Irunero · 2015. 9. 22. · beharreko bilera prestatzen aritu dira. Lehen Hezkuntzan ez bezala,...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 261. zk. Bigarren aroa Irailak 15 2015 3 Erreportajea Ikasturtearen hasiera. 4 Inkesta Nora joan zara oporretan? 5 Erreportajea Landetxa Auzo Elkartea 10 Berria Udal Euskaltegiaren eskaintza 11 Haurren Leihoa Elatzeta HH 12 Gazteen Lanak Irati Bengoetxea Txingudi Ikastola BHI. 13 Gaztea Xabier Zubizarreta, Alemanian ikasle 14 Gazte infor 15 Agenda Erreportajea Expogrow kalamuaren azoka 6-7. orrialdeak Kirolak Gaueko Herri Lasterketa 8. orrialdea Nazioarteko finaletan izan dira Telmo eta Klara Olazabal anai-arrebak

Transcript of Irunero · 2015. 9. 22. · beharreko bilera prestatzen aritu dira. Lehen Hezkuntzan ez bezala,...

Page 1: Irunero · 2015. 9. 22. · beharreko bilera prestatzen aritu dira. Lehen Hezkuntzan ez bezala, Haur Hez kuntzan hasi bezain pronto egingo dituzte bilerak. Ikasleek bakarrik ez, irakasleek

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero261. zk.Bigarren aroa

Irailak 152015

3 Erreportajea Ikasturtearen hasiera.4 Inkesta Nora joan zara oporretan?5 Erreportajea Landetxa Auzo Elkartea 10 Berria Udal Euskaltegiaren eskaintza11 Haurren Leihoa Elatzeta HH12 Gazteen Lanak Irati Bengoetxea Txingudi Ikastola BHI.13 Gaztea Xabier Zubizarreta, Alemanian ikasle14 Gazte infor 15 Agenda

ErreportajeaExpogrow kalamuarenazoka6-7. orrialdeak

KirolakGaueko Herri Lasterketa8. orrialdea

Nazioarteko finaletan izan diraTelmo eta Klara Olazabal anai-arrebak

Page 2: Irunero · 2015. 9. 22. · beharreko bilera prestatzen aritu dira. Lehen Hezkuntzan ez bezala, Haur Hez kuntzan hasi bezain pronto egingo dituzte bilerak. Ikasleek bakarrik ez, irakasleek

2

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako

Sailburuordetzak) diruz lagunduaErakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Erakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

Unai Oiartzun

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas amaiaterrazasruiz@gmai l .com

Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 -20304 IRUNTel: 673 39 84 57

I runero

San Migel auzoan dago, Lepanto, Oiartzun,Errenteria eta Gipuzkoa kaleen artean. Izena1992ko apirilaren 29ko Osoko Bilkuran jarri zio-ten. Urte horietan egokitze lanak egin zituzten,eta gaur egungo itxura hartu zuen.

Alberto Anguera Anglés 1885eko maiatzaren24an jaio zen Tolosan. 1920an, Irungo mugakoOsasun Zentroko zuzendari izendatu zuten.1923an mugara heltzen ziren gaixo infekzioso-entzako Ospitalea eraiki zuen Estatuak, Martin-dozenearen inguruan. Anguera doktorea izanzen bertako buru.

Hurrengo urtean, Udaleko erregidore izendatuzuen gobernu-ordezkariak. 1926an, kargua utzizuen.

1931ko urrian, Espainiako Gobernuaren man-datari gisa, eta Europako beste osasun teknika-

riekin batera, Marseillan ontziratu zen Txinarabidean.

Bestalde, Anguera doktorea ongi integratu zenherri-giroan. “El Bidasoa” aldizkarian askotankolaboratu zuen, osasunaren gaiak sortzen ziz-kion kezkak isladatzen zituelarik. Aldi berean,hitzaldi mordoa eman eta kanpainetan aktibokiparte hartu zuen, gaixotasunen eta, zehazki,minbiziaren aurka borrokatzea helburu. Harenada espiroquetra-ren aurkikuntza, sodoku suka-rraren eragilearena.

Irungo Kimika Biologikoko eta BakteriologikokoLaborategian zuzendari izan zen, baita Donos-tiako Erradiokirurgia Institutuan ere.

90 urte zituela hil zen Irunen, 1975ean.Iturria: José Monje.

Irungo kaleen izenak.

Irun atzo Irun gaur

Alb

ert

o A

ng

ue

rap

laza

Argazki lehiaketan edonor izan daiteke parte hartzaile. Ezdago adinari edo bizitokiari dagokion mugarik.

Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura,etab.

Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileenartean sari bat zozkatuko dugu.

Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar-gazkiarekin batera, deskribapen txiki bat bidali beharko duegileak.

Argazkiak bidaltzeko: ja rozena@i rune ro.com

Argazki lehiaketa

IUA

: 434

92Maria Esther Fernández.Irungo Jesusen Zerbitzarien komentua 1930. urtean eraikizuten, Don José Gurruchagaren eskutik.

1992

2015

IUA

: 434

91

Page 3: Irunero · 2015. 9. 22. · beharreko bilera prestatzen aritu dira. Lehen Hezkuntzan ez bezala, Haur Hez kuntzan hasi bezain pronto egingo dituzte bilerak. Ikasleek bakarrik ez, irakasleek

3

Lehen kontaktuaren garrantzia

Idoia Rekalde, Oihana Elortegi eta Elena Jimenez, Haur Hezkuntzako ikasgela batean.

Irailaren 1ean hasi ziren irakasleak ikas-turtea prestatzen. Gelak txukuntzea, or-denatzea eta materialaren inbentarioaegitea izaten dira hasierako lanetako ba-tzuk. Beste eskoletatik datozen irakasleeiikastetxearen funtzionamendua azaldubehar izaten diete. Formazioetan ereparte hartu dute, kontzeptu berriak bar-neratzeko eta egunerokoan integratzeko.“Orain hezkidetzaren eta berdintasunarengaia lantzen ari gara, batez ere”, azaldu duIdoia Rekaldek. Bestalde, gurasoekin eginbeharreko bilera prestatzen aritu dira.Lehen Hezkuntzan ez bezala, Haur Hez-kuntzan hasi bezain pronto egingo dituztebilerak.

Ikasleek bakarrik ez, irakasleek ere urduriheldu diote ikasturte berriari. Oihana Elor-tegik behintzat, hala uste du: “Tanteo egu-nak izaten dira lehenengoak. Ikusi arte

zein ikasle eta zein guraso ditugun”. Lehe-nengo egunetan elkarrekin joango dirahaurrak eta gurasoak eskolara. Orduanpozik egongo dira ikasleak. Gurasoak joa-ten direnean hasiko dira kezkak eta nega-rrak. “Alde handia dago haurtzaindegirajoan direnen eta joan ez direnen artean.Batzuentzat lehen kontaktua izaten da es-kolarekin, irakasleekin eta beste umee-kin”, adierazi du Elortegik. Horientzatgogorra izango da hasiera. Kostako zaieeskolara ohitzea. Egokitzapen prozesualuzea dela azpimarratu du Idoia Rekaldek:“Hiru hilabete behar izaten dituzte txikiekegokitzeko”.

Prozesu horretan, haurrak eskolara gus-tura joan daitezen saiatuko dira irakas-leak. “2-3 urteko geletan jarri behar daoinarria. Lehen kontaktuak gainerako ibil-bide guztia baldintzatuko du”, gogoratudu Idoia Rekaldek. Edonork gogoratzen dutxikitako lehen irakaslea. Haiek duten era-gina handia da, hortaz. “Batzuetan ahaztuegiten dugu. Ez gara kontziente”, onartudu Oihana Elortegik. Irakaslearekiko ha-rremanarekin lotuta, hizkuntzarekikoa erebadago. Erlazio hori azaldu du Idoia Rekal-dek: “Harremana ona baldin bada, hiz-kuntzarekiko jarrera ere halakoa izangoda”. Txikiekin euskara lantzea erraza delauste du Elortegik: “Askok lehen hitzakeuskaraz ikasten dituzte. Gero gurasoeiirakasten dizkiete”.

