skuliburu - D’ELIKATUZ · 2016. 11. 11. · buruzko diagnosi eta estatistika eskuliburuan...

62

Transcript of skuliburu - D’ELIKATUZ · 2016. 11. 11. · buruzko diagnosi eta estatistika eskuliburuan...

  • Elikadura osasungarriari buruzko heziketa kanpaina Gipuzkoan

    Eskuliburuhonek ikerketa hauen berri ematen du:

    Elikadura-jokabideen arazoak, Obesitatea, Dietetikaeta Elikadura eta Gorputzari buruzko iritzia

    Gipuzkoan.

    Iñigo Ochoa de Alda, Javier Antón,Vanesa Carralero eta Teresa Agorreta.

    Argitalpen hau hauen eskutik dator:

    “D’elikatuz Bizi” Arazik asmatu eta ekoiztutako proiektua da.

  • ES K E R T Z A K

    Eskuliburu hau egiteko eta argitaratzeko erakunde eta pertsona hauenlaguntza izan dugu:

    Argitalpenaren zuzendaritza eta koordinazioa:· Iñigo Ochoa de Alda, AVAPSIko lehendakaria (Psikoterapia Dinamikoa

    eta Sistemikoaren Euskal Elkartea) eta Psikologia Fakultateko irakasleaEuskal Herriko Unibertsitatean.

    Edizioa eta datu-bilketa:· Javier Anton eta Vanesa Carralero· Teresa Agorreta, elikadura gaietan espezializatutako medikua.Laguntzaileak:· Ordiziako Udala.· A.V.A.P.S.I, Psikoterapia Dinamikoa eta Sistemikoaren Euskal Elkartea.

    Guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, egitasmo hau aurrera eramatekoegin duten ahalegin itzelagatik. Iñigo Ochoa de Aldari bereziki eman nahidizkiogu eskerrak, hasiera-hasieratik D’ELIKATUZ BIZI kanpainaren aldekoapustua egin zuelako. Bere laguntzarik izan ez bagenu, ez genuen aurre-ra aterako. Bere laguntasuna, ardura eta bideratzeko ahaleginak funtsez-koak izan dira 2006ko kanpaina gauzatu eta burutzeko.

    Era berean, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzari (EHU) ere eske-rrak eman nahi dizkiogu; Donostiako Campuseko Psikologia Fakultatearieta hango dekanoari bereziki, Arantxa Azpirozi, eta Marisol Cruz etaCarmen Maganto irakasleei, Anorexia eta Bulimiaren aurkako GipuzkoakoElkarteari (ACABE); Pedro Ramos doktoreari, Farmazia Fakultateko irakas-lea bera (EHU); eta Ana El Busto doktoreari, elikadura gaietan aditua denmedikua.

    Mila esker guztioi.

    D’ELIKATUZOrdiziako Elikadura eta Gastronomia Zentroa.

  • AU R K I B I D E ASarrera orokorra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9

    1) Elikadura–jokabideen Arazoak . . . . . . . . . . . 11

    1.1. Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11

    1.2. EJAei buruzko argitalpena zientifikoak . . . . . . . . . . . . . . . 16

    1.2.1) Nortasuna eta EJA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 16

    1.2.2) EJA eta familiako eragileak . . . . . . . . . . . . . . . . 181.2.3) EJA eta emozio arazoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . 201.2.4) EJAetan eginiko esku-hartzeak . . . . . . . . . . . . . . 21

    1.3. EJAei buruzko dibulgazioa. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 24

    1.3.1) Irakurgaiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 241.3.2) EAJ eskuliburuak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 241.3.3) Jarduera dibulgatiboak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 24

    2) Obesitatea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 272.1. Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 272.2. Obesitateari buruzko argitalpen zientifikoak . . . . . . . . . . . 312.3. Obesitateari buruzko dibulgazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . 33

    3) Dietetika eta Elikadura . . . . . . . . . . . . . . . . . . 353.1. Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 353.2. Argitalpen zientifikoak. Dietetika eta Elikadura . . . . . . . . . 39

    3.2.1) Elikadura ohiturak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 393.2.2) Biologia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 403.2.3) Minbizia eta Elikadura . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 41

    3.3. Elikadura Dibulgazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 43

    4) Gorputz irudia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 454.1. Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 454.2. Gorputz Irudiari buruzko argitalpen zientifikoak . . . . . . . . . 49

    Glosarioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 53Galdeketa eta Escalak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 60Informazio gehiago. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 63

  • ···

    SARRERA OROKORRA

  • SARRERA OROKORRAEskuliburu honek elikadura-osasunaren inguruan Gipuzkoan egindako ikerketak biltzen

    ditu; beraz, gipuzkoarren elikatzeko ohiturei buruz eta elikadura-jokabideen arazoeiburuz dihardu.

    D’elikatuz elikadura eta gastronomia zentroak profesionalen eta interesa dutenen eskujartzen du eskuliburu hau, egindako lanak ezagutzera emateko eta orain arte aztertu (edoia aztertu) ez diren gaietan ikerketa bultzatzeko. Helburu nagusia da gipuzkoarren osa-sunari buruz ahalik eta informazio gehien biltzea eta horrek duen garrantziaz hiritarrakinformatzea, kontzientziatzea eta sentsibilizatzea.

    D’elikatuz bere kabuz hasi da lehen urratsak ematen. Horretarako D’ELIKATUZ BIZI2006 kanpaina ezarri du martxan (Gipuzkoan egiten den elikadura osasungarriari buruz-ko kanpaina da). 2006. urtean ekarpen hau egin du:

    – Sukaldaritza osasungarriari buruzko ikastaroa egin da. 263 lagunek partehartu dute, Gipuzkoako 5 sukaldaritza-eskoletan.

    – Elikadura-jokabideen arazoei buruzko 4 ikastaro egin dira. Unibertsitatekoikasleen eta profesionalen artean, 500 lagun trebatu ditugu. Ikastaro hauekEuskal Herriko Psikologia Fakultatean eskaini ditugu.

    – Dibulgazio-ekintza baten bitartez, 1.300 pertsonarengana iritsi gara.Ekintzaren bitartez pertsona bakoitzak aste osorako menu pertsonalizatua etaorekatua lortu du.

    Eskuliburu honek ematen dio amaiera aurtengo kanpainari, 2007an ekintza hauei guz-tiei jarraipena emateko asmoarekin.

    Jarraian aurkeztuko dizuegun eskuliburuak elikadura-jokabideen arazoei buruz EHUnegindako lau ikastaroen egitura errespetatzen du eta informazioa lau ataletan sailkatzendu: Elikadura Jokabideen Arazoak (EJA), Obesitatea, Dietetika eta Nutrizioa etaGorputzaren Itxura. Era honetan, D’ELIKATUZ BIZI kanpainaren bi atal bildu ditugu, tre-bakuntza eta ikerkuntza. 2007an ere bilakaera paraleloa izango dute.

    Eskuliburua erabilgarria eta interesgarria izatea nahiko genuke.

    9

  • ···

    ELIKADURA

    1

  • 11

    1) ELIKADURA

    Gure garaian, gure gizartean, gure kulturan, gero eta garrantzi handiagoa ematenzaio itxura fisikoari. Hori dela-eta, dietak eta ariketa fisikoak gero eta indar handiagoahartu dute. Itxura argala eta liraina izatea saritu egiten da eta oso modu baikorrean iku-sita dago. Arrazoi honen ondorioz (ikusiko dugun bezala, tartean beste arazo batzuk erebadaude-eta), nerabe askok (neskek batez ere) euren buruari ezarritako “dietak” egitendituzte eta bide horrek Elikadura-jokabideen Arazoetara eraman ditzake (EJA).

    Elikadura-jokabideen Arazoek (EJA) garrantzi handia hartu dute aspalditxotik. Hainbatarrazoi dago interesa sortzeko: berezia eta larria delako, gizartearen interesa sortzen due-lako, konplexua delako eta diagnosia zein tratamendua zaila delako. Kontua da, gizarte-ko sektore handi batek duen arazoari erantzuteko premiagatik sortzen dela interes hori.Aipatutako jende taldea nerabezaroan dauden emakumeek osatzen dute gehien bat, men-debaldeko kulturan txertatuta dauden emakumeek (edo kultura horretan hazi direnek).

    Egin dituzten ikerketetatik ondorio hau atera dute: 30 urtetik beherako jendearen%10ek EJAren bat duela. Ezagunenak nerbio-anorexia (NA) eta nerbio-bulimia (NB) lira-teke. Hala ere badira arazo arinagoak eta gutxiago ikertu direnak, hala nola: “elikadu-ra-jokabideen arazo ez espezifikoa”, Bigorexia eta Ortorexia.

    Arazo hauek errotuta daude eta ugarituz doaz. Urteko bataz besteko tasa 10 eta 30urte bitartean 17-19/100.000 da Nerbio-Anorexietan (NA); Nerbio-Bulimia (NB) hiru-koiztu egin da azken hamar urte hauetan adin bereko nesken artean, 50/100.000 tasa-ra iritsiz.

    Sindrome partzialak kontuan izanik, gurean neska nerabeen artean nerbio-anorexia%0,1 eta 1,5aren artean dago errotuta eta nerbio-bulimia %0,5 eta 1,5aren artean.Zehaztu gabeko kasuak eta atipikoak izaten dira ugarienak, %1,7 eta 3,8 artekoak.Arriskuan dagoen jendea (sintomak dituena, baina oraindik gaixo ez dagoena) %8areneta %15aren bitartean dago.

    wwww Baina, zeri esaten zaio Elikadura–Jokabideen Arazoa?

    Arazo hauek isla larriak izaten dituzte elikadura-jokabideetan. Honako hauek lirateke:loditzeari beldur izugarria, itxura fisikoari buruzko distortsioak eta argaltzeko jokabideugari (euren buruarekin gustura egoteko).

    Elikadura

    1 .1 ) SARRERA

  • Euren buruaz egiten duten balorazioa, arrakasta eta beste edozein helburu pertsonal,hari hauskor batetik zintzilik dago: argal egotea da eurentzat bizitzaren ardatza. Erahonetako arazoa hasten den unean, eta kronikoa bilakatzen den heinean, gaixoa abia-puntura itzultzen da, itzulbide arriskutsuan murgilduz. Autoestimua (hasieratik txikia izanik)gero eta ahulagoa da; gizartearekiko harremana gero eta okerragoa, pixkanaka isola-tuz joango da; eta argaltasunaren bidetik hainbeste desio duen zoriontasuna aurkitubeharrean, gero eta tristezia, bakardade eta antsietate handiagoa aurkituko du. Erahonetara itzulbideak ez du aterabiderik eta gaixotasuna luzatuz doa etengabe, pentsa-turik gehiago argalduz gero hobeto egongo direla (arestian esan dugun bezala, argal-tasuna bizitza-estiloa bihurtuz).

    Arazo hauek dituzten pertsonak honela agertuko dira: 1) estremista elikagai-kontsumo-ari dagokionez (jandako janariaren kaloriak zenbatuz, esaterako); 2) Pisuaz obsesiona-tuta. Horren adierazpena izan daiteke pisu asko galtzea (Nerbio-anorexia Murriztailea)edo epe motzean asko loditzea, eta baita ere pisuan gorabehera handiak izatea(Nerbio-bulimia); 3) Itxura fisikoarekin gustura ez; 4) Pisurik ez irabazteko osasungarriakez diren jokabideak izango dituzte. Nerbio-anorexia murriztailearen kasuan, esate bate-rako, barau egitea, ez jatea eta ariketa gehiegi egitea. Nerbio-bulimiaren kasuan, gai-xoek era konpultsiboan jaten dute (tripakadak egiten dituzte), eta ondoren janaria bota.

    Ikus dezakezuenez, elikadura-jokabideen arazoek badituzte ezaugarri berdinak, bainabakoitzak ezaugarri bereziak ere baditu.

    Nerbio-anorexiaren ezaugarri nagusia da norberak eragiten duela pisu galera handia.Pertsona horrek bere altuerari eta adinari dagokion pisu normalari uko egiten dio, jana-ria murriztuz (loditzeko beldurraren eraginez). Murrizketa hori lortzeko hauek liratekebideak: ariketa fisiko gehiegi egitea; laxanteak, diuretikoak eta anorexigenoak erabiltzea(zenbait kasutan neurriz kanpo); eta nahita botaka egitea (nerbio-anorexia purgatzailea).Gorputzari buruzko irudi distortsionatua izaten dute, dismorfofobiarekin.

    Nerbio-bulimiaren ezaugarri nagusia da janari asko (oso denbora gutxian) jatekogogoa kontrolatu ezina; horrekin batera loditzeko beldur itzela. Ez loditzeko gonbitoaeragiten dute edota laxante asko hartzen dituzte. Edozein modutan ere, arazo mentaleiburuzko diagnosi eta estatistika eskuliburuan (DSM-IV) datoz elikadura-jokabideen arazoguztiei buruzko diagnosi-irizpide espezifikoak: nerbio-anorexia, nerbio-bulimia eta elika-dura-jokabideen arazo ez espezifikoa (ikus glosarioa).

    Praktika klinikoan ohikoa da gaixo berak nerbio-anorexiaren eta bulimiaren ezauga-rriak nahasian izatea. Pertsona batzuei hasierako diagnosian nerbio-anorexia dutela esa-ten diete eta ondoren nerbio-bulimia dutela, eta alderantziz ere bai. Hori gerta daiteke,bai gaixotasunaren bilakaeraren erruz, bai diagnosia egitea zaila delako, eta baita erediagnosian akatsak gertatzen direlako.

