Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ...

25
¿ Txetaketa ondoko azken kontrola noiz izan da ? ¿B Hepatitisaren aurkako txertoa jarri didate ? ¿ PPD-a j arri didate ? ¿ Antitetanikoaren aurkako txertoa jarri didate ? ¿ PPD—a, positiboa ala negatiboa izan da ? ¿ Barizela eduki dut? ¿ Zein da nire txertaketa ondoko egoera? ¿ Errubeola dela eta , zein da nire egoera inmunologikoa Zelan nago... Non nago... ??? Espacio para el mensaje. Para causar un mayor impacto, escriba dos o tres frases. Título B HEPATITISA TETANOA TBK DOSIA DATA DOSIA DATA TXERTAKATA ONDOKOA DOSIA DATA DOSIA DATA TXERTOA JARRITA BCG BAI EZ DATA NU/L PPD DATA: P N K PPD DATA: PPD DATA: PPD DATA: PPD DATA: Rx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: POSITIBOA N: NEGATIBOA K: KONVERTSIOA GRIPEA ERUBEOLA TXERTOA JARRITA DATA: INMUNITATEA DATA: BARIZELA INMUNITATEA BAI EZ Osakidetza Servicio vasco de salud BILBO ESKUALDEA - LAN-OSASUNEKO UNITATEA UNIDAD DE SALUD LABORAL - COMARCA BILBAO INGURUNE SANITARIOKO PERTSONALEKO TXERTAKETA KARTILLA ABIZENAK IZENA Bilboko Eskualdeko Lan Osasuneko Unitatekoak ingurune sanitarioko pertsonal osorako interesgarria izango zelakoan, beharrezkoa den informazioa era eroso batean eraman ahal izateko, honekin batera doakizun kartila egitea erabaki genuen ¡¡¡ Dena daukat ordenatuta!! 1. orrialdea

Transcript of Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ...

Page 1: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

¿ Txetaketa ondoko azken kontrola noiz

izan da ?

¿B Hepatitisaren

aurkako txertoa

jarri didate ? ¿ PPD-a j arri didate ?

¿ Antitetanikoaren aurkako txertoa jarri didate ?

¿ PPD—a,

positiboa ala

negatiboa

izan da ?

¿ Barizela

eduki dut?

¿ Zein da nire

txertaketa ondoko egoera?

¿ Errubeola

dela eta , zein

da nire egoera

inmunologikoa

Zelan nago...

Non nago...

???

Espacio para el mensaje. Para causar un mayor impacto, escriba dos o tres frases.

Título

B HEPATITISA TETANOA TBKDOSIA DATA DOSIA DATA TXERTAKATA

ONDOKOA DOSIA DATA DOSIA DATA TXERTOA JARRITA BCG BAI EZ

DATA NU/L PPD DATA: P N KPPD DATA:PPD DATA:PPD DATA:PPD DATA:

Rx TORAX BAI DATA: EZHURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ

P: POSITIBOA N: NEGATIBOA K: KONVERTSIOA

GRIPEA ERUBEOLA

TXERTOA JARRITA DATA:

INMUNITATEA DATA:

BARIZELA

INMUNITATEA BAI EZ

Osakidetza Servicio vasco de salud

BILBO ESKUALDEA - LAN-OSASUNEKO UNITATEA UNIDAD DE SALUD LABORAL - COMARCA BILBAO

INGURUNE SANITARIOKO PERTSONALEKO

TXERTAKETA KARTILLA

ABIZENAKIZENA

��Bilboko Eskualdeko Lan Osasuneko Unitatekoak ingurune sanitarioko pertsonal osorako interesgarria izango zelakoan, beharrezkoa den informazioa era eroso batean eraman ahal izateko, honekin batera doakizun kartila egitea erabaki genuen

¡¡¡ Dena

daukat

ordenatuta!!

1. orrialdea

Page 2: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

Zaintzailearen sindromeari aurrea hartzea XXX. XXX. Sarrera Etxeetako Osasun Laguntzako protokoloa aurrera eramateko orduan, nabari gelditzen da zaintzaileek beren gain hartzen duten zama fisikoa eta emozionala, haien osasunean eragin kaltegarria sortu dezakeena. Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeak, beraz, lehentasuna eman nahi dio populazio talde horri, lan-taldeak eginez eta prestakuntza ariketak antolatuz. Helburuak Zaintzaileen osasun biopsikosoziala hobetzea. Norberak bere burua zaintzeko ahalmenak garatzea. Metodoak Talde lana 7 saiotan banatu da; horietako bakoitza bi ordukoa izan da, astean behin, eta sei hilabeteren buruan beste saio bat izan da, jarraipenekoa. Denetara, 13 lagun izan dira, 40 eta 65 urte bitartekoak; denek ere sei hilabete baino gehiago zeramaten zaintzaile nagusi bezala eta antzeko prestakuntza zuten. Metodologian, berriz, “burdinsarea”, kasu praktikoak, azalpenak eta eztabaida, eta, azkenik, ebaluaketa erabili dira. Emaitzak Ebaluaketa bi zatitan egin da. Lehenbizikoa talde lanaren ondoren, eta ikastaroa, plangintza eta edukiak baloratu dira. Bigarrena, berriz, sei hilabeteren buruan, norberaren osasunean aldaketarik izan den eta landutako teknikarik erabili ote duten jakiteko asmoz. Ikastaro bukaeran jaso diren emaitzek hauxe azaltzen dute: parte-hartzaileentzat ikastaroa eta edukiak onak edo oso onak izan dira eta plangintza, berriz, egokia edo oso egokia. Sei hilabete ondoren, ez dute inongo osasun aldaketarik nabaritu, osasuntsu daude, eta gainera, batzuek esaten dute orain hobeki daudela. Komunikazio eraginkorreko teknikei, estrategiei, bizitzeko asmoei eta abarrei buruz, gehienek hauxe diote: noizbait horietakoren bat erabili dutela. Ondorioak Irakasle taldearen ustez, ikastaroaren edukiak parte-hartzaileen osasuna zaintzen eta hobetzen lagundu du eta zaintzailearen sindromeari aurrea hartzen dioten teknikak erabili dituzte.

2. orrialdea

Page 3: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

BIDE ZENTRALETAKO KONPLIKAZIOEN PREBENTZIOA XXX. XXX. SARRERA:Kateter benotsu zentralen sarketa ohiko prozedura da ospitaletan. Ezaguna da konplikazioak sor daitezkeela. Horrexegatik garrantzitsua izango da ezagutzea zeintzu diren eta nola txikitu haien intzidentzia. HELBURUA: Gure asmoa kateter zentraletako kokapenaren konplikazioak izendatu eta beren prebentzioa gogoraraztea da edozein espezialitateko osagileei. EMAITZAK:

Zein bidetik gertatuko da gehien? Noiz?

Zer egin prebenitzeko?

Ziztada arteriala

*Iugular edo Femorala +++ *Pultsuaz gidatuz arteria bi hatzamarrez alderatu

Bertoko hematoma

*Iugular edo Femorala+++ (ziztada arteriala ugariagoa delako) *Koagulazio nahasketa bada

*Koagulazioa konpondu *Ziztada arteriala bada ⇒ Presioa egin *Alde bietako lepoko hematoma badago ⇒ ⇒ KONTUZ!!arnasbidearen konpromisua

Malposizioa *Edozein sarreratik *ASKOTAN

*Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko *Subklabia bidetik ⇒ gida sartzean gaixoaren burua ziztadari begira jarri

Disrritmiak *Edozein sarreratik *Gida edo kateterra atrium edo bentrikuloan sartzean

*Aurretik, gaixoa monitorizatu *Neurtu kateterraren luzapena intrakabitarioa ez uzteko *Arritmia sortzen bada, zenbait zm atera arin

Neumotoraxa *Subklabia bidetik (±4%) *Iugular bidetik oso arraroa *Beste bideetatik EZ

*Kontroleko erradigrafia egin *Handia bada edo arnas konpromisua badago ⇒ Pleurecatha jarri

Hemotoraxa *Arraroa koagulazioa ondo badago.

*Drenaje-hodia jarri *Koagulazioa konpondu

H

a s

i e r

a k

o

k o

n p

l i k

a z

i o

a k

Airearen enbolismoa

*Edozein sarreratik *Beti ebita daiteke

*Manipulatzerakoan, kateterra itxita mantendu

Infekzioa *Femoral bidea da “zikinena”, baina

edozein sarreratik sortu daiteke *Septizemia nosokomialaren 2. kausa*Jatorria: -Perfusio sistema barnean

-Azaleko germen saprofitoak -Fibrina sarean dauden germenak

*Asepsia neurriak eduki jarri eta mantentzerakoan *Kotoizko aposito esterilak aldatu 48 orduro *Egun gehiago ⇒ ↑↑arriskua ⇒ ⇒ 4-5 egunero gida erabiliz kateterra aldatzea gomendatzen da (kendutakoaren puntaren kultiboa egin)

Tronbo-enbolismoa

*Edozein kateterrekin *Pisu molekular baxuko keparina eman (profilaktikoa)

G e

r o

k o

k

o n

p l i

k a

z i

Isuri perikardikoa

*Edozein sarreratik *Oso arraroa baina larria da

* Punta ereflexio perikardiko gainean kokatu *Maiz aldatu nutriziorako erabiltzen bada

ONDORIOAK: Edozein bidetik, kateter zentrala jartzerakoan oso garrantzitsua izango da bai teknika bai sor daitezkeen konplikazioen prebentzioa eta tratamendua ezagutzea.

