txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren,...

32
A A k k a a b b o o e e s s k k o o l l a a k k , , b b a a d d a a t t o o z z S S a a n n j j u u a a n n a a k k ! ! 2008-06 • 97. zenbakia txikitto

Transcript of txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren,...

Page 1: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

AAkkaabboo eesskkoollaakk,, bbaaddaattoozz SSaannjjuuaannaakk!!

2008-06 • 97. zenbakia

txikitto

Page 2: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

berriak • berriak • berriak • berriak • berriak • berriak • berriak •

Argitaratzailea: “...eta kitto!” Euskara Elkartea, Urkizu, 11 - solairuartea. 20600 Eibar. Tel: 943 206776. Erredakzio kontseilua: Maider Aranberri,Ekhi Belar, Koldo Mitxelena eta Eibarko ikastetxeetako ordezkariak. Administrazioa: Marisol Uriarte. Erredakzioa, maketazioa eta banake-ta: Ekhi Belar, Maider Aranberri eta Koldo Mitxelena. Argazkiak: ...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboa, Ekhi Belar eta Koldo Mitxelena. AzalekoArgazkia: Koldo Mitxelena. Tirada: 1.350 ale. Inprimategia: GERTU koop. (Oñati). Copyright-a: Txikitto! Lege-gordailua: SS-1111/96

LLaa SSaall llee ikastetxetik bertso saioetanparte hartu duzuon guztioi zorionik

beroenak. Beste ikasturte bat bukatzeardago eta, hau agurtzeko, hor doakizuekurtsoko azken bertsoa:

Agur botatzekoera aproposean,bertsotan dihardugugure ikastetxean,kurtsoa bukatzen da,oporrak aurrean,Txikitto aldizkaria,hartu besapean,eta kostaldean,edo mendi arteaneuskara batean,elkartu artean,berriro zuekinhurrengo irailean (bis).Doinua: Betroiarena (9 puntukoa).

Maiatzaren 20 eta 22an, UUrrkkiizzuu esko-lako jaialdiak eskaini genituen. Zer ez

genuen ikusi! Opera, dantza, antzerkia,musika, gimnasia erritmikoa, … Maiatzaren 29an, 5. mailakoek Coliseoantzokian bertsoak abestu zituzten, besteeskola batzuetako umeekin batera. Entzuleguztiak liluratuta utzi zituzten hain bertsoederrekin.Ekainaren 2an, Urkizu eskolako 1., 2., 3.eta 4. mailako ikasleak, HezkuntzaEsparrura joan ziren antzezlan bat ikustera:“Magia teilatuan”. Oso polita izan zen etagustora gelditu ziren guztiak.Ekainaren 12an, Lehen Hezkuntzako ikasle-ak Arratera igoko dira eguna pasatzera.Eibartarron ohitura zaharrari, gure eskolanere eusten diogu. Ah! Eta gero dena laga-tzen dugu aurkitu baino txukunago.Ekainaren 13an, Haur Hezkuntzako umeakBasondora joan ziren, euskal mitologiakopertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu eskolan “Jolas han-dien” eguna ospatuko dugu. Tigreak etalehoiak lehian dabiltza ea nork puntu gehia-go atera. Egun horretan erabakiko da norden irabazlea. Gainera, sorpresa batzukere egongo dira.

Page 3: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

erriak • berriak • berriak • berriak •

600 Eibar. Tel: 943 206776. Erredakzio kontseilua: Maider Aranberri,ioa: Marisol Uriarte. Erredakzioa, maketazioa eta banake-to! aldizkariko argazki artxiboa, Ekhi Belar eta Koldo Mitxelena. Azaleko koop. (Oñati). Copyright-a: Txikitto! Lege-gordailua: SS-1111/96

EEiibbaarrkkoo UUddaallaakk ddii rruuzz llaagguunndduuttaakkoo aallddiizzkkaarr iiaa

Aupa lagun!Heldu da agur esateko ordua. Sanjuanak ate joka daude,

uda heltzear eta ikasturtea amaitzear. Amaiera horrek,gainera, Txikitto-ren agurra suposatzen du. Agur bat baino,‘gero arte’ esan beharko genuke.

Urritik hona, zuekin egon gara hilero-hileroikastetxeetako berriak aipatzen, txisteak kontatzen,denborapasak egiten, eskulanak sortzen eta beste hainbatgauza lantzen. Horrez gain, pertsonaia famatuak ezagutzekoaukera izan duzue elkarrizketen bidez, euren gustu, zaletasuneta desioen berri izanez.

Txikitto egiten dugunok eskerrak eman nahi dizkizueguikasturte osoan zehar egin duzuen lan guztiagaitik etaaldizkaria egiterako orduan lagundu diguzuenagaitik. Zuekgabe, Txikitto ezin izango litzateke hilabetero ikastetxeetarairitsi. Beraz, Txikitto zuek zarete.

Orain, lehendabizi, Sanjuanak datoz. Danborrada,musika, antzerkiak… denetarik egongo da herrian ondopasatzeko. Honekin batera, udan sartuko gara. Txikittoegiten dugunok espero dugu uda oso oso on bat pasatzea,pilak errekargatzea eta oporretatik bueltan kurtsoberria gogotsu hastea.

