Sormenari tiraka - Berria · 2018. 2. 3. · inauterietako lehen duatloia egingo da, Urkipe Herri...
Transcript of Sormenari tiraka - Berria · 2018. 2. 3. · inauterietako lehen duatloia egingo da, Urkipe Herri...
ASTEKO ASMAKIZUNAberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA 761. ZENBAKIA LARUNBATA, 2018KO OTSAILAREN 3A
Makilaren buruan ile latza,
orrazteko etxeko ezkaratza.
Hau bai erraza!
m a n t a n g o r r iErantzuna: Erratza.
Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).
ELEN
A O
DR
IOZO
LA
Sormenari
tiraka
m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2018KO OTSAILAREN 3A berria
ZORiON AGURRAK
Zorionak, Malen!!! 11 urtegure kirolariak!!! Ederki
ospatuko dugu familia osoak!!!
Zorionak, Ainhitz! Zazpi urte betekodituzula ospatzeko. Ondo-ondo pasa!
Zorionak, Libe, zure 6.urtebetetzean! Muxu asko
eta bikain pasa dezazula
etxekoekin eta lagunekin!!!
San Blas egunekoa zarenez,
gure Unai, zorionak eta muxu-
tortilla ere bai! Egun ederra pasa
zure 9. urtebetetzean, maitea!!!
Zorionak,
Matiena, zureegunean!!! Eta ez
lotsatu urteak
betetzeagatik...
oraindik hain txikia
zara! Musu andana
guztion aldetik!!!
Gaur zorionak neuri
zuri, katu, zapi,
Maiak egiten ditu
urtetxoak zazpi.
Ene miau txikia
ja egin naiz handi.
Txutxez bete artean
isil eta adi!
Kaixo, lagunak! Goiuria Bilbao naiz, 6 urteko elgoibartarra. Honekin
batera bidaltzen dizuet MANTANGORRIn argitaratzeko marrazki bat. Ondo segi!
Enara, bihar 7 urte beteko dituzu! Muxupotolo bana etxeko guztion partetik!
Aupa, MANTANGORRItxoak!
Urtarrilean ere urteak bete
ditugulako idazten dizuegu.
Oraingoan, MikelBidartek bete ditu, eta gu, beti bezala, prest
ospatzeko. Primeran gosaldu,
abestu eta argazkia atera
genuen. Aunitz urtez, Mikel!
Segi gurekin urteak betetzen,
alai-alai. Elizondoko Baztan
ikastolako Katu gela.
m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2018KO OTSAILAREN 3A
ZU ERE ARTiSTA
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Nagore Etxeberria Pikabea
Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x
Kaixo, lagunak! Oiartzungo Haurtzaro ikastolako LehenHezkuntzako ikasleak gara, eta Pasaian dagoen Albaola Itsas Kultur Faktoriabisitatu berri dugu. Bertan, XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika egiten aridira, eta izugarri gustatu zaigu hura ikustea. Pasai San Pedron (Gipuzkoa) dago Albaola,eta haren helburua itsas ondarea zabaltzea eta berreskuratzea da. Bertan, euskaldunokitsasoarekin izan dugun harreman sendoa ezagutzeko parada izan dugu, besteak beste.Horretarako, bisita gidatua egin dugu, eta, Eider Bergaretxe gidari oiartzuarrarenazalpenei esker, bertatik bertara ezagutu dugu proiektu ikusgarri hau. Interesgarriabenetan! Hantxe ikusi ditugu arotzak lanean, jo eta ke!
Itsasondoko 1. DuatloiaDatorren ostegunean, otsailaren 8an, Itsasondokoinauterietako lehen duatloia egingo da, Urkipe Herri Eskolako ikasle etairakasleek antolatuta. Itsasondoko plazan(Gipuzkoa) egingo da, arratsaldeko lauretan. Guztiokgonbidatuta zaudete! Otsailaren 8an, denok Itsasondora! Animatu!
LARUNBATA, 2018KO OTSAILAREN 3A berria
Sortzaileen
orduaElena Odriozola marrazkilariak egindako ilustrazio honentzako ipuina sortu beharko dute LHko 5 eta 6. mailako ikasleek eta DBHko 1 eta 2. mailako gaztetxoek.