3. orrialdea

Page 4: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

Komunikazioaren izenburua: PRESIOAGATIKO ULTZERAK Egileen izenak eta zentroa: XXX. SARRERA Presio iraunkor batek sortutako ultzerak dira eta bere sorburua iskemikoa da. Iskemia hau sortzeko bi plano gogor egon behar dira (hezurra eta ohea, hezurra eta sunda...). Egoera normal batean kapilare batek jasan dezakeen presioa 16-33 mmHg-takoa da. Denborari dagokionez 45 minututik gorako zifrak arriskutsuak dira. Presioak odol gabe uzten ditu kapilareak egoera hipoxiko bat sortuz eta ondorioz azidosia. Azidozi honen eraginez zelulek sustantzia basoaktiboak sortzen dituzte, non hauek azaleko mikrozirkulazioaren aldaketak eragiten dituzten. Ultzera mota hauek berezko zeinu batzuk agertzen dituzte, hala nola: mina, usai txarra, pus isuriketa, zelulitisa, abszesoa, osteitisa, artritisa, hezur hausdura, sepsia eta shock septiko. Hauen sailkapenean lau maila desberdintzen ditugu. Lehengoan larruazalean ez dago hausdurarik. Bigarrenean dermis eta epidermiseko lesioak ageri dira. Hirugarrengoan ultzera aponeurosis-erarte hel daiteke eta laugarrengoan hezur edo/eta giharreak lesiona ditzazke. HELBURUA Arazo honen tratamendu egokiena PREBENTZIOAN datza. Gure helburu nagusia hauek ez agertzea izango litzateke, honek dakarren onura guztiekin. METODOAK Presioagatiko ultzerak ager ez daitezen lehenik eta behin hauek sortarazten dituzten fenomenoen gain egingo dugu lan: - Presioa desagertarazi edo gutxitu egingo dugu. -Azaleko zainketa eta garbiketa egokienak egingo dira. - Arrisku faktoreak eta zeinuak behatu behar dira. - Pazientearen egoera aztertuko dugu bere osotasunean. - Inkontinentzia egoeretan buru belarri aritu beharko da. EMAITZAK Gaur eguneko egoeran presioagatiko ultzeren portzentaiak gora egin du pazientearen adina goraka baitoa. Hauen prebentzioak osasunarengan eta pazientearen egoerarengan onurak dakartza alde batetik. Bestetik gastu ekonomikoa asko igotzen da behin agertuz gero eta tratatu behar ezkero. Espainia mailako hospitaleetan presioagatiko ultzeren prebalentzia %1´2 eta %11´8 tarteetan mugitzen dira.Bestalde, nazioarteko bibliografian agertzen diren datuak pixka bat altuxeagoak dira:3% eta %16 tartean. Ebakuntza kirurgikoa aldadagai bezala hartuz gero, paziente kirurgikoen %20´6ak ultzera hauek agertzen dituzte,%15´7 agertzen direlarik paziente ez kirurgikoetan. Desberdintasun honek ordea ez du adierazgarritasun estatistikorik. Presioagatiko ultzeren intzidentzia ere aldakorra da agertzen diren lekuen arabera, hala nola:Sakroan %39 an azaltzen dira,orpo eta maleolotan %26an, ipurmasailean %11´1ean, bizkarrean %9´3an,aldaketan %7an eta ukondo eta okzipital hezurrean %3´7an. Larritasun mailaren arabera, batez ere lehen mailakoak agertzen dira %50 batean. Bigarren mailakoak %42,6 ean azaltzen direlarik eta hirugarren mailakoak % 7´4ean. Ultzera gehien agertzen diren gaixotasunen artean arnasketaren arazoak aurkitzen ditugu, traumatismo kraneoenzefalikoak jarraituz eta hauen atzean bihotzeko gaixotasunak daudelarik. ONDORIOAK - Inmobilizatua dagoen pertsona batean presioagatiko ultzerak arazo garrantzitsuenetako bat da. - Gehien agertzen diren lekuak: sakroa, iskiona eta orpoak. - Arazo hau sahiesteko lehenik eta behin arriskuan dagoen pazientea identifikatzea izango litzateke eta ondoren prebentziorako bideak jartzea. - Pertsona gutxi egoteak hauen intzidentzia igotzen dute. - Hauek agertzea kontrol indikatibotzat hartzen dira. - Ultzeren tratamendu onena PREBENTZIOAN datza

4. orrialdea

Page 5: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

Gonokokoak eragindako infekzioen / Infekzio gonokozikoen ezaugarri epidemiologikoak, 2000. urtean, Bilboko Sexu-transmisioko Gaixotasun (STG) Zerbitzuan XXX. XXX. Sarrera Sexu-transmisioko gaixotasunak (STGak) nahiko prebalenteak dira gure ingurunean. Prebentzio-neurriak oso garrantzitsuak dira bere frekuentzia gutxitzeko. STGei buruzko ikerketa epidemiologikoen bidez gaixotasun hauen prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua hobe ditzakegu. Helburua Gure inguruan diagnostikatu diren gonokozien ezaugarri epidemiologikoak ezagutzea. Metodoak Bilboko STG Zerbitzuan, 2000. urtean diagnostikatutako gonokozia kasu guztien atzeranzko ikerketa. Bizkaiko biztanlego osoa hartzen duen zerbitzu honetan azterketa hauek egiten dira: uretra, faringe, bagina eta ondeste-exudatu laginen ikerketa mikroskopiko eta mikrobiologikoak (gonokoko, klamidia, mikoplasma, trikomona, herpes, onddoak eta Gardnerella vaginalis ikertuz). Gainera, Giza Inmunoeskasiaren Birus (GBI), sifili eta hepatitisen serologiak egiten dira. Emaitzak 2000.ean, 733 laginetatik 34tan (%5) infekzio gonokozikoa diagnostikatu zen eta 1999an, 631 laginetatik 14tan (%2). Diagnostikoa 28 kasutan kultiboz eta 6 kasutan Gram-ez lortu zen. Danak ziren gizonezkoak, bi emakumezko izan ezik; %65 homosexualak eta %35 heterosexualak. Adinaren batezbestekoa 33 urte zen. 34etatik, %20 aurretiaz ezagututako GIB + ziren. Aurkitu ziren patologiak: 17 uretriti, 3 proktiti, 2 zerbiziti eta 17 infekzio asintomatiko (11 faringean eta 6 ondestean). Bost kasutan aldibereko beste infekzio batzuk zeuden: 2 kondiloma, herpes bat eta sifili bat. Ondorioak STG Zerbitzuan azkeneko urteetan ikusitako gonokozien gorakada biztanlegoan ematen ari denaren islada izan daitekenez, STGen prebentzio eta kontrol ahaleginak handitu egin beharko lirateke. Arrisku-praktikak dituzten pertsonengan infekzio gonokoziko asintomatikoen ugaritasunak STGen bilaketa aktibo batera bultzatzen du. Aldibereko infekzioak ematen direnez, STGen ikerketa erabatekoa izatea komenigarria da. Infekzio faringeoek, nahiz eta asintomatikoak izan, ahozko sexu-harremanen bidez STGak transmititzeko arriskua adierazten dute. Azkeneko urteetan homosexualen artean infekzio gehiago topatzeak, sexu-praktika seguruak gutxitzen ari direla agerian jarri dezake.

5. orrialdea

Page 6: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

Prebentzio zerbitzu klinikoak Euskal Herriko Erkidego Autonomoan: maiztasuna eta faktore determinatzaileak XXX. Sarrera Hipertentsio arteriala eta hiperkolesterolemia arrisku-faktore nagusi dira gaixotasun kardiobaskularrerako. Ebidentzien arabera, faktore hauen kontrolak arrisku kardiobaskularraren gutxitzean eragina izan dezake. Helburuak eta metodoak Euskal Erkidego Autonomoko 1997ko Osasun Inkesta oinarritzat hartuta, erkidegoko populazioaren egoera aztertu da lan honetan. Horretarako Prebenztio Zerbitzu Klinikoen erabileraren maiztasuna eta asoziaturiko faktoreak, batez ere, presio arterialaren eta kolesterolemiaren neurketak ikertu dira, 15 urtetik gorako pertsona instituzionalizatu gabeetan. Aldagai soziodemografikoek eta osasunari lotutako bizimoduek, presio arterial eta kolesterolemiaren neurketen maiztasunean duten eragina neurtu da, hau da, asoziazio gordina eta independientea dagoen ikertu da. Modu berezian aztertu dira: genero-alborapena, aldakuntza geografikoak, heziketa maila eta bizi ohiturei lotutako arrisku-faktore kardiobaskularrak egotea (tabakoa, alkohola eta jarduera fisikoa). Litezkeen asoziazio hauen ikerketa, osasun zerbitzuen erabileraren erakusle diren premia eta beharrizanaren arabera ( adina, osasun subjetiboa eta lehen mailako atentzioko medikuarekin kontsultak) doitu aurretik eta ostean egin da. Emaitzak Emaitzetan zera azaltzen da, populazioaren hein adierazgarri bati ez zaiola presio arterial eta kolesterolemia neurketarik egin azken urtean. Hau ez datorke bat elkarte zientifikoen gomendioekin eta asistentzia kliniko prebentiboan hobetzeko aukerak leudekela adieraz dezake. Itxaron bezala, presio arterial eta kolesterolemia determinazioak gehiago dira adinean gora goazenean eta hautemandako osasun egoeraren gaiztotzearekin. Beraz, zerbitzuen erabileran datzaten beharrizan adierazleekin asoziatzen da. Adin, heziketa maila, bizileku probintzia, tabako eta alkohol kontsumo, jardun fisiko eta hautemandako osasunaren arabera doitu ondoren, emakumeei gizonei baino maiztasun gutxiagoz neurtzen zaie presio arteriala eta kolesterolemia. Proportzio handiagoan neurtu da presio arteriala Gipuzkoako bizilagunengan Araba eta Bizkaikoengan baino. Determinazioen maiztasuna heziketa mailarekin handitu egiten da. Ondorioak Emaitza hauen bidez, ondoriozta genezake jardun prebentibo hauetan genero-alborapena, desberdintasun geografikoak eta desberdintasun sozioekonomikoak gertatzen direla. Presio arterialaren eta kolesterolemiaren neurketa ez da modu adierazgarrian asoziatzen bizimoduari lotutako arrisku-faktore kardiobaskularrekin. Beraz, jarduera hauek ez daude egokituta arrisku kardiobaskularraren mailari, adina salbu. Presio arterial eta kolesterolemiaren determinazioak medikuari egindako kontsulta kopuruarekin igotzen dira. Aurkikuntza honek, hein handi batean itxarotekoa, edozein delako topaketa klinikotan edo sendatzailetan, jarduera prebentiboen erabilera modu oportunistan bultzatzen du. (Zer esan nahi du negritaz dagoenak? : edozelako topaketa kliniko edo sendatzailetan jarduera prebentibo oportunista bultzatu behar dela?)

