PLENTZIAN, ZERTARAKO EUSKARA?

1
PLENTZIAN, ZERTARAKO EUSKARA? UDALBATZAK 2009KO URTARRILAREN 26AN ARRATSALDEKO 19:00ETAN OHIKO BILKURAN EGINIKO AKTA 1 . 3.- EUSKARAREN ERABILPENA SUSTATZEKO PLAN OROKORRA ONARTZEA 2009-2012 DENBORALDIRAKO. Puntu honetan, alkate andreak Euskarako zinegotzi Eva Ormaza andreari eskatu dio azal dezala espedientea. Honek esan du onartzeko proposatzen den Planak bi helburu dauzkala, batetik, euskaraz bizitzeko aukera bermatzeko beharrezko diren hizkuntz neurri eta politikak sustatu eta erabakitzea, eta bestetik, euskararen aldeko ekintzak indartzea, Euskal Herrian erabilpena normaltzeko esparru pertsonalean, sozialean eta ofizialean. Ormaza zinegotzi andreak azalpenarekin jarraitu du, eta adierazi du Planak helburu eta estrategiez gain 10 esparru hartzen dituela bere baitan. Guztira, garatu beharreko 141 jarduera aurreikusten ditu. Ondoren eta inork ez duenez besterik adierazi, bozketa egin da eta hauxe izan da emaitza: Aldeko botoak: 10. Ondorioz, Udalbatzak gehiengo osoz eta bertaratu diren Korporazioko 10 kideen aldeko botoarekin adostu du. Plentziako Grupo Independientek (PPrekin batera Udal Gobernua osatzen duena) euskararekiko duen jarrera salatu nahi dugu. Behin eta berriro idazki ezberdinen bidez gure desadostasuna adierazi diegu talde honetako kideei, eta euren hipokresia ere kalean salatu dugu informazio-kanpainak martxan jarriz. Nahiz eta Udal Gobernuak euskararen aldeko hitzarmen ezberdinak sinatu (arestian aipatzen den akordioa adibide argia da), mezu honekin batera eransten ditugun ARGAZKIEK ondo adierazten dute talde honen jarrera zein den. PLENTZIAKO JAIETAN BANATUKO DIREN SARIAK Oraindik irain hau konpontzeko denbora dago eta gure taldeak horrela eskatuko du. Normalizazio eta hizkuntzaren aurkako zapalkuntzari aurre egin eta erantzungo diogulako! PLENTZIAKO EZKER ABERTZALEA 1 http://www.plentzia.net/images/ayuntamiento/Fri20090220113430Microsoft%20Word%20-%2009-01-26%20%20Acta%20Pleno.pdf

description

Plentziako Grupo Independientek euskararekiko duen jarrera salatzen dugu. Behin eta berriro idazki ezberdinen bidez gure desadostasuna adierazi diegu talde honetako kideei, eta euren hipokresia ere kalean salatu dugu informazio-kanpainak martxan jarriz.

Transcript of PLENTZIAN, ZERTARAKO EUSKARA?

ŀPLENTZIAN, ZERTARAKO EUSKARA?

UDALBATZAK 2009KO URTARRILAREN 26AN ARRATSALDEKO 19:00ETAN OHIKO

BILKURAN EGINIKO AKTA1.

3.- EUSKARAREN ERABILPENA SUSTATZEKO PLAN OROKORRA ONARTZEA 2009-2012

DENBORALDIRAKO.

Puntu honetan, alkate andreak Euskarako zinegotzi Eva Ormaza andreari eskatu dio azal dezala

espedientea. Honek esan du onartzeko proposatzen den Planak bi helburu dauzkala, batetik, euskaraz

bizitzeko aukera bermatzeko beharrezko diren hizkuntz neurri eta politikak sustatu eta erabakitzea, eta

bestetik, euskararen aldeko ekintzak indartzea, Euskal Herrian erabilpena normaltzeko esparru

pertsonalean, sozialean eta ofizialean.

Ormaza zinegotzi andreak azalpenarekin jarraitu du, eta adierazi du Planak helburu eta estrategiez

gain 10 esparru hartzen dituela bere baitan. Guztira, garatu beharreko 141 jarduera aurreikusten ditu.

Ondoren eta inork ez duenez besterik adierazi, bozketa egin da eta hauxe izan da emaitza: Aldeko

botoak: 10. Ondorioz, Udalbatzak gehiengo osoz eta bertaratu diren Korporazioko 10 kideen aldeko

botoarekin adostu du.

Plentziako Grupo Independientek (PPrekin batera Udal Gobernua osatzen duena) euskararekiko

duen jarrera salatu nahi dugu. Behin eta berriro idazki ezberdinen bidez gure desadostasuna adierazi

diegu talde honetako kideei, eta euren hipokresia ere kalean salatu dugu informazio-kanpainak

martxan jarriz.

Nahiz eta Udal Gobernuak euskararen aldeko hitzarmen ezberdinak sinatu (arestian aipatzen den

akordioa adibide argia da), mezu honekin batera eransten ditugun ARGAZKIEK ondo adierazten dute

talde honen jarrera zein den.

PLENTZIAKO JAIETAN BANATUKO DIREN SARIAK

Oraindik irain hau konpontzeko denbora dago eta gure taldeak horrela eskatuko

du. Normalizazio eta hizkuntzaren aurkako zapalkuntzari aurre egin eta

erantzungo diogulako!

PLENTZIAKO EZKER ABERTZALEA 1 http://www.plentzia.net/images/ayuntamiento/Fri20090220113430Microsoft%20Word%20-%2009-01-26%20%20Acta%20Pleno.pdf