    Arrazoi hori dela-eta, garrantzitsua iruditzen zaigu aditu batzuek (Perpiña, 1989;Calvo, 1992; Scarano, Kalodner, 1994; Lowe et al.,1996) jarraipenari buruz proposa-tzen duten hipotesia. Aditu hauek ez dute sailkapen isolatua egiten elikadura-jokabideen

    12

    Elikadura

  • arazoetan, horren ordez kontinuitateaz hitz egiten dute. Hau da, arazo hauek guztiekantzeko bi ideia nagusi izango lituzkete: a) pisuari buruzko kezka eta, b) argaltzeariburuzko ideia puztua. Bi hauek iraun egingo dute baldin eta sintomatologian faktorehauek agertzen diren edo ez ikusirik: pisua, dietak (gogorrak edo ez hain gogorrak), pur-gatzeak, eta itxura fisikoan gerta daitezkeen aldaketak (Mateos-Parra eta Solano-Pinto).

    Era honetan, mutur batean nerbio-anorexia murriztailea egongo litzateke, ondoren anore-xia bulimikoa; nerbio-bulimia erdian kokatuko litzateke; atzetik, jate-konpultsiboa; eta azke-nik, aurkako muturrean, elikadura-jokabideen arazoak dituzten pertsona obesoak leudeke.

    wwww Zeintzuk eremuk dute eragina elikadura–jokabideen arazoetari?

    Arazo hauek ulertzeko funtsezko hiru esparru daude: 1) Gizabanakoaren eremua(genetika eta biologia, nortasunaren ezaugarriak, autoestima txikia, generoa, nerabeza-roa, etab.); 2) Familiaren eremua (elikadura arazoak egotea aurretik, komunikazio-arauak, arazoak ekiditea, egitura, etab); 3) Gizartearen eremua (modak, ereduak, iru-dia gehiegi baloratzea, argaltasuna goratzea, etab).

    wwww Baina, zeintzuk eragilek eragiten dituzte arazo hauek?

    Badakigu arazo hauek faktore askok eragiten dituztela; beste era batera esanda: ezinzaizkio arrazoi bakarrari egotzi (36 neurria, familiako aurrekariak, nortasuna, etab).Sintomatologia klinikoa hiru eratako eragileen ondorioa da:

    :: Aurretiko joerak: joera genetikoa, familiak janariarekiko duen jarrera eta kul-tura, nortasunaren ezaugarriak, etab.

    :: Faktore eragileak: maite den jendea hiltzea, istripuak, itxurari buruz mespre-zuz hitz egitea, loditzea, Estresa Eragiten duten Gertaerak, etab.

    :: Mantentzeko faktoreak: desnutrizio-klinika eta klinika asoziatua, ez jatea,familia-krisia, iatrogenia, norberen buruari ezarritako dieta zorrotzak, etab.

    Hau da, gizabanakoaren ezaugarri askok (biologikoek eta psikologikoek) eta familia-ren zenbait ezaugarrik gaixotzeko joera bultza dezakete, baina ez dira Elikadura-Jokabideen Arazoaren eragile esklusiboak. Izan ere, jende askok ezaugarri horiek izanarren, ez dute gaixotasuna garatzen. Gaixoa garatzeko faktore eragileak izan behardira tartean. Faktore hauek bizitzako gertakari estresanteak izaten dira gehienetan (giza-banakoaren, familiaren eta gizartearen eremuak): banaketak edo heriotzak, sexu-harre-man traumatikoak, ikasketa-porrotak, etab. Baina faktore hauek ere ez dira EJAenakbakarrik. Hori gerta dadin, alegia EJA sortzeko eta irauteko, mantentze-faktore batzukagertu behar dira; hala nola dieta zorrotza. Pisu-galtzea une kritiko batera iristen dene-an, zaila da geratzen, eta arazo fisiko eta psikologikoak gertatzen direnez, arazoa beti-kotu egin daiteke.

    EJAen bilakaerari eta iragarpenari buruzko datu zehatzik ez dago. Bilakaerari buruzkoikerketak aintzat hartuz, esan daiteke nerbio-anorexia duten gaixoen artetik %50ak hobe-

    13

    Elikadura

  • kuntza nabarmena egin dutela (bulimiaren kasuan emaitzak oso antzekoak dira) edo guz-tiz sendatu direla, %30 askoz hobeto daudela eta %20 antzera edo okerrago dagoela.

    Bestalde, Iragarpen egokia egiteko faktoreak badaudela esan daiteke (azkar antzema-tea, gaixotasuna dela konturatzea, familian arazo psikopatologikorik ez izatea, familiarenkooperazioa eta laguntasuna, gizarte-sare aberatsa). Era berean iragarpen desegokirakofaktoreak ere badaudela esan daiteke (diagnosia berandu egitea edo gaixotasunak urte-ak izatea, pisu gorabeherak, profesional askok esku-hartzea edo ospitaleratze askoegitea, gaixotasuna ukatzea, familiako arazoak, senar-emazteen arteko arazoak, psikopa-tologia asoziatua, gizarte-sare kaxkarra, etab).

    Iragarpenean familiak eginkizun garrantzitsua du. Familiari askotan egotzi zaio gaixo-tasun batzuen errua (nerbio-anorexiarena eta bulimiarena barne). Egia da familiarenezaugarri edo aurrekari batzuek eragina izan dezaketela eta gaixotasunari iraunarazidiezaioketela, nerbio-anorexiari esaterako. Hala ere, aintzat hartu behar dugu Elikadura-jokabideen Arazoek eta beste gaixotasun kroniko batzuek kolpe gogorra joten diotelafamiliari. Ziurrenik, gurasoek era guztietako neurriak hartuko dituzte semeari edo alabarilaguntzeko. Denetik probatuko dute: zigortu, derrigortu, iraindu, derrigorrean jaten eman,etab. Gurasoak, euren iritzirako, konponbide egokienak aurkitzen saiatuko dira, etaaskotan aita eta ama ez dira bat etorriko. Batzuetan, familiak esku hartuz gero, gertadaiteke arazoaren norabidea aldatzea eta konpontzea. Hala ere, paradoxikoa izanarren, arazoa konpontzeko saio askoren erruz, egoera mantendu edo okertu egiten dute,nahiz eta helburua hori ez izan.

    Jokabide desegoki hauetako asko zamak eragiten ditu. Elikadura-jokabideen arazoak(beste edozein gaixotasun kroniko bezala) zama ikaragarria dira familiarentzat. Arazoekegonezina, babesik-eza, frustrazioa, kezka, errua, tristura eta beste hainbat sentimenduekartzen dituzte. Familia isolatuz joaten da, arazoan zentratzen, bazterketari eta errudunsentitzeari beldurra diolako (“zer esango ote dute guru buruz?”). Horren ondorioz, fami-liako eztabaidak, liskarrak eta tentsioa areagotu egiten dira. Guztiak biktima bilakatzendira. Guztiek sufritzen dute. Horregatik, oinarrizkoa da familiarekin lan egitea, errugabesentitu ez dezan eta familiaren harremanak normaldu, indartu eta berriz eraiki daitezen.Era honetara familiako giroa oxigenatu egingo da.

    Ikusi dugun bezala, aldagai askok dute eragina gaixotasunaren sorreran. Guztiarekinere, argi dago eragile soziokulturalek garrantzi handia dutela horretan.

    Azken urteotan gizartearen presioa gizonentzat ere gero eta handiagoa izan arren(Bigorexia), argaltasunak eragin handiagoa izan du emakumeengan, eta gaur egun erepresioa askoz handiagoa da emakumeentzat gizonentzat baino. Garailea izan nahibaduzu, gizarteak argal egotea eskatuko dizu; gainera ez edonolako argaltasuna, bai-zik eta gorputz asexuatua, zorrotza... (emakumearena barik, neskatoarena ematen duengorpuzkera). Gaur egungo gizarteak oso barneratuta ditu irizpide horiek eta gazteenganbereziki eragin handia dute.

    Moda honen atzean “argaltasunaren industria” dago. Interes ekonomikoak bultzatutamugitzen den industria horri badirudi ondorio larriak ez zaizkiola batere axola. Industria

    14

    Elikadura

  • horrek iragarkiez bonbardatzen gaitu: dieta miragarriak eskainiz, “light” izeneko produk-tuak, etab. Gainera, zoriontasunaren gakoa zera dela diote: emakumeek gorputz arga-la lortzea eta gizonek gorputz gihartsua eta atletikoa.

    Beraz, orain arte esandakoa laburbilduz, esan genezake Elikadura-jokabideenArazoek eragile asko dituztela eta aintzat hartu behar direla gizabanakoaren ezauga-rriak, familiarenak eta gizartearenak. Arreta berezia jarri behar diegu mutil eta neskagazteei; janariarekiko nolako jarrera duten aztertu, sentimenduekin adi egon eta eurengorputzarekin ea gustura dauden jakin. Prebentzio-programa zorrotzagoetan lan eginbehar dugu, hainbat norabidetan: jende makalenari arreta eskaini; arazoak lehenbaile-hen aurkitu; elikadura egokia (ez gehiegi, ez gutxiegi) zer den hobeto azaldu; emakume-aren eginkizunaren inguruan lan egin (gorputzean oinarritu beharrean); emakumearenirudia gizartean bultzatu, emakumearen benetako gorputza nolakoa den kontuan hartu-rik; familiek dituzten zereginetan eta premietan lagundu; etab. Eta batez ere, tratamen-duari dagokionez, ez ibili gaixotasunaren arrazoiak eta errudunak bilatzen. Arriskuangaudela edo inguruko norbait arriskuan dagoela susmatzen dugunean, berehala profe-sional espezializatuei laguntasuna eskatu. Profesional egokirik ezagutu ezik, familiei etagaixoei laguntzeko dauden elkarteetara jo, gomendio egokiak eman diezazkiguten. Etajakina, profesionalen kasuan behar-beharrezkoa da talde multidisziplinarra (psikiatra,endokrinoa, elikadura arloko medikua eta psikoterapeuta), sarean lan egiten dakiena etabanaka zeregin espezifikoak ezagutzen dituena.

    15

    Elikadura

  • w 1 . 2 . 1 ) N O R T A S U N A E T A E J A

    Echeburúa, E. y Marañón, I. (2001). Comorbilidad de las alteraciones de laconducta alimentaria con los trastornos de personalidad. PsicologíaConductual, 9, 513-525.

    Laburpena: Artikulu honetan errebisioa egiten zaio elikadura-jokabideen aldaketen eta norta-sun-arazoen arteko komorbilitatearen* oraingo egoerari. Nortasunaren arazoek itzala egitendiote nerbio-anorexiaren eta bulimiaren iragarpen terapeutikoari. Anorexiaren kasuan C* talde-ko arazoak dira ugarienak, batez ere obsesio, ihes egiteko eta menpeko arazoak. Bulimiarenkasuan, aldiz, egoera kliniko aipagarrienak inpultsibotasun-anitza* eta muga-arazoa* dira.Azkenik, ikerlan hauek ikerketaren aurrerapenean dituzten inplikazioez hitz egiten da.

    Espina, A. (2003). Eating Disorders and MMPI Profiles in a Spanish Sample.European Journal of Psychiatry. 17(4), 201-211.

    Laburpena: Ikerketa honek Elikadura-jokabideen Arazoak (EJA) dituzten gaixoen profi-lak alderatzen ditu. Honako metodologia hau erabili zuten: MMPI* nortasunari buruzkogaldeketaren 566 itemeko bertsioa eman zieten 234 emakumeri. Emakumeen artetik112ri nerbio-anorexia murriztailea diagnostikatu zieten (NAM); 35i nerbio-anorexia buli-mikoa (NAB); 53ri nerbio-bulimia (NB); eta horien artean 34 emakumez osatutako kon-trol-talde* bat zegoen, hauek ez zuten inolako diagnosi patologikorik. Emaitzak: EJAdiagnostikatutako taldekoek kontrol-taldekoek baino psikopatologia indize nabarmena-goa erakutsi zuten. EJA diagnostikatutako gaixoen artean, jokabide purgagarriak zituz-ten gaixoek erakutsi zituzten psikopatologia indize handienak. Emaitza hauek aurrezegindako ikerketekin bat datoz, eta zera adieraztera datoz: Elikadura-jokabideenArazoen tratamendua osatu egin behar dela gaixoaren psikopatologian eragina izangoduten interbentzioekin.

    16

    Elikadura

    1.2) EJA-EI BURUZKO ARGITALPEN ZIENTIFIKOAK:

  • Grijalvo, J., Insúa, P., Marañón, I., Iruín, A. y Aparicio, M.A. (2003). Rasgosde personalidad de pacientes de un programa específico de Osakidetza enel tratamiento de Trastornos de la Conducta Alimentaria. Osakidetzako elika-dura-jokabidearen nahasteen tratamendurako berariazko programan tratamen-duan dauden pazienteen nortasun-ezaugarriak Uztaro, 45, 91-100.

    Laburpena: Ikerketa honetan Elikadura-jokabideen Arazoak zituzten 74 gaixoren norta-sun-profilak alderatu zituzten (17k nerbio-anorexia murriztailea zuten; 9k nerbio-anorexiapurgatzailea; 2k nerbio bulimia ez purgatzailea; 28k nerbio-bulimia purgatzailea eta18k Elikadura-jokabide Arazo ez espezifikoak). Emaitzek adierazi zutenez, nahiz etagaixoen artetik %75ak nortasun arazo bat izan, taldeen artean ez zegoen nortasun esti-loekiko desberdintasun nabarmenik. Laginean agertu ziren arazo gehienak hauek izanziren: pasibo-erasotzailea, eskizoidea eta iheslea.

    Marañón, I., Echeburúa, E. y Grijalvo, J. (2004). Prevalence of personalitydisorders in patients with eating disorders: a pilot study using the IPDE.European Eating Disorders Review, 12, 217-222.