m a n t a n g o r r i4
m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2018KO OTSAILAREN 3A
Ilustrazio eta Ipuin Lehia-keta bat antolatzea buru-ratu zitzaien Elkar funda-zioko lagunei, orain ha-mar urte. Helburua: hau-rren eta gaztetxoen arte-
an irakurzaletasuna eta sormenabultzatzea. Aldi hartan, beharbada,antolatzaile gutxik pentsatuko zu-ten 10. edizioa aurkeztu beharkozutenik. Lierni Mendizabal lehiake-tako koordinatzaileak aitortu due-nez, «orain hamar urte, urte harta-ko edizioa bakarrik genuen buruan.Baina parte hartzaileek, gurasoeketa irakasleek animatu egin gintuz-ten jarraitzera, eta, geroztik, urte-ro errepikatu dugu». Jada, hamargarren aldira iritsi da
lehiaketa, eta antolatzaileek «osobalorazio ona» egin dute: «Bedera-tzi urte hauetan, 50.000 lan bainogehiago jaso ditugu Euskal Herrikotxoko guztietatik: 43.000 ilustra-zio, 7.000 ipuin eta ehun komikibaino gehiago. Gainera, haur etagazteek aurkeztu dituzten lanakoso ederrak izan dira, orokorrean;kalitate handikoak». Eta gaineratudu, pozik: «Helburua beti izan dairakurzaletasuna eta euskararenerabilera bultzatzea, eta uste duguhelburua bete dela, lehiaketak izanduen parte hartzea eta zabalkun-dea ikusita».Lehiaketak izan duen harrerare-
kin eta lortutako datuekin, ez daharritzekoa hamargarren lehiaketaabian jarri izana. Antolatzaileekaurkeztu dituzte jada lehiaketakobaldintzak, eta lanak aurkeztekoepea ere ezarri dute: apirilaren 9a. «Haurrak eta gazteak irakurtzera
animatu nahi ditugu, eta sormenalantzera, ipuinak, ilustrazioak etakomikiak sortuz». Hala, haurren etagaztetxoen adinaren arabera, hirumodalitate antolatu dituzte, urte-ro bezala.Haur Hezkuntzako eta Lehen
Hezkuntzako ikasleek —laugarrenmailara arte— Pello Añorgak lehia-ketarako idatzi duen Ametsenbasoa ipuina irakurri eta ilustratubeharko dute. Helduagoek, berriz—Lehen Hezkuntzako bosgarreneta seigarren mailako ikasleek etaDerrigorrezko Bigarren Hezkuntza-ko lehen eta bigarren mailakoek—,ipuin bat sortu beharko duteElena Odriozolak lehiaketarakomarraztu duen ilustrazioarentza-ko —alboko orrialdean ageri denmarrazkia—. Azkenik, euskal abestibat komiki edo bineta bihurtzeaizango da DBHko hirugarren etalaugarren mailako gaztetxoenlana. Abestiaren izena eramangodu sortutako komikiak, eta abes-tiak iradokitzen diena ilustratubeharko dute.
Sari potoloak
Antolatzaileek ez dute zehaztuzein teknika erabili behar den ilus-trazioak eta komikiak egiteko ga-raian. Komikia A4 formatuko orrianaurkeztu behar dela baino ez duteesan, eta ipuinarentzako egindakoilustrazioa, berriz, A4 zein A3 for-matuan. Odriozolaren marrazkiariegindako ipuina, berriz, orri bakarbatean aurkeztea eskatu dute; or-denagailuz idatzia egon beharkodu, eta euskaraz.
Bildutako lan guztien artetik, la-nik «onenak eta originalenak» auke-ratzea izango da epaimahaiko ki-deen lana. Mendizabalek zehaztuduenez, «haurren eta gazteen lite-raturan iaioak diren profesionalek»osatuko dute epaileen mahaia.Haien ardura izango da milaka la-nen artetik modalitate eta mailabakoitzeko bi lanik onenak hauta-tzea. «Maila bakoitzean bi sari daude
haurrentzat eta gazteentzat. Jolashezitzaile sorta ederrak izan ohi di-ra sariak, eta, helduenentzat, baitatabletak ere», zehaztu du lehiake-tako koordinatzaileak. Opari horiez gain, ikastetxeen-
tzako pare bat sari berezi ere badi-tuzte: Basque Culinary Centeregoitzara bi txango eta Irrien Lagu-nak klubaren ikuskizun bat. «Sarihoriek zozketa bidez erabakitzendira, parte hartzen duten lan guz-tien artetik, eta ikasgela osoaren-tzat izan ohi dira». Baina ez dira horiek aurtengo sari
eta ezusteko bakarrak, antolatzai-leek modu berezi batean gogoratunahi baitute aurten lehiaketak ha-mar urte bete dituela: «Hamar ur-teak ospatzeko, liburu dendetakoerakusleihoak ametsen basobila-katu nahiko genituzke, lehiaketakirauten duen bitartean». Hala, martxoaren 3an tailer
berezi bat egingo dute Elkar are-toetan. Tailer horietan, haien ame-tsak ilustratzeko eskatuko dietehaurrei, Añorgaren Ametsen basoaipuina irakurri ostean. Sortutakoamets orri horiek zuhaitz txikibatzuetatik zintzilikatuko dituzte,
Elkar liburu dendetako erakus-leihoetan. Liburu bat argitaratzeko asmoa
ere badute. Hamar urteotan sariajaso duten lan onenetako batzukjasoko dituzte liburuan. Irailean ar-gitaratuko dute, eta, hasieranbehintzat, ez dute saltzeko asmo-rik. Mendizabalek kontatu duenez,ale bana helaraziko diete irabazle-ei, eta parte hartu duten eskoleta-ra ere banatuko dituzte; Elkar den-detan ere jarriko dituzte ale ba-tzuk hartzeko moduan, doan.
