TESTU IRUZKINA. Gizakiaren Eskubideak

6
TESTU IRUZKINA GIZAKIAREN ETA HERRITARRAREN ESKUBIDEEN ADIERAZPENA (1789) DÉCLARATION DES DROITS DE L`HOMME ET DU CITOYEN 1. Egilea: Frantziako Biltzar Nazional Konstituziogilea. Hasieran Hirugarren Estatuaren (herri xehea) ordezkariak eta noble eta elizgizon bakar batzuk bildu ziren baina laster kleroaren ordezkari gehienak batu zitzaizkien eta horrela Estatu Orokorrak desagertu ziren Biltzar Nazionala bihurtuz. Orduan, egilea Batzar Nazional Konstitu-ziogilea izan zen, hau da, publikoa eta kolektiboa da. 1789ko ekainean Frantziako Iraultza hasi zen eta uztailaren 9an Nazio Batzarra Biltzar Nazional Konstituziogilea bihurtu zen Frantziako herriari konstituzio bat emateko xedez, baina asmo honek denbora beharko zuela aurreikusiz, Konstituzioa osatu bitartean, eta herritarren ezinegona baretzeko, eskubideen eta askatasunen adierazpen bat idaztea erabaki zen. Adierazpena hilabete inguruan osatu eta onartu zuen (abuztuaren 20 eta 26 bitartean, hain zuzen ere) Biltzar Nazionalak. Testu horrekin batera, “Eskubide feudalen ezabatzeko dekretua” ere onartu zen. Gerora, 1791an, adierazpen hau Konstituzio egin berriaren lehen atal bihurtu zen. Konstituzioa egin ondoren eta ikusita bere lana eginda zegoen, Biltzarra bertan behera geratu zen eta fase berri batetara pasatu zen: Biltzar Legegilea. Orduan, lehenengo fase hau 1789 eta 1791 bitartean luzatu zen. Lehenago aipatu den bezala, Biltzar Nazional Konstituziogilean hiru estamentuetako ordez-kariak zeuden: herriaren ordezkariak, kleroaren gehien-gehiengoa eta noble batzuk (47, haien artean Orleans-ko dukea). Protagonista nagusiak, besteak beste, hurrengo izan ziren: Mirabeau-ko kondea, Danton, Robespierre, Lafayette-ko printzea, Sieyes apaiza … 1

Transcript of TESTU IRUZKINA. Gizakiaren Eskubideak

Page 1: TESTU IRUZKINA. Gizakiaren Eskubideak

TESTU IRUZKINA

GIZAKIAREN ETA HERRITARRAREN ESKUBIDEEN ADIERAZPENA (1789)

DÉCLARATION DES DROITS DE L`HOMME ET DU CITOYEN

1. Egilea: Frantziako Biltzar Nazional Konstituziogilea.

Hasieran Hirugarren Estatuaren (herri xehea) ordezkariak eta noble eta elizgizon bakar batzuk bildu ziren baina laster kleroaren ordezkari gehienak batu zitzaizkien eta horrela Estatu Orokorrak desagertu ziren Biltzar Nazionala bihurtuz. Orduan, egilea Batzar Nazional Konstitu-ziogilea izan zen, hau da, publikoa eta kolektiboa da.

1789ko ekainean Frantziako Iraultza hasi zen eta uztailaren 9an Nazio Batzarra Biltzar Nazional Konstituziogilea bihurtu zen Frantziako herriari konstituzio bat emateko xedez, baina asmo honek denbora beharko zuela aurreikusiz, Konstituzioa osatu bitartean, eta herritarren ezinegona baretzeko, eskubideen eta askatasunen adierazpen bat idaztea erabaki zen. Adierazpena hilabete inguruan osatu eta onartu zuen (abuztuaren 20 eta 26 bitartean, hain zuzen ere) Biltzar Nazionalak. Testu horrekin batera, “Eskubide feudalen ezabatzeko dekretua” ere onartu zen. Gerora, 1791an, adierazpen hau Konstituzio egin berriaren lehen atal bihurtu zen.