    Laburpena: Ikerketa honen helburua da Nortasunaren Arazoen eta Elikadura-jokabide-en Arazoen (EJA) arteko komorbilitatea neurtzea, eta aldi berean EJAen azpimoten norta-sun-ezaugarri nagusiak erabakitzea. EJA diagnostikatutako 66 gaixoren profilak aztertuzituzten, “International Personality Disorders Examination” (IPDE) erabilita. Laginaren%51,5ak nortasun arazo bat (gutxienez) diagnostikatzeko baldintzak bete zituen. Nerbio-anorexia purgagarriak izan zuen eraginik handiena. Hauek izan ziren NortasunarenArazo ugarienak: Obsesibo-Konpultsiboa, Iheslea, Menpekoa, Border-Line eta espezifi-katu bakoa. Emaitzak ikusita antzematen da EJAei aurre egiteko, azpiko nortasun arazo-ei ere aurre egin behar zaiela.

    * Lan hauek ez dira oraindik argitaratu:

    Marañón, I., Echeburúa, E. y Grijalvo, J. (2007). Are there more personalitydisorders in treatment-seeking patients with eating disorders than in other kindof psychiatric patients? A two control groups comparative study using the IPDE.International Journal of Clinical and Health Psychology, 7.

    Marañón, I., Echeburúa, E. y Grijalvo, J. (2007). Do the IPDE and the MCMI-II asses the same personality disorders in patients with eating disorders?International Journal of Clinical and Health Psychology, 7.

    17

    Elikadura

  • w 1 . 2 . 2 ) E J A E T A F A M I L I A K O E R A G I L E A K

    Espina, A.; Ortego, M. A.; Ochoa de Alda, I. (2003). Dyadic adjustment inparents of daughters with an eating disorder. European Eating DisordersReview. 11(5), 349-362.

    Laburpena: Ikerketa honek Elikadura-jokabideen Arazoak dituzten nesken guraso-biko-teen doikuntza diadikoa* aztertu zuen. Metodoa: 147 bikoteko lagina hartu zuten;horietako 74k EJA zituen alaba bana zuten: 20k Nerbio-anorexia Murriztailea (NAM);23k Nerbio-anorexia Bulimikoa (NAB) eta 31ek Nerbio-bulimia (NB). Era berean, bi kon-trol-talde ere bazeuden: 41 bikotek ez zuten patologiarik itxura batean (JN taldea) eta32 bikotek bazituzten patologiak (JNP taldea). Jendeari galdera-sorta hauek egin zizkie-ten: GHQ-28, DAS, BDI eta SAS*. EJA zituzten gurasoek doikuntza diatiko askoz oke-rragoa erakutsi zuten, kontrol-taldeko gurasoekin alderatuta. Antsietatea eta depresioagainditu ondoren, NAM eta NB zuten nesken amen asetasun diatikoa txikiagoa izanzen, patologiarik gabeko kontrol-taldeko amena baino. Kohesio diatiko txikiena NABzuten nesken amek erakutsi zuten; eta doikuntza orokorraren indizea txikiagoa izan zenNAB eta NB zuten taldeetako amen artean, patologiari ez zuen taldean baino.Aurkikuntza hauen arabera, esan genezake gurasoak direla EJAen eragileak. Izan ere,doikuntza diatiko txikiaren arrazoia familiaren zama izan daiteke. Hala ere, ematen duEJAen tratamendua osatu egin behar dela, gurasoen doikuntza diatikoan eragina izangoduten interbentzioekin.

    Espina, A. (2003). Alexithymia in parents of daughters with eating disorders:Its relationships with psychopathological and personality variables. Journal ofPsychosomatic Research. 55(6), 553-560.

    Laburpena: Ikerketa honen helburua izan zen EJA zituzten nesken gurasoen alexitimia*aztertzea eta, aldi berean, alexitimiak eta nortasunaren eta psikopatologiaren ezauga-rriek dituzten zerikusia aztertzea. Horretarako galdera-sorta hauek eman zitzaizkien EJAzituzten 73 neskaren gurasoei: TAS-20, EPQ, BDI eta SAS. 20 neskek Nerbio-anorexiaMurriztailea (NAM) zuten; 23k Nerbio-anorexia Bulimikoa (NAB) eta 30ek Nerbio-buli-mia (NB), eta 72k ez zuten arazorik. EJA zituzten nesken gurasoek kontrol-taldekoekbaino puntu-kopuru handiagoak lortu zituzten TAS-20 galdera-sortan. Puntu-kopuru hauekneurotizismoari*, antsietateari eta depresioari loturik zeuden. EJA dituzten nesken guraso-en ezaugarria izan daiteke alexitimia, hala ere baliteke une berezi batean estresak era-gindako egoera izatea. Alexitimia kontuan har daiteke guraso hauei emozioak adieraz-ten laguntzeko garaian.

    18

    Elikadura

  • Ochoa de Alda, I. (2002). Características de personalidad, psicopatológicasy ajuste diádico en padres de hijas con un trastorno alimentario.

    Laburpena: Lan honetan nortasunaren eta psikopatologien ezaugarriak eta doikuntzadiatikoak dituzten desberdintasunak aztertu ditugu, elikadura arazoak dituzten neskengurasoen artean eta kontrol-taldearen artean (hauek ez dute patologia fisiko ez psikikolarririk). Bi mailatan alderatu ditugu. Lehenengo eta behin elikadura arazoak dituen tal-dea eta kontrol-taldea alderatu ditugu. Ondoren, gauza berdinak alderatu ditugu 5 tal-deen artean (nerbio-anorexia murriztailea, nerbio-anorexia bulimikoa, nerbio-bulimia,kontrol arrunta eta patologia arinaren kontrola. Aldagai hauek aztertu genituen: depre-sioa (beck depresión inventory); antsietatea (Self-rating anxiety scale); janariarekiko jarre-ra (eating actitudes test); nortasuna (Eysenck personality questionnaire-adult); doikuntzadiadikoa (Dyadic adjustment scale). Elikadura arazoak zituztenen eta kontrol-taldekoenartean desberdintasunak egongo ziren susmoa genuen eta emaitzek hori erakutsi zigu-ten. Elikadura arazoak zituztenen guraso-taldeek kontrol-taldeek baino psikotizismo, neu-rotizismo, antsietate eta depresio handiagoa erakutsi zuten, eta bikotearekiko moldaketakaxkarragoa. Lan honen ondorioek erakusten digutenez, gurasoen nortasunak (neurotizis-moak, psikotizismoak...)* antsietateak eta depresioak, zein bikotearekiko moldaketa kax-karrak, eginkizun garrantzitsua izan dezaketela Elikadura Arazoaren etiologian*. Halaere, kontuan hartu behar da alabak EA izanez gero, arazo horiek larritu egin daitezkee-la. Elkarren arteko harreman-sistema interdependientea izango litzateke, eta elikaduraarazoen sorreran eta iraupenean eginkizun garrantzitsua izan dezake.

    Ochoa de Alda, I., Espina, A., Ortego, M.A. (2006). Un estudio sobre per-sonalidad, ansiedad y depresión en padres de pacientes con un trastorno ali-mentario. Clínica y Salud, 17(2).

    Laburpena: Ikerketa honen helburua da nortasuna, antsietatea eta depresioa aztertzea,bai elikadura arazoa (EA) duten gaixoen gurasoen artean bai kontrol-taldean. Honelaosatu genuen lagina: alde batetik, DSM-IVren arabera EA zituzten neskez eratutako 100familia -aita, ama eta alaba- (32 nerbio-anorexia murriztailedunak, 31 nerbio-anorexiabulimikodunak eta 37 nerbio-bulimiadunak); eta, beste alde batetik, 90 familiaz osatuta-ko kontrol-taldea. Pertsonak ebaluatzeko hiru bide erabili zituzten: Eysenck PersonalityQuestionnaire (EPQ), Beck Depression Inventory (BDI) eta Self-Rating Anxiety Scale (SAS).Emaitzak: Bi gurasoek puntu-kopuru handiagoa izan zuten antsietateari, depresioari, neu-rotizismoari eta psikotismoari dagokionez. Emaitza hauek familiaren zamari loturik egondaitezke, baina alaba gaixotu aurrekoak ere izan daitezke, eta eginkizun etiologikoaizan dezakete patologian. Bi kasuetan elikadura arazoen tratamendua hobetu egin lite-ke, familiaren zama arinduz eta gurasoen nortasunaren ezaugarrietan eraginez.

    19

    Elikadura

  • Perera, J. (2002). Características familiares en los TCA: anorexia y bulimia ner-viosa.

    Laburpena: Ikerketa honen xedea da: elikadura arazoak dituzten neska-mutilen familienfamilia-ezaugarriak (FES) aztertu eta arazorik ez duten familiekin alderatu. Aldi berean,aztertutako elikadura-arazoen diagnosi-entitateen artean (anorexia murriztailea, anorexiabulimikoa eta nerbio-bulimia) ezaugarri desberdinik dagoen ikertzeko helburua ere badugu.

    w 1 . 2 . 3 ) E J A E T A E M O Z I O - A R A Z O A K

    Espina, A., Ortego, A., Ochoa de Alda, I., y Alemán, A. (2002). Alexitimiaen los Trastornos Alimentarios. Análisis y modificación conducta.

    Helburua: TAS-20 galdeketaren aurrean sortzen diren desberdintasunak alderatu, alegiaelikadura-arazoak (EA) dituzten emakumeen eta kontrol-talde baten artean. Horretarako,alde batetik EA dituzten 145 emakumeko lagina hartu genuen (DSM-IV (APA, 1994) dela-ko diagnosi-irizpideak kontuan harturik) [36 nerbio-anorexia murriztailedunak (NAM), 30nerbio-anorexia bulimikodunak (NAB) eta 79 nerbio- bulimiadunak (NB)]; beste alde bate-tik lagin hori kontrol-talde batez osatu genuen (65 emakumeko taldea zen eta aurrekoenantzeko ezaugarri sozioekonomikoak zituzten). Neurketa egiteko bi tresna erabili genituen:bata, Toronto Alexithymia Scale (TAS-20) eta bestea Eating Attitude Test (EAT). Emaitzak:gorputzaren masaren indizea (GMI) kontrolatuz, konturatu ginen EA dituzten gaixoek puntugehiago dituztela TAS-20an eta 1 eta 2* eragileetan, eta baita ere alexitimika portzen-taia handiagoa kontrol-taldean baino. Hala ere, ez genuen desberdintasunik aurkitu EAdituzten taldeetan, item batzuetan salbu eta TAS-20aren 1 faktorean izan ezik. Gure emai-tzek aurreko ikerketen emaitzak baieztatzen dituzte, alexitimia maiztasun handiagoa era-kusten dutelako (EA dituztenek emozioak kognitiboki prozesatzeko zailtasun espezifikoaeta maila horretan ahalegin terapeutikoa egiteko premia).

    Espina, A.; Joaristi, L.; Ortego, M. A.; Ochoa de Alda, I.; Juaniz, M. (2004).Alexithymia and its relationships with anxiety and depression in eating disor-ders. Personality and Individual Differences. 36(2), 321-331.

    Laburpena: Ikerketa honen helburua zen alexitimiaren azterketa eta era bereanElikadura-jokabideen Arazoetan alexitimiak antsietatearekin eta depresioarekin duen zeri-kusia ikertzea.

    EJA zituzten 151 emakumeri eta 43 emakumez osaturiko kontrol-taldeari hiru galdera-sorta eman genizkien: TAS-20; BDI eta SAS. Elikadura-arazoak zituen taldea honelazegoen eratuta: 25 emakume Nerbio-anorexia Murriztailedunak (NAM), 44 Nerbio-ano-

    20

    Elikadura

  • rexia Bulimikodunak (NAB) eta 82 Nerbio-bulimiadunak (NB). EJA zituzten gaixoek kon-trol-taldekoek baino alexitimia maila handiagoa zuten. Dena den, antsietatea eta depre-sioa kontrolatu ondoren, bi taldeen arteko desberdintasunak desagertu egin ziren.Depresioak eta antsietateak aurreikusi eta korrelazioan jartzen dute alexitimia (depresioaeta antsietatea zenbat eta handiagoa izan, alexitimia maila ere handiagoa izango da).Ondorioak aurreko emaitzekin bat datoz eta pentsarazten digute alexitimia antsietatea-rekin eta depresioarekin zuzenean lotuta dagoela, eta EJA dituzten gaixoen ezaugarri bateta egoera bat izan daitekeela.

    w 1 . 2 . 4 ) E J A - E T A N E G I N I K O E S K U - H A R T Z E A K

    Espina, A., Ortego, A., Ochoa de Alda, I., y Alemán, A. (2001).Intervenciones familiares e imagen corporal en los trastornos alimentarios.

    Helburua: Gorputzari buruzko irudiaren desorekaren eraginkortasuna bi esku-hartzetanikertu: familiaren terapia sistematikoa (FTS) eta familiarentzako laguntza-taldea + gaixo-entzako talde-terapia (GAP+TT). Ikerketa hau elikadura arazoak (EA) zituzten gaixoenartean egin zen, anbulatorioan zaintzen zituztenen artean alegia, esku-hartzearen amaie-ran. Laginerako elikadura arazoak zituzten 71 gaixo hartu genituen (DSM-IV izenekodiagnosi eta estatistika gidaliburuaren irizpideak jarraituz, desoreka mentalei buruzkoa;laugarren edizioa, American Psychiatric Association, APA, 1994). Gaixoei era aleatorio-an eman zitzaizkien tratamenduak (aukeraketa zoriz egin zela itxura eginez). Azterketaelkarrizketen bidez egin zen, Body Shape Questionnaire eta Eating Disorders Inventoryerabiliz tratamenduaren hasieran eta amaieran (gorputzarekin zenbateraino ez gaudenpozik neurtzen du bigarrenak). Bi tratamenduak eraginkorrak izan ziren gorputzari buruz-ko iritzia hobetzeko. FTSk GAP+TTk baino emaitza txikiagoa lortu zuen, batez ere ner-bio-bulimia (NB) zuten gaixoen artean. Emaitzak ikusita, esan daiteke era honetako esku-hartzeak eraginkorrak direla EA dituzten gaixoek (anbulatorioan zaintzen dituztenak) gor-putzari buruzko iritzia hobe dezaten.