Beraz, ondo pasatu ezazue oporretan eta datorrenikasturtera arte!

Txikitto!

Page 4: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

2008ko ekaina4

hartzek ere gustuko dutehondartzan jolastea... ez duzulasinisten? margotu hondartzanaurkitu ditugun hartzok!

zu m

argo

lari

Page 5: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

2008ko ekaina 5

denborapasak

Page 6: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

2008ko ekaina6

denborapasak

Page 7: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

2008ko ekaina 7

denborapasak

Page 8: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

2008ko ekaina8

akatsak zuzentzenakatsa

k zuzentzen

ZZEENNBBAATT BBIIDDEERR EESSAANN OOTTEE DDUUTTEEMMAAIISSUU EETTAA AANNDDEERREEÑÑOOEEKKAAKKAATTSSAAKK EERRRREEPPIIKKAATTZZEENNDDIIRREELLAA!! OORRAAIINNGGOOAANN ZZEENNBBAATTDDAAKKIIZZUUEENN EERRAAKKUUSSTTEEKKOO AAUUKKEERRAAIIZZAANNGGOO DDUUZZUUEE EETTAA,, GGAAIINNEERRAA,,SSAARRII BBAATT JJAASSOO DDEEZZAAKKEEZZUUEE..EESSAALLDDII HHAAUUEETTAAKKOO BBII TTXXAARRTTOODDAAUUDDEE.. PPAARRTTEE HHAARRTTUULLEEHHIIAAKKEETTAANN EETTAA,, AASSMMAATTUUZZGGEERROO,, SSAARRIIAA IIRRAABBAAZZIIDDEEZZAAKKEEZZUUEE!! IIRREENNEE AAMMAARRIILLLLAA

() Hondartzara joango naiz oporretan.() Jonek ekarriko zenizkit boligrafoa eta koadernoa.() Tamalez, ez dut jakin azterketa ondo egiten.() A ze ona! Datorren urtean Eibar 2.A mailan ibiliko da!() Egon lasai, ondo irtengo da dena.() Esango al zenidake ariketa hau nola egiten den?() Kokoteraino naukazu! Joan zaitez pikutara!() Ondo pasa ezazu oporretan!Izena: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Telefono zenbakia: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

"H

ila

bete

ko

ira

bazl

ea

liburudenda

Bidebarrieta 20 943 20 16 17

Yraolagoitia

Page 9: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

Herria tren-geltokitik kilometrobatzutara zegoen. Bidaiari xuhurbatek galdetu zion taxi gidariari:-Zenbat kobratzen duzu hemendikherrira?-Bostehun pezeta, gizon.-Eta maletagatik?-Maletagaitik, bat ere ez, jauna.-A, ederki; orduan eramazumaleta, ni oinez joango naiz-eta.

Jonek eskolako notak ematendizkio aitari, eta amorru bizianjartzen da hau:-Fisika 0, Matematika 0, Lengoaia0,… Baina zigor gogorra merezidu honek!-Bai, noski –erantzuten diomutikoak-, baina nik ez dakitirakaslea non bizi den!

Mutiko batek esaten dio bestebati:-Eskola honetan bakarrik hilabetebat daramat eta dagoeneko hirusari eman dizkidate.-Eta zergatik?-Lehena, oroimen apartadudalako.-Eta beste biak?-Beste biak… beste biak… bazera… Putza! Ezin gogoratu orain!

MMaarriiaa GGiissaassoollaa

Nola esaten da ‘zapia’japonieraz?Kita mokito.

-Ama, ama, hiltzean hautsbihurtzen al gara?-Bai, seme, bai.-Ba, orduan nere ohe azpiankanposantu bat dago.

-Zerbitzari, tortila bat, mesedez?-Frantsesa edo espainola?-Bost axola, ez dut berarekin hitzegingo-eta.

-Badatoz indiarrak!-Lagunak ala etsaiak?-Nire ustez lagunak, elkarrekindatoz-eta.

AAnnddeerr AAvv ii llaa

2008ko ekaina 9

txisteak

Page 10: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

2008ko ekaina10

txisteakMediku bat bere gaixo batenumorea altxatzen saiatzen da:-Zure bizitza ez dago arriskuan,nik ere gaixotasun hori edukinuen.-Bai, jauna, baina nik ez nuenizan mediku berbera.

-Hemen al da haginak doankentzen dituzten lekua?-Lehenengo aldian bai.-Eta bigarrenean?-Ez dakit, inor ez da itzultzen.

-Mediku jauna! Mediku jauna!Inork ez dit kasurik egiten!-Hurrengoa pasa dadila!

-Mediku jauna, kezkatutako nagobi pertsonalitate ditudalako.-Ez kezkatu, eseri eta laurok hitzegin dezakegu.

AAnnddoonnii EEttxxeebbaarrrr iiaa

Esaten dio Jaimitok Juanitori:-Etxeko lanak egin dituzu?-Ez. Zuk?-Ezta.-Orduan andereñoak pentsatukodu elkarri kopiatu diogula.

II rraatt ii

Oso-oso lodia den gizon batekloredun jantzia egiten badu, zergertatuko litzateke?Akabo udaberria!

