PRENTSA OHARRA BILBOKO EUSKALDUNA JAUREGIAN … · KONTZERTU ORIGINAL BAT EGONGO DA PIANOA, TXISTUA...

2
PRENTSA OHARRA BILBOKO EUSKALDUNA JAUREGIAN ASTELEHEN HONETAN INPROBISAZIO KONTZERTU ORIGINAL BAT EGONGO DA PIANOA, TXISTUA ETA ATABALAREKIN Udal Txistulari Bandaren udazken-neguko denboraldian kokaturik, Sabin Bikandik eta Asier Garciak, Jeronimo Martin pianoa lagun dutelarik, bat-batean sortutako piezak interpretatuko dituzte Gure artean ia ezezaguna den musika jarduera batez gozatzeko aukera izango du publikoak Hitzordua astelehena 18, Euskalduna Jauregiko A3 Aretoan izango da 20:00etan eta doako sarrerarekin. Bilbon, 2010eko urriak 15. - Euskalduna Jauregian ASTELEHEN honetan hilak 18 eta Bilboko Udal Txistulari Bandaren kontzertu denboraldian kokaturik, emankizun errepikaezina eskainiko da; Jerónimo Martin piano joleak, Sabin Bikandi txistulariak eta Asier Garcia atabalak, bat-bateko jardunaren saio bat eskainiko dute. Bertan, araurik gabeko konposizioak eta inprobisazioz sortutako zenbait doinu interpretatuko dituzte. Hitzordua Euskalduna Jauregiko A3 Aretoan izango da 20:00etan eta doako sarrerarekin (edukiera bete arte). Nahiz eta Euskal Herrian bat-bateko jarduna garatu gabeko musika jarduera bat izan, gisa honetako kontzertuak eman dituzte jadanik Martinek eta Bikandik, elkarrekin zein beste musikariekin batera. Izan ere, Sabin Bikandi, 2006.eko Bandaren kontzertu denboraldian, John Tilbury britainiar piano jolearekin batera, antzeko esperientzia arrakastatsu baten protagonista izan zen. Estilo hau, araurik gabeko oinarria izateagatik bereizten da. Jeronimo Martinen arabera, musika berria sortzea da helburua, bat-batean eta taldeka. Inprobisatzaileek, nork bere bagaje kultural eta musikalarekin, soinuen paisaia berriak bilatu nahi dituzte bakoitzak bere musika tresnaren adierazpen-aukerak uztartuz, beste musikarienganako entzuketa eta interakzio eremua oinarrizkoa izanik honetarako”. Kalitatezko hirukotea Jeronimo Martin, bilbotar piano joleak, Bilboko Musika Goi Kontserbatorioan egin zuen bere formazioa eta Musikenen gero. Bertan Jeronimo Martin Trio taldea sortu zuen Hasier Oleaga bateria eta Javier Mayor kontrabaxuarekin batera. Talde honekin, Piedraescrita’ lehen disko-lana kalean du jadanik. Sabin Bikandi bestetik, Etnomusikologian doktorea da Londreseko Unibertsitatetik eta hainbat talde eta instituzioetako interprete eta irakaslea izan da. Gaur egun, Aiko Taldearen bultzatzailetariko bat da, euskal dantza tradizionala sustatzeko lan egiten duen taldea. Eta azkenik, Asier Garcia, 1999.etik Udal Txistulari Bandako kidea da, zaharrena alegia. 2000.etik, Perkustra taldeko kide ere bada, hainbat jaialditan parte hartu du eta zenbait taldetan ere parte hartzen du: Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Euskadiko Orkestra Gaztearekin, Bilboko Udal Musika Bandarekin eta Arantzarte dantza taldearekin.

Transcript of PRENTSA OHARRA BILBOKO EUSKALDUNA JAUREGIAN … · KONTZERTU ORIGINAL BAT EGONGO DA PIANOA, TXISTUA...

