PETROLIOAREN ERAKETA

5
6 Lurraren egitura PETROLIOA NOLA ERATZEN DEN Natura Zientziak DBH 2

Transcript of PETROLIOAREN ERAKETA

6Lurraren egitura

PETROLIOA NOLA ERATZEN DEN

Natura Zientziak – DBH 2

6

Natura Zientziak – DBH 2

Petrolioa nola eratzen den

1. Hildako plankton ugari metatzea

Petrolioa erregai fosila da, planktona osatzen duten itsas

organismoen hondakinetatik sortu zena. Orain dela milioika

urte, organismo haiek eraldaketa-prozesu motela hasi

zuten, hiru etapatan:

2. Hondakinak sedimentu-geruzen azpian lurperatzea

3. Petrolio bihurtzea eta lekuan finkatzea

6

Natura Zientziak – DBH 2

Petrolioa nola eratzen den

1. Hildako plankton ugari metatzea

Orain dela milioika urte, kostaldeko itsas hondoan, ingurumen-

aldaketaren bat gertatu zen, eta horren ondorioz, planktoneko

organismo txiki ugari hil zen.

Gorpuzki txikien tonak itsas hondoan metatu eta deskonposatzen

hasi ziren.

Plankton-organismoen gorpuzkien

geruza

6

Natura Zientziak – DBH 2

Petrolioa nola eratzen den

2. Hondakinak sedimentu-geruzen azpian lurperatzea

Itsaso haren baldintzei esker, sedimentu-geruzak hondakin organikoen

gainean metatu ziren; beraz, azken horiek lurpean geratu ziren. Presioaren

eta oxigenorik ez izatearen ondorioz, hondakinak eraldatzen eta petrolio

bihurtzen hasi ziren.

Itsas sedimentuen geruzakEratzen ari den petrolioa

6

Natura Zientziak – DBH 2

Petrolioa nola eratzen den

3. Petrolio bihurtzea eta lekuan finkatzea

Milioika urteko eraldaketa-prozesuaren ondorioz, organismoen hondakinak

hidrokarburo-nahaste bihurtu ziren, gaur egun petrolio deritzona. Litosferaren

dinamikak zona hura desitxuratu zuen, eta meatokia egun dagoen lekuan

finkatu.

Petrolioaren meatokia