Taldeka:Aitor Azkonobieta-Kultur · Neguko kroseko zirkuitua korri-tzen nuen. Niretzat hura zen...

16

Transcript of Taldeka:Aitor Azkonobieta-Kultur · Neguko kroseko zirkuitua korri-tzen nuen. Niretzat hura zen...

Page 1: Taldeka:Aitor Azkonobieta-Kultur · Neguko kroseko zirkuitua korri-tzen nuen. Niretzat hura zen lehia. Gero konturatu nintzen, korrikalari batek pistan erakutsi behar dituela bere
Page 2: Taldeka:Aitor Azkonobieta-Kultur · Neguko kroseko zirkuitua korri-tzen nuen. Niretzat hura zen lehia. Gero konturatu nintzen, korrikalari batek pistan erakutsi behar dituela bere

ErredaktoreaAritz MutiozabalHarremanetarako: 607 615 239e-posta: [email protected]: Urola Kostako Hitza.Sasoian 2.0: Zarauzko Rugby Taldea.Beroketa: Urola Kostako Hitza.Berriketa: Joxe Miguel Maiz eta Urola Kostako Hitza. Taldeka: Aitor Azkonobieta-KulturAtelier. Kirolari gazte: Zarautz Balea IgeriketaTaldea. Hariari tiraka: Baleike.com, BittorMutiozabal, Zarautz Balea IgeriketaTaldea eta Urola Kostako Hitza.Erronka: David Agirrezabalaga‘Kapaxko’.DiseinuaRoberto GutierrezMaketazioaSaioa PeronaEdukien garapenaUrola Kostako Hedabideak EMInprimategiaGertuArgitaratzaileaSASOIAN aldizkaria Urola KostakoUdal Elkarteak argitaratzen du.Aldizkari honek Aia, Getaria, Orio,Zarauz eta Zumaiako kirol albisteak jasotzen ditu.

Urola Kostako Udal Elkarteakkudeatzen du sasoian.info webgunea.Aia, Getaria, Orio, Zarautz etaZumaiako kirol albisteak, agendanahiz emaitzak topatuko dituzu bertan.

www.sasoian.info

SASOIAN APIRILA 201322

S A S O I A N 2 . 0

Errugbikoen GaragardoAzoka, Aste Santuan

Zarauzko XIII. GaragardoAzokarako kartela aukeratu dutejada. Guztira, 25 lan jaso ditu ZarauzkoRugby Taldeak, eta aditzera eman du te -nez, nahikoa lan izan dute bakarra au ke -ratzeko orduan. Azkenean, Zarautzen bi ziden Iñaki Eizagirre usurbildarra izan dagaraile; honek 300 euroko saria jasotzeazgain, bere irudia erabiliko dute ekitaldiairagartzeko. Antolatzaileek, bide batez,eskerrak eman dizkiete parte-hartzaileguztiei, eta hurrengo urteko lehiaketanparte hartzera animatu nahi izan dituzte.Garagardo Azokari martxoaren 27an

emango diote hasiera, eta apirilaren 1eraarte luzatuko dute; urtero bezala, Munoaplazan izango da jaia. Aste Santuko opo -

rretarako «plan aproposa» proposa tzendio Zarauzko Rugby Taldeak bertaragerturatutako mundu guztiari. Garagardoaukera zabala izango da bertan, baitaalemaniar estiloko jakiak, bertsolariensaioak, kontzertuak, musika eta hau rren -tzako denborapasak ere.Garagardo Azokako irabaziak kluba

laguntzeko erabiliko dituzte. Izan ere, Za -rauzko errugbi taldeko seniorrek Nazionalmailako B taldean dihardute gaur egun, etaigoera fasea jokatzeko txartela lortukodute. Garagardo Azoka amaitu etahurrengo astean jokatuko dute lehenpartida, eta dagoeneko gogor entrenatzendabiltza, liga arruntean lider amaitzeko etaigoera faseari ilusioz ekiteko.

ZOZKETA

Oparia Urola Kostako Hitzaren Zarauzko bulegoan jaso ahal izango du irabazleak, apirilaren 8tik aurrera.

‘Iribar, irudia eta eredua’ liburuaren irabazleaALOÑA ARRUTI AZKUE

Bilatu gaitzazu www.facebook.com/sasoian.kirolaldizkaria

Page 3: Taldeka:Aitor Azkonobieta-Kultur · Neguko kroseko zirkuitua korri-tzen nuen. Niretzat hura zen lehia. Gero konturatu nintzen, korrikalari batek pistan erakutsi behar dituela bere

APIRILA 2013 SASOIAN 3

B E R O K E T A A R I K E T A K

KONTUAN HARTU BEHARREKOA

· Ariketak egiterakoan ez ezazu jarraitu luzaketekin sentsazio desatse-gina sentitzen hasten bazara. Erlaxatu beharrean mina edo tentsioa nabari tzenbaduzu, gaizki egiten ari zaren seinale.

· Luzaketa mantendu ezazu gutxienez 15 segundoz eta gehienez ere30 segundoz. Denbora tarte hori litzateke egokiena hobetzeko. Horrekin bate-ra, luzaketa ariketei 15 minutu inguru eskaintzea komeni da.

· Luzaketa balistikoak edo errebotedunak saihestu. Gisa horretan,luzaketaren erreflexua aktibatuko duzu. Luzaketa ariketak egiterakoan, astiro-astiro egin behar dira mugimenduak, eta oso kontrolatuta.

· Uzkurtu ezazu luzatu nahi duzun muskuluaren antagonista edokontrakoa. Elkarrekiko inerbazioaren bidez, muskulu antagonistaren uzkurdu-rak automatikoki muskulu agonista (luzatu nahi dena) erlaxatzen du.

· Topa ezazu alderantzizko erreflexu miotikoa. Luzaketa behar bezalaeta modu progresiboan egiten denean, tentsioa murrizten joaten da, eta horialderantzizko erreflexu miotikoa lanean ari delako gertatzen da. Bere funtzioauzkurtze zakarretatik babestea da.

· Ongi egin luzaketa ariketak entrenamendu saioarekin hasi baino lehen, moduleun eta kontrolatuan. Gauza bera entrenamenduarekin bukatu ondorenere; uzkurdura handiagoa izan dezakezu, kasu horretan.

· Kontuan izan luzaketak egiterakoan ez dela minik sentitu behar, eta aregutxiago sufritu. Beraz, patxadaz hartu eta irizpide hauei jarraitu.

