Obrahonenedozeinerreprodukziomodu,banaketa ...Ariketak Sexu-jokabideen ikerlarietako batzuei buruzko...

27

Transcript of Obrahonenedozeinerreprodukziomodu,banaketa ...Ariketak Sexu-jokabideen ikerlarietako batzuei buruzko...

  • Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko,nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu.

    Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra(Centro Español de Derechos Reprográficos, www.cedro.org).

    Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2008-VII-23)

    Orientabide psikopedagogikoak:Itziar Urkola GoenagaEuskararen arduraduna:

    Koro NavarroAzala eta liburuaren diseinua:

    IturriMaketazioa:EreinIrudiak:

    Estudio Landa© Nerea Sancho

    © EREIN. Donostia 2008ISBN: 978-84-9746-419-2

    L. G.: BI-2480/08EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107

    20018 DonostiaT 943 218 300 F 943 218 311e-mail: [email protected]

    www.erein.comInprimatzailea: Grafman, S.A.

    El Campillo Industrialdea. A2 P. Gallarta (Bizkaia)T 94 636 91 94 F 94 636 93 33e-mail: [email protected]

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:55 Página 2

  • Nerea Sancho

    12-14 urte

    TAUPADAK!SEXU HEZKUNTZA

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:55 Página 3

  • Lehen blokea Sexu-hezkuntza ................................................................................ 7

    1. SEXU JOKABIDEEN IKERLARIAK EZAGUTZEN AL DITUZU? ...................... 82. ZERTARAKO BALIO DIGU SEXU HEZKUNTZAK?........................................ 11

    Bigarren blokea Aldaketak .................................................................................... 15

    1. ALDAKETAK ZEURE GORPUTZEAN, NESKA! ............................................. 162. ALDAKETAK ZEURE GORPUTZEAN, MUTIL! ............................................... 203. ZER IRUDITZEN ZAIZU ZEURE GORPUTZA?.............................................. 244. ZURE UGALTZE GAITASUN BERRIAK, MUTIL! ............................................ 285. ZURE UGALTZE GAITASUN BERRIA, NESKA! ............................................. 33

    Hirugarren blokea Ondo pasatzeko tresnak! ....................................................... 39

    1. JOKABIDE EROTIKO ATSEGINAK................................................................. 402. ANTISORGAILUAK ZERTARAKO DIRA? ETA ZER IRIZPIDEERABILIKO DUGU AUKERATZEKO? ............................................................. 43

    3. SEXU BIDEZKO INFEKZIOETATIK BABESTEN DUTEN ANTISORGAILUAK.. 454. ERAGINKORTASUN HANDIKO ANTISORGAILUAK...................................... 485. ANTISORGAILUEN ERABILERA.................................................................... 51

    aurkibidea

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:55 Página 4

  • Laugarren blokea Ingurunea aztertzen ................................................................ 55

    1. ZER DIOTE IRAKURTZEN DITUDAN ALDIZKARIEK? .................................. 562. ZER DIOTE ENTZUTEN DITUDAN ABESTIEK?............................................ 593. TELEBISTAK SEXUALITATEEI BURUZKO INFORMAZIOFALTSUA EMATEN AL DU? ............................................................................ 63

    4. FAMILIA-EREDU BAKARRA AL DAGO? ........................................................ 655. BIZIMODU DESBERDINAK EZAGUTZEN AL DITUT? .................................. 726. BIKOTE IZATEKO ZENBAT ERA EZAGUTZEN DITUT? ................................ 75

    Bosgarren blokea Nolakoa izan nahi dut? ........................................................... 79

    1. BAKARTIA IZAN NAHI DUT?.......................................................................... 802. BA AL DAKIT EZETZ ESATEN?...................................................................... 863. BA AL DAKIT BEHAR BEZALA JOKATZEN? ................................................. 884. KIROLIK EGINGO AL DUGU? ........................................................................ 91

    Seigarren blokea Garapena ................................................................................... 95

    1. ZER DAKIT SEXUALITATEARI BURUZ? ........................................................ 972. ZER JARRERA DITUT SEXUALITATEAREN INGURUAN?............................ 993. NOLA TRATATZEN DUT NEURE BURUA? ETA BESTEAK? ....................... 1014. GARAPENIK NABARITU AL DUT?............................................................... 103

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:55 Página 5

  • KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:55 Página 6

  • 7Taupadak!

