Peter Pan: La Gran Aventura

2
Peter Pan: La Gran Aventura Pelikula hau, James Matthew Barrieren liburutik sorturikoa da, Peter Pan ipuinetik zehazki. 2003an sortu zen pelikula eta Peterren istorioa kontatzen du, hazi nahi ez zuen mutikoaren istorioa. Pelikularen trailerraren musika, Coldplay-ren “Clocks” abestia da. Oso abesti egokia, erlojuei buruzkoa delako, eta pelikulan, “garfio”-ri beldur gehien ematen diona, erlojuen tick-tack hori da. Ez dut uste arazo izan zenik abesti hura aurkitzea, oso famatu delako gure gizartean. Are gehiago, Coldplay taldearen abestirik famatuena dela esan genezake. Pelikularen banda musikala, James Newton Howard-ek egin zuen, oso famatu den orkestra zuzendari batek, “pretty woman”, “el sexto sentido” eta “señales” pelikulei musika jarri dielako, beste batzuen artean. Istorioa 1920an gertatzen da gutxi-gora behera, hau da, zehatz-mehatz jarri behar zioten arreta garaiko eta tokiko janzkerari, hizkerari, paisaiei... Gainera, kontuan eduki behar zuten pertsonaien izateko era eta egoera ekonomikoa, horri arreta jarriz, janzkerak eta eszenarioak ez dira edonolakoak izango. Protagonistei begira, bi adar aurkitzen ditugu; Wendy (bere familia multzo honetan sartuz) eta Peter (galdutako umeak multzo honetan sartuz). Wendy eta bere familia, aberatsak dira, beraz, erabiliko diren jantziak garai horretakoak (1920koak) eta dotoreak izango dira. Peterrenak berriz, hostoz eginikoak, erdi apurtuak.... izango dira, ez baita gurasoekin bizi eta ez duelako diruaren beharrik. Lekuak eta inguruak, garai hartako Londres-en antza edukiko dute. Kale garbiak, dotoreak... izango dira. Wendy-ren etxea dotorea, handia eta polita izango da, bere egoera ekonomikoari begiratzen badiogu. Peterren “neverland” berriz, basatia, kolore biziz beterikoa, lore hosto eta zuhaitzez josita. Wendy-ren hizkuntza maila altua izango da, nesken eskolara doalako txikitatik, eta bere egin beharra delako ondo ikastea. Gainera, ipuin kontalaria izatea gustuko duenez, hizkuntza maila apala behar du. Peter berriz, ez da joan ikastolara, ez du hizkuntza maila aparta, soilik beharrezkoa ondo komunikatzeko.

description

Peter Pan-en pelikulari buruzko lana

Transcript of Peter Pan: La Gran Aventura

Peter Pan: La Gran Aventura

Pelikula hau, James Matthew Barrieren liburutik sorturikoa da, Peter Pan ipuinetik zehazki. 2003an sortu zen pelikula eta Peterren istorioa kontatzen du, hazi nahi ez zuen mutikoaren istorioa.Pelikularen trailerraren musika, Coldplay-ren “Clocks” abestia da. Oso abesti egokia, erlojuei buruzkoa delako, eta pelikulan, “garfio”-ri beldur gehien ematen diona, erlojuen tick-tack hori da. Ez dut uste arazo izan zenik abesti hura aurkitzea, oso famatu delako gure gizartean. Are gehiago, Coldplay taldearen abestirik famatuena dela esan genezake.Pelikularen banda musikala, James Newton Howard-ek egin zuen, oso famatu den orkestra zuzendari batek, “pretty woman”, “el sexto sentido” eta “señales” pelikulei musika jarri dielako, beste batzuen artean.Istorioa 1920an gertatzen da gutxi-gora behera, hau da, zehatz-mehatz jarri behar zioten arreta garaiko eta tokiko janzkerari, hizkerari, paisaiei... Gainera, kontuan eduki behar zuten pertsonaien izateko era eta egoera ekonomikoa, horri arreta jarriz, janzkerak eta eszenarioak ez dira edonolakoak izango. Protagonistei begira, bi adar aurkitzen ditugu; Wendy (bere familia multzo honetan sartuz) eta Peter (galdutako umeak multzo honetan sartuz). Wendy eta bere familia, aberatsak dira, beraz, erabiliko diren jantziak garai horretakoak (1920koak) eta dotoreak izango dira. Peterrenak berriz, hostoz eginikoak, erdi apurtuak.... izango dira, ez baita gurasoekin bizi eta ez duelako diruaren beharrik. Lekuak eta inguruak, garai hartako Londres-en antza edukiko dute. Kale garbiak, dotoreak... izango dira. Wendy-ren etxea dotorea, handia eta polita izango da, bere egoera ekonomikoari begiratzen badiogu. Peterren “neverland” berriz, basatia, kolore biziz beterikoa, lore hosto eta zuhaitzez josita.Wendy-ren hizkuntza maila altua izango da, nesken eskolara doalako txikitatik, eta bere egin beharra delako ondo ikastea. Gainera, ipuin kontalaria izatea gustuko duenez, hizkuntza maila apala behar du. Peter berriz, ez da joan ikastolara, ez du hizkuntza maila aparta, soilik beharrezkoa ondo komunikatzeko.Fantasia istorioa denez, ordenagailuzko efektu asko ditu. Pertsonaiek egaran egin behar dute, krokodilo handi bati bizitza eman behar diote, maitagarri ugari agertzen dire... horretarako, beharrezkoak ziren efektu horiek, beraz, sorkuntza maila handia dugu pelikula honetan. Argazkigintzari begira, esan dezakegu oso polita dela, hala ere, beldurgarria izan behar denean, egoki moldatu izan dira beldurgarri egiteko.Egaran egiteko pelikulan, asko praktikatu behar izan zuten protagonistek. Horretarako kable bidezko aparatu batzuk erabili zituzten eta guztiok ezagutzen dugun “fondo urdina” efektuak gauzatu ahal izateko. Ikusten denez, ez zen lan erraza izan, egaran egiten ari zirenaren antza izan behar zutelako, eta hori egitea gauza zaila zen.Pelikula hau egin ahal izateko laguntza paregabea izan zuten: Peter Pan-en ipuina. Liburutik atera ahal zuten nahi zuten guztia, pertsonaien izateko modua, janzkera, hizkuntza, lekuak... guzti hori liburuan ageri zenez, ez zen beharrezkoa informazio gehiagoren bila ibiltzea. Hala ere, maitagarriei edo uhandreei efektuekin bizi emateko; ahal zuten toki guztietan uhandreei eta maitagarriei buruzko imajinak eta informazioa bilatzen ibili ziren. Eta emaitza egokia izan zen.

Bukatzeko, nire ustez, betiko ipuina, hau da, Peter Pan-en bizitza eta istorioa, argi eta garbi plasmatu dute pelikulan. Sumatzen dugu ez zela lan erraza izan, baina gogoz egin zutenez lan, pelikula paregabea dugu hau, sari batzuk ere jaso dituena. Batzuei ez zaio gustatuko, fantasiazkoa eta “ume txikientzat” dela esango dutelako. Baina guzti horren atzean ezkutatzen den lanari garrantzi ematen badiogu, konturatuko gara beste pelikula askok baino lan gehiago eman duela, eta emaitza oso ona izan dela.

Miren Ormazabal