txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/...Ile kizkur beltza zuen eta begi berde...

28
txikitto I I p p u u r r t t e e r r r r e e k k o o s s a a r r i i d d u u n n a a k k e e t t a a e e u u r r e e n n i i p p u u i i n n a a k k 2008-05 • 96. zenbakia

Transcript of txikittoetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/...Ile kizkur beltza zuen eta begi berde...

txikitto

IIppuurrtteerrrreekkoo ssaarriidduunnaakkeettaa eeuurreenn iippuuiinnaakk

2008-05 • 96. zenbakia

...eta kitto! EUSKARA ELKARTEArenLH eta DBHko ikasleendako

IPURTERRE IPUINLEHIAKETAren XIV. edizioa

...eta kitto! Euskara Elkarteak, Eibarko ikastetxeekin elkarlanean, IpurterreIpuin Lehiaketaren XIV. edizioa antolatudu. LH eta DBHko D eta B eredukoikasleek hartu dute parte eta, guztira, 982ipuin jaso dira. Hurrengo orrialdeetanlehiaketan sarituak izan diren 11 ipuinakirakurtzeko aukera izango duzue.

Babesleak

AA rrggii ttaarraattzzaaii lleeaa:: “...eta kitto!” Euskara Elkartea, Urkizu, 11 - solairuartea. 20600 Eibar. Tel: 943 206776. EErrrreeddaakkzziioo kkoonnttsseeii lluuaa:: Maider Aranberri, Iker Aranberri, Koldo Mitxelena eta Eibarko ikastetxeetako ordezkariak.AAddmmiinniiss tt rraazziiooaa:: Marisol Uriarte. EErrrreeddaakkzziioo,, mmaakkeettaazziiooaa eettaa bbaannaakkeettaa:: Ekhi Belar, Ainhoa Luz eta Koldo Mitxelena. AA rrggaazzkk iiaakk :: ...eta kitto! aldizkariko argaz-ki artxiboa eta Maider Aranberri. AAzzaalleekkoo AArrggaazzkkiiaakk:: Koldo Mitxelena. TTiirraaddaa::2.300 ale. IInnpprr iimmaatteeggiiaa:: GERTU koop. (Oñati). CCooppyyrr iigghhtt --aa:: Txikitto! LLeeggee --ggoorr--ddaaii lluuaa:: SS-1111/96

EEiibbaarrkkoo UUddaallaakk ddii rruuzz llaagguunndduuttaakkoo aallddiizzkkaarr iiaa

2008ko maiatza • 33

BBehin bateanume bat katalinizenekoa Bilbon

bizi zen. Bere aita hilegin zen eta Katalinoso triste esaten:

-Jo, nik aitatxore-kin nahi dut.

-Ezin da –esanzion amak.

Katalinek beste aitabat nahi zuenezamak berriro ezkon-duko zela esan zion.Eta bere amak bestegizon bat ezgutuzuen eta ezkonduegin ziren eta Katalinoso pozik jarri zen.

Katalin eta bere aitaberria

LH 1-2 (d eredua)““JJUUAANNIITTAA ””NNaaggoorree CCaabbaannzzoonn

AAspaldi, txirikordak jartze-ko ohitura handia zegoe-nean, herri batean ande-

re guztiek jartzen zituzten txiri-kordak euren ilean. Egun bateanandere guztiak zeuden erropakgarbitzen eta ikusi zuten neskagazte bat eta polita txirikordakoso politak zeramala eta abes-ten zihoala. Andere guztiak inbi-dia zeukaten. Txirikorda mordo-ak eskatu zizkioten andere guz-tiek eta neska polita bakarrikgeratu zen txirikorda batekin.

Bapatean negarrez hasi zeneta andere guztiak hasi zirenesaten:

-Zer gertatzen zaizu?Eta neska politak esan

zien:-Txirikorda batekin geratu nai-

zela.Eta andere guztiek animatu

zuten.Txirikorda gehiago egiten hasi

zen eta azkenean neska polita-ren urtebetetzea ailegatu zeneanandere guztiendako txirikordakegin zituen. Andereek askoeskertu zioten, txirikorda horie-kin etxe guztiak apaindu eginzituzten eta zoriontsu biziizan ziren neska etatxirikordei esker.

Txirikorda eta neska

LH 3-4 (b eredua)““ZZAALLDDII PPOOLLIITT””EElleennaa IIddiiggoorraass

MMarta 9 urteko neskada. Eibarko Arrateinguruko baserri

batean bizi da bere gurasoe-kin, bere bi ahizpekin etaaitona-amonekin. Bera ahiz-pa ertaina da; bere ahizpatxikienak 3 urte dauzka etaPaula du izena, eta zaharre-nak 13 urte ditu eta Patriciadu izena. Martxoaren 8anda bere urtebetetzea.

Herrira doa eskolara, betiIpurterre lehiaketan apartehartu nahi du, baina inoiz ezdu parte hartu denbora ezzuelako. Oraingo urteangaia pentsatzen ari da,baina ez du ideia handirik.

Gaur, larunbata, bere urte-betetzea da, urte honetantxakur bat eskatu du. Martasukaldera gosaltzeko iritsidenean hau esan diote fami-liako kideek:

-Zorionak!!!!! –esan dioaitak.

-Zorionak!!!!! 10 urte ditu-zu –esan dio amak.

-Eskerrik asko –dioMartak.

Aiton-amonek koro bateginez hau esan diote:

-Zooooriiioonaak zuuriizooriioonaak beetii zooo-riioonaak Maartaa zooriioo-naak beetii.

-Urte honetan hemen dagoguk egindako opa-

ria –esan diotegurasoek-

Eta… ate-

tik sartzen txakur bat ikusidu, dalmata bat hain zuzenere. Berriz bere aiton-amo-nek txakurrarentzat etxetxobat, jateko plater antzerakobat eta berarentzat gomazkohezur bat.

-Eskerrik asko –eta txaku-rra laztantzen hau esan du-Lur jarriko diot izena.

Bere bi ahizpek logelatiketorri dira eta esan diote:

-Zorionak –esan dioPatriciak.

-Zorionak –esan dioPaulak.

Bien artean bi txori erosidiote. Neskari Minnie jarridio izena eta mutilari, berriz,Mickie.

Orduan esan du Martak:-Atzo egin nituen etxerako

lanak, baina orain Ipurterreipuin lehiaketarako ipuinaegingo dut, ideia bat daukat

eta.Horrela, idazten hasi da:

“Marta eta bere animaliak”.Azkenean astelehena iritsi

zen, azterketen emaitzaeman eta berak Ipurterreipuina eman zion andereño-ari.

Egunak igaro egin zireneta azkenean irabazle izenaentzun zuen eta gaitzizenhau zuen ipuina entzunzuen: Dalmata. Marta osopozik jarri zen eta hau esanzuen:

-Andereño ni naz!! Ninaiz!! –hain pozik zegoennegarrez hasi zela eta esanzuen bere barrukalderuntz:

-Hurrengo urtean ere har-tuko dut parte.

Horrela, pozik ailegatuzen baserrira kantari etaesan zien familiako kideei:

-Irabazi dut!! Irabazi dut!

Martaren istorioaipurterre ipuin lehiaketa

LH 5-6 (b eredua)““LLOORROOAA””

AAnnee AAllvvaarreezz

2008ko maiatza • 55

BBazen behin ume batXabier deitzen zena.Bera oso bihurria eta jos-

taria zen. Xabier, mendianzegoen baserri batean bizizenez, asto bat zeukan.Honek Pantxika zuen izenaeta oso lodi zegoen.Horregaitik nahiko motel zebi-len. Xabierrek, aitzitik,Pantxika azkarrena zela ustezuen. Orduan, lasterketabatera eramatea otu zitzaion.Herrian asto lasterketa askoegiten ziren. Lasterketa bakoi-

tzean hamar astok hartzenzuten parte, baina hiru saribakarrik banatzen ziren.Lehengoari ehun litro gara-gardo, bigarrenari hamartxokolate tableta eta, azkenik,hirugarrenari ardo botila bat.Lasterketa eguna iritsi zeneanPantxika urduri jarri zen hain-beste jende ikustean.Lasterketa hastean Pantxika ezzen bere kutxatik irteteko gaiizan eta azkena iritsi zen.Xabierrek haserrearen hase-rrez Pantxika bakarrik utzizuen eta baserrira joan zen.Pantxika bi astez gogor entre-natu zen lehiaketarako,Pantxikak uste zuelako Xabierlasterketa ikustera joangozela. Astoak bazekien iraba-ziz gero Xabier eta biak berri-ro lagun onak egingo

zirela. Beste baserritar batekentrenatzen ikusi zuen etaXabierren astoa zela kontura-tu zen. Oso korrikalari onazela ikustean lasterketan bereizena ematea otu zitzaion.Lasterketa eguna heldu zene-an Pantxika oso pozik zego-en, Xabierrekin adiskidetzekoaukera zuelako. Lasterketahasi eta berehala lortu zuenlehen postua, baina beste batzetorren atzetik. Atzetik zeto-rrenak ia ia harrapatu zuenarren, Pantxikak irabazi zuenlasterketa. Berak ez zekienXabier guztia ikusten zegoe-nik. Horregaitik, PantxikaXabier ikusterakoan jaustekozorian egon zen. Xabierrekzorionak eman zizkion etaberarekin itzultzeko eskatuzion. Pantxikak baietz esanzuen eta handik aurrera las-terketa askoi r a b a z izituen.