6. orrialdea

Page 7: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

SUSPERTU, NERABEZAROAN PREBENTZIOA

XXX. XXX.

1) Sarrera Orain dela ia 10 urte Gizakia Helburu Programa jaio zen drogaren arazoari aurre egiteko. Orduezkero drogomenpekotasunak eta drogeen erabilpenak asko aldatu dira eta errealitate ezberdin horiei erantzuna emateko programa berriak sortu dira. SUSPERTU 1997ko otsailean jaio zen, sustantziak kontsumitzen hasitako 14-20 urte bitarteko gazteentzat. Gazte hauen kontsumoa aisiari oso lotuta egoten da eta gehienetan ez da desestruktura handirik egoten. Suspertu, gazte hauentzat, gaur egun “prebentzio seinalatua” deitzen den programa bat da.

2)Helburuak

Programan gazte bakoitzaren “Arrisku eta Babes Faktoreak” ikertzen dira. Hau da, zeintzuk diren gazte bakoitzaren kontsumoarekin arazoak edukitzeko probabilitateak gehitzen dituzten faktoreak (arrisku faktoreak) edo zeintzuk gutxitzen dituztenak (babes faktoreak). Faktore hauek perstsonalak, familiarrak, sozialak etab. izan daitezke.

3)Metodoa

Suspertu programaren helburu garrantzitsuena arrisku faktoreak gutxitzea eta babes faktoreak gehitzea da. Programara datozten gazte gehienak bere familiarekin bizi dira eta familia arrisku edo babes faktore garrantzitsua da. Honegatik Suspertu programan gazteekin eta bere familiekin, batez ere gurasoekin, lan egiten da.

Honez gain, programak “modelo biopsikosozial edo integratzailea” proposatzen du, hau da, pertsona, sustantzia eta ingurugiroa kontutan hartzen duena.

4)Emaitzak Amaitzeko Suspertu programaren datu batzuk ikus ditzakegu: 1997-1999 arteko gazte eta gurasoen mugimenduak: Informazioak Sarrerak Kontaktu

berriak Sarrerak Irteerak Utzierak Deribazioak Beste irteerak

Gazteak 177 137 41 36 14 4 Gurasoak 201 136 65 24 3 2

Kontsumoaren aldetik, 1999ko datuekin, estadistikoki gutxi gora behera zein adinetan hasten diren sustantzi ezberdinen kontsumoak erakusten ditugu:

ALKOHOLA (13,76)TABAKOA (13,12)

CANNABISA (14,42)LSD (15,69)

SPEED (15,62) EXTASIS (15,68)

KOKAINA (16,69)

7. orrialdea

Page 8: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

EUNATE Substantzia bizigarrien menpe daudenentzako tratamendua

XXX.

XXX.

1) Sarrera EUNATE, substantzia bizigarrien menpe daudenei zuzendutako tratamendu programa bat da. 1997 eta 1998. urteetan droga bizigarrien kontsumoaren ondoriozko arazoak ugaltzen ari zirela ikusirik (kokaina, anfetamina, speed-a, diseinuko drogak...), 1999ko hasieran jarri zen abian, Nafarroako “Gizakia Helburu” Fundazioaren babespean. 2)Helburuak Programa hau drogamenpekotasunaren eta horren tratamenduaren azterketa BIOPSIKOSOZIALean oinarritzen da. Drogamenpekotasunaren ebaluazioa eta esku-hartzea ikuspegi askotatik egiten da (mediko-biologikoa, psikologikoa, gizarte-hezkuntzakoa...) eta horretarako hainbat baliabide erabiltzen dira, ikuspuntu eklektiko batetik abiatuta. Tratamendu honetan garrantzitsua da bizigarrien menpekotasunen azpian dauden prozesu neurobiologikoak ezagutzea —kokainaren “craving” kontzeptuari heltzeko, esate baterako, oso baliagarria da—, bizigarrien menpe daudenen abstinentzia sindromea nola eraman jakitea eta adikzio hori dutenen alterazio neuropsikologikoak ezagutzea; horiek guztiak ezagutu eta kontrolatuz gero, errekuperazio prozesua eragingarriagoa izanen da, zalantzarik gabe. 3) Metodoak ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK 1. Drogei buruzko informazio-gunea, Droga guztiei buruzko informazioa ematen da bertan

—substantzia bizigarrei buruz zehatzago—, bai drogak hartzen dituztenei, bai horien familiakoei, lagunei eta interesatu guztiei.

2. Banakako tratamendu programak, norberaren beharrei egokituak, etengabeko segimendua dutenak, kontsumotik datozen arazoei eta erabiltzaile bakoitzaren egoera partikularrei heltzeko.

3. Taldekako tratamendu programak, abstinentziari eusteko, prebentzioa lantzeko, gizarte-laguntza eskaintzeko eta bizi-estiloak aldatzeko.

4. Programaren erabiltzaileen familiako kideentzako eta ingurukoentzako orientazioa eta aholkularitza, tratamenduaren oinarrizko datuak eta egoki laguntzeko bideak azaltzeko.

5. Erabiltzaileentzako orientazioa eta aholkularitza aisialdiaren arloan, gizartean hobeki integratze aldera.

4)Emaitzak

1999 2000 Egondako pertsonak 34 43 Adinaren media (Rango) 26.97 (19-47) 26.12 (18-39) Asteroko Kontsumoaren media (RANGO)

5,02 gr (0.5-21)

5.33 (1-25)

Kontsumoaren urteak 6.18 (D.T.=4,68) 7.95 (D.T.=4,62) Kontsumoa... Egunero Astebururo Hilabetero

15 (%44) 15 (%44) 4 (%12)

22 (%54) 16 (%39) 3 (%7)

Izandako tratamenduak Bai Ez

22 (%65%) 12 (%35%)

27 (%63) 16 (%37)

Arazo Psikiatrikoak Drogak

14 (%64) 11 (%50) (N=22)

14 (%52) 19 (%70)

8. orrialdea

Page 9: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

Komunikazioaren izenburua: BIZKAIKO IKASTETXE BATEAN EGINDAKO GOSARIAREN AZTERKETA ETA EBALUAZIOA Egileen izenak eta zentroa: XXX SARRERA: Ikerketa askok frogatzen dutenez, goizean goiz haurrek eta gazteek hartzen duten janaria eskasa da. Elikatze desegoki horiek ondorio larriak ekar ditzateke, besteak beste, eskola-etekinaren jaitsiera eta egunero beharrezkoa den elikagai-kopurua betetzeko zailtasuna. Hori dela eta honako azterketa hau egin genuen. HELBURUAK: Ikastetxeren ikasleek egindako gosaria neurtu (kuantifikatu) Egungo zientzia-gomendioen arabera haien egokitasuna aztertu

METODOAK: Gosariak inkestaren bitartez aztertzen dira. Inkesta hauek ikasleei zuzen nahiz haien gurasoei edo arduradunei telefonoz egiten zaie. Azterketa egiteko, 841 ikasleetatik 100 aukeratzen dira zoriz, sexu eta adinaren araberako proportzionaltasuna mantenduz. Jasotako datuetan energia eta elikagai kopurua kalkulatzeko, Mataix eta laguntzaileen “Tablas de composición de alimentos” erabili dugu (1.998 eta aurrekoak). Osagarri gisa, Moeiras eta laguntzaileen taulak hartu ditugu, baita Osasun eta Kontsumoa ministerioarenak ere. EMAITZAK: Ikasleen gosaria aztertu ondoren, batez besteko ekarpen energetikoa 391,91±180,2 Kcal.etakoa dela aurkitu dugu. Adinaren arabera, 6 urte baino gutxiago dutenen artean batez besteko elikatze-kopurua 334,333±166,77 Kcal.etakoa da (345,19±167,9 mutikoena eta 312,63±173,67 neskatoena). Elikatze-kopuru honek gomendatutakoaren %20 suposatzen du. 6 eta 8 urte bitartekoen artean, berriz, batez besteko elikatze-kopurua 318,87±120,97 Kcal.etakoa da (319,83±170,02 mutikoena eta 318,22±86,85 neskatoena); hau da, gomendatuko elikatze-kopuruaren %16. 9 eta 12 urte bitarteko mutikoek hartutako elikatze kopurua 421,96±126,52 Kcal.etakoa da; neskatoena, berriz, 354,78±93,42 Kcal.etakoa. Suposatzen duena, hurrenez hurren, gomendatuko elikatze kopuruaren %16 eta %15. 12 urte baino gehiago dutenen artean, mutikoen elikatze-kopurua 545,92±238,54 Kcal.etakoa da; neskatoena berriz, 405,47±203,64 Kcal.etakoa; hau da, gomendatukoaren %20 eta %16 hurrenez hurren. Gosariaren portzentaje-banaketa honako hau da: karbohidratoak %50; proteinak %11 eta lipidoak %38, gantz-azido saturatuak elikatze-kopuru guztiaren %22,46 izanik. Batez besteko zuntz elikatze-kopurua 1,2±1,02 Kcal.etakoa da. ONDORIOAK: Gosari urriak: %25 baino gutxiago adin guztietan. Gosari eskasak ia-ia ikasleriaren %75an. Asteburuetan elikatze-kopurua apur bat hobetzen da, denbora gehiago ematen da