Guraso-irakasle harremanazEzustekoak ere izaten dira ikasturtekolehen egunetan. Elkar jotzen edo hozkaegiten hasten dira haur batzuk. Gurasoenerreakzioa zein izaten den azaldu du ElenaJimenezek: “Harritu egiten dira, etxean ezdutelako inoiz halakorik egin. Baina nor-mala da, ez baldin badira lehenago bestehaurrekin harremanetan egon”. Seme edoalaba bakarrak direnean gertatzen damaiz, edo gurasoek haurrekin egotekodenbora askorik ez dutenean. Aiton-amo-nekin, izeba-osabekin edo zaintzaileekinuzten dituzte askotan. “Mugarik gabekohaurrak iristen dira azken aldian. Badaude

batzuk, eskolara joan aurretik EZ bat se-kula entzun ez dutenak”, nabarmendu duIdoia Rekaldek. Erronka handia izatendute, zentzu horretan, irakasleek. “Ikaski-deekiko, irakaslearekiko edo materialare-kiko errespetua oso garrantzitsuak dira.Hori etapa honetan barneratu behar da”,aipatu du Oihana Elortegik.

Hiru protagonistentzat, asko aldatu da ira-kaskuntza ama izan direnetik. Hoberakoizan dela uste du Oihana Elortegik: “Gura-soak ulertzen ditut orain, haiekiko enpatiadut”. Irakasleen artean laster konturatzendira nork dituen haurrak eta nork ez. Bat-zuetan, gurasoek pentsatzen dute irakas-leak ez direla haien egoera ulertzeko gai.Pasadizo esanguratsua kontatu du ElenaJimenezek: “Amak egunero negarrezuzten zuen haurra eskolan, eta behin esanzidan ez nekiela hura zeinen gogorra zen.Baietz esan nion, egunero, ordu erdi lehe-nago, nire semea haurtzaindegian uztennuela”. Lagungarria da, beraz, gurasoenlarruan jartzeko gai izatea.

Ikasturtearen hasiera funtsezkoa da Haur Hezkuntzako ikasleentzat eta irakasleentzat

Hasi da 2015-2016 ikasturtea Irungo haurrentzat. Batzuek gogoz har-

tuko zuten, uda luzearen ondoren lagunak ikusteko aukera izan dutelako.

Beste batzuk urduri iritsiko ziren, irakasle edo ikasgela berria izango bai-

tituzte aurten. Momentu zaila da askorentzat, gogorra. Bereziki, Haur

Hezkuntzako txikientzat. Baita haien irakasleentzat ere. Oihana Elortegik,

Elena Jimenezek eta Idoia Rekaldek ikasturtearen hasierako esperientziak

kontatu dituzte.

“Hiru hilabete behar izaten di-tuzte txikiek egokitzeko”

Idoia Rekalde

“Gurasoak ulertzen ditutorain, haiekiko enpatia dut”

Oihana Elortegi

Page 4: Irunero · 2015. 9. 22. · beharreko bilera prestatzen aritu dira. Lehen Hezkuntzan ez bezala, Haur Hez kuntzan hasi bezain pronto egingo dituzte bilerak. Ikasleek bakarrik ez, irakasleek

4

Isabel Figueroa

Ostalaritzan lan egiten duteta udan lan gehiago dagoe-nez, ezin izan dut oporrikhartu. Hemen geratu naizuda osoan, baina esan deza-ket aprobetxatu dudala.

Hondartzara askotan joannaiz, eta Irungo eta Donos-tiako festetan egon naiz.Dena den, pentsatuta daukatnonbaitera joatea egun ba-tzuk pasatzera. Oporrak izanbezain pronto irtengo gara.

Begoña Rivera

Madirilera eta Iscarrera (Va-lladolid). Iscarren hiru astepasa ditugu, eta Madrilen lauegun. Madrilen zooa bisitatudugu eta Madrilgo Jolas Par-kera joan gara.

Primeran pasa dugu, udasuper ona izan da. Errepika-tuko nuke.

Sheila Gurrutxaga

Alacanten aste bete pasa dutfamiliarekin. Han etxe ba-tean egon gara, igerileku etaguzti. Etxean bertan geratugara ia egunero. Benidormenere izan gara egun batean.

Oporretan beti primeranegoten gara, aurten ere bai.Hemen hondartza daukagu,baina nahiago dut denbo-ratxo batez hemendik atera.

Salcedo Falcón

Aurten hilabete erdirakojoan naiz Soriara. Han herriadaukat eta erretiroduna nai-zenez, gustatzen zait hara jo-atea, baratzean egoteko.Gustura egoten naiz Sorian,baina egia esan, bueltatzekogogoz izan naiz azken egune-tan.

Dena den, hilabete batzukbarru, Imsersoaren bidez Be-nidormera joateko asmoadaukat.

INKESTA Nora joan zara oporretan?

Page 5: Irunero · 2015. 9. 22. · beharreko bilera prestatzen aritu dira. Lehen Hezkuntzan ez bezala, Haur Hez kuntzan hasi bezain pronto egingo dituzte bilerak. Ikasleek bakarrik ez, irakasleek

5

Ikasturtearen hasierako bilerekin dabiltzaegunotan Bizkaia kaleko egoitzan: Udala-rekin bildu dira, auzoko merkatariekin,Elatzeta Ikastetxeko Gurasoen Elkarteare-kin... Denen parte hartzea bilatzen baituLandetxa Auzo Elkarteak. Tamainakoerantzuna jasotzen dutela onartu du Nie-ves Erkizia elkarteko presidenteak: “Kola-boratzaile mordoa dugu. Jubilatuenelkartea, Gazte Landetxa edo Elatzeta maizinplikatzen dira, adibidez. Baina norbana-koak ere bai. Esaterako, kartelak jartzeko,emakume ibiltarien taldetxoa dugu. Pase-oan doazen bitartean jartzen dituzte”. Sal-tseroen zerrenda luzea dute auzoelkartean. “Ekitaldiaren edo jarduerarenarabera, jende multzo bati edo bestearideitzen diogu”, azaldu du Edurne Ogallarelkarteko kideak. Beti egongo da baten batlaguntzeko prest.

Modu iraunkorrean, hamar-hamabost la-guneko taldetxoa aritzen da auzo elkar-tean lanean. Gaika banatutako hirukomisio dituzte: kulturarena, hirigintza-rena, eta lokalen eta jardueren kudeake-tarena. Asteroko hamabost ikastaro edoaktibitate antolatu zituzten joan den ur-tean. Aurten, hogeita bost proposatu di-tuzte. “Denei aukera ematen ahalegintzengara, baina beti ez da posible”, adierazi duOgallarrek. Zumba, pilatesa, yoga, aretodantzak, xakea, edo pintura egin daitezke,besteak beste, Landetxa Auzo Elkartean.Aurten Errepublikako Eskolaren eraikineralekualdatuko dituzte jarduera batzuk, lekufaltagatik. Lokala txiki geratu zaien arren,kexarik ez dutela argitu du Edurne Ogalla-rrek: “Lokala oso ondo dago, egia esan.Kontua da auzo honetan mugimendu ika-ragarria dagoela”. Orain berogailua jarri

diete egoitzan, eta horrek baldintzak ho-betu ditu. “Lehen, neguan, hotzak akaba-tzen egoten ginen”, gogoratu du NievesErkiziak.

Eskakizunen bozgorailu“Dena ez da jaia eta barrea”, azpimarratudu, hala ere, Erkiziak. Auzo Elkartearen ar-dura ere bada erakundeei auzoko arazoeneta erreklamazioen berri ematea. Urtarri-lean, Kutxabank-i eskutitza eta sinadurenzerrenda igorri zizkioten, esaterako. Au-zoan zituen kutxazain automatikoetakobat kendu zuen banketxeak 2013an. Era-baki horren ondorioak azaldu ditu NievesErkiziak: “Ilara ikaragarriak izaten dira. Ku-txazaina hondatzen denean, beste auzoe-tara joan behar izaten dugu”.Kutxabank-en erantzunik ez dute jasooraindik. Beste kasu batzuetan, aldiz, lortuizan dituzte irtenbideak. Tren geltokia kon-pontzeko eskatuz hamar urte egin dituzte,baina iritsi da, azkenean, erantzuna. Bes-talde, aurrekontu parte-hartzaileen harira,tirabira izan zuten Irungo Udalarekin, au-zoan hautatutako proiektua moldatutaeraman zuelako bozketara. “Udalak onartuzuen hanka sartu zuela. Orain konponbi-dearen bila ari gara”, aipatu du EdurneOgallarrek.

