jakinarazi ondoren, interesdunak hamabost egun naturaleko epea izango du

egokitzat jotzen dituen alegazioak egiteko eta bidezkotzat jotzen dituen froga guztiak proposatu edo aurkezteko.

2. Ibilgailua gelditu ez den kasuetan, titularrak, epe luzeko errentariak edo ohiko gidariak, hala denean, hamabost egun naturaleko epea izango du zehapen-prozedura aurka izango duen arau-haustearen gidari erantzulea identifikatzeko. Bitarteko telematikoen bidez identifikatuko da jakinarazpena Bideetako Helbide Elektronikoaren bidez egin bada.

3. Egindako alegazioek salaketa jarri duen agenteak ziurtatuta dituen datuez gain beste datu berri edo ezberdin batzuk aurkezten badira, eta baldin eta instrukziogileak beharrezkotzat jotzen badu, alegazio horiek agenteari igorriko zaizkio, hamabost egun naturaleko epean horri buruzko txostena egin dezan. Nolanahi ere, egitateak kalifikatu eta aztertzeko eta balizko erantzukizunak zehazteko bidezkotzat jotzen diren froga guztiak praktikatzea ebatzi ahal izango du instrukziogileak. Frogak praktikatzea ukatuz gero, ukapen horren zioak eman beharko dira, eta zehapen-espedientean jaso.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

46

4. Prozeduraren instrukzioa bukatu ondoren, instrukzioa bideratu duen organoak ebazpen proposamena igorriko dio zigorrak ezartzeko organo eskudunari, egoki den ebazpena eman dezan. Interesdunari baino ez zaio emango proposamenaren berri, hamabost egun naturaleko epean alegazio berriak formulatu ahal izan ditzan, baldin eta prozeduran jasotzen badira edo ebazpenean kontuan hartzen badira interesdunak aurkezten dituenez beste egitate edo alegazio eta froga batzuk.

5. Pertsona salatuak alegaziorik egiten ez badu edo salaketa jakinarazi osteko hamabost egun naturaleko epean isunaren zenbatekoa ordaintzen ez badu, salaketa horrek zehapen-prozeduraren ebazpen-egintzari doakion ondorea izango du. Kasu horretan, salaketa jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita hogeita hamar egun natural igaro ondorik betearazi ahal izango da zigorra.

Arestion xedatu den hori honako kasu hauetan baino ez da aplikatuko: a) Arau-hauste arinak egitean. b) Punturik kentzen ez duten arau-hauste larriak egitean. c) Salaketari dagokion egintzan jakinarazten diren arau-hauste larriak edo oso larriak.

Prozedura amaitutakoan, administrazio bidea ere bukatu egiten da eta zigorra arestion aipatu diren hogeita hamar egunak igarotzen diren egunaren biharamunetik aurrera betearazi ahal izango da.

165. artikulua - Zehapen-prozedura arrunteko errekurtsoak 1. Zehapen-ebazpenak administrazio bidea bukaraziko du eta zigorra pertsona interesdunari

jakinarazten zaion egunaren biharamunetik aurrera betearazi ahal izango da, ondore oro sorraraziz; bestela, hala gertatuz gero, aurreko artikuluaren azken atalean adierazten den epea igarotakoan betearazi ahal izango da.

2. Zehapen-ebazpenen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, hautaz, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean. Errekurtsoa zehapen-ebazpena ematen duen organoan aurkeztu beharko da; organo horrek izango du hura ebazteko eskumena.

3. Berraztertzeko errekurtsoa jartzeak ez du aurkaratzen den egintza eta zigorra betearaztea etenaraziko. Errekurtsogileak betearazpena eteteko eskatzen badu, eskabidea ebazteke hilabeteko epealdia igarotakoan egonik, ukatu egiten dela ulertuko da.

4. Errekurtsoaren ebazpenean ez da kontuan hartuko jatorrizko prozeduran errekurtsogileak aurretiaz aurkezturik eduki dezakeen egitaterik, agiririk edota alegaziorik.

