Santixabel Jaiak 2016

of 24 /24

Embed Size (px)

description

 

Transcript of Santixabel Jaiak 2016

  • NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAtxupinazoa

    Dantzarako maskotaHortxe Jokin Eizagirre usurbildarrak au-rreratu diguna. Eta lehenengo jai egunean zintzilikatuko dutela. Hortxe bigarren da-tua eta azkena. Besterik ezin esan, ondo gordetako sekretua dugu aurtengo mas-kota ere. Jaiak hasterako ezagutuko dugu usurbildarra lantzen ari den zaindaria.

    Ekainaren 30ean osteguna, arratsaldeko 19:00etan jaietako itxaferoa piztuko da. Orbeldi Dantza Taldeak izango du ohore hori.

    Dantzarako gogoa ez dadila eten jaiotan. Bizi ditzagun jaiak dantzan. Mezu horixe luzatu digute, eta desio horrekin jaietan murgiltzera gonbidatzen gaituzte, festak abiatzeko ohorea izango duen Orbeldi Dantza Tal-detik. Haiekin hasi, bizi eta bukatuko di-tugu festak aurten.

    NOAUA! Jaiei hasiera emateko hautatuak izatea nola hartu duzue taldean?Orbeldi Dantza Taldea: Gustura, ilusioz. Ezusteko handia hartu genuen. Azken urteotan indarberritzen ari da taldea eta txupinazoan parte hartzeko gonbita, ho-rren errekonozimendu modukoa da.

    N. Zer irudikatu nahi zenukete jaien hasiera ekitaldian?Tradizioak une batean sortutakoak izaten

    dira. Guk proposamen bat egingo dugu txupinazoko ekitaldian. Ia jendeak gus-tuko duen. Jendea animatu dadila urtero moduan txupinazora. Dantza taldekoen kamiseta jantzi eta dantzara animatu dai-tezela. Festetan ere egunero izango da dantza egiteko aukera. Lotsa alboratu eta denok dantzara animatu nahi genituzke. Azken finean gorputzarentzat onuragarria da, fisikoki ariketa bat egiten ari zarelako eta aldi berean ondo pasatzen duzu. Txu-pinazorako musikariak ahalegin berezi bat egiten ari dira guretzat zerbait egiten eta horiei ere esker berezia helarazi nahi genieke. Musikariekin lanketa berezi bat egiteke dugu.

    N. Jaiak dantzan hasi, bizi eta bukatuko di-tugu?Dantza Taldetik ikusi genuen azken

    trakako eragile izan gintezkeela. Aurten ere hala izango da. Jokin Eizagirrek egin-go digun maskotaren araberako ikuskizu-na eskainiko dugu. Ia zer ateratzen den. Orbeldi Dantza Taldean normalki euskal dantza tradizionalekin egindako dantzak irakasten ditugu. Jaien amaierako trakan, zerbait desberdina egiteko aukera izaten dugu, musika ezberdinekin dantzak sortzekoa. Guk ere festak bukatu eta askatzeko beste modu bat da.

    ORBELDI DANTZA TALDEA:PROPOSAMEN BAT EGINGO DUGU TXUPINAZOAN

  • Ekainaren 30ean osteguna, 10:30ean frontoian. 2-16 urte bitartekoei eskainia. Sari banaketa 13:00ean egingo da frontoian. Sariak: pintura materiala eta diploma txapeldunentzat. Parte

    hartzeagatik detailetxoa. Marrazkiak frontoian jarriko dituzte ikusgai txapelketa amaitu artean.

    Inklusibitatearen gaia jorratuko du jaietako 14. Pintura Lehiaketak. Ki-rola denontzat horixe izenburua. Eta gaiak iradokitzen diena marraztera gon-bidatzen dituzte 2-16 urte arteko haur eta gazteak, ekainaren 30eko txapelketan. Aurtengo gaia hautatzeko proposamena, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federaziotik jaso dute antolatzaileek. #Kilometroak15 urtean eremu honetan egin zen lan sakonari segida eman nahi zaio ekimen honetan. Haurrek sortuko dituzten ma-rrazkien bidez, ikusi nahi dute ia kirola denontzat esanda zer pentsatzen duten. Umeen marrazkiak guztiz gardenak iza-ten dira eta ikusiko da, kirola denontzat esanda zer ulertzen duten.