TToo mm aa ss

Page 11: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

2008ko ekaina 11

txisteak-Ama, ama, eskolan hortz-luze dei-tzen didate.-Bai seme, bai. Igo zaitez aulkirabestela lurra pitzatuko duzu-eta!

LL oo rreennaa AArrrreegguuii

Umeak amari:-Apaizek zergaitik daukate hain ilegutxi?-Oso argiak direlako.-Orduan zu ergela zara, ile askoduzu-eta.

TTxxoommiinn OOssoorroo

-Aita, aita, egia da gurasoakumeak baino azkarragoak direla?-Bai.-Orduan zergatik asmatu zuenGuttembergek inprenta eta ez bereaitak?

HHeelleennee

Katu bat kotxean doa eta oilarbaten aurka talka egiten du.Orduan, katuak ohiuka:-Miauto!Eta oilarrak:-Kikirikiaga.

II rreennee

-Aita, aita, zelan ezkondu zinen:elizatik edo zibiletik?-Ni, tontoa izateagatik.

AAnnee

-Ama, ama, ikastolan potolodeitzen didate.-Eta niri zer?-Zuri baletxo.

IIzzaarroo FFeerrnnaannddeezz

Neska batek esaten dio beste bati:-Joe, azken aldian ez dakit zergertatzen zaidan: mutil guztiakgustatzen zaizkit, nirea izan ezik.-Lasai, niri berdina gertatzenzait-eta. Denak gustatzen zaizkitzurea ezik.

AAnnee GGaarree tt xxaannaa

Page 12: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

2008ko ekaina12

ipuina

aixo, ni Lorea naiz, etatxikitatik inurrienbizitza nolakoa denjakin nahi izan duteta, horregatik txikianaizenetik begiratzen

diet ea zer egiten duten. Nik orain15 urte ditut, baina oraindik erejarraitzen dut inurriei begiratzen.

Baina, ba al dakizue zer gertatuzitzaidan 11 urterekin? Egunlasai bat zen, ni nire lagunekinetxera nindoan eta lurrerantzbegirada bat bota nuen. Lurreaninurriei buruzko liburu bat ikusinuen.

Nire lagunak, jada, joanak ziren.Orduan liburua zabaldu egin nueneta bat-batean liburuak xurgatuegin ninduen. Begiak zabaldunituenean inurritegi batean nen-goen eta, gainera, inurri batenitxura nuen. Ni inurri bat banintzbezala, inurritegia ikustera joannintzen. Inurritegia erraldoia zen.Lehenengo, lagun bat egitensaiatu nintzen, baina denak laneta lan zeuden. Orduan niklaguntzea erabaki nuen.

Ogitarteko erdia eramaten arinintzen, baina ez nekien nora.Heldutakoan, ezkerreruntz begi-radatxo bat bota nuen etamomentu hartan ikusi nuenaikusgarria izan zen. Botatakojanari-mendi erraldoi bat zen.

KKInurrien mundu magikoa

Page 13: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

2008ko ekaina 13

ipuina

Janari-mendi horretan urtebaterako jatekoa zeukatengutxienez. Inurriek oso gutxijaten zuten-eta. Ogitarteko hurautzi ondoren, beste gauza bathartzera nindoan eta, bat-bate-an, inurri batekin egin nuen topo.Inurri horrek Tiki zuen izena.Barkamena eskatu genion elkarrieta hitz egiten hasi ginen. Ni Tikirigertatutako guztia kontatu nioneta harrituta gelditu zen. Tikikeuren bizimodua azaldu zidan.Oso interesgarria zen beraienbizimodua, baita arraroa ere.Goizean goiz esnatzen ziren eta,gosaldu ondoren, korrika lanerajoaten ziren. Inurriak taldeetanbanatuta zeuden eta talde bakoi-tzean buruzagi bat zegoen.

Hori guztia kontatu ondoren,Tikirekin lanera joan nintzen etagero, bere etxera lotara joatera-koan, desagertzen hasi nintzeneta lurrera itzuli nintzen, bainaliburuak hor jarraitzen zuen.Orduan, liburua hartu eta etxera

joan nintzen ziztu bizian.Hurrengo egunean, eskolatik

irten ondoren etxera joan nintzeneta Tikirekin elkartu nintzenberriro. Dena kontatu nion, baitazergaitik desagertu nintzen ere,eta dena ulertu zuen. Geroago,Tikik bere lagunak aurkeztu ziz-kidan eta baita bere buruzagiaere. Bere agintariak Tikirekin lanegiten utzi zidan eta harrezkeroeskolatik irten eta etxera joatennaiz korrika, Tiki bisitatzera.

AAnnee LLooppeezz

magikoa

Page 14: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

2008ko ekaina14

txikihoroskopoa

Heldu dira oporrak! Hondartzarajoan, mendira, lagunekinjolastera, igerilekura… Izangoduzu pentsatzen duzun guztiaegiteko astirik? Ondo pasatu etaez zaitez eguzkiarekin erre!

Sanjuanak hastear daude, bainazuk paga osoa xahutu duzubarraketan! Jaiak heltzendirenean begira egon besterikezingo duzu egin, inbidiarekin!Lasai, beste gauza asko egindaitezke dirurik gabe.