ERREPORTAJEA 10. Elkar Ilustrazio eta Ipuin LehiaketaLEHIAKETARENOINARRIAKIpuina ilustratu
Norentzat: HHko 4. maila eta
LHko 4. maila bitarteko haurrentzat.
Zer egin: Pello Añorga idazlearen
Ametsen basoa ipuina ilustratu.
Nola aurkeztu: A3 edo A4 forma-
tuko orrian.
Teknika eta materiala: Librea.
Ilustrazioa ipuin bihurtu
Norentzat: LHko 5. mailatik DBHko
2. mailara arteko gaztetxoentzat.
Zer egin: Elena Odriozolak egindako
marrazkiari ipuin original bat idatzi.
Nola aurkeztu:Ordenagailuz ida-
tzita, orri bakar batean.
Komikia edobineta sortu
Norentzat: DBHko 3. eta 4. mailako
gaztetxoentzat.
Zer egin: Euskal abesti bat komiki
edo bineta bihurtu.
Nola aurkeztu: Eskuz zein ordena-
gailuz, A4 tamainako orrian.
Teknika eta materiala: Librea.
Jarri beharreko datuak: Gazte-
txoaren izen-abizenak, jaiotza data,
telefono zenbakia, helbidea eta ikas-
tetxearen izena.
Epea: Apirilaren 9ra arte.
Nora bidali: Edozein Elkar liburu
dendatan utzi. Postaz bidali helbide
honetara: Euskal Kulturgintza SA /
Portuetxe, 88 / 20.018 Donostia. Edo
https://postdata.elkar.eus/ilustra-
zio_eta_ipuin_lehiaketa atarian jarri.
Abian da Elkar fundazioaren 10. Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa. Haurrek etagaztetxoek apirilaren 9ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eurensormen lanak: ipuinak, ilustrazioak, komikiak eta binetak, adinarenarabera. Ohi bezala, sari ugari egongo dira partaideentzat, baina batberezia: hamar urteotako lan irabazle batzuk liburuan jasoko dituzte.
m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2018KO OTSAILAREN 3A berria
DENBORA-PASAK
2. Nor ote da? Aratzek etaNahiak kiroldegiko aldagelan topatudituzten objektuak dira azpikoak.Noren gauzak izangoote dira?
1. Amaitu eta apaindu. Martetarren inguruko marrazkiakegiten aritu dira ikasleak. Amaitu eta margotuMaddik erdi egina utzi duen martetarra.
berria LARUNBATA, 2018KO OTSAILAREN 3A
Erantzunak: 2.-Arraunlari baten objektuak dira.3.- 1-C, 2-F, 3-D, 4-A, 5-G, 6-E, 7-B eta 8-H.
m a n t a n g o r r i 7
12
3
4
56
7 8
A B
3. Puzzlea. Haitzkarramarroen atzetik ibilizen udan. Haietako batiegindako argazkia da hau.Irudiaosatzeko, jarrizati bakoitzabere lekuan.