Xabier eta bereasto Pantxika

LH 3-4 (d eredua)““ IIZZUURRDDEE””SSuussaannaa ZZuubbiiaauurrrree

BBehin batean ni basoan nenbilen eta urtxintxa bat ikusi nuen zau-rituta. Etxera eraman nuen. Amak eta biok zaindu egin genuensendatu arte eta sendatu zen. Baina, nik ez nuen askatu nahi eta

nire amak esan zidan:-Hobe da aske uztea.Gero basora joan ginen eta askatu egin genuen.

Badakizue! Animaliak aske utzi behar dira. Etabatez ere… Gora natura! Orainoso pozik nago!

Animaliak zaindu

LH 1-2 (b eredua)““PPEERRIIKKIITTOO””PPaauullaa GGoommeezz

BBazen behin Ane izeneko neska alaibat, amodiozko ipuinak eta kartak egi-tea asko gustatzen zitzaiona. Ane, ile-

gorri kizkurra eta janzkera bitxia zuenneska jostalari bat zen. Asko gustatzenzitzaizkion amodiozko kartak egitea, bainanahiko lotsatia zenez, ez zuen inorentzategiten, berak egin eta berak gordetzenzituen kolore gorrizko kaxa batean.Neskatxa hau, herritik hurbil zegoen base-rri batean bizi zen eta oso pozik bizi zenbere aita, ama eta animaliekin batera.Ikastolan bazegoen Unax izeneko mutiljator eta guapo bat, gelako neska guztiaktxora-txora eginda zituena. Unaxi ezzitzaion gustatzen bere gelakoak txora-txora eginda egotea, horrela, ez zirenberarekin hitz egitera ausartzen eta hori ezzitzaion ezertxo ere gustatzen. Unax, nes-kekin ez zen oso ondo konpontzen, bainaberak esaten zuen Ane berezia zela etaberarekin oso gustora pasatzen zuela txiste

txarrak kontatzen. Aneri, Unaxbere gelako beste mutilak

bezalakoa iruditzenzitzaion.

Aneren gelako neskek bazekiten txutxu-mutxuetan entzun zutelako, Unax Anetazgustatzen zela eta jolas garai batean hone-la esan zion Aneri:

-Ane, entzun dugunez, Unaxek gustokozaitu –esan zioten Aneri.

-Hori ezinezkoa da! Ez da posible! –esanzuen Anek harrituta, baina pozik ere.

-Guk uste dugu, zure amodiozko kartarenbat egin beharko zeniola, oso pozik jarrikoda!

-Bai! Ordua da nire lotsei aurre egiteko–esan zuen Anek ausardia erakutsiz.

Hurrengo egunean, Anek prest zuen kartabere motxila txiki txukunean eta Unaxiamodiozko karta ematera zihoanean,Karlak (Aneren etsai handienetariko batek,bera baino urtebete nagusiagoa, Unax

Amodiozko kartaipurterre ipuin lehiaketa

LH 5-6 (d eredua)““ II FF II ””

IIzzaarroo FFeerrnnaannddeezz

eskuratzeko edozer egingo zuenak) eskue-tatik kendu zion eta korrika joan zen zuzen-daritzara (zuzendaria zegoela aprobetxa-tuz), megafonoetatik esan eta ikastetxekogela guztietatik entzun zuen Anek, Unaxiegindako karta. Ane negarrez hasi zen etaetxera ihes egin zuen. Bere lagunek segizioten, baina Ane bizkorra eta arina erebazen eta bide erdian lagunak ikastetxerabueltatu ziren. Anek etxean arratsalde osoalotsaz eta negarrez pasa zuen, karta emanbehar ez ziola pentsatzen eta akats izuga-rria izan zela amodiozko karta hori Unaxiemateko intentzioak egitea, azkenean denaalferrikakoa zela pentsatu zuen. GaueanMessengerretik hitz egiten ari zela, Unaxekkarta asko gustatu zitzaiola esan zion, etabaita Karla asko haserretu eta amorratuegin zela ere. Karlak karta irakurri zueneanaho zabalik gelditu zen, hasieran ez irakur-tzekotan egon zen, baina Aneri izorratzea-gaitik irakurri egin zuen. Anek, Unaxi karta

hurrengoan berak idazteko esan zion etahobe zela postaz bidaltzea, horrela ez zueninork irakurriko, berak eta Unaxek esanezik.

Hurrengo egunean, Unaxek Aneri eakarta heldu zitzaion galdetu zion eta Anekezetz erantzun zion. Unax harrituta geldituzen, hitzik gabe, ez zekien zer esan. Jolasgaraian, lagun guztiei galdetu zioten eanorbaitek ikusi zuen bere etxeko poston-tzian amodiozko kartaren bat deskuiduaneta denek ezetz erantzun zuten. Azkenean,postariari galdetzea erabaki zuten eta pos-tariak, hain polita zenez, bere emazteariematea pentsatu eta eman egin zion. Unaxeta Ane barre algaraka hasi ziren eta lagu-nak bakarrik izatea erabaki zuten, oraindikgazteak zirelako.

Azkenean, Unax eta Anek betiko bizitzabarregarri eta jostagarriarekin jarraituzuten, hau da, 11 urteko neska-mutikobatzuena bezalakoa.

2008ko maiatza • 77

PPIIPPII,, PPIIPPII,, PPIIPPII!!Iratzargailua zen, astelehena berriro. Nora

ohetik jaiki eta komunera joan zen. Denboraluzea egin zuen ispilura begira. Ez zitzaionbere burua gustatzen. Ile kizkur beltza zuen etabegi berde politak. 14 urteko neska baten itxu-ra zuen, bere lagun guztien antzekoa. Jantzi,gosaldu eta eskolara abiatu zen, burmuinaoraindik nahiko lokartuta zeukala.

-Kaixo! Ze-nolako lo aurpegia daukazun,neska! Esnatu zaitez!

Pablo zen, Noraren gustuko mutila. Gelaberean ibili ziren txikitatik eta betidanik lagu-nak ziren.

-Zer? –ez zion kasu izpirik ere egin, berebegi urdin-urdinei begira egon baitzen. Hainziren politak!

-Ikusten? Lo zaude! Nire urtebetetze festaragonbidatu nahi zintudan, baina antza denezesaten dudana ez zaizu askorik inporta –esanzuen triste plantak eginez.

-Bai! Barkatu, lo nengoen. Noiz da zure

festa?-Nahi duzunean esnatzen zara, e? Larunbat

honetan da. Etorriko zara, ezta? –hau esatea-rekin batera bere gonbidapena eman zion.

-Joango ez naiz, ba! Elene ere gonbidatuduzu?

-Bai, 3. maila osoa. Emango diozu gonbida-pena nire partez?

Erantzunik itxaron gabe, korrika alde eginzuen beste gelakide bati gonbidapena emate-ra.

Elene, Noraren lagunik onena zen. Txikitatikezagutzen zuten elkar, txikitatik lagun minakziren. Honek ile marroi luze-luzea zuen, osoondo zaindua, eta kolore bereko begi handiak.Eskolarantza zihoala, gonbidapena zabaltzeapentsatu zuen Norak: “Kaixo, Nora! Jakingoduzunez, abenduaren 15ean, larunbata, nireurtebetetze eguna da eta ospatu nahi dut.Hortaz, nire etxean festa antolatu dut.Gonbidatuta zaude. Etorri, mesedez! Pablo”.Elenerenean ere berdina ipintzen zuen, gonbi-

Itxaropenaren trenaipurterre ipuin lehiaketa

datuaren izena izan ezik, jakina!Baina bi gonbidapenez aparte, beste orri bat

ikusi zuen Norak. Abesti baten zati bat ematenzuen, seguruenik Pablok nahigabe emanda-koa. Presaka idatzita zegoela zirudien eta ezzen abesti osoa ondo irakurtzen. Hala ere,hainbat zati haren letrarik onenaz idatzita zeu-dela ematen zuen, Pablok gustokoen zituenzatiak izango zirela pentsatu zuen Norak.Jakinmin handiz, irakur zitekeena irakurtzenhasi zen: […] Irribarre bat margotuaz[…] beresoineko ederrenaz […] Denek galdetzen zio-ten, zergaitik zoaz? […] Agur zioen, ez zelaberriz itzuliko […] Zer eskutatzen zuen begi ilu-netan? […] Itxaropenaren trenaren zain […]Baina gaur ez da itzuli […]. Norak entzunazeukan abestia eta bazekien zeren gainekoazen: Neska bat egunero joaten zen geltokira,itxaropenaren trena noiz etorriko zain. Denekgaldetzen zioten ea nora zihoan eta berak ezzela inoiz itzuliko erantzuten zien. Hala ere,egunero bueltatzen zen. Baina egun batean, ezzen, ez, itzuli. Norari abesti ona iruditzenzitzaion eta itxaropena izanda lortzen delanahi edo desio duzun hori erakusteko modupolita ere bai. Hori pentsatzen zebilela, eskola-

ra iritsi zen. Elene ikusi eta Pabloren gonbida-pena eman zion; honek bera ere joango zelaesan zuen.