    PINTURA LEHIAKETA, INKLUSIBITATEAZ

    NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAherriko taldeak

  • NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAherriko taldeak

    ESKUMUTURREKOAK, TALDEA LAGUNTZEKOPartaide kopuruz justu samar da-biltza ordea. Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako kide izan edota jaiotan antolatu dituzten kalejiretan lagundu nahi duenak, eskuzabalik hartuko dute taldean. Honez gain, bada bilgunea laguntzeko beste bide bat ere. Santixabe-letako eskumuturrekoak salgai jarri asmo dituzte herriko saltokietan. Hauek erosiz, Usurbilgo konpartsari sostengua emango diozue. Bide horretatik jarraitu nahi dute; Udalak emandakoaz gain, laguntza gehia-

    go biltzen, buruhandiak mantentzeko, guk ere aurrerago herritik kanpora irteera gehiago egin ahal izateko. Bete nahi luke-ten ametsik ere badute; Bartzelona aldean ospatzen den asteburuko topaketa erraldoi batean parte hartzea.

    Taldearekin hartuemanetan jartzeko:n Facebook: Usurbilgo Erraldoi eta Buru-handien Konpartsan 943 377 596 (Angel Trullen, Txirinbolo jostailu denda)

    HitzorduakKalejirak:n Ekainak 30, 19:00.n Uztailak 1, 12:00/18:00.n Uztailak 2, 18:00.

    Topaketa:n Uztailak 3, 11:30/18:00.

    Antolatzailea: Lauburu, Usurbilgo Erral-doi eta Buruhandien Konpartsa.

    Ikusgarria izango da, ziur. Datozen jaiek, erraldoi eta buruhandiak dantzan jarriko dituzte, uztailaren 3an ospatuko den topaketan. Usurbilgo Lau-buru Konpartsak antolaturiko hitzorduan, etxekoez gain, Trapagaran, Aorga, Mu-triku eta Zizurkilgo taldeak izango ditu-gu bisitan. Jende mordoxka espero dute egunpasan. Pentsa, eguerdi partean Uda-rregi Ikastolako jangelan egingo duten atsedenaldi eta bazkarian 70 bat lagun bilduko omen dituzte. Kalejira eta erakus-taldi bana egingo dute talde guztiok, goiz eta arratsalde partean. Ez dira kalejira hutsak izango. Bakoitzak bere buruhandi eta erraldoiak desfilatzeaz gain, haien dantza bereziak ezagutzeko aukera izango da.

    Elkartruke modukoa da topaketa hau. Jaietan gure artera datozen konpartsen herrietara joateko ahalegina egingo dute gero usurbildarrek. Aorga eta Trapaga-ran bisitatuko omen dituzte uda honetan, baita Oiartzungo jaiak ere. Honez gain, Mutrikun, bertakoekin eta bergararrekin desfilatzen egon berriak dira.

    Kalejirak eguneroTopaketa, jaietako azken egunean ospa-

    tuko da. Aurreko hiru egunetan ere kale-jirak izango dira, uztailaren 1eko Haurren Egunean, baten faltan bitan aterako dira gainera Lauburu Konpartsakoak.

    Erraldoiekin batera, 6 buruhandi aterako dituzte jaiotan. Bi guztiz be-rrituta, margotu berriak. Beste bi nahiko ondo daude. Beste biak, behia eta

    sorgina, berriz margotu behar ditugu. Jaietarako prest egon daitezen saiatuko gara, iragarri dute Lauburu Konpartsatik.

    Aurten, Lauburu Konpartsa bera da an-tolaketa lan guztiak kudeatu, koordinatu eta kalejira bakoitzeko ardurak banatu eta bere gain hartuko dituena.

    ERRALDOI ETA BURUHANDIEN TOPAKETA

    Uztailaren 3an Trapagaran, Aorga, Mutriku eta Zizurkilgo erraldoiak eta buruhandiak batuko dira Usurbilen.

  • NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAherriko taldeak

    Olanoneko plaza, Potxoenea kultur etxetik Kale Nagusira jaisteko, eliz ondoan dagoen plazatxoa bi-ziberritzen hasi dira azken aldian. Ikas-tola Egunari begirako ekitaldietako baten kokalekua izan zen. Datozen jaiotan, Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak eus-kal presoen eskubideen aldeko ekitaldia egiteko hautatu du gune hau. Uztailaren 2an izango da, larunbatez, arratsaldeko 20:00etan.

    Herrian falta direnak gogoan hartuko dituzte ekitaldian; Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta abuztuan espetxean 25 urte beteko dituen Xabier Aranburu Xomorro Santixabeletan nahi dituztela aldarrikatuko dute. Aspaldi kalean be-har zuen aginagarrak, gaurkoz, 2017ko

    martxoan du aske geratu eta etxeratze-ko data. Abuztuaren 17an Xomorrok 25 urte egingo ditu kartzelan. Hori dela-eta, ekitaldian bereziki izango dugu gogoan preso aginagarra, besteren artean, bere bertso eta poemen bidez, iragarri dute antolatzaileek.

    Santixabel eguna aurten, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko eguna ere izango da, kantu-jira, zikiro jan eta aipatu ekitaldi honekin.

    Datozen mobilizazioakEkainak 24, ostiralan 20:00 Azken ostiraleko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.

    Uztailak 2, larunbatan 12:00 Kantu-jira Kuxkuxtu txarangakoe-kin, Aitzagatik abiatuta.n 14:00 Kantu-zikiro jana Askatasuna pla-zan.n 20:00 Ekitaldia eta pintxo-potea Olano etxeko plazatxoan. Euria balitz, Askata-suna plazan. Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.

    XOMORRO ETA BESTE PRESOAK GOGOAN

    Olanoneko plazan egingo da euskal presoen eskubi-deen aldeko ekitaldia. Uztailaren 2an, 20:00etan.

  • NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAherriko taldeak

    Adin tarte edota ekitaldi ezberdi-nei loturiko bazkariak antolatu dira jaietan. Baina mugi, txartelak garaiz hartu, lekurik gabe geratu nahi ez baduzue behintzat. Honez gero agortu ez badira, zikiro janerako txartelak adibidez, arrapaladan aritu dira saltzen. Adi beraz, jaietako hitzorduotako txartelen salmen-tei:

    Ekainak 30, osteguna n 14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria. Par-te hartuko dutenen eta antolatzaileen ar-tean bideratuko dute hitzordua.

    Uztailak 1, ostirala n 13:30 Umeen lagunarteko bazkaria. Norberak eraman behar du etxetik.

    n 14:00 Gazteen bazkaria txosnetan. Txartelak aurrez izango dira salgai Aitza-gan eta Irratin.

    Uztailak 2, larunbatan 14:00 Kantu-zikiro jana Askatasuna

    plazan. Agortu ez badira, txartelak salgai Bordatxon, Aitzagan eta Txiribogan, 25 eurotan. Ikasle eta langabetuek 15 euro-tan eskuratu ahalko dituzte.

    Uztailak 3, igandea n 14:00 Jubilatuen bazkaria Atxegan:-Txartelak salgai: Artzabalgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea edo Aginagako Arrate jubilatu egoitzetan, baita Usurbil-go Udaleko Gizate Zerbitzuetan. -Bete beharreko baldintzak: 60 urte be-teta edo aurten betetzea eskatuko da. Usurbilen erroldatua egotea ezinbestekoa izango da. Bi salneurri finkatu dituzte; 20 eurotan eskuratu ahalko dituzte txarte-lak, 60-65 urte artekoek; 10 eurotan, 65 urtetik gorakoek.

    MUGI, TXARTELAK AGORTU BAINO LEHEN

    Uztailaren 1ean, gazteen bazkaria txosnetan. Txartelak Aitzagan eta Irratin daude salgai.

  • NOAUA! GEHIGARRI BEREZIApil-pilean

    Oilasko biltzaileen egunean abiatuko dituzte festa giroko ekitaldiak txosnetan.