Page 1: PRENTSA OHARRA BILBOKO EUSKALDUNA JAUREGIAN … · KONTZERTU ORIGINAL BAT EGONGO DA PIANOA, TXISTUA ETA ATABALAREKIN • Udal Txistulari Bandaren udazken-neguko denboraldian kokaturik,

PRENTSA OHARRA

BILBOKO EUSKALDUNA JAUREGIAN ASTELEHEN HONETAN INPROBISAZIO KONTZERTU ORIGINAL BAT EGONGO DA PIANOA, TXISTUA ETA ATABALAREKIN

• Udal Txistulari Bandaren udazken-neguko denboraldian kokaturik, Sabin Bikandik eta Asier Garciak, Jeronimo Martin pianoa lagun dutelarik, bat-batean sortutako piezak interpretatuko dituzte

• Gure artean ia ezezaguna den musika jarduera batez gozatzeko

aukera izango du publikoak

• Hitzordua astelehena 18, Euskalduna Jauregiko A3 Aretoan izango da 20:00etan eta doako sarrerarekin.

Bilbon, 2010eko urriak 15.- Euskalduna Jauregian ASTELEHEN honetan hilak 18 eta Bilboko Udal Txistulari Bandaren kontzertu denboraldian kokaturik, emankizun errepikaezina eskainiko da; Jerónimo Martin piano joleak, Sabin Bikandi txistulariak eta Asier Garcia atabalak, bat-bateko jardunaren saio bat eskainiko dute. Bertan, araurik gabeko konposizioak eta inprobisazioz sortutako zenbait doinu interpretatuko dituzte. Hitzordua Euskalduna Jauregiko A3 Aretoan izango da 20:00etan eta doako sarrerarekin (edukiera bete arte). Nahiz eta Euskal Herrian bat-bateko jarduna garatu gabeko musika jarduera bat izan, gisa honetako kontzertuak eman dituzte jadanik Martinek eta Bikandik, elkarrekin zein beste musikariekin batera. Izan ere, Sabin Bikandi, 2006.eko Bandaren kontzertu denboraldian, John Tilbury britainiar piano jolearekin batera, antzeko esperientzia arrakastatsu baten protagonista izan zen. Estilo hau, araurik gabeko oinarria izateagatik bereizten da. Jeronimo Martinen arabera, “musika berria sortzea da helburua, bat-batean eta taldeka. Inprobisatzaileek, nork bere bagaje kultural eta musikalarekin, soinuen paisaia berriak bilatu nahi dituzte bakoitzak bere musika tresnaren adierazpen-aukerak uztartuz, beste musikarienganako entzuketa eta interakzio eremua oinarrizkoa izanik honetarako”. Kalitatezko hirukotea Jeronimo Martin, bilbotar piano joleak, Bilboko Musika Goi Kontserbatorioan egin zuen bere formazioa eta Musikenen gero. Bertan Jeronimo Martin Trio taldea sortu zuen Hasier Oleaga bateria eta Javier Mayor kontrabaxuarekin batera. Talde honekin, ‘Piedraescrita’ lehen disko-lana kalean du jadanik. Sabin Bikandi bestetik, Etnomusikologian doktorea da Londreseko Unibertsitatetik eta hainbat talde eta instituzioetako interprete eta irakaslea izan da. Gaur egun, Aiko Taldearen bultzatzailetariko bat da, euskal dantza tradizionala sustatzeko lan egiten duen taldea. Eta azkenik, Asier Garcia, 1999.etik Udal Txistulari Bandako kidea da, zaharrena alegia. 2000.etik, Perkustra taldeko kide ere bada, hainbat jaialditan parte hartu du eta zenbait taldetan ere parte hartzen du: Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Euskadiko Orkestra Gaztearekin, Bilboko Udal Musika Bandarekin eta Arantzarte dantza taldearekin.

Page 2: PRENTSA OHARRA BILBOKO EUSKALDUNA JAUREGIAN … · KONTZERTU ORIGINAL BAT EGONGO DA PIANOA, TXISTUA ETA ATABALAREKIN • Udal Txistulari Bandaren udazken-neguko denboraldian kokaturik,

Bilboko Udal Txistulari Bandaren denboraldiko zikloan hurrengo kontzertua, azaroaren 8an izango da eta honetan ere gonbidatu bereziak izango dira. Bertan, Aitor Amilibia txistulariak eta José Antonio Hontoria soinujoleak, euskal musika tradizionalari errepaso bat emango diote eta euren doinu propioak aurkeztuko dituzte. Informazio gehiago: PRENTSA-BULEGOA: L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale Nagusia, 81 – 3. solairua, 9. saila, 48011 BILBO Tel. 94 416 08 00 -Faxa: 94 439 30 56 Eskukoa: 657 796 583 [email protected]