Handik gutxira, Pablo azaldu zen.-Hau zurea dela uste dut –esan zion Norak

Pablori, abestiaren orria erakutsiz.-Zuk al zenuen? Ez dakizu zenbat denbora

egon naizen non utzi ote dudan pentsatzen.Eskerrik asko bueltatzeagaitik. Nire abestirikgogokoena da. Gaizki edo triste nagoeneanasko laguntzen dit. Polita, ezta?

-Bai! Niri ere asko gustatzen zait!Eguna gainerantzeko astelehenak bezain

aspergarria izan zen eta Pablori begira pasatuzituen ordu gehienak. Dena betiko martxanjoan zen gaua arte, ilundu zuenean Nora mes-sengerrean konektatu zen arte.

-Kaixo Elene!-Kaixo Nora! Ba al dakizu azken berria?-Ez. Zer, ba?-Pablok istripu bat izan du eta koman sartu

da. Skatearekin zebilen lagunekin, jausi etaburuan kolpe izugarria hartu omen du.

Nora zuri-zuri, zurbil, geratu zen, zer eginez zekiela. Negarrez hasi zen. Inoiz ez zenhorrela sentitu. Berak gehien maite zuen per-

2008ko maiatza • 99

tsona agian ez zuela berriro ikusiko pentsatze-ak, oso sentsazio mingarria eragiten zion.Pablok goizean nahigabe emandako abestiaipini zuen, ‘Trenaren zain’. Berriro eman zionnegarrari. Gau osoa pasatu zuen horrela, tris-te eta batere logurarik gabe, begiak zabalik,begiak lausotuta zituela. Hurrengo egunean,ospitalera joango zela erabaki zuen.Ospitalera iritsi zenean, Pabloren lagun mor-doa aurkitu zituen, bere gurasoez gain.

-Kaixo Nora –esan zion Anak, Pablorenamak, ahots tristearekin-. Zu bakarrik etorrizara?

-Bai. Zer moduz dago Pablo? Sendatuko alda?

Pabloren ama negarrez hasi zen.-Inork ere ez daki zer gertatuko zaion –esan

zion lagun batek.Nora etxera bueltatu zen, lur jota. Ez zekien

zer egin. Denbora guztian zeukan KenZazpiren ‘Trenaren zain’ abestia ipinita etazegoeneko buruz zekien. “Itxaropenaren trena-ren zain…”. Zertxobait lasaitu zenean etxerakolanak egiten saiatu zen, baina, alperrik, ezinzen kontzentratu. Matematikako problema batebaztear zegoela, telefonoak jo zuen.

-Bai, esan?-Nora! Eskerrak etxean zauden! Ana naiz,

Pabloren ama. Esnatu egin da! Beno, egia esanmomentu honetan berriro ere lehen bezaladago, baina oraingoz arriskutik kanpo dagoe-la, behintzat, esan du medikuak! Abisatzekodeitu dizut, baina, baita mesede bat eskatzekoere. Medikuak beste gela batera zeramaneanesaldi antzeko bat esan du eta inork ez du uler-tzen zer esan nahi duen: Itxaropenaren trena-ren zain. Medikuek ea zer esan nahi zuen gal-detu diotenean zure izena esan du.Argibiderik-edo badaukazu? Horrela badaetorri mesedez!

-Bai! Oraintxe noa!Hori esanarekin batera telefonoa moztu

zuen. Oso pozik sentitzen zen. Alde batetik,Pablo arriskutik kanpo zegoen eta bestetik,bere izena esan zuen. Beraz, gogoratzen zen!Gainera ziur zegoen itxaropenaren trenarenzain esaldiak zer esan nahi zuen. Trenarenzain, bere abestirik gogokoena entzun nahizuen. Gainera, esana zion gaizki sentitzenzenean kontsolagarri, lagungarri zuela. Diskoahartu eta ziztu bizian abiatu zen ospitaleraahalik eta azkarren iristeko.

-Hemen nago! –lortu zuen esatea Norakarnasestuka- hau da Pablok nahi duena!Gehien gustatzen zaion abestia entzun, hobetosentitzeko!

ipurterre ipuin lehiaketa

Bere gurasoei aurreko egunean nahi gabeemandako orriarena kontatu zien, eta hauekulertu ere. baina medikuek ez zioten musikaipintzen uzten. “Alboko geletan daudenakmolestatzeko besterik ez du balio izango”, zio-ten. Baina Norak bazekien abestia beharrez-koa, ezinbesteko zuela. Ez zekien zergaitik,baina halaxe zen. -Gero eta okerrago dago–esan zuen medikuak-. Norbait sartuko al daberarekin hitz egitera? Agian, on egingo dio.

-Sartu niteke ni? –Norari ideia bat bururatuzitzaion.

-Jakina!Gela txuri batera eraman zuten. Bertan

zegoen Pablo, ohe batean, gorputzean kablepila batekin, mugitzen ez zela. Lo zegoela ziru-dien, ume txiki bat bezala. Minutu batzuk bera-ri begira pasatu ondoren (hain ederra zen!)bertara zertarako sartu zen gogoratu zuen etaabesten hasi zen: “Zer ezkutatzen zuen begiilunetan, zer kantatzen zion haizeari, izenikgabeko 1000 musu gordetzen zituen, itxarope-naren trenaren zain…”. Ahotsa polita, goxoairten zitzaion, tristea, baina ederra.

-Nora… Eskerrik asko… Maite zaitut.Pablo zen! Esna zegoen! Eta maite zuela

esan zion!-Nik ere… -esaldia bukatu baino lehen gela-

ra mediku bat sartu zen.-Nora, irten zaitez, mesedez. Kanpoko maki-

nak zoratu egin dira! Pablo esnatu dela mar-katzen dute!

-Ez dira zoratu, esna nago! –esan zuenPablok ia entzun ezin zitekeen ahots batez.

Bat-batean bere gurasoak, eta hauekin bate-ra jende piloa, sartu ziren gelara ea zen gerta-tzen zen galdezka. Handik 5 minututara, Noraetxerako bidean zihoan. “Joan daitezela fami-liakoak ez diren guztiak, mesedez”, esan zuenmedikuak. Handik bota zuten bera ere, Pabloesnatu zuena bera izanagaitik ere! baina ezzen haserretu. Norak Pablo maite zuen etaPablok Nora. Bere zoriona ez zion mediku kas-kar batek hain erraz kenduko. Korrika hasi etalau haizeetara oihukatzeko gogoa zuen:“Pablok maite nau!”.

Bi aste beranduago, Nora Elenerekin hitzegiten ari zela, norbaitek begiak estali zizkion.

-Nor naiz? –galdetu zuen norbaitek ahotsarraroa apropos ipinita nor zen ez asmatzeko.

-Pablo? Buelta eman eta hala zen. Hanzegoen, bere betiko Pablo bere begi urdin-urdinekin. Bi aste ziren ez zuela ikusten etagogo handia zuen. Elene beste lagunbatzuengana joan zen Pablo eta Nora baka-rrik egon ahal izateko.

-Bai! Ni neu! Jada ondo nago eta ez naizberriro ospitale zatar hartara bueltatu behar.Eskerrik asko nigaitik egin zenuen guztiagaitik.Oso ondo abesten duzu, e?

-Saiatzen naiz! –esan zuen Norak zeukanlotsa tapatu nahian-. Ez genuen elkarrizketabukatu…

-Badakit. Uste dut zuk lagun modura ikustennauzula eta ulertzen dut, baina… Nik zerbaitgehiago nahi dut…

-Maite zaitut –bota zion Norak.Eta musu eman zioten elkarri.

Musu lotsati, baina ahaztezi-na… hilezkorra.