5. Artikulu honetan araupetu den berraztertzeko errekurtsoa gaitzetsi egin dela ulertuko da, baldin eta hilabeteko epean beren beregiko ebazpenik ematen ez bada; epealdi hori igaro ondorik, administrazioarekiko auzibidea zabalik geratzen da.

6. Motordun ibilgailuen trafikoaren eta zirkulazioaren arloan betearazteko eskumenak eskuordetuta dituzten Autonomia Erkidegoetako organo eskudunek eta alkateek, Toki Erakundeen kasuan, ematen dituzten zehapen-ebazpenen aurkako egintzei dagokienez, aurreko ataletan ezarritakoa izango da manuzko, araudi berezian aurreikusitako ebazteko eskumena errespetatuz.

II. KAPITULUA ZIGORREN BETEARAZPENA

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

47

166. artikulua - Zigorren betearazpena Behin zigorrak administrazio-bidean irmoak direnean, zigorrak betearazteari ekin ahal izango

zaio indarreko araudian aurreikusitakoarekin bat etorriz.

167. artikulua - Baimenak denbora batez kentzeko zigorraren betearazpena Ordenantza honetan araututako baimenak denbora batez kentzeko zigorra zigorrak berak

administrazio-bidean irmotasuna hartzen duenetik zenbatzen hasita hilabeteko epean bete beharko da eta baimenen etenaldia kasuan kasuko erregistroetan jasoko da.

168. artikulua - Isunen ordainketa 1. Prozeduran zehar ordaindu ez diren isunak zigorra irmotzat jotzen den egunaren

biharamunetik zenbatzen hasita hamabost egun naturaleko epean ordaindu beharko dira. 2. Aurreko atalean ezarritako ordainketarako epea amaitzen bada eta isuna ordaindu ez bada,

premiamendu-prozeduraren bidez burutuko da ordainarazpena. 3. Zigorrak Toki Administrazioak ezartzen dituenean, derrigorrezko diru-bilketaren

prozedurak eta organoak aplika daitekeen legerian ezarritakoak izango dira.

169. artikulua - Isunen ordainketaren erantzule subsidiarioak 1. Arau-haustea egitean erabilitako ibilgailuen titularrak izango dira erantzule subsidiarioak

gidariari ezarritako isuna ordaindu ezean, ondorengo kasuetan izan ezik: a) Ibilgailua lapurtu, ebatsi edo titularraren borondatearen aurka erabili dela ziurtatzen duen

beste edozein modutara erabiltzean. b) Titularra gidaririk gabeko ibilgailuak alokatzeko enpresa denean. c) Arau-haustea egin den unean ibilgailuak epe luzeko errentari bat izendatuta duenean. Hala

denean, erantzukizuna errentariarena izango da. d) Arau-haustea egin den unean ibilgailuak ohiko gidari bat izendatuta duenean. Hala denean,

erantzukizuna ohiko gidariarena izango da. 2. Erantzukizun subsidiarioaren adierazpenak eta horren ondorioek, baita kautelazko neurriak

hartzeko aukerak ere, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei Buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araudian eta 215/2005 Foru Dekretua, abenduaren 27koa, B.L.H.ko Zerga-Bilketari Buruzko Araudian ezarritakoa bete beharko dute.

3. Isuna ordaintzen duen erantzuleak arau-hausleari ordaindutako guztia itzularazteko eskubidea du.

III. KAPITULUA

AURREKARIEN PRESKRIPZIOARI, IRAUNGITZEARI ETA EZEZT ATZEARI BURUZ

170. artikulua - Preskripzioa eta iraungitzea 1. Ordenantza honetan aurreikusitako arau-hausteak preskribitzeko epea hiru hilabetekoa

izango da arau-hauste arinentzat eta sei hilabetekoa arau-hauste larrientzat edo oso larrientzat. Preskripzio-epea egitateak egin diren egunetik zenbatzen hasiko da.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

48

2. Preskripzioa pertsona salatuaren identitatea eta helbidea jakitera bideraturiko eta beste administrazioekin, instituzioekin edo erakundeekin burutzen den edozein administrazio-jardueraren ondorioz etengo da, pertsona salatua horren jakinaren gainean egonik. 339/1990 Legearen 76., 77. eta 78. artikuluekin bat etorriz egindako jakinarazpenak ere etengo du. Preskribitzeko epea pertsona salatuari egotzi ezin zaion arrazoia dela-eta prozedura hilabete baino epe luzeagoan gelditzen bada hasiko da berriz.

