SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO … LH... · 2017-10-09 · Gure eguneroko erabakiak...

10
VI. Edizioa SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEI ZUZENDURIKO HONDAKINEI BURUZKO KANPAINA 2017-2018 IKASTURTEA LH LH

Transcript of SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO … LH... · 2017-10-09 · Gure eguneroko erabakiak...

Page 1: SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO … LH... · 2017-10-09 · Gure eguneroko erabakiak zeresan haundia dute gure hondakin motan eta kopuruan. Jolas ... bizi garen gizartearen

VI. Edizioa

SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXEEI ZUZENDURIKO HONDAKINEI BURUZKO

KANPAINA

2017-2018 IKASTURTEA

LHLH

Page 2: SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO … LH... · 2017-10-09 · Gure eguneroko erabakiak zeresan haundia dute gure hondakin motan eta kopuruan. Jolas ... bizi garen gizartearen

Hondakinak Kitto! LH 2017-2018 ikasturtea 2

AURKIBIDEA1_ SARRERA OROKORRA

2_ HELBURU OROKORRAK

3_ HARTZAILEAK

4_ PROZEDURA

5_ KANPAINAREN GARAPENA

5.1. Jarduerak

5.2. Posterra

5.3. Unitate didaktikoak (ikasle eta irakasleentzat)

5.4. Aholkularitza zerbitzua

5.5. “Etxean ere” familiei zuzendua

5.6. Egutegia

6_ BALORAZIOA

1. SARRERA OROKORRASasieta Mankomunitateak oso argi dauka ingurumenari buruzko gaietan aritzean kontzientziazioa ezinbestekoa dela, bere sorreratik jorratu duen atala baita. Egun, informazioaren gizartean bizi gara, non, edonoiz, edonon, edozein informazio topa genezakeen; baino gehiegizko informazio honek, eta gure egunerokotasunean bizi garen abiadurak, informazioa behar ez bezala jasotzea eragiten du. Hori horrela, esparru honetan instituzioak, orokorrean biztanleriari zuzenduriko informazioa eta formakuntza jarraitua mantentzeaz arduratu behar dira, baina baita ikasleriari ere, berauek izango baitira etorkizuneko gizartearen sektore garrantzitsu bat, eta beraz, sektore gako bat.

Sasieta Mankomunitateak gai honi zuzendutako lan eta esfortzu asko egin izan du, hasieratik, berak kudeaturiko instalazioetara bisitaldi gidatuak antolatuz eta herritar ororentzat zuzenduriko informazioa eta sentsibilizazio kanpainak diseinatuz. Orain sei urte, pauso bat aurrera eginez, Sasieta Mankomunitateak bere gain hartu zuen ikastetxeetara ere gerturatzea eta bertako ikasleekin informazio eta sentsibilizazio kanpaina zuzen bat egitea. Hori horrela, jarraian, “Hondakinak Kitto” kanpainaren VI. edizioko zehaztasunak aurkezten dizkizuegu.

2

3

3

4

4

5

7

7

8

8

8

10

Page 3: SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO … LH... · 2017-10-09 · Gure eguneroko erabakiak zeresan haundia dute gure hondakin motan eta kopuruan. Jolas ... bizi garen gizartearen

Hondakinak Kitto! LH 2017-2018 ikasturtea 3

2. HELBURU OROKORRAKKanpaina honetan lortu nahi ditugun helburuak ondorengoak dira:

Hiri-hondakinen inguruko ezaguerak zabaltzea, hiri-hondakinen inguruko prebentzioa (murrizketa eta berrerabilpena) azpimarratuz, birziklapena ahaztu gabe.

Hondakinen sorreran norberak duen garrantziaz, hondakinek suposatzen duten arazoaz, eta guztiok konponbidean dugun protagonismoaz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea.

Partehartzaileengan estimulu bat sortaraztea, jokabide-ohituren aldaketa eman dadin, honek bere ingurune hurbilean hondakin gutxiago sortzea lagunduko du.