    Lehen blokea

    Sexu-hezkuntza

    Sexu-hezkuntza oso balia-garria zaigu geure buruaezagutzeko, besteak eza-gutzeko, geure bizipenakulertzeko eta geure gor-putza onartzeko. Baitabesteak onartzeko etahaiek gurekiko dituztendesberdintasunak uler-tzeko ere. Horrela, ulertuzeta onartuz, erabaki apro-posagoak hartzeko gaiizango gara eta zorion-tsuago izateko aukeragehiago izango dugu!

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:55 Página 7

  • 1. SEXU JOKABIDEEN IKERLARIAK EZAGUTZEN AL DITUZU?

    Dakizunez, gizakiak sexudunak gara, hau da, gizon-emakumeak gara. Honekgauza asko esan nahi du. Adibidez, sexu-harremanen bidez ugaltzen garela, gure gor-putzak desberdinak direla... Benetan gai interesgarria dela uste izan dute askok, etahistorian zehar ikerlari askok aztertu dute.

    Egin diren ikerketa guztiak izan dira beharrezkoak, eta haiei esker dakigu gaur egundakigun guztia. Horietako lan batzuek besteek baino oihartzun handiagoa izan dutegugan. Ezagutu ditzagun ikerlari garrantzisu batzuk!

    8 Taupadak!

    Sigmund Freud1856–1896Viena, Austria.Sexualitatea adinez adin, txikitatik hasita, nolagaratzen den deskribatu zuen.

    Havelock Ellis1859-1939Londres, Ingalaterra. Britainia Handia.Ehunka liburu idatzi zituen sexualitatearen alorugarien inguruko azterketak azalduz.

    Gregorio Marañón1887-1960Madril, Espainia.Medikua, historialaria eta politikaria izan zen,eta gizonen eta emakumeen ezaugarrien artekomuga aztertu zuen.

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:55 Página 8

  • 9Taupadak!

    William Masters1915-2001St. Louis, Missouri. Ameriketako Estatu Batuak.Virginia Johnson1925-St. Louis, Missouri. Ameriketako Estatu Batuak.Senar-emazteak ziren, eta elkarrekin lan egitenzuten. Euren lankideen laguntzaz, 10.000 jokabidesexual filmatu eta aztertu zituzten, bikote nahizbakarkakoak.

    ‘Hildegart’, Carmen Rodríguez Carballeira1914-1933Madril, Espainia.Gizartea hobetzeko, sexu-hezkuntza ezinbestekoazela adierazi zuen, eta ematen zen informazioak oi-narri zientifikoa izan behar zuela.

    Simone de Beauvoir1908-1986Paris, Frantzia.Emakume eta gizonen eskubideen berdintasunarenalde lan egin zuen: haurrak eduki edo ez edukierabakitzeko eskubidea eta ezkondu gabe bikote-kidearekin bizitzeko eskubidea, besteak beste.

    Alfred Kinsey1894-1956Bloomington, Indiana. Ameriketako Estatu Batuak.Bere lankideekin batera, 18.000 pertsona elkarriz-ketatzea lortu zuen, gizon eta emakumeen jokabidesexualak zein ziren jakiteko.

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:55 Página 9

  • 1

    4

    7

    3

    5

    6

    2

    10 Taupadak!

    Ariketak

    Sexu-jokabideen ikerlarietako batzuei buruzko informazioa ikusi dugu. Orainzure txanda da!

    1. Osa ezazu honako gurutzegrama hau, emandako informazioan oinarrituz!

    1. Urte askoan Vienan bizi izan zen. Izena eta abizena.2. 18.000 elkarrizketa egin zituen. Abizena.3. 2007 urtean bizirik zegoen. Izena eta abizena.4. Antisorgailuen aldeko frantsesa. Izena eta abizena.5. Sexu-hezkuntzaren aldekoa. Ezizena.6. Ehunka liburu idatzi zuen. Abizena.7. Historialaria, politikaria eta medikua. Abizena.

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:55 Página 10

  • 11Taupadak!