Oporrak badatoz! Hilabeteetanzain egon eta gero, heldu damotxila etxean laga eta kaleaniluntzera arte egoteko sasoia!Etxean ez zara momentu bateanere egongo, nahikoa egon zaraorain arte!

Pertsona berezi bat ezagutukoduzu udan eta oporretatik bueltanezin izango duzu burutik kendu.Zure bizitzan bapatean agertukoda, abisatu gabe. Uda paregabeapasatuko duzu, momentuahaztezinekin!

Oporrak erdi gaixorik hasikobadituzu ere, hurrengo aste etahilabeteak zoragarriak izangodira. Hala ere, zaindu zaitez,bestela behar baino gehiagoluzatuko zaizu gaixotasun hori!

Krema ondo igurtzi gorputzean,bestela, eguzkiarekin erretzekoaukera handia izango duzu.Gainera, ez da tontokeria bat; osoarriskutsua dela diote jakitunek.Badakizu, ondo pasatu, bainakrema eman.

Page 15: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

2008ko ekaina 15

txikihoroskopoa

Uda atseden hartzeko sasoia da,baina zuk hori gainditzen duzu,alperrontzi hutsa zara! Ez legokegaizki etxean piska bat laguntzea,orain denbora libre asko daukazueta. Jan eta lo baino gauzagehiago egin ditzakezu.

Kontuz intsektuekin udan! Astroekdiotenez intsektu baten ziztadabat jasoko duzu, baina lasai,momentuan bakarrik egingo dizumin-eta. Bestela, uda oso ondopasatuko duzu, lagun artean etafamiliakoekin.

Imajina ezazu zure buruahondartzan etzanda, lasai-lasai,itsasoaren soinua entzuten… bahemen da uda jada! Pozik egotekoarrazoi asko dituzu; beraz,zoriontsu izan zaitez etadaukazunaz gozatu ezazu!

Lagunekin abentura ugaripasatuko duzu uda honetan. Zuekbai zuek, beti trastakeriak egiten!Pasatzen ez bazarete, behintzat,oso ondo egiten duzue! Gazteakzarete eta ahal bezain bestegozatu egin behar duzue!

Arrantza gustuko baduzu, arrainikaragarriak harrapatu ahalizango dituzu uda honetan.Bestela, konformatu zaitezbazkaldu edo afaltzerako orduanjatearekin. Ona dagoen bitartean,zuretako mesede!

Uda osoa uretan pasatuko duzu,azkenean ezkatak irtengo zaizkizu!Piscis izanda, normala beti uretanegotea! Hala ere, argi ibili etazaindu, bestela katarroa hartukoduzu-eta! Pentsatu duzu surfaegitea? Probatu ezazu!

Page 16: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

interneteninterneteninterneten

internetenter

rne

ete

en

interneten

WWW.elkarrekin.org/web/tolosarea/ TOLOSAREA baliabideteka webgune-an Internetek hezkuntza mundurakoeskaintzen dituen baliabideak bildunahi izan dira. TOLOSAREAn baliabi-deak zuhaitz batean antolatutadaude: adarrek egitura ordenatuaosatzen dute, baina baliabideakadaxken bukaera aldeko hostoetanbiltzen dira. TOLOSAREAk ez ditu baliabideak bertan, horiekInterneteko beste ehunka webgunetan daude. TOLOSAREA hezkuntza-rako erreferentzi bilduma bat da eta baliabideak ikuspuntu partikularbatetik antolatuak eta komentatuak ditu. Horrela, Haur Hezkuntza etaLehen Hezkuntzako ikasleentzako webgune paregabea, eurentzakogauza ugari aurkitu ahal izango dutelako. Hezkuntza kontuez gain,blogak, web 2.0-a eta beste hainbat lotura aurki daitezke.

www.nekanet.net/razas/default.htmAnimaliak gustuko dituzu? Ba web-gune honetan Euskal Herriko arrazakzeintzuk diren jakin ahal izangoduzu. Behiak, ahuntzak, ardiak,astoak, zaldiak, txerriak, txakurra,hegaztiak… Euskal Herrikoak berezzeintzuk diren jakin ahal izangoduzu. Bazenekien pottokak hemen-goak direla berez? Astoak ere badira, ardi latxak ere. Besteak beste,betizu behien ezaugarria zeintzuk diren jakin ahal izango duzu,euren deskribapena ikusi (argazki eta guzti) eta gaur egun desager-tzeko arriskuan dagoen ala ez jakin. Guztira 17 animaliren datuakdaude, guztiak Euskal Herrikoak. Gainera, animali horiek zein azo-katan ikus daitezkeen ere zehazten da webgunean, non daudenhedatuta eta baita ere euren errolda zenbatekoa den, hau da, zen-bat dauden gaur egun.

Page 17: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

2008ko ekaina 17

Sanjuanak heldu dira eta herrian jai-giroa arnastenda. Kale-antzerkia, sua, barrakak, musika, suzkoerroberak, dultzaineroak, erraldoiak, danborrada,animaliak… ez da ezer faltako herriko jai nagusietan.Ez dago gaizki pasatzeko aukerarik. Txupinazoarenordua ailegatu da… PUM! Gora Sanjuanak!