Hondakinen sorrera gutxitzeko moduak eta sortzen diren hondakinen berrerabilpena ezagutaraztea eta sustatzea.

Sasieta Mankomunitateko bilketa lerro ezberdinak ezagutu eta birziklapenak sortzen dituen onuraz jabearaztea.

Partaideen artean, ingurumenarekiko orokorrean eta bereziki hiri-hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzeko jarrerak sustatzea.

Ikasleria, irakasleria eta familia, hau da eskola-elkarteak, gizarte-partehartzean suspertzea, kontzienteki parte hartzen duten ingurumen kultura berriaren bozeramailea eta eragile biderkatzaile bihurtuz.

3. HARTZAILEAKIngurumen hezkuntza kanpaina honen hartzaile zuzenak Sasieta Mankomuniateko Lehen Hezkuntzako 3. zikloko maila bateko (ikastetxe bakoitzak aukeratuko duena) ikasle, irakasle eta gurasoak izango zarete.

Lehen Hezkuntzan guztira, 22 ikastetxe, 38 ikasgela eta 774 ikaslek hartu dezakezue parte “Hondakinak, Kitto!” kanpaina honetan.

IKASTETXEA IKASLE KOP. IKASTETXEA IKASLE KOP.Aita Iparragirre 31 Joxe M. Barandiaran 19Aitxuri 16 La Salle Legazpia 53Alkartasuan Lizeoa 49 La Salle San Jose 50Andramendi ikastola 20 Laiotz 23Balentzategi 199 Lardizabal 26Domingo Agirre 34 Murumendi 60Fray A. Urdaneta 68 Olaberria 11Gainzuri ikastetxea 45 San Andres 13Haztegi ikastola 45 San Benito 57Itsasondo Herri Eskola 8 Ugaro 24Jakintza ikastola 61 Zumarraga-Urretxu ikastola 71

Ikastetxe kopurua: 22 Ikasle kopurua: 774

Page 4: SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO … LH... · 2017-10-09 · Gure eguneroko erabakiak zeresan haundia dute gure hondakin motan eta kopuruan. Jolas ... bizi garen gizartearen

Hondakinak Kitto! LH 2017-2018 ikasturtea 4

4. PROZEDURA • Kanpainaren aurkezpena ikastetxeetara 3 deialdi ezberdinetan garatuko da:

− Urola Garaiko Eskolako Agenda 21eko koordinazio bileran, Urriaren 17an.

− Goierriko Eskolako Agenda 21ko koordinazio bileran, Urriaren 10ean.

− Ordiziako Berritzegunean Urriaren 19an kanpainaren aurkezpena egingo zaizue Sasietako Mankomunitateko ikastetxeetako zuzendariei.

• Izen-ematea Sasieta Mankomunitateko web gunean zintzilikatutako formulario baten bidez egingo da. Izen-ematea egin eta ikastetxe bakoitzak arduradun bat izendatu beharko du. Ondoren arduradunei, behin-betiko egutegia (eguna eta ordutegia zehaztuz) bidaliko zaizue eta Sasietako web gunean zintzilikatutako material didaktikoa lantzeko gonbita ere iritsiko zaizue. Materialaren lanketa, ekintzen aurretik edo ondoren egin daiteke, gaiari jarraitasuna emanez.

Parte hartzen duten ikastetxeetara jarduera bakoitza baino egun batzuk lehenago telefonoz deituko da beraien parte-hartzea gogoratu eta azken xehetasunak (ordutegiak, gela, gimnasioa, patioa...) finkatzeko.

Hezitzaile taldea ikastetxera iritsi eta ordubeteko iraupena duten 2 saio garatuko dituzte talde bakoitzarekin.