Luzaketaariketentxanda

Muskulu zuntzak gazte mantetzea garran -tzitsua da kirolari batentzat. Gazte mantetze-ak horiek gogortzea eta zurruntzea saihesteaesan nahi du, eta horretarako lu zaketa ariketakegitea ezinbestekoa da jarduera fisikobakoitzaren hasieran eta amaieran. Kiro-lari orok adierazitakoa jakin badakienarren, asko dira oraindik entrenamendua-ren zati horri jaramonik ere egiten ez diote-nak, dela presagatik, dela nagikeriagatik.Edo, modu okerrean egiten dituztenak; hainjustu ere, luzaketak egiterakoan gor pu tzekobeste atal batzuk behartu ditzakegu, eta ari-keta mesedegarri izan beharrean, guztizkontrako eragina lortzen dugu.Gerta daiteke ariketak etengabe egi-

tearen ondorioz norbere progesioaegonkortzea ere. Kasu horretan, luzaketakahalik eta intentsitate handienean egindaere, ez dira nahi diren emaitzak lortzen; etasegur aski, enfasi handiegirik egin gabe,baina zuzen eginda, emaitza eraginkorrago-ak lor daitezke. Luzaketaren erreflexuadeitzen zaio erreakzio horri: muskuluakerlaxatu beharrean uz kurtu egiten dira, etahorrela ez dugu malgutasuna hobetzen, eztaerrekuperazioari inolako faborerik egiten ere.Beroketa ariketak behar bezala egiteko,

eta eraginkorrak izateko, hainbat irizpidehartu behar dira kontuan. Hona hemengomendio xume batzuk.

Page 4: Taldeka:Aitor Azkonobieta-Kultur · Neguko kroseko zirkuitua korri-tzen nuen. Niretzat hura zen lehia. Gero konturatu nintzen, korrikalari batek pistan erakutsi behar dituela bere

SASOIAN APIRILA 20134

B E R R I K E T A

DONOSTIAKO NazioartekoKrosa –Lasarteko Krosa bezala eza-gutzen dena– lasterketa klasikoa daatletismo munduan. Garaian garaikoiraupen luzeko atleta entzutetsuenekhartu dute parte bertan, baita irabaziere. Emil Zatopek, Mamo Wolde,Mohamed Ga mmhoudi, Dave Bed-fod, Mohamed Kedir, Haile Gebrse-lassie, Paulo Gue rra... txapeldunenzerrendako izen batzuk baino ez dira.Horien artean, egun Asteasun biziden Joxe Migel Maiz aiarra dago.Lasarteko proba irabazi duen leheneta azken euskaldun gizonezkoa da.Aurten, gainera, 45 urte bete dirabalentria hura egin zuenetik. Aspaldi-ko kontuak badira ere, ilusioz oroi -tzen ditu loria egun haiek.

1968an irabazi zenuen Lasarte-ko Krosa. Urtebete lehenago, ere,eskura izan zenuen garaipena,baina oinetakoekin arazoren batizan zenuen.Bai, hala da. Lasterka atera ginen,eta lehen kilometroan, tropelean gin-doazela, nire atzekoak hanka za palduzidan. Iltzeak sartu zizkidan orpoan,eta, zoritxarrez, oinetakoa atera zidan.Une batez, zalantzan izan nintzen,berriz jantzi ala ez, baina azkeneanaurrera jarraitzea erabaki nuen.Hiruzpalau segundo galtzea ikaraga-rria zen, lasterketa alferrik gal tzekonahikoa denbora. Ondorioz, laster-keta osoa hanka batean oinetakoaeta bestea oinutsik nuela egin nuen.Horrek asko eragin zidan, egia esan.

Nik uste dut hobe nuela bestea erekendu eta oinutsik egin izan banu,baina hala suertatu zen.

Mamo Wolde izan zen garaileorduan. Hala ere, azken metroe-tan hartu zizun aurrea.Lasterketa hartan kilometro guz-tiak buru nintzela pasatu nituen. Hel-mugarako 500 edo 600 metroren fal-tan alde egin zidan Ma mok, eta beraizan zen irabazle.

Arantza hori barruan geratukozitzaizun, ezta?Egindako lanarekin pozik geratunintzen, bigarren egitea ere handiaizan baitzen. Hala ere, ezustekorikizan ez banu, lasterketa hura irabazte-

Joan den urtarrilean 45 urtebete ziren Joxe Migel Maizkorrikalari aiarrak DonostiakoNazioarteko Krosa irabazizuela; garaiko atleta onenenaurretik helmugaratu zen.

Joxe Migel Maiz Korrikalari ohia

«Gerora konturatunintzen benetakometa dominaolinpikoa zela»

Page 5: Taldeka:Aitor Azkonobieta-Kultur · Neguko kroseko zirkuitua korri-tzen nuen. Niretzat hura zen lehia. Gero konturatu nintzen, korrikalari batek pistan erakutsi behar dituela bere

Nolanahi ere, Espainiako se -lek zioa rekin lehiatzeko deitu zi -zuten behin baino gehiagotan.Bederatzi urtez izan nintzen kirola-ri internazionala. Azken finean, kro-sean ongi ibiltzen baldin bazara, pis-tan ere defendatzen zara, baina agianez beharko zenukeen mailan.

Neguko denboraldia presta -tzeak, behintzat, bere fruituakeman zizkizun. 1968an, inork ezzizun aurrerik hartu eta Lasarte-ko Kroseko txapela jantzi ze nu -en. Gogotik entrenatu al zinenprobarako?Abiadurarik ez nuen, behin hartu-tako erritmoa edo engranaje horre-tan joaten nintzen. Beraz, bizkortasu-na lantzen hasi nintzen, MamoWolde bati irabazteko beharrezkoazelako. Mariano Haro nire antzera-koa zen, baina hark bultzada handia-go zuen esprintean. Nire helburuaLasarten irabaztea zen, eta horretakoprestatu nintzen. Gogoan dut serieasko egin nituela; artean, aurrekourteetan oso gutxi egiten nituen.Abiadura lortu nuen, bai, baina nireustez modu horretan kirolaria erreegiten da. Kontuan izan behar daaskotan hamar ordu egiten nituelalan, eta lana egin ondoren entrenatze-ko oso gogo gutxi izaten da. Gai nera,eguraldi txarra, itxurazko to kirik ez...Itsasbehera zenean, hondartzanaritzen nintzen lasterka. Itsas gorazenean, berriz, malekoian, bainaorduan argi bakan batzuk baino ezzeuden. Ahal nuen bezala ibiltzen

Eremu gorabeheratsuetarakoeginda zeundela, alegia.Neguko kroseko zirkuitua korri -tzen nuen. Ni retzat hura zen lehia.Gero konturatu nintzen, korrikalaribatek pistan erakutsi behar dituelabere dohainak. Izan ere, krosekomarkek ez dute kontatzen pistarako.Ibilbideak urtero-urtero ez berdinakdirenez, egindako denborari bainosailkapenari ematen diote garrantzia.Olinpiar Jokoetan parte-hartzeko,ordea, pistan egindako markak har -tzen dituzte kontuan, eta kirolaribaten helburu nagusia txapelketahori da. Ni neguko denboraldirakoprestatzen nintzen buru-belarri, etauda iristen zenean, pistako denboral-dian, atseden har tzen nuen.

ko modukoa zela pentsatu izan dut.Beraz, urtebete geroago, horretarabegira prestatu nintzen. Indarrekokorrikalaria izan naiz beti, lokatzetan,baserrian, eta mendian gora eta behe-ra ibilitakoa. Pistan eta errepidean,aitzitik, ez nintzen horren fin ibiltzen.