    Espina, A.; Ortego, M. A.; Ochoa de Alda, I. (2002). Un ensayo controladode intervenciones familiares en trastornos alimentarios. Cambios en psicopato-logía y ajuste social.

    Helburua: Bi esku-hartzeren eraginkortasuna ikertu: familiaren terapia sistematikoa (FTS)eta familiaren laguntza-taldea + gaixoentzako talde-terapia (GAP+TT). Ikerketa hau elika-dura arazoak (EA) zituzten pazienteen artean egin zen (anbulatoriokoetan), urte betera.Elikadura arazoak zituzten 71 gaixoren artean egin zen ikerketa (DSM-IV izeneko diag-nosi eta estatistika gidaliburuaren irizpideak jarraituz, desoreka mentalei buruzkoa; lau-garren edizioa, American Psychiatric Association, APA, 1994). Gaixoei era aleatorioan

    21

    Elikadura

  • eman zitzaizkien tratamenduak (aukeraketa zoriz egin zela itxura eginez). Ebaluazioaegiteko elkarrizketak eta norberen buruari egindako galdeketak erabili ziren; zenbaitgauza tratamenduaren hasieran eta amaieran ebaluatu zituzten. Emaitzak ikusita, esandaiteke bi tratamenduak eraginkorrak izan zirela urte beteko epean elikadura-sintomakmurrizteko. FTSk GAP+TTk baino gehiago murriztu zituen elikadura-sintomak, batez erenerbio-bulimia (NB) zuten gaixoen artean. Beraz, ondorioak ikusita, era honetako esku-hartzeek EA dituzten gaixoen (anbulatoriokoen) elikadura-jokabidea hobetzen dutelaesan daiteke..

    Espina, A.; Joaristi, L.; Ortego, M. A.; Ochoa de Alda, I. (2003). Trastornos alimenta-rios, intervenciones familiares y cambios en los perfiles del MMPI. Un estudio explora-torio. Estudios de Psicología. 24(3), 359-375.

    Laburpena: Ikerketa honetan bi esku-hartzeren eraginkortasuna aztertu zuten: FamiliarenTerapia Sistematikoa (FTS) eta Gurasoentzako Laguntza-taldeak gehi Talde-terapia. Urtebeteko epean, Elikadura-jokabide Arazoak zituzten gaixoek MMPI galdera-sorta eran-tzun ondoren agertutako nortasunaren profilak aldatzeko (murrizteko). 46 emakumez osa-tutako lagina hartu zuten: 8 Nerbio-anorexia Murriztailedunak (NAM); 15 Nerbio-anore-xia Bulimikodunak (NAB) eta 23 Nerbio-bulimiadunak (NB). Gaixoei era aleatorioaneman zitzaizkien tratamenduak eta MMPI galdeketa egin zitzaien hasieran eta amaie-ran. Bi esku-hartzeek nabarmen gutxitu zituzten tratamenduaren ondorengo MMPIkopuntu-kopuruak, baina ez ziren gai izan galdeketako eskala guztiak normaltzeko adina-koak, terapiak laburrak izan zirelako. Familiaren Terapia Sistematikoak GurasoentzakoTalde-terapiak + Talde-terapiak baino murrizketa nabarmenagoak lortu zituen, batez ereNerbio-bulimia kasuetan. Lortutako emaitzek diotenez, esku-hartze hauek eraginkorrakdira EJA dituzten gaixoen nortasuna hobetzeko.

    Grijalvo, J., Insúa, P. e Iruín, A. (2001). Un modelo grupal para el abordajede los pacientes con trastornos de la conducta alimentaria atendidos en un ser-vicio público de salud mental extrahospitalario de Osakidetza/Servicio Vascode Salud. Psiquiatría Biológica. 8(2)

    Laburpena: Azterketa honen helburua da taldean aurre egiteko eredu bat frogatzea,desoreka hauetarako espezifikoa izango dena (elikadura-jardueren arazoak tratatzekoprograma espezifiko baten barruan egongo litzateke eta tratamendu plan-orokor eta indi-bidualizatu baten barruan koordinatua). Gaixoak eta metodoa: urte beteko iraupena izan-go lukeen psikoterapia-taldea aurkeztuko da; nerabezaroan dauden emakumeak lirateke(8 emakumez osatutako taldea; bataz beste 16 urtekoak; 2 urteko bilakaera bataz beste;%63k porrot egin dute aurreko tratamenduetan). Neurketa egiteko honako tresnak erabili-ko dira CGI*, EEAG*, aldaketa-aldia, SCL 90, EAT, EDI II eta gaixotasunaren beste ezau-garri kliniko batzuk. Ebaluatzeko 2 * 2 diseinu-faktore mistoa egingo da. Taldeko giroak

    22

    Elikadura

  • arazoei buruz hitz egitea errazten du eta hazkunde-pertsonal ahalbideratzen du, introspek-ziorako gaitasuna handituz eta oldarkortasuna gutxituz. Era berean, zenbait obsesio txiki-tu egiten ditu: argaltasunari buruzkoa, gorputzarekin pozik ez egotea, gizartearen aurre-an eraginkorra ez izatea, segurtasunik-eza eta heldutasunari zaion beldurra. Kontrol-talde-ari erreparatuz zenbait ondorio atera daitezke: jende gehiagok egiten du ihes, zerikusiaduten arrisku gehiago antzematen da (organiko-psikosomatikoak) eta bilakaera konparati-bo defizitarioagoa antzematen da. Taldeko esku-hartzeak tratamenduak optimizatzekoaukera ematen digu, helburu izango den giza taldeari egokitzeko.

    23

    Elikadura

  • w 1 . 3 . 1 ) I R A K U R G A I A K :

    Liburua “Ni nire buruaren aurka”. Amaia Arroyok idatzi du (anorexiak jotakogaixoa da eta gaixotasunarekin bizi izan duen esperientzia pertsonala konta-tzen du).

    w 1 . 3 . 2 ) E J A E S K U L I B U R U A K :

    Grijalvo, J., Insúa, P., Marañón, I., Iruín, A. (2004). Guía para atención pri-maria: tratamiento y manejo de los trastornos de la conducta alimentaria.Donostia. Osakidetza/Servicio Vasco de Salud.

    Maganto, C., Ruiz, O. y Del Río, A. (2000) Guía de trastornos de la alimen-tación. Ed. Ayuntamiento de San Sebastián. San Sebastián. Depósito legal:SS-1191/00. Nº de pág. 38.

    w 1 . 3 . 3 ) J A R D U E R A D I B U L G A T I B O A K :

    Anorexiaren eta bulimiaren aurkako elkarteen Estatu mailako V. Biltzarra. Donostia,2002ko azaroak 1 eta 2.

    E.H.Uko udako ikastaroa (2003). Irakaslea: Pedro Manuel Ramos. Elikadura-jokabide-en Arazoak.

    Kutxak eta gazte-gelak babestutako jardunaldiak “Nola bizi ditu familiak elikadura-jokabideen arazoak?” + Elikadura eta osasuna gaztaroan. 1998/99.

    Osasuntsu bizitzeko hezkuntza-monografikoa (Elikadura-jokabideen Arazoak). 2000koiraila. Acabek Zarautzeko Gurutze Gorriko hezitzaileentzat prestatua. Helburuak: EJAdefinitu, pisua galtzeko normalak ez diren estrategiak erabiltzeak dakartzan kalte fisiko-ak, aurretiko joerak, eragileak eta EJA luzatzen dituzten faktoreak. EJA prebenitzea etagaraiz harrapatzea.

    Elikadura-jokabideen Arazoei buruzko ikastaroak; “D’elikatuz Bizi”k; AVAPSIk etaEuskal Herriko Unibertsitateak antolatutakoak. Donostia, 2006ko urritik abendura.

    Doako Terapia. Prestakuntza testuinguruetan AVAPSIk eskainita.

    24

    Elikadura

    1 .3 ) E JA -E I BURUZKO D IBULGAZ IOA:

  • Elikadura osasungarriari buruzko hezkuntza-kanpaina, “Saluda a la vida”.

    http://www2.cajavital.es/salud/

    Elikadura-jardueren Arazoei buruzko telefono bidezko aholkularitza, D’elikatuz.943326250.

    25

    Elikadura

  • OBESITATEA

    2

    Obesitatea

  • 2) OBESITATEA

    wwww S A R R E R A :

    XX. mendearen amaierako gizartearen ezaugarrietako bat irudiaren kultura edo gorpu-tza gurtzea izango litzateke.

    Mendebaldean argaltasuna mirestu egiten dugu eta bien bitartean obesitateak goraegiten du, ikuspuntu metabolikotik patologia nagusietako bat bihurtu da.

    Gure artean %15eko eragina du nagusiengan eta %4,5ekoa haurrengan.SEEDOk (obesitatea ikertzeko Espainiako elkartea) proposatzen duen bezala, gaixota-

    sun kronikotzat hartu behar da.

    wwww K O N T Z E P T U A E TA S A I L K A P E N A :

    Gorputzaren gantza handitzea litzateke. Hala ere, patologia honi gehien loturiko iriz-pide klinikoa pisua handitzea litzateke.

    Gaur egun gorputz-masaren indizeak (GMI) adierazten du obesitate neurria; gorputza-ren pisuaren (kilotan) eta garaieraren (metro koadrotan) araberakoa izaten da.

    IMC = Pisua (Kg.)/Garaiera (m)2

    I Taula

    Normaltasuna: GMI= 20-25 kg/m2I. mailako obesitatea (gainkarga) – GMI = 27-29.9 kg/m2

    II. mailako obesitatea: GMI = 30-34,9 kg./m2III. mailako obesitatea: GMI = 35-39.9 kg/m2

    IV. mailako obesitatea (morbidoa) – GMI > 40 kg/m2

    27

    2.1 ) OBES ITATEA SARRERA

    Obesitatea

  • Hala ere, obesitatea era egoki eta zehatzean diagnostikatzeko beharrezkoa da gor-putzaren osaketa eta gantz portzentaia adieraziko digun analisi antropometrikoa.Honela, gizonezkoetan gorputz konposaketaren %25a eta emakumezkoetan %33arengaineko gantz portzentaiek obesitatea adierazten digute. Gantz banaketaren balio nor-malak ordea gizonezkoentzat %12-20 eta emakumezkoentzat %20-30 bitartean koka-tzen dira.

    Ezin dugu ahaztu azken urteotan oinarrizkotzat jo den gauza bat: gerri/mokor indize-ak gorputzeko gantzaren banaketa morbidotasunaz lotzen duela (azken hau patologiahonen ezaugarri bat da).

    Gauzak horrela, 1 baino indize handiagoa duten gizonezko gaixoek eta 0,9 bainoindize handiagoa duten emakumeek, gantzaren banaketa androidea dute. Banaketahonek lotura zuzena du patologia kardiobaskularrekin eta metabolismoaren desorekekin.

    Bestalde, 1 baino banaketa txikiagoa duten gizonek eta 0,9 baino txikiagoa dutenemakumeek, banaketa ginoidea izango dute. Kasu honetan joera dago hanketako zai-netan patologiak izateko eta arazo mekaniko osteoartikularrak izateko.

    wwww H A U R T Z A R O K O E TA P U B E R TA R O K O O B E S I TAT E A :

    Edozein adinetan ager daiteke. Bizitzako lehen urtean agertu arren, ez du baldintza-tuko nahitaez nagusitan izango duen bizimodua.

    Badago agertzeko bigarren aldi bat: 4 eta11 urte bitartean izaten da. Adin horretangorputzaren gantz kopurua normaltasunaren muga gainditzeraino era progresiboan haz-ten bada, baliteke adipozitoen gorakada (Hiperplasioa) ere gertatzea eta bizitza osoanirautea.

    Pubertaroa, nesken artean batez ere, obesitatea agertzeko garaia izaten da eta ohi-koagoa izaten da aldez aurretik menarkia izaten dutenetan.

    wwww N A G U S I TA N :

    Obesitatea bizimodu aldaketekin batera etortzen da; gizonen kasuan lanean hasi etajarduera fisikoa egiteari uzten diotenean, sedentarioagoak egiten direnean; emakumeenkasuan, ordea, haurdunaldiak une oso garrantzitsuak izaten dira.

    wwww E T I O PAT O G E N I A :

    Gaur egun jakin badakigu obesitatearen garapena faktore askoren menpe dagoela.Batzuk aurretiko joerak izaten dira: genetikoak eta biologikoak (azken urteotan aurkituzjoan dira). Horien artean geneez gain, leptina halako hormonak, UCP1 eta UCP2 pro-

    28

    Obesitatea

  • teina desakoplatzaileak, neuropeptidoa, serotonina, kolekistokinina, etab. Hauek hobe-tu ezagutuz, hainbat gauza hobeto ezagutu genezake: gosearen kontrola, energia-gas-tua eta elikadura-jokabide batzuk, besteak beste. Beste batzuk eragileak edo erraztaile-ak dira: giroarekin loturikoak, kulturalak, familiarekin zerikusia dutenak, lanarekin, psiko-logiarekin loturikoak, etab.