3. Prozedura hasi zenetik urtebete igaro ondoren zehapen-ebazpena eman ez bada, preskripzio-epea iraungi egingo da eta jarduerak artxibatu egingo dira, interesa duen edozeinek eskatuta edo ofizioz, ebazpena emateko eskumena duen organoak. Prozedura jurisdikzio penalak egitateen berri izateagatik eteten denean, iraungitze-epea bertan behera geratuko da eta, behin ebazpen judiziala irmoa denean, iraungitze-epearen zenbaketa etetea erabaki zen unean zegoen denboratik abiatuko da.

4. Diru-zigorren preskripzio-epea lau urtekoa izango da eta, gainerako zigorrena, urtebetekoa, zigorrak administrazio-bidetik irmotasuna hartzen duen egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Administrazioak diru-zigorren ordainketa eskatzeko duen eskubidearen preskripzio-epea zergei buruzko araudian ezarritakoaren arabera zenbatu eta etengo da. 171. artikulua - Oharrak eta ezeztatzeak

1. Zigor larriak eta oso larriak Gidarien eta Arau Hausleen Erregistroan jakinarazi beharko ditu zigorrak ezarri dituen agintaritzak, administrazio-bidetik zigor irmoa ezartzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita hamabost egun naturaleko epean.

2. Agintaritza judizialek Gidarien eta Arau Hausleen Erregistroan jakinaraziko dituzte, zigorra irmotzat jotzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita hamabost egun naturaleko epean, motordun ibilgailuak eta ziklomotorrak gidatzeko eskubidea kentzeko ebazpenen bidez ezartzen dituzten zigorrak bideko segurtasunaren aurkako delituak edo faltak egiteagatik.

3. Ibilgailuen Erregistroan Espainian zein atzerrian matrikulaturiko ibilgailuek egindako zigor irmo larriak eta oso larriak eta horien isunak ordaindu ez izana ere azalduko da, hala denean. Ohar horiek ibilgailuaren historialaren parte izango dira.

4. Aurrekarien ondoreetarako, oharrak ofizioz ezeztatuko dira zigorrak erabat bete edo preskribitu zirenetik hiru urte pasa ondoren.

172. artikulua Udalak, ordenantzaren bidez, arau honetan aurreikusitako isunen zenbatekoak eguneratu ahal

izango ditu, kontsumoko prezioen indizeak izaten dituen aldaketak kontuan hartuz.

173. artikulua - Abiadura-mugaren aldaketak Bidearen titularrak trafikoaren kudeaketa-arloan eskudunak diren agintariei abiadura-

mugetan egiten dituen aldaketak jakinarazi beharko dizkie hilabete lehenago gutxienez.

174. artikulua

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

49

Trafikoko Buruzagitza Nagusia organismo autonomoa eta Herri Administrazio eskudunek lankidetza-hitzarmen egokien bidez lankidetzarako mekanismoak antolatu ahal izango dituzte, aipatutako administrazioek igorri behar dituzten agiriak eskualdatzeko.

175. artikulua Ordenantza honetan aurreikusitako zigorrak ezin izango dira betearazi administrazio-bidetik

irmoak izan ezean.

176. artikulua Isunak zigor irmoa ezartzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita 15 egun

balioduneko epean ordaindu beharko dira. Epe hori amaitu ondoren ordainketarik egin ez bada, premiamendu-prozedura burutuko da.