Toki lauak baino maldatsuaknahiago?Korrikalariak oso arina izan behardu, eta nik, aldiz, gehiago nuen inda-rretik. Erritmo batean ekin eta horrieusten nion. Hauspoz eta indarrezongi aritzen nintzen, eta lokatzetankorri egiteko ezaugarri horiek behardira. Pistan ongi moldatzen direnek,aldiz, maila jaisten dute lokatzetan.

«Hauspoz etaindarrez ongiaritzen nintzen, etalokatzetan korriegiteko ezaugarrihoriek behar dira»

JoxeMiguelMaiz AIA, 1941

Page 6: Taldeka:Aitor Azkonobieta-Kultur · Neguko kroseko zirkuitua korri-tzen nuen. Niretzat hura zen lehia. Gero konturatu nintzen, korrikalari batek pistan erakutsi behar dituela bere

SASOIAN APIRILA 20136

nintzen. Dena dela, entrenamenduhoriei esker, bizkortu egin nintzen etatxapela lortu nuen.

Aurkariak ez ziren edonolako-ak, punta-puntakoak baizik.Olinpiar Jokoetan dominak zituenlasterkari askok hartu zuen parte, etahaiek nire aldean askoz ere korrikala-ri hobeak ziren. Niretzako moduko-ak ez ziren, behintzat. Kontua da nipropio proba hori irabazteko aritunintzela entrenatzen, eta haientzakokirol egutegiko data bat gehiago zela.Hona gustura etortzen zirenez, ezzuten hutsik egiten. Aitzitik, haiekOlinpiar Jokoetarako eta MundukoTxapelketetarako prestatzen ziren.Hor zegoen aldea. Gainerakoan, Ma -mo sekulako korrikalaria zen, bai taBikila ere. Mamok reprise gehiagozuen, eta hobeto ibiltzen zen 5 eta 10kilometrotako probetan. Bikila,berriz, maratoniano autentikoa zen.

Eta Bikilaren aurka lehiatzekoaukera izan al zenuen?

JOXE MIGELMAIZLasartekoKrosa irabazizuen urtekoargazkiaeskuetanduela.

goldetutako soro batean egin nuenkorrika, belaunetarainoko lokatzare-kin, eta han bigarren izan nintzen.

Nazioartean lehiatzen zinenEspainiako selekzioarekin. Ez alzizuten Olinpiar Jokoetara joate-ko aukerarik eman?Krosean ez ezik, atletismoko pis-tan ere internazionala izan nintzenEspainiako se lekzioarekin. Pistan10.000 metroko proba egiteko dei -tzen ninduten, na hiz eta tarteka5.000 metro ere egin. Aukerak ema-ten zizkidaten, baina Olinpiar Jokoe-tarako gutxieneko marka eskatzendute, eta horietara iritsi ezinda ibil -tzen nintzen. Lasarterako bezalakoprestaketa egin izan baldin banu,akaso lortuko nukeen txartela. Garaihartan, dena dela, ez genuen argiikusten. Nire gurasoek beldur han-dia zuten. Kirola egitea ongi zegoelaesaten zidan aitak, bai na bizimodualanetik atera behar nuela. Lana azpi-marratzen ziguten etengabe. Egun,guztiz bestelakoa da. Gurasoek

Bai, bizpahiru bider korritu nuenharekin Lasarten, eta beti harenaurretik sailkatu nintzen. Mamore-kin, berriz, lau aldiz egin nuen bat.

Nola daiteke Bikila eta Mamobezalako figura mitikoei irabaziarren, zuk Olinpiar Jokoetaninoiz ez parte hartzea?Hor dago koska! Alde batetik, pres-taketagatik eta bestetik, ez nintzelakooso korrikalari arina, indarrekoa bai-zik. Hiru urtez munduko onenekinaurrez aurre lehiatu nintzen krosean,eta ez zidaten inolako beldurrik ema-ten. Estreinako bospasei postuetanaritzen nintzen, lokatza zegoentokian betiere. Ingalaterran eta Irlan-dan, esaterako, benetako krosak ko -rritzen dira: aldapak, goldean eginda-ko zirkuituan... Euskal Herrian etaEspainian, crossman-ok eremu zailak,oztopoekin eta lokaztuak nahi izatengenituen, eta pistako señorito jendeakexatu egiten zen. Udan, ordea, guritokatzen zitzaigun haien eremuanlehiatzea. Luxemburgen, esaterako,

Page 7: Taldeka:Aitor Azkonobieta-Kultur · Neguko kroseko zirkuitua korri-tzen nuen. Niretzat hura zen lehia. Gero konturatu nintzen, korrikalari batek pistan erakutsi behar dituela bere

euren seme-alabak bul tzatzen dituz-te kirola egitera.

Zu ez al zinen nahiko beranduhasi korrika?Bai, soldaduskan. Eskolan egitengenituen jolasak korrikakoak ziren,eta nire adiskide guztiei irabaztennien. Geure artean lasterketak egitengenituen, eta guztiei gailentzen nin -tzaien. Banuen korrikarako grina,baina baserriak eta lanak ez zuenhorretarako denborarik uzten. Gau -za guztietan bezala, zuk profesionalaizan nahi baldin baduzu, hartaradedikatu behar duzu buru-belarri.Ezin da lana egin eta goi-mailanlehiatzeko entrenatu. Zaletasun mo -duan aritzen nintzen ni.

Zuek bai meritua, orduan!Bai, baina, agian, ez nuen jakinneure burua konbentzitzen eta korri-katik bizi nintekela sinetsiarazten. Eznuen erabaki hori hartu, eta baduthorren pena. Akaso, okerrago atera-ko zitzaizkidan gauzak... ez dakitEgun, kirolera dedikatzen da jendea.

Garai haietan ez ziren asko ko -rrika ibiltzen zirenak...Nola bada! Orduan, Zarautzenbizi nintzen, eta hasieran txandalajantzita kaletik ibiltzeak ere lotsaematen zidan. Ez zitzaigun bururatuere egiten, behintzat. Orain, jendeatxandala jantzita dabil egun osoan.Asko aldatu dira garaiak, eta presta-keta aldetik zer esanik ez. Espainiakoselekzioarekin joaten ginenean, ma -sajistaren bat joaten zen gurekin,baina lesiorik ez bazeneukan, hark ezzuen masajerik ematen. Egun masa-jistak eta medikuak alboan izatendituzte kirolariek, eta nire ustez osoinportantea da hori. Kirolariak kon-trolatuta egon behar du, bestela seku-lako kaltea egin diezaioke norbereosasunari; izan ere, sekulako egurraematen diozu organismoari. Hamarordu lan egin ondoren, ilun tzeanentrenatu eta leher eginda bukatu,eta bolada jakin batzuetan eguneanbitan ere entrenatzen nin tzen. Gogo-ratzen naiz nola joaten nintzen05:30ean entrenatzera, on doren08:00etan lanera sartzeko. Martxahorretan erre egiten zara.