    Iaz egin zuten leku aldaketak izandako arrakastarekin pozik, esperientzia errepikatzera doaz; Mikel Laboa pla-zan kokatuko da jaietako txosnagunea. Ekimen mordoa iragarri dituzte antolatzaileek; kontzertuak, oilasko biltzaileak, jokoak, gazte bazkaria, txapelketak, kale-jirak Egitarauan duzue egunez egun da-torrena. Baina segidan, txosna batzordetik nabarmendu nahi dituzten zenbait hitzor-du.

    Futbito txapelketaren amaieraUdaberriko asteburu gauetan, frontoi buelta girotu duen futbito txapelketa azkenetan da. Igandean, ekainak 26, gaueko 22:00etan jokatuko dira finalak. Amaieran sari banaketa.

    TXOSNAGUNEA, MIKEL LABOA PLAZAN

    EKITALDI ASKO ANTOLATUKO DITUZTE BERTANGaupaseroen argazkia

    Oroituko duzue, iaz Betagarriren kontzertu gaua aspaldiko gau jendetsuena izan zen. Askok goizera arte luzatu zu-ten gaupasa. Hamarnaka parrandazale erretratatuak geratu ziren, gaupaseroen argazkian. Ekimenak izandako arrakas-tarekin, argazkia berritu nahi dute aur-ten, uztailaren 3an. Goizeko 09:00etan oraindik parrandan zabiltzatenak ger-turatu Bordatxo ondoko errotondara, azken orduetan bidelagun izango di-tuzuen Eonian! elektrotxarangakoekin.

    Fotokola, poteo eleganteanArgazki saio gehiago izango dira, kasu honetan, uztailaren 2rako antolatu du-ten poteo elegantean. 19:00etan abia-tuko da txosnetatik. Iaz zalantzak sortu zituen ekimenak eta astetartean progra-

    matzea erabaki zuten. Baina jendea animatu zen eta harrera ikusita, aste-burura atzeratu dute aurten. Bakoitza elegante ikusten den moduan jantzi eta ekimenean parte hartzeko gonbita luzatzen dute.

    Prestatu eta jan txosnetanJaietako azken egunean afari legea txosnetan egiteko aitzakia aproposa, antolatu duten paella txapelketarekin. Azpiegitura eta arroza antolakuntzak jarriko du, gainerako osagaiak parte-hartzaileek. Prestatutakoa txosnetan bertan dastatzeko aukera izango da gero.

    Auntoke txapelketaZenbait urteetan haurrei begira anto-latu izan da. Aurten ordea, jaietako

    igande arratsaldean programatu du txosna batzordeak. Adin guztietako herritarrentzat. Gerturatu, garai ba-teko txirristra zegoen guneko plaza borobil txikira jolastera. Unean bertan izen emanda parte hartu ahalko da auntoke txapelketan.

    Azken egunean paella txapelketa egingo da. Azpiegitura eta arroza antolakuntzak jarriko

    ditu.

  • NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAherriko taldeak

    Ekainaren 30ean erraustegiaren aurkako manifestazioa antolatu dute. Mikel Laboa plazako txosnagunetik abiatuko da 18:30ean eta Kaxkoko kale nagusiak zeharkatuko ditu.

    Euskal presoen eskubideen alde-ko ekitaldiarekin batera, bigarren mobilizazio bat ere antolatu da jaietarako; pil-pilean dugun hondakinen kudeaketari loturikoa. Txosna batzordea ere erraustegiaren aurkako borrokara batuko da abiatzear diren festetan. San-tixabelak ofizialki abiatu aurretik, ekai-naren 30ean, 18:30etan erraustegiaren aurkako manifestazioa antolatu dute. Mikel Laboa plazan kokatua egongo den txosna gunetik abiatu eta Kaxkoko kale nagusiak zeharkatuko ditu.

    Txosna batzordeak eginiko bileretako batean bururatu zitzaien mobilizazio hau antolatzeko ideia, erraustegiaren aurka dagoen borroka ikusita. Herrita-rrei mobilizaziora batzeko deia egiten diete.

    Kantuzaleena, talde solidarioaEuskaraz abestuz, euskal kantuekin girotzen digute hilero herria. Lagun arte giro ederrean aritzen dira kalez kale, girotze la-netan. Baina elkartasun taldea ere badugu Usurbilgo Kantu Taldea. Hainbatetan bat egin izan dute eremu ezberdinetan anto-latu izan diren jaialdi, ekimen edota mo-bilizazioekin.