eta. Hamaiketako elikatze kopurua ere oso eskasa da

9. orrialdea

Page 10: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

GARUN ISTRIPU AKUTUAREN ARRISKU FAKTOREAK. GURE DATUAK ETA MANEIUA EZAGUTZEN 1.- Sarrera Ugariak izaten dira, gure ingurunean, garun istripu akutuak eta hauxek gertatzeko arrisku faktoreak ere. Beraz eta besterik gabe, gure inguruneko arrisku faktoreen datuak ezagutu, istripu motak, bilakaera eta zer nolako prebentzioa egiten dugun aztertu nahi izan dugu. 2.- Helburuak Gure ingurunean, garun istripu akutuaren (GIA) arrisku faktoreak, istripu motak, bilakaera eta alta garaian eraman zuten tratamenduak aztertu eta deskribatzea. 3.- Metodoak Gipuzkoako Ospitalean, 1999. Urteko lehen sei hilabeteetan GIA diagnosiarekin ingresaturiko gaixoen azterketa transbersal deskriptiboa egin dugu. Datuak Clinic-etik jasoak izan dira eta Epiinfo sistemarekin izan dira landuak. Azterturiko datuak honakoak izan dira: adina, sexua, arrisku faktoreak, GIA mota, bilakaera eta alta garaian eraman zuten tratamendua. 4.- Emaitzak Barne Medikuntza, neurozirugia, eta neurologian ingresaturiko 133 gaixoren datuak aztertu ziren, behin-behineko garun iskemia, garun enbolismo, garun tronbosi, arteria zerebralaren hertsiketa, araknoideazpiko odoljario, garezur barneko odoljario eta karotida arteriaren hertsiketa eta diagnosiekin ingresaturikoak. Batezbesteko adina 71 urtetakoa zen, 46 eta 96 urte tartean (69 gizonezkoengan eta 73 emakumezkoengan). Sexuari dagokionez %54,8 gizonezkoak ziren eta %45,1 emakumezkoak. Arrisku faktore garrantzitsuenak honakoak izan ziren: HTA %54,9 (emakumezkoak %54), aurikuletako fibrilazioa %28,5 (gizonezkoak %63), tabako erretzaileak %23,3 (gizonezkoak %96,7), aurretik behin-behineko garun iskemia izandutakoak %20,3 (gizonezkoak %66,6), DM %19,5 (gizonezkoak%65,3), karotidaren hestuketa %11,3 (gizonezkoak %80), duela gutxi bihotz infartu akutua pasa izana %6 (gizonezkoak %87,5), ezker bentrikuluaren hipertrofia %5,2 (gizonezkoak %85,7 ), mitral estenosia %3 (sexubakoitzeko %50), eta ahozko antisorgailuak, koagulazioaren asaldurak eta homozisteina % 0,75an. Garun iztripu ugarienak honakoak izan ziren: garun tronbosia %52,6, behin-behineko garun iztripua %24, garun enbolia %12, garun odoljarioa %9,7 eta araknoideazpiko odoljarioa eta hipoperfusioa %0,75 bakoitza. Bilakaerari begira, mugimendu-arrastoak %38,3k izan zituzten, goi mailako funtzioen-arrastoak %23,3k, sentsibilitate-arrastoak %4,5ek; hilik %15,8 gertatu ziren eta %36k ez zuen ondorio txarrik izan. Azkenik, alta garaian eramandako tratamenduari dagokionez, generazio berriko antiagregatzaileak %70,5k zuten, %13,3k Aspirina, %5,3k Heparina eta %8,9k ahozko antikoagulatzaileak. Horrez gain, neurobabesleak%9an, hipertentsioaurkakoak %54an eta errehabilitazioa %27an gomendatu ziren. 5.- Ondorioak Orokorrean, gure lanetik eratorritako datuak bat datoz aurretik argitaraturik diren datuekin. Batezbesteko adina 71 urtetakoa da, sexu arteko ezberdintasun esanguratsurik gabe, nahiz eta gizonezkoengan arrisku faktoreak ugariagoak izan. Tratamenduari dagokionez, bereziki generazio berriko antiagregatzaileak erabiltzen direla ikusi dugu. Aldiz, errehabilitazioa, bizi kalitatean ekar dezaken onura kontuan izanik, gutxi erabiltzen dela ikusi dugu.

10. orrialdea

Page 11: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

KOMUNIKAZIOAREN LABURPENA Komunikazioaren izenburua: Alkoholarekin Erlazionatutako Arazoen Prebentzioa Ospitale Orokor Batean. Egileen izenak eta zentroa: XXX . SARRERA Alkoholaren gehiegizko kontsumoaren ondorio kaltegarrriak soberan ezagunak dira. Alkoholaren kontsumoa egunerokotasunaren egoera askotan ikasitako ohitura bat da, eragile sozial, pertsonal eta beste motatako eragileek sortutako hotsuneak betetzen saiatezen delarik. Bestalde, gizarteak alkoholarekiko duen onarpenak osasunarentzako kaltegarri diren elementuak ezkutuan mantentzea errazten du. Lan talde desberdinengatik frogatua izan da edale mota desberdinengan ebakuntzak egitea onuragarria dela(1,2). Erizpide honek bultzatuta eraman dugu aurrera aurkezten dizuegun programa. HELBURUAK

Helburu orokorrak: Alkolarekin zerikusia duen arazoen atzemate goiztiarra. Alkohola edateak dakartzan ondorio txarren ulertzea erreztea eta ezagutaraztea. Ospitale barnean abstinentzi gertaeren prebentzioa egitea.

Programaren ebaluaketa, bai telefonoz bai eskutitzez, lehenengo kontaktutik urtebetetzera egingo da. Epe luzera orientatua dagoen programa bat da. METODOAK

1. Arazoen atzematea eta diagnosia. Bi sarrera puntu daude etzemateak egiteko: - Psikiatria zerbitzuko larrialdiak. - Ospitale orokorreko larrialdi zerbitzuak. Diagnosia ezaugarri desberdinetan oinarritzen da: - Edari unitate estandarra. - Markatzaile biologikoak. 2. Tratamendua. - Abstinentziaren eta konplikazioen tratamendua. - Desintoxikazio eta deshabituazioa. - Bilakaera egokia eragozten duten gaixotasun psikiatrikoen tratamendua.

EMAITZAK (2000 -10tik 2001- 2ra)

PERTSONA KOPURUA EDALE MOTA (ARRISKUAREN ARABERA) 63 53 G 10 E Txikia 9 Tartekoa 10 Haundia 44

Abstinentziarako Tratamendua 23 AUKERATUTAKO EBAKUNTZA

Telefonozko Kontrola 13 Eskutizko kontrola 7 Tratamendua 6 Besteak 37

ONDORIOAK − Gaixoak gure eginkizunetarako lagungarri eta ulerkor agertu dira, gure eskaintzekiko oso interes handia erakutsiz. − Gaixoen ospitale barneko eramatea errazagoa eta egokiagoa izan da. − Gaixoen bilakaerak konplikazio gutxiago eduki ditu. BIBLIOGRAFIA 1. Kristenson H, Ohlin H, Hulten-Nosslin M. Identification and intervention of heavy drinkers in middle-aged: results and

follow-up of 24 - 60 months of long-term study with randomized controls. J Alcohol Clin. Exp. Res. 1983; 203 - 209. 2. Babor TF. A cross-national trial of brief interventions with heavy drinkers. Am J Public Health 1996; 948 - 955.

11. orrialdea

Page 12: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

ALDATU PROGRAMAREN DESKRIPZIO BAT XXX Sarrera Geure sozietatean alkoholari loturiko arazoak oso garrantzitsuak dira. Alkohola,

drogarik zabaleena da, eta honen kosto sozialak oso inportanteak dira. Arazo honi aurre egiteko, Gizakia Helburu Fundazioaren eskutik 1997an Aldatu

programa sortu zen. Bere helburu orokorra alkoholarekin izandako arazoak gainditzea da. Hortarako, bai menpekotasuna duen pertsonari, bai famili edo laguneei laguntza eskertzen zaie.

Helburuak Programaren helburua abstinentzia edo arriskurik gabeko kontsumoa da.

Arriskurik gabeko kontsumo bat proposatzeko, aurreko diagnostiko bat egin behar da. Epe-luzerako tratamendua da eta bai talde-terapia bai bakarkako lana erabiltzen da.

Metodologia Entzun eta helbideratze Zerbitzuarekin hasten da tratamendua. Hemen

tratamenduaren eskaerak ikertzen dira. Eskaera egokitzat baloratzen bada, hurrengo urratsara pasatzen da. Ezegokia baloratzen bada, deribazio bat proposatzen da.

Erabiltzailearekin, entrebista indibidualak antolatzen dira hiru arlo ezberdinak ikertzeko: medikua, psikologikoa, eta hezgarria. Era berean, talde sesioak erabiltzen dira: estrukturatuak edo terapeutikoak, eta ez-estrukturatuak edo hezgarriak: aisialdarako, eta lana aurkitzeko edo lanerako hezkuntza.

Famili eta lagunekin bakarkako sesioak izaten dira, helbideratze eta laguntza emateko. Familia eta lagunen interbetzioa oso baliotsua da drogomenpekotasunen arloan, eta zuzenki, alkoholari lotutako problemetan.

Emaitzak Aldatu programaren datu batzuk:

1998 1999 2000 Izandako pertsonak 41 87 115 Deribazioak 4 2 2 Informaciones 50 65 2 Familias en seguimiento continuo 23 27 51 Programan jarraitzen dira (abenduaren 31an) 22 47 Altas Voluntarias 9 23 29 Altas Terapéuticas 0 0 8 Sartu berriak 22 50 63 Bersartuak 2 2 6 Tratamenduari ezetzak 0 15 9

%87a tratamendua hasten da. Datu hau oso garrantzitsua da mota hontako tratamenduetan. Programaren ebaluaketa orokor bat gure egitasmoa da.

