Pertsonaiak

12
Pertsonaiak

description

Pertsonaien lana

Transcript of Pertsonaiak

Page 1: Pertsonaiak

Pertsonaiak

Page 2: Pertsonaiak

John Berger

John Peter Berger 1926an Londresen jaio zen. Artearen kritikatzailea, margolaria eta idazlea da. Nobelak, poesiak, prentsako artikuluak eta zinemako gidoiak idatzi zituen.

Page 3: Pertsonaiak

John Berger

Bere obra famatuena G da, Book Prize saria irabazi zuen 1972an. Nobela asko idatzi ditu. Nobela batzuk oso famatuak dira. Egile hau nobelagile eta saio-idazle originalena eta nabermenena izan zen. Oraindik bizi da, 87 urte ditu.

Page 4: Pertsonaiak

Leonardo Da Vinci

Leonardo da Vinci 1452ko apirilaren 15an jaio zen eta 1519ko maiatzaren 2an hil zen. Arkitektoa, musikari, asmatzaile, ingeniari, eskultore eta margolaria izan zen.

Page 5: Pertsonaiak

Leonardo Da Vinci

Leonardo da Vinciren margolan famatuenak Azken Afaria eta Mona Lisa dira. Teknologia modernura aurreratzen ziren hainbat asmakizun diseinatzeagatik ere da ezaguna. Gainera anatomia, astronomia eta ingeniaritza zibilaren aurrerapenean lagundu zuen.

Page 6: Pertsonaiak

Sir Joshua Reinolds

Sir Joshua Reynolds Ingalaterran 1723an jaio zen eta 1792an hil zen. Ingeles pintorea izan zen.

Page 7: Pertsonaiak

Sir Joshua Reinolds

Londresen hasi zituen pinturako ikasketak. 2.000 lan baino gehiago egin zituen, erretratuak eta gai historikokoak gehienak. Bere garaiko pertsonak ospetsu asko marraztu zituen. Paisaia ere landu zuen. Dotoretasuna eta koloreen hautaketa Reynoldsen ezaugarri nagusiak.

Page 8: Pertsonaiak

Charles Baudelaire

Charles Pierre Baudelaire Paris, 1821eko apirilaren 9a - Paris, 1867ko abuztuaren 31a frantziar poeta, kritikari eta itzultzailea izan zen. Poeta madarikatua Le poete maudit deitu zitzaion, bizitza bohemioa munduarekiko ikuspegi negatiboa izan zuelako.

Page 9: Pertsonaiak

Charles Baudelaire

Sinbolismo frantseseko poetarik nabarmenena izan zen eta eduki zituen eraginen artean Théophile Gautier, Joseph de Maistre eta, batez ere, askotan itzuli zuen Edgar Allan Poe daude.

Page 10: Pertsonaiak

National Gallery

National Gallery edo Galeria Nazionala Londresko arte museoa da, Trafalgar Square plazaren iparraldean kokatua dagoena. 1250 eta 1900. urteen arteko margolan europarrak ditu ikusgai, Erresuma Batuko arte bildumatik jasotakoak. Ohiko bilduma, 2.3000 margolanez osatua, estatu britainiarrarena da, eta hortaz, sarrera publikoa da. Erakusketa bereziak daudenean baino ez da sarreragatik ordaindu behar.

Page 11: Pertsonaiak

National Gallery

Hasiera batean museoaren estreinako zuzendaria izandakoaren lanak erakusten ziren bertan Sir Charles Lock. Bere tamaina oso handia ez izan arren, Europako beste museo batzuekin alderatuz gero, Louvrea kasu; Artearen Historiako margolan asko erakustegatik bereizten da National Gallerya, garai askotako lanak aurkitu daitezkeelako bertan.

Page 12: Pertsonaiak