• Ebaluaketari ere garrantzi handia eman nahi diogu eta irakaslegoari kanpaina bukatu ostean, kanpainaren inguruko antolaketa, hezkuntza-lana, garatutako ekintzak, erabilitako metodologia, kanpainaren eraginkortasun maila, asebetetze maila eta hobetzeko proposamenen inguruko inkesta betetzeko eskatuko zaizue, hau ere webgunean zintzilikatua egongo da.

• Aholkularitza telefonoa aktibo egongo da kanpainak irauten duen bitartean edozein informazio osagarri edo zalantzak argitzeko: 685 738 123 edo [email protected] helbide elektronikoa.

5. KANPAINAREN GARAPENAOndoren deskribatzen diren 2 saioak (bere jarduera eta materialekin) kanpaina zuzenduta dagoen Mankomunitateko Lehen Hezkuntzako 38 gelatako bakoitzarekin garatuko dira.

Lehen jarduera gelan bertan edo areto nagusian garatuko da eta bigarren jarduera aldiz, patioan edo gimnasioan, suertatuko den eguraldiaren arabera.

Page 5: SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO … LH... · 2017-10-09 · Gure eguneroko erabakiak zeresan haundia dute gure hondakin motan eta kopuruan. Jolas ... bizi garen gizartearen

Hondakinak Kitto! LH 2017-2018 ikasturtea 5

5.1 Jarduerak4 jarduera ezberdin burutuko dira gelako saioan:

5.1.A.1. Zabor irlara oporretan?(20 min)

Sarrera gisa, 20 minutuko aurkezpen bat egingo da, non aukezpen baten laguntzaz, nortzuk garen eta nondik gatozen azalduko den. Sasietako herritar bakoitzak egunero-egunero hondakinak sortzen ditu eta ikasleek jakin behar dute Sasieta Mankomunitateak guzti horren kontabilitatea ematen duela. Modu horretan Sasietako Mankomunitateak herritar batek urtean/ egunean sortzen duen hondakin kopurua zenbatekoa den jakin dezake. Datu hau azaldu ostean, hondakinen inguruan, 3 pauso nagusi daudela azpimarratuko da eta beraien hierarkizazioa zein den ere bai: murriztu eta berrerabili (prebentzioan) eta birzikatu.

(Aurkezpenean emango den informazioa, herri bakoitzeko errealitatera egokituko da. )

Aipatutako hiru pauso hauek ez baditugu jarraitzen gaur egun plastiko eta batez ere mikroplastikoekin dagoen arazoa izatera iritsi gara. Itsasoan korronteen ondorioz sortzen diren zabor irlak ezagutuko dituzte eta mikroplastikoak nola sortzen diren azalduko da, beti ere irudi asko erabiliz, eta ondoren argazki batzuk erakutsiko zaizkie ikasleei. Argazki hauetan animali ezberdinak agertuko dira baina guztiek amankomunean izango dutena honakoa da: plastiko edo microplastikoak arazoak sortu dizkietela. Errealitate hau aurkeztu ondoren irtenbidearen bila joango gara.

5.1.A.2. Zabor poltsan zer ote? (15 min)

Nahiz eta aurtengo gai nagusia prebentzioa izan birziklapena ere landu beharra dago eta horretarako, ikastaldea 4 azpitaldetan banatuko dugu eta talde bakoitzari hondakinez betetako poltsa bat emango zaio. Honekin batera gaikako lerro bakoitzaren kolorea duten fitxa borobil batzuk izango dituzte. Fitxa hauek mahai gainetan zabalduta jarriko dira eta pixkanaka zabor poltsatik hondakinak ateratzen hasiko dira eta bakoitza dagokion edukiontzian (borobilean) sailkatzen: beirazko tarroa, edalontzia, plastikozko eta metalezko ontziak, brikak, tapoiak, bildukiak, papera, kartoia, janari hondarrak (hauek ontziratuta egongo dira), pilak, olioa, gerriko bat. Hauez gain errefuxa ere egongo da eta hau baztertuta utzi beharko dute. Behin zabor poltsa hustu dutela eta hondakin guztiak sailkatuta dituztela zuzenketa egingo da hezitzailearen eta aurkezpenaren laguntzarekin.