12. orrialdea

Page 13: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

KOMUNIKAZIOAREN LABURPENA Komunikazioaren izenburua: OSASUNGINTZAKO PROFESIONALEN PAPERA TORTURAREN PREBENTZIOAN. Egileen izenak eta zentroa: XXX

Azkeneko hamarkada hontan, gero eta ardura gehiago sortzen dio Nazioarteko Komunitateari giza eskubideen defentsa eta babesarekiko medikuen konpromezu aktiboaren beharrak, batez ere torturari dagokionez. Tortura ez da Hirugarren Munduko aberrietan soilik ematen den fenomenoa. Estatu batzutan atxilotu askoren kontra erabiltzen bada ere, bestetan aldiz, Espainian alegia, torturako salaketak arrisku handiko populazioan metatzen dira. Hau da, atxiloketa inkomunikatuetan. Komunikazio honen helburua, giza eskubideen babesean eta torturaren prebentzioan diharduten osasungintzako profesionalen experientzia berrikustea da. 1-. Arlo psikologikoa: ondorio psikologikoak ikertu dira, trauma-ondoko sintomatologiaren nagusitasuna ikusiz. 2-. Tortura metodoen azterketa: Kolpeak, itomena eta mehatxuak dira gehien salatu diren metodoak. Tortura sexualaren prebalentzia haundiagoa da emakumeen artean. Tortura metodo desberdinen inzidentzia, atxiloketa egin duen Gorputz polizialari lotuta dago. 3.- Txosten medikuen azterketa: Ikertutako txosten medikuetatik %32tan agertzen da torturaren aztarna fisikorik. Entzutegi Nazionalaren mediku forenseen txostenak berrikusi dira, kalitatearen exkasia ondorioztatuz. 4.- Gihar estriatuaren kontrako antigorputzen ikerketa tortura fisikoa salatu duten atxilotuengan. 5-. Torturaren ebaluaketa mediko-legalean jarraitu behar diren pausuak eta protokoloa: medikuaren identifikazioa, atxilotuaren testigantzaren erregistroa, azterketa fisikoa, azterketa psikologikoa, froga osagarriak, ebaluaketa eta ondorioak 6-. Peritaiak eta Nazioarteko beste erakunde batzuekin elkarlana.

13. orrialdea

Page 14: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

OSPITALE OROKOR BATEAN PRODUKTU BIOLOGIKODUN TRESNEK ERAGINDAKO “HELMEN PERKUTANEO” MOTAKO ISTRIPUAK (ZIZTADA-EBAKI) XXX SARRERA 1990. hamarkadaren hasieratik produktu biologikoren baten helmenean egondako istripuen erregistroa ezarri zen. Bere helburu nagusiak honako hauek dira: 1. Ustekabeko helmen-egoteen kopurua zenbatzea eta istripurik ohikoenak zeintzuk diren zehaztea. 2. Sarrien nahasitako tresnak eta jarduera ezartzea. 3. Helmen-iturriak ezagutzea eta ondorioz, arriskua balioestea. 4. Prebentzio-neurriak proposatzea eta beraiek ebaluatzea. 5. Istripua dokumentatua izatea legearen ikuspuntutik. Oraingo erregistroa 1995eko abenduan jarri zen abian. METODOA Azken bost urteetako istripu guztiak jasotzen dira, beti ere produktu biologiko baten helmen perkutaneoa izan dutenak: adina, aintzinatasuna, lanbidea, sexua, txanda, lan- -kontratuaren mota, gertatu den lekua eta modua, kausa eragilea, serologia-iturria, istripua izandakoaren izena, profilaxia. Datuak EPINETAC izeneko programan sartu ziren eta gero estatistika deskriptiboa SPSS 9.0rekin egin zen. EMAITZAK (312 istripu) • Sexua: Gizonezkoak: %22 / Emakumezkoak: %78 • Adina: 36,1 ± 8, 37 urte • Lan-txanda: goizez: %68 / arratsaldez: %22 / gauez: %10 • Lan-kontratuaren mota: Finkoa: %55 / Aldi baterakoa: %37 / Obra-kontratak: %1 / Ikasleak: %7 • Kategoriaren araberako banaketa: Kategoria Medikua

k BAME ERIZ. LAG. TEL Garbitzail

ea Zeladorea Ikaslea

Istripu- kop.

51 17 157 28 6 26 5 19

Langileak urteko

225 52 324 210 28 64 78 12*

Intzidentzia-tasa

%22,7 %32,7 %48,5 %13,3 %21,4 %40,6 %6,4 %158

Helmen-iturriaren serologia 71 istriputan ezezaguna izan da, eta positiboa 34 kasutan. CHB CHB + BHB BHB BHB + GIB GIB GIB + CHB 22 kasu Kasu 1 3 kasu Kasu 1 2 kasu 5 kasu Infekzioaren prebalentzia birus hauetako bakoitzarentzat: CHB: %11,2 BHB:% 2,1 GIB: % 3,3 Prebalentzia hau populazio orokorrarena baino handiagoa da, adierazten diren istripuak aldez aurretik arriskurik handiena dutenak direla pentsarazten digu honek. Gure seriean CHB motako serokonbertsio bat gertatu da profesional sanitario batengan; honek % 3,6 ± 3,51ko intzidentzia-tasa ekartzen du. Ez da GIB edo BHB motako konbertsiorik izan (Istripua izandakoetatik %86 txertoa hartutakoak dira). ONDORIOAK: • 5 urtetan 312 istripuren berri eman da eta beraiek bereziki ospitaleko jarduerarik handieneko garaian gertatu

dira. • Iturri-pazienteengan, batez ere CHB eta GIB dutenengan, prebalentzia handiagoa izatearen arrazoia aldez

aurretik arriskua duten istripuak gehiagotan adierazten direla izan daiteke. • Gaitzak harrapatuenak erizainak izan dira. Gainera, erizaintzako ikasleengan intzidentzia oso garrantzitsua

izan da. • Prebentzioko estrategiak ikertu behar dira pertsonal gazteenarentzat, bereziki erizaintzako ikasleentzat. • Serokonbertsioko kasu bakarra chb motakoa izan da, mediku batengan eta kalibre lodiko orratzarekin.

Intzidentzia-tasa %3,6 ± 3,51koa da (%95eko KT: %0 – 10,8). • Prebentzioa abiatu behar da lan-prozedura ziurragoen ezarpenetik, arretazko neurri unibertsalen betetze

zorrotzetik eta BHB txertoa orokortzetik. • 1 mm. argi baino gehiagoko elementu hutsen erabilpena barne hartzen duten prozedurek

lehentasunezkoak izan behar dute segurtasun-metodo eta -elementuak ezartzeko orduan.

14. orrialdea

Page 15: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

IKTERIZIA JAIOBERRIARENGAN GLUKOSA-6-FOSFATO DESHIDROGENASAREN ESKASIAREN ONDORIOZ

XXX. Sarrera: Hematietako glukosa-6-fosfato deshidrogenasaren eskasia X kromosomari loturiko nahasketa da, zenbait talde etnikotan maizago agertzen dena. Aurkezpen klasikoa bi eratan gertatu ohi da: alde batetik, anemia hemolitiko akutu eragindakoa edo episodikoa (zenbait gai kimikok eta patologiak eragindakoa, hain zuzen), eta, beste aldetik, anemia hemolitiko kroniko ez-esferozitikoa. Jaioberriarengan ikterizia moduan ager daiteke. Kasu klinikoak: 1. kasua:

Garaiz eta adin gestazionalari egokitutako pisuaz jaio berri zen gizonezkoa ikteriziagatik ingresatua izan zen, 54 ordu zituela. Bilirrubina 25 mg/dl-koa zen, eta hematokritoa %55ekoa. Aurrekari familiarrak: ama mulatoa, jaioberri-garaiko ikterizia eta noizbehinkako ikterizia konjuntibala izan zituena. Etengabeko fototerapia intentsiboa ezarri zitzaion. Ingresuko lehen 48 orduetan bilirrubinaren balorea 27,7 mg/dl-ra igo eta hematokritoa %35eraino jaitsi zen. Alta ematerakoan, bilirrubina 3,5 mg/dl-koa zen, eta hematokritoa %38koa. Azterketa hematologikoak glukosa-6-fosfato deshidrogenasa entzimaren eskasia partziala utzi zuen agerian, hodi-barneko osagaia zeukan anemia hemolitikoarekin batera. 2. kasua:

Garaiz eta adin gestazionalarekiko pisu eskasaz jaio berri zen gizonezkoa ikteriziagatik ingresatua izan zen, 5 ordu zituela. Bilirrubina 8,8 mg/dl-koa zen, eta hematokritoa %65ekoa. Aurrekari familiarren artean, amaren familiako 2 osabak glukosa-6-fosfato deshidrogenasaren eskasiaren diagnostikoa zutela nabarmendu behar da. Ingresatzerakoan, etengabeko fototerapia intentsiboa ezarri zitzaion. Bilirrubinaren balorerik altuena, ingresutik 6 ordutara, 9,5 mg/dl-koa izan zen, hematokritoa %42raino jaitsi zitzaiolarik. Azterketa hematologikoak glukosa-6-fosfato deshidrogenasaren erabateko eskasia utzi zuen agerian. Haur-Hematologiako kontsultetan jarraipena izan du 10 urtetan, zenbait odol-transfusio behar izan duelarik, krisi hemolitikoak direla eta. Ondorioa: Glukosa-6-fosfato deshidrogenasaren eskasiak gutxitan eragiten du jaioberri-garaiko ikterizia gure inguruan.