Sanjuanak badatoz!

erreportajea

Page 18: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

erreportajea

2008ko urtarrila18

noiz baino beteago datoz aur-ten Sanjuanak. Ekainarenhasieratik ekintzak garatzenbadihardute ere, hilaren 20tik28ra murgilduko da herriaburu-belarri Sanjuanetan.Horrela, ekainaren 20an,

17.00etatik 20.00etara umeenda-ko puzgarriak eta zezen mekani-koa egongo dira Untzaga plazanAstixaren eskutik, eta 19.00etanHortzmuga taldeak ‘Superplast’kale-antzerkia eskainiko du lekuberean. Ekainaren 22an ere kale-antzerkia ikusteko aukera egongoda, Teatrapo taldearen ‘Bestiario’lanarekin.

San Juan bezpera, ohikoa denlegez, izango da egunik garrantzi-

tsuena eta ekintzaz beterik dator.12.00etatik 14.00etara musika-tresnen tailerra egongo daUntzagan. Bitartean, 13.00etan,Lizarrako Dultzaineroei ongietorriaemango zaie Estaziño kalean etakalejira egingo da Untzagaraino.Behin Untzagara helduta,13.00etan, Pregoia irakurriko daeta jaiei hasiera emateko txupina-zoa botako da.

Arratsaldeko 17.00etan, berriroere, musika-tresnen tailerra egongoda Untzagan. 18.00etan, berriz,Urkizutik Untzagaraino erraldoi etaburu-handien kalejira egingo daLizarrako Dultzaineroekin.Gauean, 23.00etan, UrkitikUntzagara kalejira egingo da

I

Page 19: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

erreportajea

2008ko urtarrila 19

Urkiko Danborradarekin eta,23.30etan, Untzagan San Juan suaixotu egingo da eta Eibarko DantzaGaraikide taldeak emanaldiaeskainiko du …eta kitto!-ren esku-tik. Gauerdian, urtero bezala,Untzagatik hasita Danborradaegongo da.

UUmmeeeenn DDaannbboorrrraaddaaHurrengo egunean, San Juan

egunean, Umeen Danborradaknagusienaren txanda hartuko duUrkizun 19.00etan. Kalejira eginostean, 20.30etan, UmeenPregoia irakurriko du UmeenDanborradako Danbor Nagusiak.Eguna amaitzeko, berriz, suzkoerroberak egongo dira zerua kolo-rez margotzen.

Ekainaren 25ean jaiak aurreraegingo du: goizeko 11.00etanUntzagan Circomotric malabar tai-lerra egongo da. 17.00etan, erral-doi eta buru-handiak berriro ereherrian izango dira UrkizutikUntzagaraino kalejira egiteko.Ordu bat geroago, 18.00etan, ElNegro y El Flaco taldeak‘Giramondo: il píu píccolo spetta-colo dell mondo’ antzezlana eskai-niko du. 19.00etan, …eta kitto!-reneskutik, Euskal Jaialdia jokatuko daZiriako Ortiz de Zaratek aurkeztu-ta. Suzko Erroberek emango diote

amaiera eguneko programari,23.00etan.

Barixakuan, hilaren 27an,Karmen kaleko parkean umeentza-ko txokolate-jana egingo da16.30etatik aurrera, 17.30etanumeentzako jolasak hasi dira eta19.00etan Gorriti bere animaliekinegongo da leku berean.

Jaiei amaiera emateko, ekainaren28an En la Lona taldeak ‘Barrelaborategia’ antzezlana eskainikodu Urkizuko parkean 19.00etan.Ez dago, beraz, ondo ez pasatze-ko aitzakiarik. Gora Sanjuanak!

Page 20: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

AAhhaalliikk eettaa oonndduueennppaassaattzzeennaahhaalleeggiinndduukkoo nnaaiizz..TT xxaakkuu rrrraa rreekk ii nnjjoollaasstteekkoo ddeennbboorraaggeehhiixxaaggoo eeuukkiikkooddoott.. GGaaiiññeerraa,,PPuuee rrttoo ddee SSaannttaaMMaarriiaarraa jjuuaannggoonnaaiizz..

JJOONNEESSTTAANNIISSLLAAOO..10 urte

2008ko ekaina20

txikinkesta

DDeebbaarraa jjuuaannggoonnaaiizz gguurraassuueekkiinnooppoorrrraakk ppaassaattzzeerraaSSaannjjuuaanneenn oossttiiaann..HHaann llaagguunnaakkddiitt ttuutt eettaa eeuurreekk ii nnhhoonnddaarrttzzaarraajjuuaannggoo nnaaiizzjjoollaasstteerraa..

JJAANNIIRREEFFEERRNNAANNDDEEZZ..9 urte

zzeerr eeggiinnggoo ddoozzuuooppoorrrreettaann??

Page 21: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

OOppoorrrraakk hhaass tteennddiirraanniiaann EEiibbaarrrree nnggeerraattuukkoo nnaaiizz,,bbaaiiññaa ggeerrooTTeenneerriiffeerraa jjuuaannggoonnaaiizz ooppoorrrr aa kkppaassaattzzeerraa.. HHaanniiggeerriilleekkuuaann iibbiill ll iikkoonnaaiizz,, nneebbaarreekk ii nnjjoollaassiiaann..

