PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean - txorierri.eus · 3 Cobardes Pelikula Zuzendaritza:...

16
PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean Cobardes pelikula Ikasleentzako koadernoa / Bigarren Hezkuntza

Transcript of PROGRAMAREN EGILEA Osasuna Eginbidean - txorierri.eus · 3 Cobardes Pelikula Zuzendaritza:...

1

PROGRAMAREN EGILEA

Osasuna EginbideanCobardes pelikula

Ikasleentzako koadernoa / Bigarren Hezkuntza

2

Zinema eta hezkuntza

E gungo gizartean dauden arazo ugari prebentzio-jarduerak abian jarrita bideratu behar dira, eta hezkuntza oinarrizko elementua da. Eskola-munduarekin eta aisialdiko hezkuntzarekin zerikusia

duen edozein prebentzio-jarduerak elkartu egin behar ditu dibertsioa eta hezkuntza-elementua, irakaskuntza erakargarriagoa bihurtzeko eta, horrela, bilatutako helburua eraginkortasun handiagoz betetzeko.

Zinema prebentzio-tresna eta komunikazio-elementua da, gazteentzat oso erakargarria.

Hizpide ditugun bi alderdiak, dibertsioa eta hezkuntza, bikain kokatzen dira euskarri-elementuan; zineman, alegia. Hainbat jokaera indartzea eta balioak sustatzea oinarrizko elementuak dira hezkuntzan, gazteek arrakastarako aukera gehiagorekin aurre egin ahal izateko eguneko gizarteak dituen arazo askori.

Ikuspuntu generikotik, zinema hezigarria izan daiteke, pertsonak (ikusleak) gaitasuna badu, argudioaz gain, pelikula osatzen duten elementu guztiak baloratu eta kritikatzeko: gidoia, aktoreen zuzendaritza, interpretazioa, argazkigintza, muntaia, soinu-banda, etab.

Azken finean, zinema drogen prebentziorako baliabide pedagogiko ona izango da, ikusleari gaitasuna ematen bazaio

saihestu beharreko arriskuek islatzen dituzten edo ikuspuntu helduagoen garapena babesten duten argudioen egoerak, ikurrak eta mezuak aztertzeko eta kritikatzeko. Horrela, balioak sustatuko dira.

Zinema lan-tresna baliagarria izan daiteke dibertsiorako elementu huts gisa erabiltzen ez badugu. Hori hala izateko, tratamendu egokia eman behar da noski, honako alderdi garrantzitsu hauekin:

1. Hezkuntza- eta entretenimendu-irizpideen arabera behar bezala hautatutako pelikulak izatea.

2. Pelikularen alderdi nabarmenak azpimarratzen eta bultzatzen dituzten euskarri teknikoak aztertu eta prestatzea, pelikula ikusi aurretik eta ondoren lan egin ahal izateko, ebaluazioa ere barne hartuta.

3. Ikastetxean eta irakasleen artean, programa hezkuntzaren agente eraginkor gisa aurkeztea, bilatzen den prestakuntza-helburua bete eta sustatzeko.

Zinema oso erakargarria da helburu dugun publikoarentzat: haurrak eta gazteak. Baina, kasu honetan, ez da dibertsio huts gisa ulertu behar, gazteenen arreta lortzeko aukera gisa baizik, hausnartzeko gaitasuna bultzatzeko eta aurkezten dituen hezkuntza-edukien azterketa eta kritika sustatzeko.

3

Cobardes

Pelikula

Zuzendaritza: Asociación de Prensa Juvenil elkarteko Centro de Comunicación eta

Pedagogía Zentroko talde tekniko-pedagogikoa

Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako koaderno hau izenburu bereko pelikularen irakasleentzako Gida Didaktikoaren osagarri gisa argitaratu da.

Bi elementuak Asociación de Prensa Juvenil elkarteak sortu eta garatu duen Osasuna Eginbidean programaren materialak dira. Programa hori Drogei

buruzko Plan Nazionalak finantzatu du.

• Pelikula gustatu zaizu? Zergatik?

• Zein da filmaren gaia? Eta egileen mezua edo asmoa?

• Zer aldatuko zenuke film luze honetan? Zergatik?

• Zuzendariek euren asmoa islatzen lortzen dutela uste al duzu? Zergatik?

Zer esanahi ematen diozu produkzio honen amaierari? Uste duzu argi uzten duela zein den pertsonaien patua?