    JAIETAN ERE, ERRAUSTEGIAREN AURKA MOBILIZATZEKO DEIA

    JEXUX MARI ERREKONDO, BERTSOTAN

    Kantu eta irrintzi artean osatu zu-ten, trikitilariek giroturiko kale-jira. Erraustegiaren aurkako eta birziklatzearen aldeko mezuekin. Jexux Mari Errekondo usurbildarrak botatako bertso txalotuak eman zion amaiera saioari. Honela abestu zuen erraustegia-ren aurka:

    Erraustegia jarri nahi dutegure sudurran aurrian,zergatikan ez dute jarri nahiberen sudur muturrianguk ez degu nahi beheran eta hain gutxiago mendianjartzekotan jarri dezatelaDonostiaren erdian

    Larunbat eguerdian, kalejiraDatozen jaiotan, aurreko urteen antze-ra, euskal preso eta iheslarien eskubi-deen aldeko kantu-jiran biltzeko gon-bita luzatzen digute.

    Oraingoan Santixabel Egunez ego-

    kitu den jaietako larunbatez, eguerdiko 12:00etan abiatuko dute kalejira Aitza-ga aurretik, Urruako Kuxkuxtu txa-rangakoekin batera. Kalez kaleko kan-tu saioa, Askatasuna plazan ospatuko den zikiro janean segiko dute.

    Kantu-jirakoak Donostian izan ziren kantuan eta bertan bota zuen ondoko bertsoa.

  • JAIETAN ERE, ERRAUSTEGIAREN AURKA MOBILIZATZEKO DEIA

    NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAherriko taldeak

    Ekainaren 14ko entsegua Gipuzkoa Zutik-en kanpaldikoekin batera egin zuten, Donostian.

    Gipuzkoa Zutik-en kanpaldianEuskal preso eta iheslarien eskubideen alde kantuan ariko dira datozen herriko jaietan. Datorrena ordea ez da izango Kantu Talde-tik azken aldian burutu duten elkartasun ekimen bakarra. Asteartero Udarregi Ikas-tolan egiten duten entsegu saioen ikastur-tea, ekainaren 14an amaitu zuten, ikasge-latik at. Erraustegiaren eta eliteen aurkako mugimendua Gipuzkoa osora hedatzen ari den arren, gaurkoz erdigunea Donostian duen Gipuzkoa Zutiken kanpaldian abestu zuten. Bulebarren hasi eta amaitu zuten, elkartasun eta protesta uztartu zituen kan-tu-jira berezi, alai eta koloretsua. Abestien artean, ez zen falta izan, erraustegiaren aurkako aldarri eta kanturik; ... baina guz-

    tiok batera, erraustegia botatzera, usteltzen hasia dago ta, laster eroriko da. Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan, ikusiko dek nola nola, laster eroriko dan.

    Gipuzkoa Zutik-ekoek esker ona adie-

    razi diete aurreko astean bisitan izan eta babesa adierazi zieten kantuzaleei. Bizitza ematen diguzue, esker mila Kantuji-rako lagunak, adierazi die Gipuzkoa Zu-tik-ek usurbildarrei, sare sozialen bidez.

  • NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAdanborrada

    Uztailaren 1ean arratsaldeko 19:00etan abiatuko dira udaletxetik. Plazako emanaldia 00:30ean hasiko da.

    Herriko jaiek bere martxa propioa dute, uztailaren 1ean kalean bueltan izango ditugun danbor joleena. 55 laguneko koadrila batu dute aurten. Kaleak girotzeko prestatzen da-biltza astean bitan, Udarregi Ikastolako frontoietan. Bitan irtengo dira Santixabel bezperan; arratsalde partean lehenik eta kalejira osatuko dute herri erdigunean zehar. Afaritan indarrak hartu ondoren, gauerdia pasata itzuliko dira plazara. Niko Etxart eta Anje Duhalderen ema-naldian izango den atsedenaldian. Ordu erdiko saioa eskainiko dute, 00:30etan hasita Dema plazan. Taldearengana batu eta jaietan danborra jotzen atera nahi duenak, izen emateko aukera du orain-dik; gerturatu entseguetara.