LLEEIIRREENNIISSTTAALL..9 urte

VV iill llaallaaffii llaa--rraajjuuaannggoo nnaaiizz,,ZZaammoorraakkoo hheerrrr iibbaatteerraa,, aaii ttxxii ttxxaahhaanngguuaa ddaallaakkoo..HHaannttxxee llaagguunnaakkddiitt ttuutt eettaa eeuurreekk ii nniiggeerrii lleekkuurraajjuuaatteekkoo aauukkeerriiaaeeuukkiikkoo ddoott ..

AANNDDOONNIIGGAARRCCIIAA..9 urte

2008ko ekaina 21

txikinkesta

HHeelldduu ddiirraa SSaannjjuuaannaakk eettaa jjaaiixxeekkiinn bbaatteerraauuddaa hhaassiikkoo ddaa!! HHoonnddaarrttzzaarraa,, mmeennddiirraa eettaa

bbeessttee lleekkuu aasskkoottaarraa jjuuaatteekkoo oorrdduuaa hheelldduu ddaa..OOnnddoo ppaassaauu eettaa iirraaiilllleerraa aarrttee!!

Page 22: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

2008ko ekaina22

multikirolakmañako bikote honek oso

gustora hartu du parte

aurten mutikiroletan.

Atletismoa, judoa, foballa,

eskubaloia, errugbia… kirol asko

landu dituzte eta, nahiz eta batzuk

gehiago gustatu izan, oso pozik

amaitu dute ikasturtea.-- NNoo ll aa jj ooaann ddaa

uu rr tt eeaa mmuu ll tt ii kk ii rroo ll ee--

tt aa nn ??

AAss iieerr :: Oso ondo

egon da. Niretzat

hau izan da lehenen-

go urtea multikirole-

tan eta esan behar

dut esperientzia asko

gustatu zaidala.

MMaarrkkee ll :: Nire biga-

rren urtea izan da

aurtengoa eta, lehe-

nengoan bezala,

oso ondo pasatu dut

kirola egiten.

-- ZZ ee ii nn kk ii rroo ll eegg ii nn

dd ii tt uuzzuuee??

BB iiookk :: Lehenengo

atletismoa edo esku

pelota aukeratu

behar genuen, gero

judoa edo aerobika

eta, horren ostean,

foballean, eskuba-

loian eta errugbian

aritu gara.

Multikirolen ikasturtea

amaitzeko, berriz,

Kirolaren Eguna

ospatu zen, baina gu

ezin izan ginen joan.

-- BBee ss tt ee kk ii rroo ll eenn bbaa tt

ggeehh ii aaggoo eegg ii tt eeaa

gg uu ss tt aa tt uu kk oo ll ii tt zz aa ii--

zz uu ee kk ee ??

MMaarrkkee ll :: Nik saski-

baloia eta hockeya

probatuko nituzke.

A

Page 23: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

2008ko ekaina 23

multikirolak

Asier de los Toyos eta MarkelBerrizbeitia:

“datorrenurtean

errepikatuegingo dugu”

AAssiieerr :: Niri, hocke-

yaz gain, tenisean

aritzea gustatuko

litzaidake.

BB iiookk :: Hockeya pati-

netan edo belarretan

egitea gustatuko

litzaiguke, ez izotze-

an.

-- ZZee ii nn kk ii rroo ll gguuss tt aa tt uu

zzaaiizzuuee ggeehhiieenn??

BB iiookk :: Foballa, egu-

nero foballean ari-

tzen garelako.

-- EE tt aa gguu tt xx ii eenn??

MMaa rr kk ee ll :: Judoa.

Niretzat hori ez da

kirol bat.

AAssiieerr :: Niri eskuba-

loia, oso zaila dela

iruditzen zaidalako.

-- DD aa tt oo rrrr ee nn uu rr tt ee aa nn

mm uu ll tt ii kk ii rr oo ll ee tt aa nn

pp aa rr tt ee hh aa rr tt uu kk oo

dduuzzuuee??

BB iiookk :: Bai, errepika-

tzea gustatuko litzai-

guke, eta beraz,

izena emango dugu.

-- JJ ee nn dd ee aa aa nn ii mm aa tt uu--

kkoo zzeennuukkee tt ee mmuu ll tt ii--

kk ii rroo ll ee tt aann pp aa rr tt ee

hh aa rr tt zzee rraa??

BBiiookk :: Bai, noski.

MMaa rr kk ee ll :: Neskei

esaten diegu kirole-

an egiteko eta abar,

baina askok ez dute

nahi izaten.

Page 24: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

2008ko ekaina24

bertsotanBERTSOZALE ELKARTEAREKIN ELKARLANEAN,BERTSOTAN ATALEAN BERTSOGINTZA LANDU DUGUIKASTURTEAN. ALE HONETAN ZUEN AZKENENGOLANAK KALERATUKO DITUGU ETA BERTSOZALEELKARTEAREKIN BERBA EGIN DUGU IKASTURTEA ZER

KOPLAK

AAnniimmaall iiaakkGehien gustatzen zaizkitniri izurdeak,eskama desberdinakbere koloreak.