• Defini ezazu pelikula hiru adjektiborekin.

4

Pertsonaiak

• Defini ezazu pelikularen pertsonai hauen jokabidea:

Gaby:

Guille:

Joaquín:

Merche:

Guillermo:

Magda:

Silverio:

• Zeinekin sentitzen zara identifikatuen? Zertan?

• Zer alde dago Guilleren etxean eta Gabyrenean afarian zehar gertatzen denaren artean? Azal ezazu batzuen eta besteen jarrera.

5

• Nola definituko zenituzke pertsonaia hauen artean sortzen diren harremanak? Egin ezazu esaldi pare batean.

Guille - Gaby:

Gaby - Joaquín:

Guille - Guillermo:

Joaquín - Merche:

Gaby- Silverio:

6

Eragin emozionala

• Aipa itzazu gehien hunkitu zaituzten hiru sekuentziak. Zergatik?

1. sekuentzia:

2. sekuentzia:

3. sekuentzia:

• Zure ustez, zuzendariak objektiboak al dira istorioa azaltzerakoan? Zergatik?

7

• Identifikatuta sentitu al zara pelikularen zati batzuekin? Zeinekin? Zergatik?

• Zer balio positibo eta negatibo aurkitzen dituzu film luzean?

Balio positiboak Balio negatiboak

8

Eskola-jazarpena

• Erasotzaileen ezaugarrietako bat enpatia falta da, hau da, bestearen lekuan jartzeko gaitasun eza. Datu hori kontuan hartuta, erantzun itzazu galdera hauek: Zerk eragin dezake jazarpena? Ezagutzen al duzu nolabaiteko jazarpena pairatu edo pairatzen duen inor?

• Nola erantzungo zenuke edo erantzun duzu zuk pelikulak azaltzen duenaren moduko arazo baten aurrean? Errazagoa al da bizkar ematea eta ezikusiarena egitea?

• Silverio pertsonaiak Gabyri esaten dio “begia begi truke” legea aplika dezala. Zertan datza?, bidezkoa da?, nolabait aplikatzen dela uste al duzu?

• Bila ezazu tratu txarren definizioa eta azal ezazu zer faktore bildu behar diren harreman bat termino horrekin kalifikatu ahal izateko.

9

• Bila ezazu gizartean dauden jazarpen moten (ahozko larderiak, psikologikoak, eraso fisikoak eta gizarte-isolamendua) inguruko informazioa eta aipa itzazu ezaugarri bereizgarriak. Ondoren, eman itzazu horietako bakoitzaren hiru adibide.

• Gizartean beste talde batzuengan eragina duten beste tratu txar edo erasoak daude, arraza, sexua edo sinesmen pertsonalak direla eta. Bila ezazu horietako bakoitzaren adibide bana komunikabideetan, eta egin ezazu idazlan bat gaiaren inguruan hausnartuz.

• Zein dira, zure ustez, gure gizartean gaur egun nagusitzen diren balioak? Beharrezkotzat jotzen al duzu beste balio mota batzuk bultzatzea? Gaur egungo balioek pelikulan islatutakoen moduko hainbat jazarpen-egoeratan eragina izan dezakete?

10

• Jazarpen-egoera batean, tratu txarren emailearen boterea gainerakoek islatzen dioten beldurretik sortzen da. Cobardes pelikulan, Gabyk Guilleri aurre egiten dio eta aitarekin parekatzen du. Zergatik behar du bizkartzaina Guilleren aitak? Nor da Guilleren bizkartzaina? Zer dakarkie aitari eta semeari babestuta egoteak?

• Pelikularen amaieran, Guille Gabyren beldur dela uste al duzu? Zergatik? Erantzun itzazue galdera horiek eta eztabaida ezazue lidergoaren eta botere-eskalen inguruan.

• Isiltasuna funtsezko elementuetako bat da tratu txarrak gertatzen direnean. Biktima, erasotzailea eta erasoa ikusi eta ezer egiten ez duena tranpa horretan erortzen dira. Aipa itzazu Cobardes pelikularen eszenen adibideak, isiltasun hori islatzen dutenak. Azter itzazu filmeko pertsonaiekiko beldurra isiltzeak dakartzan ondorioak.

• Jazarpen-egoera batean, tratu txarren emailearen boterea gainerakoek islatzen dioten beldurretik sortzen da. Cobardes pelikulan, Gabyk Guilleri aurre egiten dio eta aitarekin parekatzen du. Zergatik behar du bizkartzaina Guilleren aitak? Nor da Guilleren bizkartzaina? Zer dakarkie aitari eta semeari babestuta egoteak?