2008ko maiatza • 1111

dBH 3-4 (d eredua)““ II LLAARRGGII””IIzzaarr BBaaggll iieett ttoo

EEguna daramat kai-mutur honetan eseri-ta: Egunasentiaren lehen eguzki izpiaknire aurpegia laztantzen somatu dut

goizaldean; haren beroa eguerdi aldeaneta urruntzen doan haina hotza sentitzenari naiz. Gainera, gaur dauden olatu ikara-garrietan jo duen argiak itsasoa bero-beroutzi du, eta orain, ordea, hoztuta geratuda, eta indarrik gabe. Nire bihotzaren parezu joan zinenetik.

Gogoratzen al duzu, banku txiki honetaneman genituen orduak? Zuhaitz polit honenkerizpetan egoten ginen, ixiltasunean, elka-rren ondoan, olatuei begira. Kaioen begi-radak ziren gure ixiltasunak igortzen zutenmaitasunaren testigu.

Banuen amets baten esanahia eta arra-zoia bilatzeko gogoak eta beharrak eta pix-kanaka pixkanaka olatuek eta hodeiekerantzuna ematen ziguten. Gezi hark zeresan nahi zuen? Gure bidean aurkitukoditugun seinaleak ziren akaso?Aurrerantzean jakin nuen, gezi haren arra-zoia, zena zela bost urteen zehar elkarrenartean eraiki genituen ametsak hormarenkontra jo zutela burua eta gure bideaknahasi eta beste alde batera banandukozirela zioela amets hark.

Atzokoaz damutzen eta aurrera jo ezine-an nabil. Baina ez dago irtenbide magiko-rik, beraz hementxe itxarongo zaitut etabeti egongo naiz zurekin. Oraintxe bertan,ixiltasuna dut etsai, zure arnasotsa eznagoelako entzuten ea apurtu zenuen biho-tzaren zatitxoak berriz bat egiten dute etahutsartetik indarrak hartuz zu berriz maita-tzeko ahaleginak egiten dituzte.

Haserreak hartu zintuen eta ez zenuenezertan pentsatu. Ingalaterran eskaini zizu-

ten lanpostuari bueltak ematen zeundenegun osoan, eta nirekin hodeiak begiratze-ko denborarik ez, eta amets misteriotsuhorri esanahirik atera gabe geuden…Laurak ziren iada eta zure telefono deiarenzain nengoen oraindik. Nik deitzea eraba-ki nuen, eta itzalita zeneukala ohartzerako-an, larritzen hasi nintzen. Bi ordu luzeeman nituen itxaroten, betiko lekuan betiko-az hitz egiteko. Zirenak ziren, eta haserre-turik jarraitzen genuen, bakoitza berera etabestearen bihotza jipoitzen nahita. Egoerahark erotu egiten ninduen, une zailak etagarai txarrak zirelako, eta bost urte luzehaietan zehar, horrelakorik ez genuelakobizi, eta orduan, gerta zitekeenaren beldu-rretan nengoen.

Gauetan lo egin ezinean, eta barneannuen haserrea itzali nahian nengoen, baina

Olatuen esanahia etakaioen begiradak...

ipurterre ipuin lehiaketa

badakizu nolakoa naizen, eta nire duinta-sunaren morroia bihurtzen naiz batzuetan,eta zu nire atzetik etorri behar zinela esatennion buruari, hamabost urteko mutil etaneska batzuen pare. Horrelako txorakerie-tan murgilduta denbora pasa zen eta nitazurruntzen hasi zinen.

Egoera hortaz nazkatuta, amorruz beteta,zure bila jo nuen. Zure etxera joan nintzen.Atea hamaika aldiz jo arren, ez zuen inorkerantzuten eta eskaileretan esertzea eraba-ki nuen. Hara non agertu zen zure bizila-gun gazte eta panpoxa bat. Miren deitzenzen, ezta? Bai, hori da. Bere hitzek erabatharrituta utzi ninduen:

-Aizu, zu Itsaso zara, ezta? Manexen nes-kalaguna?

-Bai. Apropos, badakizu non dagoen?-Nor, Manex? Bai bostak inguruan bera-

rekin topo egin dut. Maleta askorekin zego-en igogailuan, eta bidaia bat egingo zuelaesan dit, denbora luzerako. Zurekin zihoa-

la pentsatzen nuen, eta ez diot ezer gehia-go galdetu. Zerbait gertatzen al da?

Ixiltasun deseroso bat sortu zen eta eznekien zer erantzun.

-Joan beharra daukat, Miren. Aio.Korriketan hasi nintzen noraezean. Nora

joan behar nuen? Burua hoztu eta momentubatean gelditu nintzen, kai-muturrean,oraintxe bertan nagoen toki berberan.Buruari bueltak emateari ekin nion. Kaiobat gerturatu zitzaidan eta haren begietarabegiratzean jaso nuen erantzuna. Lanpostukakontzi hark zuen errua! ‘Flash’ bat izanzuen. Burutik pasa zitzaidan lantegianeman zizuten ontziratze txartela, azkeneaniritziz aldatzen bazenuen eta Ingalaterrarajoateko aukerari baietza ematen bazenioneman zizuten txartel hura. Hegaldiarenordua: zortziak eta bost, ontziratze ordua:zortzirak hogei gutxi. Erlojua begiratu nuenziztu bizian: zazpirak! Taxi baten bila joannintzen. Gudanio kalean aurkitu nuen eta

2008ko maiatza • 1133

aireportura ahal zuen azkarren eramatekoesan nion gidariari. Halaxe egin zuenbaina trafikoarekin ez genuen sorte nahi-koa eduki, beraz, zazpi eta erdietan aile-gatu nintzen aireportura. Korriketan joannintzen, eta paneletan oinarriturik, bosga-rren gelara eraman ninduten.

Han ikusi nuen, leihotik begira. Harenatzean jarri nintzen eta eztul txiki bat eginnuen.

-Manex… -xuxurlatu nuen.-Itsaso, maitea -esan zuen oso buruma-

kur.-Begiratu iezadazu begietara, serio

Manex, ez gara umetxo txikiak –esan nionseriotasun osoz.

-Biontzako hoberena da maitea, sinistuiezadazu. Etorkizunak banandu egin gaitueta gure haserreak erraztu dio bidea…Bihotza, nik mate zai… -ez zuen bukatu.

-Azken deia B4458 hegaldiarentzatLondres helmugarekin –esan zuten megafo-niatik.

Malkoek nire begiak hartu zituzten eta

ezin nuen ene laztanak nola alde egitenzuen ikusi, beraz, handik korriketan abiatunaiz gure txokora, kai-mutur honek duenzuhaitzaren magaletara, negar egitera etaolatuei zergaitia galdetzera. Kaio bat hur-bildu zait ni kontsolatzeko-edo. Negarrariekin diot eta ez naiz gelditu. Hortaz, biordu luze igaro dira eta oraindik jarraitzendut negarrez. Bi ordu hauetan, patrikannuen koadernotxo batean Manexenganakoditudan sentimendu guztiak eta nire biho-tzaren egoera idatzi ditut eta zure bihotze-ra zuzenduta dagoen gutun honekin zeregin ez dakit. Orduan botila berdexka batikusi dut hemen lurrean, tapoi eta guzti. Ile-mototsetik gomatxoa hartu eta orriak lotuegin ditut. Botilatxoan sartzen hari nintze-la… zera entzun dut:

-Itsaso: polita, urdina, lasaia eta goxoa.Izena paregabe datorkizu…

Buelta erdia eman dut. Manex da. Eskuartean lore bat du. Ez dakit zer esan, etaisilik geratzea erabaki dut: isiltasuna, azal-du ezinaren erantzuna delako…

Nire aurrean jarri da eta altzatu eginnau. Begietara begira ondorengo hau esandit:

-Polita, barkaidazu. Ezer da gure artekoabaino garrantzitsuagoa eta tontoaren parejokatu dut. Besarka nazazu eta ez zaitezikaratu. Barkatzen banauzu elkarrekin ola-tuak begiratzen emango dut gaua, zureondoan. Barkatzen ez banauzu, ulertukozaitut eta izkinan dagoen lorategira joangonaiz lapurtu dudan loretxo hau bueltatzera.Zuk esango didazu…

Besarkatu egin ginen ordu luze batenzehar. Malkoak baztertu eta gero, kaimutur-muturrean jarri naiz, eta botila ber-dea itsasora bota egin dut, gutuna etaguzti.