Txuriak eta beltzakdira politenak,oihanean bai daudebeti hartz gehienak.

Bera bai babestekobere tinta beltza,eta gustatzen zaieuretako gatza.

Gaueko animalibadira katuak,txiki-txikiak diraai gure saguak.

OOppoorrrr aa kkOporrak laster datozklaseak akabo,matematikak bainohondartza nahiago.

Mendi edo hondartzanora joango gara,arrantza egiteranoa itsasora.

Lagunei agur esanbidaia hasteko,eta opor denetanondo pasatzeko.

Primeran pasa ezkeroazkar pasatzen da,konturatu ordukoberriz eskolara.

Page 25: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

2008ko ekaina 25

Bigarren urtez jarraian, Ahoskotasuna etaBertsolaritza proiektua landu dute Eibarko hainbatikastetxek. Iaz Arrateko Andra Mari, La Salle Isasi,Aldatze eta Iturburuk hartu zuten parte proiektuan,eta aurten Amaña eta Urkizu gehitu zaizkie. Guztira,250 ikasle eta 13 gela izan dira aurtengo ikasturteanbertsolaritza eta ahoskotasuna lantzen.

Bertsolaritza lagun

urteari errepasoa

Page 26: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

2008ko ekaina26

boteprontoan

erea UrraBertsozale Elkartekokideak esan digu-nez duenez, “aur-tengo kurtsoarenbalorazioa oso

positiboa da”. Proiektua finkatuzdoa eta Eibar, hiri moduan, osoinplikatuta dagoela dio Nereak.Horrela, proiektuak bere balioa fro-gatu duela agerian laga eta aurre-rantzean emaitza argiagoak ema-ten joango direla uste du.

Ikasleei dagokienez, bigarrenikasturtez parte hartu duten ikasle-ek, landu dituzten eduki eta gaita-

sunen jabe egin eta etekina atera-tzeko prest daudela uste duNereak. Euskararekiko duten jarre-ra positiboa da, beraien diskurtsoaantolatzeko gaitasunean aurrera-pausoak eman dituzte, bertsolari-tza hobeto ezagutu eta baloratzendute, eta orokorrean, proiektuhonen bitartez landutakoa bestegaietara eta eskolaz kanpoko arlo-etara eramateko eta aplikatzekogai dira.

BBeerrttssoo--jjaaiiaallddii bbiiAurten bertso-jaialdi bi egin

dira Coliseoan. Horrela, maia-

N

Page 27: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

2008ko ekaina 27

boteprontoan

tzaren 22 eta 29an proiektuanparte hartu duten ikastetxeetakoikasleak bertsotan aritu zirenbertan, eta ekitaldi bi hauen gai-nean Nerea Urrak “oso balora-zio positiboa” egiten du.“Ikasleek lan politak taularatuzituzten, eta oholtzako etamikrofono aurreko jarreranaurrerapauso handiak emandituztela ikusi zen”.

GGaazztteettxxooeennbbeerrtt ssoo --eesskkoollaa

Proiektuaren beste ondorio posi-tibo bat Eibarren gaztetxoen ber-

tso-eskola berreskuratzea izandaiteke Nerearen esanetan. Izanere, hortan lanean hasita daudedatorren ikasturteari begira etatalde bat osatzea posible delaaurreikusten du Nereak. “Bertso-eskola ez da proiektu honetan aridiren ikasleentzat bakarrik, joate-ko interesa duen edonork daukaaukera bera”. Beraz, izena emannahi izanez gero, aski da izen-abizenak, helbidea, telefonoa,ikastetxea eta maila [email protected] helbi-dera mezu bat bidaliz edo943670575 telefonora deituz.

Page 28: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

2008ko ekaina28

eskulanak

bost burudun eskularruaAtzamarrek bizitza propioa izatea nahi duzu?Eskulan honekin zuk nahi duzun izaera eman ahalizango diezu eskuko atzamarrei!

MATERIALA:-- EE ss kkuu ll aa rrrruu bbaatt ..-- EE tt ii kkee ttaakk ..-- KKoo ll oo rreeaakk ..-- KKoo ll aa--GGuurraaiizzeeaakk..--HHaarr iiaa..

Page 29: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

2008ko ekaina 29

eskulanakNOLA EGIN:

11-- EEggiinn nnaahhii dduuzzuunn aanniimmaall iiaarree nnaarraabbeerraa,, bbeellaarrrr ii bbaattzzuukk mmoozzttuu zzuukknnaahhii dduuzzuunn kkoolloorree eettaa ffoorrmm aa rreekk iinn ..22-- EEtt iikkeetteenn ggaaiinneeaann bbeeggiiaakk eettaa ssuudduurrrr aamm aa rrrraazzttuu (( lleehheennddaabbiizzii ppaappeerraa eerraabbii ll iiddeezzaakkeezzuu eettaa ggeerroo ppeeggaattuu))33-- HHaarr iiaarreekk iinn aarrrraattooii ,, kkaattuu eettaa uunnttxx iieennbbiiggootteeaakk eeggiinn ddii ttzzaakkeezzuu..44-- BBeehhiinn aanniimmaall iieekk ddii ttuuzztteenn aattaallgguuzztt iiaakk eeggiinnddaa,, eesskkuullaarrrruuaa kkoo llaarree kk ii nnii ttssaattss ii .. GGoonnaa eeddoo lleeppookkooaakk eerree eeggiinnddeeiizzaaiieekkeezzuu..