«Soldaduskan hasi nintzen korrika egiten. Goiz batean gimnasia egiteko formatuta geunde-la, tenienteak galdetu zuen ea korrikarako zaletasunik zuenik ba ote zegoen gure artean.Antza denez, lasterketa bat antolatzeko asmoa zuen, etakorrikalari bila ari zen.Inork ez zuen nahiaurrera atera, eta “hi,Aia, animatu hadi!” esa-ten hasi zitzaizkidankideak. Halaxe zortzilagun animatu ginen.Koartelen artean egingenuen lasterka, eta ira-bazi egin nuen. Handikastebetera beste bat anto-latu zuten, eta hura ere ira-bazi egin nuen».

«Tenienteak korrikan iaioazen laguntzaile bat zuen,eta lasterketa haiek irabaziondoren, ea haren aurka lehiatuko ote nintzen galdetu zidan. Nik baietz esan, eta halabeste karrera bat antolatu zuen. Hari ere irabazi egin nion. Orduan, komandanteak hartuninduen, eta militarren arteko Espainiako Txapelketak jokatzen zirela azaltzeaz gain, ber-tan hartu behar nuela parte komentatu zidan. Zerbitzua ez egiteko baimena eman eta,harrezkero, ni ez nintzen soldaduskaz enteratu ere egin».

«Iruñean jokatu genuen Espainiako Txapelketa, eta Laredoko Gutierrezek irabazi zuen, etanik hirugarren egin nuen. Ondoren, militarren arteko Munduko Txapelketan izan nintzen biurtez. Lizentziaturik egon arren, bigarren urtean jokatu egin behar nuela esan zidaten, etahalaxe egin nuen. Lehenengoan 6. izan nintzen, eta bigarrenean brontzezko domina lortunuen, Luxemburgen. Militarrak oso korrikalari onak ziren; Mohammed Gammoudi, MamoWolde eta Abebe Bikila militarrak ziren, adibidez».

«Jazkibelen ibili ondoren, Gimnastica de Ulia taldera pasatu nintzen. Haiekin urtebete egineta gero, Zarautz Kirol Elkartera joan nintzen; herrian bizi eta lan egiten nuenez, garbi neu-kan Zarauztik korritu behar nuela. Edonola ere, kirol elkartean ez zegoen atletismoko ata-lik, eta, nolabait esateko, nik inauguratu nuen. ZKEko batzordekide Paco Urkia eta EmilioOlazabal korrikazaleak zirenez, haien ekimenez sortu zen atala. Eta Zarauzko klubarekinirabazi nuen Lasarteko Krosa».

Lorpenak. Inoiz ez du irabazi Kroseko Espainiako Txapelketarik; lau urtez txapeldunordeizan zen (1966, 1967, 1968 eta 1970ean) eta bi aldiz hirugarren (1969an eta 1973an).Lau aldiz irabazi zuen Euskadiko Txapelketa, Campeonato Vasco Navarro zeritzana, ale-gia (1966, 1967, 1968 eta 1972an). Krosean ez ezik, pistan ere lortu zituen garaipenak:10.000 metroko proban hirugarren izan zen birritan (1964an eta 1965ean).

Markak. 5.000 metroko proban 14.04.2ko denbora lortu zuen, 1967an, eta urte bere-an,10.000 metroko proban ere bere marka egin zuen, 29.28.6ko denbora. 3000 metrooztopo proban 09.07.2ko denbora du, 1969an egina. Espainiako selekzioa ordezkatuz,14 aldiz hartu zuen parte nazioarte mailan.

Atletismoa

«Ba al da korrikarako zaletasuna duenik?»

APIRILA 2013 SASOIAN 7

Page 8: Taldeka:Aitor Azkonobieta-Kultur · Neguko kroseko zirkuitua korri-tzen nuen. Niretzat hura zen lehia. Gero konturatu nintzen, korrikalari batek pistan erakutsi behar dituela bere

B E R R I K E T A

zen; hi po dromoaren atzealdetik erepasa tzen zen, maldan goitik behera,sagastietatik eta erreka-zulotatik iga-roz, hain zuzen ere. Gaur egun, hipo-dromoan bertan egiten dute korri-kaldi osoa.

Dominarik ez, baina arropagarbigailu bat eskuratu zenuen.Kar-kar! Guk hari inportantziaematen! Lasarteko Krosa irabaztea-gatik garbigailu batekin saritu nindu-ten. Bigarren izan nintzenean, berriz,Mamori urrezko erlojua oparitubehar zioten, baina hark bazituenjada bi, aurretik irabaziak. Federazio-ko Rafa Puignauk esan zidan erlojua-ren ordez pistola bat nahi zuela.

Kirolari bat pistola bat eska -tzen sari gisa?Bai, haiek askotan joaten zirenEibarko armagintza lantegira. Mo -men tu hartan ez zidaten kontatuMamoren eskaera; gerora enteratunintzen ni. Sekulako urrezko erlojuazegoela eta hark hartu behar ez zue-nez, azkenean niretzako izan zen. Ira-bazi nuen urtean, berriz, arropa garbi-

gailua. Pentsa zer-no lako aldea dago-en batetik bestera!

Oraindik gordeta al duzu opa-ritutako erlojua?Bai, etxean dut gordeta, nahiz etaez dudan erabiltzen. Erlikia bat balitzbezala geratu da etxean.

Eta berez zure saria zen moto-rrarekin zer gertatu zen?Irabazi nuen urtean lehen es pai nia -rrarentzat Mobylette motorra ze -goen, eta, jakina, sari hura niri ze go -kidan. Federazioko arduradunek,ai tzi tzik, zera esan zidaten, lehenaizan nintzenez eta sari onena niretzatzenez, motorra bigarren espainiarrarieman go ziotela, Javier Alvarez Salga-do ga liziarrari. Garaiko egunkariakaritu ziren kontuarekin, es pai nia rraez nintzelako ez zidatela eman esa-nez. Eskasak ziren orduko sariak.Gaur egun gure mailan ibiltzen dire-nek dirua egin dute. Profesionalakdira eta hortik egin dute bizimodua.Gurean, alderantziz, di rurik ez zenizaten. Internazionala bazinen bekabat ematen zizuten, niri bezala, baina

Zein zenuen entrenatzaile edoprestatzaile orduan?Frantses bat izan zen hemen, Orio -ko arraunlariekin aritzen zena. AlbertMainella izena zuen, eta Za rauzkoudatiarra zen. Emilio Olazabalenbitartez hasi zen ni entrena tzen. Harkzer egin behar nuen esaten zidan, eta,nolabait ere, Jose Salegik ikuskatzenninduen.