Manexek begiratu egin nau ea botilahura nondik atera nuen edo esa-nez. Belarrietara xuxurlatudiot: esku hutsen mezua,besterik ez…

ipurterre ipuin lehiaketa

dbH 3-4 (D eredua) AKZESITA

““EELLÑÑAA””EElleennaa AAggiirrrreebbeeññaa

BBegiak itxi eta hura datorkit gogora; buru-tik ezabatu ezin dudan irudi ederra, aldiberean erakarri eta samindu egiten naue-

na. Begi berde sakonak, ezagunak eta ezeza-gunak egiten zitzaizkidanak…

Ez dakit nire irudipena zen edo ez, bainaneska guztiak txora-txora uzten zituen udakooporretatik itzuli zenetik. Joan den urtean ezzuen halako arrakastarik nesken artean, orain-dik haur errugabe baten aurpegia zuen eta.Aurten bestelakoa da: ikaragarri hazita dago,aurpegiko ezaugarriak gizonduta dauzka,gizonen janzkera eta ibiltzeko erak hartu ditu,baina lehengo pailazoa izaten jarraitzen du.Ez diot horrela modu txarrean deitzen, baiziketa denoi barre eginarazten digulako.Lehengoari jarraituz: BERA ez zen ezertaz kon-turatzen (eskerrak!) eta beti bezala jotzen zuenniregana, BERE lagun mina bezala; beno,behintzat ikasturte hasieran. Txikitatik ezagu-tzen dugu elkar, eskolan hasi ginenetik.Gainera, nire auzokidea ere bada eta lekuguztietara elkarrekin joaten gara. Edozeinsekretu kontatzen genion batak besteari etaaskotan entzun izan ditugu besteek inbidiazgaldetzen zizkiguten txorakeriak: noiz ezkon-duko garen eta horrelakoak, nahiz eta bazeki-ten nik, jada, baneukala beste mutil-lagun bat.Pasa diren urteetan ez digu axola izan, bainaurten ezingo nuen jasan lotsaren lotsaz. Betiesan diogu elkarri bekaizti hutsak zirela etainbidia zigutela gure adiskidentasunagaitik;baina aurten desberdina izaten hasia zen,berarekin nengoenean gauza ezberdin batsentitzen hasia nintzen eta. Arazo hori dirudie-na baino larriagoa da, izan ere, ez nuen gurearteko txikitatiko adiskidetasun eta ulergarrita-sun hori pikutara bidaltzerik nahi, baina ezi-nezkoa egiten zitzaidan berarekin lehen beza-la egotea, eta ez nekien zergaitik.

Bat-batekoa izan zen: hiru hilabete; hiru hila-bete egin genituen elkarrengandik urrun, beste-

rik ez. Nik amonaren herrian igaro nituen opo-rrak eta berak bere amaren herrian, Valentziaaldean. SMSak bidali genizkion elkarri udaosoan zehar, astero, gure abenturak eta astekogertakizunik garrantzitsuenak kontatzeko,baina hiru hilabete madarikatu horiek nahikoaizan ziren urte askotako gure arteko erlazioparegabea balantzaka uzteko. Hiru hilabete,hiru sorgin bezalakoak. Bakoitzak hogeitahamarren bat hitza esan zituen eta sorginke-riak eragina izan zuen, nigan behintzat. Hitzbakoitzak milimetro bat haztea eragin zion,bere lehengo gorputzeko zentimetro bakoitzaaldarazi zuen. Bigarren sorginak ni ere alda-razi ninduen, nerabezaroan murgildu ninduen,pentsamenduak aldarazi zizkidan. Hirugarrensorginak…, hirugarren orginak… honek eznekien zer egin zuen, baina sorginkeriaren batziurrenik. Sorgin madarikatuok! Ez zituztengauzak zeuden bezala utzi, ezta? Nire bizitzaguztiz aldatu behar zuten?

Eskolara itzultzeko ordua iritsi zen eta Andernire bila etorri zen etxera: “Jesus! Nor zara zu?Ander? Izugarri aldatu zara!”. “Zuk uste?

Lagunak ginenean2008ko maiatza • 1155

Egunon Maite1 Miren etxean al dago?”.“Jakina! Miren, Ander etorri da zure bila!”.“Banoa, ama! Kolonia botatzen ari naiz!”.“Nolakoak garen emakumeok, ezta Ander?”.“Ama! Jesus! (Harritu egin nintzen. Gorritu erebai, aurpegia sutan sentitu nuen eta). Ander, zual zara? Besteren bat dirudizu”. Hori guztiatotelka esan nuen eta mementu batez amabarrezka ari zela edo ahoan irribarre maltzu-rra zuela iruditu zitzaidan. “Zeu ere aldatuzara, Miren. Jada ez zara lehengo kakana-rrua”. Txantxetan ari da Ander. Barre eginnuen urduri samar. “Oso barregarria Ander!Ja, ja! Begira nola egiten dudan barre! Beno,joan egin beharko dugu, bada”. Berriro ni tote-len antzera. “Bai, berandutzen ari zaizue”.Amak irribarre maltzurra zuen ezpainetanmargotua eta atea ixtera joan zenean, berrirobegiratu nionean, keinu egin zidan. Pentsatzenhasita, hori egingo zuen hirugarren sorginak:ama nire saltsetan sarrarazi.

Eskolarako bidean lagun asko aurkitu geni-tuen. Ez naiz ikastetxetik oso urrun bizi; horidela eta, ez da bost minutukoa ere etxetik esko-lara iristearena. Elkarri udako ipuinak konta-tzen aritu ginen ibiltzeari utzi gabe eta noizeanbehin (egia esan, sei aldiz minutuko gutxienez)barre algaraka. Jende guztia guri begira-begi-

ra geratzen zen; beno, hobeto esanda, BERARIbegira. Neska guztiak adurra zeriela utzi geni-tuen; beno, berak. Baina Ander ez zirudienkonturatzen zenik. Oso erakargarria dela kon-tatu egingo nioke, zalantzarik gabe, bainaorduan desberdina zen; hiru hilabete pasaziren eta hiru sorginek euren madarikazioajaurti zuten. Ez zegoen atzera egiterik. Jada,ezin genuen iraganera bidaiatu eta lehenbezala ume errugabea izan. Jada, ez garaume txikiak; hazi egin gara.

Ingelesa, lengoaia eta txirrina: PIIIIII!Jolasordua. Liburuak jaso eta ziztu bizian irtenginen gelatik. Beti bezala, jolastokiko gure txo-kora abiatu ginen. Bertan edozer gauzariburuz hitz giten dugu. Momentu hartan, ordea,oso zaila egin zitzaidan Anderrekin hitz egitea.Edozein momentutan bizkarrean jo edo bultzaegiten zidan (maitekiro, noski) eta horrek gorri-tu egiten ninduen. Eskerrak konturatu ez zen!(Edo hori uste dut behintzat, ez zidan ezer esaneta). Normalean gu bakarrik egoten ginen ber-tan; jende guztia talde handietan biltzen zen guezik. Mutilak mutilekin jartzen ziren eta neskakneskekin, eta talde batekoek bestekoei buruzhitz egiten zute eta alderantziz: “Begiratu horkohorren ipurdiari”, “beste hori ere jateko modu-koa dago”, “begira nolako tximaluzeak dituen

ipurterre ipuin lehiaketa

horrek”… Baina aurten desberdina izatenhasia zen: jende guztia gure inguruan biltzenzen; neskak gure inguruan zebiltzan (Inoiz ezbezala) eta mutilak nesken atzetik zihoazen,nola ez. Anderen ustez, aurten ikastetxera eto-rri dire ikasle berriek leku berria aurkitu utenez,gure gelakoek libre zegoen alderantz etorribehar izan zutelako zeuden gure inguruan.Nire ustez, berriz, erantzuna Ander zen. Neskaguztiak zoroen antzera zebiltzan Anderri begi-ra-begira eta. Bat-batean, barre algarakentzun ziren eta gelako neska ospetsuena, Ane,guregana hubildu zen. Anderren pare-pareanjarri eta harro-harro zera galdetu zion: “Ander,nahi al duzu gero nirekin ibilalditxoren bat egi-tea?”. “Ez, sentitzen dut Ane, baina Mirenekinitzuliko naiz etxera; izan ere, etxerako lanbatzuk egiteko berarekin geratu naiz, kurtsoahasi besterik ez da egin eta, jada, ez dut ezerulertzen eta. Hurrengoan izango da”. Anek,guztiz lotsatuta, ez ziola axola erantzun zioneta bira eman eta bere lagun zintzurleunenatzean ezkutatu zen. Hori bai, bira emanaurretik ikaragarrizko amorru aurpegiaz begi-ratu zidan. “Ondo!”, esan nion neure buruari;ez nuen hori pentsatzerik nahi, baina jeloskornengoela uste nuen. Aurreko urtean, neskala-gun bat bilatu nahi izan nion Anderri eta berakez zuen nahi izan. Aurten, aldiz, ez nuen nahiizan Ander (NIRE lagun mina) gelako neskarikfamatuarekin paseatzerik ere. “Jeloskor! NI eznago jeloskor! Nola egongo naiz ba ni jelos-kor? Ezta pentsatu ere!”. Neure burua kontra-koaz bairatu nahi izan nuen arren, ezin nienburutik kendu Anderren irribarre misteriotsu‘berria’.