177. artikulua Zigor larriak eta oso larriak administrazio-bidetik irmoak direnean eta trafikoaren eta

motordun ibilgailuen zirkulazioaren arloan betearazteko eskumenak eskuordetuta dituzten alkateek ezarritakoak direnean, Trafikoko Buruzagitzan jakinaraziko dira Gidarien Erregistroan haien oharra egin dadin zigor irmoa ezartzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita 15 eguneko epean. Aurrekarien ondoreetarako, oharrak ofizioz ezeztatuko dira zigorrak erabat bete edo preskribitu zirenetik hiru urte pasa ondoren.

178. artikulua

Gidari bat ondoren azaltzen den artikuluan zerrendatuta dauden arau-hauste larri edo oso larrietako bat egiteagatik administrazio-bidetik irmo zigortzen badute, haren gidatzeko baimenean edo lizentzian duen kreditutik kendu beharreko puntuak automatikoki eta aipatutako zigorra Gidarien eta Arau Hausleen Erregistroan jasotzen den unean bertan kenduko dira; erregistro horretan baimenaren titularrak dituen puntuak jasoko dira.

179. artikulua

Gidatzeko baimen edo lizentzia baten titularra ondoren agertzen diren arau-hausteetako bat egiteagatik administrazio-bidetik irmoki zigortzen denean, arau-hauste bakoitzarengatik jarraian adierazten diren puntuak galduko ditu:

Puntuak galtzea eragiten duten arau-hausteak

Arau-haustea Puntuak

1

Arauetan ezartzen dena baino alkohol-tasa handiagoarekin gidatzea:

Botatako arnasaren mg/l balioak: 0,50 baino gehiago (profesionalak eta urte bi baino gutxiagoko gidatzeko baimenen titularrak, 0,30 mg/l baino gehiago)

6

2 Botatako arnasaren mg/l balioak, 0,25 baino gehiago, 0,50 arte (profesionalak eta urte bi baino gutxiagoko gidatzeko baimenen titularrak, 0,15 baino gehiago, 0,30 mg/l arte)

4

3 Sorgorgarrien, psikotropikoen, estimulatzaileen eta antzeko eraginak dituzten beste 6

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

50

edozein substantziaren eraginpean gidatzea

4 Alkohola, sorgorgarriak, psikotropikoak, estimulatzaileak eta antzeko bestelako substantzien toxikazioa detektatzeko ezarritako probak egiteko betebeharra ez betetzea

6

5 Ausarkeriaz gidatzea, ezarritako norabidearen kontra zirkulatzea edo baimenduta ez dauden lasterketetan edo lehiaketetan parte hartzea

6

6 Trafikoaren zaintza inhibitzera bideraturiko mekanismoak jarrita dituzten ibilgailuak gidatzea, edo asmo bereko tresnak dituzten ibilgailuak, hala nola radar bidez antzemateko sistemak inhibitzeko tresnak.

6

7 Lurreko garraioari buruzko legerian ezarritako gidatzeko denbora % 50ean edo denbora luzeagoan gainditzea edo atsedenaldiak % 50ean baino denbora luzeagoan gutxitzea

6

8 Gidariek takografoaren edo abiadura mugatzen duen gailuaren erabileraren funtzionamendu normala aldatzen duten elementuak jartzean edo abian jartzean parte hartzea edo laguntzea

6

9 Ibilgailu bat gidatzea hori egitea gaitzen ez duen baimen edo lizentzia batekin 4

10 Bidera edo honen inguruetara suteak edo zirkulazio-istripuak sor ditzaketen edo zirkulazio askea oztopatzen duten objektuak botatzea

4

11 Pasatzeko lehentasunari, stop seinalean, utzi pasatzen seinalean eta semaforoetako argi gorrian gelditzeko betebeharrari buruzko legezko xedapenak ez betetzea

4

12 Aurreratzeari buruzko legezko xedapenak ez betetzea kontrako noranzkoan zirkulatzen dutenak oztopatuz edo arriskuan jarriz eta ikuspen urriko egoeretan edo lekuetan aurreratzea

4

13 Txirrindulariak oztopatuz edo arriskuan jarriz aurreratzea 4

14 Noranzkoa aldatzea 339/1990 Legean eta arauetan ezarritako baldintzetan jasotako xedapenak bete gabe.

3

15 Autobideetan eta autobietan atzerantz joatea 4

16 Zirkulazioa erregulatzen duten agenteen seinaleak ez errespetatzea 4

17 Aurreko ibilgailuarekin segurtasun-tartea ez zaintzea 4

18

Entzungailuak, aurikularrak edo gidatzeko arreta gutxitzen duten bestelako gailuak erabiliz gidatzea edo eskuetan telefonia mugikorraren gailuak, nabigatzaileak edo komunikatzeko beste edozein sistema erabiltzea. Teknologia-aurrerapenekin bat etorriz, atal honetan barne hartutako gailuak arauz behar izango dira.