Lasarteko Krosa irabazteak do -mina olinpiko batek baino ge -hia go bete zintuela esana duzu.Bai, hala da. Dena dela, hori se -kulako astakeria da. Berandu kontu-ratu nin tzen kirolari baten benetakometa domina olinpikoa dela; hau da,Olinpiar Jo koetan urrezko dominalortzea dela gorenena. Krosarigarran tzia ge hiago ematen niolakoesan nuen. Lasarteko Krosa mundu-ko sei onenen artean zegoen guregaraian, eta irabazi nuenean elitekoatletek hartu zuten parte, gainera.Gure garaian, 30.000 edo 40.000lagun joaten zen lasterketa ikustera,eta haien berotasuna sentitzenzenuen. Orduko zirkuitua ezberdina

SASOIAN APIRILA 20138

Page 9: Taldeka:Aitor Azkonobieta-Kultur · Neguko kroseko zirkuitua korri-tzen nuen. Niretzat hura zen lehia. Gero konturatu nintzen, korrikalari batek pistan erakutsi behar dituela bere

9APIRILA 2013 SASOIAN

beti irabazten nion. Ustez irabazikonuelakoan joan nintzen, baina ez zenhorrelakorik gertatu. Hidalgok emanzuen ezustea. Hori da hori amorrua!

Erretiroa nahikoa goiz hartuzenuen. Zergatik utzi zenion ko -rri egiteari?1972a izango zen, 33 urterekin.Nahikoa gazterik utzi nion, bai.Berandu hasi nintzen eta goiz buka-tu. Nekatu egin nintzen. Korrika hasieta bete egiten nintzen. Orduan ezginen konturatu, baina, asmatikoanaiz. Ordurako egurrarekin makinabat lan egindakoa nin tzen, Zarautzenbizitzen egon nintzen garaian Arrutieta Alfa lantegietan egin bainuen lan.Egur-hautsa ikaragarri irentsi nuen,eta ordurako hasita nengoen arazoa-rekin. Korrika hasi eta hauspoa bere-hala betetzen zitzaidan. 33 urterekinez nintzen nire mailara iristen, etauztea erabaki nuen. Egungo lasterke-ta herrikoietan gustura hartukonukeen parte orduan, baina ez zenhalakorik. Jaietan mendira joatennaiz eta horrekin konformatubeharko.

KORRIKALARIAIARRA bereibilbidekohainbatmomentutan;korrika etasariarekin.

«Lasarteko Krosairabazteagatik arropagarbigailu batekin sarituninduten »

B E R R I K E T A

gainerakoan ez zeneukan inolakolaguntza ekonomikorik.

1968ko hartan, Lasartekoan ezezik, Zornotzako Krosean erenagusitu zinen.Euskal Herrian ondoen portatzenzirenak haiexek ziren, Zornotzakoak.Beti etortzen zen bizkaitarren ordez-kariren bat Lasarteko Krosera edoElgoibarko Krosera korrikalariokintratua egitera, eta Zornotzan parte-hartzearen truke zer nahi nuen esa-ten zidaten. Edo ni hara joateagatikhainbeste emango zidatela hitz ema-ten zidaten. Beraz, han saria atera etahitzartutako eskupekoa ematen zi -daten. Horretan, hemengo pentsake-

rarekin alderatuz, guztiz ezberdinazen. Askoz ere profesionalagoa zen.

Zuk, behintzat, haiei irabaztenzeniela esan dezakezu?Hori bai. Kirolean askotan gerta -tzen dira horrelakoak. Real Madrileta Bartzelona onenak izangatik ere,beste talderen batek irabaz diezaieke.Seguru joan arren, denetarik gertadaiteke kirolean. Espainiako Txapel-ketan, esaterako, inoiz ez naiz irabaz-teko gai izan, beti bigarren edo hiru-garren izan bainaiz. Urte batean,gainera, Lasarten jokatu zen, eta ezzen Mariano Haro etorri , ezta JavierAlvarez Salgado ere. Selekzioan kidenuen Juan Hidalgo etorri zen, eta ia

Page 10: Taldeka:Aitor Azkonobieta-Kultur · Neguko kroseko zirkuitua korri-tzen nuen. Niretzat hura zen lehia. Gero konturatu nintzen, korrikalari batek pistan erakutsi behar dituela bere

T A L D E K A

Arraunketako eta PiragusimokoTeknifikazio Zentroak ateak irekiditu, eta Orioko Elkartearenegoitza izateaz gain, goi mailakokirolarien progesioa sakontzekokirolgunea izan nahi du.

nahi izan zioten, arrau narenhistorian partaide izan diren arraun -larien, familiartekoen eta prestatzai -leen presentziarekin. Erai kin berria -re kin aro berri bati hasiera eman godio arraun elkarteak, za lan tzarikgabe. Hala eta guztiz ere, Orio renetxea izateaz gain, Euskal He rrikona hiz atzerriko fe dera zioe tako goimailako kiro larien progre sioan sa -kontzeko kirolgune errefe ren teaizan nahi du.Arraunarentzat eta piraguismoa-rentzat bultzada izango da Arraune -txe. Hori horrela, teknifikazio zen-troak lau funtzio nagusi beteko dituaurrerantzean. Lehenik eta behin,Orio Arraunketa Elkar tea ren egoi -tza berria izango da, eta kluba izangoda instalazioen erabiltzaile nagusia.Biga rrenik, teknifikazio etxea izango

Arraunetxe Arraunketako etaPiraguismorako Teknifikazio Zen -troa abian da, Orioko arraunlari etaarraunzaleen ametsa errealitate bi -hur tuz. Martxoaren 1ean inau -guratu zuten, eta irekiera ekitaldia100 urte baino gehiagoko arraunhistoriari aitortza egiteko baliatunahi izan zu ten. Modu xumean,Orioko Arraun keta Elkartearenibilbide oparoari erre pasoa egin

da, etorkizuneko arraunlarien etapiraguisten garapenean laguntzekotokia; tokian tokiko federazioenbitartez bideratuko da jarduera hau,hain zuzen ere. Hiru garrenik, arrauneta piraguismo zaletasuna hedatze-ko asmoa izango du, zerbi tzu be -rrien bitartez. Azkenik, ikerketarakozentroa ere izan nahi du: arraunarieta piraguismoari dagozkien ho -bekuntza programak aztertzeko etaprobatzeko lekua, alegia.