15. orrialdea

Page 16: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

FISTULA TRAKEOESOFAGIKO ISOLATUA JAIOBERRIARENGAN XXX. Sarrera: Fistula trakeoesofagikoa hestegorri eta trakearen arteko lotura da. Era isolatuan, gutxitan agertzen da, anomalia trakeoesofagikoak dituztenen %4a suposatuz. Kasu klinikoa: 39 asteko haurdunaldia eta adin gestazionalarekiko pisu eskasa (2530 g) izan zuen emakumezko jaioberri baten kasua aurkezten dugu. 24 ordu zituela, ingresatua izan zen Jaioberrientzako Unitatean, gorako, abdomeneko distentsio eta arnas distressagatik. Ingresuko proteina C-erreaktiboa 3,2 mg/dl-koa izanik, eta torax-abdomeneko erradiografian aerofagia eta eskuineko goi-lobuluan kondentsazioa zituelarik, dieta absolutu eta bena-barneko sueroterapia eta antibioterapia ezarri zitzaion.. Aho-bidez zein zunda nasogastrikoaren bidez elikatzen saiatzean eztul-, zianosi- eta atragantamentu-krisiak izan zituen. Beraz, esofagograma egin eta bertan zera aurkitu zen: T3 mailako fistula trakeoesofagiko isolatua, errefluxu gastroesofagikoa eta eskuineko goi-lobuluko neumonia aspiratiboa. Ebakuntza kirurgikoan fistula lotu eta moztu zen. Ebakuntza-ondoko 11garren egunean alta eman zitzaion, aho-bideko elikadura arrakastaz berrezarri ondoren. Ondorioak: Fistula trakeoesofagiko isolatua entitate bitxia da. Jaioberri-garaian eztul-, zianosi- eta atragantamentu-krisiak agertu ohi dira; arnas aparatuko infekzio errepikariak izan daitezke ume handiagoarengan gertatzen diren aurkikuntzak.

16. orrialdea

Page 17: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

BAKTERIEMIAK ETA SEPTIZEMIAK ZERBITZU MEDIKOETAN XXX 1.- Sarrera Lehenengo ta behin gure kasuistika ezagutu nahi izan dugu, bakteriemia eta septizemietan. Berauen ezaugarri epidemiologiko, mikrobiologiko eta klinikoen aurrean, faktore eragileak ezagutu nahi izan ditugu, lehen eta bigarren mailako prebentzioa bideratze asmotan. 2.- Helburuak

1) 1999.an zehar Gastroenterologia, Neumologia eta Barne Medikuntzak zerbitzuetan, Larrialdi Zerbitzuak onarturiko bakteriemia guztien ezaugarri klinikoen, mikrobiologiaren eta epidemiologiaren ikerketa egitea. 2) Aurretik zituzten gaixotasunak aztertzea (intrintsekoak), gaitza edukitzea errezten dutenak, eta bestalde, gaitza errezten duten arrisku faktoreak aztertzea (estrinsekoak), hala nola, prozedurak, drogak edo iatrogenia. 3) Hilkortasun zergaitiak aztertzea 4) Tratamenduak berrikustea. METODOAK: Ikerketa retrospektiboa egin zen, 260 ohe dituen Ospitalean 1999.ko ekaina eta abendua bitartean Larrialdi Zebitzutik onartutako bakteriemia guztien gainean. Bilaketa aktiboa egin zen odol hazkuntza positiboak bilatuaz Mikrobiologiako Laborategian eta Datu Base konputerizatua erabiliaz honako kodeekin: bakteriemia, septizemia sepsia eta shock septikoa. EMAITZAK: 56 kasu aurkitu ziren 56 gaixotan 1999.an zehar. Inzidentzia, zerbitzu hauetan onartutako 1000 gaixotik 21,1 koa izan zen. %59 gizonezkoak ziren. Bataz besteko adina 73,3 urtekoa; emakumezkoen bataz besteko adina 75 urtekoa zen eta gizonezkoena 71,2 koa. Bataz besteko ospitaleko egonaldia 14 egunekoa izan zen, gizonezko eta emakumezkoetan antzekoa izanik. Gaixoen %91 Barne Medikuntzan egon ziren. Arrisku faktoreak gaixoen %82an ageru ziren. Arrisku faktore intrinsekoak Diabetes Mellitusa (%30), Biriketako Gaixotasun Obstruktibo Kronikoa (%18), behazun xixkuko harriak edukitzea (%16) izan ziren. Arrisku faktore estrinsekoak ordea duela gutxi ospitalean egon izana (%9), inmunosupresoreak (%7), terapia antibiotiko luzea (%5). Infekzio fokuak: Iraiz aparatua (%27), arnas aparatua (%25), sabela (%23). Odol hazkuntzetan hazitakoak: E.Coli (%34), Staph. Aureus (%23), polimikrobianoa (%5,3). Klinikoki: %86ak tenperatura 38°C tik gora izan zuen, hotzikarak %50, 12000tik gorako leukozitosia %41 eta ezkerrera desbideraketa %45. Hilkortasuna %19,6koa izan zen diagnostiko klinikoarekin erlazio garbirik gabe eta sexuari dagokionez ezberdintasun esanguratsurik gabe. Hildakoen %81 75 urtetik gorakoak ziren. Guztiek arrisku faktore intrinsekoak zituzten. Gehien erabili ziren antibiotikoak Penizilina Beta-laktamikoak izan ziren (%53,5), Zefalosporinak (%39), Amoxi-Kalabulanikoa (%36), Aminoglikosidoak (%10). Konbinaturiko antibiotikoen politerapia %70 erabili zen eta monoterapia %30an. E.Coli-ak, sentsibilitateari jarraiki, zainetik emaniko Zefalosporinak jaso zituen kasu gehienetan, Staph Aureus-ak Kloxazilina eta Streptokokoek Zefalosporinak. Larrialdi Zerbitzuan bakteriemia susmoa izan eta berehala, odol hazkuntzak atera ziren eta zainetik emaniko antibiotikoak jarri ziren. ONDORIOAK:

1) Bakteriemia Ospitalean sarritan agertzen den arazoa da. 2) Gaixo gehienek arrisku faktoreak dituzte. 3) Iraitz aparatua eta E.Coli izan ziren sarritasun handiena izan zuten sarbide eta bakterioa. 4) Adina eta arrisku faktoreek baldintzaturik, hilkortasun handia du bakteriemiak. 5) Sarrien erabiltzen diren tratamenduak, Penizilinak eta politerapia dira.

17. orrialdea

Page 18: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

BAPATEKO HERIOTZAREN PREBENTZIOA ANTITAKIKARDIAKO DESFIBRILAGAILUARENEN BIDEZ KARDIOPATIA ESTRUKTURALA GABEKO TAKIKARDIA BENTRIKULAR POLIMORFIKOA DUTEN PAZIENTEETAN. XXX SARRERA: Bapateko heriotza kardiakoa (BHK) da kardiopatia duten gaixoetan arazo kardiako baten sintomak hasi eta ordu bateko epean gertatzen den ezusteko heriotza. %90 kasuetan kardiopatia iskemikoa (KI) dago oinarrean. BHKgaz errelazionatutako beste kardiopatia mota batzuk dira: miokardiopatia hipertrofikoa (atleta gazteetan agertzen den kausa garrantzitsuena), miokardiopatia dilatatua, eskuineko bentrikuloaren displasia arritmogenikoa, miokarditisa, bihotzaren gaixo elektriko primarioak (QT luze kongenitoaren sindromea, Brugadaren sindromea, esfortzuzko takikardia bentrikular polimorfikoak eta fibrilazio bentrikular idiopatikoa), Wolff-Parkinson-White sindromea, gaixo neuromuskularrak eta farmako eta sustantzia arritmogenikoak (antiarritmikoak, antidepresiboak, antibiotikoak, antihistaminikoak, diuretikoak, kokaina, ea.). BHK eragiten duten arritmia kardiakoak izaten dira takiarritmia bentrikularrak (takikardia bentrikularra eta fibrilazio bentrikularra), bradiarritmiak eta erritmo sinusala (disoziazio elektro-mekanikoa). Gaur egun, hiru prebentzio-neurri ezberdin ditugu: farmakoak (antiarritmikoak eta beste mota batekoak), sustrato anotomiko arritmogenoaren ablazioa (kirurgiaz edo erradiofrekuentziaren kateterraz) eta antitakikardiako desfibrilagailu inplantagarria (ADI). BHK dutenen artean talde berezi bat aurkitzen da: kardiopatia estrukturalarik gabeko alterazio elektriko primarioa dutena da. Arritmia kardiako hilgarria takikardia bentrikular polimorfikoa edo fibrilazio bentrikularra izaten da. Anomalia elektrikoak oiñarri genetikoa du, bera izanik bihotzaren zelulen elektrolitoen trukaketa kaltetzen duena, normalki sodio kanal mailan ematen dena. Gaur egun BHK prebenitzeko daukagun metodo bakarra ADI bat jartzea da. Pronostikoari buruz esan ahal dugu gaixoen heren batetan eta lehen bi urteko epean BHK errepikatzen dela, nahiz eta farmako antiarritmikoak hartu eta sintomarik gabe egon. Alderantziz, ADI bat jarri ezkero, mortalitatearen tasa hutsa da. ESPERIENTZIA: 1995 urteko Urtarrillatik 2000 ko Abendurarte, Gurutzeta ospitaleko kardiologia serbitzuan 85 ADI jarri dira takikardia bentrikular gaiztoei aurre egiteko. 14 kasutan ez zegoan kardiopatia estrukturalarik (azterketa fisikoa, analitika, toraxeko erradiografia, ekokardiografia eta koronariografia normalak). Batazbesteko adina 43 urte zan (17 eta 70 urteren arteko mugak) eta heuretatik 6 emakumeak izanik. 14 gaixo hoien artean, 4 kasutan helburua profilaktikoa izan zan Brugada sindromea zutelako (eskuma aldeko His adarraren erabateko blokeoa eta milimetro bat baino geiagoko ST segmentuaren igoera V1 eta V3 arteko deribazioetan). Beste 10 kasuetan arritmia sinkopagarri bat izateagaitik jarri zan. Azken multzo hau era honetan bana dezakegu: 2 Leenhart sindromegaz (“torsades de pointes” akoplamiento laburragaz), 6 fibrilazio bentrikular primariogaz eta 2 takikardia bentrikular polimorfikoagaz. 10 gaixo hauei 2 urte inguruko jarraipena egin ondoren, 3 kasutan berriz arritmia bentrikular gaiztoa agertu dela ikusi dogu. ONDORIOAK: Gure esperientzia BHKren prebentzioan ADIren bidez kardiopatia estruktural gabeko arritmia bentrikular gaiztoak dutenen gaixoetan korroboratzen du gai honi buruz literaturan agertzen dena: paziente gazteak dira, arritmia bentrikular gaiztoa errepikatzeko arriskua altua da (%30etan) eta ADI jarriz gero hilkortasunaren tasa hutsa da.