E F
C D
G H
Mikel SusperregiXALTO PAILAZOA
«Uste duguliburua politadela altxor gisagordetzeko»
Hamabost urtetik gora beteditu taldeak, eta hamar ipuinargitaratu. Zergatik erabakiduzue liburu argitaratzea?Ipuin gehienak agortuta zeudenjada, eta, hala ere, jendeak eskatuegiten zizkigun. Ipuinak eginakzeudenez, pentsatu genuen ideiaona zela denak liburu bakarreanateratzea. Lezo Herri Eskolarekinhitz egin genuen, baita LezokoUdalarekin eta Pasaia LezoLizeoarekin ere, eta haiekproiektua babesten zutela esanziguten; beraz, liburuaargitaratzea erabaki genuen. Eta oso pozik gaude. Ipuin guztiak liburu bakarreanizatea da asmoa? Bere garaian ipuin hauek jasozituzten haurrak koxkortuakdaude jada, eta uste dugu liburuapolita dela altxor gisa gordetzeko.Tresna eta material egokia izandaiteke, Lezora [Gipuzkoa] etorridiren familia berriek eta herriaezagutzen ez dutenek herriarenberri izan dezaten . Izan ere, herriko lekuak etapertsonaiak dira istorioetakoprotagonistak, ezta? Hala da, bai. Lehen istorioa Lezongirotu genuen, eta herrikopertsonaiak aipatu genituen:Trapujale, Zabarre, Marinazkaneeta Zirikuak. Gerora, baina, EuskalHerrian barrena ere ibili izan gara,eta bisitatu izan ditugu bestelakobazterrak, bizikletan eta kirolaeginez: Aiako Harria, Jaizkibel,Hondarribia [Gipuzkoa]... Lezokohaurrez gain, beraz, edonork goza
dezake Korri, Xalto ta Brinkorenistorioekin. Ezagutzen ez dutenentzat, nordira Korri, Xalto ta Brinko?Lezoko hiru pailazo dira, osoalaiak, eta abenturazaleporrokatuak. Bizkorrena Korri da,eta beste biak traketsagoak dira.Hirurak nahiko arduratsuak dira. Nolako istorioak kontatzendituzue?Denetariko istorioak dira. Denekdute abentura ukitu bat. Ongipasatzeko istorioak dira. EuskalHerriko bazterrak ezagutzeragonbidatu nahi ditugu familiak.Helburua da ongi pasatzea etajendeak inguruak ezagutzea.Aholkuak ere ematen dituzue.Zeharka, hainbat balio eraikitzaileere transmititu nahi ditugu. Hala,Aiako Harrian liburuan, esaterako,txangoa egitean bizkar zorroanzer sartu kontatzen da. Aipatzenditugun beste balio batzuk hauekdira: laguntasuna, ahalegina, kirolaegitearen garrantzia, norberakgauzak egitearen balioa,naturarekiko errepestua eta abar.Horrez gain, ipuina erabiltzekomodu bat aipatzen dugu, istoriobakoitzaren amaieran.
AZOKALIBURUA
d Izenburua: ‘Korri, Xalto ta
Brinkoren abenturak’.
d Testua: Mikel Susperregi
Odriozola.
d Marrazkiak: Mikel Casal Patiño.
d Argazkiak: Migel Angel Lujanbio.
d Orrialde kopurua:
284 orrialde, koloretan.
d Prezioa: 15 euro.
d Webgunea:
www.korrixaltotabrinko.com
d Argitaratzailea: Xalto ta
Brinko Animazio Elkartea.
berria
GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2018KO OTSAILAREN 3A
1Jokalari guztiak ilaran jarrikodira, bata bestearen atzean.
Ilaran lehenengo dagoenak baloia es-kuan edukiko du.
2Haurrek asteko egunak banan-banan esan beharko dituzte.
Egun bakoitza esatean, baloia airerabota eta atzeko jokalariak hartu be-harko du. Egun bakoitzari baloia bo-tatzeko eta hartzeko arau bereziakdagozkio, ordea:Astelehena: lehenengo jokalariakbaloia paretaren kontra botako du,eta haren atzean dagoen jokalariak,hau da, ilarako bigarrenak, baloia ai-rean hartu beharko du.Asteartea: bigarren jokalariak baloiaparetaren kontra botako du, eta ha-
ren atze-an dagoenjokalariaklurreanbote emanondoren hartu beharko du ba-loia.Asteazkena: hirugarren jokalariakbaloia lurrean botako du, eta harenatzean dagoen jokalariak lurreanbote eman ondoren hartu beharkodu baloia.Osteguna: laugarren jokalariak ba-loia paretaren kontra botako du, lu-rrean botea emango du, eta harenatzean dagoen jokalariak airean har-tu beharko du baloia.Ostirala: bosgarren jokalariak baloiaairera botako du, eta haren atzean
dagoen jokalariak ai-rean hartu beharko du. Larunbata: seigarren jokalariak ba-loia paretaren kontra botako du, etaharen atzean dagoen jokalariak txalojo eta baloia airean hartu beharko du.Igandea: zazpigarren jokalariak ba-loia paretaren kontra botako du, etaharen atzean dagoen zortzigarren jo-kalariak bi txalo jo eta airean hartubeharko du baloia.
3Gauza bera egin beharko litza-teke norbaitek huts egin arte.
4Asteko egunen ordenari jarrai-tu gabe ere jolas daiteke. Jola-
sa biziagotzeko, jokalari bakoitzaknahi duen asteko eguna esango du,eta egun horri baloia botatzeko da-gokion modua beteko du. Hortaz,atzeko jokalariak adi egon beharkodu baloia era egokian hartzeko.
DATUAKPartaide kopurua: Gutxienez, bi lagun.Hobe gehiago badira. Baliabideak: Baloia.Espazioa: Kaleko horma batean jolastekoaproposa da, baita gela zabal batean ere. Kasuhorretan, gelak nahiko al-tuera baldin badu.Iturria: Euskal JolasenBilduma (Urtxintxa).Webgunea:www.urtxintxa.eus
m a n t a n g o r r i
JOLASA
Asteko egunakbaloiarekin