    Joera-faktoreak eta faktore-eragileak elkartzen direnean, patologia hau agertzen da.

    wwww O B E S I TAT E A K E K A R T Z E N A R A Z O A K :

    Gaixotasun asko dago obesitatearekin loturik eta zenbait ikerketek agerian utzi zutengizentasunarekin lotutiko gaixotasun batzuen Arrisku Erlatiboa (AE).

    Gauzak honela, AE askoz handiagoa da (AE > 3) gaixotasun hauetan: diabetean,behazun-maskuriaren gaixotasunean, dislipemietan, intsulina hartzeko arazoak daudenkasuetan, hiperbentilazio sindromean, loaren apnea sindromean.

    AE nahiko handiagoa da (AE= 2-3) bihotzeko gaixotasunetan, arterietako hipertentsio-an, belauneko osteoartritian, hiperurizemian eta hezuerian.

    AE pixka bat handiagoa da (AE= 1-2) menopausia igaro eta bularreko minbizia dutenemakumeen kasuan, minbizi endometrialean eta kolonekoan, obulutegi polimikrokistikoa-ren sindromean, hiperandrogenismoan, ugalkortasun gorabeheretan, lunbalgian, arriskuanestesikoaren gorakadetan eta fetu-arazoetan.

    wwww P R E B E N T Z I O A :

    Horretarako, gaixotasun honen garapena errazten duen bizitza-estiloa aldatzeko estra-tegiak erabiliko ditugu. Bide honetan, hezkuntza garrantzi handiko tresna da gizarte oso-arentzat eta bereziki haurrentzat eta nerabeentzat.

    Beraz, mezu hauek zabalduko ditugu:

    :: 1º. Sedentarismoaren aurka borrokatu: Ariketa fisikoa bultzatu (egoerabakoitzerako bidezkoa eta egokia). Osasun arlotik, hezkuntzatik eta hainbatkomunikabidetatik emango da bultzada.

    :: 2º. Elikadurari buruzko ezagutza hobetu: Inguruko eta sasoiko jaki natura-len kontsumoa sustatuz, era askotara prestatutako janariak eta koipeki saturatugutxi dituztenak kontsumituz.

    :: Aldez aurretik prestatutako janari-kontsumoa kontrolatu egin behar da etaahal dela norberak prestatu.

    Era berean, garrantzitsua da jatorduei denbora eskaintzea eta ordutegiak zaintzea.

    Zentzu honetan, bi arazo aurkitzen ditugu gure inguruan:

    29

    Obesitatea

  • :: 1º Gosaria: Askotan, eta batez ere haurtzaroan eta nerabezaroan, ez duelabehar adina energia eta elikagai ikasketa edo lanaldiari aurre egiteko, eta ezdiogula behar adina denbora eskaintzen.

    :: 2º Bazkaria: Gero eta beranduago jaten da. Gehien bat nerabeen kasuan,horren arrazoi nagusia da ikastetxeetan etenik gabeko ikastaldia ezarri dute-la. Hau dela-eta, gazteek “edozein gauza” jaten dute goizean zehar eta baz-karia berandu iristen denez, ez da behar bezain “osoa”.

    Ikerketak egin beharko genituzke jakiteko ea ordutegi desorekatuek zein eragin dutengazteen gizentasunean.

    wwww T R ATA M E N D U A :

    Obesitatearen aurkako tratamendu bat hasterakoan kontuan hartu beharko genuke gai-xotasun kroniko bat dela eta tratamenduaren oinarria elikadura osasungarriaren ingurukoaholkuak direla.

    Gaixo bakoitzaren kaloria-premiari bakarka erantzun behar zaio, eta gauza bera eli-kadura-ohiturei, zaletasunei, elikagai-gabeziari eta egoera fisiologikoei zein patologiko-ei dagokionez. Gaixoaren sedentarismoa gutxitzen saiatuko gara, ariketa fisikoa eraerregularrean eginez, bere gaitasunari, lanari eta familiari egokituz.

    Aldaketa hauek lortzeko psikologoen eta psikiatren laguntasuna behar izaten dabatzuetan; hauek jokabidea aldatzeko teknikak erabiliz, emaitza hobeak lortzen dituzte.

    Baliteke farmakologiaren laguntasuna ere behar izatea. Gaur egun oso portaera des-berdina duten bi botika ditugu.

    :: ORLISTAT: elikagaien xurgaketa selektiboan esku-hartzen du.:: SIBUTRAMINA: akzio zentralean eragiten duen anorexigenoa da.

    Obesitate morbidoaren aurkako tratamenduek ez dutenean ongi erantzuten, kirurgiaegiteko aukera egoten da.

    30

    Obesitatea

  • Aranceta, J.; Pérez, C.; Serra, L.; Ribas, L.; Quiles; J; Vioque, J.; Tur, J.;Mataix, J.; Llopis, J.; Tojo, R.; Foz, M. (2003). Prevalencia de la obesidad enEspaña: resultados del estudio SEEDO 2000. Medicina Clínica.

    Laburpena: Obesitatea osasun-arazo larria da garatutako herrialdeetan, horregatik osogarrantzitsua da zein neurri duen jakitea eta zeintzuk diren arriskuan dauden taldeak.Ikerketa honen helburua da Espainiako nagusien artean obesitatearen iraupena neurtzea,garaiera eta pisua neurtuz. Metodoa: Laginerako 25 urtetik 60 urtera bitarteko 9885pertsona aukeratu zituzten era aleatorioan. Jatorriz Andaluziakoak, Balearretakoak,Euskal Herrikoak, Kanarietakoak, Kataluniakoak, Galiziakoak, Madrilekoak etaValentziakoak. 1990 eta 2000. urtearen artean erantzun zieten elikadurari buruzko gal-deketei. Lan honetarako bereziki trebatutako begiraleek neurtu eta pisatu zituzten guztiak,neurketa-tresnak eta metodo estandarizatuak erabiliz. Neurketak bildu eta pisatu eginzituzten, 25 urtetik 60 urtera bitarteko Espainiako populazioaren banaketa kontuan har-turik. Obesitatea honela definitu zuten: Gorputz Masaren Indizea >= 30 kg/m2.Inkestetan erabilitako protokoloak Obesitatea Ikertzeko Espainiako Elkarteak (SEEDO)Obesitatea Ikertzeko emandako aholkuei jarraituz egin ziren, hartara obesitatearen irau-pena neurtu zuten populazio azterketetan. Emaitzak: Obesitatearen iraupena Espainiakopopulazio helduan %14,15 zen (%95 CI, %13.93-15.07); emakumeetan handiagoa%15,75 (%95 CI, %14.89-16.61), gizonetan %13,39 (%95 CI, %11.84-14.94) (*2 =12.470; p = 0.000). Obesitatearen iraupena handitu egiten zen adinarekin, bai gizo-netan bai emakumeetan. Indizerik handienak 55 urtetik gorako taldean aurkitu zituzten(bi sexuetan), %21.58 (%95 CI, %18.68-24.48) gizonetan eta %33.9 (%95 CI,%32.73-35.07) emakumeetan. Ondorioa: Obesitatea osasun-arazoa da Espainiakopopulazioaren estratu garrantzitsu batentzat. Osasun Publikoan izan dezakeen eraginakontuan harturik, arriskuan dauden pertsonak garaiz harrapatzeko eta tratatzeko estrate-gia eraginkorrak diseinatu beharko lirateke. Horrez gain, prebentzio-programa egokiakere eratu beharko lirateke.

    ElBusto, A. (2000). Valoración de la eficacia de un tratamiento multidiscipli-nario en un grupo de pacientes obesos con IMC += 35 y alteración de la fun-ción pulmonar. Archivos de Bronconeumología. 2, 77-83.

    Laburpena: Ikerketa honen helburua zen obesitatea diziplina anitzez tratatzea, eragin-korra den jakiteko. GMI += 35 eta obesitateak baldintzaturiko edo horrekin loturikoarnasketa afektazioa zuen gaixo-taldea aukeratu zen ikerketarako. Metodoa: Arnasketaarazoak zituzten 40 pertsona gizen aukeratu zituzten (18 eta 60 urte bitartekoak).Arnasaren azterketa-funzionala egin, azterketa psikologikoa eta elikadura-azterketa egin

    31

    2.2) OBESITATEARI BURUZKO ARGITALPEN ZIENTIFIKOAK:

    Obesitatea

  • ondoren, obesitatearen tratamenduari hasiera eman zioten. Urte beteko tratamenduakdieta pertsonalizatua eta psikologoaren laguntasuna ere bazuen. Hasieran astero egitenzitzaien jarraipena, baina gerora taldean egiten zen jarraipen hori. Emaitzak: %48,65ak15 kilotik gora argaltzea lortzen du. Arnasketaren balio-funtzionalek alde handia dute tra-tamenduaren hasieran eta amaieran. Sindromeari buruz eta loaren apneari buruz erebeste horrenbeste esan daiteke. Sindromea kontrolatzeko aire-bideko presio-positiboiraunkorraren kopuruan ere alde handia dago. Argaldu ondoren, azido urikoa %89,61normaltzen da eta glukosa eta odoleko triglizeridoak %50. Obeso larria identifikatzekoprofil psikopatologiko berezirik ez dugu aurkitu. Dena den, bazituzten zenbait desoreka:antsietate-maila, janariarekiko jokabidea, bikotearekiko doikuntza eta euren gorputzariburuzko irudia. Ondorioak: GMI+=35 taldeko obesoen artean diziplina anitzekoTratamendua eraginkorra da, bai pisua galtzeko, bai arnasketa hobetzeko eta baita ereloaren patologietarako.

    Rocandio, A.M. (1991). La dieta absoluta en el tratamiento de la obesidadextrema. Resultados clínicos y bioquímicos a corto, medio y largo plazo. facul-tad medicina Bilbao.

    Rocandio, A.M. Ansotegui, L., Arroyo, M. (2000). Relación entre el desayunoy la obesidad en escolares. Revista clínica española. (8): 420-3.

    Laburpena: Osasun Publikoa oso kezkatuta dago umeen gosaltzeko ereduak direla-eta,gosariak eta eskolako etekinak zerikusia dutelako, eta gosariak eta obesitateak ere zeriku-sia izan dezaketelako. Metodoa: Ikerketa honetan gosariaren janari, energia eta elikagaikopurua neurtu zuten; ondoren, Gorputz Masaren Indizearekin (GMI, kg/m2) nolako lotu-ra zuten aztertu zuten. 11 urteko 32 ikasleko lagina hartu zuten. Azterketa egiteko neurriantropometrikoak hartu zituzten eta, pisu idealaren metodoari jarraituz, astean zenbatjanari jaten zuten neurtzeari ekin zioten. Emaitzak: Aztertutako haurren artean %46,9kbehar baino pisu handiagoa zuten (90 pertzentiletik gorako pisua). Gosarian hartutakokaloria-proportzioa gomendatutakoa baino txikiagoa zen (%16,6). Gosariaren kaloria-por-tzentajearen eta eguneko energia eta GMIaren arteko erlazioa ez zen garrantzitsua. Halaere, “fruta” taldearen (Pearson r = 0.6286) eta “proteinadun janariak” taldearen (Pearsonr = -0.7653) artean eta GMIren artean korrelazio garrantzitsuak aurkitu zituzten.Gosariaren lipidoen kopuru orokorrak (%34,4) eta lipido saturatuek (%18,4) gainditu eginzituzten aholkatutako neurriak. Eztabaida: Lortutako emaitzak ziurtatzeko eta elikadura-hez-kuntzaren inguruko programak diseinatzeko ikerketa gehiago behar dira.

    Vázquez, J.; Galardi, E.; Arbonies, J.C.; Ibarrondo, I. (1994). Evaluación dela efectividad de un programa de ejercicio físico en la disminución del pesograso.

    Atención Primaria. 14(4): 711-6. CS BERAUN.

    32

    Obesitatea

  • Laburpena: Ikerketa honen helburua da pisua galtzeko bakarkako ariketa-fisikoa egite-ko programa baten eraginkortasuna neurtzea. Metodoa: 32 eta 67 urte bitarteko gizoneta emakume obesoak aukeratu zituzten (era aleatorioan) gaixo kroniko guztien artetik.Bihotzeko gaixotasunen bat edo programaren martxa arriskuan jartzeko moduko bestegaixotasunen bat zuten gaixoak alde batera utzi zituzten. Sexua, adina eta gantz-por-tzentajea kontuan hartutik bi lagin hartu zituzten (n1=49, n2=47). Esku-hartzea: Ikerketak6 hilabeteko iraupena izan zuen. Tarte horretan 3 neurketa egin zituzten. Esku-hartzeTaldeari (ET) ibiltzeko esan zitzaion. Maiztasuna, distantzia eta ariketaren intentsitateaneurtzeko ordenagailuaz baliatu ziren. Neurketa bakoitzean pisua, garaiera eta azala-ren 4 tolesdura neurtu zituzten datu hauek kalkulatzeko: Gorputz Masaren Indizea (GMI),koipe-portzentajea eta Koipe-masa. Emaitzak: Programaren harrera neurtzeko hobekun-tza subjektiboa eta programaren onarpena hartu zuten aintzat. Azkeneko neurketan ETkGMIren %2.9 jaistea lortu zuen bataz beste, Kontrol-taldean ordea ez zen aldaketarikantzeman (p < 0.001). ETren koipe-masa %18 jaitsi zen; Kontrol-taldean, aldiz, %12hazi zen. ETko 16 pertsonak (%32,7) koipe-masa %20 jaistea lortu zuen, Kontrol-talde-an batek baino ez zuen lortu (%2.1) (p < 0.0001). ETko %93,9 pertsonek egoera fisiko-aren hobekuntza igarri zuten eta % 75,5ek egoera mentalarena ere bai. %67,3k asteanhiru aldiz gutxienez kirola egiten zutela adierazi zuten. Ondorioak: Ariketa fisikoa egite-ko bakarkako programen diseinuek eta ondorengo aginduek emaitza oso onak lortzendituzte koipe-masa gutxitzerako orduan.