    Kontuan hartu beharrekoakn Entseguak: astearte eta ostegunetan

    55EKO DANBORJOLE KOADRILA OSATU DUTE

    JAIETAN, ZAPIA JANTZIUrteko hainbat ospakizunetan le-pondoan ondo asko atondua eraman izan ohi dugun zapia prestatzen joan. Azken urteotan egin ohi duen mo-duan, Jai Batzordetik zapi koadro-dun urdinarekin jaietan murgiltzera gonbidatzen gaituzte. Janzkeran ere nabari dadila herriko jaietan gaudela.

    20:00etan, Udarregi Ikastolako eraikin gorriko frontoietan.n Hitzordu bikoitza jaietan: uztailaren 1ean, 19:00etan Udaletxetik abiatuta. 00:30ean emanaldia plazan.

    Ibilbidean Arratsaldeko emanaldia: Udaletxeko plaza, Kale Nagusia, Zubiaurrenea kalea, Munalurra, Bordatxo parea.n Gaueko emanaldia: plazan.n Janzkera: -Gizonezkoak: alpargata beltzak, maho-nezko galtzak, alkandora txuri besoluzea eta zapi koadrodun urdina.-Emakumezkoak: alpargata beltzak, baserritarren jantzirako erabiltzen den gona, alkandora txuri besoluzea eta zapi koadrodun urdina.n Oharra: gerrikoa eraman, danborra eta makilak antolakuntzaren esku.

    Danborradan eta jai egun guztietan jartzeko proposamena egin du Jai Batzordeak.

  • NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAherriko taldeak

    Artzeren unibertsoaUdalerritik nahiz kanpotik, herriko festeta-ra datozenek, plaza ingurura gerturatzean osteratxo bat egin dezatela Potxoeneko goiko solairura. Ekainaren 3az geroztik, eta Santixabelak amaitu arte, Joxean Artzeren unibertsoan murgiltzeko parada eskainiko digu Ikimilikiliklik, J.Artzeren unibertsoa erakusketak. Instalazio ho-nen helburua ikusleari Artzeren unibertso poetikoan zehar zentzumenek gidatutako bidaia egiteko proposamena egitea da. Soinua eta irudiaren bitartez, bere memo-rian gordeko duen esperientzia.

    Ikimilikiliklik erakusketan Ordutegia: Goizez, astelehenetik igan-dera: 12:00-14:00.

    Arratsaldez, asteazkenetik larunbatera: 18:00-20:00.n Tokia: Potxoeneko goiko solairua.

    n Sarrera: doan.Antolatzaileak: Jexux Artze K.E. eta Usur-bilgo Udala.Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.

    Zirriborro, erakusketan Eskulan eta pintura sortze lanak ikusgai jarriko dituzte. n Ordutegia: 12:00-14:00 / 18:00-20:00.Tokia: Sutegiko erakustaretoa.Zehaztasunak: urtean zehar Zirriborro tailerrekoek landutako eskulan eta mar-golanen erakusketa. Honez gain, jaietako Pintura Lehiaketara aurkezturiko marraz-kiak ere ikusgai jarriko dituzte, lehiaketa amaitu ostean.Antolatzailea: Zirriborro Tailerra.

    SUTEGI ETA POTXOENEA, SORTZAILEEN ERAKUSLEIHO

    Zirriborro tailerrekoen erakusketa Sutegin topatuko duzue egunotan. Argazkia: artxibokoa.

  • NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAumeen eguna

    Uztailaren 1ean egingo da baina aldez aurretik eman behar da izena.

    Jolas parkea, txokolate jana, egu-rrezko jolasak, apar festa Askota-riko eta denetariko ekintzez hornitu du usurbildar guraso taldeak, herriko jaien baitan, uztailaren 1ean ospatuko den Umeen Eguneko egitaraua. Goizeko 10:00etan haur-gazteei egingo zaien ha-rrerarekin emango diote hasiera. Ez ahaz-tu abestiaz eta zapiaz. Zatoz, koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren egu-neko abestia dantzatzera!, luzatu dute gonbita. Antolatu dituzten ekimenen ar-tean, Lehen Hezkuntzako ikasleentzako ginkana izango da.