Ekipamendu kualifikatuaEraikin berriak ia 6.000 me trokoadro ditu erabilgarri, eta lau solai-rutan banatuta dago. Beheko solai-rua traineruak, aulki mugikorrak,piraguak eta bestelako ontziak gor-detzeko biltegi bi hurtu dute. Kiroleta errendimendu gune na gu sia,

Arraunetxe zentroa, kirolgune erreferente

Page 11: Taldeka:Aitor Azkonobieta-Kultur · Neguko kroseko zirkuitua korri-tzen nuen. Niretzat hura zen lehia. Gero konturatu nintzen, korrikalari batek pistan erakutsi behar dituela bere

11APIRILA 2013 SASOIAN

T A L D E K A

berriz, lehen solairuan kokatu dute:983 metro koadroko gimnasio za -bala erai ki dute, ekipamendu kualifi-katuz hornitua. Ber tan, arrau neko29 ergometro, piraguismoko 9 ergo-metro eta indarra lantzeko 40tikgora makina jarri dituzte. Era bere-an, 242 metro koadroko zuloguneaizango du, baina oraindik ez dagoerabilgarri; apirilerako amaitua ego-tea au rreikusten dute arduradunek. Horrez gain, mediku kontsulta,fisioterapia gela, balorazio-test gelak,errekuperazio kontraste gela, bideogela eta hipoxia zerbitzua izangoditu. Bigarren solairuan bulegoak,denda eta erabilera anitzeko gelajarri dituzte.

Udalaren kudeaketaArraunetxe Arraunketarako etaPiraguismorako Teknifikazio Zen -troa Orioko Udalak kudeatuko du,eta udalak berak hartuko ditu beregain aurrerantzean mantenuko kos-tuak ere. Guztira, 5.778.870,70 eu -roko (BEZ barne) aurrekontua izandu proiektu osoak; zenbateko ho -rretan sartzen dira eraikinaren bera-ren eta barruko ekipamenduen kos -tuak ere. Orioko Udalak hainbat erakun-deren diru laguntza jaso du Tekni -fikazio Zentroaren proiektua aurre-ra eramateko: Eusko Jaurlaritzak2.561.035,5 euroko ekarpena egindu –Arrantza Sailetik 1.861.035,5euro eta Kirol Sailetik 700.000euro–, Gipuzkoako Foru Aldundi ak1.000.000 euro ko diru laguntzaeman du eta Kutxak 525.000 eu rojarri ditu. Gainon tzeko 1.692.835euroak Orioko Udalak jarri ditu.Eraikin berriak urtero 100.000euroko aurrekontua izango du. Kos -tu horri Orioko Udalak egin beharkodio aurre, eta horretarako finantzatze-ko bi bide aurreikusten ditu. Aldebatetik, hainbat zerbitzu eskaininahi ditu; besteak beste, ki rolmedikun tza, fisioterapia zerbitzua,eta aisialdirako arraunketa eta pira-guismo kirol aukera. Bestetik, enpre-sa edo erakundeekin hitzarmenaklotzen jarraitzeko asmoa agertu duuda lak, teknifikazioko arraunlariaketa piraguistak Oriora etor daitezen.

Martxoaren 1ean inauguratu zuten Arraunetxe zentroa. Ekitaldi jendetsua izan zen, etabertan izan ziren Orioko alkate Beñat Solaberrieta, Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendariJon Redondo, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirola, Kultura eta Gazteria diputatu IkerneBadiola eta Orio Arraunketa Elkarteko arduradunak. Orioko arraunaren historiari aitortzaegin zitzaion, pasarte loriatsuak gogora ekarriz, arraunlarien presentziarekin.

Atzera begirakoa eginez, Oriok Kontxako badian irabazitako lehenengo eta azkenekobanderekin –lehena 1901 urtekoa, eta bestea, 2007koa– agertu ziren Migel Angel Liza-rralde Altxerri eta Irakoitz Etxeberria arraunlari ohiak.

Ordubeteko ekitaldian bestelako pasarte batzuk ere gogorarazi zituzten: Emen Gatoztikarraun klubaren sorrera; 1935ean oriotarren trainerua Kontxan hondoratu zenekoa; OrioArraunketa Elkartearen sorrera; Olinpiar Jokoetan Orioko arraunlariek izandako parte-hartzea–Inazio Sarasua (1965), Jose Luis Korta (1980, Mosku), Jose Luis Agirre eta Ibon Urbieta(1988, Seul. Urbieta Bartzelonan ere izan zen, 1992an) edota Eva Mirones (2004, Ate-nas); Munduko Txapelketetan herriko arraunlariek lortutako dominak; ongietorriak eta Aliro-nak; Albert Mainellaren eta Peter Carresen prestatzaileen esku-hartzea, eta abar.

Inaugurazioa

Historiari aitortza eginez

Page 12: Taldeka:Aitor Azkonobieta-Kultur · Neguko kroseko zirkuitua korri-tzen nuen. Niretzat hura zen lehia. Gero konturatu nintzen, korrikalari batek pistan erakutsi behar dituela bere

K I R O L A R I G A Z T E

Etxekoigerilarienerakustaldia

Igerilari Osoa Saria jokatuzuten martxoaren 2an Zarautzen, Euskal Herriko lau taldek. ZarauzkoBalea igeriketa taldeko kideek mailaona erakutsi zuten, hainbat garaipeneskuratuz.

100 metro libre eta 100 metro es tilokoprobak osatu behar izan zituzten; etaalebin neska-mutilek eta infantil muti -lek, berriz, 200 metro libre eta 200 me -tro estiloko probak. Ondoren, zegoz -kien bi proben denborak kontuan hartuzituzten maila bakoitzeko igerilari osoe -na zein zen erabakitzeko. Arratsaldeko 16:15ak aldera ekin zio -ten txapelketari, lau igeriketa tal derenparte-hartzearekin: Zadorra Ige riketaElkartea, Los Angeles Kirol El kar tea,Bergara Igeriketa Elkartea eta, etxeko ak,Zarautz Balea Igeriketa tal dea, hainzuzen ere. Giro ezin hobea nagusitu zenjardunaldi osoan. Gai nera, lehia borro-

IGERIKETAKO txapelketa bereziajokatu zuten martxoko lehen astebu -ruan. Zarauzko Aritzbatalde kiroldegi -ko igerilekuan. Igerilari Osoa izena jarrizioten sariari, eta, funtsean, horixe berasaritu zuten: hainbat probatako igeri larierregularrena. Benjamin neska-mu tilek

SASOIAN APIRILA 201312

Page 13: Taldeka:Aitor Azkonobieta-Kultur · Neguko kroseko zirkuitua korri-tzen nuen. Niretzat hura zen lehia. Gero konturatu nintzen, korrikalari batek pistan erakutsi behar dituela bere

K I R O L A R I G A Z T E

Etxekoigerilarienerakustaldia

APIRILA 2013 SASOIAN 13

MAHAI-TENISA

Maria eta Josekokideak Euskadikotxapeldun

Gipuzkoako Eskolarteko Mahai-TenisTxapelketa jokatu zuten martxoaren11n, Zestoako kiroldegian, eta Mariaeta Jose Ikastetxeak emai tza bikainaklor tu zituen. Alebin nesketan txapel-dun eta txapeldunorde izan zen talde-ka; B finalean ere Maria eta Josekotaldeak neurtu zituzten indarrak.Banaka, Lierni Aizpurua txapeldunizan zen, final ikusgarria jokatu ondo-ren. Maite Aizpurua hirugarren etaAne Oliveri laugarren sailkatu ziren,elkarren aurka jokatu ondoren. Muti-lek ere txapelketa txukuna jokatuzuten, baina ezin izan zuten lehenpostuetan bukatu.