AHOLKUA:--GGaall ttzzeerrddiieeii eerree bbiizziiaa eemmaannddiieezzaaiieekkeezzuu,, nnaahhii iizzaanneezz ggeerroo..HHoo rrrreettaarraakkoo,, ggaall ttzzeerrddii bbaatt hhaarrtt uu ,,bbaa rrrruuaann eesskkuuaa ssaarrttuu eettaa ii ttssaattss iiiieezzaaiioozzuu zzuukk nnaahhii ddii ttuuzzuunn aattaall gguuzztt iiaakk..

Page 30: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

2008ko ekaina30

zer irakurri

UBARROIAK HEGAZTIAK DIRA, BAINA BADAKITE IGERIAN.IZOKINAK ARRAINAK DIRA, BAINA KASIK HEGAN IBILTZEN DIRA.HORREGATIK EZ DIRA OSO ONGI KONPONTZEN. HALA ERE, BEHIN

UBARROI BAT ETA IZOKIN BAT LAGUN EGIN ZIREN. HAIZEA EREHAIEN LAGUN EGIN ZEN, ETA BERAK KONTATUKO DIGU

ADISKIDETASUN HONEN ISTORIO EDERRA.

HIRU LAGUN

JUAN SANMARTINLIBURUTEGIAN

EZINEZKO GAUZAK GERTATZEN DIRA LIBURU HONETAN: BADAMUTIKO BAT DENA ALDERANTZIZ EGITEN DUENA, BESTE BAT

SABAIAN IBILTZEN DENA, BESTE BAT HITZAK NAHASTEN DITUENA;BADA NESKATILA BAT IKUSEZIN BIHURTZEN DENA, BESTE BAT

ISPILUA ZEHARKATZEN DUENA… GAUZA HARRIGARRIAK DENAKERE, BAINA, GUZTIAREN GAINETIK LIBURU HONEK EZAUGARRINAGUSI BAT DU: HAU IRAKURRIZ, EZINEZKOA DA ASPERTZEA.

EZINEZKOA

NOR AUSARTUKO DA BILDURREN AURKA EGITEN? NORK DUBILDURRAREN JAUNARI AURRE EGITEKO BEHAR DAN ADOREA?

ZUK? HOLAN BADA, ZABALDU EGIZU LIBURUAETA HASI IRAKURTZEN! AMAITUTAKOAN, ORAINDINO AUSARTZEN

BAZARA, BARRIRO HITZ EGINGO DOGU. BAINA…, EGON!IRAKURTZEN HASI AURRETIK, GAUZA BAT JAKIN BEHAR DUZU,

HOR BARRUAN, ORRI HORREN ARTEAN, BADUZU ZU BEZAINAUSARTA DEN MUTIKO BAT: MIKEL.

NON BIZI DA BILDUR?

Page 31: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

2008ko ekaina 31

zer irakurri

EIBARKOLIBURUDENDETANSALGAI

MATTIN ZEHARO HASERRE DAGO. MATTIN HASERRE DAGO GOIZ-GOIZEAN OHETIK JAIKITZEAN, IKASTOLA JOATEAN,ANDEREÑOAREKIN ESKOLAN, IKASKIDEEKIN BAI IKASGELAN,BAI JOLAS-ORDUAN. ZERGATIK DAGO HASERRE MATTIN?

MATTINEN HASERREA

WILEY KAZETARI BATEN SEMEA DA ETA BERE ARREBA, GURASO ETAJOHNSON JAUNA IZENEKO ANTZARAREKIN HIRU URTE LEHENAGOBERE AITONAK ZEDARRITU OMEN ZUEN GOIZTIRI HIRIRANTZABIATU DA. GOIZTIRIRANZKO BIDAIAK, BIZIMODUA ATERATZEKOEGUNKARIAK ARGITARATU BEHARRAK, AITONA NAHIAK ETA GAIZKI-LEEKIKO TIRABIREK BIZI ERRITMO ZIRRARAGARRIA EZARRIKODIOTE FAMILIA ARRUNT BEZAIN BEREZI HONI.

IRUZURMENDI

MAIDER SARRI HASERRETZEN DA JOKIN GALTXAGORRIREKIN, BAINAHAREN BEHARRA DAUKA. NORK KONTATUKO DIO BESTELA ZALDUNBELTZEN KONDAIRA INTERESGARRIA LUZE ETA ZABAL? IZAN ERE,KONDAIRA HORREK, ENTZUN AHALA, ENTZUTEKO GOGO GEHIAGOSORTZEN BAITU. MEER-MARI PRINTZESA DA ISTORIO ERAKARGARRIHONEN PROTAGONISTA AUSARTA.

ZALDUN BELTZAK

Page 32: txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-97.pdf · Basondora joan ziren, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzera eta ondo pasatzera. Ekainaren 20an Urkizu

komikia komikiakomikia

komikiaom

miki

ikia

ia

komikia