3

19 Segurtasun-uhala, haurrak eusteko sistemak, kaskoa eta babeserako bestelako elementuak ez erabiltzea.

3

20 Ibilgailu bat gidatzea gidatzeko administrazioaren baimena aldi baterako kenduta izanik edo gidatzen den ibilgailua erabiltzea debekatuta izanik

4

Ondorengo artikuluaren taulan ezarritakoaren arabera kenduko dira gehiegizko abiaduran gidatzeagatiko puntuak.

Puntuak kentzeko arrazoia izan den egitatea gidatzeko administrazioaren baimena behar duen ibilgailua gidatzeagatik denean bakarrik galduko dira puntuak. Puntuen kreditua gidariak dituen administrazioaren baimen guztientzat bakarra izango da.

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

51

180. artikulua - Gehiegizko abiaduran gidatzeagatiko zigorren eta puntuen sailkapena

Zinemometro bidez hartutako gehiegizko abiaduragatiko arau-haustea Muga 30 40 50 60 70 80 90 100 110 120 Multa Puntos

Gehiegizko abiadura Larria

31 41 51 61 71 81 91 101 111 121 100 –

50 60 70 90 100 110 120 130 140 150 51 61 71 91 101 111 121 131 141 151

300 2 60 70 80 110 120 130 140 150 160 170 61 71 81 111 121 131 141 151 161 171

400 4 70 80 90 120 130 140 150 160 170 180 71 81 91 121 131 141 151 161 171 181

500 6 80 90 100 130 140 150 160 170 180 190

Oso Larria 81 91 101 131 141 151 161 171 181 191 600 6

100 km/h baino gutxiagoko mugak ezarri diren hirietara sartzeko herriarteko autobien eta autobideen tarteetako gehiegizko abiadurak 339/1990 Legearen IV. eranskineko zigorren sailkapenari dagokion isunarekin zigortuko da. Gainerako administrazio- eta zigor-arloko ondorioak 100 km/h abiadura gainditzen denean eta muga horretarako ezarritako baldintzetan bakarrik sortuko dira.

XEDAPEN GEHIGARRIA Lehena - Indarrean sartzea

Ordenantza hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu eta hamabost egunen buruan sartuko da indarrean. Ordenantza hau indarrean sartzean, horretan araututakoaren aurkakoak, horrekin kontraesanean daudenak edo bateragarriak ez diren maila bereko udal-arau guztiak baliogabetu egingo dira.

Azaroaren 23ko 18/2009 Legearen Azken Xedapenetako Zazpigarrenaren eta Lehen Xedapen Iragankorraren arabera, gida-baimena kentzeari eta puntuak galtzeari dagozkien ondorioak 2009ko azaroaren 25etik aurrera aplikatuko dira. Bigarrena - Zirkulazio-arloan eskumen exekutiboak dituzten Erkidego Autonomoetan zirkulazio-zigorrak jakinaraztea eta trafiko-isunak argitaratzen diren taula

Zirkulazio arloan eskumen exekutiboak dituzten Erkidego Autonomoek Bideetako Helbide Elektronikoaren jakinarazpenak haien informatika-plataformen bidez egindako jakinarazpenekin ordezkatu ahalko dituzte, horien aldeko apustua egiten duten herritarrentzat.