Halako aldarrikapenak aurrera eramateko,beharrezkoa da auzo elkartearen indarra.Arazo txikiagoetarako, baina, norberak ar-

dura har dezan eskatu du Erkiziak: “Uler-tzen dut erosoa dela auzo elkartera jotzea.Baina farola bat apurtuta baldin badago,adibidez, nahikoa da BAZ-en erreklama-zioa jartzearekin”. Egunero jasotzen di-tuzte auzokoen kexak. Horrek ere badualde ona, konfiantzaren seinale baita. Au-zoan, ia denek elkar ezagutzen dutela na-barmendu du Ogallarrek: “Herri txiki batenmodukoa da Landetxa. Mundu guztiakelkar agurtzen du. Ohikoa da norbaitekingelditzea, eta hitzordura ordu bete be-randu iristea, bidean ezagun pila bat to-patu dituzulako”. Auzo berezia daLandetxa. Esaldi esanguratsua bota duNieves Erkiziak: “Landetxakoa dena, Lan-detxakoa da. Gero, beharbada, Irungoa”.Baina lehenengo, Landetxakoa.

Aste Kulturala eta GabonakLandetxan urtean behin antolatzen dituz-ten ekimen puntualen artean, Aste Kultu-rala eta Gabonak izango dira hurrengoak.Aste Kulturala urriaren 12tik 18ra egingodute. Egitaraua osatzen ari dira oraindik,baina denetarik izango da: abesbatzenemanaldiak, kontzertuak, ikastaro gastro-nomikoa, marmitako txapelketa, herri baz-karia... Auzoko jaien bertsio laburragoaizango da. Gabonetan, Mari Domingi etaOlentzero joango dira haurren eskutitzakjasotzera. Urtezahar gauean, kotilioiaegingo dute. Gainera, abesbatzak baserrie-tan abestera irtengo dira.

Ventas, Bentak, Katea edo Landetxa auzoan murgiltzea, lurralde ezeza-

guna esploratzea izaten da irundar askorentzat. Auzokoek ere, “Irunera

noa” esapidea erabiltzen dute, erdigunera doazela azaltzerakoan. Koka-

penak eragin du, neurri handi batean, auzoaren izaeraren garapenean.

Gaur egun, ondo komunikatuta dago Landetxa. Beste auzoen aparkaleku

arazorik ere ez du, momentuz. Aspaldiko nortasunari eutsi dio, hala ere.

Horren adibide da Landetxa Auzo Elkartea

Auzoaren bizigarri

Nieves Erkizia, Elkarteko Presidentea, eta Edurne Ogallar, Elkarteko kidea.

Landetxako jardueren erdigune da auzo elkartea

Page 6: Irunero · 2015. 9. 22. · beharreko bilera prestatzen aritu dira. Lehen Hezkuntzan ez bezala, Haur Hez kuntzan hasi bezain pronto egingo dituzte bilerak. Ikasleek bakarrik ez, irakasleek

Ilara harrigarria sortu da Ficoban, Expo-grow-k ateak ireki aurretik. Hala ere, pa-zientziaz itxaron dute bisitari gehienek, ezbaitute presarik. Urrutitik etorri dira, bi-daiak merezi izango duelakoan. Frantsesaeta ingelesa entzuten dira, baita alemanaere. Atzerriko hizkuntzek presentzia han-dia dute ilaran. Gaztelania doinu ezberdi-nak entzuten dira, estatuko bisitarienjatorri anitzaren seinale. Euskara nekezentzuten da. Pabiloietan sartuta, azoka-ren tamaina antzeman daiteke. Hamar-naka stand daude bakoitzean.Kalamuaren sekto-reko enpresa etaelkarteak ordezkat-zen dituzte. Haziaketa landareak sal-tzen dituztenak ezdira falta, bainaaskoz zabalagoa daExpogrow. Deneta-rik aurki daiteke: ongarriak, sendagaiak,elikagaiak, auto-ekoizpenerako traman-kuluak edo arropak, besteak beste.

Erakustokien artean galduta ez ibiltzeko,komeni da azokako gida mamitsua esku-ratzea. Aldiz, gaiaren inguruko informaziosakona jasotzeko, Yerba aldizkariarenstand-era hurbiltzea da aukera. Sektorekolehen hedabideetako bat dela nabar-mendu du Paco Mascaraque komunikazioarduradunak: “Hamabost urte darama-tzagu lanean. Gaur egun, paperezko aldiz-kariaz gain, presentzia dugu interneteneta sare sozial guztietan”. Kalamuarekinlotutako edukiak lantzen dituzte. Gaiariikuspegi ezberdinetatik heltzen diotelaargitu du Mascaraquek: “Kultiboari bu-ruzko gaiak topa daitezke, legediaren in-gurukoak, edo bestelako gaurkotasuneko

gaiak. Kalamua kontsumitzen duten pert-sonaia ezagunen iritziak ere baditugu,edo kalamuaren historia biltzen duensekzioa”. Expogrow-n aldizkariak oparit-zen dituzte, salmenta ez baita helburua.“Azokan gure irakurleak eta jarraitzaileakagurtzen ditugu”, aipatu du Mascara-quek.

Ficobako lehen pabiloiko izkin batean,Granadako Alpujarrako irudi ederrekinapaindutako stand-a dago. Lakaraba en-presa txikiko arduraduna da ElisabethPuig kataluniarra. Kalamuaren munduan

nola hasi zen azaldudu: “Aitaginarrebakekin zion abentu-rari, duela sei urte.Hark erakarrita,Bartzelona hiriautzi eta Granadakoherri txiki baterajoan ginen senarra

eta biok, laborari eta artisau lanean arit-zera”. Gustura dago Puig Expogrow-n.Beste azoketan, kalamuaren alde ludi-koak du leku gehien. Ficoban, berriz,haiek lantzen duten kalamu industrialaere presente dago. “Guk elikagaietarakoerabiltzen dugu kalamua. Infusioak,esnea, garagardoa edo txokolatea egitenditugu, besteak beste”, adierazi du Elisa-beth Puigek.

Handik hurbil, beste kataluniar bat dabil,oso urrutiko enpresa baten ordezkari. Es-loveniatik etorritako enpresa da Snail, etazigarretak egiteko papera saltzen duelajakinarazi du Cristina Hernándezek: “Kali-tatezko papera ekoizten du Snailek, osofina. Gainera, diseinu pertsonalizatuakere egiten ditu”. Paper kaxa koloretsu etadeigarriak dituzten arren, azokan kopuru

txikia saltzen dute. Produktua ezagutaraz-tea da helburua. Azoka gustatu zaiola ai-tortu du Hernándezek,“benetakotasunaren” usaina dariola.Usaina da, hain zuzen ere, Expogrow-renbereizgarri nagusietako bat, jendea erre-tzera kanpora irteten bada ere. Noizeanbehin megafoniatik gogorarazten dute,badaezpada, pabiloien barruan debeka-tuta dagoela erretzea. Hiru hizkuntzetanegiten dute.

Negoziorako eta eztabaidarako guneakErretzea bai, baina edatea, berriz, ez dagogalarazita, kafea edo garagardoa lasaihartzeko mahaiak eta sofak baitaude pa-biloietan. Negozio ideiak eta gaiarekin lo-tutako proiektuak sortuko ziren behinbaino gehiagotan Expogrow-n. Horreta-rako giroa eskaintzen du, behintzat. Berehelburua hori zela onartu du Leondik eto-rri den Mari Luz Amez bisitariak: “Eroske-taren bat egiteaz gainera, informazioajasotzeko eta negozioren bat abiatzeko

6

Bati baino gehiagori galdetuko zioten egunotan Ficoba non da-goen. Erakustazokara hurbilduz gero, laster ulertuko zuen arra-zoia. Estatu osotik eta inguruko herrialdeetatik iritsitako jendeandana erakarri du Ficobak irailaren 11tik 13ra, Expogrowazokaren laugarren edizioari esker. Kalamuaren sektoreko azo-karik handiena da Europan. Hitzordu finkoa milaka zaleren-tzat. “Legalizazioaren aldeko kantua da”, adierazi zuen FerminLes Lacosta antolatzaileak aurkezpenean. 800 profesional bilduditu Expogrow-k, 150 erakustokitan. 12.000 m²-ko eremuaizan du guztira azokak, Ficobako auditoriuma, pabiloi guztiaketa aparkalekua kontuan hartuta. Salerosketarako, negoziorako,eztabaidarako eta festarako denbora izan da asteburu osoan.