    2. ZERTARAKO BALIO DIGU SEXU HEZKUNTZAK?

    Sexu-hezkuntza oso baliagarria da. Gure gorputzaren aldaketak ulertzen laguntzendigu. Neskak eta mutilak nolakoak diren erakusten digu. Besteekin ondo konpontzenikasten dugu. Geure inguruan gertatzen diren gauza asko ulertzen laguntzen digu...

    2. Aukeratu sexu-ikerlarietako bat eta bilatu hari buruzko informazio gehiago li-buruetan, Interneten, galdetuz...

    Erantzun honako galdera hauei:

    1. Zer ikasketa egin zuen? (Medikua, biologoa, kazetaria...)2. Zer liburu idatzi zuen? (Idatzi izenburuak)3. Jarri al diote haren izena kale, zubi, liburutegi, ikastetxe, institutu edo

    ospitaleren bati? Non dago?4. Zer dakizu besterik hari buruz?

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:55 Página 11

  • 12 Taupadak!

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:56 Página 12

  • 13Taupadak!

    1

    3

    2

    2. Inkesta bat antolatuko dugu. Gutxienez 9 pertsonari datuak eskatu eta honakogaldera hauek egin. Taldeka jardunez gero, komentatu ondorioak. Bakarka jar-dunez gero, idatzi hemen ondorioak.

    Ariketak

    Zertan lagundu dizu zuri Sexu-hezkuntzak?

    1. Beste ikaskideekin baldin bazaude: mintza zaitezte galdera hauei buruz. Ba-karka ari bazara, idatzi erantzunak.

    1. Zertarako balio du sexu-hezkuntzak?2. Zer ondorio positibo izan ditzake?3. Zer ondorio negatibo ekidin ditzake?

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:56 Página 13

  • 14 Taupadak!

    SEXUA (gizon / emakumea) ADINA

    1. Sexu-hezkuntzarik jaso alzenuen?

    2. Zure ustez zertarako baliodu sexu-hezkuntzak?

    3. Gizonak eta emakumeakberdinak al dira?

    3.1. Ezezkoa erantzuten badu:zertan dira desberdinak?

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:56 Página 14

  • Bigarren blokea

    Aldaketak

    Hemendik aurrera, alda-ketak nabarituko dituzuzeuregan eta zure lagu-nengan: gorputzean, jo-kabidean, sentipenetan...Ongi etorriko zaizu gerta-tzera doana aldez aurretikjakitea; horrela iristen de-nean, zer ari den gerta-tzen ulertuko duzu. Pu-bertaroan zaude!

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:56 Página 15

  • UGALTZEKO GAITASUNA

    Hemendik gutxira edo urte batzue-tara, neskak ama izateko gaitasunbiologikoa izango du. Horrek esan nahidu neskari hilekoa etorriko zaiola. Hi-lekoa zer den ikusiko dugu beste ikas-gai batean. Hilekoa lehenengo aldizetorri aurretik, neskak baginan mukiantzeko fluxu txurixka duela nabaridezake.

    1. ALDAKETAK ZEURE GORPUTZEAN, NESKA!

    Bai neskok eta bai mutilok, neskek zer aldaketa izango dituzten jakin behar dugu.Gutxienez hiru alorretan gertatuko dira berrikuntzak:

    16 Taupadak!

    SENTIPENAK: ERAKARPENAETA KITZIKAPENA

    Orain edo hemendik urte ba-tzuetara, neska beste neskek edo/etamutilek erakarriko dute. Fisikokigertu egoteko gogoa sentitzea esannahi du horrek: ikusi, ukitu, entzun,usain egin, dastatu nahi izatea...

    Eta horrekin batera kitzikapenaedo ‘eszitazioa’ gertatu daiteke. Kitzi-kapena irrikan egotea da, gorputzairrikaz dagoela sentitzea. Irrikaz ego-tean, gorputz osoa edo zenbait atalbereziki berotu daitezke. Nesken ka-suan, bulba ‘pil-pil’ean dagoela sen-titzera hel daiteke.

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:56 Página 16

  • Ilea hazten da

    Aldaka zabaltzen da

    Titiak hazten hasten diraBatzuetan bata bestea baino azkarrago

    Ilea hazten da

    Pikortaren bat edo asko ager daitezke

    Ileren bat ager daiteke

    Ilea hazten da

    17Taupadak!