Konstituzioa egin ondoren eta ikusita bere lana eginda zegoen, Biltzarra bertan behera geratu zen eta fase berri batetara pasatu zen: Biltzar Legegilea. Orduan, lehenengo fase hau 1789 eta 1791 bitartean luzatu zen.

Lehenago aipatu den bezala, Biltzar Nazional Konstituziogilean hiru estamentuetako ordez-kariak zeuden: herriaren ordezkariak, kleroaren gehien-gehiengoa eta noble batzuk (47, haien artean Orleans-ko dukea).

Protagonista nagusiak, besteak beste, hurrengo izan ziren: Mirabeau-ko kondea, Danton, Robespierre, Lafayette-ko printzea, Sieyes apaiza …

Dena den, Hirugarren Estatuaren ordezkarien artean ez zegoen homogeneotasunik:

Eskuin eta zentrokozkoak: noble eta elizgizonekin batera, goi-burgesia zegoen (industri-alak, bankeroak, finantzariak …) erreforma mugatu batzuen aldekoak.

Ezkerrekoak: ertain burgesia (bozkatze ahalmen irekiagoaren aldekoak parte hartze politikoa zabalagoa lortzeko).

Ezker-muturrekoak: errepublikanoak eta demokratak (gizarte erreforma zabalagoak nahi zituzten).

Biltzar Nazionalak hartutako beste neurri batzuk ere aipatu daitezke: Erreforma horiek funtsezkoak izan ziren aurreko sistema erabat aldatu zuten eta:

Jaunen erregimenaren deuseztatzea: pertsona, etxe eta lurren gainean jaunek zituzten pribilegioak galdu zituzten.

1

Page 2: TESTU IRUZKINA. Gizakiaren Eskubideak

Eliza Estatuaren menpe gelditu zen: o Apaizak Estatuko funtzionario bihurtu ziren eta jada ez zioten Aita Santuari

obedientziarik zor izango.o Elizaren ondasunak (baita Koroarenak eta noble emigratuenak ere) nazionalizatu

egin zituzten eta eroste-ahalmena zeukaten 3.Estamentukoei saldu zizkieten. Produkzioa eta prezioak liberalizatu ziren (erregearen arautze eta protekzionismotik

askatu). Aurreko erreforma guztiak 1791KO KONSTITUZIOAn batu ziren. Konstituzio honek

MONARKIA PARLAMENTARIOA edo KONSTITUZIONAL ezartzen zuen, BOTERE BANA-KETAN eta SUFRAGIO ZENTSITARIOAN oinarrituta.

2. Helburua: Konstituzioa osatu bitartean, eta herritarren ezinegona baretzeko, eskubideen eta askatasunen adierazpen bat idaztea erabaki zen. Hau herriari eskumenak ematea izan zen.

3. Jasotzailea: Frantziako herria orokorrean. Gero eta jende gehiagok ezagutzekotan, gero eta eragin gehiago edukiko du iraultzaren alde eta kontran daudenen artean. Azken finean, testu legearen balioa dauka eta bete behar da.

4. Gaia: Gaia, batez ere, sozio-politikoa da, baina ez bakarrik. Testu juridikoa honetan etorkizuneko

gizartea sortzea eta gizarte barruko harremanak nola antolatu behar diren azalarazten da. Hau da, zein gizarte mota nahi zuten, zeintzuk izan behar ziren gizakien eskubideak eta non jarri hauen mugak edota nondik zetorren boterea. Galdera guzti hauek eta, batez ere, bere erantzunek inplikazio politikoak (Antzinako Erregimenaren amaiera), sozialak (gizarte harreman berriak berdintasunean oinarritutakoak), ekonomikoak (ez aipatu arren ekonomia hitza, giza harreman berriak baditugu, ekonomi harremanak zenbaitetan ere aldatu behar dira) eta kulturalak (hemendik aurrera burgesia nagusia izatean, kultura burgesa, batez ere, garatuko da) argiak dauzkate.