Kalamuaren hiriburu izan da Irun

Sektoreko ehunka enpresaeta milaka kontsumitzaile

bildu ditu Expogrow azokak

Page 7: Irunero · 2015. 9. 22. · beharreko bilera prestatzen aritu dira. Lehen Hezkuntzan ez bezala, Haur Hez kuntzan hasi bezain pronto egingo dituzte bilerak. Ikasleek bakarrik ez, irakasleek

7

Ficobako aparkalekuak hartu du Expogrow-ren hirugarren eremua. Ikus-kizunak egon dira bertan. Europa mailako Flame Off txapelketa izan dadeigarrienetako bat. Beirari putz eginez objektuak sortzeko teknika daFlame Off-a. Denbora zehatz batean, pieza ikusgarriak sortu behar izandituzte artistek. Expogrow Kopako sariak ere banatu dituzte ekoizleen ar-tean, kalamu mota ezberdinak probatu ondoren. Beste lehiaketak, azo-karen kokalekuarekin lotura egin du: herri kirolen emanaldiak egin dituzteFicoban. Baina kontrasterako osagai gehiago ere izan dira azokan. Esate-rako, sagardo kupelak eta kalamu freskagarria ekoizteko makinak jarri di-tuzte ia elkarren ondoan. Expogrow-ko ikuskizunen artean ere, kontzertuek erakartzen dute jendegehien. Zortzietan isten dituzte ateak Ficobako pabiloiek. Baina orduanhasten da festa aparkalekuko karpan. Aurten zirku itxurakoa izan da, etataberna izan du albo batean. Nazioartean ezagunak diren musikariak aritudira Expogrow-ko eszenatokian: Third World reggae talde jamaikarra, Fla-via Coelho brasildarra, Fyahbwoy dancehall artista espainiarra, SFDK tal-deko Acción Sánchez eta Zatu rap abeslariak edo Collectif 13 frantziarrak.Etxeko talde bat ere izan da, Kulto Kultibo hain zuzen ere. Goizeko laure-tara arte luzatu da festa ostiralean eta larunbatean. Igande iluntzean, be-rriz, nekeak ez du barkatu. Atsedena hartu behar izan dute Expogrow-nparte hartu duten guztiek. Asteburu bizia izan da.

asmoa dut”. Victor García hirugarrenaldiz hurbildu da Expogrow-ra, eta azo-kak hobera egin duela uste du: “Erakus-ketarien kopurua eta kalitatea handitudirela esango nuke. Jarduerei dagokie-nez, ezagutzen ditudan beste azokekbaino askoz gehiago eskaintzen ditu”.Ez da erraza, baina badago Expogrow-nirundarrak topatzeko aukera. Ficobarenparean, gasolindegiaren ondoan dagoenMarea Verde dendako arduraduna daJuan Alcedo. Ondo ezagutzen du azoka:“Handituz eta hobetuz ari da urtero.Frantziatik gero eta bisitari gehiago hur-biltzen dira, eta hori ona da hiriarentzat.Ostalariak pozik daudela uste dut”.Marea Verde enpresaren inguruko xehe-tasunak eman ditu Alcedok: “Estatumailako enpresa da. Nafarroan, Gipuz-koan eta Galizian ditugu dendak”. Kala-mua norberak etxean kultibatzekotresnak jartzen dituzte kontsumitzaileenesku. “Mafiak kaleetatik desager daite-zen lortu behar dugu”, azpimarratu duIrungo Marea Verde dendako arduradu-

nak.Alcedok bezala, Expogrow-ren antola-tzaileek ere badute kalamuaren distribu-zio arautuaren eta neurrizkokontsumoaren inguruko ardura. Aldebatetik, Kalamua eta arriskuak murrizteaizeneko tailerra eskaini dute, sektorekoprofesionalek gidatuta. Gainera, gaiariburuzko hitzaldiak eta eztabaidak anto-latu dituzte Ficobako auditoriumean,Kalamuaren Nazioarteko Foroan.Mundu mailako adituak bildu ditu: Au-gusto Vitale Uruguaiko Drogen Idazka-ritza Nazionaleko gizarte psikologoa,Ethan Nadelmann Drug Policy Allianceerakundeko zuzendaria, Lisa SánchezMexikoko Drogen Politikaren Errefor-mako koordinatzailea, Charlo GreeneAlaskako kalamuaren legalizazioaren al-deko aktibista, edo Anne Coppel fran-tziarra, soziologo espezializatua. Arretazjarraitu dituzte entzuleek aditu guztienhitzak, Ficobako auditoriumeko saioe-tan.

Ikuskizunak, kanpoan

Page 8: Irunero · 2015. 9. 22. · beharreko bilera prestatzen aritu dira. Lehen Hezkuntzan ez bezala, Haur Hez kuntzan hasi bezain pronto egingo dituzte bilerak. Ikasleek bakarrik ez, irakasleek

k i r o l a k8

2014ko Irungo Gaueko Herri Lasterketa. Argazkiak: Festak.com

Udako azken asteburuahautatu zuten Comarcaldeaelkarteko antolatzaileek las-terketa kokatzeko. Erabakia-ren arrazoiaren berri emandu Ángel Gonzálezek: “Uda-ren ondoren, jendea lanerabueltatzen da. Eta horrekinbatera, kirola egiten hastenda berriro”. Kirol sasoiariekiteko modua izan daiteke,beraz, parte hartzaileentzat.Lasterketa laburra da, 6,2km-koa. Hortaz, ez du entre-namendu handirik behar.Prestaketa minimoarekinamaitu daiteke GauekoHerri Lasterketa. “Hasibe-rrientzat oso egokia da. Gukasmo horrekin antolatu ge-nuen”, onartu du Gonzále-zek.

Dena den, maila handiko ko-rrikalariak ere erakarri izandituzte, ibilbide labur etabizkorra tentagarria baitahaientzat. Ibilbidea bakarrikez, noski. Sariek ere erakart-zen dituzte atletak. “Bat-zuentzat sariakezinbestekoak dira. Bainaarazo bat ere badute: mailahandiko jendea erakartzendutela. Horregatik egiten di-tugu zozketak. Korrikalaripopularrek ere sariak lort-

zeko aukera izan dezaten”,azaldu du Ángel Gonzálezek.

308 parte hartzaile izanziren 2012an, lasterketarenlehen edizioan. Aurten, 800baino gehiago espero di-tuzte. Nahiko urrun dagooraindik kopuru hori. Halaere, izen emateen erritmomotela ohikoa dela adierazidu Gonzálezek: “Azken as-tera arte itxaroten dute ge-hienek. Eguraldiareniragarpenari begiratzendiote, nahikoa entrenatuote duten hausnartzendute, edo lagunaren azkenerabakiaren zain egoten dirabestela”. Parte hartzaileen%50ek ematen du izenaazken astean.

Lasterketaren beste kopurudeigarria, emakumeenparte hartzearena da,%45era iristen baita. Ezohiko kopurua da herri las-terketetan. Aurten, bede-ratzi eta hamasei urtearteko haurrek ere partehartu ahal izango dute las-terketan. Guztira, GauekoHerri Lasterketak noizbait2.000 parte hartzaile harditzakeela uste du ÁngelGonzálezek, baina ez dutelakomunikabideetan nahikoa

zabaltzen. Ipar Euskal Herri-tik, esaterako, korrikalarigutxi hurbiltzen dira, ez du-telako lasterketaren berriizaten. “Gure lanak ere ba-ditugu, eta ezin diogu anto-lakuntzari nahi bezain bestedenbora eskaini”, nabar-mendu du Gonzálezek.

Lasterketa antolatzeko ges-tioak errazteko sortu zutenComarcaldea elkartea. Ez dubeste helbururik, momen-tuz. Lasterketaren egune-rako, Txingudi AtletismoTaldeko kideen laguntza ja-soko dute aurten ere. Guz-tira, 50 lagun inguru arikodira antolakuntzan. Irailaren19an, iluntzeko zortzi eta er-dietan irtengo da GauekoHerri Lasterketa. San Juanplazan egongo dira irteeraeta helmuga. Tartean, sei ki-lometroko ibilbidea osatubeharko dute korrikalariek,Irungo erdiguneko kaleetanzehar. Amaieran, San Juanplazaren inguruko taberne-tan pintxo-potea hartzeko bitxartel jasoko ditu bakoi-tzak. Etxean edo Artaleku ki-roldegian dutxatu ondoren,gaua luzatzeko aukeraizango dute parte hartzai-leek.