Gizarte: ordu osoa Anderri begira igaronuen eta ez nuen andereinoak esandaokarenideia ñimiñorik ere. Ane ere begira-begirageratu zitzaiola ikusi nuen, beraz, ez nintzenetxerako lanak egingo ez nuen bakarra izan-go. “Miren! Andereiñoa hitz egiten ari da!!”Esan zidan Anderrek berari begira harrapatuninduenean. A zelako lotsa! Beti izaten da berabere munduan murgildurik dabilena.

Informatika: binaka egiten dugu lan eta, nola

ez, ni beraren ondoan eseri nintzen nik ez bai-tut ttik ere ulertzen informatikari buruz. Ander,berriz, gelako onena da ikasgai honetan.

Natur Zientziak: neure buruari esan nion nik,jada, badudala mutil-lagun bat, nahiz etaeskola honetakoa ez izan eta irakasleak eman-dako azalpenak entzuteko.

Gorputz Heziketa: berrogei minutu horiekazkar igaro zitzaizkidan, azkenak ziren eta.

Ander eta biok etxerantz joan ginen, bazkal-du eta etxerako lanak elkarrekin egiteko.Etxerako lanak bukatu ostean, ni neure etxerajoan, afaldu eta ohera sartu nintzen.

Azkenengo bi hilabeteak antzera igaro dira:Gizarte ozta-ozta gainditu dut bost batekin (ianegar ere egin nuen eta jendea asko harrituzen, ni gelako emaitza onenak ateratzen dituz-tenetarikoa naiz eta) eta Anek Ander liluratze-ko ahaleginetan porrot egin du hainbat aldiz.Gauza batek txunditzen ninduen; hala ere,Anderrek ez zirudien lehengoa azkenaldian;

2008ko maiatza • 1177

gelako mutilekin gehiago ibiltzen hasi zen etaez zuen nirekin lehen bezalako traturik. Gerorajakin nuen zergaitik.

Atzo arratsaldean, azkenengoz ikusi nuene-an izututa geratu nintzen Anderrekin: odolazerion ahotik, prakak urratuta eta lokatzezzikinduta zeuzkan barrenean eta eskuak gorri-tuta. Ilea guztiz nahasia eta zikina zeraman etabegirada eroria… Ea zer zuen galdetu nion.Berak ez zidan ezer erantzun; bira eman eta

nigandik urrundu zen. Ez nuen bere jarreraulertzen; izan ere, nire lagun mina da.Mukizapia patrikatik atera eta berari eskuma-ko besoa hartuz, esku barruan utzi nion.Mukizapia iturri batean busti eta aurpegia gar-bitu zuen. Eskerrak iruditu zitzaizkidan murmu-riatu zizkidan eta ez genion gehiago elkarrifitsik ere esan ordutik aurrera. Etxera lagundunion berarenaren ondoan dagoen atetik sartuaurretik. Agurtu ere ez ninduen egin eta ateaitxi zuenean, inuzente bat geldituko litzatekeenmoduan geratu nintzen ni ere: atea itxita eta niateari begira, eskuak poltsikoetan sartuta, bestezereginik gabe. Beraz, bost minutu inguruanhorrela egon ondoren, nire egoera penaga-rriaz jabetu nintzen eta alboko etxeko atetiksartu nintzen.

Gauean, Anderren ahizpa nagusia etorri zenetxera, mukizapi garbia eskuan zuela etaorduan galdetu nion nik Anderri gertatukoariburuz. Itsasok, Anderren ahizpak, kontatukozidana gogor samarra izango zela esan zidaneta ohe gainean esertzeko eskatu zidan.‘Shock’ egoerari aurre egin ahal izateko nega-rrari ekin nion eta Itsasok bakarrik utzi ninduen.Orain bakit bizitzako une batzuk bakarrik iga-rotzekoak direla, pentsatzem, erantzunak bila-tzen. Gauza batzuk ezin dira hitzez adierazi,baina ez dut behar hitzik, sentimenduak etagertakizunak nahikoa dira pentsamenduakargi eta garbi sailkatzeko. Azkenean lortu dutnire bihotzak esaten zidana nire buruak uler-tzea. Nahikoa izan dira bi matraileko eta musubat dena argitzeko: matrailekoa, Mikeli (niremutil ohirai) eta Anderri niregaitik borrokatze-agaitik eta musua…

-Miren ,nola jakin duzu borrokarena?-Hemendik aurrera, nire mutila izan behar

baduzu, hobe duzu galdera gutxiago egitenbaduzu, Ander.

Biok egin dugu barre Anderren irribarre mis-teriotsua nire ahoan sentitzean, gorroto-oihubat entzun dugulako: “Kaka zaharra”.

-Kaixo, Ane! LagundukoGAITUZU ibilalditxoren batematera?

ipurterre ipuin lehiaketa

dbH 3-4 (b eredua)““ LLAAUURRAA””IIddooiiaa BBaaddiioollaa

KKaixo ama! -esan zuten Ainararen seme-alabek.

-Kaixo umeak, zer moduz eskolan? Ezduzue etxeko lanik? –galdetu zuen Ainarak.

-Ez, gaur ez dugu etxeko lanik, beraz, zer-gaitik ez diguzu istorio bat kontatzen? –esanzuen Gorkak.

-Eta ze istorio nahi duzue nik kontatzea?-Nola ezagutu zineten aita eta zu istorio

polita izan daiteke –esan zuen Ainhoak.-Hori kontatzea nahi baduzue eseri zaitez-

te, istorio luzea da eta.“Udaro nire amak errusiar bat ekartzen

zuen etxera. Ivan zuen izena mutikoak. Nibaino bi urte gehiago izango zituen gutxigora behera eta Errusiako herri txiki bateanbizi zen bere amona zahar eta gaixotuare-kin.”

Gorkak amaren azalpena moztu zuen hauesanez:

-Baina honek ez du zer ikusirik esan dizu-gun istorioarekin?

-Zu isildu eta entzun –esan zuen amak.“Nik bost urte nituen gutxi gora behera

berak etortzeari laga zionean, baina gutunakbidaltzen genizkion elkarri. Azkenean horiere amaitu eta ez ginen komunikatzen batabestearekin.

Hogei eta lau urte nituenean nire ama hilegin zen eta nire amaren izebaren etxerajoan nintzen bizitzera. Izebak ni zaintzeko,nire amaren etxe abandonatua salmentanutzi zuen eta hor hasten da benetako istorioa.

Amaren etxera joan nintzen gauza guztiakhartzera. Goiko solairura igo nintzen, denakaxaz beteta zegoen, baina han zegoenbatek atentzioa deitu zidan. Ivan jartzenzuen. Kaxa hartu eta izebaren etxera joannintzen. Ireki nuen, argazki pila bat zegoenkaxan eta baita gutunak ere. Gutun batzukirakurri ondoren gogoratu nintzen Ivanez eta

nola udaro etortzen zen gure etxera eta zelanjolasten nuen berarekin. Orduan galdera bategin nion nire buruari. Zergaitik utziko zionIvanek gure etxera etortzeari? Gogoratzennuen nola gutun asko bidaltzen genizkionelkarri nik 7 edo 8 urte nituen arte, gutxi gorabehera. Zergaitik utziko genion eskutitzakbidaltzeari? Orduak pasa eta pasa eta gal-dera mordoa pasatzen zitzaizkidan burutik,bere bila joateko gogoa piztu zitzaidan,baina ez nuen dirurik Errusiaraino joatekoeta gutxiago han hilabete bat edo gehiagogeratzeko. Zer egin orduan?

Nire izebari zerbait esan nion konbentzi-tzeko, baina horretaz hitz egiten hasten nin-tzen bakoitzean zoratuta nengoen galdetzenzidan. Nik banekien burutazio hori nahikopertsona zoroarena zela, baina, hala ere,horretan pentsatzen pasatzen nuen egun guz-tia, gaua eta eguna, galdera berberekin buel-taka eta bueltaka, eskutitzak behin eta berri-ro irakurtzen. Baina banekien hara joanda

Urrun bere bila2008ko maiatza • 1199

ere ia ezinezkoa izango zela hain handiaden herrialde batean Ivan aurkitzea. Nireamaren heriotzaren pena ere apur bat ahaz-tu zitzaidan. Gogoratuko zen bera nitaz?

Hainbeste gogo nuen bera aurkitzeko, ikas-ketak utzi nituen. Dirua lasterren lortzekotaberna batean sukaldari bezala lana aurkitunuen eta gero andere zahar eta dirudunenetxeak garbitzen nituen arratsaldez, dirukopurua ez zen oso handia eta gainera iabehartuta ikusten nintzen nire izebari hileroirabazten nuen diruaren zati bat ematera,nahiz eta berak lehengo momentuan diruhori ez onartu, azkenean eskua luzatuz diruaeskuetatik kentzen zidan. Esan beharra dagonire izeba nahiko pertsona zuhurra eta petra-la zela, eta askotan nahiago izaten nuela nibakarrik bizi izatea eta izeba zahar horialbotik kentzea. Bi hilabete pasa ondoren etaetxera heldu nintzenean lanetik, han ikusinuen nire izeba lurrean botata eta haizerikgabe. Laister izan zen bere heriotza.