5.1.A.3.Gaika bildu ondoren zer? (15 min)

Plastikozko, metalezko eta brick motako ontziekin lotuta edukiontzi horia lantzea izango da ondorengo tailerraren helburua. Horretarako, ikasleak talde txikitan banatuko dira, talde bakoitzari edukiontzi horira bota beharreko lau hondakin (fitxak) eta horiek birziklatu ondoren sortzen diren lau produktu (fitxak) emango zaizkie. Hauek egin beharrekoa honakoa izango da: hondakina eta produktu berria elkartu beharko dituzte bikoteen jolasa bezala. Ondoren plastiko mota ezberdinak daudela azalduko da eta bideo baten laguntzaz plastiko mota ezberdinak nola berotu eta xehetzen diren ikusiko dute, “granza” sortuz. Material berri hau lehen gai gisa erabiltzen da produktu berriak egiteko. Hondakin bakoitza zein bilketa lerrotan utzi behar den jakitea oso garrantzitsua da baino premiazkoa iruditzen zaigu ikasleak ezagutzea hondakin horrek zein bide jarraitzen duen eta zein produktu berri sortzen diren. Fardoak nolakoak diren erakutsiko zaie eta sortzen den material berria nolakoa den ere.

Bilketa lerro urdina eta berdeko hondakinak ez dira banatuko baino ahoz aurkeztuko dira hezitzaileen aldetik hondakin horiek zein produktu berri sortzeko erabiltzen diren.

Page 6: SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO … LH... · 2017-10-09 · Gure eguneroko erabakiak zeresan haundia dute gure hondakin motan eta kopuruan. Jolas ... bizi garen gizartearen

Hondakinak Kitto! LH 2017-2018 ikasturtea 6

5.1.A.4. Egia ala gezurra? (10 minutu)

Atal honek 10 minutuko iraupena izango du eta taldeka egingo da. Aurreko ataleko materiala jaso ondoren taldekide guztiei CD bat emango zaie, baina honek alde batean berde koloreko pegatina bat izango du irrifar batekin (EGOKIA) eta beste aldean gorri koloreko pegatina bat izango du triste aurpegiarekin (DESEGOKIA). Arbel digitalean esaldi batzuk jarriko dira (banan bana jarriko dira) murrizketa, berrerabilpena, plastikoak eta birziklapenaren inguruan eta taldeak esaldia irakurriz egokia den edo ez erabaki beharko du. Horren arabera CD-a altxatuz dagokion aurpegi erakutsiko dio hezitzaileari (esaldia egokia/desegokia da). Esaldi ezberdinekin metodologia berdina errepikatuko da eta bukaeran talde bakoitzeko zabortxo/dordokatxo puntuak kontatuko dira garailea zein den jakiteko. Talde hau, talde berde-irabazlea izango da 2. saioan.

Lau atal hauek amaitu ondoren lehenengo jarduera bukatutzat emango da.

5.1.B. BIGARREN JARDUERA: JOLASTERA

Bigarren jarduera honek aurrekoaren antzera, ohiko saio baten iraupena izango du, hau da 60 edo 55 minutu ikastetxearen arabera, eta antzararen jolasean oinarritzen da. Ezaguna den jolas hau gogorarazten duen plastikozko lona bat egongo da lurrean.