18. orrialdea

Page 19: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

BIHOTZEKO ARRITMIA GAIZTOEN TRATAMENDU MEKANIKOA: DESFIBRILATZAILE AUTOMATIKO EZARGARRIAREN (DAE) ZEREGINA GAUR EGUN. XXX HELBURUA: Bihotzeko arritmia gaiztoen tratamenduan DAEren zeregina ezagutzera ematea. GAIXOAK eta METODOAK: 1994tik 2000ko abendua bitartean, Arantzazuko Ospitalean DAE baten beharra izan duten gaixo guztien zeharkako estudio prospektiboa. ALDAGAIAK: Adina, sexua, bihotzeko gaixotasuna bi taldetan banatua: iskemikoa eta dilatatua, bihotzaren funtzioa NYHAren sailkapenaren arauera eta EF kontuan hartuta, eta ondorengo 72 hilabetetan egindako jarraipenean DAEak emandako desfibrilazio egokiak eta gaixo hauen hilkortasuna. EMAITZAK: Aukeratutako epean, 77 gaixok DAE baten beharra izan zuten gure ospitalean, bataz besteko adina 62 urtetakoa izanik (gazteenak 26 urte, zaharrenak 79). % 87a gizonezkoak ziren eta % 13a emakumezkoak. Bihotz gaixotasun artean sarrien eman dena iskemikoa da, %62a osatuz, dilatatu-idiopatikoak gainontzeko % 38ª direlarik. Bihotzaren funtzioa sailkatzeko, NYHA-k emandako erizpideen arauera zatituak izan ziren gaixoak: Lehenego klasean % 10a, bigarren klasean % 56a eta hirugarren klasean % 34a . Bestalde, EF kontuan hartuta bataz bestekoa % 37koa izan zen (% 15 gutxienak - % 76 gehienak). Desfibrilatzailea ezartzeko arrazoiak 1 taulan azaltzen dira:

Mantendutako takikardia bentrikular monomorfikoa

% 65

Fibrilazio bentrikularra % 14 Mantendutako takikardia bentrikular polimorfikoa. % 17 Brugadaren sindromea. % 4

1. Taula 72 hilabetetako jarraipena aztertuaz: % 55ak desfibrilazio egoki bat jaso zuen gutxienez, eta % 45ak ez zuen tratamendu mekanikoaren beharrik izan. Hilkortasunari dagokionez, % 87ak bizirik jarraitzen zuen. ONDORIOAK: DAEak bihotzeko arritmia gaizto mota batzuei aurre egiteko sortutako tratamendu egokia dirudi.

19. orrialdea

Page 20: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

REBASKULARIZAZIO AZKARRA MIOKARDIOKO INFARTU AKUTUAN (MIA).

XXX 1. Sarrera: ST segmentuaren igoera duten MIAetan hilkortasuna gutxitzeko neurri nagusia rebaskularizazio azkarra da, bai fibrinolisiaren bidez, bai angioplastiaren bidez. Rebazkularizazio hau zenbat eta azkarrago egin, orduan eta emaitza hobeak lortzen dira. Lan honekin Gipuzkoan ematen diren MIAetan rebaskularizazio azkarraren erabilera aztertu nahi da. 2. Materiala: Gipuzkoako Aantzazuko Amaren Ospitalean 2000ko ekainaren 15etik abenduaren 15era Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) izan diren 143 gaixoen datuak. 3. Metodoa: Gaixo hauen historia klinikoak aztertuz ondorengo datuak bildu dira: hilkortasun orokorra, hilkortasuna rebaskularizaturiko gaisoetan, hilkortasuna rebaskularizatu gabeko gaisoetan, rebaskularizazio-portzentaiak, ez rebaskularizatzeko arrazoiak, rebaskularizazioan ematen diren atzerapenak. 4. Emaitzak: ST segmentuaren igoera duten MIAk %14,52ko hilkortasun orokorra du: rebazkularizazio azkarra izan duten gaisoengan %5ekoa da; izan ez dutenengan berriz %20,5ekoa. Rebaskularizaturiko gaisoen portzentaia %60koa da, %53 fibrinolisiaren bidez, %7 angioplastiaren bidez. Galduriko %40tik %25a laguntza medikoa eskatzean emaniko atzerapenaren ondorioz gertatzen da. Lehen monitorizaziotik rebaskularizazioa egiten den bitarteko denbora ordubete baino gehiagokoa da 565ean, bai Arantzazuko Amaren Ospitalean, bai eskualdeetako ospitaletan, denbora honek 40 minututakoa izan beharko lukeenean. 5. Ondorioak: Rebaskularizazio azkarrak hilkortasunaren jeitsiera nabarmena erakusten du. Rebaskularizazio-tasa %60koa da, %25ean hobe litekeena laguntza medikoa azkar eskatuz gero. Ospitaleetan ere denbora gehiegi pasatzen da lehen monitorizaziotik rebaskularizaziora.

20. orrialdea

Page 21: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

Poster 1: Mycoplama Pneumoniaeren adierazpena neurologi sisteman. Autoreak: XXX Zentroa: XXX

SARRERA:

Mycoplasma pneumoniaeren infekzioak zenbait arazo neurologikoekin

erlazionatu dira, nerbio-sistema zentralaren zein periferikoaren gain eraginez. Nagusiki

deskribatutako kasuak entzefalitisa, meningitisa, sakanbanatutako entzefalomielitis

akutua, polineuritisa, neuritis kraneala, zeharkako mielitisa eta miositis akutua izan dira.

Mycoplasma pneumoniaeren infekzio akutuarekin erlazionatutako arazo neurologikoak

garatu dituzten lau kasu kliniko aurkezten ditugu.

KASU KLINIKO ETA EMAITZAK:

-21 urtetako gizonak, eskuin neumonia baten ostean, bost egunetara, neuritis

kraneak anizkoitza agertu zuen.

-22 urtetako emakumea, katarru prozesu baten osteko hamargarren egunean

polimiositisa garatu zuena.

-64 urtatako gizona, bronkiotako katarru prozesu baten ondoren, hamabost

egunetara, Guillain–Barré Sindrome bat garatu zuena.

-23 urtetako gizona, neumonia bat izatetik hamar egunetara eskuin begiko

neuritis optikoa eta mielitis akutua garatu zituen.

Paziente guztiek Mycoplasma pneumoniaeren aurkako serologia positiboa agertu zuten.

ONDORIOAK:

Paziente hauek Mycoplasma pneumoniaearengatik eragindako arnas-aparatuko

infekzio baten barruan konplikazio neurologikoak garatu zituztenez, germen hau beraien

sortzaile kontsideratu behar genuke. PCR teknikak, kasu hauetan arazo neurologikoak

germenak nerbio sistema inbaditu edo mekanismo inmunologiko batengatik

bideratutako erantzuna ote den argitzen lagunduko luke.

21. orrialdea

Page 22: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

Tituloa : Inolako prebentziorik ez. Egilea: XXX. Sarrera . Honen bitartez preso dauden pertsonen egoera aztertu nahi nuke. Lehenik eta behin esan behar dut halako egoeran arrisku-faktoreak izugarriak direla eta bigarrenik, prebentziorako behar duten autonomia petsonala oso zaila dela. Euskal Herriak bizi duen egoera dela eta, biztanlegoaren kopuru garrantzitsu bat espetxeetan bizi da eta urte luzeetarako. Honetaz gain, osasun eskubidea guztiontzat ezinbestekoa dela kontuan hartzen badugu, osasuneko profesionalen artean gai hau kezkagarria izan beharko litzateke. Helburuak. Espetxeetan bizi duten egoeraren erradiografia egitea. Presoen artean ohikoak diren gaisotasunen prebentzioaren beharra. Metodoak Espetxeetako egoera aztertzea. Alde batetik, Euskal Herrikoa eta bestetik, Espainako eta Frantziako estatukoak. Espetxeetako gaixotasunen erregistroa aztertzea. Emaitzak Kartzelatik ateratzen den preso ohiaren osasun egoera aztertzea. Ondorioak Zer aldatu beharko genukeen benetako prebentzioa, baldintza sanitarioak eta osasun autonomia lortzeko.