Beldurra:

Amorrua:

Poztasuna:

Tristura:

• Arestian aipatutako emozioak positibotzat edo negatibotzat jotzen dituzu? Aipa ezazu nola kudeatzen duzun emozio horietako bakoitza.

Beldurra

11

• Aipa itzazu bost adibide, pertsona edo talde baten presioaren ondorioz, norbaitek haren interesen aurka jokatu edo erabakitzen duela azaltzeko:

1: 2: 3: 4: 5:

• Zure balio pertsonalen aurka doan zerbait egiteko gai izango zinateke, zure lagunek hala eskatu dizutelako? Zure ustez, hori eginda, zure buruarekiko zintzoa izango zinateke?

• Esan dezakegu taldeko presioa beti negatiboa dela jasotzen duen pertsonarentzat, edo batzuetan positiboa izan daiteke? Azal ezazu zure iritzia, behar bezala argudiatuta, eta eman itzazu adibideak, azaltzeko taldeko presioa pertsonaren ongizaterako batzuetan positiboa dela eta beste batzuetan negatiboa.

Presio positiboaren adibideak Presio negatiboaren adibideak

• Zer iradokitzen dizu beste mutila agertu izanak pelikularen amaieran? Zer ezaugarri fisikok bihur dezake biktima? Hurrengoa izango dela uste al duzu?

• Zer mekanismo erabiltzen ditu Guillek gainontzekoak konbentzitzeko Gabyri tratu txarrak eman diezazkioten? Guille liderra dela uste al duzu? Zergatik?

Parekoen taldea

12

• Zure ikuspuntuaren arabera, zergatik pairatzen ditu Gabyk bere ikaskideen erasoak? Zure ustez, zein nortasun-ezaugarrik bihurtzen dute zaurgarriago?

• Bila itzazu bost adjektibo Gabyk bere ikaskideen aurrean duen jarrera kalifikatzeko.

1:

2:

3:

4:

5:

• Gabyren lagun izan zintezke? Justifika ezazu zure erantzuna.

• Ezaugarri hauen artean, marka ezazu zein den zure lagunengan gehien estimatzen duzuna. Justifika ezazue klasean.

— Zintzotasuna — Adimena — Maila ekonomikoa — Onestasuna — Elkartasuna — Ospea — Fisikoa — Adiskidetasuna — Sotiltasuna — Konpromisorako gaitasuna — Umore-sena — Karisma

• Gabyk amaieran zuzen jokatzen duela uste al duzu? Zein beste aukera ditu? Zure ustez, indarkeria justifikatuta dago halako egoeretan?

• Aita lagun ere izan daitekeela uste al duzu? Justifika ezazu zure erantzuna.

Laguntasuna eta pertsona arteko harremanak

13

• Defini ezazu, zure hitzekin, “erantzukizuna” kontzeptua. Txarra iruditzen zaizu arduratsuegi izatea? Justifika ezazu zure erantzuna.

• Aipa itzazu eguneroko egoerak, erantzukizunerako senak zure ekintzak guztiz baldintzatzen dituela islatzeko.

• Senideen arteko harremanetan, hainbat erabakitan, beharrezkoa da banakako erabakien eta familiako gainerako kideen tutoretzaren arteko oreka egotea. Hori aplikagarria izan daiteke gurasoekin duzun harremanean. Interesgarria litzateke klasean eztabaidatzea alderdi hauetako zeinetan eman beharko luketen zure gurasoek euren iritzia eta zeinetan ez.

— Etxera heltzeko ordua — Familiako zereginetan laguntzea — Prestakuntza-ibilbidea erabakitzea — Etxeko lanak egiterakoan laguntza jasotzea — Familiatik kanpo aisialdiaz gozatzea — Lagunak aukeratzea

• Hainbat modutan uler daiteke senideen arteko harremana. Ondoren azaltzen dizkizugun ezaugarri guztien artean, defini ezazu nolakoa den gurasoekin duzun harremana. Laguna, tolerantea, autoritarioa, hotza, babeslea, bestelakoa.

• Nola nahiko zenuke izatea zure gurasoekiko harremana? Horren inguruan haiekin hitz egiteak uneko egoera hobetu dezakeela uste al duzu?