    BIGARREN MAILAKO SEXUEZAUGARRIAK

    Lehen mailako sexu-ezauga-rriak ezagutzen ditugu jada. Mutilaketa neskak bereizten gaituzten ele-mentu fisikoak dira. Horrela, mutilekzakila eta barrabilak dituzte, eta nes-kek bulba.

    Bigarren mailako sexu-ezauga-rriak pubertaroan garatzen dira. Mu-tilak eta neskak are eta fisikoki des-berdinago egiten gaituzte. Horrela,neskei titiak handitzen hasten zaizkie,aldakak zabaltzen... Ikus dezagun!

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:56 Página 17

  • 18 Taupadak!

    Ariketak

    Neskek orain edo hemendik urte batzuetara aldaketak nabarituko dituzte...

    1. Idatz ezazu bakoitzak esango lukeena, dagokion bunbuiloan.

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:56 Página 18

  • 19Taupadak!

    2. Bila ezazu hiztegian hitz hauen esanahia:

    Pubertaro:

    Erakargarri:

    Kitzikagarri:

    Irrikatu:

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:56 Página 19

  • 2. ALDAKETAK ZEURE GORPUTZEAN, MUTIL!

    Mutilek, neskek bezala, aldaketak biziko dituzte, gutxienez hiru alorretan:

    20 Taupadak!

    SENTIPENAK: ERAKARPENAETA KITZIKAPENA

    Orain edo hemendik urte ba-tzuetara, mutila neskek edo/etabeste mutilek erakarriko dute. Haiekikusi, ukitu, entzun, usain egin, das-tatu... nahi izatea esan nahi du ho-rrek; beste modu batera esanda, fisi-koki gertu egoteko gogoa sentitzea.

    Horrekin batera, kitzikapena edo‘eszitazioa’ gerta daiteke: gorputzairrikaz dagoela nabaritzea. Irrikazegonik, gorputz osoa edo zenbait atalbereziki berotu daitezke. Mutilen ka-suan, zakila zutitu egin ohi da. Denaden, zutitzeak ez du beti esan nahi ki-tzikatuta dagoenik. Pubertaroan, za-kila bere kasa zutitu daiteke, mutilakinongo erakarpenik edo kitzikapeniksentitu gabe.

    UGALTZEKO GAITASUNA

    Hemendik gutxira edo urte batzue-tara, mutilak aita izateko gaitasun bio-logikoa izango du. Horrek esan nahidu eiakulatu egingo duela. Eiakula-zioa zer den beste ikasgai batean iku-siko dugu.

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:56 Página 20

  • 21Taupadak!

    BIGARREN MAILAKO SEXUEZAUGARRIAK

    Lehen mailako sexu-ezauga-rriak gizonak eta emakumeak bereiz-ten dituzten elementu fisikoak dira.Gizonek zakila eta barrabilak dituzte,eta emakumeek bulba.

    Bigarren mailako sexu-ezauga-rriak pubertaroan garatzen dira. Mu-tilak gizon bihurtzen dituzten ezauga-rriak dira eta neskak emakumetzendituztenak. Horra!

    Ilea hazten da

    Ile solteren bat ager daiteke

    Zakila eta barrabilak garatu egiten dira

    Ilea hazten da

    Ilea hazten daPikortaren bat edo asko ager daitezke

    Ilea hazten da

    Bizkarra zabaldu egiten da

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:56 Página 21

  • 22 Taupadak!

    Ariketak

    Mutilek orain edo hemendik urte batzuetara, aldaketak nabarituko dituzte...

    1. Zuzenak ala okerrak dira ondorengo adierazpenak?

    1. Pubertaroan mutilak lo dagoen bitartean eiakula dezake

    ZuzenaOkerra

    2. Kitzikadurak eragin ohi du zakila zutitzea.

    ZuzenaOkerra

    3. Besazpiko ileak lehen mailako sexu-ezaugarriak dira.

    ZuzenaOkerra

    4. Zakila eta bulba bigarren mailako sexu-ezaugarriak dira.

    ZuzenaOkerra

    2. Egin ezazu bigarren mailako sexu-ezaugarriei buruzko bilaketa Interneten:

    ‘Bigarren mailako sexu-ezaugarri’ terminoaren sinonimorik aurkitu al duzu?