Antzararen jolasaren antzera, ikasleak taldeka antolatu eta dadoa botatzen dute, jolasaren helburu nagusia bukaerara lehenak iristea izango delarik. Ohiko antzara, kanpainako irudiagatik ordezkatua izango da. Horrelako lauki batean erortzeak, itxura bereko beste lauki batetara eta berriro botatzea baimenduko die. Bidean 4 koloretako laukiekin egingo dute topo ikasleek; turkesak prebentzioaren (murriztu-berrerabili) inguruko galderak izango dira; horiak, lerro horiaren ingurukoak; berdeak gaikako bilketaren ingurukoak eta arrosak gainditu beharreko proba ezberdinak. Jolasean aurrera egin ahal izateko, galdera hauen erantzun egokiak asmatu beharko dituzte.

Bidean zehar talde bakoitzak era berean hiru jolas ezberdin burutu beharko ditu: “Erosketetetan burua erabili!”, “Zer izan nahiteke?” eta “Koloreak garrantzia du” gaikako bilketa orokorrari buruzko jolasa. Jolasean azkartasuna lortze aldera hainbat froga osagarri planteatzen dira, non hezitzaileek sortutako material berrerabiliz egindako jolasekin jolasean aritu beharko duten.

5.1.B.1. Erosketetan, burua erabili!

Gure eguneroko erabakiak zeresan haundia dute gure hondakin motan eta kopuruan. Jolas honen bitartez, supermerkatu batean murgilduko dira eta erosketa zerrenda bat izango dute zer erosi jakiteko. Apaletan produktu ezberdinak izango dituzte aukeran. Gogoan hartu beharko dituzte aurrez gelan, aurkezpenean erabilitako aholkuak eta hondakin ahalik eta gutxien sortzeko helburua.

Behin erosketa egin ostean, hezitzailearengana joan eta zuzen egin duten konprobatu beharko dute, hala ez bada produktu egokiaren bila joan beharko dute berriro.

5.1.B.2 Non dago nire bikotea?

Jolas hau ohiko “memory” baten antzekoa izango da, fitxak konserben tapekin eginda egongo dira, berrerabilera landuz, eta tapa bakoitzak bere barnean irudi bat izango du. Irudiak hondakinenak eta hondakin berrerabilienak izango dira. Bikoteak osatu beharko dituzte. Helburua, berrerabilera lantzeko ideiak ematea izango da, bizi garen gizartearen ezaugarritako bat erabili eta bota produktuen erabilera baita.

Page 7: SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO … LH... · 2017-10-09 · Gure eguneroko erabakiak zeresan haundia dute gure hondakin motan eta kopuruan. Jolas ... bizi garen gizartearen

Hondakinak Kitto! LH 2017-2018 ikasturtea 7

5.1.B.3. Saskiratu hondakina!

Gaikako bilketa duten egiturak eta hondakinak irudikatzen dituzten material berrerabilgarriekin jolasa burutuko da. Hondakin bakoitza dagokion bilketan utzi behar dute. Talde bakoitzak froga gainditutzat emateko, hezitzailearen on-iritzia izan beharko du.

EKINTZA OSAGARRIAKAurreko hiru jolasetatik talde guztiak pasa beharko dute baina osagarriak deitzen diegun ekintza hauek tartekatzen joango garenak dira (posible da talde guztiak ez burutzea)

• Istorio bat kontaidazu: poltsa batean harri ezberdinak egongo dira eta harri hauek marrazki ezberdin bat izango dute, marrazki hauek erabiliz hondakinekin zerikusia duen istorio labur bat asmatu behar dute.

• Zuhaitz bat landatu: tranparen bat egiten dutenean edo txandaren bat zain egon behar dutenean zuhaitz baten moduan lorontzi batzuetan sartuta geldi geldirik egon beharko dute denbora batez, hezitzaileak esan arte.

• Botilan zer ote? Botila bat granzarekin beteko da eta barruan objektu batzuk sartuko dira (boligrafo bat, txapa bat,…) eta ikasleak botilari buelta emanez barruko objetuak identifikatu beharko dituzte.