    Ana ElBusto (2001-2006). Programa de información sobre la obesidad.

    Laburpena: Esku-hartze didaktikoa Gipuzkoako ikastetxeetako Lehen HezkuntzakoHirugarren Zikloko (10-12 urte) ikasleekin eta euren gurasoekin. Helburua: bi talde haueiegiazko eta egiaztatuko informazioa eskaini, elikadurak osasunean duen garrantziazkontzientzia hartzeko eta Obesitateari eta Elikadura-jokabideen Arazoei aurrea hartzeko.

    33

    Obesitatea

    2.3 ) OBES ITATEAR I BURUZKO D IBULGAZ IOA:

  • 3···

    DIETETIKA ETA ELIKADURA

    Dietetika eta Elikadura

  • 3) DIETETIKA ETA ELIKADURA

    Elikatzea da ekintza fisikoaren bidez elikagaiak irenstea.

    Ekintza kontzientea da, norberak erabakita egiten dena; eragile askok baldintzatutadago: soziokulturalak, familiarenak, genetikoak, psikologikoak, etab.

    Dietetika da elikadura eta honen aldagaiak aztertzen dituen zientzia.

    Organismoak irentsitako jakiak transformatu, xurgatu eta erabiltzeari elikadura esatendiogu.

    Hau, beraz, inkontzientea da eta oharkabe egiten dugu.

    wwww E L I K A G A I A K :

    Elikaduraren bidez lortzen diren substantziak dira. Gure gorputzak ondo funtzionatze-ko horien premia du.

    Hiru elikagai mota daude:

    :: Batzuk energetikoak dira: karbohidratoak, koipeak eta proteinak.:: Beste batzuk ez dira energetikoak: bitaminak eta mineralak.

    Denak behar ditugu neurri egokian. Gehiegi edo gutxiegi hartzeak nahasmendua era-giten du.

    wwww K A R B O H I D R AT O A K :

    Elikagai energetikoak dira; 4 kkal./gr bihurtuko dira. Energia azkarra sortzeko erabiliohi ditugu. Janari hauetan aurkituko ditugu: ogi, labore eta tuberkuluetan, eta proportziotxikiagoan lekari eta fruitu lehorretan aurki ditzakegu. Fruta, azukre, ezti eta gozoetan kar-bohidrato simple bezala dauzkagu, baina azukre simple hauetatik jasotako energiarenportzentaiak ez da komeni barneratu beharreko energia guztiaren %5a gainditzea.

    Kaloria premia osoaren %55-60 eskaini behar dute.

    35

    Dietetika eta Elikadura

    3 .1 ) SARRERA

  • wwww L I P I D O A K E D O K O I P E A K :

    Organismoaren energia-erretserba nagusia dira. Mintz-zelularren, hormona esteroide-en sintesien, etabarren zati dira.

    Jarraian aipatutako elikagaiek koipe asko dute: haziz egindako olioak (oliba, arto, eki-lore, koltza, soja, kokoa), gurinak, hestebeteak, gaztak.

    Behar dugun kaloria guztien %30 ez dute gainditu behar. Koipe gehienak triglizeridomodura hartzen ditugu. Gantz-azido desberdinez osatuta daudenez, ezaugarri desberdi-nak izango dituzte.

    :: GANTZ-AZIDO SATURATUAK: Gurinean, gaztetan eta orokorrean animalia-jatorria duten koipeetan aurkituko ditugu. Baina baita ere koko eta palma-olio-etan (hauek opilgintza industrialean erabiltzen dituzte).

    :: GANTZ-AZIDO MONOINSATURATUAK: Batez ere oliba-olioan aurkitukodugu, baina baita soja eta kakahuete-olioetan ere. Neurri egokia gaindituezik, onuragarriak dira organismoarentzat.

    :: GANTZ-AZIDO POLIINSATURATUAK: Gure organismoak sintetizatu ezindituen bi gantz-azido oinarrizkoenak talde honetan daude. Bata azidoLinoleikoa da eta bestea azido Alfa-linoleikoa (lehenak Omega-6 familiaordezkatzen du eta bigarrenak Omega-3 familia).

    Lehenengoa ekilorez, artoz, sojaz eta koltzaz egindako olioetan aurki daiteke eta biga-rrena arrain urdinean, linu-hazietan eta kalabaza-hazietan.

    wwww P R O T E I N A K :

    Organismoaren zelula guztiak berriztatzeko oinarrizko elikagaiak dira. Gehien bat,eginkizun plastikoa dute.

    Haragiak, arrainak, arrautzak eta esnekiek proteina asko dituzte. Beste jaki hauek erebadituzte proteinak: zerealek, lekaleek eta fruitu-lehorrek. Hala ere, landare-proteinek(sojak salbu) gure gorputzak behar dituen aminoazidoetako batzuen gabezia dute etagorputzak ez daki sintetizatzen. Beraz, balio biologikoa animalia-jatorrikoena baino txi-kiagoa da (animalienek aminoazido guztiak dituzte).

    wwww M I N E R A L A K :

    Hauen eginkizuna da metabolismoaren erantzunak katalizatzea. Gure gorputzak askobehar ditu, baina guk hauei buruz hitz egingo dugu soilik:

    :: KALTZIOA: Eginkizun garrantzitsua du hezurren eta haginen formazioan.Zeregin horretan fosforoaren, magnesioaren eta D Bitaminaren laguntasunaizaten du.

    Esneak eta esnekiek izaten dute batez ere.

    36

    Dietetika eta Elikadura

  • :: BURDINA: Odolaren formazioan esku-hartzen du eta gabeziak anemia era-giten du. C Bitaminak lagundu egiten du burdina xurgatzen.

    Haragian eta erraietan egoten da (itsaskietan izan ezik).

    :: IODOA: Beharrezkoa da tiroideoak ondo funtzionatzeko. Itsasoko jakietanaurkituko dugu (algak barne).

    :: SUFREA: Zenbait aminoazidoren zatia da. B1 Bitaminaren sintesian esku-hartzen du. Jaki hauek dute: gaztak, lekaleek, berakatzak, kipulak, etab.

    wwww B I TA M I N A K :

    Sustratoek egiten dituzten transformazioak katalizatzen dituzte, bide metabolikoetatik.

    :: Hidrosolugarriak: Uretan urtzen dira. B eta C taldekoak dira. B taldekoak(B1, B2, B6, B12, etab.) zereal integraletan, fruitu-lehorretan, esnekietan etaarrautzetan daude. Landareen artean ez dago B12 Bitaminarik. C Bitamina fru-ten artean aurkitzen da oro har, batez ere zitrikoetan eta tropikoko fruituetan.

    :: Liposolugarriak: Koipetan urtzen dira. Antioxidante indartsuak dira, batezere E Bitamina (haziz egindako olioetan egoten da).

    :: K Bitamina: Odolaren koagulazioan esku-hartzen du. Hosto berdeak dituz-ten landareetan aurki genezake.

    :: A Bitamina: Gauez ikusteko erretinako konoak eta makilak osatzen esku-hartzen dute. Jarraian aipatutako landareek A Probitamina ugari dute: azena-rioak, erremolatxak eta piperrak. Gurinan, esnean eta arrautzetan era aktibo-an dago.

    :: D Bitamina: Kaltzioarekin batera, hezurren osaketan esku-hartzen du.Gehien bat eguzkitik dator.

    wwww D I E TA O R E K AT U A :

    Elkarbizitzari nahiz izan ditzakegun estres egoerei aurre egiteko beharrezkoak diren eli-kagai guztiak ematen dizkigun jateko era da.

    Honakoa hartu behar da, batez beste:

    :: Karbohidratoak: kaloria-ekarpen osoaren %55-60.

    :: Koipeak: kaloria-ekarpen osoaren %30.

    :: Proteinak: kaloria-ekarpen osoaren %10-15.

    Bitamina eta mineral kopuru egokia hartu eta egunean 1,5 eta 2 litro ur artean edan.Honela banatu behar da:

    37

    Dietetika eta Elikadura

  • :: Gosaria: 20 %

    :: Hamaiketakoa: 10 %

    :: Bazkaria: 30 %

    :: Askaria: 10 %

    :: Afaria: 30 %

    Beharrezkoa da, gainera, mantso jatea, elikagaiak asko mastekatzea, giro atsegine-an egotea eta presarik gabe jatea.

    Bizitzan zehar ditugun egoera fisiologiko ezberdinek beharrak aldatzen dituzte:

    :: Haurtzaro eta nerabezaroan: Elikadura bariatua izan behar da eta elikagaiguztiak sartzen saiatuko gara; modu erakargarrian aurkeztuko ditugu, umeeibegietatik sartu eta zapore berriak probatzera bultzatzeko.

    Haragi, arrain, arrautza eta esnekien proteina-ekarpena zehatz-mehatz zaindu behardugu; ahalik eta arrain gehien jan dezaten saiatu eta arrautzari (3-4 astean) eta haragia-ri (3-4 anoa astean) neurri eman.

    Handitzen ari direnean bitaminak eta mineralak beti dira beharrezkoak, umeari beharbezain beste hazten lagundu behar diote; dietak beraz, esnekiak, fruta, barazkiak etabeste elikagaiak adinerako gomendatutako kopuruan izan behar ditu.

    Opil industrial eta janari prestatuaren kontsumoa mugatu behar dugu.

    Lekale eta zereal kopuru egokia (integralak hobe) jatea sustatu behar dugu, barazkie-kin eta frutekin batera zuntz iturri garrantzitsuak baitira.

    Otordu bakoitzari beharrezko denbora eskaini behar diogu, presarik gabe, murtxika-tzen ikasteko.

    Jarduera fisikoa ahalik eta gehien sustatzen saiatu behar gara gizentasunaren aurkaborrokatzeko.

    :: Zahartzaroan: Garai honetan komenigarria da gatza, frijitu, hestebete etaopil industrial nahiz gozokien kontsumoari neurri ematea. Egunean 1,5-2 litrour edan behar da deshidratazioa eta idorreria saihesteko, eta behar bestezuntz duten elikagaiak hartu behar dira dieta osatzeko, hots, bihi osoko zere-alak, frutak eta barazkiak. Arraina haragiari nagusitu behar zaio, azken horizailagoa baita murtxikatzen; orokorrean askotarikoa izan behar da, samurraeta koipe gutxikoa.

    38

    Dietetika eta Elikadura

  • w 3 . 2 . 1 ) E L I K A D U R A O H I T U R A K :

    García Herrera, R. (dir.), (1990). Encuesta nutricional. Documentos técnicosde Salud Pública. Serie A. Nº 9., Vitoria-Gasteiz, Servicio Central dePublicaciones, Gobierno Vasco.

    Laburpena: 1989-90 urtean Euskal Autonomía Erkidegoko hiru probintzietako 3.200pertsonako laginaren gainean, bertako biztaleen elikadura ohiturak ezagutu asmoz, egi-niko ikerketa epidemiologiko nutrizionala dugu hau. Bertan, barneratutako energia etaelikagaiak, energiaren banaketa egunean zehar, bitamina eta mineralen eta jaki zeha-tzen ingestioa, lurralde historikoen araberako elikadura tipologia, indikatzaile antropome-triko eta biokimikoak aztertzen dira.

    Ramos, P.; Pérez de Eulate, L.;Latorre, M. (2005). ¿Qué saben los padressobre los hábitos nutricionales de sus hijos adolescentes?. Revista dePsicodidáctica. vol 10, (1).

    Laburpena: Gurasoek beren seme-alaben elikadura-hezkuntzan duten garrantzia gogo-an izanik, lan honetan aita-amek beren nerabeen elikadura-ohiturei buruz zekitena azter-tu zen.1105 gurasoren informazioa bildu zen, 13 eta 18 urte arteko seme-alabak EuskalAutonomia Erkidegoan eskolatuta zituztenak. Ezberdintasun nabarmenak aurkitu zirengurasoek uste zutenaren eta nerabeek benetan zituzten elikadura ohituren artean.Nerabeen elikadurako nahasmenen prebentzioa eta gurasoen elikadura hezkuntza pro-gramak emaitza horien ondorio ote diren eztabaidatzen da.

    Iturbe, A.; Perales, A. (2002). Evaluación del programa de intervención die-tética (escolares de 3º ESO). Nutrición hospitalaria órgano-oficial de laSociedad Española de Nutrición Parenteral y Enteral.