    Ekainaren 24a baino lehenBaina adi; aurrez izena eman beharra dago. Apuntatzeko epea zabalik egongo da osti-ral honetara arte, ekainaren 24ra arte. Parte hartu nahi duenak eskaera bidali dezala [email protected] helbidera. Emailean adierazi izen abizenak eta ze mailetan ikasten ari den.

    GINKANAN PARTE HARTZEKO, IZENA EMAN

    GAZTELEKUKOAK, JAIETATIK HARATAGOJaietan ez ezik, udan ere uztaila amaie-rara arte eskaintza zabala prestatu diete 12-16 urte arteko gazteei:

    Ekainak 27, astelehena 16:30 Garbiketa Gaztelekuan. Erabiltzaile guztiei zuzendua.

    Ekainak 30, osteguna 16:30 Ur jolasak Artzabalen, erabiltzaile guztientzat.

    Uztailak 2, larunbata16:30 Ur eta zikin jolasak Artzabalen, DBH 1-2 mailakoentzat.

    Uztailak 7, osteguna9:45 Gasteizko Gamarrara irteera DBH3koentzat. Itzulera, 20:15ean.

    Uztailak 8, ostirala15:00 Irteera Hernaniko igerilekura DBH1 taldekoekin. Itzulera 20:15etan.

    Uztailak 9, larunbata10:00 Irungo Kars-etara irteera DBH2koe-kin. Itzulera 18:00etan.

    Uztailak 14, osteguna11:00 Donostiako hondartzara, Kayak DBH2koekin. Itzulera: 18:15ean.

    Uztailak 15, ostirala14:45 Donostiako Irlara irteera DBH1e-koekin. Itzulera: 20:15ean.

    Uztailak 21, osteguna 11:00 Irungo Kars-etara irteera DBH1-ekoekin. Itzulera: 14:00etan.

    Uztailak 4,11,18 (astelehenak): Gaztelekua Zabalik ohiko ordutegian.

    Informazio gehiagorako: [email protected] 371 050

    Iaz Gaztetxef ekimena antolatu zuten. Aurtengorako ur eta zikin-jolasak uztailaren

    2rako 17:00etan Artzabalen.

  • NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAagenda

    Ekainak 23, osteguna

    19:00 Santixabeletako 40. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa Sutegiko au-ditorioan.

    Ekainak 26, igandea

    17:30 Pala Txapelketa. Kirol egokituen erakustaldia, emakumezkoen finala eta gizonezkoen finala.22:00 Futbito txapelketako finalak.

    Ekainak 30, osteguna

    06:00 Oilasko biltzaileen gosaria eta ir-teera.10:30 Haur eta gaztetxoentzako Pintura Lehiaketa. Oharra: materiala bertan ba-natuko da.13:00 Pintura lehiaketako sari-banaketa.14:00 Oilasko biltzaileen itzulera eta bazkaria.Ondoren, oilasko biltzaileen jolasak.18:30 Erraustegiaren aurkako manifesta-zioa txosnetatik.19:00 Txupinazoa eta Ikurrinaren igoera udaletxetik, Orbeldi Dantza Taldearen eskutik.Ondoren, buruhandi eta erraldoiak txis-tulariekin.23:00 Txosnagunean herriko taldeak: Ar-to2xar, Zaparra.

    Uztailak 1, astirala

    10:00 Ume-gazteei harrera. Zatoz, koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!10:30-12:30 Ginkana Oiardo Kiroldegian, Artzabalen, frontoian eta Udarregi Ikas-tolan.11:00 Helduentzako Toka Txapelketa Ar