    Zer substantziaren eraginez agertzen dira bigarren mailako sexu-ezaugarriak?

    Zer esan nahi du ‘dimorfismo sexual’ esapideak?

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:56 Página 22

  • Aukera ezazu zuretzat ‘bigarren mailako sexu-ezaugarri’ esapidea ongi adie-razten duen irudi bat. Inprimatu eta itsatsi hemen:

    23Taupadak!

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:56 Página 23

  • 3. ZER IRUDITZEN ZAIZU ZEURE GORPUTZA?

    Geure gorputzean bizi gara jaiotzen garenetik hil bitartean. Eta harekin pozik ego-tea benetan garrantzitsua da. Zuri zer iruditzen zaizu zeure gorputza?

    Itsatsi hemen zeure gorputzarekin gustura zeunden une baten irudia. Noiz izanzen? Zer ari zinen egiten?

    24 Taupadak!

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:56 Página 24

  • 25Taupadak!

    ARRAZOIAK

    Gorputzekoatala

    1. ZERGATIK? FUN-TZIONAMENDUA.Ondo funtzionatzendu? Gaizki funtzio-

    natzen du?

    2. ZERGATIK?ATSEGINA EDOMINGARRIA.

    Laztandu ezkeroatsegina da? Minematen dizu?...

    3. ZERGATIK?FORMA EDO

    TAMAINA. Handie-gia da? Txikiegia?

    Gustatzenzait Nire begiak

    �Ondo ikustendudalako

    Gustatzenzait Nire usaina

    �Ondo usaintzendut

    Gustatzenzait ...

    Ez zaitgustatzen Txorkatila

    �Okertu egin duteta min egiten dit

    Ez zaitgustatzen Belarriak

    �Iseka egiten di-date

    Ez zaitgustatzen ...

    Ariketak

    Gogoeta egingo dugu geure gorputzen inguruan. Zergatik gustatzen zaigun, zer-gatik ez, noiz bai, noiz ez...

    1. Osa ezazu beheko taula. Nola osatu ikusteko, lehenengo adibide hau jarri dugu.

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:56 Página 25

  • 26 Taupadak!

    ARRAZOIAK

    Gorputzekoatala

    1. ZERGATIK? FUN-TZIONAMEN-

    DUA.Ondo funtzio-natzen du? Gaizkifuntzionatzen du?

    2. ZERGATIK?ATSEGINA EDOMINGARRIA.

    Laztandu ezkeroatsegina da? Minematen dizu?...

    3. ZERGATIK?FORMA EDO

    TAMAINA. Handie-gia da? Txikiegia?

    Gustatzenzait

    Gustatzenzait

    Gustatzenzait

    Ez zaitgustatzen

    Ez zaitgustatzen

    Ez zaitgustatzen

    Orain zure txanda da!

    2. Taula osatu ondoren, gogoeta egingo dugu. Lagunekin baldin bazaude, honakogaldera hauek kontuan hartuz komenta ditzakezue erantzunak. Bakarka ari ba-zara, galderen erantzunak idatz ditzakezu:

    1. Parte gehiago dituzu gustukoak, ala gehiago dira gustatzen ez zaizkizunak?

    2. Gustatzen zaizkizun horietatik... gehienak zergatik dira? Funtzionaltasu-nagatik, atseginak direlako, ala itxuragatik? Beraz, zeri ematen diozu ga-rrantzi gehiena?

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:56 Página 26

  • 3. Gustatzen ez zaizkizun horietatik... gehienak zergatik ez zaizkizu gusta-tzen? Gaizki funtzionatzen dutelako, mina ematen dutelako, ala itxuraga-tik? Beraz, zeri ematen diozu garrantzi gehiena?

    4. Aukera ezazu gustatzen ez zaizun parte horietako bat. Orain imajina ezazuzure lagun hoberena zarela. Zer esango zenioke zeure buruari? Berari in-portako al litzaioke zu horrelakoa izatea?

    NIRE ONDORIOAK:

    27Taupadak!

    KILIMAK DBH 1-2.qxd:Maquetación 1 30/7/08 09:56 Página 27