Sara Foruak

5
5. TESTU IRUZKINA: 1839ko URRIAREN 25eko LEGEA 1939ko 25eko Legearen artikulurik esanguratsuenak ditugu testu honetan. 1. Mailako iturri historikoa du, ematen duen informazioa zuzena eta gertaeren garaikidea delako. Bestetik, testu juridikoa da, agiri honekin Bergarako hitzarmena lege bihurtu zelako, eta ondorioz, publikoa. Egilea kolektiboa da, Gorteak dira, 1837an sortutakoak, eta Maria Kristinak berretsi zuen. 1833an, Fernando VII.a hil zenean, bere alabaren adin txikitasunaren aurrean, Maria Kristina (Fernandoren alarguna) erregeorde bihurtu zen. Orduan, Oinordetza Gerra hasi zen ultraerregetiar –karlisten– eta liberalen artean, 7 urteko Gerra Zibila sortuz, 1. Gerra Karlista. 1839an, Bergarako Hitzarmenarekin, bakea zinatu zuten eta foruak berrezarri ziren, 1837ko Konstituzioan kendutakoak. Testu honen ideia nagusia, gaia, Euskal probintzien eta Nafarroako foruen berrezarpena da, baina beste ideia batzuk ere zehazten dira: 1. Artikuluan, Bergarako hitzarmenean onartu zen bezala, monarkiaren batasun konstituzionala errespetatzea azaltzen da, paradoxa bat dena; konstituzio liberalak denen berdintasuna bilatzen baitu, eta foruak pribilegioak ematen baitizkie lurralde batzuei. 2. Artikuluan, Foruen nahitaezko aldaketa batzuk ezartzeko beharra azaltzen da, Euskal probintziak eta Nafarroaren interesa aldarrikatuz baina interes nazionalaren eta Monarkia Konstituzionalaren mesedetan. Honela, Esparteroren Erregeordetzan, Lege Itunduarekin, Nafarroan foru-araubidea amaitu zen, baina zuzenbide zibilari eta autogobernu administratiboari eutsiz. 1841eko Urriaren 29ko dekretuaren

Transcript of Sara Foruak

Page 1: Sara Foruak

5. TESTU IRUZKINA: 1839ko URRIAREN 25eko LEGEA

1939ko 25eko Legearen artikulurik esanguratsuenak ditugu testu honetan.

1. Mailako iturri historikoa du, ematen duen informazioa zuzena eta gertaeren garaikidea delako. Bestetik, testu juridikoa da, agiri honekin Bergarako hitzarmena lege bihurtu zelako, eta ondorioz, publikoa.

Egilea kolektiboa da, Gorteak dira, 1837an sortutakoak, eta Maria Kristinak berretsi zuen.

1833an, Fernando VII.a hil zenean, bere alabaren adin txikitasunaren aurrean, Maria Kristina (Fernandoren alarguna) erregeorde bihurtu zen. Orduan, Oinordetza Gerra hasi zen ultraerregetiar –karlisten– eta liberalen artean, 7 urteko Gerra Zibila sortuz, 1. Gerra Karlista. 1839an, Bergarako Hitzarmenarekin, bakea zinatu zuten eta foruak berrezarri ziren, 1837ko Konstituzioan kendutakoak.

Testu honen ideia nagusia, gaia, Euskal probintzien eta Nafarroako foruen berrezarpena da, baina beste ideia batzuk ere zehazten dira:

1. Artikuluan, Bergarako hitzarmenean onartu zen bezala, monarkiaren batasun konstituzionala errespetatzea azaltzen da, paradoxa bat dena; konstituzio liberalak denen berdintasuna bilatzen baitu, eta foruak pribilegioak ematen baitizkie lurralde batzuei.

2. Artikuluan, Foruen nahitaezko aldaketa batzuk ezartzeko beharra azaltzen da, Euskal probintziak eta Nafarroaren interesa aldarrikatuz baina interes nazionalaren eta Monarkia Konstituzionalaren mesedetan. Honela, Esparteroren Erregeordetzan, Lege Itunduarekin, Nafarroan foru-araubidea amaitu zen, baina zuzenbide zibilari eta autogobernu administratiboari eutsiz. 1841eko Urriaren 29ko dekretuaren bidez, foruak abolitu zituzten, baina Euskal Probintzietan zerga-salbuespenari eutsiz eta soldadutza ez aplikatuz. Azkenik, Narváezek, foru-eskumenak itzuli zituen, karlismoaren altxamendu soziologikoaren altxamendu militarra saihesteko.

Euskal Probintzien berezitasun garrantzitsuenetakoa foru erregimena mantentzea da, Erdi Arotik, Aro Garaikidera. Ohiturazko zuzenbide hau beste probintzietan Erdi Aroaren amaieran desagertu zen, edo Aragoiko Koroaren kasuan, XVIII. mendearen hasieran, Espainiako “Ondorengotza Gerraren” ostean.

Nafarroan eta Euskal Probintzietan foruak mantendu ziren “Oinordetza Gerran” Borboien alde egon baitziren. Horregatik, Foru arazoa agertu zen liberalismoaren

Page 2: Sara Foruak

hasierarekin. 1812ko Cadizeko Konstituzioak foruen berezitasunik ez zuen jaso, baina Independentzia Gerra zela-eta, ez zuen ondoriorik izan eta foruei buruzko eztabaida I. Gerra Karlistan agertu zen.