ATLETISMOA

Usoa Ostolaza,EspainiakoTxapelketan

Antoniano Kirol Elkarteko korrikalariUsoa Ostolaza bolada onean dabil.Otsailean Euskadiko txapeldun izanzen 3.000 metroko proban eta txapel-dunorde krosean. Ondorioz, Espainia-ko Txapelketan parte hartzeko aukeraizan du: martxoaren 11n Valentzianizan zen 3.000 metro eginez, eta aste-bete geroago, Avilan, krosean.

katu eta ikusgarriak jarrai tze ko aukeraizan zuten igerilekura hur bildu zirenguztiek.Benjamin mutilen kategorian, za -rauzta rren artean egon zen garaipena.Azkenean, Jon Peñagarikano izan zengaraile (1.33.95 / 1.54.03), Denis Gas -tañares bigarren (1.39.16 / 1.51.414)eta Julen Beraza hirugarren (1.47.75 /157.56). Nesketan ere za rauztarrak igoziren podiumera: Naroa Kerejeta izanzen irabazlea (1.39.39 / 1.53.26) eta Li -be Gatañares, berriz, hirugarren(1.47.13 / 1.58.03); Bergara taldekoElene Perezentzat izan zen bigarrenpostua (1.43.08 / 1.50.53).Unai Agirre igerilari zarauztarrrabikain aritu zen 200 metroko bi probe-tan (2.49.80 / 3.15.81), eta alebin muti-letan irabaztea lortu zuen. Biga rren pos-tua urtebete gazteago den AnderZendoiarentzat izan zen (3.06.13 /3.24.22), hau ere Balea taldekoa.Hirugarren sailkatua, berriz, Zadorrataldeko Javier Albizu (3.05.44 /3.29.36) izan zen. Nesketan, IkramCastresana bizkaitarrra izan zen garai-lea (2.37.30 / 3.02.98). Bigarren etahirugarren postuak Zadorra taldekoigerilarientzat izan ziren; ZurieMarquine zentzat (2.47.13 / 3.02.98)eta Oihane Molinerorentzat (2.46.85 /3.11.76), hurrenez hurren.Infantil kategorian mutilen saioakbaino ez zituzten jokatu. Horretan,lehia polita ikusi ahal izan zen LosAngeles taldeko Endika Etxeberriareneta Zarauzko Nikolas Illarramendirenartean. Ehuneneko gutxi batzuen aldea-rekin bada ere, Etxeberriak eramanzuen txapeldunaren garaikurra (2.21.55/ 2.44.18), eta Illarramendik bigarrenpostuarekin konformatu behar izanzuen (2.21.32 / 2.44.94). Podiuma Za -rautz Balea taldeko Jon Idarretak osatuzuen (2.36.37 / 3.00.60).Txapelketa biribiltzeko, 4x50 metroestiloko erreleboak jokatu zituzten, baineskek bai mutilek. Batean zein beste-an, zarauztarrak izan ziren nagusi. Mu -tiletan, Los Angeles sailkatu zen biga-rren postuan eta Bergara hirugarrene-an; eta nesketan, Bergara izan zen biga-rren eta Los An geles hirugarren.

Page 14: Taldeka:Aitor Azkonobieta-Kultur · Neguko kroseko zirkuitua korri-tzen nuen. Niretzat hura zen lehia. Gero konturatu nintzen, korrikalari batek pistan erakutsi behar dituela bere

SASOIAN APIRILA 201314

H A R I A R I T I R A K A

Urola Kosta Txirrindularitza

Pistako emakumeakJira Bira Track pistako txi-rrindulari talde zarauztarrak bereburua aurkeztu zuen, denboraldiakorrituko duten txirrindulariak eza-gutzera emanez. Ekitaldia otsailaren16an egin zuten, Hotel Zarautzen.Bost lagunek osa tzen dute taldea:Eider Unanue zumaiarrak (argaz-kian, eskuinekoa), Nahia Domin -guez tolosarrak, Irene Usabiaga or -diziarrak, Lide Lujanbio pasaitarraketa Unai Intziarte donostiarrak, hainzuzen ere. Hori horrela, emakumez-koen txirrindularien aldeko apustuaegin dute.Arritxu Iribar kazetari zumaiarrakaurkeztu zituen taldekideak, baitaIsmael Etxarri eta Fernando Ollo -kiegi entrenatzaileak ere. Taldeakorain arte egindakoak, den -boraldirako duten aurreikuspena etatxirrindulari bakoitzak dituen helbu-ruak azaldu zituzten. Eider Unanuekjubenil mailako lehen urtea du aur-tengoa; kadetetan lau domina lortu

zituen Espainiako txapelketan.Orain, talde berriarekin txirrindularibezala ga ratzen joatea du helburu:«Erre pi derako prestakuntza gisahasi nin tzen pistan lehiatzen. Bainaea Eus kadiko selekzioak hautatzennauen pistako Espainiako Txa pel ke -tan par te hartzeko».Saioa biribiltzeko, mahai inguruaizan zuten pistako txirrindularitzaren

egungo egoeraren eta erronkeninguruan. Txirrin dulari tza ko EuskalFederazioako ordezkari Jose Ra monCendero, Cespa-Eus kadi taldekozuzendari Raul Mena, PistakoTxirrindularitzako Euskadiko Fede -ra zioko arduradun eta Espainiakohautatzaile Josetxo Sansinenea etaJira Bira Track taldeko prestatzaileekhartu zuten parte bertan.

Zarauztarra Txirrindulari Tal -de ak denboraldi berriari hasiera ema-teko asmoz aurkezpen ekitaldia eginzuen Zarauzko Aritzbatalde kiroldegi-ko pilotalekuan. Bertan izan ziren tal-deko txirrindulari eta arduradunak,

Zarautz TxirrindularitzaDenboraldi berria

Unai elorriagak irabazizuen Zumaia SariaUnai Elorriagak (Cespa) esprintean irabazizuen Zu maia Saria txirrindulari lasterketa,Hego Euskal Herriko afizionatuen denbo-raldiko lehen proba. Julian Balaguerrek(Hostal la Torre) eta Victor Gabriel Go me -zek (Argentinako selekzioa) osatu zutenpodiuma. Guztira 180 txirrindularik hartuzuten parte, eta Seguros Bilbao izan zentalde onena.

baita lasterketaz lasterketa euren seme-alabekin batera batetik bestera ibiltzendiren gurasoak ere. Ekitaldia alaitzekotrikitilariek, dantzariek, eta AndoniEgaña eta Beñat Jauregi bertsolariekhartu zuten parte ekitaldian.