5. Testu mota: Juridikoa: dokumentua da, eta beranduago, 1791ean, konstituzioa egin zenean lehenengo atal bihurtu zen, hau da, lege nagusiaren atala bihurtu zen.

6. Espazioa eta denbora: Paris (Frantzia), 1789ko abuztuaren 20-26 bitartean. Urte hau Aro Garaikidearen hasiera kontsideratua izan da.

7. Hiztegia: Eskubide natural eta besterenezin : giza naturarekin lotuta dauden eskubideak eta ez

dira iraultzaileak sortutakoak, baizik eta aurrekoak dira eta edonorenak dira betidanik, hau da, gizakia existitzeagatik dira.

Gorputz soziala : gizartea. Izaki Gorena : Jainkoa. Preskribitu : 7.artikuluan agertzen den moduan, legeak aldez aurretik erabakitako

formetan bakarrik pertsona bat izan daiteke salatu, atxilotu edo atzeman. Xaxatu : erasota sentitzea.

2

Page 3: TESTU IRUZKINA. Gizakiaren Eskubideak

8. Laburpena:Gizarte berri bat sortzeko adierazpena da, non giza harremanak berdintasunean oinarritu

beharko ziren. Horretarako ideia eta erabaki batzuk aldarrikatzen dira:

Gizaki guztiak askeak eta berdinak jaiotzen dira. Subiranotasuna nazioan datza. Gizaki guztiek eskubideak eta betebeharrak dituzte, besteak beste, askatasuna,

segurtasuna … eta hauen mugak. Jabetza pribatua sakratua da.

9. Termino historikoak:a. Subiranotasuna : non dagoen edota nondik datorren boterea, herriarengan edota

pertsona batengan edo batzuengan datza.b. Biltzar Nazionala : Frantziako Iraultzan hasieran sortutako asanblada helburu

konkretu batzuekin, batez ere Frantziako herriari konstituzio bat ematearena.

10. Azterketa: a. Testu honetan Ilustrazioaren ideia nagusiak praktikara eramaten dira (subiranotasun

nazionala, gizakien eskubideak, berdintasuna eta askatasuna …). Nolabait, burgesen garaipena suposatzen du edo, behintzat, bere ideologiaren garaipena.

b. Testuaren egileak legal zenaren kontra joaten dira bere ikuspuntuak defendatzeko eta horiek guztientzako legeak bihurtu nahi dituzte.

c. Lehen aipatu ditudan printzipioak dira baina ezin gara teorikoez ahaztu: Voltaire eta monarkia parlamentarioaren defentsa, Montesquieu eta botereen banaketa, Rousseau eta subiranotasuna nazionala.

d. Printzipio teoriko horiek nahiko utopikoak izan zitezkeen XVIII mendearen hasieran baina Amerikako ingeles kolonia batzuetan praktikara eraman zirenean, izugarrizko eragina izan zuten Europan, eta, konkretuki, Frantzian, utopikoa izan zitekeena posiblea bihurtuz. Ezin dugu Estatu Batuetako Konstituzioa 1787an onartua izan zela ahaztu, zeren eta ez zen inolaz ere kasualitatea bakarrik bi urte beranduago iraultza lehertzea Frantzian.

e. Ez da kasualitatea ere, prozesuak burgesiak gidatu izana. Nekazariak eta langileak, gehienbat, ez-jakintsuak ziren eta noblezia eta, batez ere, kleroak manipula zitzakeen; orduan, burgesia bere ahalmen ekonomiko eta kulturalari esker da iraultza aurrera eraman ditzakeen taldea. Hala ere, talde herrikoiek ere bere funtzioa bete zuten (sans culottes) prozesu horretan.

f. Testuaren azterketa: 1.atalean, berdintasun printzipioa aldarrikatzen da eta, horrela, Erdi Aroko

estamentuzko gizartearekin amaitzen da. 2.atalean, Liberalismo politikoaren oinarrizko printzipioak aipatzen ditu:

askatasuna, segurtasuna, jabetza eta zapalkuntzaren kontrako erresistentzia. Pertsona guztiek izateagatik askatasun batzuk dituzte eta ez norbaitek emateagatik.