Nahiz eta berarekin ez konpondu, izebazen nire senide bakarra eta maite nuen. Jakin

nuenean ni nintzela bere familiako pertsonabakarra, eta bere etxea eta berak aurreztuta-ko diru guztia niretzako zela, sentitzen nuenbakardadearekin Errusiara bidaia egiteaerabaki nuen. Gainera, nik pentsatzen nuendiru gutxi izango zuela, baina azkenean kon-turatu nintzen nire izeba nahiko zuhurra zelaeta ez zuela zeukan dirutik ezer gastatzen.Eta nik pentsatzen izeba pobrea zela eta niredirua ematen. Diruduna zela jakin nueneanez dakizue zer nolako poza, nire irribarreakaurpegi osoa okupatzen zuen eta irribarrehorren zergatia batez ere izan zen azkeneanErrusiara joateko dirua izango nuela.

Aste batzuk pasa ondoren bidaia prestneukan 3 aste igaroko nituen. Errusian eznekien nora joan ezta zer egin ere, baina eznuen horretan pentsatzen, nire buruan herritxikitxo bat ikusten nuen eta hango 40 edo 50pertsonen artean Ivan.

Ivan jartzen zuen kaxa hartu nuen berrizere eta ohe gainean eseri nintzen. Kaxakotapa ia apurtu nuen ireki nahian. Irakurrigabe zeuden eskutitz ia irakurri ezinak hartu

ipurterre ipuin lehiaketa

nituen eta horietako bat hartu nuen. Pisu izu-garria zeukan. Paperezko orria zorotik atera-tzerakoan urrezko lepokoa jausi zen, lurretikhartu eta hain polita iruditu zitzaidanez, jan-tzi egin nuen. Atzeko aldean inskripzio batzuen, errusiarrez jarrita zegoen eta ez nuenezer ulertzen.

Jada hegazkinean nengoen pozez betetaeta hainbeste gogo nuen Ivan ikusteko ezinniola irriari eutsi. Hegazkina ia hutsik zego-en. Ordu batzuk geroago banengoenMoskun. Hotela aurkitzea izan zen nire lehe-nengo zeregina, hotel on bat aurkitu nuen, ezzitzaidan inporta nuen dirua gastatzea.Seguruenik hura izango zen nire lehen etaazken bidaia nire bizitza osoan.

Nire poltsan eskutitzak neramatzan etabaita argazkiak ere lagun nintzaten Ivan aur-kitzen. Autobusa hartu eta lehenengoz biziizan zen herrira joan nintzen, hara iristera-koan eskutitz bat hartu eta remitea begiratuz,iritsi nintzen etxe zahar bateraino, hutsikzegoela zirudien. Etxeari buelta osoa emanondoren ortura sartu nintzen, ortuak ez ziru-dien abandonaturik. Dena fruitu eta landareeman ondoren ortura sartu nintzen, ortuak ezzirudien abandonaturik. Dena fruitu eta lan-dare zainduaz beterik zegoen. Etxea oso txi-

kia zen, bi pertsonentzako ere eskasa ziru-dien. Bat-batean tomate landare baten atze-aldean gizon zahar bat ikusi nuen, susto ede-rra jaso ondoren bera ere ohiuka hasi zenbaina nik ez nion ezer ulertzen eta korrikaalde egin nuen beldurrez, atzerantz begira-tzen. Etxeko lorategiaren atetik atera nintzeneta nahi gabe beste gizon gazteago batekintopo egin nuen, honekin zortea izan nuen,hau Balentziarra baitzen. Honek, gizonzaharra lasaitu zuen eta galdetu nion ea baal zekien zerbait etxe horren biztanleeiburuz. Eta hau esan zidan:

-Lehen hemen amona zahar bat bizi zenbere bilobarekin, amona hil egin zen, osogaixorik zegoen eta umea orfanato baterajoan zen, gero nire agintariak etxea erosizuen eta ortu bezala erabiltzen du eta etxetxikian gauzak gordetzen ditu, badakizu,aitzurra eta halako gauzak.

Eskerrak eman eta alde egin nuen etxehorretatik aitona oraindik marmarka zegoe-la. Momentu baten zer egin jakin gabe gera-tu nintzen, baina gauza batzuk argiago zeu-den, banekien zergaitik utzi nion Ivan gureetxera etorzeari, bere amona hil zelako etaorfanato batean zegoelako.

Taxian berriro hotelera nindoala poltsatik

2008ko maiatza • 2211

gutunak atera nituen eta orduan konturatunintzen bi gutunen remitea desberdina zela.Taxi gidariak gutuna jartzen zuen helbideaeman nion eta hara eraman ninduen. Bideluzea zen eta iritsi nintzenerako gaua zen,horregaitik beste ostatu bat hartu nuen herrihartan lo egiteko. Hurrengo egunean orfana-tora joan nintzen eta hango zuzendariarekinhizketan ibili nintzen gaztelera piska bat bai-tzekien. Argazki bat erakutsi eta bat-bateangogoratu zen Ivanetaz, gordeta zituen paperbatzuk atera eta esan zidan 11 urte zituene-an adoptatu zuela familia batek, nik esannion ea esango zidan zein den familia horibaina ezinezkoa zela esan zidan, ez zuenamore eman, orduan esan nion ea zekienzerbait lehen bizi izan zen tokien buruz etaesan zidan lehenengo gizonak esan zidana-ren gauza berbera. Gero zergaitik nengoen

han esan nion eta berak esan zidan:-Ivan hona iritsi zenean beti zegoen eskuti-

tzak bidaltzen eta bidaltzen. Bagenekienpasatutako uda guztietan Euskal Herrira joa-ten zela, baina lau edo bost urte hemen igaroondoren adoptatu egin zuten. BagenekienEuskal Herriko famili bat adoptatzen saiatuzela, baina ezinezkoa zen familia euskaldu-nak ez zuen hainbeste diru Errusiatikhorraeramateko eta horregaitik Ivanek amonarenurrezko bitxiak bidaltzen zituen hemendikEuskal Herriraino hauek urre hau saltzeko etadirua edukitzeko bera adoptatzeko. Familiahonek dirua lortu zuenean Ivanek bazuenfamilia bat adoptatzeko prest eta hauekinjoan behar izan zuen:

-Zergaitik duzu hainbeste gogo zer gertatuden jakiteko? –galdetu zuen zuzendariak.

-Nin nintzelako adoptatu nahi zuenarenalaba eta nire amak oso txikia nintzenez ezzidalako ezer kontatu. Orain hilda dago etani bera aurkitzera etorri naiz eta gauzabatzuk argitzera –esan nion nik.

Orduan galdetu nion:-Esango didazu mesedez zer jartzen duen

koilara honetan?Berak lepokoa hartu eta esan zidan:-Ivanentzat zure amonaren partez.Eskerrak eman eta alde egin nuen.

Konturatu nintzen lepoko hori Ivanena zela,bere amonaren oparia zirudien eta segurue-nik nire amak ez zuela salduko oso garran-tzitsua irudituko zitzaiolako.

Bi aste eman nituen Ivan bilatzera norajoan jakin gabe, desesperazioan jendeariargazkiak erakusten eta jakin gabe zer egin.

Azkenengo eguna iritsi zen dagoeneko eznuen batere pistarik non egongo ote zenIvan. Etsita ohean negarrez egon nintzenargazkiei begira eta pentsatzen agian nireamak ni Ivan aurkitzea izan nahiko zuelajakinda orain hainbeste esfortzu egin zituelaIvan Euskal Herrira ekartzeko. Hori pentsa-tuz etsipena besterik ez nuen buruan eta logeratu nintzen. Amets polit batean murgildu-ta nire ama agertzen zen, ez naiz ondo

ipurterre ipuin lehiaketa

gogoratzen zer esan zidan, baina irribarreazuen ahoan eta honek lasaitu ninduen, ame-tsak luze iraun zuen, hain luze ere, airepor-tura iristeko orduan ni lotan nengoen bitarte-an, irribarre handi batekin eta denboraberean negarrez.