Gero eta gehiago dira herri lasterketak Irunen eta inguruko he-rrietan. Laburrak, luzeak, lauak, maldatsuak, goizez egiten di-renak, eta arratsaldekoak. Horregatik, zaila da jada lasterketenmunduan proposamen berritzailea egitea. Gauez korrika ari-tzeak, baina, balio erantsia ematen dio lasterketari. Hori pen-tsatu zuten, behintzat, Irungo Gaueko Herri Lasterketarenantolatzaileek. 2012an jarri zuten martxan. Beraz, lau ediziobeteko ditu aurten. Irailaren 19an izango da Irungo GauekoHerri Lasterketa (20:30).

Gauez korrika agurtuko dute udara

IZEN EMATEA:

www. k i ro lp robak .com web gunean.

PREZIOA:-Haurrek eta gaztetxoek: 9 euro.-Helduek: 13 euro (txip horia dutenek) edo15 euro (txipa alokatu nahi dutenek).

Izen emate bakoitzeko euro bana jasokodute Txingudi Atletismo Taldeak eta DOAGobernuz Kanpoko Erakundeak.

Laugarren edizioa izango du Gaueko Herri Lasterketak

Page 9: Irunero · 2015. 9. 22. · beharreko bilera prestatzen aritu dira. Lehen Hezkuntzan ez bezala, Haur Hez kuntzan hasi bezain pronto egingo dituzte bilerak. Ikasleek bakarrik ez, irakasleek

k i r o l a k 9

Europako Txapelketarekin bukatu duzuekirol sasoia. Zein balorazio egin duzue?KLARA OLAZABAL: Udara osoan Europanzehar bidaiatzen eta entrenatzen ibili garalehiaketa hori prestatzeko. Nik bakarkakofinalean sartzea lortu dut, eta jaitsiera onaegin dut, amaieran izan ezik. Taldekako le-hian hirugarren postua lortu dut. Beraz,pozik nago egindako lanarekin.

TELMO OLAZABAL: Aitortu behar dut Bra-silen, Munduko Txapelketan laugarrenizan ondoren, gehiago espero nuela.Baina finalerdian egindako akats parebaten ondorioz, finaletik kanpo gelditu

naiz. Horrelakoa da ur-bizietako piraguis-moa. Egun batean proba irabaz dezakezu,eta hurrengoan azken tokian gelditu.

Atsedena hartzeko denborarik izango alduzue orain?TELMO OLAZABAL: Hondarribiko jaietanpixka bat izan dugu, aurtengo denboraldiaoso luzea izan baita. Baina denboraldiau-rreari ekingo diogu laster. Hurrengo den-boraldian dugu jada burua.

Aita piraguista izan zen. Berak bultzatutahasi zineten?TELMO OLAZABAL: Egia da bost urte ge-nituenean hasi ginela aitarekin piraguan.

Mundu honetan sartu gintuen, eta pira-guarako grina sortu zitzaigun.

KLARA OLAZABAL: Nigan Telmok ere era-gina izan du. Piraguismoan hasi ginenetikelkarrekin entrenatu izan dugu. Klubeanlehenengo, eta nazioarteko taldean orain.

TELMO OLAZABAL: Arrebaren bilakaeraikustea polita izan da. Maila handia era-kutsi du gaztetatik. Baina nire ustez, lana-ren ondorioz egin du lekua.

Duela bost urte sortu zen Gipuzkoan na-zioarteko lehiaketei begirako taldea. Zer-gatik?TELMO OLAZABAL: Lehen dena klubenbidez egiten genuen. Baina nazioartekolehiaketetan maila hobea lortzeko, erren-dimendu handiko taldea sortu genuen,klub ezberdinetako ordezkariekin. Bost ur-tean, taldearen maila ikaragarri handituda.

Kanpora joan behar izaten duzue entre-natzera, Pauera edo La Seu d'Urgellera.Ahalegin handia eskatzen du.TELMO OLAZABAL: Bai, Gipuzkoako goimailako zentroa furgoneta bat da. Orduasko sartzen ditugu errepidean. Gure es-fortzua eskatzen du, eta gurasoen ahale-gin ekonomikoa ere bai.

KLARA OLAZABAL: Instalazio egokien fal-tak hori dakar. Gipuzkoan ez baitugu ur-bizietako kanalik. Ahalegin handia da,baina gure helburuak lortzeko ilusioz egi-ten dugu.

Zergatik gustuko duzue ur-bizietako pira-guismoa?KLARA OLAZABAL: Asko bidaiatzen dugu,

ibaiak eta kanalak ezagutzen ditugu, etajendea ere bai. Kirol arloan, onena da osoaldakorra dela, guztiok ditugula aukerak.Gainera, ez dago kirolariaren prototipokonkreturik. Batzuk handiak eta indar-tsuak dira, beste batzuk txikiak eta tekni-koak.

TELMO OLAZABAL: Naturarekin kontak-tuan zaudela. Denboraren kontra lehiatubehar duzu, eta ura erabili behar duzuhelburuak betetzeko. Kontrola ezina denzerbaiten kontrola bilatzea da slalom-a.

Urte olinpikoa izango da hurrengoa. Riode Janeiron egoteko aukerarik baduzue?Imajinatzen al duzue?TELMO OLAZABAL: Selekzio probetanparte hartuko dugu, behintzat, datorrenurtean. Zaila izango da txartela lortzea,baina saiatuko gara.

KLARA OLAZABAL: Olinpiar Jokoakametsa dira guretzat. 2016koak agian ez,baina 2020koak jar daitezke helburu mo-duan.

Ander Elosegi bi aldiz izan da laugarrenOlinpiar Jokoetan. Iritsiko al da dominaIrunera?TELMO OLAZABAL: Bi aldiz laugarren iza-tea gutxiestea ez da zuzena. Horrek esannahi du zortzi urtez goi mailan aritu dela.Hala ere, 2016an berriro saiatuko da, etaaukerak izango ditu.

KLARA OLAZABAL: Ander Elosegiren be-launaldiko palistak erreferente izan diraguretzat. Bidea ireki eta helburu handiakjartzeko beldurra kendu digute.

Azken urteotan, asko izan dira nazioarteko slalom lehiake-tetan maila handia eman duten gipuzkoarrak. Horien ar-tean, irundarrak ere badaude. Ander Elosegik eta JoanCrespok denbora daramate horretan. Baina gazteak ere in-dartsu datoz. Deigarria da Olazabal anai-arreben kasua. Na-zioarteko txapelketetan nabarmentzen hasi dira ia aldiberean. Hogeita bi urte ditu Telmo Olazabalek, hamazazpibesterik ez, Klarak. Aurten, urrezko domina lortu du Klaraktaldekako proban, 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan,Brasilen. Lehiaketa berdinean, laugarren izan da Telmo,K1eko proba lehiatuan. 23 urtez azpiko Munduko Txapel-ketarekin amaitu dute denboraldia. Abuztuko azken aste-buruan izan da, Krakovian (Polonia).

Goi mailako anai-arrebakNazioarteko finaletan lehiatzen ari dira jada Telmo eta Klara Olazabal, ur-bizietan

Telmo eta Klara Olazabal, Bidasoa ibaiaren ertzean.

Page 10: Irunero · 2015. 9. 22. · beharreko bilera prestatzen aritu dira. Lehen Hezkuntzan ez bezala, Haur Hez kuntzan hasi bezain pronto egingo dituzte bilerak. Ikasleek bakarrik ez, irakasleek

10

Euskara doan ikasteko aukera dute langabeek

Bigarren ikasturtea izango du Lan-nahi programak. Joan den urtean iaberrehun ikasle bildu zituen. Horie-tatik, %82k maila ezberdinetako az-terketa ofizialak gainditu zituen.Denbora betetzeko modua izateazgainera, langabeen formaziorakotresna ere bada Lannahi. Dena den,azterketa gainditu izanari baino ge-hiago, euskaraz aritzeko lortu duengaitasunari eman dio garrantzia ge-hien Borja Gamarra ikasleak: “Duelaurte bete ez nintzen euskaraz hitzegiteko gai. Orain, akats batzuk eginarren, moldatzen naiz”. Urteak zera-matzan Gamarrak euskara ikasi na-hian. Baina ez zuen jarraipenaemateko modurik topatzen. “La-

nean nengoenean, ez nuen denbo-rarik. Eta langabezian gelditu nintze-nean, ez nuen dirurik”, azaldu duBorja Gamarrak. Hogeita hamalauurterekin gelditu zen lanik gabe.Jarraitutasun hori ziurtatzen du Lan-nahi programak. Astelehenetik osti-ralera, egunean hiru edo lau orduzaritu behar izaten dute ikasleek. De-rrigorrezkoa da %85eko asistentzia.Bestela, programan parte hartzekoaukera galtzen baitute. Klaseakarintzen ahalegintzen dira euskalte-giko arduradunak: “Saiatzen garasaioak dinamizatzen. Esaterako, ezda inoiz irakasle bakarra egoten.Lana errazten zaie, baina aitortubehar da ikasleek esfortzu handia

egiten dutela”. Hala ere, klasetikkanpo euskara praktikatzeko gogoageratzen zaie. Taldean sortzen dengiro onaren seinale. “Askotan geldit-zen gara trago bat hartzeko eta eus-karaz aritzeko”, baieztatu du BorjaGamarrak. Denak langabezian dau-denez, elkarri laguntza ematekomodua ere izan daiteke Lannahi.