Page 15: Taldeka:Aitor Azkonobieta-Kultur · Neguko kroseko zirkuitua korri-tzen nuen. Niretzat hura zen lehia. Gero konturatu nintzen, korrikalari batek pistan erakutsi behar dituela bere

APIRILA 2013 SASOIAN 15

H A R I A R I T I R A K A

Neguko Espainiako Master Txapelke -tan lehiatu ziren otsailean Zarautz Balea taldekoak,Bartzelonan, eta 27 dominarekin itzuli ziren etxera;urrezko 11, zilarrezko 8 eta brontzezko beste 8 erdietsizituzten, hain zuzen ere. Aldi berean, Espainiko bimarka hautsi zituzten Adriana Campoy igerilariareneskutik; bata, 100 metro bular estiloan, eta bestea, 200metro bular estiloan. Sailkapen orokorrean, 12. pos-tuan amaitu zuten taldeka.

Zumaiarra jaun eta jabeHerri LasterketanHerriko lasterkari batek irabazi du aurten-go Zumaiako Herri Lasterketa: Jokin Re -don dok, 33:46ko denborarekin. Emaku -mez ko etan, Cristina Loeda eibartarra izanzen azkarrena. Bost kilometroko lasterke-tan Aitor Etxeberria igeldoarra eta ItziarGoñi irundarra izan ziren garaile. Patine -tako proban, berriz, Andres de Regil gal-dakaorra izan zen irabazlea.

Zarautz IgeriketaTxapelketaarrakastatsua

Zarauzko 69. Hondartzako FutbolTxapelketako azken txanpaHondartzako Futbol Txapelketako finalak apirilaren 27an joka-tuko dituzte, 12:30ean. Aurretik, ordea, azken txanpako kan-poraketak jokatu beharko dituzte. Apirilaren 7an, 08:15etikaurrera, gizonezkoek final-laurdenak izango dituzte, eta ema-kumezkoek finalerdietako joaneko partidak. Apirilaren 14an,berriz, gizonezkoek finalerdiak jokatuko dituzte, eta emaku-mezkoek finalerdietako itzuleko partidak; jardunaldia 12:30eanhasiko da.

Kirol AGENDA

EuskaraKorrika 18Eguna: Martxoaren 23an.Ordua: Zumaiatik 12:20eanpasako da, ordubetera Getariatikigaroko da, 14:00ak inguruanZarautzera iritsiko da, eta 14:50eanOriora.Ezaugarria:Korrikaren aurtengo leloa EmanEuskara Ekarri izango da.Informazio gehiago:www.korrika.org

MendiaPagoeta Mendi LasterketaEguna: Maiatzaren 19an.Ordua: 10:00etan.Lekua: Irteera eta helmuga AzkenPortu auzoko Guria taberna aurreankokatuko da.Ezaugarriak: Zarautz-Pagoeta-Zarautz lasterketa.15 kilometroko lu zera du eta 1.468metroko gorabe -hera metatua. Izen-ematea: 15 euro,eta www.herrikrosssa.comwebgunean egin behar da.

Page 16: Taldeka:Aitor Azkonobieta-Kultur · Neguko kroseko zirkuitua korri-tzen nuen. Niretzat hura zen lehia. Gero konturatu nintzen, korrikalari batek pistan erakutsi behar dituela bere

E R R O N K A

Haizeberriak

KIROL ALDIZKARIAsasoianwww.sasoian.infoHaize

berriak

David Agirrezabalga Ka -pax ko (Zarautz, 1986) eskubaloi jo -kalariak Amenabar Zarautz taldeautzi eta Quabit Guadalajararekinsinatu du denboraldi bukaera arte.On dorioz, Ohorezko Zilar MailatikAsobal Ligan jokatzera pasatu da.Bere bi anaiek –Mikelek eta Alber -tok– aspaldi eman zuten jauzia goimailara, eta orain berari tokatu zaiotxanda. Fitxaketa prozesu benetanazkarra izan zen berea; astebetekokontua, hain zuzen ere.«Asteartean (otsailaren 12an)deitu zidan anaia Mikelek Gua dala -jarako entrenatzaile Mateo Garral -dak nirekin kontatu nahi zuela esa-nez; izan ere, elkarrekin jokatu zutenLeongo taldean, eta harremana du -te», adierazi du jokalariak: «Egiaesan, zalantzak izan nituen: Amena -barren oso gustura nengoen eta den-boraldi erdian taldez aldatzeak penaematen zidan. Taldekideekin eta en -trenatzailearekin hizketan aritu nin -tzen, eta guztiek Asobal Ligan joka -tzeko aukera alferrik ez galtzeko esanzidaten. Ostegunean (otsailaren 14 -an) baiezkoa eman nien Guadala ja -ra koei, eta astelehenerako (otsaila-ren 18rako) haiekin entrenatzennenbilen». Guztia berehalakoa izanda, bat-batekoa: eskaintza, hausnar-keta eta erabakia.

Fitxaketak sekulako jauzia suposa-tu du Agirrezabalagaren kirol ibilbi-dean. Zarautzen jada zaletasun mo -duan jokatzen zuen eskubaloian,Bidasoan eta Barakaldon aritu ondo-ren, eta ez zuen inolako talderen dei-rik espero. Orain, Asobal Ligan joka-tu ahal izatea bestelako esperientziabat izango dela uste du: «Jauzia han-dia izango da, orain artekoarekinkonparatuta. Jo kalari guztiak profe-sionalak dira, eta fisikoki ere ongiprestatuta egoteaz gain, handiagoaketa indartsuagoak dira».Hartutako erabakiarekin gusturabaldin badago ere, pena ikaragarriaeman zion Amenabar uzteak. «Nireerabakiarekin huts egingo banie be -zala sentitu nintzen, baina kide guz-tien babesa jaso nuen. Joateko lasai,haietaz ez kezkatzeko eta goi-mailanjokatzeko aukera aprobetxa tzekoesan zidaten. Zarauzko taldekideekni rekin izan duten jarrera bikainaizan da»

Harrera eskuzabalaGuadalajarako taldeak inpresioona egin zion hara iritsi bezain pron-to. «Hainbat jokalari lehendik ereezagutzen nituen, nire bi anaiekinba tera jokatu dutelako noizbait. Az -kenean, eskubaloi munduan guztiokezagutzen dugu elkar. Taldeari dago-kionez, jakin banekien nola jokatzenzuen. Talde ona eta indar tsua da;mai la onekoa, hain zuzen ere. Gai ne -ra, eskuzabal hartu naute, eta jen dejatorra topatu dut». Gua dalajaramaila mantentzeko borrokan ari da,eta erronka horretan la guntzeko iri -tsi da Agirrezabalaga. Ligako azkenjardunaldian, maia tzaren 25ean, Bar -tze lo naren aurka le hiatuko dira, etapartida horretan Mikel anaiaren aur -ka jokatuko du estreinakoz: «Be -rezia izango da, dudarik gabe»

Asobal Ligako QuabitGuadalajara taldearekinfitxatu du DavidAgirrezabalaga ‘Kapaxko’eskubaloi jokalarizarauztarrak; denboraldiamaierara arte jokatuko dutalde berriarekin