Esnatu nintzen ia gosaldu gabe maletahartu eta joan behar izan nuen etsituta, eznuelako Ivan aurkitu eta pozik saiatu eginnintzelako. Korrika eta korrika bat-bateanpertsona baten kontra topo egin nuen,honek kontuz ibiltzeko esan zidan.Momentu horretan ezaguna iruditu zitzai-dan mutila, baina hainbeste presa nuenezez nuen oso ondo ikusi. Korriketan hegaz-kinera igo nintzen eta eseri nintzeneanlehen topo egin nuen mutila zegoen nireondoan, eseri eta hitz egiten hasi ginen bat-

batean esan zidan:-Nondik atera duzu lepoko hori?Erantzuteko denborarik eman gabe lepoko-

ari buelta eman zion eta jartzen zuena iraku-rri zuen:

-Hau nirea zen, nondik atera duzu?Nire aurpegi tristea bat-batean aldatu zen.

Aurkitu nuen bilatzen ari nintzen pertsona!Ivan zen. Bera Euskal Herrira zetorren guaurkitzera. Kasualitate handia bai, bainahorrek ez zeukan garrantziarik. Bik oso pozikgeunden. Gure erlazioak aurrera jarraituzuen, azkenean ezkondu eta seme-alabakeduki genituen:

-Eta istorioa amaitu da.-Ze istorio polita!-Afaria prest dago. –esan

zuen aitak- Denok afaltzera!

2008ko maiatza • 2233

dbH 1-2 (d eredua)““NNEEGGUU””MMaarriinnaa AAzzkkoonniizzaaggaa

EEguzkiak dirdir egiten zuen uretan, goizizugarri polita zegoen udako egun har-tan, jendeak kirola egiten zuen, eta

hondartzara ere joaten ziren.Kostaldeko herri batean kanpa berde-

berde bat zegoen, andre bat korriketanzebilen:

-A ze egarria daukadan, nahiko nukehemen iturri bat egotea.

Hori esan zuen orduko han iturri batageri zen eta zuhaitz batetik hosto bat jausizen.

-Hau bai kasualitatea! Orain fruitu-den-dara joango naiz sagar batzuk erostera.

Han bertan sagarrondo bat ageri zen.-Hau bai dela kasualitate hutsa! Oso

arraroa da hau. -Andreak beste gauza

arraroren bat pentsatzen hasi zen.-Beste gauza bat eskatuko dut, ea zer

gertatzen den. Bizikleta bat nahiko nukeherrira iristeko. Eta nola ez, han bizikletapolit-polit bat agertu zen. –Eta zuhaitz ber-dinetik hosto bat jausi zen lurrera.

Andreak bazekien magikoa zela:-Ez diot inori esango zuhaitz hau magi-

koa dela!!Baina momentu hartan ume bat pasatu

zen handik eta entzun zion. Umea korrike-tan joan zen herrira eta jende guztiari kon-tatu zion, baina ez zuten sinistu.

Hurrengo goizean bost herritar joan zireneta desio batzuk eskatu zituzten. Batek zapa-tila berriak, besteak patin batzuk… desiobakoitzarengaitik hosto bat jausi zen lurrera.

Gure zuhaitzaipurterre ipuin lehiaketa

-Hau mirari bat da!! –aipatu zuen batek.Egun horretako gaua heldu zen. Herritar

guztiak bere etxeetan zeuden. Gauekoordubata zen, bero izugarria zegoen.Zuhaitza lotan zegoen, dirdira polit-politbat egiten zuen ilargiko argiarekin.

Bat-batean pertsona bat agertu zen, ezzen ikusten neska ala mutila zen. Beltzezjantzita zegoen, eskularruak zeuzkan etaburuan buf itxurako trapu beltz bat.Zuhaitzaren ondora joan eta igotzen hasizen.

Poltsa handi bat zeukan eskuan hostoakkentzen hasi zen eta poltsan sartzen, berakpentsatu zuen desio guztiak berarentzatizango zirela eta hosto guztiak lapurtuzituen.

Etxera heldu zenean desioak eskatzenhasi zen eta konturatu zen hostoek ez zute-la funtzionatzen zuhaitzetik jausi beharzirela ibiltzeko.

Hurrengo goizean herritarrak zuhaitze-raino iritsi ziren eta ez zuten hostorik ikusi,bakarrik lurrean batzuk.

Orain itxaron behar dute udaberrirainoberriro desioak eskatzeko.

Udaberria heldu da eta berriro hostoakjaio dira, zuhaitzean. Orain aukera dauka-te berriro desioak eskatzeko.

Baina zuhaitza oso gaixo dago, hostoakjaio dira, baina desioak ez dira betetzen.Batek koaderno bat eskatu eta koadernoaageri zen, baina orririk gabe. Besteak boli-grafo bat eskatu zuen eta boligrafoa agerizen, baina tintarik gabe, eta txarrena ezzela hosto bat bakarrik jausten, baiza eta 3edo 4 hosto.

Orduan herritarrek bilera bat egiten dute.Portal guztietako ateetan hauxe jartzendute:

“Gure zuhaitza oso gaixo dago, zeozeregin behar dugu. Bilera bat egingo dugu,bihar 20, zortziretan zuhaitzean.

Mesedez ahala duena etorri, jende gehia-gorekin hobeto.

Zuen alkatea.Bernardo”

Hurrengo eguneko 7.30ak ziren, han jen-dea agertzen hasi zen. 8ak eman zutenherriko elizan eta une horretan alkateaagertu zen.

-Kaixo herritarrok, oso gaizki pasatzenari gara zuhaitz batengatik. Zeozer laisterez badugu egiten zuhaitzak ez du iraungoeta hilko da. Nik pentsatu dut, egun guztie-tan etorri behar garela bisitatzera, baina ezdesioak eskatzera, ez. Ez dut uste, inorknahi duela zuhaitza gaixoago ipintzea.

Herritar guztiak ados jarri ziren etadenen artean izen bat jarri zioten: Dirdi.

Hortik aurrera ez zuen inork desiorikeskatu eta beti 5 edo 6 familia bisitatzerajoaten ziren.

Dirdi oso ondo jarri zen etaberak desio bat eskatu zuen:herritar guztientzako pozaeta alaitasuna.

2008ko maiatza • 2255

DBH 1-2 (b eredua)““AAMMUUAARRRRAAIINNAA””SSaannddrraa SSaanncchheezz

aiatzak 14;g o i z e k o1 0 . 0 0 a k ;HezkuntzaEspar rukoA n t z o k iNagusia...

Goiz izugarria pasatuko dutebertan batutako 300 lagunek.Eibarko ikastetxe guztietakohainbat ikasle batu dira. Izanere, Ipurterre ipuin lehiaketakoegun handia ailegatu da: saribanaketa eguna.Euren lekuan jarri eta lehe-

nengo sorpresa, Eriz magoaagertu da taula gainean, “osoikuskizun berezia egiten du Erizmagoak. Umeen partehartzeabilatzen du. Hainbat ume etairakasle bat ere igo ziren taulagainera eta Eriz magoak zuzenzuzenean erabili zituen magia

egiteko. Jarrita zeudenek ezinhobeto pasatu zuten, taula gai-nean zeudenek beharbadalotsa piskat ere pasatuko zuten,baina oso giro ona sortu zuenmagoak”, azpimarratu duAinara Labado, ...eta kitto!koordezkariak.

SSaarriiaakk eettxxeerraaEz zen hori izan Eriz magoa

taula gainean izan zen lehe-nengo aldia. Lehenengo saioaeta gero, DBHko ipuin irabaz-leek aurtengo saria jaso zuten.Aurten, gainera, akzesita erebanatu da, “DBHko bigarrenzikloko D ereduan epaima-haiak akzesita ematea erabakizuen, ipuin irabazle eta akzesi-taren maila ikusita. Ez da ohi-koa izaten, baina horrela egi-tea erabaki dugu”, azpimarratu

Barreak eta magia nagusi sari banaketa eguneanipurterre ipuin lehiaketa

M

dute ...eta kitto!n. Oraingoanere urduri, baina pozik.Argazkiak egin eta berrirobakoitza bere lekura.Eriz magoak guztiz bete zuen

taula, magia ikuskizun izuga-rria eskaini zuen. Hori amaitutaLehen Hezkuntzako ume ira-bazleak, banan-bana taula gai-nera igo ziren. Ipurterre lehia-ketako babesleek eskainitakomaterialarekin osatutako otarrajaso zuen bakoitzak etaEibarko liburudendetan gasta-tzeko erosketa txartela ere jasozuten.Amaiera Eriz magoak eskaini

zuen berriro ere. Argazkietanikusi daitekeen moduan Eibarkoikastetxeetatik etorritakoek auke-ra ezinhobea izan zuten. ...etakitto!ko lagunak pozik daude,“egun handia izan zen.

Babesleei eskerrak eman behardizkiegu, Uniko lagunei berezi-ki, urtero eskaintzen digutenlaguntasuna izugarria da-eta.Bide batez, datorren urteanparte hartzeko animatu nahiditugu Eibarko ume eta gazteguztiak”, gogoratu dute ...etakitto!n.

2008ko maiatza • 2277

i sari banaketa egunean