Denetariko ikaskideak izan ditu Ga-marrak. Gazteak, helduak, euskaramaila ertainekoak eta sekula klase-rik jaso gabekoak. Euskararekinlehen kontaktua izan duten horiekgogoratu ditu Jaione Campo udaleuskaltegiko zuzendariak: “Lortudugu jende horrek euskaltegia eza-gutzea, eta euskararekin harremanpolita sortzea”. Borja Gamarrak ikas-turte osoan zehar parte hartu duLannahi programan. Hala ere, txan-daz-txanda izena emateko aukeradago. Lehenengorako, irailaren 18raarte dago zabalik matrikulazio epea.Interneten egin daiteke SAC24h zer-bitzuaren bidez, edo HAZeko auto-zerbitzu terminaletan, bestela (SanMartzial kalea, 2). Ikasle guztiekmailaketa proba egin beharko duteeuskaltegian, matrikulazio egune-tan, 10:30etatik 13:00era edo16:30etatik 19:00etara.

“Duela urte bete ez nintzen euskaraz hitzegiteko gai”

Borja Gamarra, ikaslea

“Lana errazten zaie, baina aitortu behar daikasleek esfortzu handia egiten dutela”

Jaione Campo, Irungo Udal Euskaltegiko zuzendaria

“Euskal hiztun berriak sortu eta hiztunen artean erabilera esparruak zabaldu

nahi ditu Udalak” Josune Gomez Irungo Udaleko Euskara Ordezkaria

Eskaintza zabala izango du euskaltegiak

Irungo Udal Euskaltegiko beste ikastaroetan ereeman daiteke izena. Irailaren 18an amaituko da guz-tien matrikulazio epea. Euskaltegian bertan egin dai-teke (Urdanibia plaza, 5). Ordutegi, maila eta erritmoeskaintza “zabala” dela azpimarratu du Jaione Campoeuskaltegiko zuzendariak. Ohiko ikastaroetakoez gai-nera, beste zenbait talde berezi antolatuko dituzte:HABE azterketa ofizialak prestatzekoak, gurasoei zu-zendutako taldeak, mintza taldeak edo beste he-rrialde eta erkidegoetatik datozenei zuzendutakoAISA ikastaroetakoak. Astean bost orduko ikastaroakizango dira arinenak, eta hamabostekoak trinkoenak.

Matrikulazioaren prezioari dagokionez, joan den ikas-turteko tasari eutsi dio euskaltegiak. “Ordu gehiensartzen dituzten ikasleak sarituko ditugu”, jakinarazidu Campok. Zenbat eta euskara eskola ordu gehiagohartu, orduan eta merkeagoa izango da ordu bakoi-tzaren prezioa. Gainera, euskara ikasteko bekak es-katzeko aukera ere eman du Irungo Udalak. Urriaren8ra arte egin daiteke eskaria, interneten SAC24h zer-bitzuaren bitartez, edo HAZeko autozerbitzu termi-naletan. 62.340 euroko diru poltsa du Udalak bekahoriek emateko. Ikasle bakoitzaren matrikularen %75estali ahal izango du gehienez. “Euskal hiztun berriaksortu eta hiztunen artean erabilera esparruak za-baldu nahi ditu Udalak”, adierazi du Josune GomezEuskara Ordezkariak. Euskarak batzen gaitu da aur-tengo matrikulazio kanpainaren leloa.

Langabezian geratzea ezbeharra da. Nekez utzi de-zake ondorio positiborik. Egoera horretan daudenirundarrei abantailaren bat emate aldera, Lannahiprograma antolatu dute Irungo Udalak, udal eus-kaltegiak, Bidasoa Bizirik erakunde publikoak etaLanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak. Doako eus-kara ikastaroak eskainiko dizkiete Urdanibia pla-zako euskaltegian.

BAKAILAOA DASTA EZAZU

Lannahi programa azpimarratu du Irungo Udal Euskaltegiak matrikulazio kanpainaren hasieran

Page 11: Irunero · 2015. 9. 22. · beharreko bilera prestatzen aritu dira. Lehen Hezkuntzan ez bezala, Haur Hez kuntzan hasi bezain pronto egingo dituzte bilerak. Ikasleek bakarrik ez, irakasleek

11h a u r r e n l e i h o a

Ela

tze

ta. H

H J

oe

l 5 u

rte

Page 12: Irunero · 2015. 9. 22. · beharreko bilera prestatzen aritu dira. Lehen Hezkuntzan ez bezala, Haur Hez kuntzan hasi bezain pronto egingo dituzte bilerak. Ikasleek bakarrik ez, irakasleek

gaztea12

AIMAC Komunikabideen Ikerketarako Elkarteak internautenohiturak aztertzen dituen ikerlana aurkeztu du berriki. Etxetikkanpo egiten duten interneten kontsumoa aztertzen du.

Erabilerari lotutako ohitura deigarri batzuk azaleratu dira iker-lanean. Esaterako, 10 internautatik 9k mugikorra erabiltzenduela interneten konektatzeko. %97rentzat lehen aukera da.

10 internautatik 6k tableta duen arren, sakelakoa da mugikor-tasunean errege, oraindik ere. Gehienetan, mugikorrek datuentarifa esleituta izaten dutela izango da arrazoia, ziur aski.

Beste datu bitxi bat da ordenagailu eramangarri gehiago dau-dela etxeetan, mahai gainekoak baino. Ordenagailuen %81 daeramangarria, eta %68 mahai gainekoa, ohiko erabilera etxeanegiten bada ere.

Kontsumo horrek gora egin du azken urteotan. Gaur egun, egu-nean lau orduz aritzen gara interneten, batez beste, arrazoipertsonalak soilik kontuan hartuta (Profesionalak alde baterautzi dituzte ikerketan). Kopuru harrigarria da. Ziur ez zenuelauste horrenbeste zirenik.

Bestalde, ikerketaren arabera, online kontsumitzen dugun ko-munikabide nagusia telebista da. Bideoak nahieran eskaintzendituen zerbitzu bilakatu da ia. Jarduera eta eduki ohikoenakdira sare sozialak, bideojokoak, albisteak, kirolak eta eguraldia.Jende asko da jada telebista gehien interneten ikusten duena.

Zure buruari galdetu baldin badiozu zergatik aukeratzen ditu-gun gero eta pantaila handiagoak mugikorrentzat, ondorengodatuek argituko dizute zalantza: internet kontsumitzeko bestegailu batzuk ordezkatzen ari gara. Horregatik, erosotasuna etatamaina-ikusgarritasuna erlazio egokia behar ditugu.