    tzabalen.10:00-14:00 Jolas parkea frontoian eta Artzabalen.12:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitila-riekin.13:00 Gazte Eguneko trikipoteoa txosne-tatik abiatuta.13:30 Umeen lagunarteko bazkaria fron-toian, norberak ekarrita.14:00 Gazte bazkaria txosnetan.Jarraian, Motxaila Band Elektrotxaranga.14:00-17:00 Egurrezko jolasak frontoian.15:00-17:00 Jolas parkea frontoian eta Artzabalen.16:00 Ur bataioa Kiroldegian.16:30 Helduentzako Santixabel Igel Jokoa Artzabalen.17:00 Apar festa, Udarregiko patio boro-bilean.18:00 Txokolatea Askatasuna plazan.18:00 Buruhandi eta erraldoiak txistula-riekin.19:00 Helduen danborrada.23:00 Kontzertua frontoian: Niko Etxart Hapa Hapa taldearekin eta Anje Duhalde bere taldearekin.00:30 Helduen danborrada.01:00 Kontzertuarekin jarraitzea.02:30 Txosnaguneko kontzertua: Eskean

    Kristo eta Eromeria.

    Uztailak 2, larunbata

    09:00 Esnadeia txistulariekin.11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik.11:00 Helduentzako Santixabel Bola Txapelketa irekia.12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira Kuxkuxtu txarangak la-gunduta. Aitzagatik abiatuko da.12:00 Soka-dantza Udaletxe aurrean.Jarraian, lore eta salda banaketa.12:30 Trikitilarien kalejira: Usurbilgo Tri-ku Taldea.14:00 Kantu Zikiro-jana Askatasuna pla-zan, Kuxkuxturekin.16:00 Haur eta gazteentzako Santixabel

    Bola Txapelketa irekia.17:00 Ur eta Zikin jolasak Artzabalen.18:00 Herri-kirolak eta idi-dema.18:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitila-riekin.18:30 Erromeria txosnetan: Oskar eta Aitziber Estanga.19:00 Poteo elegantea txosnetatik abia-tuta.20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Olanoeneko plazan (Potxoenea ondoan).22:30 Kontzertua frontoian: Kezka+He-sian.02:30 Las Tea Party Djs txosnetan.

    Uztailak 3, igandea

    07:00 Eonian! Elektrotxaranga.09:00 Gaupaseroen argazkia.09:00 Esnadeia dultzaineroekin.11:30 Zanpantzarrak.11:30 Erraldoi eta buruhandien I. Topake-ta.12:00 Herri Kirolak: Gipuzkoako 2. mai-lako aizkolari txapelketa eta Harri Jasotzaile Txapelketa.13:00 Herriko dantzarien emanaldia.14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega jaure-gian.16:00 Mus Txapelketa txosnetan.16:00 Xakea haur eta helduentzat, Aska-tasuna plaza inguruan. Ekarri kamiseta bat eta bertan margotuko dugu!. 17:00 Burrunba elektrotxaranga.17:00 Esku Pilota Txapelketako finalak.18:00 Auntoke txapelketa.18:00 Erraldoi eta buruhandien I. To-paketa.19:00 Paella lehiaketa txosnetan.20:00 Bertsolariak: Oihana Iguaran, Unai Agirre, Eli Pagola eta Unai Mendizabal. Gai-jartzailea: Iaxio Usarralde.23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.Jarraian, Rukula+Erokomeri erromeria txosnetan.

    SANTIXABEL JAIAK 2016

  • NOAUA! GEHIGARRI BEREZIAbertso-saioa

    Pilota partidak ez dira egun handian joka-tuko. Biharamunean baizik. Uztailaren 3an igandea, 17:00etatik aurrera. Badira nobedade gehiago aurtengo egitarauan. Bertso saioa ere igandearekin egingo da, 20:00etan hasita.

    Frontoian. Eta eserita. Hala egin izan dira jaietako bertso-saioak. Aurten beste modu batean egin nahi da. Bertsopaper lehiaketaren sari banaketa ere biltzen zuen bere baitan. Iaz bezala, bertso-pa-per lehiaketaren sari banaketa jaien ha-

    sieran egingo da: ekainaren 23a osteguna, 19:00etan Sutegin. Bertso saioa, berriz, uztailaren 3an igandea. Eli Pagola, Oihana Iguaran, Unai Agirre eta Unai Mendizabal arituko dira kantuan (argazkian, hurrenez hurren). Gai-jartzaile, Iaxio Usarralde.

    AURTEN BERTSO-SAIOA, IGANDE ARRATSALDEZ