1830ean, Fernando VII.aren 4. emazteak, Maria Cristina, oinordeko batez erditu zen, Isabel II.a izango zena. Alaba izan aurretik, Fernando VII.ak, Berrespen Pragmatikoa argitaratu zuen, Lege Salikoa bertan behera utziz, eta monarkia hispanoaren oinordetza tradizionala berrezarriz, eta emakumeak erreinatzea ahalbidetuz.

Horrela, Karlos Maria Isidro, erregearen anaia, tronutik kanpo utzi zuen, eta ultraerregiatarrak, absolutistak, bere alde lerrokatu ziren. Maria Cristinak eta Isabel II.ak ordea, liberalen babesa jaso zuten.

1833an, Fernando VII.a hiltzean, Isabel II.aren adin txikitasunaren aurrean, Maria Cristina alargunak heredatu zuen koroa, eta Karlosek, beretzat eskatu zuen. Horrela, Gerra Zibila hasi zen, 1. Gerra Karlista, Karlosen defendatzaileen, karlisten eta liberalen artean, Maria Cristina eta Isabel II. babesten zutenak.

Oinordetza dinastikoa dena dela, aitzakia bat baino ez zen izan, Gerra funtsean liberalen eta absolutisten arteko borroka izan zen.

-Absolutistak: Karlos Maria Isidroren aldekoak. Absolutismo monarkikoa eta foruak defendatzen zituzten, lurraren jabetza tradizionala eta erlijio-integrismoa. Iberiar penintsularen iparraldeko nekazari asko, behe noblezia, klero kontserbadorea eta iparraldeko hirietako eskulangileak ziren hauen partaideak. Prusia, Errusia eta Austriaren laguntza izan zuten.

-Liberalak: Erregeordea babestu zuten. Gobernu konstituzionala, estatu osorako legeria bakarra eta Eliza Katolikoaren kontrolik gabeko gizarte zibila defendatzen zuten. Klase Ilustratuak, burgesia eta hiriko proletario berriak ziren hauen partaideak. Ingalaterra, Frantzia eta Portugalen laguntza izan zuten.

Horrela, 7 urtez, liberalak eta absolutistak aurrez aurre aritu ziren borrokan. Gerraren erdigunea Euskal Herria izan zen, baina Kataluniara, Aragoira eta El Maestrazgora (Castelló) zabaldu zen ere.

Euskal Herrian karlismoak ospe handia izan zuen landa ingurunean, erlijioaren defentsa, legitimismo absolutista, jaunen lurraren jabetza eta foruzaletasuna tradizioaren adierazpen modura defendatu zituelako.

Bestalde, Euskal Merkataritza Burgesiak esparru juridiko eta politiko berria behar zuen eta liberalismoaren alde kokatu zen. Batez ere, Espainiako Merkatuaren batasuna lortu nahi zuen barruko aduanak ezabatuz.

Page 3: Sara Foruak

Zumalakarregi gipuzkoarrak, gerrilla karlisten agintaritza bere esku hartu zuen eta estrategien bidez Amesko batailan, liberalen porrotaren ondorioz, gaurko Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroa Don Karlosen menpe geratzea lortu zuen, hiriburuak eta Arabar Errioxa izan ezik. Horrela, karlistak Bilbo hiria konkistatzen saiatu ziren, nazioarteko aitorpena lortu nahian.

Honetan, Zumalakarregi hil egin zen (1836) eta Lutxanako guduan, Espartero jeneral liberalak, hiriaren setioa apurtu zuen. Beraz, Maroto jeneral karlistak Esparterorekin bake-elkarrizketak abiatu zituen, karlista ugari kontra azaldu ziren arren. Ondorioz Marotok, Nafarroako militar nagusiak fusilatu zituen Lizarran, bere politikaren aurkakoak zirelako eta azkenik, 1839an, Bergarako Hitzarmena sinatu zen, euskal lurretako gerra amaituz. Isabel II.a erregina aitortzearen truke, gobernu liberalek hitzarmena onartu zuten, baina euskal probintzietako foru-erregimena errespetatuz.

Dena dela, Karlismoa indar politiko modura iraun zuen, foru-erregimenak babestutako bizimodu tradizionalekin identifikatu zelako, eta hau Elizak indartu zuen.

Balorazioari dagokionez, testu honekin Bergarako Bake Hitzarmena lege bihurtu zen. Legean, liberalismoaren kontraesan agertu zen: nola lotu foruak. Antzinako Erregimeneko legeak, estatu modernoarekin. Liberalismoarentzat, helburu nagusia Estatuaren eraikuntzan Estatu bakarra eskuin berdineko lortzea zen. Legearen aurrean, berdintasuna mantentzeko foruak abolitu zituzten III. Gerra Karlistaren amaieran. Hala era, ezegonkortasun politikoa saihesteko, Kontzertu Ekonomikoak ezarri zituzten XIX. mendearen azken herenean, finantza autonomia bultzatuz euskal probintzietan.