Pablo MoratinosMarketing Online-ko aholkularia

3yMedia Comunicación Digital

%100 mugikorra dajada internet (edo ia)

Txingudi Ikastola BHI. 4. maila. Irati Bengoetxea Iruretagoiena

Istorio hau nire bizitari buruzkoa da, hau da,Joanes mutiko bihurriarena. Gipuzkoako herritxiki batean bizi nintzen, Azpeitian, nire gura-soekin, Joxepirekin eta Anttoniorekin, eta nirearreba Mariarekin. Nik 10 urte nituen, eta Ma-riak nik baino 5 gehiago. Ikastolan, lagun askonituen. Beno, egia esan ez nituen asko; gaiz-totxoena edo bihurriena nintzenez denek bel-dur zidaten, eta nire lagun izatera, nikagindutakoa egitera, etab. behartzen nituen.Gaiztakeria asko egiten nituen, baina betibeste norbait zela esaten nuen. Nire “lagunek”eta nik besteak jipoitzen genituen gogoa ge-nuenean, gauzak lapurtzen genizkien eta ho-rrelako maltzurkeriak egiten genituen.Urte batzuk igaro eta berdin jarraitzen nuen,baina egun batean ikasle berri bat etorri zengelara. Hasieran, nahiko jatorra zirudien, bainageroago, harropuzten hasi zen. Behin, iskan-bila bat eduki genuen bien artean, eta lurreanaltxa ezinik utzi ninduen. Orduan, nirekin ibil-tzen ziren guztiak berarekin joan ziren, nibaino hobea zelako. Ni bakar-bakarrik gelditunin-tzen, arreba hil baitzen, biriketako gaixota-sun batengatik. Denbora joan ahala, besteguztiak bezala handitu egin nintzen. Oraindikburla egiten zidaten, bakartia nintzela eta arre-barik ez nuela gogoraraziz. Horrela jakin nuennola sentiarazten nituen besteak. Urte batzukgeroago, lanean hasi nintzen ondoko herrikotaberna batean, zerbitzari gisa. Denbora askopasa zen arren, oraindik ere, jendeak nitazbarre egiten zuen. 22 urte nituenean mundua

ezagutzea pentsatu nuen. Gurasoak eta fami-liakoak agurtu, eta nuen diruarekin munduaezagutzera abiatu nintzen. Lehenengo, Fran-tziara eta Italiara joan nintzen. Ondoren, Fin-landiara Japoniara eta Vietnamera. Diru askoez nuenez, aterpetxe xumeetan egiten nuenlo. Bazkaltzen nengoen batean, telebistan txa-kur baten iragarkia ikusi nuen; baina ez zenizaki bizidun bat, robot bat baizik. Iragarkian,honako hau zioen: “Bakarrik sentitzen zara?Etor zaitez Estatu Batuetako unibertsitate ho-netara eta eros ezazu konpainia egiteko la-guna. Merke-merkea da gainera!”. Horientzundakoan, maletak egin eta hara joatekohegazkin txartel bat erosi nuen. Nik nahi nuengauza bakarra lagun bat edukitzea zen. Hangounibertsitatera iritsi eta txakurra ikusitakoan ia-ia dirurik ez nuela konturatu nintzen. Bainalagun bat edukitzeko aukera bakarra zen. Az-kenean, dirurik gabe gelditu arren erosi eginnuen. Ez nuenez dirurik, etxeetako atarietanedo zubi azpian egiten genuen lo. Baina ni osogustura nengoen, lagun bat bainuen. Hilabetebatzuk pasa eta lagun txakurra euria zela etaizorratu egin zen; dirurik ez nuenez ezin izannuen ezer egin. Azkenean, atsekabeak jota,tren geltoki batera joan nintzen lagunduko nin-duen norbaiten edo zerbaiten bila.Gertazkinzun honekin gauza bat ikasi dut; la-gunak ez direla erosten, beraiek nahi dutelakoizan behar dira lagunak. Eta ezin zara inorekinfidatu, gutxien espero duzunak izorra zaitzakeeta.

Algaraka Emandako argazkiari erreparatu eta istorio batsortu behar dute ikasleek, umore puntu batez.

BIZITZAKO IKASGAIA

Page 13: Irunero · 2015. 9. 22. · beharreko bilera prestatzen aritu dira. Lehen Hezkuntzan ez bezala, Haur Hez kuntzan hasi bezain pronto egingo dituzte bilerak. Ikasleek bakarrik ez, irakasleek

13gaztea

Zerk eraman zintuen Alemaniara?Fraunhofer Institutuarekin lankidetza hi-tzarmena zuen unibertsitateak. GraduAmaierako Lana eta praktikak Nurenber-gen egiteko aukera eman zidaten, eta ideiaona iruditu zitzaidan. Urte erdia egin on-doren, beste erdian ere han gelditzeko es-kaintza egin zidaten.

Nurenbergen bizi izan zara urte honetan.Bavarian dago, Europako lurralde abera-tsenetako batean. Egunerokoan, zertanantzematen da hori?Kalean nabari den giroan. Jendeak bizi-modu lasaia darama. Kalean, supermerka-tuetan edo tabernetan ikusten da hori.Elkarrizketetan ez da lanari edo beste kez-kei buruz hitz egiten. Banalagoak izatendira gaiak.

Nolako lan baldintzak topatu dituzu?Hasieran proiektua egitera joan nintzen,praktiketako kontratu batekin. Kontuanizanda karrera bukatu berritan nengoela,eta alderatuta hemengo aukerekin, ez naizbatere kexatzen. Azpimarratzekoa da langiroa. Ez dago beste leku batzuetan topadaitekeen lehiakortasun hori. Ni berehalahartu ninduten taldeko bat gehiago izangobanintz bezala. Tratu berdina eman zida-ten. Hemen, aldiz, enpresetako hierarkiakpisu handiagoa du.

Hala ere, denok entzun ditugu, Alema-niara sekulako prestakuntzarekin joan eta

gustuko lanik topatu ez dutenen kasuak.Zergatik gertatzen da hori?Bai, nik ere ezagutzen ditut halako kasuak.Jende batek badu ohitura abentura hu-tsean joateko. Hegazkinerako txartelahartu eta lehen gaua non pasako duenjakin gabe. Horrek arrisku handia du. Bimasterrekin oilaskoa saltzen amaitu deza-kezu. Ondo mugitzen jakin behar duzu ha-lako egoera batean aurrera ateratzeko.

Zein aholku emango zenuke zuk, orduan?Esango nuke abetura etxean hasten dela.Aldez aurretik dena lotuta utzi behar dela,ahal dela. Lan kontratua eta etxeko giltzakeskuan dituzula joatea da onena. Gauregun, internet eta teknologia berriak era-bilita, badaude guzti hori kudeatzeko tres-nak.

Etxebizitzari dagokionez, zer nolako mer-katua topatu duzu?Nik zortea izan nuen, enpresak bazuelakobere etxebizitza parkea. Praktiketan joanginen ikasleoi pisu txiki bana utzi ziguten.Bestalde, alokairuan oinarritutako mer-katu aktiboa dago Alemanian. Mugimenduhandia dagoenez, erraza da alokairuko etxebizitza merkea lortzea.

Hizkuntza ikasten ari zara. Kostatu alzaizu?Topatu dudan arazo handienetakoa izanda. Ideiarik gabe joan nintzen. Aleman kla-seetara joaten hasi nintzen, nire kabuz

ikasten ere aritu nintzen, eta ahal bezainbeste erabili nuen bertakoekin. Gaur egun,komunikatzeko moduan moldatzen naizhizkuntzarekin.

Alemaniarrak nolakoak dira atzerritarre-kiko?Denetarik topa daiteke. Nire kasuan, na-hiko eskuzabal hartu ninduten. Ni uniber-tsitate giroan mugitzen nintzen, horikontuan hartzekoa da. Aipatzekoa da Ale-manian badutela ongi etorri kultura dei-tzen den kontzeptu bat. 1960kohamarkadaz geroztik langile pila bat jasodituzte, eta ohituta daude.

Haien ohituren artean, zer iruditu zaizubereziki bitxia edo deigarria?Legeari dioten errespetua. Muturrerainoeramaten dute. Goizeko hiruetan, kaleguztia hutsik dagoenean, semaforokoargia berde jarri arte itxaroteko gai dira.

Bizikletan ibili zara han alde batetik bes-tera. Zer azpimarratuko zenuke garraioaridagokionez?Oso lurralde laua da. Bizikletan 20 km eginditzakezu ia konturatu gabe. Garraio publi-koarekin, berriz, ezustekoa hartu nuen.Garestia da, eta atzerapen handiak egotendira. Nahiko eskasa da zerbitzua.

Orain Erlangenera lekualdatuko zara,masterra ikastera. Unibertsitateei dago-kienez ere, alde handia al dago?Nirekin batera praktiketan aritu diren

beste ikasle asko Erlangeneko unibertsita-tetik zetozen. Beraz, banituen hango erre-ferentziak. Esango nuke baietz, aldehandia dagoela. Hasteko, han unibertsita-teak doakoak dira, eta garrantzia izugarriaematen diote ikasleari eta ikasleen mun-duari: klubak, eskolaz kanpoko jarduerak...Ikasle kultura garatua dute.

Beste bi urte behintzat egin beharko di-tuzu Alemanian masterra ikasten. Ez alduzu bueltatzeko eta etxetik hurbil lanatopatzeko gogorik?