    Laburpena: Elikagai egokiak hartzeak genotipoaren adierazpen fenotipikoa erabaki-tzen du. Dietetika Interbentzio Programaren (DIP) helburua dieta orekatua izateko beha-rrezko informazioa ematea izan zen. Metodoa: Dietetika Interbentzio Programa EuskalHerri osoko 23 eskoletan egin zen, DBH 3ko bi sexuetako 2.400 ikaslek osatu zutenlagina. Donostiako Santo Tomas Lizeoan bi sexuetako 130 ikasle ebaluatu ziren. DIPahiru zatitan banatu zen: ikasleen hezkuntza programa (teorikoa eta praktika tailerrekin);guraso eta irakasleen hezkuntza programa; eta emaitzen balioztatzea. Emaitzak: ikasle-

    39

    Dietetika eta Elikadura

    3.2) ARGITALPEN ZIENTIFIKOAK DIETETIKA ETA ELIKADURA:

  • en, gurasoen eta irakasleen erantzunak positiboak izan ziren: nerabeen %61ak berendieta berdina zela aitortu zuen, %2k bere dieta okerragoa zela eta %36k bere dietahobea zela uste zuen. Elkarrizketatutakoen %94k akordio teoriko subjektibo bat duteberen erantzunetan. Nerabeen %85 bakarrik izan zen gai Mediterraneoko dieta oreka-tua identifikatzeko. Ondorioak: Gazteen %36k beren dietak hobetu zirela esan zuten.%85ak dieta orekatua jarraitzen bazekiela erakutsi zuen. Emaitza horiek DIPa hobetzeneta modernizatzen jarraitzera animatzen gaituzte. Dieta onak adierazpen genetiko onaerrazten du, eta ondorioz, ondo elikatzeak bizi iraupena eta kalitatea erabakitzen du.Nerabeek dieta orekatua ez dutenez, elikadura hezkuntza hobeak etorkizuneko belau-naldiaren osasuna hobetuko luke.

    w 3 . 2 . 2 ) B I O L O G Í A :

    Zubillaga, P.; Garrido, A.; Mújika, I.; Ansa, J.; Zabalza, R.; Emparanza, J.I.(2006). Efecto de la vitamina D y del suplemento de calcio en el movimientoóseo en adultos institucionalizados con Síndrome de Down. European journalof clinical nutrition.

    Laburpena: Lan honen helburua Dawn Sindromedun* helduez osatutako laginarenhezur-metabolismoan D* bitaminaren egoera eta kaltzio eta D3* bitamina osagarrienbalioztatzea izan zen. Metodoa: Lagina Iliazpi Fundazioko Dawn Sindromedun 23 per-tsonak osatu zuten. Hamabi parte-hartzaile aukeratu ziren aleatorioki 1 gramo kaltzio eta800 IU D bitamina urtebetez egunean behin hartzeko. Beste 11 parte-hartzaileek KontrolTaldea osatu zuten ez zuten eta inolako osagarririk hartzen. Emaitza: Taldeen artean ezzen alde nabarmenik aurkitu gazur, kaltzio eta fosforo mailei dagokionean. Baina parte-hartze taldeak kontrolekoak baino ondorio onuragarri gehiago izan zituen honako para-metro hauetan: hormona paratiroideoko gazur mailan; osteocalcina* eta crosslaps* jai-tsi ahala 25 OH* gazura eta D3 bitamina igo egiten ziren. Ondorioak: Emaitzen ara-bera, Down Sindromea duten pertsonak D bitaminaren falta izan dezaketen taldeen arte-an sar ditzakegu (D bitamina eta kaltzioa hartu daitezke osagarri modura) eta kaltzio fos-fatoko metabolismoarekin eta hezur birmoldaketarekin erlazionatutako markatzaile bioki-mikoak hobetzen has daitezke.

    García, R.; Berenguer, A.; Tormo, M.J.; Sánchez, M.J; Quirós, J.; Navarro,C.; Arnaud, R.; Dorronsoro, M.; Chirlaque, M.D.; Barricarte, A.; Ardanaz, E.;Amiano, P.; Martínez, C.; Agudo, A.; González, C.A. (2004). Las fuentes die-tarias de la vitamina C, vitamina E y carotenoides específicos en España. TheBritish Journal of Nutrition.

    Laburpena: Ikerketa hau zeharkako lana da, Minbizia eta Elikaduraren GainekoEuropako Ikerketa Prospektiboko lagin espainiarraren ingurukoa. Espainiako pertsona hel-

    40

    Dietetika eta Elikadura

  • duen C eta E bitamina, alfa karoteno, beta karoteno, likopeno, luteina, betakriptoxanti-na* eta zeaxantinaren* iturri nagusiak aztertu nahi dira. Metodoa: Lagina 41446 bolun-tario osasuntsuk osatu zuten (25812 emakume eta 15634 gizon); 29 eta 69 urte arte-ko pertsonak ziren, Asturiaskoak, Nafarroakoak, Gipuzkoakoak, Murtziakoak etaGranadakoak. Normalean jaten zutena elkarrizketa pertsonal baten bidez ebaluatu zen,ordenagailu bidez elikagaiei inguruko inkesta bat eginez. Emaitzak: Aztertutako 2/3 eli-kagai zituzten jakiak honakoak izan ziren: C bitamina fruta (laranjak bereziki) eta landa-reetan (tomate eta piperrak bereziki); E bitamina landare-olioetan (ekilorekoa eta oliba-koa), fruitu ez zitrikoetan, intxaurretan eta hazietan; Alfa karotenoa landare-erroetan (aze-narioa); Beta karotenoa barazkietan; Likopenoa tomatea bezalako barazkietan; Luteinahostodun barazkietan; Betakriptoxantina fruitu zitrikoetan; Zeaxantina hostodun barazkie-tan eta fruitu zitrikoetan. Ondorioak: Herrialde batean elikagaien iturriak zein jakietandauden identifikatu izanak, Ikerketa Epidemiologikoak, hots, dietak osasunean eta gaixo-tasunean duen eginkizuna aztertzen dutenak, ulertzen laguntzen digu.

    w 3 . 2 . 3 ) M I N B I Z I A E T A E L I K A D U R A :

    González, C.A; Navarro, C.; Martínez, C.; Quirós, J.R; Dorronsoro, M.;Barricarte, A.; Tormo, M.J.; Agudo, A.; Chirlaque, M.D.; Amiano, P.;Ardanaz, E.; Pera, G.; Sánchez, M.J.; Berenguer, A.; (2004). El EstudioProspectivo Europeo Sobre Cancer y Nutrición (EPIC). Revista Española deSalud Pública.

    Laburpena: EPIC ikerketa prospektibo multizentrikoa da eta Minbiziaren IkerketarakoAgentzia Internazionalak (IARC) koordinatzen du. Hamar herrialdeko (Alemania,Danimarka, Espainia, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Italia, Norvegia, Erresuma Batuaeta Suedia) 23 zentrotan odol laginak eta informazioa biltzen ari da. Espainian bost pro-bintziatan egin zen: Asturias, Granada, Gipuzkoa, Murtzia eta Nafarroa. Metodoa:Guztira, 519978 lagin jaso eta laborategian aztertu ziren (366521emakumerenak eta153457 gizonenak), eta horietatik 385719 izan ziren baliagarri ikerlanerako. Orainarte, 24195 minbizi-kasu identifikatu dira. Emaitzak: EPIC-en hasierako emaitzen arabe-ra, dieta eta minbiziaren ingurukoak, zuntza, fruta eta barazkiak jateak koloneko etaondesteko minbiziaren aurka babesten gaitu; frutak biriketako minbiziaren aurka babes-ten gaitu; eta fruta eta barazkiak jateak goiko digestio-hodietan eragina du. Baina frutaeta barazki asko jateak ez du eraginik prostatako minbizian. Gantz saturatu asko jateakbularreko minbizia pairatzeko arriskua handitzen du.

    Peeters, Petra H. M (2005). Consumo de fruta y verdura y riesgo de pade-cer cáncer de pecho. Journal of the American Medical Association. Vol293(2).

    41

    Dietetika eta Elikadura

  • Laburpena: Fruta eta barazkiak jatea bularreko minbiziaren aurka babesten gaituenfaktorea dela pentsatzen da. Froga ziur gehienak ikerlan kontrolatuetatik datoz, bainaorain gutxi egindako analisi baten arabera, argitaratu diren kohorte azterketa bakarreta-koa, ez dago korrelazio nabarmenik bularreko minbizia eta fruta eta barazkiak jatearenartean. Ikerlan honen helburua fruta eta barazkiak jateak bularreko minbizian duen era-gina aztertzea da. Metodoa: Lagina 285529 emakumek osatu zuten, 25 eta 70 urteartekoak eta Minbizia eta Elikaduraren Gaineko Europako Ikerketa Prospektiboan (EPIC)parte hartutakoak. Partaideek elikadura galdeketa bete zuten 1992 eta 1998 urte arte-an eta segimendua egin zitzaien 2002 urteraino. Emaitzak: Ez zen ezer nabarmenik aur-kitu frutak eta barazkiak jateak bularreko minbizian eragina izateari buruz. Ondorioak:Segimendua iraupen mugatukoa izan arren, emaitzen arabera, ez dago erlazio nabar-menik fruta eta barazkiak jatearen eta bularreko minbizia izateko arriskuaren artean.

    Linseisen, J.; Kesse, E.; Slimani, N.; bueno de Mezquita, H.B.; Ocke, M.C.;Skeie, G.; Kumle, M.; Dorronsoro, M.; Morote, P.; Janzon, L.; Stattin, P.;Welch, A.A.; Spencer, E.A.; Overvard, K.; Tjonneland, A.; Clavel-Chapelon,F.; Miller, A.B.; Klipstein-Grobusch, K.; Lagiou, P.; Kalapothaki, V.; Masala,G.; Giurdanella, M.C.; Norat, T.; Riboli, E. (2002). Consumo de carne en lascohortes del Estudio Prospectivo Europeo Sobre Cáncer y Nutrición (EPIC):Resultados obtenidos de registros alimenticios de 24 horas. Public HealthNutrition.

    Laburpena: Ikerketa honen helburua haragiaren kontsumoaren patroiak Minbizia etaElikaduraren Gaineko Europako Ikerketa Prospektiboaren (EPIC) kohortetan ebaluatzeaizan zen. Metodoa: Ikerketa Prospektiboaren eremuan, eguneroko elikadura ohiturakaztertu ziren Europako 10 herrialdeko 27 zentrotan; ordenagailuz lagundutako elkarriz-keta estandarrak egin ziren. Lagina 22954 emakumek eta 13031 gizonek osatu zuten,35 eta 74 urte artekoak. Emaitzak: Haragia jateari dagokionez, Erresuma Batuak izanzuen kohorteko batezbesteko baxuena “osasun kontzientzia”, eta Espainiak berriz, altue-na, Donostiak batez ere. Espainia hegoaldeko eta Napoliko (Italia) zentroetan haragikontsumoa bereziki txikia zen iparraldearen aldean. Europa erdialdeko eta iparraldekoherrialdetan ere antzeko eredua ikus zitekeen, Frantzia eta Erresuma Batuko laginetanizan ezik. Haragiaren azpi taldeen (Adibidez: haragi gorria, haragi prozesatua) kontsu-mo ezberdintasuna haragi guztiaren kontsumokoa baino handiagoa izan zen.Mediterraneoko EPIC zentroetan iparraldeko eta Europa erdialdekoetan baino txahalkieta hegazti proportzio handiagoa erregistratu zen, eta txerri edo haragi prozesatu pro-portzio txikiagoa. Saltxitxa kontsumo handiena Alemaniako laginak zuen, eta horrenatzetik Norvegiakoak, Suediakoak, Danimarkakoak eta Holandarrak. Ondorioak:Emaitzen arabera, Europa osoko EPIC zentroek ezaugarri ezberdinak dituzte haragi kon-tsumo ereduei dagokienez. Baldintza hori garrantzitsua da haragiaren kontsumo eta gai-xotasun kronikoen garapenaren arteko lotura hobe ulertzeko.

    42

    Dietetika eta Elikadura

  • Sieri, S.; Agudo, A.; Kesse, E.; Klipstein-Grobusch, K.; San José, B.; Welch,A.; Krogh, V.; Luben, R.; Allen, N.; Overvad, K.; Tjonneland, A.; Clavel-Chapelon, F.; Thiebaut, A.; Miller, A.B.; Boeng, H.; Kolyva, M.; Saieva, C.;Celentano, E.; Ocke, M.C.; Peeters, P.H.; Brustad, M.; Kumle, M.;Dorronsoro, M.; Fernández-Feito, A.; Mattisson, I.; Weinehall, L.; Riboli, E.;Slimani, N. (2002). Patrones de consumo de alcohol en 10 países europeosparticipantes del Estudio Prospectivo Europeo en la Investigación del Cáncer yla Nutrición (EPIC). Public Health Nutrition.

    Laburpena: Azterlan honen helburua Minbizia eta Elikaduraren Gaineko EuropakoIkerketa Prospektiboko (EPIC) zentroetan edaten zen alkohol kantitatea, mota eta maizta-suna alderatzea izan zen. Zentro horien guztien ezaugarri dira edateko ohitura osoezberdinak eta alkoholarekin lotutako gaixotasunen maiztasun desberdinak. Metodoa:Pertsona bakoitzarentzat 24 orduko elikadura erregistro estandarizatu bat jaso zen.Lagina aleatorioki aukeratu zen EPICeko kohorte osotik (35.955 pertsona, 35 eta 74urte artekoak). Horrek alkohol kontsumoak eguneko otordu nagusietan zuen banaketariburuzko informazio xehea eman zuen eta asteko kontsumo ereduak zehazten lagunduzuen. Emaitzak: Sexua izan zen alkohola kontsumitzeko arrazoi nagusia azterketako 10herrialdeetan. Gizonezkoei dagokienez, Espainiako zentrotakoek kontsumitzen zutenalkohol gehien (Donostian eguneko 41.4 g) eta emakumeek Danimarkako zentroetan(Kopenhagen eguneko 20,9 g). Kontsumo txikiena Suediako zentroetan erregistratu zengizonezkoen kasuan (Umean, 10.2 g) eta Greziakoetan emakumeenean (3.4 g).Mediterraneoko herrialdeetan gizonezkoek ardoa edaten zuten nagusiki, eta Holanda,Alemania, Suedia eta Danimarkan berriz, garagardoa. Aztertutako EPIC zentroetakoemakumeek ardoa edaten zuten gehien, Murtzian izan ezik; hemen garagardoa zenedari nagusia. Asteburuan emakumeek askoz ere alkohol gehiago edaten zuten;Alemaniako, Holandako, Erresuma Batuko eta Danimarkako laginak otorduetatik kanpokontsumo indize altuenak izateagatik bereizten ziren. Ondorioak: EPIC zentroen artekoalkohol kontsumo ereduak horren ezberdinak izateak, alkohola eta horrekin lotutako gai-xotasunen artean dagoen harremana hobe ulertzeko aukera handiak ematen dizkigu.