• Aurpegia margotu, abesti bat asmatu, bertsoa…

Taldeko argazki bat ere aterako da eta komikietako “bokadilloak” erabiliz, kanpainaren leloa idatziko da bertan. Ikastetxe guztietako argazkiak Sasietako web gunean egongo dira zintzilik nahi dituenak hartu ahal izateko. Izen-ematearekin batera, ikastetxeari ikasleen argazkiak Sasietako webgunean zintzilikatzeko baimena sinatzeko eskatuko da.

5.2 PosterraAzkenik, bi jarduera burutu ondoren ikasle-taldeak poster bat osatuko du ikasgelan jartzeko eta mezuak irauteko. Kontuan harturik aurreko urteetako kanpainetako posterrak gelatan daudela, diseinu berria eta erakargarria egingo da aurtengorako.

5.3 Unitate didaktikoakIrakasleei eta ikasleei zuzenduriko unitate didaktikoak prestatuko dizkizuegu. Ikastetxe guztiek hezitzaileek egindako bisita aurretik edo ondorenean ikasle zein irakasleen materialak lantzeko aukera izango duzue. Material guztia era digitalean eta pdf betegarriak erabiliz izatea proposatzen da inprimatze lanaren kostua eta paper kontsumoa murrizteko. Horretarako material hezigarria sortzeaz gain era digitalean landu ahal izateko aukera luzatuko da. Materiala Sasieta Mankomunitateko web orrian ezarriko da bertatik hartzeko eta gelan lantzeko.

Page 8: SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO … LH... · 2017-10-09 · Gure eguneroko erabakiak zeresan haundia dute gure hondakin motan eta kopuruan. Jolas ... bizi garen gizartearen

Hondakinak Kitto! LH 2017-2018 ikasturtea 8

Irakasleriari zuzenduriko materiala: Gaiaren inguruan orokorrean eta ikasleekin materiala lantzeko informazioa eta aholkularitza eskaintzen du.Ikasleriari zuzenduriko materiala: Material teoriko-praktikoa da. Oinarrizko kontzeptuak: murrizketa, berrerabilera, birziklapena azaltzeaz gain, oraindik zalantza asko dauden edukiontzi edo bilketa lerro horiaren inguruko zalantzak argitzeko lan-fitxa izango da.

5.4 Aholkularitza zerbitzuaKanpainan zehar, edozein galdera, iradokizun edo zalantza argitzeko, 685.738.123 telefonoa eta [email protected] helbide elektronikora kanpainaren esku jarriko dira.

5.5 “Etxean ere” familiei zuzenduaGarrantzi handia eman nahi izan diogu ikaslearen inguruari. Hori dela eta, kanpaina ikastetxeetan dagoen bitartean Lehen Hezkuntzako partehartzaile guztiek eskutitz bana bidaliko dute beraien etxeetara, beraien eskuz idatzia, DIN A3 formatua bitan tolestua.

Euskarri honetan, koloretan, etxerako eta familiari zuzenduriko gaiaren inguruko informazioa agertuko da batetik, eta bestetik, ikasleak, familia zuzendutako “gutuna” egongo da, non, ikasleak, kanpainaren bidez ikasitakoak ezagutaraziko dizkion familiari; denok baitugu hondakinen arazoan erabakigarritasuna.

5.6 EgutegiaIKASTETXEA HERRIA EGUNA ORDUTEGIA TALDEA JARD.

HAZTEGI IKASTOLA LEGAZPIA

AZAROAK 6 9:30-10:3011:00-12:00

AB

11

AZAROAK 6 14:30-15:3015:30-16:30

AB

22

DOMINGO AGIRRE LEGAZPIA

AZAROAK 7 9:45-14:4511:15-12:15

AB

11

AZAROAK 7 14:15-15:1515:15-16:15

AB

22

URRETXU ZUMARRAGA IKASTOLA

ZUMARRAGA

AZAROAK 8 10:00-11:0011:30-12:30

AB

11

AZAROAK 8 14:30-15:3015:30-16:30

CD

11

AZAROAK 9 10:00-11:0011:30-12:30

AB

22

AZAROAK 9 14:30-15:3015:30-16:30

CD

22

Page 9: SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO … LH... · 2017-10-09 · Gure eguneroko erabakiak zeresan haundia dute gure hondakin motan eta kopuruan. Jolas ... bizi garen gizartearen