• Ikusi dugun moduan, erantzukizuna eta askatasuna kontzeptuak kontraesankorrak izan daitezke. Banakako askatasuna, askotan, erantzukizunarekin bateraezina dela uste al duzu? Arrazoi ezazu zure erantzuna.

Erantzukizuna

14

• Hona hemen aisialdian zehar egin daitezkeen hainbat gauza. Ordena itzazu jarduera hauek, praktikoenak direnetik hasita:

— Kirola egitea — Liburu edo komikiak irakurtzea — Zinemara joatea — Diskoteketara joatea — Lagunekin hitz egitea — Txangoak egitea — Senideekin egotea — Telebista ikustea — Sofan deskantsatzea — Boluntarioa izatea — Bideojokoekin jolastea — Internetera konektatzea

• Jarduera horietatik guztietatik, zein dira, gutxi egin arren, maiztasun gehiagorekin egin nahiko zenituzkeenak? Zergatik ez dituzu egiten?

• Pertsona askok behar ez bezala erabiltzen dute euren aisialdia. Hona hemen denbora hori gaizki erabiltzea eragin dezaketen hainbat arrazoi.

— Zaletasun falta — Lagun txarrak — Senideek gutxi sustatzea — Aisialdiaren inguruko kontzeptu okerra — Autoestima falta — Utzikeria

Horietatik guztietatik, zein uste duzu dela garrantzitsuena aisialdia gaizki erabiltzeari dagokionez? Zergatik?

• Uste al duzu gazte asko drogen munduan sartzeko arrazoietako bat aisialdia gaizki erabiltzea dela? Aurreko galderan azaldutako faktoreetatik zeinek izan dezakete eragina egoera horretan? Aisialdiaz modu osasuntsuan gozatzea drogak saihesteko modu egokia izan daiteke?

Ohitura osasungarriak

15

Cobardes(Idazlana)

Izena:

Ikasturtea:

16

Cobardes

Argumentu-sipnosia

Gaby hamalau urteko mutila da eta eskolara joatearen beldur da. Baliteke Guille izatea haren beldurraren zergatia. Guille ikaskide bat

da eta, aldi berean, aitari huts egitearen beldur da.Baina Gaby eta Guilleren gurasoak ere beldur dira.

Joaquín, Gabyren aita, lana galtzearen beldur da, eta Merche, ama, familia hondatuko denaren beldur.

Guillermo, Guilleren aita, inguratzen duen boterearen beldur da, eta Magda, ama, semea ez ezagutzearen beldur.

Silverio ere badago, pizzeriaren jabea, ezeren beldur ez dena.Beno… beharbada Jainkoaren beldur. Eta zu? Zeren beldur zara?

Fitxa teknikoa

ZuzendaritzaJosé Corbacho eta Juan Cruz

HerrialdeaEspainia

Urtea:2008

Iraupena89 min.

ProdukzioaJulio Fernández eta Tedy Villalba

GidoiaJosé Corbacho eta Juan Cruz

MusikaPablo Sala

ArgazkigintzaDavid Omedes

MuntaiaDavid Gallart

Banaketa-etxeaFilmax

Fitxa artistikoa

GuillermoLluís Homar

MercheElvira Mínguez

MagdaPaz Padilla

JoaquínAntonio de la Torre

ChapeJavier Bódalo

GuilleEduardo Espinilla

GabyEduardo Garé

CarlaAriadna Gaya

Ikasleentzako koaderno hau Asociación de Prensa Juvenil elkarteko Centro de Comunicación y Pedagogía (CCP) zentroan egin da, Osasuna Eginbidean programan baliabide pedagogiko gisa erabiltzeko. Ekimen horrek Drogei buruzko Plan Nazionalaren babesa dauka.

Berariaz debekatuta dago ikasleentzako koaderno hau guztiz edo zati batean kopiatzea, helburu komertzialekin, copyrighten jabeen idatzizko baimenik gabe.

Testuak, diseinua eta lana bere osotasunean: © Asociación de Prensa Juvenil.Argazkigintza-materiala © Filmax Entertainment, Castelao Productions, Antena 3 Films eta Hospiwood

Argitaratzen du: Asociación de Prensa Juvenil, Aragón kalea, 466 - 08013 Bartzelona. Tel. (93) 207 50 52.Lehen argitalpena: Bartzelona, 2010eko martxoa. ISSN 1137-4926. (Zinemarako gida didaktikoak).

PROGRAMAREN EGILEA LAGUNTZAILEA