    Ana ElBusto (2006). Intervención de educación nutricional en colegios gui-puzcoanos. Public Health Nutrition, 9, (7).

    43

    Dietetika eta Elikadura

    3 .3. ) E L IKADURA D IBULGAZ IOA:

  • 44

    4 ···GORPUTZ IRUDIA

    Gorputz Irudia

  • 4) GORPUTZ IRUDIA

    Gorputz-irudia ikerketa askoren gaia bihurtu da gaur egun. Agerikoa da irudiari mailaguztietan ematen zaion garrantzia honako galderak ateratzen direnean: Zer esangodute? Zer iritzi izango dute nitaz? Zer irudi ematen dut? e.a. Horri, garaiaren araberahalako gorputz-irudi bati ematen zaion neurriz kanpoko balioa gehitu behar diogu. Gauregun, edertasunaren irudia muturreko argaltasuna da eta arrakasta, eraginkortasuna,zoriontasuna eta abarrekin lotzen da.

    Schilderrek honela definitu zuen gorputz-irudia: “bakoitzak bere buruaz duen hirudimentsioko irudikapena”. Irudi hori etengabe eraikitzen da eta gestalt (iritzi orokorra) fisi-ko, psikologiko eta soziala eratzen du. Slade-k honela definitzen du gorputz-irudia: “guregorputzaren altuera, itxura eta formaren inguruan gure buruan dugun irudia; eta baitahorien ezaugarri eta osaerengatik sentitzen duguna”.

    Cash-ek hiru dimentsio ezberdintzen ditu gorputzari buruzko iritzian:

    :: a) azterketa (Adib: gure gorputzarekin pozik egotea, kognitiboki baloratzeaeta ebaluaketa-pentsamenduak, gure burua nagusi den irudi perfektuarekinalderatzean sortzen diren desadostasunen ondorio direnak;

    :: b) portaera eta ezagutzan jantzi (Adib: itxurari buruzko eskema kognitiboak,barruratutako gorputz-ideien indarra, eskema horien araberako portaerak;

    :: c) Estimua (Adib: pena handia sentitzea gorputz-irudia dela eta).

    Gorputz-irudia honako hauek osatzen dute: ezagutzak (gorputzari buruzko pentsamen-du eta usteak), pertzepzioak (ukimena, kinestesia, norbera onartzea, ikusmena, usaime-na eta entzumena), afektibitateak (norberak bere gorputzari buruz dituen sentimenduak),portaerak eta gizarteak. Bere garapenean gorputzean ondorioak dituzten faktoreek (istri-puak, gaixotasunak, sexu-abusua), besteekin duten harremanak, auto-estimuak eta sozia-lizazioak eragiten dute.

    Orain arte gorputz-irudiarekin erlazionatutako alderdiak deskribatu ditugu (zer da etazere gin dezakegu), baina zer gertatzen da gure burua den ez bezalakoa hautematendugunean edo gure irudiarekin pozik ez gaudenean? Gorputz-distortsioak neurri edo itxu-rari buruz ditugun pertzepzio eta usteek benetakoekin dituzten aldeei erreferentzia egitendio. Gorputzarekin pozik ez egotea; norbere gorputzarekin gustura ez egoteari buruz ari

    45

    4.1 ) SARRERA

    Gorputz Irudia

  • da. Garnel eta Garfinkel-ek diotenez, gorputz-irudiaren aldaketak bi alderdi ditu, harre-mana dutenak baina ezberdinak direnak: gorpuzkeraren pertzepzio-distortsioa: gorputzatal batzuengatiko gehiegizko estimua ekartzen du, eta horregatik, bolumena denabaino bi aldiz handiagoa dela uste dugu (izterrak, ipurmasailak, sabela e.a). eta gor-puzkerak sortutako ardura eta pozik ez egote hori sentimendu-ezagutza aldaketarekinlotzen da (pentsamendu dikotomikoa, orokortzeak e. a).

    Pozik ez egoteak ez du esan nahi gure gorputz-irudiaren nahasketa dugunik, bainagure itxurak akats handi bat duela iruditu eta horregatik izugarri arduratzen bagara(geure buruari, familiari eta gizarteari dagokienean nahastu eta min egiten digun ardu-ra), orduan bai, orduan gorputz-irudiaren arazo bati buruz hitz egin ahalko genuke, per-tzepzio, sentimen eta ezagutza sartzen baitira. Egoera honek gure itxura balio-gutxitzeragaramatza (“oso gorpuzkera itsusia dut nire kideen aldean, Zeinen izter zatarrak!!!”) bes-teek gutaz duten iritziak ikaragarri arduratzera (Zer pentsatuko dute nitaz? … ez naizelazaintzen irudituko zaie…”) ez dugula balio ustera (ez naiz harritzen dena okerrago joa-tea, porrot egingo dut, ziur…”) eta gorputz-irudia dela eta inork ez gaituela maitatukopentsatzera (ez naute hurrengo proiekturako hartuko, eta begiz jotzen banaute barre egi-teko izango da... Nork maiteko nau…?”); hori guztia dela eta, gorputz-irudiaren nahas-mendua duten pertsonek beren gorputza ezkutatzen dute (arropa lasaiekin), dieta etakirol gehiegi egiten dute, eta harreman sozialak ekiditen saiatzen dira.

    Garrantzitsua da emakumeek pisuarengatik duten ardura gorputz-irudiaren nahasmenbezala ez hartzea. Mendebaldean emakumea bere neurriarekin gaizki sentitzera bultza-tzen da, eta horrek askok gorputz-irudia belztea ekartzen du; emakume ugarik gorputz-irudiaren nahasmendua izango du. Cash eta Henry-k aurkitu zutenez, emakumeen %48kez zuen bere itxura maite, %63 ez zegoen pozik bere pisuarekin eta %49 gehiegizkopisuarekin arduratuta zegoen. Gorputzeko neurrien distortsioa gorputz-irudi nahasmen-duaren arrazoietako bat besterik ez da, berez, alderdi askoko nahastea da, pertzepzio,jarrera eta portaera aldaketak dituena.

    Norberak bere gorputzaz duen pertzepzioa eta horri buruz barruratuta ditugun ideienarteko ezberdintasuna oso handia da eta hori gorputzarekin pozik ez egotearekin etaelikadura-nahasteekin lotuta dago (EN). Bruch-ek azpimarratu zuenez, elikadura nahas-teak dituzten gaixoek beren gorputza ikusten duten era eta benetakoa ez datoz bat.EN duten gaixoek ezberdintasun handiagoak dituzte bere perfekzioan kontroletanbaino, eta gehiegizko enfasia jartzen dute pisuan eta itxuran beren burua ebaluatzeko.

    Pisua eta itxurarengatiko ardurak elikadura nahasteen elementu klabeak diren arren, osogarrantzitsua da itxurarengatiko aipatu gaixotasunen alderdi etiologikoak aztertzea. Ikerketagehienek honako faktoreak azpimarratzen dituzte itxuraren oinarrizko faktore bezala: biolo-gikoak, familiakoak, soziokulturalak eta bizitzako gertakizun estresagarriak (BGES).

    Faktore biologikoei dagokienez, ingurugiro eragileak garrantzitsuagoak dira genetiko-ak baino, emakumeak pisua eta itxurarengatiko duen jarreretan batez ere. Gorputzarekinpozik ez egotearekin lotutako beste faktore batzuk gorputzeko koipearen banaketan izan-dako aldaketak dira, nesken pubertaroan gertatutakoak edota gizentasun ia erigarria.

    46

    Gorputz Irudia

  • Familiari dagokionez, bertako kideen jarrera eta komentarioak dira dieta eta itxuraga-tiko ardura sortzeko gehien aipatu diren arrazoiak. Familiari dagokionez, beste faktorebatzuk ere hartu behar dira kontutan; gurasoen gizentasuna, janariarekiko jarrera eta eli-kadura mota (elikadura, emozioak lasaitzeko, zigor bezala edo sari bezala erabiltzea,e.a.).

    Bizitzako gertakizun estresagarriek (BGES), sexu-abusuak, ikaskideen arbuioak, bana-ketek, istripuek, porrotek eta abarrek gorputz-irudiarengatiko arduran eragiten dute, auto-estimu baxua, berriz, bitartekoa da.

    Faktore soziokulturalei dagokienez, hainbat azterketek pisu eta gorputz-irudiarengatikoardura, maila sozial eta argaltasunaren kulturarekin lotu dute, mendebaldeko komunika-bideek bultzatu dutena. Agerikoa da gorputz eredu argalak egiten duen presioa; orain-dik neskengan mutilengan baino gehiago eragiten du eta gure herrialdean publizitate,emakumearen eredu estetiko argala eta gorputz-irudiarekin pozik ez egotearen artekoerlazioa islatzen du.

    Laburbilduz, gorputz-irudiarengatiko ardura, nerabezaroan oso arrunta dena, faktoreaskok sortzen dute. Batzuetan dieta egitera jotzen da, eta ondotik (ez da beti horrelaizan behar) elikadura nahasteak datoz.

    Horrenbestez, gorputz-irudia gogoan eduki beharreko aldagai oso garrantzitsua da eli-kadura nahasteak bezalako buruko gaixotasunei dagokienez; baina, auto-estimua, gene-roa eta garapen-zikloa (haurtzaroa, nerabezaroa, helduaroa e.a) ere kontutan hartubeharreko alderdiak dira. Elikadura nahaste gehienak nerabezaroan gertatu ohi direnez,garai honetan jarri dute arreta azterketa askok. Biziki garrantzitsua litzateke elikadura-por-taera sistematikoki ikertzea, eta ume koskortu eta nerabeek gorputz-irudiarekiko dutenjarrera aztertzea. Horrekin patologiak ekidin nahi dira, gure gizartean portzentaia osoaltuetara iritsi baitira.

    Bukatzeko, gorputz-irudia elementu askok osatzen dutela azpimarratu behar da (guregorputzarekin nola sentitzen garen, zer irizten diogun, berarekin nola sentitzen garen edozer egiten dugu berarekin). Gorputz-irudi hau jaiotzetik ikasten dugu eta etengabe bila-katzen da.

    Baina ez gara larritu behar, guztiok sentitu gara noizbait zalantzatsu, atsekabetuta edofidagaitz gure gorputzarekin. Horrekiko sentitzen duguna guk eta ingurukoek (familiak,lagunek, komunikabideek) ditugun pertzepzioek eragiten dute, gure burua nola ikusibeharko genukeen edo normala, egokia eta baita ona izango litzatekeenari buruzkoak;ez dira beti errealak (gezurrezkoak askotan).

    Oso garrantzitsua da gure gorputz-irudia zaintzea; gure gorputzarekin eroso ez senti-tzea normala bada ere (batzutan errefusatzea edo gure gorputzeko zenbait atalez lotsa-tzea), sentimendu horiei aurre egin behar diegu baieztatu eta onartuz. Hori egin ezean,erraza izango da hainbat arazo garatzea (elikadura-portaera nahasteak, pisua galtzekoobsesioa e.a) eta behin ezarriz gero gurpil-zoro ilunera eramatea.

    47

    Gorputz Irudia

  • Nola sortzen da gurpil zoro hori? Alde batera utzitako gure gorputzarekiko sentimen-du negatiboen atzetik (gaitzespena, lotsa, errua…) auto-estimu baxu edo depresioak etordaitezke gure gorputzarekin pozik ez gaudelako edo gure sentipenak onartu edo uler-tzen ez ditugulako. Horrek elikadura nahasteak sor ditzake (norberak jarritako dietak,gehiegizko kirola e.a) eta gero eta gehiago jardutea gure osasun eta ongizatea ahazte-raino. Azkenean hasieran bezala gaude, gure gorputzarekiko sentipen are okerragoekin,eta horrela zirkulua ixten.

    Aipatutako guztia dela eta, gure gorputz-irudiaz arduratu, hori ezagutu, onar-tu, zaindu eta errespetatu behar dugu.; izan ere, bakoitzak gurea dugu, eta horibakarra da.

    Gorputz-irudia honakoa da:

    :: Zure burua nola ikusten duzun… ispiluan begiratzean, zu zeu irudikatzenzarenean.

    :: Zer pentsatzen duzun… zure itxurari buruz (oroitzapenak, ondorioak etainterpretazioak).

    :: Nola sentitzen zaren… zure gorputzari eta itxurari (altuera, gorpuzkera,pisua eta formak) dagokionez.

    Zure gorputzean eta horrekin zer egiten duzun… (jarrera keta portaerak).

    Gaizki ikusten zara:

    :: Zure gorputz-irudiaren distortsioa duzunean, zure gorputzeko atal batzuk(ipurmasaila, sabela, izterrak, aldakak e.a) diren ez bezalakoak ikusten dituzu-nean

    :: Zure gorputzean pentsatzean Lotsatu egiten zarenean eta antsia sortzendenean.

    :: Besteek zuk baino gorputz hobea dutela oso argi duzunean; erakargarria-goak dira eta hortik beren arrakasta.

    :: Ematen duzun irudiarekiko pentsamendu ezkorrak dituzunean (gaitzespena,porrota, etsipena).

    Ongi ikusten zara:

    :: Zure gorpuzkera ondo hautematen duzunean, gorputzeko atalak diren beza-lakoak ikusten dituzunean.

    :: Duzun gorpuzkera onartu eta maite duzunean, zurea da, eta