22. orrialdea

Page 23: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

TXIRRINDULARI ETA FUTBOLARIEN ODOL PARAMETROEN DIFERENTZIAK EGILEEN IZENAK XXX ZENTROA-K (Ez idatzi helbiderik). Zerbitzua, Departamentua: Basurtuko Instituto Medikua, Medikuntza eta Odontologi Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitates LABURPENA: 1.- Sarrera: Iraupen luzeko kirolarietan sarritan odol parametroen asaldurak agertzen dira. Batez ere, burdinaren metabolismoaren adierazle diren parametroak (hemoblobina, hematokrito, ferritina etab.). Balio hauek baxu direnean errendimendua gutxiagotzen da. Badirudi hori ez dela beste motatako kiroletan gertatzen, adibidez futbolean. 2.- Helburuak Txirrindulari eta futbolari talde biren odol parametroak konparatzea. 3.- Metodoak 15 txirrindulariz (batazbesteko 17 urte, tartea 15-20), eta beste 19 futbolariz (21 urte, tartea 18-25) osaturiko talde biren denboraldi batetan egindako odol analisiak. 4.- Emaitzak Hiru txirrindulari sintomadun zegoen (astenia, nekea, indar gabezia). Anemia makrozitikoa zuen batek, hemoglobina eta ferritina baxu besteak, eta hirugarrenak ferritina baxua. Kirolari ez sintomadunen artean txirrindulari batek anemia normozitiko zuen eta futbolari batek anemia mikrozitikoa. Txirrindulariek plaketa, plaketen batazbesteko bolumena, basofilo eta kolesterol maila altuago zuten, eta burdina berriz baxuagoa(p<0.05). Hala ere, balore guztiak normaltasunaren barruan zeuden. Hematie maila baxuegia txirrindulari bik izan zuten. Hemoglobina 14 g/dL baino baxuago txirrindulari bik eta 5 futbolarik izan zuten (guztira %20.6a). Futbolari batek hematokritoaren %50 balorea baino altuago izan zuen (%51.4). txirrindulariak futbolariak Guztira Ferritina <minimoa 7(%50) 2(%10) 9(%26) <60ng/ml 10(%60) 6(%31) 16(%47) <100ng/ml 12(%80) 12(%63) 24(%70) Txirrindulari sintomadunen batezbesteko ferritina baxuagoa zen (28.66ng/ml) ez sintomadunekin konparatuz (60.09ng/ml), baina hau ez zen estadistikoki adierazgarria izan. Transferrina eta burdina kasu guztietan normalak izan ziren. Bost txirrindularik hartzen zituzten burdin suplementuak, hauen emaitzak normalak izan ziren. Eosinofilia 10 kasutan agertu zen (7 txirrindulari) eta linfozitosia txirrindularien erdiak izan zuen. 5.- Ondorioak -Txirrindulari gazteen artean gehiago, baina futbolarietan baita ere, odol parametro asaldurak agertzen dira. -Bost kasutan anemia agertu zen, hoietatik bi sintomagabekoak. -Txirrindularien erdiak zuen ferritina maila baxuegia, eta gehienek (%80) iraupeneko kirola egiteko gomendatzen dena baino baxuago. -Badirudi iraupeneko kirolek plaketa eta basofiloetan duten eragina ezberdina dela beste kirol mota batzurekin konparatuz. -Nahiz eta sintomagabeak izan, beharrezkoa da odol analisiak denboraldian zehar egitea, batez ere iraupen luzeko kirolarietan.

23. orrialdea

Page 24: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

AZTERKETA MEDIKOAK FUTBOLARIETAN EGILEEN IZENAK (Izenaren iniziala eta abizenak). Aurkeztuko duenaren izena azpimarratu XXX ZENTROA-K (Ez idatzi helbiderik). Zerbitzua, Departamentua: Basurtuko Instituto Medikua, Medikuntza eta Odontologi Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea LABURPENA: 1.- Sarrera Kirolari eskolar, federatu eta unibertsitarioetan azterketa medikoak egitea legez derrigorrezkoa da, baina ez da beti gertatzen. Gainera, azterketa horren minimoak ere argitu gabe daude oraindik. Aspalditik azterketa mediko espezifikoak, explorazio minimo batzuekin ezartzea nahi izan da. 2.- Helburuak Futbolari talde batetan egindako azterketa medikoa deskribatzea. 3.- Metodoak 59 futbolari: 36 kadete maila (A, n=17 eta B, n=19 taldeak) eta 23 gazte maila, batezbesteko adina 15.54, tartea 14-18. 4.- Emaitzak Antropometria: Pisua (kg) Altuera (cm) BMI Kadete maila B 56.19* 1.68† 19.75‡ Kadete maila A 67.15* 1.75 21.92‡ Gazte maila 75.71* 1.78† 23.62‡ *†‡P<0.05 -BMI: Gazte maliako batek >25 izan zuen; kadete A-n batek <20 eta kadete B-an 10ek. Sistema Kardiobaskularra: -Tentsio arteriala: gazte bik 160/80 mmHg eta 155/70 mmHg izan zuten, mediku generalera bidali genituen. -Auskultazioa: Lau soplo sistoliko funtzional azaldu ziren. -EKG: Gazte batek T uhin negatiboa DI, DII, DIII, aVF, V3-V6ra izan zuen, eta kadete batek zalantzazko delta uhinak izan zituen.. Biak kardiologora agindu ziren. Lehenego kasuan ekografia eta esfortzu froga normalak izan ziren. V1 deribazioan Hiss-en Balaren eskumako adarraren 13 (%22) blokeo ez oso egon ziren eta beste horrenbeste QRS konplexuaren hozka, luzera normalarekin. D3 deribazioan T uhin negatiboa 12 kasutan agertu ziren (%20). Sistema muskulueskeletikoa: -12 jokalarik eskoliosia izan zuen eta kadete batek zifosia, guztietatik lauk tratamendua zeukaten. -9 gazte mailakoek (%39) genu varoa izan zuten eta 5 kadetek (%13.8), guztira %23,7k 5.- Ondorioak -Sistema muskulueskeletikoan agertzen diren aldaketak dira ugarienak, aipatzekoa %20ak eskoliosia izan zuela azterketa fisikoan. -Genu varoa %23 jokalarik izan zuen, gazte mailakoetan agertzen zen proportzioa haundiagoa zen. -Hipertentsioa kirolari gazteetan ere ager daiteke. -EKG-ak informazio garrantsitsa ematen digu: kasu bitan behintzat EKG patologikoak aurkitu ziren. Bestalde, V1-ko aldaketa txikiak eta DIII-n T negatiboa sarritan agertzen da. -Nahiz eta jokalari gazte eta osasuntsuak izan patologiak aurkitu egiten dira azterketa mediko espezifiko hauetan, beraz, derrigorrez egin beharko lirateke, minimo batzuk ezarriz.

24. orrialdea

Page 25: Publicación1 (Sólo lectura) - ehu. · PDF fileRx TORAX BAI DATA: EZ HURRENGO KONTROLA HURRENGO DOSIA KIIMIOPROFILAXIA BAI DATA: EZ P: ... *Rx egin puntaren kokapen zuzena baieztatzeko

KOMUNIKAZIOAREN LABURPENA

Komunikazioaren izenburua: C SEROTALDEKOEN GAIXOTASUN MENINGOKOZIKOAREN EGOERA BIZKAIAN, TXERTAKETA KANPAINA ETA GERO. Egileen izenak eta zentroa: XXX Zaintze Epidemiologikoa. Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza. Osasun Saila.

SARRERA: Meningitia eta infekzio meningokozikoko bestelako mota inbaditzaileak gizarte-alarma handia sortzen dute. Sarri gertatzen ez badira ere, ia beti haurren artean gertatzen dira, eta heriotza-arriskua eta itzulezinezko ondorioak izaten dituzte. Gure inguruan, eta orokorrean Europa guztian, gehien sortzen den meningokokoa B serotaldekoa da. Euskal Autonomi Erkidegoam 1993ko urtean C meningokokoaren maila igon egin zuen, eta 1996ko urtean bere maila gorenera heldu zen. Horregatik, 1997ko udazkenean EAEn C serotaldekoen gaixotasun meningokozikoaren kontrako txertaketa orokorreko kanpaina egin zen. Diana-taldea izan zen 18 hilabete eta 20 urteko adinen arteko biztanleria. Txertaketa-kobertura orokorra %88,7-koa izan zen. HELBURUAK: 1. C serotaldekoen gaixotasun meningokozikoaren intzidentzia deskribatzea Bizkaian. 2. Bizkaiko txertaketa kanpainaren efektibotasuna ebaluatzea. METODOAK: Intzidentzi tasak kalkulatzeko Aitortu Beharreko Gaixotasunen Sistemaren datuak aztertu ditugu. Txertaketa-efektibotasuna kalkulatu dugu [1-(tasa txertatuengan / tasa ez-tzertatuengan) x 100] bezala. EMAITZAK: Bizkaian, 1.990 eta 1.992ko arteko urteetan, C gaixotasun meningokozikoaren intzidentzi tasak 0,4 eta 0,6/100.000 bizt. artekoak izan ziren. 1.993an tasa igon zen 1,5ra, eta gainditu zuen B gaixotasun meningokozikoarenak. Hurrengo urteetan C gaixotasunaren tasak gero eta gorago joan ziren, 1996ko urtean bere balio gehiengora heldurarte (3,8/100.000 bizt). Txertaketa kanpaina egin ta gero tasak berriro itzuli ziren haien oinarrizko mailetara. Hiru urtetan (1.998, 1.999 eta 2.000) neurtutako efektibotasun tasa gordina %90koa da. Bizkaian 27 kasu prebenitu direla kalkula dezakegu. ONDORIOAK: Txertaketa kanpaina egin ta gero, C gaixotasun meningokozikoaren inzidentzi tasak nabari jaitsi dira. Txertaketaren kanpainak efektibotasun handia izan du.

GAIXOTASUN MENINGOKOZIKOA. Aitortu Beharreko Gaisotasunak. Bizkaia. 1.990-2.000ko urteak

1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 20000

2

4

6

8Tasa /100.000

Orokorra B Taldea C Taldea

Orokorra 4,9 5,2 4,4 5,5 6,1 5,9 7,2 5,6 3,3 3,1 3,6B Taldea 2,4 2,5 1,8 1 0,7 1,1 0,9 1,1 1,8 1,9 1,6C Taldea 0,6 0,4 0,4 1,5 1,9 2,4 3,8 2,6 0,6 0,4 1

25. orrialdea