Hondakinak Kitto! LH 2017-2018 ikasturtea 9

GAINZURI URRETXU

AZAROAK 10 9:00-10:0010:00-10:5511:20-12:15

ABD

111

AZAROAK 13 9:00-10:0010:00-10:5511:20-12:15

ABD

222

LA SALLE LEGAZPIA ZUMARRAGA

AZAROAK 10 14:30-15:3015:30-16:30

AB

11

AZAROAK 13 14:30-15:3015:30-16:30

AB

22

ALKARTASUNA LIZEOA BEASAIN

AZAROAK 14 10:00-11:0011:30-12:30

AB

11

AZAROAK 14 14:30-15:3015:30-16:30

AB

22

MURUMENDI BEASAIN

AZAROAK 15 9:45-10:4511:15-12:15

AB

11

AZAROAK 15 14:15-15:1515:15-16:15

AB

22

FRAY A. URDANETA ORDIZIA AZAROAK 16 9:00-10:0010:00-11:0011:30-12:30

ABD

111

FRAY A. URDANETA ORDIZIA AZAROAK 17 9:00-10:0010:00-11:0011:30-12:30

ABD

222

AITA IPARRAGIRRE IDIAZABAL AZAROAK 16 14:30-15:3015:30-16:30

AA

12

LAIOTZ SEGURA AZAROAK 17 14:30-15:3015:30-16:30

AA

12

SAN BENITO IKASTOLA LAZKAO

AZAROAK 20 9:00-10:0010:00-11:0011:15-12:15

ABD

111

AZAROAK 21 9:00-10:0010:00-11:0011:15-12:15

ABD

222

OLABERRIA OLABERRIA AZAROAK 20 14:15-15:1515:15-16:15

AA

12

BALENTZATEGI GABIRIA AZAROAK 21 14:30-15:3015:30-16:30

AA

12

JOXE MIEL BARANDIARAN

ATAUN AZAROAK 22 10:00-11:0011:30-12:30

AA

12

AITXURI ZEGAMA AZAROAK 22 14:30-15:3015:30-16:30

AA

12

LARDIZABAL ZALDIBIA AZAROAK 23 10:00-11:0011:30-12:30

AA

12

SAN ANDRES ORMAIZTEGI AZAROAK 23 14:00-15:0015:00-16:00

AA

12

Page 10: SASIETA MANKOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO … LH... · 2017-10-09 · Gure eguneroko erabakiak zeresan haundia dute gure hondakin motan eta kopuruan. Jolas ... bizi garen gizartearen

Hondakinak Kitto! LH 2017-2018 ikasturtea 10

LA SALLE SAN JOSE BEASAIN

AZAROAK 24 10:00-11:0011:30-12:30

AB

11

AZAROAK 24 15:00-16:0016:00-17:00

AB

22

JAKINTZA IKASTOLA ORDIZIA

AZAROAK 27 10:00-11:0011:15-12:15

AB

11

AZAROAK 27 14:30-15:3015:30-16:30

AB

22

ANDRAMENDI IKASTOLA

BEASAIN AZAROAK 28 10:00-11:0011:30-12:30

AA

12

UGARO LEGORRETA AZAROAK 28 14:30-15:3015:30-16:30

AA

12

ITSASONDO HERRI ESKOLA

ITSASONDO AZAROAK 29 10:00-11:0011:30-12:30

AA

12

6. BALORAZIOAIkastetxe bakoitzean jarduera bukatzean, bertako irakaslegoari kanpainari buruzko balorazioa betetzeko eskatuko zaizue hobetze prozesu jarraia planteatuz.