Zirkulazio arloan eskumen exekutiboak dituzten Autonomia Erkidegoetako trafiko-isunak argitaratzen diren taula haiek argitaratutakoaren taulen bitartez egin ahalko dira. Kasu horretan, taulek elkarren artean lankidetzan aritu beharko dute herritarrei aukera emateko sarbide bakarraren bitartez haien inguruko zigor prozeduren edozein jakinarazpenen berri izan eta horren komunikazioa izan dezaten.

Zirkulazio-arloko eskumenak dituzten Autonomia Erkidegoetako lurralde-mailako Tokiko Administrazioek lankidetza-hitzarmenak sinatzeko aukera izango dute, jakinarazpen telematikoak horretarako egokitutako plataformetatik eta Autonomia Erkidegoetan argitaratutakoen taulatik egin ditzaten. Hirugarrena

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia UDALTZAINGOA-POLICIA MUNICIPAL

52

Ordenantza honetako zigorren sailkapenean jasotzen ez diren arau-hausteei dagokienez, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Trafiko Zuzendaritzak argitaratzen duen zigorren sailkapenak (isunak) xedatutakoaren arabera jokatuko da.

XEDAPEN IRAGANKORRA Lehena - Legea indarrean sartzerakoan izapidetze-lanetan dauden zehapen-prozedurak

Azaroaren 23ko 18/2009 Legea indarrean sartzerakoan izapidetze-lanetan dauden zehapen-prozedurak bukaeraraino Hasterakoan indarrean zeuden arauak beteko dituzte, Azken Xedapenetako Zazpigarrenean aurreikusitakoaren arabera gidatzeko baimena aldi baterako kendu eta puntuak galtzeari buruzko ondorio egokiagoak lortuko balira izan ezik.

Prozedura horiek arautuko dituzte zehapen-ebazpenen aurka hasterako unean indarrean dagoen Legegintzako Errege Dekretuak onartzen duen Trafikoari, Motordun ibilgailuen zirkulazioari eta Bide segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuaren 80. artikuluan aurreikusitako errekurtsoak aurkeztuko dira. Bigarrena - Jakinarazpen telematikoak

1. Trafiko Buruzagitza Zentraleko Organismo Autonomoak eta zirkulazio arloko eta motordun ibilgailuen zirkulazioko eskumen exekutiboak dituzten Erkidego Autonomoetako organoek Lege hau indarrean sartzean jakinarazpen telematikoak egin beharko dituzte.

2. Zirkulazio arloko eskumenak dituzten Toki Administrazioek Bideetako Zuzendaritza Elektronikoari jakinarazpen telematikoak egin beharko dizkiete azaroaren 23ko 18/2009 Legea indarrean sartu eta bi urteko epean.

Denbora-tarte horretan, ibilgailuen titularrek, Bideetako Helbide Elektroniko bat esleituta izan arren, zirkulazio-alorreko eskumenak dituzten Tokiko Administrazioek igorritako jakinarazpenak haien helbidean ere jaso ahalko dituzte, azaroaren 23ko 18/2009 Legearen 59 bis 1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

3. Aurreko ataletan finkatutako epeak ekainaren 22ko 11/2007 Legearen Azken Xedapenetako Hirugarrenean xedatutakoarekin bateragarriak diren neurrian aplikatuko dira. Hirugarrena - Motorren pareko hiru gurpildun ibilga iluen abiadura-mugak

Azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuak onartutako Zirkulazio Erregelamendu Orokorra aldatzen den arte, eta motorren pareko hiru gurpildun ibilgailuen abiadura-muga finkatzen den bitartean, ibilgailu horiek bi gurpileko motozikletentzat araudi horretan ezarritako abiadura-muga berdinak izango dituzte.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honetan finkatutakoaren aurkako maila bereko edo baxuagoko xedapen guztiak baliogabetu egin dira.

Ordenantza honetan arautzen ez den guztia 339/1990 Legean eta hori garatzeko araudietan finkatutakoaren arabera arautuko da.

AZKEN XEDAPENA Ordenantza honetan araututako gaiei eragiten dieten maila altuagoko arauak etorkizunean

aldarrikatzeak edo indarrean sartzeak horiek automatikoki aplikatzea erabakiko du, eta Ordenantza horiek ondoren egokitu ahal izango dira.