3

Page 4: TESTU IRUZKINA. Gizakiaren Eskubideak

3.atalean, subiranotasun nazionala jasotzen da. Orain arte subiranotasuna erregearengan egon da eta hemendik aurrera herriarengan datza.

11.atalean, beste eskubide batzuk erregistratzen dira: pentsatzeko, hitz egiteko, idazteko eta argitaratzekoak. Pentsamendu eta obraren askatasuna daukate gizaki guztiek.

17.atalean, salbuespenekin jabetza pribatua sakratua da. Beste ataletan, zehazten da, gutxi gorabehera, askatasunaren mugak zeintzuk

diren. Nolabait, askatasuna bai, baina ez zapaldu bestearena esaten da.g. Adierazpen honetan Liberalismo politikoaren printzipio nagusiak jasotzen dira eta

aldaketa batzuekin, gaur egungo sistema demokratikoetara ailegatu dira. Jatorria Jeffersonek bultzatutako Virginiako adierazpenean dago, non jasotzen dira Ilustrazio-aren ideia nagusiak. Hau da, ideia horiek Europatik Amerikara bidaiatu ziren eta hortik bueltatu ziren Europara, hor geratzeko. II. Mundu gerra ostean, Nazio Batuek bultzatutako “Giza eskubideen aldarrikapen unibertsalean” topa daitezke printzipio horien arrastoak, baita “Umeen eskubideen aldarrikapen unibertsalean” ere.

11. Testuinguru kronologikoa:a. XVIII mendearen bigarren erdialdean, Amerikan ingeles kolonia batzuk indepen-

dentzia lortu zuten eta estatu berri bat sortu zuten: Estatu Batuak. Horrekin batera, sistema politiko berri bat sortu zuten Errepublika federala Frantziatik ailegatutako printzipio batzuk jarraituz, Ilustrazioarenak hain zuzen ere (subiranotasun nazionala, botere banaketa…).

b. Frantzian, bitartean, ezinegona gero eta handiagoa izaten ari zen, arrazoi politiko, ideologiko, ekonomiko edo sozialengatik eta 1789an lehertuko da Estatu Orokorrak konbokatu zirenean. Estatu Orokorren osaketan eta boto sisteman hasi ziren eztabai-dak baina adostasun eza dela eta, ordezkari askok abandonatzen dute bilera eta Pilota Jokora joaten dira eta Nazio Biltzarra aldarrikatzen dute.

c. Hor hasten da Iraultza eta hurrengo urteetan Frantzian gertatutakoa Europa eta bere/gure historia markatuko du. Gainera, Napoleonek ideia berriak zabalduko ditu Europan zehar eta Vienako Biltzarrean saiatu arren atzera jo, Absolutismo eta Antzinako Erregimena pixkanaka desagertuko dira eta Liberalismoa eta Nazionalis-moa ideologia mugimenduak zabalduko dira.

d. Egun horietan aditu gehienek ikusi dute Aro Garaikidearen hasiera.

12. Ondorioak:a. Iturri zuzena da, Biltzar Konstituziogileak egindakoa delako eta izugarria izan da

testua izan duen garrantzia Aro Garaikidean. Gainera, objetibotasuna dauka, Biltzarrak egin du eta ez da norbaiten interpretazioa edo.

b. Testua garrantzi handikoa da absolutismoaren eta feudalismoaren azken arrastoen amaieraren hasiera delako. Testu honekin hasi zen sortzen gaur ezagutzen dugun gizartea eta bere antolamendu politikoa eta soziala. Antzinako Erregimenaren amaiera eta Aro Garaikidearen sorrera 1789 urteak markatzen ditu. Gainera, gaur egun edozein estatu demokratikoak benetan izateko errespetatu behar ditu hemen aipatzen diren eskubideak: askatasuna, berdintasuna, segurtasuna…

4