Bai, baina lau hilabetean behin etxerabueltatzeko aukera izango dut. Afera kon-plexua da hori. Familiaren eta lagunen in-gurura bueltatu nahi nuke noizbait, noski.Hala ere, lan baldintzak aztertzeko modu-koak dira. Jaioterrira bueltatzearen prezioazein den ikusi behar da.

Gero eta gehiago zarete Alemaniarakobidea hartu duzuen profesional kualifika-tuak. Hemengo agintariak kezkatu beharlituzke errealitate horrek?Jakina. Herrialde askotan gertatu izan dahori historian zehar. Sobietar Batasuna,esaterako, genio guztiek ihes egin zutelakoerori zen, hein handi batean. Agintariekorain egin behar dutena da kanpoan da-goen jendea, edo joatear dagoena eraka-rri. Hori egiten ez duten bitartean, bideokerra daramate.

“Abentura etxean hasten da”

Txingudi Ikastolan eta Pio Baroja Institutuan ibili ondoren, TelekomunikazioIngeniaritzako Gradua ikasi zuen Xabier Zubizarretak. Donostian aritu zen,Nafarroako Unibertsitateko Tecnun Ingeniaritza Eskolan. Gradu AmaierakoLana egiteko, Alemaniarako bidea hartu zuen. Urte bete eman du Nurenbergen,Bavarian. Orain, atsedena hartzen ari da etxean, Irunen, urrian berriro hegazkinahartu aurretik. Masterra hasiko du orduan, Erlangeneko Unibertsitatean.

XABIER ZUBIZARRETA

Page 14: Irunero · 2015. 9. 22. · beharreko bilera prestatzen aritu dira. Lehen Hezkuntzan ez bezala, Haur Hez kuntzan hasi bezain pronto egingo dituzte bilerak. Ikasleek bakarrik ez, irakasleek

AUTOESTIMU TAILERRAEMAKUMEENTZATZer?Taldean egiten den jarduera ho-netan emakumearen autoesti-mua eta ongizate pertsonalalantzea da helburu.

Norentzat? Irungo emakume-entzat.

Noiz? Irailetik abendura.

- Goizeko taldea: aste-artetan 9:30etatik-11:30era.

-Arratsaldeko taldea:asteazkenetan 18:00etatik-20:00etara.

Lekua? Gizarte Ongizate Ar-loko kanpoko aretoa (sarreraMirarietako Ama Birjinaren kale-tik).

Inskripzioak? Irailaren 7tik23ra 010 telefonoan edo, bes-tela, www. i r un .o rg / igua ldad

web gunean.

Prezioa? Doakoa.

ANTZERKI IKASTAROAKZer? Haur, gazte eta helduen-tzako antzerki ikastaroakemango dira, Irungo Udalarenbabesari esker.

Informazioa etamatrikulak: Irailaren 7tik25era, 11:00etatik 14:00etara.

Non: Legaleón Teatro. ReinaFabiola, 28, behe (Anaka).

Telefonoa: 676 53 65 46.

ERAIKINETAKO ETA LOKALE-TAKO GARBIKETA IKASTAROA

Zer?

- 40 ordu teoriko + 50 ordu prak-tiko.

- Ezinbesteko betekizuna daegoiliar eta lan baimena etagaztelaniazko maila egokia edu-kitzea, bai ahoz bai idatziz.

- Sarrera proba bat egingo daprestakuntza egiteko interesaduten pertsonentzat.

Noiz? Urriaren 2tik azaroaren2ra.

Ordutegia? 09:30-13:45 (aste-lehenetik ostiralera)

Non? Irungo Gurutze Gorria,Euskal Herria, 14-16.

Izena emateko: 943 62 11 62.

414 g a z t e i n f o r

UDAL EUSKALTEGIA. 2015-2016KO IKASTAROAK

- Aurrez aurre: Foruen karrika, 2.behea- Telefonoz: 943 50 54 44 / 943 50 54 40 - Posta elektronikoz: igaz te@i run .o rg

- Webean: www. i r un .o rg/ igaz te- WhatsApp bidez: 607 771 173

Euskalduntze maila guztiak

- Gurasoentzako taldeak- Mintza taldeak- etab.

Matrikulatzeko epea: Irailaren 9tik 18ra

Lekua: Udal Euskaltegia (Urdanibiaplaza, 5)

Informazio gehiago: 943 505 273edo euska l teg i@i run .o rg

Tailerrak

LAPURRITURRI. ORIENTAZIOA: “IPARRORRATZA ETA MAPA"Eguna: Irailak 20.

Ordutegia: 10:00 - 13:00.

Lekua: Lapurriturri Informazio Gunea (Erlaitzeko gaina).

Izen-emateak: www. i r un .o rg/cod/par -t ic ipac ion/o r ien tac ion edo telefonoz010/ 943 505 152

Page 15: Irunero · 2015. 9. 22. · beharreko bilera prestatzen aritu dira. Lehen Hezkuntzan ez bezala, Haur Hez kuntzan hasi bezain pronto egingo dituzte bilerak. Ikasleek bakarrik ez, irakasleek

a i s i aa 15

Irailak 18Zer? Adour Bidasoa MargoLehiaketaren XXIV.edizioarensari banaketa eta erakusketa-ren hasiera.

Ordua? 19:30ean.

Non? Amaia KZ erakusketaaretoan.

Prezioa? Doako sarrera.

Irailak 20Zer? Girabiraren IV. jardunal-dia. Oraingoan graffitia izangoda protagonista.

Ordua? 13:30ean.

Non? Sargia parkean.

Irailak 26Zer? “Futbol day” txapelketa,Real Unionen Mendeurrenaospatzeko.

Jarduerak? 3x3 futbol partidaketa adin guztietako jendearizuzendutako jarduera ezber-dinak.

Izena emateko? Irailaren 22abaino lehen. Hamasei urtebaino gehiagoko neska muti-lek izena eman dezakete LuisMarianoko Turismo bulegoan.

Prezioa? 30 euro talde bakoitzak.

Non? Zabaltza Plazan.

Irailak 25-26-27Zer? Irun Rock Jaialdia

Kontzertuak?

25ean, San Juan plazan,20:00etan: Havos, Correos,Rural Zoombies.

26an, San Juan plazan,13.00etan: Los Bracco,Smoke Idols,

26an, Ficoban, 20:00etatikaurrera: Siniestro total, NachoVegas, El Columpio Asesino,Guadalupe Plata, LaM.O.D.A., Bullet Proof Lovers.

Izena emateko? Irailaren 22abaino lehen. Hamasei urtebaino gehiagoko neska muti-

lek izena eman dezakete LuisMarianoko Turismo bulegoan.

Prezioa? San Juan plazanegingo direnak doakoakizango dira.Ficoban egingo direnak, 25/30euro.

Zer? Artisau garagardoenastea ospatuko dute Irunen,Hondarribian eta Hendaian.Jarduerak:- Garagardo ekoizpen taile-rrak- Dastatzea eta gaztarekinuztartzea.- Bazkari/ Afaria garagardouztartzearekin.- Errezeta gastronomikoakgaragardoarekin.- Sariak eta onarpenak.

Noiz? Irailak 14tik 20ra.

Non? Boulevard, Estebenea,Maype, Etxeberria, Ostebi,Kabigorri, Aia, Sunbilla, L'at-telier, Arkupe, GastrotekaDanontzat, Bar Manolo, DonJabugo, Irungo Atsegina,Rugby Irun Elkartea, eta Lu-pulu.Antolatzaileak? Local Bier,Zapiain Distribución, Cerve-cería Boulevard eta Estebe-nea Jatetxea.

Informazio gehiago:/ t x i ngud ibeer week .com/

TXINGUDI BEER WEEK

CASER ANAKA

Zer? Hitzaldia: Komunikazioa alzheimerra edo beste dementzia gaixotasunak dituztenpertsonekin. Hizlaria: Maria Vic-toria Lucero (Psikologoa).

Non? "CASER RESIDENCIAL"egoitzan, Anaka, 8

Noiz? Irailak 17

Ordua? 18:00etan

Prezioa? Doakoa

Izena emateko? 943667780

Page 16: Irunero · 2015. 9. 22. · beharreko bilera prestatzen aritu dira. Lehen Hezkuntzan ez bezala, Haur Hez kuntzan hasi bezain pronto egingo dituzte bilerak. Ikasleek bakarrik ez, irakasleek